FAXISMO ITALIARRA

10
FAXISMO ITALIARRA Iván, Martín, Miren eta Aitor

description

FAXISMO ITALIARRA. Iván, Martín, Miren eta Aitor. Faxismoa nazioaren ideia goraipatzen duen ideologia autoritarioa da. - PowerPoint PPT Presentation

Transcript of FAXISMO ITALIARRA

Page 1: FAXISMO ITALIARRA

FAXISMO ITALIARRA

Iván, Martín, Miren eta Aitor

Page 2: FAXISMO ITALIARRA

FAXISMOA• Faxismoa nazioaren ideia goraipatzen duen

ideologia autoritarioa da.

• Faxismoa mugimendu totalitarioa da, nazioaren zein banakoen bizitzen alor guztietan eragitea bilatzen baitu. Faxismoak liberalismoa eta marxismoa, besteak beste, gainditzea du xede.

Page 3: FAXISMO ITALIARRA

EZAUGARRIAK

• Antikomunismoa: Komunismoa sistema teorikoa eta mugimendu politikoa da. Mugimendu politiko gisa, komunismoak bere sorreratik gizarte klaserik gabeko gizarte bat izan du helburutzat. Faxismoaren honen aurka doa.

• Antiliberalismoa: liberalismoak antzinako erregimena kritikatzen zuen, faxismoa liberalen aurka zegoen.

Page 4: FAXISMO ITALIARRA

Demokraziaren aurkako izaera du Demokraziaren aurkako izaera du faxismoak :faxismoak :

• Arrazoiaren gainetik sentimenduak azpimarratzen ditu.

• Aniztasuna edo desberdintasunaren aurkako jarrera (arrazismoa)

• Mundu gerren arteko erregimenei soilik dagokie, Italiako Benito Mussoliniren eta Alemaniako Adolff Hitlerren erregimenei. Batzuetan, hala ere, faxismoa Italiako mugimendura mugatzen da, Alemaniako nazismotikk bereiziz.

Page 5: FAXISMO ITALIARRA

FAXISMOA ITALIAN

• Faxismo italiarra Benito Mussoliniren eskutik dator. Hau, Lehen Mundu Gerra amaitu aurretik, Italiako Alderdi Sozialistako kide zen. 1919an Partito Nazionale Fascista (PNF) sortu zuen, liberalismoaren zein alderdi komunistaren aurka eginez.

Page 6: FAXISMO ITALIARRA

• Italiako burgesiak hartu-eman desberdinak izan zituen faxistekin, hauek langile mugimenduaren aurka ekiteko erabiliz.

• 1922an faxistak indarturik zeuden, eta Italiako errege Victor Manuel III.a boterea Mussoliniren esku uztera behartu zuten (handik aurrera Duce -kaudilloa- bihurtuz).

Page 7: FAXISMO ITALIARRA

MUSSOLINI

Benito Amilcare Andrea Mussolini 1883ko uztailaren 29an Dovia di Predappio herrixkan jaio zen Italian eta 1945eko apirilaren 28an Giulinodi Mezzegran hil zen.

Page 8: FAXISMO ITALIARRA

Gaztetan sozialista erradikala zen arren, gerora ultranazionalismoa besarkatu eta alderdi faxista sortu zuen. Lehen Mundu Gerraren osteko italiar suminari probetxu ateraz, 1922ko urriaren 22an, Erromarainoko Martxaren ondorioz, "Duce" (diktadore) bihurtu zen. Etiopia eta Albania inbaditu zituen, Francori laguntza eman zion eta Bigarren Mundu Gerran Hitlerren alde jarri zen.

Page 9: FAXISMO ITALIARRA

Italiar armadaren porrotaren ostean, 1943an estatu kolpe baten bidez agintetik bota eta atxilotu egin zuten. SS komando batek askatu ondoren, Italiako iparraldean errepublika faxista bat sortu zuen, baina aliatuak Italian barrena aurreraka zihoazela eta, Suitzara ihes egiten saiatu zen.

Page 10: FAXISMO ITALIARRA

Erresistentziako talde batek harrapatu eta Clara Petacci bere neskalagunarekin fusilatu zuten.