FACULTAD DE CIENCIAS ECONÓMICAS Y EMPRESARIALES EKONOMIA ETA ENPRESA … · 2014-07-04 · ditu. 1...

5
- - 2008 09 ikasturteko lizentziatu berrien inbestidura Ekitaldia Euskalduna Jauregian ospatu zen, otsailaren 5ean. Kasu honetan, promozioak amabitxi gisa Gloria Quesada izan duen, Osakidetzako zuzendari nagusia eta gure Fakultateko ikasle ohia. DEKANOAREN AGURRA Duela bi urte baino gehiago aurkeztu genuen Aldizkari honen lehenengo zenbakia. Ilusio handiarekin egin genuen, Fakultate hau, aldi batez edo modu jarraian, gure etxea dela pentsatzen dugun guztion eskura komunikabide desberdinak garatzeko gogoz. Denbora horretan zehar Aldizkaria sei hilabeteka ateratzen saiatu gara eta hemen daukagu 5. zenbakia, atzerapen pixka batekin. Bertan, hilabete honetan ospatu diren ekitaldi batzuetako argazkiak daude eta gure Fakultatearen etorkizunari buruzko berria zehaztuta irakurri ahal izango dugu: Fakultateko Batzarrak onartu berri dituen gradu berriak, 2010eko urrian martxan jarriko direnak. Ez dira beste informazio batzuk falta, gure ustez zuentzat interesgarriak izango direnak. Amaitu aurretik, aukera hau aprobetxatu nahi dut dekano gisa agur esateko. Laster hauteskunde garaian egongo gara, eta, aurreikuspenen arabera, dekano berri bat edukiko dugu ikasturtea amaitu baino lehen. Eskerrik asko gure lana aurrera eramaten lagundu duzuen guztiori . Dekanoa FACULTAD DE CIENCIAS ECONÓMICAS Y EMPRESARIALES EKONOMIA ETA ENPRESA ZIENTZIEN FAKULTATEA www.ekonomia enpresa zientziak.ehu.es 5. alea, 2009ko maiatza BERRIAK 2008 / 2009 IKASTURTEKO AGENDA Unibertsitateko futbol txapelketa - 2007-08 ikasturtea SARRIKOko mutilek amaiera arte borrokatu zuten, urrezko domina irabazteko. Behin betiko partiduari buelta emateko denborarik gabe, bigarren postu duin batekin konformatu behar izan zuten. - Paul Krugman-ek Ekonomiako Nobel Saria jaso zuen 2008an, Merkatuko joeren eta jarduera ekonomikoaren kokapenaren azterketagatik. Hori arazo nagusi bat izan da eztabaida ekonomikoetan. Paul Krugman-ek merkatu askearen eta ekonomien globalizazioaren eraginak aztertzea ahalbidetzen duten teoriak aurkeztu ditu. Paul Krugman 1953an jaio zen Nueva Yorken eta gaur egun, Princetoneko Unibertsitateko Nazioarteko Ekonomia eta Gaietako irakaslea da. 2008ko EKONOMIAKO NOBEL SARIA EGUTEGI AKADEMIKOA - Eskolaldia (2. lauhilekoa): 09-02-9tik 09-05-29ra. - Udaberriko oporrak: 09-04-09tik 09-04-17ra, biak barne. - Ezohiko (1. lauhilekoa) eta ohikoa (2. lauhilekoa) azterketak : 09-06-1etik 09-07-3ra. - Ezohiko azterketak (2. lauhilekoa): 09-09-1etik 09-09- 18ra. AUKERA ASKEKO KREDITUAK AMORTIZATZEA 2009ko lehenengo seihilekoan bi deialdi zabalduko dira, aukera askeko kredituak amortizatzeko: lehenengoa otsailaren 13tik 9ra eta bigarrena ekainaren 15etik 16ra. PRAKTIKAK AURKEZTEA Ikasleei praktika programa eta lan poltsa aurkeztuko zaizkie: maiatza. HARRERA PROGRAMA Ikasturtea lehen mailako ikasleei aurkeztea: iraila

Transcript of FACULTAD DE CIENCIAS ECONÓMICAS Y EMPRESARIALES EKONOMIA ETA ENPRESA … · 2014-07-04 · ditu. 1...

Page 1: FACULTAD DE CIENCIAS ECONÓMICAS Y EMPRESARIALES EKONOMIA ETA ENPRESA … · 2014-07-04 · ditu. 1 eta 2. mailetan irakasgai guztiak, titulazio guztietan, ... Duela urte bete baino

- -

2008 09 ikasturteko lizentziatu berrien inbestidura

Ekitaldia Euskalduna Jauregian ospatu zen, otsailaren 5ean. Kasu honetan, promozioak amabitxi gisa Gloria Quesada izan duen, Osakidetzako zuzendari nagusia eta gure Fakultateko ikasle ohia.

DEKANOAREN AGURRA

Duela bi urte baino gehiago aurkeztu genuen Aldizkari honen lehenengo zenbakia. Ilusio handiarekin egin genuen, Fakultate hau, aldi batez edo modu jarraian, gure etxea dela pentsatzen dugun guztion eskura komunikabide desberdinak garatzeko gogoz. Denbora horretan zehar Aldizkaria sei hilabeteka ateratzen saiatu gara eta hemen daukagu 5. zenbakia, atzerapen pixka batekin. Bertan, hilabete honetan ospatu diren ekitaldi batzuetako argazkiak daude eta gure Fakultatearen etorkizunari buruzko berria zehaztuta irakurri ahal izango dugu: Fakultateko Batzarrak onartu berri dituen gradu berriak, 2010eko urrian martxan jarriko direnak. Ez dira beste informazio batzuk falta, gure ustez zuentzat interesgarriak izango direnak.

Amaitu aurretik, aukera hau aprobetxatu nahi dut dekano gisa agur esateko. Laster hauteskunde garaian egongo gara, eta, aurreikuspenen arabera, dekano berri bat edukiko dugu ikasturtea amaitu baino lehen. Eskerrik asko gure lana aurrera eramaten lagundu duzuen guztiori .

Dekanoa

FACULTAD DE CIENCIAS ECONÓMICAS Y EMPRESARIALES

EKONOMIA ETA ENPRESA ZIENTZIEN FAKULTATEA

www.ekonomia enpresa zientziak.ehu.es 5. alea, 2009ko maiatza

BBEERRRRIIAAKK

22000088 // 22000099 IIKKAASSTTUURRTTEEKKOO AAGGEENNDDAA

Unibertsitateko futbol txapelketa - 2007-08 ikasturtea

SARRIKOko mutilek amaiera arte borrokatu zuten, urrezko domina irabazteko. Behin betiko partiduari buelta emateko denborarik gabe, bigarren postu duin batekin konformatu behar izan zuten.

-

Paul Krugman-ek Ekonomiako Nobel Saria jaso zuen 2008an, Merkatuko joeren eta jarduera ekonomikoaren kokapenaren azterketagatik. Hori arazo nagusi bat izan da eztabaida ekonomikoetan. Paul Krugman-ek merkatu askearen eta ekonomien globalizazioaren eraginak aztertzea ahalbidetzen duten teoriak aurkeztu ditu.

Paul Krugman 1953an jaio zen Nueva Yorken eta gaur egun, Princetoneko Unibertsitateko Nazioarteko Ekonomia eta Gaietako irakaslea da.

2008ko EKONOMIAKO NOBEL SARIA

EGUTEGI AKADEMIKOA - Eskolaldia (2. lauhilekoa): 09-02-9tik 09-05-29ra. - Udaberriko oporrak: 09-04-09tik 09-04-17ra, biak barne. - Ezohiko (1. lauhilekoa) eta ohikoa (2. lauhilekoa) azterketak : 09-06-1etik 09-07-3ra. - Ezohiko azterketak (2. lauhilekoa): 09-09-1etik 09-09­18ra.

AUKERA ASKEKO KREDITUAK AMORTIZATZEA 2009ko lehenengo seihilekoan bi deialdi zabalduko dira, aukera askeko kredituak amortizatzeko: lehenengoa otsailaren 13tik 9ra eta bigarrena ekainaren 15etik 16ra.

PRAKTIKAK AURKEZTEA Ikasleei praktika programa eta lan poltsa aurkeztuko zaizkie: maiatza.

HARRERA PROGRAMA Ikasturtea lehen mailako ikasleei aurkeztea: iraila

Page 2: FACULTAD DE CIENCIAS ECONÓMICAS Y EMPRESARIALES EKONOMIA ETA ENPRESA … · 2014-07-04 · ditu. 1 eta 2. mailetan irakasgai guztiak, titulazio guztietan, ... Duela urte bete baino

Maila guztietan, 10 irakasgai daude eta irakasgai bakoitzak 6 kreditu ditu. 1 eta 2. mailetan irakasgai guztiak, titulazio guztietan, nahitaezkoak dira. Lehenengo maila berdina da titulazio guztietan eta ikasgai hauek ditu: Ekonomiaren Hastapenak, Matematikak, Historia Ekonomikoa, Kontabilitatea, Enpresaren Ekonomia eta Zuzenbidearen Hastapenak.

   

                   

TITULAZIO BERRIAK… ABIAN!

Hilabeteak aurrera doaz eta lehen proiektu bat zena proposamen formalago batean bihurtuz doa. Aurreko alean, 2007-08 ikasturtean Fakultatearen Batzarrak onartutako Titulazioen proposamena jasotzen zen. Geroztik, aurrera eginez jarraitu dugu eta Egiaztatze Prozesuan aurkeztu diren bost titulazioen egituraren eta edukien berri eman dezakegu gaur. Prozesu horretara aurkeztu dira, onartuak izateko eta 2010-11 ikasturtean zehar abian jartzeko, araudiak eskatzen duen legez. Momentu honetan, Business and Economics titulua baztertu egin da, baina datozen urteetan berrartu daiteke.

Proposatu diren bost tituluak Gradu hauek dira: Ekonomia; Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza; Fiskalitatea eta Administrazio Publikoa; Marketing eta Merkatu Ikerketa; eta Finantzak eta Aseguruak.

Bigarren mailatik aurrera, titulazioen zuhaitza zabalduz doa, aurreko taulako eskemaren arabera.

Hirugarren mailan, hautazkoak hartuko dira, “minor” edo espezializaziokoetan antolatuta edo erabat askeak.

Amaierako titulua 240 kreditu lortutakoan lortzen da, horietatik 12 gradu amaierako proiektuaren bidez lortu behar dira. Gainerako 228 kredituak lortzeko modu desberdinak daude: titulazioaren nahitaezkoen eta hautazkoen bidez, tutoretza praktiken Programan parte hartuz (18 kreditu gehienez), Euskararen Plan Zuzentzaileko irakasgaiak ikasiz (12 kreditu gehienez) edo Legean aitortutako kanpoko jardueren bidez (6 kreditu arte).

Gradudunaren profila ekonomialari lanbideko gaur egungo eskakizunei hurbiltzea helburu duen nobedade bat da gradudun guztiek atzerritar hizkuntza bat nahikoa ondo dakitela frogatu beharra izatea. Hori da ilusio eta ahalegin askorekin prestatzen ari garen etorkizuna.

EKONOMIA ENPRESA

FFiisskkaalliittaatteeaa eettaa AAddmmiinniissttrraazziioo

PPuubblliikkooaa

Finantzak eta Aseguruak

MMaarrkkeettiinnggaa eettaa MMeerrkkaattuu

IIkkeerrkkeettaa

GRADU TITULAZIOAKGRADU TITULAZIOAKGRADU TITULAZIOAKGRADU TITULAZIOAK:::: 240240240240 kreditukreditukreditukreditu

Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza

1 maila GUZTIAK

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10

2 Maila

EKONOMIA ENPRESA

1 1

2 2

3 3

4 F eta A

EAZ A

4 FAP MMI

5 5

6 6 6 6 6

7 7 7 7 7

8 8 8 8 8

9 9 9 9 9

10 10 10 10 10

3 Maila

1 1

2 2

3 3

4 4

5 5 5

6 6

7 7

1 1

2 2

3 3

1 1

2 2

3 3

1 1

2 2

5 5

6 6 6

7 7 7

8 4 1

1 5 2

2 6 3

4 Maila

1 1 1

2 2 2

3 3 3

4 4 1

5 5 2

PRAKTIKAK HAUTAZKOAK EUSKARA

PROIEKTUA

.

Nahitaezko ak

Hautazkoak

Page 3: FACULTAD DE CIENCIAS ECONÓMICAS Y EMPRESARIALES EKONOMIA ETA ENPRESA … · 2014-07-04 · ditu. 1 eta 2. mailetan irakasgai guztiak, titulazio guztietan, ... Duela urte bete baino

             

             

 

              

         

       

FFiisskkaalliittaatteeaa eettaa AAddmmiinniissttrraazziioo

PPuubblliikkooaa

Finantzak eta Aseguruak

MMaarrkkeettiinnggaa eettaa MMeerrkkaattuu

IIkkeerrkkeettaa

1111. MAILA. MAILA. MAILA. MAILA

Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza

EEkkoonnoommiiaa

10 irakasgai (6 kreditu, bakoitza.) derrigorrezkoak eta

komunak

3. MAILA3. MAILA3. MAILA3. MAILA:::: HAUTAZKOAKHAUTAZKOAKHAUTAZKOAKHAUTAZKOAK

4. MAILA: HAUTAZKOAK + GRADU

AMAIERAKO PROIEKTUA (12 kreditu)

IRITZIA

Page 4: FACULTAD DE CIENCIAS ECONÓMICAS Y EMPRESARIALES EKONOMIA ETA ENPRESA … · 2014-07-04 · ditu. 1 eta 2. mailetan irakasgai guztiak, titulazio guztietan, ... Duela urte bete baino

IKASLE OHIEN LARRAKO TORRE ELKARTEAK LEHEN URTEURRENA BETE DU

Duela urte bete baino pixka bat gehiago hasi zuen bere ibilbidea UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko Ikasle Ohien Elkarteak. Elkartea sortu zen gure Fakultatearen lehenengo 50. urtemugaren ospakizunean eta gure dekanoak proposatutako ideia bati esker.

Tramite burokratikoak egiten hainbat hilabete pasa ondoren, martxan jartzea lortu genuen eta izen bat eman behar izan genion. Eta hori "Larrako Torre" izan zen, hau da, gure campusaren kanpoaldean dagoen dorrea. Dorrea Larrea leinuarena zen, aurrena Borgoñako Etxearekin eta, beranduago eta herentziaz, Habsburgokoarekin lotutako leinua hain zuzen.

HELBURUAK: - Harreman pertsonalak eta sozialak sustatzea eta bultzatzea kideen artean eta Fakultatearekin. - Fakultatearen eta gizartearen artean zubilan etengabeak egitea, Fakultatearen jarduerak hurbilduz, hedatuz eta sustatuz. - Jarduera kulturalak eta prestakuntza eta jolas jarduerak burutzea kideen artean.

BURUTUTAKO JARDUERAK: Lehenengo urte honetan aipatu ditzakegu: Mahai ingurua:

- “Krisi Ekonomikoa Hiru Ikuspuntuetatik” (EAJko Pedro Azpiazuren, PSEko Mikel Torresen eta PPko Carlos Olazabalen lehendakaritzarekin) Hitzaldiak:

- Datuak babestea. (Iñaki Vicuña, Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendaria) - Egiaztagiria eta sinadura digitala. (Luis María Guinea, Izenpe S.A. zuzendari kudeatzailea) - Mikologiara sarrera. (Alfonso Requero Orrantia, Peña Santa Cruz Mikologia Elkartea) - Santimamiñe. Koba bat eskanerretik pasa dugu (Andoni Iturbe, Kultura Saileko Zerbitzu burua BFA) - Fraide-sukaldaritza (Javier Sagastizabal, ekonomialaria eta idazlea) - Lantegi Batuak, hirugarren sektoreko arrakasta eredu bat (Txema Franco, kudeatzailea)

Bazkaria gure patroia ospatzeko. Era berean, Fakultatearekin lankidetzan aritu gara eskatu zaizkigun ekitaldi guztietan.

ETORRI ETA PARTE HARTU! Gure jarduerak publikoari irekiak daude; baina, gure elkartearen abantaila guztiez gozatu nahi baduzu, izena eman dezakezu gure web orriaren bidez: www.ehu.es/antiguosalumnossarriko Gure kuota krisiaren kontra babestua dago eta, gainera, tituludun berriek lehenengo urtean zehar doan edukiko dute kuota. Gurekin estuago lan egin nahi baduzu, ez eduki zalantzarik… zure zain gaude. Ideia berri asko ditugu. Baldintza bakarra jartzen dugu: gure Fakultatea eta horrek adierazten duena maitatzea.

SARRIKOko IKASLE OHIEN ELKARTEA “EKONOMIA BIZITZAREN EGIA DELAKO”

Fakultatearekin erlazionaturiko jarduerak

EKONOMIAREN IRAKASKUNTZARI BURUZKO I. ENPRESA FAMILIARRAREN EGOERA BIZKAIAN JARDUNALDIA

2008ko irailean, Ekonomiaren Irakaskuntzari buruzko I. Jardunaldia burutu zen gure Fakultatean, batik bat bigarren hezkuntzako irakasleei zuzenduta.

Jardunaldia oso arrakastatsua izan zen eta aurrera eraman diren beste ekimen batzuetan emaitzak ematen hasi da.

Ekitaldia aprobetxatu zen hurrengo Ekonomiaren Olinpiada aurkezteko. Gure Fakultateak lehenengo aldiz martxan jarriko du apirilean, eta ondoren lehiaketa honen fase nazionalean parte hartuko du.

Otsailaren 26an, Ercilla Hotelean aurkeztu zen Euskal Herriko Unibertsitateko Enpresa Familiarraren Katedrak egindako azterketa, Bizkaiko Foru Aldundiko Lan eta Trebakuntza sailarekin lankidetzan.

“Situación de la Empresa Familiar en el Territorio Histórico de Bizkaia” lana, euskaraz eta gaztelaniaz egin da. Argitalpenean, bi erakundeek elkarrekin eginiko lan handiaren konklusioak jasotzen dira eta, lanaren bidez, Bizkaiko enpresa familiarren egitura eta funtzionamendua aztertu nahi izan da, enpresa horien egoeraren diagnostiko bat egiteko eta, hala, aurkitzen diren ahultasunak konponduko dituzten ekimenak proposatzeko.

Ikerketa honen emaitzak oinarri moduan erabiliko dira, enpresa familiarraren jarraipenari laguntzeko plan bat martxan jartzeko.

IKASLEEN TXOKOA

Page 5: FACULTAD DE CIENCIAS ECONÓMICAS Y EMPRESARIALES EKONOMIA ETA ENPRESA … · 2014-07-04 · ditu. 1 eta 2. mailetan irakasgai guztiak, titulazio guztietan, ... Duela urte bete baino

eskainiz urtero. AIESEC liderrak aktibatzen dituen erakunde bat da, gizartean gaur egun hain beharrezkoa den aldeko eragin bat sortzen duen aldaketa agente sare bat sortuz.

UPV/EHUko UNIBERTSITARIOEN ARTEKO ERANTZUKIZUN SOZIALA

AIESEC Bilbok irakaskuntza borobil bat garatu du “Enpresaritzako Erantzukizun Sozialeko Berrikuntzari” (EEB) buruz, Bilboko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean EEBrekin sentsibilizatutako irakasleekin eta enpresariekin.

InnoboX erantzukizun sozialean berrikuntzaren eremua Europa mailan barneratzen duen lehenengo ekimena da. Ekimena sektore honetan interes handia duten gazteek sortua eta zuzendua da.

Marko honen bidez, AIESEC-ek Euskal Herri barruan Erantzukizun Sozialeko berrikuntzaren garapenean laguntzeko konpromisoa hartu du, kualifikazio handiko ikertzaileen nazioarteko trukearen bidez.

Aurtengo jardunaldietako helburu nagusia da txostengileek eta entzuleek aurtengo gaia garatu eta eztabaidatzeko toki bat aurkitzea. Bere merkatuetan abantaila lehiakorra lotzeko enpresaritza kudeaketetan gertatutako aldaketa handien ondoren, EES garrantzi handikoa izango da krisi garai honetan enpresek beren kontsumitzaileekiko posizionamendurik ez dezaten galdu. Horregatik, AIESEC-etik ikasleek eta enpresariek Enpresen Erantzukizun Sozialarekiko duten ikuspegia aldatzen saiatzen ari gara, ez bakarrik enpresa kudeaketaren eremuan, gizatasunaren eremuan ere bai.

Aurten, InnoboX-ek bi fase edukiko ditu. Alde batetik, irakaskuntza zirkulu bat osatu zen martxoko ostiral guztietan (6, 13, 20 eta 27an) eta txostengileek nahiz bertaratu ziren guztiek oso ondo pasatu zuten. Ekimen hark balio izan zuen parte hartu zuten enpresak InnoboX-en mintegian (maiatzaren lehenengo astean ospatuko dena) aprobetxatzeko oinarrizko ideiak emateko. Ekitaldi guztiak garatu dira Bilboko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean, Sarriko auzoan.

Irakaskuntza zirkuluan, Maria Azucena Vicente Molinaren eta Andres Araujo de la Mata katedradunaren txostenak ditugu. Lehenengoak Enpresen Erantzukizun Sozialari buruzko ikuspegi bat eman zigun Ingurumenaren ikuspuntutik; eta bigarrenak txundituta utzi gintuen berrikuntzari buruzko azalpenarekin, betiere kontutan edukita Erantzukizun Soziala. Bi irakasleak Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak dira EZA lizentziaturan. Lehenengo ostiralean, AIESEC Bilboko kideek, ikasle eta gazte gisa, beren ikuspuntua eman zuten Erantzukizun Sozialari eta Berrikuntzari buruz, eta, horrela, parte-hartzaileei giro abegitsu batean zeudela sentiarazi zieten. Hori oso ñabardura garrantzitsua da, ideien truke ona lortzeko, irakaskuntza elkartearen hurrengo egunetan.

Irakaskuntza zirkulu honetan parte hartu duten enpresak Eroski, Inge-innova, Intermon Oxfam eta Dualia izan dira. Bertaratutakoen kritika oso ona izan zen eta, gainera, bakoitzaren galde egiteko txanda denbora gainditu zen. Talde jarduera batzuk ere burutu genietuen, egun bakoitzeko kontzeptuak argitzeko eta parte-hartzaileen iritziak entzuteko. Dinamika haiek oso dibertigarriak eta eduki didaktiko handikoak izan ziren.

InnoboX-eko aurreko edizioak onarpen handia eduki zuen kolektibo unibertsitarioaren artean eta enpresaritza maila handiko zortzi txosten ditugu: Deustotech, Innobasque, Novia Salcedo, Creative Society eta Inge-innova.

Maiatzerako, EESri buruzko estrategiak garatzen jarraitu nahi duten ikasleen eta enpresarien parte-hartze handia espero da. AIESEC-etik mintegia (hiru egun iraungo ditu) euskal komunitateko parte-hartzaileek eztabaidatzeko eta beren iritziak elkarbanatzeko lekua izateko aukera ematen dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, idatzi helbide honetara [email protected]

AIESEC-i buruz

AIESEC ikasleen nazioarteko plataforma bat da, gazteek beren ahala aurkitu eta garatzeko. 1.100 unibertsitate baino gehiagotan egonik eta 23.000 kide baino gehiagorekin, AIESEC munduko ikasleen erakunde handienetako bat da. AIESEC-ek gazteentzat lidergo garapena eskaintzen du 5.000 lidergo postu eta kideentzako nazioarteko 4.000 praktika

-