GIDA DIDAKTIKOA: HONDORATZEA - · PDF file Naturaren Zientzien 1. eduki multzoko eduki...

Click here to load reader

  • date post

    27-Jan-2020
  • Category

    Documents

  • view

    8
  • download

    0

Embed Size (px)

Transcript of GIDA DIDAKTIKOA: HONDORATZEA - · PDF file Naturaren Zientzien 1. eduki multzoko eduki...

  • Zergatik hondoratzen dira gorputzak? www.naturgaia.net1

    GIDA DIDAKTIKOA: HONDORATZEA INDIZEA:

    1. SARRERA.

    2. LANDUKO DIREN CURRICULUMAREN EDUKIAK.

    3. IKASMATERIALAREN EDUKIAK ETA ERABILTZEKO IRIZPIDEAK.

    4. HELBURUAK.

    5. EBALUAZIO-IRIZPIDEAK ETA TRESNAK.

    6. EZAUGARRI TEKNIKOAK.

    7. METODOLOGIA.

    8. BIBLIOGRAFIA.

    9. EGILEAK.

    10. ONESPENA.

    1. SARRERA

    Aurkezten den ikasmateriala, “Zergatik hondoratzen dira gorputzak?” DBHko 1. 2. 3. eta 4. mailetako Naturaren Zientzien 1. eduki multzoko eduki komunetan lantzeko modukoa bada ere, uste dugu 2. eta 3. mailetan txertatuko dela hobekien. Bestalde, 3. mailako Fisika eta Kimika alorreko 2. eduki multzoan, Materiaren egitura-unitatean, ere uztartzen dela deritzogu. Aurrerago azalduko diren zazpi atal nagusietan antolatua dago ikasmateriala.

    Materiaren zenbait propietate orokor aztertuko dira bertan: masa, bolumena eta horien arteko erlazioa, dentsitatea. Edukiak lantzeko ikerketa zientifiko bat planteatuko da; horrela, problema errealak aztertu eta hipotesiak planteatu eta ebatziz, zalantzak ulertu eta argitzeko bidea emango zaio ikasleari. Ikerketa zientifikoak eginez galdera naiz zalantzak argitu daitezkeela ikasteak hainbat egoera ebatzi eta ulertzeko bidea zabalduko dio ikasleari. Hau da, hain zuzen ere, Europan indarra hartzen ari den “Inquiry-based science education” (IBSE) metodo berriaren funtsa; eta helburua, irakaskuntza ertainean zientziarekiko zaletasuna piztea da.

    Ikerketaren zehar, gorputzen flotagarritasunean masak, bolumenak eta bien arteko erlazioak, hau da, dentsitateak duen garrantzia ikasiko du ikasleak. Gorputzen ezaugarri horrek posible egin dituen hainbat aplikazio teknologiko ere ezagutuko ditu ikasleak; itsasontzien eraikuntza eta urpekari nahiz globo aerostatikoen erabilera besteak beste. Zientziaren prozedurak lantzeko parada izango dugu, hala nola, behaketa kualitatiboa, aldagaien kontrola, hipotesien emisioa eta egiaztapena, problemak ebazteko estrategia pertsonalen erabilera, eta gertaera naturalen eta aplikazio teknologikoen

  • Zergatik hondoratzen dira gorputzak? www.naturgaia.net2

    interpretazioa, besteak beste.

    Web gune bat baliatuz eta erabateko prozesu konstruktibista baten bidez landuko da sekuentzia didaktiko hau. Ikasmateriala lantzen hasi eta berehala egingo den galdera hasierako ebaluaketa moduan erabiliko da. Lanean zehar eta bukaeran eginiko ebaluaketa galderek adieraziko digute ikasleak zenbateko ezagutza bereganatu duen. Galderak erantzun eta esperimentuak egin ahala, sekuentzian aurrera jarraitu ahal izateko informazioa jasoko dugu, hau da, egiten goazen galdera eta frogek lagunduko digute ondoren datozenak erantzuten eta ikasketa-prozesua bideratua eta jarraitua izango da. Horretarako animazio erakargarri eta motibatzaileak, galdera ireki nahiz jarduera itxiak, eta simulazio birtual nahiz praktikoak (laborategian egin ahal izango direnak) proposatzen dira. Ikasmaterialaren zehar egin beharreko ibilbide osoan, ikasle zein irakasleek jarduerak erantzuten laguntzeko zein jardueren helburuak lortzeko iruzkinak jasoko dituzte. Web gunean zehar nabigatzeko, horretarako prestaturiko gezi moduko botoia sakatzea nahikoa izango da aurrera nahiz atzera egiteko. Halaber, ikasleek nahi duten atala aukeratu ahal izango dute horretarako prestaturiko indize botoiak sakatuz.

    Ikasmaterialaren izaera kontuan izanik, badaude IKT-en erabileran oinarrituriko jarduerak, hala nola, informazioa bilatu eta konpartitu sarean, interakzioaren bitartez gidaturiko lana, sareko bideoen bidez aurkezturiko problemak, eta esperientziak eta, batez ere, sareko simulazioen bidez egindako esperimentuak hipotesiak egiaztatzeko. Horretarako kalitate eta interakzio-maila handiko simulazioak erabili dira, punta-puntakoak mundu mailan.

    Aipaturiko materialez gain (animazioak, esperimentuak, galderak,..), ikasle eta irakasleek baliabide osagarriak izango dituzte gaian sakontzen laguntzeko edota egin beharreko lanak egiten laguntzeko: PDFak, Webguneak, bideoak, animazioak, e.a.

    Bestalde, proposaturiko zenbait jarduera osagarriak eta hautazkoak izango dira, eta irakaslearentzat orientazio gisa eskaintzen dira, berak molda eta egokitu ditzan ikasleen garapen maila eta gaitasunaren arabera. Jarduera horiek espresuki adierazita azalduko dira.

    Azkenik esan ikasmaterialaren zenbait atal sare sozialetan partekatzeko aukera egongo dela horretarako prestaturiko botoien bidez.

    2. LANDUKO DIREN CURRICULUMAREN EDUKIAK

    Ikasmaterialak dituen 8 ataletan, kontzeptuzko, prozedurazko eta jarrerazko eduki hauek landu nahi dira:

    Kontzeptuzko edukiak:

    • Zientzian hipotesiak erabiltzen dira baieztapenak frogatzeko.

    • Koloreak ez du eraginik gorputzak likidoetan hondoratzean.

    • Tamainak ez du eraginik gorputzak likidoetan hondoratzean.

    • Tamaina kontzeptua bolumena izenez ezagutzen da zientzian.

    • Masak ez du eraginik gorputzak likidoetan hondoratzean.

  • Zergatik hondoratzen dira gorputzak? www.naturgaia.net3

    • Pisua eta masa ez dira gauza bera.

    • Masa kg-tan neurtzen da.

    • Pisua indar bat da, Lur planetak gorputz bati egiten dion erakarpen indarra hain zuzen ere, eta N-etan (Newton) neurtzen da.

    • Pisua kalkulatzeko, masa eta grabitatearen azelerazioa (9,8 m/s2) biderkatu behar dira.

    • Ilargiko eta Jupiterreko grabitatearen azelerazioak.

    • Formak ez du eraginik gorputzak likidoetan hondoratzean.

    •Dentsitatea masaren eta bolumenaren arteko erlazioa da eta bere unitatea g/ml da (masa/ bolumena).

    • Uraren dentsitatea 1 g/ml-koa da.

    • Gorputzen dentsitatea likidoarena baino handiagoa denean, hondoratu egiten dira.

    • Dentsimetroa zer den.

    • Euskal ontziolen historia.

    • Itsasontzien gehienezko karga zer den.

    • Urpeko ontziaren oinarria.

    • Globo aerostatikoen oinarria.

    Prozedurazko edukiak:

    • Hausnartzen ikasteko galdetegiak.

    • Ikerketa zientifiko bat egiten ikasteko jarraibideak.

    • Hipotesiak egin eta frogatzeko irizpideak.

    • Laborategian esperimentu praktikoak egiten ikasteko jarraibideak.

    • Esperimentuetarako tresnak eraikitzeko irizpideak.

    • Animazio edota simulazioen bidez zenbait erantzun lortzeko irizpideak.

    • Zenbait kalkulu matematiko egiten laguntzeko jarraibideak.

    • Dentsitatea kalkulatzeko modua.

    • Lanak egin eta partekatzeko Google docs tresna erabiltzeko jarraibideak.

    • Dentsimetroa egiten ikasteko jarraibideak.

  • Zergatik hondoratzen dira gorputzak? www.naturgaia.net4

    Jarrerazko edukiak:

    • Gertuko fenomeno natural baten izaeraz ohartzea.

    • Gorputzak hondoratzean eragina duten ezaugarriez ohartzea.

    • Hipotesiak egitean ausardiak duen garrantziaz jabetzea.

    • Hipotesiak plazaratzean besteen iritziak errespetatzen ikastea.

    • Ikerketa zientifiko batean zorroztasunak, zehaztasunak eta antolamendu onak duen garrantziaz ohartzea.

    • Edukiak eskuratze lanean simulazio edota animazioek eman dezaketen laguntzaz kontziente izatea.

    • Matematikek (eta zientziak) egunerokotasunean duen garrantziaz ohartzea.

    • Zientziaren inguruko informazioa bilatzean, norberaren jarrera aktiboak duen garrantziaz hausnartzea.

    • Informazio zientifikoa hainbat euskarritatik eskura daitekeela kontziente izatea.

    • Teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerak ikustea.

    • Ikerketa batetako datuak eta emaitzak txukun eta modu egokian gorde eta antolatzeak duen garrantziaz jabetzea.

    • Esperimentu xinpleen bidez, zenbait kontzeptu teoriko modu praktikoan ikas daitekeela konturatzea.

    • Talde lanean aritzen ikastea.

    • Idatzizko lanak egiten ikastea.

    • Euskal historiaren eta ondarearen garrantziaz jabetzea.

    Ikasmaterial honetan landu nahi diren EAEko DBHko curriculumeko edukiak:

    DBH 1: MATERIAREN ANIZTASUNA: 1. Eduki multzoa. Eduki komunak:

    • Gertakari naturalak eta egoera errealak behatzeko irizpideak.

    • Gertakari naturalak.

    • Arazoak antzemateko jarraibideak, arazo horien azterketak sor dezakeen interesa eta eragin dit zakeen inplikazioak kontuan hartuta.

    • Aztertutako gaiekin lotura duten laborategiko esperimentuak egiteko arauak eta teknikak.

    • Lan esperimentala egiteko interesa eta laborategiko segurtasun- eta higiene-arauak errespetatzea.

    • Aztertu beharreko gai zientifikoen deskribapenak egiteko arauak.

    • Datu esperimentalak tauletan eta grafikoetan antolatzeko eta interpretatzeko jarraibideak.

  • Zergatik hondoratzen dira gorputzak? www.naturgaia.net5

    • Ideiak testuetan, ikus-entzunezko materialetan eta multimedia-materialetan antzemateko eta ezagutzeko teknikak.

    • Hainbat euskarritan datuak eta ideiak bilatzeko informazio-iturriak erabiltzeko irizpideak.

    • Aztertu beharreko gai zientifikoekin lotutako txosten deskribatzaileak egiteko irizpideak.

    • Lan pertsonalerako esfortzua, eta jarrera aktibo eta arduratsu