«Euskarazko gida berria da, yoga mundua nahiko erdalduna da» · Berez yoga saio edo klase oso bat...

8
Alderdien arteko tirabirak, Villabonako osoko bilkuran //6 IBARRA BABARRUNAREN FESTA EGINGO DUTE LARUNBATEAN // 5 «Euskarazko gida berria da, yoga mundua nahiko erdalduna da» MAITE EIZMENDI YOGA IRAKASLEA ‘Yoga saioa’ auto gida argitaratu du Ikaztegietako Maite Eizmendik. Yoga saio bat etxean egiteko argibideak ematen ditu bertan, bai euskaraz eta baita gazteleraz ere. Durangoko Azokan aurkeztuko du // 3 ATARIA «Lantaldean denetik egiten ikasi behar izan dugu» IKER GALARTZA AKTOREA Gure Zirkuak lehen bira amaitu du eta esperientzia oso ona izan dela esan du amezketarrak; bigarrena ari dira prestatzen // 4 Azken kontratazioei eustea erabaki du Ibarrako Udalak 2019rako aurrekontua onartu du udalbatzak; azken urteetan egindako apustuak egonkortu eta mantendu nahi izan dituztela esan dute // 5 Acosta, Burgos, Martinez eta Regillaga, Tolosa CF Atletismo taldean Aurtengo denboraldia egingo dute Tolosako taldean; Irurako Maria Lasak Playa de Castellonekin fitxatu du eta Altzoko Nerea Muruak pistetara bueltatzea erabaki du // 7 ASTEAZKENA 2018/11/28 6. urtea, 965. zenbakia 107.6 fm www.ataria.eus URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 €

Transcript of «Euskarazko gida berria da, yoga mundua nahiko erdalduna da» · Berez yoga saio edo klase oso bat...

  • Alderdien artekotirabirak,Villabonako osokobilkuran //6

    IBARRA BABARRUNAREN FESTA EGINGO DUTE LARUNBATEAN // 5

    «Euskarazko gida berria da, yogamundua nahiko erdalduna da»MAITE EIZMENDI YOGA IRAKASLEA

    ‘Yoga saioa’ auto gida argitaratu du Ikaztegietako Maite Eizmendik. Yoga saio bat etxean egiteko argibideakematen ditu bertan, bai euskaraz eta baita gazteleraz ere. Durangoko Azokan aurkeztuko du // 3

    ATARIA

    «Lantaldeandenetik egiten ikasi beharizan dugu»IKER GALARTZAAKTOREA

    Gure Zirkuak lehen biraamaitu du eta esperientziaoso ona izan dela esan duamezketarrak; bigarrenaari dira prestatzen // 4

    Azkenkontratazioeieustea erabakidu IbarrakoUdalak

    2019rako aurrekontuaonartu du udalbatzak;azken urteetan egindakoapustuak egonkortu etamantendu nahi izandituztela esan dute // 5

    Acosta, Burgos,Martinez etaRegillaga, Tolosa CFAtletismo taldeanAurtengo denboraldia egingo dute Tolosakotaldean; Irurako Maria Lasak Playa deCastellonekin fitxatu du eta Altzoko NereaMuruak pistetara bueltatzea erabaki du // 7

    ASTEAZKENA2018/11/28 6. urtea, 965. zenbakia107.6 fmwww.ataria.eusURTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 €

  • Santa Marinako ikuspegia. ATARIA

    Azken egunak udalegutegia osatzenlaguntzekoAMEZKETA // Azaroaren 30eanbukatzen da Amezketako udalegutegia osatzeko argazki lehia-ketara argazkiak aurkeztekoepea. Dagoeneko badira partehartzaile batzuk beren argazkiakbidali dituztenak udaletxera. 14urtetik gorako edozein pertso-nak parte har dezake eta gaiaAmezketa da: bertako paisaiak,pertsonak, elementuak... Partehartzaile bakoitzak gehienezhiru argazki aurkez ditzake.Orain arte argazkiak aurkeztudituztenek udal posta elektroni-kora bidalita egin dute,[email protected] helbidera.Amezketako Udaletik herrita-rrak animatzen dituzte partehartzera. 13 argazki sarituko diraeta sari bakoitza 50 eurokoa da.

    Arantxa Tapiasailburuaren hitzaldia,gaur, udaletxeanTOLOSA // Arantxa Tapia Ekono-miaren Garapena eta Azpiegitu-retako sailburuak Tolosaldekoindustriaren oraina eta etorki-zunahitzaldia eskainiko du,gaur, Tolosan. Uzturre Funda-zioak antolatutako ekitaldia da,19:00etan hasiko da udaletxekoareto nagusian eta interesa duenorori irekia dago. Industriareneraldaketa, enpresen arteko lan-kidetza eta laugarren industriairaultza – 4.0 industria– izangoditu hizpide Tapiak.

    Aldabatik Santa Marinaramendi ibilaldia

    Erredakzioa Alegia

    Alegiako Mendi Asanbladakmendi ibilaldia antolatu duigande honetarako, abenduak 2.Aldabatik Santa Marinara joan-go dira eta bertan hamaiketakoaegingo dute. Aldabara autoz joango dira,

    09:00etan Tonto-kalean elkartuondoren. Aldabatik oinez joangodira Santa Marinara, eta bertan,esan bezala, hamaiketakoa egin-go dute, aurtengo urteari amaie-ra emanez. Ondoren, 13:30ak al-dera, autobusez Alegiara itzulikodira. Izena emateko epea amaitu

    bada ere, autobusean oraindiklekua dagoenez, aukera dago in-teresa dutenek izena emateko.

    Horretarako [email protected] helbideraidatzi behar da. Helduek 10 euroeta haurrek 5 euro ordaindu be-har dituzte. Prezio horren barnesartzen da autobusa eta hamai-ketakoa. Alegiako Mendi Asan-bladatik deialdia egin diote jen-deari parte hartzeko.

    Igande honetarako antolatu dute Alegiako Mendi Asanbladakoek; SantaMarinan hamaiketakoa egingo dute

    02 TOLOSALDEA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEAZKENA, 2018ko azaroaren 28a

    DURAN ETA IRURZUN, TXAPELDUNEuskal Herriko bikote gazteen dantza txapelketaren 41. edizioa egin zen aurreko igandeanBergarako Seminarixoan. Amasa-Villabonako Oinkari dantza taldeko Gorka Duranek etaMaitane Irurzunek eraman zuten lehen saria, eta, beraz, txapela. Hamazazpi bikotek hartuzuten parte txapelketan, eta antolatzaileek azaldu dutenez, dantzari gazteek maila altua era-kutsi zuten emanaldian. ATARIA

  • Imanol Garcia LandaIkaztegieta

    Maite Eizmendi (Ikaztegieta,1967) yoga irakasleak Yoga saioaaudio gida argitara eman du,euskaraz eta gazteleraz. Duran-goko Azokan aurkeztuko du,auto ekoizleen txokoan, aben-duaren 9an.Nola sortu zen audio-gida ate-ratzeko ideia?Nire yoga ikasleek eskatuta sortuzen. Ikasle askok behin eta berrizesaten zidaten gero etxean prak-tikatzeko audioren bat grabatze-ko. Azkenean, aurten animatunaiz CDa grabatzera, eta horrelasortu da.Eta zer aurkitu daiteke ber-tan?Berez yoga saio edo klase oso batda. Ordu eta erdiko saioa da, eus-karaz eta gazteleraz. Lehenengosarreratxo bat dago, yoga egitenhasteko oinarrizko gauza batzukazalduz. Gero yoga saioa beradago; barrura begiratzeko atalbat, arnasketa ariketak eta luza-tzeak edo yogako posturak. Bu-katzeko erlaxazio luze bat dago,20 minutukoa. Entzuten ari dena, beraz, kla-se batean egongo balitz bezalasentitzen da.Hori da. Asmoa da zure kabuzetxean yogako klase bat egitea,eta audio honek gidatu egiten dupausoz pauso saioan zehar.Erraztu egiten du, oso praktikoada. Yoga zure kabuz etxean egi-ten jartzea zaila da, edo kosta egi-ten da. Zalantzak sortzen dira,ariketak ez dituzu gogoratzenedo ez dakizu posturak nolaegin. Eta CDa, pausoz pauso, gi-datuta nola den, erraztu egitendu bidea. Jaso duten ikasleek osolagungarria dela esan dute.Zer alde dago norberak baka-rrik egin edo taldean egin?Normalean yoga taldean egitenda eta taldeak indar bat du. Gai-nera dakien norbaitek gidatutaegiten da, eta noski, zalantzarenbat baduzu edo zerbait oker egi-nez gero, norbait duzu galdetze-ko edo zuzentzeko. Normaleanastean behin edo bitan joaten ba-zara taldean egitera, gero, yoganaurreratu ahala, sortzen zaizugogoa zure kabuz ere, tartetxobat duzunean, gehiago egiteko.Zure kabuz ari zarenean, haste-rakoan kontzentrazioa falta zai-zu, kosta egiten zaizu. Eta CDa-rekin oso erraza da, gidatutakosaioa delako; barrura eramatenzaitut, arnasketan ardura jartzenlaguntzen dut, eta momentuzmomentu esaten dizut zer egin,non jarri arreta, nola mugitu.Horrela, astean behin edo bitanbakarrik ez duzu egiten, gero

    etxean gehiago egin ahal duzu.Eta erlaxazio bat ere badago, unejakin batean behar duzu, erabil-tzeko.Euskaraz eta gazteleraz ateraduzu. Euskaraz horrelako ma-terial askorik ez da izango.Nik haurrentzako erlaxazio saiobat ezagutzen dut, Marina Pinto-sek egin zuena, eta besterik ezdut ezagutzen. Agian egongo da.Entzun izan dut, ikasle batek ko-mentatu zidalako, haurrentzakoyoga libururen bat badagoela.Orain eskoletan hasi dira yogasaioak egiten, umeekin. Nikegindakoa, saio bat helduentza-ko euskaraz, uste dut lehenen-goa dela. Eta euskaraz egin dut

    klaseak ere horrela ematen ditu-dalako; erdaraz ere ematen di-tut, eta aukeratu beharren hiz-kuntz bat edo beste, bi hizkun-tzak daude CD berdinean.Durangoko Azokan aurkeztu-ko duzu. Nolatan?Ikasleek eskatuta sortu zen, esandizudan moduan, eta lehenengokopia gutxi batzuk egin nituenikasleei banatzeko, eta asmoahorretan geratzea zen. Bainaikasleen iritzia izan zen hain la-gungarria zela, zabaltzea kome-ni zela eta leku batzuetan salgaijarri nuen, eta feedbacka oso onaizan da. Eta ikusita euskaraz egi-na dagoela, Durangoko Azokarajoatera animatu nintzen.

    Gauza poliki-poliki joan da.Hasieran ez nuen asmoa zabal-tzeko, baina ikusita jendeak gus-tuko duela, horrela etorri da.Beste yoga irakasle batzuk erehartu dute ikusteko nola erabil-tzen dudan euskara yogan. Hauberria da, yoga mundua nahikoerdalduna da, orain arte horrelaegin delako. Bada, euskaratzenari gara poliki-poliki, eta horrelairitsi da Durangoko Azokara.Baiezkoa esan zidaten, eta autoekoizleen plazan egongo naiz.Aurkezpena abenduaren 9anegingo dut, 11:00etan, areto na-gusian.Nolakoa izango da aurkezpe-na? Saio modukoren bat ema-teko aukera izango duzu ber-tan?Ordu erdiko tarte bat izango dut,eta klase oso bat ezingo da egin,baina praktika bat egingo dut.CDa jarriko dut eta hori entzunezegingo ditugu arnasketa batzuk.Barrura begiratuko dugu eta lu-zaketa batzuk egingo ditugu, bai-na aulkian bertan egin daitekee-na, eroso, zerbait erraza. Eta, nos-ki, CDaren berri emango dut.Polita izango da.

    Nola eskuratu daiteke audio-gida gaur egun?Blog bat dut, mantrayogadonos-tia.blogspot.com izenekoa, etabertan azaltzen dudan moduan,fisikoki edo digitalean eskuratudaiteke. Digitalean eskatzekonire helbidera idatzi daiteke,[email protected], eta fi-sikoki non dagoen blogean azal-tzen da, yoga egiten den zenbaitzentrotan eta zenbait dendetanere salgai baitago.Zu zeu nola iritsi zinen yoga-ren mundura?Ni bigarren hezkuntzan hasi nin-tzen irakasle moduan, eta horre-

    kin batera yoga egiten hasi nin-tzen, ondo etortzen zitzaidan la-saitzeko. Pila bat gustatuzitzaidan eta ordudanik ez diotutzi yoga egiteari. 1998 inguruanhasi nintzen eta gero 2004eanirakasle prestakuntza egin nueneta lehenengo klaseak Ikaztegie-tan bertan eman nituen. Poliki-poliki hasi nintzen yogako klasegehiago ematen eta bigarren hez-kuntzako irakasle lana gutxiago-tzen, eta azkenean, yogako ira-kasle izatea bihurtu da nire lanbi-de azken hamar urtetan.Gehienbat Donostiako kulturetxeetan eta pare bat zentrotannago klaseak ematen.Asko aldatu al da azken urteo-tan yogaren praktika?Azken 30 urteak hartuz gero, osonabaria da jende gehiagok egitenduela yoga. Gainera normalizatuegin da. Lehen jende jakin batekegiten zuen, zerbait arraroa zen,ekialdetik zetorrena, baina gauregun normalizatuta dago, kulturetxeetan eta kiroldegitan ematenari garelako. Gainera, medikuek-eta praktika osasuntsu bezala go-mendatzen dute. Yoga zabaltzenari da onuragarria delako, etagaurko gizarte honetan dagoenestresarekin lagungarria da. De-nak presaka gabiltza, ez dakitnora goazen hain azkar... eta yo-gak asko laguntzen du lasaitzeneta osasuntsuago egoten.Nola azalduko zenuke yogazer den?Maila ezberdinak daude. Yogaragerturatzen gara hasieran fisiko-ki osasunaren bila, emozionalki,eta burua lasaitzeko. Baina badubere alde espirituala ere, eta horsartzen da sakontzeko gogoadaukanak. Gehiago sartzen baza-ra yoga mundu bat da, berez au-toezagutza da, kontzienteki zureburua ezagutzea.

    ATARIA

    «Yoga saio bateneuskarazko lehenengograbaketa dela uste dut»MAITE EIZMENDIYOGA IRAKASLEAIkasleentzat yoga saio baten grabazioa eginzuen , eta ikusirik gustuko zutela, zabaltzeapentsatu du Maite Eizmendik. Norberak berekabuz yoga praktikatzeko aukera eskaintzendu, eta, nahi izanez gero, euskaraz.

    «Yoga zabaltzen ari daonuragarria delako;asko lasaitzen etaosasuntsuago egotenlaguntzen du»

    GIZARTEA ALEGIALDEA 03www.ataria.eus •107.6 fm ASTEAZKENA, 2018ko azaroaren 28a

  • Iñigo TerradillosIker Larrañaga Amezketa

    «Lehen euskal zirku ibiltari» be-zala definitu du Iker Galartza ak-tore amezketarrak Gure Zirkua.Harmailak jendez bete dituenzirku honek agur esan dio lehenbirari eta dagoeneko hurrengo-an pentsatzen ari dira. Lehen euskal zirku ibiltariakbukatu du lehen bira.Errespetuz eta begirunez zir-kuan lanean aritu diren euskal-dun guztiei. Asko izan baitira,baina, gurea esango dugu, karpabatekin eta formatu honetan egi-ten den lehena dela. Zirku askoerabat aritzen dira urte osoan,eta bertan bizi dira. Gu, ordea, ezgara zirkuan jaio eta bizi. Birakiraun duen lau hilabeteetanetxetik kanpo izan gara. Lau hila-bete zoragarri izan dira, baina,

    luzea ere bai, nekea bizkar gaine-an nabari dugulako. Hori bai, le-hendabiziko esperientzia osoona izan da.Amezketan hasi zenuten.Bertakoa naiz sortzez, eta arginuen dena alde izango genuenherri batean hasi behar genuela.Herri asko dira, batez ere, eskual-dean, estimu handia digutenak,Poxpolo ta Mokoloren garaitik,baina, Amezketan bagenekienlagunak eta familia bertan izanikerrazagoa izango zela. Muntaia-ren ikuspegitik ere Tolosatik ger-tu egitea komeni zen. Harreraoso ona izan zen, eta orain atzerabegiratzean, nostalgia puntu ba-tekin eta lotsa apur batekin go-goratzen dugu. Izan ere, lau hila-bete hauetan gure lanak gorantzegin du. Hasierako emanaldiaoso xumea izan zen eta nabarizen hasiera zela.

    Espero zenuten halako eran-tzuna izatea?Gauzak ondo ateratzea esperogenuen. Pertsona batek zirkukarpa bat erosten duenean ez dukapritxorako erosten. Horrelakoabentura bati energia guztia jar-tzen diozunean gogoz abiatzenduzu proiektua. Nahiko arrisku-tsua ere bazen, erreferentziarikez genuelako, baina sorpresaizan zen uste baino hobeto ateradelako. Hobetzen ikasi dugu etabiran zehar inbertsioak egitekoaprobetxatu dugu, gure ikuski-zuna hobetzeko.Noiz erosi zenuten karpa?Orain dela hiru urte. Frantziarairtenaldiak egiten dituen zirkuafizionatu jendea badaukat in-guruan, hemen ez dauden zir-kuak daudelako han. Bidean gin-doazela beti norbaitek aipatzenzuen zirku karpa bat erostearen

    ideia. Bada, bigarren eskuko kar-pa bat erosi genuen, baina, ezinizan zen erabili beharrezko az-piegiturarik ez genuelako. Pixka-na joan gara osatzen zirkua egi-teko beharrezko guztia. Hainbeste denbora eskainidiozuen proiektua aurreradoala ikustearen sentsazioa,ona izango da, ezta?Hunkigarria. Ezer ez dagoen tokibatean eraikitzen hasi eta ilun-tzerako dena prest eduki nahiduzu, kanpoko argiak piztu etadena muntatuta dagoela ikuste-ko. Gure lantaldean denetarikegiten ikasi dugu, euritan jaso-tzen, leku aldaketak egiten etamateriala konpontzen, esatera-ko. Horregatik, langileei gureanhasi aurretik argi uzten diegugure lana ez dela mugatzen gidoibat ikasi eta jendaurrean ager-tzera. Denetik egokitzen zaigu.

    Harrera ona izan du birak, etaaurreikusi baino emanaldigehiago ere egin beharra izandituzue bete egin delako segi-tuan.Egia da zirkua tamainaz txikiadela, baina, bete egin da. Lau hi-labeteetan hamabi herritan izangara, 97 emanaldi eskaini ditugueta 25.000 ikusle izan dira orota-ra. Uste dut adin tarte guztietarairisten asmatu dugula eta horizen nire helburuetako bat. Musika zuzenean, pailazoak,eta era askotariko trebeziezgozatzeko aukera izan da.Eta artista guztiak euskaldunak.Euskal Herriko onenetarikoak,gainera, eta ikusleei artisten ize-nak aurkezten dizkiegunean ha-rrituta geratzen dira euskaldu-nak direla ohartzean.Nolakoa izan da artista guz-tien, lantaldearen balorazioa? Bukatu berritan, oso ona. Den-bora pasatzen denean besteikuspegi batetik ikusi beharkodugu, baina, sentsazio ona ezdigu inork kenduko. Orain hasi-ko gara aurrera begirakoan pen-tsatzen, zerk funtzionatu duen,zer aldatu...Tolosako zirku tailerrari begi-ra zaudete orain.Afizioa sortzea garrantzitsuadela uste dut. Edozein eskolatanzirku tailer bat antolatuz geroumeek izena emango lukete,gustatzen zaien zerbait delako.Aste Santuan egin genuen espe-rimentuan ume mordoa gertura-tu zen, eta urte bukaerarakoasmo horrekin gabiltza.Ondoren joango zarete hu-rrengo bira prestatzen.Inauteriak iristerako zirkua jasoeta prest izatea nahiko genuke,berriro errepidera irteteko. Biga-rren birari lehenago ekitea nahi-ko genuke. Herri berrietan izango zarete?Bai, hori da asmoa, igaro ez ga-ren herrietara eramatea GureZirkua. Formula desberdinakpentsatzen ari gara hori moduegokienean egiteko, eskualdeka,esaterako.

    I.T.

    «Harritutageratzen diraartista guztiakeuskaldunakdirela jakitean»IKER GALARTZAAKTOREAGure Zirkuak lehendabiziko bira amaitu berridu. Lau hilabeteko iraupena izan du, hamabiherritatik igaro da, 97 emanaldi eskaini ditu eta 25.000 ikusle inguruk gozatu dute;esperientzia «oso ona» izan da.

    04 TOLOSALDEA KULTURA 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEAZKENA, 2018ko azaroaren 28a

  • 2019. urterakoaurrekontua onartu du Ibarrako UdalakLegegintzaldi honetan egindako apustu eta kontratazioakmantentzea adostu dute datorren urterako; gauzatu gabegeratu diren proiektuak ere aurrekontuan onartu dituzte.

    Irati Saizar Artola Ibarra

    Ibarrako Udalak azaroaren 15ekoOsoko Bilkuran onartu zuten2019. urterako aurrekontua, bes-te puntu batzuen artean.Aurten erabili dituzten irizpi-

    deak indarrean jarraituko dutelaadierazi dute datorren urteanere. Orain arte legegintzaldianaurrera eraman dituzten apus-tuak eta egindako kontratazioak

    mantendu nahi izan dituzte,nahi bezalako emaitzak jaso di-tuztelako eta horiek egonkortueta mantentzea nahi dutelako.Besteak beste, Gaztezulorekin,berdintasun teknikariarekin,garbiketarekin, argiteriaren al-daketekin, arauekin eta irisgarri-tasunarekin egindako apustu etakontratazioak mantendu nahidituzte, beraz.Bestalde, udalak duen zorra le-

    henago kentzeko ahalegina eremantendu egingo dutela jakina-razi dute aurrekontu horrekin.Eta denbora faltagatik aurtengauzatu ez dituzten proiektuakdatorren urterako onartu dituz-te, datorren urtean egin ditza-ten. Horrez gain, mailegu alda-keta egitea aurreikusi dute mar-txorako, horrela, proiektu berrieiateak zabaltzeko aukera izangobaitute.

    Ibarrako irudi orokorra, artxiboko irudi batean. ASIER IMAZ

    GIZARTEA IBARRA 05www.ataria.eus •107.6 fm ASTEAZKENA, 2018ko azaroaren 28a

    Babarrunarilekua egingo dioteibartarrek Irati Saizar Artola Ibarra

    Hauspoa elkarteak antolatuta,Babarrun Festa ospatuko dutelarunbatean Ibarran. Goizeangoiz piztuko dute sua lapikoaklanean jartzeko, eta egun osokoegitaraua antolatu dute. Goizean, 09:00etan emango

    zaio hasiera IX. Babarrun Lehia-ketari. Antolakuntzak jarrikoditu babarruna eta ura, eta gai-nerako tresnak norberak eramanbeharko ditu. Kilo erdi babarrunsukaldatu beharko dute. Eguerdian, Alegiako txaranga-

    rekin kalejiran ibiliko dira, etaEuskaraldia bete-betean harra-patuko duenez, mintzapraktika

    egingo dute Ahobizi eta Belarri-prest guztiek herriko kaleetanzehar. Bazkaltzeko plazan elkar-tuko dira berriro ere. Aurrez, ti-ketak salgai egongo dira, bai baz-karirako, baita lehiaketarako ere,Zubiaurre, Galtzaundi, Atari,Txumitxa eta Karlatzen. Bazkalostean, babarrun lehia-

    ketako sariak banatuko dituzte,eta Euskaraldairekin lotutako jo-las bat egingo dute. 18:30ean,Ibarrako Koroaren laguntzazkantu biran ibiliko dira. Egunaamaitzeko, afari-merienda egin-go dute Ibarrako Gazte Asanbla-dakoek prestatutako bokatekin,eta dantza-festarekin borobildu-ko dute eguna Gaztetxean.

    Pirritx eta Porrotxen‘Musua’ emanaldirakosarrerak salgaiIBARRA // Otsailaren 1ean, Pirritxeta Porrotxek ‘Musua’ emanal-dia eskainiko dute Belabieta ki-roldegian, 18:30ean. Sarrerakaurrez erosi beharko dira, hona-ko lekuetan: Lurdesen, Errota-txon, Zubiaurren, Ogi Berrin,Goxobin, edo Galtzaundi taber-nan; eta Tolosan, Triangulo etaAsteasuarra tabernetan.

    Bizi Nahi elkartekoekafaria egingo duteSanta Luzia eguneanIBARRA // Santa Luzia egunera-ko, abenduaren 14rako, afariaantolatu dute Ibarrako Bizi Nahielkarteko aretoan, 20:30ean.Afalostean, dantzaldia izangodute. Bazkide direnek 10 euroordaindu beharko dituzte, eta ezdirenek, 15 euro. Afarirako txar-telak hartzeko epea abenduaren10ean amaituko da .

    Duela bi urteko VII. Babarrun Lehiaketan, parte hartzaileak lehian. ITZEA URKIZU

  • EH Bilduk datorren maiatzeko udal eta foru hauteskundeeta-ko hautagaien aurkezpena egin zuen, aurreko ostegunean,Tolosako Zerkausian; Andu Martinez de Rituertorekin bate-ra, Juan Karlos Izagirre diputatugaia aritu zen hizlari. «Justi-zia sozialeko politika» egiteko borondatez aurkeztu zuen,bere burua, Tolosako alkategaiak. ITZEA URKIZU

    Arrakala, baita politikafeministei dagokionean ere

    Jon Miranda Amasa-Villabona

    Kontsentsu eta adostasun politi-korako gaia izan ohi da feminis-moa erakundeetan, Amasa-Villa-bonako Udalean izan ezik. Lur-gatz talde feministak herrikoespazio bat erabiltzeko eskaeraegina dio udalari, baina oraingoz,ez du erantzun positiborik izan.«Ezertan hasterako, elkarte beza-la eratu eta gure IFK aurkeztekoeskatu zeniguten, orain estatu-tuak aurkezteko esan diguzue.Noiz bukatuko dira eskakizu-nak?», esan zuen talde feminista-ko kide batek asteleheneko ohikoosoko bilkuran, galdera eta erre-guen txandan. Daramaten dina-mikari egin zioten erreferentziafeministek: «Asko eman dugulairuditzen zaigu. Lanean gabiltza,proposamenak mahai gaineanjartzen ari gara, baina bueltan ezdugu ezer jasotzen. Jakin nahigenuke noiz egingo dituzuenekarpenak». Udal gobernu taldeko Eneko

    Urdangarin zinegotziak eran-tzun zien Lurgatz taldeko kideeieta azken asteetan korreo elek-troniko bidez elkarrekin izan du-ten komunikazioaren berri emanzuen. EAJko kideak emandakoazalpenekin gustura ez, talde fe-ministako kideek, «gezurretan»aritzea leporatu zioten Urdanga-rini eta aretoa uztea erabaki zu-tenEH Bilduko zinegotziek Lur-

    gatz taldekoek duten haserrea«ulergarria» dela aipatu zuten etakoalizioko Arantxa Lopezen esa-netan, «talde feministarekin ha-

    rremanak etenez gero denok gal-tzen dugu, nik uste, orain udal or-dezkarioi dagokigula ahaleginaegitea». Xabat Labordek ere, no-rabide berean hitz egin zuen, esa-nez talde feministarekin harre-man adeitsuak eduki beharrean,udal gobernuak «talante gutxi»erakutsi duela eta «jarrera prepo-tenteaz» jokatu duela Lurgatze-kin. Hortik aurrera, eztabaida be-rotu egin zen EAJ eta EH Bildu-ren artean.

    BI MOZIO, ADOSTASUNIK EZAstelehenean EAJk eta PSE-EEkelkarrekin aurkeztutako adieraz-pen instituzionala aho batezonartu zuen udalbatzak, EH Bil-duk alde bozkatu ondoren. Kon-promiso ugari hartu ditu Amasa-Villabonako Udalak. Besteak bes-te, indarkeria matxista jasanduten emakumeei, bere oneraetor daitezen, zerbitzuak hobe-tzen laguntzeko konpromisoahartu du. Laguntza zerbitzueta-tik hasi eta beraien errelatoa sor-tzeraino, emakumeen ondoanegongo da udala eta bizirik ateradiren emakumeak entzungoditu, prebentzio eta segurtasunneurriak diseinatzerakoan. Adi-tuekin, emakume biktimen ko-lektiboekin eta mugimendu fe-ministako ordezkariekin elkarla-nean arituko dela ere hitz emandu Villabonako Udalak, nahiz etabilkurara gerturatutako Lurgatztaldeko emakumeek esan zuten,mozio honen berri ez zutela aldezaurretik jaso. EH Bilduk, bere adierazpen

    propioa aurkeztu zuen astelehe-

    neko bilkuran, EAJk eta PSE-EEkaurkeztutako «osatzera» zetorre-na. Leire Olasagasti zinegotziakazaldu zituen koalizioak bereadierazpenean txertatu dituenpuntu garrantzitsuenak: «Villa-bonako Udalean berdintasun sailbat eta teknikari bat beharrezko-ak direla uste dugu; Foru Aldun-dian lantzen ari den indarkerimatxistaren aurkako protokolo-az harago, herrian bertako eragi-leekin beste bat landu beharko li-tzatekeela uste dugu; eta arlo ho-netan lanean ari diren elkarteeiherrian espazio fisiko bat berma-tu behar zaiela iruditzen zaigu». EAJko Urdangarinek aipatu

    zuen, Tolosaldea Garatzenenmankomunatutako berdintasunzerbitzu bat eskaintzeko aukeraaztertzen ari direla eta «zentzu-gabea» litzatekeela lanketa horiVillabonak bakarrik bere aldetikegitea. Bestalde, GipuzkoakoForu Aldundian lantzen ari direnprotokola bukatuta dagoenean,herrira ekarri eta herriko elkarte-ekin partekatu eta ekarpenak ja-sotzeko prestutasuna agertuzuen zinegotzi jeltzaleak. Amai-tzeko, Lurgatz talde feminista-rengana lerratzeko joera egotzizion Urdangarinek koalizio aber-tzaleari: «Arlo horretan laneanari diren talde gehiago badaudeeta beste gai batzuetan hain errazaldarrikatzen duzuen zeharka-kotasuna beharrezkoa da gai ho-netan ere». Aipatutako arra-zoiengatik, EAJko zinegotzieketa Arija sozialistak, EH Bildukaurkeztutako adierazpenarenaurka bozkatzea erabaki zuten.

    Villabonako bilkuran egon ziren astelehenean Lurgatzeko kideaketa haien eskakizunen aurrean, eztabaida izan zuten alderdiek

    'Eleuterio bera zenfesta' liburuaaurkeztuko dute ASTEASU // Eleuterio Tapia triki-tilariaren biografia jasotzenduen liburua da eta Joxean Agi-rrek idatzi du. Liburuak hainbatgrabazio jasotzen dituen CDadakar. Larunbatean, Asteasukoudaletxean aurkeztuko da libu-rua 12:00etan. Aurretik, hainbattrikitilari elkartuko dira plazan,11:00etan, kalejira bat egiteko.

    Autodefentsa tailerraegingo dute igandean,Anoetako GaztetxeanANOETA // Gaztetxearen XX. ur-temugaren barruan, autodefen-tsa tailerra egingo dute datorrenigandean, abenduak 2, 10:00eta-tik 14:00etara. Emakumeei zu-zendutako tailerra izango da, etaizena eman nahi duenak, aurrezidatzi beharko du [email protected].

    06 TOLOSALDEA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEAZKENA, 2018ko azaroaren 28a

    HAUTAGAIAK AURKEZTUDITUZTE ZERKAUSIAN

  • Denboraldiberrirako prestdira Tolosa CFAtletismokoakMarkel Acosta, Jon Ander Burgos, IkerMartinez eta Aitor Regillaga izan diraaurtengo denboraldian Tolosa CF-rekin aritzeko apustua egin dutenak.

    Irati Saizar Artola Tolosa

    Hasi berri da atletismoko den-boraldi berria, eta osatu dutetaldea Tolosa CF Atletismoko-ek. Aurtengo helburu eta erron-

    kak bete ahal izateko lau fitxa-keta egin dituzte. Tartean, or-dea, bi lagunek, Maria Lasak etaNerea Muruak, taldea uztea era-baki dute.Puntuak lortzeko eta taldea

    sendotzeko asmotan fitxatu di-tuzte lau atleta. Batetik, MarkelAcosta, hesilari ordiziarra, jube-nil mailan ariko da lehian. Bes-tetik, Jon Ander Burgos; urtebatzuk atletismotik kanpoeman ostean, bueltatzea eraba-ki du, eta bere betiko mailara

    iristeko gogoz agertu da. IkerMartinez, Urola garaiko erdi-fondista, Unai Hernandezen es-kutik iritsi da Tolosako taldeaindartzera. Laugarren fitxaketa,Aitor Regillarena izan da. Orainarte triatloi munduan aritu dentolosarrak, krosetan parte har-tzeko gogoa erakutsi du, eta tal-de tolosarrarekin fitxatu du.

    LASA ETA MURUAFitxaketez gain, badira bestetalde batzuetara joateko hautuaegin dutenak ere. Maria Lasairurarrak Playa de Castellone-kin fitxatu du, eta Nerea Muruaaltzoarrak pistetara bueltatzeaerabaki du, baina, Atletiko SanSebastian taldearekin egin dufitxa.

    «Espainia mailandagoen taldeonenetako bat da,eta aukera onairuditu zitzaidan»

    MARIA LASAATLETA

    Asier Imaz

    Egunerokotasunean ez zaio gau-za gehiegirik aldatuko MariaLasa irurarrari. Aurtengo denbo-raldirako Playa de Castellonekinfitxatu du, baina, iazko denbo-raldian bezala, Tolosan eta Do-nostian entrenatzen jarraitukodu. Lesio bat tarteko, ez da aribehar bezala entrenatzen, bai-na, osatu bezain laster bere one-na emateko gogoz agertu da.Iazko denboraldira arte Tolo-sa CF Atletismoko kidea zi-nen, nahiz eta Donostian ereibili.Tolosarekin Euskal Herri maila-ko txapelketatan lehiatzeko au-kera izaten nuen, eta Atletiko

    San Sebastianekin Espainiamailakoetan. Donostiako talde-arekin, gainera, ohorezko mai-lan jokatzeko aukera nuen. Denboraldi honetan, ordea,hori guztia aldatu egingo da.Bai, aurtengo denboraldirakoPlayas de Castellonekin fitxatudut. Talde hau ere ohorezkomailan dago. Nondik sortu zitzaizun auke-ra?Aurreko denboraldia nahikotxukuna egin nuen eta nirekininteresatu ziren. Duela bi hila-bete inguru iritsi zitzaidanhaien eskaintza. Denboraldi oso txukuna eginduzulako jaso zenuen deia.Zer etorri zitzaizun burura?Egia esan ez nekien zer egin. Az-ken batean, Espainia mailan da-goen talde onenetako bat da, etagainera, krosak taldeka lehiatze-ko aukera izatea positibotzatikusten nuen. Nire adinean Eu-ropan konpetitzeko aukera erebadago talde bezala. Beraz, au-kera ona iruditu zitzaidan.Beraz, nazioarteko lasterketagehiagotarako ateak zabaldudizkizu. Ze konpromiso ekar-tzen dizkizu honek?Berdin jarraituko dut. Tolosaneta Donostian aritzen naiz en-trenatzen, alde horretatik ez daezer aldatuko. Bakarrik, lehen-go urtean Atletikorekin lehia-tzen nituen txapelketetan taldeberriarekin ibiliko naizela. Bes-te guztia berdina da, ekipazioaaldatuko zaidala eta puntuakbeste ekipo bati emango dizkio-dala kenduta.

    Beraien talde juniorra indar-tzeko fitxatu zaituzte. Ho-rrek norbanakoaren presioaleuntzen laguntzen du?Ez dakit zer esan. Momentu ho-netan presio pixka bat sentitzendut, lesioagatik ezin dudalakobehar bezala entrenatu eta ezdakidalako nola joango dendenboraldia. Haiek nigan kon-fiantza osoa jarri dute, baina nikneure buruagan ez daukat asko-rik momentu honetan.Zer moduz zoaz lesioarekin?Pixkanaka badoa, baina senda-tzeko pixka bat geratzen zaiooraindik. Hasi naiz korrika da-goeneko, gerra apur bat ematendidan arren.Zehazki non eduki zenuen le-sioa?Hatz batean, bosgarren meta-tartsoan, haustura bat edukinuen. Horrez gain, duela urte-betetik edo tendoi bateko mo-lestiekin nenbilen, baina ez zi-dan gerra handiegirik ematen.Haustura egin nuenetik, ordea,okertu egin zait tendoiko lesioaere.Zenbat denbora falta zaizu le-siotik erabat errekuperatze-ko?Berez, hezurraren hausturaridagokionez, nahiko ondo nago,baina orain tendoia da lanakematen dizkidana. Hori trata-tzen hasi behar dut orain. Krosdenboraldia pasatzen utzi be-harko dut, baina pentsatzendut, apirilerako, pistan hastengarenerako eta niretzat garran-tzitsuena denerako, ondo iritsi-ko naizela.

    Miren Larrarte Emakume Master Cup-ekofinalerdietan ariko da Abenduaren 2an jokatukodira partidak AmezketakoLarrunarri pilotalekuan;Olatz Arrizabalaga izangodu aurkari Larrartek

    jokatuko dira finalerdiak10:30ean hasita, AmezketakoLarrunarri pilotalekuan. Lehen mailako txapelketan

    aritu da Larrarte, eta Olatz Arri-zabalagaren aurka jokatu be-harko du finalaurrekoa, lau t’er-dian. Azaroaren 25ean, Zallan joka-

    tutako final laurdenetan, parti-da bat irabazi eta bestea galdua-gatik aurrera egitea lortu zuenpilotariak. Finalerdietara iristea lortu

    duten beste bi pilotariak PatriEspinar eta Maite Ruiz de Larra-mendi dira. Hauek ere, Amez-

    ketako pilotalekuan neurtukodituzte indarrak.

    PROMOZIO MAILAKOAKLehen mailakoez gain, promo-zio mailako finalerdiak ere joka-tuko dira igandean. Batetik,Araitz Eizagirre ariko da OihanaOrbegozoren aurka, eta beste-tik, Amaia Aldai, Naroa Elizal-deren aurka. Txapelketan aurrera egin ezi-

    nik geratu dira eskualdeko bes-te lau pilotari, Maider Mendiza-bal, Lierni Garziarena, Ane Ur-kizu eta Maialen Ganzarain,hain justu.

    Irati Saizar Artola

    Azken txanpan sartu da LaboralKutxa Emkaume Master Cuptxapelketa. Erabaki dira finalerdiak joka-

    tuko dituzten pilotariak nor-tzuk izango diren, eta tartean daMiren Larrarte bidaniarra.Abenduaren 2an, igandean, Miren Larrarte, iazko txapelketako partida batean, Anoetan. ANE URKOLA

    KIROLAK 07www.ataria.eus •107.6 fm ASTEAZKENA, 2018ko azaroaren 28a @TOLOSALDEAKIROL

  • ASTEAZKENA 28AGENDA

    Deialdiak

    Zizurkil.Bukalai Dantza Taldearenemanaldia, 18:00etan, Ugare auzoan.Zizurkil.Euskaraldiaren barruan19:00etan bilduko dira Atxulondonegun hauetako bizipenen inguruanhitz egiteko.Tolosa.2019-2023 agintaldian EHBilduk euskara alorrean egin asmoduenaren berri emango dute IñakiIsasik eta Andu Martinez de Rituer-tok, 19:00etan, Bilgunea.Tolosa.Tolosaldeko industriarenoraina eta etorkizunahitzaldia EAJ al-derdiko Arantxa Tapiaren eskutik,19:00etan, udaletxeko pleno aretoan.Tolosa. Irakurle Taldeak Danele Sa-rriugarte Azala erreliburua izango duhizketagai, 19:00etan, kultur etxean. Tolosa.Aurtengo Bidai Bekaren ira-bazleek beraien esperientzia eta bi-daiaren inguruan hitz egingo dute,20:00etan, Antxon Bandres Bidaia-rien Txokoan.Amasa-Villabona. Indarkeria Ma-txistaren Kontrako Nazioarteko Egu-na dela eta, Cartas con remite de mu-jer y... silencios de hombreliburuaaurkeztuk dute Subijana etxean,19:00etan. Larraul.Kultur Astea: Euskal kanta-gintza berriaren historia laburrahi-tzaldia, Andoni Tolosaren eskutik,19:30ean.

    ATARIA IRRATIA09:00-11:00. Pasahitza.Eskualde-ko berriak, Iker Ibarluzearekin egu-raldia, Oskar Tenarekin artearentxokoa, Mikel Ozaita Kale Kantoitik

    eta Tolosaldea Garatzeneko Enpre-sa sailaren tartea. 11:00-12:00. Eutsi goiari.Kirolak.12:00-13:00. Entzuteko jaioak.15:00. Playback Ataria.AdriannaGaultier DJaren musika saioa.16:00-18:00. Zebrabidea. 18:00-20:00. Goizeko onena. 20:00. (H)ari naizela. Imanol Arto-lak, Felixek, gidatutako bertso saioa.

    28 KANALA13:30.Gaurkoan Tolosaldetik.16:30.28 Klip.17:30/21:30.Gaurkoan Tolosaldetik.22:00.Euskaraldia saioa.22:30.Onein.23:30.Gaurkoan Tolosaldetik.

    FARMAZIAK

    Gaur

    TOLOSA.Egunekoa. Ignacio Ola-rreaga Aranburu. Korreo kalea, 2.Telefono zenbakia: 943 67 01 28.Gauekoa.Rosalia Morant Barber.Zabalarreta Lorategiak, 1. Telefonozenbakia: 943 67 38 49.

    Aizkardi pozik, 35. Mendi Astearekin Igandean egindako mendi irteerarekin amaitu dituzte ekitaldiak;ostiralean XI. Argazki Rallyko sariak banatu zituzten

    Argazki Rallyko irabazleen taldeko argazkia. AIZKARDI

    www.ataria.eusASTEAZKENA, 2018KO AZAROAK 28Argitaratzailea: Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMLege Gordailua: SS-1323-2013Koordinatzailea: Naiara Roldan de AranguizKudeatzailea: Iban Urdapilleta AlkizaleteEgoitza: San Esteban, 20, Tolosa.Telefonoa:943 65 56 95. E-posta:[email protected]: 661 678 818. [email protected]

    Tolosa: 687 410 082. [email protected] Villabona-Aiztondo:687 410 022. [email protected]:687 410 [email protected]:687 410 118. [email protected] Alegialdea: 687 410 [email protected] Kirolak:673 06 11 32. [email protected] arreta zerbitzua: 943 30 43 46

    Tolosaldeko Ataria diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain,

    Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Amasa-Villabona eta Zizurkil

    Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMko kideak:

    Tolosaldekogizarte

    eragileak

    ATARIA IRRATIA107.6FM

    EGURALDIA

    GAUR

    BIHAR

    15º / 10º

    14º / 11º

    TOLOSALDEKOATARIAk ez du bere gainhartzen egunkarian adierazitakoesanen eta iritzien erantzukizunik.

    Erredakzioa Amasa-Villabona

    Amasa-Villabonako Aizkardimendi taldeak urtero antola-tzen duen Mendi Astea bukatuda jada, eta balorazio ona egindute. Antolatzaileek azaldu dute-

    nez, egindako emanaldi guztie-tara gerturatu da jendea eta po-zik daude 35. edizioak emanduenarekin.

    ARGAZKI RALLYAMendi Astearen barruan Argaz-ki Rallya ere egin ohi dute etaostiralean banatu zituzten sa-riak. Lehenengo saria, Jose Anto-

    nio Lizarralderi eman ziotenAtsedena argazkiagatik, biga-rrena Carlos Mediavillak era-man zuen Karobiarengatik etahirugarrena Arantxa Satrustegi-rentzat izan zen, Zenbat gauzapasa dira izeneko argazkiaga-tik. Aurtengoan publikoak hau-taturiko argazki onenak epai-mahaiarekin bat etorri da etasaria Jose Antonio Lizarralde-ren Atsedena argazkiarentzatizan da. Haurren mailan aldiz, Maddi

    Zubeldia saritu dute Artrosia aargazkiarengatik eta Liher Yar-za Aspaldiko Baserria lanaren-gatik. Argazki guztiak Aizkardi-ren web orrian daude ikusgai. Saritutako argazkiak. AIZKARDI