Euskararen osasuna hobetzeko asmoz DURANGALDEKO ASTEKARIA 676. alea 2017ko maiatzaren 12a 15. urtea...

32
www.anboto.org DURANGALDEKO ASTEKARIA 676. alea 2017ko maiatzaren 12a 15. urtea Argazkilaria: Lehior Elorriaga Euskararen osasuna hobetzeko asmoz Euskaraz kontsulta hartzeko arazoak izaten dira sarri osasun zentroetan. Pazienteen erosotasunean eragiten duen eskubide urraketa horretarako alternatiba bat aztertu du Bidane Petralanda durangarrak: euskarazko zirkuituena. 2-3 Kultura Elorrion joko du, bihar, Kepa Junkerak. Hitzordu horren aitzakian, ‘Tiliño’ lagunagaz elkartu du ANBOTOk 13 Durangaldean 12.382 lagunek eman zuten botoa galdeketan Durangaldean herritarren %22,15ek hartu zuen parte Gure Esku Dago dinamikak erabakitzeko eskubidearen inguruan joan zen domekan antolatutako galdeketan. Abadiñoko, Durangoko, Elorrioko, Zaldibarko eta Zornotzako Gure Esku Dago elkarteek diotenez, herri galdeketa “mugarri bat” izan da erabakitzeko eskubidearen bidean. 4 Umea hain zoriontsu ikusita,aurrera egin behar duzula konturatzen zara” Bea Sever • Chrysallis elkartea 12 Durango 6 Río de Oro elkarteak Sahararen aldeko jaialdia antolatu du Zornotza 7 Enpresa hazitegia abian da LH Ikastetxe Integratuan Elorrio 5 Herrira bizitzera datozenentzat harrera taldea sortu dute Abadiño 9 Gerbasen kalejiragaz San Trokaz jaiak abiatuko dituzte, gaur

Transcript of Euskararen osasuna hobetzeko asmoz DURANGALDEKO ASTEKARIA 676. alea 2017ko maiatzaren 12a 15. urtea...

Page 1: Euskararen osasuna hobetzeko asmoz DURANGALDEKO ASTEKARIA 676. alea 2017ko maiatzaren 12a 15. urtea Lehior Elorriaga Argazkilaria: Lehior Elorriaga Euskararen osasuna hobetzeko asmoz

www.anboto.org

DURANGALDEKO ASTEKARIA

676. alea

2017ko maiatzaren 12a 15. urtea

Lehior Elorriaga

Arg

azki

lari

a: L

eh

ior

Elo

rria

ga

Euskararen osasuna hobetzeko asmoz

Euskaraz kontsulta hartzeko arazoak izaten dira sarri osasun zentroetan. Pazienteen erosotasunean

eragiten duen eskubide urraketa horretarako alternatiba bat aztertu du Bidane Petralanda durangarrak: euskarazko zirkuituena. 2-3

KulturaElorrion joko du, bihar, Kepa Junkerak. Hitzordu horren aitzakian, ‘Tiliño’ lagunagaz elkartu du ANBOTOk 13

Lehior Elorriaga

Durangaldean 12.382 lagunek eman zuten botoa galdeketanDurangaldean herritarren %22,15ek hartu zuen parte Gure Esku Dago dinamikak erabakitzeko eskubidearen inguruan joan zen domekan antolatutako galdeketan. Abadiñoko, Durangoko, Elorrioko, Zaldibarko eta Zornotzako Gure Esku Dago elkarteek diotenez, herri galdeketa “mugarri bat” izan da erabakitzeko eskubidearen bidean. 4

Umea hain zoriontsu ikusita,aurrera egin behar duzula konturatzen zara” Bea Sever • Chrysallis elkartea 12

Durango 6Río de Oro elkarteak Sahararen aldeko jaialdia antolatu du

Zornotza 7Enpresa hazitegia abian da LH Ikastetxe Integratuan

Elorrio 5Herrira bizitzera datozenentzat harrera taldea sortu dute

Abadiño 9Gerbasen kalejiragaz San Trokaz jaiak abiatuko dituzte, gaur

Page 2: Euskararen osasuna hobetzeko asmoz DURANGALDEKO ASTEKARIA 676. alea 2017ko maiatzaren 12a 15. urtea Lehior Elorriaga Argazkilaria: Lehior Elorriaga Euskararen osasuna hobetzeko asmoz

2017ko maiatzaren 12a, barikua | anboto

Euskarazko osasun arreta: pazienteen eskubide urraketatik, alternatiben bila Euskarak osasun arloan bizi duen egoera aztertu du Bidane Petralandak

ERREPORTAJEA M. OnaindiaEuskara ofiziala izan arren, euskaldunek osasun zentroetan euren hizkuntzan komunikatze-ko arazoak izaten dituzte sarri. Mediku guztiek euskaraz jakin beharko lukete, baina errealita-tea ez da hori, eta Osakidetzak ez du gaia konponbidera era-maten. Egunero sortzen dira trabak han eta hemen, hizkun-tza eskubidea urratu egiten da. Adibidez, sare sozialetan zeresa-na eman du Durangoko larrial-dietan asteon gertatutakoak: euskaraz ez zekien medikuak “arazo bat” zutela esan zien

gaztelaniaz ez zekien ume baten senideei. Bada, euskarak Osa-kidetzan bizi duen egoera hori aukeratu du Bidane Petralanda medikuntza ikasleak (Duran-go, 1992) bere gradu amaierako lanerako, Ekaitz Agirregoitia irakasle eta ikerlariaren tutore-tzapean garatu duena. Bere az-terketa, eskubide urraketari al-ternatiba bat topatu dion Egoitz Tolosa urologoaren kontsultan kokatu du; arreta euskaraz ema-teko agenda propioa sortu eta antolatu du Tolosak Gasteizko eta Arrasateko ospitaleetan. Gainera, zerbitzu hori trauma-

tologiakoagaz alderatu du ikas-leak, eraginik ote duen ikusteko.

Lanaren ondorio lez, pazien-teek erakutsi duten harrera “erabat positiboa” izan dela

dio Petralandak. Osakidetzak 2013an onartutako Euskara

Planean, arreta euskaraz ema-teko zirkuituak sortzea pro-posatu zuen; hau da, paziente euskaldunari bere arreta osoa euskaraz bermatu ahal izateko antolatzea. Baina oraindik ez da martxan jarri, eta ikaslea-ren ondorioen arabera, ez me-dikuek, ez pazienteek ez dute zirkuituen aukeraren berri. Tolosa medikuarena salbues-pena da, ospitaleko zuzendaria-ren proposamena jaso eta bere borondatez dabilena. Hala ere, Osakidetzak ez du bere lanaren jarraipenik egiten.

Petralandaren ikerketaren arabera, mediku euskaldunek euskaraz artatuak izan nahi duten pazienteekin euskaraz hitz egingo dutela bermatzen dute euskarazko asistentzia-zir-kuituek.

Dublinen azaltzenGradu amaierako lana asteon Dublinen (Irlanda) egin den osasun arreta integratuaren

Euskaraz hiz egingo dutela bermatzen dute euskarazko asistentzia-zirkuituek

2

Herririk herri

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak diruz lagundua

Zuzendaria: Jone Guenetxea Arrinda. Erredakzio burua: Markel Onaindia Txabarri. Administrazio burua: Itziar Belar Zubizarreta. Administrazioa: Miren Abasolo Txabarri. Publizitatea: Itxaso Martinez de Arenaza Yarza eta Nagore Txintxurreta Isasi. Erredakzioa: Aitziber Basauri Gandiaga, Itsaso Esteban Urtiaga, Joseba Derteano Bilbao, Markel Onaindia Txabarri, eta Maialen Zuazubiskar Gallastegi. Maketazioa: Eider Alberdi Bengoa. Zuzentzailea: Mikel Azkarraga Etxegibel.

Bixente Kapanaga, 948215 Iurreta - BizkaiaTel.: 946 816 558Erredakzioa: 946 232 523Publizitatea: 946 217 [email protected]

2017ko maiatzaren 12a14. urtea - 676. alea

Lege gordailua: BI-2268/01 ISSN: 1578-7028 Tirada: 11.500 ale

L

AG

UN

TZ

AIL

EA

K

Aldizkari honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du

Zaldibarko anbulatorioan beharginek ipini duten kartela. Lehior Elorriaga

Medikuntzako karrera amaitu eta gradu amaierako lana osatu du Bidane Petralandak.

Zergatik aukeratu zenuen gai hau zure lanerako? Ospitaleko praktiketan ikus-ten dudan arazo bat da, eta pa-ziente lez ere bai. Nire familia-medikuak ez daki euskaraz, eta ni gaztelaniaz ez naiz eus-karaz bezain ondo esplikatzen; oraindik gutxiago lasai ez ba-nago. Beragaz urteetako komu-nikazioa landu dut, eta gustu-ra nago, baina bera jubilatzean mediku euskalduna hartuko dut, dudarik barik. Bestalde, zerbait desberdina egin gura nuen, medikuntzako lanak oso zientifikoak izan ohi dira eta.

Euskarazko zirkuitu bat azter-tu duzu, Tolosa medikuarena.

Idealena mediku denek eus-karaz jakitea izango litzateke. Ebakuntza egingo dizun me-diku horri euskarazko profila eskatu beharko zaio, eta, ez ba-dauka, ikasi egin beharko lu-ke. Baina hori eduki ezik, zer-bait erraza da zirkuituena. Eta hala ere, ez da egiten. Osakide-tzak dirua inbertitu beharko luke horretan, baina uste dut inbertitu barik ere antolatu daitekeen gauza bat dela. Gogo pixka bat ipintzea da kontua.

Zer ondorio atera duzu zure lanetik? Zirkuituek funtzionatzen du-tela, adibidez. Hasteko, euska-razko tratua zenbat jendek gu-ra duen neurtzeko modu efi-zientea da. Behin neurtuta, baliabideak horren arabera antolatuko dituzu. Durangon %80ko euskara eskaera bada-go, hamarretik zortzi mediku euskaldunak izan beharko di-ra gutxienez.

“Euskarazko tratua zenbatek gura duten jakiteko modu efizientea da zirkuituena”Osakidetzak borondatea balu, euskarazko arreta eman ahalko litzatekeela dio Petralandak

Page 3: Euskararen osasuna hobetzeko asmoz DURANGALDEKO ASTEKARIA 676. alea 2017ko maiatzaren 12a 15. urtea Lehior Elorriaga Argazkilaria: Lehior Elorriaga Euskararen osasuna hobetzeko asmoz

2017ko maiatzaren 12a, barikua | anboto

inguruko konferentzia batean aurkezteko aukera eduki du Petralandak. Osasun arloko eus-kararen normalizazioaz lehen aldiz berba egin da horrelako topaketa batean. Beragaz batera Aitor Montes Aramaioko medi-kua ere joan da, osasun arloan

normalizazioaren alde lanean dabilena. Bestalde, ekainean hemengo udako ikastaro batean ere emango dute Petralandaren ikerketaren berri.

Nazioartean hizkuntza mi-norizatuek osasun sailean bizi duten egoera ere jorratu du bere lanean Durangoko medikun-tza ikasleak. Orain, Dublineko aurkezpenari esker, euskararen osasuna ere munduko medikun-tzako argitalpen zientifikoetan jasoko da, lehenengoz.

Osasun arloko euskararen egoeraz lehen aldiz berba egin da horrelako topaketa batean

Herririk herri 3

Zaldibarko anbulatorioan beharginek ipini duten kartela. Lehior Elorriaga

“Paziente euskaldunak erosoago sentitzen dira mediku euskaldunagaz”Egoitz Tolosak euskarazko arreta eskatzeko aukera badagoela dio, eskaintzen ez bada ere

Eskubideaz aparte, hizkun-tzak tratua hobetzen ere era-gingo luke? Dudarik barik. Askotan na-baritu izan dut. Paziente eus-kaldunak askoz erosoago sen-titzen dira mediku euskaldu-na badute; adinekoek, adibi-dez, gertatzen zaiena errazago adierazten dute ama hizkun-tzan. Konfiantza gehiago dute-la uste dut. Jendeak zorionak eta eskerrak ematen dizkigu.

Zure kontsultak erakusten du badagoela beharrizan bat. Bai. Batez ere zonalde jakin batzuetan. Gasteizen gero eta eskari handiagoa dago, baina Gipuzkoa edo Bizkaiko zonal-de batzuetan eskaria oso han-dia da, eta arreta hori ez da ematen. Askotan, pazientea-ri ez zaiolako eskaintzen. Au-kera egon badago, baina pa-zienteak ez badaki arreta eus-karaz jaso dezakeela, ez du es-katzen. Nire agenda propioa sortu aurretik, Arrasaten ha-marretik zazpik euskaraz egi-ten zuten, eta horiek guztiek eskatu zuten euskarazko kon-tsulta aukera eman zitzaie-nean. Horrela joan nintzen pazienteak biltzen. Lanik ga-rrantzitsuena lehen arretako

zentroetan dago; pazienteari jakinarazi behar zaio euska-raz jaso dezakeela arreta, mai-la guztietan, eta ez duela ho-rregatik berandu edo oker ja-soko.

Beraz, pazienteak anbulato-rioan eskatu behar du euska-razko arreta. Anbulatorioaz aparte, inter-netez ere egin daiteke. Gero, pazientaren historial klinikoa zabaltzean, E handi bat ager-tzen zaigu medikuoi. Zenba-teko eskaera dagoen zenbatze-ko balioko luke, eta zer beha-rrizan dagoen jakingo genuke. Modu horretan, eskaera han-dia baldin bada, Osakidetzak ere serioago hasi beharko luke lanean. Bestalde, plazak zabal-tzerakoan, euskarari lehen-tasuna eman beharko liokete, baina hori beste kontu bat da.

Euskarazko tratua emateko ez dago antolaketarik. Azken batean, nire kontsulta ez da ofiziala; geu antolatu ga-ra kontsulta euskaraz izan da-din. Geure borondateagatik izan da; Arrasatera kontsulta pasatzera txandaka joaten ga-ra, eta euskaldunok gehiago-tan joan behar izaten dugu.

Zerbitzua arautzea nahikoa litzateke? Nire laneko beste ondorioe-tako bat da, mediku euskal-dunak egoteak ez duela ber-matzen tratua euskaraz iza-tea. Lehenengo muga medi-kuek hautsi behar dute; askok ez dute euskara erabiltzen, ja-kin arren.

Batzuek diote mediku ona edukitzea dela garrantzi-tsua, ez hizkuntza. “Zer gurago duzu, mediku ona ala euskalduna?”, esaten dute honen alde egin gura ez dutenek. Nire ustez, inguru-ne euskaldunean lanean da-bilen mediku bat ez da inoiz ona izango euskaraduna ez bada. Hizkuntza garrantzi-tsua ez bada, zergatik ez eka-rri mediku ingelesak Du-rangoko anbulatoriora? Me-dikuaren eta pazientearen arteko komunikazioa oso ga-rrantzitsua da.

Familia-medikuen kasuan au-rretik ibilbide bat izaten du pazienteak, baina espezialis-tekin ez ordea.Hori da. Espezialistengana joaterakoan, errazagoa egingo zaizu tratua zure hizkuntzan bada, lehenengo aldia izango denez ez duzulako aurretiazko erlaziorik edukiko.

Mediku euskaldunen maila ez da besteena baino txikia-goa, ezta? Iaz, MIR azterketako lehen ha-marren artean geratu ziren EHUko ikasle bakarrak eus-karazko lerrokoak izan ziren. Ez dut uste MIReko notak mu-gatzen duenik zein den medi-ku ona eta zein ez, baina da-tua esanguratsua da. Hala ere, gaztelaniaz ere moldatuko gi-nateke; zoritxarrez, karrera osoa ez dago euskaraz. Adibi-dez, azken ikasturteko ikasgai batzuk gaztelaniaz jaso behar izan ditut.

Medikuaren eta pazientearen arteko komunikazioa oso garrantzitsua da”

Lehen muga medikuek hautsi behar dute; askok ez dute euskara erabiltzen”

Espezialistengana joaterakoan, errazagoa egingo zaizu tratua zure hizkuntzan bada”

Page 4: Euskararen osasuna hobetzeko asmoz DURANGALDEKO ASTEKARIA 676. alea 2017ko maiatzaren 12a 15. urtea Lehior Elorriaga Argazkilaria: Lehior Elorriaga Euskararen osasuna hobetzeko asmoz

2017ko maiatzaren 12a, barikua | anboto4 Herririk herri

Abadiñon, Txanporta eta Traña plazetan ipini zituzten hautetsontziak.

Zornotzako boluntario batzuk, atsedenaldian.Gure Esku Dagoko kideek Durangon egin zuten ekitaldi nagusia.

Joseba Sarrionandiaren ama, Natali Uribelarrea, Durangon.

Zaldibarren Mendilibarrek eman zuen botoa. Bovedak ere bai, Durangon.

Elorrion, azken emaitza aurkezteko unean.

EMAITZAK

DURANGO· Partaidetza: %18,80· Botoak: 4.657· Bai: 4.543· Ez: 76· Zuriak: 31· Balio barik: 7

ZORNOTZA· Partaidetza: %22,77· Botoak: 3.637· Bai: 3.541· Ez: 68· Zuri: 16· Balio barik: 12

ELORRIO· Partaidetza: %34,02· Botoak: 2.104· Bai: 1.982· Ez: 98· Zuri: 11· Balio barik: 13

ABADIÑO· Partaidetza: %22,41· Guztira: 1.376 boto1. galdera:· Bai: 1.328· Ez: 28· Zuri: 8· Balio barik: 122. galdera: · Bai: 1.229· Ez: 64· Zuri: 35· Balio barik: 0

ZALDIBAR· Partaidetza: %23.5· Botoak: 608 · Bai: 545 · Ez: 42· Zuri: 15· Balio barik: 6

12.382 lagunen botoa, “mugarri bat” sortzekoHerritarren %22,25ek parte hartu dute bozketan

DURANGALDEA J.G. / M.O.Gure Esku Dagok antolatutako herri galdeketan Durangalde-ko 12.382 lagunek eman zuten botoa joan zen domekan, parte hartzera deitutakoen %22,25ek, hain zuzen. Dinamikako kideen ustez, eguna “mugarri bat izan” zen. Bozketaz aparte, jai-giroan bizi izan zuten eguna.

Durangoko parte-hartzea %20ko langara heldu ez izanak sentsazio gazi-gozoa utzi dio Andoni Urzelai antolatzaileari. Hala ere, lanagaz eta emaitza-gaz “pozik eta harro” daudela dio. “Egun zoragarria izan da. Parte-hartzera etorri direnek ilusioz eman dute botoa”.

Abadiñon balorazio posi-tiboa egin dute. Joseba Der-

teanok dioenez, “herritarrek elkarlanean antolatutako galde-keta izan da, eta gaur abadiña-rrek erabakitzeko eskubidea gauzatzeko aukera izan dute”.

Elorrion ere “pozik” daude; Durangaldeko parte-hartzerik altuena izan dute. “Ea indar ho-ri zelan erabiltzen dugun aurre-rantzean”, gaineratu du Inma Eguenek.

Maite Ingunza Zornotzako Gure Esku Dago elkarteko ki-deak aitortu duenez, “jendea kalera irten da, espero ez ge-nuen jendea ere bai”.

Zaldibarren “sentsazio oso onagaz” gelditu direla esan du Ibaia Maortuak, bai bozketaga-tik, bai azken egunetako giroa-gatik.

Page 5: Euskararen osasuna hobetzeko asmoz DURANGALDEKO ASTEKARIA 676. alea 2017ko maiatzaren 12a 15. urtea Lehior Elorriaga Argazkilaria: Lehior Elorriaga Euskararen osasuna hobetzeko asmoz

2017ko maiatzaren 12a, barikua | anboto Herririk herri 5

Herrira bizitzera datozenentzat harrera taldea sortuko dute Herrian erroldatzen diren pertsonei erraztasunak emateko protokolo bat jarri du martxan Elorrioko Udalak hainbat elkarteren laguntzagaz

ELORRIO M.Z.Elorriora bizitzera datozen atze-rritarrentzat aniztasun progra-ma jarri du martxan Elorrioko Udalak. Egun, Elorrion 371 atze-rritar daude, eta merezi duten arreta bermatzeko sortutako programa dela adierazi du Idoia Buruaga Elorrioko alkateak.

Boliviatik, Senegaletik, In-diatik, Saharatik, Aljeriatik... datozen pertsonei herriko hiz-kuntzaren, ohituren eta kultu-raren berri emateko, Ongi etorri Elorriora liburua aurkeztu dute aste honetan. “Aspalditik egos-ten egon den proiektua da hau. Programa honi esker, Elorriora datozen pertsonek harreman es-tuagoa izango dute administra-zioagaz eta udalagaz”, adierazi du Txus Arrieta zinegotziak.

Bestalde, Elorriora etorri be-rri diren eta prentsaurrekoan batu diren pertsonek adierazi dute orain erreminta on bat daukatela herrian zer gauza dauden jakiteko. Orain arte, gauzak bilatzea oso zaila egiten zitzaien arren, hemendik au-rrera herrian askoz errazago

mugituko direla adierazi zuten prentsaurrekoan batutako atze-rritarrek.

Ongi Etorri Elorriora libu-ruaz gain, Elorriko Udala ha-rrera protokolo bat martxan jartzen hasi dela jakitera eman dute prentsaurrekoan. Arrietak

jakitera eman duenez, hemen-dik aurrera udalak ondorengo bide hau jarraituko du: “Lehe-nik eta behin, erroldatzera da-tozen herritarrei baliabide gida emango zaie herritarren arre-

tarako zerbitzuan. Bestetik, azken bi hilabeteetan Elorriora etorritako pertsonak batu, haiei harrera egin eta zalantzak argi-tuko dizkiegu, bai udal zinego-tziek, bai teknikariek”.

Bestalde, Elorrion anizta-suna nola bizi den jakiteko, diagnostiko bat egiten ari direla eman du jakitera zinegotziak, eta hori burututakoan harrera taldea osatuko dutela. Harrera taldearen helburua Elorriora bizitzera datozen pertsonen bidelagun izatea izango dela esan du Txus Arrietak. “Taldea herritik sortutakoa izango da, eta etorri berriei nolabaiteko in-formazioa eta laguntza ematea izango du helburu”, gaineratu du Arrietak.

Horrez gain, proiektu hone-gaz bat egin duten elkarte eta eragileei eskerrak eman zizkien prentsaurrekoan Idoia Buruaga alkateak. “Hau ez da udalaren proiektua bakarrik. Lajwad, Caritas, AEK, La Caixa eta aba-rren laguntzarik barik proiektu hau ez litzateke egingo”, bukatu zuen Idoia Buruagak.

Astelehenean egin zuten prentsaurrekoa, udaletxean.

‘Ongi Etorri Elorriora’ baliabide gida kaleratu du udalak herrira datozen atzerritarrentzat

Elorrion aniztasuna nola bizi den jakiteko, diagnostiko bat egiten dabiltza herrian

Artisau eta sortzaileen bigarren azoka, zapatuan

ELORRIO M.Z.Elorrioko Eixu Artisau El-karteak azoka antolatu du zapatu honetarako. Inguruko artisau eta sortzaileei lekua eman gura dien azoka da, eta 10:00etan hasiko da. Elorrio-ko Eixu sortzaileen elkarteak antolatutako azoka Urarka kalean jarriko dute, Portaleku tabernaren ondoan. Bertan, askotariko produktuak egon-go dira salgai.

Elorrioko Eixu elkartea 2016ko azaroan eratu zen, sorkuntzan dabiltzanei lekua emateko asmoz. Abenduan lehen azoka antolatu zuten, hamar postu jarriz. Zapatu honetarako, berriz, bigarrena antolatu dute.

Frantziako kartzeletara martxak egingo dituzteFleury eta Saint Maur espetxeetara joango dira

DURANGALDEA M. OnaindiaEuskal presoen aldeko Kalera Kalera dinamikak kartzeletara martxak antolatu ditu maiatza-ren 20rako, eta Durangaldetik Frantziako Fleury eta Saint Maur espetxeetara joango dira. Parte hartzera deitu dute, euren

ustez “herritarren esku” baita-go presoen arazoa konpontzea.

Oharrean diotenez, ETAren armagabetzea “funtsezko mu-garria” izan da, eta bakerako eta justiziarako, “iheslari eta preso politiko denen kaleratzea ezinbestekoa” dela uste dute.

Martxak babestu dituzten zenbait herritar, deialdia egiten.

Josep Pamiesek hitzaldia emango du, martitzenean

ELORRIO A.B.Elorrixa talde ekologistak gon-bidatuta, Josep Pamies ne-kazari ekologikoak hitzaldia emango du, martitzenean, Arriolan, 19:00etan. Sendatze naturalaren eta “gaixotasu-nak ekiditeko ezinbestekoa” den elikadura osasuntsuaren defendatzaile sutsua da, eta “gaitzaren kontura negozioa egitea” leporatzen dio “mafia farmazeutikoari”. Dulce Revo-lución elkartearen sortzaileak botika larregi erabiltzen dela dio: “Ezinbestekoak dira ba-tzuetan, baina ez beti”. Natura-gaz berriz konektatu behar de-la dio, eta ezin dela landarerik debekatu: “Zertarako diren eta nola erabili azaldu behar da”. Elorrixakoak astelehenero ba-tzen dira, Iturrin, 20:00etan.

Page 6: Euskararen osasuna hobetzeko asmoz DURANGALDEKO ASTEKARIA 676. alea 2017ko maiatzaren 12a 15. urtea Lehior Elorriaga Argazkilaria: Lehior Elorriaga Euskararen osasuna hobetzeko asmoz

2017ko maiatzaren 12a, barikua | anboto6 Herririk herri

Maristak ikastetxeko talde batek Euroscola lehiaketa irabazi duEuropar Batasuna gazteengana hurreratzea da ekimenaren helburua

DURANGO Markel OnaindiaEuropako Legebiltzarrak an-tolatzen duen Euroscola lehia-ketako sarietako bat lortu dute Maristak ikastetxeko Batxiler-goko 1. mailako ikasle batzuek.

Europar Batasuna gazteengana hurreratzea eta teknologia be-rrietan trebatzea dira ekimena-ren helburuak, ikastetxeko ar-duradunek prentsa ohar bidez azaldu dutenez.

Besteak beste, Europar Bata-suneko Giza Eskubideen Kar-taren azterketa bat landu dute ikasleek, eta eskubide batean oinarritutako bideo bat sortu ere bai.

Ekintzaile izatekoBestalde, Ekintzailetza Astean murgilduta egon dira, asteon, ikastetxean. Orain arte, egun bakarreko jardunaldia egin du-te, baina aurten aste osora pasa-tzea erabaki dute, lehenengoz. Janire Arriola arduradunaren esanetan, aurreko edizioetan berbaldiak eduki izan dituzte batez ere, baina praktikaren beharrizana ere ikusten zu-ten, eta, horregatik, tailerrak ere egin dituzte. Martitzenean, adibidez, taldeka banatu eta salgaien makina bat zelan sortu ikasi zuten, Innobide erakun-dearen laguntzagaz.

Gaur burututako jardunal-dian, ostera, Rio de Oro elkar-tearen eta Gernikako nesken saskibaloi taldeko kapitainaren esperientziak ezagutu dituzte, besteak beste.

Lehiaketako irabazleak sariagaz, ikastetxeko patioan.

Paseoen bidez osasuna eta laguntasuna indartzen

DURANGO M.O.Herriko nagusiekin paseoak egiten hasi dira Durangon, udaleko adinekoen sailak an-tolatuta. Astelehenean izan da lehena, eta datozen lau as-teetan jarraituko dute, mo-mentuz.

Dozena bat nagusik parte hartu zuten estreinaldian. Kurutziagan dagoen Adineko Egoitzatik irten, San Fausto-rantz jo, Landakotik pasatu eta handik egoitzara buelta hartu zuten. Guztira, 3,5 kilo-metroko ibilaldia osatu dute, eta gehienek 80 urtetik gora di-tuzten arren, gustura amaitu zuten. Euregaz batera, Didaka Vila eta Gorka Estevez begira-leak joan ziren, Siel Bleu fun-dazioko begiraleak.

“Osasun onari eustea eta autonomia handiagoa lor-tzea” dira helburuak, Pilar Ríos alkateordearen esanetan. Gainera, euren artean har-tu-emana sortuta, laguntasu-na ere lantzen dute. Nagusiei hurrengo paseoetan izena emateko deia egin die, 94 465 74 51 telefonora deituta.

2015ean baino 9 sexu eraso gehiago aztertu zituzten iaz

DURANGO M.O.Durangoko Ertzain-etxean 2015ean baino 9 sexu eraso gehiago aztertu zituzten iaz, Durangaldea eta Arratia kon-tuan hartuta. Hain zuzen ere, 10etik 19ra pasatu zen sexu erasoen kopurua. Bestalde, fa-milia giroko erasoek ere gora egin zuten, 69tik 84ra –emaku-meenganako erasoak barne–.

Ertzainek delitu guztien inguruko datuak eman zituz-ten astelehenean, eskualdeko udaletako kideen eta udaltzai-nen aurrean, besteak beste. Delituen batez bestekoak tasa berean jarraitzen du: %24,7 delitu 1.000 biztanleko. Indar-keria erabilitako lapurretak 64tik 41era bajatu dira, eta en-presetako lapurretak 230etik 199ra.

Datuak eman zituzten astelehenean, eskualdeko udaletako kideen eta udaltzainen aurrean

Etxauzia proiektua aurkeztuko dute Plateruenean

DURANGO M.O.Baigorriko Etxauzia gaztelua erosi eta bizia emateko proiek-tua sustatzen dabiltza herri-gintzako hainbat pertsona eta elkarte, inguru hartakoak zein Euskal Herri osokoak. Ekonomia, ondarea eta kul-tura landuko dituen zentro bat izango da, “Baigorri bizi eta zabal bat” lortzeko asmoz.

Horretarako, Euskaldun bat, euro bat izeneko diru-bilketa kanpainan murgilduta daude. Bada, durangar batzuk ere batu dira ekimenera, eta da-torren eguaztenean, hilaren 17an, aurkezpena egingo dute Plateruena kafe antzokian, 19:00etan.

Baigorriko Etxauzia gaztelua erosi eta bizia emateko proiektua sustatzen dabiltza

Rio de Oro elkarteak sahararren aldeko jaialdia antolatu duDRTren errugbi topaketan emakume sahararrei laguntzeko dirua batu dute

DURANGO M.O. / J.D.Rio de Oro elkarteak sahara-rren aldeko jaialdia antolatu du maiatzaren 20rako, Durangoko Tabirako parkean. 11:00etan ha-

sita, umeen jolasak, paella lehia-keta, dantzak eta kontzertuak iragarri dituzte. Kontzertuak Sorginola gaztetxean izango di-ra Nevadah, King Kong Blues,

Sangre de Mono eta EK Ramirez taldeekin.

Jaialdi hori albiste on bat ospatzeko aprobetxatuko dute, gainera. Izan ere, udan ume

sahararrak hartzeko 5 familia gehiagok eman dute izena aur-tengo Oporrak Bakean progra-man, eta, horregatik, pozik dau-de Rio de Orokoak. “Egitasmo honek zeraman joera ikusita, arrakasta bat da 5 familia gehia-gok izena eman izana”, azaldu dute prentsa oharrean. “Fa-milia batzuengan txispa piztu dugula uste dugu”, adierazi dute arduradunek. Herriaren leku-koa hartuta, aurten lehenengoz eraman dute proiektuaren ar-dura Durangon, eta, beraz, es-treinaldi ona izan dute.

Horrez gainera, hilaren 15era arte udako kanpalekuan izena emateko aukera eskaini dute, aniztasun funtzionala du-ten ume sahararren begirale izateko. riodeorodurango.com webean dute informazioa.

Emakumeei laguntzekoBestalde, asteon DRTren esku-tik egindako errugbi topaketan ateratako diruagaz emakume sahararrei lagunduko diete. Hain zuzen ere, menstruazio kopak erosi eta Rio de Orokoek bidaliko dituzte. Eskoletan itsulapikoak ipiniko dituzte, eta Sarasketa farmaziak zein Nissan Gaursak babestuko dute ekimena.

Errugbi topaketa antolatu eta babestu dutenek aurkezpena egin zuten martitzenean.

Page 7: Euskararen osasuna hobetzeko asmoz DURANGALDEKO ASTEKARIA 676. alea 2017ko maiatzaren 12a 15. urtea Lehior Elorriaga Argazkilaria: Lehior Elorriaga Euskararen osasuna hobetzeko asmoz

2017ko maiatzaren 12a, barikua | anboto Herririk herri 7

Toti Martinez de Lezeak hitzaldia eskainiko du

MAÑARIA J.D.Zapatu honetan garagardo ar-tisauen azokagaz hasiko dute Aste Kulturala, eta datorren aste osoan ere hainbat hitzor-du daude. Martitzenean Toti Martinez de Lezea idazleak eta eguaztenean Alberto Iñurra-

tegi alpinistak hitzaldi bana eskainiko dute. Berbaldi biak 19:00etan hasiko dira, liburute-gi zaharrean.

Bestalde, maiatzaren 18a Museoen Nazioarteko Eguna da, eta egun horretan doakoa izango da Hontza museorako sarrera: 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Astelehenean plan orokorra-ren egoeraren gaineko azalpe-nak emango dituzte 19:00etan, liburutegi zaharrean.

Orientazio topaketak mila ikasle inguru batuko dituAurtengoan hamargarren aldia beteko dute

OTXANDIO J.DerteanoOtxandioko eskolak orientazio topaketen 10. aldia antolatuko du maiatzaren 22tik 28ra. Aur-tengoa hamargarren aldia da, eta inoizko umerik gehien ba-tuko du. Guztira, bosgarren eta seigarren mailetan ikasten du-ten mila gazte inguru igaroko dira Otxandiotik sei egunetan. Hogeitabi ikastetxetako ikas-leak etorriko dira, eta horietako hainbat eskualdekoak dira: Otxandio, Abadiño, Zaldibar eta Durangoko Landako esko-letako ikasleek parte hartuko dute topaketetan.

Urtero legez, hainbat proba prestatu dituzte egun osoan

zehar. Goizetan, mapa bat har-tu eta eskola atzeko basoan orientatu beharko dute ikas-leek, lau ibilbidetan. Bikoteka ibiliko dira. Bazkalostean, al-diz, herrigunean zehar ibiliko

dira, balizen bila. Aniztasun funtzionala duten ikasleen-tzat proba bereziak antolatuko dituzte.

Orientazio probetan hainbat baliza aurkitu behar izaten dituzte ikasleek.

Otxandio, Abadiño, Zaldibar, eta Durangoko Landako eskolek parte hartuko dute

Txori kantarien lehiaketa Berrizen, domekanTxapelketa 9:30ean hasiko da udaletxeko lorategian

BERRIZ M. ZuazubiskarBerrizko Udalaren laguntzagaz, Barakaldoko Txinbo Elkarte Ornitologikoak txori kantarien lehiaketa antolatu du, maiatza-ren 14rako.

Berrizen egingo den txapelketa honetan, txoka eta kardantxilo arrazako txoriek parte hartuko dutela jakitera eman dute anto-latzaileek. Horrez gain, bertara biltzen den zale orori beren txo-

riagaz parte hartzeko aukera emango dietela adierazi dute.

Maiatzaren 14an egingo den lehiaketa 9:30ean hasiko da, Be-rrizko udaletxeko lorategian. Antolatzaileek adierazi dute-nez, euria eginez gero eskolako aterpe berrian egingo litzateke lehiaketa, udaletxeko lorate-gian egin beharrean.

Bestalde, epaimahaiko ki-deak Berangotik eta Lemoatik etorriko direla jakitera eman dute antolatzaileek.

Ekintzaileek doako lokal batean eman ditzakete lehen urratsakLanbide Heziketa zentroak ikastetxe kanpokoei ireki die enpresa hazitegia

ZORNOTZA Joseba DerteanoZornotzako Udalak eta Lanbide Heziketako Ikastetxe Integra-tuak akordio bat sinatu dute enplegua sustatzeko. Akordio horren barruan, ikastetxeak en-presa hazitegi moduan dituen gela biak herriko ekintzaile guztientzat eskuragarri egongo dira, eta ez euren ikasleentzat bakarrik.

Horrela, enpresa bat sortu gura duten ekintzaileek ikaste-txera bertara jo dezakete eskae-ra egitera. Lokaletan martxotik irailera dago tokia. Ondoren,

matrikulazioa hasten denean, eskariaren arabera egoera ku-deatzen saiatuko lirateke udala-gaz batera.

Hazitegiak hainbat arrazoi-rengatik dira interesgarriak ekintzaileentzat, Jose Manuel Gonzalez zentroko zuzenda-riaren esanetan. Alde batetik, lokala eta hango azpiegiturak (argia, Internet, telefonoa…) dohainik erabili ditzakete. “Eu-ren ideiak garatzeko babes eta bultzada bat eskaintzen die, sarritan ez baita lokal bat eros-teko dirurik izaten edota dudak

izaten baitira enpresak funtzio-natuko duen ala ez”. Horrez gainera, “sinergiak” elikatzeko gune ere bihurtu daiteke hazite-gia. “Batzuek eta besteek elkar ezagutzeko aukera dute, ondoan daudelako. Horrek ideiak edo baliabideak partekatzea ekarri dezake”.

Ikastetxeak aholkularitza ere eskainiko die ekintzaileei: euren ideiak etorkizunik izan dezakeen aztertuz, alternatiba-rik badagoen zehaztuz, diru-la-guntzak lortzeko dauden auke-rak azalduz eta abar.

Zornotzako Lanbide Heziketa Ikastetxe Integratuko lokal bi ekintzaileei bideratuta daude.

Page 8: Euskararen osasuna hobetzeko asmoz DURANGALDEKO ASTEKARIA 676. alea 2017ko maiatzaren 12a 15. urtea Lehior Elorriaga Argazkilaria: Lehior Elorriaga Euskararen osasuna hobetzeko asmoz

2017ko maiatzaren 12a, barikua | anboto8 Herririk herri

Herri bideen inbentarioa onartu dute AtxondonEH Bilduk alde bozkatu zuen, eta EAJk kontra

ATXONDO M. ZuazubiskarAsteon egindako udalbatza-rrean, EH Bilduk orain hiru urte hasitako herri bideen in-bentarioa onartu dute gober-nu taldearen aldeko botoagaz. Atxondoko herri bideak zein-tzuk diren zehazten dituen in-bentarioa amaitu eta herrita-rren alegazioak jaso ostean, orain herri bideen ordenan-tza egiten hasiko dira. “Legez behartuta geunden herri bi-deen inbentario bat egitera. Gainera, egunerokoan herriko

bideekin arazoak zeudela iku-sita, azterketa hau egitea beha-rrezkoa zen”, adierazi du David Cobos Atxondoko alkateak.

Herritar talde batek inbenta-rioarekiko desadostasuna era-kutsi zuen asteleheneko udalba-tzarrean, eta EAJk herritarrei entzun egin behar zaiela adiera-zi zuen. Cobos alkateak, berriz, urtebetean “isilik” egon direla eta inbentarioan ekarpenak egiteko aukera izan dutenean “ezer ez” dutela egin erantzun zion oposizioari.

Sagardo Eguna ospatuko dute, Dj Bullegaz

GARAI M.O.Trumoitte kultur elkarteak prestatuta, II. Sagardo Eguna ospatuko dute, hilaren 20an. Herritarrek egindako sagar-doa dastatzeko aukera egongo da, 18:00etan hasita, pilotale-kuan. 5 euro ordainduta, gura beste edan eta jan ahalko da, eta Dj Bullek ipiniko du giroa.

Garaiko zenbait herritar Oiartzungo Okiltxiki base-rrian egon ziren sagardoa egiten, eta hurrengo zapatuan probatu ahalko da. Gainera, herrian egindako Zezpala sa-gardoa ere ez da faltako.

Udalekuetarako begiraleak behar ditu Satxibuk

MALLABIA J.D.Mallabiko Satxibu aisialdi taldea udalekuetarako begi-rale bila dabil. Interesatuek [email protected] helbide elektronikora bidali dezake-te curriculuma. Ekainaren 10era artekoa da izena emate-ko epea. Euskara maila ona izatea, herria ezagutzea eta 18 urte beteta izatea dira bal-dintza nagusiak. Kontuan hartuko dituzte, besteak beste, begirale titulua izatea, aisial-dian esperientzia izatea edo hezkuntzagaz lotutako ikaske-tak izatea.

Askondoko aterpea Iurretako kultura anitzen topagune bihurtuko duteZapaturako antolatu duten jaialdiak askotariko identitateen artean zubiak eraikitzea du helburu

IURRETA Joseba Derteano “Pertsona batek beste bat eza-gutzen duenean, apurtu egiten dira topikoak”. Kultur-aniztasu-naren Astearen barruan zapatu honetan antolatuko duten jaial-diak baldintza horiek errazteko “zubi lana” egitea du helburu, Zorione Fundazuri zinegotziak aurkezpean azaldu zuenez.

Iurretako Udalak hainbat el-karteren laguntzagaz antolatu du. La Otra Mirada da horietako bat eta Marisa Parejo hango or-dezkaria. “Iurretan kultura as-ko bizi dira, baina ez dugu elkar ezagutzen. Jaialdia horretarako baliagarria izango dela espero dugu”, adierazi zuen. Iurretan 3.640 pertsona daude erroldatu-ta, eta %7,37 kanpokoak direla eman dute jakitera.

Hiru ekintza prestatu dituzte, eta zapatu honetakoa da nagu-sia. Askondoko aterpe berriak egun osoko jaialdi bat hartzen duen lehenengo aldia izango da.

Tailerrak eta bazkariaGoizean tea eskainiko dute Ma-rokoko Axura eta sahararren aldeko Rio de Oro elkarteek; el-karlan horren fruitu dira osteko tailerrak ere.

Eguerdian, bazkaltzeko batu-ko dira. Nork bere errezetagaz, arroza prestatuko du elkarte ba-koitzak, eta bazkalostean dantza saioa izango dute. Besteak beste, Afrikako Mali herrialdeko dan-tza bi eskainiko ditu hemen bizi diren maliarrak batzen dituen Fasoden elkarteak. “Bi etniak egingo dute dantza. Maliko ipa-

rraldekoa da bat, eta hegoalde-koa bestea. 70 bat lagun etorriko

dira”, Souleymane Konate el-karteko kideak azaldu zuenez. Gura dutenek Afrikako dantzak praktikatzeko aukera ere izango dute.

Kale antzerkiaMaiatzaren 18an, 18:00etan, Io sto con la sposa izeneko doku-mentala eskainiko dute Iba-rretxen. Ostean, Ongi Etorri

errefuxiatuak elkarteko kideek dinamizatuta, gai horren gaine-ko iritziak ematera gonbidatuko dituzte bertaratuko direnak.

Maiatzaren 19an, Tras la frontera kale antzerkia egongo da Askondon. Bere herrialdea utzi beharrean dauden pertso-nei buruz hausnartzea propo-satuko du Plataforma Tirante taldeak, 19:30ean.

Astelehenean aurkeztu zuten Kultur-aniztasunaren Astea, Ibarretxe kultur etxean egindako agerraldian.

Iurretako 3.640 pertsona daude erroldatuta, eta %7,37 kanpokoak dira, jakitera eman dutenez

Jaietako kartela aukeratzeko lehiaketa, abian

ZALDIBAR I.E.Maiatzaren 26ra arte (15:00ak arte) egongo da aukera Zaldi-barko jaietako XXVI. kartel lehiaketara lanak aurkezte-ko. Udaletxeko bulegoetan aurkeztu ahalko dituzte par-te-hartzaileek beraien kar-telak, eta hiru sari banatuko ditu epaimahaiak; 250 euro-koa izango da lehenengo saria, 150 eurokoa bigarrena, eta 100 euroko balioa duen saria emango diote 14 urtez azpiko irabazleari. Epaimahaiak maiatzaren 30ean emango du bere erabakia ezagutzera.

Page 9: Euskararen osasuna hobetzeko asmoz DURANGALDEKO ASTEKARIA 676. alea 2017ko maiatzaren 12a 15. urtea Lehior Elorriaga Argazkilaria: Lehior Elorriaga Euskararen osasuna hobetzeko asmoz

2017ko maiatzaren 12a, barikua | anboto Herririk herri 9

[email protected] asteartea 17:00ak arteko epea

ANBOTOk ez du bere gain hartzen kolaboratzaileen zutabeetan, iritzi

artikuluetan edo gutunetan adierazitakoen eta emandako iritzien

erantzukizunik.

Zure iritzia, gutuna edo fotodenuntzia helarazteko

helbideak: Bixente Kapanaga 9, 48215 - Iurreta • Izen-abizenak • telefonoa • helbidea

• Nortasun Agiriaren zenbakia

DATUOK BARIK EZ DA GUTUNIK ARGITARATUKO

Alderdi, elkarte edo taldeko iritziak kide baten izenean sinatuta eta ANBOTOren irizpideen arabera

zuzenduta publikatuko dira. Bidalitako testuak ezingo du 1.500 karaktere

baino gehiago izan (tarteak barne).

IRITZIA

SEI HANKAKO MAHAIA

DANI MAEZTU PEREZEH Bildu

DURANGALDEA ASTEON

Jaietako kartel lehiaketa martxan ekainera arte

IZURTZA J.D. Udalak iraileko jaiak iragar-tzeko kartel lehiaketa abiatu du. Proposamenak udaletxean aurkezteko epea ekainaren 5era artekoa da, eta kartel irabaz-learen egileak 250 euroko saria jasoko du. Kartelek ‘Izurtzako jaiak 2017’ testua jaso behar dute. Irudiari dagokionez, jaie-tako ezaugarriren bat jaso eta adierazi beharko du. Baldintza guztiak www.izurtza.net web-gunean irakurri daitezke.

Gure esku dagoEz nengoen ni, ez, oso mo-tibatuta. Azken boladan zalantzan jartzen hasi nintzen benetan gure es-ku dagoen ala ez. Egia da, Durangon lanean ibilita-ko lantaldeak sekulako giroa eta ilusioa sortzea lortu duela, baina uste nuen ez genbiltzala asma-tzen erabakitzeko esku-bidearen bezalako alda-rrikapenak behar duen zeharkakotasunarekin. Era berean, ikusten nuen hemendik oso urrun, Ma-drilen konkretuki, bu-lego itxietan erabakiak hartzen dutenen jarrera zuritzen ari ginela.

Tira, zalantza horiek guztiak alde batera uztea lortu nuen, eta berriro ere bihotzak burua gain-ditu zuen. Dena den, sor-presa heltzear zegoen… Igande goizean amaren deia jaso nuen: “Aizu Dani, non bozkatzen da Durangon?”. Harrituta nengoen, gure amak “po-litikaz” beti paso egin duelako. Baina ilusioz bozkatu zuen erabaki-tzeko eskubidearen al-de. Nire amak uste zuen igandean bozkatzea sin-bolikotik harago zihoala: botoa ematera doan bes-te aldi batzuetan baino garrantzi gehiago zue-la igandekoak, alegia. Berarentzat, “herriari” parte-hartzeko eman-dako konfiantza dago guztiaren oinarrian, he-rritarrek zuzenean era-bakietan parte hartzeko urratsa da. Berriro ere, ustekabean, amak beste lezio bat eman zidan.

Gobernuaren politika energetikoagaz kritiko “Iberdrolaren oligopolioaren alde egitea” egotzi die EH Bilduk Independienteei eta jeltzaleei

ABADIÑO I.E.“Abadiñoko udalbatzak ener-gia berriztagarrien eta auke-ra berdintasunaren aurka eta Iberdrolaren oligopolioaren alde” egin duela kritikatu du EH Bilduk, asteon komunikabi-deetara bidali duen ohar batean. Gai horren inguruan koali-zioak apirileko plenoan aur-keztu zuen mozioaren aurrean

Abadiñoko Independienteak eta EAJ alderdiek izan zuten jarrera gaitzesi du EH Bilduk. “Apirileko plenoan, Iberdrolak energia elektrikoaren merka-tuan duen oligopolioa salatzeko, udalaren hornidura elektrikoa energia berriztagarrien bidez hornitzeko eta etikoagoak diren beste enpresa batzuei aukera berdintasunean hornidura hori

eskaintzeko” proposatu zuela azaldu du EH Bilduk, eta kontra bozkatu zutela AIk eta EAJk.

“Urtean ia 300.000 euro or-daintzen dizkio Abadiñoko Uda-lak Iberdrola enpresari”, dio EH Bilduk komunikabideetara bidali duen oharrak. “Legez di-ru kantitate horretako kontratu batek esleipen prozesu bat es-katu arren, Iberdrolari ematen zaio zuzenean kontratu hori, lege hauste bat eginez” .

EH Bilduren ustez, “energia berriztagarrien aldeko apustua egin eta herritarrei kontsumo elektrikoaren gastua jaisteko hainbat aholku ematen dituzten enpresa etikoagoak hobetsi” behar lituzke udalak.

Gaur hasita, San Trokaz jaiak gozatzeko zazpi egun, ZelaietanAuzoko jaiak ospatuko dituzte Zelaietan, gaurtik maiatzaren 20ra arte

ABADIÑO Itsaso EstebanTxistularien eta dantzarien ekitaldiagaz eta Gerbasen ka-lejiragaz hasiko dituzte, gaur, 20:00etan, Zelaietako San Tro-kaz jaiak. Asteburu honetarako eta hurrengorako, zein aste bitarterako ere gustu guztie-tarako ekintzak antolatu ditu Jai Batzordeak. Haur eta gazte-txoendako hainbat ekintza an-tolatu dituzte, esaterako; bihar, 11:00etan, ume eta gazteen bizi-kleta martxa abiatuko dute, Txa-

porta plazatik; 8 eta 14 urte arte-koentzat disko festa egingo dute, etzi, 18:00etan; astelehenean, Walkman antzezlana izango dute ikusgai, 17:00etan; eta Mar-keliñeren Crusoe, maiatzaren 19an, 17:00etan. Egun horretan, publiko helduari zuzenduriko antzezlan bat ere izango da ikus-gai; Jainko Basatia eskainiko du Txalo Produkzioak taldeak, barikuan, 19:00etan.

Musikazale eta dantzazaleen-tzat ere aukera zabala izango da datozen egunetan, Zelaietako jaietan. Maiatzaren 20an, Bultz eta Tooth taldeek kontzertua es-kainiko dute Txanporta plazan; astelehenean, San Trokaz egu-nean, Oxabi taldeagaz errome-ria izango da; eta Laket taldea arituko da 20an.Gerbasen kalejiragaz hasiko dituzte jaiak, gaur iluntzean.

250 dantzari Umeen Euskal JaianELORRIO Betsaide dantza taldeak antola-tu duen Umeen Euskal Jaiak 250 dantzari batuko ditu, domekan. 12:30ean aterako den kalejiragaz eta herriko dantzarien saioagaz hasiko dira domekako ekital-diak. 13:30erako trikipoteoa antolatu dute, eta 17:00etan dantzariek alardea egingo dute herriko plazan.

ATXONDO Berton bertokoa dinamikak hemengo produktuen dastaketa antolatu du eguenean, 18:00etan, eskolan. Idia-zabal gazta, ogiak eta sagar dultzeak… egongo dira. Izen-ematea euro bi da (685 772 468). Aurretik, 17:00etan, EAEko es-kola publikoetako jangelen ikerketaren emaitzak azalduko ditu aditu batek.

Bertoko produktuekin dastaketa antolatu dute

DURANGALDEA Hainbat ekintza pres-tatu ditu Bizidunek. Martitzenean, 17:00etan, Bizidunen sorrerari buruzko berbaldia eskainiko dute elkarteko sor-tzaileek Traña-Matienako Errota kultur etxean. Elkartearen ibilbidea islatzen duten argazkien erakusketa bat ere ikus-gai egongo da kultur etxean.

Bosgarren urteurrena ospatuko du Bizidunek

Neureak zirelako hil nituenSasikoa kalean zeuden zuhaitz eder eta sendo batzuk moztu dituzte. “Sauce llorón” edo sahats negartiak ziren. Kaleari bizi-tasuna ematen zioten, espazio basatia porlanaren erdian. Nor-baitek azalduko dit Eusko Treneko edo ETSko jabetza pribatuan zeudela. Baina oker daude. Zuhaitz horiek geureak ziren: nireak, zureak, zuenak… Herritar guztionak ziren. Norena zen egun eguzkitsuetan sortzen zuten gerizpe goxoa? Eta norena, handik pasatzean, etxerako bidean, urrunetik ikusten zenuen irudi eta giro atsegina? Norenak txorien sinfoniak? Norenak bertan bizi

ziren inurriak, armiarmak, katuak, txoriak eta ezkutaturik bizi omen zen katamotza?

Di-da batean moztu dituzte, erraz. Ezer azaldu barik. Hau zoramena! Bitartean, ondoko lorategi urbanoan, lorezainek or-duak sartzen dituzte: lore hauek kenduz, beste horiek ipiniz … oso polit eta txukun.

Erantzuleari hauxe esan nahi diot: jar itzazu lehenbailehen berriro zuhaitzak, inurriak, armiarmak, katuak, txoriak eta en-parau guztik. Katamotzaz ni neu arduratuko naiz.

Bego Elejabarrieta (Durango)

Page 10: Euskararen osasuna hobetzeko asmoz DURANGALDEKO ASTEKARIA 676. alea 2017ko maiatzaren 12a 15. urtea Lehior Elorriaga Argazkilaria: Lehior Elorriaga Euskararen osasuna hobetzeko asmoz

2017ko maiatzaren 12a, barikua | anboto10 Publizitatea

Gero eta lagun gehiago gara ANBOTOri babesa ematenAnboto txartelagaz 21 establezimendutan jaso ditzakezu abantailak

DURANGALDEAAnbotoren lagunen kanpaina berria martxan dago. Euska-razko komunikazio proiektua babesteaz gainera, Anbotoren lagun eginda hainbat abantaila jasotzeko aukera dago Duran-galdeko 21 establezimendutan. Proiektuagaz bat egiten duten pertsonei eskerrak emateko asmoagaz, eta herritar gehiago-ri egitasmoan beraien aletxoa jartzeko gonbidapena eginez, hobari erakargarrietan dator Anbotoren lagunen kanpaina. Dentistak, optikak, liburu-den-

dak, gimnasioak, arropa-den-dak, bitxi-dendak, jatetxeak, dekorazio-dendak... zerbitzu ugari eskaintzen dituzten esta-blezimenduetan Anboto lagu-nen txartela erabili daiteke.

Urtean 30 euroko babesaren truke, ANBOTOk abantailaz beteriko txartela banatuko die laguntza hori ematen dioten herritarrei. Txartel honegaz, Durangaldeko zein eskualdez kanpoko hainbat saltoki eta zerbitzutan deskontu bereziak jasotzen dira. Txartelaz gain, hilero, Anbotoren lagunentzat

oparien zozketa bereziak egiten dira. ANBOTOn argitaratzen diren iragarki laburretan eta eskeletan ere deskontuak jaso-ko dituzte proiektuari urteko kuota horregaz babesa ematen diotenak.

Astekariaren proiektua ba-bestuta, abantailak lortu gura dituzten lagunek modu erraz batean eman dezakete izena. Harpidedunek hurrengo as-teetan ANBOTOren telefono deia jasotzen dutenean, aukera izango dute kanpainagaz bat egiteko. 21 establezimendutan jaso ditzakete hobariak.

Landako Optikan urtebete daramate Anboto La-gunen kanpainagaz Lourdes Arrizabalagak eta Maider Llanosek. Ekimenaren inguruan, balorazio positiboa egin dute.

Anboto lagunen kanpainagaz bezero asko etorri zaizkizue optikara?Maider Llanos: Hainbat bezero etorri zaizkigu An-boto lagunen txartelagaz. Gainera, azpimarratuko nuke bezero hauetako asko ez zirela aurretik seku-la etorri. Beraz, gure negozioa ezagutzera emateko beste modu bat izan da.Lourdes Arrizabalaga: Gaur egun, bezeroak era-kartzeko modu asko daude. Esate baterako, lehe-nengo egun batean, betaurreko marka baten horni-tzaileak garela ikusi zuen batek interneten. Marki-natik Durangora espreski marka horretako betau-rrekoen bila etorri zen.

Zein deskontu eskaintzen duzue? M.A.: %15eko deskontua eguzkitako betaurrekoe-tan, audiologian, ikusmen urritasunean, eta arma-zoi eta lenteetan.

Jendeak eskertzen du deskontu hori? L.A.: Jakina. Beherapenetatik kanpoko deskontuak ondo etorriak izaten dira.

Zein balorazio egiten duzue? M.A.: Balorazioa oso positiboa da. Badaude pertso-na batzuk agian ez dutenak erreferentziazko opti-karik, eta Anboto Lagunen txartelaren bidez gure-gana jo dezakete, deskontua aplikatzea amu legez jarrita. Geure burua ezagutzera emateko modu bat dela ikusi dugu.

Lourdes Arrizabalaga eta Maider Llanos LANDAKO OPTIKA

Durangoko Mancisidor 1866 bitxi-dendak 150 ur-te egin zituen iaz. Bost belaunaldian Mancisidor familiak kudeatutako komertzioak Anboto lagu-nen kanpainan parte hartzen du. %5eko deskon-tua eskaintzen du 100 euro arteko erosketetan, eta %10ekoa 100 eurotik gorakoetan Anbotoren lagunen txartela erakutsita.

Zein harrera izan du Anbotoren lagunen kanpai-nak zuen dendan?Ondo joan da. Astiro-astiro jendea kanpaina eza-gutzen joan da. Horrelako proiektuetan parte har-tzen dugu, gu ere herriko komertzioa garelako eta ANBOTOren proiektuagaz elkarlanean aritu gu-ra dugulako.

Jendeak eskertzen ditu hobari hauek? Bai, jakina. Denok eskertzen dugu hobariak apli-katzea. Gainera, hau ez da mundu guztiari aplika-tzen zaion deskontu bat. Txartela izan behar duzu hobaria jasotzeko. Beraz, horrek bezeroa “berezi” sentiarazten du.

Komertzio moduan, ekimen hau zelan balora-tzen duzue? Komertzio moduan, oso ondo baloratzen dugu. Gu-re bezeroak herrikoak dira, eta gu ere tokiko den-da bat gara. ANBOTO ere bertako hedabide bat izanda, elkarren artean eragiteko egitasmoaren al-dekoak gara.

Herrian ekimenak martxan ipintzen dituzten elkarte zein eragileekin elkarlanean aritzea oso positiboa da denontzat. Herrian presente egotea-ri beti eman diogu garrantzia, eta bide horretan ja-rraituko dugu aurrerantzean ere.

Iurreta Kopistegiak abantaila eta deskontuak es-kaintzen dizkie Anboto lagunen txartela duten bezeroei. Bego García kopistegiko arduradunak azaldu duenez, bezeroak batez ere eskola mate-riala erostera doazenean erakusten dute txartela. “Fotokopia bi aterata ez da igartzen aldea, baina eskolara bueltan bai”.

Jende askok erabiltzen du Anboto Lagunen txar-tela?Bai, geroago eta gehiago dira. Anboto Iurretan egonda, inguruko batzuei nik neuk azaldu diet zer den eta zein hobari eskuratu dezaketen, bai gurean eta baita beste hainbat komertziotan ere. Erraza da Iurretan ANBOTOren bulegotik pasatzea eta An-botoren lagun egitea.

Jendeak pozik hartzen ditu deskontuak? Bai. Guk batez ere %10eko deskontua egiten dugu eskola eta bulego materialean, eta %5ekoa musi-ka, opari eta liburuetan. Beraz, batez ere eskolara bueltan etortzen da jenderik gehien. Sasoi horre-tan liburu asko erosi behar duenak bolumen han-diagoa erosten du, eta deskontuak merezi du. Foto-kopia bi egiterakoan agian ez, baina erosketa han-di batean bai.

Bolumen handiko erosketetan igarriko da aldea. Hori da. Ikasturtea hasterakoan liburu eta mate-rial asko erosi behar duenari %10eko deskontua eginez gero, aldea nabaria da. Bolumen handiko erosketetan erabili dute gehienek Anbotoren txar-tela. Bestalde, ikusi duguna da jende askok ez due-la txartelaren eta hobarien berri, eta pena da, me-rezi du eta.

Maite MancisidorMANCISIDOR BITXI-DENDA

Bego GarcíaIURRETA KOPISTEGIA

Lehi

or E

lorr

iaga

Page 11: Euskararen osasuna hobetzeko asmoz DURANGALDEKO ASTEKARIA 676. alea 2017ko maiatzaren 12a 15. urtea Lehior Elorriaga Argazkilaria: Lehior Elorriaga Euskararen osasuna hobetzeko asmoz

2017ko maiatzaren 12a, barikua | anboto

Atera etekina Anbotoren Lagun txartelari!Gozatu abantaila eta deskontu hauetaz:

AnbotorenlagunakLekuan lekuko lagunak

www.anboto.org · [email protected] · 946 816 558

NATURALKI BELARDENDA-EKODENDA -%5eko deskontua kosmetika ekologikoko

produktuetan. -%15eko deskontua Colnatur Complex

kolageno-magnesio produktuan.

OPEN KLUB -%20ko deskontua matrikulan. Ez da

bateragarria beste eskaintza batzuekin.

PLATERUENA KAFE ANTZOKIA Bosgarren gosaria doan. Plateruenak antolatutako ekitaldietan

leihatilan erositako bigarren sarrera doan.

UNAMUNZAGA ETXEBARRIA HORTZ-KLINIKA Azterketa eta bi erradiografiak doan.

UNDARRI BIKE -%10 ski eta snow materialen

mantentze-lanetan: zolari argizaria eman eta ertzak zorroztu. -%10 bizikletako osagarrietan.

URRIKE LIBURU-DENDA -%5 liburuetan. -% 10 papergintzan.

UR URDAIBAI -%25 Anbotoren Lagunarentzat eta horren

lagun batentzat Urdaibaiko itsasadarraren jaitsieran, piraguan edo stand up paddle-ean.

A-METZ DEKORAZIOA -%20 proiektuan, udaleko legalizazioetan

eta irekiera proiektuan. -%20 ideien proiektuan.

BETIXU JATETXEA - %10 asteburuko otorduetan eta kartan,

ostiral eta larunbat gauetan.

COLOR PLUS -%10 tinta- eta toner- kartutxo

bateragarrietan. -%5 tinta- eta toner- kartutxo originaletan.

EPOCA SUKALDEAK -%10 sukalde nahiz etxeko altzarietan.

EUREKA! ZIENTZIA MUSEOA -%10 sarreran deskontua museoko eta plane-

tarioko sarrera orokorrean, bai eta bietarako balio duen sarrera konbinatuan ere.

GIMNASIO ZIRKIN Bazkide berriei matrikulazioa doan. Bazkide direnei 10 sesioko solarium

bonoa doan.

HITZ LIBURU-DENDA -%10 euskarazko liburuetan.

HONTZAEXTREM ABENTURA PARKEA -%15 sarreran.

ITAI ARROPA ETA OSAGARRI DENDA -%5 lehenengo erosketan. -%10 erosten den bigarren arropan.

IURRETA KOPISTEGIA -% 10 eskola eta bulego materialean. -%5 musika, opari eta liburuetan.

KATXARRO JATETXEA - %10 asteburuetako menuetan.

KIROL ERROTA GIMNASIOA Bazkide berriei matrikulazioa doan.

LANDAKO OPTIKA -%15 eguzkitako betaurrekoetan,

audiologian, ikusmen urritasunean, eta armazoi eta lenteetan.

MANCISIDOR 1866 BITXI-DENDA -% 5 deskontua 100€-ra arteko

erosketetan.-%10 deskontua 100€-tik gorako

erosketetan.

PS

E: 14

5-13

PS

E.: 13

6/14

Publizitatea 11

Page 12: Euskararen osasuna hobetzeko asmoz DURANGALDEKO ASTEKARIA 676. alea 2017ko maiatzaren 12a 15. urtea Lehior Elorriaga Argazkilaria: Lehior Elorriaga Euskararen osasuna hobetzeko asmoz

2017ko maiatzaren 12a, barikua | anboto12

Berbaz

BERBAZ Jone GuenetxeaHazte Oir elkarteko autobu-saren kontrako erantzun za-balak indarra eman die ume transexualen familiek osatu-tako Chrysallis elkarteko ki-deei. Hala ere, aurrerapausoak eman diren arren, oraindik ere bide luzea dagoela egiteko azpimarratu du Bea Sever el-karteko kideak. Elorriora eta Abadiñora joango da bere bi-zipenak azaltzera.

Berbaldia ematera etorriko zara Elorriora eta Abadiñoko Zelaietara. Zelan planteatu di-tuzu solasaldi horiek?Gure errealitatea azaltzea da helburua. Hasieran transexua-litatearen oinarri sexologikoa azalduko dut, eta ondoren ni-re esperientzia pertsonala kon-tatuko dut, nire semearen ka-sua. Normalean jendeari erra-zago heltzen zaio mezua enpa-tia baldin badago, kasu erreal bat ikusten baduzu eta aurpe-gia eta izena jartzen badizkio-zu horri.

Zuek zelan bizi izan duzue prozesu hau 7 urteko semea-gaz? Hau ez da batere erraza. Jende-rik gehienari gertatzen zaion moduan, transexualitate hitza ez genuen haurrekin lotzen. Eta, gainera, nahiko etiketa itsusiekin lotzen genuen. Bene-tan kosta egiten zaizu ulertzea zer den gertatzen ari dena. Gu-re semeak 5 urtegaz egin zuen transitoa. Beraz, bi edo hiru urte behar izan genituen. Izan ere, ulertzen ez duzuna ezin du-zu identifikatu. “Marimutila izango da”, eta horrelako gau-zak pentsatzen dituzu. Gizar-tean nesken gauzatzat hartzen diren gauzak mutiko batek gus-tuko baditu, dena nahastu egi-ten duzu eta pentsatzen duzu hori baino ez dela. Baina, fa-milia askotan ikusten dugu zer edo zer gehiago dagoela. Eta, bat-batean, umeak eztanda egi-ten du, eta bota egiten du. Mo-mentu horretan mundua gai-nera erortzen zaizu. Negar as-ko egin genuen, eta hilabete go-gorrak izan ziren. Baina, aldi berean, umea hain zoriontsu

ikusten duzunean, eta horrela-ko aldaketa ikusten duzunean, aurrera egin behar duzula kon-turatzen zara.

Transito prozesu hori nola era-maten da? Transitoa egiten duenean, umeak ahaztu egiten du gaia, baina orduan hasten da zaile-na familiarentzat. Onartzea eta beldurrak alde batera uztea da hurrengo pausoa. Nire kasuan, hau guztia zabaltzen aurkitu dut bidea. Beste batzuek ez dute hain ondo eramaten.

Zuen kasuan, transitoa egitea liberazio bat izan zen? Umearentzat, bai. Pentsa bihar beste izen bategaz eta beste se-xu-identitate bategaz esnatzen zarela. Eta zuk ez duzu ulertzen. Bat-batean zu zeu izateko auke-ra ematen dizutenean, aldea ika-

ragarria da. 9 urteko neskato baten kasua daukagu. Iaz anti-depresiboekin, ansiolitikoekin ohean zegoen, oso gaizki. Han-dik hamabost egunetara beste pertsona bat zirudien. Zorion-tsu zegoen. Badaude horrelako kasuak, eta izugarria da.

OMSek patologien zerrendatik kenduko du transexualitatea. Pauso esanguratsua da? Patologietatik kenduko du, bai-na desoreka gisa utziko du. Be-raz, aurrerapauso txiki bat da. Gure haurrek ez dituzte beste haurrek dituzten eskubide ber-berak, eta beraz, lan handia du-gu aurretik egiteko. Bestalde, ez dakit konturatzen ari garen ze-lako aldaketa gertatzen ari den. Diren modukoak izanda bizi ahal diren pertsona transexua-len lehen belaunaldiaren au-rrean gaude. Aurreko belaunal-dietako transexualek bizi behar izan dituzte gizarteko gauzarik txarrenak: marginazioa, langa-bezia, heriotza, tratu txarrak... Oso fenomeno indartsua da.

Hazte Oir elkartearen autobu-sak kontrako erreakzio hain in-dartsua izango zuela espero zenuten ?

Gizartearen eta erakundeen erantzunagaz oso eskertuta gaude. Bide gogor honetan jen-dearen babesa oso garrantzi-tsua da. Aurrera egiteko bultza-da handia izan da. Gure kan-paina atera genuenean, hiru egunean 60 hedabidetatik deitu ziguten. Hazte Oirrena gertatu zenean, 100dik gora izan ziren.

Instituzioek zein erantzukizun dute transexualen eskubideen inguruan? Nafarroako gobernua aitzin-daria izaten ari da. Eusko Jaur-laritzagaz, aldiz, gauzak ez di-ra hain errazak izaten ari. Hi-ru aldarrikapen nagusi ditugu. Arreta zerbitzua, hezkuntza eta osasuna. Nafarroan lehenen-go biak lortu ditugu, eta osa-sun arlokoa bidean dago. Al-de batetik, familientzako arre-ta gune bat aldarrikatzen dugu. EAEn orain ama bat dago tele-fono partikular bategaz fami-liei erantzuten. Hala ere, arreta zerbitzu hori laster martxan jar-tzea lortu dugu. Izan ere, gai ho-rretan aditua den sexologo bat behar da lan hori egiteko. Biga-rren puntua hezkuntzagaz lotu-ta dago. Ume transexual bat da-goen zentroetan, bertako lan-

gileei prestakuntza edo forma-kuntza bat ematea beharrezkoa da. Hau EAEn ez dago protoko-lo bategaz araututa, eta ikaste-txearen arabera egiten da. Ba-tzuetan eragozpenak ere jartzen dituzte, beldurra dutelako. Na-farroan iaztik jarri da martxan protokolo hori, eta gaia sexolo-go bategaz lantzen da zentroan.

Osasunean zein da zuen alda-rrikapena?Gure haurrek nerabezaroan blokeatzaileak gura izaten di-tuzte. Hori bi urteko prozesua da, psikiatrekin. Lortu dugu arintzea, baina kasu batzue-tan sei hilabete ere ezin dira itxaron. Pentsa, kasu batzue-tan, mutiko bati bularrak haz-ten ari zaizkiola, edo hilerokoa jaisteko duela. Prozesu horiek ez dute atzera bueltarik. Baditu-gu kasu oso larriak, eta psikia-trian bueltak ematen ari dira, endokrinoarengandik pasatu barik. Burua ondo ederto dau-kate, eta behar dutena endokri-noa da. Kasu dramatikoak ditu-gu. Gainera, sasoi horretan sui-zidio saiakera tasa igo egiten da eta garai oso zaila da. Zentzu ho-netan, Nafarroan legea aldatzen ari dira. www.chryssaliseh.eus

“Diren modukoak izanda bizi ahal diren pertsona transexualen lehen belaunaldiaren aurrean gaude” Bea Severrek bere familiaren esperientzia azalduko du, maiatzaren 17an, 18:00etan, Elorrioko Arriolan, eta 25ean Abadiñon

Umea hain zoriontsu ikusten duzunean, aurrera egin behar duzula konturatzen zara”

Bea Sever Egaña | Chrysallis elkarteko kidea | Getxo, 1973

Arg

azki

a: H

iru

ka

Page 13: Euskararen osasuna hobetzeko asmoz DURANGALDEKO ASTEKARIA 676. alea 2017ko maiatzaren 12a 15. urtea Lehior Elorriaga Argazkilaria: Lehior Elorriaga Euskararen osasuna hobetzeko asmoz

AUTOEN GEHIGARRIA

Page 14: Euskararen osasuna hobetzeko asmoz DURANGALDEKO ASTEKARIA 676. alea 2017ko maiatzaren 12a 15. urtea Lehior Elorriaga Argazkilaria: Lehior Elorriaga Euskararen osasuna hobetzeko asmoz

2017ko maiatzaren 12a, barikua | anboto2 AUTOAK

Mas Curvas eta Durangalde Racing elkarteen 10. urtemuga, eskualdean afizioa dagoen erakusleMas Curvasek Elorrion ospatuko du urtemuga jaia, lehenengoz; Durangalde Racingekoek Rallya aprobetxatuko dute elkartzeko

ELKARTEAK Markel OnaindiaAfizio guztietan bezala, motoak edo autoak gidatzeko zaletasuna politagoa da konpartitua izaten bada. Horixe pentsatu zuten Du-rangaldeko hainbat zalek duela hamar urte, Mas Curvas eta Du-rangalde Racing elkarteak sortu zituztenean. Ekainean ospatuko du talde bakoitzak bere urteu-rrena, eta euren ibilbidea es-kualdean afizio handia dagoen erakusle edo seinale da.

Mas Curvas elkarteko moto-zaleek Elorrion ospatuko dute lehenengoz urtemuga jaia, au-rreko urteetan euren egoitzan eta Durangon egin eta gero. Martxa, gaztandegi batera bisi-ta, 300 lagunentzako bazkaria, moto akrobazien ikuskizunak, kamioi amerikarren erakus-keta, kontzertuak... Deneriko egitaraua prestatu dute ekaina-ren 10 eta 11ko astebururako, eta motozale guztiak gonbidatu dituzte.

Kanpoan ezagututa“Astiro-astiro joan ginen elkar ezagutzen, kanpoan egindako kontzentrazioetan. Hartu-ema-na estutzen joan eta elkartea sortzea erabaki genuen”, azaldu du Juan Cruz Elvira Txapuk. Hasieran tabernetan batzen ziren, baina egokiena lokal bat hartzea izango zela konturatu,

eta Aliendaldeko industrial-dean zabaldu zuten egoitza. Gaur egun 21 bazkide dira.

Urtean zehar zaletasunaz go-zatzeko ekintzak egiten dituzte, beti zerbait ludikoa gehituta: Txitxiburduntzia, moto-hama-rretakoak, jostailu bilketa Gabo-

netan... Horrez gainera, bariku guztietan egoitzan batzen dira, iluntzean.

Segurtasuna aldarrikatzenAfizioa errepide batean gara-tzen denean, bizia jokoan izaten da sarri. Horregatik, moto gi-

darientzat segurtasuna aldarri-katzen dute Mas Curvasekoek. “Gure borroka beti da bide baz-terretako babesen inguruan. Salduta segitzen dugu arlo ho-rretan. Bestalde, zebra-bidee-tako margoa oso labainkorra izaten da”, nabarmendu du

Zaletasuna partekatzea da Mas Curvasekoen asmo nagusia. Durangalde Racing elkarteko kideak, sorreran ateratako argazkian.

Mas Curvaseko hainbat lagun, Durangon egindako topaketa batean.

“Gure borroka beti da bide bazterretako babesen inguruan”

Page 15: Euskararen osasuna hobetzeko asmoz DURANGALDEKO ASTEKARIA 676. alea 2017ko maiatzaren 12a 15. urtea Lehior Elorriaga Argazkilaria: Lehior Elorriaga Euskararen osasuna hobetzeko asmoz

2017ko maiatzaren 12a, barikua | anboto 3 AUTOAK

Txapuk. Bestalde, seguruago ibiltzea da taldean irtetearen abantaila bat. “Segurtasunaga-tik hobe da, eta, gainera, leku batera heldu eta trago bat hartu ahal duzu lagunagaz”, esan du motozaleen elkarteko kideak.

Rallya aprobetxatutaDurangalde Racingekoek ez dute Mas Curvasekoek lako jai handirik egingo, baina euren erara ospatuko dute 10. urtemu-ga. Ekainaren 17an antolatuko dute euren ekimen nagusia iza-ten den Bizkaiko Balkoia Rallya, eta hori aprobetxatuko dute os-pakizunerako.

Aketza Santacolomak adie-razi du aurtengo edizioan 80 bat gidari batzea espero dutela, eta

tartean egongo dira eskualdeko onenak zein Euskal Herriko txa-peldun izandakoak. Barikuan egiaztapenak egingo dituzte Du-rangoko Landako Gunean, eta

zapatuan goizean eta arratsal-dean jokatuko da rallya.

Lasterketa egunean 30 bat lagun elkartuko dira antolake-tarako, eta guztira 200 lagun-tzaile edukiko dituzte. Beraz, elkarteak duen mobilizazio gai-tasuna itzela da. Horrez aparte, bidaiak ere egiten dituzte kan-poko lasterketak ikusteko.

Lehenengo rallya oso gazte zi-rela antolatu zuten. “Nik 18 urte

egin berri nituen, eta, egia esan, haizeak nondik jotzen zigun ere ez genekien. Baina inoren menpe ez egotea gura genuen, eta arin lortu genuen. Duran-galdera bueltan ekarri genuen kirol hau”, gogoratu du Santa-colomak.

Elkartea sendotzen joan eta hamar urtera heldu da, afizioa lagunartean partekatzeko hel-buruz.

Durangalde Racingen rallyan parte hartuko duten autoak Landako Gunean egongo dira.

“Leku batera heldu eta trago bat hartu ahal duzu lagunagaz”

Ekainaren 17an antolatuko dute euren ekimen nagusia den Rallya

Santacoloma: “Durangaldera bueltan ekarri genuen kirol hau”

Auto klasikoen lehen Rallya egingo dute Bernagoitian

PROBA M.O.Zornotzako Lanzero Clasic klub jaio berriak auto klasi-koen Rallya antolatu du lehe-nengoz Bernagoitian, auzoko jaien barruan. Bihar izango da igoera, eta 30 bat auto gida-rik parte hartzea espero dute, Ricardo Perez klubeko presi-

denteak esan duenez. Gidari gehienak zornotzarrak dira.

12:00etatik 16:00etara bi-tartean autoen egiaztape-nak egingo dituzte. 17:00etan izango da lehen txanda, eta 18:00etan bigarrena. Abia-dura barik, erregulartasuna neurtuko dute. Gutxienez 25 urteko autoak izango dira par-taideak.

Bihar izango da igoera, eta 30 bat auto gidarik parte hartzea espero dute

Page 16: Euskararen osasuna hobetzeko asmoz DURANGALDEKO ASTEKARIA 676. alea 2017ko maiatzaren 12a 15. urtea Lehior Elorriaga Argazkilaria: Lehior Elorriaga Euskararen osasuna hobetzeko asmoz

2017ko maiatzaren 12a, barikua | anboto

“Sistema berriekin gero eta ezagutza zehatzagoa behar da hainbat konponketa egin ahal izateko”Autoa egoera onean mantentzeko, hainbat aholku eman ditu Beñat Abasolo mekanikari iurretarrak

MEKANIKA Itsaso EstebanMekanika ikasi eta arlo horre-tan lan egin zuen, hainbat ur-tez, Beñat Abasolo iurretarrak. Gaur egun Iurretako Renault Gaursa kontzesionarioko ha-rreragile beharrean dihardu; autoa tailerrera daramaten bezeroei harrera egiteaz ardu-ratzen da. Edozein gidariren-tzat baliagarri izan daitezkeen gomendioak eman ditu.

Abasolok dioenez, krisi eko-nomikoaren eraginez ibilgai-luen bizitza erabilgarria gero eta gehiago luzatu gura dugu gi-dariok, eta gero eta baldintza es-kasagoko autoak dabiltza erre-pideetan. “Konponketa txikiak eginda autoen bizitza erabilga-rria luzatu gura dugu, baina oso inportantea da beharrezko kon-ponketa guztiak egitea autoa behar den bezala matentzeko”. Oinarrizkoena gurpilak ondo edukitzea da, Abasoloren ber-betan, “eta gehiegi iraunarazi gura izaten ditu jendeak”.

Gurpilen higatzeazErosten dugun autoa egoera onean mantendu ahalko dugun ala ez kontuan hartzea ezinbes-tekoa da, Beñat Abasoloren ber-betan. “Egundoko autoa erosi eta gurpilak aldatu behar dire-nean merkeak gura izatea ez da bateragarria”, azpimarratu du, “mantenua garestia da”.

Izan ere, segurtasunari lo-turiko aurrerakuntzek ekarri dituzten sistema berriek gurpi-lak azkarrago higatzea dakarte. “Sistema horiek itsasgarritasun handia ematen dute, eta horrek gurpilak asko higatzea dakar”, dio Abasolok. “Eta beraz, kilo-

metro gutxiagoro aldatu behar dira: lehen 30.000-40.000 kilome-trogaz aldatzen bagenituen ere, orain 20.000 kilometrogaz aldatu beharra dago, gutxienez gurpi-letako bi”.

Gurpilak ez ezik, airbagak, eta frenoetako ESP eta ABS sistemak ere autoaren segurta-suneko oinarrizko elementuak direla azpimarratu du Abaso-lok. “Bizia salba diezazukete”, nabarmendu du. “Edozelan ere, segurtasunari eta erosotasuna-ri dagokienez, asko hobetu dira autoak: ibilgailu merkeenek ere segurtasuneko hainbat berme eskaintzen dituzte”.

Urtero, tailerreraAutoari urtero berrikuspen orokor bat egitea gomendatzen du Beñat Abasolok. Dioenez, gero eta jende gehiagok erama-ten du autoa tailer ofizialetara, erosi eta lehenengo 4-5 urteetan, behintzat. Bestelako tailerren konpetentziari erantzunez, azal-du du, bestalde, markak eskain-tza alternatiboak, merkeagoak, egiten hasi direla bezeroak zer-bitzu ofizialera etortzeari utzi ez diezaioten.

Oinarrizko ezagutzaIurretarrak nabarmendu due-nez, asko aldatu da azken urteo-tan mekanikaren mundua, eta “gero eta ezagutza berezituagoa behar da hainbat konponke-ta egin ahal izateko, eta gauza asko ezin dira ordenagailurik barik egin”. Hala ere, badaude Abasolok azpimarratu dituen gutxieneko batzuk, gidari guz-tien kultura orokorreko ezagu-tzaren parte izan beharko lira-

tekeenak. “Adibidez, olio eta ur nibelak begiratzen edo gurpilen higadura konprobatzen jakitea. Izotzaren kontrako likidoa non botatzen den edo tenperatura-ren orratza zein den argi edu-kitzea ere inportantea da autoa egoera onean mantentzeko”. Bestalde, Abasoloren ustez, edo-zein gidarirentzat onuragarria litzateke, “gurpilak zelan alda-tzen diren eta katua non jarri behar den jakitea”.

Ohikoa baino bidaia luzea-go bati begira, abiatu orduko

gurpilen presioa, eta uraren eta olioaren nibelak konprobatzea gomendatzen du Beñat Abaso-lok, eta “bidean edozein matxu-ra gerta daitekeenez, garabia-ren telefonoa eskura izatea ere garrantzitsua izaten da”.

“Oinarrizkoena autoaren gurpilak egoera onean edukitzea da”

“Orain, hainbat konponketa ezin dira ordenagailu barik egin”

“Bidaiei begira, gurpilen presioa begiratzea da nire gomendioa”

4 AUTOAK

Page 17: Euskararen osasuna hobetzeko asmoz DURANGALDEKO ASTEKARIA 676. alea 2017ko maiatzaren 12a 15. urtea Lehior Elorriaga Argazkilaria: Lehior Elorriaga Euskararen osasuna hobetzeko asmoz

2017ko maiatzaren 12a, barikua | anboto 5 AUTOAK

AUTOBUS GIDARIA M.Z.Jon Elorriaga Duñabeitia iu-rretarrak bizitza osoa dara-ma errepidean lanean. Hasie-ran, autoeskolako irakasle ari-tu zen, eta egun autobus gida-ri lez dabil.

Noiztik zabiltza autobusa gi-datzen?Errepidean bizitza osoa dara-mat, baina 2001etik nabil auto-busa gidatzen. Hasieran, auto-bus berezi bategaz hasi nintzen; ikasgela bihurtzen zen autobus bat gidatzen nuen, eta Euskal Herri guztian aritu ginen.

Ostean, berriz, autobus publi-koa gidatzen hasi zinen. Bai, hala da. Orain bospasei ur-tetik hona autobus publikoa gi-datzen nabil, Lurraldebusegaz.

Nolakoa da zuen lana?Gurea erantzukizun handiko la-na da, gauza askorengatik, gai-nera. Lehenik eta behin, pertso-nak eramaten ditugulako. Bes-talde, guk ordutegi batzuei ja-rraitu behar izaten diegu, eta, errepidean lan eginda, asko-tan zaila izaten da ordutegi ho-rietara heltzea, eta askok ez du-te hori ulertzen. Autobusek or-dutegi bat izaten dute, baina, errepidean edozer gertatuz ge-ro, atzerapena izan dezakegu eta jendeak ez du hori ulertzen.

Kasu horietan aurpegi txarrak ikusi behar izaten dituzue?Autobus gidari batek denetarik ikusten du, baita aurpegi txa-rrak ere. Askotan badirudi jen-deak ez dakiela bestearen le-kuan jartzea zer den. Ordurako heltzen ez garenean, autobus gi-daria izaten da gehien sufritzen duena, eta geltokira iritsi eta itxaroten dagoenak eskua nahi-ta altxatu eta erlojuari begira-tzea ez da gustagarria izaten gi-dariarentzat. Keinu horiek ez dira politak izaten, egia esan. Azken batean, guk eskaintzen dugun zerbitzuagaz jendea pozik egotea da gure helburua, eta ho-rrelako gauzak ikusterakoan ez gara oso ondo sentitzen. Errepi-dean lan egitea ez da erraza iza-ten, eta edozer gauzak eragiten digu atzerapena.

Autobus gidarien lana lan arris-kutsua dela esan daiteke, erre-pidean ordu asko egiten ditu-zue eta. Errepidean jende asko gabiltza, eta arreta handiagaz ibili behar izaten dugu. Zentzumen guztiak erabili behar ditugu, erne ibili behar dugu, eta esperientziak as-ko egiten du gidatzerako orduan. Bestalde, denok kontziente izan behar dugu errepidea guztio-na dela, eta gidari, txirrindulari

zein oinezkoek errepidean elka-rregaz bizi behar dugula. Ezin-bestekoa da denok elkar erres-petatzea. Horrez gain, jendeak errepidean arduratsuago jokatu beharko lukeela uste dut. Esate-rako, jende asko mugikorraren menpe bizi da. Mugikorrak joz gero, askotan hartu egiten du-te, gidatzen edo zebra-bide bat zeharkatzen ari badira ere.

Zerk gogaitarazten du gehien autobus gidari bat? Lehen esan bezala, bidaiariek egiten dituzten keinu txarrek zein autobusera sartzen dire-nean ez agurtzeak asko gogaita-razten nau. Egia esan, euskaldu-nok badugu nolabaiteko ohitu-ra bat agurtzeko, eta askok agur-

tzen gaituzte. Baina, ‘egun on’ edo ‘arratsalde on’ esan eta ez erantzuteak... Bestalde, autobus geltokietan autoa aparkatzen du-tenek edo bigarren ilaran uzten dutenek ere neure onetik atera-tzen naute.

Eta zerk betetzen du gehien autobus gidari bat?Beti gustatu izan zait gidatzea, eta hori da nire lanetik gehien gustatzen zaidana. Bestalde, as-

ko betetzen nau jende jatorragaz bidean bat egiteak eta horiek gu-re lana eskertzea. Ez dago ‘zei-nen ondo ekarri gaituzun’ entzu-tea bezalakorik. Oso pozgarria izaten da. Lana ondo egiten du-gunaren seinale da.

Ibilgailuetan une oro hobekun-tzak egiten dabiltza. Gidatzera-ko orduan alde handia nabari-tzen duzue?Aldea izugarria da. Oraingo au-tobusak makina batzuk dira. Egia da makina horiek kontro-latzeko gai izan behar dugula gi-dariok, baina itzela da horrela-ko ibilgailuak gidatzea. Bestal-de, bidaiarientzat ere askoz ero-soagoak diren ibilgailuak dira oraingoak.

Oraingo autobusak segurua-goak dira? Bai, segurtasun aldetik hobe-to daude. Askoz ere segurua-goak dira. Esaterako, orain, au-tobus guztiek izaten dute segur-tasun-uhala bidaia luzeetarako, eta baita hiri barruetan ibiltzen diren autobus askok ere. Horrek segurtasun ikaragarria eskain-tzen dio bidaiariari.

Autobusa gidatzen ibili aurre-tik, autoeskolan irakasle lane-tan aritutakoa zara. Hala da, bai. 25 urtetik gora eman nituen autoeskolan ira-kasle bezala lanean. Garai hura oso polita izan zen, gazteei ira-kastea lan oso polita da eta. Ga-rai hartan jendea irrikaz zegoen hamazortzi urte egin eta gida-baimena ateratzeko, eta gustua ematen zuen hasiberriekin au-toagaz ibiltzea. Egia da azken ur-teetan autoeskolan beherakada bat nabaritu nuela, gazteek ez zeukaten-eta horrelako irrika-rik gidatzeko. Baina argi daukat gazteei irakasten ibiltzea lan oso polita dela, eta ni neu behintzat asko asetu ninduen horrek.

“Errepideko lana ez da erraza, edozerk eragin dezake atzerapena”

“Ez dago ‘ze ondo ekarri gaituzun’ entzutea bezalakorik”

“Gidari, txirrindulari zein oinezkoek errepidean elkarrekin bizi behar dugu”25 urtetik gora autoeskolako irakasle izan ostean, egun autobus gidaria da iurretarra

Jon Elorriaga Duñabeitia autobus gidaria.

Page 18: Euskararen osasuna hobetzeko asmoz DURANGALDEKO ASTEKARIA 676. alea 2017ko maiatzaren 12a 15. urtea Lehior Elorriaga Argazkilaria: Lehior Elorriaga Euskararen osasuna hobetzeko asmoz

2017ko maiatzaren 12a, barikua | anboto6

Ezbeharretarako diru gehiago gorde behar dute aseguru-etxeek, eta horrek seguruen prezioa igotzea ekarri du Seguruak eskainitako bermeek garestituko dute aseguru-etxeak emandako prezioa

ASEGURUAK Aitziber BasauriAseguru-etxeen artean itzela da lehiakortasuna gaur egun. Are gehiago legeak aseguru-etxeak ezbeharretarako diru gehiago gordetzera behartu dituztene-tik. Halaxe azaldu digute Segu-ros Bilbao aseguru-etxeko Jabi Ruedak eta Asier Martinezek. Oro har, aseguruak garestitzea eragin du horrek, gidariak inoiz istripurik izan ez badu ere.

Aseguruak eskainitako ber-meek garestituko dute asegu-ru-etxeak emandako prezioa. Hala ere, gidari moduan ditu-gun hobariek, dugun ibilgailu motak eta motorraren poten-tziak ere eragingo dute horre-tan. Gidari berria garen ala ez, eta autoa non dagoen erregis-tratuta ere hartuko dute aintzat. Baita gure adina ere.

Hirugarrenentzako asegurua edo arrisku orotarako asegu-rua izan daiteke gure hautua, frankiziagaz edo frankiziarik barik. 20 urtean aseguratuta egon ostean, istripurik izan ga-be, auto berria erosi duenak

arrisku orotarako asegurua hartu behar du? Bakoitzaren pentsaeraren araberako hau-tua dela uste du Martinezek. Kontuan hartu behar da zenbat eta berme gehiago izan, orduan eta garestiago aterako zaigula asegurua.“20 urte dituen autoa arrisku orotarako aseguruagaz ere ezagutu dut. Hala ere, jakin behar da auto horren balioa as-ko bajatu dela, eta kolpe bat kon-pontzeak autoak berak baino gehiago balio badu, erabateko hondamen moduan hartuko du-tela eta ez dutela konponduko; berdin dio hirugarrenentzako asegurua edo arrisku orotara-koa badauka ere”.

HirugarrenentzakoaKrisi ekonomikoa hasi zenetik hona hirugarrenentzako ase-

gurua kontratatzeko joera da-goela azaldu digu Martinezek. Aukerarik merkeenerako joera dago. Legeak erantzukizun zibi-leko asegurua izatera behartzen gaitu. “Hala ere, istripu batean gerta daiteke bestearen asegu-

ru-etxea kalteen erantzule ez egitea, baimendutako alkohol-tasa gailendu duelako gidariak, ez duelako asegururik... Or-duan epaiketa bat egongo da, eta kaudimengabea agertuz gero, inor ez da kargu egiten”. Ho-rrelako egoerei aurre egiteko, aseguru-etxe batzuek hirugarre-nentzako kaudimengabea ere hartzen dute bere gain. Seguros Bilbaoren kasuan, beti. “Horre-lako prestazioak kendu egiten dituzte askok, bezeroa agerian geratuz. Guk gure gain hartuko dugu dena, eta gero epaitegieta-ra joko dugu”. Low-coast asegu-ru-etxe asko daude, Martinezen esanetan; prezio merkea eskain-tzen dutenak, baina gero eran-tzuten ez dutenak.

Emakume edo gizon, berdinGeneroak ez du eraginik ase-gurua kontratatzerako orduan. Orain urte batzuk merkeagoak ziren bizi-aseguruak emaku-meen kasuan, baina Europan onartutako legediak aldatu egin zuen hori. Gizona zein emaku-mea izan, berdin da gaur egun. Gidariaren ezbehar kopuruak aldatuko du aseguruaren pre-zioa. Honetan gidari berriak dira kaltetuenak. “18 urteko gazte batek ez du aukerarik izan hobariak izateko, baina ezta gi-dabaimena atera berri duen 50 urteko pertsonak ere”, dio Segu-ros Bilbaoko ordezkariak.

Furgoneta, autoa, motorra...estatistika zehatz baten menpe egongo da bakoitza, eta horrek eragina izango du asegurua kontratatzerakoan; baita ma-trikulazio datak eta motorra-ren potentziak ere. Garajerik dugun edo ez ere hartuko dute kontuan, eta ibilgailua non da-goen erregistratuta: “Espainian Galizia da lekurik garestiena, adibidez. Estatistika kontua da. Baliteke, beraz, Berriz Zaldibar baino garestiagoa izatea”, argi-tu dute.

Asegurua edukitzea derrigo-rra da legez. Hala ere, litekeena da aseguru-etxeak ukatzea. Hi-ru aseguru-etxek ukatuz gero, Seguruen Partzuergoak asegu-ratuko gaitu. Hirugarrenentza-ko asegurua egingo digu, baina askoz garestiago aterako zaigu.

Aseguru-etxeek diru gehiago gorde behar dute, ezbeharretarako

Hirugarrenentzako asegurua kontratatzeko joera dago

Erantzukizun zibileko asegurua izatera behartzen gaitu legeak

Generoak ez du eraginik asegurua kontratatzerako orduan

Seguros Bilbao aseguru-etxeak Durangon du bulegoa. Jabi Ruedak eta Asier Martinezek bertan egiten dute lan.

AUTOAK

Page 19: Euskararen osasuna hobetzeko asmoz DURANGALDEKO ASTEKARIA 676. alea 2017ko maiatzaren 12a 15. urtea Lehior Elorriaga Argazkilaria: Lehior Elorriaga Euskararen osasuna hobetzeko asmoz

2017ko maiatzaren 12a, barikua | anboto 7

“Erretiratzen naizenean, kotxe denak saltzeko asmoa dut”Auto lasterketen munduan binomio oso ezaguna dira Lebeiti pilotua eta bere Renault 5 horia

AUTO LASTERKETAK J. DerteanoRenault 5 zuri-horia, 35 urte-koa, atzean gurpil zabal-zaba-lekoa auto barruko motorearen indarrari eusteko. Mendi igoera batean ezaugarri horiek dituen autoa ikusiz gero, Jose Ignacio Erdoiza ‘Lebeiti’ (1956, Iurreta) izango du gidari. 25 urte dara-matzate elkarregaz, eta orain-dik sasoian daude.

Adinean aurrera egin ahala, apaldu egiten da irabazteko gosea?Ez, lehengoei zein oraingoei, de-nei irabazi gura izaten diet. Gaz-teek esaten dute: “Lebeitiri ira-bazi behar diot”. Eta nik: “A bai? Ba, ikusiko duzu nor naizen!”. Gazteak gogor datoz, baina ez dizkiet gauzak erraz jarriko.

Gazte horietako bat semea du-zu: Santiago Erdoiza.Bai, eta bera ere irrikan dago niri irabazteko. Orain arte beti irabazi diot, baina ni mende-ratzea dauka buruan. Nik ahal dudanean lagunduko diot, baina bolante baten aurrean esertzen zarenean… ez dago lagunik!

Semeak gaindituko du aita?Gidatzeko duen abilidadeagatik baietz esango nuke, baina arlo ekonomikoagatik ezetz esan behar dut. Ilusioagaz dabil, bai-na diru asko behar da.

Mundu krudela da automobi-lismoarena. Beste hainbaten artean, hor daukagu Igor Urie-nen kasua ere.Horixe adibide argi bat! Igor Urien futbolaria balitz, lehen mailako talde batean egongo li-tzateke, baina begira zer gertatu

den. Espainia osoan zenbat la-gun bizi dira honetatik? Hamar, asko jota. Talentuak badaude baina… Horregatik, eskerrak eman gura dizkiot Gaursari be-re laguntzagatik.

61 urte dituzu. Erretiroa har-tzea gura baino gehiagotan datorkizu burura?Ez, ez. Autoak eta biok ehun urte betetzen ditugunean erre-tiratuko naizela esan izan dut. Nik 61 ditut, eta autoak 35. Be-raz, 96 guztira. Urte bi geratzen zaizkit… [Pentsatzen geratu da] Baina, ez, urte gehiago izango dira (barreak). Oraindik gazte sentitzen naiz.

Renault 5 Turbo horia eta biak banaezinak zarete. Zer esan gura du auto horrek zuretzat?Aurretik Simca eta Ford Escort bat izan nituen, baina Renault eta Gaursagaz lan egiten nue-nez, nire ilusioa marka horreta-ko kotxe bat izatea zen. Renault 5 Turboa nahiko merke erosi nuen. Niretzat amets bat bete-tzea izan zen, oso kotxe gares-tiak zirelako. Urteak joan ahala, handitu egin da bere balioa.

Orduan ametsa izan zen esku-ratzeko gaitza zelako, baina, gaur egun, 25 urteko ibilbidea-ren ostean, beste esangura sa-konago bat du zuretzat?Ez pentsa, ni ez naiz hainbeste gauzagaz maitemintzen. Erreti-ratzen naizenean, dena saltzeko asmoa dut. Ez dakit zer egingo dudan, baina nire asmoa ezer ez gordetzea da. Nik milioi eta erdi pezeta ordaindu nuen, eta oraintsu 135.000 euro eskaini dizkidate autoarengatik. Espai-

nia osoan lehiatzen ari den ho-rrelako auto bakarra da.

Ezaugarri zehatzak ditu. Indar handia, motorea atzean, gurpil zabalak… Zergatik aukeratzen duzu kontrolatzeko hain gaitza den auto bat?Andorran nirearen moduko bes-te auto bat dago. Haren jabeak esan zidan berri bat probatuko banu ez nukeela nirea berriro erabiliko. Horregatik ez dut bes-terik probatu gura. Carlos Sainz Espainiako azpitxapeldun gera-tu zen Renault 5 Turbo bategaz, eta asko irakatsi zion autoa izan zela esan zuen, eta gaur egungo

gazte askok ezingo luketela kon-trolatu. Behin Gorka Antxustegi gidaria autoan sartu, eta esan zidan: “Nik ez dut ausardiarik burdinazko kaxa honetan ehun metro ere egiteko”.

Aspaldiko urteetan mendi las-terketetan zabiltza, rallyesprin-tak alboratuta.Bai, denbora kontuagatik da. Erosoagoa da. Lehiatu, bueltatu, autoa deskargatu, eta etxean.

Ia 30 urte daramatzazu lehian. Zein lorpenekin geratzen zara?1997an mendi igoeren Euskadi-ko txapelketa irabazi nuen, mai-la absolutuan. Aitor Zabaletak dena irabazten zuen orduan be-re barketagaz, baina Espainiako txapelketan ere bazebilen, ez zuen Euskadiko denetan parte hartu, eta neu geratu nintzen txapeldun. Azken lasterketa Azpeitian izan zen. Labaka eta

bion artean zegoen txapela. La-baka Azpeitian bizi da, eta etxe-ko igoera zuen. Baina irabaztea lortu nuen. Une polita izan zen.

Labakari ez zion graziarik egin-go bere etxean galdu izanak.Ez, baina bera izan zen lehenen-goa ni zoriontzen.

Aurrera begira, oraindik ba-dago lortu gura zenukeen zer-bait? Beste txapelketaren bat…Gero eta auto indartsuagoak daude, eta gaitza da. Errealita-tea onartu beharra dago. Nik nire buruagaz egiten dut konpa-razioa. Aurreko urteetako nire denborak aurtengoekin aldera-tzen ditut. Eta, orain arte, urte-rik urtera, aurreko aldietakoak berdindu edo hobetu egin izan ditut. Horixe da nire ilusioa, oraindik sasoian nagoela eta denborak irteten direla ikustea. Hori amaitzen den egunean…

“Irabaztea gero eta gaitzagoa da, errealitatea onartu beharra dago”

AUTOAK

Page 20: Euskararen osasuna hobetzeko asmoz DURANGALDEKO ASTEKARIA 676. alea 2017ko maiatzaren 12a 15. urtea Lehior Elorriaga Argazkilaria: Lehior Elorriaga Euskararen osasuna hobetzeko asmoz

2017ko maiatzaren 12a, barikua | anboto8 AUTOAK

Page 21: Euskararen osasuna hobetzeko asmoz DURANGALDEKO ASTEKARIA 676. alea 2017ko maiatzaren 12a 15. urtea Lehior Elorriaga Argazkilaria: Lehior Elorriaga Euskararen osasuna hobetzeko asmoz

2017ko maiatzaren 12a, barikua | anboto

Kultura

13

“Emozio handiz gogoratzen ditut Iurretako urriko domeka haiek”Elorrion joko du, bihar, Kepa Junkerak. Iurretako aspaldiko lagunagaz elkartu du ANBOTOk asteon

MUSIKA Itsaso Esteban“Garai hura ez da errepikatu-ko, eta nik aukera paregabea izan nuen ezagutzeko”, dio Kepa Junkerak, Jose Jabier Abasolo ‘Tiliño’-k ekarritako argazki zaharrak esku artean dituela. Iurretako jai batzor-deak antolatzen zuen aspal-diko musika-tresna jotzaileen jaialdia izan zen Junkeraren lehenengo plazetako bat, eta ANBOTOk solasaldian elkar-tu ditu musikari bilbotarra eta jaialdiaren bultzatzailea.

Bizkaiko antzinako musika-tresna jotzaileen egunetan ezagutu zenuten elkar?Tiliño: Bai, ekimen haren hari-ra ezagutu genuen elkar. 1974an hasi ginen antolatzen, eta urri hasiera guztietan egin genuen, 20 urtez. Parte hartzen zuten musikarientzat erreferentziaz-ko lekua bilakatu zen.

15 urtegaz Iurretako jaialdira etortzen zineneko zer akordu daukazu, Kepa? Kepa Junkera: 80 urte inguru-koak izaten ziren jaialdiko par-te-hartzailerik gehienak, base-

rri mundukoak, eta Zabaleta, Motriku eta ni gauza arraroa ginen han. Pentsa, euskaraz ere ez genekien... Emozio handiz gogoratzen ditut urriko lehe-nengo domeka haiek: oso giro polita egoten zen. Errepikaezi-na da hura. Asko miresten ditut sasoi hartako trikitilariak: ni-re ibilbidean oso garrantzitsua izan da jende hura ezagutu iza-na. Musikari haien energia ha-rrapatzeko gai izanez gero, es-kola paregabea zen Iurretakoa. Bitarteko gutxigaz itzelezko la-na, benetan garrantzitsua, egin zuten Tiliñok eta Iurretako Jai Batzordeak. Ohartu ziren mun-du hura aintzat hartu eta zain-du beharra zegoela. Logikoena izango zen estrategia kultural baten parte izatea altxor hura zaintzea, baina Tiliño bezalako herritarren borondateak eta la-nak iraunarazi dute. Lider kul-turalak dira, nire ustez.

Zelan hartu zintuzteten hain gazte izanda? Belaunaldien arteko talkarik izan zen?K.J.: Uste dut hasiera batean lehiakidetzat ikusi nindutela, eta ez ninduten onartu. Ezagu-

tu nindutenean, baina, ohar-tu ziren ni ez nindoala inori plazak kentzera, edo inore-kin lehiatzera. Gertatu zen tal-ka mundu hartako idiosinkra-sia lehiakor horrekiko izan zen. Azkenean, baina, errespetatu nautela sentitzen dut.

Baina txapelketa batzuetan ere parte hartu zenuen. K.J.: Bai, eta oso gogoan dau-kat, adibidez, 1988ko txapelke-ta, Anoetakoa: 8.000 entzule-ren aurrean jo genuen Motrik eta biok. Nire kanta orijinale-kin joan nintzen, eta inprobisa-tu egin nuen, eta publikoaren parte bati ez zitzaion gustatu. Txistuka hasi zitzaizkidan... Ez da erraza zure herriaren par-te bat zure kontra dagoela ikus-tea: egunkarietan gutunak ida-tzi zituzten egin nuenaren kon-tra, jotzen nuena ezin zela dan-tzatu esaten zidaten... Zailena ez da beste inork baino arinago jotzen ikastea, kritikek zugan eraginik izan barik bidean au-rrera jarraitzea baizik. Tapiak irabazi zuen 1988ko txapelke-ta hura, eta hirugarren geratu nintzen ni. Saioaren osteko egu-nean, baina, sari gisa eman zio-ten trikitia niri ematera etorri zen Tapia Errekaldera.

Tiliño, zuk zelan ikusi zenuen Keparen eboluzio hori? T.: Hasieran niri ere kostatu zi-tzaidan aldaketa hain handia barneratzea, baina gero kon-turatu nintzen eboluzioa beha-rrezkoa dela.

Non hasi zinen jotzen? K.J.: Bilboko Basurtu auzo-ko Beti Jai Alain hasi nintzen euskal dantzak eta musika eza-gutzen. Txistua eta alboka ika-si nituen lehenengo, baina gus-tukoen trikitia nuen. Ilusio eta afizio handia neukan trikitiare-

kiko. Sentimendu bat zen, bizi egiten nuen.

Zabaleta kideagaz Bizkaiko lehenengo trikiti eskola zabal-du zenuen Durangon. K.J.: Bai, 1985. urte inguruan hasi ginen Durangoko etxe ba-tean eskolak ematen: Bizkaiko hainbat herritatik hasi ziren etortzen gure eskolak jasotzera. Gainera, Lekeition, Galdakaon, Bolibarren... ere ematen geni-tuen eskolak.

Oskorri taldeagaz hasi zinen trikitia bestelako eremuetara zabaltzen... K.J.: Oskorrigaz jotzen hasi nintzenean mundu berri bat za-baldu zitzaidan. Zorte handia izan da eurekin jo ahal izatea, eta asko ikasi dut eurengandik ere. Modu bitxian ezagutu ge-nuen elkar: Beti Jai Alaiko ko-munetan trikitia jotzen nenbi-lela entzun ninduen Oskorriko Natxo de Felipek. Harrituta ge-ratu zen mutil gazte bat horre-lako lekuan jotzen entzunda, eta hartu-emana hasi genuen.

Zer moduz doa ‘Maletak’ dis-koaren bira? Gustura zaude? K.J.: Oso gustura nago, gogoko dudan lanetik bizitzea lortu du-dalako. Lehen bezain motibatu-ta nabil sorkuntzan, eta senti-tzen dut aurrekoengandik ikasi nuen guztia zelanbait bueltatu gura diodala jendeari. Bestalde, errealitatea da kulturgintzaren egoera ez dela onena: ez dauka behar duen babesik.

Oso gazterik, hainbat aldiz parte hartu zuen Junkerak Iurretan egiten zuten antzinako musika-tresnen egunean.

Kepa Junkera eta Fasio Arandia, 1985an Fasiori Iurretan egin zioten omenaldian.

Kepa Junkera | Bilbo, 1965 | Jose Jabier Abasolo ‘Tiliño’ | Iurreta, 1946 |

Hango energia harrapatzeko gai izanez gero, eskola paregabea zen Iurretakoa”

Page 22: Euskararen osasuna hobetzeko asmoz DURANGALDEKO ASTEKARIA 676. alea 2017ko maiatzaren 12a 15. urtea Lehior Elorriaga Argazkilaria: Lehior Elorriaga Euskararen osasuna hobetzeko asmoz

2017ko maiatzaren 12a, barikua | anboto

“Ederra da esku artean daukaguna: istorioa ikaragarria da, eta sekulakoa lan taldea”‘Último tren a Treblinka’ eskainiko dute Eneko Sagardoyk eta Alfonso Torregrosak, bihar, Durangon

ANTZERKIA Itsaso EstebanLepo beteta egongo den euren herriko antzokian eskainiko dute Eneko Sagardoy eta Alfon-so Torregrosa aktore duranga-rrek Último tren a Treblinka obra, bihar. Urrian estreinatu zituzten antzezlanaren euska-razko eta gaztelaniazko ber-tsioak, Vaivén Teatroren esku-tik, eta arrakasta handiko bira eskaini dute ordutik. Duran-goko San Agustingo biharkoa izango da Sagardoyk eskainiko duen obra horren azken ema-naldia; beste hainbat proiektu-tan jardungo da aurreratzean.

“Itzela izaten ari da”, dio To-rregrosak, orain arteko biraz galdetuta. “Gutxitan gertatzen den bezala, hainbat elementu elkartu dira zerbait oso berezia sortzeko. Ederra da esku artean daukaguna; istorioa ikaraga-rria da, eta sekulakoa lan tal-dea”. Torregrosak adierazi du “pertsona hobea izaten” gehien lagundu dion pertsonaietako bat dela obra honetakoa.

Pertsonaia ahaztezinaII. Mundu Gerran umezurztegi batean kokaturiko istorioa da Azken trena Treblinkara, eta pertsonaia erreal baten azaletik dihardu Madrilen bizi den Al-fonso Torregrosa durangarrak: 1942an Varsovian ume juduen-tzako umezurztegien zuzendari izan zen Janusz Korczak medi-ku eta pedagogoa da Torregrosa. Antzezten duena pertsonaia erreala izateak asko markatu duela dio Geroa antzerki talde-ko kidea izan zen Torregrosak: “Pertsonaia gutxigaz gertatzen den moduan, berari buruz pen-tsatzeari utzi ezin diozun gizon bat izan zen Korczak”. Hain zu-zen ere, hari omenaldia ere izan gura du antzezlanak.

Eneko Sagardoy 22 urteko Daniel da antzezlanean. Korc-zakek zuzentzen zuen umezurz-

tegiko pedagogia humanista-ren eta errealitatearen arteko koherentzia eza bistaratzen du Daniel pertsonaiak. Sagardoyk adierazi izan duenez, izan duten erronkarik handienetako bat sufrimendu hartara ahal beste hurbiltzea izan da, errealitate

hura ikusleei ahalik eta ondoen helarazteko.

Alfonso Torregrosa, Jose Ramon Soroiz eta obrako gai-nontzeko aktoreekin lan egitea ikasbide handia izan dela azpi-marratu du Sagardoyk. “Hau bezalako bederatzi aktoreko

ekoizpen handi batean parte hartu ahal izatea oso aberasga-rria izan da”, gehitu du.

Ikusleen bidaiaIkuslea istorioaren barruan dago Azken trena Treblinkara antzezlanean, eta Torregro-sak dioenez, “bakoitzak bere kokapenetik biziko duen obra bakarra izango da”. Korczakek zuzentzen zuen umezurztegiko literetan eta mahaietan jesar-tzen da publikoa —genozidio hu-ra pairatu zuten umeen izen-abi-zenak daramatzate literek—.

“Emanaldi baten ostean, la-gun batek esan zidan sekula ez zuela ikusi hainbeste jende aldi berean negarrez; eta horrenbes-te jendez inguratuta, lehenago ez zuela inoiz emanaldian beza-la negar egin ”, dio Torregrosak. “Oso gogorra izan arren, baina, badago, nire ustez, ongizate sen-tsazio bat obra hau ikusi ostean. Ez poztasunagaz lotzen dugun ongizate mota hori, baizik obra ikustean sentitutakoagaz gustu-ra egotetik eratortzen dena”.

Publikoak harrera oso beroa egin dio lantaldean Sagardoy eta Torregrosa durangarrak dauzkan antzezlanari.

Bihar antzeztuko du Sagardoyk Danielen papera azkenengoz.

14 Kultura

GEURE DURANGALDEA

Kabitu-ezinBip-bip. Galdera heldu da Whatsapp taldera: zer figu-ra geometrikorekin lotuko zenukete bertsoa? Pertsona beste erantzun: laukia, pira-mide oktogonala, borobila, neurriaren araberako X aur-pegidun poliedroa... Ez gara ados jarri, bertsoa ez da for-ma zehatz batean kabitu.

Geometria gorputzen ta-maina, itxura eta posizio erlatibo zein espaziala neur-tzeko asmatu zen. Eskura genuena matematikaz bete-takoan, ezezagunak zaizki-gun distantziak eta altuerak neurtu nahi izatera igaro ginen. Neurgarria ez dena ere neurtzera. Ulergarrita-sunaren estalpe bila, ideia ulertezinekin kabitu ezinda.

Horrela pasa ote ginen dena sailkatu eta zehazteko pre-mia sentitzera? Bizitza galde-raz itotzera?

Momentuan kabitu-ezinak garamatza ordulariko segun-doak emeki aurrera egiten dutela ikustera, joan badoan denboraren kontzientzia hartzera. Bitartean, esku artean dugun orori galderak iltzatzea dugu denbora-pasa: zergatik? Noiz? Nola? Zer gara? Zer izan gintezke? Noiz arte? Ahaztu egiten dugu bizitza ez dela etorkizunean kabitzen.

Gorputz zein formen pro-pietate metrikoen zorrozta-sunean ezin geure bizitzak kabitu; bai, bertsoan, per-tsona beste errima eta doinu konbinazio dituen metafo-ran. Bat-batekoak unea bai-no ez baitu buruzagi, horixe inposizio: uxatu beldurrak, alboratu galderak, eraba-kiak hartu, uneko olatuaren kulunkan dantza egin eta sortu eztanda. Ahaztu ka-bitu-ezina, bihurtu bizitza bertso.

LIBE MIMENZA CASTILLOKazetaria

Page 23: Euskararen osasuna hobetzeko asmoz DURANGALDEKO ASTEKARIA 676. alea 2017ko maiatzaren 12a 15. urtea Lehior Elorriaga Argazkilaria: Lehior Elorriaga Euskararen osasuna hobetzeko asmoz

2017ko maiatzaren 12a, barikua | anboto

aste kulturala

MAIATZAK 15ETORKIZUNEKO PLAN OROKORRA19:00 liburutegi zaharrean.Tailerra: plan orokorra zein egoeratan dagoen azaltzeko eta egon daitezkeen aldaketen berri emateko.

MAIATZAK 18MUSEOEN NAZIOARTEKO EGUNA11:00-13:00 / 17:00-20:00Hontza Museoan sarrera doan

HAURRENTZAKO HERRI KIROLAK18:00-19:30 herriko plazan.

MAIATZAK 19UDABERRIKO KONTZERTUAK20:30 Mañariako Andra Mari parrokian.· Bermeoko Abesbatza· Durangoko Orfeoia· Mañariko Kirikiño Abesbatza

MAIATZAK 17PORROTAREN ALDE (euskaraz)

ALBERTO IÑURRATEGIHITZALDIA19:00 liburutegi zaharrean

MAIATZAK 16ENDA: euskal epika – historia – mitologia (ele bitan)

TOTI MARTINEZ DE LEZEAHITZALDIA19:00 liburutegi zaharrean

MAIATZAK 20ARRANTZA TXAPELKETA9:00 Mañariko errekan.Mugarra Ateneo Cinegético elkartea

KANTU POTEA + AFARIA19:30 Herriko tabernan. Txartelak tabernetan salgai (10€/pertsona) Herritarrak + Tabernak

MAIATZAK 21XXII. ARTISAU, ELIKADURA ETA LANDARE AZOKA eta XXI. AZPI GORRI MONOGRAFIKA10:00-14:00 herriko plazan.

MAÑARIKO UDALA

MAIATZAK 13EUSKAL HERRIKO ARTISAU GARAGARDO AZOKA18:00-23:30 herriko plazan.

MUSIKA ZUZENEAN· Bazter Trio· Txapito Guzman eta Ibarrako Langostinuek

DOAKOAUTOBUSADurango (Madalena)-Mañaria: 18:00-20:00-21:00-22:00Mañaria-Durango (Madalena): 22:30-23:30

MAÑARIA2017 Maiatzaren

13tik 21era

Publizitatea 15

Page 24: Euskararen osasuna hobetzeko asmoz DURANGALDEKO ASTEKARIA 676. alea 2017ko maiatzaren 12a 15. urtea Lehior Elorriaga Argazkilaria: Lehior Elorriaga Euskararen osasuna hobetzeko asmoz

2017ko maiatzaren 12a, barikua | anboto16 Kultura

Ageda Ibarra gaztearen margolanak, Napozt tabernan

PINTURA I. E.Ageda Ibarra durangarraren olio-pinturen erakusketa dago, maiatzaren 31ra arte, Duran-goko Napozt tabernan ikusgai. Hamahiru urteko duranga-rrak egindako hamalau lanek osatzen dute bere lehenengo erakusketa hori.

Durangoko Kurutziaga margo akademian ikasten du Ibarrak, eta azken hiru urteetan han egindakoak di-ra erakusketako koadroak. Umetatik izan du marrazteko zaletasuna, eta oso motibatuta dago erakusketagaz. Oso es-kertuta dago tabernako zein akademiako arduradunei.

Rafael eta Salvador Amor aita-semeen ahots indartsuak izango dira entzungai, Durangon Plateruenean joko dute Rafael eta Salvador Amor kantautoreek, maiatzaren 18an, 21:00etan

MUSIKA I. E.Amor con amor. El padre, el hijo y el espíritu canto izenburuko emanaldia eskainiko dute Ra-fael Amorrek (Buenos Aires, 1948) eta Salvador Amor (Ma-dril, 1980) haren semeak, maia-tzaren 18an, 21:00etan, Duran-goko Plateruenean. Aita-seme kantautoreen ibilbideko kan-tak izango dira entzungai, Du-rangoko kafe antzokiko saioan.

Orain lau hamarkada ida-tzitako aldarrikapen letrak, zoritxarrez gaur egun oraindik ere zentzuz beterik daudenak, kantatuko ditu Rafael Amor ar-gentinarrak, Durangon.

Duela 40 urte No me llames extranjero diskoa kaleratu zue-netik aldarrikapena eta samur-tasuna eskaini izan ditu bere kontzertuetan Amor aitak. Po-litikoki konprometituriko kan-tautorearen sentsibilitatearen erakusle da Mercedes Sosa abes-lariagaz egin zuen Corazón libre

kantaren bertsio gogoangarria, besteak beste.

Katea ez da etenDatorren eguenean Durangoko Plateruenean eskainiko duen emanaldian Salvador semea-gaz jardungo da Rafael Amor: bi musikarien belaunaldietako

poesiak eta kantuak izango dira entzungai Amor aita-semeen ahotsean. Bakoitzak bere bide-tik, biek egin duten ibilbideko kantez osaturiko errepertorioa eskainiko dute Plateruenean.

Bakarka zein beste musika-ri batzuek lagunduta aritzen da Salvador Amor musikaria.

2010. urtean Rojo Cancionero y Banderas Rotas taldea sortu zuen Gabriel Ortega kideagaz, Madrilen. Belaunaldi desber-dinetako kanta aldarrikatzaile eta koprometitu ezagunen ber-tsioak eskaintzen dituzte Rojo Cancionero taldekoek euren kontzertuetan.

Rojo Cancionero taldean dihardu Salvador Amorrek; 40 urte baino gehiago daramatza Rafael Amorrek kantagintzan.

‘Koloretako munstroa’ ipuinetik sortutako obra, musika eskolanMusika eta antzerkia dira 5 urteko ikusleei zuzenduriko lanaren osagaiak

MUSIKA Itsaso EstebanAna Tere Maestro eta Eunate Zarrabeitia biolin irakasleen aspaldiko ideia gauzatu, eta Koloretako munstroa ipuinean oinarritutako ikuskizuna sortu

dute Durangoko Bartolome Er-tzilla musika eskolako ikasleek. Peru Magdalena idazle duran-garraren eta Haritza Rodriguez aktore zaldibartarraren lagun-tzagaz sortu dute ikuskizuna,

eta gaur egingo dute estreinal-dia. Durangoko eta Iurretako 5 urteko geletako umeentzat hiru emanaldi eskainiko dituzte, musika eskolako aretoan, gaur eta maiatzaren 17an. Gogotsu

daude sortzaileak ikuskizuna publikoari eskaintzeko. “Umeak ikusle zorrotzak dira, gustuko badute giro polita sortuko da, eta horrela ez bada, oso agerikoa izango da”, azpimarratu du Eu-nate Zarrabeitia irakasleak.

Haritza Rodriguez zaldibar-tarragaz, biolina, txeloa eta pianoa jotzen duten musika es-kolako hamahiru bat gazte izan-go dira oholtzan. Rodriguezek egingo du antzezpen lana, eta beragaz elkar eragiten eta zuze-neko musika jotzen arituko dira 13 eta 17 urte arteko musikariak. Gainera, emozioei lotutako ar-giztapen berezia izango du ohol-tzak ikuskizunerako.

Bost emozio“Koloretako munstroa ipuinean oinarrituriko bost emozio oina-rri hartuta Haritzak sorturiko antzezpena da ikuskizunaren haria”, azaldu du Peru Magdale-nak. “Ikuskizunagaz, eskoletan emozioen inguruan berba egin dezaten bidea ematen saiatu gara”, azaldu du Magdalenak. Emozio desberdinak identifika-tu eta berauek kudeatzen ikaste-ko proposamen pedagogiko bat ere izan gura du ikuskizunak.

“Bost emozio horiek iradoki-tzen dituzten musikak joko di-tuzte orkestrako kideek”, gehitu du Zarrabeitiak. “Ez ditugu oso ezagunak diren doinuak auke-ratu”, azaldu du biolin irakas-

leak errepertorioaz, “badaude parte batzuk eskolako ikasleek eurek sortutakoak, moldaketak dira beste batzuk...”.

Ikuskizunari forma ematera-koan oso ondo konpondu direla diote Magdalenak, Rodriguezek eta Zarrabeitiak. “Oso pozik gaude esperientzagaz, asko ika-si dugu elkarrengandik, heldu zein gazteek”, diote. “Oso pro-zesu aberasgarria izan da parte

hartu dugun guztiontzat; ikas-leek sortzaile profesionalekin lan egiteko aukera paregabea eduki dute, eta gauza asko ikas-teko aukera eskaini die sorkun-tza prozesuak”, esan du Zarra-beitiak. Oraingoan egin duten bezala, proiektuka lan egitea da Zarrabeitiaren ustez eskolan ikasitakoan sakontzeko modua.

Peru Magdalenaren jarraibideekin ibili dira, asteon, azken entseguak egiten.

Peru Magdalenaren eta Haritza Rodriguezen laguntzagaz sortu dute obra, musika eskolan

Rodriguezekin, biolina, txeloa eta pianoa jotzen duten musika eskolako 13 gazte izango dira oholtzan

Hamahiru urteko durangarrak egindako hamalau lanek osatzen dute erakusketa

Page 25: Euskararen osasuna hobetzeko asmoz DURANGALDEKO ASTEKARIA 676. alea 2017ko maiatzaren 12a 15. urtea Lehior Elorriaga Argazkilaria: Lehior Elorriaga Euskararen osasuna hobetzeko asmoz

2017ko maiatzaren 12a, barikua | anboto 17

Kirola

KIROLA Maialen ZuazubiskarGazte-gaztetatik futbolean jo-katzen du Itsasne Larruskain abadiñarrak. Egun, Elorrio Futbol Taldeko kapitaineta-ko bat da, eta denboraldi ho-netan Euskal Ligako pitxitxia izan da.

Denboraldi honetan emaku-mezkoen Euskal Ligan golik gehien egin dituen futbolaria zara. Zenbat gol sartu dituzu? 30 jardunalditan 26 gol sartu di-tut. Esan beharra dut gol horiek nik sartu ditudan arren, talde guztiarenak direla, denok egin baitugu gogor lan gol horiek lortzeko.

Lan gogor horrek emaitza onak eman dizkizuela esan daiteke, denboraldia lauga-rren postuan bukatzea lortu duzue eta. Espero ez genuen emaitza lortu dugu Euskal Ligako bigarren denboraldian. Gutako inork ere ez genuen espero horren au-rrean ibiltzea. Oraindik, maila honetan hasiberri batzuk baino ez gara. Baina, partiduz partidu joanda, gu baino hobeak diren taldeak menperatu ahal izan ditugu, eta denboraldia lauga-rren postuan bukatu dugu.

Zein izan da gakoa? Taldeko kide denak gara bat, oso ondo ezagutzen dugu elkar, eta horixe izan da Elorrioren gakoa. Gure taldearen izaera-ren parte da denok bat izatea, futbolari, entrenatzaile, staff tekniko... Ordu asko pasatzen ditugu denok elkarregaz, eta talde bat eratzea lortu dugu.

Euskal Ligan bigarren urtea daramazuen arren, mailara ohitu zaretela esan daiteke? Maila honetara ohitzea ez da erraza, partidu guztiak oso lehiakorrak eta zailak dira eta. Hala ere, kategoria oso poli-ta da. Hasieran, gure helburua mailari eustea zen, eta apur-ka-apurka gure burua onenen artean ikusi dugu, nahiz eta gu baino talde askoz hobeak egon.

Zuek baino talde hobeak dau-dela diozu behin eta berriz, baina duela urtebete hamar-garren egitetik laugarren egi-tera pasatu zarete. Horrela da, bai. Baina dena esan behar da; futbolean joka-tzen gu baino hobeak dira, bai liga lehen hiru postuetan bu-katu dutenak, Zarautz, Bizke-rre eta Oiartzun, bai gure azpi-tik gelditu den Leioa ere. Hala

ere, aurten ikusi ahal izan dugu Gontzal Arana entrenatzaileak arrazoia duela, eta intentsita-tean eta gogoan indarra jartzen badugu, irabazteko aukerak di-tugula. Denboraldi honetan, partiduz partidu hiru puntuen bila joan gara, eta horrek emai-tza onak ekarri dizkigu.

Euskal Ligatik bigarren mai-lara jauzia emateko moduan ikusten duzu taldea? Gaur egun ezinezkoa dela esan-go nuke. Mailaz talde bakarrak igotzen du, eta momentu hone-tan gu baino talde askoz hobeak daude. Hala ere, egia esan, due-la urte batzuk norbaitek esan izan balit Euskal Ligan joka-tzen egongo ginela, ez nion sine-tsi ere egingo.

Bestalde, azken urteetako zu-re bilakaerari erreparatuz, denboraldiz denboraldi hobe-tzen joan zaren kirolaria zara. Egia da azken urteotan dezen-te hobetu dudala. Futbolean jo-katzen hasi nintzenetik urtez urte hobetzen joan naiz, eta ho-rretan urte hauetako guztie-tako entrenatzaileek eragina izan dute, besteak beste, Ma-tias Gonzalezek, Tonik, Jon La-rrañagak, Mikel Arrubek, Ai-tor Azpitartek —egun gizonez-koen ohorezko mailan dabil— eta Gontzal Aranak. Baina, egia esan, hobekuntzarik handiena azken urteetan egin dut, eta ho-rretan Elorrion dugun staff tek-nikoak asko lagundu dit.

Zerbait berezia egin al dute oraingo taldekoek?Gontzalek, Mikelek eta lagun-tzaile lanetan ibiltzen den Mar-kelek oso ondo ezagutzen gai-tuzte. Gainera, entrenatzaileak konfiantza du gugan, eta hori ezinbestekoa da talde baten fun-tzionamendurako. Horrez gain, partiduak bukatutakoan egin dugun lanaren balorazioa egi-

ten du entrenatzaileak, eta hori ezinbestekoa da ikasteko.

Zure kirol ibilbideko urterik gehienak Elorrion egin ditu-zun arren, hasierako urteak ez zenituen bertan egin. Hamar bat urtegaz herriko tal-de txiki batean hasi nintzen fut-biton jokatzen, Traña-Matie-nan. Garai hartan, talde xume bat genuen, taldekide baten ai-ta zen gure entrenatzailea, eta ondo pasatzea genuen helburu. Ondoren, hamalau urte bete ni-tuenean taldez aldatzera behar-tuta nengoen, eta, orduan, ingu-ruko talde batera jo nuen. Aita-ren laguntzagaz nire kirol ibil-bideari jarraipena eman ahal izan nion, eta ordutik Elorrioko futbol taldean nabil.

Hamaika urtez, beraz, Elorrio-ko taldean zabiltza?Bai. Garai hartan zorteduna izan nintzen, baiezkoa eman zi-datelako. Hasieratik oso gustu-ra aritu naiz, eta bertan jarrai-tzea dut helburu. Etxeko parti-duetan zein kanpokoetan sor-tzen den giroa izugarria da. Elorriok zale bereziak ditu, eta partidu guztiak polit egiten di-tuzte. Hemendik denei eske-rrak ematea gustatuko litzaide-ke, eta jendea animatu egin gu-ra nuke gure partiduak ikuste-ra etortzeko, neskak batez ere. Partiduak ikusten hasi, eta nes-ka askok zelaian futbolean jo-katzen bukatu dute. Kirol polita da eta giro bikaina izaten dugu.

Athleticen emakumezkoen talde gazteagaz partidu ba-tzuetan ere aritu ei zinen.Gazte mailan urtebete egin nuen Athleticen. Lagunarteko partiduak jokatzen genituen. Esperientzia moduan urte posi-tiboa izan zen, baina, egia esan, garai hartan lagunekin futbo-lean jokatuz ondo pasatzea bai-no ez nuen helburu.

Itsasne Larruskain Elorrio Futbol Taldeko kapitainetako bat.

Itsasne Larruskain Antxia | Elorrio Futbol Taldea | Abadiño, 1992

Mailara ohitzea ez da erraza. Partidu guztiak oso lehiakorrak eta zailak dira”

Elorriok zale bereziak ditu, eta partidu guztiak polit egiten dituzte”

“Denok gara bat, ondo ezagutzen dugu elkar, eta horixe da Elorrioren gakoa”Euskal Ligako pitxitxia da Larruskain; denboraldi honetan 26 gol sartu ditu abadiñarrak

Page 26: Euskararen osasuna hobetzeko asmoz DURANGALDEKO ASTEKARIA 676. alea 2017ko maiatzaren 12a 15. urtea Lehior Elorriaga Argazkilaria: Lehior Elorriaga Euskararen osasuna hobetzeko asmoz

2017ko maiatzaren 12a, barikua | anboto18 Kirola

ADITUAREN TXOKOA

Zinez zenbaki biribila. Hogei-ta hamar urtera heltzearekin bat, heldutasunean garela dioskue. Urteak aurrera joan ahala, eskarmentua hartu eta horretaz baliatzen gara hainbat eta hainbat erabaki hartzeko tenorean. Zirt edo zart egiteko garaia izaten da sarritan. Adin horretara iritsi da Emakumeen Euskal Bira. Euskal Herrian egiten den emakumeen txirrindulari las-terketa zaharrena eta Euro-pako zaharrenetakoa. Urrun gelditzen da 1987. urtea.

Zoritxarrez, ordutik ez dira gauzak asko aldatu ema-kumeentzat. Gizarteak ez du behar besteko aurrerape-nik egin berdintasunean eta parekidetasunean. Emaku-meen kirolak urratsak egin ditu, baina oraindik ez du merezitako oihartzunik lor-tu. Gizonezkoen beste pres-tatu arren, ordaina herena baino gutxiago izaten da. Ho-rren errudunak hedabideak eta kazetariok ere bagara. Mea Culpa oihukatu beha-rrean gara ozenki. Merezi eta behar duen laguntza guz-tia eman behar diogu, bere garaian Iurretako Txirrin-dulari Elkarteak hartutako erabaki ausartari. Munduko txirrindulari onenak gure errepideetan bertatik ber-tara ikusteko aukera gutxi izaten ditugu. Datorren as-tean, gure Itzuliaren lekuko izango gara. Izarren distira inoiz baino indartsuagoa izango da. Van Vleuten, As-leigh Moolman-Pasio eta San-testeban gure etxean izango dira. World Tourra amets, bertan dugun altxorra zain-du, ureztatu eta sustatu beha-rra daukagu. Nork egingo du bestela?

Hogeita hamar

ALFONTSO ARROIO ETBko kirol kazetaria

San Juan Momoitiorako igoerari eutsiko diote aurtengo Durangoko Klasikoan Iaz egindako apustuaren balorazio positiboa egiten dute antolatzaileek, eta igoera errepikatuko dute

TXIRRINDULARITZA J. DerteanoIaz Durango-Durango Emaku-meen Saria klasikoko ibilbidean Garaiko San Juan Momitiorako igoera gehitu zuten. Bide bazte-rrak ikuslez bete ziren, txirrin-

dulariak bizikletan aldapan gora oker-oker eginda ikusteko. Ikuskizun handia eskaini zuen igoera izan zen, eta aurten erre-pikatzea erabaki dute Duran-guesa elkarteko antolatzaileek.

Juan Mari Balierren oroime-nezko klasikoa 15:00etan hasiko da, martitzenean, Ezkurdin, eta toki berean izango du amaiera, Annemiek Van Vleuten faborito nagusia dela.

Bira hasiko daKlasikoaren biharamunean, eguaztenean, Emakumeen Bira hasiko da Iurretan. 16:00etan ha-sita, Durangaldeko hainbat he-rri (Abadiño, Atxondo, Elorrio, Berriz eta Zornotza) zeharkatu-ko ditu lehenengo etapak.

UCI mailako 19 taldeetako bat eskualdekoa da: Bizkaia-Duran-go. Agurtzane Elorriagak zuzen-dutako taldeak Mavi Garciaren-tzat lan egingo du. Iaz 17. tokian amaitu zuen, eta aurten hamar onenen artean sartzen saiatuko dira. Aurtengo ibilbidea Palma-ko txirrindulariaren dohainen-tzat egokia dela uste dute. Etapa garaipenetarako, Lorea Llamas da beste aukera bat. Joan zen asteburuan Emakumeen Aiz-tondo Sari Nagusia irabazi zuen katalanak eta aldapan gora ondo moldatzen da.

Txirrindulariak iazko klasikoan, San Juan Momoitiora daraman aldapan gora. M.Zuazubiskar

Munduko txapelketa bigarren tokian hasi du Alain Arrizabalagak2011tik erretiratuta zegoen, lesio bategatik, eta ezusteko itzulera izan du

URETAKO MOTORRA J. D.Alain Arrizabalaga ate nagusi-tik itzuli da uretako motorren munduko txapelketara. 2009ko txapeldunak lehia albo batera utzita zuen orain bost urte izan-

dako lesio bategatik. Baina ure-tako motorraren gainean akro-baziak egiteko abileziari bere horretan eusten diola erakutsi zuen joan zen asteburuan Fran-tzian hasi zen munduko txapel-

ketan. Bigarren tokian amaitu zuen, aurreikuspenak apurtu-ta. “Entrenamendu saioetan ondo ikusi nuen neure burua, eta horrek konfiantza eman zi-dan. Seigarren edo bosgarren tokian geratu nintekeela uste nuen, baina ez nuen itxaroten bigarren amaitzea”, adierazi du kirolari abadiñarrak.

Munduko txapelketa lau pro-bek osatzen dute: Portugalgoa, Amerikako Estatu Batuetakoa eta Brasilgoa falta dira. Portu-galgoa maiatzaren 19tik 21erako asteburuan izango da. Proba hori Europako txapelketako azkena ere izango da, eta Arriza-balaga bigarren doa.

Alain Arrizabalaga, Frantziako lorpena ospatzen.

Konarek brontzea Espainiako txapelketan

JUDOA J.D. Durango Judo Taldeko Deniba Konarek brontzezko domina kolkoratu du gazteen mailako Espainiako txapelketan. Fi-

nalerdietan, lehenago beste torneo batean menderatua zuen aurkari batek kanporatu zuen. Ondoren, nagusitasu-nez gailendu zen brontzerako borrokaldian. Ainhoa Alonso taldekideak lehenengoz parte hartu zuen txapelketan.

DENIBA

KONARE

Page 27: Euskararen osasuna hobetzeko asmoz DURANGALDEKO ASTEKARIA 676. alea 2017ko maiatzaren 12a 15. urtea Lehior Elorriaga Argazkilaria: Lehior Elorriaga Euskararen osasuna hobetzeko asmoz

2017ko maiatzaren 12a, barikua | anboto Publizitatea 19

DEKORAZIOA

GREMIOEN GIDAITURGINTZA

GARBIKETA ZURGINTZA

Profesionalik onenak zure zerbitzura!

Page 28: Euskararen osasuna hobetzeko asmoz DURANGALDEKO ASTEKARIA 676. alea 2017ko maiatzaren 12a 15. urtea Lehior Elorriaga Argazkilaria: Lehior Elorriaga Euskararen osasuna hobetzeko asmoz

2017ko maiatzaren 12a, barikua | anboto20 Kirola

AGENDA

FUTBOLA

OHOREZKO MAILA (gizonak)

Iurretako - Zaldua· Zapatuan, 17:00etan, Larrakozelaian.

MAILA GORENA (gizonak)

Abadiño - Begoña· Zapatuan, 16:00etan, Astolan.

ARETO FUTBOLA

HIRUGARREN MAILA (gizonak)

Sasikoa Durango - Bilbo· Domekan, 12:00etan, Landako kiroldegian.

MAILA GORENA (gizonak)

Abadiñoko Gaztetxie - Betiortziri · Zapatuan, 17:00etan, Traña-Matienako kiroldegian.

LEHENENGO ERREGIONALA (gizonak)

Elorrixo Txiki - Pozgarri Adarve · Zapatuan, 16:00etan, Elorrioko kiroldegian.

LEHEN ERREGIONALA (emakumeak)

Sasikoa Durango - Atxurre Bakio · Barikuan, 20:30ean, Landako kiroldegian.

Elorrioko Buskantza - Otxartabe · Zapatuan, 18:00etan, Elorrioko kiroldegian.

SASKIBALOIA

ERREGIONALA MAILA (gizonak)

Julza Zaldua - Salleko· Zapatuan, 17:00etan, Zaldibarko kiroldegian.

Zornotza - Erandio · Zapatuan, 20:00etan, Ixerbekoa kiroldegian.

PILOTA

BIHARKO IZARRAK TXAPELKETA

- Salaberria - O.Etxebarria / Espinal - Zezeaga- Garcia - Olaizola / Alberdi - Sarasa· Eguenean, 21:15ean, Mallabiko pilotalekuan.

PROFESIONALETAKO JAIALDIA ZALDIBARREN

- Esteban - Erostarbe / Elordi - Irusta- Altuna - Martija / Ezkurdia - ZabaletaBarikuan, 21:30ean, Zaldibarko pilotalekuan.

BIZKAIAKO HERRI ARTEKO TXAPELKETA

- Iurreta - SestaoBarikuan, 19:00etan, Iurretako pilotalekuan.

MASTER KAIOLA

- Yuste - Biain // Uribe-Barturen // Gartzia - Artola // Irazustabarrena - LandaluzeBarikuan, 18:00etan, Zornotzako pilotalekuan.

“Nahiago dut futbola orain maila onean nagoela utzi, eta ez ezinean nabilenean”Amorebietak mailari eutsita beste lasaitasun bategaz hartuko du erretiroa Mikel Muniozgurenek

FUTBOLA J. DerteanoAmorebieta futbol taldeak Biga-rren B Mailan mantentzea lortu du. Logroñes 1-0 menderatuta, denboraldi osoko sufrimenduak amaiera ona izan du jokalari eta zaleentzat. Esaterako, taldean bost urte eman dituen Mikel Muniozguren jokalariak (1983, Deba) beste lasaitasun bategaz eskegiko ditu botak hurrengo asteburuan. 15 urteko ibilbidea-ren ostean, futbola utziko du.

Amorebietaren denboraldia bitan banatu daiteke. Panora-ma beltzagaz heldu zen azken hamar jardunaldietara. Azken txanpa, ordea, bikaina izan da: zortzi garaipen eta porrot baka-rra. Jokamoldea egokitu izana da joera aldaketa horren arra-zoietako bat. “Hasieran baloia jokatuz ateratzea zen helburua. Horrek bere arriskua du eta ate-tik gertu egindako akatsak ga-resti ordaindu ditugu. Otsail in-guruan estiloa apur bat moldatu eta zuzenago edo errazago joka-tzen hasi ginen, akats gutxiago egiten genituen, eta harrezkero gauzak hobeto joan dira”, gogo-ratu du Muniozgurenek.

Amorebietan aurtengoa bai-no urte hobeak bizi izan ditu

Muniozgurenek. Bigarren A Mailarako play offa jokatu zue-nean, bere ibilbideko golik ikus-garriena sartu zuen, zaleek oraindino ondo gogoratuko dutena: atezainak luze jotako baloia beste area ertzean eror-tzera zihoan, eta Muniozgure-nek botea egin orduko jo zuen baloia, atezainari buru gainetik pasatuz. Baloiak atetik aterako bidea egin zuen, lurrik ukitu gabe. Debako jokalariak 33 ur-

te ditu, eta futbola uzteko une aproposa dela uste du. “Familia, lana, futbola… dena pilatzen da. Denera eta ezertara ere ez, ho-rrela zaude batzuetan. Gainera, nahiago dut futbola oraindik on-do nabilela utzi, eta ez ezinean nabilenean”.

Muniozgurenek aspaldiko lo-tura du Durangaldeagaz. Amo-rebietaren aurretik Durangoko Kulturalean ibili zen, denbo-raldi bitan. “Durangon urte bi

oso onak eman nituen hegalean jokatuta. Lehenengoan zazpi gol egin nituen. Bigarrenean play offetara sailkatu ginen, eta nire ibilbidean golik gehien sartu dudan denboraldia izan zen, 14 golekin”, adierazi du jokalariak.

Aurten ere igoera fasera sail-katzeko zorian dago Durangoko taldea. Azken jardunaldiaren faltan laugarren dago. Bihar, 18:00etan, jokoan ezer ez duen Soduperen zelaian jokatuko du.

Futbol ibilbideko zazpi denboraldi Amorebietan eta Durangoko Kulturalean egin ditu Debako jokalariak.

Mendian parekorik ez duten korrikalariak Silvia Trigueros eta Oihana Azkorbebeitia garaipenak pilatzen dabiltza mendiko probetan

KORRIKA J. D.Oihana Azkorbebeitia eta Sil-via Trigueros abadiñarrak goi mailan dabiltza aurten. Azkor-bebeitiak mendi lasterketen Euskal Herriko txapelketa ira-bazi zuen joan zen asteburuan, Kanpezun (Araba). Ander Ge-rrikaetxebarria eta Xabier Itur-

be zornotzarrak ere txapeldun izan ziren, promesetan eta ju-niorretan, hurrenez hurren.

Trigueros Basque Ultra Trai-lean nagusitu zen. Hogei ordu pasatxoan osatu zituen Gasteiz eta Iruñea arteko 130 kilome-troak. Zirkuitu honetan lehiatu diren proba biak irabazi ditu.

Silvia Trigueros Ultra Trailean. Azkorbebeitia Kanpezun.

Durango Kirol Taldea lehen mailara igo da Hamar espezialitatetan onenak izanda igo dira

ATLETISMOA J. D.Atletismo kluben arteko Euska-diko txapelketak jokatu zituz-ten joan zen asteburuan. Gizo-netan Durango Kirol Taldeak bigarren mailatik lehenengo mailarako igoera lortu zuen. Kofi Darko, David Rua, Javier Fontaneda, Abdel El Arbaoui, Eneko Lanbarri, Roberto Gar-cia, Alex Cuesta, Damian Ares eta Alvaro Dominguez onenak

izan ziren, nor bere espezialita-tean. Erreleboko lasterketa ere irabazi zuen DKTk.

Bidezabal EspainiakoanAsteburu honetan junior mai-lako Espainiako Txapelketa jo-katuko dute. Bidezabal da par-te-hartzaileetako bat. Junior mailako zortzi talderik onenen artean dago Durangoko atletis-mo taldea.

Page 29: Euskararen osasuna hobetzeko asmoz DURANGALDEKO ASTEKARIA 676. alea 2017ko maiatzaren 12a 15. urtea Lehior Elorriaga Argazkilaria: Lehior Elorriaga Euskararen osasuna hobetzeko asmoz

2017ko maiatzaren 12a, barikua | anboto 21

HigiezinakETXEBIZITZAK

SALDU

Aramaio. Baserri etxea. Aukera asko.140m2 handitu daiteke. 3000 m2-kolur eremua. Eguzkitsua, UrkiolakoParke Naturalaren ikuspegi zoragarriak. Hiru hiriburuetatik hurbil.Tel.: 669 064 788.

Berriz. Etxe ederra herri barruan,kiroldegiaren eta eskolaren aurrean.Oso eguzkitsua da, eta bista zoragarriak ditu! Ia amaituta dago.Sukaldea, jangela, egongela, 5 logela,3 bainugela, 2 kotxerentzako garajea,eta argitasun handia duen espaziohandi bat, txoko edo lan egiteko gunegisa erabiltzeko modukoa. Aukera osoona! Tel.: 651-34 80 08.

Zornotza. 3 logela, egongela 1,sukaldea, 2 bainugela, ganbara,balkoia, gasoil berogailua eta teilatuberria. 345 m2-ko lursailarekin. Aukera paregabea! Tel.: 695 70 18 58.

Durangaldea. Lekeitioko Alde Zaharrean, 70 metro karratuko duplex-a salgai. Eraberritua. Portutik eta hondartzatik oso hurbil.Udako hilabeteetarako alokatzen da. Tel.: 656-73 52 04 (Aitor) .

ERRENTAN EMAN

Berriz. Pisua alokatzen da Berrizen,eskola aurrean. Tel.: 646-69 19 54.

Berriz. Hiru logelako etxebizitza alokagai Berrizen. Tel.: 661-45 79 58

Durango. Pisua alokatzen daArtekalen (Durango). Argitsua etamerkea. Tel.: 656-41 66 85.

OPORRETAKO ETXEBIZITZAK

ERRENTAN EMAN

Durangaldea. Calpen apartamentuaalokatzen dut. Bi logela, egongela,sukaldea, komuna eta terraza. Lau pertsonentzako aproposa. Hondartzatik 100 metrotara. Tel.: 655-74 57 97

GARAJE / TRASTEROAK

ERRENTAN EMAN

Durango. J. M. Altuna kalean, Ibaizabal inguruan garaje irekiaalokatzen da. Garajeaan autoa errazsartzeko eta plaza erraza kotxeaaparkatzeko. Kontaktatu whatsappbidez mesedez 679-18 52 22.

Lana - negozioakLAN ESKARIAK

OSTALARITZA

Durangaldea. Lan bila nabil eta Durangaldean zenbait lanetan aritzekoprest nago: dendako arreta zerbitzua,tabernan, haurren zaintzan... Pertsonalangilea eta arduratsua naiz. Informazio gehiagorako deitu edoidatzi lasai 628 61 40 34 zenbakira.

Durangaldea. Lan bila nabilsukaldari-laguntzaile moduan. Tel.: 655-85 79 95.

Durangaldea. Arratsalde edota aste-buruetarako (udan edozein egunetan)lan bila nabil tabernetan. Neska euskalduna, ikasteko eta zerbitzu onaemateko prest. Tel.: 619 89 31 85.

Durangaldea. Lan bila nabilsukaldari laguntzaile moduan. Tel.: 655-85 79 95.

ETXEKO LANAK

Durangaldea. Lan bila nabil ordukaetxeko garbiketa egiten; baita tabernetan ere. Sukaldari-laguntzailemoduan ere aritzeko prest. Tel.: 633-62 40 94.

PERTSONAK ZAINDU

Durango. Lan bila nabil pertsona nagusiak edo umeak zaintzen. Baitagarbiketan ere. Lanaldi osoan edo erdian lan egiteko prest. Tel.: 632-25 31 01.

Durangaldea. Lan bila nabil barnekolangile moduan edo orduka pertsonanagusiak zaintzen. Garbiketan aritzekoere prest nago. Tel.: 631-69 80 95 .

Durangaldea. Lan bila nabil. Eskarmentua dut pertsona nagusiaketa umeak zaintzen, ospitalekozaintza-lanak egiten eta garbiketa lanetan. Tel.: 600-88 05 87.

Durangaldea. Lan bila nabil. Eskarmentua dut pertsona nagusiaketa umeak zaintzen, ospitaleko zaintzalanak egiten eta garbiketa lanetan.Tel.: 663-51 37 21.

Durangaldea. Lan bila nabil. Eskarmentua dut pertsona nagusiaketa umeak zaintzen, ospitalekozaintza-lanak egiten eta garbiketa lanetan. Tel.: 697-31 33 58.

Durangaldea. Lan bila nabil pertsona nagusiak zaintzen, baserrietako lanak egiten edo tabernetako garbiketa egiten. Tel.: 603-15 82 80.

Durangaldea. Lan bila nabil pertsona nagusiak zaintzen. Kanpokozein barneko langile moduan. Tel.: 612-43 30 71.

Durangaldea. Lan bila nabil pertsona nagusiak zein umeakzaintzen. Garbiketan aritzeko ereprest. Kanpoko zein barneko langilea,orduka aritzeko prest. Tel.: 631-20 44 78.

Durangaldea. Lan bila nabil pertsona nagusiak edo umeakzaintzen. Orduka, goizez edo13:00etatik 17:00etara lan egitekoprest. Tel.: 632-61 98 47.

Durangaldea. Lan bila nabil barnekolangile moduan pertsona nagusiak

zein umeak zaintzen. Baita garbiketanere. Tel.: 631-45 14 46.

Durangaldea. Lan bila nabil asteburuetan eta gauez. Tel.: 632-03 27 98.

Durangaldea. Lan bila nabil kanpokolangile moduan edo orduka. Tel.: 632-95 90 93.

Durangaldea. Lan bila nabil pertsona nagusiak zaintzen, orduka,goizez zein arratsaldez. Tel.: 632-61 98 47.

Durangaldea. Pertsona nagusiakzaintzen ditut. Kanpoko zein barnekolangilea. Tel.: 689-27 36 61.

Durangaldea. Lan bila nabil pertsona nagusiak zein umeakzaintzen, garbiketan, etxeko lanakegiten... Esperientziadun kanpokolangilea. Tel.: 622-41 75 28.

Durangaldea. Pertsona nagusiakzaintzen ditut eta garbiketan ere aritzen naiz. Orduka, lanaldi osoan,lanaldi erdian edo gauez lan egitekoprest. Tel.: 632-24 93 18.

Durangaldea. Pertsona nagusiakzaintzen ditut. Horrez gain, garbiketanere aritzen naiz. tel.: 663-51 37 21

Durangaldea. Pertsona nagusiakzaintzen ditut. Horrez gain, garbiketanere aritzen naiz. Tel.: 600-88 05 87.

Durangaldea. Pertsona nagusiakzaintzen ditut (gizonezkoak). Horrezgain, garbiketan ere aritzen naiz. Tel.: 634-26 55 31.

Durangaldea. Lan bila nabil pertsona nagusiak zaintzen zein garbiketan. Kanpoko zein barnekolangilea. Esperientziaduna eta erreferentzia onekin. Tel.: 602-86 43 76.

Durangaldea. Lan bila nabil pertsona nagusiak zein umeakzaintzen, baita garbiketa lanetan ere.Orduka edo kanpoko langile moduanaritzeko prest. Erreferentziak ditut.Tel.: 631-69 80 95.

Durangaldea. Lan bila nabil etxeakgarbitzen, umeak zein nagusiakzaintzen. Barneko langile moduan edoorduka. Tel.: 673-38 84 16.

Durangaldea. Lan bila nabil nagusiak edo umeak zaintzen.Barneko langile moduan, gauetan zeinorduka. Tel.: 631-02 90 87.

Durangaldea. Garbiketa lanak egiteko eta pertsona nagusiak etaumeak zaintzeko prest nago. Tel.: 612-55 58 67.

Durangaldea. Nagusiak zaintzen lanegin nahi nuke. Orduka, gauetan edoasteburuetan lan egiteko prest. Tel.: 632-03 27 98.

Durangaldea. Neska arduratsua lanbila pertsona nagusiak zaintzen.Barneko langile moduan. Tel.: 632-23 07 84.

Durangaldea. Lan bila nabil nagusiak edo umeak zaintzen.Barneko, kanpoko zein ordukakolangilea. Tel.: 632-29 15 39.

Durangaldea. Lan bila nabil pertsona nagusiak edo umeakzaintzen. Tel.: 631-09 45 84 (Leo).

Durangaldea. Mutil arduratsua lan bila. Eskarmentuduna pertsonanagusiak eta umeak zaintzen, ospitaleko zaintza-lanak egiten, garbiketa lanetan eta igeltsero-laguntzaile moduan. Tel.: 634-26 55 31.

Durangaldea. Eskarmentudun pertsona lan bila pertsona nagusiakzaintzen. Orduka, barneko edo kanpoko langile moduan. Tel.: 655-85 79 95.

Durangaldea. Lan bila nabil barnekolangile moduan pertsona nagusiakzaintzen. Eskarmentuduna. Tel.: 632-23 07 84.

Durangaldea. Lan bila nabil pertsona nagusiak zein umeakzaintzen. Baita garbiketan eta ostalaritzan ere. Lanaldi erdian, osoan edo orduka lan egiteko prest.Tel.: 632-64 19 37.

Durangaldea. Lan bila nabil pertsona nagusiak zaintzen, berehalalanean hasteko prest. Kanpoko zeinbarneko langilea. Tel.: 631-22 37 92.

Durangaldea. Lan bila nabil umeakedo nagusiak zaintzen. Kanpoko,barneko zein ordukako langile moduan. Erreferentziak ditut. Tel.: 622-95 74 59.

Durangaldea. Lan bila nabil pertsona nagusiak edo umeakzaintzen. Baita garbiketan ere. Lanaldiosoan edo erdian lan egiteko prest.Tel.: 620-80 52 97.

Durangaldea. Lan bila nabil pertsona nagusiak zaintzen. Barnekozein kanpoko langile moduan. Tel.: 944-07 16 05.

Durangaldea. Lan bila nabil nagusiak edo umeak zaintzen. Kanpoko zein barneko langile moduan.Tel.: 612-43 30 71.

IRAKASKUNTZA

Otxandio. DBH eta LHko irakasgaietarako klase partikularrakematen dira, Otxandion. Hala ere,mugitzeko arazorik ez dut. Tel.: 619 89 31 85.

GAINERAKOAK

Durangaldea. Mota guztietako margalori lanak egiten ditut

etxebizitza, lonja eta garajeetan:bernizadura, horma eta sabaiberdintzeak, gotelea kentzeko lanaketa papereztatzea. Eskatu iezadazuaurrekontua inongo konpromiso barik.Tel.: 631-17 39 55.

Durangaldea. Neska gazte euskalduna udarako lan bila dabil, uztail eta abuzturako; tabernan zerbitzari gisa, umeak zaintzen, etxeko lanetan... Azkar ikasten dut etakontratua adosteko prest egongonintzateke. Deitu konpromisorik gabe:688 63 95 47.

LAN ESKAINTZAK

OSTALARITZA

Durangaldea. Ostalaritzako negoziobaterako langileak behar ditugu: zerbitzariak eta sukaldaria. Bidali curriculuma (argazkiarekin) [email protected] helbidera.Tel.: 610 41 55 11.

DenetarikSALDU / EROSI

Ardiak. 3 urteko ahari latxa, ardilatxa eta bildotsak salgai. Deitu konpromisorik gabe. Tel.: 94 621 82 57.

Ardiak salgai. Ardiak salgai. Tel.: 630 28 74 58.

Astoak salgai.. 4 urteko asto arraeta sei hilabeteko asto arra salgai (Durangaldea). Tel.: 630 28 74 58.

Egurrezko gurdia. Idi parearenegurrezko gurdia salgai. Egoera oneaneta azken matrikulazioa 1965ean.1.200 euro, negoziagarriak. Argazkiakwhatsapp bidez. Tel.: 633 66 64 92.

GAINERAKOAKArtzain txakur iletsuarentzat arbila. Artzain txakur iletsu emeakkumeak izan ditzan, arraza bereko arlasai baten bila nabil. Trukean, kumebat. Argazkiak whatsapp bidez. Tel.: 675 70 09 08.

Ortua behar da. Lur zatitxo batbehar da ortua egiteko. Javi. Tel.: 653 71 24 67

Familia - etxeaHAURREN TXOKOA, OSAGARRIAK

SALDU

Croozer etxeko kid1 jarlekua. Euritarako burbuila eta 2. bizikleta batilotzeko tresna estrarekin. Arrosakolorekoa. 350 euro. Tel.: 688-60 11 29.

Weeride bizikleta jarlekua.Weeride bizikleta jarlekua: umea nagu-siaren aurrean eramateko jarlekua,frontala eta barra estrarekin bestebizikleta batean erabili ahal izateko.100 euro. Tel.: 688-60 11 29.

Page 30: Euskararen osasuna hobetzeko asmoz DURANGALDEKO ASTEKARIA 676. alea 2017ko maiatzaren 12a 15. urtea Lehior Elorriaga Argazkilaria: Lehior Elorriaga Euskararen osasuna hobetzeko asmoz

2017ko maiatzaren 12a, barikua | anboto22

ANBOTOko agendan ezer iragarri gura baduzu, idatzi [email protected]

helbidera edo deitu 946 232 523 telefonora, eguazten eguerdia baino lehen.

AGENDA Maiatzaren 12an, 21:00etan, Zornotza Aretoan

ElektraChapitó antzerki talde lisboarraren obra izango da ikusgai, gaur, 21:00etan, Zornotza Aretoan. Tragedia grekoaren beraien bertsioa egingo dute Chapitó taldeko Jorge Cruz, Nádia Santos eta Tiago Viegas aktoreek antzerki fisikoa eta komedia baliatuz.

:: BERRIZ KULTUR ETXEARosalie Blum• barikua 12: 22:00 • domeka 14: 19:00

:: DURANGO ZUGAZAAlien. Convenant • barikua 12: 19:30-22:00 • zapatua 13: 17:00-19:30-22:30 • domeka 14: 18:00-20:30 • astelehena 15: 18:30-21:00 • martitzena 16: 20:00 • eguaztena 17: 20:00

El jugador de ajedrez• barikua 12: 19:30-22:00 • zapatua 13: 19:00-22:00 • domeka 14: 18:30-20:30 • astelehena 15: 18:30-21:00 • martitzena 16: 20:00 • eguaztena 17: 20:00

Z. La ciudad perdida• barikua 12: 19:00-22:00 • zapatua 13: 19:00-22:00 • domeka 14: 20:30 • astelehena 15: 18:30-21:00 • martitzena 16: 20:00 • eguaztena 17: 20:00

Richard la cigueña• zapatua 13: 17:00 • domeka 14: 16:30-18:30

Ardiak eta otsoak• zapatua 13: 17:00 • domeka 14: 16:30

:: ELORRIO ARRIOLALa profesora• zapatua 13: 22:00 • domeka 14: 20:00 • astelehena 15: 20:00

:: ZORNOTZA ARETOAUn italiano en Noruega• zapatua 13: 19:30-22:00 • astelehena 15: 20:15

Maravillosa familia en Tokio• zapatua 19: 20:15

Berbaldia

:: ELORRIO

MAIATZAREN 12an

19:00etan, Ivan Forero (exiliatu politikoa eta CEAReko kidea), Kolonbiako bake prozesuaz, Iturrin.

MAIATZAREN 16an

19:00etan, Josep Pámies, elikadura eta osasun burujabetzaz, Arriolan.

MAIATZAREN 17an

19:00etan, Mayte Gamo (CEAReko psikologoa eta Ines Echave-Sustaeta abokatua), Errefuxiatuen egoeraz, Iturrin.

:: DURANGO

MAIATZAREN 18an

19:00etan, Maite Iris García-Colladoren ‘Erdi Aroko herrixkak Euskal Herrian: gaur egungo landa-paisaien jatorrietako bat’, Museoan.

:: MAÑARIA

MAIATZAREN 16an

19:00etan, Toti Martinez de Lezearen ‘ENDA: euskal epika -historia- mitologia (ele bitan)’ berbaldia, liburutegi zaharrean.

MAIATZAREN 17an

19:00etan, Alberto Iñurrategiren ‘Porrotaren alde’, liburutegi zaharrean.

Erakusketa

:: DURANGO

MAIATZEAN ZEHAR

Ageda Ibarraren margolanak, Napozt tabernan.

Helena Azkarraga Urizarren ‘Bertan’, Arteka liburu-dendan.

EKAINAREN 4ra arte

‘Picasso, Durangotik Guernicara’, Museoan.

EKAINAREN 11ra arte

‘Kanpai joka’ erakusketa, Museoan.

:: ELORRIO

MAIATZAREN 31ra arte

Santiago Yanizen ‘Bizkaia, izadi sublimea’, Iturrin.

:: ZORNOTZA

MAIATZEAN

Dantza jantzien erakusketa, Zelaieta zentroan.

Musika

:: DURANGO

MAIATZAREN 12an

21:30ean, Jam Session, Plateruenean.

MAIATZAREN 18an

21:00etan, Rafael eta Salvador Amor, Plateruenean.

MAIATZAREN 19an

22:00etan, Maider + Iratxe Mugire, Plateruenean.

:: ELORRIO

MAIATZAREN 12an

22:30ean, Pow Pow Pows + What a Band, Gaztetxean.

MAIATZAREN 13an

20:00etan, Kepa Junketa eta Sorginak, Arriolan.

MAIATZAREN 19an

22:30ean, Temp + Han, Ateneoan.

:: MAÑARIA

MAIATZAREN 19an

20:30ean, Bermeoko Abesbatza + Durangoko Orfeoia + Mañariko Kirikiño Abesbatza, Andra Marian.

:: ZORNOTZA

MAIATZAREN 13an

20:00etan, Gani Mirzo, Neila Bembey eta Juan José Barreda, Garitondoko Sam Isidro baselizan. Eleizetan.

MAIATZAREN 14an

12:15ean, Zaruk bikotea, Bernagoitiko San Migel baselizan. Eleizetan.

Antzerkia

:: BERRIZ

MAIATZAREN 17an

20:00etan, Barro Rojo, Kultur Etxean.

:: DURANGO

MAIATZAREN 13an

20:00etan, Último tren a Treblinka, San Agustin kulturgunean.

MAIATZAREN 19an

22:00etan, Kurutziaga ikastolako taldearen ‘Ikus ezinak’, San Agustin kulturgunean.

:: ELORRIO

MAIATZAREN 12an

20:00etan, Amour, Arriolan.

:: ZORNOTZA

MAIATZAREN 12an

21:00etan, Elektra, Zornotza Aretoan.

MAIATZAREN 14an

17:00etan, Zugan Ni jaialdia, Zornotza Aretoan.

Jaiak

:: ABADIÑO (San Trokaz)

MAIATZAREN 12an

17:00etan, umeentzako tailerrak, Txanporta plazan.

20:00etan, Gerbasen kalejira txistulariekin eta dantzarien ekitaldia, San Trokaz plazan.

MAIATZAREN 13an

11:00etan, haur eta gaztetxoendako bizikleta martxa, Txanporta plazan hasita. Ostean, bizikleta ginkana.

12:30ean, pedalik gabeko bizikleta proba, Txanporta plazan.

17:00etan, San Trokaz gomazko paleta txapelketako finala, Tornosolo trinketean.17:30ean, omenaldia 2007an jaiotako umeei.19:00etan, Tio Teronen semeak taldea, Ferialekuan.20:30ean, Tortilla festa.22:30ean, DJ Patri, Txanporta plazan.

MAIATZAREN 14an11:00etan, kadete mailako txirrindulari lasterketa.16:30ean, San Trokaz eskuz binaka txapelketako finala, Tornosolo trinketean.18:00etan, disko festa, probalekuan.18:30ean, kalejira Eonian elektrotxarangagaz.

:: ELORRIO (Umeen euskal jaia)

MAIATZAREN 14an11:00etan, dantzariak kiroldegian elkartuko dira. 12:30ean, kalejira eta Elorrioko umeen dantza, plazan.13:30ean, trikipoteoa.14:30ean, bazkaria.16:15ean, ume dantzariak plazan elkartuko dira.17:00etan, alarde nagusia, plazan.

Lehiaketa

:: BERRIZ

MAIATZAREN 13an

09:00etan, XVIII. Kaleko pintura lehiaketaren hasiera, Kultur Etxean.

:: ELORRIO

MAIATZAREN 31ra arte

Ferixa Nausiko jaiak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa. Udalaren webgunean daude lehiaketako oinarriak ikusgai.

:: ZALDIBAR

MAIATZAREN 26ra arte

Zaldibarko jaiak iragarriko dituen kartela hautatzeko lehiaketa. Udaletxeko bulegoetan aurkeztu behar dira lanak. Udalaren webgunean daude lehiaketaren oinarriak.

Dokumentala

:: ZALDIBAR

MAIATZAREN 17an18:30ean, Arrakalak dokumentalaren emanaldia eta solasaldia, Gaztetxean.

Page 31: Euskararen osasuna hobetzeko asmoz DURANGALDEKO ASTEKARIA 676. alea 2017ko maiatzaren 12a 15. urtea Lehior Elorriaga Argazkilaria: Lehior Elorriaga Euskararen osasuna hobetzeko asmoz

2017ko maiatzaren 12a, barikua | anboto

BOTIKAK

BARIKUA, 12 · 09:00-09:00Etxebarria Montevideo etorb. 2 - Durango09:00-22:00Sanchez, Miren Itziar Urbitarte poligonoa, 4 P8, AbadiñoIruarrizaga, Karmele San Miguel 15 - ZornotzaSarasketa, Diego Luis Urrengoetxea 5 - Zornotza22:00-09:00Aramburu, Maria Isabel-Guarrotxena, Javier Txiki Otaegi 3 - ZornotzaZAPATUA, 13 · 09:00-09:00Unamunzaga Muruetatorre 2C - Durango

09:00-13:30Etxebarria Montevideo etorb. 2 - DurangoBazan Diaz Uribarri 5 - DurangoBalenciaga Ezkurdi plaza 8 - DurangoNavarro Artekalea 6 - DurangoSagastizabal Askatasun etorb. 19 - DurangoDe Diego Intxaurrondo 22. - DurangoCampillo Montevideo etorb. 24 - DurangoEguren, Isabel Trañabarren 15 - AbadiñoJaio-Olabarrieta Errekakale 6 - ElorrioBartolome Gabiola 2 - Berriz Guarrochena, Lide Bide Zahar 14 - ZornotzaIruarrizaga, Karmele San Miguel 15 - ZornotzaMelero, Rosa Mari San Pedro 31 - Zornotza

09:00-14:00Irigoien Bixente Kapanaga 3 - Iurreta09:00-22:00Sanchez, Miren Itziar Urbitarte poligonoa, 4 P8, AbadiñoSarasketa, Diego Luis Urrengoetxea 5 - Zornotza22:00-09:00Aramburu, Maria Isabel-Guarrotxena, Javier Txiki Otaegi 3 - Zornotza

DOMEKA, 14 · 09:00-09:00Bazan Diaz Uribarri 5 - Durango

09:00-22:00Sarasketa, Diego Luis Urrengoetxea 5 - Zornotza

22:00-09:00Aramburu, Maria Isabel-Guarrotxena, Javier Txiki Otaegi 3 - Zornotza

ASTELEHENA, 15 · 09:00-09:00Mugica Andra Maria 9 - DurangoGuarrochena, Lide Bide Zahar 14 - Zornotza

09:00-22:00Iruarrizaga, Karmele San Miguel 15 - ZornotzaSarasketa, Diego Luis Urrengoetxea 5 - Zornotza

MARTITZENA, 16 · 09:00-09:00Irigoien Bixente Kapanaga 3 - IurretaGuarrochena, Lide Bide Zahar 14 - Zornotza

09:00-22:00Sanchez, Miren Itziar Urbitarte poligonoa, 4 P8, AbadiñoSarasketa, Diego Luis Urrengoetxea 5 - ZornotzaIruarrizaga, Karmele San Miguel 15 - Zornotza

EGUAZTENA, 17 · 09:00-09:00Gaztelumendi J.A. Abasolo 2 - DurangoGuarrochena, Lide Bide Zahar 14 - Zornotza09:00-22:00Sanchez, Miren Itziar Urbitarte poligonoa, 4 P8, AbadiñoIruarrizaga, Karmele San Miguel 15 - ZornotzaSarasketa, Diego Luis Urrengoetxea 5 - Zornotza

EGUENA, 18 · 09:00-09:00Campillo Montevideo etorb. 24 - DurangoGuarrochena, Lide Bide Zahar 14 - Zornotza

09:00-22:00Sanchez, Miren Itziar Urbitarte poligonoa, 4 P8, AbadiñoIruarrizaga, Karmele San Miguel 15 - ZornotzaSarasketa, Diego (Luis Urrengoetxea 5 - Zornotza)

ESKELA

Mari Carmen Gandarias Gorroño

Ondare Baserrigintza Koop. Elk. txikiko bazkide eta langileak

2017ko maiatzaren 8a

[email protected] eguazteneko 14:00ak arteko epeaZORION AGURRAK

23

MIREN RODRIGUEZ

AkrilamidaAkrilamida ez zaie nahita erans-ten elikagaiei; berez sortzen den azpiproduktu bat da, elikagaiak sutan prestatzean. Akrilamida gehien ematen diguten elika-gaien artean patatak eta ogia daude, tenperatura handietan egiten direnean. Laborategian egin diren ikerketek erakutsi dute dieta bidez hartzen den akrilamidak minbizia eragi-ten duela animaliengan, baina gizakien artean ebidentzia ez da hain erabatekoa. Frogatua dago, dena den, elikagaietan agertzen denean minbizia eragi-teko ahalmena duela, eta horrek esan nahi du erabaki zuhurra izango litzatekeela hartzen den kopurua murriztea, eta halaxe diote, gainera, Elikadura arloko Britainiar Agentziako adituek (FSA). Bestalde, Minbizia Iker-tzeko Nazioarteko Agentziak (IARC) sailkapen hau eman dio akrilamidari: “Gizakiengan minbizi eragile izan daiteke”, DNAri kalte egin eta minbizia eragiteko ahalmena duela eta. Hori dela eta, elikadura arloko segurtasun arazo gisa hartzen dute gai hori FSA erakundeak eta Elikadura arloko Segurtasu-naren Europako Agintaritzak (EFSA). Neurriak hartzea ko-meni dela dio FSAk, besteren artean ahalik eta akrilamida gutxiena barneratzea dietaren bidez, eta kanpaina bat jarri du abian, kontsumitzaileek kon-tzientzia har dezaten eta ahalik eta akrilamida gutxiena sor de-zaten elikagaiak etxean presta-tzean. Britainiar adituen iritziz, arau orokor bat izan beharko litzateke kolore hori argia lor-tzea almidoi ugariko elikagaiak frijitzean, labean egitean, txigor-tzean edo erretzean, adibidez pa-tatak, tuberkuluak eta ogia.

Zorionak, Euri! Konturatu orduko 11 urte... Mosu bat, poxpolin.

Maiatzaren 17an 4 urte egingo ditu Garazik. Zorionak etxeko danen partez!

Zorionak, Ekain! Aupa gure etxeko txapelduna! Ta mosu itzela etxeko guztien partez.

Maiatzaren 14an gure printzesak 11 urte beteko ditu. Zorionak eta oso ondo pasa.

Matienako neskarik jatorrenari zorionak guraso, lagun eta herriko guztien partez. Egun ona pasa, Noa.

Libek 13 urte egin dauz gaur, zorionak, ondo ondo pasau!

Maiatzaren 16an gure panpoxa Maiak 6 urte beteko ditu. Zorionak, poxpolin! Mosu, mosu eta mosu denon partez.

Zorionak, guapa! Hartu mosu handi bat eta besarkada itzela zure familia osoaren partez. Muak.

Zorionak, kuadrila! Miren, Amaiur, Jon eta Uxuen urtebetzeak ospatu ondoren, domekan amama Justinanak ospatzen doguz! Moxu haundi bat danon partez.

Ermodo, 11 · DURANGO Tel.: 946 201 663

[email protected] Gozotegia

Zorionak, Inge (674. alea)! Hamabostean behin zotz egiten dugun tarta zuri egokitu zaizu. Oparia eskuratzeko txartela gura duzunean

jaso dezakezu Iurretako gure egoitzan: Bixente Kapanaga, 9an.

Page 32: Euskararen osasuna hobetzeko asmoz DURANGALDEKO ASTEKARIA 676. alea 2017ko maiatzaren 12a 15. urtea Lehior Elorriaga Argazkilaria: Lehior Elorriaga Euskararen osasuna hobetzeko asmoz

AKUILUA Aitziber BasauriKanadan hamar urte egin os-tean, Durangon beste aben-tura bati ekin guran iritsi be-rri da Igor Bernas. Duela gu-txi, Mendi Harritsuetan elur-jausi izugarri baten lekuko ere izan zen, lagun batzuekin ba-tera. Icefall Lodgen (Kanada) jardun du lanean azken urtee-tan, mendiko eskia eta heli-es-kia egiten.

Hamar urte egin dituzu Kana-dan. Zerk eroan zintuen hara?Abentura grin apur batek. Ikas-ketak bukatuta, bidaitzeko, es-kalatzeko, eskiatzeko nuen go-go horrek. Lanerako, ingelesak ere garrantzi handia zuen. Be-ti izan dut Kanada buruan eta joateko momentua ikusi nuen.

Kanada zabalak ez du zeriku-sirik Euskal Herriagaz...Ez, itzela da Kanada. Dena oso hurbil dugu hemen. Aldiz, Ka-nadan oso ohikoa da egun edo asteburu pasarako, autoan 12 ordu egitea, joan-etorrian. Oso handiak dira distantziak. Re-velstoke —Kanada mendebal-dea— herrian bizi izan naiz ni, eta handik hurrengo herrira joateko, adibidez, ordu eta erdi behar duzu. Mendi ingurua da.

Oso isolatuta dago?Bai, baina bere xarma du. Men-dian galduta sentitu zaitezke batzuetan, baina natura zugaz duzu han. Oso jende gutxi bizi da han, oso-oso lasaia da.

Zerk eman dizu atentzioa?Kanada naturagaz lotzen da as-ko. Inguru oso basatia da. Har-tzak, oreinak... denetariko ani-

maliak daude, eta ingurua za-paldu gabea da. Badaude bide batzuk, baina, handik apur bat irtenda, guztiz galduta sentitu zaitezke, ez duzu inor ikusiko. Noranzko berean 500 edo 1.000 kilometroan ez dago ezer: men-dia eta basoa. Kanadiarrak ire-kiak dira, oso jatorrak, arin ko-nektatzen da haiekin, baina kultura estatubatuarra dute. Denbora behar da ondo ezagu-tzeko. Klimak ere eragina du, baina ez dute guk hemen du-gun kaleko bizimodua. Hala ere, askotariko herrialdea da.

Kultura anitz batzen ditu?Bai. Revelstoke 8.000 biztan-leko herria da, baina oso iso-latuta dago. Vancouber edo Calgarygaz alderatuta, han-go bizimodua oso desberdi-na da. Ingelesa erabiltzen dute gehien, baina ekial-dean frantsesez egiten dute. Quebec-en, adibidez. Kultu-ralki agian hurbilago zaigu hori. Urte bi eta erdi Mon-trealen bizi nintzen. Yukon eta Alaska ere bisitatu ditut.

Anbotoko mendizerragaz ze-rikusirik ez dute Mendi Harri-tsuek...Desberdina da. Mendi Harri-tsuak ez dira hain altuak, ez di-ra 4.000 metrotik pasatzen. Bai-na inguru oso basatia da. Ai-tzindari haiek sentitu zutena sentitzeko aukera duzu; esplo-ratzaile haien sentsazio berdi-nak sentitzekoa. Ez dago bes-te ezer; norbera eta animaliak. Kanadatik heldu eta hurren-go egunetan Anboto eta Gorbeia igo nituen. Bakoi-tzak bere xarma du.

Elur-jausi ikusgarriaren leku-ko izan zara Mendi Harritsue-tan. Nolakoa izan zen?Bai. Ohituta nago elur-jausiak ikustera, baina lehenengoz iku-si dut hain handia eta hain hur-bil. 100.000 metro kubiko elur jausi zen, hamar minutuan. Gu baino beherago zegoen ibaian presa naturala sortu zuen. Gu 1.000 metro ingurura geun-

den, eta sorpresaz hartu ge-nuen. Zarata entzun, eta la-gunei esan nien. Urrune-ra laino moduko bat ikusi genuen lehenengo. Elur-jausia 2.600 bat metrora

sortu zen. Horrek eta hain handia izateak harritu gintuen. Bidetik aterako ez zen elur gogorra zela ikustean hurbildu ginen.

Grabatu zenuten lekuko-tza asko zabaldu da.

Bai, gainera hori aztertzeko interesa sortu da. Aukera gutxi daude halako elur-jausi natura-la horren hurbiletik grabatze-ko. Erabilera didaktikoa ema-teko aukera ere sortu da. Egu-raldi onagaz, udaberrian... ere gerta daitezkeela ohartzeko, kontzientziatzeko balio dezake.

Zer da zuretzat mendia?Afizioa izan dut urte askoan eta Kanadan ofizio bihurtu dut. Ur-tebeterako joan nintzen, baina oso ondo integratu nintzen eta bila ibili barik etorri zen dena.

Geratzeko etorri zara.Bai. Esperientzia oso ona izan da, asko bete nauen abentura itzela, baina ziklo bat bukatze-ko unea zela ikusi nuen, beste abentura bat hasteko.

Igor Bernas Blanco | Mendiko gidaria. Kanadan bizi izan da azken 10 urteetan | Durango, 1981

“Mendia afizio izan dut urte askoan, eta Kanadan ofizio bihurtu dut”

Mendi Harritsuetan (Kanada) elur-jausi izugarriaren lekuko izan ziren lau lagunetako bat da Bernas

AkuiluaAMAIA UGALDE BEGOÑA Kazetaria

LAUHORTZA

Tik batSoziologoen berbetan, tradizioak, gizartean normaltzat hartutako kontuak, eta funtzionatzeko erak aldatzea ez da batere gauza erra-za. Zerk alda lezake gizarte bat? Armagabetze batek, agian? Inde-pendentziak? Gizarte mugimen-du batek? Krisi ekonomikoak? Istripu nuklear batek? Gurean, bada pertsonen harre-manak guztiz aldatu dituen beste kontu bat; poltsikoan izango du-zu, esku artean agian, poltsan.

Gaur goizean ere, itzartu, alar-ma kendu, eta mugikorrean zer berri dagoen begiratu dut. Esku-ra izaten dut normalean. Mahai gainean daukat orain, ordenagai-luan idazten ari naizen artean, eta geroxeago agian kotxean ere nahiko dut eskura izatea, semafo-roren baten whatsappak irakur-tzeko edo.

Arratsaldean berandu banabil, ez naiz asko larrituko; koadri-lako whatsappean “10 minutu” idatzi, eta listo. Gero, tabernako terrazan, bideo ikusgarri baten inguruan ibiliko gara, eta Wi-kipediara sartuko gara, aktore hura nongoa den edo herri hark zenbat biztanle dituen ikusteko.

Eta horrela, hamar minutuan sei bider begiratzen diot mugiko-rrari, erantzun baten zain (gero eta pazientzia gutxiago ote dau-kat?). Bakarrik nagoenean ere sarri begiratzen diot, ea zer berri dagoen. Aspaldi ikusi ez dudan lagun bati musu pilo bat bidal-tzen dizkiot, eta kafea hartzeko geratu garenean, batere ez.

Agian egunen baten egin behar-ko dugu. Euskaraz 24 ordu bizi-tzeko ekimenak egin dituzte ba? Bada, guk ere antzeko zer edo zer; mugikor barik bizitzeko 24 ordu, asteburu bat, hainbat egun. Erretiro espiritualak, abstinen-tzia sindromearekin egun batzuk pasatzea. Bai, egunen baten agian horixe beharko dugu. Egunen ba-ten. Ala gaur?

Orain bai: bi tik.