EUSKARA, HIZKUNTZA ERGATIBOA OTE - …PELLO SALABURU 2. Iragankortasuna eta iragangaiztasuna2.1....

17
EUSKARA, HIZKUNTZA ERGATIBOA OTE DA?(*) Pello SALABURU 1. Hizkuntza ergatiboak 1.1. Azken aldiotan behin baino gehiagotan entzun ahal izan dugun galdera da hori. Eta galdera honek ez du, ez, erantzun erraza, beste hainbat eta hainbat galdera eta koropiloekin baitago erlazionatua. Goazen, hortaz, pixkanaka. Hizkuntzalariek esan ohi dute, oro har, hizkuntza bat ergatibotzat hartzen dela hizkuntza horretako perpaus iragangaitzen subjetua eta perpaus iraganko- rren objetua kasu berean agertzen badira. Euskararen datuak ikusirik, badirudi euskara ergatiboa dela: (1) Peru etorri da (2) Mikelek Peru agurtu du Ohart gaitezkeenez, hor ongi aski betetzen da hizkuntzen ergatibotasuna definitzeko erabiltzen den irizpidea, (1) adibideko perpaus iragangaitzaren sub- jetua eta (2) adibideko perpaus iragankorraren objetua kasu berean baitaude, bak absolutuan. Hortaz, itxuraz bederen, euskara ergatiboa dela erantzun genezake. 1.2. Hala ere, berehala ikusiko dugunez, gauzak ez dira hain sinpleak. Has- teko, perpausen iragankortasuna eta perpausen iragangaiztasuna normalean nola definitzen diren ikusi behar dugu. Hori batetik. Bestetik, ergatibitatearen kontua ez da bakarrik izen sintagmen morfologiara mugatzen (eman ditugun bi adibide- ak izen sintagmaren morfologiaren mailakoak dira) eta aditzaren morfologian edo sintaxian ere zer gertatzen den aztertu behar da, suerta bailiteke hizkuntza ba- tzuk ergatiboak izatea morfologia mailan baina ez, ordea, sintaxian. Edo alderan- tziz. Azkenik, hizkuntza bat ergatiboa dela baldin badiogu ere, horrek ez du esan nahi ergatibitate hori beti eta egitura guztietan betetzen denik, egitura zenbaitetan ergatibitatea hautsa gertatzen baita. Ikus ditzagun puntu hauek banan-bana. (") Ikerketa proiektu hau, Espainiako Hezkuntza Ministerioak finantziatu du, neurri batean (MEC, PS89-0188, DGICYT). Ohar hau J.A. Mujika adiskideari eskertu nahi diot. [1] 417

Transcript of EUSKARA, HIZKUNTZA ERGATIBOA OTE - …PELLO SALABURU 2. Iragankortasuna eta iragangaiztasuna2.1....

Page 1: EUSKARA, HIZKUNTZA ERGATIBOA OTE - …PELLO SALABURU 2. Iragankortasuna eta iragangaiztasuna2.1. Euskal gramatiketan, oro har, ageran, nahiz isilbidez, honela definitu izan ditugu

EUSKARA, HIZKUNTZA ERGATIBOA OTE DA?(*)

Pello SALABURU

1. Hizkuntza ergatiboak

1.1. Azken aldiotan behin baino gehiagotan entzun ahal izan dugun galderada hori. Eta galdera honek ez du, ez, erantzun erraza, beste hainbat eta hainbatgaldera eta koropiloekin baitago erlazionatua. Goazen, hortaz, pixkanaka.

Hizkuntzalariek esan ohi dute, oro har, hizkuntza bat ergatibotzat hartzendela hizkuntza horretako perpaus iragangaitzen subjetua eta perpaus iraganko-rren objetua kasu berean agertzen badira. Euskararen datuak ikusirik, badirudieuskara ergatiboa dela:

(1) Peru etorri da(2) Mikelek Peru agurtu duOhart gaitezkeenez, hor ongi aski betetzen da hizkuntzen ergatibotasuna

definitzeko erabiltzen den irizpidea, (1) adibideko perpaus iragangaitzaren sub-jetua eta (2) adibideko perpaus iragankorraren objetua kasu berean baitaude, bakabsolutuan. Hortaz, itxuraz bederen, euskara ergatiboa dela erantzun genezake.

1.2. Hala ere, berehala ikusiko dugunez, gauzak ez dira hain sinpleak. Has-teko, perpausen iragankortasuna eta perpausen iragangaiztasuna normalean noladefinitzen diren ikusi behar dugu. Hori batetik. Bestetik, ergatibitatearen kontuaez da bakarrik izen sintagmen morfologiara mugatzen (eman ditugun bi adibide-ak izen sintagmaren morfologiaren mailakoak dira) eta aditzaren morfologian edosintaxian ere zer gertatzen den aztertu behar da, suerta bailiteke hizkuntza ba-tzuk ergatiboak izatea morfologia mailan baina ez, ordea, sintaxian. Edo alderan-tziz. Azkenik, hizkuntza bat ergatiboa dela baldin badiogu ere, horrek ez du esannahi ergatibitate hori beti eta egitura guztietan betetzen denik, egitura zenbaitetanergatibitatea hautsa gertatzen baita. Ikus ditzagun puntu hauek banan-bana.

(") Ikerketa proiektu hau, Espainiako Hezkuntza Ministerioak finantziatu du, neurri batean(MEC, PS89-0188, DGICYT).

Ohar hau J.A. Mujika adiskideari eskertu nahi diot.

[1] 417

Page 2: EUSKARA, HIZKUNTZA ERGATIBOA OTE - …PELLO SALABURU 2. Iragankortasuna eta iragangaiztasuna2.1. Euskal gramatiketan, oro har, ageran, nahiz isilbidez, honela definitu izan ditugu

PELLO SALABURU

2. Iragankortasuna eta iragangaiztasuna

2.1. Euskal gramatiketan, oro har, ageran, nahiz isilbidez, honela definituizan ditugu perpaus iragankorrak eta iragangaitzak: perpaus iragankorrak diralaguntzaile modura *edun edo *ezan aditzak hartzen dituztenak eta perpaus ira-gangaitzak, berriz, izan edo *edin hartzen dituztenak. Irizpide hau erabiltzeakbadu, hala ere, alde txar bat, hemen aipatu beharko litzatekeena, irizpide hori,azken batean, aski zirkularra baita: nola dakigu zein perpausetan erabil daitezke-en laguntzaile horiek? Bada, erantzungo dugu, *edun eta *ezan erabiliko diraperpaus iragankorretan eta beste bi laguntzaileak (gauzak erraztearren, euskalkie-tan laguntzaile gehago ere baitago: *iron, eutsi, e.a.) perpaus iragangaitzetan.Honela, esango dugu, perpaus hau iragankorra da *edun hartzen duelako, eta*edun laguntzailea erabili behar da, hain zuzen ere, perpaus iragankorretan. Etahortik ezin atera.

2.2. Beste hizkuntzak aztertu izan direnean, ordea, euskarari buruz erabil-tzen ditugun ez bezalako irizpideak hartu ohi dira kontuan iragankortasuna etairagangaiztasuna definitzeko orduan. Irizpide hauek aditz bakoitzak bere ingu-ruan har ditzakeen osagarrien (har ditzakeen izen sintagmen) kopuru eta izaeranoinarritzen dira. Aditzak, dakigunez, argumentu sare baten barnean eratzen dira.Horrela, aditz batzuek pazientearen eta ekintzaren eragilearen paper thematikoakbereganatu dituzten argumentuak behar izaten dituzte:

(3) zakurrak katua izutu duPerpaus horretan izutu aditzak bi paper thematiko hartzen dituela esaten da:

pazientearena (katuak bereganatu duena) eta agentearena (zakurrak eskuratzenduena). Paper thematiko hauek bi argumenturen gainean ezartzen dira: barnekoargumentuak (aditz sintagmaren barnean ageri denak) hartzen du paper bat etakanpoko argumentuak (subjetuak alegia) bestea. Argumentuak, ikusten den mo-duan, izen sintagmak dira, esanaha duten izen sintagmak hain zuzen ere (hizkun-tzetan agertzen diren pleonastikoak ez baitira argumentutzat jotzen).

Baina aditz guztiek ez dituzte beti bi argumentu hartzen, jakina den bezala.Aditz batzuek argumentu bat bakarra hartzearekin aski dute: joan, etorri, e.a.Aditzen ezaugarrak definitzeko orduan, hortaz, ezinbestekoa da jakitea aditzbakoitzaren kasuan zein den aditz horri dagokion sare thematikoa edo argumen-tu sarea. Ezaugarri honen berri ematea hiztegari dagokio eta horixe da hiztegiekegiten dutena, zeharbidez baizik ez bada ere.

Hain zuzen ere, hizkuntzalarak argumentuen kopuruan oinarritu izan diraaldi bakoitzean aditzak sailkatzeko orduan: hizkuntzetan zehar, esan izan da etaesaten da argumentu bat bakarra eskatzen duten aditzak iragangaitzak direla. Biargumentu eskatzen baldin badituzte, berriz, iragankorrak. Ikusten denez, irizpi-de honetan ez zaio kasurik egiten aditzak har ditzakeen aditz laguntzaile motei.Irizpide honekin ez gara definizio zirkularretan sartzen, aditz gehienskoenak askierraz sailkatzen ahal baitira argumentuen arabera, ondoan jar dakiezkeen izen

418 [2]

Page 3: EUSKARA, HIZKUNTZA ERGATIBOA OTE - …PELLO SALABURU 2. Iragankortasuna eta iragangaiztasuna2.1. Euskal gramatiketan, oro har, ageran, nahiz isilbidez, honela definitu izan ditugu

EUSKARA, HIZKUNTZA ERGATIBOA OTE DA?

sintagmei begiratuz. Gure lehenbiziko adibideetara iztuliz, orain, berehala ikus-ten dugu etorri bezalako aditzak iragangaitzak direla eta agurtu bezalakoak, oste-ra, iragankorrak. Adibide hauetan oinarrituz euskara ergatiboa dela esan daiteke,nolanahi ere definitzen ditugula aditzak (argumentuen irizpideaz balatuz nahizaditz laguntzaileen motaz balatuz, euskararekin egiten den bezala) ergatibitateadefinitzeko orduan bi irizpideek bat egiten baitigute.

Hortaz, ondorio gisa, eta eman ditugun adibideetan bakarrik oinarriturik,besterik gabe esan liteke euskara hizkuntza ergatiboa dela.

3. Ergatibitatearen mailak

3.1. Batez ere deskripzio mailan ergatibotasuna ongi ikertua izan den kontuada hizkuntzalarien artean (Akmajan, Demers et al. 1979; Comrie 1978; Comrie1981; Lehmann 1978; Plank 1979). Gaur egun, badakigu hizkuntza ergatiboaknonahi aurkitzen ahal direla, nahiz Europako mendebalean euskara bakarrik sardaitekeen zerrendan. Gero, hurbilenak Kaukaso aldean daude, ongi jakina denez.Badirudi Afrikan ez dela hizkuntza ergatiborik deskribatu. Baina hizkuntza erga-tiboak beste kontinente guztietan aurkitzen ahal dira eta hainbat eta hainbat hiz-kuntza familia osoak ergatiboak dira: Ameriketan eta Australan, esaterako, osoarruntak dira hizkuntza ergatiboak. Ikus ditzagun hizkuntza hauen zenbait ezau-garri.

Comrie-k (Comrie 1978) egiten duen moduan dei ditzagun komentzionalki,«a» eta "p" aditz iragankor baten argumentuak (zentzu preteorikoan, letra horiekagente eta paziente hitzekin loturik leudeke), eta «s», berriz, aditz iragangaitzenargumentu bakarra (subjetu hitzarekin lotua, jakina). Hiru argumentu horien dis-tribuzioa nola gerta daitekeen ikusi behar dugu orain, morfologa mailan, esatera-ko, modu askotara ager baitakizkiguke. Bakoitza bere aldetik, inolako markarikgabe (ingelesa paradigmatikoa litzateke, izenen kasuan, baina ez izenordainen ka-suan):

(4) John carne yesterday(5) John saw MaryEdo markaren batekin:(6) Juan vino ayer(7) Juan vió a MaríaAzter ditzagun adibide horiek: ingelesaren kasuan hiru argumentuak (a, p eta

s, alega) inolako marka morfologikorik gabe ageri zaizkigu (John, John, Mary).Gaztelanaren kasuan, ostera, bi argumentu (a eta s) markarik gabe ditugu (Juan,Juan) eta beste argumentuak (p), preposizio bat hartu behar du nahitaez (a Ma-ría). Beraz, goiko adibide horiek honela aurkez ditzakegu, morfologaren aldetikegin daitekeen distribuzioaren arabera:

(8) ingelesa (a, p, s)

[31 419

Page 4: EUSKARA, HIZKUNTZA ERGATIBOA OTE - …PELLO SALABURU 2. Iragankortasuna eta iragangaiztasuna2.1. Euskal gramatiketan, oro har, ageran, nahiz isilbidez, honela definitu izan ditugu

PELLO SALABURU

(9) gaztelera (a, s) (p)Horiek ez dira ditugun aukera bakarrak, denetara bost konbinazio posible

agertzen ahal baitira:(10) bat: (a, p, s)

bi: (a, s) (p)hiru: (a) (p, s)lau: (a) (p) (s)bost: (a, p) (s)

Bigarrena, esaterako, nominatibo -akusatibo motako hizkuntzei dagokie: lati-nez, adibidez, gazteleraz bezala, hiru argumentu horien artean iragankorren obje-tuak bakarrik hartzen du marka morfologiko berezi bat. Lehenbiziko eta lauga-rren sailen artean dagoen desberdintasuna da lehenbiziko kasuan izen sintagmekez dutela inolako marka morfologikorik hartzen eta laugarrenekoek, berriz, ba-koitzak bere marka bereza hartzen duela. Azken sail honetako hizkuntzak ezdirudi maizegi aurkitzen direnik, nahiz batzuetan, halako berezitasunak erakus-ten dizkiguten sintagma solteak aurkitzen ahal diren: Australan mintzo den dyir-bal-era hizkuntzan, esate baterako, nor galdetzaileak hiru itxura desberdin har-tzen ditu, argumentu moten arabera (a, p edo s den). N. Gineako motueraz erehainbat eraiketa aurki daitezke horrelakoak. Esan dezagun, azkenik, bosgarrensaileko hizkuntzarik ez dela ezagutzen.

Maizenak bigarren eta hirugarren sailekoak dira: nominatibo-akusatiboaketa ergatibo-absolutu sistemakoak (oro har ergatibo deitzen dira azken hauek).Euskara dugu berriz ere lekuko sail honetan:

(11) Jon etorri da(12) Mirenek Jon ikusi duIkusten denez, (s eta p) daude sailkatuak alde batean eta (a) bestean, lan

honen hasieran azpimarratu dugun moduan. Nolanahi ere, hurrengo adibideetanikusiko dugun moduan, ergatibitatea ez da, orain arteko adibideetan bezala, izensintagmaren morfologiara bakarrik mugatzen eta aditzaren morfologian (aditza-ren komunztaduran) eta sintaxian ere agertzen ahal da.

3.2 Parametro hauen guztien arabera hizkuntza batzuk ergatiboak dira izensintagmaren morfologan. Euskara ez ezik Kaukasoko avarr-era hizkuntza ereergatibotzat hartzen da maila honetan, ondoko adibideotan ikus daitekeenez:

(13) Vas vekerula (mutila lasterka ari da)(14) Jas jekerula (neska lasterka ari da)(15) Vasas: jas jec:ula (mutilak neska laudatzen du)

Aditz sintagmaren morfologa mailan ere hizkuntzak ergatiboak nahiz nominati-bo-akusatiboak izan daitezke. Horretako, komunztadurak nola gertatzen direnikusi behar dugu: aditzean ageri diren markek «a» eta «s» elkarrekin multzoka-

420 [4]

Page 5: EUSKARA, HIZKUNTZA ERGATIBOA OTE - …PELLO SALABURU 2. Iragankortasuna eta iragangaiztasuna2.1. Euskal gramatiketan, oro har, ageran, nahiz isilbidez, honela definitu izan ditugu

EUSKARA, HIZKUNTZA ERGATIBOA OTE DA?

tzen badituzte eta «p» bere utzi, orduan hizkuntza nominatibo-akusatiboa da.Swahilierarekin, esate baterako, hori gertatzen da:

(16) Hamisi alifika (Hamisi etorri zen)(17) Hamisi alimwona Juma (Hamisik Juma ikusi zuen)

Adizkian azpimarratu ditugu argumentuei dagozkien markak: «a» dagokion bikasuetan Hamisi-ri (a eta s) eta «mw», berriz, Juma-ri (p). Gaztelerarekin erehorrelako zerbait dugu, nahiz eta «p»-k ez duen marka berezirik hartzen , ezbaita objetuarekin komunztadurarik egiten:

(18) Juan llegó(19) Juan vió a MaríaGuatemalan mintzo den kitxera, alabaina, ergatiboa da maila honetan (azpi-

marraturik ematen ditut euskaraz dituen ordainak, aditz marketan, pare-pare-koak baititu):

(20) koxkam-ik (hiltzen ari gara)(21) katkam-ik (hiltzen ari zara)(22) kat-kacucu-x (nahi zaitugu)(23) kox-acucu -x (nahi gaituzu)Gauza berbera gertatzen da Mexikoko hegoaldeko tzotzil-eraz ere, ongi aski

ikertua izan den moduan (Aissen 1987).Euskararen kasuan ere gauzak berdintsu ikusten ditugu:(24) Nik Miren agurtu dut(25) Jonek ni agurtu nau(26) ni etxera joan naizIkusten den moduan, «s» eta «p» elkarrekin doaz (n) aditzean eta «a» berriz,

bere aldetik (t).Hizkuntza batzuekin gertatzen ahal da, hala ere, izen sintagmaren morfolo-

gan ergatibo-absolutua izatea eta aditzaren morfologa mailan, ordea, nominati-bo-akusatiboa (alderantzizkoa, berriz, ez bide da gertatzen). Horixe da, hain zu-zen ere, Australako hizkuntza den walbiri-eraz suertatzen dena (Levin 1983).Baina normalagoa da aditzaren komunztadurak eta izen sintagmaren morfologiakeredu bera segitzea. Hori aurkitzen dugu, esaterako, Kaukasoko hizkuntza denkhinalug-eran.

Hizkuntzalariek pentsatzen zuten ergatibitatearen arazoa batez ere morfolo-giara mugatzen zela eta sintaxan ez zela halakorik gertatzen. Baina Australakodyirbal-era deskribatu zenean (Levin 1983) gauzak dexente aldatu ziren. Ikusdezagun ondoko adibide hau:

(27) ertzainak lapurra harrapatu eta kartzelan sartu zen

[5] 421

Page 6: EUSKARA, HIZKUNTZA ERGATIBOA OTE - …PELLO SALABURU 2. Iragankortasuna eta iragangaiztasuna2.1. Euskal gramatiketan, oro har, ageran, nahiz isilbidez, honela definitu izan ditugu

PELLO SALABURU

Adibide honetan bi aditz ditugu (bat iragankorra eta bestea iragangaitza).Semantika eta pragmatika aldetik badirudi perpaus honen interpretazio naturale-na dela pentsatzea kartzelan sartu dena lapurra dela eta ez ertzaina. Hala ere,edozein euskaldunek dakienez horrelako perpausek interpretazio bat bakarra du-te euskaraz: ertzainak lapurra harrapatu duela eta ertzaina (eta ez lapurra) kartze-lan sartu dela. Baina zer gertatu da hemen? Hain zuzen ere, isilean daukagunargumentuaren («s») erreferentziatasuna gauzaturik dagoen «ertzainak» izen sin-tagmaren («a») erreferentzarekin bat datorrela. Baina kontura gaitezen orain biargumentu horiek (s eta a alega) elkarrekin baldin badoaz, euskararen ergatibita-tea desagertu egin dela sintaxi mailan, nahiz eta salbuespenak ere aurki daitezke-en:

(28) Peru etxera etorri zen eta Mirenek agurtu zuen(29) Miren agurtu genuen eta etxean sartu zenAipatzen ari garen dyirbal -era hizkuntza honetan, ordea, gauzak bestela

suertatzen dira eta (29) bezalako perpaus batean hiztunak ulertzen duena da lapu-rra sartu dela kartzelan, «gizonak andrea jo zuen eta hona etorri zen» bezalakoperpausean euskaldunok «gizona» etorri dela ulertzen dugun tokian dyirbaleramintzo denak «andrea» etorri dela ulertzen duen modu berean. Hortaz, hizkun-tza hau esaten da sintaxi mailan ere ergatiboa dela (isilean dagoen «s» argumen-tuaren erreferentza beste perpauseko «p» baita). Eta interpretazio hau beti siste-matikoa da. Euskararekin horrelakorik gertatzen ez denez, hizkuntzalariek esanizan dute euskara nominatibo-akusatiboa dela sintaxi mailan (Oyarçabal 1990;Rotaetxe 1978; Rotaetxe 1980).

4. Ergatibitate hautsia

Hizkuntzak ergatibotzat hartzen baditugu ere, goraxeago esan dugunez, er-gatibitatea hautsia suertatzen da hainbat kasutan. Esate baterako, georgiera hiz-kuntza ergatiboa den arren, izen sintagmaren morfologia nominatibo-akusatiboada aditzaren tempusa oraina denean, ergatibo kasua desagertuz delarik. Iragane-an, ordea, ergatibitatea berriz ere agerian geratzen da.

Mexikoko hizkuntza batean ere (txol-era) ergatibitatea hautsia geratzen daorainean baina berriro ere berreskuratzen da iraganean. Dyirbaleraz ere izenor-dainek nominatibo-akusatiboaren sistema segitzen dute, nahiz eta hizkuntza horiargi eta garbi ergatiboa den (sintaxi mailan, zer esanik ez, ergatibo bezala jokatu-ko du, izenordainen morfologak nominatibo-akusatibo sistema segitzen baduteere).

Baina ez dugu Mexiko edo Australiara joan beharrik ergatibotasuna nolahausten den ikusteko. Euskaraz ere baditugu halako adibideak. Esan dugun mo-duan, euskara ergatiboa da aditzaren komunztadura marketan, marka horietanere alde batetik baitoa aditz iragankorren argumentu subjetua («ikusi dut ») etabestetik, berriz, elkarrekin, aditz iragankorren argumentu objetua eta iragangai-

422 [6]

Page 7: EUSKARA, HIZKUNTZA ERGATIBOA OTE - …PELLO SALABURU 2. Iragankortasuna eta iragangaiztasuna2.1. Euskal gramatiketan, oro har, ageran, nahiz isilbidez, honela definitu izan ditugu

EUSKARA, HIZKUNTZA ERGATIBOA OTE DA?

tzen argumentu bakarra («joan naiz»), «ikusi nau»). Baina euskaraz ere, tempusaaldatzen dugunean eta iragana aukeratu, ergatibitatea hautsa geratzen zaigu:

(30) etxera joan nintzen(31) Jonek ikusi ninduen(32) Jon ikusi nuenAditz markek, ikusten denez, ez digute inolako ergatibotasunik erakusten,

hiru argumentuek marka berbera hartzen baitute oraingoan. Hori ez da gertatzentempusa aldatzen dugunean bakarrik: absolutu kasuan doan aditz iragankorrenargumentua hirugarren pertsonari dagokionean ere ergatibitatea hautsa suerta-tzen da. Hau, nonbait, ez da batere arraroa gertatzea hizkuntzetan (Comrie1978). Beste pertsonekin, ordea, ez da hausten ergatibitatea, eta komunztadurahizkuntza ergatibo arruntetan bezala banaturik ageri zaigu:

(33) etxera joan nintzen(34) zuk ikusi ninduzun(35) nik ikusi zintudanHirugarren pertsona dela eta, analisi desberdinak proposatu izan diren arren

(Euskaltzaindia 1987; Ortiz de Urbina 1989), badirudi hirugarren pertsonak ezduela marka morfologikorik uzten aditzean: d- izango genuke batzuetan (da), l-bestetan (balitz) eta z- ere bestetan (zen). Bizkaieraz - litzateke gainera (eban).Hori dela eta, ondoko adibideotan ikusten dugu nola hausten den ergatibitatea,hiru argumentuek marka hartzen baitute:

(36) Jon etxera joan da(37) Jonek ikusi du(38) Jon ikusi duSintaxan ere, aipatu bezala, euskara ez da ergatiboa. Kontrol egituretan,

esate baterako, hona zer gertatzen den:(39) joaten saatu gara(40) agurtzen saatu garaJakina, perpaus horietan dauden argumentu guztiak isilean utzi ditugu. Ar-

gumentu horiek seinalatu nahi izanez gero, eta orain arteko laburdura berak era-biltzen baditugu, perpausen mugak zein diren kontuan izanez, honela aurkeztenahal ditugu adibide horiek:

(40) [s [s joaten] saatu gara](41) [s [a p agurtzen] saiatu gara]Ergatibitatea aztertu nahi dugunez, lehenbiziko adibideak ez digu deus be-

rririk esaten, horko bi argumentuak «s» baitira. Bigarrena, ordea, argigarra izandaiteke. Ohart gaitezkeenez, agurtzen saiatu gara bezalako perpaus baten esana-ha izan liteke, argumentuak isiltzen ditugunez gero, «gu saatu gara beste norbaitagurtzen» edo «gu saatu gara beste norbaitek agur gaitzan». Euskaraz, ordea,

[7] 423

Page 8: EUSKARA, HIZKUNTZA ERGATIBOA OTE - …PELLO SALABURU 2. Iragankortasuna eta iragangaiztasuna2.1. Euskal gramatiketan, oro har, ageran, nahiz isilbidez, honela definitu izan ditugu

PELLO SALABURU

lehenbiziko esanaha du. Zer adierazi nahi du honek? Bada, euskara ez dela erga-tiboa maila honetan, hain zuzen ere, «s» eta «a» baitoaz elkarrekin (gu saatu etaguk agurtu) eta ez «s» eta« p» (bigarren irakurketa posible horretan joango lirate-keen moduan: gu saatu eta gu agurtu). Bigarren esanaharekin, bai, ergatibotzatjo beharko genuke.

Datu hauek guztiak ikusi ondoren, izenburuan eginiko galderari erantzunaematen hasten ahal gara: euskara ergatiboa litzateke izen sintagmaren eta aditza-ren morfologan, nahiz ergatibotasun hau zenbaitetan hausten den. Ez da ergati-boa, ordea, sintaxi mallan, nahiz maila honetan egitura ergatiboak ere aurkitzenditugun. Kontua, alabaina, ez da hemen bukatzen. Aurrera segitu baino lehenagobazterrean utziko ditugu, nolanahi ere, (42) adibidea bezalako egitura pasiboaketa (43) bezalako antipasiboak. Adibide hauetan, ikus daitekeenez, ergatibitatea-ren kontua beste modu batera aztertu beharko litzateke:

(42) etxea, nik egina da(43) ni leku ederrak ikusa naiz

5. Pasibisten teoria

Itzul gaitezen berriz ere hasieran emandako adibideetara. Lehenbiziko bihorietan oinarritu gara euskara ergatiboa dela baieztatzeko, gure argumentazioosoari hasiera emanez horrela. Ohart gaitezen, dena dela, gure argumentazio ho-netan badela lehengai bat ontzat ematen duguna zalantzan jarri gabe: subjetuarenkontzeptua bera da hain zuzen ere. Hor esaten da perpaus iragangaitzen sub-jetuak perpaus iragankorren objetuaren marka bera daramala. Baina, behar aldugu zerbaiteko kontzeptu hori? Badirudi iragangaitzen argumentu bakarra sis-tematikoki iragankorren objetuarekin batera ageri baldin bazaigu, ez dugula arra-zoi gehiegi iragangaitzen argumentu hori subjetutzat hartzeko. Beste zerbaitetanoinarritu beharko luketen frogak beharko genituzte halako baieztapenak egiteko.Keenan izan da argumentazio mota hau garatu duenetako bat (Keenan 1976).

Alde batera utzirik kontu hau, baina hori ere gogoan dugula, hizkuntzalariakeuskara aztertzen hasi zirenean beti geratzen ziren harriturik arazo batekin: eus-karaz sintaxi-funtzioak kasu-marken bidez adierazten baldin baditugu, nola daposible kasu-marka batek bi funtzio izatea ( marka objetua eta subjetua izandaiteke) eta funtzio bat bakarra bi kasu-markaren bidez adieraztea (subjetuarenfuntzioa absolutuarekin eta ergatiboarekin adierazten da)? Galdera hau zutengogoan pasibismoaren teora proposatu eta defendatu zuten hizkuntzalariek. Ezbakarrik euskararen kasuarekin. Orain dela ehun urte baino gehiago Stempf hiz-kuntzalariak proposatu zuen (Stempf 1890) euskara ez zela ergatiboa, baizik pasi-boa. Eta teora honekin segitu zuten Schuchardt-ek (Schuchardt 1893): Gavel-eketa Lacombek beranduago (Gavel 1930: Lacombe 1952), Errepublika garaian;Lafon-ek, Uhlenbeck-ek eta Tovar-ek gerra ondoren (Lafon 1943; Lafon 1954;Lafon 1960; Tovar 1954; Uhlenbeck 1948), e.a. Lafon-ek zioenez, «euskarologo

424 [8]

Page 9: EUSKARA, HIZKUNTZA ERGATIBOA OTE - …PELLO SALABURU 2. Iragankortasuna eta iragangaiztasuna2.1. Euskal gramatiketan, oro har, ageran, nahiz isilbidez, honela definitu izan ditugu

EUSKARA, HIZKUNTZA ERGATIBOA OTE DA?

konpetente guztiek» onartzen ornen zuten pasibitatearen teora. Guztiek ez: Vin-son, Azkue, Lafitte, Altube, Mitxelena eta beste batzuk kontra agertu baitziren(Altube 1929; Azkue 1905; Azkue 1925; Lafitte 1931; Vinson 1921), Egun ez du,guk dakigula, inork ere segitzen teora hau.

Zertan oinarritzen da pasibismoa? Pasibisten ustez euskaraz absolutu kasuanageri diren sintagmak beti subjetutzat hartu behar ditugu. Hori dela eta, (1) eta(2) adibideetan Peru beti subjetua da. Zer izango litzateke orduan ergatiboa?Gaztelera edo frantsetsa bezalako hizkuntzetan ageri den agente pazientea. Beste-la esanda, guk subjetutzat hartzen dugun ergatiboa posposizio sintagma bat izan-go litzateke menditik, herrira edo Jonekin sintagmen parekoa alega. Ez garaluzatuko puntu honetan, Sarasola eta Trask mintzatu baitira gai honetaz (Sarasola1977; Trask 1982), eztabaida honen argumentazioak oso ongi biltzen direlarik bilan horietan. Hemen aipatzea bederen egokia ikusi dugu, datu berberak moldebatean eta bestean esplika baitaitezke.

6. Aditz iragangaitzen sailkapena6.1. Ordua da, hala ere, euskal aditzera hurbiltzeko berriz ere. Orain arte,

adibideetan ikus daitekeenez, aditzen sailkapen nagusi hau proposatu dugu:(44) Mikelek Jon aurkitu du(45) Jon etorri daLehenbiziko aditza iragankorra izango litzateke. Bigarrena, ostera, iragan-

gaitza. Eta hala dira irizpidetzat laguntzailearen kontua nahiz argumentuen kon-tua hartzen dugun. Baina zer egin, ordea, beste aditz hauekin?

(46) Jonek goiz bazkaldu du(47) Mirenek zurekin afalduko du(48) mutil horrek ongi jolasten du(49) hemen berean segituko dugu zuek itzuli arte(50) oso ongi pasatu dugu(51) auto horrek distiratzen du(52) urak oraintxe irakin du(53) Mikelek deitu du gaur goizean(54) hara joateak ez du merezi(55) gaur gauean ez du batere deskantsatuHemen jarri ditugun aditz hauek sailkatzeko orduan arazo bat aurkitzen

dugu, orain arte pare-parean izan ditugun bi irizpideak gurutzatu egiten bai-tzaizkigu: euskaraz iragankortzat jotzen ditugu (laguntzaleagatik) baina argu-mentuen irizpidea erabiliz gero, aditz hauek iragangaitzak lirateke, argumentu batbakarra hartzen dutelako (gaur egungo hiztunei zertxobait harrigarri suerta bale-Rieke ere, bazkaldu eta afaldu beti iragangaitzak izan dira euskal idazleen tradi-

[91 425

Page 10: EUSKARA, HIZKUNTZA ERGATIBOA OTE - …PELLO SALABURU 2. Iragankortasuna eta iragangaiztasuna2.1. Euskal gramatiketan, oro har, ageran, nahiz isilbidez, honela definitu izan ditugu

PELLO SALABURU

zioan. Aski da horretako Orotariko Euskal Hiztegian datozen adibideak ikustea).Aditz hauen parekoak, gainera, beste hizkuntzetan iragangaitzen multzoan sail-katzen dira:

(56) Mikelek deitu du gaur goizean(57) Miguel ha telefoneado esta mañanaOhartuko gara, erdaratik mailegatzen ditugun aditz iragangaitzak euskaraz

iragankor bihurtzen ditugula maiz: dimititu, funtzionatu, e.a. Zer esan nahi duhonek? Seguraski ere, euskaraz iragankortzat hartzen ditugun hainbat aditz (ar-gumentu bat bakarra hartzen duten guztiak agan) iragangaitzen artean sailkatubehar ditugula, beste hizkuntzetan bezala. Orduan, zergatik hartzen dute argu-mentu bateko aditz batzuek *edun edo "ezan laguntzaile moduan eta beste ba-tzuek, berriz, izan edo *edin, denak iragangaitzak baldin badira? Hori ere espli-katu behar den beste kontua da. Berehala itzuliko gara puntu honetara.

6.2. Batez ere Perlmutter-en lanak argitaratu ziren arte (Perlmutter 1978),ondoko adibide hauek multzo beraren barnean sailkatzen ziren, denak intrantsiti-botzat hartuz:

(58) Juan ha venido(59) Juan ha comido(60) Juan pasará a las diez(61) Juan ha telefoneado(62) Juan duerme(63) Juan ha enfermado(64) Juan ha muerto(65) Juan ha murmurado(66) Juan ha sonreídoBaina bera ohartu zen, hain zuzen, aditz horien artean desberdintasun han-

diak zeudela bai esanahiaren aldetik, bai distribuzio sintaktikoagatik. Badirudiaditz iragangaitzen anean bi sail bereiz daitezkeela: denek argumentu bakarrahartzen duten arren, argumentu hori agentea da aditz batzuetan eta pazientea,berriz, beste aditz batzuetan.

Argumentu agentea dute komunikazio aditzek (hablar, murmurar, telefone-ar, llamar, e.a.); animalien soinu aditzak adierazteko erabiltzen ditugunek (ladrar,mugir, rebuznar, cacarear, e.a.); gorputzaren prozesu fisiologikoak adieraztendituzten aditzek (mear, toser, reír, sudar, llorar, sonreir, e.a.); ariketa aditzek (bai-lar, cantar, jugar, correr, e.a.) eta zeinuak adierazteko erabiltzen ditugun aditzek(reír, gesticular, e.a.), besteak beste.

Aldiz, argumentu pazientea erakusten dute, oro har, egoera aldaketa adieraz-ten dutenek (romper, morir, florecer, encoger, marchitar, e.a.); gertaera aditzek

426 [10]

Page 11: EUSKARA, HIZKUNTZA ERGATIBOA OTE - …PELLO SALABURU 2. Iragankortasuna eta iragangaiztasuna2.1. Euskal gramatiketan, oro har, ageran, nahiz isilbidez, honela definitu izan ditugu

EUSKARA, HIZKUNTZA ERGATIBOA OTE DA?

(suceder, acontecer, acaecer, ocurrir, e.a.); posizio aldaketa adierazten dutenek (ir,venir, subir, bajar, e.a.) eta agertze-desagertze aditzek (aparecer, aclarar, e.a.).

Hau, jakina, argumentu bakarreko aditzekin beti ere: romper aditzak, esate-rako, bi argumentu hartzen baditu (Juan ha roto un jarrón) aditz iragankorarrunta izango genuke, argumentu agenteduna eta argumentu pazienteduna, bai-na argumentu bat bakarra hartzen duenean (el jarrón se ha roto) argumentu pa-zientedun aditz iragangaitza.

Hizkuntzalariek bere egin dute sailkapen hau (Burzio 1986a; Burzio 1986b;Levin 1983; Levin 1987; Levin and Rappaport 1985; Marantz 1981; Perlmutter1978; Rosen 1981) eta gaur egun, oro har, aditz ez-akusatiboak dira argumentupazientea hartzen duten aditz iragangaitzak eta aditz ez-ergatiboak, berriz, argu-mentu agentea hartzen duten aditz iragangaitzak. Beste hitzetan esanez: aditz ez-ergatiboen subjetua benetako subjetua da baina aditz ez-akusatiboen subjetuaberez objektua da, subjetu bihurtu dena.

Bereizketa hau egiteko arrazoa ez da bakarrik semantikoa. Jo dezagun sail-kapen honek ere balio duela euskaraz. Orduan, deitu bezalako aditz bat (ahaztu-ko dugu laguntzailearen kontua) iragangaitza izango litzateke, ez-ergatiboa, etaetorri, ostera, iragangaitza eta ez-akusatiboa. Zer gertatzen da aditz hauen sintax-arekin? Badirudi hizkuntzetan zehar aurki daitezkeela zenbait arrazoi proposa-turiko sailkapen hau oinarritzen dutenak.

Esate baterako, euskaraz partitiboa argumentu pazienteetan bakarrik ager-tzen da, ez argumentu agenteekin (ez da, hortaz, aditz ez-ergatiboekin agertuko):

(67) ez dut haurra ikusi ez dut haurrik ikusi(68) ez da haurra etorri ez da haurrik etorri(69) ez du haurrak deitu *ez du haurrik deituAditz hauek ondoko beste distribuzio berezi hau ere erakusten dute euska-

raz1. Gorago aipatu dugun moduan, egitura pasiboak ere baditugu euskaraz, oi-narrian iragankorrak diren perpausetatik sortzen direnak:

(70) nik etxea egin dut(71) etxea, nik egina daHala ere, guk «iragankor» deitzen ditugun aditz askok ez dute onartzen

halako aldaketarik:(72) *nik afaldua da(73) *nik lo egina da(74) *lo(a), nik egina da(74) *hitz(a), nik egina da

^ Ohar hau J.A. Mujika adiskideari eskertu nahi diot.

[11] 427

Page 12: EUSKARA, HIZKUNTZA ERGATIBOA OTE - …PELLO SALABURU 2. Iragankortasuna eta iragangaiztasuna2.1. Euskal gramatiketan, oro har, ageran, nahiz isilbidez, honela definitu izan ditugu

PELLO SALABURU

Arrazoa, seguraski ere, azaltzen ari garen kontu honetan bilatu behar da:aditz horiek ez dira iragankorrak, baizik iragangaitzak. Paper thematiko bakarraezartzen dute, eta hori agentearena da.

Italieraz badugu ne partitibo bat, klitiko bezala erabila. Izena isiltzen dugu-nean eta izen hori zenbatzaile batek determinatzen baldin badu, aurrean jarribehar dugu ne delako hori (gaztelanazko me has dado un libro eta me lo hasdado bikotearekin gertatzen denaren antzeko zerbait litzateke):

(75) sí, ho mangato molte mele(76) sí, ne ho mangiato molteIkus dezagun orain klitiko honen distribuzioa paradigma honetan:(77) Giovanni arriba(78) Giovanni telefona(79) Ne arrivano molti(80) *Ne telefonano moltiIkusten denez, klitikoa ez-akusatiboekin bakarrik ageri da, ez agentedun

aditzekin. Honen antzeko zerbait dugu avere eta essere aditz laguntzaileekin ger-tatzen dena ere (euskaraz bezala orain).

(18) Giovanni é arrivato(82) Giovanni ha telefonatoKontua da, nonbait, ne klitikoa bezala, essere laguntzailea, aditza eta pazien-

tearen arteko erlazioak (eta ez aditza eta agentearen artekoak) bakarrik adierazte-ko erabiltzen dela (Demonte 1990).

Ongi dakigunez, gaztelanaz, subjetua isil daiteke:(83) vieneIsiltzen dugun subjetua hirugarren pertsona pluralekoa denean, interpretazio

zuzena edo arbitrarioa izan dezake:(84) Juan y María han ido al monte pero no encuentran al niño(85) todavía no encuentran el avión desaparecidoLehenbiziko adibidean «encuentran» horren subjektua «Juan y María» da.

Bigarrenean, nolakoa den testuingurua, subjektu hori identifikatzeko modua izandaiteke, baina esaldi hori egunkariko erreportaa baten izenburua baldin bada,orduan identifikazio arbitrarioa du, ez baitakigu nor den subjektua. Edozein izandaiteke. Kontua da, ordea, interpretazio arbitrario hori benetako subjektuekinbakarrik suertatzen dela (agentedun aditzekin alegia, aditz ez-ergatiboekin):

(86) aquí pro (arb) venden ropa(87) *aquí pro (arb) llegan tarde(88)*aquí pro (arb) vuelven a las 9

428 [12]

Page 13: EUSKARA, HIZKUNTZA ERGATIBOA OTE - …PELLO SALABURU 2. Iragankortasuna eta iragangaiztasuna2.1. Euskal gramatiketan, oro har, ageran, nahiz isilbidez, honela definitu izan ditugu

EUSKARA, HlZKUNTZA ERGATIBOA OTE DA?

Honen antzeko serbait gertatzen da se inpertsonalarekin eta egitura kausati-boetan (ikus Demontek ematen dituen adibideak puntu hau eztabaidagarragosuertatzen baita).

Aipa dezagun, azkenik, benetako subjetuak (hau da, aditz iragangaitz ez-ergatiboen argumentuak) ezin direla jarri aditzaren ondotik determinatzailerikgabe:

(89) han leído libros(90) han pasado camiones(91) *han dormido animales(92) *han cantado hombres(93) han venido hombres(94) *han vendido dependientesAdibide hauek guztiek ematen dizkiguten argumentuak bi eratakoak dira:

batzuek erakusten dute aditz iragankorren objektua eta aditz ez-akusatiboen sub-jektua sail berean sar daitezkeela zenbaitetan. Beste adibide batzuek, berriz, era-kusten digute benetako subjektuek, hau da, aditz iragankorren subjektuak etaaditz ez-ergatiboetan dugun argumentu bakarrak, badituztela elkarren arteanzenbait ezaugarri, aditz ez-akusatiboetako argumentuak ez dituenak. Beraz, badi-rudi badirela arrazoi garbak (semantikoak eta sintaktikoak) aditz iragangaitzenartean egin ditugun bi sailak bereizteko: aditz ez-akusatiboak eta aditz ez-ergati-boak. Esan dezagun, bide batez, autoa sartu dut, autoa ibili dut, edo autoa joandut bezalako esaldietan autoa izen sintagmaren papera pazientearena baldin bada,ez dagoela arrazoirik pentsatzeko autoa sartu da, autoa ibili da eta autoa joan dabezalako esaldietan bestelako paper thematikoa duenik. Hau izango litzateke per-paus ez-akusatiboen argumentua eta perpaus iragankorren objetua elkartzekobeste arrazoi bat.

7. Ondorioak

7.1. Orain itzultzen ahal gara goraxeago egin dugun galderara. Proposatzendugun sailkapen hau zuzena baldin bada, zergatik gertatzen da aditz iragangaitzbatzuek "edun hartzen dutela laguntzailetzat euskaraz eta beste batzuek, berriz,izan? Levin-ek dioenez (Levin 1983), euskaraz iragangaitz deitzen ditugun adi-tzak iragangaitzen arteko sail batekoak bakarrik baitira, pazientedun aditzak. Gu-re aditz iragangaitzak, horrenbestez, aditz ez-akusatiboak dira. Aditz ez-ergati-boak, berriz, hau da, agenteduna aditzak nork kasua erabiliz ematen ditugu (sal-buespenbak ere badira hemen: mintzatu, esaterako, ez-ergatiboa da, agenteduna,baina izan eskatzen du).

Adibideetan ikusi dugun moduan, aditz ez-ergatiboak dira agentearen argu-mentu bakarra hartzen duten aditzak: deitu, bazkaldu, afaldu, jolastu, segitu,dantzatu, deskantsatu, irakin, kantatu, kurritu, atertu, dudatu, iraun, distiratu,

[13] 429

Page 14: EUSKARA, HIZKUNTZA ERGATIBOA OTE - …PELLO SALABURU 2. Iragankortasuna eta iragangaiztasuna2.1. Euskal gramatiketan, oro har, ageran, nahiz isilbidez, honela definitu izan ditugu

PELLO SALABURU

e.a., bezalakoak aipatu ditugu. Hauekin batera aipatu beharko genituzke hasi, ari,izan, ekin, e.a., nahiz eta hauek absolutuan ez doazen argumentuak eskatzendituzten. Kontura gaitezen beste hizkuntzetako hainbat eta hainbat aditz ez-ergatibo euskaraz bi argumenturekin ematen ditugula, egin aditzaz baliatuz: hitzegin, dei egin, marmar egin, zaunka egin, orro egin, negar egin, irri egin, eztulegin, pis egin, alde agin, e.a. Baina hori itxura kontua da. Aditzaren ondoan ageriden argumentu hori benetan aditzaren zatitzat har daiteke, izen sintagma autono-matzat baino egokago (esan dezagun, bide batez sintagma horrek ematen diolaaditzari esanahia eta, Sarasolak aipatzen dituen salbuespenak kendurik, aditzarenthematzat hartu behar dela). Sarritan sintagma horrek ez du partitiboaren markahartzen ahal (*ez du alderik egin); beste batzuetan nekez onartuko du izenlagu-nik (*hitz polita egin du); beste zenbaitetan esanahia aldatzen da (ez du lan eginez du lanik egin); ezin daiteke mintzagaaren tokan jarri (*negar, ez du mutilhorrek egin); zenbaitetan oso nekez aurkitzen dugu hor benetako izen sintagma(eguzkiak ñir-ñir egiten du); badirudi askotan galdegaaren tokian dagoela etaezin dela beste osagairik sartu hor galdegaitzat (*Andonik egin du dei), e.a. Ho-rregatik diogu osagai hori aditzaren zati bat dela, hizkuntzetan zehar oso arruntaden (Baker 1987) inkorporazio prozesu baten bidez aditzak eskuratu duena.

Euskara, Levinen hipotesa zuzena baldin bada, oso hizkuntza argigarraizango litzateke orduan: gaztelana, ingelesa, frantsesa edo italiera aztertzeko or-duan halako froga sintaktiko berezi batzuk behar ditugu aditz ez-ergatiboak etaaditz ez-akusatiboak bereizteko, ikusi dugun moduan. Euskaraz, ordea, morfolo-gia bera gardena litzateke. Salbuespenak salbuespen, bi argumentuko aditzak ira-gankorrak izango genituzke, beste hizkuntzetan bezala. Baina argumentu baka-rreko aditzak ez-ergatiboak izango genituzke, hau da, agentedun aditzak, dutenargumentu bakarra nork kasuan agertzen bada (kontuz hemen terminologa naha-sarekin: hain zuzen ere ez-ergatibo deitzen ari gara ergatibo kasua eskatzen dute-nak) eta ez-akusatiboak, berriz, argumentu hori nor kasuan agertzen bada. Ikusditzagun honek izan ditzakeen ondorioak.

7.2. Berriz ere egin dezakegu orain hasiera-hasierako galdera: euskara, hizkun-tza ergatiboa ote da? Lan honekin hastean eman dugun arrazoibidea honela oinarritudugu: aditz iragangaitzen argumentuak aditz iragankorren objetuaren kasu markahartzen badu, hizkuntza ergatibotzat hartzen da. Eta gure (1) eta (2) adibideek,berriz hemen ematen ditugunak, euskara ergatiboa dela frogatzen zuten:

(95) Peru etorri da(96) Mikelek Peru agurtu duHauxe da, esaterako, tongan hizkuntzarekin gertatzen dena:(97) Na'e tamate'i Tevita'a Kolaate (Dabidek Golat hil zuen)(98) Na'e lea'a Tolu (Tolu mintzatu zen)Tongan-ez hau sistematikoa denez gero, tongan hizkuntza ergatiboa dela

esaten dugu: hizkuntza honetan kasu-marka izen sintagmaren aurretik jartzen da:

430 [14]

Page 15: EUSKARA, HIZKUNTZA ERGATIBOA OTE - …PELLO SALABURU 2. Iragankortasuna eta iragangaiztasuna2.1. Euskal gramatiketan, oro har, ageran, nahiz isilbidez, honela definitu izan ditugu

EUSKARA, HIZKUNTZA ERGATIBOA OTE DA?

'a dugu absolutuaren marka ('a Kolaiate; Tolu) eta 'e, berriz, ergatiboarena ('eTevita). Baina orain euskararekin erkatzen baldin badugu, datu gehago hartubehar dugu kontuan. Esate baterako, (93) beste honela ere itzul daiteke:

(99) Toluk hitz egin zuenEta hori gertatuko zaigu aldiero aditz ez-ergatiboekin. Baina orduan ez da

ega euskal aditz iragangaitzen argumentuak aditz iragankorren objetuaren kasumarka bera hartzen duela. Batzuetan hartzen baitu. Baina besteetan ez.

Honek guztak zalantzan jartzen du euskal ergatibitatea. Esan liteke euskara-ren zati handak bakarrik direla ergatiboak, baino oro har ez dela ergatiboa.Ergatiboa da aditz iragangaitz ez-akusatibodun perpausen izen sintagmaren mor-fologian eta aditzaren komunztaduran, hemen ere ergatibitatea hausten ez denbitartean (oroitu 3. pertsonaz eta tempusaz esan duguna). Sintaxi mailan oro harnominatibo-akusatiboa da.

Euskararen kasua, ega esan, ez da hain sinplea, aukera hauek guztak baititugu:1. Aditz iragankorak: Mikelek Jon agurtu du2. Aditz ez-akusatiboak: Mikel etorri da

3. Aditz ez-ergatiboak: Mikelek deitu du4. Aditz iragankorrak, baina argumentuetako bat sasi-argumentutzat hartu

behar dena: eguna luzatu du5. "edun aditza eskaturik ere, aditz iragangaitzak (zein motatakoak?): joate-

ak merezi du nahiz joatea merezi du6. Eguraldi aditzak (argumentu gabeak): ilundu duHauetaz gain ditugu zeharkako argumentuak eskatzen dituztenak. Ez dago

argi non sailkatu hauek:7. Izan aditza hartu baina bi argumentu behar dutenak: lanean hasi da; lan

egiten hasi da; lanean ari da

8. Objetu zuzenik onartzen ez dutenak: lanari ekin dio

Hala ere, euskara ez bada nominatibo-akusatiboa (sintaxian bai, esan bezala)eta ez bada ergatibo-absolutua, bestelako sailkapenen bat proposa genezake eus-kara bezalako hizkuntzak besarkatuko lituzkeena? Agan aktibo-ezaktiboen arte-an sartu beharko Iitzateke. Hizkuntza hauek ez dira ergatibo-absolutuak bezainarruntak baina hainbat hizkuntzalarik proposatu izan dute bereizketa hau hiz-kuntza batzuen kasuan: besteak beste, dakota hizkuntzan, hidatsa hizkuntzan etageorgieraz ere (Chafe 1970; Harris 1981; Harris 1982; Heath 1980; Matthews1965; Sapir 1917). Levinek ere aukera hau aipatzen du aztertzeke utziz, nonbait,anaforen distribuzioak ere arazoak planteatuko lituzkeelako. Gu ere hemen gera-tuko gara, gure helburua ez baita izan euskara sailkatzea, baizik euskara ergati-botzat har daitekeen ala ez erabakitzea. Eta horretaz eman dugu iritza.

[15] 431

Page 16: EUSKARA, HIZKUNTZA ERGATIBOA OTE - …PELLO SALABURU 2. Iragankortasuna eta iragangaiztasuna2.1. Euskal gramatiketan, oro har, ageran, nahiz isilbidez, honela definitu izan ditugu

PELLO SALABURU

BIBLIOGRAFIA

AISSEN, J.L. (1987). Tzotzil Clause Structure. Dordrecht, Reidel Publishing Company.ACMAJIAN, A., R. DEMERS AND R. HARNISSH. (1979). Linguistics: An Introduction to

Language and Communication. Cambridge (MA), The MIT Press.ALTUBE, S. (1929). Erderismos. Bermeo, Gaubeka-ren Ibarkola.AZKUE, R. M. (1905). Diccionario Vasco-Español-Francés. Bilbao, Euskaltzaindia (be-

rrargitalpena).AZKUE, R. M. (1925). Morfología Vasca. Bilbao, Editorial Vasca.BACER, M. (1987). Incorporation. A Theory of Grammatical Function

Chang-ing. Chicago, The Chicago University Press.BURZIO, L. (1986a). Intransitivity Verbs and Italian Auxiliaries. Cambridge. MIT

(argitara gabeko tesia).BURZIO, L. (1986b). Italian Syntax. A Government and Binding Approach. Studies in

Generative Grammar. Dordrecht, Reidel.CHAFE, W. (1970). A Semantically Based Sketch of Onondaga. Baltimora, Waverly

Press, Inc.COMRIE, B. (1978). «Ergativity». Syntactic Typology. Sussex, The Harvester Press.COMRIE, B. (1981). Language Universals and Linguistic Typology. Oxford, Basil Blac-

kwell.DEMONTE, V. (1990). Transitividad, intransitividad y papeles temáticos. Estudios de

lingüística de España y México. México, UNAM-El Colegio de México.EUSKALTZAINDIA. (1987). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-II. Bilbo, Euskaltzain-

dia.GAVEL, H. (1930). «Observations sur la passivité Basque». RIEV. XXI: 1-14.HARRIS, A. (1981). Georgian Syntax: A Study in Relational Grammar. Cambridge.

Cambridge University Press.HARRIS, A. (1982). «Georgian and the Unaccusative Hypothesis». Language. 58(2):

290-306.HEATH, J. (1980): «Whither ergativity?: A Review Article» Linguisties. 18(5): 877-910.KEENAN, E. L. (1976). «Towards a Universal Definition of Subject». Subject and

Topic. N. York, Academic Press.LACOMBE, G. (1952). «Langue basque». Las Langues du Monde. París, CNRS.LAFITTE, P. (1931). «Pour ou contre la passivité du verbe basque». Gure Herria. (XI):

263-271.LAFON, R. (1943). Le Systéme du verbe basque au XVIe siécle. Bordeaux, Université

de Bordeaux.LAFON, R. (1954). «Comportement sintaetique, structure et diathese du verbe bas-

que». BSLP. 50(1).LAFON, R. (1960). «L'expression de l'auteur de l'action en basque». BSLP. 55(1): 186-

221.LEHMANN, W. P. (1978). Syntactic Typology. Harvester Studies in Cognitive Science.

463.LEVIN, B. (1983). On the Nature of Ergativity. Cambridge, MIT (argitaragabeko te-

sa).LEVIN, B. (1987). «The Basque Verbal Inventory and Configurationality». Configura-

tionality. Dordrecht. Foris.

• 432 [16]

Page 17: EUSKARA, HIZKUNTZA ERGATIBOA OTE - …PELLO SALABURU 2. Iragankortasuna eta iragangaiztasuna2.1. Euskal gramatiketan, oro har, ageran, nahiz isilbidez, honela definitu izan ditugu

EUSKARA, HIZKUNTZA ERGATIBOA OTE DA?

LEVIN, B. AND M. RAPPAPORT. (1985). «The formation of Adjectival Passives». Lexi-con Project Working Papers. Cambridge, MA, MIT.

MARANTZ, A. P. (1981). On the Nature of Grammatical Relations. Cambridge, MIT(Argitara gabeko tesia?).

MATTHEWS, G. H. (1965). Hidatsa Syntax. The Hague, Mouton.ORTIZ DE URBINA, J. (1989). Parameters in the Grammar of Basque. Studies in Gene-

rative Grammar. Dordrecht, Foris.OYARÇABAL, B. (1990). «Structural and Inherent Case-Marking: Ergaccusativity inBasque» (eskuidazkia).

PERLMUTTER, D. M. (1978). Impersonal Passives and the Unaccusative Hypothesis.Proceedings of the Berkeley Linguistic Society, 4. Berkeley (California), Berkeley LinguisticSociety.

PLANK, F. (1979). Ergativity. 569.ROSEN, C. (1981). «The Interface between Semantic Roles and Initial Grammatical

Relations». Studies in Relational Grammar 2. Chicago, University of Chicago Press.ROTAETXE, K. (1978). «Lingüística lógica: la construcción ergativa vasca». REL. 8:

431-445.ROTAETXE, K. (1980). «Ergatiboaren sujetotasunaz». Euskera. XXV: 417-424.SAPIR, E. (1917). «Review of Uhlenbeck (1916) [Het Passieve Karakter van het Ver-

bum Transitivum of van het Verbum Actionis in Talen van Noord-Amerika]». IJAL. 1:82-86.

SARASOLA, I. (1977). «Sobre la bipartición inicial en constituyentes inmediatos». AS-JU. XI.

SCHUCHARDT, H. (1893). «Sobre la formaeión de las flexiones de relación del verbovasco» Boletín de la RSVAP. XXVIII.

STEMPF. V. (1890). La langue basque, posséde-t-ell, oui ou non, un verbe transitif. Bor-deaux.

TOVAR, A. (1954). La lengua vasca. San Sebastian, Biblioteca Vascongada de Amigosdel País.

TRASK, R. (1982). Synchronic and Diachronic Studies in the Grammar of Basque. TheSchool of Oriental and African Studies (University of London), Doktorego tesia. Argitaratu gabea.

UHLENBECK, C.C. (1947): «La langue basque et la linguistique general». Lingua. 1:59-76.

VINSON, J. (1921). La langue Basque. Son état actuel. Son evolution. Son histoire. Ba-yonne.

[17] 433