EUSKARA ETA LITERATURA DBH 1 · Web view• Oinarrizko unitate linguistikoek perpausetan daukaten...

46
© Ibaizabal argitaletxea, 2008 EUSKARA ETA LITERATURA DHB 1 PROGRAMAZIOA 1

Transcript of EUSKARA ETA LITERATURA DBH 1 · Web view• Oinarrizko unitate linguistikoek perpausetan daukaten...

© Ibaizabal argitaletxea, 2008

EUSKARA ETA LITERATURA DHB 1

PROGRAMAZIOA

1

© Ibaizabal argitaletxea, 2008

EUSKARA ETA LITERATURA DBH 1UNITATEZ UNITATEKO SEKUENTZIAZIOA

1. unitateaZarata handia eta gauza on gutxi

OINARRIZKO GAITASUNAK2. Ikasten ikasteko gaitasuna

- Pentsamendu estrategikoa garatzea, jarduerak eta denbora planifikatzea, eta nork bere burua trebe eta eraginkor ikustea.

- Lan intelektuala egiteko teknikak eskuratzea, ortografia arauak, besteak beste. - Informazio berria aurreko informazioarekin eta bizipen pertsonalekin lotzea.- Gramatika kontzeptuei (hala nola, aditzak, deklinabidea, perpaus kontzesiboak…)

buruzko hausnarketa egitea eta zuzen erabiltzeko ahalegina egitea.

4. Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna- Ideia eta emozioak egoki adieraztea, ahoz zein idatziz.- Diskurtsoak koherentziaz eta egokitasunez prestatzea eta interpretatzea,

testuingurua eta komunikazio asmoak kontuan hartuz.- Irakurriz eta idatziz informazioa bilatzea, biltzea, prozesatzea eta sortzea.- Ahozkoetan eta elkarrizketetan, sentimenduak, esperientziak eta ideiak egoki eta

eraginkor adieraztea.- Munduko hizkuntzei buruz hausnartzea eta kultura eta hizkuntza desberdinak

balioestea.- Komunikazio egoeretan parte hartzen duten elementuak identifikatzea.

5. Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna- Hainbat informazio iturri eta testu mota aztertzen eta erabiltzen jakitea.- Informazio eta komunikazio teknologiak erabiltzea, eta, batez ere,

e-mailak idazten trebatzea.

6. Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna- Sentimenduak, ideiak edo iritziak beste ikaskideekin elkar trukatzea eta ikasgelako

ahozko eztabaidetan adierazten diren iritziak errespetatzea.- Kultura aniztasuna eta pertsonen arteko desberdintasunak onartzea eta balioestea.

7. Giza eta arte kulturarako gaitasuna- Literatura testuak arte eta kultura ondasun gisa balioestea.

8. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna- Ikasgelan lantzen diren atazak planifikatzea, egitea eta ebaluatzea.

- Lankidetzan aritzea eta lana ebaluatzea.

2

© Ibaizabal argitaletxea, 2008

HELBURUAK• Interesguneari loturiko lexikoa aztertzea, menderatzea eta ikasleek ekoizpen lanetan erabiltzea.• Ahozko eta idatzizko hainbat testuren mezua ulertzea.• Ideiak, iritziak, esperientziak, sentimenduak eta emozioak trukatzeko, ahozko hizkuntzan trebatzea.• Gai bat emanda, bat-batean azalpena prestatzea, eta azalpena labur, argi eta egoki egitea. Hitzen definizioak idatziz ematen jakitea.• Komunikazioaren testuinguruan, elementu batzuk aztertzea (igorlearen asmoa, jarrera, mezua, kodearen ezaugarriak…).• Interneten bidez komunikatzeko e-maila ezagutzea, eta, ezaugarriak eta egitura kontuan hartuta, e-mailak egoki idaztea.• Ikasleak berak sortutako testuak zuzentzeko gaitasuna garatzea eta bultzatzea, lexikoa, barne lotura, etab. kontuan hartuz.• Ikasleak pixkanaka hizkuntzaren sistema morfosintaktikoaz jabe daitezen bideak eskaintzea, hizkuntza gero eta gehiago menderatzeko eta ziurtasun handiagoz erabiltzeko.• Informazioa bilatzeko, hiztegiak, atlasak, entziklopediak, Internet eta abar kontsultatzea.• Perpaus kontzesiboak ezagutzea eta zuzen erabiltzea.• Ortotipografiari dagokionez, puntua, bi puntuak, hiru puntuak, galdera marka eta harridura marka zuzen erabiltzea.• Deklinabideko NOR eta NORK kasuak singularrean eta pluralean zuzen erabiltzea.• Aditzaren alorrean, nor indikatiboa menderatzea.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK• Interesguneari dagokion lexikoa ezagutzen du, eta badaki bere ekoizpen lanetan erabiltzen.• Hainbat testu mota ulertzeko gai da.• Ideiak, iritziak, sentimenduak, esperientziak eta emozioak ahoz trukatzeko gai da.• Gai bat emanda, bat-batean azalpena prestatzeko eta azalpena labur, argi eta egoki egiteko gai da. Badaki hitzen definizioak idatziz ematen.• Badaki elementu batzuk aztertzen komunikazioaren arabera (igorlearen asmoa, jarrera, mezua, kodearen ezaugarriak).• Interneten bidez komunikatzeko e-maila ezagutzen du, eta ezaugarriak eta egitura kontuan hartuta, e-mailak egoki idazteko gai da.• Ikasleak sortutako testuak zuzentzeko gaitasuna eta gogoa erakusten du.• Hizkuntza gero eta geihago menderatzen du, eta ziurtasun handiagoz erabiltzen du.• Badaki hiztegiak, atlasak,entziklopediak, Internet eta abar kontsultatzen informazioa bilatzeko.• Perpaus kontzesiboak ezagutzen ditu, eta era egokian erabiltzen ditu.• Deklinabideko NOR eta NORK kasuak zuzen erabiltzen ditu.• Badaki puntua, bi puntuak eta hiru puntuak zuzen erabiltzen.• Literatura testuak identifikatzeko irizpide batzuk bereganatu ditu, eta irakurketarako ohitura sendotzeko urrats batzuk eman ditu.• Aditzean, nor indikatiboa zuzen erabiltzen du.

EDUKIAKKontzeptuak• Irakurketa: Musika edo zarata?, M. L. San Martin• Interesguneari loturiko lexikoa: hiztegia, esamoldeak, esaerak, onomatopeiak.• Ahozko komunikazioa: solasaldia, eztabaida, inkesta eta azalpena.• Idatzizko komunikazioa: definizioak eta e-mailak.

Komunikazioa:— Zer da?— Nola komunikatzen gara?

3

© Ibaizabal argitaletxea, 2008

— Hizkuntza, komunikazio tresna.— Internet: e-mailak. Ezaugarriak. Egitura.

• Perpaus kontzesiboak.• Deklinabidea: NOR eta NORK.• Aditza: indikatiboa. NOR. Trinkoa.• Harridura eta galdera. Puntua, bi puntuak eta hiru puntuak.• Munduko hizkuntzak.• Literatura:— Zer da? Ezaugarri batzuk.

Prozedurak• Interesgunearekin lotutako lexikoa ezagutu eta erabili.• Talde handiko eta txikiko solasaldien eta eztabaiden bidez, norberaren iritzia, sentipenak eta sentimenduak azaldu.• Bat-batean gai bat eman, gidoia prestatu eta bi minutuan azalpena argi eta egoki egin. Hitzen definizioak idatziz eman.• Komunikazioaren testuinguruan elementu batzuk aztertu (igorlearen asmoa, jarrera, mezua, kodearen ezaugarriak…).• Ahozko hainbat esamolde ezagutu eta erabili.• E-mailak aztertu (komunikazio egoera, egitura, egokitasuna…) eta, ereduei jarraituta, antzerakoak sortu.• Testu zuzenak sortzen ikasteko, ariketa sistematikoak egin (aditza, sintaxia eta deklinabidea lantzeko perpausak eta testuak osatu, aldatu, zuzendu…).• Oinarrizko unitate linguistikoak identifikatu.• Testuak ekoizteko, dokumentazio iturriak identifikatu eta erabili (liburutegia, Internet…).• Perpaus kontzesiboak ezagutu eta erabili.• Deklinabideko NOR eta NORK kasuak singularrean eta pluralean erabili.• Testuak idazterakoan, puntua, bi puntuak eta hiru puntuak zuzen erabili.• Munduko hizkuntzei buruzko zenbait testu eta datu irakurri ostean, hausnarketa egin eta jarduera batzuk osatu.• Unitatean zehar eskaintzen diren zenbait testu irakurri eta bakoitzak bere interpretazioa egin.

Jarrerak• Hizkuntza balioestea, komunikatzeko eta irudikatzeko bide bezala.• Ahozko komunikazioa erabiltzea, keinuek, gorputzak eta intonazioak duen garrantziaz jabetzeko eta balioesteko.• Gizartearen errealitate eleanitza positiboki balioestea.• Literatura tradizioko lanak balioestea, kultur ondasunaren ezaugarri gisa.• Esamolde bizi eta herrikoiak ikasteko ahalegina.

4

© Ibaizabal argitaletxea, 2008

2. unitateaTantaka ontzia bete egiten da

OINARRIZKO GAITASUNAK2. Ikasten ikasteko gaitasuna

- Lan intelektuala egiteko teknikak eskuratzea eta definizioak egoki nola adierazi lantzea.

- Informazioa lortzeko eta sortzeko gaitasuna izatea, eta informazio berria aurreko informazioarekin eta bizipen pertsonalekin lotzea.

- Gramatika kontzeptuei (batez ere, aditza eta deklinabidea) buruzko hausnarketa egitea eta zuzen erabiltzeko ahalegina egitea.

4. Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna- Ideia, emozioak, azalpen eta argudioak egoki adieraztea, ahoz zein idatziz.- Beste pertsona batzuen egoeran jartzeko ahalmen enpatikoa garatzea; norberarenak

ez diren iritziak sentikortasunez eta ikuspegi kritikoz irakurtzea.- Diskurtsoak koherentziaz eta egokitasunez prestatzea eta interpretatzea,

testuingurua eta komunikazio asmoak kontuan hartuz.- Irakurriz eta idatziz informazioa bilatzea, biltzea, prozesatzea eta sortzea. - Ahozkoetan eta elkarrizketetan mezu egoki eta eraginkorrak sortzea.- Hizkuntzarekin lotutako gizarte ohiturak eta kultura elementuak ezagutzea. - Hizkuntza eta haren erabilera arauei buruzko hausnarketa egitea.

5. Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna- Hainbat informazio iturri eta testu mota aztertzea eta erabiltzen jakitea, eta horien

oinarrizko baliabide eta ezaugarriak ezagutzea.

6. Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna- Sentimenduak, ideiak edo iritziak beste ikaskideekin elkar trukatzea eta ikasgelako

ahozko eztabaidetan adierazten diren iritziak errespetatzea. - Gure hizkuntzaren sorrera ikuspegi kritiko batetik hausnartzea eta balioestea.

7. Giza eta arte kulturarako gaitasuna- Literatura testuak arte eta kultura ondasun gisa balioestea, eta bereziki euskal

kulturaren adierazpenak ezagutzea.

8. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna- Ikasgelan lantzen diren atazak planifikatzea, egitea eta ebaluatzea.

- Lankidetzan aritzea.

5

© Ibaizabal argitaletxea, 2008

HELBURUAK• Lexiko aberatsa, zehatza eta komunikazio beharrei egokitua ezagutzea eta erabiltzea.• Irakurketa eta idazketa atsegin eta informazio iturri, komunikazio bide eta jakinduriarako bitarteko direla jakitea.• Ikaskideekin solasean egoki jarduten ikastea.• Fikziozko elkarrizketa planifikatzen eta antzezten ikastea.• Gai bat emanda, bat-batean azalpena prestatzea, eta azalpena labur, argi eta egoki egitea.• Egitura egokia eta kohesio elementu egokiak erabiliz, oharrak idaztea.• Definizioak zer diren non agertzen diren, zein ezaugarri dituzten eta nola eratzen diren jakitea, eta ereduei begiratuta, definizioak idaztea.• Nork bere lanak zuzentzeko teknikak ikastea eta zuzenketak egiteko ohitura hartzea.• Hizkuntzaren erabileraz gogoeta egitea eta gramatikako oinarrizko arauak bereganatzea eta zuzen aplikatzea hizkuntza idatzian nahiz ahozkoan.• Zehar galderak ezagutzea eta norberaren ekoizpenetan erabiltzea.• Deklinabideko NORI, NORTZAT eta -(R)IK kasuak singularrean eta pluralean zuzen erabiltzea.• Aditzean, NOR-NORI indikatiboa menderatzea, orainaldian eta iraganean.• Testuen barruko elementu formalak ezagutzea eta egoki erabiltzea (koma eta puntua, koma).• Literatura generoak (narratiboa, dramatikoa, lirikoa) ezagutzea eta bereiztea.• Irakurritako testuak ahoz nahiz idatziz laburtzea.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK• Lexiko aberatsa, zehatza eta komunikazio beharrei egokitua ezagutzen du, eta erabiltzeko gai da.• Ohartzen da irakurketa eta idazketa atsegin eta informazio iturri, komunikazio bide eta jakinduriarako bitarteko direla.• Solasaldian egoki parte hartzeko gai dela erakutsi du.• Elkarrizketa planifikatu eta antzezteko gai dela erakutsi du. • Gai bat emanda, bat-batean azalpena prestatzeko eta azalpena labur, argi eta egoki egiteko gai da.• Oharrak idazteko eta kohesio elementu egokiak erabiltzeko gai da.• Definizioak zer diren non agertzen diren, zein ezaugarri dituzten eta nola eratzen diren badaki, eta ereduei begiratuta, definizioak idazteko gai da.• Lanak zuzentzeko teknikak ikasi ditu eta zuzenketak egiten ditu.• Hizkuntzaren erabileraz gogoeta egiten du.• Badaki zehar galderak zuzen erabiltzen.• Deklinabideko NORI, NORTZAT eta -(R)IK kasuak singularrean eta pluralean zuzen erabiltzeko gai da.• Aditzean, NOR-NORI formak zuzen erabiltzen ditu, orainaldian eta iraganaldian.• Koma eta puntua eta koma egoki erabiltzen ditu.• Genero narratiboa, dramatikoa eta lirikoa ezagutzen ditu.• Badaki ikasgelan landutako literatura testuak generoaren arabera bereizten.• Irakurritako testuak ahoz nahiz idatziz laburtzeko gai da.

EDUKIAKKontzeptuak• Irakurketa: Plantxatzeko gogorik ez.• Interesguneari lotutako lexikoa: hiztegia, esamoldeak, esaerak.• Ahozko komunikazioa: solasaldia, elkarrizketa antzeztua, azalpena.• Idatzizko komunikazioa: azalpenerako gidoia, oharrak eta definizioak.

Definizioak: — Zer dira?— Non agertzen dira?— Nola eratzen dira?

6

© Ibaizabal argitaletxea, 2008

— Ezaugarriak.• Idazkera eta ahoskera.— Euskal alfabetoa.• Zehar galderak.• Deklinabidea: NORI, NORTZAT, -(R)IK.• Aditza: NOR-NORI indikatiboa. Oraina eta iragana.• Ortografia: koma. Puntua eta koma.• Euskararen sorrera eta historia. Ideia batzuk.• Literatura generoak. Ezaugarri nagusiak.— Narratiboa.— Dramatikoa.— Lirikoa.• Ahozko eta idatzizko literatura.

Prozedurak• Ulertzeko, gozatzeko, interpretatzeko eta irakurritakoari buruz hausnarketa egiteko, zenbait testu irakurri.• Hizkuntza aberasteko, testuak hobeto ulertzeko eta ekoizpenerako, unitateari loturiko lexikoa landu.• Gai jakin baten inguruan solasean aritu eta hitz egindakoa sintetizatu.• Bat-batean gai bat eman, gidoia prestatu eta bi minutuan azalpena argi eta egoki egin.• Kohesio elementu egokiak erabilita, oharra idatzi.• Testuak aztertu: ideia garrantzitsuenak, bigarren mailakoak, zuzentasuna, egokitasuna…• Hainbat ariketaren bidez, testuen zuzentasuna aztertu: koherentzia, zuzentasun gramatikala, egokitasuna…• Definizioen ezaugarriak eta nola eratzen diren aztertu, eta antzerakoak idatzi. • Oinarrizko unitate linguistikoek perpausetan duten zeregina ezagutu.• Zehar galdera zuzen erabili.• Deklinabidean, NORI, NORTZAT eta -(R)IK kasuak singularrean eta pluralean erabili.• Testu idatzietan, koma eta puntua eta koma zuzen erabili.• Testu zuzenak sortzeko, testuak osatu, aldatu eta zuzendu, besteak beste.• Literatura generoak ezagutu eta bereizi.• Irakurritako testu batzuk ahoz nahiz idatziz laburtu.

Jarrerak• Ahozko testuak zein idatzizkoak menderatzearen garrantzia balioestea, norberarengan eta gizartearengan duen eraginaz kontzientziatzeko.• Hizkuntza balioestea, kultura igortzeko tresna gisa.• Besteen ideiak balioestea eta errespetatzea, jarrera irekia bultzatuz.• Ahoz zein idatziz sortutako testuak balioestea, zuzentasuna, egokitasuna eta koherentzia zaintzearen garrantzia azpimarratuz.• Euskara esparru guztietan erabiltzeari buruzko jarrera positiboa eta aktiboa estimatzea.• Irakurtzeko eta idazteko zaletasuna balioestea.

7

© Ibaizabal argitaletxea, 2008

3. unitateaDuenak ez duenari

OINARRIZKO GAITASUNAK2. Ikasten ikasteko gaitasuna

- Pentsamendu estrategikoa garatzea, jarduerak eta denbora planifikatzea, eta nork bere burua trebe eta eraginkor ikustea.

- Lan intelektuala egiteko teknikak eskuratzea. - Informazio berria aurreko informazioarekin eta bizipen pertsonalekin lotzea.- Gramatika kontzeptuei (batez ere, aditza eta deklinabidea) buruzko hausnarketa

egitea eta zuzen erabiltzeko ahalegina egitea.

3. Matematikarako gaitasuna- Ahozko ekoizpenetan informazioa sortzean eta interpretatzean arrazoitzea.

4. Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna- Ideia eta emozioak ahoz zein idatziz egoki adieraztea.- Beste pertsona batzuen egoeran jartzeko ahalmen enpatikoa garatzea; norberarenak

ez diren iritziak sentikortasunez eta ikuspegi kritikoz irakurtzea.- Diskurtsoak koherentziaz eta egokitasunez prestatzea eta interpretatzea,

testuingurua eta komunikazio asmoak kontuan hartuz.- Irakurriz eta idatziz informazioa bilatzea, biltzea, prozesatzea eta sortzea. - Ahozkoetan eta elkarrizketetan mezu egoki eta eraginkorrak (ohar edota iragarki

laburrak, adibidez) sortzea.- Hizkuntzarekin lotutako gizarte ohiturak eta kultura elementuak ezagutzea. - Hizkuntza eta haren erabilera arauei buruzko hausnarketa egitea.

5. Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna- Hainbat informazio iturri eta testu mota aztertzea eta erabiltzen jakitea, eta horien

oinarrizko baliabide eta ezaugarriak ezagutzea.

6. Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna- Sentimenduak, ideiak edo iritziak beste ikaskideekin elkar trukatzea eta ikasgelako

ahozko eztabaidetan adierazten diren iritziak errespetatzea.- Gizarteari buruz ikuspegi kritikoa lantzea eta balore etikoei buruz hausnartzea.- Gure hizkuntza komunitatearen egoera diglosikoa ezagutzea.

7. Giza eta arte kulturarako gaitasuna- Literatura testuak arte eta kultura ondasun gisa balioestea, eta bereziki euskal

kulturaren adierazpenak ezagutzea.

8. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna

- Testuak (ipuinak) sortzerakoan, lanaren faseak ezagutzea, planifikatzeaeta horren arabera lan egitea. Amaitutakoan, zirriborroa eta azken emaitza, biak, zuzentzea.

- Lankidetzan aritzea.

8

© Ibaizabal argitaletxea, 2008

HELBURUAK• Interesguneari dagokion lexikoa ezagutzea eta ikasleak ekoizpen lanetan erabiltzea.• Gai bat emanda, bat-batean azalpena prestatzea, eta azalpena labur, argi eta egoki egitea.• Gai jakin batzuei buruz beraien iritzia ematea.• Iritziak azaltzerakoan, hiztegi zuzena eta aberatsa erabiltzea.• Iragarki laburrak idazteko teknika aztertzea eta zenbait iragarki mota idazteko trebatzea.• Narrazio testuak aztertzea (ipuina), eta, egitura egokia erabiliz eta kohesio elementuak zainduz, ipuinak idaztea. • Esaldi batzuetan, izen sintagma, aditz sintagma eta horien osagaiak bereiztea.• Testu idatzietan, s, z, x, ts, tz, tx era egokian idaztea.• Deklinabidean, NOREN eta NONGO kasuak singularrean eta pluralean bereiztea eta erabiltzea.• Aditzean, NOR-NORK indikatiboa menderatzea, orainaldian eta iraganean.• Euskararen gaur egungo egoeraz ohartzea eta bere erabileraz gogoeta egitea.• Irakurketarekin era autonomoan gozatzea, kulturaren aberastasun iturri gisa interpretatuz.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK• Interesguneari lotutako lexikoa ezagutzen du, eta ekoizpen lanetan erabiltzen du.• Gai bat emanda, bat-batean azalpena prestatzeko eta azalpena labur, argi eta egoki egiteko gai da.• Gai jakin batzuk emanda, horien inguruan daukaten iritzia azaltzeko gai da.• Iritziak azaltzerakoan, ikasleak badaki hiztegi zuzena eta aberatsa erabiltzen.• Iragarki labur batzuk idazteko gai da.• Ipuinen ezaugarriak aztertzen badaki, eta, egitura egokia erabiliz eta kohesio elementuak zainduz, ipuina idazteko gai da.• Badaki zenbait iragarki mota aztertzen.• Esaldi batzuetan, izen sintagma, aditz sintagma eta horien osagaiak bereizten ditu.• Testuak idaztean s, z, x eta ts, tz eta tx zuzen erabiltzen ditu.• Deklinabidean, NOREN eta NONGO kasuak, singularrean eta pluralean, bereizten ditu eta zuzen erabiltzeko gai da.• Aditzean, NOR-NORK formak zuzen erabiltzen ditu, orainaldian eta iraganaldian.• Euskararen gaur egungo egoeraz, oro har, ohartzen da, eta horren erabileraz gogoeta egin du.• Badaki irakurketarekin gozatzen, baita irakurketa kulturaren aberastasun iturri gisa interpretatzen ere.

EDUKIAKKontzeptuak• Irakurketa: Xentimorik gabe, Euskadi irratia.• Interesguneari lotutako lexikoa: hiztegia, esamoldeak, esaerak.• Ahozko komunikazioa: mahai ingurua, iritzia, azalpena.• Idatzizko komunikazioa: azalpenerako gidoia, iragarkiak, ipuina.

Ipuina:— Ipuinen ohiko egitura: hasiera, korapiloa eta bukaera.— Narratzailea.— Denbora adierazleak.— Aditzaren aspektua.

• Izen sintagma, Aditz sintagma eta osagaiak.• Kausazko perpausak I.• Deklinabidea: NOREN eta NONGO kasuak.• Aditza: NOR-NORK indikatiboa. Oraina eta iragana.• Ortografia: s, z, x, ts, tz eta tx.• Euskararen egoera gaur egun. Zenbait datu.• Literatura: ipuina. Ezaugarri batzuk.

9

© Ibaizabal argitaletxea, 2008

Prozedurak• Zenbait testu irakurri, ulertzeko, interpretatzeko eta irakurritakoari buruz hausnarketa egiteko.• Esamoldeak eta esaerak ezagutu eta erabili.• Hizkuntzen arteko kontaktutik datozen fenomeno batzuk ezagutu.• Gai bat edo beste eman eta haien inguruan daukaten iritzia azaldu.• Bat-batean gai bat eman, gidoia prestatu eta bi minutuan azalpena argi eta egoki egin.• Norberaren iritziak azaltzerakoan, hiztegi zuzena eta aberatsa erabili.• Iragarki labur batzuk idatzi.• Ipuin bat sortu, urrats hauei jarraituz: ideiak planifikatu, eskema idatzi, zirriborroa egin, zuzendu eta behin betikoa idatzi.• Izen sintagma eta Aditz sintagma bereizi.• Kausazko perpausak ezagutu eta zuzen erabili.• Ariketen bidez planteaturiko esaldi eta esaeretan s, z, x eta tx, tz eta tx zuzen erabili.• Ts eta tz letra multzoen bidez eta z/s letren bidez bereizten diren hitz batzuk bereizi.• Deklinabidean, NOREN eta NONGO kasuak, singularrean eta pluralean, menderatu eta zuzen erabili.• Aditzean, NOR-NORK indikatiboa, oraina eta iragana, menderatu eta esaldiak zuzen osatu.• Euskararen egoerari buruzko informazioa jaso, hausnarketa egin eta, jarduera batzuen bidez, berenganatu.• Ipuin batzuk irakurri, ipuinaren generoari dagozkion ezaugarriak ezagutzeko, irakurketarekin gozatzeko eta literatura kulturaren aberastasun iturri gisa interpretatzeko.

Jarrerak• Irakurketarako interesa, jakin-mina asetzeko, kultura aberasteko eta atsegin pertsonala lortzeko.• Euskara eremu guztietan erabiltzeari buruzko jarrera positiboa.• Hizkuntzari buruzko hausnarketa balioestea, norberaren ekoizpen linguistikoak hobetzeko duen garrantziaz ohartuz.• Komunikazioko elementuak balioestea, helburuaren garrantziaz jabetzeko.• Lexikoaren alorrean, zehaztasuna eta aberastasuna lortzeko ahalegina.

10

© Ibaizabal argitaletxea, 2008

4. unitateaHil arte bizi

OINARRIZKO GAITASUNAK1. Zientzia, teknologia eta osasun kulturarako gaitasuna

- Pertsonen hilkortasunaz jabetzea.- Norberaren gorputza eta itxura fisikoa onartzea, eta adinarekin lotutako aldaketak

onartzea.

2. Ikasten ikasteko gaitasuna- Pentsamendu estrategikoa garatzea, jarduerak eta denbora planifikatzea, eta nork

bere burua trebe eta eraginkor ikustea. - Lan intelektuala egiteko teknikak eskuratzea.- Informazio berria aurreko informazioarekin eta bizipen pertsonalekin lotzea.- Gramatika kontzeptuei buruzko hausnarketa egitea eta zuzen erabiltzeko ahalegina

egitea.

3. Matematikarako gaitasuna- Informazioak, datuak eta arrazoibideak argi eta zehaztasunez interpretatzea eta

adieraztea.- Arrazoibideen jarraipena egitea eta ideia nagusiak identifikatzea.

4. Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna- Ideia eta emozioak egoki adieraztea, ahoz zein idatziz.- Beste pertsona batzuen egoeran jartzeko ahalmen enpatikoa garatzea; norberarenak

ez diren iritziak sentikortasunez eta ikuspegi kritikoz irakurtzea.- Diskurtsoak koherentziaz eta egokitasunez prestatzea eta interpretatzea,

testuingurua eta komunikazio asmoak kontuan hartuz.- Hizkuntzari dagozkion arauak zein diren jakitea eta praktikan jartzea. - Irakurriz eta idatziz informazioa bilatzea, biltzea, prozesatzea eta sortzea.- Ahozkoetan eta elkarrizketetan mezu egoki eta eraginkorrak sortzea.- Hizkuntzarekin lotutako gizarte ohiturak eta kultura elementuak ezagutzea. - Hizkuntza eta haren erabilera arauei buruzko hausnarketa egitea, eta arauok

balioestea.

5. Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna- Hainbat informazio iturri eta testu mota aztertzea eta erabiltzen jakitea, eta horien

oinarrizko baliabide eta ezaugarriak ezagutzea.

6. Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna- Sentimenduak, ideiak edo iritziak beste ikaskideekin elkar trukatzea eta ikasgelako

ahozko eztabaidetan adierazten diren iritziak errespetatzea.

7. Giza eta arte kulturarako gaitasuna- Literatura testuak arte eta kultura ondasun gisa balioestea, eta bereziki euskal

kulturaren adierazpenak ezagutzea.- Musika tresna baten jatorria ezagutzea.

8. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna- Ikasgelan lantzen diren atazak planifikatzea, egitea eta ebaluatzea.- Lankidetzan aritzea.

11

© Ibaizabal argitaletxea, 2008

HELBURUAK• Testuetako hizkuntza interpretatzen ikastea eta bertan ageri diren eguneroko esamolde bizi eta jatorrak ezagutzea.• Gai jakin baten inguruan daukan iritzia deskubritzea eta gelaren aurrean arrazoiak emanez iritzi horren alde egin.• Gai bat emanda bat-batean azalpena prestatzea, eta azalpena labur, argi eta egoki egitea.• Ahozko eta idatzizko testuak ulertzea eta testu horiek ikaskuntza berrien egoeretara aplikatzeko gai izatea.• Iritziak ematerakoan eta elkarrizketa garaian, besteen argudioak errespetuz eta arretaz entzuten jakitea.• Hitz egiterakoan erabiltzen dituen keinuak eta gorputz espresioa esaten ari denera egokitzea.• Egunerokoa idazteko pauta batzuk ikasi eta baliabideak berenganatzea.• Argazki albumetako argazki oinak idazten trebatzea.• Zenbait testutan, izena eta izenordaina bereiztea.• Kausazko perpausak osatzeko aukerak ezagutu eta zuzen erabiltzea.• Testu idatzietan, h zuzen erabiltzea.• Deklinabidean, NORENTZAT, NOREKIN, ZEREZ eta ZERTAZ kasuak singularrean eta pluralean bereiztea eta zuzen erabiltzea.• Aditzean, NOR-NORK indikatiboa, trinkoa, menderatzea.• Norberak sortutako testuak zuzentzeko gai izatea (aditza, sintaxia, deklinabidea…).• Euskalkiak zer diren ezagutzea, hausnarketa egitea eta ezaugarri bat edo beste aztertzea.• Zenbait euskalkitan sortutako testuak ulertzea, herri honek duen kultur aberastasunaren ezaugarri bezala balioetsiz.• Irakurketarekin era autonomo batean gozatzea, kulturaren aberastasun iturri gisa interpretatuz.• Kondaira bat irakurri, kondairak zer diren ezagutu eta ezaugarri orokorrak aztertzea.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK• Saiatu da testuetako hizkuntza interpretatzen eta bertan ageri diren eguneroko esamolde bizi eta jatorrak barneratzen.• Gai jakin baten inguruan daukan iritziaz ohartu, eta, gelaren aurrean arrazoiak emanez, iritzi hori defendatzeko gai da. • Gai bat emanda, bat-batean azalpena prestatzeko eta azalpena labur, argi eta egoki egiteko gai da.• Gelan landuriko ahozko eta idatzizko testuak ulertzen ditu, eta testu horiek ikaskuntza berrien egoeretara aplikatzen ditu.• Iritziak ematerakoan eta elkarrizketa garaian, besteen argudioak errespetuz eta arretaz entzuten ditu.• Hitz egiterakoan keinuak eta gorputz espresioa esaten ari denera egokituta erabiltzen ditu.• Badaki egunerokoa nola idazten den eta saiatzen da idazten.• Argazki albumetako argazki oinak egoki idazteko gai da.• Zenbait testutan, izena eta izenordaina bereizten ditu.• Kausazko perpausak osatzeko aukerak ezagutu eta zuzen erabiltzen ditu.• Testu idatzietan, badaki h zuzen erabiltzen.• Deklinabidean, NORENTZAT, NOREKIN, ZEREZ eta ZERTAZ kasuak singularrean eta pluralean bereizi eta zuzen erabiltzeko gai da.• Aditzean, NOR-NORK indikatiboa, trinkoa, menderatzen du.• Ikasleak berak sortutako testuak zuzentzeko gai da (aditza, sintaxia, deklinabidea…).• Euskalkiak zer diren ezagutzen du, hausnarketa egin du eta badaki ezaugarri bat edo beste aztertzen.• Zenbait euskalkitan sortutako testuak ulertzeko gai da, herri honek duen kultur aberastasunaren ezaugarri bezala balioetsiz.

12

© Ibaizabal argitaletxea, 2008

• Irakurketarekin era autonomo batean gozatzen du, kulturaren aberastasun iturri gisa interpretatuz.• Kondaira bat irakurri, kondairak zer diren ezagutu eta ezaugarri orokorrak aztertu ditu.

EDUKIAKKontzeptuak• Irakurketa: Hili, Andoni Egaña.• Interesguneari lotutako lexikoa: hiztegia (sentimenduak…), esamoldeak, atsotitzak.• Ahozko komunikazioa: eztabaida, azalpena.• Idatzizko komunikazioa: azalpenerako gidoia, egunerokoa eta argazki bilduma.

Argazki bilduma:— Zer diren.— Ezaugarriak: argazki oinak.

• Izena eta izenordaina.• Kausazko perpausak II.• Deklinabidea: NORENTZAT, NOREKIN, ZEREZ eta ZERTAZ kasuak.• Aditza: NOR-NORK. Trinkoa. Oraina eta iragana.• Ortografia: h letraren erabilera.• Euskalkiak:— Zer dira?— Nola bereizten dira?• Literatura: kondaira. Ezaugarri batzuk.

Prozedurak• Hizkuntza aberasteko, testuak hobeto ulertzeko eta ekoizpenerako, lexikoa landu.• Zenbait testu irakurri, ulertzeko, interpretatzeko eta irakurritakoari buruz hausnarketa egiteko.• Gai baten inguruan daukaten iritziaz ohartu eta gelan azaldu.• Bat-batean gai bat eman, gidoia prestatu eta bi minutuan azalpena argi eta egoki egin.• Idazteko trebetasuna landu: egunerokoa eta argazki oinak.• Ahozko hainbat esamolde ezagutu eta erabili.• Izena eta izenordaina bereizi.• NORENTZAT, NOREKIN, ZEREZ eta ZERTAZ kasuak, singularrean eta pluralean, zuzen erabili.• Kausazko perpausak ezagutu eta zuzen erabili.• Euskalkiei buruzko testu batzuk irakurri, interpretatu eta zenbait ondorio atera.• Testu zuzenak sortzeko urrats moduan, ariketa sistematikoak burutu (aditza, sintaxia, deklinabidea…).• Komunikazioaren testuingurua kontuan hartuz, hizkera batzuk aztertu.• Kondairak irakurri, interpretatu eta ezaugarri nagusiak identifikatu.

Jarrerak• Ahozko hizkuntza elkarren arteko komunikazioa errazteko dituen baliabide propioak erabiltzeko jarrera eta zaletasuna (keinuak, gorputz mugimenduak, intonazioa…).• Ahoz zein idatziz, sortutako testuen zuzentasuna, egokitasuna eta koherentzia balioestea.• Euskal Herriko literatura tradizioko lanak estimatzea, kultura ondasunaren ezaugarri gisa balioetsiz.• Dokumentazio iturriak erabiltzearen eta ezagutzearen garrantziaz jabetzea.• Esamolde biziak eta herrikoiak bereganatzeko ahalegina.

13

© Ibaizabal argitaletxea, 2008

5. unitateaGezurrak hanka motza

OINARRIZKO GAITASUNAK

2. Ikasten ikasteko gaitasuna- Lan intelektuala egiteko teknikak eskuratzea. - Informazioa lortzeko eta sortzeko gaitasuna izatea eta informazio berria aurreko

informazioarekin eta bizipen pertsonalekin lotzea.- Gramatika kontzeptuei buruzko hausnarketa egitea eta zuzen erabiltzeko ahalegina

egitea.

3. Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna- Ideia eta emozioak egoki adieraztea, ahoz zein idatziz.- Beste pertsona batzuen egoeran jartzeko ahalmen enpatikoa garatzea; norberarenak

ez diren iritziak sentikortasunez eta ikuspegi kritikoz irakurtzea.- Diskurtsoak koherentziaz eta egokitasunez prestatzea eta interpretatzea,

testuingurua eta komunikazio asmoak kontuan hartuz.- Hizkuntzari dagozkion arauak zein diren jakitea eta praktikan jartzea. - Irakurriz eta idatziz informazioa bilatzea, biltzea, prozesatzea eta sortzea.- Ahozkoetan eta elkarrizketetan mezu egoki eta eraginkorrak sortzea.- Hizkuntzarekin lotutako gizarte ohiturak eta kultura elementuak ezagutzea. - Hizkuntza eta haren erabilera arauei buruzko hausnarketa egitea, eta arauok

balioestea.

5. Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna- Hainbat informazio iturri eta testu mota aztertzea eta erabiltzen jakitea; bakoitzari

dagozkion oinarrizko baliabideak eta ezaugarriak ezagutzea

6. Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna- Sentimenduak, ideiak edo iritziak beste ikaskideekin elkar trukatzea eta ikasgelako

ahozko eztabaidetan adierazten diren iritziak errespetatzea.

7. Giza eta arte kulturarako gaitasuna- Literatura testuak arte eta kultura ondasun gisa balioestea, eta bereziki euskal

kulturaren adierazpenak ezagutzea

8. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna- Ikasgelan lantzen diren atazak planifikatzea, egitea eta ebaluatzea.- Lankidetzan aritzea.

14

© Ibaizabal argitaletxea, 2008

HELBURUAK• Irakurgaiko testuaren gaiari dagokion lexikoa aztertu, ezagutu eta erabiltzea.• Gelako solasaldietan norberaren iritziak ematen eta arrazoitzen jakitea.• Gai bat emanda, bat-batean azalpena prestatzea, eta azalpena labur, argi eta egoki egitea.• Hizkuntzaren alderdi ludikoa lantzeko, gelan planteaturiko jardueretan parte partzea.• Ikasleak bere lanak zuzentzeko, teknikak ikastea eta zuzenketak egiteko ohitura hartzea.• Hitz egiterakoan, ikasleak keinuak eta gorputz espresioa esaten ari denera egokitzea.• Hizkuntza jolasak eginez, mintzamena lantzea.• Albisteen ohiko egitura eta ezaugarri batzuk ezagutzea, eta testua emanda izenburua idaztea.• Datu batzuk emanda eta albisteen ezaugarriak gordez, albistea idaztea. eta datu batzuk emanda, albistea idazteko gai izatea.• Esaldietan, izenondoa eta izenlaguna bereiztea.• Oinarrizko unitate linguistikoek perpausetan daukaten zeregina ezagutzea.• Deklinabidean, NON eta NORENGAN kasuak singularrean eta pluralean bereiztea eta zuzen erabiltzea.• Orduak zuzen idazteko gai izatea.• Euskalkien sailkapena ezagutzea, euskalkiak euskaldunon bizitza arruntean erabiltzen diren barianteak direla jabetuz.• Literatura testu mota batzuk (alegia) ezagutzea eta estetikoki balioestea.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK• Irakurgaiko testuaren gaiari dagokion lexikoa ezagutzen eta erabiltzen du.• Gelako solasaldietan, badaki bere iritziak ematen eta arrazoitzen.• Gai bat emanda, bat-batean azalpena prestatzeko eta azalpena labur, argi eta egoki egiteko gai da.• Hizkuntzaren alderdi ludikoa lantzeko, gelan planteaturiko jardueretan parte hartu du.• Ikasleak bere lanak zuzentzeko ohitura hartu du.• Hitz egiterakoan, ikasleak keinuak eta gorputz espresioa esaten ari denera egokitzen saiatzen da.• Hizkuntza jolasak eginez, mintzamena landu du.• Albisteen ohiko egitura eta ezaugarri batzuk ezagutzen ditu, eta, testua emanda, izenburu egokia idazteko gai da.• Datu batzuk emanda eta albisteen ezaugarriak gordez, albiste zuzena eta egokia idazteko gai da.• Badaki izenondoa eta izenlaguna bereizten.• Oinarrizko unitate linguistikoek perpausetan daukaten zeregina ezagutzen du.• Deklinabidean, NON eta NORENGAN kasuak singularrean eta pluralean bereizten ditu, eta zuzen erabiltzen ditu.• Badaki orduak zuzen idazten.• Euskalkien sailkapena ezagutzen du, euskalkiak euskaldunon bizitza arruntean erabiltzen diren aldaerak direla jabetuz.• Badaki alegia zer den eta alegiaren ezaugarri batzuk ezagutzen ditu.

EDUKIAKKontzeptuak• Irakurketa: Artzain gezurtia eta otsoa, Juan Manuel Etxebarria.• Interesguneari lotutako lexikoa: hiztegia, esamoldeak, atsotitzak, atzizkiak.• Ahozko komunikazioa: jolasak, solasaldia, azalpena.• Idatzizko komunikazioa: azalpenerako gidoia, hitz jolasak eta albistea.

Albistea:— Zer da?— Egitura: titularra, laburpena, gorputza, hizkuntza mota eta iturria.

• Izenondoa eta izenlaguna.• Denborazko perpausak.

15

© Ibaizabal argitaletxea, 2008

• Deklinabidea: NON eta NORENGAN.• Aditza: Indikatiboa. NOR-NORI-NORK. indikatiboa. Oraina eta iragana.• Ortografia: orduaren idazketa.• Euskalkiak:— Euskalkien sailkapena.— Euskalkiak eta azpieuskalkiak.• Literatura: alegia. Ezaugarri batzuk.

Prozedurak• Hizkuntza aberasteko, testuak hobeto ulertzeko eta ekoizpenerako, lexikoa landu.• Bat-batean gai bat eman, gidoia prestatu eta bi minutuan azalpena argi eta egoki egin.• Mahai ingurua egin eta iritzia azaldu eta arrazoitu.• Idazteko trebetasuna landu: hitz jolasak, azalpenetarako gidoiak…• Zenbait jolas eginez, mintzamena landu.• Albisteen ohiko egitura eta ezaugarri batzuk ezagutu, eta testua emanda izenburua asmatu.• Aldez aurretik emandako datu batzuen arabera albistea idatzi.• Izenondoa eta izenlaguna bereizteko zenbait jarduera egin.• Denborazko perpausak ezagutu eta menderatzeko berridazketak eta bestelako zenbait jarduera egin.• Oinarrizko unitate linguistikoek perpausetan duten zeregina ezagutu, jarduera batzuk eginez.• NON eta NORENGAN kasuak singularrean eta pluralean zuzen erabili.t• Orduen idazkera menderatzeko akatsak zuzendu, orduak zifretan idatzi…• Euskalkien sailkapena aztertu eta horren inguruko hausnarketa egin.• Alegia irakurri, interpretatu eta ezaugarri nagusiak identifikatu.

Jarrerak• Irakurketa balioestea, dibertsio bide eta atsegin iturri gisa.• Hizkuntzaren alderdi ludikoa eta sortzailea balioestea.• Euskal Herriko ipuinak, kondairak, alegiak eta kontakizunak estimatzea.• Besteen lanarekiko errespetuzko jarrera.• Koherentziari, egokitasunari eta zuzentasunari dagokionez, norberaren testu idatziak berrikusteak duen garrantzia balioestea.

16

© Ibaizabal argitaletxea, 2008

6. unitateaAurpegia arimaren ispilu

OINARRIZKO GAITASUNAK

1. Zientzia, teknologia eta osasun kulturarako gaitasuna- Norberaren gorputza arduraz onartzea eta gainerako pertsonekiko komunikazio

bitartekoa dela jakitea.

2. Ikasten ikasteko gaitasuna- Pentsamendu estrategikoa garatzea, jarduerak eta denbora planifikatzea, eta nork

bere burua trebe eta eraginkor ikustea. - Lan intelektuala egiteko teknikak eskuratzea.- Informazio berria aurreko informazioarekin eta bizipen pertsonalekin lotzea.- Gramatika kontzeptuei buruzko hausnarketa egitea eta zuzen erabiltzeko ahalegina

egitea.- Ikasketa esperientzia kontziente eta eraginkorragoa egitea, hitzik gabeko

komunikazioa ezagutuz.

4. Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna- Ideia eta emozioak egoki adieraztea, ahoz zein idatziz.- Beste pertsona batzuen egoeran jartzeko ahalmen enpatikoa garatzea; norberarenak

ez diren iritziak sentikortasunez eta ikuspegi kritikoz irakurtzea.- Diskurtsoak koherentziaz eta egokitasunez prestatzea eta interpretatzea,

testuingurua eta komunikazio asmoak kontuan hartuz.- Hizkuntzari dagozkion arauak zein diren jakitea eta praktikan jartzea. - Irakurriz eta idatziz informazioa bilatzea, biltzea, prozesatzea eta sortzea.- Ahozkoetan eta elkarrizketetan mezu egoki eta eraginkorrak sortzea.- Hizkuntzarekin lotutako gizarte ohiturak eta kultura elementuak ezagutzea. - Komunikazioa egoera bakoitzerako egokiak diren ahozko testuak sortzea,

hizkuntza izaera eta hizkuntza-izaera ez duten elementuak behar bezala erabiliz.

5. Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna- Hainbat informazio iturri eta testu mota aztertzea eta erabiltzen jakitea; bakoitzari

dagozkion oinarrizko baliabideak eta ezaugarriak ezagutzea

6. Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna- Sentimenduak, ideiak edo iritziak beste ikaskideekin elkar trukatzea eta ikasgelako

ahozko eztabaidetan adierazten diren iritziak errespetatzea.- Pertsonen arteko diferentziak balioestea, gero eta aniztasun handiagoa daukan

gizartean

7. Giza eta arte kulturarako gaitasuna- Literatura testuak arte eta kultura ondasun gisa balioestea, eta bereziki euskal

kultura adierazpenak ezagutzea.

8. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna- Ikasgelan lantzen diren atazak planifikatzea, egitea eta ebaluatzea.- Proiektua sortu eta planifikazio bati jarraituz, burutzea - Lankidetzan lan egitea.

17

© Ibaizabal argitaletxea, 2008

HELBURUAK• Interesguneari dagokion lexikoa ezagutzea eta bere ekoizpen lanetan erabiltzea.• Zenbait testu motaren mezua ulertzea (esaera zaharrak).• Gai bat emanda, bat-batean azalpena prestatzea, eta azalpena labur, argi eta egoki egitea.• Talde txikitan nahiz handian gai baten inguruan argi, zehatz eta egoki mintzatzea.• Informazioa bilatzeko, hiztegia, atlasak, entziklopediak… kontsultatzeko ohitura edukitzea.• Hitz egiterakoan edota ahots goran irakurtzerakoan, euskararen lege fonetikoak aplikatzen ahalegintzea.• Egitura jakin baten arabera, deskribapena planifikatzea eta antolatzea, testuaren barneko loturak eta kohesioa lortzeko testu antolatzaile egokiak erabiliz.• Elkarrizketak aztertzea, eta, ereduari begiratuta, antzerakoa planifikatzea eta asmatzea.• Determinatzaileak bereiztea.• Konparaziozko perpausak menderatzea.• NORA, NORENGANA, NORAKO kasuak singularrean eta pluralean zuzen erabiltzea.• Datak idazteko modurik erabilienak idazten jakitea.• Euskararen batasunerako bidean, euskara batuaren garrantziaz ohartzea eta euskara batuaren erabileraz gogoeta egitea.• Irakurketa atsegin eta informazio iturri, komunikazio bide eta jakinduriarako bitarteko dela jakitea.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK• Interesguneari dagokion lexikoa ezagutzen du, eta bere ekoizpen lanetan erabiltzen du.• Esaera zaharren mezua ulertzen du.• Gai bat emanda, bat-batean azalpena prestatzeko eta azalpena labur, argi eta egoki egiteko gai da.• Talde txikian nahiz handian, gai baten inguruan argi, zehatz eta egoki mintzatzeko gai da.• Informazioa bilatzeko, hiztegia, atlasak, entziklopediak… kontsultatzen ditu.• Hitz egiterakoan edota ahots goran irakurtzerakoan, euskararen lege fonetikoak aplikatzen ahalegintzen da.• Egitura jakin baten arabera, deskribapena planifikatu eta antolatu du, testuaren barneko loturak eta kohesioa lortzeko testu antolatzaile egokiak erabiliz.• Elkarrizketak aztertzen badaki, eta, ereduari begiratuta, antzerakoa planifikatzeko eta asmatzeko gai da.• Determinatzaileak bereizten ditu.• Konparaziozko perpausak testuetan txukun erabiltzen ditu.• NORA, NORENGANA, NORAKO kasuak singularrean eta pluralean zuzen erabiltzen ditu.• Badaki datak idazteko modurik erabilienak zein diren eta zuzen erabiltzen ditu.• Euskararen batasunerako bidean, euskara batuaren garrantziaz konturatzen da eta euskara batuaren erabileraz gogoeta egin du.• Konturatzen da irakurketa atsegin eta informazio iturri dela, eta komunikazio bide eta jakinduriarako bitarteko ere badela ohartzen da.

EDUKIAKKontzeptuak• Irakurketa: Hitzik gabeko komunikazioa eskolan eta irakaskuntzan, Rufino Iraola.• Interesguneari lotutako lexikoa eta keinuak.• Ahozko komunikazioa: solasaldia eta azalpena.• Idatzizko komunikazioa: azalpenerako gidoia, deskribapena eta elkarrizketa.

Elkarrizketa:— Zer da?— Ezaugarriak.

18

© Ibaizabal argitaletxea, 2008

— Egitura: izenburua, sarrera, gorputza eta amaiera.• Determinatzaileak: mugatzaileak, zenbatzaileak eta zehaztugabeak.• Konparaziozko perpausak.• Deklinabidea: NORA, NORENGANA, NORAKO.• Aditza. Baldintza: alegiazkoa eta ez alegiazkoa.• Ortografia: daten idazkera modurik erabilienak.• Euskara batua:— Batasunaren bidea.— Ezaugarri batzuk.• Literatura: esaera zaharrak. Edukia, forma eta jatorria.

Prozedurak• Unitateari hasiera ematen dion gaiarekin lotutako oinarrizko lexikoa landu eta bere ekoizpenetan erabili.• Gai baten inguruan talde txikitan mintzatu, eta, gero, talde handian azaldu.• Bat-batean gai bat eman, gidoia prestatu eta bi minutuan azalpena argi eta egoki egin.• Deskripabenak egin: ideiak planifikatu, eskema idatzi, zirriborroa idatzi, zuzendu eta behin betikoa idatzi.• Idazteko trebetasuna lantzeko, elkarrizketak aztertzea, eta, ereduari begiratuta, antzerakoa planifikatzea eta asmatzea.• Testuak ekoizteko informazio iturriak ezagutu eta erabili.• Determinatzaileak bereizi (mugatzaileak, zenbatzaileak eta zehaztugabeak), eta bere ekoizpenetan zuzen erabili.• Konparaziozko perpausak ezagutu eta zuzen erabili.• Oinarrizko unitate linguistikoak identifikatu.• NORA, NORENGANA eta NORAKO kasuak, singularrean eta pluralean, zuzen erabili.• Datak idazteko modurik erabilienak ezagutu eta, zenbait testuingurutan, txukun erabili.• Euskara batuaren garrantziaz ohartu, eta bere ezaugarri batzuen inguruan hausnarketa egin.• Esaera zaharren edukia, tonua eta jatorria bereizi, eta zenbait esaera zahar ezagutu.

Jarrerak• Gizartearen errealitate eleanitza positiboki balioestea.• Irakasleekin eta lagunekin euskara erabiltzearen aldeko jarrera positiboa eta aktiboa.• Elkarrizketetan, errespetuzko jarrera balioestea.• Ahozko komunikazioa estimatzea, eta keinuek, gorputzak eta intonazioak duten garrantziaz jabetzea eta beroriek balioestea.• Lexikoaren alorrean, zehaztasuna eta aberastasuna lortzeko ahalegina.• Irakurketarako interesa, jakin-mina asetzeko, kultura aberasteko eta atsegin pertsonala lortzeko.

19

© Ibaizabal argitaletxea, 2008

7. unitateaNahi dena ezin denean ahal dena

OINARRIZKO GAITASUNAK

1. Zientzia, teknologia eta osasun kulturarako gaitasuna- Pertsonen itxura fisikoan dauden aldeak modu positiboan balioestea eta gorputza

onartzea, bai eta modekin eta gizarte estereotipoekin kritikoa izatea ere.- Kontzeptu zientifikoak eta kantitateak egoki adierazteko prozedurak, neurriak eta

zenbakiak erablitzea.

2. Ikasten ikasteko gaitasuna- Pentsamendu estrategikoa garatzea, jarduerak eta denbora planifikatzea, eta nork

bere burua trebe eta eraginkor ikustea. - Gramatika kontzeptuei buruzko hausnarketa egitea eta zuzen erabiltzeko ahalegina

egitea.- Ikasketa esperientzia kontziente eta eraginkorragoa egitea, hitzik gabeko

komunikazioa ezagutuz.- Lan intelektuala egiteko teknikak eskuratzea- Informazio berria aurreko informazioarekin eta bizipen pertsonalekin lotzea.- Hainbat informazio iturritatik informazioa eskuratzea eta erabiltzea.

3. Matematikarako gaitasuna- Askotariko egoera eta testuinguetan informazioak, datuak eta arrazoibideak argi eta

zehaztasunez interpretatzea eta adieraztea.- Oinarrizko matematika elementuak ezagutzea eta egoki adieraztea.

4. Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna- Ideia eta emozioak egoki adieraztea, ahoz zein idatziz.- Beste pertsona batzuen egoeran jartzeko ahalmen enpatikoa garatzea; norberarenak

ez diren iritziak sentikortasunez eta ikuspegi kritikoz irakurtzea.- Diskurtsoak koherentziaz eta egokitasunez prestatzea eta interpretatzea,

testuingurua eta komunikazio asmoak kontuan hartuz.- Hizkuntzari dagozkion arauak zein diren jakitea eta praktikan jartzea. - Irakurriz eta idatziz informazioa bilatzea, biltzea, prozesatzea eta sortzea.- Ahozkoetan eta elkarrizketetan mezu egoki eta eraginkorrak sortzea.- Hizkuntzarekin lotutako gizarte ohiturak eta kultura elementuak ezagutzea. - Hizkuntza eta haren erabilera arauei buruzko hausnarketa egitea, eta arauok

balioestea.

5. Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna- Informazio iturriak eta testu motak aztertzen eta erabiltzen jakitea, eta bakoitzari

dagozkion oinarrizko baliabide eta ezaugarriak ezagutzea. - Informazio eta komunikazio teknologiak informazioa bilatzeko eta lortzeko

erabiltzea.

6. Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna- Sentimenduak, ideiak edo iritziak beste ikaskideekin elkar trukatzea eta ikasgelako

ahozko eztabaidetan adierazten diren iritziak errespetatzea.- Komunitate bizitzari buruzko gogoeta egitea, arazoei buruzko ikuspegi kritikoa

landuz.

20

© Ibaizabal argitaletxea, 2008

7. Giza eta arte kulturarako gaitasuna- Literatura testuak arte eta kultura ondasun gisa balioestea, eta bereziki euskal

kulturaren adierazpenak ezagutzea.- Musikaren, literaturaren eta bestelako arte bitartekoen bidez adierazitako ideiek,

bizipenek eta sentimenduek azaleratutako sormena balioestea.

8. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna- Ikasgelan lantzen diren atazak planifikatzea, egitea eta ebaluatzea

HELBURUAK• Ahozko eta idatzizko testuak ulertzea eta testu horiek ikaskuntza berrien egoeretara aplikatzeko gai izatea. • Egoera batzuei buruz eta gai batzuen inguruan, ikasle bakoitzak bere iritzia ematen ikastea.• Talde handian nahiz talde txikitan, ahozko azalpenak emateko baliabideak lantzea eta menderatzea.• Iritzien trukaketan, besteen argudioak errespetuz eta arretaz entzuten eta balioesten jakitea.• Gai bat emanda, bat-batean azalpena prestatzea, eta azalpena argi, egoki eta zuzen egitea.• Zenbait testu ahoz eta idatziz laburtzeko gai izatea.• Mintzatzerakoan nahiz ozen irakurtzerakoan, euskararen lege fonetikoak aplikatzea.• Iritzi testuak aztertzea (iritzia adierazteko esapideak, argudioak emateko egiturak, testuaren egitura…), eta, ereduei jarraituta, antzekoa idaztea.• Komunikazioaren testuinguruan, elementu batzuk aztertzea (asmoa, jarrera, mezua…).• Aditz bakunak, eratorriak eta elkartuak identifikatzea eta bereiztea.• Aditz jokatuak eta jokatu gabeak identifikatzea eta bereiztea.• Erlatibozko perpausak zuzen erabiltzea.• NONDIK, NORENGATIK, NORENGANDIK kasuak singularrean eta pluralean bereiztea eta erabiltzea.• Neurriak, ehunekoak eta ordinalak era egokian erabiltzea.• Zenbait euskalki identifikatzea eta ezaugarri batzuk ezagutzea.• Oinarrizko bertso motak eta bertsoen ezaugarriak ezagutzea.• Bertsoak ekoizteko teknika erabiliz, bertsoak osatzea.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK• Gelan landu diren ahozko eta idatzizko testuak ulertu ditu eta testu horiek ikaskuntza berrien egoeretara aplikatzen saiatu da. • Egoera batzuei buruz eta gai batzuen inguruan, ikasle bakoitzak bere iritzia txukun eman du, argudioak garbi adieraziz eta ordena bati jarraituz.• Talde handian nahiz txikian, ahozko azalpenak emateko baliabideak landu ditu, eta egokitu zaizkion azalpenak zuzen eman ditu.• Besteen iritziak jasotzerakoan, argudioak errespetuz eta arretaz entzun ditu, eta argudio horiek balioetsi ere egin ditu.• Zenbait testu ahoz azaltzean nahiz ozen irakurtzerakoan, euskararen lege fonetikoak aplikatzen ikasi du.• Gai bat emanda, bat-batean azalpena prestatzeko eta azalpena argi, egoki eta zuzen egiteko gai da.• Zenbait testu ahoz eta idatziz laburtzeko gai izan da.• Iritzi testu batzuk aztertu ditu, eta, ereduei jarraituta, antzerakoa zuzen eta egoki idatzi du.• Komunikazioaren testuinguruan, elementu batzuk aztertu ditu, eta bereizteko gai da (asmoa, jarrera, mezua…).• Aditz bakunak, eratorriak eta elkartuak identifikatzen eta bereizten ditu.• Badaki aditz jokatuak eta jokatu gabeak identifikatzen eta bereizten.• Erlatibozko perpausak, hainbat testuingurutan, zuzen erabiltzen ditu.

21

© Ibaizabal argitaletxea, 2008

• NONDIK, NORENGATIK, NORENGANDIK kasuak, singularrean eta pluralean, bereizten eta zuzen erabiltzen ditu.• Badaki neurriak, ehunekoak eta ordinalak era egokian erabiltzen .• Zenbait euskalki identifikatzeko gai da, eta ezaugarri batzuk ezagutzen ditu.• Oinarrizko bertso motak eta bertsoen ezaugarriak aztertu ditu.• Bertsoak ekoizteko teknika erabiliz, bertso batzuk osatu ditu.

EDUKIAKKontzeptuak• Irakurketa: 38, Idurre Eskisabel.• Interesguneari lotutako lexikoa: hiztegia, sinonimoak, atzizkiak…• Ahozko komunikazioa: solasaldia, inkesta eta azalpena.• Idatzizko komunikazioa: azalpenerako gidoia eta iritziak.

Iritziak:— Zer dira?— Ezaugarriak. Kausazko egituren erabilera. Aditzak. Lokailuak.— Egiturak: iritzia eman eta gero, arrazoiak aipatu; arrazoiak aipatu eta iritzia eman.— Iritziak azaltzeko urratsak.

• Aditza: bakunak, eratorriak, elkartuak, jokatuak, jokatu gabeak.• Erlatibozko perpausak.• Deklinabidea: NONDIK, NORENGATIK, NORENGANDIK.• Aditza: NOR-NORI. Baldintza.• Ortografia: neurriak, ehunekoak eta ordinalak.• Euskalkiak:— Abestia: Araban bagare, Gontzal Mendibil.— Ezaugarri batzuk.• Literatura: bertsolaritza. Zer da? Ezaugarriak. Adibide batzuk.

Prozedurak• Unitateari hasiera ematen dion testua irakurri, irakurketarekin gozatuz eta kulturaren aberastasun iturri gisa interpretatuz.• Entzundako eta irakurritako testuak ahoz eta idatziz, laburtuta azaldu.• Komunikazioaren testuinguruan, elementu batzuk aztertu (asmoa, jarrera, mezua…).• Unitateari hasiera ematen dion gaiarekin lotutako oinarrizko lexikoa landu eta bere ekoizpenetan erabili. Gai bat emanda, gai horri buruzko iritzia idatziz ematen jakin.• Talde txikian eta handian, gai baten inguruko iritzia ikaskideen aurrean eman.• Bat-batean gai bat eman, gidoia prestatu eta bi minutuan argi, egoki eta zuzen egin.• Hedabideetako zenbait iritzi testu aztertu (iritzi testuak, iritzia adierazteko esapideak, argudioak emateko egiturak, testuaren egitura…).• Herriko aldizkarirako iritzi testua idatzi edota inkesta prestatu.• Hainbat jardueraren bidez aditz bakunak, eratorriak eta elkartuak bereizi; baita jokatuak eta jokatu gabeak ere.• Erlatibozko perpausak zuzen erabiltzen ikasteko zenbait jarduera egin.• NONDIK, NORENGATIK eta NORENGANDIK kasuak singularrean eta pluralean bereizi, eta, zenbait testuingurutan zuzen erabili.• Neurriak, ehunekoak eta ordinalak zuzen erabiltzeko jarduera batzuk egin.• Euskalkiak identifikatu eta abestietan ezaugarri batzuk ezagutu.• Idazteko trebetasuna lantzeko gidoiak idatzi, zirriborroak idatzi eta zuzendu, bertsoak pentsatu eta idatzi, eta abar.

22

© Ibaizabal argitaletxea, 2008

Jarrerak• Ahozko azalpenetan, zehaztasuna eta argitasuna estimatzea.• Ahoz zein idatziz sortutako testuetan zuzentasuna, egokitasuna eta koherentzia balioestea.• Elkarbizitzan eta komunikazio egoeretan ezarrita dauden arauak ezagutzea eta errespetatzea.• Hizkuntza idatzia balioestea, eguneroko bizitzan ongi moldatzeko beharrezko tresna bezala.• Besteen ideiak errespetatzea, jarrera irekia erakutsiz.• Hizkuntza balioestea, kultura igortzeko eta jasotzeko tresna gisa.

23

© Ibaizabal argitaletxea, 2008

8. unitateaGaizki ezkondua etxean arin

OINARRIZKO GAITASUNAK

3. Ikasten ikasteko gaitasuna- Pentsamendu estrategikoa garatzea, jarduerak eta denbora planifikatzea, eta nork

bere burua trebe eta eraginkor ikustea. - Gramatika kontzeptuei buruzko hausnarketa egitea eta zuzen erabiltzeko ahalegina

egitea.- Ikasketa esperientzia kontziente eta eraginkorragoa egitea, hitzik gabeko

komunikazioa ezagutuz.- Lan intelektuala egiteko teknikak eskuratzea- Informazio berria aurreko informazioarekin eta bizipen pertsonalekin lotzea.- Hainbat informazio iturritatik informazioa eskuratzea eta erabiltzea. - Norberaren akatsak onartzea eta besteengandik ikasteko prestasuna azaltzea.

4. Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna- Ideia eta emozioak egoki adieraztea, ahoz zein idatziz.- Beste pertsona batzuen egoeran jartzeko ahalmen enpatikoa garatzea; norberarenak

ez diren iritziak sentikortasunez eta ikuspegi kritikoz irakurtzea.- Diskurtsoak koherentziaz eta egokitasunez prestatzea eta interpretatzea,

testuingurua eta komunikazio asmoak kontuan hartuz.- Hizkuntzari dagozkion arauak zein diren jakitea eta praktikan jartzea. - Irakurriz eta idatziz informazioa bilatzea, biltzea, prozesatzea eta sortzea.- Ahozkoetan eta elkarrizketetan mezu egoki eta eraginkorrak sortzea.- Hizkuntzarekin lotutako gizarte ohiturak eta kultura elementuak ezagutzea. - Hizkuntza eta haren erabilera arauei buruzko hausnarketa egitea, eta arauok

balioestea.

5. Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna- Informazio iturriak eta testu motak aztertzea eta erabiltzen jakitea, eta bakoitzari

dagozkion oinarrizko baliabideak eta ezaugarriak ezagutzea. - Informazio eta komunikazio teknologiak komunikatzeko erabiltzea.

6. Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna- Sentimenduak, ideiak edo iritziak beste ikaskideekin elkar trukatzea eta ikasgelako

ahozko eztabaidetan adierazten diren iritziak errespetatzea.- Komunitatebizitzari buruzko gogoeta egitea, arazoei buruzko ikuspegi kritikoa eta

enpatia landuz.

7. Giza eta arte kulturarako gaitasuna- Literatura testuak arte eta kultura ondasun gisa balioestea, eta bereziki euskal

kulturaren adierazpenak ezagutzea.- Sormena lantzea eta balioestea.

8. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna- Nork bere burua ezagutzea eta autoestimua lantzea, kontrol emozionala

garatuz.

24

© Ibaizabal argitaletxea, 2008

HELBURUAK• Unitateari hasiera ematen dion testuarekin gozatzea.• Interesguneari hasiera ematen dion gaiarekin lotutako lexikoa ulertzea eta ezagutzea.• Solasaldietan norberaren azalpenak eta iritziak argi eta egoki ematea, eta ikaskideenak errespetuz eta arretaz entzuten jakitea.• Gai bat emanda, bat-batean azalpena prestatzea, eta azalpena argi, egoki eta zuzen egitea.• Jarraibide testuak ezagutzea. Lagun bati e-maila idazten jakitea, adierazi beharrekoa esaldi laburretan bilduz.• Aholkuak adierazteko orduan, azalpenak garbi, zuzen eta tonu egokian ematea.• Hainbat testu sortzeko, dokumentazio iturriak ezagutzea eta erabiltzea.• Mintzatzerakoan nahiz ozen irakurtzerakoan, euskararen lege fonetikoak aplikatzea.• Komunikazio egoera zehatz batzuetan zer hizkera erabiltzen den gogoeta egitea, eta egoerari dagokion hizkera erabiltzen ikastea.• Hainbat testutan aditzak identifikatzea eta zuzen erabiltzen jakitea.• Moduzko perpausak identifikatzea eta zuzen erabiltzea.• NORANTZ, NORENGANANTZ kasuak, singularrean eta pluralean, ezagutzea eta era egokian erabiltzea.• Testuen barruko zenbait elementu formal (marra luzea, marra laburra…), bereiztea eta egoki erabiltzea.• Gaia, neurria eta doinua kontuan hartuz, bertsoak irakurtzea, ulertzea eta ekoiztea.• Bertso jardun motak aztertzea eta bereiztea.• Bertsoen bat-batekotasunaz ohartzea eta horretan saio batzuk egitea.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK• Interesguneari hasiera ematen dion gaiarekin lotutako lexikoa ulertu du, eta ikasitakoa saiatzen da beste zenbait testuingurutan erabiltzen.• Solasaldietan, norberaren azalpenak eta iritziak argi eta egoki emateko gai da, eta badaki ikaskideenak errespetuz eta arretaz entzuten.• Gai bat emanda, bat-batean azalpena prestatzeko eta azalpena argi, egoki eta zuzen egiteko gai da.• Jarraibide testu batzuk aztertzeko gai da. Badaki lagun bati e-maila idazten eta adierazi beharrekoa esaldi laburretan biltzen.• Aholkuak adierazteko orduan saiatzen da azalpenak garbi, zuzen eta tonu egokian ematen.• Hainbat testu sortzeko, dokumentazio iturriak ezagutu eta erabiltzen ditu.• Zenbait testu ahoz azaltzean nahiz ozen irakurtzerakoan, euskararen lege fonetikoak aplikatzen ikasi du.• Komunikazio egoera zehatz batzuetan zer hizkera erabiltzen den gogoeta egin du, eta egoerari dagokion hizkera erabiltzeko saioak egiten ditu.• Hainbat testutan, aditzak identifikatzen eta zuzen erabiltzen badaki.• Badaki moduzko perpausak identifikatzen eta zuzen erabiltzen.• NORANTZ, NORENGANANTZ kasuak, singularrean eta pluralean, era egokian erabiltzen ditu.• Testuen barruko zenbait elementu formal (marra luzea, marra laburra…), bereizten ditu, eta egoki erabiltzen ditu.• Gaia, neurria eta doinua kontuan hartuz, bertsoak irakurri, ulertu eta beste batzuk sortzeko ahaleginak egin ditu.• Bertso jardun motak aztertu eta bereizteko gai da.• Bertsoen bat-batekotasunaz ohartzen da, eta horretan saio batzuk egiteko gogoa erakutsi du.

EDUKIAKKontzeptuak• Irakurketa: Amak ezkondu ninduen, R. M. Azkue.• Interesguneari lotutako lexikoa: hiztegia, hitz elkarketak, atzizkiak…

25

© Ibaizabal argitaletxea, 2008

• Ahozko komunikazioa: solasaldia eta azalpena.• Idatzizko komunikazioa: azalpenerako gidoia, e-maila eta aholkuak.

Aholkuak:— Zer dira? Noiz erabiltzen dira?— Ezaugarriak. Hizkuntza (nominalizazioak, baldintzazko perpausak…).— Gai baten inguruan aholkuak emateko urratsak.

• Moduzko perpausak.• Deklinabidea: NORANTZ, NORENGANANTZ.• Aditza: NOR-NORK. Baldintza.• Ortografia: marra luzea eta laburra.• Euskalkiak:— Abestia: Gaur gurutzatu gara, Mikel Urdangarin. — Ezaugarri batzuk.• Literatura: bertsolaritza II. Bertso jardun motak. Adibide batzuk.

Prozedurak• Unitateari hasiera ematen dion testua irakurriz gozatu.• Unitateko irakurgaiari lotutako lexikoa ezagutu, aztertu eta erabili.• Bat-batean gai bat eman, gidoia prestatu eta bi minutuan azalpena argi, egoki eta zuzen egin.• Talde txikian nahiz handian azalpenak eta iritziak eman, eta ikaskideenak arretaz eta errespetuz entzun.• Jarraibide testu batzuen ezaugarriak aztertu (aholkuak). Adierazi beharrekoa esaldi laburretan bildu eta lagun bati e-maila idatzi. • Aholkuak gai hartuta, eta elkarrizketaren bidez, gai batzuei buruzko iritzia azaldu.• Zenbait testu sortzeko, dokumentazio iturriak ezagutu eta erabili (liburutegia, Internet…).• Komunikazio testuinguru zehatz batzuetako hizkera aztertu eta testuak sortzerakoan kontuan hartu.• Unitatean planteaturiko aditzak identifikatu eta hainbat testuingurutan zuzen erabili.• Euskalkiak identifikatzeko helburuarekin Mikel Urdangarinen abesti bat abestu, gozatu eta, gero, zenbait ezaugarri aztertu.• Moduzko perpausak identifikatu eta hainbat testuingurutan zuzen erabili.• NORANTZ eta NORENGANANTZ kasuak, singularrean eta pluralean, zuzen erabili hainbat testutan.• Testuak idazterakoan, marra luzea eta marra laburra bereizi eta egoki erabili.• Literatura atalean proposaturiko testuak irakurri, gozatuz eta, gero, zenbait ezaugarri aztertu.• Bertso jardun mota batzuk bereizi eta jolaserako erabili.

Jarrerak• Hizkuntza balioestea, informazioaz gainera sentimenduak ere komunikatzeko.• Euskararen garrantzia estimatzea, eta eremu guztietan erabiltzeko jarrera balioestea.• Literatura tradizioko lanak estimatzea, kultur ondasunaren ezaugarri gisa.• Dokumentazio iturriak ezagutzearen eta erabiltzearen garrantzia.

26

© Ibaizabal argitaletxea, 2008

9. unitateaGogoko tokian aldaparik ez

OINARRIZKO GAITASUNAK2. Ikasten ikasteko gaitasuna

- Pentsamendu estrategikoa garatzea, jarduerak eta denbora planifikatzea, eta nork bere burua trebe eta eraginkor ikustea.

- Lan intelektuala egiteko teknikak eskuratzea.- Informazio berria aurreko informazioarekin eta bizipen pertsonalekin lotzea.- Gramatika kontzeptuei buruzko hausnarketa egitea eta zuzen erabiltzeko ahalegina

egitea.- Ikasketa esperientzia kontziente eta eraginkorragoa egitea, hitzik gabeko

komunikazioa ezagutuz.

4. Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna- Informazio iturriak eta testu motak aztertzea eta erabiltzen jakitea, eta bakoitzari

dagozkion oinarrizko baliabideak eta ezaugarriak ezagutzea. - Ideia eta emozioak egoki adieraztea, ahoz zein idatziz.- Beste pertsona batzuen egoeran jartzeko ahalmen enpatikoa garatzea; norberarenak

ez diren iritziak sentikortasunez eta ikuspegi kritikoz irakurtzea.- Diskurtsoak koherentziaz eta egokitasunez prestatzea eta interpretatzea,

testuingurua eta komunikazio asmoak kontuan hartuz.- Hizkuntzari dagozkion arauak zein diren jakitea eta praktikan jartzea. - Irakurriz eta idatziz informazioa bilatzea, biltzea, prozesatzea eta sortzea.- Ahozkoetan eta elkarrizketetan mezu egoki eta eraginkorrak sortzea.- Hizkuntzarekin lotutako gizarte ohiturak eta kultura elementuak ezagutzea. - Hizkuntza eta haren erabilera arauei buruzko hausnarketa egitea.

5. Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna- Informazio iturriak eta testu motak aztertzea eta erabiltzen jakitea, eta bakoitzari

dagozkion oinarrizko baliabideak eta ezaugarriak ezagutzea. - Informazio eta komunikazio teknologiak komunikatzeko erabiltzea.

6. Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna- Sentimenduak, ideiak edo iritziak beste ikaskideekin elkar trukatzea eta ikasgelako

ahozko eztabaidetan adierazten diren iritziak errespetatzea. - Pertsonen arteko desberdintasunak balioestea gero eta aniztasun handiagoa daukan

gizartean.

7. Giza eta arte kulturarako gaitasuna- Literatura testuak arte eta kultura ondasun gisa balioestea, eta bereziki euskal

kulturaren adierazpenak ezagutzea. - Artea balioesteko eta haren adierazpenak ulertzeko eta interpretatzeko gaitasuna

izatea, irudiaren teknika eta baliabide nagusiak ezagutuz.- Musikaren, literaturaren eta bestelako arte bitartekoen bidez, ideiek, bizipenek eta

sentimenduek azaleratutako sormena balioestea.

8. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna- Ikasgelan lantzen diren atazak planifikatzea, egitea eta ebaluatzea.- Proiektua sortzea, eta, planifikazio bati jarraituz, burutzea.

27

© Ibaizabal argitaletxea, 2008

HELBURUAK• Hasierako irakurgaiari dagokion lexikoa ezagutzea eta erabiltzea.• Gai bat emanda, bat-batean azalpena prestatzea, eta azalpena argi, egoki eta zuzen egitea.• Solasaldietan norberaren azalpenak eta iritziak argi eta egoki ematea, eta ikaskideenak errespetuz eta arretaz entzuten jakitea.• Norberaren iritziak eraikitzeko eta, gero, adierazteko, zentzu kritikoa garatzea.• Narrazio testuen ezaugarriak aztertzea (komikiak), eta, ereduari jarraituta, antzekoa osatzea. Gai bat emanda, gai horri buruzko azalpenak emateko eskutitza idazten jakitea.• Testuak ekoizteko, dokumentazio iturriak ezagutzea eta erabiltzea.• Mintzatzerakoan nahiz ozen irakurtzerakoan, euskararen lege fonetikoak aplikatzea.• Interneten bidez komunikatzeko e-maila ezagutzea, eta ahal den neurrian, hezkuntzarako helburuarekin erabiltzea.• Testuinguru komunikatiboaren arabera zer eratako hizkerak erabil daitezkeen aztertzea.• Zenbait testutan aditzak identifikatzea eta zuzen erabiltzea.• Moduzko perpausak identifikatzea eta zuzen erabiltzen jakitea.• NORAINO eta NORENGANAINO kasuak, singularrean eta pluralean, ezagutzea eta era egokian erabiltzea.• Testuen barruko elementu formalak (laburdurak) ezagutzea eta egoki erabiltzea.• Gaia, neurria eta doinua kontuan hartuz, bertsoak irakurtzea, ulertzea eta bertsoekin gozatzea.• Bertsoen bat-batekotasunaz ohartzea eta, bertsoak sortzerakoan, horretan ere trebatzea.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK• Hasierako irakurgaiari dagokion lexikoa ezagutzen eta erabiltzen du.• Gai bat emanda, bat-batean azalpena prestatzeko eta azalpena argi, egoki eta zuzen egiteko gai da.• Solasaldietan norberaren azalpenak eta iritziak argi eta egoki emateko gai da, eta ikaskideenak errespetuz eta arretaz entzuten badaki.• Norberaren iritziak eraikitzeko eta, gero, adierazteko, zentzu kritikoa garatzen ari da. Gai bat emanda, badaki gai horri buruzko azalpenak emateko eskutitza idazten.• Badaki komikien oinarrizko ezaugarriak aztertzen, eta komiki bat osatzeko gai da.• Testuak ekoizteko, dokumentazio iturriak ezagutzen ditu eta ahalegintzen da erabiltzen.• Zenbait testu ahoz azaltzean nahiz ozen irakurtzerakoan, euskararen lege fonetikoak aplikatzen ikasi du.• Interneten bidez komunikatzeko e-maila ezagutzen du, eta gelan, erabili dugu (euskalkian idatzita mezuak bidali eta jasotzeko, adibidez…).• Testuinguru komunikatiboaren arabera zer eratako hizkerak erabil daitezkeen aztertu du.• Zenbait testutan aditzak identifikatzen ditu, eta zuzen erabiltzen ditu.• Badaki moduzko perpausak identifikatzen eta zuzen erabiltzen.• NORAINO eta NORENGANAINO kasuak, singularrean eta pluralean, ezagutzen ditu eta era egokian erabiltzen ditu.• Testuen barruko elementu formalak (laburdurak) ezagutzen ditu, eta egoki erabiltzen ditu.• Gaia, neurria eta doinua kontuan hartuz, bertsoak irakurri eta ulertu ditu, eta bertsoekin gozatu egin du.• Bertsoen bat-batekotasunaz ohartzen da eta, bertsoak sortzerakoan, horretan ere saioak egin ditu.

EDUKIAKKontzeptuak• Irakurketa: Arriskuaren xarma, Gaztetxulo aldizkaria.• Interesguneari lotutako lexikoa: hiztegia, esamoldeak, atzizkiak…• Ahozko komunikazioa: solasaldia eta azalpena.• Idatzizko komunikazioa: azalpenerako gidoia, eskutitza eta komikia.

Komikiak:

28

© Ibaizabal argitaletxea, 2008

— Zer dira?— Ezaugarriak: hizkuntza, onomatopeiak, planoak, zeinuak, bunbuiloak, egitura, helburua…— Komikietako gidoiak.— Komikia egiteko urratsak.

• Aditzondoa eta adizlaguna.• Emendiozko lokailuak.• Deklinabidea: NORAINO, NORENGANAINO.• Aditza: NOR-NORI-NORK. Baldintza.• Ortografia: laburdurak.• Euskalkiak:— Abestia: Epherra, Herrikoia. — Ezaugarri batzuk.• Literatura: bertsolaritza III. Txirrita, Xalbador eta Andoni Egaña.

Prozedurak• Interesgunearekin lotutako oinarrizko lexikoa ezagutu eta beste hainbat testuingurutan erabili.• Elkarrizketaren bidez, norberaren interpretazioa, sentipenak, sentimenduak eta abar azaldu.• Talde txikian nahiz handian azalpenak eta iritziak eman, eta ikaskideenak arretaz eta errespetuz entzun.• Bat-batean gai bat eman, gidoia prestatu eta bi minutuan azalpena argi, egoki eta zuzen egin. Gai bat emanda, gai horri buruzko azalpenak emateko eskutitza idazten jakin.• Komikiak irakurri eta ekoitzi, irakurketarekin gozatuz.• Komunikazioaren testuinguruan, elementu batzuk aztertu (asmoa, jarrera, mezua, kodea…).• Testu zuzenak sortzeko urratsak ezagutu eta eman: ideiak planifikatu, eskema idatzi, zuzendu eta behin betikoa idatzi.• Testuak ulertzeko, iturri batzuk erabili (hiztegia, gramatika liburuak, estilo liburuak…).• Hainbat adberbio mota ezagutu.• Emendiozko lokailuak zertarako diren ulertu eta erabili.• NORAINO eta NORENGANAINO kasuak, singularrean eta pluralean, hainbat testuingurutan zuzen erabili.• Ideia nagusietatik abiatuz, testu baten laburpena egin.• Laburdura arruntenak zuzen erabili.• Bertsolari ospetsuen bertsoak eta bizitza ezagutu.

Jarrerak• Idazterakoan, zuzentasun ortografikoa, eta hitz egiterakoan, zuzentasun fonetikoa lortzen joateko jarrera.• Besteen lanarekiko errespetuzko jarrera.• Testu literarioak balioestea, herri eta kultura baten espresio historiko, sozial eta estetiko bezala.• Euskara esparru guztietan erabiltzearen aldeko jarrera positiboa eta aktiboa.• Hizkuntzaren alderdi ludikoaz interesatzea eta berori erabiliz gozatzea.

29