Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia udaletan M · B.: Zein balio du galesez hitz egiteak...

4
EUSKALDUNON EGUNKARIA euskararenBERRIPAPERAeuskararenBERRIPAPERAeuskararenBERRIPAPERA 120.zenb • HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZA • www.euskadi.net/euskara • 2002ko maiatza Lege-gordailua: VI-572-1992 ISSN: 1138-3038 M aiatzeko ale honetan atal berria sortu dugu. Hilean-hilean, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren uda- lez udaleko hedapenaz arituko gara, batik bat. Aurrera baino lehen, gogora ekarri nahi dizue- gu Eusko Legebiltzarrak 1999ko abenduaren 10ean berretsitako Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia hizkuntzaren normalizazioa eskurat- zen jarraitzeko plan estrategikoa dela, hiz- kuntza-politika egiten diharduten herri-agin- teei euren jarduna bideratzen lagunduko dien oinarrizko tresna; helburuak adostu, egita- rauak egokitu, ebaluazio-irizpideak zehaztu, lehentasunak finkatu eta herri-erakundeen arteko koordinazioa hobetzen eta euskalgint- zan diharduten bestelako enpresa eta herri- -elkartekiko harremana bideratzen lagunduko dien tresna hain zuzen. EBPNtik abiatuta eta udalen errealitate eta beharretara hobeto egokitzeko, hamar eredu landu dira, udalerrietako biztanle eta elebidun kopurua kontuan izanik. 2002ko otsailaz geroztik, bestalde, Hiz- kuntza Politikarako Sailburuordetzak, lurralde bakoitzeko Foru Aldundiak eta EBPN garatu nahi dutela adierazi duten udalek lanean dihardute, hilabete batzue- tan udal bakoitzak bere Euskara Biziberrit- zeko Plan Nagusia izan dezan. Horretara iristeko lan-moduak lau urrats nagusi ditu: - maila politikoko bilera udalean EBPN garatzeko goreneko konpromisoa lotzeari begira; - maila teknikoko bilera, udaleko EBPNren edukia eta horretarako giza eta diru- -beharrak proposatzeko; - gizarte-ekimenarekiko osagarritasun-aldia, pro- posamena erakutsi eta ekarpenak jasotzeko, eta - maila politikoko azken bilera, udalaren EBPN osatu eta Hizkuntza Politikarako Sailburuor- detzaren, Foru Aldundiaren eta Udalaren arteko hitzarmena adostu eta finkatzeko. Hainbat udalek, hortaz, hiruzpalau urterako plan estrategikoa prestatzen dihardute. Besteak beste, Azpeitia, Arrigorriaga, Basauri, Beasain, Bergara, Eibar, Elgoibar, Galdakao, Getxo, Lasarte, Mungia, Orio eta Urnietak egin dute dagoeneko maila politi- koko lehen batzarra, bai eta teknikarien arteko bileretako lehena ere. Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia udaletan - 4 - Euskararen Berripapera zure etxean doan jaso edo ezagunen bati bidaltzea nahi baduzu, idatzi helbide honetara: Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba) Tel.: 945 01 81 16 e-posta: [email protected] Euskara Castellano Izen-deiturak: .................................................................................................................... ................................................................................................................................................ Helbidea: .............................................................................................................................. ................................................................................................................................................ Herria: .................................................................................................................................. kodea: ..............................Lurraldea:.................................................................................. Tel.: ........................................................................................................................................ e-posta: ................................................................................................................................

Transcript of Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia udaletan M · B.: Zein balio du galesez hitz egiteak...

EUSK

ALD

UN

ON

EG

UN

KA

RIA

euskararenBERRIPAPERAeuskararenBERRIPAPERAeuskararenBERRIPAPERA1 2 0 . z e n b • H I Z K U N T Z A P O L I T I K A R A K O S A I L B U R U O R D E T Z A • w w w . e u s k a d i . n e t / e u s k a r a • 2 0 0 2 k o m a i a t z a

Lege-gordailua: VI-572-1992ISSN: 1138-3038

Maiatzeko ale honetan atal berriasortu dugu. Hilean-hilean, EuskaraBiziberritzeko Plan Nagusiaren uda-

lez udaleko hedapenaz arituko gara, batik bat.

Aurrera baino lehen, gogora ekarri nahi dizue-gu Eusko Legebiltzarrak 1999ko abenduaren10ean berretsitako Euskara Biziberritzeko PlanNagusia hizkuntzaren normalizazioa eskurat-zen jarraitzeko plan estrategikoa dela, hiz-kuntza-politika egiten diharduten herri-agin-teei euren jarduna bideratzen lagunduko dienoinarrizko tresna; helburuak adostu, egita-rauak egokitu, ebaluazio-irizpideak zehaztu,lehentasunak finkatu eta herri-erakundeenarteko koordinazioa hobetzen eta euskalgint-zan diharduten bestelako enpresa eta herri--elkartekiko harremana bideratzen lagundukodien tresna hain zuzen.

EBPNtik abiatuta eta udalen errealitate etabeharretara hobeto egokitzeko, hamareredu landu dira, udalerrietako biztanle etaelebidun kopurua kontuan izanik.

2002ko otsailaz geroztik, bestalde, Hiz-kuntza Polit ikarako Sailburuordetzak,lurralde bakoitzeko Foru Aldundiak etaEBPN garatu nahi dutela adierazi dutenudalek lanean dihardute, hilabete batzue-tan udal bakoitzak bere Euskara Biziberrit-zeko Plan Nagusia izan dezan.

Horretara iristeko lan-moduak lau urratsnagusi ditu:

- maila politikoko bilera udalean EBPNgaratzeko goreneko konpromisoa lotzearibegira;

- maila teknikoko bilera, udaleko EBPNrenedukia eta horretarako giza eta diru--beharrak proposatzeko;

- gizarte-ekimenarekiko osagarritasun-aldia, pro-posamena erakutsi eta ekarpenak jasotzeko, eta

- maila politikoko azken bilera, udalaren EBPNosatu eta Hizkuntza Politikarako Sailburuor-detzaren, Foru Aldundiaren eta Udalarenarteko hitzarmena adostu eta finkatzeko.

Hainbat udalek, hortaz, hiruzpalau urterakoplan estrategikoa prestatzen dihardute.Besteak beste, Azpeit ia , Arr igorr iaga,Basauri, Beasain, Bergara, Eibar, Elgoibar,Galdakao, Getxo, Lasarte, Mungia, Orio etaUrnietak egin dute dagoeneko maila politi-koko lehen batzarra, bai eta teknikarienarteko bileretako lehena ere.

Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia udaletan

- 4 -

Euskararen Berripapera zure etxean doan jaso edo ezagunenbati bidaltzea nahi baduzu, idatzi helbide honetara:

Hizkuntza Politikarako SailburuordetzaDonostia-San Sebastián, 1

01010 Vitoria-Gasteiz (Araba)Tel.: 945 01 81 16

e-posta: [email protected]

Euskara Castellano

Izen-deiturak: ....................................................................................................................

................................................................................................................................................

Helbidea: ..............................................................................................................................

................................................................................................................................................

Herria: ..................................................................................................................................

kodea: ..............................Lurraldea:..................................................................................

Tel.: ........................................................................................................................................

e-posta: ................................................................................................................................

1202002ko maiatza

euskararenBERRIPAPERAH I Z K U N T Z A P O L I T I K A R A K O S A I L B U R U O R D E T Z A

aurk

ibid

ea

Jenny Randerson, Galesko Gobernuko Kultura, Kirol eta Hizkuntza ministroa“Populazioaren %18,5 mintzo da galesez eta gure lehen

helburua hiztunen beherakada galaraztea da”

1Jenny Randerson,Galesko GobernukoKultura, Kirol etaHizkuntza ministroa

PERTSONAJEA: Pablo Zubiarrain

LABURRAK:Maiatz aldizkariak20 urte

Eusko JaurlaritzaExpolinguan etaLinguapaxen

AGENDAXXI. Uda Ikastaroak,XIV. EuroparIkastaroak

Korrika-AEK bekadeialdia

Bizkaie.bizbizkaierazInterneten

EBPN udaletan

2

3

4

Galesko Gobernuko Kultura, Kirol etaHizkuntza ministroa da Jenny Randersoneta Hizkuntza Politikarako Batzordekoburu Rhodri Williams. Biekin hitz egin duBerripapera-k apirilean Euskal Herriraegin duten bisita baliatuz.

Berripapera: Zertan da hizkuntza poli-tika Galesen?

Jenny Randerson: Gure hizkuntza politi-karen oinarria Galesaren Legea da. Harenondorio da Hizkuntza Politikarako Bat-zordea, gobernuaren mendeko bainaburujabe aldi berean. Gobernuak asmoakizendatzen ditu eta Batzordeak haiekbetetzeko plangintzak zehazten. Bestal-de, Batzordeak Galesaren Legea betedadin lan egin behar du, gure legeakhalaxe agintzen dio eta. Galesko Gober-nuak erabateko autonomia du hizkuntzaarloan. Ez dugu zergak biltzeko esku-duntzarik, baina hizkuntza kontuanahalmen guztiak ditugu.

B.: Noizkoa da Galesaren Legea?

Rhodri Williams: 1993an onartu zenlegea. Aurretik ere bazegoen lege bat,1967koa, baina ez zuen ezertarako balio.Gehienez ere, jendeari epaitegietan era-biltzeko eskubidea ematen zion. Oste-rantzean, ezer ez. Horregatik, benetan,1993koak balio du.

B.: Zein dituzue hizkuntza politikarenlehentasunak Galesen?

J.R.: Egun, populazioaren %18,5 galesezmintzo da. Gure lehen helburua galeshiztunen beherakada galaraztea da.Nahiko lan dugu, herrialdea bitan bana-turik dago eta: mendebaldean bizi direngehienek galesez jakin arren, hiztunen

kopurua beheraka ari da. Hori iraulibehar dugu. Ekialdean, aldiz, askoz jendegehiago bizi da, eta gales hiztunen ehu-nekoa txikiagoa izan arren, denera men-debaldean baino jende gehiagok hitz egi-ten du galesez. Arrakasta handiagoa izandugu ekialdean, galesez hitz egiten duenjendearen kopuruak gora egin du eta, ira-kaskuntzarengatik batez ere.

B.: Zertan da hizkuntzaren ondorengo-etaratzea zuen herrian?

R. W.: Proiektu batzuk abiarazi ditugu,hego-mendebaldean batik bat, gurasoekhaurrak gales-eskoletara bidal ditzateneta, are garrantzitsuagoa, haurrei gale-sez hitz egin diezaieten bultzatzeko.Hezkuntza arloan ez ezik, osasungintzanere saiatu gara, haurdun dauden emaku-meek hizkuntzaren transmisioa eregogoan har dezaten. Arrakasta izangenuela ematen du. Gobernuak ere dirugehiago eman digu bide horretan aregehiago saiatzeko.

B.: Hedabideek laguntzen dute galesa-ren indartzen?

J.R.: Tira, telebista katea eta irratia, biakditugu galesez, baina guk ez dugu zuekhemen duzuen lehentasuna, hedabideeidagokienez, alegia. Zenbait aldizkaribaditugu, baina euskarazko egunkaria-ren inbidia dugu.

R.W.: Irratia egun osoz ari da, esaterako,19 orduz egunean, jai eta aste. Telebista,egunean bospasei orduz ari da galesez.Telebista katea digitala, berriz, hamar--hamabi orduz ari da.

B.: Zein balio du galesez hitz egiteakkomunitatean?

J.R.: Lan bila dabilenak galesez hitzegiten baldin badaki balio erantsia du.Baina zuek ez bezala, guk ez dugunormalizazio legerik administrazioan,osasungintzan eta bestetan. Jakina,zenbait lanetan asko balio du galesezhitz egiten jakiteak. Gure helburua daprofesionalak galesez ikastera bultza-tzea, medikuak adibidez, erizainekinere hitz egiteko. Ongi landurik dugugalesaren irakaskuntza lehen eta biga-rren hezkuntzan, baina asko dugu egi-teko unibertsitatean eta eskolaz kan-poko irakaskuntzan.

R.W.: Arrakasta izan dugu gurasoekhaurrak eskola elebidunetara bidal dit-zaten egin dugun kanpainan. Gurasoekargi ikusi dute galesak balioa duela.Lehen, gurasoek uste zuten ingelesakbesterik ez zuela balio munduan. Ezzegoen hura beste hizkuntzarik lan onalortzeko. Orain ez, ez da bata ala bes-tea, bata eta bestea baizik, bi hizkunt-zak. Galesak balio duela sinesten dute.

B.: Galesera doan bisitariak ikusiko dubadela ingelesez besteko hizkuntzarik?

J.R.: Futbol zelaietan elebitan egingodituzte adierazpenak, bide-seinaleak,zenbait denda, banku… Ez Cardiff-en,arrunt ingelestua dago eta, baina jendegehiago entzungo duzu galesez hitz egi-ten Cardiff-en bertan, kalean, duelahamar urte baino. Zuzen ari gara, duda-rik gabe.

- 1 -

ZA

LDI

ERO

ZA

LDI

ERO

Aa

www.euskadi.net/euskara

XXI. Uda Ikastaroak, XIV. Europar IkastaroakEuskal Herriko Unibertsitateak antolaturik eta Eusko Jaurlarit-zak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak lagun-durik, Uda Ikastaroak izango dira aurten ere. Ekainean hasi etairailean amaituko dira eta hainbat ikastaro, mintegi eta jardu-naldi burutuko dira; tartean, bigarren hizkuntzen irakaskuntzaridagokion ikastaroa, euskal gramatikari buruzko lan saioak eta“Koldo Mitxelena eta euskalaritzaren garapena azken mendeerdian” izeneko jardunaldiak izango dira. Argibideak, ikastaroenidazkaritzan, Miramar jauregian bertan edo Interneten:www.sc.ehu.es/cursosverano.

euskararenBERRIPAPERAeuskararenBERRIPAPERAeuskararenBERRIPAPERA1 2 0 . z e n b • H I Z K U N T Z A P O L I T I K A R A K O S A I L B U R U O R D E T Z A • w w w . e u s k a d i . n e t / e u s k a r a • 2 0 0 2 k o m a i a t z a

- 2 -

agenda

Maiatz aldizkariak 20 urteHogei urte bete ditu Maiatz literaturaaldizkariak. 1981eko maiatzaren 10ean,Luzien Etxezaharretak eta Itxaro Bor-dak Iparraldeko idazleen plaza izangozen aldizkaria abiarazteko ardura hartuzuten eta bederatzi hilabete geroago,1982ko otsailean, argia ikusi zuenlehen aleak. Harrezkero 35 zenbaki eta45 liburu kaleratu ditu Maiatz-ek,espazioa eskaini die Iparraldeko idazle-ei eta euskara berritzeko lanean jardun du. Ibilbidea ospatzekoasmoz, “besta literarioa” agindu dute aldizkariaren arduradunekekainerako.

Eusko Jaurlaritza Expolinguan eta Linguapaxen

Eusko Jaurlaritzako Kultura SailekoHizkuntza Politikarako Sailburuor-detza Madrileko Expolinguan izanzen, apirilaren 11tik 14ra, euskaraeta euskal kultura ezagutarazteneta gure hizkuntza ikasteko tekno-logia aurrerapenak zertan diren era-kusten. Hil berean, 16tik 19ra, Bart-zelonan izan zen HizkuntzaPolitikarako Sailburuordetza, Linguapaxen, hizkuntza politikeiburuzko munduko kongresuan. Sailburuordetzaz gainera, Gipuz-koako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Saila, Kontseilua etaHizkuntz Eskubideen Behatokia ere bertan izan ziren.

laburrak pertsonajeaPablo Zubiarrain

Txirritaren eskolako azken bertsolaria

Pablo Zubiarrain, Paulo Txikia edo Ernani Txikia,Txirritaren eskolakoen artean bizirik irautenzuen azken bertsolaria apirilaren 4an hil zen,

Hernaniko zaharren egoitzan, 90 urte zituela.

Pablo Zubiarrain Hernaniko Ereñotzu auzoko Telleriabaserrian jaio zen 1912an. Gaztetan artzain jardunzuen bertako Adarra mendian. Hamalau urte zituela,berriz, fabrikan hasi zen, baldosak egiten. HandikAstigarragara jo zuen, oinetako denda ireki baitzuenbertan. Hernanin egin zen bertsolari Paulo Txikia etasagardotegiak izan zituen eskola. Txirritaren ezpalberekoa izan zen, Hernani, Urnieta, Astigarraga etainguruko sagardotegietan zaildutako bertsolaria.

Joxe Joakin Mitxelena, Uztapide, Basarri, Txapel, Zepai eta beste hainbatekinkantatu izan zuen, bai eta Txirritarekin ere.

Horretan, gerra aurrekoen eta ostekoen artean zubilanak egin zituen eta, hil arte,garai bateko bertsolarien eredu izan zen: doinu klasikoak, kantuan gorabeheragutxi, gogoan hartzeko moduko bertso errazak, logikoak eta biluziak.

Aspaldi utzi zion plazan kantatzeari baina beti jardun zuen nola-hala bertsotan.1985ean Ia kantuz bezala argitaratu zuen eta 1988an, Gazi-gozoak, Auspoa sai-leko liburuak biak.

Hainbat omenaldi jaso zuen bizirik zela eta, handiena, 1981eko Bertsolari Eguna-ren karietara Donostian jaso zuena. Egun hartan Balendin Enbeita, Xanpun, Uzta-pide, Egileor eta Lizaso izan zituen ondoan.

Joan den azaroan elkarrizketa egin zion Argia aldizkariak eta bertan, Paulokhamalau urte zituela Txirritari bertsoa kantatu zioneko pasadizo polita berrituzuen. “Lehengusua eta biak eskaileretatik gora igo,eta han ari ginen ‘bota behar zioagu’ eta ‘botabehar zioagu’. Eskaileretatik bota nion bertsoa etaalde korrika!” Handik pixka batera hasi zen kan-tuan Txirritarekin, plazaz plaza.

Paulo Txikiarekin kantatu zutenen artean, azkene-takoa, Joxe Lizaso dugu. Honek adierazi duenez,“Paulo Txikiak ez zuen guk askotan egiten dugunbezala edozer gauza botatzen; hura bertsotarajoaten zenean bertsotan egiten zuen”.

Aspaldi konturatu zen jendea Pablo Zubiarrainekzenbat balio zuen. Adibide dira azkenaldian eginzitzaizkion elkarrizketa gozoak, dela Bertsolari etaArgia aldizkarietan, Euskaldunon Egunkaria-n,ETB-1eko Esanak Esan programan edo Eta hitzajolas bihurtu zen Euskadi Irratiko saioan.

AEK Alfabetatze Eus-kalduntze Koordi-n a k u n d e a k

“Korrika-AEK” izenekobekaren deia egin duhurrengo urtekoKorrika Kulturaleanikuskizun berria, euskalkulturatik sorturikoa, pla-zaratzeko asmoz.

Koordinakundeak antolatzenduen ekitaldi nagusia da Korrikaeta azken edizioetan berealdiko inda-rra hartu du kultur sustapenak. AzkenKorrikan, esaterako, behin ere baino indarhandiagoa izan zuten ikuskizun horietarikbatzuk lehen mailakoak izan ziren, kalitatez-koak eta arrakastatsuak: Kirmen Uribe, MikelUrdangarin eta Josu Eizagirreren “Bar Puerto.Bazterreko ahotsak”, “Komeriaka” antzerkiemanaldia edo Koldo Izagirrek asmaturikobertsolaritzaren omenezko “Hitzak egin gaitu”saioa biribil-biribilak izan ziren, eta gogoan-garriak. Horien harian sortu da lehenengobeka hau, 2003an egingo den Korrika 13buruan harturik. Korrikaren hurrengo aldiarenibilbidea zehazturik ez badago ere, antolatzai-leek aurreratu dituzte hasiera eta amaierakotoki eta egunak: Zuberoan hasiko da apirilaren4an, eta Iruñean bukatuko hil bereko 13an.

Beka jasotzeko, eszenatoki baten gainean eginlitekeen ekitaldi baten proiektua aurkeztubeharko da: bertsolaritza, antzerkia, musika,literatura, dantza, zinema, bideoa... Euskaraz

sorturiko egitasmoa izan beharko du etaberariaz asmaturikoa.

9.000 eurokoa da bekaren zenbatekoa, hau da,ikuskizun saritua ekoitzi ahal izateko dirukopurua. AEK-k bestalde, 5 .000 eurokolaguntza ziurtatuko dio bekadunari emanaldibakoitzeko, hau da, 50.000 euro, ikuskizuna-ren hamar emanaldi aurreikusi baitituzte2003ko otsailetik apirilera.

Aa

euskararenBERRIPAPERAeuskararenBERRIPAPERAeuskararenBERRIPAPERA1 2 0 . z e n b • H I Z K U N T Z A P O L I T I K A R A K O S A I L B U R U O R D E T Z A • w w w . e u s k a d i . n e t / e u s k a r a • 2 0 0 2 k o m a i a t z a

- 3 -

Bizkaie.biz bizkaieraz InternetenMendebaldeko euskara eta teknologia berriak uztartu dituen aldizkaria

Bilboko Bizikai Kultur Alkarteak bizkaiera zabaltzea helburu duen aldizkaria jarri du sarean, www.bizkaie.biz helbidean. Bizkaiko Foru AldundikoEuskara Sustatzeko Zuzendaritzaren eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren laguntzaz egina da eta euskara bultzatzeadu helburu, bizkaieraren bidez.

Aldizkari elektronikoak hamalau atal ditu: agendea, barriketan, beren beregi, kulturaren kritikea, jo begiz, Bizkaian zehar, euskerea berbagai, jan--edanak, bidaide, bertsotan, euskaldunok munduan, antxina-barri, sarean eta irakurlearen txokoa.

Bizikai Kultur Alkartearen arduradunek eta sareko aldizkariaren zuzendari Koldo Isusik, bizkaie.biz hamabostero berritzeko konpromisoa hartu duteerreportaje, elkarrizketa eta iritzi-artikuluei dagokienez. Agenda, berriz, egunero berrituko dute.

Korrika-AEK beka deialdiaKorrika Kulturalean ikuskizun berria plazaratzea da helburu

A R A B A

B I Z K A I A

GI P

UZ

KO

A

NA

F AR

RO

A

BE

HE

RE

AL A P U

R DI

ZU

BE

RO

A

NA

F AR

RO

A

Maule

Donostia

Gazteiz

Bilbo DonibaneGarazi

Baiona

Iruña

Proiektuak 2002ko ekainaren 1etik 8ra aur-keztu behar dira, AEK-k hiriburuetan dituenegoitzetako batean. Erabakia, berriz, uztaila-ren 26an jakinaraziko dute.