Euskal Herria Bildu: Programa 2012

5

description

 

Transcript of Euskal Herria Bildu: Programa 2012

Page 1: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

JSJUSTIZIA SOZIALA

HAUTESKUNDE PROGRAMA 2012

ETXEBIZITZA

Page 2: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

Euskal Herrian indarrean dauden lege arau desberdinek, pertsona orok etxe-bizitza duina eta egokia izateko eskubidea duela jasotzen dute, baina erreali-tatea oso bestelakoa da. Lehen mailako behar eta eskubide bat den arren,gaur egun etxebizitza izatea luxuzko ondare izatera pasa da.

Etxebizitza ezin da utzi merkatuen eskura bakarrik, honek jendartearen partebat babesik gabe gelditzea ekar baitezake. Eremu honetan jardun beharradugu beraz, kontuan hartuta etxebizitzari lotutako gainerako aldagaiak bal-dintzatuko dituela. Jardun publikorik gabe, ez da etxebizitzari lotutako zerbitzupublikorik izango, ez eta etxebizitza politika publikorik garatuko; baina batezere, hori gabe ezin izango da garatu jendarteak arrazoizko baldintzetan etxe-bizitza duinak eskura ditzan benetako eskubide eraginkor eta errealik.

Frankismoaren garaietatik autonomia EAEn garatutako jarduerak lurzoru mer-katuaren desarautze politikan eta ondorioz etxebizitzarenean, oinarritu dira.

Etxebizitzarekin lotuta orain arte garatu diren jardun politikoak errotik aldatubehar dira beraz. Lurzoruaren desarautzeek, interes tipo baxuek, etxebizitzarizuzendu behar zitzaion instituzio mailako jardun politiko gabeziarekin, eta on-dorioz jarduna arlo pribatuaren esku uztearekin batera, higiezinen burbuilapuztu baitzuten, eskari soziologikoak lekarkeen beharrei erantzun nahian (de-mografia piramidea osatzen duen esparru zabalenak 30 urte bete zituen2006an). Honek guztiak, desegiten ari zen hedatze-politikaren garapena ekarridu, lurzoruaren prezioak etxebizitzarenean eraginez, gainera. Eta hau, honakoarrazoiengatik eman da:

• Lurralde eta hirigintza antolamendurako irizpideek, zegoen eskariari erant-zuteko behar izango liratekeen baino lur gehiago hirigintza-garapenerako sail-katu izana ekarri dute hainbat udalerritan.

• Urte hauetan zehar, alokairuzko etxebizitza bultzatu beharrean, jabegoa sus-tatu duen zerga politika garatu da. Horrela, lurraren balio espekulatzaileekaurrera egitea bermatu da.

• Lurralde antolamendua, lurren eskaintzak sortzen zituen behar errealak bi-

155

KH

AB

HA

EO

ING

IND

EB

HN

HKK

OS

JS

KH

JustiziaSoziala

JS

JustiziaSoziala

Etxebizitza

Page 3: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

koiztuz eta hirukoiztuz garatu da, indarrean dauden Lurralde AntolamendukoGidalerroetan ikus daitekeenez.

• Geldirik dagoen Udal Legeak, aurrekontuetako sarrerak gutxitu diren unehonetan, udal administrazioen gaitasuna baldintzatua egotea ekarri du. Uda-lak, horrela, lurraren eta etxebizitzaren merkatua arautzeko legez legokie-keen eragin eta garapen gaitasunean aurrera egin ezinik geratu dira.

• Babes publikoko etxebizitza sustapenak (alokairua, babes publikoa, etxebi-zitza tasatua), bere lehentasunezko helburuetan ez du izan alokairu babes-tuko etxebizitza parkea eraikitzea, soziologikoki behar handiena sortu denunean, berau asetzeko aukera egon bazegoenean.

• Eta egoera orokor honi, finantza entitateek etxe desjabetzen bitartez sortuduten errealitate berri bat erantsi behar zaio: egunero gauzatzen diren des-jabetzeak; ehunka pertsona ordura arte jabegoan edo alokairuan izan dutenetxea uztera behartu dira.

NEURRIAK

1.- Etxebizitza Legea sortu, etxebizitza izateko eskubide unibertsala jasokoduena: diru sarrera mugak kontuan hartuko ez dituena, lehentasun eta bal-dintzei lotutako arautze zabal, anitz eta zehatza izango duena, babes siste-man izango diren pertsonen izaeraren araberakoa. Etxebizitzaren IzatearenSegurtasun Juridikoa indarrean jarri, legea onartu eta hurrengo egunetik,eta gehienez lau urteko epean izango duelarik erabateko balioa (legegintzaldibat).

2.- Etxebizitza politika integrala garatzeko lege baliabideen garapena. Admi-nistrazio publiko desberdinen jardunak ildo berari jarraitu beharko dio etahaien arteko koordinazioa bermatuko da.

3.- Etxebizitza politiken garapenean, EAEko administrazio publiko guztienerantzukizun partekatua, alokairuzkoa lehenetsiz. EAE mailako EtxebizitzaPlan Zuzendariaren lanketa eta garapenean, EAEko administrazio publikoguztien erantzukizun partekatua. Esleipen sistemak oinarri objektiboa izangodu: erosteko ahalmena, familia unitatea osatzen dutenen kopurua, onda-rea… alokairu sozialak ez du gaindituko bizikideen unitateak dituen sarreren%15a, eta alokairu publikoak inolako kasutan ez du gaindituko aipatutako sa-rreren %30a.

4.- Urbanizagarri gisa sailkatutako lurrak, administrazio publikoen lurzoruondare moduan arautu. Lurzoruaren Legeak ezarritako tresnen erabilerasistematikoa, Administrazioak landa lur salneurrian eskura ditzan, alokairu so-zialaren etxebizitza parkea osatzeko. Udalak bultzatu, haien lurretan alokairuerregimenean egongo diren babes publikoko etxebizitza parkeak izan ditzaten.

156

JSEtxebizitza

JustiziaSoziala

Page 4: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

5.- Etxebizitza eskatzaileen zerrendak batu, bai eta babestutako etxebizitza-rako esleipen zerbitzuaren batzea ere gauzatu.

6.- EAE mailako etxebizitza hutsen udal zentsuak osatu, alokairu publikoarenmerkatuan mugiarazteko helburuarekin.

7.- Hirigintza eta Etxebizitza esparruko Topaketa Foroen sustapena, EAEkoadministrazio publiko desberdinen parte-hartzearekin.

8.- Kalifikazio orokorraren eta bigarren transmisioetako beharrezko salmen-tako erregimenaren orokortzea, babes publikoa duten etxebizitza multzoeta-rako.

9.- Etxebizitza alokatzeko sustapen lanaren gauzapen eta garapena: admi-nistrazio publiko desberdinen lurzoru erreserba gehienak horretara konpro-metitu, ondoren alokairu erregimena izango duten etxebizitzak egiteko.

10.- Interbentzio publiko koordinatua, alokairuzko etxebizitza babestu nahi-koaren eskaintza eragiteko. Eskaintza sustatzeko laguntza publikoak handitu,babestutako alokairuzko etxebizitza publikoa egin dadin.

11.- Alokairuzko etxebizitzaren erakunde publikoa sortu. Kohesio sozialarensustapena. Baliabide publikoen lehentasunezko eremua, babeseko alokairua-ren sustapenak izan behar du. Nolabaiteko babes publikoaren erregimenazehazterakoan, babeseko alokairua lehenetsi, alokairuzko etxebizitzaren parkepublikoak jarrita dituen helburuak guztiz bete arte.

12.- Politika fiskala zuzendu, jabegoa lehenesten baitu alokairuaren aurrean.Erosteko laguntza fiskalak bertan behera utzi eta alokairurako laguntza fis-kalak mantendu.

13.- Mailakako trataera fiskala azpierabilitako etxebizitzei zuzenduta, bigarrenetxebizitzak barne. Kanon edo ariel ez fiskala, etxebizitza hutsei aplikatuko lit-zaiekeena, lurraren okupazio sostengarria lortzeko bidean. Hutsik dauden et-xebizitza merkatuan lehentasunezko hirigintza interbentzioen arautzea.

14.- Indarrean dauden Lurralde Ordenamendurako Araubideen berrikuska-pena, ingurumen zaintzaren irizpideak txertatuz, eta bertatik kenduz espon-jamendu eta benetako beharrei erantzun ez dieten eskaintzen ugaritzeak.Etxebizitza eta ingurumen politikek batera joan behar dute, material ekologi-koen eta natura baliabideen erabilera sustatuz.Erabilitako etxebizitzen egokitze politika sustatu, baliabide naturalak optimi-zatuz eta traba arkitektonikoak ezabatuz.Espazio mistoak sustatu, erresidentzia eta jarduera sozial zein ekonomikoenartean (lana, bizitza, aisia), mugikortasun beharrak murriztea baitakar, etagure auzoak bizirik mantentzea baitakar, kohesio soziala eta espazio seguruakahalbideratuz.

15.- Etxebizitzako Plan Zuzendariaren berrikuskapena, alokairurako etxebi-zitzaren ondare publikoa gauzatu dadin bermatuko duena, benetako beharrei

157

KH

AB

HA

EO

ING

IND

EB

HN

HKK

OS

JS

KH

JustiziaSoziala

Page 5: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

erantzuteko gai izango dena, ekonomia erreala itotzen eta mugatzen duen hi-poteka-presioa lasaituko duena. Honek, sustapen publikoa nagusiki etxebizitzaeredu honi zuzentzea ekarriko du, herritarren beharrei erantzunez.Horretarako Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako bankuek dituzten etxebizitzen, egitebidean dituzten sustapenen, lur eta gainerakoen erosteko aukerari buruzkoeztabaida ireki behar da, salneurriaren beherapen nabarmenarekin (adibidez,%60koa etxebizitzetarako, %70 eta 80 bitartekoa egite bidean dauden susta-penetarako, eta %90era artekoa lurretarako). Baliabide horiek guztiak alokairusozialera bideratu, bankuei irabaziak geure lurraldeko kredituetan inbertituditzatela exijituz.

16.- Aurrekontu bermearen Udal Legearen arautzea, lurzoruan udalek dutenondare autonomia sustatuz.

17.- Udalen lurzoru ondarearen garapen eta dinamizazioaren kontrola, besteelkarteren artean Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren esku legokeena.Udalak eragile espekulatzaile bilakatzea ekidin, udal horiek izan lezaketen bir-kalifikazioen irabazien menpekotasuna ez emateko neurriak abian jarriz.

18.- Finantza sistemaren gaineko ikuskapena, hipoteka-zor guztia ikuskatuz,eta zilegitasunik gabeko zorra zenbatekoa den jakiteko.

19.- Finantza entitateei dagokien betebehar sozialaren eta higiezinen desja-betzen gaineko analisia. Ondorengo neurriak proposatzen ditugu:

• Finantza erakundeak jabetza eskumenak dituen erakunde publikoen esku uztea.

• Etxebizitza horren erabilera eta okupazioa alokairu sozialaren bidez kudeatzea.

• Hipotekaren ordainketaren ez-ohiko etetea ezartzea hala eskatzen duten fa-miliei, hipoteka ordaintzerik ez dutenean arrazoi objektiboak direla medio (lan-gabezia, kasu). Proposatzen da hipotekaren ordainketa aldi jakin baterakouztea; kaltetuak ez du etxebizitza utziko eta bankuari alokairu soziala ordaint-zeko konpromisoa hartuko du (familiaren erosteko ahalmenaren arabera eza-rriko litzateke zenbatekoa, diru sarreren %15 izango litzatekeena). Arrazoiobjektiboak desagertzen direnean eta familiak aurreko egoerara bueltatzendirenean (eta beti ere etxebizitza eskubidedunak hala nahi duenean), alokairuaordaintzeari utziko litzaioke eta hipoteka ordaintzeari berrekin.

• Finantza erakundeek hipotekak emateko orduan duten jarrera aztertzea etaarduragabekeriaz jokatu denean, erantzukizuna onar dezaten eskatuko zaie.

20.- Hirigintza antolaketarako aholku batzordeetan, etxebizitza politikarenarautze ofizialaren gaineko interbentzioa, herritarren parte-hartzea biderat-zeko helburuarekin. Antolamendua eta etxebizitza beharren kuantifikazioak,bai eta hauen tipologia zehaztea eta segimendua egitea behar dute.

158

JSEtxebizitza

JustiziaSoziala