EUSKAL HERRIA

11

Click here to load reader

description

Euskal Herria gaitzat harturik ingurune eta euskera arloko lanketa da hau; lanak azpigaika bildu eta ikasleek taldeka sintesi moduan aurkeztu dituzte.

Transcript of EUSKAL HERRIA

Page 1: EUSKAL HERRIA

Euskal Herria bi zatitan banatzen da:

hegoaldea eta iparraldea. Euskal Herriak

20.950,3 km²-ko azalera du, eta

2.920.123 biztanle.

Euskal Herriak zazpi probintzia ditu:

Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi,

Nafarroa Garaia, Nafarroa Behera eta

Zuberoa. Eta zazpi probintziak zazpi hiriburu dituzte: Gasteiz, Bilbo, Donostia,

Baiona Iruñea, Donibane-Garazi eta Maule-Lextarre.

Euskal Herriko ibaiak bi isurialdetan

banatzen dira. Mediterraneora doazenak

luzeak, zabalak eta aldapa gutxikoak

dira, eta Kantauri itsasora doazenak

motzak, emari txikiagokoak eta aldapa

handikoak. Ibairik luzeena Ebro da (910

km). Araba eta Nafarroako beheko

aldeko lurrak ureztatzen dituen ibaia da,

zatirik handienean euskal lurraldeak

ezkerreko aldean ukituz. Nafarroa 107 kilometrotan zeharkatzen du.

Lurralde aski menditsua da, Pirinioetako

mendiak bertaraino iristen baitira. Ipar

ekialdean daude mendirik garaienak: Hiru

Errege Mahaia, Arlas eta Kartxela. Tokirik

gorena Hiru Erregeen Mailaren tontorra

da (2438m).

Page 2: EUSKAL HERRIA

Araba eta Nafarroako hegoaldean Kantauriar mendilerroaren ekialdeko muga dago.

Kodes edo Toloño mendiloerroak dira Kantauriar mendiloerroaren parte.

Bi mendilerro garrantzitsu hauen artean Euskal mendiak daude. Hauek ekialde-

mendebalde orientazio orokorra duten mendilerroak dira, Ordunteko mendilerroa,

Anbotoko mendilerroa, Urbasa, Andia, Aizkorri edo Aralar dira hauen adibide.

Txindoki Gipuzkoako mendirik

esanguratsuenetako bat da, Mari

jainkosak bertan du bizilekuetako

bat. 1346 metroko garaiera du eta

Amezketan kokatua dago.

Euskal Herriak, nahiz eta lurralde

txikia izan, klima dibertsitate

handia du. Hona hemen Euskal

Herriko hiru klima mota desberdinak: Klima ozeanikoa, klima mediterraneoa eta

mendialdeko klima.

Klima ozeanikoa Klima mediterraneoa Mendialdeko klima

Geografia fisikoa oso aldakorra da, nahiz eta hedaduraz txikia den herrialde bat izan.

Kostaldeko paisaia malkartsutik Bardeetako basamorturaino hedatzen da Euskal Herria

eta bide horretan lautadak, mendilerro eta bailara ugari ditu.

800 metroko garaiera du bataz beste. Lau zonalde bereizten dira: kostaldea, euskal

mendiak, pirineoak eta hegoaldeko lautadak. Bertako erliebea, neurri handian, aro

tertziarioan eratu zen.

Informazio iturriak: Txanela, Wikipedia, Google eta Euskosare.

Asier Alkain, Unai Arroyo, Peru Basurto, Eneko Gonzalez eta Julen Manterola.

Page 3: EUSKAL HERRIA

EUSKAL HERRIA, 7 probintziatan, bi estatu eta hiru erkidegotan banatua dago.

Araba: 313.819 biztanle

Bizkaia: 1.153.724 biztanle

Gipuzkoa: 705.698 biztanle

Lapurdi: 219.000 biztanle

Nafarroa Behera: 28.000 biztanle

Nafarroa: 198.000 biztanle

Zuberoa: 15.500 biztanle

Page 4: EUSKAL HERRIA

Euskal Herriak hiru administrazio

ditu:

Euskal autonomi erkidegoa, Nafarroko

foru erkidegoa eta Ipar euskal herria

dira.

Hiru hizkuntz ofizial daude: Euskera,

gaztelania eta frantsesa.

Euskadi hiru lurralde historikoetan banatzen da:

Araba (313.819 biztanle). Hiriburua: Gasteiz.

Bizkaia (1.153.724). Hiriburua: Bilbo.

Gipuzkoa (705.698 biztanle). Hiriburua: Donostia.

Euskal Autonomia Erkidegoko botereak Legebiltzarrak eta Jaurlaritzak osatzen

dituzte:

Eusko Legebiltzarra da botere legegilea jarduten duen erakundea. Aurrekontuak

aurrera eramaten ditu eta Eusko Jaurlaritzaren gaineko kontrola du. 75

legebiltzarkideek osatzen dute, non EAEko foru lurralde bakoitzak 25 hautatzen dituen

4 urterako.

Eusko Jaurlaritzako departamenduak:

- Lehendakaritza

- Osasungintza (osakidetza)

- Kultura

- Foru Ogasuna

- Justizia

- Etxebizitza

- Lanbide eta arazo sozialak

- Industria

- Ingurumena

Page 5: EUSKAL HERRIA

Euskadiren eboluzio demografikoa, eta

estatu mailako biztanleriaren portzentaia

1857 1900 1910 1920 1930 1940 1950

Biztanleria 413.470 603.596 673.788 766.775 891.710 955.764 1.061.240

Ehunekoa %2,67 %3,24 %3,37 %3,58 %3,77 %3,67 %3,77

1960 1970 1981 1991 1996 2001 2005

Biztanleria 1.371.654 1.878.636 2.134.763 2.109.009 2.098.055 2.101.478 2.124.846

Ehunekoa %4,49 %5,53 %5,66 %5,35 %5,29 %5,11 %4,82

Euskal Herria osorik hartuta 3 milioi biztanle inguru ditu.

Administrazioaren aldetik, Lapurdik, Nafarroa Behereak eta

Zuberoak, Bearnorekin batera, Pirinio Atlantikoak

departamendua osatzen dute 1790-tik.

Euskadik badu arrazoirik euskal izena hartzeko, eremu osoan

sorreratik bertatik euskara hizkuntza ofizialtzat duen lurralde

bakarra.

Eusko legebiltzarra botere gehien duen legegile erakundea da.

Nafarroako Foru Erkidegoari haren parte izateko eskubidea onartzen zaio

Espainiako Konstituzioan, baina nafar herritarrek honi buruz erabakitzeko duten

eskubidea ez da inoiz erreferendum batean gauzatu.

Euskal Autonomia Erkidegoa, Euskadi, Euskal Herriko

mendebaldeko zatia da, eta Espainiako iparraldeko autonomia

erkidego bat osatzen du 1979. urteaz geroztik.

Informazio iturriak: Euskarako koadernoa, Wikipedia eta Elhuyar atlasa.

Oier Albero, Maddi Alkain, Iosu Gomez, Olena Irizar eta Zuriñe Urdangarin.

Page 6: EUSKAL HERRIA

Euskal Herriak berezko kultur arlo asko ditu.

HIZKUNTZA

Erromatarrek egungo Euskal Herrira etorri zirenean,

euskerak haiek ekarritako latinaren eragina jaso

zuen.

Gaur egun Euskal Herrian euskara, gaztelania,

frantsesa eta gaskoiera mintzatzen dira.

Gizakiak bere bizimodua animaliek baino maila gorago batera eraman du. Gizatiar gizartea

populazioaren ezaugarriak berregin ditu.

MITOLOGIA

Euskal Herriko mitologian pertsonai ezberdinak daude, adibidez:

Basajaun: Basoetan bizi diren iletsu izaki arrak.

Mari: Izaki emea, nagusi euskal sinismenetan.

Badira beste pertsonaia asko euskal mitologian, lamiak,

intxisuak, jentilak, Tartalo, galtzagorriak…

DANTZA

Aurreskua Euskal Herriko dantzarik ezagunena da. Bere erritmoa zortzikoarena da,

baina behinola mutil-dantza edo soka-dantza erabiltzen dira.

Page 7: EUSKAL HERRIA

KIROLAK

Herri kirolak, Euskal Herrian antzinatik jokatu izan diren

kirolei deitzen zaie.

Baserritarrak nahitaez egin behar zituen eguneroko

betebeharrak kirol bilakatu dira denborarekin. Hau

munduko herri askotan gertatu da. 18 dira gurean Herri

Kirol kategoria duten kirolak, horien artean: soka tira,

lokotx biltzea, sega jokoa, harri jasotzea, aizkolaritza,

traineru estropadak (arrantzatik dator), txinga eramatea

(esne marmitak garraiatzetik eratorritako kirola).

PILOTA

Pilota edo pilota joko. Euskal

Herriko kirola da, pilotalekuan,

jokatua. Oro har, 2 edo 4

pilotarik (bi taldetan banatuta)

txandaka pilota jotzen saiatzen

dira, pilotak bi bote egin baino

lehen, eta pilota joko eremutik

kanpora bota gabe; lortzen ez

duenak galduko du tantoa.

ARTEA

Kulturak bere parte-hartzaileen jarrera menperatzen du.

XX. mendearen artisten artean, Zuloaga margolaria, Beobide, Arteta eta Lekuona aipatzen

dira. Eskulturan, berriz, Oteiza eta Txillida nagusitzen

dira.

SINBOLOAK

Euskal Herrian bi mota nagusiko sinboloak daude:

Lauburua eta Eguzki-Loreak dira.

Lauburua: Lurra, haizea, ura eta sua bereizten ditu.

Eguzki-Lorea: Ateen gainean jartzen da, espiritu

bihurriak eta gaiztoak uxatzeko erabiltzen da.

Page 8: EUSKAL HERRIA

OHITURAK

Bilatzen hasita, euskal ohitura asko aurki ditzakegu:

▪ Agate deuna, Olentzeroa, Santa Ageda, Ihauteriak, Kandelaria, San Blas, San

Ferminak… jai bezala ospatzen ditugunak, baina zenbait produktuen inguruan, eguneroko

bizitzarekin lotura handia dituztenak ere aurki ditzakegu: Taloak, gaztain eguna, txikiteoa,

txotx, pintxoak…

▪ Azpikultura: giza-aurrejudizioak, ideologi

politikoak, hezkuntzak eta herriko folkloreak

hartzen dituen hainbat forma. Kasu askotan

hainbat kultura batera bizi dira bata bestearen

menpe geratu gabe. Hainbatetan, azpikulturak ez

daude gustura gaineko kulturarekin; horretarako,

oinarri asko egon daitezke (klaseen arteko

gatazka, giza-arazoak).

▪ Musikan: Euskal Herriko musika anitza da eta hainbat hizkuntzatan egiten da,

euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez. Musika tradizionalean hainbat instrumentu erabiltzen

da, alboka, panderoa, trikitixa, txalaparta, txistua, txirula eta ttunttuna gisa. Musika

garaikideari dagokionez, euskal rock radikalak garrantzi handia izan zuen eta oraindik ere

badu. Talde aipagarriak izan dira, Hertzainak adibidez.

Gau berezia da Euskal Herrian San Juan

gaua. Ohiturari jarraituta, jendea suaren

inguruan batzen da gatxak aldendu nahian eta

horretarako suaren gainetik salto egiten dute.

Gure arbasoek, sorginen gaua zela eta, espiritu

txarrak aldentzeko San juan lora-erramuak

egiten hasi ziren.

Kultura abstraktua eta ukiezina izan daiteke,

baina bere erantzunak beti emango dira denbora-

espazioaren mugen barruan. Kulturak hainbatekoak dira gizartearen arabera.

Informazio iturriak: Euskarako koadernoa, Wikipedia, atlasa, eta blog ezberdinak.

Iñigo Alonso, Ander Lizaso, Aitor Manso, Aner Unanue eta Irati Urruzola.

Page 9: EUSKAL HERRIA

Goian zehaztu dugun lurraldea izendatzeko,

hainbat termino erabili dira eta erabiltzen dira,

nork bere ñabardurak eman nahian: Hitzez hitz

hartzen badugu, Euskal Herria adiera euskararen

lurraldea esan nahi du, hau da, euskaraz egiten

den lur eremua, hori baitzuen hasierako esanahia.

Alabaina, azken mendeotan zazpi herrialdeak

izendatzeko erabili da. Gaur egungo euskaran,

bada, esanahi horixe du, 2004ko uztailean euskara

baturako emandako 139. arauan zehaztu zenez.

AINTZINAROA

Erromatarrek dena konkistatu zuten, “Julio Cesar” oso agintari ezaguna izan

zen. Biolentzia erabiliz inperio handi bat osatu zuten eta hamar mendez aritu ziren

lurralde asko menperatzen. Euskal Herrian galtzadak, zubiak, ubideak, hiriak eraiki

eta meatzeak ustiatu zituzten, Aiako Harrian (zilarra eta beruna) eta Aralarko

Amezketa aldian (kobrea), adibididez. Euskal Herrian ez zen gerrarik izan.

Erromatarrek latinez hitz egiten zuten eta bere hizkuntza ekarri zuten, baina euskarak

jarraitu zuen euskaldunen hizkuntza izaten.

ERDI AROA

Aro honetan printzesak, gazteluak, erregeak, zaldunak,

erreginak, eta abar zeuden. Esklaboak ere ba zeuden.

Herrialdeen arteko borrokak eta istiluak ugari ziren garai

hartan. Euskal lurraldeetako biztanleek buruzagi baten beharra

sumatu zuten.

Arabako Euskara: Araban antzina egiten zen euskara.

Oraintsu, hiru euskalki desagertu dira:

Erronkariera: Erronkariko haranean XX. mende hasiera arte egiten zena.

Page 10: EUSKAL HERRIA

ORREAGAKO GUDUA

Ibañetako mendatean gertatu zen 778.

urtean, abuztuaren 15ean. Orreaga eta

Luzaide artean, Pirinioetan, nafarrak

soldadu trebeak zirela eta historian

hatza uzteko gai zirela erakutsi zuten,

Euskal Herria bi indar handiren erdian

zegoen. Iparraldean, Karlomagno, Karlos

Handia, frankoen lurralde zabaleko enperadorea. Hegoaldean musulmanak, Kordoban

hiruburua zutela eta ia Iberiar penintsula osoa bereganatuta.

Zaragoza, beraz, musulmanen esku zegon. Bertako gobernadoreak, Suleiman

izenekoak, matxinada bat prestatu zuen bere agintari zen Kordobako emirraren

kontra. Suleiman horrek Karlomagnorengana jo

zuen laguntza militar eske. Honek, proposamena

onartu eta, frankoen armada prestatu ondoren,

Iberiar penintsulan sartu zen, Euskal Herriko

Pirinioak zeharkatuz. Hitzartua zutenez, Suleiman

gobernadoreak Zaragozako ateen giltzak eskainiko

zizkion Karlomagnori. Hau Zaragozaraino iritsi zen,

baina alferrik. Musulmanek ez zioten hirian sartzen

utzi Karlomagnori.

Saiatu bazen ere, Zaragoza hilabetez setiatuta, hiria ezin bereganatu horrekin eta

porrotaz nahigabetuta, Karlomagno bere lurraldeetara itzuli beharrean aurkitu

zen, esku hutsik. Etxerako bidean, Zaragoza hartzeagatik soldaduei agindu zitzaien

soldata ordaintzeko edo, frankoen enperadoreak Iruñeko harresiak bota eta hiria

suntsitzeko baimena eman zuen.

Gure arbaso baskoi haiek ez zioten barkatu Karlomagnori Iruñea birrintzea eta

Orreagan, Altabizkarko igarobidean antolatu ziren mendeku hartzeko. Frankoen

armada Orreagara iritsi zenean, baskoiak segada bat burutzeko zain zituen.

Han bildu ziren euskaldunek ez zuten ohiko ejertzito bat osatuko, ziur asko.

Gehiago izango zen talde txikiek egindako erasoa. Baina frankoek ez zuten

erasorik espero eta ez zuten inongo babesik hartu.

Page 11: EUSKAL HERRIA

Pentsatzekoa da baskoiek arma kaxkarrak izango zituztela, baina lurraren

abantailak aprobetxatu zituzten. Inguruko mendietatik, armada frankoa igarotzen ari

zen bidezidorrera harriak eta geziak botatzeari ekin zioten: frankoen erretagoardia

deuseztatu eta Errolanen armada guztiz suntsitu zuen. Karlomagno aurretik zen

eta gudua bukatu arte ez zuen triskantzaren berri izan. Borrokan Eginhardo,

Errolan, Oliveros eta beste zenbait handiki franko lurrean hilotz geratu ziren. 778.

urteko abuztuaren 15a zen.

ESPAINIKO GERRA ZIBILA EUSKADIN

1936ko urrian Largo Caballeroren

gobernu errepublikanoak Euskal

Estatutua onartu zuen. Eusko

Jaurlaritza antolatu zen, Jose Antonio

Agirre lehendakaria buru, eta baita

Eusko Gudarostea ere, matxinoek

zeuzkatenak baino arma gutxiago eta

txarragoekin; eta hori gutxi balitz,

Europako demokraziek uko egin

zioten euskal batailoiak armaz hornitzeari. Tropa kolpistek aireko indarra erabili

zuten, gerra-estrategia berrietarako eta zibilak izu-ikaratzeko erabili ere; horra hor,

Durangoko eta Gernikako bonbardaketa masiboak.

Espainiko gerra zibilean borrokatu zuen armada izan zen errepublikaren aldekoa

matxino frankisteei aurre eginez.

1937ko ekainaren bukaeran, matxinoek erabat menperatu zituzten Araba,

Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa, eta zenbait euskal batailoi, EAJren aginduei

jarraiki, errenditu egin ziren italiarren aurrean Santoñan. Beste batzuek borrokan

jarraitu zuten iparraldeko frontean eta gero Kataluniakoan, harik eta 1939ko apirilean

gerra amaitu zen arte.

Informazio iturriak: Wikipedia, Euskara koadernoa eta Txanela liburua.

Elene Barea, Jon Castander, Amaia Fernandez, Aitor Larrañaga eta Beñat Prada.