ÇEtxebizitza Oztopo guztiak gaindituz, aurrera · 2020. 10. 5. · Urriak 25, &Beldurrezko zinea,...

8
urumea bailarako egunkaria 2020-10-06 Asteartea 7.255 zk. www.kronika.eus KORONABIRUSA ATZOKO DATUAK 123 positibo berri 11.420 positibo guztira* 1.999 hildako EAEn 59 UCIn EAEn 304 positibo berri 19.466 positibo guztira 584 hildako 25 UCIn Nafarroan GIPUZKOAN NAFARROAN *HERNANIN 354 (+4), ASTIGARRAGAN 73 (+6) (Nafarroako Osasun Saila) (Osakidetza) Manterola eta Martin izan ziren garaile URUMEA PELOTA 6 Eskalada, 'Street Scape Room' eta beste asko, urrian egiteko HERNANI GAZTELEKUA 2 Ganbaratik final haundira, 'Bertsonautak' GOIZUETA BERTSOLARITZA 3 «Etxebizitza duina ez den arren, kale gorrian geratzea baino hobea da» HERNANI SAGASTIALDE 19 5 Oztopo guztiak gaindituz, aurrera Guztira 195 pertsonak lortu zuten 'Denontzat Race' oztopo lasterketa amaitzea, igandean. Oreka, erresistentzia eta abilezia erakutsi zuten partehartzaileek, eta erakustaldi ederraz gozatzeko aukera izan zuten bertaratu ziren herritar guztiek. 8 Kromiki berrien zain «gogotsu», lehiaketaren epaimahaikideak HERNANI KROMIKI LEHIAETA 4

Transcript of ÇEtxebizitza Oztopo guztiak gaindituz, aurrera · 2020. 10. 5. · Urriak 25, &Beldurrezko zinea,...

Page 1: ÇEtxebizitza Oztopo guztiak gaindituz, aurrera · 2020. 10. 5. · Urriak 25, &Beldurrezko zinea, Katihotsaken eskutik Urriak 27 eta 28, &Beldurraren txokoa: Beldurraren pareta ,

urumea bailarako egunkaria

2020-10-06 Asteartea 7.255 zk. www.kronika.eus

KORONABIRUSA ATZOKO DATUAK

123 positibo berri

11.420 positibo guztira*

1.999 hildako EAEn

59 UCIn EAEn

304 positibo berri

19.466 positibo guztira

584 hildako

25 UCIn Nafarroan

GIPUZKOAN NAFARROAN

*HERNANIN 354 (+4), ASTIGARRAGAN 73 (+6)

(Nafarroako Osasun Saila)

(Osakidetza)

Manterola eta Martin izan ziren garaile

URUMEAPELOTA 6

Eskalada, 'Street Scape Room' eta beste asko, urrian egiteko

HERNANIGAZTELEKUA 2

Ganbaratik final haundira, 'Bertsonautak'

GOIZUETABERTSOLARITZA 3

«Etxebizitza duina ez den arren, kale gorrian geratzea baino hobea da»

HERNANISAGASTIALDE 19 5

Oztopo guztiak gaindituz, aurreraGuztira 195 pertsonak lortu zuten 'Denontzat Race' oztopo lasterketa amaitzea, igandean. Oreka, erresistentzia eta abilezia erakutsi zuten partehartzaileek, eta erakustaldi ederraz gozatzeko aukera izan zuten bertaratu ziren herritar guztiek.

8

Kromiki berrien zain «gogotsu», lehiaketaren epaimahaikideak

HERNANIKROMIKI LEHIAETA 4

Page 2: ÇEtxebizitza Oztopo guztiak gaindituz, aurrera · 2020. 10. 5. · Urriak 25, &Beldurrezko zinea, Katihotsaken eskutik Urriak 27 eta 28, &Beldurraren txokoa: Beldurraren pareta ,

URUMEA 2KRONIKA 2020-10-06 Asteartea

Larramendi 11, Hernani 943 33 08 99

688 660 714

Eposta: [email protected], [email protected], [email protected] eta [email protected]. www.kronika.eus

Lege gordailua: SS-1469/2018 ISSN: 2659-5036

Lan-taldea: A. Arbelaitz, O. Egaña, I. Goñi, L. Goñi, A. Isasa, B. Los Arcos, J. Osa, M. Ramirez de Alda, I. Santa Kruz eta J. Zubitur.

Larramendi 11, Hernani 943 33 27 99

Eposta: [email protected]

KRONIKAk ez du bere gain hartzen egunkari honetako orrialdeetan kolaboratzaileek adierazitako iritzien erantzukizunik.

Argitaratzailea: Laguntzaileak:

PEFC ziurtagiria

Produktu ha ukontrolatutakoiturrietako materialez egina dago, birziklatua da eta Baso Kudeaket a Iraunkorrare n ziurtagiria dauk a

ww w. pefc.e s

DOBERA BAZKIDEAKKRONIKALARIAK

HERNANI GAZTELEKUA

Martxan da Hernaniko Gazte-lekua ere, ikasturte bereziari kolorea emateko asmoz, herri-ko gazte eta nerabeen artean. Eta irailaren bukaeran irekiera ekitaldia ospatu ondoren, urri-koa izan da ikasturteko aurre-neko egitaraua, ekintza bereziz betetakoa. Makina bat jolas eta tailer egingo dituzte, eta baita zenbait ekintza berezi ere.

Malabareak egiten hasiko dute astea gaur, slakcline zintare-kin gainean ibiliz, diaboloarekin jolasean, pelota haundiekin... Eta karta jolasekin jarraituko dute bihar. Gaztelekuko dekora-zioa landuko dute etzi, eta mural bana egingo dute ostiralean eta datorren astelehenean.

Urriaren 15ean egingo dute

aurreneko irteera, Biterira, Mi-grazinearen pelikula bat ikuste-ra: Diamantes negros. Hurrena, berriz, Santa Barbarara egingo dute, eskalatzera, Kaxkardi ki-rol elkartekoen eskutik, urria-ren 17an. Eta beste irteera bat, urriaren 24an izango da: Street

Scape Room egingo dute, Donos-tian barrena.

Baina bereziki garrantzitsua izango da Gau Beltza, Gaztele-kuan. Izan ere, urriaren 30eko festaren aurretik, hainbat egu-netan landuko dute gaia, giro-tzen eta prestatzen joateko.

Ekintza bereziz betetakoa, ikasturteko aurreneko egitarauaMartxan da Hernaniko Gaztelekuaren urriko programa, eta denetik izango dute: eskalada saioa, Street Scape Room Donostian barrena, Gau Beltza...

HERNANI AMHER ELKARTEA

Goiz Eguzkin eta Plaza Femi-nistan saio berezi bana eskaini ondoren, Biteriko areto nagusira egingo du salto bihar, Amherrek antolatutako Migrazineak. Eta entzute haundiko filma eka-rriko dute, gainera: Green Book, 2018 urtean hiru Oscar sari eta beste hiru Urrezko Globo esku-ratu zituena, besteak beste.

Arratsaldeko 18:30etan hasi-ko da emanaldia, eta ohi bezala, doakoa izango da sarrera, are-toa bete arte. Pandemiaren era-ginez, mugatua izango da afo-roa. Eta pelikularen emanaldia bukatzen denean, solasaldia ere egingo dute aretoan bertan, fil-mean landutako hainbat gairen inguruan, bertaratuekin.

Italiar-amerikar zuri zakar bat, piano-jole beltz bertutetsuaren txofer1962 urtera garamazki Peter Fa-rrelyk zuzendutako filmak, eta bi pertsonaia dira protagonis-

ta nagusiak: Tony Lip, Bronxe-ko italiar-amerikar zuri zakar bat; eta Don Shirley, piano-jole beltz bertutetsua. Bere txofer eta bizkarzain izateko kontra-tatuko du Lip, Shirleyk, Estatu Batuetako hegoaldean egingo duen bira batean. Bira horretan, Lipek presente izan beharko du Liburu Berdea (Green Book): afroamerikarrak onartzen zi-tuzten establezimendu apurrak aditzera ematen zituen gida bat. Arrazismoari eta aurreiri-tziei egin beharko diete aurre bi protagonistek, baina beraien ez-berdintasunak alde batera utzi beharko dituzte, bidaia horre-tan aurrera egiteko.

Komedia dramatikoa da, eta 130 minutuko iraupena dauka. Mahershala Ali ariko da Don Shirleyren azalean, eta Viggo Mortensen Tony Lipenean.

Biharko saioaren ondoren, beste hiru izango dira Biterin bertan, datozen hiru asteazke-netan: O los tres o ninguno ja-rriko dute urriaren 14an, The big sick hilaren 21ean, eta El médico africano urriaren 28an. Arra-tsaldeko 18:30etan hasiko dira emanaldi guztiak, eta denetan egingo dute solasaldia, ondoren. Biharkoa bezala, doakoak izan-go dira hurrengo hiru emanal-diak ere.

'Green Book' pelikula sarituarekin Biterira salto, MigrazineakHiruna sari jaso zituen 2018an, Oscar sarietan eta Urrezko Globoetan; eta Biteriko aretoan eskainiko dute bihar, 18:30etan.

Gaztetxo bat 'slackline' gainean, igerileku irekietan. Beraien oreka erakusteko aukera izango dute gaur, gazte eta nerabeek.

URRIKO EGITARAUAHERNANIKO GAZTELEKUAN

Gaur, Malabareak: slackline, pelota haundiak, diaboloa...

Bihar, Karta jolasak: Uno, Dobble, Dos

Etzi, Gaztelekuko dekorazioa

Urriak 9, Zure ahotsa murala: gazteen emozioei tokia eman eta gazteek esateko dutena biltzeko ariketa

Urriak 13, Ideien murala: gazteek beraien haserre, sentimendu eta mezuak ateratzeko dinamika

Urriak 14, Jakintza jolasak: Trivial Pursuit eta Nairobitarrak

Urriak 15, Amherren Migrazinea-ren pelikula ikustera: Diamantes negros. Biterin, 18:30etan.

Urriak 16, Merienda osasungarria

Urriak 17, Eskalada Santa Barba-ran, goizean, Kaxkardirekin

Urriak 18, Mandala tailerra

Urriak 20 eta 21, Maskarak, SuperEROiak: Gau Beltzerako maskarak egiteko tailerra

Urriak 22 eta 23, Alokairu zerbi-tzuaren nondik norakoak zehaztu, gazteekin batera

Urriak 24, Street Scape Room, Donostian barrena

Urriak 25, Beldurrezko zinea, Katihotsaken eskutik

Urriak 27 eta 28, Beldurraren txokoa: Beldurraren pareta, deko-razioa, maskara prestaketa, Gau Beltzaren promoa

Urriak 29, Beldurrezko sukaldaritza

Urriak 30, Gau Beltza festa: beldurrezko istorioak, merendola beldurgarria...

Tony Lip (Viggo Mortensen) eta Don Shirley (Mahershala Ali), eszenetako batean.

Page 3: ÇEtxebizitza Oztopo guztiak gaindituz, aurrera · 2020. 10. 5. · Urriak 25, &Beldurrezko zinea, Katihotsaken eskutik Urriak 27 eta 28, &Beldurraren txokoa: Beldurraren pareta ,

URUMEA3 KRONIKA 2020-10-06 Asteartea

ASTIGARRAGA BERDINTASUNA

Emakumeen Etxea izango du Astigarragak laster, baina etxe hori nolakoa izango den, herri-ko emakumeekin erabaki nahi dute aurrena; eta lan horri eki-teko, hiru saio ireki antolatu ditu Astigarragako Udaleko Ber-dintasun Sailak, Harituz elkar-tearekin eta Aztifemiak taldea-rekin elkarlanean.

Etzi izango da aurreneko sa-ioa, ostegunarekin, arratsalde-ko 18:00etatik 20:00etara kultur etxe zaharreko areto nagusian. Emakume astigartar guztiei lu-zatu diete gonbitea, bertaratu eta parte hartzeko, «elkarrekin

definitzeko» Emakumeen Etxea izango denaren oinarriak.

Aurreneko lan-saio horretan, gonbidatu bereziak ere izango dira, oinarri horiek jartzen la-guntzeko: Zumaiako eta Azpei-tiako Emakumeen Etxeetako ki-deak egongo dira bertan, beraien esperientzia aditzera emateko; eta mahai-ingurua egingo dute, bertaratuekin.

Hurrengo bi saioetan, berriz, orain arte landukoarekin, espe-rientzia horietatik jasotakoare-kin, eta emakume astigartarren ekarpenekin, definituko dute Emakumeen Etxea: helburuak eta izaera, eskaini nahi diren zerbitzuak eta baliabideak, ko-

kapena, kudeaketa eta funtzio-namendu ereduak...

Urriaren 22an eta azaroaren 5ean izango dira bi saio horiek, ordu eta toki berean.

Aforoa mugatua, eta zaintza zerbitzua aukeranSaioetan parte hartzeko, hori bai, mugatua izango da aforoa, eta 30 emakume egon ahal izan-go dira gehienez. Gainera, nahi duenak eskuragarri izango du zaintza zerbitzua, 48 ordu lehe-nago eskatuta: 943 50 57 01 tele-fonora deitu, edo idatzi [email protected] helbide elektronikora.

III. Berdintasun Planean da-go jasota Emakumeen Etxea za-baltzeko asmoa, eta legegintzal-di honetan martxan jartzeko konpromisoa hartu zuen Astiga-rragako Udalak.

Emakumeen Etxearen oinarriak «elkarrekin definitzeko», hiru saioEmakume astigartarrei zuzenduta, hiru saio ireki egingo dituzte, Emakumeen Etxeak nolakoa izan behar duen erabakitzeko. Aurrenekoa, etzi.

GOIZUETA BERTSOLARITZA

Segurtasun tarteak errespeta-tuz eta aforo mugatuarekin, baina motiborik ez zuten fal-ta izan goizuetarrek, joan den ostiralean, bertso saio ederraz gozatzeko. 60 bat lagun elkartu ziren udaletxeko ganbaran, Bar-doak Nafarroako taldekako ber-tso txapelketarekin gozatzeko. Finalerako pasea zegoen jokoan, eta Malerrekako Bertsonautak izan ziren nagusi: udaletxeko ganbaratik, finaleko espaziora gi datu zuten beraien ontzia, zu-zen-zuzenean.

Giro ederrean jokatu zuten finalerdiko saioa, Bertsonautak taldeak eta Lesakako Arranopo-lak, ostiral arratsaldean. Joane -ko sa ioan, otsailean Anizen, Ma-lerrekakoak izan ziren nagusi; eta ia zazpi hilabeteko etenaldia-ren ondoren, beste ho rren beste egin zuten bueltakoan. Horrela, finalerako pasea ziurtatu zuten, bertso saio ederrarekin, goizue-tarren gozamenerako.

Estitxu Arozena aritu zen gai-jartzaile lanetan, eta bertso-tan honakoak: Alazne Untxalo, Egoitz Gorosterrazu eta Iker Go-rosterrazu, Malerrekaren ban-doan; eta Erika Lagoma, Eneko Fernandez, Etxahun Azkarraga eta Josu Sanjurjo, lesakarrekin.

Final haundian, Malerreka-koek parez pare izanen dute Leitzako Atekaberts komeni tal-dea, pandemiaren aurretik pa-sea ziurtatu zuena; eta baita Bortzirieta ko beste talde bat ere. Izan ere, Berako Lamixe nek lor-tu zuen finalerako pasea, bes te semifinalean, ostiralean bertan Jauntsaratsen. Beratarrek ere, joanekoa bezala irabazi zu ten

bueltakoa ere, finalerako pa-sea ziurtatzeko, Aitor Elexpuru, Julen Zelaieta eta Patxi Castri-llo kantuan zirela, Barañaingo Hego Haizearen aurrean: Ainara Ieregi, Ander Baiano, Endika Le-garra, Iñigo Aranguren Pika eta Sahats Aleman aritu ziren, ba-rañaindarren bandoan kantari. Ainhoa Larretxea izan zen gai-jar tzaile lanetan.

Finala urriaren 17an jokatu-ko dute, Lizarran, arratsaldeko 17:00etan ikastolan. Eta sarrerak dagoeneko eskuragarri daude in-terneten, ber tso sarre rak.eus web orrian, edota Li za rrako ikastolan bertan. Helduen sarrerak 12 euro dira, eta gazteenak 8 euro.

'Bertsonautak' ganbaratik finaleko espaziora, giro ederrean60 bat lagun elkartu ziren udaletxeko ganbaran, ostiralean, Bardoak txapelketaren finalerdiaz gozatzeko. Malerrekako taldea nagusitu zen.

EREÑOTZU-HERNANI ODOL EMAILEAK

Odola emateko hitzordu bana jarri dute aste honetan, Herna-nin eta Ereñotzun. Hernania-rren txanda izango da gaur, eta aurrekoetan bezala, Goiz Eguzki jubilatuen egoitzan egingo dute, arratsaldeko 18:00etan hasi eta iluntzeko 20:30ak arte.

Dena den, odola eman nahi dutenek, aldez au rretik deitu behar dute, 943 00 78 85 telefono zenbakira, gaur goizean zehar,

08:30etatik 14:00etara.Ereñotzuarrek, berriz, bihar

izango dute odola emateko au-kera, Auzo Etxeko aretoan, Her-naniko ordutegi berean: arra-tsaldeko 18:00etatik 20:30etara. Eta bertan odola emateko ere, bihar goizean deitu beharko du-te telefonoz, 943 00 78 85 zenba-kira, ordua hartzeko.

Apirilaren 28an egin zuten aurreko odolematea Ereñotzun, pandemia garaian sartuta, eta neurri bereziak hartuta; hala ariko dira gaurkoan ere. 19 lagu-nek eman zuten odola, orduan.

Hernanin, berriz, hilero an-tolatu dituzte odola emateko hi-tzorduak, pandemia garaian ere ezinbestekoa delako odola ema-tea, Odol Bankuaren eguneroko beharrei erantzuteko.

Odola emateko zita, Hernanin eta EreñotzunGaur egingo dute Goiz Eguzkin, eta bihar Auzo Etxean, 18:00etatik 20:30etara. Ordua hartu behar da, bietan: 943 00 78 85.

'Bertsonautak' kantuan, udaletxeko ganbaran. Argazkia: Igaratza Apezetxea

Hernaniar bat odola ematen, aurreko hitzorduetako batean.

Urbieta-Latsunbe igogailua, martxanHERNANI MATXURA

Matxura baten ondorioz, erabili ezinik egon da Urbieta kalea eta Latsunbe lotzen dituen igogailua, hainbat egunez. Baina dagoene-ko konpondu dute, Udalak jakinarazi duenez, eta martxan dago berriro. Matxura nahiko larria zela eta, makinaria berria iristeko zain egon da konponketak egiten dituen enpresa, orain artean.

Erakusketarako artelanak entregatzeko aukera, bihar arratsaldean ErriberanASTIGARRAGA KULTURA

Astigarragako haur, gazte eta helduen artelanekin, erakusketa osatuko dute Erribera kulturgunean, urriaren 13tik 25era; eta herritar guztiei luzatu diete gonbitea, erakusketa horretarako be-raien lanak entregatzeko. Horretarako, bihar jarri dute hitzordua: arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara entregatu ahal izango dituzte artelanak, Erribera kulturgunean bertan. Hori ez da izango, urrian herritarren talentua ezagutarazteko antolatuko duten ekintza ba-karra. Izan ere, urriaren 17an, artisau erakusketa herrikoia jarriko dute Andre Gobadarien ibai parkean, herritarrek eskuz eginda-ko lanekin. Goizeko 11:00etatik 14:30etara izango da, eta bertan postua jarri nahi duenak, aldez aurretik eman behar zuen izena, [email protected] helbidera idatzita; atzo bukatu zen epea.

Page 4: ÇEtxebizitza Oztopo guztiak gaindituz, aurrera · 2020. 10. 5. · Urriak 25, &Beldurrezko zinea, Katihotsaken eskutik Urriak 27 eta 28, &Beldurraren txokoa: Beldurraren pareta ,

URUMEA 4KRONIKA 2020-10-06 Asteartea

Epaimahaikideak «gogotsu» daude, Kromiki lehiaketako lanak ezagutzekoAinara Azpiazu, Alai Zubimendi eta Ana Almandozena izango dira Dobera Euskara Elkarteak antolatutako Kromiki Lehiaketako epaimahaikideak.

HERNANI KROMIKI LEHIAKETA

Zein da lehiaketaren helburua?A.A.: Edozein herritar anima-tzea, lehiaketan parte hartzera.A.Z.: Komikien afizioa bultzatzea.A.Al.: Komikigintza sustatzea.

Zer izan behar du kromiki batek, deigarria izateko?A.A.: Uste dut kasu honetan garrantzitsua dela kromikiak Hernanirekin lotura izatea. Eta gero, kolpea ematea; gatza eta piperra izatea, alegia. A.Z.: Nire ustez bi atal ditu kro-miki batek: marrazkia, eta kon-tatzen den istorioa. Azken honek umorea behar du; edo umorea ez bada, gogoeta egitera bultzatu behar du. Nik askotan komikiak bertsoekin konparatzen ditut, esaten dudanean azken pun-tuak puntx-a izan behar duela komikian. Bukaera ona izatea ezinbestekoa iruditzen zait.A.Al.: Adierazgarritasuna da gehien baloratzen dudana. Hitz gutxitan eta hiru marrarekin az-kar ulertzea, kromikilariak kon-tatu nahi duen hori.

Zerk ematen dizu atentzioa, kromiki batean?A.A.: Garbia izatea, erraz uler-tzen dena. Gertatzen ari den hori erraz ulertzea da gakoa. Hitz gu-txitan, emandako informazioa argi ikustea. Gertatu liteke ere, kromiki bat bere istorioagatik gustatzea, baina estetikoki gus-tuko ez izatea, edo aldrebes. A.Z.: Lehenengo ikustaldian marrazkia erakargarria izatea. Berdin du koloretan edo txuri beltzean izan, baina marrazkia erreparatzen dut lehenik. A.Al.: Esan dudan gisan, modu sinplean ulertzea autoreak kon-tatu nahi duen hori.

Komikilari bezala, zertan oinarritzen zara inspirazioa lortzeko?A.A.: Niretzat interesa duten gaiak erabiltzen ditut egunero-kotasunean, eta orokorrean gi-zartean gertatzen direnak. Gero konturatzen naiz ari bat jarrai-tzen dutela nire komikiek, bai-na gustuko dut hori. Hunkitzen nauten gauzetan ere oinarritzen naiz, eta niretzat agerian ez da-goena agerian jartzean... Anek-dotak, edo ederrak iruditzen zaizkidan gauzak ere inspira-zioa dira niretzat.

A.Z.: Kromikiak egiterakoan he-rriko gauzetan oinarritzen naiz, erosketak egiten ari naizenean inguruari erreparatzen diot, paseatzen ari naizenean... izan ere, guk aldez aurretiko joera dugu, inguruari erreparatu eta gustuko dugun hori komikietan lantzeko. A.Al.: Askotan jendeari galde-tzen diot; lagunei, familiakoei... ideia bat botatzen diet eta beraien iritzia galdetzen diet, gaiaren in-guruan.

Nondik hasten zara kromikia egiten?A.A.: Ideiatik hasten naiz; he-rriarekin lotura duten gauzak edo gertaerak topatzen ditut... eta lanean hasten naiz. Gero, txistea edo kolpea sartzen du, eta batzuetan gogoeta ere izan daiteke. A.Z.: Oinarrizko ideia edo gaia aukeratzen dudanean, umorea edo grazia hori nola eman pen-tsatzen dut. Nolabait, formu-lak daude istorioa aurkeztu eta bukaeran kolpe edo erremate hori emateko. Azken pausua da behin-betiko testua sartzea.A.Al.: Txistea prestatzen dut lehe-nengo, eta gero sekuentzia zein izan daitekeen pentsatzen dut.

Elkarrizketa batek kromikiari laguntzen dio, ala traba da?A.A.: Elkarrizketak ondo egina izan behar du; bokadiloak la-guntzen du... Kromikian ondo kokatua egon behar du elkarriz-ketak eta bokadiloak. Izan ere, leku txikia dagoenez, ondo an-tolatu behar da guztia. Letra ti-poak ere haundia izan behar du, denek ulertzeko modukoa.A.Z.: Lagundu egiten du. Ni nor-malean elkarrizketan oinarri-tzen naiz, sortu dudan istorioa nahi dudan bukaera horretara bideratzeko. Kromiki batean pertsonaien arteko elkarrizke-tak oso lagungarriak direla iru-ditzen zait.A.Al.: Grafikoki iruditzen zait laguntzen duela; elementu inte-resgarria da. Testuaren aldekoa naiz, baina neurtua izan behar du. Oso ariketa zaila iruditzen zait testurik gabe istorio bat kon-tatzea; miresgarria, baina oso konplikatua.

Zein da gai on bat, kromikian lantzeko?A.A.: Parte-hartzaileei gertatu-

tako zerbait, anekdota pertsona-len bat. Koronabirusa orain pil--pilean dagoen gaia da, eta ziur eskolan maskarillarekin gertae-raren bat edo beste izan dutela. Aitonarekin erosketak egitera joan eta berarekin gertatuta-ko zerbait ere kontatu daiteke... edozer! Perretxiko biltzea, he-rrian egindako ekitaldiak, udaz-kena... asko dago kontatzeko.A.Z.: Kasu honetan, hernania-rren artean ezaguna den gai bat, orokorra. Izan ere, niretzat ezaguna den gai baten inguruan sor dezaket kromikia, baina besteren bat agian ez du ulertu-ko zertaz ari naizen. Sagardote-gi garaia, esaterako, gai on bat da kromikietan lantzeko.A.Al.: Kasu honetan, lehiaketa honetarako herriarekin zeriku-sia duten kontuak adieraziko ni-tuzke, egunerokotasuneko gaiak eta anekdota pertsonalak.

Kolorea ala txuri-beltza?A.A.: Kolorea.A.Z.: Nahiago izaten dut txuri--beltza. Egia da koloreak asko-tan lagundu egiten duela, aka-tsen bat edo ezkutatzeko edo... baina lana egiteko orduan txu-ri-beltzaren aldeko apustua egi-ten dut, normalean.A.Al.: Txuri-beltza, errazagoa egi-ten zaidalako. Hala ere, koloreak ondo erabiltzen dituzten komiki-larien lanak ikustea gozada bat da.

Kronikako kolaboratzaile zaren edo izan zaren heinean, kromikiak estilo librean lantzea gustuko duzu?A.A.: Urte askotan izan nintzen Kronikako kolaboratzaile, eta egia da askotan gaiak errepika-tu egiten zirela: sagardotegi ga-raia, txistulari banda, azokak... baina hori da momentu horre-tan herrian gertatzen ari dena eta beraz, kromikirako egokie-na. Hala ere, komikilari gisa, A.Z.: Orokorrean ideia batzuk ba-ditugu, noski. Baina Kronikako lagunei laguntza eskatzen diet, hilabete horretan herrian egin-go diren ekintzen berri izateko. Izan ere, kromiki bat egiteko, nik aurkeztu ditzakedan gaiak herritarrek agian ez dituzte ulertuko.A.Al.: Kronikakoek emandako gaiak lantzea gustatzen zait, bai-na atentzioa ematen didan hori kontatzea ere gustuko dut.

Ainara Azpiazuren ilustrazioa izango da, helduen kategoriako saria.

Alai Zubimendimendiren ilustrazioa irabaziko du, gazteen kategoriako txapeldunak.

Haurren kategoriako irabazleari egingo dio ilustrazioa Ana Almandozek.

Page 5: ÇEtxebizitza Oztopo guztiak gaindituz, aurrera · 2020. 10. 5. · Urriak 25, &Beldurrezko zinea, Katihotsaken eskutik Urriak 27 eta 28, &Beldurraren txokoa: Beldurraren pareta ,

HERNANI5 KRONIKA 2020-10-06 Asteartea

HERNANI SAGASTIALDE 19

Duela bost urte, Sagastialde 19 zenbakiko zuzkidura-bizitokiak egokitu zitzaizkien hainbat eta hainbat herritarrei. Hasieratik jakin zuten, bost urterako zela etxebizitza dotazionaletako es-tantzia, «baina egoera hobetzea espero genuen, legeak aldatu egingo zirela. Azkenean estan-tzia luzatzeko eskaera egiten dugu, besterik ez». Covid-19aren eraginez, eta honek sortutako osasun alarma dela eta, sei hi-labeteko luzapena izan dute. Aipatu moduan, jakinaren gai-nean zeuden bizilagunak bost urteko kontratua zutela, baina azaldu dute «beharrarengatik

sartu ginen eta kontratua be-rrituko zigutelakoan geunden. Baina hasierako egoerak berdin jarraitzen du, batzuk oso egoera tamalgarrian jarraitzen dugu, eta beste batzuk okerrera egin dute. Bakoitzak bere istorioa du».

Hainbat etxeetako «egoera larria» denez, konponbideak es-katu nahian dabiltza, borrokan, eta ez dira gutxi, hala nola, «2 jubilatu heldu daude, 70 eta 80 urtetik gorakoak, pentsio ba-xuekin, 7 familia monomaren-tal daude, desgaitasuna duen jendea, soldata baxuak dituzten beste hainbat, genero biolentzia pairatu duten kasuak ere ba-daude, eta horiek guztiak borro-kan gabiltza».

Ildo beretik, bertako bizi-lagunek euren egoerak azaldu nahi izan dituzte, Gizarteari eta Etxebideri bizi duten errea-litateaz jabetzeko. «Nik berdin jarraitzen dut, alokairu batera joateko, nire nominak mugatu egiten nau, izan ere, 950 euroko nomina bat daukat, eta alokairu batek 700 bat euro balio ditu, eta 14 urteko alaba bat daukat, beraz ez dago diru sarrera gehiagorik etxean. Bost urte igaro dira, eta etxetik botatzen banaute, kalean geratuko gara, alaba eta biok. Beraz eskatu nahi dugu, egoera bakoitza ikuskatzea, laguntzea eta kontratua berritzea».

Sagastialde 19ko beste bizi-lagun batek dio, «nire etxetik dena entzuten da, ondokoak zer dioen, bosgarren pisuko musi-ka ere... ezinezkoa da lo egitea. Oso kalitate eskaseko eraikin batean bizi gara, eta 56 familia gaude. Arratoiak ere etxeetatik igarotzen dira. Nik ez daukat garbigailua, eta hemengo askok ere ez daukate, arropa garbitze-ra joaten gara eta beti lapurtzen digute zerbait. Eta egia esan hau da gure egunerokotasuna».

«Gu, gela bakar bateko etxe-an bizi gara, eta hiru pertso-

na gara familian. Nire semeak 12 urte ditu, intimitatea behar du eta ezin diogu behar duena eman. Gizarte-laguntzaileak, pisu aldaketa baten eskaera lu-zatu zion Etxebideri, nire semea-rengatik, eta atzera bota zuten eskaera hau».

«Komunera joateko, gelatik igaro behar da, nire kasuan ala-ba lo egonda, askotan esnatu dut, komunera joan naizelako, eta ez daukadalako beste modurik. Etxea, kalitate eskasekoa izanda ere, kanpoaldea ederra da, on-doan dauzka: parkea, atletismo pista, eta bizitza asko dago, alde positibo hori badauka eraikin ho-nek, kokalekua, hain zuzen».

«Lorezaina ordaindu behar dut, jatekorik ez daukadanean»Sagastialdeko eraikin honek, ondoan lorategia dauka, «lo-rategi komunitarioa» eta hau mantentzeko kuota bat ordaindu behar dute bertako bizilagunek. Jakinarazi dute, ez daukala ez hanka eta ez bururik, «lorezaina ordaindu behar dugu, jatekorik ez daukagunean. Hilabetero 60 euro ordaindu behar ditugu. He-men bizi garen familia guztiak, elikagai bankura goaz, ez dauka-gulako jateko haina. Lorategiaz gain, garajea ere badaukagu...».

«Ni beheko solairuan bizi naiz, 3 hilabeteko haur bat dau-kat. Nire etxera sartuta janari usaina dago, ez delako haizerik

sartzen etxean, ezin ditut bal-koiak ireki. Arratoiak nonahi aurkitu daitezke, eta ez dira txikiak. Kexatzeko hainbat eta hainbat arrazoi daude, eta ez dut beste etxebizitza bat eska-tzen, hemengo estantzia luza-tzea baizik. Eraikina modu de-segokian egonda ere, nik hemen iraun dezaket. Berdin dit arra-toiak egotea, bizi kalitatea txa-rra izatea... kontratua luzatzea nahi dut. Kalean baino hobeto bizi baikara hemen».

Gutun beltza, iritsi daSagastialdeko bizilagun ia guz-tiei heldu zaie Etxebideko gutu-na, bertan azaltzen da, bakoi-tzak noiz utzi behar duen etxea, eta «giltzak postontzian uzteko agindua ere aipatzen da. Gaine-ra aipatu nahi dugu, etxebizitza hauek, egoera ahulean dauden taldeentzat direla, behar duten haientzat, eta ez duguna logi-koa ikusten da bost urteko epea izatea». Beraz, konponbideak es-katu nahi dituzte, «etxebizitza duina, eta haien posibilitateen baitan sartzen dena».

Elkarretaratzea bihar, Donostian Bihar, elkarretaratzea egingo dute Donostiako Andia kalean, goizeko 11:00etan hasita, aipatu moduan, «etxebizitza duinak aldarrikatzeko eta bizilagunen posibilitateen baitan sartzen den etxebizitza baten alde egi-teko». Elkarretaratzearen ondo-ren, prentsaurreko bat egingo da, eta kontratuen luzapena es-katzen duen gutuna entregatu-ko da Andia kaleko Euskal Go-bernuaren eraikinean.

«Ez gara etxebizitza duin batean bizi, hala ere, hemen gelditu nahi dugu, kale gorrian geratzea baino hobea baita»Sagastialde 19 zenbakiko hainbat bizilagunei zuzkidura-bizitokiak egokitu zitzaizkien, eta behin bost urte igarota, utzi egin beharko dituzte. Hala ere, oraindik esperantza daukate bertako lagunek, eta honakoa gaineratu dute, «estantzia luzatzeko eskaera egiten dugu, besterik ez». Bihar, elkarretaratzea antolatu dute Donostian, goizeko 11:00etan hasita, Andia kalean eta bertaratzeko deia luzatu dute.

Egoera ezberdinak bizi dituzten hainbat hernaniar daude Sagastialde 19 eraikinean bizitzen, eta haietako hainbat, borrokan ari dira, «ez geratzeko kale gorrian».

«Beharrarengatik sartu ginen etxebizitza dotazionaletara»

Page 6: ÇEtxebizitza Oztopo guztiak gaindituz, aurrera · 2020. 10. 5. · Urriak 25, &Beldurrezko zinea, Katihotsaken eskutik Urriak 27 eta 28, &Beldurraren txokoa: Beldurraren pareta ,

KIROLAK 6KRONIKA 2020-10-06 Asteartea

URUMEA PELOTA

Eñaut Lizeaga, Mundarroko pe-lotari astigartarra, DV-Bankoa Torneoa ari da jokatzen, Jakes Elosegi azpeitiarrarekin batera. Bikote jubenila da, baina pro-mesa mailan ari dira jokatzen eta lehenengo kanporaketan 22-17 irabazi zuten Erkiaga II (Zeanuri) eta Ballarenaren (Eli-zondo) aurka. Hurrengo kanpo-

raketara pasa dira eta bertan, hilaren 24an, Hormaetxe eta Ibañez izango dituzte aurkari. Abel Barriola Txapelketan Expo-sito astigartarrak eta Garateak 16-22 galdu zuten, Julen Alberdi eta Iruretaren kontra.

Gipuzkoako Txapelketan C.D. Hernaniko pelotarientzat as-teburu erregularra izan da eta denetariko emaitzak egon dira. Guztira sei partidu irabazi dira

eta beste sei galdu dituzte, baina partidu garrantzitsuenak izan dira galdutakoak.

Emaitza onenak bigarren mailako kadeteen garaipenak izan dira; Txintxurreta-Artola eta Manterola-Martin bikoteek partidurik galdu gabe jarraitzen dute eta azken fasea jokatzeko sailkapena ezin gertuago dute. Manterola eta Martinek, Mun-darroko Arabaolaza eta Goñiri irabazi zioten 22-19.

Ojuel-Lizeaga eta Salabe-rria-Ortiz de Urbina seniorren garaipenak ere garrantzitsuak izan dira. Bi bikoteek azken fa-

serako sailkatzeko aukerak di-tuzte eta azken bikoteak gainera galdu gabe jarraitzen dute.

Emaitza txarrenak Deskar-ga-Urdanpilleta kadeteek, Jara--Insausti II, Oiartzabal-Etxarri, Arluziaga-Laboa jubenilek eta Arizmendi-Altuna seniorrek ja-san dituzte. Bost bikoteek azken bala erabili dute eta txapelketan ezin izango dute azken fasea jokatzera sailkatu. Guztiek sail-kapen fasean geratzen zaizkien partidak jokatzea eta irabaz-ten saiatzearekin konformatu beharko dute. Mundarroko tal-dean ere denetarik egon zen.

Umore Onak-ek, bi irabazi eta bat galduGoizuetako pilotari gaztetxoe-nak, sein mailan, ere hiru par-tidu jokatu zituzten ostiralean, Goizuetan, Leitzako Aurrera tal-deko ordezkarien aurka. Lehe-nengo partiduan bigarren mai-lan Larinek 18-3 irabazi zuen Alkortaren kontra. Bigarren patiduan, lehenengo mailan, Sagarduik 18-6 garaitu zuen Le-kuona leitzarra eta hirugarren partiduan, Zurutuza goizueta-rrak galdu egin zuen, 18-6, An-diarenaren kontra, lehenengo mailan.

Eñaut Lizeagak lehenengo garaipena lortu du, Jakes Elosegi azpeitiarrarekin batera DV-Bankoa TorneoanMundarroko pelotaria promesa mailako txapelketa ari da jokatzen jubenila izan arren. Hernanik sei garaipen eta sei partidu galdu ditu.

URUMEA PALA

Kepa Arroitajauregi iurretarrak pelotako modalitate desberdi-nen alde lan haundia egin zuen, baina aurten hil da. Bere oroi-menez Kepa Arroitajauregi Me-moriala sortu da Durangaldean eta palista hernaniarrak bertan ari dira jokatzen. Ostiralean hasi zen txapelketa, trinketean, eta Irazustabarrena eta Galdosek irabazi egin zuten paleta gomaz-

ko txapelketan, 30-27. Beraien aurkariak Urtasun

eta Ardanaz izan ziren lehenen-go partiduan. Entrenamendu falta somatu zitzaien pelotariei. Koronabirusa dela eta konfi-natuta egon da pelotariren bat, trinketeak oraindik itxita daude eta guzti hori nabaritu zen jo-koan.

Hala ere, tanto txukun ba-tzuk ikusteko aukera izan zen partiduan zehar.

Hiru garaipen eta bost partidu galdu dira Gipuzkoako TxapelketanGipuzkoako Txapelketan Herna-niko palistek bost partiduetan bost partidu galdu zituzten eta beste hiru irabazi. Eta nola da posible hori? Zortzi bikotek joka-

tu zutelako eta hiru partiduetan Hernaniko bikoteak bata bestea-ren aurka aritu zirelako.

Zestoan, bigarren mailako mutilek gomazko paletan, 25-17 galdu zuten etxeko Abantzu taldearen kontra. Lehenengo mailako mutilek Hernanin, ki-

roldegian, jokatu eta 21-25 galdu zuten Lagunak taldearen kon-tra.

Beste hiru partiduetan Her-naniko neskak, euren artean jokatu zuten kiroldegian. Jube-nilen bi partidu jokatu ziren eta bat seniorrek.

Garaipena Galdos eta IrazustabarrenakKepa Arroitajauregi Memoriala jokatzen ari dira pasa den ostiraletik eta 30-27 gailendu ziren Urtasun eta Ardanezen aurka lehenengo partiduan. Gizonezkoen bi bikoteek galdu egin dute Zestoan eta Lagunak-en aurka.

C.D. Hernaniko Manterola eta Martinek 22-19 irabazi zuten Mundarroko Arabaolaza eta Goñiren aurka. Goizuetan ostiralean jokatu zituzten partiduak sein mailakoek.

Galdos eta Irazustabarrenak, gorriz, irabazi egin zuten Urtasun eta Ardanazen aurka.

Page 7: ÇEtxebizitza Oztopo guztiak gaindituz, aurrera · 2020. 10. 5. · Urriak 25, &Beldurrezko zinea, Katihotsaken eskutik Urriak 27 eta 28, &Beldurraren txokoa: Beldurraren pareta ,

KIROLAK7 KRONIKA 2020-10-06 Asteartea

Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura,... Deitu: 943 33 28 94 - 626 80 76 33 (Agustindarren plaza, 4)

IRAGARKI MERKEAK

(eus

kalm

et)GAUR BIHAREgunaren lehen partean hego-mendebaldeko haizea

ibiliko da eta tenperaturaren igoerari lagunduko dio; maximoak 20 ºC ingurukoak izango dira. Giro nahiko nahasia. Min.14º / Max.22º

Goizean lainotuta egongo da eta euri pixka bat egin dezake, batez ere ipar-ekialdean. Dena den, orduak pasa ahala, euria egiteko probabilitatea txikiagoa izango da. Min.16º / Max.21º

TAXIAK 943 550093 (Hernani) 622 222 343 (Astigarraga) 948 514037 - 948 514019 (Goizueta) UDALTZAINGOA 943 248900 (Hernani) 943 335230 - 699 487 587 (Astigarraga) DYA 943 464622 AUTOBUSAK Garayar: 943 556658 Areizaga: 943 452708 Korreoa Goizueta-Hernani: 948 514037 JOKALARI / ALKOHOLIKO ANONIMOAK: 943 331103 ANBULATORIOA 943 006666 - 900 203050 (Hernani) 943 335644 (Astigarraga) 948 510800 (Goizueta)

TELEFONO ZENBAKIAK

EGURALDIA

FARMAZIAKEgunez: A. Etxebarria Andre kalea, 48 (Hernani) 943 551793 Gauez: Urrutia Etxeberri, 1 (Hernani) 943 557738Goizueta: Nagusia 64 948 514353

HERNANI ERRUGBIA

Pasa den ostiralean Espainia-ko Federazioaren Batzarra egon zen eta bertan erabaki zen denboraldiko egutegia. Herna-nik, beraz, badaki noiz hasiko duen denboraldi ofiziala eta hori urriaren 25ean izango da, urriaren 24an larunbatean jo-katuz gero. Hori bai, oraindik ere jakiteko dago noren aurka hasiko diren jokatzen lehenen-go jardunaldian.

Datozen egunetan jakingo da zehazki egutegi osoa nola gera-tzen den. Taldeak dakiena da,

urriaren 24 edo 25ean hasiko dela jokatzen eta 16 jardunaldi izango dituela Ohorezko B Mai-lak. Pasa den urtean 22 zituen denboraldiak, baina hori mu-rriztu egin da.

Bestetik, oraindik igoera fa-sea jokatzeko dago Ohorezko B mailara, Hernaniren A tadera zehazki. La Única, Rugby Ferrol, Palencia eta Llanerense tal-deetatik irtengo da azken talde hori. Hurrengo astean, urriaren 18an erabakiko da. Egun horre-tan bertan jokatuko da Burgo-sen Kopako finala.

Apirilean amaituko da Liga

erregularra eta igoera faseko playoff-ak apirilaren 25ean ha-siko dira finalaurdenekin. Fi-nalaurrekoa maiatzaren 2an jokatuko da eta finala hilabete horretako 16an. Promozio parti-dua ekainaren 13an izango da.

Errugbi barneratzailea bueltan da biharNork daki egun horretan Herna-ni eta Getxo egongo diren. Bi tal-deok larunbatean lagunartekoa jokatu zuten eta hernaniarrek 40-12 garaitu zuten Ohorezko

Mailan dagoen taldea. Aurreden-boraldiko partidua izaki ikusteko dago zer talde zelairatu zuen Ge-txok, baina baikor izateko emai-tza da dudarik gabe. Azkenik, esan bihar itzuliko dela errugbi barneratzailea Landarera.

Hernanik urriaren 24 edo 25ean hasiko du denboraldia Ohorezko B mailan eta Getxo gainditu du lagunartekoan16 jardunaldi jokatuko dira eta apirilean amaituko da liga erregularra; igoera fasea apirilaren 25ean hasiko da. Oraindik ezagutzeko dago egutegi osoa eta noren aurka jokatuko duten taldeek jardunaldi bakoitza.

HERNANI ESKUBALOIA

Eskubaloia motorrak berotzen ari da txapelketa ofizialak hasi aurretik. Asteburu honetan sei partidu jokatu dituzte maila desberdinetako Hernaniko tal-deek eta aipagarria da senior mutilen norgehiagoka. 20 urte eta gero, aurreneko aldiz aritu ziren kiroldegian eta emaitza ona lortu zuten. Egiari 31-23 ira-bazi zioten aurredenboraldiko lagunartekoan.

Beste mailetan, kadete mai-lako taldeetako batek 34-47 ira-

bazi zio Urolari, baina besteak 16-42 galdu zuen Bera Beraren aurka. Jubenil neskak ere 16-15

galdu zuten Egiaren kontra eta kadete neskak 29-12 Urolaren aurka.

Hernaniko seniorrek 31-23 irabazi dute etxean aurredenboraldian 20 urte eta gero lehe-nengo senior partidua jokatu zen kiroldegian Egiaren aurka.

URUMEA SASKIBALOIA

Saskibaloia izan da, pasa berri den asteburuan, talde kiroletan lehendabizikoa hasten Gipuz-koa eta Euskadi mailako txa-pelketetan. Bailaran bi taldek jokatu zituzten partiduak.

Astigarragako Mundarro eta Hernaniko Nagusien lehenengo mailako taldeak izan dira lehia-ketari ekin dioten lehenengo tal-deak. Astigartarrak Benta Berrin jokatu zuten eta 71-65 galdu zu-ten. Hernaniarrek, kiroldegian, 44-49 erori ziren Errotaundiren kontra. Hala ere, pozgarria da taldeak bueltan direla ikustea. Partiduan zehar eta aurretik, babes neurriak hartu ziren aul-kietan eta baita ere aldageletan.

Mundarrok gertu izan zuen

garaipena, baina azken laurde-nean egin zion ihes. Lehenda-biziko hiru laurdenak amaitu-takoan bi puntugatik irabazten zuten moreek, baina azkenengo laurdenean donostiarrek 20-13ko partziala egin eta garaipe-na etxean geratu zen.

Partiduan oso ongi sartu zi-ren astigartarrak eta bost pun-tuko aldea lortu zuten aurrene-ko laurdenean. Atsedenaldian eta hirugarren laurdenaren amaieran, oraindik ere aurretik ziren, nahiz eta abantaila txikia izan. Eta azkenean indartsuago amaitu zuten añorgatarrek.

Hernanik bost puntugatik galdu zuen Errotaundiren kon-tra, 44-49. Azpeitiarrak bigarren laurdenean egin zuten ihes pun-tu gutxiko partiduan. 8 eta 19ko partzialarekin, hamabi puntu-ren abantailarekin, 24-36, joan ziren bi taldeak atsedenaldira. Hirugarren laurdena parekatua izan zen eta azken erreakzioa ez zen nahikoa izan partiduari buelta emateko.

Ezin garaipena lortu, Mundarro eta HernanikAurreneko jardunaldia bi taldeek galdu egin zuten Añorga eta Errotaundiren aurka, hurrenez hurren.

Polidori entrenatzailea jokalariei aginduak ematen atsedenaldietako batean.

Jokaldi honetan penalti pitatu zuen epaileak.

Page 8: ÇEtxebizitza Oztopo guztiak gaindituz, aurrera · 2020. 10. 5. · Urriak 25, &Beldurrezko zinea, Katihotsaken eskutik Urriak 27 eta 28, &Beldurraren txokoa: Beldurraren pareta ,

7.255 zk. www.kronika.eusurumea bailarako egunkaria KRONIKA 2020-10-06 Asteartea

HERNANI LASTERKETA

Guztira 195 pertsonek amaitu zu ten Denontzat Gimnasioak an to la tu tako lasterketa. Egoe-rak eskatzen dituen segurtasun neurri guztiak beteta egin zen lehia keta, eta ikusle asko ger-turatu ziren oztopoen zirkuitua korrikalariek nola gainditzen zuten gozatzera. Parte-hartzaile guztien artean, 149 gizonezkoek lortu zuten lasterketa amaitzea, eta 46 emakume iritsi ziren hel-mugara.

Lasterketan bi kategoria be-reizi ziren: elitekoak eta herri-koiak. Azken hauek ez zituzten

derrigorrez gainditu behar izan, lasterketan zehar zituzten ozto-po guztiak; eta alderantziz, elite kategoriakoek nahitaez gainditu behar izan zituzten postu guz-tiak. Juniorretan, Marko Usabia-ga izan zen garaile, Heren Goya bigarren eta Asier Gurrea hiru-garren. Eta master taldean, Ti-buron Malton izan zen azkarre-na, Harkaitz Laveaga iritsi zen ondoren, eta Haritz Iguiñitz izan zen hirugarrena.

Asier Landartek irabazi zuen lasterketa. 1 zenbakia zeraman dortsalean, eta lehenengo pos-tuan amaitu zuen Denontzat Race. 37 minutu eta 5 segundotan

lortu zuen oztopo guztiak gaindi-tzea. Landartek amaitu eta mi-nutu batera Daniel Ares iritsi zen helmugara, eta 38 eta 25 minu-tuko marka lortu zuen. Podiuma Ekain Noguerak itxi zuen, Ares iritsi eta 11 segundotara.

Irati Beorlegi izan zen emakume azkarrena47 minutu eta 3 segundotan egin zuen lasterketa Beorlegik, eta sa-ilkapen orokorrean 27garren pos-tua lortu zuen. Andrea Azkune izan zen bigarrena emakumee-tan, 50 minutu eta 13 segundoko markarekin. Eta hirugarren nes-ka Eneka Gorrotxategi, 58 minu-tu eta 12 segundorekin. Azkune 42garrena izan zen klasifikazio orokorrean, eta Gorrotxategi, be-rriz, 72garren postuan gelditu zen, Denontzat Race-n.

Asier Landart izan zen azkarrena, 195 pertsonek amaitutako oztopo lasterketanAbilezia eta oreka probak egin zituzten, eta sekulako erresistentzia erakutsi zuten parte-hartzaileek, igandeko 'Denontzat Race' lasterketan.

Ekilibro ona erakutsi zuen Eneka Gorrotxategik.

Abilezi berezia erakutsi zuen Asier Landart irabazleak.

Telebistako saio bateko partaideak ere egon ziren 'Denontzat Race' lasterketan.

Azkar eskalatzen ere jakin behar zen.

Esfortzu haundia eskatu zuten oztopo batzuek.

Powered by TCPDF (www.tcpdf.org)