Etxebarriko ume eta gaztetxoen aldizkaria 43. alea 2018ko UDA · behar dira pilotan itsasteko....

12
Etxebarriko ume eta gaztetxoen aldizkaria 43. alea 2018ko UDA

Transcript of Etxebarriko ume eta gaztetxoen aldizkaria 43. alea 2018ko UDA · behar dira pilotan itsasteko....

Etxebarriko ume eta gaztetxoen aldizkaria43. alea 2018ko UDA

1 2 34 5 6 7 8 9 1011 12 13 14 15 16 1718 19 20 21 22 23 2425 26 27 28 29 30

12 3 4 5 6 7 89 10 11 12 13 14 1516 17 18 19 20 21 2223

3024

31 25 26 27 28 29

2

E T X E B A R R I T X I K I 4 3 . A L E A 2 0 1 8 K O U D A

94 426 70 05

UDALAAYUNTAMIENTO

E T X E B A R R

I

94 426 70 00

AURKIBIDEA

1.- Eskolako jarduerak

- Udaberriarekin batera bagoaz

landareen munduan murgiltzera!

- Pilotagintza plastikan

- Gure ortuko karpeta ibiltaria

- Gure kanpainak

- Ipuin dibertigarria

- Denborapasak

2.- Etxebarriko Ludotekak

3.-Euskarazko libururik irakurrienak Etxebarrin

3

Udaberriarekin batera bagoaz landareen munduan murgiltzera!

Hemen gogor lanean

Egileak: Kukullagako 4. B mailako ikasleak

Hala ez dirudien arren, duela aste batzuk Udabe-rria gurekin daukagula: gogotsu esperotako eguz-ki izpiak (hor goian, nonbait, izkutuan dauden arren), txoritxoak gora ta behera, berde koloreko belar eta zuhaitzak edonon, kolore biziko ehunda-ka eta ehundaka loretxo ezberdin…

Halaxe, guri, gure eskolako txoko hontatik, landa-reen mundu zoragarriari buruzko gauzatxo berriak ikasteko grina piztu zaigu.

Landareen mundu miresgarrian murgildu eta kontzeptu mordo berri batzuk ikasi ditugu: landareen ugalketa motak, ernalketa prozesua, polinizazioa, loretxoen atalak… zein polita eta interesagarria izan den!!

Horrela, hau guztia ikasi ostean, taldean mural batzuk osatzea erabaki genuen, gure gela apaindu eta proiek-tuan ikasitako guztia irudikatzeko.

Bi egunetan zehar lanean ibili gara eta hauxe izan da gure emaitza.

Eta hemenbukaerako emaitza!

Eguzki argiaoxigenoa

karbono dioxidoa

Ura

4

PILOTAGINTZA PLASTIKAN

Aurten, kukullaga eskolan, plastikan tailer ezberdinak egin ditugu. Gure klasean pilotagintza izeneko tailerra egin dugu.

PUXIKEZ EGINDAKO PILOTA

Hasteko, puxika bat urez bete behar dugu. Puxikari ko-rapilo bat egin behar diogu urak ihes ez egiteko eta sobe-ran dagoena moztu. Hau egin eta gero, 50 puxikei muturra ebaki behar zaie. Gero, zati

zabala hatzamarrekin ondo ireki eta, urez beteriko puxi-ka, barruan sartu behar dugu. Horrela, puxika guztiak bata bestearen gainean jarriko di-tugu gure gustuko tamainako pilota lortu arte. Amaitzeko, lehen moztu ditugun muturre-kin, kolore ezberdinetako tira estuak sortuko ditugu pilota apaintzeko.

Egileak: Kukullagako 4. D mailako ikasleak

ESKUPILOTAKO PILOTALehenengoz, pilota jauzilaria behar dugu.

Gero, egunkarietako tira batzuk moztu eta busti egin behar dira pilotan itsasteko.

Ondoren, artilearekin ingu-ratzen hasi behar gara, gure pilotak tamaina egokia hartu arte.

Orduan, haria jarri behar diogu inguruan. Haria jartze-rakoan, gure pilotak itxura borobila hartzen saiatu behar gara. Kontutan hartu, haria gogor estutu behar dugula gero pilotak behar bezalako botea egiteko.

Bukatzeko, bi aukera ditugu; alde batetik, larrua pilotaren gainetik jostea; eta, beste aldetik, esparadrapoarekin pilota osoa inguratzea.

5

Irailean geunden, eta hasi ginen ortura joaten. Egun hone-tan landaketari ekin genion eta bertan eskarola eta espi-nakak jarri genituen. Egun zoragarria izan zen baita egu-raldia aldetik!!! Gelan utzi genuen gure karpeta eta bertan gure jardueretan bildu eta jasotako datuak, behatutakoak, aztertutako informazioak… prest geunden itxura emate-ko. Aurrera!!!!!!

Harriak altxatu ta landareak ez ezik, zomorrotxoak ere gure ar-tean zeuden: zizareak, ehunzango bat, kukurutxoak, bi barraskilo eta ipurtsarde bat!! Hori bai izan zela sorpresa handia!!! Ande-reñoak esan zigun baratzeko zomorro onuragarriak zirela. Bakoi-tzak berea dauka eta zerbaitetaz ez bagara jabetu albokoari galdetzen diogu. Neurketak egitea ere gure lanen artean dago: landatutakoaren neurriak, kutxenak. Neurtzeko zintak hartu eta hor ibili ginen ekinean, jo ta ke!!!!

Gure ortuko karpeta ibiltaria

Landaretza ekologikoa zer den, lankidetza zertan oinarritzen den, lagunen arteko harremanak nolakoak diren, elkarrizketa txikiak… guztia gure karpeta ibiltariak osatzeko balio izan du, eta hemen dago gure emaitza.

Egileak. Kukullagako 4. C mailakoak

6

GURE KANPAINAKAurten, Kukullaga ikastetxeko 3.mailako ikasleak hiru kanpaina desberdin egiten ari gara, eta ekintza hauek aurrera eramateko gure inplikazio maila oso handia izaten ari da. Hauek dira martxan jarri ditugun kanpainak.

Irailean kanpaina berri bat egiten hasi ginen, “tapoi bilketa”. Kanpaina honek bi helburu ditu:

• Elkartasuna: gaixotasun larriak dituzten umeei laguntzea, tratamendua edota behar duten materiala ordaintzeko. Adibidez aulki gurpilduna erosteko...

• Birziklatzea: Tapoi zaharrak birziklatze-biltegi batera eramaten dira eta tapoi berriak egite-rakoan berrerabiltzen dira. Horrela ez da beharrezkoa material berria lortzea eta atmosferara karbono dioxido gutxiago botatzea lortzen da.

Bost gela gara. Hilabetero tapoiak pisatzen ditugu eta gela bakoitzean zenbat kilo ekarri ditugun grafiko ba-tean irudikatzen dugu. Ge-len artean lehiaketa egiten dugu umeak animatzeko tapoi asko ekartzen. Irailetik hona guztira 275 kg bildu ditugu.

Ume eta familia guztiek par-te hartu dugu eta oso harro gaude gure planeta zaintzen lagundu dugulako!!!.

TAPOI BILKETA

7

Otsailaren 21ean fruta eguna martxan jarri genuen eta asteazkenero hamaiketakorako, fruta ekartzera animatu gara. Horrela, hain garrantzitsua den elika-dura osasuntsua bultzatzen dugu. Gainera, gure in-gurumena zaintzeko, patioan ontzi organikoak jarri ditugu eta egun horietan beteta egoten dira.

Asteazkenero, gela bakoitzak gra-fiko bat osatzen du egun horretan fruta ekarri duen pertsonen ko-purua islatuz. Egindako grafikoak ikusita, gure balorazioa oso positi-boa da, gela guztietan gela erdia baino gehiagok ekartzen duelako fruta.

I kas tu r te has ie ra t i k kanpaina honekin dara-magu, euskararen era-bilpenari bultzada ema-teko.

Hasieran oso kutxatila gutxi betetzen genuen, baina ikasturte aurrera joan den heinean gero eta gehiago bete ditu-gu. Horrek esan nahi du euskara gero eta gehia-go erabiltzen dugula, hori dela eta oso pozik gaude.

Hurrengo ikasturtean jarraituko dugu emaitzak hobetzeko

EUSKARA BIHOTZETIK AHORA!!!!!

Egileak: Kukullagako 3. Mailako ikasleak

FRUTA EGUNA

EUSKEROMETROA

8

IPUIN DIBERTIGARRIAIPUIN DIBERTIGARRIA

Egileak. Kukullagako 2. mailako ikasleak

Bazen behin Iker izeneko mutiko bat. Bidetik paseiatzen zihoa-la… bapatean kotxe bat agertu zen eta harra-patu egin zuen.

Handik urbil, Pocoyo zebilen, eta ospitale-ra eraman zuen. Bere familia ikustera joan zen eta gaileta batzuk eraman zizkioten. Osa-tu zenean parkera joan zen eta egun horretan eguzkia eta otsadarra zeruan ikusi zuen eta oso pozik jarri zen.

Kolorin askotako txori bat ere ikusi eta etxera eraman zuen. Etxerako bidean, lore eta tximeletekin jolasten ibi-

li zen. Bere etxe ondoan gizon behartsu bat ikusi zuen ukelelea jotzen, bapatean Bob-esponja ager-tu zen eta izozki bat eskaini zion. Ondo ikusten ez

zuenez, Ikerrek betaurreko batzuk oparitu zizkion, eta azkenean besarkada batez agur esan zion.

Haiek ondo bizi baziren, gu ere ondo bizi gaitezen.

9

M M Z O E H H P M J A E O V V

N T X Z I X A B W I Y Y E B B

U H Y W F U P A Z W X D W D B

W D P C V C L T Q J J D Z I B

F A V K N C N Z D G F O Z T O

H K I T S A S O N T Z I A R N

U E V D L A E X T O K C N A T

F M G U R X J L V L A W T K S

Y B B A T U C U E S N Q K T J

U N C Z Z W G T U Q E Z D O K

A Z W D Q K A U B A R F W R U

D A F O N B I I M L T V K E N

V N H L U R W N T X O Z I A P

N B G Q E A Z R A K O V Z D O

L Q Z U T V F X F K D P A Q O

ANBULANTZIA

BIZIKLETA

GURDIA

HEGAZKINA

1

6

7

2

3

5

8

4

ITSOSONTZIA

KOTXEA

TRAKTOREA

TRENA

GARRAIOAK

HIZKI SALDA HONETAN GARRAIOEN IZENAK BILATU ETA ESKUMAKO GURUTZEGRAMAN KOKATU BEHAR DITUZU.

BALIO DU JATEKOBALIO DU UKITZEKOTXALO EGITEKO ETA, NOLA EZ! ORRI HAU PASATZEKO

BI AMA ETA BI ALABAONDO ZENBATZEN BADUZU,EZ DIRA LAU, HIRU BAIZIKNORTZUK DIRA?

ASMAKIZUNAK

LUDOTEKAK

ETXEBARRIKO Ludotekako kurtsoa amaitzear dago eta ar-duradunok parte hartu duzuen guztioi eske-rrak eman nahi dizkizuegu gurekin parteka-tu, jolastu eta dibertitzeagatik!!

Aurten jarduera asko burutu dira eta hamai-ka momentu berezi bizi izateko aukera izan dugu. Ludotekan gai ezberdinak ikasi eta aztertu ditugu: ingurumenaren zainketa, su-perheroien botere bereziak, bizitzako zien-tzia, ogibideak, garraiobide jasangarriak…

Gabonak eta Aste Santua ere guztiok elkarrekin ospa-

tu ditugu eta Kide-Txo!! neska-mutilak hainbat egune-

tan bildu gara irudimena bultzatzeko.

Datorren kurtsoan gai eta jarduera berriekin egongo

gara zuekin disfrutatzeko prest.

Egileak: Ludotekako erabiltzaileak eta begiraleak10

ESKERRIK ASKO ETA ONDO PASA OPORRETAN!!

11

Izenburua: Peru eta animaliak.Egilea: Mikel Valverde.Argitaletxea: Ttarttalo, 2005.

Izenburua: Katagorri bat nola kontsolatu.Egilea: Begoña Oro. Argitaletxea: SM, 2017.

Izenburua: Norberaren atean sartutako zazpi golen misterioa.Egilea: Roberto Santiago. Argitaletxea: Argitaletxea: SM, 2017.

Izenburua: Suerte txarra.Egilea: Jeff Kinney. Argitaletxea: Alberdania, 2017.

Izenburua: Istoriorik gabeko ipuin istorioduna. Egilea: Iñaki Arranz.Argitaletxea: Elkar, 2016.

Izenburua: Atearen atzean.Egilea: Antton Kazabon. Argitaletxea: Elkar, 2016

Izenburua: Loti Ederra.Egilea: Belén Gaudes. Argitaletxea: Cuatro tuercas, 2014.

Izenburua: Neskak eta mutilak.Egilea: Aingeru Mayor. Argitaletxea: Litera, 2016.

Izenburua: Loaren inbasio isila.Egilea: Ana Jaka. Argitaletxea: Elkar, 2016.

Izenburua: Izotzezko sorginkeria.Egilea: Danielle Star. Argitaletxea: Mezulari, 2017.

Izenburua: Xivaren Malkoak.Egilea: César Mallorqu. Argitaletxea: Giltza, 2002.

Izenburua: Jessicaren itzala.Egilea: Andrew Norriss. Argitaletxea: Desclée, 2017.

ALDIZKARIAN PARTE HARTU GURA BADUZUE...

Deitu edo jarri zaitez harremanetan:

*CEIP Kukullaga HLHI: 94 440 83 10*Udal Euskara Zerbitzuan: 94 426 70 05 [email protected]

ETXEBARRIKOINSTITUTUACEIP KUKULLAGA HLHI

ARGIBIDE GEHIAGO / Más Información:EUSKARA ZERBITZUA

Egetiaga Uribarri 1A (CIME), 2.solairua • 94 426 70 05e-posta: [email protected]

ZUEN SEME ALABAK ZAINTZEKOZAINTZAILE EUSKALDUNIK BEHAR DUZUE?

Etxebarriko Udalaren Euskara Zerbitzuak UME ZAINTZAILE EUSKALDUNENlan poltsa osatu du, hurbildu zaitezte Euskara Zerbitzura eta

zuen eskura jarriko dugu zerrenda.

¿NECESITÁIS PERSONAS EUSKALDUNES PARA CUIDAR DE VUESTROS HIJOS E HIJAS ?

El Servicio de Euskera del Ayuntamiento de Etxebarrios ofrece una relación de personas EUSKALDUNES

PARA CUIDAR DE VUESTROS HIJOS E HIJAS,en el Servicio de Euskera ponemos a

vuestra disposición esta lista