ETENALDIA - intered.org · nola eraiki, guztien interesak eta beharrak oinarrian izango dituena,...

44
ETENALDIA JOLAS KOOPERATIBOA, ERALDAKETARAKO TRESNA GISA FolletoInteRed_Tiempo_EUSK.indd 1 20/05/14 12:46

Transcript of ETENALDIA - intered.org · nola eraiki, guztien interesak eta beharrak oinarrian izango dituena,...

Page 1: ETENALDIA - intered.org · nola eraiki, guztien interesak eta beharrak oinarrian izango dituena, are gehiago, bizitza duina izateko ... konprometitu bat sustatu nahi da, gizarte eta

ETENALDIAJOLAS KOOPERATIBOA, ERALDAKETARAKO TRESNA GISA

FolletoInteRed_Tiempo_EUSK.indd 1 20/05/14 12:46

Page 2: ETENALDIA - intered.org · nola eraiki, guztien interesak eta beharrak oinarrian izango dituena, are gehiago, bizitza duina izateko ... konprometitu bat sustatu nahi da, gizarte eta

Editorea: InteRed

Egilea: Rubén Gallego

Koordinatzailea: Ainitze Zabala

Diseinua: Horregatik Komunikazioa

Argitalpen honek Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren diru-laguntza jaso du.

FolletoInteRed_Tiempo_EUSK.indd 2 20/05/14 12:46

Page 3: ETENALDIA - intered.org · nola eraiki, guztien interesak eta beharrak oinarrian izango dituena, are gehiago, bizitza duina izateko ... konprometitu bat sustatu nahi da, gizarte eta

Irakurle agurgarria,argitalpen honekin, guk bezainongi pasatuko duzula espero dugu.Geuretzat den bezain erabilgarriaizango zaizula esperantzarekin.Ea motibatu eta jolasera murgiltzera zaituenjolas gozagarri eta eraldatzaile batekin,jolas sakon eta aberasgarriarekin.Elkarrekin jolasten garenean,denbora elkarbanatzen baitugu,eta denbora elkarbanatzen dugunean, bizitza.Eta bizitzan, jolas kooperatiboetan bezala, irabazten eta galtzen ez badugu,ez da mehatxu eta beldur gehiagorik egongo; sormena eta askatasuna baino ez.

FolletoInteRed_Tiempo_EUSK.indd 3 20/05/14 12:46

Page 4: ETENALDIA - intered.org · nola eraiki, guztien interesak eta beharrak oinarrian izango dituena, are gehiago, bizitza duina izateko ... konprometitu bat sustatu nahi da, gizarte eta

FolletoInteRed_Tiempo_EUSK.indd 4 20/05/14 12:46

Page 5: ETENALDIA - intered.org · nola eraiki, guztien interesak eta beharrak oinarrian izango dituena, are gehiago, bizitza duina izateko ... konprometitu bat sustatu nahi da, gizarte eta

Etenaldia. Jolas kooperatiboa, eraldaketarako tresna gisa

05

HITZAURREA

Idazten ari naizen bitartean, nire pentsamenduak hitzen bidez islatzen ditut. Ohartzen naiz idazten dudan liburuaren azken atala dela hau, paradoxikoki irakurleak irakurriko duen lehen atala. Agian, horixe izango da orrialde hauen zentzua: Intered Euskal Herrian jolas kooperatiboen inguruan –garapenerako eta gizarte-eraldaketarako tresna diren aldetik– hamar urtez baino gehiagoz egindako lana jaso eta eguneratzea. Hala, jasota geratuko dira egindako jarduera, pentsatutako ideia, elkarbanatutako gogoeta, izandako elkarrizketa, burututako proiektu eta bizitako egoera guztiak, eta abiapuntua izan daitezke jolas kooperatiboak gertuagotik ezagutu nahi dituzten beste pertsona batzuentzat.

Horrela, hasiera eta amaiera lotuko ditugu denboran, eta osotasun bat eratuko dugu, amaitzen ez den prozesu bakar bat. Era berean, espero dugu argitalpen honek motibatuko zaituela aldaketa-eragile izatera, eta horrela bai zure denbora eta jakinduria besteekin partekatu nahi izatea. Honela parte-hartze kolektibo hau medio delarik, talde, gizarte eta kultura desberdinak eraiki izan dira.

Orrialde hauetan, bake- eta kultura-gizartea nola eraiki dezakegun hitz egingo dugu; pertsonak sistemaren erdigunean jartzen dituen gizarte bat nola eraiki, guztien interesak eta beharrak oinarrian izango dituena, are gehiago, bizitza duina izateko eredu berriak eraikitze aldera. Gure eta Lurraren bizitzaren iraunkortasuna babesten duten zaintza lanak aitortzen eta hauen garrantzia onartzen duten gizarte eredu bat. Eta plazerean oinarritutako proposamen batetik egiten du hori, jolasteko esperientzia dibertsio-esperientzia bat baita, batez ere. Baina erantzukizunetik ere egiten du; izan ere, jolas kooperatiboen aldeko apustua egiten dugunean dibertsio-helburu hori lortzeko tresna gisa, zaintza-espazioak sortzen dituen bide baten aldeko hautua egiten dugu, aukera ematen diguna errespetu- eta inklusio-dinamiketatik, botere mota berrietatik, elkarrekin harremanak egiteko. Eta aukera hori kontzientea da. Garapen-eredu berri horiek lortze aldera, eraldaketa pertsonalaren eta kolektiboaren hazi txiki horiek sortzeko aukera.

Motibazioa eta ardura. Argitalpen honek motibazioz eta arduraz gainezka egiten du. Jolasteko eta pertsona, talde eta gizarte garen aldetik eraldatzen jarraitzeko motibazioa. Ardura, ez dugulako ezer gorde, eta emozioa, gorputza, burua eta arima jarri ditugulako, testu hauetan geure onena erakusteko.

FolletoInteRed_Tiempo_EUSK.indd 5 20/05/14 12:46

Page 6: ETENALDIA - intered.org · nola eraiki, guztien interesak eta beharrak oinarrian izango dituena, are gehiago, bizitza duina izateko ... konprometitu bat sustatu nahi da, gizarte eta

06

AURKIBIDEA

02JOLASA EZ DA BAKARRIK BARRE EGITEKO KONTUA. OINARRI TEORIKOAK.

2.1. Zer da jolasa?

2.2. Zer da jolas kooperatiboa?

03JOLAS KOOPERATIBOA: ERALDAKETAREN ERAGILE

3.1. Jolas kooperatiboa eta norberaren eraldaketa.

3.2. Jolas kooperatiboa eta taldearen eraldaketa.

3.3. Jolas kooperatiboa eta eraldaketa soziala.

01AURKEZPENA

eraldatuparte hartu

kooperazioa

FolletoInteRed_Tiempo_EUSK.indd 6 20/05/14 12:46

Page 7: ETENALDIA - intered.org · nola eraiki, guztien interesak eta beharrak oinarrian izango dituena, are gehiago, bizitza duina izateko ... konprometitu bat sustatu nahi da, gizarte eta

07

Tiempo entre paréntesis. El juego cooperativo como herramienta de transformación

05NOLA JARRAITU BIDEARI? BIBLIOGRAFIA ETA WEB ORRIAK

04AMETSA ALA EGIA? JOLASEN ZERRENDA

4.1. Jolas fisikoak.

4.2. Mahai jolas kooperatiboak.

eraldatu elkartasuna

parte hartu

ikaskuntzahezkuntzajolasa

FolletoInteRed_Tiempo_EUSK.indd 7 20/05/14 12:46

Page 8: ETENALDIA - intered.org · nola eraiki, guztien interesak eta beharrak oinarrian izango dituena, are gehiago, bizitza duina izateko ... konprometitu bat sustatu nahi da, gizarte eta

FolletoInteRed_Tiempo_EUSK.indd 8 20/05/14 12:46

Page 9: ETENALDIA - intered.org · nola eraiki, guztien interesak eta beharrak oinarrian izango dituena, are gehiago, bizitza duina izateko ... konprometitu bat sustatu nahi da, gizarte eta

Etenaldia. Jolas kooperatiboa, eraldaketarako tresna gisa

01AURKEZPENAInstituzio Teresiarrak sustatutako Garapenerako GKE bat da InteRed, eta gizarte- eta hezkuntza-prozesuen bitartez eta giza eskubideen eta generoaren ikuspegitik, lanean dihardu 1992. urteaz geroztik. Erakundearen xedea da injustiziak sortzen dituen gaur egungo errealitate sozioekonomikoa eraldatzen laguntzea, eta pobrezia, desberdintasunak eta bazterketa desagerraraztea.

Horretarako, hainbat kanpaina garatu ditugu, hala nola lan hau barnean hartzen duen kanpaina: Zaintzak biziz, errealitatea eraldatu, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak finantzatua. Kanpaina honekin botere kontzeptua eraldatu, beste bizi era eta balore batzuk oinarritzat dituen gizarte iraunkor eta ekitatibo bat lortzea nahi duten gizateria konprometitu bat sustatu nahi da, gizarte eta hezkuntza eragile desberdinak sentsibilizatuz, trebatuz eta mobilizaziorantz gidatuz.

Horrela, Etenaldia. Jolas kooperatiboa, eraldaketarako tresna lanaren bitartez, gogoetarako eta hainbat hezkuntza-esparrutan –pertsonaletan nahiz profesionaletan– lan egiteko tresna bat eskaini nahi dugu, aukera emango diguna ezarritako balioak hankaz gora jartzeko, bai eta beste alternatiba bat eraikitzeko ere, pertsonak gure gizarte-dinamiken erdigunean jarriko dituena. Eta hori lortzeko, 16 urtez jolas kooperatiboen inguruan ikasitakoak eta bildutako jakintzak gizarteratu nahi ditugu. Izan ere, lan

horri esker, hobeto ezagutu ditugu jolas horiek eta horien balioa, eta maila pertsonalean nahiz kolektiboan eraldatzeko zer-nolako gaitasun handia duten ezagutu eta esperimentatu dugu. Jolastea etneladi bat baita, eta hartzen ditugun arriskuak partidarekin hasi eta jolasaren amaierarekin bukatzen dira. Etenaldi horretan, seguru sentitzen gara, nahiz eta beste logika batzuei jarraituz mugitu, geure burua natural erakusten baitugu eta garen bezala adierazten baikara. Etenaldi horretan, bizitza errealari ez dagozkion egoerak bizi ditugu, baina egiaz garena oinarri hartuta parte hartzen dugu, eta geure bizi-esperientzian lagun egingo digun arrastoa utziko digu. Hala, etenaldi hori bizitzarako eskola bihurtuko da.

Dokumentu honetan, hainbat aipu eta iruzkin jaso ditugu; izan ere, ondo dokumentatutako liburu bat egin nahi izan dugu, hiru arrazoi direla eta: lehena, hainbat diziplinatako lanak eta ikerketak biltzea, aukera emango dutenak jolas kooperatiboa maila teorikoan baliozkotzat jotzeko, hezkuntzan esku-hartzeko eta norbera, taldea nahiz gizartea eraldatzeko tresna den aldetik; bigarrena, esker ona azaltzea egindako lanaren eta pentsamenduaren bitartez geure lana eta pentsamendua ere eragin dituzten pertsonei; eta hirugarrena, dokumentu hau esku artean dutenei aukera ematea orrialde hauetatik harago sakontzen jarraitu ahal izateko.

09

FolletoInteRed_Tiempo_EUSK.indd 9 20/05/14 12:46

Page 10: ETENALDIA - intered.org · nola eraiki, guztien interesak eta beharrak oinarrian izango dituena, are gehiago, bizitza duina izateko ... konprometitu bat sustatu nahi da, gizarte eta

FolletoInteRed_Tiempo_EUSK.indd 10 20/05/14 12:46

Page 11: ETENALDIA - intered.org · nola eraiki, guztien interesak eta beharrak oinarrian izango dituena, are gehiago, bizitza duina izateko ... konprometitu bat sustatu nahi da, gizarte eta

Etenaldia. Jolas kooperatiboa, eraldaketarako tresna gisa

11

Biologiaren alorrean, H. SPENCERek honako hipotesi hau proposatu zuen bere lehen lanean (“Principios de la Psicología”, 1853): organismoak sobera duen energia, pertsonak bizirik irauteko erabili behar ez badu, berehalako xederik gabeko jardueretan erabiltzen dela; bereziki, organismoaren tentsioak askatzen dituzten mugitzeko jardueretan. Hortaz, jolasa sobera dagoen energia askatzeko erabiltzen da.

1916an, Groos biologia hutsetik harago joan, eta jolasa eta garapena lotu zituen lehen autorea izan zen; izan ere, itxuraz kanpo-xederik gabeko esperimentazio modu bat zen harentzat jolasa. Ekintzek bulkada instintibo bati erantzuten diote, eta haurrek abian jartzen dituzte hainbat jarduera, heltzean izango duten bizimoduan ondo moldatzen lagunduko dieten gaitasunak garatzeko lagungarriak direnak. Hortaz, jolasak aurre hartzeko izaera funtzionala dauka; hots, aurrerago erabiliko diren abileziak aurrez praktikatzekoa.

Garapen-lerro horri jarraituz, J. Piagetek interesa agertu zuen haur-garapenaren inguruan, eta adierazi zuen jolas-adierazpenak norbanakoaren garapenaren une bakoitzari dagozkion egitura intelektualen isla direla. Egitura horien garapena, adin txikikoa alderdi aktibo duen eratze-prozesu baten baitan gertatzen da. Bestalde, Piagetek garapen ebolutiboari lotutako jolas-jardueraren sailkapen bat ezarri zuen; horrela, garapen horren etapa bakoitzari jolas mota bat dagokio.

J. Chateauren Niaren baieztapenaren teoriari esker, jolasa baieztatzeko bitarteko gisa ikusten da, nork

bere burua baieztatzeko, zailtasunak eta norberaren konkistak gainditzeko; hortaz, jolasak eragindako gozamena ez da gozamen sentsoriala, gozamen morala baizik. Jolasak bi talde handitan sartzen ditu, araurik duten ala ez kontuan hartuta.

Esku artean duguna bezalako argitalpen batean, nahitaez aipatu behar da H. Wallonen teoria; izan ere, haren arabera, ingurunea eta pertsona zatiezinak dira, eta errealitate berean murgilduta daude. Autore horren ikuspegiaren arabera, ingurune fisikoaren eta giza ingurunearen arteko etengabeko interakzioa da mundua, eta jolasa imitaziotzat hartzen du. Wallonek dioenez, haurrek bizi berri dituzten esperientziak errepikatzen eta imitatzen dituzte, une horretan dituzten gaitasun kognitiboen arabera. Margaret Mead antropologoak Papua Ginea Berriko hainbat kultura-taldetan egindako ikerketek ere teoria hori indartzen dute. Ikerketa horietan, kooperatiboagoak diren balio-sistemak dituzten gizarte-egiturak eta gizarte-egitura horietako haurren jolasak lotzen ditu. Meadek ondorioztatu zuenez, eragina du horrek kultura horien izaera bakezaleagoan; esate baterako, Arapesh kulturaren kasua da hori.

Horrela, jolasa interes-gai bihurtzen da hainbat diziplinatan, eta agerian uzten du pertsonaren garapen osorako eragile gisa daukan garrantzia.

02JOLASA EZ DA SOILIK BARRE EGITEKO KONTUA. OINARRI TEORIKOAK.“Gizarte-zientzien arlo askotan, jolasa ikerketagai izan da hainbat kultura eta gizartetan. Teoria horiek guztiek jolasa onartzen eta defendatzen dute, arrazoi biologikoak, antropologikoak, psikologikoak nahiz pedagogikoak direla eta”1 eta jolasak norberaren eta gizartearen garapenean duen garrantzia justifikatzen dute.

1. LOPEZ DE SOSOAGA, A. El juego: Análisis y revisión bibliográfica. Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua, Bilbo, 2002.

FolletoInteRed_Tiempo_EUSK.indd 11 20/05/14 12:46

Page 12: ETENALDIA - intered.org · nola eraiki, guztien interesak eta beharrak oinarrian izango dituena, are gehiago, bizitza duina izateko ... konprometitu bat sustatu nahi da, gizarte eta

12

2.1 ZER DA JOLASA?

Zaila da jolasa hitzaren edo jolasteko ekintzaren definizio bakarra egitea, gizarte-zientzia edo zientzia filosofiko bakoitzak horri buruz dituen ikuspegi eta ñabardura guzti-guztiak barnean hartuta. Ikuspuntu sozial, psikologiko, antropologiko, hezitzaile, pedagogiko nahiz filosofikotik begiratu diezaiokegu; are gehiago, biologia-, ingurumen- eta geografia-aldagaiekin ere lotu dezakegu, dokumentu hau aberaste aldera.

Gauza bat bada segurua: gure bizitzako lehen hilabete edo egunetatik hasten gara jolasten, aitarekin edo amarekin ikus-harremana egiten saiatu, eta hark erantzuten, saihesten edo irribarre egiten digunean, besteak beste. Kilimak edo aho-puzkerrak egiten dizkigutenean hasten da, gure zentzumen-garapena aberastuz… Lehen urrats eta jostailuekin jarraitzen du: pilotak, ontziak, ahokatzeak… eta lehen rol-jolas eta antzezpenekin segitzen. Polizia eta lapurretan jolasten garenean edo lehen bikoteak ditugunean. Ordurako, gure panpina eta peluxeek bizia izango dute aspaldi, eta sentimenduak eta adierazpena emango dizkiegu… eta gero eta sarriago arituko gara jolas arautuetan; horrek besteekin harremanak izaten lagunduko digu, neure eta beste pertsonaren artean mugak ezartzen, eta sozializazio-prozesua bultzatuko du. Hala, jolastu eta bizi egingo gara, bizi eta jolastu…

Jolasa plazer-iturri da, eta xede bat ere bada berez. Jolasteagatik bakarrik jolasten gara, eta jarduera horrek plazerra eragiten die jolasten direnei. Jolasak berezko gaitasuna du helduak eta haiek barnean daramaten haurra harremanetan jartzeko.

Zentzu horretan, oso garrantzitsua da ohartzea jolasa adierazteko modu bat dela, eta haren bitartez, pertsona bakoitzaren pentsaera eta sentitzeko modua islatzen direla; hau da, pertsona izatearen adierazpena da. Hori dela eta, eta jolasean oinarrizko eskubidea den aldetik, testuinguru libre eta boluntario batean jolastu behar da. Librea, parte-hartzeari dagokionez, eta boluntarioa, parte hartzeko moduari eta jolas bakoitzaren garapenean ezarritako ondorengo feedbackari dagokionez.

Terry Orlickek dioen bezala, “jolastea bitarteko ezin hobea da gizarte-ikaskuntza positiborako; izan ere, naturala, aktiboa eta oso motibatzailea da (…). Jolasek etengabe inplikatzen dituzte pertsonak ekintza-, erreakzio-, sentsazio- eta esperimentazio-prozesuetan” 2.

Jolasa adierazteko eta garapenerako modua den aldetik ulertzeko eta ikusteko ildo horri jarraituz, baina bizimodua zer gizarte-ingurunetan garatzen den kontuan hartuta, Maite Garaigordobilek honako hau defendatzen du: “jolasak oso eginkizun garrantzitsua du gizakien nortasunaren eraketan. Jolasa funtsezko behar bat da; giza garapenerako ezinbestekoa, esango nuke. Gorputzaren eta zentzumenen garapena sustatzen ditu, bai eta haurren pentsatzeko gaitasuna eta sormena ere. Komunikatzeko, sozializatzeko eta garapen moralerako tresna ahaltsua da, bai eta emozioak adierazteko eta kontrolatzeko tresna bat ere, oreka psikikoa eta osasun mentala sustatzen dituena” 3.

Pascal Derú are urrunago doa, eta bere esperientzian oinarrituta, jolasak gizarte-ingurune horren eraldaketan daukan indarra aurkezten digu, jolasa honela deskribatuz: “Bizitzan aurrera egiteko urrats txikiak. Jolastea bizitzan zerbaiten alde egitea da, globalizazio-ideia bati aurka egitea. Jolastea denbora lapurtzen digun gizarteari aurre egitea da, denbora berreskuratzea. Jolas kooperatiboetan aritzen garenean, harremanak berreskuratzen ditugu. Jolas kooperatiboetan, beste pertsonen indarrak aukera bat dira niretzat. Jada ez dago mehatxurik. Orduan adieraz gaitezke garen bezala”4.

Olatz Aldabaldetrekuren aburuz, “haurtzaroan eta nerabezaroan, jolasa da pertsona helduen bizimodua entseatzeko modurik onena. Jolas horien bitartez

2. ORLICK, T. ORLICK, T. Libres para cooperara libres para crear. Editorial Paidotribo, Bartzelona, 1997.

3. GARAIGORDOBIL M. 2009an argitaratutako elkarrizketa baten zatia.

4. DERÚ, P. Jolas kooperatiboen tailerra Intered Euskal Herriak antolatua, Donostia, 2012.

FolletoInteRed_Tiempo_EUSK.indd 12 20/05/14 12:46

Page 13: ETENALDIA - intered.org · nola eraiki, guztien interesak eta beharrak oinarrian izango dituena, are gehiago, bizitza duina izateko ... konprometitu bat sustatu nahi da, gizarte eta

Etenaldia. Jolas kooperatiboa, eraldaketarako tresna gisa

13

transmititzen diren mezuak betiko geratzen dira gordeta, esperientzia positibo eta atseginei lotuta daude eta” 5. Era berean, jolasak pertsonen bizitzan zer ezaugarri dituen zehazten du, eta horretarako, Huzinga eta Caillois aipatzen ditu:

> JOLASA JARDUERA LIBREA DA: Jolasak – Hilda Cañequek dioen moduan, jatorrizkoa denean – jolasten ari den pertsonaren nahiari eta aukera subjektiboari erantzuten dio, eta inork ezin du kanpotik zuzendu..

> JOLASAREN IRUDIZKO ERREALITATEA ERREALITATEKO DATUAK ETA FANTASIA BEHAR BEZALA NAHASIZ SORTZEN DA. D.W. Winicott psikiatrak Realidad y juego (Errealitatea eta jolasa) lanean, pertsonaren kanpo- eta barne-munduaren arteko mugan kokatzen du jolas-jarduera.

> JOLAS GUZTIEK DENBORA ETA ESPAZIO JAKIN BAT DITUZTE. Jokalariak ados jartzen dira, eta jolas-espazioaren mugak zein diren eta jolasa noiz hasi eta amaitzen den zehazten dute.

> JOLASARI DAGOKION ESPAZIOA LEKU SINBOLIKOA DA, fantasiaren eta errealitatearen arteko muga; jolasari dagokion denbora ere irudizkoa da, denboratik at dagoen denbora, edozer gauza gerta daitekeen denbora. Oso erraza da jolasaren espazioan eta denboran sartzea eta handik irtetea. Jolasten direnek naturalki egiten dute. Gainerako jokalariek berehala zigortzen dituzte jolasaren denbora eta espazioa errespetatzen ez dituzten jokalariak.

> JOLASA OINARRIAN DITUEN ARAU JAKIN BATZUEN ARABERAKOA DA. Jolas bakoitzak bere espazioa, denbora eta arauak eskatzen ditu. Arau horiek ez dute inoiz adierazten zer gertatu behar den, baizik eta zer ez den inola ere gertatu behar. Horregatik, jolasa jarduera libre gisa eta jarduera arautu gisa hartzen dituzten ideiak ez daude kontraesanean: jolas-arauek ez dute ekintzaren ibilbidea zehazten; aldiz, hura sustatzen dute, muga batzuen barruan.

> JOLASAK XEDE EZEZAGUNA DU BETI. Nahiz eta arauek ordena eman, jolasak xede ezezaguna du beti: haren garapena inprobisatu egiten da, gauzatzen eta bizi den heinean.

> JOLASAREN XEDEA EZ DA EZER EKOIZTEA, ez eta ondasunik ez azken produkturik lortzea ere. Doako jarduera bat da.

> JOLASAK PLAZERA, poza eta dibertsioa eragiten ditu.

Horrelako espazio bat lortzeko, kontuan hartu behar dira jolasaren garapenean eragingo duten hiru alderdi: ingurunea, hezitzailearen trebetasunak eta jarrerak, eta jolasean parte hartzen duten pertsonen ezaugarriak.

Zalantzarik gabe, ingurunea da alderdi erabakigarriena eta eragin handiena duena; izan ere, beharrezkoa da konfiantzazko giro segurua sortzea, aukera emango diguna gorputza eta inguratzen gaituen mundua esploratzeko. Iritzirik gabeko edo iritziak bideratuko dituen espazio bat sortzea oso garrantzitsua da, norbera eta taldea haz daitezen.

Hezitzailearen trebetasunak eta jarrerak oinarrizko beste alderdi bat dira, eta arreta berezia jarri behar zaie. Tailerra bideratzen duen pertsona jolasaren beraren garapenetik eta parte-hartzaileengandik kanpoko elementu bat da. Hala, jolasa kokatzeko, arauak azaltzeko eta betearazteko, eta mugak eta egitura jartzeko ardura du. Lehenik eta behin, hauxe izango da hezitzailearen eginkizuna6:

> Parte-hartzaileekin harremana egitea, haiek afektiboki seguru senti daitezen.

> Jolas mota bakoitzaren oinarriak erakustea, jolasten ari diren bitartean.

> Berdinkideen arteko lehen topaketak bideratzea eta sustatzea.

> Jolas librerako espazioak sortzea eta sustatzea.

5. ALDABALDETREKU, O. Trilogía para educar: Jugar, cooperar y disfrutar. Kometa.

6. ANDER-EGG, E. Metodología y práctica de la animación sociocultural. Editorial CCS, Madrid, 2000.

FolletoInteRed_Tiempo_EUSK.indd 13 20/05/14 12:46

Page 14: ETENALDIA - intered.org · nola eraiki, guztien interesak eta beharrak oinarrian izango dituena, are gehiago, bizitza duina izateko ... konprometitu bat sustatu nahi da, gizarte eta

14

Bigarrenik, honako hauetan jarri beharko du arreta:

> Jolasa ikuskatu eta jolasten utzi, askatasuna eta segurtasuna emanez.

> Behar denean edo hala eskatutakoan esku hartu.

> Kanpoko elementuak gainditzen lagundu, jolasean ondo pasatzeko. (Iritsi berriaren larritasuna gainditu, irabazi–galdu dualtasuna).

> Berdinkideen arteko gatazkak arautzeko tresnak eman.

> Jolas librean aritzeko aukera ematen duten jolas- jarduerak proposatu..

> Material egokiak, berriak, alternatiboak eta birziklatuak aukeratu, eta gorputza erakutsi, jolaserako eta zaintzeko elementua den aldetik.

> Jarraitzeko erreferentzia-eredu bat eman.

Hezitzailearen trebetasunak eta jarrerak garrantzitsuak diren bezala, parte-hartzaileen ezaugarriez jabetzea ere garrantzitsua da; izan ere, jolasek egokituta egon behar dute, eta mundu guztiak parte hartzeko moduan eman behar dira, inor ez baztertzeko. Parte-hartzaileek jolasaz eta jolasaren bitartez boteretu behar dute; hortaz, jolasa da aldatu beharrekoa, pertsonen arabera. Kontuan hartu behar dira egingo ditugun proposamenetan parte hartuko duten pertsona guztien adina, baldintza fisikoak, osasuna, heziketa-maila, etab.

Testuinguru horretan, kontuan hartzen baditugu bizitzako denbora bat gure proposamenetan eman nahi duten pertsona guztiak, geure onena ematen badugu, geure prestakuntza pertsonala eta profesionala jolasaren eta taldearen esku uzten baditugu, jolas kooperatiboak bidea ematen dio ikaskuntzarako aparteko espazio bati. Espazio horretan, irabazteak edo galtzeak ez du garrantzirik; jolasean bizi izandako prozesua da benetan garrantzitsua.

Jolasek egokituta egon behar dute, eta mundu guztiak parte hartzeko moduan eman behar dira, inor ez baztertzeko. Kontuan hartu behar dira egingo ditugun proposamenetan parte hartuko duten pertsona guztien adina, baldintza fisikoak, osasuna, heziketa-maila, etab.

FolletoInteRed_Tiempo_EUSK.indd 14 20/05/14 12:46

Page 15: ETENALDIA - intered.org · nola eraiki, guztien interesak eta beharrak oinarrian izango dituena, are gehiago, bizitza duina izateko ... konprometitu bat sustatu nahi da, gizarte eta

Etenaldia. Jolas kooperatiboa, eraldaketarako tresna gisa

15

2.2 ZER DIRA JOLAS KOOPERATIBOAK?

Lehen aipatutako teoriak eta ikerketak oinarri hartuta, hiru premisa ondorioztatu ditzakegu: 1. Gizakiak eta inguruneak elkarri eragiten diote errealitatean; hau da, zatiezinak dira. 2. Jolasak garapen pertsonala sustatzen du, haren alderdi guztietan. 3. Gizakiok –bereziki, haurtzaroan– errealitatearekin jolastuz, hura imitatuz eta baieztapen-prozesu baten bidez berrinterpretatuz ikasten dugu.

Horregatik, jolasaren bitartez, errepikatu egiten dira inguratzen gaituen munduko pentsatzeko, sentitzeko eta ekiteko moduak. Mundu hori hazkunde mugagabean oinarritutako sistema batek arautzen du, eta duten balio monetarioaren araberako balioa ematen die objektuei eta pertsonei. Hala, izozmendi bat balitz bezala, gure dinamika mundial eta sozialek azaleratutako alderdiari –agerikoari, balioa duenari; hau da, merkatuari– lotutako sentitzeko, pentsatzeko eta ekiteko moduak errepikatzen dituzte. Eremu horretan, lehiakortasuna da nagusi ekiteko eta bizirik irauteko eredu gisa, eta horrek desberdintasunak eragiten ditu generoaren arabera, daukan eta ez daukan pertsonaren artean, onenaren eta txarrenaren artean, handiaren eta txikiaren artean, denaren eta ez denaren artean, etab. Gizartean txiki-txikitatik jasotako balioen emaitza da, ikusi diren ereduena, bai eta gauza jakin batzuk egin ditugulako edo ez ditugulako egin jasotako indargarri edo pizgarrien emaitza ere.

Hortaz, lehiakortasunari buruz galdetzea sistema kapitalistaren faktore oso garrantzitsu bat zalantzan jartzea da. Era berean, patriarkatuaren paradigma ere zalantzan jartzen da, ereduari berari eusten dion sistema soziala eta morala den aldetik. Gizarte patriarkalaren pentsamendu bitarra aplikatzeak, berekin dakar aurrez aurre jartzea emakumeak eta gizonak, emozioak eta arrazoimena, gorputza eta pentsamendua, eremu publikoa eta pribatua, ugalketa-lana eta lan produktiboa. Horrela, botere-hierarkia bat sortzen da. Gizonezkoek eta

haiei lotutako balioek –arrazoimena, pentsamendua, eremu publikoa eta lan produktiboa– balio handiagoa dute eta ikusgarriagoak dira haien aurkakoak baino; hau da, emakumeek eta haiei lotutako balioek baino -emozioa, gorputza, eremu pribatua eta ugalketa-lana-.

Hala, lehiakortasuna zalantzan jartzea boterearen nozio nagusia zalantzan jartzea da. Lehiakortasuna, batura zero duen botere-borroka den aldetik ulertuta (“boterea beste zerbaiten gainean”); hau da, pertsona baten boterea handitu egiten denean, beste bat ahultzen den heinean. Harremanak egiteko eta ekiteko modu berriak sustatu behar ditugu, dinamika horrekin hautsiko dutenak, eta jolas kooperatiboak horretarako tresna bihur daitezke. Jolas kooperatiboen oinarrian elkartasuna eta lankidetza daude, eta balio horiek ikusgarri egiten dute eta nabarmentzen dute beste botere mota bat, batura positiboa duena; hau da, talde osoari mesede egingo dion xede bat lortzeko jolasten gara (“boterea zerbaitetarako”), eta horretarako, ezinbestekoa da guztion parte-hartzea (“boterea norbaitekin”), jokalari talde osoak irabazten edo galtzen baitu. Testuinguru horretan, pertsona bakoitzak bere lekua du taldean, eta onartua eta aintzat hartua sentitzen da; horrela, norberaren autoestimua sustatzen da (“barne-boterea”). Hala, jolas kooperatiboen bitartez esperimentatzea eta heztea lagungarria da norbera eta taldea boteretzeko. Norberaren aukeren, komunikaziorako, ekintzarako eta abarrerako gaitasunen esperimentazio-eremu bihurtzen

FolletoInteRed_Tiempo_EUSK.indd 15 20/05/14 12:46

Page 16: ETENALDIA - intered.org · nola eraiki, guztien interesak eta beharrak oinarrian izango dituena, are gehiago, bizitza duina izateko ... konprometitu bat sustatu nahi da, gizarte eta

16

dira, eta lagungarri izan daitezke norberaren zein taldearen baieztapena lortzeko, bai eta gizarte-eredu bidezkoagoa eta solidarioagoa sustatzeko ere.

Hain zuzen ere, jolas kooperatiboak AEBn eta Kanadan sortu ziren 60ko hamarkadan, enpresa-munduan. Enpresetako zuzendaritza-taldeek lankidetzazko dinamikak erabiltzen zituzten lan-taldea indartze aldera. Berehala ohartu ziren langileen errendimenduak gora egiten zuela, eta oro har, baita produktibitateak ere. Hamarkada bat geroago, psikologo alemaniarrek Europara ekarri zituzten: aire zabaleko jolasen barne-mekanismoak egokitu zituzten, bai eta mahai-joko kooperatiboak sortu ere. Ez da kasualitatea jolas mota horiek bide hori hartu izana Europan sartzeko; izan ere, garai hartan, Alemania bitan zatituta zegoen. Hala, banatutako gizarte bateko biztanleak hurbiltzeko erabili ziren jolas kooperatiboak.

Hauek dira jolas kooperatiboen oinarrizko ezaugarriak:

> Denok elkarrekin eta aldi berean irabazten edo galtzen dugu.

> Ez dugu pertsona baten aurka jokatzen, baizik eta kanpo-elementu baten aurka; jolasaren helburua hark botatako erronka bat gainditzea da.

> Jolasten ari direnen artean laguntzeko au kera bat dago, gutxienez.

Ezaugarri horiek oinarri hartuta, Terry Orlick eta hark jolas kooperatiboen inguruan proposatutako ideia aipatu behar dira: “Besteekin jolastea, ez besteen aurka. Erronkak gainditzea, ez besteak gainditzea”. Autore horrek berak 1978. eta 1986. urteetan argitaratutako bi argitalpenetan adierazi zuen mendebaldean oso arraroak direla egiaz lankidetzazkoak diren jolasak, galtzailerik gabekoak, eta hori gure gizarteak arautzen dituen egitura lehiakorraren ondorio dela. Egoera horren aurrean, Orlickek ezaugarri hauek dituzten jolas kooperatiboak proposatzen ditu:

> Arauak aldatzeko eta moldatzeko aukera ematen dutenak.

> Material gutxirekin edo materialik gabe jolastekoak.

> Edozeinek jolasteko modukoak.

> Edonon jolasteko modukoak.

> Aurrez denborarik zehaztuta ez dutenak.

> Lau ardatz dituztenak: Lankidetza, onartzea, parte- hartzea eta dibertsioa.n.

Horren guztiaren ondorioz, Orlickek dio pertsonak askatu egiten direla, eta ondo pasatzen dutela jolaste hutsagatik jolasteko esperientziari esker. Horrez gain, adierazten du gauzarik garrantzitsuena dela pertsonei laguntzea beren burua eta besteak ikusten, garaipenean eta porrotean balio bera duten gizakiak diren aldetik.

Ildo horretatik jotzen dute hainbat autorek, hala nola Cailloisek. Haren arabera, aurreratutzat hartzen diren gizarte batzuei lehian oinarritutako jolas-ezaugarria dagokie. Bestalde, Raúl Omeñaca, Jesús Vicente Ruizek eta Ernesto Puyuelok (2001) esaten dutenez, lehiarako joera horren jatorria eskolak berak, familiak, berdinkideen taldeak edo gizarte-komunikabideek egindako balio-transmisioa izan daiteke. Eta lehen aipatu dugun bezala, sozializazio-eragile horiek sistema kapitalista eta patriarkalak araututako balioak transmititzen dituzte, lehiakortasuna balio nagusi dutenak. Jolas kooperatiboen bitartez, berriz, gizarte-bizikidetzarako abileziak ikasteko aukera ematen da, eta parte-hartzaileen artean laguntzeko eta komunikatzeko jarrerak sustatzen dira. Horrek harreman enpatikoagoak eta konstruktiboagoak bultzatzen ditu, eta besteen arrakasta balioesten da; izan ere, beste pertsonen indarguneak gure indarguneak ere badira, talde bereko kide garen aldetik. Autore horiek prozesu bat den aldetik nabarmentzen dute lankidetza, eta prozesuari berari ematen diote garrantzia, lorpenari edo jolasaren amaierari eman beharrean: Ondo pasatzen emandako denbora da garrantzitsua, ez jolasa ebazten emandako azken minutua. Prozesu horretan, proposatutako erronkari elkarrekin eta modu sortzailean ematen zaio erantzuna.

Maite Garaigordobilen arabera, jolas kooperatiboetako parte-hartzaile guztiek xede bera dute, eta elkarri lagun diezaiokete hura lortzen, erronka bat edo kanpo-elementu bat gaindituz.

FolletoInteRed_Tiempo_EUSK.indd 16 20/05/14 12:46

Page 17: ETENALDIA - intered.org · nola eraiki, guztien interesak eta beharrak oinarrian izango dituena, are gehiago, bizitza duina izateko ... konprometitu bat sustatu nahi da, gizarte eta

Etenaldia. Jolas kooperatiboa, eraldaketarako tresna gisa

17

Horrela, jolas kooperatiboek lankidetzazko jarrerak eta elkarrekin bakean bizitzeko balioak sustatzen dituzte. Autore horrek berak parte-hartzearen bidez bereizten ditu lehenik jolas kooperatiboak. Taldeko kide guztiek hartzen dute parte, ez da inoiz inor kanporatzen, eta inork ez du banaka galtzen; taldeko helburuak lortzea da xedea, eta horretarako, partaide bakoitzak ezinbesteko eginkizun bat du jolasean. Bigarrenik, lagunarteko komunikazioa eta interakzioa nabarmentzen ditu. Hirugarrenik, lankidetza: guztiona den helburu bat lortzeko, laguntza jasotzea eta ematea saritzen da; jolas lehiakorretan, aldiz, jokalarien helburuek lotura dute, baina modu baztertzailean: batek helburua lortuko du, baldin eta besteek lortzen ez badute. Laugarrenik, fikzioa eta sormena nabarmentzen ditu, eta azkenik, dibertsioa. Jolasteko modu berri honetan, gainera, puntuazioak ez du pertsonen garrantzia suntsitzen, eta horri esker, jarduera bera eta taldekideak modu positiboagoan ikusten dira. Hala, parte-hartzaileek elkarbanatzen eta elkarri laguntzen ikasten dute, besteekin harremanak egiten, besteen sentimenduak kontuan hartzen, eta denonak diren helburuak lortzen laguntzen.

Rosa María Guitartek jolas kooperatiboek eragiten duten plazera nabarmentzen du; izan ere, parte-hartzaileak jolaste hutsagatik jolasten dira, beste ezer espero gabe. Gainera, denon parte-hartzea bultzatzen dutela azpimarratzen du, pertsona guztiak beharrezkoak baitira helburua lortzeko. Xede horrekin, berdintasunean oinarritutako harremanak egiten dira. Orlicken ideiei jarraituz, aipatzen du jolas kooperatiboen xedea norberaren hobekuntza eta garapena lortzea dela, ez besteak gainditzea, eta taldearen protagonismoa bultzatzen dutela, bakoitzak bere eginkizuna baitu helburua lortzeko.

Lankidetzazko praktiken abantailei dagokienez, Matt Weinstein eta Joel Goodman (1993) iparramerikarrek azpimarratzen dute horiei esker parte-hartzaileek elkarri eragiten diotela, eta babesa eta estimua erakusten diotela elkarri. Gero, sentimendu positiboak adierazteko abilezia hori bizitzako beste testuinguru batzuetara hedatuko da, eta horrek eragina izango du pertsona guztiengan eta haien ingurukoengan.

FolletoInteRed_Tiempo_EUSK.indd 17 20/05/14 12:46

Page 18: ETENALDIA - intered.org · nola eraiki, guztien interesak eta beharrak oinarrian izango dituena, are gehiago, bizitza duina izateko ... konprometitu bat sustatu nahi da, gizarte eta

18

TALDEKO PARTAIDE IZATEAEguneroko bizitzan jarrera aldatzeko proposamen bat direla jolas kooperatiboak. Lankidetzak parte-hartzea sustatzen du, eta antolaketa, pertsona bakoitzaren abileziak identifikatzea eta lan kolektiboa errazten ditu.

HELMUGAHELMUGAHELMUGAHELMUGA

FolletoInteRed_Tiempo_EUSK.indd 18 20/05/14 12:46

Page 19: ETENALDIA - intered.org · nola eraiki, guztien interesak eta beharrak oinarrian izango dituena, are gehiago, bizitza duina izateko ... konprometitu bat sustatu nahi da, gizarte eta

Etenaldia. Jolas kooperatiboa, eraldaketarako tresna gisa

19

Sigrid Loos (1989) pedagogo alemaniarraren arabera, jolas kooperatiboek talde bateko kide izateko sentimendua bultzatu dezake; izan ere, elkarrekin jolasten diren pertsonak gustura daude elkarrekin daudenean.

Soziologian, antropologian, irakaskuntzan eta beste hainbat gizarte-alorretan, ikerketa ugari egin dira lankidetzazko jarrerei buruz, bai eta, bereziki, jolas kooperatiboek bizikidetza baketsurako balioak sustatzeko duten eraginari buruz ere. Steve Grineski estatubatuarra izan zen horietako bat. Grineskik haurren gizarte-portaeren eta ikastetxeetan egiten zituzten jolas moten arteko harremana ikertu zuen. Honako hau ondorioztatu zuen: jolas kooperatiboek nabarmen laguntzen dute jokabide prosozialak ager daitezen, jolas lehiakorrekin eta banakako jarduerekin alderatuta. Geroago, ondorioztatu zuen lankidetzazko proposamenetan oinarritutako jarduera fisikoko programak eraginkorrak zirela arazo emozional larriak dituzten zortzi eta hamabi urte bitarteko ikasleen sozializazioa bultzatzeko.

Horrekin guztiarekin, eta goian azaldutako informazio guztia laburbiltze aldera, esan dezakegu eguneroko bizitzan jarrera aldatzeko proposamen bat direla jolas kooperatiboak. Lankidetzak parte-hartzea sustatzen du, eta antolaketa, pertsona bakoitzaren abileziak identifikatzea eta lan kolektiboa errazten ditu. Halaber, berekin dakar bazterketari, porrotari eta isekak jasateari beldurra galtzea. Lankidetzazko egitura duten jolasetan parte hartuta, komunitatea eraikitzeko egokiak diren portaerak entseatu daitezke, bai eta gure gizarteko balio inplizituei buruz gogoeta egin ere. Testuinguru horretan, jolas kooperatiboek:

>HAINBAT TREBETASUN GARATZEN DITUZTE arazoak taldean konpontzeko; sentimenduak, bizipenak, kezkak, arazoak eta abar adierazteko… Era berean, errealitatearen irakurketa egiteko behar den sentsibilitatea garatzen dute.

>SORTZEKO PROZESUA ERRAZTEN DUTE: sortzea eraikitzea da, eta eraikitzeko, funtsezkoa da pertsona

guztien ekarpena. Arauak malguak badira, parte-hartzaileek horiek berriz formulatzen lagundu dezakete; jolasak egokitu egin daitezke taldearen arabera, baliabideen arabera, eskura dagoen espazioaren arabera, jardueraren xedearen arabera…

>PERTSONA GUZTIEN PARTE-HARTZEA SUSTATZEN DUTE, DENONA DEN HELBURU BAT LORTZE ALDERA. Pertsona guztiak elkarrekin jolasten dira, eta haien artean lehiarik ez dagoenez emaitza bat lortzeko, ez daude presiopean; kidearen aurrean irabazle edo galtzaile geratzeko kezkarik ez dagoenez, parte-hartzeak eragiten du interesa. Ikuspuntu hezitzailetik, prozesuak du interesa, ez emaitzak; horregatik, ez da “irabaztea” edo “galtzea” proposatzen.

>Pertsona guztien parte-hartzea dute xede, denak barnean hartzeko, inor ez baztertzeko; horregatik, INOIZ EZ DA PARTE-HARTZAILERIK KANPORATZEN.

Kapitulua amaitzeko, Olatz Aldabaldetreku pedagogoa eta hark utzitako ideia aipatuko ditugu: “jolas kooperatiboen beste ezaugarri garrantzitsu bat jolas-jarduera bera da: parte hartzen dutenen artean eragiten dituen poza eta zoriona. Esate baterako, denon artean zerbait eraikitzea positiboa eta aberasgarria dela esperimentatzea, komunikatzeko moduez gozatzea, pertsonen erritmo desberdinak errespetatzea bestea zapaldu gabe, pentsatuz denek ahalegin handiena egingo dutela taldearen mesedetan” 7.

7. ALDABALDETREKU O. Trilogía para educar: Jugar, cooperar y disfrutar. Kometa.

FolletoInteRed_Tiempo_EUSK.indd 19 20/05/14 12:46

Page 20: ETENALDIA - intered.org · nola eraiki, guztien interesak eta beharrak oinarrian izango dituena, are gehiago, bizitza duina izateko ... konprometitu bat sustatu nahi da, gizarte eta

FolletoInteRed_Tiempo_EUSK.indd 20 20/05/14 12:46

Page 21: ETENALDIA - intered.org · nola eraiki, guztien interesak eta beharrak oinarrian izango dituena, are gehiago, bizitza duina izateko ... konprometitu bat sustatu nahi da, gizarte eta

Etenaldia. Jolas kooperatiboa, eraldaketarako tresna gisa

21

03JOLAS KOOPERATIBOAK: ERALDAKETAREN ERAGILE.

Jolas ezagunenak gure gizarte-egituraren isla zehatza dira. Horregatik, hezitzaile garen aldetik proposatuko dugun jolasak ez badu errealitatearen irakurketa kritikoa egiten, jolasak gizartean nagusi diren balio-eskala, adierazteko moduak eta harremanak egiteko moduak erakutsiko ditu. Zentzu horretan, antzekotasun hauek aurkituko ditugu gure gizarte-dinamikak arautzen dituen sistema kapitalista, lehiakor eta patriarkalaren eta egitura lehiakorreko jolasen artean:

SISTEMA KAPITALISTA JOLAS LEHIAKORRAK

Kapitala da muina, ez pertsonak. Irabaztea da xedea, ez pertsonak.

Gizartea mailakatuta dago. Garaileak eta garaituak daude: 1goa, 2.a, 3.a eta abar.

Harreman bertikalak - botere hierarkikoa. Irabazlea besteen gainetik dago (podiuma).

Pertsona batzuek gizarte-bazterketa jasaten dute. Pertsona batzuk kanporatu egiten dira.

Arauak/legeak zurrunak dira eta ezarrita daude. Sortzeko eta parte hartzeko aukera gutxi.

Arauak eginda eta emanda daude. Elkarrizketarako eta topaketarako aukera gutxi.

Emaitza eta haren kuantifikazioa dira gauzarik garrantzitsuena.

Irabaztea edo galtzea eta zenbateko aldearekin da gauzarik garrantzitsuena.

Kapital handiena dutenek izango dute baliabideak eta ongizatea eskuratzeko eta kontrolatzeko aukera gehien.

Jolasean aintzat hartutako abilezia garatuena daukanak izango du irabazteko aukera gehien.

Presaren eta hazkuntza mugagabearen kultura.Lehena izatea eta ahalik alderik handienarekin da balio duena.

FolletoInteRed_Tiempo_EUSK.indd 21 20/05/14 12:46

Page 22: ETENALDIA - intered.org · nola eraiki, guztien interesak eta beharrak oinarrian izango dituena, are gehiago, bizitza duina izateko ... konprometitu bat sustatu nahi da, gizarte eta

22

Haurrak egitura lehiakorreko jolasetan aritzen dira, eta hala, etorkizunean, helduak direnean, baliagarriak izango zaizkien balioak ikasiko, trebetasunak barneratuko eta jarrerak garatuko dituzte. Era berean, helduok gizartean garatuko ditugun balioak, trebetasunak eta jarrerak indartzen ditugu. Gizarte-balioen sistema hegemonikoaren eta balio horiek pertsonengan gauzatzearen artean sortutako gurpil zoroa hausteko, eraldatu egin behar da haurrek zer errealitatetan garatzen

duten ikaskuntza. Eta aurreko kapituluetan ikusi bezala, jolasa da prozesu horretan erabiltzen duten funtsezko tresna. Hala, lortzen badugu jolasean berezko izatea bakea, zaintza eta inklusioa barnean hartzen, eta sormena eta harreman horizontalak sustatzen dituzten balioak, gizartean nagusi den balio-eskala ez bezalakoa duen ingurune batean egingo dute haurrek ikasketa-prozesua; hortxe hasiko da etorkizunean izango diren helduen eta garatuko dituzten gizarte-dinamiken eraldaketa prozesua.

Jolas batean arau bat aldatzen badugu, eta aldaketa horri esker, inklusiorako tresna gisa erabiltzen bada, baztertzeko erabili beharrean, errealitatea eraldatzen ari gara.

FolletoInteRed_Tiempo_EUSK.indd 22 20/05/14 12:46

Page 23: ETENALDIA - intered.org · nola eraiki, guztien interesak eta beharrak oinarrian izango dituena, are gehiago, bizitza duina izateko ... konprometitu bat sustatu nahi da, gizarte eta

Etenaldia. Jolas kooperatiboa, eraldaketarako tresna gisa

23

JOLAS LEHIAKORRAK JOLAS KOOPERATIBOAK

Irabaztea da xedea, ez pertsonak. Xedea pertsona guztiekin irabaztea da.

Garaileak eta garaituak daude.Denek irabazten edo galtzen dute, eta aldi berean.

Irabazlea besteen gainetik dago (podiuma).

Pertsona batzuk kanporatu egiten dira. Ez da inor kanporatzen, inklusioa.

Arauak eginda eta emanda daude. Elkarrizketarako eta topaketarako aukera gutxi.

Arauak malguak dira, aldatu eta adostu egin daitezke; horrek topaketarako bidea ematen du.

Garrantzitsua da irabaztea edo galtzea eta zenbateko aldearekin. Azken uneak du garrantzia.

Jolasean bizitako prozesua ere garrantzitsua da, ez bakarrik jolasaren amaiera.

Indargune handienak dituzten pertsonek izango dute jolasten ari diren jolasean irabazteko aukera gehien.

Pertsonek taldearen esku uzten dituzte beren aukera eta indarguneak, proposatutako erronka gainditzeko.

Lehena izatea da gauzarik garrantzitsuena.Pertsona guztiak batera iristen dira jolasaren amaierara.

Jolas batean arau bat aldatzen badugu, eta aldaketa horri esker, inklusiorako tresna gisa erabiltzen bada, baztertzeko erabili beharrean, errealitatea eraldatzen ari gara. Ezagutzen al duzue aulki musikalen jolas klasikoa? Bai? Jolas lehiakorra da, eta bazterketa du oinarri. Kasu horretan, azkarrenak irabazten du, eta gainerako parte-hartzaileak kanporatu egiten dira, ez baitira hain azkarrak. Sistema kapitalistaren isla zehatza da: “onena” da irabazlea, eta “txarrenak” galtzaileak dira; oso erraza da. Pertsonak kanporatzeko araua aldatu, eta aulkiak kentzen baditugu, jolasa aldatu egingo da. Orain, gainditu beharreko erronka kanpotik dator eta talde osoari eragiten dio, taldea osatzen dugun pertsona guztiak geroz eta aulki gutxiagotan igo beharko baikara… lurra ukitu gabe… Honela, benetan garrantzitsu direnek –pertsonek– jarraitu egingo dute, eta behar ez duguna kanporatuko dugu.

Terry Orlickek oso argi dio: “argi eta garbi ikusi dut jolas kooperatiboekiko interesa agertzen duten pertsonek, era berean, hainbat bide bilatzen dituztela seme-alabek bizi-estilo baketsuagoak eta aberasgarriagoak izan ditzaten. Askok jolasen atzean dagoen ideia ulertu nahi dute. Asko jira eta bira aritzen dira pentsatzen nola aplikatu, haurrengan lankidetza eta autokonfiantza sustatzeko, nolako harremanak dituzten, bizikidetza atseginaren eta indarkeriaren inguruan” 8.

8. ORLICK, T. Libres para cooperara libres para crear. Editorial Paidotribo, Bartzelona, 1997.

FolletoInteRed_Tiempo_EUSK.indd 23 20/05/14 12:46

Page 24: ETENALDIA - intered.org · nola eraiki, guztien interesak eta beharrak oinarrian izango dituena, are gehiago, bizitza duina izateko ... konprometitu bat sustatu nahi da, gizarte eta

24

3.1 JOLAS KOOPERATIBOA ETA NORBERAREN ERALDAKETA

Jolasaren bitartez ikastea, jolasari dagokion berezko ezaugarria da haurrentzat. Helduontzat, jolasa hezteko ere erabil daiteke, lankidetza prestakuntza-prozesu gisa hartzen badugu; izan ere, jolasaren bitartez senti dezakegu lankidetza. Jolasak hezteko eta eraldatzeko dimentsioa du, espazio bat ematen baitu lankidetza jolasaren bitartez bizitzeko.

Jolasa garapenerako tresna gisa erabiliz gero, jolas kooperatiboek munduaren eta pertsonen arteko harremanetarako espazio bat sortzen dute. Jolasaren bitartez, pertsonak eta haien alderdi pertsonalak hazi eta eraldatu egiten dira. Jolasa nortasunaren ezaugarriak garatzen eta txertatzen laguntzen duen jarduera bat da, eta horrek aukera ematen du oreka emozionala eta afektiboa lortzeko:

>AUTOEZAGUTZA: Gure nortasunaren ezaugarriak garatzen eta barneratzen laguntzen du. Funtsezkoa da nolakoak garen eta zergatik konturatzea, aldatu eta ohitura hobeak barneratzeko.

>BAIEZTAPENA ETA AUTOESTIMUA: Besteak onartzeko ezinbestekoa da nork bere burua aintzat hartzea, onartzea eta norberaren printzipioak defendatzeko gai izatea; nork bere buruarengan konfiantza izatea. Konfiantza hori falta bazaigu, kanpotik datorren oro mehatxutzat hartuko dugu, eta defentsiban jarriko gara; hala, harkor izateko eta jarrera berriak aztertzeko gaitasuna blokeatuko dugu.

>EMOZIOAK IDENTIFIKATZEA ETA ADIERAZTEA: Geure zein besteen emozioak identifikatzeko eta adierazteko gaitasuna da. Emozio horiek edozein egoeratan ager daitezke, eta hitzezkoak edo hitzik gabekoak izan daitezke.

>ENPATIA: Bestearen lekuan jarri, eta haren ideiak, emozioak eta jokabideak ulertzeko gaitasuna da. Taldeko edozein lanerako, ezinbestekoa da taldekideak ulertzea.

>ARRAZOIKETA MORALAREN GARAPENA ETA SORMENA: Ezinbestekoa da pertsonak pentsamendu konstruktiboagoa barneratzea, irekia eta bidezko balio unibertsaletan oinarrituta egongo dena; halaber, ez ditu bere egin beharko ezarritako arauak, aurrez analisi kritikorik egin gabe. Bereziki garrantzitsua da norberaren arrazoiketari buruzko arrazoiketa egitea.

Norberari dagokionean, halaber, garapen kognitiboa aberastu egiten da; izan ere, jolasak adierazteko, komunikatzeko eta gogoeta egiteko bidea ematen du, eta aukera ematen du logika erabiltzeko eta estrategiak lantzeko. Horrela, alderdi hauen garapena bultzatzen da:

>ARRETA ETA OROIMENA: Jolasaren beraren baldintzek kontzentrazio-maila handia eskatzen dute.

>HIZKUNTZA: Jolasak hizkuntza-garapena eskatzen du, nahiak eta zalantzak adierazteko. Komunikatzeko behar horrek estimulatzen du hizkuntza koherentea eta arduratsua.

>ADIMENA: Egitura mentalak eta pertsonaren eta munduaren arteko harreman motak lantzen eta garatzen laguntzen du.

>SORMENA: Jolasa da pertsonaren lehen jarrera sortzailea haurtzaroan. Sormenaren bitartez, pertsonek irudimena, ideiak eta emozioak adierazten dituzte.

Jolas kooperatiboetan, jendeak aukera du hazteko, garatzeko, eraldatzeko eta liluratzeko, ez baitago mehatxurik. Taldea aliatua da, eta pertsona izatearen eta nork bere burua onartzearen zerbitzura dago.

FolletoInteRed_Tiempo_EUSK.indd 24 20/05/14 12:46

Page 25: ETENALDIA - intered.org · nola eraiki, guztien interesak eta beharrak oinarrian izango dituena, are gehiago, bizitza duina izateko ... konprometitu bat sustatu nahi da, gizarte eta

Etenaldia. Jolas kooperatiboa, eraldaketarako tresna gisa

25

3.2 JOLAS KOOPERATIBOA ETA TALDEAREN ERALDAKETA

Jolas kooperatiboetan ezin da bakarrik aritu; xede bera izango duen beste pertsona bat behar dugu, gutxienez, elkarrekin erronka bat gainditzeko. Elkarrekin jolastuz, pertsona horrek lagundu egingo dit edo nik berari lagunduko diot. Jolas kooperatiboak inklusiboak dira; beraz, parte-hartzaileak elkar aberastuko dira, bizitzako denbora-tarte bat elkarrekin jolasean ematen duten bitartean.

Puntu honetan, nabarmendu behar da lankidetza prozesu bat dela, eta horra iristeko, beste pertsona batzuekin horretarako prestatu gaituzten beste jolas batzuk bizi behar direla. Ez banaiz ondoan dudan pertsonaz fidatzen, begiak itxita ditudanean gidatzen nauenaz edo neure buruari erortzen uzten diodanean eusten nauenaz, taldeko pertsona bakoitzari dagokion balioa ematen ez badiot eta pertsona horien gainetik nire iritziak eta proiekzioak jartzen baditut, orduan, lankidetza ez da posible izango. Horregatik, aurrez konfiantza eta komunikazioa landuko dituzten beste jolas batzuk egitea komeni da.

Hori guztia dela eta, lankidetzaz gozatzen ikasi egiten da, berriz ikasten dugun bezala jolasten helduak garenean, jolastea haurtzaroan ahaztuta utzita geneukan zerbait denean. Ikasi egiten da beldurrak eta lotsa gainditzen, jolasa norberaren eta besteen aurrean adierazteko espazio bat baita. Hori dela eta, hezitzaile garen aldetik, garrantzitsua da jakitea taldea ibilbideko zein geltokitan eta maparen zein puntutan dagoen, proposamenak egiten ditugunean.

Aurrekoa azaltzeko, Paco Cascónek azaldutako ideia erabiliko dut: “Uste dugu pertsonek eta taldeek beren prozesua dutela, bakerako hezkuntzak eta gatazken ebazpenak duten bezala, eta prozesu horrek urrats batzuei jarraitu behar diela. Eskailera baten eraikuntzaz hitz egitea gustatzen zaigu, eta ez edozein konparazio egite aldera, baizik eta eskailera horretan, maila bakoitza aurrekoen eraikuntzan oinarrituta dagoelako, eta hori kontuan hartu

behar da proposatuko ditugun gai batzuei heltzean. Ezin dugu seigarren maila eraiki, aurreko bostak eraiki ez baditugu. Horregatik, batzuetan porrot egiten dugu, taldea eraiki baino lehen komunikazio-arazoei, erabakiak hartzeari edo gatazkak konpontzeari heltzen saiatzen baikara” 9.

Xesús R. Jaresen aburuz, “oro har, jolasak hainbat irizpideren arabera sailkatu daitezke: gure kasuan, taldearen egitura kooperatiboan pixkanaka sakontzeko irizpidearen aldeko hautua egin genuen; horretarako, aurkezteko eta elkar ezagutzeko jolasekin hasten gara ezinbestean, komunikatzeko beste jarrera eta trebetasun batzuk garatzen hasi aurretik” 10.

Bi autore horiek oinarri hartuta, jolasen sailkapen bat egin dugu, eta lankidetza lortzeko jarraitu beharreko ordenan jarri ditugu:

> AURKEZPEN-JOLASAK Oso jolas errazak dira, lehen hurbilketa eta harremana egiteko. Parte-hartzaileek elkar ezagutzen ez dutenean, modu dinamiko, horizontal eta lasaian lan egiten duen talde baten oinarriak sortzen hasteko unea da.

> EZAGUTZA-JOLASAK Jolasaren testuinguruan, aurkeztu eta taldearekin lehen harremana egin ondoren, jolas mota horiek aukera ematen dute nork bere burua ezagutzera emateko eta beste batzuk hobeto ezagutzeko, bai eta gure barneko haurrarekin harremanetan jartzeko ere. Jolas mota horiek aukera ematen dute informazio gehiena hitzez ematetik informazio hori hitzik gabe ematera igarotzeko.

9. CASCON, P. La alternativa del juego 1. Editorial Catarata, Madrid, 2002.

10. JARES, X. El placer de jugar juntos.Editorial CCS, 2001.

FolletoInteRed_Tiempo_EUSK.indd 25 20/05/14 12:46

Page 26: ETENALDIA - intered.org · nola eraiki, guztien interesak eta beharrak oinarrian izango dituena, are gehiago, bizitza duina izateko ... konprometitu bat sustatu nahi da, gizarte eta

26

> BAIEZTAPEN-JOLASAK Jolas horietan, lehentasuna du parte-hartzaileen baieztapenak, pertsona diren aldetik, bai eta taldearen baieztapenak ere, talde den aldetik. Nork bere buruarenganako segurtasunak oinarri dituen mekanismoak jartzen dituzte abian, nola barne-mekanismoak (autokontzeptua, gaitasunak…) hala kanpo-presioekin lotura dutenak (taldean duen eginkizuna, gizarte- eskakizunak…). Batzuetan, norberaren mugez eta trebetasunez jabetzea da kontua; beste batzuetan, norberaren beharrak identifikatzen laguntzea, eta horiek hitzez zein hitzik gabe adierazi ahal izatea, taldean pertsona guztiak onartuz; eta beste batzuetan, talde-kontzientzia sustatzea.

Oso garrantzitsua da baieztapen-jolasen ebaluazioa egitea. Alde batetik, jolasean sortutako zailtasunak ebaluatuko dira, eta bestetik, nork bere buruari buruz eta besteei buruz ikasitako alderdi berriak.

> KONFIANTZA-JOLASAK Konfiantza eraikitzeko giro atsegina sortu behar da, eta ezagutzaren eta baieztapenaren ondoren, erantzukidetasun-sentimendua dator. Konfiantza horren mailen edo ñabarduren arabera, elkarrekiko erlazio batzuk egiten dira parte-hartzaile bakoitzaren eta beste kideen artean, bai eta taldean bertan ere, talde den aldetik.

Taldean konfiantza eraikitzea garrantzitsua da, nola elkartasuna eta talde-dimentsioa bera sustatzeko hala elkarrekin lan egiteko prestatzeko

> KOMUNIKAZIO-JOLASAK Hitzezko komunikazioa garatzea –nola beharrak edo sentimenduak adieraztean hala entzute aktiboan– prozesu honen parte da. Entzutea ez da ulertzea bakarrik; beste pertsonen beharrei eta konpromisoari zabalik egotea ere bada. Hitzezkoak ez diren komunikatzeko moduak garatzeak berekin dakar, era berean, esperientzia ugarirekin aberastea, pertsonen arteko harremanak sustatzeko eta taldea indartzeko. Jolasak espazio berri bat eskainiko du, beste pertsonarekiko

eta taldeko harremanekiko sentimenduak adierazteko bide berriak dituena. Gainera, jolasek komunikazio-estereotipoak hausten dituzte, eta harreman hurbilagoak eta irekiagoak bultzatzen.

> LANKIDETZA-JOLASAK Beste urrats bat dira harreman lehiakorrak gainditzeko prozesuan. Taldeak ikus dezake talde-lanak zer-nolako abantailak eta aukerak ematen dituen emaitzei dagokienez; horrez gain, bizi-esperientzia gisa ere izan daiteke baliagarri, elkarbanatzeko gaitasuna garatzen baitu.

Jolas kooperatibo fisikoetan, eta mahai jolas kooperatiboetan denona den helburu bat lortzea da xedea, lehenengoetan norberaren gorputza erabiltzeko aukera dagoelarik. Bi kasuetan, jolas mota horiek funtsezko hiru ezaugarri dituzte: pertsona guztiek xede bera dute, elkarri lagundu diezaiokete, eta galdu ala irabazi, denok batera egiten dute.

JOLASAK TALDEAREN BILAKAERA NATURALAREN BIDE PARALELOA EGITEN DU, TALDEAREN BERAREN SORRERATIK. Jolasak taldearen bilakaera naturalaren bide paraleloa egiten du, taldearen beraren sorreratik. Talde-dinamikari dagokionez, taldeak aukeratu egin behar du zeri eman lehentasuna: eginkizunari lehentasuna eman eta sorrerako xedeak bete ala taldeak iraun ahala sortzen diren harremanei lehentasuna eman. Bi aldagaiak elkarren mendekoak dira taldean: Ziur asko, talde batek lehentasun handia ematen badio eginkizunari eta alde batera uzten baditu taldekideen arteko harremanak, lehenago edo beranduago sortuko diren emozioak oztopo izango dira xedeak lortzeko (landu gabeko haserreak, argitu gabeko gaizki-ulertuak, komunikaziorik eta harremanik eza…). Aldiz, harremanen eremuak lehentasun handiegia hartzen badu taldean, baliteke xedeak ez betetzea, aurreikusitako epeetan behintzat; izan ere, eginkizunari eskaini beharreko denbora taldeko harremanak indartuko dituen talde-dinamikan emango litzateke, lanean beharrean. Lankidetzak bi aldagaien arteko oreka osasungarria ematen digu. Hala, esan dezakegu deskribatutako prozesuan eginkizunak nahiz afektibitateak garrantzi bera dutela talde batek lankidetzaren bidean lan egiten duenean.

FolletoInteRed_Tiempo_EUSK.indd 26 20/05/14 12:46

Page 27: ETENALDIA - intered.org · nola eraiki, guztien interesak eta beharrak oinarrian izango dituena, are gehiago, bizitza duina izateko ... konprometitu bat sustatu nahi da, gizarte eta

Etenaldia. Jolas kooperatiboa, eraldaketarako tresna gisa

27

Paco Cascónek egindako grafiko honetan11 ikus daitekeenez, lankidetza da bi aldagaiak (y ardatza = eginkizuna/xedea; x = afektibitatea/harremana) positiboak dituen jarrera bakarra, bati bestearen gainean lehentasunik eman gabe; hala, taldearen xedea eta taldeko harremana elkarrekin bizi dira espazio berean.

Grafiko horretan oinarrituta, esan dezakegu, ondoan dudan pertsona egin beharreko lana bezain garrantzitsua bada, lankidetzazko balio eta jarrerak izango direla nagusi gure jokabidean; beste aldean, aldiz, lehia dago, eginkizunari/helburuari afektibitateari / taldekideekiko harremanari baino garrantzi handiagoa ematen diona.

11. CASCON, P. Bizikidetzarako eta Bakerako Hezkuntzan jardunbide egokiak trukatzeko 1. jardunaldiak. Europa Biltzar Jauregia, Gasteiz, 2005.

12. DERÚ, P. Jolas kooperatiboen tailerra, Intered Euskal Herriak antolatua, Donostia, 2012.

SAIHESTEA

LEHIA LANKIDETZA

SUMISIOA

PERTSONA INDARTUTA IRTETEN DA, izan ere, jolas kooperatiboetan pertsona baten indarguneak nireak ere badira, haren bertuteak neure egiten ditut, eta haren eskura jartzen ditut neureak. Isekarik eta iritzirik ez badago, garen bezala ager gaitezke besteen aurrean. Besteekin zerk egiten nauen bat ikusten dut, bai eta zerk bereizten nauen ere, eta horri esker, mugak jar ditzaket, besteengandik bereiz naiteke eta nire nortasuna bila dezaket taldean. Akabo pentsamendu hegemonikoa eta eredu nagusiak; desberdintasunean identifikatzen gara, eta sormenezko konponbideak bilatzen dizkiegu errealitateak jartzen dizkigun zailtasunei. Pascal Derúk proposatzen duen bezala, “jolasa giza esperientzia bat da, eta haren bitartez, harremanean izateko eta bizitzeko funtsezko alderdiak garatzen ditugu. Aukera ematen digu bizitzan egiten ausartuko ez ginatekeen erregistroak probatzeko, erre gabe bizi baititzakegu esperientziak, partida bakoitzean berriz hasten gara eta. Aukera bat da, bizitzan onartezinak diren egoerak bizi baititzakegu: elefante bat izan gaitezke, beste heldu baten gainean jar gaitezke, arrisku batetik igaroz aurrera egin dezakegu… Egoera horiek ez dira bizitza… baina eskola bat dira bizitzarako; izan ere, ondo biziz gero, arrastoa uzten dute, bai eta, dagokionean, alde positiboari begiratzeko gaitasuna ematen ere” 12.

FolletoInteRed_Tiempo_EUSK.indd 27 20/05/14 12:46

Page 28: ETENALDIA - intered.org · nola eraiki, guztien interesak eta beharrak oinarrian izango dituena, are gehiago, bizitza duina izateko ... konprometitu bat sustatu nahi da, gizarte eta

28

3.3 JOLAS KOOPERATIBOAK ETA ERALDAKETA SOZIALA

Orain arte ikusi dugunez, jolas kooperatiboak, heziketa-tresna gisa erabilita garapenerako eta eraldaketarako hezkuntzan, euria bezala dira: zulo hutsak putzu, putzuak ibai eta ibaiak itsaso bihurtzeko aukera ematen dute. Garapenerako GKEa garen aldetik, gure itsasoa, gure helmuga, eraldaketa soziala da, bizitzaren iraunkortasuna erdian jarriko duen garapen-eredua lortzeko eraldaketa; Amaia Pérez Orozcok (ekonomista eta feminista) dioen bezala, “bizitza erdian jartzea, bizitza mespretxatzen duen sistema bat iraultzeko”.

Aurreko kapituluan, deskribatu dugu lankidetzari bide emango dion taldeko giroa lortzeko, lehenik eta behin, elkar ezagutu behar dugula, geure burua baieztatu behar dugula banaka eta taldean, eta adierazteko eta komunikatzeko aukera emango digun konfiantza garatu behar dugula. Prozesu hori gertatu dadin

ezinbestekoa da geure burua zaintzea eta taldea osatzen duten pertsonei gu zaintzen uztea. Jolasaren bitartez, taldea osatzen dugun pertsonengan arreta jartzeak eragindako plazera eta ongizatea bizitzea lagungarria izan daiteke gure bizi- eta gizarte-garapenean ere zaintzek zer-nolako eginkizun nagusia duten ikusarazteko eta horiek balioesteko.

Enrique Pérez Oliverasek (Gorputz Hezkuntzako irakasle uruguaiarra) proposatzen du jolasa esperimentatzeko erabiltzea eta errealitatea eraldatzeko aukerari behatzea: “lankidetzak arazoak eta gatazkak konpontzen lagundu dezake; jolasak kontuan hartzen baditu elkartasuna eta lankidetza, gutako bakoitzak zer-nolako ahalmena duen probatu dezakegu, taldean konponbide sortzaileak emateko bizi dugun errealitateak jarritako arazoei. Hortaz, jolasetan lankidetzaz hitz egiteak esan nahi du beste aldaketa-prozesu batzuen protagonista ere izan gaitezkeela” 13.

Pascal Derúk ere jolas kooperatiboak eraldaketa sozialarekin lotzen ditu, honako hau esaten duenean: “nire lanbidean zenbat eta aurrerago egin, gero eta gehiago ohartzen naiz jolastea gure denbora lapurtzen digun gizarte-eredu bati aurre egiteko modu bat dela, jolasean gure denbora taldearen esku uzten baitugu. Jolastea ez da telebista ikustea, gauza on bat elkarrekin bizitzea da. Dena berehala eskatzen duen gizarte-ereduari aurre egitea da jolastea, modak eta kontsumoak gonbidatutako gizarte-ereduari aurre egitea. Jolastea globalizazioari aurre egitea da, tokiko irudimeneko jolasak proposatuz, mundu guztiak gustu berak ez dituela adieraziz eta bestelako jolasetan ondo pasatuz. Jolastea indarraren legeak arautzen duen gizarteari aurre egitea da; batez ere, jolas kooperatiboak proposatzen ditugunean, txikitxoenei beren lekua aitortzen dieten jolasetan, pertsonen hauskortasunetik abiatuta zerbait eraikitzen dugunean. Gure erresistentzia-proiektua edozein dela ere, gauzarik garrantzitsuena ez dira erabili ditugun jolasak, gauzarik garrantzitsuena borondate ona da: nola hartu zaitudan jolasean, nola ematen dizudan hazteko aukera jolas eginez” 14.

Jolas kooperatiboa eraldaketarako tresna bihurtzen duten gakoetako bat metodologia bera da, esperimentazioan oinarritutako metodologia. Ikuspegi sozioafektibotik egiten da lan, afektuen eta bizipenen alderdia sustatuz; hala, aukera ematen

FolletoInteRed_Tiempo_EUSK.indd 28 20/05/14 12:46

Page 29: ETENALDIA - intered.org · nola eraiki, guztien interesak eta beharrak oinarrian izango dituena, are gehiago, bizitza duina izateko ... konprometitu bat sustatu nahi da, gizarte eta

Etenaldia. Jolas kooperatiboa, eraldaketarako tresna gisa

29

zaio pertsonari bere osotasunean –buruarekin, gorputzarekin eta emozioekin– hezkuntza-prozesuan parte hartzeko. Ikaskuntza-prozesuak hiru une ditu:

SENTITZEA, nork bere larruazalean nabaritzea. PENTSATZEA-HAUSNARTZEA, jolasean sentitutakoari eta bizitakoari buruz. Taldean adieraztea eta elkarbanatzea. Ikaskuntzak ondorioztatzea. Jolasean bizitako gatazka txikien eta emozioen egunerokotasuna baliatzea, gure egunerokoarekin eta munduarekin lotzeko. EKITEA, taldean bizikidetza demokratikoa lortzeko, eta hedaduraz, gizartean. Boteretzea, banakako eta taldeko aldaketaren eragile gisa.

Hortaz, ikuspegi sozioafektiboari esker, balioak, jarrerak eta edukiak ikasteaz gain, esperimentazioaren ondorioz ere ikasiko dugu, eta hortik abiatuta eraikiko ditugu ezagutzak taldean.

Hala, herri-hezkuntzaren filosofiarekin bat egiten du; izan ere, ezagutza pertsonengandik dator, garen horretatik, gure praktika eta testuingurutik, eta ezinbestean islatzen da jolasean eta taldeko dinamikan parte hartzeko dugun moduan. Hezkuntza-prozesua irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesu den aldetik ulertzen da, partaideen arteko jakintza-elkarrizketa gisa; horrenbestez, herritar kritikoak sortzeko prozesu bihurtuko da, tokiko eta munduko errealitatearen protagonista izango diren herritarrak.

Halaber, Paco Cascónek hiru etapa horietan oinarritutako metodo bat aipatzen du, baina ez dio izenik ematen: “Lan egiteko modu horizontal, parte-hartzaile eta ludikoan sinesten dugu, edukiak esperientzia eta errealitate bat oinarri hartuta proposatzen dituena, eta denok geure azalean sentitu dezakeguna, esperientzia pertsonala eta hurbilekoa balitz bezala; hortik abiatuta, sakondu eta aztertu egingo dugu” 15.

Hortaz, jolas kooperatiboen bitartez, lehiakortasunetik kanpo harremanak egiteko eta ekiteko beste logika batzuk probatu ditzakegu. Jolas kooperatiboetan, lehiak lekua uzten dio lankidetzari, eta horri esker, pertsona guztiek lekua dute taldean; hala, autoestimua indartzen da eta desberdintasunak onartzen dira. Hortaz, esperientzia atseginei inklusioa, bizikidetza, indarkeriarik eza, besteekiko errespetua, lankidetza eta boterearen

erabilera konstruktiboa eta kolektiboa gehitzen badizkiegu, ohitura horiek sendotuko ditugu gure eguneroko bizitzan, eta bake-kulturan, bizikidetzan eta giza eskubideetan oinarritutako gizartea eraikitzen lagunduko dugu.

Balioen hezkuntzari buruz hitz egitean, Olatz Aldabaldetrekuk ere jolas kooperatiboen potentziala nabarmentzen du, eraldaketa soziala lortzeko esku hartzeko hezkuntza-tresna diren aldetik: “Balioen hezkuntzak ez luke oinarritu behar eredu nagusien errepikapenean, baizik eta norbanakoak eta taldeak gizarteko arazoen aurrean duten erantzukizuna sustatzean eta gizartea hobetzeko konpromisoan. Uste dugu jolas kooperatiboak tresna egokia eta berritzailea direla balioetan hezteko” 16.

Hala, jolas kooperatiboek eragina dute alderdi sozialean; izan ere, aukera ematen dute hainbat gizarte-abilezia garrantzitsu garatzeko, hala nola: (FISCek eta InteRedek argitaratutako “Elkartasuna eta Lankidetza Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan” dokumentuan jasota dago).

>AURREIRITZIAK GAINDITZEA: beharrezkoa da jabetzea mundu guztiak dituela aurreiritziak. Aurreiritzi gehienek haurtzaroan dute oinarria, eta gure izaeraren parte dira, nahiz eta, sarritan, hori inkontzienteki gertatu.

>GATAZKAK ERREGULATZEA: funtsezkoa da dauden gatazkak erakustea eta horiek modu positiboan erregulatzen ikastea, saihestezinak dira eta. Gatazkak modu positiboan erregulatzeak

13. Voluntariado para una participación solidaria. Intered fundazioa, Madrid, 2005.

14. DERÚ, P. Jolas kooperatiboen tailerra, , Intered Euskal Herriak antolatua, “Zainduz jardun, eraldatu errealitatea” kanpainaren barruan, Donostia, 2013.

15. CASCON, P. La alternativa del juego 1. Editorial Catarata, Madrid, 2003.

16. ALDABALDETREKU O. Trilogía para educar: Jugar, cooperar y disfrutar.

FolletoInteRed_Tiempo_EUSK.indd 29 20/05/14 12:46

Page 30: ETENALDIA - intered.org · nola eraiki, guztien interesak eta beharrak oinarrian izango dituena, are gehiago, bizitza duina izateko ... konprometitu bat sustatu nahi da, gizarte eta

30

ongizatea eragiten du, bai eta antagonistarekiko ardura ere; konponbide egonkor bat da, alderdi guztiek onartutako konponbidea delako, eta heldutasunera eramaten ditu pertsonak.

>KRITIKA (DESOBEDIENTZIA KONSTRUKTIBOA): bidegabekeriei aurre egiteko gaitasuna da, haiek nonahi salatuz eta kritikatuz, eta harekin lan egiteari uko eginez, nahiz eta horrek ondorio pertsonalak eragin.

>ERABAKIAK HARTZEA: taldean erabakiak hartzen eta antolatzen jakitea da, lortuko den emaitzak proposatutako beharrak konpon ditzan eta partaide guztiak pozik utz ditzan; hala, denek hartuko dute parte praktikan jartzean.

Jarrera kooperatiboek hainbat baliabide ematen dizkiote taldeari, eraginkortasunez lantzeko gizarte-egitura zabalagoetan garatu nahi ditugun jarrera eta balioak koherentziaz garatuko dituzten konponbideen bizipena, analisia eta praktika:

>ELKAR EZAGUTZEA: elkar ondo ezagutzeko, pertsonak nolakoak diren, nola pentsatzen duten, nola sentitzen duten, zer zaletasun dituzten eta abar jakin behar da. Horrela, pertsonek harreman egokiak dituzte eta elkarri laguntzen diote.

>KOMUNIKAZIOA: lankidetza eraginkorra izan dadin, beharrezkoa da elkar ulertzea, entzuten jakitea, hitz egitean anbiguoa ez izatea, komunikazioan blokeorik ez izatea eta pertsona batzuek elkarrizketa ez bereganatzea, beste batzuei hitz egiteko astirik eta lekurik utzi gabe; taldeko edozein lanetarako oinarrizko abileziak dira horiek. Bereziki ohikoak dira blokeo afektiboak (besteei ez entzutea, kosta ahala kosta geure ikuspegia defendatzen saiatuz).

>KONFIANTZA, KONTAKTUA ETA ESTIMUA: elkarrenganako konfiantza-maila altua lortu behar da, behar bezala lan egiteko gai izateko. Sentimendu positiboak argi azaleratzen ohitzea eta horiek kontaktu bidez bideratzea oso lagungarria da taldeari behar bezalako kohesioa emateko.

>LANKIDETZA: Pertsona guztien interakzioa behar da xedeak lortzeko. Horrek berdintasun-maila altua dakar berekin, bai eta harreman simetrikoak ere.

Zentzu horretan, esan dezakegu jolas kooperatiboek

inklusio-printzipioan dutela oinarria; izan ere, parte-hartzaile guztiek beren ekarpena egiten dute, bakoitzak bere ezaugarri pertsonalak eta proposatutako erronka ebazteko gaitasunak kontuan hartuta. Hala, boteretze-prozesu ere bihurtzen dira; izan ere, autoestimuak (norbanakoaren boterea) taldeko kide izateko sentimendua eta talde-lana sustatzen ditu (boterea norbaitekin), eta denona den erronkari aurre egiteko kritika konstruktiboak eta negoziazioak ekartzen (boterea zerbaitetarako). Horrez gain, jolas kooperatiboak erabiltzea heziketa eraldatzailea lortzeko tresna bat da; izan ere:

> Emaitzak xede nagusi izateari uzten dio. Hezkuntza askatzailearen erabilera sustatzen da, pertsonen parte-hartzea eta inklusioa funtsezko oinarri dituena, eta emaitzaren partetzat hartzen da.

> Ezagutzen transmisioaren bertikaltasunarekin hausten da. Jolas kooperatiboetarako espazioa harreman horizontalen espazio bat da, komunikazioa, errespetua, kontaktua eta lankidetza ezinbesteko dituena. Horrela, negoziazio-espazioak zehazten dira, pertsona guztiek konponbideen ekarpenak egin ditzaten.

> Kolektibo bateko kide sentiarazten laguntzen die pertsonei, eta kolektibo horren onaren erantzule egiten ditu.

> Parte-hartzaile guztien garapen librea eta egokia ditu xede; hori dela eta, kolektiboko kide guztien erantzukidetasuna sustatzen du.

> Gatazkei aurre egiteko eta horiek arautzeko indarkeriarik ez erabiltzeko erronka proposatzen du; hau da, lan hori modu konstruktiboan egiteko. Horrek jarraibideak ematen ditu gatazkak arautzeko jarrerak eta estrategiak garatzeko. Gatazkak ohikoak dira gure eguneroko bizitzan, bai eta dinamika sozialean eta globalean ere 17.

Gatazkak modu konstruktiboan arautzea da jolas kooperatiboek uzten diguten beste opari handi bat. Gatazkak ohikoak dira gure bizitzan, izena jarri behar diegu, eta ikasi egin behar dugu horiek modu konstruktiboan arautzeko abileziak garatzen. Horrela baino ez dugu lortuko aldaketak eragitea, eraldatzea. Bidegabeak iruditzen zaizkigun egiturekin eta/edo horiek eusten dituztenekin gatazkan hasiz

FolletoInteRed_Tiempo_EUSK.indd 30 20/05/14 12:46

Page 31: ETENALDIA - intered.org · nola eraiki, guztien interesak eta beharrak oinarrian izango dituena, are gehiago, bizitza duina izateko ... konprometitu bat sustatu nahi da, gizarte eta

Etenaldia. Jolas kooperatiboa, eraldaketarako tresna gisa

31

baino ezingo dugu eraldaketa eragin eta beste gizarte-eredu baterantz aurrera egin. Uruguaiko Centro de Investigación y Capacitación LA MANCHA zentroaren lan-filosofia jasoko dugu hemen, zentro horretako taldeko operadore ludiko Fabián Tellechearen bitartez ezagutu duguna: “Funtsean, ludopedagogia proposamen politikoa da, haren xede nagusia errealitatea eraldatzeko konpromisoa duten banakako zein taldeko jarrerak eta ekintzak sustatzea baita; hau da, pertsonen garapen osoagoa lortzeko xedez, giza existentziaren baldintza objektiboak eta subjektiboak modu eraginkorrean aldatzea, eta haren funtsezko behar guztiak asetzea, bizi-kalitatea aberasteko eta Giza Eskubideak osoki erabiltzeko, aniztasuna eta ingurumenaren iraunkortasuna errespetatuz (…). Proposamenak banakako eta taldeko lanerako baldintza subjektibo eta objektibo onenak errazteko erronka proposatzen du, proposamena betetzeko funtsezko giza trebetasunak eta gaitasunak sakontzeko eta horiek erabat garatzeko” 18...

Aurkezten digun egoeraren bitartez, jolasak aukera ematen digu eguneroko bizitzan jokatzen dugun bezala jokatzeko: emozio berak, pentsamendu berak eta prozesu kognitibo berak. Jolasak eremu seguru eta babestua ematen duela da alde handiena. Hori dela eta, jolasean sentitzen gara erabat libre gure sentimendu eta pentsamenduak, emozioak eta jokabideak adierazteko; hala, geure arauak eta balio-sistemak eraikiko ditugu, eta praktika demokratikoaren protagonista izango gara.

Aurreko orrialde guztietan, jolas kooperatiboen zalantzarik gabeko eginkizuna eta haiekin ondo pasatzera eramaten gaituen prozesua nabarmendu ditugu, jolas horiek tresna gisa erabiltzen direnean gizarte-garapenerako eta -eraldaketarako hezkuntza-ekintzetan. Ekimen horietan parte hartzen duten pertsonak errealitateak ekarritako zailtasunak gainditzen laguntzen duen tresna prestatzaile eta eraldatzaile batez bilduta daude.

Jolas kooperatiboen magiaz bustitzen garenean, geure buruari uzten diogu harremanen eta bizitzeko gogoaren bidetik joaten. Ez da bide erraza; izan ere, adostasunak eta desadostasunak aurkituko ditugu, erakarpenak eta gaitzespenak, beldurrak eta desirak, erakusteko gogoa eta lotsak. Prozesu horretan, taldea hor dago beti. Norbera eta taldea hazi egiten dira. Taldea bizi izan den bitartean, taldean bizi izan garen bitartean, elkarbanatu dugun altxor bat da. Orain, taldea ez dagoenean, taldea gugan dago. Orain, aldaketaren eragile bihurtu gara. Orain, bizi dugun errealitatea eraldatzeko gai bihurtu gara. Piztu ditzagun jolasteko, hezteko eta gure gizartea modu kritiko eta konstruktiboan ikusteko pasioz betetako suak, eta maitasunez eta ongizatez beteko ditugu geure eta inguruko pertsonen bizitzak.

17. Voluntariado Una expresión personal de ciudadanía para la transformación global. Intered fundazioa, Madrid, 2012.

18. Uruguaiko Centro de Investigación y Capacitación LA MANCHA zentroaren webgunetik hartutako eta moldatutako pasartea. Zentro horren berri TELLECHEA F.-ren bitartez izan nuen.

FolletoInteRed_Tiempo_EUSK.indd 31 20/05/14 12:46

Page 32: ETENALDIA - intered.org · nola eraiki, guztien interesak eta beharrak oinarrian izango dituena, are gehiago, bizitza duina izateko ... konprometitu bat sustatu nahi da, gizarte eta

FolletoInteRed_Tiempo_EUSK.indd 32 20/05/14 12:46

Page 33: ETENALDIA - intered.org · nola eraiki, guztien interesak eta beharrak oinarrian izango dituena, are gehiago, bizitza duina izateko ... konprometitu bat sustatu nahi da, gizarte eta

Etenaldia. Jolas kooperatiboa, eraldaketarako tresna gisa

33

04AMETSA ALA EGIA? JOLASEN ZERRENDA

Kapitulu honetan, jolas fisikoen eta mahai-jokoen zerrenda txiki bat aurkituko duzu, gure ustez jolasteko eta elkarri laguntzeko modu positibo bat ezagutzera animatzen dutenak. Jarraian ikusiko dituzun jolas guztiak hainbat jarduera eta prestakuntza-prozesutan erabili ditugu, eta esperientziak erakutsi digu proposamen horiek lankidetza deritzon etxea eraikitzeko adreiluak direla.

Lehen atalean, jolas fisikoak dituzu. Jolas horiek ez dute materialik erabiltzen, eta erabiliz gero, erraz sortzeko edo lortzeko modukoak izan ohi dira. Gorputza eta pertsona beste gorputz eta pertsona batzuekin harremanetan jarriko dira, elkarri entzungo diote, komunikatu egingo dira, fidatu egingo dira eta elkarri lagunduko diote. Gezurra dirudien arren, jolas eta dinamika asko egin daitezke objekturik gabe, eta hemen aurkituko dituzu adibide batzuk.

Bigarren atalean, hainbat mahai-jolas kooperatibo aurkituko dituzu. Agian, erabilgarriak izango zaizkizu beste pertsona batzuk jolastera animatzeko, bai eta zure lanerako ere. Karta-jokoak, eraikuntza-jokoak, abilezia-jokoak, jausgailu-jokoa eta abar dira, eta gainera, tresna egokia dira lehen aldiz jolasean murgiltzeko.

Xehetasunekin hasi baino lehen, jolas bat edo beste bat aukeratzeko irizpide orientagarriak partekatu nahi ditugu: :

> Egokiak iruditzen zaizkigun jolasak aukeratzean, garrantzitsua da hezkuntzan esku hartzeko proiektu bat izatea.

> Argi izan behar dugu zer xede lortu nahi dugun aukeratutako proposamenarekin.

> Beharrezkoa da aurrez jolasa norberak bizitzea beste pertsonei eskaini baino lehen.

> Hasieran, jolas errazak aukeratu behar dira, taldeko pertsonak gure parametro pertsonaletan eta taldearen sinergia bere baitan kokatu arte.

> Beste hainbat aldagai erabakigarriak izan daitezke jolas bat edo beste aukeratzeko, hala nola parte- hartzaile kopurua, iraupena, ingurunea eta kontuan hartu beharreko neurriak.

> Proposamen hauek aldatu egin daitezke, sormen pixka batekin.

FolletoInteRed_Tiempo_EUSK.indd 33 20/05/14 12:46

Page 34: ETENALDIA - intered.org · nola eraiki, guztien interesak eta beharrak oinarrian izango dituena, are gehiago, bizitza duina izateko ... konprometitu bat sustatu nahi da, gizarte eta

34

>ARTILEZKO HARILA

HELBURUA: Partaideei beren burua aurkezteko espazio bat ematea.

IRAUPENA: 10´ - 15´

MATERIALAK: artilezko haril bat.

GARAPENA: Pertsona guztiak biribilean eserita daude. Partaide batek artilezko harilaren mutur bat hartu, eta bere burua aurkeztuko du. Nahi duen informazioa emango du: nola deitzea gustatzen zaion, jaiolekua edo bizilekua, lanbidea, zaletasunak, etab. Aurkezpena amaitutakoan, harila beste pertsona bati botako dio; hark hartu, eta gauza bera egingo du.

OHARRA: Hasiera-hasieratik, garrantzitsua da segurtasuna, integrazioa, konfiantza eta lasaitasuna eragingo dituen giroa sortzea.

>IZENAREN TXIMISTA

HELBURUA: Taldeko pertsonen izenak ikastea.

IRAUPENA: 5´ - 10´

GARAPENA: Taldea bitan banatuko da, eta bi ilara paralelotan antolatuko, batak besteari bizkarra emanez. Hiru arte zenbatu, eta partaideek aurrera egingo dute; buelta eman, eta parean duten pertsonaren izena esan beharko dute. Hori egin ondoren, ilarak egingo dituzte berriz ere; partaideek lekuz aldatuko dute ilara berean, eta berriz hasiko dira.

>ZER JOLAS ZENUEN GUSTUKO?

HELBURUA: Taldeko pertsonak hobeto ezagutzea.

IRAUPENA: 10´ - 15´

GARAPENA: Ausaz eta aldi berean, taldeko kideei elkarri galdetuko diote zer jolas zuten gustuko txikitan. Lehendabizi, bikoteka jarriko dira, eta horrela, denak elkartu arte; hala ere, batzuetan negoziatu egin beharko dute, elkartzeko. Denak elkartu, eta biribil bat osatu ostean, pertsona batek bere ezkerreko taldekidea aurkeztuko du, eta zerk batzen dituen esango. Gauza bera egingo du eskuineko taldekidearekin. Era berean, pertsona horrek gauza bera egingo du, eta horrela, bata bestearen ondoren, taldeko kide guztiak aurkeztu arte.

>ETIKETAK

HELBURUA: Taldekideei gaia aurkeztea.

IRAUPENA: 10´ - 15´

MATERIALAK: Post-it bat pertsonako, eta boligrafoak.

GARAPENA: Pertsona bakoitzak adjektibo bat aukeratuko du pertsonifikatuta, eta post-itean idatziko du. Adjektibo guztiak pila batean jarriko dira; partaide bakoitzak bat aukeratu, eta paparrean jarriko du. Jarri ondoren, partaideek beste pertsonek aukeratutako post-itetan irakurritakoa antzeztuko dute, haiekin gurutzatzen direnean.

GOGOETA: Partaideak animatuko ditugu jarritako, ezarritako edo aukeratutako etiketak kentzera, geure buruarekin eta besteekin modu naturalagoan topo egiteko.

4.1 JOLAS FISIKOAK

Jolasen azalpenak koherentzia du Jolas kooperatiboak eta taldearen eraldaketa atalean azaldutako sailkapenarekin.

AURKEZPENA ELKAR EZAGUTZEA

FolletoInteRed_Tiempo_EUSK.indd 34 20/05/14 12:46

Page 35: ETENALDIA - intered.org · nola eraiki, guztien interesak eta beharrak oinarrian izango dituena, are gehiago, bizitza duina izateko ... konprometitu bat sustatu nahi da, gizarte eta

Etenaldia. Jolas kooperatiboa, eraldaketarako tresna gisa

35

>GIZA KORAPILOA

HELBURUA: Lasaitzeko espazio bat ematea.

DESKRIBAPENA: Korapiloa askatzea, partaideek eskuak askatu gabe.

IRAUPENA: 5´ - 10´

GARAPENA: Taldean dauden pertsonak eskuen bidez lotuta daude, eta korapilatu egingo dira, eskuak askatu gabe; hala giza korapilo erraldoi bat osatuko dute. Orain, askatu korapiloa, baina ez askatu eskuak!

>GIZA TAPIZA

HELBURUA: Hurbiltasunezko eta harreman fisikorako espazio bat ematea.

IRAUPENA: 10´ - 15´

GARAPENA: Partaideak lurrean etzango dira, bata bestearengandik ahalik eta hurbilen, ahoz behera, eta besoak eta hankak luzatuta. Partaide bat haien gainetik igaroko da biraka, eta tapizaren amaieran jarriko da; hala, beste taldekideak ere igaroko dira.

>ZOOA

HELBURUA: Hitzezkoa ez den komunikazioa sustatzea.

DESKRIBAPENA: Beste taldean animalia adiskidea aurkitzea, mimika bidez hura antzeztuta.

IRAUPENA: 10´ - 15´

MATERIALAK: Paperak animalien izenekin (bi paper animalia bakoitzeko), eta zapi batzuk.

GARAPENA: Bi talde egin, eta partaide bakoitzak animalia bat aukeratuko du. Hori egin ondoren, bi zirkulu zentrokide egingo dira, aurrez aurre jarrita. Dinamizatzaileak agindua emandakoan,

partaideek aukeratutako animalia antzeztu beharko dute. Kanpoko zirkuluan dauden animaliak noranzko berean biratuko dira, pertsona guztiek beren bikotea aurkitu arte.

>EGUNSENTIA OIHANEAN

HELBURUA: Pertsonak elkartzen dituzten alderdiei garrantzia ematea.

DESKRIBAPENA: Besta taldean animalia adiskidea aurkitzea, animaliaren hotsa eginez.

IRAUPENA: 10´ - 15´

MATERIALAK: Paperak animalien izenekin (bi paper animalia bakoitzeko), eta zapi batzuk.

GARAPENA: Bi talde osatu behar dira. Talde bakoitzean, pertsona bakoitzak animalia bat hautatu behar du, eta bere bikotea identifikatu beharko du beste taldean. Elkar identifikatzeko, animaliaren hotsa egin behar dute bi pertsonek, begiak itxita dituztela.

GOGOETA: Animalia guztiek aurkitu al dute bere bikotea, nahiz eta hots desberdinez adierazi? Animalia bera garela ohartzea da garrantzitsuena, nahiz eta hots desberdinak erabili. Hau da, pertsonak gara, eta horrek elkartzen gaitu, nahiz eta beste zenbait alderditan desberdinak izan.

>ITSU-GIDARIA

HELBURUA: Gorputzeko zentzumenak piztea.

DESKRIBAPENA: Begiak itxita, ingurunea aztertzea, beste pertsona bat gidari duzula.

IRAUPENA: 10´ - 15´

MATERIALAK: Zapi batzuk.

GARAPENA: Aurreko jolaseko bikotearekin, bikotekide batek begiak itxiko edo estaliko ditu, eta besteak aretoan barrena gidatuko du. Gero, rolak aldatuko dituzte. Denbora-tarte labur bat ematea komeni da, bikoteen artean adosteko nola nahi duten gidatuak izatea eta nola nahi duten gidatu, horrela biontzat atsegina izango den komunikazioa ezartzeko.

KONFIANTZA

KOMUNIKAZIOA

FolletoInteRed_Tiempo_EUSK.indd 35 20/05/14 12:46

Page 36: ETENALDIA - intered.org · nola eraiki, guztien interesak eta beharrak oinarrian izango dituena, are gehiago, bizitza duina izateko ... konprometitu bat sustatu nahi da, gizarte eta

36

GOGOETA: Zer sentitzen dugu? Zer ekarpen egiten digu gidariak? Jolasaren hasieran eta amaieran berdin sentitzen al gara? Nabaritu al ditugu tentsioak eta emozioak gorputzean?…

>BIKOTE BILA

HELBURUA: Gorputzeko zentzumenak piztea.

DESKRIBAPENA: Eskuekin ukituz eta begiak itxita, bikotekidea aurkitzea.

IRAUPENA: 5´ - 10´

MATERIALAK: Zapi batzuk.

GARAPENA: Itsu-gidariaren jolaseko bikoteek elkar aurkitu behar dute gelan. Begiak itxita izango dituzte, eta ezin dute hitz egin, eskuekin baino ezin diote elkarri ukitu. Hasi aurretik, bikotekidearen eskuak ezagutzeko aukera izango dute.

GOGOETA: Zer sentitu dugu? Esku mota desberdinei erreparatu al diegu ala jolasaren helburua betetzea izan dugu xede?…

>IZENA ENTZUTEA

HELBURUA: Gorputzeko zentzumenak piztea.

DESKRIBAPENA: Bikotekidea aurkitzen saiatzea, hark deitzen digunean izena entzunda.

IRAUPENA: 10´ - 15´

MATERIALAK: Zapi batzuk.

GARAPENA: Taldea bikotetan banatuko dugu, eta bikotekide bakoitza jolas-eremuaren muturretako batean jarriko da. Mutur batean daudenek bikotekideari izenez deitu beharko diote; izena entzuten duen pertsonak aurrera egin beharko du begiak estalita edo itxita, bikotekidea aurkitu arte. Jolasean hasi aurretik, saio bat egin daiteke begiak irekita.

GOGOETA: Zer egin dugu bikotekideak entzun diezagun? Gure ahotsa besteenei gainjartzen saiatu al gara, bikotekideak entzun gaitzan?

>GOFFI DRAGOIA

HELBURUA: Parte-hartzaileengan taldeko kide izateko sentimendua garatzea.

DESKRIBAPENA: Goffi izeneko dragoi mutua aurkitzea, begiak itxita.

IRAUPENA: 10´, gutxi gorabehera.

MATERIALAK: Zapi batzuk.

GARAPENA: Parte-hartzaileek begiak itxi behar dituzte. Taldeko pertsona bat dragoia izango da, eta besteek ez dute jakingo nor den. Identifikatzeko, “Goffi?” galdetuko diote elkarri. Dragoia ez bada, galdera egiten zaion pertsonak errepikatu egingo du galdera; dragoia bada, aldiz, isilik geratuko da. Aurkitu duela jakinda, galdera egin duen pertsona atzean jarriko zaio, eta bizkarretik helduko dio. Dragoia aurrera eta atzera ibil daiteke aretoan, talde osoa Goffi izan arte.

>TXALUPAK

HELBURUA: Azpitaldetan antolatutako lankidetza-egiturazko eremu bat eskaintzea, taldeak elkarrekin erlazionatzeko.

DESKRIBAPENA: Ura ukitu gabe txalupak iraultzeko modu bat aurkitzea.

IRAUPENA: 5´- 10

MATERIALAK: Egunkari-orri bat, 4 parte-hartzaileko.

GARAPENA: Egunkari-orria txalupa bat izango da, eta parte-hartzaileek haren gainean jarri behar dute. Irauli egin beharko dute, inor uretara erori gabe. Konponbide bat baino ez dago: beste txalupa batzuetara igaro, eta norberarena handik iraultzea.

GOGOETA: Nola garatu da jolasa? Kanpoko laguntzarik izan al dugu?

LANKIDETZA

FolletoInteRed_Tiempo_EUSK.indd 36 20/05/14 12:46

Page 37: ETENALDIA - intered.org · nola eraiki, guztien interesak eta beharrak oinarrian izango dituena, are gehiago, bizitza duina izateko ... konprometitu bat sustatu nahi da, gizarte eta

Etenaldia. Jolas kooperatiboa, eraldaketarako tresna gisa

37

>ITSASPEKOAK

HELBURUA: Jolas kooperatibo baten oinarrizko ezaugarriak nabarmentzea.

DESKRIBAPENA: Itsaspeko bakar bat egitea, komunikatzeko hitzik gabeko kode bat erabiliz.

IRAUPENA: 10´- 15´

MATERIALAK: Zapi batzuk.

GARAPENA: Taldea multzo txikitan banatuko da –gehienez ere sei laguneko taldetan–, eta itsaspeko txiki bat osatuko dute. Parte-hartzaile guztiek begiak itxita izango dituzte, azkenak izan ezik; kapitaina izango da hura, eta begiak irekita izango ditu. Jolasaren xedea izango da itsaspeko txiki guztiekin itsaspeko handi bat osatzea. Horretarako, itsaspekoaren aurrealdea beste baten atzealdeari lotu beharko diote. Era berean, kode bat zehaztu beharko dute, itsaspekoak talka ez egiteko. Adibidez: Zaplada bat eskuinean, eskuinerantz joateko; zaplada bat buruan, kontuz adierazteko…

GOGOETA: Beste pertsona batzuen aurka jolastu gara ala erronka bat gainditu dugu? Galtzaileak eta irabazleak egon dira ala bi baldintzetako bat baino ez da egon? Nola lagundu diogu elkarri?

>AULKI IBILTARIA

HELBURUA: Lankidetza-egiturazko lasaitasun-eremu bat eskaintzea.

IRAUPENA: 5´, gutxi gorabehera.

GARAPENA: Partaideak bata bestearengandik oso hurbil daude, ahalik eta biribil itxiena osatuz. Jarraian, atzean duten pertsonaren hanketan bermatu, beren hankak tolestu, eta aurrean duten laguna esertzen saiatuko da. Lortu al dugu? Orain, altxatu eskuak eta saiatu ibiltzen.

>AULKI ALDERANTZIKATUA

HELBURUA: Lankidetzaren bidez jolasarekin berradiskidetzeko eremua eskaintzea.

DESKRIBAPENA: Aulkietara igo behar da une batez, inork lurra ukitu gabe egoteko.

IRAUPENA: 20´- 30´

MATERIALAK: Aulki bat, 2 parte-hartzaileko.

GARAPENA: Aulki musikalaren jolasa da baina era kooperatiboan. Jolas honetan, ez dira pertsonak kanporatzen, aulkiak baizik. Parte-hartzaileek aulkietara igo beharko dute, lurra ukitu gabe geratzeko moduan. Lortu ahala, aulkiak kenduko dira, ahal den neurrian. Aulkietara igota dauden bitartean, abestu, istorioak kontatu eta abar egin dezakete.

GOGOETA: Sormena erabiliz, lehen lehiakorrak ziren jolas asko orain jolas kooperatiboak izan daitezke. Hala, benetan garrantzitsuak garenok –pertsonak– jolasten jarraituko dugu, eta ezinbestekoa ez dena kenduko dugu; hau da, objektuak.

KONTUAN HARTU BEHARREKO NEURRIAK: Ez dadila beste objekturik egon eremuan. Lurrak ez du batere irristakorra izan behar. Aulkiek edo bankuek gogorrak, seguruak eta fidatzeko modukoak izan behar dute.

FolletoInteRed_Tiempo_EUSK.indd 37 20/05/14 12:46

Page 38: ETENALDIA - intered.org · nola eraiki, guztien interesak eta beharrak oinarrian izango dituena, are gehiago, bizitza duina izateko ... konprometitu bat sustatu nahi da, gizarte eta

38

>PALETTI ETXEAEraikuntzako mahai-jokoa. Berez, jolas lehiakorra da, baina oso erraz egokitzen da, kooperatibo bihurtzeko: Paletti arkitektoari lagundu behar diogu, hainbat solairuko etxea erori gabe eraikitzen.

>BAMBOLEOZurezko piezen oreka-jolasa, gazte nahiz helduentzat. Sormen pixka bat erabiliz, modu askotara jolas daiteke. Bertsio kooperatiboan, denon artean kendu behar ditugu piezak, taula erori gabe.

>LAPITZ KOOPERATIBOADinamikoa eta sortzailea, 2-10 laguneko taldetan aritzeko marrazki interaktiboen jolasa, edozein adinetako pertsonei zuzendua. Espazio itxietan nahiz kalean jolas daiteke. Elkarrekin objektu bat margotu behar da; horretarako, partaide bakoitzak plataforma batetik irteten den soka bati eutsiko dio, eta plataforma horren erdian, arkatz edo errotuladore bat egongo da.

>T´CHANGJolas kooperatibo horretan, 9 urtetik gorako lau haurrek altxor bat bilatu, eta haitzulotik irten beharko dute.

4.2 MAHAI-JOLAS KOOPERATIBOAK

Jarraian erakutsitako jolasak tresna ezin hobea dira harremanak egiten hasteko; gainera, beste faktore batzuk ere hartu ditugu kontuan horiek txertatzeko, hala nola ingurumenarekiko iraunkorrak diren ala ez.

FolletoInteRed_Tiempo_EUSK.indd 38 20/05/14 12:47

Page 39: ETENALDIA - intered.org · nola eraiki, guztien interesak eta beharrak oinarrian izango dituena, are gehiago, bizitza duina izateko ... konprometitu bat sustatu nahi da, gizarte eta

Etenaldia. Jolas kooperatiboa, eraldaketarako tresna gisa

39

>ELUR-JAUSIAK8 urtetik gorako lau baserritarrek mendigoizaleak salbatu beharko dituzte, elur-jausiek bidea itxi baino lehen.

>FRUTA-ARBOLAJasoko al ditugu fruituak zuhaitzetatik, beleak jan baino lehen? Mahai-joko magiko bat, oso arau esplizituak dituena. 3 urtetik gorako haurrei zuzendua.

>MARIGORRINGOEN DANTZALDIASei urtetik gorako haurrei zuzendutako jolas magikoa. Marigorringoek inauteri-festara joan eta pastela jan nahi dute, inurriak iritsi baino lehen.

>JAUSGAILUATalde handiak dinamizatzeko telazko tresna, jolasteko aukera asko eskaintzen dituena. Oso dibertigarria eta integratzailea da.

FolletoInteRed_Tiempo_EUSK.indd 39 20/05/14 12:47

Page 40: ETENALDIA - intered.org · nola eraiki, guztien interesak eta beharrak oinarrian izango dituena, are gehiago, bizitza duina izateko ... konprometitu bat sustatu nahi da, gizarte eta

FolletoInteRed_Tiempo_EUSK.indd 40 20/05/14 12:47

Page 41: ETENALDIA - intered.org · nola eraiki, guztien interesak eta beharrak oinarrian izango dituena, are gehiago, bizitza duina izateko ... konprometitu bat sustatu nahi da, gizarte eta

Etenaldia. Jolas kooperatiboa, eraldaketarako tresna gisa

41

> ALDABALDETREKU, O. Trilogía para educar: Jugar, cooperar y disfrutar.

> ANDER-EGG, E. Metodología y práctica de la animación sociocultural. Editorial CCS, Madrid, 2000.

> CASCON, P. La alternativa del juego 1. Editorial Catarata, Madrid, 2003.

> CASCÓN, P. Bizikidetzarako eta Bakerako Hezkuntzan jardunbide egokiak trukatzeko 1. jardunaldiak. Europa Biltzar Jauregia, Gasteiz, 2005.

> DERÚ, P. Elkartasunari eta jolas kooperatiboei buruzko tailerra Intered Euskal Herriak antolatua, Donostia, 2003ko otsailak 22-23, entzundakotik hartutako oharrak.

> DERÚ, P. Taller de Juegos Cooperativos Intered Euskal Herriak antolatua, Donostia, 2012.

> DÍAZ, M. y OST, N. Jugar y Actuar, nuestras armas para la paz. Juego teatral y procesos colectivos de aprendizaje. Intered fundazioa, Madrid, 2013.

> GARAIGORDOBIL M. 2009an argitaratutako elkarrizketa baten zatia.

> GÓMEZ ISA, F. El derecho al desarrollo: Entre justicia y la solidaridad.Deustuko Unibertsitatea, Bilbo, 1998.

> INTERED. Voluntariado para una participación solidaria. Madrid, 2005.

> INTERED. Voluntariado: Una expresión personal de ciudadanía para la transformación global. Madrid, 2012.

> INTERED EUSKAL HERRIA. Descubrir otra manera de jugar. Donostia.

> INTERED EUSKAL HERRIA. Juegos Cooperativos para Construir la Paz, tomosI y II. Donostia.

> FISC e INTERED EUSKAL HERRIA. Elkartasuna eta Lankidetza Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan. Donostia, 2005.

> JARES, X. El placer de jugar juntos. Editorial CCS, 2001.

> LOPEZ DE SOSOAGA, A. El juego: Análisis y revisión bibliográfica. Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua, Bilbo, 2002.

> MASHEDER, M. Jeux Cooperatifs pour Construire la Paix lanaren itzulpena, Interedek egina.

> OMEÑACA, R. y otros. Explorar, jugar, cooperar. Editorial Paidotribo, Barcelona, 2001.

> ORLICK, T. Libres para cooperara libres para crear. Editorial Paidotribo, Bartzelona, 1997.

> VELÁZQUEZ, C. Las actividades físicas cooperativas. Secretaría de Educación Pública, Mexiko Hiria, 2004.

> VITA, J. Derecho al Desarrollo. Instituto Interamericano de Derechos Humanos – Instituto Peruano de Derechos Humanos, Cuzco, 1988.

> WEBS DE REFERENCIA:

> www.intered.org. InteRed webgunea.

> http://jugaryactuar.blogspot.com.es

> www.kometak.com. Kometa jolas kooperatiboak webgunea.

> www.macha.org.uy. Uruguaiko Centro de Investigación y Capacitación la Mancha zentroaren webgunea.

05NOLA JARRAITU BIDEARI? BIBLIOGRAFIA ETA WEB ORRIAK.

FolletoInteRed_Tiempo_EUSK.indd 41 20/05/14 12:47

Page 42: ETENALDIA - intered.org · nola eraiki, guztien interesak eta beharrak oinarrian izango dituena, are gehiago, bizitza duina izateko ... konprometitu bat sustatu nahi da, gizarte eta

42

OHARRAK

FolletoInteRed_Tiempo_EUSK.indd 42 20/05/14 12:47

Page 43: ETENALDIA - intered.org · nola eraiki, guztien interesak eta beharrak oinarrian izango dituena, are gehiago, bizitza duina izateko ... konprometitu bat sustatu nahi da, gizarte eta

Etenaldia. Jolas kooperatiboa, eraldaketarako tresna gisa

43

FolletoInteRed_Tiempo_EUSK.indd 43 20/05/14 12:47

Page 44: ETENALDIA - intered.org · nola eraiki, guztien interesak eta beharrak oinarrian izango dituena, are gehiago, bizitza duina izateko ... konprometitu bat sustatu nahi da, gizarte eta

www.intered.org

FolletoInteRed_Tiempo_EUSK.indd 44 20/05/14 12:47