Eskola 2 0 Proiektua San Martin Agirre Ikastetxean

9

description

egokituta

Transcript of Eskola 2 0 Proiektua San Martin Agirre Ikastetxean

Page 2: Eskola 2 0 Proiektua San Martin Agirre Ikastetxean
Page 3: Eskola 2 0 Proiektua San Martin Agirre Ikastetxean

Zertan gabiltza une honetan ESKOLA 2.0 proiektuari dagokionez?

Lehen Hezkuntzako bostgarren mailako ikasgelak guztiz digitalizatzen

Irakasleak software librea eta metodologia berriak erabiltzeko prestatzen

Multimedia-edukiek ahalbideratzen dituzten aprendizai koolaboratiboan oinarritutako metodologiak garatzen

Page 4: Eskola 2 0 Proiektua San Martin Agirre Ikastetxean

Hardwarea

Eskola 2.0 programako ordenagailuak miniordenagailu eramangarriak dira. 10”ko pantaila dute eta diskoaren edukiera 160 GBkoa, RAM memoria 2 Gb-ekoa da, eta 1.6 GHz-ko prozesatzailea, kontsumo gutxikoa.

Arbel digitalen ukimen-azalera 77”koa da, eta bertikalean mugitu eta hainbat altueratara iristeko euskarri bat dute. Gainera, bideo-proiektagailuari eta bozgorailuari lotuko zaizkie.

Era berean, armairu elektrifikatu bat egongo da gelako, miniordenagailu eramangarrien bateriak berriro kargatzeko eta garraio-poltsak biltzeko.

Page 5: Eskola 2 0 Proiektua San Martin Agirre Ikastetxean

Konekt agar r i t as una

Eskolako 2.0ko gela bakoitzak hari gabeko sarrera-puntu bat izango du, gela barruan ekipo guztiak Interneti lotu ahal izateko. VLAN Wifi sare birtuala eratuko da, eta ikastetxeko VLANen arteko arauak definituko dira.

Konektagarritasuna ziurtatzeko sare-arkitektura migratzeko proiektu bat burutzen ari da Saila, eta horrek banda-zabalera handitu beharra dakar.

Page 6: Eskola 2 0 Proiektua San Martin Agirre Ikastetxean

Softwarea

Ordenagailu eramangarriak ikastetxeetan entregatuko dira, oinarrizko softwarea instalatuta dutela. Oinarrizko konfigurazioak abiatze bikoitza izango du: GNU/ Linux eta Microsoft Windows XP Profesional.

Bi sistema eragile horietan, gutxienez, ofimatikako softwarea (OpenOffice), nabigatzailea (Mozilla Firefox), antibirusa eta plataforma anitzeko bestelako aplikazioak instalatuko dira, eta horiek euskarazko eta gaztelaniazko bertsioak eskaintzen dituztenean lizentzia librean, lehentasuna emango zaie.

Guztiz debekatuta geratuko da jabetza intelektualeko eskubideak urratu dezakeen softwarerik instalatu eta erabiltzea.

Page 7: Eskola 2 0 Proiektua San Martin Agirre Ikastetxean

Edukiak

Interneten erabil daitezkeen materialen gida bat prestatu da eta Agrega sarearekiko loturak ezarri. Sare hori autonomia-erkidegoek eta Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak partekatzen dute, eta Espainiako hizkuntza ofizial guztietara itzulita dago.

Era berean, metodologia- proposamen guztiak aurrera ateratzeko material bereziak egongo dira.

Page 8: Eskola 2 0 Proiektua San Martin Agirre Ikastetxean

Prestakuntza

Lehen Hezkuntzako 5. mailako tutoreak eta Ingeles eta Pedagogia Terapeutikoko irakasleak ari dira jasotzen prestakuntza

Eibarko Berritzeguneko aholkularia prestakuntza hori Irailean ematen hasi zen, irakasleek astean behin bi orduko saio bat jasotzen dutelarik.

Material informatikoa orain ari gara jasotzen ikastetxean.

Irakasleak prestatzeko, gai teknikoak ez ezik alderdi metodologikoak ere oso kontuan hartzen ari dira.

Page 9: Eskola 2 0 Proiektua San Martin Agirre Ikastetxean

Tresnak 5. mailako gela bakoitzeko: arbel digital interaktiboa, bideo-proiektagailua, bozgorailuak, armairu elektrifikatu metalikoa, miniordenagailu eramangarri bat ikasleko eta irakaslearentzako ordenagailua.