ERRONKARI IBAXA

11
ERRONKARI IBAXEKO GIDA TURISTIKOA FRANTZISKO DEUNA I.P. 5gn. (A) Mailako IKASLEAK

description

EUSKARA, IKASLEGOAREN LANAK

Transcript of ERRONKARI IBAXA

Page 1: ERRONKARI IBAXA

ERRONKARIIBAXEKO

GIDA TURISTIKOA

FRANTZISKO DEUNA I.P. 5gn. (A) Mailako IKASLEAK

Page 2: ERRONKARI IBAXA

KOKAPENA

Erronkari, Nafarroako Ipar-Ekialdean dago. Mendialdea izeneko zonaldean.

Erronkariko mugak : Iparraldetik: Frantzia Hegoaldetik: Aragoi

Ekialdetik: Aragoi Mendebaldetik: Salazar Ibarra

Erronkari Ibarran 7 herri daude. Burgi: 253 biztanle

Bidankoze: 117 “Garde: 201 “Erronkari: 364 “Urzainki: 111 “Izaba: 562 “Uztarroz:289 “

Ibarreko junta nagusia Erronkarin dago. Erronkariko Ibaxa Udala deitzen da .

Page 3: ERRONKARI IBAXA

Erronkarira ailegatzeko honako errepidea jarrai daiteke Iruñatik: A-21, N-240, NA-137. Parte batetik Aragoira ateratzen dena eta geroago Nafarroara bueltatzen dena.

NATURA

Erronkari Ibaxatik Eska ibaia pasatzen da. Eska ibaia, Burgi ondoko herri batean hasten da Arrigorrietan, eta Belagoan bukatzen da.

Arrain mota asko daude adibidez hauek dira batzuk: Loina, Barboa, Amuarraina, Urtxakurra...

Erronkari Ibaxan mendiz inguratuta dago, adibidez: Hiru Erregeen Mahaia, Auñamendi, Arlas, Lakora, Ori...

Page 4: ERRONKARI IBAXA

KLIMA

Erronkarin Mendiko klima da nagusi.

Negu hotzak eta luzeak, udaberria eta udazkena euritsuak; uda motza eta freskoa.

L ARRAKO NATUR ERRESERBA Larra natur erreserba da, animali asko daude: zaldiak, behiak, ardiak, urtxintxak, azeriak, hartzak...Bere inguruan mendi asko daude adibidez: Hiru Erregen Mahaia, Kartzela, Otsogorrigaina, Txamantxoia...120km ditu,Isaba ondoan dago.1000 – 2444 metroko altuerara dago. 2789 hektarea betetzen ditu.

ETXEAK

Erronkariko etxe guztiak harrizkoak dira. Erronkariko etxeak ez dira pisuzkoak, hiri batena bezalakoak, baizik eta familia banakako etxe handiak direla. Oso handiak dira, gehienak 4 logelak dituzte, eta denak balkoiak dituzte; batzuk oilotegiak dituzte ere. Erronkariko etxeek, oso teilatu puntadunak dituzte, hor elur asko erortzen delako neguetan eta honela irrista egiten laguntzen du.

Page 5: ERRONKARI IBAXA

NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA

Ibar honetako ekonomiaren oinarria den iharduera nagusienetakoa abeltzantza dugu, gaur egun lehengo garaietan bezala.Larre eta zelai asko daude beharrezkoa bait dira. Azken urtean ugaritzen doaz larra artifiziala aziendatarako belarra egiteko.

GASTRONOMIA

Artzaien ohizko janaria Ogi mamiak dira

Osagarriak:Ogia, urdaia, baratxuria, Nola egin:ardi gantza, Urdaia zati txikietan zatitu eta ardi gantza piska bat ura. bota. Ogia mamietan zatitu, baratxuria nahasi ogi

mamietan.Dena sartaginera bota eta gero urarekin nahasi.

Sutan lehortzen utzi,mugitzen diren bitartean eta....Jatera!!

MUSEOAKGayarreren etxe museoa

Julian Gayarre XIX. Mendeko opera abeslari famatua izan zen.Bere Etxe-Museoa Erronkari herrian dago, Gayarreren sortetxean.Dokumentuak, argazkiak, partiturak, agerraldietan erabilitako jantziak, eskutitzak..... ikusteko aukera izanen dugu.

Page 6: ERRONKARI IBAXA

Gaztaren museoa

Museo etnografiko txiki honetan gaztagintzaren prozesu osoa ikusten ahal da. Arbasoei eskainitako omenaldia da.

Tun-tun

Dantza eta ospakizun inportantea zen. Astearen bukaeran herria bilatzen zen.

Neskak eta mutilak dantzara ateratzen ziren. Haurrek ez zuten parte hartzen.

Dantzak iragana eta etorkizunakuztartzen ditu.

Page 7: ERRONKARI IBAXA

HIRU BEHIEN ZERGA

Jai honen jotorria Erronkari eta Baretouse Ibarretako biztanleen arteko gatazketan datza.Gogoratu, abereen baskalekuan ur-iturriak erabiltzeko kontuak daude tartean, baina hipotesi bat baino gehiago daude ohituretan jatorriaz. Hor, mendian, harri bat dago,San Martin Harria. Hain zuzen. Urtean behin, Uztailan, bi ibarretako zinegotzi batzuk eskuak jartzen dituzte harriaren gainen “PAX AVANT” esaten duten bitartean. Gero izugarrizko jaia egiten dute.

JANZKERA NESKEENA : Gona gorria, ertz batean lore batzuk bordatuak. Jaka urdina eta horia; bere azpian atorra txuri bat. Ilean motots batean edo txirikorda batean bilduta daramate. Bitxi-lepoko luze bat era janzten zuten.MUTILENA : Atorra txuria, gainean txaleko beltz bat. Lepoan gorbata txuria. Praka beltzak eta galtzerdi txuriak eramaten zituzten.

Page 8: ERRONKARI IBAXA

ALMADIAK

Erronkari Ibaxan zuhaitz enborrak beste leku batera eramateko, almadiak erabiltzen zituzten. Almadiak, enborrez egindako txalupa antzerakoak dira; egiñak zeudenean ibaiatik behera botatzen zituzten, horrela salduko zuten lekuetara eramaten zituzten.

Zangozaraino garraiatzeko egun bat behar zen eta Tuteraraino hiru egunetako bidaia. Zaragozaraino, berriz, aste bete. Bueltan oinez etortzen ziren.

Egun askoz etxetik kanpo egoten ziren almadiazainak, bitartean, haien emazteak, animalietaz eta landataz arduratzen zirelarik.

Gaur egun, Almadia Eguna ospatzen dute Erronkarin urtean behin.

Page 9: ERRONKARI IBAXA

Transhumantzia

Udan, eguraldi goxoa dagoen bitartean, artaldeak Erronkarin geratzen dira. Neguan, berriz, Erriberara jeramaten dituzte. Bidai honi “Transhumantzia” deritzo. Orain 1.000 urte inguru hasitakoa.Erronkaritik Erriberara 140km daude. Oinez joaten dira, lautadetatik. Artzi batzuek Aragoiko lurretaraino jarraitzen zuten. Oso lanbide gogorra da.

Page 10: ERRONKARI IBAXA

LEIENDAK

MAIRUAREN KONDAIRA:

Iruñeko erresumaren hasierako garai hartan musulmanak Nafarrora ailegatu eta Erronkariko ibaxan sartu ziren.Guda bat izan zen; Musulmanek garaipena izan zuten. Gizonezko asko zauritu eta hil egin zuten.Emakumeak, haserre bizian, plan bat egin zuten: Musulmanen kampamenduan sartu eta jateko eta edateko gauzekin atzipetu zituzten.

Horrela, Musulmanak limurturik, algaraka eta festaka ziren bitartean, herriko neska bat erregea zegoen tokira joan eta burua moztu zion.

Ez zeukanez non eraman, bere mantalan sartu zuen burua. Horregatik Erronkariko emakumeen jantziaren mantala gorria da, eta Ibaxa zein herrietako armarrietan mairu baten burua agertzen da.

“Abduramen, rey de Córdoba. 1588”

Page 11: ERRONKARI IBAXA

GAUR EGUNGO JARDUERAK:

Eski: Belagoan egin ahal dugu, oso jarduera dibertigarria da. Eskola gehienak Aste Zuria pasatzera joaten dira hara.

Mendi Bizikleta: 50 kilometroko pista dago, aldapaz josita. Zailtasun maila desberdinak daude, familia osoa joan ahal da.

Ehiza eta arrantza: Arrantza eta ehiza kirol eta jarduera bezala egiten dituzte Erronkariko biztanleak; turista bezala joaten bazara dembora pasa ona da.

Mendizaletasuna: ibilbide asko egin ditzazkezu. Adibidez:

Arlas. Nafarroako eta Frantziako mugan ibilbide laburra. Hasiera: San Martin Harritik, Izaba-Frantzia errepideko 26.kilometroan.Iraupena: 2ordu. Zailtasun maila:Erreza.

Hiru Erregen mahaia. Nafarroako mendirik garaiena da. Tontorretik ikusten den bista zoragarria daHasiera: Lintzako aterpetxea (Izaba - Frantzia eta Zuriza - Lintza errepidea)Iraupena: 6 ordu. Zailtasuna: Zaila.

2009/2010 IKASTURTEA