ERROMANTIZISMO galdetegia erantzunak

8
ERROMANTIZISMO GARAIA EUSKAL HERRIAN http://eu.wikipedia.org/wiki/erromantizismoa 1.- Zer da Erromantizismo garaian arrazoiaren gainetik gailenduko dena? Irudimena, subjektibotasuna eta sentimenduaren garrantzia arrazoiari gailenduko zaizkio Erromantizismo garaian. 2.- Zein gizarte mugimenduk ematen diote hasiera Erromantizismoari? Frantziako Iraultzak Europako iragan feudalaren amaiera. Burgesiaren gorakadak Industria Iraultzaren bidez liberalismoa garatuko du. Errepublikak ezarriko dira. Eliza eta Estatuaren arteko harremana aldatu egingo da. Justizia eta naturak aurreko garaietako tirania eta maltzurkeria ordezkatuko dute. 4.- Zeintzuk dira orokorrean Erromantizismoaren ezaugarriak? a.-Sentimenduen botere askatzailea, misio poetikoari zentzua ematen diona. b.- “Ni”a aldarrikatzen duen garaia, norbanakokoaren subjektibotasuna, identitate pertsonalaren balioa. c.-Literaturan aurreko ezaugarriek bi heroi mota osatuko dute c1.- Barnerakoia, sentimendu hutsaz egina dena, bere buruaren jabe, arduragabeko gizarte baten biktima dena (pertsonaia tragikoa) Werther (Goethe) c2.- Kanporakoia. Bere buruarengan konfiantza handia duena. Gizarte balioak erabat gorrotatzen dituena, atsekabetua, ezerk ase ez duena. (lord Byron-en Don Juan) d.-Naturarekiko ardura. Ikuspegi idilikoak ematen dira, ukiezinak, exotiko diren paisaiak eta tokiak maite dituzte. e.- Nostalgia, iraganak eragiten duen malenkonia, hilerriak, gau-giroak, eta abar fantasia areagotuko dute. http://eu.wikipedia.org/wiki/karlismoa 5.- Zer da karlismoa? (labur)

Transcript of ERROMANTIZISMO galdetegia erantzunak

Page 1: ERROMANTIZISMO galdetegia erantzunak

ERROMANTIZISMO GARAIA EUSKAL HERRIAN http://eu.wikipedia.org/wiki/erromantizismoa

1.- Zer da Erromantizismo garaian arrazoiaren gainetik gailenduko dena? Irudimena, subjektibotasuna eta sentimenduaren garrantzia arrazoiari gailenduko zaizkio Erromantizismo garaian.

2.- Zein gizarte mugimenduk ematen diote hasiera Erromantizismoari? Frantziako Iraultzak Europako iragan feudalaren amaiera. Burgesiaren gorakadak Industria Iraultzaren bidez liberalismoa garatuko du. Errepublikak ezarriko dira. Eliza eta Estatuaren arteko harremana aldatu egingo da. Justizia eta naturak aurreko garaietako tirania eta maltzurkeria ordezkatuko

dute.

4.- Zeintzuk dira orokorrean Erromantizismoaren ezaugarriak?a.-Sentimenduen botere askatzailea, misio poetikoari zentzua ematen diona.

b.- “Ni”a aldarrikatzen duen garaia, norbanakokoaren subjektibotasuna, identitate pertsonalaren balioa.

c.-Literaturan aurreko ezaugarriek bi heroi mota osatuko dute

c1.- Barnerakoia, sentimendu hutsaz egina dena, bere buruaren jabe, arduragabeko gizarte baten biktima dena (pertsonaia tragikoa) Werther (Goethe)

c2.- Kanporakoia. Bere buruarengan konfiantza handia duena. Gizarte balioak erabat gorrotatzen dituena, atsekabetua, ezerk ase ez duena. (lord Byron-en Don Juan)

d.-Naturarekiko ardura. Ikuspegi idilikoak ematen dira, ukiezinak, exotiko diren paisaiak eta tokiak maite dituzte.

e.- Nostalgia, iraganak eragiten duen malenkonia, hilerriak, gau-giroak, eta abar fantasia areagotuko dute.

http://eu.wikipedia.org/wiki/karlismoa

5.- Zer da karlismoa? (labur)Espainian XIX. mendean sortutako mugimendu politiko legitimista antiliberala da, espainiar tronuan Borbonen dinastiaren lerro alternatibo bat defendatzen zuena, Carlos Maria Isidorren aldekoa hasieran. Bere sorreran, Antzinako Erregimenera itzultzea aldarrikatzen zuen.

http://eu.wikipedia.org/wiki/Lehen_Gerra_karlista

6.-Zein urte bitartean izan zen Lehen Gerra Karlista?Lehen Gerra Karlista edo lehen karlistada 1833-1840 bitartean Espainian izandako gerra zibilari deritzo

Page 2: ERROMANTIZISMO galdetegia erantzunak

7.- Zerk eman zion Lehen Gerra Karlistari hasiera?

XVIII. mendearen hasieran, Felipe V.ak Lege Salikoa ezarri zuen, emakumeei espainiar koroa heredatzea galarazten ziena. Mende bat geroago, ordea, Fernando VII.a erregeak arazo bat zuen: ez zuen gizonezko semerik izan, bi alaba soilik, Isabel (gerora Isabel II.a izenez ezaguna izango zena) eta Luisa Fernanda. Fernandok Lege Salikoa atzera bota zuen bere alaba nagusia erregina izan zedin.

Honek erregearen anaia zen Karlos Maria Isidrori kalte egin zion, Lege Salikoaren arabera oinordeko izan behar baitzuen berak. 1833an Fernando hiltzean, Isabel erregina izendatu zuten; bere adin urria zela-eta, ordea, bere ama Maria Kristina izendatu zuten erregina erregente

Espainiako egoera politikoa XIX. mendearen erdialdean nahasia zen. Fernando errege absolutu bat izan zen arren, bere bizitzaren azken aldera liberalei zenbait kontzesio egin zizkien. Bere alaba Isabelek erreformetan aurrera jarraituko zuelakoan, absolutismoaren jarraitzaileak Karlos Maria Isidroren aldera jo zuten.

http://eu.wikipedia.org/wiki/Tomas_Zumalakarregi

8.- Nor zen Tomas Zumalakarregi? Laburtu gorabehera garrantzitsuenak.Tomas Zumalakarregi Imaz (Ormaiztegi, 1788ko abenduaren 29a - Zegama, 1835eko ekainaren 24a) militar gipuzkoarra zen, Lehen Gerra Karlistan jeneral garrantzitsua izatera iritsi zena. Osaba Tomas ezizenaz ere ezaguna izan zen.

Idiazabalgo eskribaua zuen aita, eskribau-ikasketak egin zituen horregatik.

Iruñean. Napoleonen inbasioan, Artzaiaren ondoan borrokatu zuen haren kontra(1812);

San Martzial gudan parte hartzeagatik kondekoratu zuten. 1820an, kapitain gradua zuela, agintetik kendu zuten kontserbadoreen aldekoa

izateagatik. San Luisen ehun mila semeak Europatik bidali zituztenean liberalekin

bukatzeko, haien alde egin zuen, Lleidako setioan adibidez (1823) Errealisten batailoiaren arduradunetakoa izan zen, liberalei aurre egiteko,

19832an Ferrolgo gobernadore militar izendatu zuten arte. Fernando VII.aren azken urteak agintetik baztertu zuten arren, Karlosen

aldekoak matxinatu zirenean, buruzagi bihurtu zuten. Antolakuntzarako dohain handia erakutsi zuen, zatikaturik eta han-hemenka

zeuden gerrillariak batzeko gaitasuna erakutsi zuelako. Eliot ituna sinatu arte, oso gerra odoltsu hartan irabazi handiak egin ondoren,

liberalak hiri handietan gordeta zeudela, karlistek setiaturik, belaunean zauritu zuten; handik gutxira hil egin zen.

Page 3: ERROMANTIZISMO galdetegia erantzunak

http://eu.wikipedia.org/wiki/Hirugarren_Gerra_Karlista

9.- Noiz hasi zen Bigarren Gerra Karlista Euskal Herrian ( Hirugarrena Espainian)? Noiz bukatu zen? Zeintzuk ziren karlisten printzipioak ? Noiz abolitu ziren betiko Foruak? Noren eskutik?

Hirugarren Gerra Karlista 1872ko apirilean hasi zen, Karlos VII.ak Espainiako koroa eskuratzeko zuen eskubidea aldarrikatu zuenean. Euskal Herrian, partida karlistek Serrano jeneralak zuzendutako armada errepublikarrari aurre egin behar izan zioten.

Amaiera, 1876, otsailean, Lizarra erori ondoren, eta Karlos VII.ak Frantziara ihes egin ondoren.

Jainkoa, Aberria, Foruak eta Erregea printzipioetan oinarrituta, karlistak parlamentuan erasotzetik eraso militarrak burutzera igaro ziren,

Karlos Maria Isidro infantearen biloba, Karlos VII.a, errege izango

zuen erregimen monarkikoa berrezar- -tzeko asmoz. Karlistek gerra galdu ondoren, Antonio Canovas del Castilloren gobernuak Foruak

ofizialki abolitu zituen 1876an, eta Euskal Herriko historian etapa berri bati eman zitzaion hasiera.

http://eu.wikipedia.org/wiki/Euskal_Foruak

10.- Labur esan zer diren Foruak eta zertan oinarritzen diren

Foruak bi esanahi nagusi ditu, elkar oposatuak daudenak:

Foruak herri baten ohiturak dira, idatziz jasoak eta legearen indarraren bitartez aplikatuak.

Foruak autoritate batek (errege edota jauntxo batek) emandako ematea da.

Beraz, lehenengoa eskubide bat da eta bigarrena, berriz, pribilegio bat.

Antzinako ohiturak jasotzen zituzten legeak ziren eta Euskal Herria osoan agintzen zuten. Beraz, ez dira pribilegio bat, baizik eta eskubide bat.

Euskal Foruen berezko ezaugarria herriak bere erlazio sozial eta politikoak bizi izateko era da. Ez dira diktatutako legeak, herriak sortu baititu bere eguneroko bizitzaz. Beraz, ezin dira foruak herriaren bizitzatik banatu, izan ere bere ohiturak eta bizitza bizitzeko moduak direlako.

11.- Zer ekarri zuen derrigorrean Foruak abolitzeak?Derrigorrezko soldadutza eta Estatuko Ogasunari zergak ordaintzeko agindua ezarri zituen. Hala ere, foruak abolitzean, esparru juridiko, ekonomiko eta administratibo berria ezarri zen: Kontzertu Ekonomikoa (1878ko otsailaren 28an arautu zena).

http://eu.wikipedia.org/wiki/Anton_Abbadia

Page 4: ERROMANTIZISMO galdetegia erantzunak

12.-Bildu hemen Anton Abbadiaren biografiaren daturik inportanteenak?

A. Abbadia Anton Abbadia Urrustoi (Dublin,

1810eko urtarrilaren 3a - Paris, 1897ko martxoaren 19a) geografo, astronomo eta euskal kulturaren eragilea izan zen.

Zientzia gizona, bidaiaria eta hamalau hizkuntza ezagutzen zituen

1835an Anaiarekin Etiopiara joan lan geodesikoak egiteko. 12 urtean egon zen han

Lore Jokoen antolatzailea. Urruñan lehenengo. Euskal Herrira gero zabaldu zirenak, eta XX. mendearen hasiera arte iraungo dutenak.

13.- Luis Luciano Bonaparte eta Agosti Xaho kolaboratzaile eta lagun izango ditu, Zertan? Esan nortzuk diren eta zer ikusi dute euskaltzaletasunarekin?

Luis Luciano Bonaparte Agosti Xaho Luis Luciano Bonapartek Londresen ezagutu zuen Abbadia, eta hark euskararen

inguruko zenbait lan egitea eskatuko dio. Euskalkien sailkapen zientifikoa egiten lehena izan zen: Carte des sept provinces

basques, 1863an. Euskal Herrira bost aldiz etorri zen, 1856tik 1869ra. Lan-metodo moduan, berriemaile horiei Bibliako pasarte ezagunak toki jakin

bateko euskaraz jartzeko eskatzen zien. Laguntzaileak:Jean Duvoisin, Jose Antonio Uriarte, Klaudio Otegi, Mariano Mendigatxa, Emanuel Intxauspe eta beste batzuk.

Agosti Xaho euskal kazetari, idazle, legegizon, hizkuntzalari eta politikaria izan zen Bere pentsamoldea, ezkerreko euskal nazionalismo baten lehen aurrekaritzat

hartzen da. Erromantiko sutsua zen. Euskaldunen jatorriaren eta historiaren inguruko hainbat kontakizunen asmatzaile izan zen, hala nola "Aitorren elezaharra".

1835ean, Hego Euskal Herria Lehen Gerra Karlistan sartua zela, Nafarroa Garaira bidaiatu zuen, eta handik bildutako esperientzietatik Voyage en Navarre pendant l'insurrection des basques ("Nafarroara bidaia euskaldunen matxinadaren garaian") idatzi zuen.

Dagoeneko Baionan bizi zela, L'Ariel (1844) eta Uskal-Herriko Gaseta (1848) aldizkariak sortu eta politikari lanetan aritu zen Alderdi Errepublikanoan.

Page 5: ERROMANTIZISMO galdetegia erantzunak

Abbadiarekin batera euskal gramatika bat atera zuen, haren diru babesari esker.

http://eu.wikipedia.org/wiki/Lore_Jokoak

14.-Zer ziren Euskal Lore Jokoak?Non antolatu ziren hasieran?Nork antolatuta?

Floralia edo Lore Jokoak (latinez Ludi Florensei) Antzinako Erroman sortuak izan ziren, apirilak 28tik maiatzak 3ra arte ospatzen zirenak. Flora jainkosari eskainiak ziren. K. a. 173tik aurrera urtero ospatzen ziren jaiak. Joko hauek, beste joko erromatar batzuk bezala, jatorri erlijiosoa zuten.

Gaur egun, Lore Jokoak toki askotan egiten dira; hizkuntza baten bultzatzaile eta hedatzaile diren literatura lehiaketak dira, non hitz lauz edo hitz neurtuz idatzitako literatura lanak saritzen diren.

Euskal Herrian ere, garai batean, XIX. mendean eta XX. mendearen hasiera artean ospatu ziren. Antoine Abbadia izan zen Euskal Herrian Joko hauek sortu zituena, 1851n. Ematen ziren sariak, lorea, ontzako urrea eta makila ziren. Lehen aldiz, Lapurdiko Urruña herrian ospatu ziren.

Euskal Lore Jokoak XIX. mendean antolatutako kultura jardunaldiak izan ziren, musika, dantza eta batik bat poesia barne hartzen zituztenak. "Euskal Pizkundea" deitutako garaiaren barruan burutu zituzten, Erromantizismoan bultzatutako beste antzeko prozesuei jarraituz. Hauen artean, Kataluniako "Renaixença" nabarmentzekoa da, urte batzuk lehenago udaberri guztietan abiatutakoa.

15.- 1901ean non antolatu ziren Lore Jokoak? Nork eman zuen hitzaldi ezaguna? Zer zioen?

Bilbon (Bizkaia) antolatutako Lore Jokoetan, 1901ean, Miguel de Unamunok hitzaldi ezaguna eman zuen Arriaga Antzokian, non euskararen hileta duinaren alde egin baitzuen: "El vascuence no puede acomodarse a la vida moderna (...) Bilbao hablando vascuence es un contrasentido (...) El vascuence se extingue (...) Enterrémosle santamente". Hitzaldiak eztabaida eta haserrea piztu zuen orduko inguru euskaltzale eta nazionalistan, tartean Resurreccion Maria Azkue, Evaristo Bustintza "Kirikiño" eta Sabino Arana zeudela.

Ondorengo urteetan segitu zuten Jokoak antolatzen, 1906an Mungian eta 1908an Eibarren.

BEGIRATU ONDOKO ORRIALDEAN IKUSTEKO NORTZUK AURKEZTU ZITUZTEN LORE JOKOETARAKO POESIAK. Orrialde horretan agertzen zaizkizue laster literaturan ikusiko ditugun Elizanburu, Etxahun, Arrese-Beitia, beste batzuen artean.http://www.susa-literatura.com/emailuak/abbadia/