Errebote 08

12
errebote 2014 iraila | 08. alea SEGURAKO UDAL ALDIZKARIA Errebote Gazteak eta Gaztematika Herria eraberritzen, berrantolatzen eta itxuraldatzen!

description

 

Transcript of Errebote 08

Page 1: Errebote 08

errebote2014 iraila | 08. aleaSEGURAKO UDAL ALDIZKARIA

ErreboteGazteak eta Gaztematika

Herria eraberritzen, berrantolatzen eta itxuraldatzen!

Page 2: Errebote 08

errebote 0822014ko iraila

Euskarari eskainitako txokoaUEMA

Irailaren 20an Zestoan ospatu zen UEMAren batzar orokorra. Bertan landu ziren gaien artean Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak udaletan sartu duen errekerimenduari eman behar diogun erantzunarena izan zen. UEMAko kide garen herriek modu bateratuan erantzungo dugu, gure jarrera garbi azalduz: Euskaraz funtziona-tzeko erabakia hartua dugu eta legeak baimentzen digun artean hala komunikatuko gara gainerako administra-zioekin. Horrez gain, UEMAren barne kokatzen diren udaletako ordezkariek prentsa agerraldietan izan beharreko hizkuntza irizpideak eztabaidatu eta zehaztu ziren; prentsan ere euskarari lehentasuna eta hauspoa ematea da helburua.

Administrazioa ere ikastenUdal langile eta politikariak ere gure euskara gaitasuna hobetzeko 12 orduko ikastaro bat burutzen ari gara.

UEMAko teknikari batek zuzenduta teoria eta praktika uztartzen ditugu bi atal nagusi lantzen ditugularik: ohiko hizkuntza akatsak eta agiri ereduak. Ikasteak ez dauka etenik!

ANIMATU ETA IKASI EUSKARA UDAL IKASTAROAN!

¡ANIMATE A APRENDER EUSKERA EN LOS CURSOS QUE EL PUEBLO TE OFRECE!

AgurraKurtso berriari hasiera ematera dator Errebote 08. Azken hilabeteetako errepaso bat egin eta urtea bukatze-

rako ditugun asmoen berri eman nahi dizuegu jarraian.

Aldizkari honek gure inguruan gertatzen denaren berri jakiteko aukera ematen dizu. Baina ez da bide baka-rra, www.seguragoierri.net web orrialdean ere albiste eta oharrak zintzilikatzen ditugu uneoro, baita twitter eta facebooken ere. Gainera, astero zabaltzen dugun boletinean harpidetzeko aukera ere baduzu, horrela, ostiralero albisteak eta agendako ekintzak jasoko dituzu zure emailean.

Kurtso berria hasi da. Goazen lanera!

EUSKARA IKASTEKO laguntzak eta aukerak Irailaren lehen astean etxeetan

jasotako eskaintzen artean euska-ra ikasteko aukera luzatzen zitzai-zuen herritar guztiei. Ez galdu au-kera hau! Eman izena udaletxean eta matrikulatu zaitez!

Page 3: Errebote 08

3Lanpostuak sortzen

Bizi dugun egoera ekonomiko honi aurre egiteko

lanpostuak sortzeko apustua egina dugu udaletik

6 LANPOSTU BERRI sortu ditugu 2014an! Hau oinarri hartuta, brigadan lan egiteko herri-

tar bat hartu genuen Gipuzkoako Foru Aldundia-ren laguntzari esker; Egoitz Juantorena 5 hilabetez egon da gurekin lanean. Kaleko garbiketa, belar moz-keta eta konponketak egiten ibili da denbora honetan. Lan bikaina!

Turismoaren berpizte orekatua zen herri progra-man aurkeztu genuen erronketako bat. Bide horretan pausoak ematen hasi gara eta Ardixarra turismo bulegoa kudeatzeko bi herritarren aldeko apus-tua egin dugu; ekainetik Izarra Urdalleta eta Jone Beldarrain proiektuan buru belarri dabiltza lanean. Helburuen artean herriko zerbitzuen elkarlana lortzea dago. Ardixarrak eskaintzen duen zerbitzua integra-lagoa izateko, datorren bisitari horri zerbitzu global bat emateko, herriko zerbitzuen sarea sendoa izango dela bermatu behar da. Hau lantzeko lehen pausuak aurten emango ditugu, baina etengabeko lana izango da etorkizunean.

Hala ere, kanpotarrei ez ezik herritarrentzako txo-koa izan nahi du Ardixarrak. Herriko artisau eta sor-tzaileentzat erakusleihoa, herriaren nortasun eta izae-ra lau haizetara zabaltzeko atea.

2014an markatu genuen erronketako bat Gazte-lekua martxan jartzearena zen. Hezitzaile bat kon-tratatu dugu ikasturte honetarako; Edurne Lujan-bio izango da Gaztelekuko arduraduna. 12-17 urte bitarteko gazteekin batera asteburuetako aisialdia dinamizatzeaz arduratuko da. Urte askoan egin den eskaerari erantzutera dator zerbitzu hau; gazteak el-kartu, ondo pasatu eta seguru sentitzeko gune bat falta zen Seguran, eta lortu dugu! Gipuzkoako Foru Aldundiak martxan duen Gaztematika proiektuan inte-gratutako egitasmoa da hau. Helburuak gazteen par-taidetza, autonomia, kritikotasuna eta zeharkako gaiak (euskara, parekidetasuna…) lantzea dira. Hau guztia Segurako udala eta GFAren elkarlanari esker berma-tzen dugu. Gaztelekuaren aurkezpena irailaren 18an egin zen. Parte hartuko duten gazte zein gurasoei proiektuaren berri eman zitzaien eta zalantzak argitze-ko aukera izan zuten. Norbaitek interesa izango balu idatzi [email protected] helbidera edo deitu 639 144 972 (Edurne) telefonora. Animatu!

Hilerrian konponketak egitearen konpromisoa ere hasieratik hartua dugu. Hainbat hobekuntza egin ditugu baina badago zer hobetua oraindik. Inguratzen duen pareta, irisgarritasuna… nahitaez egin beharrekoak dira. LANBIDEK ematen digun diru laguntza bati esker pertsona bat kontratatuko dugu datozen egunetan igeltseritza lanei ekiteko. 5 hilabeteko iraupena izan-go du kontratu honek eta hilerria inguratzen duen pare-tarekin hasiko da, oso egoera txarrean baitago.

Hala ere, proiektu handixeago baten barruan ko-katuko dira lan hauek. Hilerriko leku falta eta irisga-rritasun eza konpontzeko bidean herriko udal arki-tektoari proiektu bat egiteko eskatu genion. Urrian egingo dugun herri batzar batean aurkeztu nahi di-zuegu egitasmo hau, 50.000€ko laguntza baitaukagu hau gauzatzeko. Luzatuko dizuegu deialdia.

Gipuzkoako Foru Aldundiak esperientzia pilotu bat jarri nahi du martxan. Zeharkako gaiak lantze-ko (euskera, aniztasuna, parekidetasuna, parte har-tzea…) pertsona baten kontrataziorako diru la-guntza emango digu Asteasu eta Segurako udaloi. Gisa honetako herriok giza baliabide edo pertsonal falta izaten dugu proiektuak gauzatzerako garaian. Esperientzi hau ondo irteten bada Gipuzkoako beste herri batzuetara zabaldu nahi dute laguntza mota hau. Urte baterako kontratazioa egingo zaio pertsona honi eta aukeraketa egiten ari gara.

Honekin guztiarekin herria herritarrekin eraikitze-ko pausuak eman nahi ditugu eta herrian bizi dugun egoerari bultzadatxo bat eman nahi diogu. Aukera berriak sortzen badira jakinaraziko zaizue ohiko bi-deetatik.

Hilerria

Page 4: Errebote 08

errebote 0842014ko iraila

ARGITERIAN EGINDAKO HOBEKUNTZAK

Dakizuen bezala EVE eta GFAri esker herriko argi-teria efizienteagoa daukagu orain Segurako kaleetan. Ilun zeuden txokoak argiztatuta daude eta gehiegizko argia zegoen tokian aldaketak egin ditugu. LED mo-tako argia daukagu kasko inguruko auzoetan. Kasko barruan, berriz, sodioa jarri dugu, herriak bere kutsua mantendu dezan. Aldaketa hauekin gaueko segurta-sunean asko irabazi dugu, puntu beltzak asko gutxitu dira. Behar dugun argi kantitatea daukagu orain eta ordainduko duguna horren araberakoa da, hau da, hileko gastua murriztu egingo da, udaleko oinarrizko gastuetan jaitsiera nabarmena izango delarik. Datu zehatzak kalkulatzen ari gara eta esku artean izanda-koan jakinaraziko ditugu.

azken hilabeteak laburtuz

GEBARA TEILATUA KONPONDU DA

Goiko zati txikia-ren teilatua konpondu da. Fundazioaren ja-betzakoa den zatia da hau eta etorkizunean erabilpen ezberdine-tarako aukera ematen du. Teilatuaz gain fa-txadan itxita zeuden leihoak ireki dira eta Kale Nagusira ematen duen atea indartu da.

GALDEKETA HERRIAN Errebote eraikinari buruzko galdeketa egin ge-

nuen maiatzaren 18an. Galdera honakoa izan zen: zer egingo zenuke errebote eraikinarekin? Bota ala txukundu.

Galdeketa aurretik bi bilera, euskaraz eta gaz-telaniaz, eta datu bilketak (sektorekako galdeketak, espazio ezberdinetako iritzi bilketa) egin genituen. Aurre lanketari esker parte hartzea oso ona izan zen: 519 segurarrek hartu zuten parte bozketa egunean, horietatik 480 pertsonak botatzea bozkatu zuten, 36k txukuntzea eta 3k txuri bozkatu zuten.

Eusko Jaurlaritzarekin aurrez aurre izan genuen bi-leran ez ziguten oztoporik jarri hasiera batean. Segu-rarron eskaera luzatu diegu, orain idatzizko erantzuna-ren zain gaude. Hilabete batzuen buruan erantzungo dutela aurreikusten dugu.

ARTXIBOA TXUKUNDU DUGU

Azken hilabeteetan artxibo administratiboa txu-kuntzen aritu dira Consuelo Urteaga eta Cristina Hernandez. 2000tik 2014ra bitarteko dokumen-tuak ordenatu ditu Consuelok. Lehen ere udalean lan egina da bera, partzoneriko artxiboa antolatzen hain zuzen ere. Arrazoi horregatik jo genuen bera-rengana. Irailaren 15ean bukatu zuen lana eta Eus-ko Jaurlaritzatik diru laguntza jasoko dugu.

Goiko zati txikia-

Herritarren eskaera

Page 5: Errebote 08

5azken hilabeteak laburtuz

HERRI ESKOLAKO OBRAK Eskolaren handitze lanak amaitutzat eman zituzten

Hezkuntza sailetik, baina gure ustez oraindik badago zer hobetua. Eusko Jaurlaritzarekin harremanetan gaude, badakite zein diren gure eskariak. Oraindik ere erantzunaren zain jarraitzen dugu.

Sukaldeko lanak hasi dituzte abuztuan. Oraindik amaitu gabe daude eta ikasturtea martxan dago. Gaiaren jarraipena egiten ari gara eta parte hartzen dugu, ahal dugun punturaino, eskumena ez baita gurea. Lanak irailean amaituko dituztela esan digute eta bitartean jangela zerbitzua katering bidez egiteko bideak jarriko dituztela esan dute.

HERRIAN EGIN DIREN KONPONKETAK

Herrian hainbat toki daude hobetu beharrekoak eta ari gara poliki-poliki aldatzen: Akelarre inguruko baldosak aldatu dira, frontoiko pareta margotu da (2-3), osasun etxeko komunak berritu dira (1), fron-toi eta Etxezuri lotzen dituen espaloia konpondu da (4-5), liburutegia margotu da… 1

Herrian hainbat toki daude hobetu beharrekoak

Herritarren eskaera

2

4

3

5

Page 6: Errebote 08

errebote 0862014ko iraila

azken hilabeteak laburtuz

HONDAKINEN BILKETA DATUAKGrafikoan 2014ko hondakinen bilketaren ebo-

luzioa ikus daiteke. Datuen taulan, berriz, garbi ikus-ten da sortzen ditugun kiloetan izan den beheraka-da. Urtarrilean 36.406kg hondakin sortu genituen Seguran. Uztailean, berriz, 30.245kg. Argi dago geroz eta hondakin gutxiago sortzen ari garela Se-guran, hilabetez hilabete jaitsiera nabarmena da. Horixe da helburua: hondakin gutxiago sortu, berre-rabili eta birziklatu! Zero zabor norabidean aurrera goaz. Zorionak Segura!!

Zorionak Segura!

BERDINTASUN PLANAREN EGOERA

Segurako emakume eta gizonen arteko diagnostikoa egin ondoren Segurako I. ber-dintasun plana osatzear da. Segurak parekide-tasunerantz pausuak eman ditzan datozen 5 urteetarako ekintza plana osatu da. Horretara-ko Segurako norbanako zein elkarteek ekintza edo jarrera baten bidezko konpromisoa hartu dute. Ildo beretik, Udaleko langile eta politi-koek arloz arlo aztertu eta ekintza ugariz osatu-tako plangintza egin du bost urte hauetarako. Hasieratik argi izan zen Seguran egingarriak izango ziren ekintzez osaturiko plan bat egingo zela eta guzti hau kronograma batean kokatu da. Plan proposamen hau Emakundera bidali da beraien ekarpenak jasotzeko, diruz lagundu baitute.

Egiten dituzten ekarpenekin azken zirribo-rroa osatu eta aurkezpena egingo zaizue, az-ken ekarpenen bat gehitu nahi badiozue.

Segura parekide baterantz!

urtarrila otsaila martxoa apirila maiatza ekaina uztaila abuztua guztira

Birziklatzera (kg) 27.526 (%76) 18.739 (%70) 19.390 (%68) 22.804 (%70) 23.915 (%76) 22.155 (%67) 22.185 (%73) 18.241 (%73) 174.955

Zabortegira (kg) 8.880 (%24) 7.880 (%30) 9.240 (%32) 9.680 (%30) 7.620 (%24) 10.800 (%33) 8.060 (%27) 6.580 (%27) 68.740

GUZTIRA (%100) 36.406 26.619 28. 630 32.484 31.535 32.955 30.245 24.821 243.695

Uztailean parte hartu duten gazte batzuk

Gaztelekua12-17 urte bitarteko 20 gaztek Gaztelekua

ezagutzen hasteko aukera izan dute pasa den uz-tailean. Ikasturte berrirako beraientzat leku goxo bat prestatzen aritu dira gazte hauek hezitzaile batekin. Paretak margotu, jolasak prestatu… Irailerako ere badute lana, baina gogotsu daude, asteburuetan ekintza ugari egiteko aukera eman-go baitie espazio honek.

12-17 urte bitarteko 20 gaztek Gaztelekua

Herritarren eskaera

Page 7: Errebote 08

7Udako datuak

IgerilekuaDenboraldi honetan 206 bono egin dira guztira.

Erabiltzaileak gehiengo handi batean segurarrak izan dira, baita Goierrikoak ere (Zerain, Mutilo, Idiazabal, Or-dizia, Legazpi, Urretxu…. ) Urrutiagokoak ere etorri dira, hala nola Bilbo, Arrasate, Alicante, Tolosa, Inglaterra, Astigarraga, Markiña, Katalunia, Altzo, Amasa, Irlanda, Antzuola eta Usurbilgo jendea inguratu da.

Turismo bulegoaUztail eta abuztuan egunero egon da irekita turismo

bulegoa, goiz eta arratsaldez. Bisita gidatuak egin dira, bai talde eta baita norbanakoekin ere.

Datu batzuk aipatuko dizkizuegu:

Ekainaren 20tik irailaren 7ra, guztira 1006 per-tsona sartu dira Ardixarran. Bisitarien jatorria azaltzen da grafiko hauetan:

Japoniarrak, chiletarrak, estatu batuarrak, Guatema-lakoak, mexikarrak, kanadarrak eta Singapurgoak ere etorri dira Segurara.

Gehien gustatzen dena Ardixarra Etxea bera eta eliza dira. Eta liluratzen dituena herriaren estruktura eta xarma dira. XVII. mende bukaeratik hona hain ondo man-tendu izana azpimarratzen dute.

Uda honetan bulegotik igaro direnen ahotik behin eta berriz entzun da, eta bisita liburuan ere idatzi dute, herri zoragarria dugula eta etxekoei edo lagunei dudarik gabe gomendatuko diela hemendik igarotzeko; gisa honetako herri gutxi daudela eta ezagutu beharreko tokia dela Se-gura. Altxor bat dugu bizitoki moduan, dudarik gabe.

Datozen hilabeteetan lagun edo familiartekoekin Ardixarra edo herria bisitatu nahi duenak ostiraletan 17:30etik 19:30era eta larunbat eta igandetan 11:30-13:30/16:30-19:30 du aukera. Astean zehar bisita gidatuak hitzartu daitezke taldeentzat 943 80 17 49 telefono zenbakian edo [email protected] hel-bide elektronikoan.

Ardixarrako dendan oparitzeko hainbat gauza eros daitezke: Segurako tarta, Segurako tazak… gerturatu!

Udalaren diru kontuak labur-labur eta modu glo-balean aipatzen dira jarraian taula honen bidez:

SARRERAK GASTUAK

Bonoak eta eguneko sarrerak 10.000 € Ura 5.000 €

Sorosleaak 8.000 €

PH eta KLORO erosketak 6.000 €

GUZTIRA 10.000 € GUZTIRA 30.000 €

Gehitu beharreko beste kontzeptu batzuk: Langileen lan orduak (zelaia txukundu, hesiak jarri, igerilekua garbitu, txabolaren mantenimendua egin…) Uraren azterketak, Argindarra…

Page 8: Errebote 08

errebote 0882014ko iraila

Datozen hilabeteetan zer?

Eskolako sukaldea amaitu. Txikienentzat parkeaIrailean zehar amaitzekoak dira herri eskolako

sukalde berria. Hezkuntzak abuztuan hasitako obrek hilabete amaiera arte iraungo dute, egin beharreko aldaketak handiak baitira. Sukaldeko antolaketa alda-tu da, sukalde-tresna berriak jarri dituzte, sukalderako sarrera irisgarri egin dute eta gas instalakuntza egin dute. Horretaz guztiaz gain eskolako txikienentzat par-kea jartzeko eremua prestatu dugu. Eusko Jaurlaritzak jokoak jarri behar ditu baina oraindik ez dira iritsi. Hau ere irailean egitekoak direla hitz eman digute horni-kuntza departamendutik.

Futbol zelaiko lanakGFAko kirol sailak futbol zelaian konponketak

egiteko diru laguntza onartu digu. Gastuen %50a lagunduko dute. Bertako lehentasunak zeintzuk diren aztertzen ari gara futbol taldeko arduradunekin eta lanean hasiko gara datozen egunetan.

ITTEN hitzarmena sinatuGipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta lu-

rralde antolaketako sailak “ITTEN Herritarrekin lan egiten” sozietate publiko bat du. Bere xedea udal ezberdinei arlo tekniko, juridiko, finantzario eta kudea-ketan asistentzia eta laguntza zerbitzuak eskaintzea da. Horretarako lankidetza hitzarmen bat sinatu nahi dugu, harreman hau finkatuta gera dadin.

Postariaren leku aldaketaBeheko eskoletan prestatu dugun Correos gelari

azken ukituak ematen ari gara. Errebote eraikinean dauden postontziak bertan kokatzea falta da, datozen egunetan egingo dugu. Hitzarmena sinatu ondoren erabiltzaileek giltza berria jasoko duzue etxean, al-daketa eguna eta zehaztapen guztiak azaltzen diren eskutitz batekin batera.

Gainerako herritarrei ere jakinaraziko zaizue alda-keta noiz eta zein tokitara emango den.

Postaria lekuz aldatuta lan baldintza hobeak eskaini nahi dizkiogu bertan dagoen postariari. Argitasuna, airez-tapena, kokapena, irisgarritasuna… hobea izango ditu.

Elkarteekin aurrekontuak landuko ditugu2015eko aurrekontuak lantzeko elkarteekin bil-

duko gara aurten. Garrantzitsua ikusten dugu udalak ematen dituen diru laguntzak orekatuagoak egitea. Gaur egun ematen diren laguntzak urte askotan inertziaz eman izan direnak dira, hau da, ez dute irizpide konkreturik jarraitzen. Horregatik, guztien artean landu eta erabakiko ditugu laguntzak nola banatu. Azaroan egingo ditugun bi saiotan zehaztu nahiko genuke hau guztia. Ezinbestekoa da elkarte eta eragileek parte hartzea, onuraduna eta interes berezia dutenak baitira. Aurrerago emango zaizue honen berri.

Zero Zabor asteaIrailaren 29tik urriaren 3ra Zero Zabor astea

antolatu dugu. Norabide horretan hainbat hitzaldi antolatu ditugu. Atez atekoaren inguruan ere aritu-ko gara; 2013ko udaberriko parte hartze prozesuan, atez atekoa nolakoa izango zen erabakitzen aritu gine-nean, urte betera gainbegirada bat emango genuela hitz eman genuen eta horregatik urriaren 24an 3 bileratara etortzeko aukera luzatu genizuen. Sasie-tako Iñaki Erauskin gerenteak urte honetako datuak eman zizkigun, balorazioa egin genuen eta hemendik aurrerakoaz hitz egiteko aukera izan genuen, manko-munitateak landutako proposamen batean oinarrituta. Interesa duenak jarri udaletxearekin harremanetan eta emango dizkiogu beharrezko diren azalpenak.

Osasun etxean pintaketakGure asmoa osasun etxean hobe-

kuntzak egiten jarraitzea da. Komunak berritu ditugu eta hurrengo pausua itxa-ron gela, medikuaren kontsulta eta eri-zainarena pintatzea da. Baita kanponko fatxada ere. Aurrekontuak eskatuko ditugu.

aztertzen ari gara futbol taldeko arduradunekin eta

Herritarren eskaera

Herritarren eskaera

Postetxe berria

Page 9: Errebote 08

9Datozen hilabeteetan zer?

Kaleko konponketekin jarraitu behar da Herrian badaude oraindik konpondu beharreko

hainbat gune, goiko irudietan ikus daitekeen bezala.

1. sektoreari begiraUggasa (Urola Garaiko Garapen Agentzia) eta

Goimenen (Goierriko landa garapen elkartea) eskutik, Aizkorpe bailarako eta Urola Garaiko 1. sektorearen azterketa egingo da hurrengo hilabeteetan. Gure herrietan gaur egun dugun egoeraren diagnostikoa egingo da. Herriz herri eta baserriz baserri pertsona bat ibiliko da informazioa biltzen. Ustiapenei edo pro-duktuei buruzko azterketa egitea da helburua, datu kuantitatiboez gain kualitatiboak ere lortuz, ahal den neurrian. Eman beharreko pausoak zein norabidetan joan behar duten jakiteko oinarrizkoa da lan hau, bai administrazio eta baita sektorearentzat ere.

Egoitza sarreran piboteakEgoitzara ematen duen kalean, ko-

txeen aparkamenduak arazo bihurtu dira anbulantzia erabiltzaileentzat. Kalea es-tua da eta bi aldeetan egoten diren kotxeek ez dute maniobratzeko lekurik uzten. Horregatik, eta egoitzaren eskariz, alde batean piboteak jarriko dira, arazo honi irtenbidea eman nahian.

Ttipi Ttapa helduenekinSegurako Udala zahartze aktibo eta osasunga-

rriaren Akzio-Planean parte hartzen ari da. Plan ho-rretan pertsona helduetan aktibitate fisikoa sustatu eta jendartean egonez gure emozioen kudeaketa eta jendartean sentitzeak dakartzan onura emozionalak lantzea du helburu.

Horrela, Ttipi Ttapa Ibilbide Osasungarriak izene-ko proiektua abian jarri da.

Proiektu hau 65 urtetik gorako pertsonei zuzendu-ta dago, batez ere sedentarioei eta bakarrik daudenei gomendatua. Denon artean kalera atera eta bakoitza-ren gaitasun edo nahien arabera ibilalditxo bat egin nahi genuke taldean. Uda hasieran lehen bilera egin genuen Atseden elkartearekin elkarlanean, ekintza honen onurez eta beste hainbat kezkez hitz egiteko.

Ekimen hau martxan jartzearekin batera paseo-rako ibilbideak egokitu beharra ere ikusten dugu, kaleko hainbat puntu seguruago egiteko, hala nola, Belenpeko lurzorua eta Zurbano etxe aurreko espa-loia. Diru laguntza eskatuko diogu Eusko Jaurlaritzako osasun sailari.

Zerbitzua osatze aldera, helduenentzako ariketa fisikoa egiteko gune bat atontzea da udalaren nahia.

Datozen hilabeteetan izango duzue honen guztia-ren berri. Bitartean oinetakoak prestatzen hasi!

Zurbano etxe aurreko espaloia Belenpea Gernika kalea

Herritarren eskaera

Page 10: Errebote 08

errebote 08102014ko iraila

albiste motxak

Goi Tentsioko lineaIrailaren 26an Segurako plazan ospatuko da Goi

Tentsioko linearen aurkako plataformak deitutako asanblea. Interesa duen orok parte hartu dezake. Arratsaldeko 6etan emango zaio hasiera. Gaiaren kokapena eta egungo egoera azalduko da bertan. Urriaren 18an mobilizazioak espero dira. Adi beraz.

Argazki lehiaketa gogorarazi

Urriaren 10erako aurkeztu behar dira aurtengo argazkiak. Oinarriak web orrialdean zintzilikatuta di-tuzue, baita udaletxean ere. Badakizue gaia zein den, SEGURAKO LEKU EZKUTUAK. Astindu irudimena eta parte hartu!

Batzordeak martxanKurtso berriarekin batera gonbidapena luzatu

nahi dizuegu batzordeetan parte hartzera. Udaleko gaiak lantzen dira bertan. Esku artean ditugun gaien berri jakin eta bakoitzaren iritzia emateko gune apro-posak dira. Batzorde hauen deialdiak web orrian zintzilikatzen ditugu eta boletin digitalaren bidez zabaltzen ditugu. Zuk ere deialdiak jaso nahi baditu-zu harpidetu zaitez!

2014-2015 ikasturtea eta LOMCEEspainiar Gobernuko Hezkuntza Ministerioaren

erreforma berria da LOMCE, 2014-2015 ikastur-tean indarrean jartzeko sortua izan zena. Hezkuntza eragileen (ikasle eta guraso elkarteen, sindikatuen, etab.-en) adierazpen bateratuko hitzak harturik, le-ge-erreforma atzerakoia, uniformizatzailea, zen-tralizatzailea eta kontrolatzailea da LOMCE; gurea den Laiotz Herri Eskolako Organo Gorenak (gurasoez, irakasleez eta Udaleko ordezkariaz osatua dagoenak) bat egiten du adierazpen honekin, eta horrela jakinara-zi dio Eusko Jaurlaritzari.

LOMCEren bitartez, ez da bermatzen eta indartzen hizkuntza koofizialen esparruetan hizkuntzarik ahule-na, gurean zentratuz, euskarak enborreko ikasgaia izateari utziko lioke, bere ahultzea ekarriz. Horrez gain, Legeak ikastetxeen autonomia murriztuko du, gehiengoa espainiar gobernutik erabakia etorriko baita (curriculumaren diseinua, etab.). Erlijioaren indar-tzea ikastetxeetan, ikasleak sexuka bereizten dituzten ikastetxe pribatuak diru publikoarekin laguntzea eta haurtzarotik jasan beharreko ebaluazio azterketa ofizia-lak dira Legeak ezarriko dituen beste aldaketa batzuk.

Gaur gaurkoz dakigunaren arabera, ahula izan-go da LOMCEk 2014-2015 ikasturtean gurea den Herri Eskolan izango duen eragina. Lehen Hezkun-tzako 1go, 3. eta 5. mailan ikasleek azterketak izan-go dituztela aurreikusten du Eusko Jaurlaritzak, baina ez da ziurra. Ikasgaiek eta testu-liburuek berdinak izaten jarraituko dute ikasturte honetan, hurren-goan ikusteko dago. Eta amaitzeko, LOMCEk orain arteko Organo Gorenari bere estatusa eta erabaki-tzeko boterea kendu eta zuzendaritza taldeari ematen badio ere (ikasleak, gurasoak, gainerako irakasleak eta Udala kontsultarako taldeak izatera pasaz), Laiotz He-rri Eskolak neurri hau baztertu eta orain artean bezala jarraitzeko apustu irmoa egin du; aurrerantzean ere eskola komunitatea osatzen duten taldeen artean hartuko dira erabakiak.

Datozen hilabeteetan zer?

Page 11: Errebote 08

11

38. Euskal Herriko Dantza txapelketa urrian

Gerturatzen ari da aurtengo edizioa ere. Urria-ren 18an ospatuko dugu, larunbata, arratsaldeko 6etan Baratze pilotalekuan. Oinarriak publikatu ditugu iada, kontsultatu nahi dituenak www.segura-goierri.net web orrian aurki ditzake. Dantzari parte hartzaileek irailaren 26rako eman beharko dute ize-na.

Atsedenaldian Alurr Dantza Taldearen “Bi punturen artean” emanaldia izango da ikusgai. Nestor Basterretxeari ere omenaldia egingo dio-gu. Segurarekin eta dantza txapelketarekin izan duen lotura estua azpimarratu eta eskertu nahi diogu honela.

Jubilatu egunaKonturatzerako iritsi da aurtengo Jubilatu Eguna.

Irailaren 21ean, meza ondorenean, plazan elkartu ginen eta omenaldia egin genien herriko jubilatuei. Herriko zaharrenari lore sorta eskaini eta txistula-riekin kalejiran bazkaltzera joan ginen frontoira. Ipa-rra-Hegoa katerinak bazkari ederra eskaini zigun eta ondoren herriko trikitilariek alaitutako bazkal ostea izan genuen. Umore onean eta jai giroan igaro ge-nuen eguna.

Urtero legez, eskerrak eman nahi dizkiegu herri-ko jubilatuei hainbeste urtean egin duten lanagatik. Bejon deizuela!

albiste motxak

Podak Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen sailetik

lortutako diru laguntza bati esker herriko eta partiku-larrak diren podak trituratzeko makina bat erosiko dugu. Orain arte bezala pilatuko ditugu Iturriberriko gunean eta udal langileak arduratuko dira tritura-tzeaz. Lortzen den materia konpostarako lehorgai bezala erabili nahi dugu.

Joxe Mari Telleriaren azken lana

Gereziondoko pareta zaharrak itxura berria du orain. Iparra Hegoak Joxe Mari Telleriari ingurua apaintzeko eskatu zion eta azken hilabeteetan pa-satako orduek eman dute fruitua. “Hartzen lurretan” kantuaren interpretazioa da ikusten dena . Kolore bixi eta alaiei esker inguru hori berpiztea lortu da.

Page 12: Errebote 08

SEGURAKO UDALA

errebote08

Herriko txokoetankalteak

Herriko hainbat tokitan kalteak sor-tu dituzte. Eliza eta egoitza arteko bal-koiean kristalak hautsi dituzte eta alda-pan behera bota dituzte. Argiteriko lanak egiten ari diren langileen materiala ere (farolak...) eliza atzeko maldan behera bota zituzten eta egiten ari ziren instala-kuntzako kableak atera zituzten. Elizako portikopean eta Xexteri atzeko parkean suak piztu eta ingurua beztu dute, elizaren atzeko sarrerako zoruko harriak soltatu dituzte ... nork ordaindu behar ditu kale hauek? zer izango da hurrengoa?

Udaletik pausoak ematen ari gara eta Ertzaintzarekin bilera bat egin genuen arazo hori irtenbidea nola eman hitz egi-teko. Kanpoan eskatu behar izan dugu laguntza, herri mailan ez baitugu honekin bukatzerik lortu.

eliza atzeko sarrera

eliza eta egoitza arteko balkoia

Lardizabal kalea, 5Tel.: 943 80 10 [email protected] www.seguragoierri.net