Erniobea eta Fleming ikastetxen Arratzaingo eraikina hutsik ...lan ere greba egin zuten atzo...

8
BIDANIA-GOIATZ UDALETXEAN IGOGAILUA JARRI DUTE // 5 Bizi duten egoera salatu dute Baikoko pilotari gehienek Iñaki Artola, Jon Ander Peña, Jon Erasun eta Beñat Urretabizkaia eskualdeko pilotariek bat egin dute pilotarien salaketarekin // 7 Euskararen alde lanean aritu direnei aitortza egingo zaie ‘Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan’ ekitaldia izango da irailaren 26an Leidor aretoan, Galtzaundi Euskara Taldeak antolatuta // 4 Erantzun ezberdina izan du hezkuntza grebak eskualdean Sindikatu guztiek elkarrekin egindako greba deialdiak erantzun ezberdina izan du ikastetxearen arabera; langileek errealitate bakoitzari egokitutako irtenbideak adostea eskatu dute // 2 Erniobea eta Fleming ikastetxen Arratzaingo eraikina hutsik, atzo. JON MIRANDA ASTEAZKENA 2020/09/16 8. urtea, 1.289. zenbakia 107.6 fm www.ataria.eus URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 82 € «Gure sektoreak betidanik izan du egitura ahula» LEIRE SALAMANCA TARRAGONA ARGI TEKNIKARIA Pandemiaren eraginez egoera «larria» bizi dute zuzenekoetako teknikariek; biharko mobilizazioak iragarri dituzte, euren egoera ezagutarazteko // 3

Transcript of Erniobea eta Fleming ikastetxen Arratzaingo eraikina hutsik ...lan ere greba egin zuten atzo...

Page 1: Erniobea eta Fleming ikastetxen Arratzaingo eraikina hutsik ...lan ere greba egin zuten atzo ira-kasleek eta umerik ez zen gertura-tu ikastetxera. Jesus Quesada zuzendariaren esanetan,

BIDANIA-GOIATZUDALETXEAN IGOGAILUA JARRI DUTE // 5

Bizi duten egoerasalatu dute Baikokopilotari gehienekIñaki Artola, Jon Ander Peña, Jon Erasun eta Beñat Urretabizkaia eskualdeko pilotariekbat egin dute pilotarien salaketarekin // 7

Euskararen aldelanean aritu direneiaitortza egingo zaie‘Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan’ ekitaldiaizango da irailaren 26an Leidor aretoan,Galtzaundi Euskara Taldeak antolatuta // 4

Erantzun ezberdinaizan du hezkuntzagrebak eskualdeanSindikatu guztiek elkarrekin egindako greba deialdiak erantzunezberdina izan du ikastetxearen arabera; langileek errealitatebakoitzari egokitutako irtenbideak adostea eskatu dute // 2

Erniobea eta Fleming ikastetxen Arratzaingo eraikina hutsik, atzo. JON MIRANDA

ASTEAZKENA2020/09/16

8. urtea, 1.289. zenbakia107.6 fm

www.ataria.eusURTEKO HARPIDETZA KUOTA: 82 €

«Gure sektoreakbetidanik izan duegitura ahula»LEIRE SALAMANCA TARRAGONA ARGI TEKNIKARIA

Pandemiaren eraginez egoera «larria» bizi dutezuzenekoetako teknikariek; biharko mobilizazioakiragarri dituzte, euren egoera ezagutarazteko // 3

Page 2: Erniobea eta Fleming ikastetxen Arratzaingo eraikina hutsik ...lan ere greba egin zuten atzo ira-kasleek eta umerik ez zen gertura-tu ikastetxera. Jesus Quesada zuzendariaren esanetan,

Hezkuntza arlokolangileek baliabidegehiago eskatu dute ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGTk deitutako grebakerantzun ezberdina izan du ikastetxearen arabera;«Itzulera segurua eta adostua» eskatu dute langileek

Jon Miranda

Gutxitan gertatzen den bezala,atzo sindikatu guztiek elkarrekinegin zieten grebarako deia, uni-bertsitatez kanpoko hezkuntzakolangile guztiei. Deitutakoen%70ek parte hartu zuten grebaegunean, sindikatuek emandakohasierako datuen arabera. Donos-tian, esate baterako, jendetza el-kartu zen eguerdian ikastetxeeta-ra itzulera «adostua eta segurua»eskatzeko egindako manifesta-zioan.Herenegun argitaratu zuen

Eusko Jaurlaritzak atzoko gutxie-neko zerbitzuak ezartzeko agin-dua, eta aurrekoetan baino «han-diagoak» izan direla salatu dutehezkuntzako langileek eta oharbatean sindikatuek azpimarratudute aztertzen ari direla gutxiene-ko zerbitzuen agindua epaitegie-tara eramateko aukera. Juan Kar-los Alduntzin, Alkizako eskolakozuzendariaren ustez, «astakeriagalanta» izan da hainbesteko gu-txieneko zerbitzu agintzea: «Sail-buru berriak elkarrizketa eskaini,baina gero zerbitzu minimo basa-tiekin erantzuten du; horrek guregreba eskubidea, gure aldarrika-pen eskubidea murriztu egitendu». Alkizakoan bezala, Amasa-Villabonako Fleming herri esko-lan ere greba egin zuten atzo ira-kasleek eta umerik ez zen gertura-tu ikastetxera. Jesus Quesadazuzendariaren esanetan, «ikasle-ak azaldu balira osasun baldin-tzak betetzeko gai ez ginatekeizango, burbuilak ezingo genituz-ke mantendu». Berdina gertatu zen atzo, Tolo-

sako Laskorain ikastolan. Irakas-leen %40ak egin zuen bat greba-rekin eta honenbestez Haur Hez-kuntzan zerbitzurik ez eskaintzeaerabaki zuten ikastetxeko ardura-dunek. «Lehen Hezkuntzatik au-rrerako mailetan zaintza zerbi-tzua eskaini dugu, eta gutxi gora-behera, ikasleen %50 gerturatu

da ikastolara. Ikasgela eta maila-ren arabera aldatu da ikasleenetorrera», esan zuen Iñaki Olae-txea ikastolako kudeatzaileak.Itunpeko ikastetxeekin jarrai-

tuz, eskualdeko Zubimusu, Iruraeta Uzturpe ikastolek ere bat eginzuten atzo greba deialdiarekin.Usue Sukia Uzturpeko zuzenda-riak adierazitakoaren arabera,langileen « ia gehiengo osoak»egin zuen bat grebarekin. «Lauikasle bakarrik azaldu dira etahauei zaintza zerbitzua eskainidiegu». Itunpeko eskualdeko bes-te ikastetxeari dagokionez, Herri-kidek atzo normaltasunez emanzituen eskolak. Irakasle bakar ba-tek egin zuen bat greba deialdia-rekin.

ZERBITZU GUZTIETAN ERAGINAIkastetxeetan eskaintzen direngainerako zerbitzuetan aritzendiren langileak ere grebara deitu-ta zeuden atzo, nahiz eta Jaurlari-tzak argitaratutako arauaren ara-bera behartuta egon lan egitera.Garbiketako langileen %100 ber-taratzea «ezinbestekotzat» jo zu-ten gutxieneko zerbitzuetan etajantoki zerbitzua ere bermatutaegotea eskatzen zuten. AsteasukoPello Errota ikastetxean, esate ba-terako, jantokiko langileek joanden astetik zuten erabakita greba-rekin bat egitea eta janari eskae-rak etenda zituzten. Atzo, otordu-rik ez zuten eman, baina zaintzazerbitzua bermatu zuten. Astea-suko eskolan langileen %61k gre-barekin bat egin zuen atzo eta be-raz, gutxieneko zerbitzuak bai,baino eskolarik ez zuten eman.«Ikaslerik ez da azaldu», aipatuzuen Onintza Elduaien PelloErrotako zuzendariak. Eskualdeko beste zenbait ikas-

tetxe publikoetan, esate baterakoZizurkilgo Pello Mari Otaño ikas-tetxean, greba deialdiak ez zuennahikoa babesik eduki eta nor-maltasunez gerturatu ziren atzoikasle gehienak eskolara. Sama-

niego ikastetxean ere, soilik ira-kasleen %18k egin zuen bat greba-rekin eta jangela zerbitzua ber-matu zuten. Eskolara joateko ga-rraioari dagokionez, Samaniegoikastetxera joateko bi autobusekez zuten atzo zerbitzurik eskaini.

BABES FALTA SALATU DUTE Grebarekin bat egin edo ez, langi-le guztiek eskatu diote Hezkuntzasailari errealitate bakoitzari ego-kitutako irtenbideak adostea to-kian tokiko ikastetxeekin. Ikasge-letan burbuilak sortu eta segurta-suna mantendu dadin ratioakjaitsi behar direla uste dute ira-kasleek. Olatz Urraca Pello MariOtañoko ikasketa buruak azalduduenez kontratazio berriak be-harko lirateke horretarako: «Uda-lak eskaintzen dizkigu espazioakikasgelak kokatzeko, baina bi-koizketa hori egiteko irasleak fal-ta ditugu».Baliabide falta hori nabarmen-

du du, baita ere, Joxemi EizagirreAmasa-Villabonako Erniobeainstitutuko ikasketa buruak:«Aurten inoiz baino behar gehia-go dugunean inoiz baino baliabi-de gutxiago ditugu. Gurean ikas-gela txikiak dira eta gehienetan20 ikasletik gora dago. Beraz era-baki dugu, ratioak jaitsi ahal iza-teko, irakasleon errefortzu or-duekin lehenengo mailan sortzeabosgarren gela bat eta laugarrengela bat laugarren mailan». Quesadak laburbildu du ikas-

turte hasieran ikastetxe gehienekizan duten sentimendua: «Aban-donatuta sentitu gara, norberakahal den moduan hartu ditu neu-rriak baina dauzkagun zalantzakargitzea asko kostatzen zaigu. Ba-bes falta ikaragarria sumatudugu». Hala ere, egoerari aurreegiteko konbentzimenduaz bu-katu nahi izan du: «Ziurgabetasu-nak ziurgabetasun gogoz eta ilu-sioz gaudeeta hori transmititzendiegu gainerako irakasleei.Erronka modura hartzen dugu».

Udal langile bat Asteasuko eskola atarian betebeharren kartela jartzen. J. M.

Zizurkilgo P.M. Otañoko ikasleek atzo normaltasunez jaso zituzten eskolak. J. M.

Irurako ikastolak bat egin zuen atzo grebarekin, eta ia ikaslerik ez zen agertu. J. M.

02 TOLOSALDEA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEAZKENA, 2020ko irailaren16a

Page 3: Erniobea eta Fleming ikastetxen Arratzaingo eraikina hutsik ...lan ere greba egin zuten atzo ira-kasleek eta umerik ez zen gertura-tu ikastetxera. Jesus Quesada zuzendariaren esanetan,

COVID-19 TOLOSALDEA 03www.ataria.eus •107.6 fm ASTEAZKENA, 2020ko irailaren 16a

Argi teknikaria da Leire Sala-manca Tarragona (Tolosa, 1976).Autonomoa da denboraldiarenarabera. Pandemia hasi baino le-hentxeago, martxoaren 7an, au-tonomo bezala baja eman zueneta ez du aukerarik izan EuskoJaurlaritzak eta Espainiako Go-bernuak atera dituzten diru la-guntzak eskatzeko. Hiru-laukontzertu zituen aurreikusitamartxoan, baina, une horretankontraturik ez zuenez, aldi bate-rako erregulaziorik gabe geratuda. Horixe da Salamancaren eta

beste hainbeste teknikarirenegungo egoera. Zein egoera bizi duzue, gauregun, zuzenekoetan aritzenzareten teknikariek?Oso larria da egoera. Gure sekto-reak betidanik bizi ditu egituraahulak eta segurtasun juridikoeza. Muntaietan lan egiten nuengaraian, esaterako, gure hitzar-mena metalarena zen, nahiz etazerikusirik ez izan. Kontua da,oraindik ez daukagula guretzakoaproposa den hitzarmenik, etahori lortu nahi dugu krisi honen

ondoren, gremio edo sektore ba-koitzak bere hitzarmena izan de-zala. Teknikariaren, produkzio-koaren edo musikariaren lana ezda berdina, beraz, hori erregula-tu nahiko genuke. Behintzat se-gurtasun pixka bat eta lasaitasungehiago izan dezagun.Asko zarete lan horretan ari-tzen zaretenak.Jende asko dabil bai, izugarri.Esaterako, ni ibiltzen naizen bi-retan, lau dira musikariak eta seilagun inguru gara teknikari lane-tan atzean aritzen garenak.Eta asko diru laguntzetatik atgeratu zarete.Baldintza asko daude gure lana-ren barnean. Baldintza horiekguztiak begiratu beharko lituz-kete agintariek. Egoera gaineraetorri zaie haiei ere, baina ustedugu momentu egokia dela es-katzen duguna eskatzeko. Uda-berri hasieratik udazken erdial-deraino izaten dugu lan gehien.Eta uda honetan, adibidez, bikontzertu soilik egin ditut; bata

Torrelavegan (Kantabria), etabestea Bilbon. Urrirako ere bikontzertu nituen aurreikusita,baina bat dagoeneko erori zait.Oso desesperagarria da, epe mu-gagabea duen egoera baita. Ezdakigu noiz lan egin ahal izangodugun, egiterik badugu. Gauzaoso beltz ikusten dugu.Zuetako askok beste nolabaitbilatu behar izan du aurreraegiteko modua.21 urte daramatzat argiztapenteknikari gisa lanean. Martxotikinongo diru sarrerarik gabe gera-tu naiz. Egia esan ohituta nagoirabazitako diru pixka bat gorde-tzen, izan ere, gure lana horrelada, dagoenean badago, eta ez da-goenean ere bizi egin behar iza-ten dugu. Eskerrak askotan fa-milia ondoan dudala, baina, horiepe luze batean ere ez da posible.Nire kasuan, beste lan bat aurki-tu beharra izan dut, eta eskerrakhorri.Izan ere pandemiak zuen jar-duna bete-betean eten du.Aurretik lan mordoa genuen.Geroz eta jaialdi gehiago, han-diagoak, ari dira egiten; lehendikdaudenak hazten ari dira, eta al-ternatiboak diren jaialdi txikigehiago ari dira sortzen. Beraz,lan faltarik ez genuen. Hiru mu-sika talderekin nabil birak egiteneta kontzertu mordo bat nituenaurreikusita aurten. Golpe han-dia izan da denontzat.Mobilizazioak aurreikusi di-tuzue biharko. Zer egingo du-zue?Bai, asmo horretan gabiltza.Alerta Gorria mugimendua,mundu mailako mugimendu batda, egungo gure egoerari ikusga-rritasuna ematen saiatzen aridena. Guztiok bat egitearren, es-tatu mailan ere mugitzen ari da.Bihar mobilizatuko gara. Infor-mazio gehiago alertarojaeven-tos.comwebgunean aurki daite-ke. Bilbon mobilizazioa eta elka-rretaratzea egingo dira.Materiala gordetzen dugun ka-xekin hilerri moduko bat egiteada asmoa eta manifestua iraku-rriko dugu. Edukiera mugatuaizango du, beraz, izena eman be-harko da webgunean joan nahibada. Gasteizen ere elkarretara-tzea egingo da, mobilizaziorikgabe. Donostiako kasuan ere bada

mugimendua, baina denboragutxi izan dugu guztia antolatze-ko eta talde egonkorrik momen-tuz osatu ez denez, beste hiribu-ruetara mugituko dira. Oroko-rrean, musikarekin zerikusiadaukaten eraikuntzak, udaletxe-ak, kultur etxeak, antzokiak...gorriz janzteko deia luzatzen ereari gara.

CHEMA PACHECO

«Ez dakigu noiz lan eginahal izango dugun,egiterik badugu»LEIRE SALAMANCA TARRAGONAARGI TEKNIKARIA

Zuzenekoetako teknikariek denboradaramate pandemiaren eraginez bizi dutenegoera «larria» salatzen; diru laguntzarikgabe geratu dira asko; tartean da tolosarraIrati Saizar Artola Tolosa

Sei positiboberri izan diraazkenorduetan,Tolosaldean

Tolosan bi eta Alegian, Berastegin,Ibarran eta Zizurkilenpositibo bana zenbatuzituzten atzo

Erredakzioa Tolosa

Osasun Sailak jakitera emanduenez, 6.721 PCR proba egin zi-tuzten herenegun, eta horietatik287 COVID-19an positiboak izanziren. Hain justu, 86 izan ziren posi-

tibo eman zuten gipuzkoarraketa horietatik 6 Tolosaldekoak;Tolosan bi eta Alegian, Beraste-gin, Ibarran eta Zizurkilen positi-bo bana. Ospitaleen egoerari da-gokionez, 39 pertsona ospitale-ratu zituzten. Orotara, 319pertsona daude ospitaleetan, eta60 ZIUn.

OinarrizkoproduktuenbilketaarrakastatsuaAmasa-VillabonakoElkartasun Sarekoboluntarioak pozik daudeherritarrek egindakoekarpenekin

Erredakzioa Amasa-Villabona

Pasa den larunbatean Amasa-Vi-llabonako Elkartasun Sareko bo-luntarioek, behar handiena du-ten herritarrei bideratuko zaiz-kien oinarrizko produktuenbilketa burutu zuten eta lehenbalorazioa oso positiboa izandela esan dute. «Ekainean egindako bilketan

baino elikagai gutxiago bildu zenarren, higiene produktu gehiagobildu ziren eta COVID-19areneraginez produktu hauek dutengarrantzia kontuan izanda, he-rritarrek oso erantzun ona»eman dutela esan dute. Emaitzaikusita Elkartasun Sareak etaAmasa-Villabonako Udalak es-kerrak eman nahi dizkie, laneanaritu diren boluntario guztiei,bere ekarpena egin duten herri-tarrei eta beren establezimen-duan bilketa kutxa jarri zutenei.

Page 4: Erniobea eta Fleming ikastetxen Arratzaingo eraikina hutsik ...lan ere greba egin zuten atzo ira-kasleek eta umerik ez zen gertura-tu ikastetxera. Jesus Quesada zuzendariaren esanetan,

Euskararen alde aritu direnenlorpenak aitortuko dituzte Galtzaundik antolatuta, ‘Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan’ ekitaldia ospatukoda, hilaren 26an, Leidorren; aurrez eskuratu behar dira saiorako gonbidapenak

Josu Artutxa Dorronsoro

Irailaren 26an, Tolosaldean eus-kararen alde lanean aritu direneta dabiltzan eragile, talde etanorbanako ugariren lana eta lor-penak aitortu eta ospatuko diraTolosako Leidor aretoan egingoden Gehiago, gehiagorekin,gehiagotan saioan. 12:00etan ha-siko da Galtzaundi Euskara Tal-deak antolatutako ekitaldia, etamusika, umorea eta bertsoak uz-tartuz, eskualdeko hainbat pro-tagonisten testigantzak jasokodira, beste hainbat sorpresarekinbatera. «Tolosaldeko euskalgin-tzaren ekitaldi berezi bat ospa-tzera goaz», zioen atzo Mikel Ar-tola Galtzaundiko kideak ekital-diaren aurkezpenean.Hiru helburu izango ditu saio-

ak. Batetik, arestian aipatutakolorpenak aitortzea. Bestetik,udazkenean egingo den Euska-raldiaren abiapuntu izan eta es-kualde mailan aurkeztea. Azke-nik, Tolosaldeak etorkizunerabegira dituen erronken berrieman eta horiek gizarteratzea.Egun bizi dugun larrialdi ego-

era kontuan izanda, osasun etahigiene neurriak errespetatuzospatuko da ekitaldia. «400 ikus-lera mugatu behar izan duguedukiera. Bertaratzeko, beraz,

ezinbestekoa izango da gonbida-penak aurrez eskuratzea». Gal-tzaundiren Tolosako egoitzaragerturatuz (Nafarroa etorbidea6), 943 65 50 04 zenbakira deituzedota [email protected] elektronikora me-zua idatziz lortu daiteke.Aurtengo udaberrian eman

zen jakitera iazko kale neurketanjasotako datu historikoa: Ehunurtean lehen aldiz, gaztelaniabaino euskara gehiago entzun daTolosako kaleetan. «Lorpen ika-ragarria da, hain zuzen, lorpenkolektiboa, eskualdeko eragile,talde eta norbanako ugariren la-naren fruitua», diote Galtzaun-ditik. «Datuak ikusi genituene-an, ospatu behar genuela pen-tsatu genuen», zioen atzokoaurkezpenean Kike Amonarri-zek. «Hala ere, gero COVID-19aren pandemia heldu zen, etadena geldiarazi zuen».

JOERA MANTENTZEKO NAHIA1985etik egiten dira kale neurke-tak Tolosan. «Ziurrenik, EuskalHerrian dagoen erabilerari bu-ruzko datu-serie luzeena da»,adierazi zuen Amonarrizek. Az-ken urteetan, baina, hobekun-tzarako joera ez da lineala izan,eta gorabeherak izan ditu, go-ranzko joerarekin, hori bai.

1985ean, %29koa zen euskararenerabilera; orain, %49koa. Gora-kada, gainera, ezagutzan izanden hobekuntzarekin batera hel-du da; hemen ere 20 puntu eginbaitu gora. Tolosakoak dira datu horiek,

baina esan beharra dago, eskual-dean bestelako joera bat ikustenari garela. «Tolosan hobetzen arigara euskararekiko datuetan,baina eskualdean, herririk eus-kaldunenetan, hau da, arnasgu-neetan, atzeranzko joera batdago. Herri gehienetan ezagu-tzan atzera egin dugu azken ur-teetan, baita kaleko nahiz etxekoerabileran ere. Batean irabaztenari garena bestean galtzen arigara. Tolosan irabazten ari gare-na ere, eskualdeko egoera horriesker irabazi dugu», nabarmen-tzen zuen Amonarrizek. «Guztihonek, ondorio batera eramatengaitu: ezinbestekoa dela eskual-deko hizkuntza politika komunbat indartzen jarraitzea».Aurrera begira Tolosaldean

euskararen normalizazioak di-tuen desafioak ere mahai gaine-ra eraman nahi dituzte Leidorre-ko saioan. Lorpen hauek man-tendu edo galdu daitezkeelapentsatzen dute Galtzaundin.«Gerta liteke baina, joera haumantentzea, eta iaz gertatutakoa

gehiagotan gertatzea nahiko ge-nuke. Ezinbestekoa da entitate,elkarte eta erakunde ezberdinekeuskararen aldeko politika etadinamikekin jarraitzea».Aipatutako emaitza horiek lor-

tzeko, Tolosako eta Tolosaldekoherritar eta erakunde askokegindako lana azpimarratu nahiizan zuen Amonarrizek. «Irakas-kuntza mundu osoa, aisialdi tal-deak, kultur eragileak, euskarariateak zabaldu dizkioten eskual-deko merkataritza establezi-menduak, euskarazko hedabide-ak, eta euskararen aldeko mugi-mendu sozialak. Galtzaundikokideontzat erantzukizun erantsibat suposatzen du horrek. Eus-kararen alde lanean jarraitu be-harra daukagu, eta Leidorrekoekitaldia motibagarria izateanahi dugu».

100 ENTITATE BAINO GEHIAGOAldi berean, ate joka den Euska-raldia ariketa sozialaren Tolosal-deko aurkezpena egiteko ere ba-liatuko da hitzordua. Aurtengoedizioko parte hartzaile berriakdiren entitateek hilaren 27ra arteizango dute Euskaraldian izenaemateko aukera. «Orain arte,100dik gora enpresa, talde zeinelkartek eman dute izena eskual-dean», adierazi zuen Nagore Ari-nek. Bestalde, norbanakoen izenematea sustatzeko ere baliatukoda hilaren 26ko ekitaldia. Aurtenere, Ahobizi edo Belarriprest mo-duan eman ahalko da izena, hila-ren 28tik aurrera. «Testuinguruhori girotzeko eta eskualdekoherritarrak euskararen aldekopauso bat gehiago ematera ani-matzeko baliatuko dugu saioa».Hain zuzen, azaroaren 20tik

abenduaren 4ra bitarte egingoda Euskaraldia. Tolosaldeanparte hartze handia izan zenduela bi urteko edizioan, 8.000pertsona baino gehiagok emanzuten izena. Aurten, eskualdeko24 herritan daude martxan hiz-kuntza ohiturak aldatzeko arike-ta antolatzeko taldeak. «Orainarte lortutakoari eusteko eta es-kualdeak dituen erronkei aurreegiteko lanean jarraitu beharkoda. Euskaraldiaren lehen edizio-ko datuak hobetu nahi ditugu».

Mikel Artola, Nagore Arin eta Kike Amonarriz Galtzaundiko kideak, atzoko aurkezpen ekitaldian. JOSU ARTUTXA

Protokolozorrotz batekinireki duteTolosako GazteTopagunea Gehienez ere 20 gazte egonahalko dira une berean, etabertaratu nahi dutengazteek aurrez jakinarazibeharko diete hezitzaileei

J. Artutxa Dorronsoro Tolosa

Gazteen zein hezitzaileen osasu-na babesteko, segurtasun proto-kolo zorrotz batekin eta egungoegoerara egokituta ekin dioteikasturte berriari Tolosako GazteTopagunean. Hala, bertara joannahi duten gazteek aurrez jaki-narazi beharko dute. Horretara-ko, 605 706 937 telefono zenbaki-ra deitu beharko da, edo kulturetxeko harrerako pertsonari jaki-narazi beharko zaio. Galarazitaegongo da Topagunearen sarre-ran zain egotea, segurtasun arra-zoiengatik. Gehienez ere 20 gazte egon

ahalko dira Topagunean une be-rean. Bertara sartu aurretik, gai-nera, fitxa bat bete beharko dugazte bakoitzak. Gazte bakoitzaTopagunera zein ordutan joanden ere kontuan hartuko dutehezitzaileek. Horrela, COVID-19kasuren bat emanez gero, proto-koloa modu eraginkorrean jarriahalko da martxan. Horrez gain,nerabe bakoitza ordubetez egonahalko da Topagunean, norbaitsartzeko zain badago hari lekuaegin eta Topagunera joan nahiduten gazte guztiek horretarakoaukera dutela bermatzeko.Bestetik, Gazte Topagunean

jarduteko protokolo zorrotzaosatu du Tolosako Udalak. Ahalden neurrian, ekintzak aire zaba-lean egingo dira. Barruan eginbehar diren kasuetan, berriz, es-pazioak sarri aireztatuko dira.Sarrerak eta irteerak mailakatuegingo dira, eta ekipamendu ba-rruan zirkulatzeko neurriak ze-haztu dira, pertsonen arteko se-gurtasun distantzia bermatzeko.Azkenik, Topagunera joaten

diren gazteek une oro musukoajarrita eduki beharko dute, es-kuak sarri garbitu, eta erabilita-ko materiala desinfektatu behar-ko dute. Ekintza guztietan bi me-troko distantzia mantenduko danerabeen artean, leku guztietaneskuak zein materiala desinfek-tatzeko beharrezko materialaegongo da, eta janaria eta ekin-tzetako materiala ezingo dirapartekatu.

04 TOLOSALDEA EUSKARA 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEAZKENA, 2020ko irailaren 16a

Page 5: Erniobea eta Fleming ikastetxen Arratzaingo eraikina hutsik ...lan ere greba egin zuten atzo ira-kasleek eta umerik ez zen gertura-tu ikastetxera. Jesus Quesada zuzendariaren esanetan,

Udaletxeakurteetanzuen beharrakonpondudute obrekinBidania-Goiazko udal eraikinakuztailetik hiru pisuetara igotzekoigogailua du; 325.000 eurokoaurrekontua izan dute lanek

Eneritz Maiz Etxarri Bidania-Goiatz

Bidania-Goiazko udaletxeak be-rritu handia hartu du barrutik.Hiru pisuetarako baliagarria denigogailua jarri dute, eta hori zenudalarentzat garrantzitsuena,gizarte zerbitzuak hirugarren pi-suan baitituzte. Horrez gain, sa-rrera egokitu dute, udaletxekotabernari komun berriak egindizkiote, eta eskailerak, gizartezerbitzuen hirugarren pisukobulegoak eta pleno aretoari ereukitu bat eman diote. Urte asko-tako proiektua izan da igogailua-rena, eta «beldurrak» albo baterautzi eta ekitea erabaki zuten. Otsaila aldera hasitako obrak

uztailean amaitu zituzten.«Obrak lehentxeago amaitu zi-tuzten, baina igogailua erabilga-rri uztaileko hauteskundeen au-rreko egunetan jarri zen», argitudu Agurtzane Zelaia alkateak.Azken urteetan, igogailurik ezzegoelako eskolan bozkatu ohizuten bidania-goiaztarrek, etauztaileko hauteskundeetan uda-letxean bozkatu zutela kontatudu. Horrela herritarrek udal be-rritua estreinatu ahal izan zuten.324.862,39 euroko aurrekon-

tua izan dute lanek. Esan mo-duan, aspaldiko proiektua zenaurten egin dutena, eta alkateakaurreratu duenez, «aurreko lege-gintzaldietan dirua aurreztenaritu gara proiektu hau egin ahalizateko». Hori horrela, udalak ezdu mailegurik eskatu behar izan,eta 164.580,20 euro ordaindu dulan guzti horiek egiteko. Gaine-rakoa diru laguntza bidez or-

daindu du. Alde batetik, EuskoJaurlaritzako Irisgarritasun la-guntzaren bidez 50.282,19 eurolortu ditu udalak, eta bestetik,Eusko Jaurlaritzako Landa Gara-peneko Leader programatik110.000 euroko diru laguntzajaso dute Bidania-Goiatzen. Tabernak komunak bigarren

pisuan zituenez, lehen pisuanegin dituzte berriak eta horrekinudalari sarrerako zati bat kenduzaio eta sarrera egokitu beharizan dute. «Lehengo atea man-tendu dugu guztia lixatuz, bainaorain beti irekita egongo da», ar-gitu du Zelaiak. Era berean, es-kailerak eta alboko frisoa ere be-rritu dituzte «eskailera batzukere berritu behar izan dira ustel-duta zeudelako, eta erdiko ba-randa mantendu egin da margo-tuz», dio. Igogailua hiru pisutarako iza-

teak moldaketak egitea ekarri duudaleko bulego ezberdinetan;pleno aretoan, esaterako. «Zatihandi bat kendu dio, atea berritubehar izan da, eta orain kristalez-koa jarri da». Gizarte zerbitzue-tan ere bi bulegoak eta bilera gelaberritu dituzte. Eta beheko pisu-ra pasa dute basozainak zuen bu-legoa. Denen gustua egitea ez da

erraza izaten, eta taldean ereizan dituzte erabakiak hartzenlanak, baina «gustura» geratudira egindakoarekin. Udal eraikinak oraindik badi-

tu berritu gabeko guneak, etaleihoak ere zaharrak dituela eka-rri du gogora Zelaiak, baina «hu-rrengo fase batean egin beharkodira».

Igogailua erabilgarri dago hiru pisuetara igotzeko. E. MAIZ

Eskailerak, alboko frisoa eta baranda ere txukundu dituzte. E. MAIZ

Pleno aretorako sarrera orain kristalezkoa da. E. MAIZ

GIZARTEA ALEGIALDEA 05www.ataria.eus •107.6 fm ASTEAZKENA, 2020ko irailaren 16a

Amak taldearenkontzertura joatekosarrerak, OstatuanALTZO // Altzon eskainiko dukontzertua Amak taldeak, osti-ralean. 20:00etan hasiko daikuskizuna eskolako jolastokian.Doan da kontzertua, baina joannahi duenak sarrera eskuratubeharko du. Sarrerak herriko os-tatuan lortu daitezke.

Irakurle Taldearenlehen saioa egingo da,bihar, 18:00etanALEGIA // Koronabirusaren pan-demiak bertan behera utzi zuenAlegiako Irakurle Taldearen ha-siera. Bihar egingo dute, ordea,lehen saioa kultur etxean,18:00etatik aurrera. Amaia Goi-koetxea herritarrak dinamizatu-ko du, eta kasu honetan, AlbertoLadron Arana idazlearen Piztia-ren begiak liburua izango dutesolaserako gai.

Udazkeneko kultureskaintza prestatzekobilera, biharAMEZKETA // Amezketan ez duteSan Bartolome festarik izan, bai-na hitz eman zuten UdazkenKulturala antolatuko zutela.Egitaraua osatzen hasiak dira,baina denen ideiak eta ekarpe-nak jaso nahi dituzte «ahalik etaeskaintza anitzena osatu ahalizateko». Bilera egingo dute,bihar, 18:30ean, kultur etxean.

Odola ematekoaukera izango da,gaur, AmezketanAMEZKETA // Gipuzkoako OdolEmaileak elkartearen eskutik,gaur odol ateratzea izango daAmezketan. Kultur etxean dago-en Erretirodunen Txokoan izan-go da, 18:30etik 20:30era. Jendepilaketak saihesteko 09:30etik13:30era, hitzordua har daiteke943 00 78 88 telefono zenbakiradeituta.

Body pumpikastaroan izenaeman daitekeAMEZKETA // Body pump saioakizango dira Amezketan, MariaMujikaren eskutik. COVID-19a-ren eraginez, saioak gehienezbederatzi pertsonakoak izangodira. Izena 618 115 694 telefonozenbakian eman beharko da.

Page 6: Erniobea eta Fleming ikastetxen Arratzaingo eraikina hutsik ...lan ere greba egin zuten atzo ira-kasleek eta umerik ez zen gertura-tu ikastetxera. Jesus Quesada zuzendariaren esanetan,

Instalaziofotovoltaikoaegitekolehiaketa jarridute martxan

Irailaren 25a baino lehenaurkeztu beharko diramemoria teknikoa etaproiektua, aurrez aurre,Orexako udaletxean

I. S. A. Orexa

Orexako frontoiko teilatuan ins-talazio fotovoltaiko baten horni-keta eta muntaketa egitekolehiaketa jarri dute martxan.Proposamenak aurkezteko az-ken eguna irailaren 25a izangoda, 14:00etan. Nahitaez aurrezaurre aurkeztu beharko dira es-kaintzak Orexako udaletxean. 66kW-ko autokontsumo ko-

lektiborako eguzki instalazio fo-tovoltaiko bat instalatu, erregis-tratu eta martxan jartzekoproiektua atera dute lehiaketara.Zehazki, diseinu optimizatu batbilatu nahi dute, kontsumo efi-zienteagoa, jasangarriagoa eta,aldi berean, ekonomikoena izan-go duena. Autokontsumo mo-duan energia emateko gai izandaitekeen proiektu bat nahidute, 42 hornidura punturen be-harretara egokituko dena. Irailaren 25a aurretik aurkeztu

beharko dira memoria teknikoaeta proiektua. Esleipenerako ho-nako irizpideak hartuko dirakontuan: besteak beste, instala-tu beharreko ekipoaren ezauga-rri teknikoak, ezarpen proposa-menaren xehetasun maila, ber-merako mantentze zerbitzua,softwarearen funtzionalitateguztiak eta hobekuntzak.Lizitazioaren oinarrizko kopu-

rua 70.561,28 eurokoa izango da,BEZa kanpo, eta obra lanak 90egunetan egin beharko dira.

Edozein tontorretatikadierazi ahalko zaieelkartasuna presoei Mendiz Mendi Etxera mendi ibilaldia larunbateanospatuko da modu berezi batean; parte hartzeko izenaeman beharko da Interneten edo gaur eta bihar Lizartzan

Irati Saizar Artola Lizartza

Larunbatean ospatuko da lizar-tzarrek antolatu ohi duten Men-diz Mendi Etxera mendi ibilal-dia. Seigarren edizioa izango daaurtengoa, eta pandemiaren era-ginez, beste modu batera antola-tu dute. Aurten, betiko ibilbideaegin beharrean, parte hartzailebakoitzak gogoko duen mendibatera igotzeko konpromisoahartuko du. Hala ere, berdin-berdin eman beharko da izenaparte hartu ahal izateko. Bi dirahorretarako aukerak: batetik, ki-rolprobak.com helbidean, etabestetik, gaur eta bihar, Lizartza-ko ostatu ondoan, 20:00etatikaurrera.Aurreko edizioetan tamaina

ezberdineko lau ibilbide presta-tu ohi zituzten. Aurten, ordea,«modu xumeagoan, baina elkar-tasun katea eten gabe» antolatunahi izan dute. «Bakoitza joandadila gustuko duen mendira,txokora edo tontorrera», azaldudute antolatzaileek. Pauso guz-tiak, presoekiko «elkartasun kei-nu» moduan hartzeko eskatudute: «Gure elkartasuna iritsi da-dila sakabanatuta dauden espe-txeko ziegetara». Izena ematerako garaian, zapi

bana banatuko dute, eta tonto-rrera edo helmugara iritsitakoanzapiarekin batera argazki bat

edo bideo bat egiteko deialdia lu-zatu dute. Ondoren, telefonozenbaki honetara bidali beharkodira: 638 889 163. Argazki eta bi-deoak bidaltzen dituztenen arte-an, hainbat laguntzailek jarrita-ko opari zein presoek egindakoeskulanak zozketatuko dira.

EGOERA «LATZA»Pandemiaren eraginez, Lizartza-ko presoak bost hilabetez senidezein lagunekin aurrez aurre ego-teko aukerarik gabe egon direla

salatu dute antolatzaileek. Uz-taila eta abuztuan bisitak edukidituzten arren, berriro ere espe-txeko ateak ixten hasi direla esandute. «Egoera latz honetan, guresenide eta lagunak, etxetik dis-pertsatuta egoteaz gain, erabatisolatuta geratu dira eta horionartezina da», diote. Egoerahori salatzeko, irailaren 19an, la-runbatean, presoekiko elkarta-sun eguna ospatu nahi dute,mendiz mendi presoak etxeratudaitezen eskatzeko.

Haur eta gurasoak, iazko mendi ibilaldiko irudi batean. ATARIA

Auzitegietanepaimahai izandaitezkeenen erroldaIBARRA // Ibarrako herritarrenudal errolda ikusgai jarri du uda-lak, auzitegietan epaimahaiizango diren herritarrak aukera-tzeko zozketa batean erabilikobaita, irailaren 25ean Donostian.Udalak publiko egin du zerren-da hori, alegazioak egin ahal iza-teko; beste herri batean dagoela-ko erroldatuta eta aldatu eginnahi duelako, edota zerrendatikkentzea eskatu nahi duelako le-geak ezartzen dituen kasuetan.

Kirolerako arropateknikoa atera duOtsabio elkarteakLIZARTZA // Otsabio kirol elkarte-ak kirola egiteko arropa tekni-koa diseinatu du, bai bizikletara-ko eta baita korri egiteko ere. La-runbatean eta igandeanudaletxeko ate nagusian ikusiahal izango dira neurriak, eta es-kaera ere bertan egiteko aukeraizango da. Momentuan ordain-du beharko da. Larunbatean,17:00etatik 20:00etara egongodira bertan, eta igandean, berriz,11:00etatik 14:00etara.

Irailaren 21ean irekikoditu ateak ZizurkilgoGaztezulokZIZURKIL // Ikasturte honetanGaztezuloko jardueretan partehartu nahi duten gazteen gura-soek izen-emate orria bete be-harko dute, eta bertan adierazikonpromisoa hartzen dutelaudalak finkatutako segurtasun-protokoloak betetzeko. Izen-emate orriak Gaztezulon bertanedo udal-bulegoetan bete etaaurkeztu beharko dira aste ho-netan zehar. Gaztezuloko ateakirailaren 21ean irekiko dira.

06 TOLOSALDEA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEAZKENA, 2020ko irailaren 16a

Goian bego -

Ilobak: Mikel, M. Dolores, Joxean, Jose Luis(†), Mertxe Azkue Idiakez,Pakita, Miren, Pedro M., Iñigo eta Arrate Azkue Berasaluze eta gaine-

rako

ahaideakArren eskatzen dizuete otoitz bat haren alde, eta etor zaiteztela

hiletara. ASTEARTEAN izango da, hilak , gorpua bertan dela, arra-tsaldeko SEI ETA ERDIETAN, Iurretakoromila esker.

ZALDIBIAn, 2020ko irailaren 16anOharra: Gorputz laguntza familia artean egin zen.

Xabier EtxeberriaMurua

Herenegun hil zen 61 urterekin.

Mendi gaineko dizdiraazaldu zaigu argira

izar handi hori jeitsi dezagunberak utzitako kabira.

Anaia-arrebak: Arantxa, Jose Mª, Pilar, Andoni, Josune (†), Jon,Joseba; ezkon anaia-arrebak, ilobak, lehengusuak eta gainerako

ahaideak.

Page 7: Erniobea eta Fleming ikastetxen Arratzaingo eraikina hutsik ...lan ere greba egin zuten atzo ira-kasleek eta umerik ez zen gertura-tu ikastetxera. Jesus Quesada zuzendariaren esanetan,

KIROLAK 07www.ataria.eus •107.6 fm ASTEAZKENA, 2020ko irailaren 16a @TOLOSALDEAKIROL

Pilotariek atzo emandako prentsaurrekoaren une bat. I.G.L.

Baikoko pilotari gehienek biziduten egoera salatu duteI. Garcia Landa Tolosa

Baiko enpresako hemezortzi pi-lotarik osatutako taldeak, ia guz-tiek, prentsaurrekoa eman zutenatzo arratsaldean Tolosako Beo-tibar frontoian. «Pilotariok atse-kabe orokor bat bizitzen ari garaaspaldian enpresak gurekikohartu dituen hainbat jokabidere-kin. Jokabide horiek, zuzendubeharrean, biderkatu egin diraazken hilabeteetan», zehaztu zu-ten. Baikoko eskualdeko lau pi-lotariek, Iñaki Artolak, Jon An-der Peñak, Beñat Urretabizkaiaketa Jon Erasunek, bat egin dutetaldearekin. Lehen hiruak atzoegon ziren prentsaurrekoan, eta

Erasunek ezin izan zuen egon,COVID-19a dela-eta konfinatutabaitago. Asegarce Baiko bihurtu zene-

tik, 2018aren bukaeran, eta JoseRamon Garai zuzendari nagusiberriaren izendapenetik aurrera,«aurretik bizi edo ezagutu gabe-ko egoerak jasaten» hasi zirelaazaldu zuten pilotariek. Besteakbeste, entrenamenduetan ezdela pilotarien «egoera pertsona-la kontuan hartu» zehaztu zuten.Bestetik, aurrekontratua dutenpilotari gazteei Bilbora edo Bea-sainera «astean hirutan joaterabehartzen» dituztela azaldu zu-ten, «etorkizunerako inolakobermerik gabe» eta «soldata dui-

nik gabe». Kontratuak berritzekogaraian, Jose Ramon Garairekinizandako elkarrizketak «oso zai-lak» izan direla, eta tartean«errespetu falta garbiak» egondirela zioten pilotariek. Bestal-de, Eskiroz eta Victor pilotarieikontratua ez berritzea salatu zu-ten: «Enpresaren mendekuaizan da, ERTEtik irteteko nego-ziazioan gertatu zen guztia delaeta». Pilotariek hainbat eskari egin

zizkioten enpresari. Batetik,Jose Ramon Garai zuzendari na-gusiak «jarrera aldatu» dezala:«Langileekin gehiago komuni-katu dadila, negoziatzeko prestegon dadila eta kirol-arloko tra-

tuan zein tratu pertsonalean al-daketak egin ditzala». Horrezgain, «era erabat bidegabean»berritu gabe geratu diren kideei«baldintzatik gabeko babesa»eman diete. «Azkenaldian hartu-tako zenbait erabaki birplantea-tzeko» ere eskatu die enpresari.Eskaerei «entzungor» egiten ba-zaie eta «tratu bera» jasotzen ja-

rraitzen badute, «neurri zorro-tzagoak» hartu beharko dituzte-la esan zuten, eta mobilizaziobat egiteko aukera aipatu zuten. Horrez gain, egoera honen au-

rrean, pilotari profesionalen el-karte bat sortuko dutela azalduzuten, «egungo pilotariak eta da-tozen urteetan etorriko direnakbabesteko».

Imanol Garcia Landa Tolosa

Realean hainbat urte egon ondo-ren, azken lauak bigarren talde-an, bigarren mailako Alcorcone-ra joan da Ander Gorostidi (Tolo-sa, 1996) futbol jokalaria.Nola izan da fitxaketa?Lehenengo kontaktua Alcorco-nekin konfinamenduarenamaieran izan zen, Sanserekinentrenatzen ari nintzela. Lehenminututik gustatu egin zitzai-dan taldea. Oso talde familiarraeta umila da, eta alde horretatikgogo handiz ibili naiz azken hila-beteetan hona etortzeko. Azke-nean suertatu da eta oso poziknago.Besta aukerarik izan duzu?Bigarren B mailako talderen ba-

tzuk eta bigarren mailako bestetalde batek ni fitxatzeko interesaagertu dute, baina uste dut Al-corconekin asmatu dudala etaoso gustura nago.Zer topatu duzu talde berrirairisterakoan?Etorri baino lehenago, Realeanoso ondo hitz egin zidaten taldehonetaz. Realeko jokalari ohiakere izan dira hemen. Esan beza-la, talde familiarra da, oso umila,eta oso gertuko jendea dago he-men. Realean urte batzuk emandituzu, ezta?Alebinetan sartu nintzen, hama-bi urterekin, eta hamahiru den-boraldi egon naiz. Azken lau ur-teak Realeko bigarren taldeanegon naiz, bigarren B mailan, eta

gorabehera handikoak izan dira.Lehenengo bi urteetan batez erelesioak izan nituen, eta ez nuenjarraitutasun hori izan ez zelaianeta ezta taldekideekin ere, etagogorra izan zen. Hirugarrendenboraldian ere lesio txiki batizan nuen, eta nahiz eta partidakjokatu, jarraitutasuna falta zai-zuenean ez zara gai ehunekoehuna emateko. Azken urte ho-netan, Xabi Alonso entrenatzailezela, lesioek errespetatu eginnaute, maila ona eman dut, etasari moduko hau etorri da.Hainbeste urte Realean pasaondoren, azkenenean lehentaldera ez duzu igaro ahalizan. Realekoa naiz txikitatik eta edo-zein jokalariren ametsa da zureklubean lehenengo mailara iris-tea. Aukera izan nuen bere ga-raian, entrenatzen-eta ibili nin-tzen, baina ez da erraza. Kalita-tezko jokalari asko daude, etahorrela da futbola.

Nola definituko zenuke zureburua jokalari moduan?Lehenbizi, jokalari langilea, tal-deko jokalaria naizela esangonuke. Zelai barruan ibilbide as-koko jokalaria naizela esan dai-teke, bai defentsan eta baita era-soan ere.Alcorconen ze rol izangoduzu?Uste dut taldeko jokalari guztiakzerotik hasten garela. Ni batezere egunerokotasunean zentra-tzen ari naiz, astero ahal dudanmaila onena ematen, astebu-ruan parte hartzeko. Badut go-goa nire balioa erakusteko eta ti-tular izateko borrokatuko dut.Asteburuan jokatu duzueligako lehenengo partida, etagolik gabe berdindu duzueMirandesen aurka.Batetik kontentu etxetik kanpopuntua lortzeagatik, ez baitaerraza. Bestetik, sentsazio arra-roarekin geratu ginen, ez ginela-ko gure futbola egiteko gai izan,

batez ere taldea ez dagoelakoehuneko ehunean. Denboraldi-aurre ezohiko bat eta gero, parti-da bakarra jokatuta joan ginen,eta hori nabaritu zen. Nahiz etasufritu, ondo lehiatu ginen etagai izan ginen atea hutsean uzte-ko, eta hori oso positiboa da.Hasieratik jokatu zenuen.Nola izan zen zuretzatdebuta?Alde pertsonaletik kontentunago bigarren mailan debutaegiteagatik, liga profesionalean.Amets bat egi bihurtu da. Beste-tik, sentsazioak ez ziren oso onakizan. Denoi gustatzen zaigu ehu-neko ehuna ematea partida ba-koitzean, eta ezin izan nuen. Na-baritzen nuen martxotik ez nue-la partida ofizialik jokatu, etagainera maila berri batean. Sufri-tzen jakin nuen, taldeari lagun-du nion, eta kontentu nago pun-tu hori lortu genuelako.Ze asmo du taldeakdenboraldi honetarako?Bigarren maila oso zaila da, etaprintzipioz klub gehienen hel-burua, eta baita gurea ere, maila-ri eustea da. Behin mailari eutsi-ta, denborak eta sailkapenakesango digu nora begiratu behardugun.Aurrera begira, zein dira zureasmoak futbolean?Lehenik eta behin, txikitatikedozein jokalariren helburuamaila profesionalera iristea da.Ez da erraza, eta oso kontentunago horregatik. Pertsonalki nirehelburua da urtetik urtera per-tsona bezala zein jokalari bezalapausoak ematen jarraitzea, etaea posible den lehen mailan jo-katzeko ametsa betetzea.

PRENSA A.D. ALCORCON

«Profesionaletarairistea da txikitatikedozein jokalarikduen helburua»ANDER GOROSTIDIFUTBOLARIA

Profesional mailara egin du jauzi futbolaritolosarrak, Alcorcon taldearekin fitxatuz;gustura dago aukera horrengatik, eta beremaila erakusteko gogoa duela azaldu du

Page 8: Erniobea eta Fleming ikastetxen Arratzaingo eraikina hutsik ...lan ere greba egin zuten atzo ira-kasleek eta umerik ez zen gertura-tu ikastetxera. Jesus Quesada zuzendariaren esanetan,

ASTEAZKENA 16AGENDA

Deialdiak

Amezketa.Odol ateratzea kulturetxean, 18:30ean. Hitzordua 943 00 78 88 telefono zenbakian.Tolosa.Tembloresfilma, Leidorren,19:30ean.

FARMAZIAK

Gaur

VILLABONA.Egunekoa.J.M. San-chez. Kale Berria, 34. 943 69 11 30.TOLOSA. Gauekoa. L. Azpiroz. Larra-mendi, 6. 943 67 51 18.

EGURALDIA

IKER IBARLUZEA

Gaur.Egun beroa. Zeruanhodeiak eta ostarteakizango ditugu egun guztian

zehar. Termometroak antzeko ba-lioetan; maximoak: 30-31 gradu.

ihar, eguna 00

Bihar.Antzeko giroarekinjarraituko dugu. Zerua erdi

eta goi-mailako hodeiez estaliagoagertuko da. Tenperatura maximo-ak antzeko balioetan: 30-31 gradu.

TOLOSALDEKOATARIAk ez du bere gainhartzen egunkarian adierazitakoesanen eta iritzien erantzukizunik.

www.ataria.eusASTEAZKENA, 2020KO IRAILAK 16 Argitaratzailea: Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMLege Gordailua: SS-1323-2013Koordinatzailea: Rebeka Calvo GonzalezKudeatzailea: Iban Urdapilleta AlkizaleteEgoitza: San Esteban, 20, Tolosa.Telefonoa:943 65 56 95. E-posta:[email protected]: 661 678 818. [email protected]

Tolosa: 687 410 082. [email protected] Villabona-Aiztondo:687 410 022. [email protected]:687 410 [email protected]:687 410 118. [email protected] Alegialdea: 687 410 [email protected] Kirolak:673 06 11 32. [email protected] arreta zerbitzua: 943 30 43 46

Tolosaldeko Ataria diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain,

Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Amasa-Villabona eta Zizurkil

Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMko kideak:

Tolosaldekogizarte

eragileak

ATARIA IRRATIA107.6FM

Aurreikuspenak gainditu dira Ezohiko uda izan arren, espero baino bisitari gehiago izan da Tolosan; joeramantentzea da udazkenerako helburua, eskaintza eragileekin batera egokituz

Erredakzioa Tolosa

Aurtengo udan, gastronomia,azoka, natura, ondare kulturalaedota Tolosak eskaintzen ditueningurune lasaiak izan dira, bes-teak beste, bisitariak erakartzekoarrazoi nagusia. 2.500 pertsonainguru gerturatu dira turismobulegora, eta Topic museoak1.000 bisitari baino gehiago jasoditu. Turismoak udan utzitakodatuen inguruko balorazioa eginohi du Tolosako Udalak urtekosasoi honetan. Aurtengo udaezohikoa izan da, beraz, ezinez-koa dela diote, bisitari datuak az-ken urteetako datuekin aldera-tzea. Dena den, aurreikusitakodatuak gainditzea lortu dela az-pimarratu dute. «Aurreikuspe-nak ez ziren baikorrak eta egoeraaldakorra izan da, baina ekaine-tik abuztura bitarte bisitarien ko-puruak goranzko joera izan du».2018az geroztik, edukieraren

digitalizazioa izan da TolosakoUdaleko Turismo Sailaren hel-buru nagusienetako bat. Horre-tarako, tresna ezberdinak jarridira martxan: webgunea, saresozialak, bilatzaileetan webgu-nearen posizionamenduaren

hobekuntza edota Instagram bi-dezko bisita gidatu birtualak.Hain justu, azken hori oso erabil-garria izan dela aurten nabar-mendu dute, «bisita gidatuak ba-karrik egitea ahalbidetu baitiebisitariei, jende pilaketak saihes-tuta eta bakoitzak nahi izandakoerritmora». Horrela, ondorengodatuak bildu dituzte: euskaraz863 bisitaldi izan ditu gida bir-tualak; gaztelaniaz, 851; katala-nez, 675; ingelesez, 575; eta fran-tsesez, berriz, 559.Bestalde, uda honetan 2.508

pertsona gerturatu dira turismo

bulegora, eta horietatik %50 eus-kaldunak, %41,4 estatukoak eta%8,6 estatutik kanpokoak. Gipuzkoako Foru Aldundiak

lurraldea berraktibatzeko abianjarritako Gipuzkoa Passportkan-painari dagokionez, Tolosan,guztira, 304 pasaporte banatudituzte. «Gipuzkoak eskaintzendituen plan guztiak ezagutaraz-tea da kanpaina honen helbu-rua, eta gure kasuan, barnealde-ko turismoaren eskaintzak balio-an jartzea», azaldu dute. Hala,Tolosako eskaintzak, oro har, bi-sitarien artean «harrera ona»

izan duela nabarmendu dute.Topic museoak 1.138 bisitari izanditu, eta 340 pertsonek gozatudute udalak antolatutako eta es-kainitako aurrez aurreko bisitez.«Gainera, tolosar asko izan diraAndre Maria elizako koroa etakupula edota ondare materialaezagutzera gerturatu direnak».

ZIURGABETASUNATurismo eskaintza oro egoeraberrira egokitu behar izan da, be-harrezkoak diren babes neurriakhartuz eta edukierak mugatuz.Ostalari eta ostatuen kasuan,«zailtasunak-zailtasun» egoerari«eutsi» diotela esan dute udale-tik. Bada, udazkenera begira,

«ziurgabetasuna» nagusi denarren, ekainetik hona izandakobisitari kopuruen goranzko joeramantendu asmo udalak, etaudazkeneko eskaintza egokitze-ko asmoa du, tokiko eragileekinelkarlanean. «Indarrak batuta la-nean aritzea izango da helburua,Tolosa erakargarria izan dadineta bisitariak hona etor daitezen,horrek gure hiri-ekonomianduen eragin zuzen eta positiboakontuan izanda».

Andre Maria elizako koroa eta kupula ezagutzen jende asko izan da. ATARIA