Energia iturriak

download Energia iturriak

If you can't read please download the document

description

Energiei buruzko lana.

Transcript of Energia iturriak

ENERGIA

Egilea: Ainhoa.Data: 2011ko martxoaren 22a

0.AURKIBIDEA

1.-SARRERA2.-ENERGIA ITURRI BERRIZTAGARRIAK3.-ENERGIA ITURRI EZ-BERRIZTAGARRIAK4.-JAPON5.-LURRIKARA6.-GAROA7.-LEMOIZ8.-BIDEOA9.-BALORAZIO PERTSONALA10.-ITXIERA

Lehengo eta behin, sarrerarekin hasiko gara.

1.Sarrera

Energia iturriak energia ematen diguten materialak edo fenomenoakdira.Bi energia mota daude: energia iturri berriztagarriak, asko erabili arren agortzen ez direnak eta energia iturri ez-berriztagarriak, erabili ahala agortzen direnak.Japongo bideo bat ere ikus dezakezue Garoari, Fukushimari eta lurrikarari ere tarte bat hemango diogu, hasi gaitezen!!!Sarreraren ondoren energia iturri berriztagarri eta ez-berriztagarrien buruz hitz egongo dugu.

2.ENERGIA ITURRI BERRIZTAGARRIAK:

Energia iturri berriztagarrietatik ingurumena kutsatzen ez duen energia lortzen da. Iturri berriztagarri nagusiak hauek dira: Eguzkia, haizea, ura eta biomasa.

Eguzki panelak: eguzki panelen bitartez eguzki energia aprobetxatu eta bi energia lor ditzakegu: bero energia eta energia elektrikoa.

Aerosorgailuak: aerosorgailuen bitartez haize energia edo energia eolikoa lortzen dugu eta energia mekanikoa energia elektriko bihurtzen da.

Presak eta urtegiak: presak eta urtegiak eginez ura pilatu eta altuera jakin

batetik isurtzen da uraren mugimendua aprobetxatzeko. Zentral hidraulikoetan energia hidraulikoa lortzen da eta ondoren energia elektrik bihurtzen da.

Instalazio mareomotrizak: instalazio mareomotrizen bitartez, itsasbeherako eta itsasgorako mugimenduak eta itsasoko olatuena balia daiteke. Energia mareometriza energia elektrikoa lortzeko ustiatzen da.

Materia ondo erabiliz energia lortzen da, energia hori energia termiko edo elektriko bihur daiteke. Biomasa deritzo energia iturri horrek.

Energia iturri berriztagarriekin bukatu dugunez ez-berriztagarriei hemango diegu txanda.

3.ENERGIA ITURRI EZ-BERRIZTAGARRIAK:

Ingurumena kutsatzen du azkar kontsumitu eta poliki birsortzen dira, honako hauek dira nagusiaak: petrolioa, ikatza, gas naturala, subtantzia erradioktiboak eta lurraren barneko beroa.

Petrolioa: gehien erabiltzen da mundu osoan. Adituek diotenez 50 bat urte barru desagertuko da. Petroleoaren bitartez gasolina eta gasoleoa lortzen da eta plastikoa fabrikatzen da, oso kutsagarria da.Ikatza: ikatzarekin zentral termikoek energia elektrikoa lortzen dute.Gas naturala: gas naturala etxeko sukaldean berokuntzan erabiltzen da.

Zentral nuklearretan, substantzia erradioaktiboetatik energia nuklearra lortzen da eta energia elektriko bihurtzen da gero.

Lurraren barnealdeko beroaren bidez energia geotermikoa lortzen da eta, gero, energia elektriko bihurtu daiteke.Orain, Fukushimako zentral nuklearrari buruz hitz egingo dugu.

4.JaponFukushimako zentral nuklearrean alarma piztu da erradiazioagatikLurrikararen ostean Fukushima Daiichiko zentral nuklearretik gertu bizi diren milaka lagunak zonatik ateratzen hasi dira Japoniako agintariak, isuri erradiaktibo bat izateko arriskuaren aurrean.Erradiazio maila Fukushiman ohikoa baino mila bider handiagoa da, segurtasun nuklearreko agentziaren arabera.Yukio Edano Japoniako Gobernuko idazkari nagusiak azaldu duenez, zentral nuklearraren hiru kilometroko inguruan bizi diren herritarrak ebakuatu dituzte. Kiodo Japoniako albiste-agentziak jakinarazi duenez, 3.000 lagun atera dituzte zonatik.Lurrikararen ostean, larrialdi egoera ezarri du lantegi horretan, zentraleko hozte-sistemetan izandako matxura batengatik. Matxura konpontzen ari dira, Merkataritza Ministerioak Jiji albiste-agentziari jakitera eman dionez.Erreaktoreko ur mailak balio arriskutsuetan ez daudela ziurtatu du Fukushimako Exekutiboak, Kiodo albiste-agentziaren arabera. Lantegian erradiazio nuklearra izateko arriskurik ez dagoela adierazi du Tomoko Murakami Japoniako Energia Nuklearreko zuzendariak.Jarraian, Japonian inoiz izan den lurrikararik handienari buruz hitz egingo dugu.5.Lurrikara8,9ko magnitudearekin Japonian inoiz ikusitako lurrikara handiena da eta munduko 7.a. Baliteke Japonian azken 1.200 urtetan egondako lurrikararik handiena izatea. Gutxienez 1.400 pertsona hil dira, 2011ko Sendaiko lurrikara Honshuko aldetik gertu izan zuen epizentroa. Falla batean emandako konpresioagatik gertatu zen, Ipar Amerikako plaka eta Ozeano Bareko plakaren subdukzio zonatik gertu edo subdukzio eremuan bertan. Lurrikara honen latitudean Pazifikoko plaka mendebalderantz mugitzen da, Ipar Amerikako plakarekiko 83 mm/urteko abiaduran. Plaka Japoniaren azpian sartzen da Japoniako fosan eta mendebaldean Eurasiaren azpian sartzen da. Lurrikara honen kokapena, sakonera eta mekanismo fokala kontuan harturik subdukzio eremuan gertaturiko bultzadaren ondorioz sorturiko lurrikara izan zela esan daiteke. Lurrikara gertatu ondoren hainbat erreplika egon dira. Japonian 15:06ak zirenean 7.0ko magnitudea zuen lurrikara gertatu zen, 7,4koa 15:15tan eta 7,2koa 15:26tan. Horren ostean 4,5eko magnitudea baino handiagoa izan zuten 300 lurrikara baino gehiago gertatu ziren. Hasiera batean 7,9ko magnitudea eman bazioten ere USGSk magnitudea igo zuen 8,8 eta 8,9 ingurura. Beste iturri batzuek 9,0 eta 9,1era igo zuten magnitudea.Garoari ere tarte bat eskainiko diogu.6.Santa Maria de Garoa zentral nuklearraSanta Mara de Garoa Zentral Nuklearra da. 1971. urtean inauguratua izan zen espainiar estatuko zaharrena da, hortaz- eta 2009 arte lanean egotea ezarrita dago. 460 MWko potentzia instalatua dauka.Nuclenor taldeak kudeatzen du, zeinek %50a Endesak dauka eta beste %50 Iberdrolak.Hainbat elkarte ekologistek nahiz alderdi politikoek zentral hau ixteko eskatu dute, bere akatsengatik eta hauek ekar ditzaketen arriskuengatik.Martxan dagoen Espainiar estatuko zentral nuklearrik zaharrena izan arren, 2009ko ekainaren 5ean "Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak" zentral nuklearra beste hamar urtez zabalik edukitzeko gomendioa eman zuen. Ondoren, 2009ko ekainaren 2an Zapateroren gobernuak, zentrala 2013an ixtea erabaki zuen, nahiz eta hauteskunde-kanpainian Garoa berehala itxiko zuela esan.Lemoizen ere bazegoen proektu bat.

7.LEMOIZKO ZENTRAL NUKLEARRA(Bizkaia)Lemoizen ere proiektu bat jarri zuten martxan 1972ko apirilaren 18an baina proiektua bertan behera utzi zuten.

Japongo tsunamiaren bideo bat ikus dezakzue Ctrl sakatu eta gainean klik egin ezkero sartuko zarete.

8.BIDEOA

JAPONGO TSUNAMIA

Bideoa ikusi dugu eta balorazio pertsonalaren garaia heldu da.

9.BALORAZIO PERTSONALA

Oso interesgarria iruditu zait gauza asko ikasi ditudalako. Orain badakit energia iturri berriztagarriak energia iturri ez-berriztagarriak baino gehiago erabili behar ditugula eta energia iturri ez-berriztagarriak agortu egingo direla. Orrez gain Garoa eta Lemoizi buruz ere asko ikasi dut. Lurrikarari buruz ere ikasi dut 12 graduko baino lurrikara handiagoa izaten bada munduaren amaiera izango dela, tsunamiak zergatik sortzen diren ere ikasi dut.

Amaitzeko garaia heldu denez itxierarekin bukatuko dugu.

10.ITXIERA

Garoa agindutako garaian ixtea lortzen badugu naturarentzat eta guretzat mesede izango da. Saia gaitezen eneria iturri berriztagarriak gehiago erbiltzen.Zain dezagun natura eta mundua!!!