Emakumeen aurkako indarkeria

2
EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA Emakumeari emakume izateagatik egindako indarkeria da. Zehatzago, sexu-bereizkerian oinarritzen den eta emakumea helburu duen edozein indarkeria ekintza da, emakumeei kalte edo sufrimendu fisiko, sexual edo psikologikoa eragiten diena edo eragin diezaiekeena, baita halako ekintzak egiteko mehatxuak, askatasun-kentze arbitrarioa ere, bizitza publikoan zein pribatuan gertatuak. Giza eskubideen aurkako zuzeneko erasoa izateaz gainera, emakumeari ondorio fisiko nahiz psikologiko larriak ekartzen dizkio. Emakumeen aurkako indarkeriak indarkeria fisiko zuzenaz gainera, ondorio fisiko zuzenak ez dituzten indarkeria modu psikologikoak ere biltzen ditu; naiz, emakumearen aurkako indarkeriak sexu- osagaia du. Nolanahi ere, emakumeen aurkako indarkeria tratu txar fisiko, psikologiko nahiz sexuala batera gertatzen dira askotan. Beste alde batetik, emakume izatera heldu gabe, neskatxa nahiz sexu femeninoko haurrei bere kondizioa dela eta egindako indarkeria ekintzak ere emakumeen aurkako indarkeriatzat jotzen dira. Emakumeen aurkako indarkeria genero- bereizkeria edo emakumearen gutxiespena instituzionalizatuta egoten den eremuetan gertatu ohi da: etxean, bikote- harremanetan. Emakume izateagatik edo emakumearen gizarte-eredu bati jarraitzeagatik, norbere buruaren aurka egiten dituen ekintzak (adibidez, suizidioak) eta jarrerak ere (autoestimu eskasa) emakumeen aurkako indarkeria dira.

Transcript of Emakumeen aurkako indarkeria

Page 1: Emakumeen aurkako indarkeria

EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA

Emakumeari emakume izateagatik egindako indarkeria da. Zehatzago, sexu-bereizkerian oinarritzen den eta emakumea helburu duen edozein indarkeria ekintza da, emakumeei kalte edo sufrimendu fisiko, sexual edo psikologikoa eragiten diena edo eragin diezaiekeena, baita halako ekintzak egiteko mehatxuak, askatasun-kentze arbitrarioa ere, bizitza publikoan zein pribatuan gertatuak.

Giza eskubideen aurkako zuzeneko erasoa izateaz gainera, emakumeari ondorio fisiko nahiz psikologiko larriak ekartzen dizkio. Emakumeen aurkako indarkeriak indarkeria fisiko zuzenaz gainera, ondorio fisiko zuzenak ez dituzten indarkeria modu psikologikoak ere biltzen ditu; naiz, emakumearen aurkako indarkeriak sexu-osagaia du. Nolanahi ere, emakumeen aurkako indarkeria tratu txar fisiko, psikologiko nahiz sexuala batera gertatzen dira askotan. Beste alde batetik, emakume izatera heldu gabe, neskatxa nahiz sexu femeninoko haurrei bere kondizioa dela eta egindako indarkeria ekintzak ere emakumeen aurkako indarkeriatzat jotzen dira.

Emakumeen aurkako indarkeria genero-bereizkeria edo emakumearen gutxiespena instituzionalizatuta egoten den eremuetan gertatu ohi da: etxean, bikote-harremanetan. Emakume izateagatik edo emakumearen gizarte-eredu bati jarraitzeagatik, norbere buruaren aurka egiten dituen ekintzak (adibidez, suizidioak) eta jarrerak ere (autoestimu eskasa) emakumeen aurkako indarkeria dira.