EMAKUMEA EUSKARAREN TRANSMISIOAN - ueu.eus file"Tantra le culte dela fémenité" André Van...

34
EMAKUMEA EUSKARAREN TRANSMISIOAN Maria Luisa Egia Letra Goi-Ikasketetan diplomatu Lantxo hau prestatu nuenean, nik ez nekien Van Lysebeth eta Starhawk nortzu ziren, ez Tantra zer zen ere, baina Mirande, Oteiza, Barandiaran, Ortiz Osés eta Sanchez Carrión bai ordea. Nik jakin nahi nuena hauxe zen: Zergatik dirau Euskal Herriak euskaldun? Nik neure bihozkadak banituen, baina soziolinguistikak eta hizkuntzaren irakaskuntzazko teoriek baino gehiago, neure barneko grinek eraman naute, gai honi bere alde psikiko eta mitologikotik heltzera. Eta hona hemen, emakumea, hizkuntza eta sormenaren jatorria, historiko eta mitologikoki non zegoen eta non dagoen aztertzea. Capraren ustez, etorkizuna ekologia eta emetasunean bait dago. Baina kontuz, arra baztertu gabe, balio emeak garatuz. Bizia bien artean eratzen bait da, txanpon beraren aurpegi biak, hizkuntza eta herria bezala. FILOSOFIA UZTARO, 3 - 1991, 35-68 35

Transcript of EMAKUMEA EUSKARAREN TRANSMISIOAN - ueu.eus file"Tantra le culte dela fémenité" André Van...

EMAKUMEA EUSKARARENTRANSMISIOAN

Maria Luisa Egia

Letra Goi-Ikasketetan diplomatu

Lantxo hau prestatu nuenean, nik ez nekien Van Lysebeth etaStarhawk nortzu ziren, ez Tantra zer zen ere, baina Mirande, Oteiza,Barandiaran, Ortiz Osés eta Sanchez Carrión bai ordea.

Nik jakin nahi nuena hauxe zen: Zergatik dirau Euskal Herriakeuskaldun?

Nik neure bihozkadak banituen, baina soziolinguistikak etahizkuntzaren irakaskuntzazko teoriek baino gehiago, neure barneko grinekeraman naute, gai honi bere alde psikiko eta mitologikotik heltzera.

Eta hona hemen, emakumea, hizkuntza eta sormenaren jatorria, historikoeta mitologikoki non zegoen eta non dagoen aztertzea. Capraren ustez,etorkizuna ekologia eta emetasunean bait dago.

Baina kontuz, arra baztertu gabe, balio emeak garatuz. Bizia bien arteaneratzen bait da, txanpon beraren aurpegi biak, hizkuntza eta herria bezala.

FILOSOFIA

UZTARO, 3 - 1991, 35-68 35

Euskaldun Laminei

Aingeru harroak, heren-suge hotzakAdonaien zeru agorretan zutik.Hik giristinoa, gorets itzak...Beude goian neure gatik,Niketz oi ¡ ahizpok, jainkosa pollitak!

Andere Lurraren lehen-jaioak haur,Lilluraturikan zuen lurtar kantakZuetan dut ustea gaur.Aintzina herri hau zuena izan da, Jentil harrietan jarrita zegoenZuendago esne, gurin: oberendagiza-bihotz ta gogoen.

Geroz zuen hatzak elas! dira galduibia ta leizeetan, eta gure baitan;Latinez otoituz zaitutzte ohildugizon beltzek elizetan.

Judaiar Baalen neu sinhestun ez naiz, Jentilen odola niregan badabilAsaben modura gur dagizuet: maiz,Gauaz ager guri hurbil,Aintzina bezala emeezue berrizZuen jakintzaren urrea jendeeri, Alait' ezazue mosuz eta irrizZeru minez dena eri, Morturik etorri sinesmen arrotzaEuskal Herritikan aizinezate ken

... Eragina baitu euskaldun bihotzaLur Amaren gana zeken...

Jon Mirande 1.961, 3.3.Ene Jaindo-Edoil Zaharra, Lur!.Elkar 1984

UZTARO, 3 - 1991, 35-68 36

Tantrak, lurreko bizian, denak denengan eraginez, egunero jantzi etaelikatzen duen prozesua ikusten du. Eta lurra eta bere biosfera, organismobizia eta bakarra, psikismo kolektibo autonomoaz jabetua, Kosmos osotikbanaezina.

"Tantra le culte dela fémenité" André Van Lysebeth, Flamarion 1988

Emakumea, jainkosa guztien desagerpenarekin batera, erlijioereduetatik at gelditu da; Bere nahiak, beharrak eta esperientziak garatzekosistema izpiritualik gabe, alegia. Horregatik Witch Craft edo Erlijio berriaemakumeagan birsortzen da.

Maitasun eta pozezko ekintzak, erritualak dira, zeren sexualitatea, biziindarraren agerkuntza zuzena izanik, sakratua bait da.

Starhawk, The Spiral Dance, New York 1979

UZTARO, 3 - 1991, 35-68 37

Memoriaren izenburua

Emakumearen aldaketa psiko-sozialen eta euskararen galerarenarteko interferentziak.

Gaia:Herria eta hizkuntza, txanponberaren aurpegi biak.

Helburua: Herri baten kultura ezdela hizkuntza soilik, tekni-koki hartuta, frogatzea.

Hizkuntza ez bait da zeinu pilobaten bilketa; faktore soziologiko,psiko-logiko, historia, etnologia, etaabar luze batean oinarrituta dagoenzerbait baino.

Abiapuntua:Gilermo Humboldt1 linguistak

emaniko definizioaz hasiko naiz:

Herri edo zibilizazio batentzathizkuntza da munduari heltzekoeuskarririk egokiena.

Testualki:“Nire lanaren helburu garran-

tzitsuena, euskaldunei dagokieneanbere ingurugunean bereziki aurkezteada:

Ohitura eta bizitza erak: hizkuntza,izan, pentsa eta sentitzeko erarenadierazpen bizia bezala agertzensaiatuz.

Horregatik, beraien esaera, dantza,musika eta olerkiei, aparteko begiruneaeman diet”.

Geroago, Ferdinand de Saussurek 2

egungo linguisten aintzindariak,hizkuntzaren bikoiztasuna azpi-

marratuko du unitate konplexu bezala:fisiologikoa eta mentala.

1.Silabak ditugu, inpresio akustikobezala, baina ezinezkoak izangolirateke ahots-aparaturik gabe.

2.Hotsa adimenaren instrumentubaino ez da.

3.Hizkuntzak, adimen bezala, aldeindibiduala eta soziala ditu.

4.Sistema, egina eta konbentzionalaizan arren, eboluzioan diharduegunero.

Gizakien ahalmen errezepzio-koordinazio funtzionamenduei esker,inprontak sortzen dira hiztunengan,biziki berdintsuak izatera helduzguztiengan.

Nola adieraz daiteke emaitza sozialhau hizkuntza beste gauzetatik at agerdadin?

Gizaki guztiengan bilduta daudenhots-imaginak bateratu ahal bagenitu,hizkuntzak eratzen duen lokarri sozialaeskura genezake, hizkuntza komunitatebereko partaide guztiek, egunerokomintza-praktikari esker sortzen dutenaltxorraren emaitza bait da.

Garun bakoitzean birtualkiesistitzen den gramatika-sistema edohobeki esanda, gizaki-talde baten bur-muinetan, zeren, hizkuntza ez bait dagaratzen inorengan multzoan baizik,(testuala).

Humboldt-ek intuizio handizeginiko planteamenduei esker, geroteknikoki lan asko egin da. Berejarraitzaleak, soziologo, psikologo,

UZTARO, 3 - 1991, 35-68 38

etnologo, filosofo, eta batipatsemantistak, hizkuntzaren esanahiaaurkitzen saiatu dira.

Linguistika alorrean, azken urteokaberatsak izan dira:

Estrukturalisten lanen ondorioz,hizkuntza desberdinen familiakezagutu genituen.

Transformatzailei esker, Grama-tika Unibertsala. Hizkuntza guztiekberdintasun handiak dituztela adierazidute.

Babelgo dorrea bota ote dute?Hau egia al da?

Ba bai, alde batetik, janariak, algakJaponiatik, Tea Zeylandik, tejanoakAmeriketatik, eguneroko gauzek geroeta berdinagoak dirudite.

Agerian gustu berdinak ditugu:idolo berdinak: antzezle, abeslari. e.a.

Baina hizkuntzari dagokionean?

Nik “etxea” esaten dudanean, nirebaserrian pentsa nezake, EuskalHerriko baserrian.

Baina hauek, desberdinak direlaohartzen gara, iparraldean ala hegoal-dean kokatuta egon ala ez.

Eta nire konparaketa Groen-landiarekin bada, nire solaskideakautomatikoki “iglo-az” pentsatuko du.

Orduan kontzeptualizazioa bakoi-tzarengan desberdina dela esan

genezake eta Humboldt-engana jotzendugu berriro, zeren gure herriarenberezitasunak, inguruko etnienetatik,oso nabarmen bereizten bait dira.

70.eko hamarkadan, kulturalkiEuskal Herriaren garairik aberatsenaantzinatik, intelektual batzuek eraginhandia izan zuten.

Jorge Oteizak3, adibidez, bereatzetik erabili zuen belaunaldi batekokantari, poetagile, e.a. “euskal arima”bere eskulturetan bilatzen zuenbitartean.

Oteizak “euskal arimaz hitz egitenduenean bere Quousque Tandemen,ene ustez, arima hau ez da zer edo zermetafisikoa, munduari eta biziariheltzeko euskarria baizik, VonHumboldt-ek esaten zigun bezala.

Oteiza, euskal sinbologia artis-tikoen ikertzaile ezagunarentzat,“Hutsa” eta “konkabo emea” diraeuskal artearen ezaugarriak.

Hobeto esanda Neolitikoko zero-cromlech-a izango litzateke euskalestetikaren errepresentazioa.

Historikoki, Oteizarentzat, giza-kiak, hizkuntza artistiko osoarenprozesuaren amaieran, bakardadearenjabetza lortzen du “huts metafisikoan”.

Euskaldunen alor izpiritualaribegiratuz, modelo “osoan” “esistentzia-la” dago bere borobildutako artearenezaugarri; bere antzinako balentrientranszendentzien memoriak oraindikintrakontzientzia kolektiboan dihardu.

UZTARO, 3 - 1991, 35-68 39

Gure tradizioan, *ezer eza* afir-mazio erlijiozko eta naturala dela dio.

Euskaldunen erlijio-sentimendueiestetikoki begiratuz, Oteizak hauxeazpimarratzen du:

Heroen santutasun tragikoa ez delaeuskaldun eredu.

Gure erlijio-sentimentua prozesuestetikoan datza eta ez moralean.

Eta hemen bereizketa egiten digu:

1.Gaur egungo azaleko sentimenduetikoa, katolikotasunetik dator-kiona da.

2.Eta beste bat askoz ere sakona-gokoa, bere prozesu estetikotikdatorkiona, hain zuzen eremoralarekin lotezina.

Honetarako, euskal santu bi kontra-jartzen ditu, konparaketa egiteko:

Garikoitz, maitasunez jokatzenduena, bizitza natural batean.

Loiolako Inazio, maitasunagatikjokatzen duena, izuaren eta minarenteoria beldurgarria sortuz.

Euskaldunontzat, Jainkoaren lehenpribilejioa Justizia bait da eta ezErrukia.

Euskal Herrian mundu guztia, gureoinarriak gramatikan, literaturan edokanpo-itxuran bilatzen ari denbitartean, euskara berreskuratzeko,Oteiza euskal arimaz mintzatzen zaigu.

Haren ikuspuntua harrigarria da.Haren eritziz, gure hizkuntza ingelesabezain arrotza gerta dakiguke, nahizeta jende gehiena mintzatu, hiz-kuntzaren alor teknikoaz besterikarduratzen ez bagara.

Euskara eskuratzea, euskal giza-kiaren berreskurapen ondoren letorke.Horra hor kakoa!

Hitzez hitz:

Arazoa, ez legoke hizkuntzagizakiari berrematean, gizakia hizkun-tzari ematean baizik. (Ez geratzenzaigun gizakia, gizaki osoa, gukantzina genuena hizkuntza barnean).

Gizaki itzultzea litzateke horrelalehen kuestioa hizkuntzaren berres-kurapenean. Gizaki honen berres-kurapena, bere kultur osota-sunean, baina gure estilo kulturalarijarraituz.

Euskaldunok geure munduaikusteko era, geure etika, estetika etageure balore eskala bait daukagu.

Nola azaldu bestela gure ingurukoarazoak?:

Gizon-emakumeen arteko harre-manak, alkohol-zaletasuna, kontraesanpolitikoak, borroka armatua...Euskadin?

Andrés Ortiz Osés-ek4 analisihermeneutikoa egiten du, Jung-en5

argudio arketipikoak erabiliz, gureinkontziente kolektiboa arakatuz.

UZTARO, 3 - 1991, 35-68 40

Harentzat, eta ni ere iritzi horrenaldekoa naiz, euskal kultura,aurreindoeuroparra da, matriarkala etakomunitarioa, inguruko kulturakpatriarkal eta indibidualak izanik.

Euskal kultura, natura eta lurrarilotua, desagertzeko azkeneko uneanaurkitzen da.

“Ezkerra” hitzak, “esquerre” emandu katalaneraz eta “izquierdo”gazteleraz. Eta mitoaren sinbologia-rekin ahaide dugu, Bachofenek ondoaztertu zuenez eta Tartukok EskolaSobietarrak gero baieztatu duen bezala.

“Ezkerra” koordenada sinbolikoananalizatuz, sinu matriarkal naturalistabezala agertzen zaigu.

“Eskubia”, ostera, patriarkalindibidualista bezala.

Euskal mitologiak “ezkerra”aukeratzen du “Mari-ren ekintza etaerritualetan”.

Eta badago pila bat ekintzaeuskaldunak ezkerrarekin egitendituenak:

Txistua jo, idiak uztartu, txapelajarri, aterkia edo poltsa eraman e.a.

O.Osés-ek Thomson-en zitadakarkigu:

Gizatasuna prozeso matriarkalbezala interpreta daiteke, amarekikoharreman luze eta iraunkorrarenteoriari jarraituz; harreman honekkultura naturala, hizkuntzaren sorreraeta oinarrizko sozializazioa garatzenbait du.

Baina sar gaitezen Joxe MigelBarandiaran6, mundu guztian osoezaguna den mitologo eta antro-pologoaren eskutik, euskal mitologianeta beraren alde matriarkalean:

Euskal “etxeak” erlijio-kutsua du.

Erlijio honetako ministrariaetxekoandrea da, kultur ekintzak berakegiten dituelarik: argi- eta janari--opariak etxeko hilei.

Etxekoandreak bedeinkatzen dituetxeko guztiak urtean behin,senitarteko denei bakoitzaren zere-ginak irakatsiz, hots ahaide zaha-rrekiko komunioa, zaharrenganakoerrespetua, komunitate eta auzoekikobetebeharrak. e.a.

Etxekoandreak ordezkatzen duetxea, bere jarlekuan. Etxe bakoitzakbere jarlekua bait dauka elizan edofamiliako hilobian.

Emakumeak zuzentzen dituzeremonia edo ekintza sakratuak.

Etxekoandreak edo familiako besteemakumeren batek zeremonia hau ezinduenean zuzendu, andere-serorakordezkatzen du, hau abadesa delarik.

Heredentzia, gizonezko nahizemakumezkoek har dezakete, eta ezgizonezkoen bidez bakarrik, ErromatarZuzenbideari jarraituz.

Barandiaranentzat, etxekoandrea,lana, erlijioa eta etxeko ardatza da,baina ezer baino lehen, euskalpsikismoaren ezaugarria da abesti,

UZTARO, 3 - 1991, 35-68 41

leienda, mito, errito eta abar luzean.Ondo nabariak, Euskal Herrikosorginkeriaren historian: Akelarrea,emankortasunen errito bezala, eta bestehildakoen zeremonietan.

Hizkuntza estrukturari dagokionean,azpimarragarriak dira honako hauek:

Artikulua: neutroa.

Aditz-estruktura: Arkaikoa, iragan-orainaldian ardaztua batipat eta ezgeroan.

Hau Mayr eta Bornemanekmatriarkal-naturalistatzat analizatzendute.

Aditz-estruktura: Gavel-ek anali-zatu zuen eta objektu-errealitateangorpuzten da eta ez subjektuan,indoeuropar hizkuntzetan bezala.

Euskal totemismoa eta bere estetika7

Euskal mitologiaren esentzia indar-adur (indarra eta potentzia)k emer-jentzia edo agerkuntza oparotasun,arrakasta, mogimendu metamorfikoandatza; hitz batez: errealizazioan.

Euskal errealitateak urrea, altxorpreziatuak, esne eta eztizko errekakezkutatzen ditu, bere barnean.

Berarentzat, estrato mitologikohonek lagunduko digu euskal ima-jineria ulertzen: Oteizagandik, Txillidaeta Basterretxea, Zubiaurre, Arrue etaArtetaganaino.

Estetika: Estatika-Estatikoa da,inmobilismo “numens-is” (latinez)batera garamatzala panteistikoki,naturaltasunez trabesatuz.

Batez ere Oteizaren teorian ikusliteke hori (Hutsa, zirkulua, Cromlechedo harrespilak), arraultza, zero edojaponiar lorategiak, interpretaziomatriarkal-naturalista eta komuni-tarioaren ikuspegi bezala.

Erreferentiza matriarkal-patriarkalak

Patriarkaltasuna, arraren ikuspegianfinkatzen da: Aita Jainkoa eredutzatduela.

Indoeuropar mitologia guztienheroea.

Mitologia matriarkala: munduarenikuspegi emean datza: Ama Jainkosahandian finkatuz.

Kosmo-ikuspegi matriarkala,munduaren kontzepzio erlijioso-birlotzailerantz -"religari" (birlotu)-doa. Ia atzerakoia eta erdi-panteistikoa.

Erraalitatearen kontzeptzio patriar-kala berriz, razional, kritiko etaheroiko-aurrerakoira doa, liberal-ilustratu zeinukoa eta erlijioz-sekularra.

Bachofen-en erromantizismoa etaIlustrazioaren kritizismoaren artekogerra da hau.

II. Karlistadak, 1.936.ekoak etaETA-renak, zentzu bera dute:

UZTARO, 3 - 1991, 35-68 42

Administrazio-askapena, indepen-dentzia kultural eta linguistikoalortzeko.

Linguistikaren ikuspegitik begi-ratuz, Soziolinguistikak frogatua du,ingurugune diglosikoetan, hizkuntzaminorizatuak hobeto gordetzen direlaherri txikietan eta baserri giroan, hirihandietan baino.

Euskal Herriak azkeneko 150urteotan, zirrara asko sofritu ditu:gerrak galtzea (ikuspuntu politikotik)eta industrializazio basatia, inmigrazioikaragarria erakarriz hegoaldean,iparraldean emigrazio sistematikoaematen den bitartean.

Hau paradoxa!

Ondorioak ondo ezagunak dira,baina ez ondo analizatuak ene ustez.

Karlistadak galtzearen ondorioz,Euskal Herriaren subordinazioadatorkigu.

Foruen deuseztapen ondoren, HegoEuskal Herriko 4 herrialdeek, berehistoria guztiko humilaziorik handienasofritzen hasiko dira, independenteakbait ziren 1.839. arte

Herrialdeetako Asanblada Oroko-rretako diputatuen disposizioaksubiranoak ziren. Erregeari parteematen zitzaion, eta zin eragin, lekukobezala.

1.876.ean II. Karlistada galduondoren, Bilboko portuko aduanakBurgosera pasatu ziren.

Ekonomiari dagokionean, EuskalHerria, garai horretararte Europaguztiarekin merkatal harremanakizatetik, Espaniarekiko menpeko-tasunera makurtuko da.

Politikoki, Europako legeriazaharren eta demokratikoenarendeuseztapena suposatuko du.

Diputatuen Asanblada, ez dagehiagotan herriak demokratikokiaukeratua izango, eta Euskal Herriamenperatu eta humilatua izango daharrez gero.

II. Errepublika sentibera azaldukoda, eta autonomia emanez amaituko,baina honez gero 1.936 arteko tarteaaldaketa handikoa izango daEspainiako arlo politikoa.

Euskal Herrian, burges txikiakForuetatik at zeuden politikoki,legislazio hau herribaserri girokoazelako batez ere.

Burges txiki hauek, heroe bihurtukodira egoera politiko berrian Erregimenhonek hiri-bizitza goratzen bait zuen.Talde honek eta karlisten jauntxoek bategingo dute politika arloko diferentziakahaztuz eta klase sozial berezia sortuz.

Liluratuta geldituko dira balioberrien modernitateaz, eta gaztela-niaren indarraz, unibertsaldua etaoldartua Amerikaren kolonizazioondoren.

Inperioaren hondamendia, garaikoeuskal idazle gehienek aipatuko dute:Barojak, Maeztuk, Unamunok...

UZTARO, 3 - 1991, 35-68 43

Euskara indarra galduz doan balioada, eta berarekin beste balio batzu:komunitatea, leialtasuna, anaitasuna,demokrazia zuzena e.a.

Alderdien garaipenak, honekdakarren herriaren ordezkatzearekin,aurrerakada handia suposatu zuenEuropa feudalean, baina galeraikaragarria berriz herri txiki honetan.

1.900.etik aurrera, burgesia honenparte bat, bere kultura eta hizkuntzazohartuko da. Alderdi nazionalistenberpizketaz, euskal kultura eta balioaklanduko dira, eta hizkuntzak,eboluzionatuz, hirirantza egingo du.

Baina 1936.eko berriro itxaropenguztiak zapuztuko ditu Hegoaldean.

Iraultza frantsesak Lapurdi etaZuberoako Foruak deuseztuko ditu1789.ean (Abuztuaren 4eko gauean).Euskal herriko departamentua sortubeharrean Pirineo Behereetako depar-tamentua sortu zen Biarno barne.(Gaur Pirineo Atlantiarrak).

Napoleonen garaia, aurrekoa bainozentralistagoa izango da.

1848.tik aurrera, FrantziakoErresuma deituko zaio, nahiz etahorixe bera bakarrik izan, 1620.eanEnrike IV.ak Franziako eta NafarroakoErresumak bat egin zituenetik.

Eta Euskal Herri kontinentalaharrez gero krisi politiko etaekonomiko izugarriak jasaten hasikoda, herritarrak atzerriratzen behartuzetengabe, gaur egun arte.

Arazoa historikoki ondo mugatuondoren, gerrak eta foruak galtzeamedio, azter dezagun orain, egungoeuskal hizkuntzaren egoera sozio-linguistikoa:

Josua Fishman-en8 lanek, lagun-duko digute euskal hiztunen jarreraaztertzen. Autore honentzat, egoeradiglosikoaren barruan, hiru izangolirateke jarrera posibleak hiz-kuntza minorizatuen aldetik,nagusiarekiko:

1. Jarrera

A taldea (gutxiengoa) B talderapasatzen da, (nagusira) eta asimilatuegiten da.

Hemen hizkuntz ordezkatzeaautomatikoki ematen da.

Euskaldun talde minorizatuak berehizkuntza arrunt sentitzen du, harekikoharremana eta baita bere kulturapropioarekikoa ere gorrotoz etamesprezuz biziz.

Egunero frustazioan ezin bizirik,eta situazioa hau berrorekatzekohizkuntza nagusira joko du. (frantsesaedo gaztelania).

Hizkuntz asimilazioa laisteremango da eta urte gutxi barru,asimilazio kulturala osoa izango da.

2. Jarrera

Talde minorizatuak (euskalduna)bere hizkuntzaren desagerpenasusmatzen du, eta erreboltan sartzen

UZTARO, 3 - 1991, 35-68 44

da, hizkuntza nagusiaren kontra(frantsesa edo gaztelania).

Normalizazioa ez da posible,hizkuntz minorizatu honen hiztunanitzi esker baino. Hiztun hauek mailasozial guztietan egoera behar dute,beren hizkuntza eta kultura masa sozialbera eta balio-eredu bezala ulertuz etabiziz.

3. Jarrera

Talde minorizatua apatikoa da,honen esanahia hizkuntzaren erabilpenfamiliarrean, baina ez sozialeandatzalarik.

Elebitasun ordezkakorra deritzohoni eta hizkuntza nagusia laisterizango da bakarra.

Tesia

Gizakiak eta hizkuntzak patuberdina dutela dirudi.

Herri batek bi izen ditu:1.Berak bere buruari ematen diona.2.Besteek ematen diotena.

Herria, etnia, taldea, nazionalitatea,hizkuntzari esker bereizten daatzerritarrengandik.

Hizkuntza, komunitate batekobarne-harremanak lotzen ditueninstrumentua bait da.

Eta are gehiago, komunitate honenosagaiek bere hizkuntza bereziakdituzte, hots argotak (profesionalak)maila sozial desberdinen hizkerak, e.a.

Hizkuntza berez, errealizazioa da,eta aldi berean kultur faktorea.

Azter dezagun euskaldun hitzarenetimologia:

E U S K A R A D U N

EUSKARA - DU - (E)- N

“DU”: Ukan laguntzailea 3.pertsona, orain erreala.

“(E)”: Lokarria.

“N”: Erlatibozko atzizkia.

Ikus dezakegunez, euskaldunak,bere buruari ematen dion izena,euskara duena da.

Soziolinguistikaren ikuspegitik,Euskal Herriaren mugak, euskarazmintzatzen den tokietara mugatukolirateke. Euskara hiltzen bada, EuskalHerririk ez da izango.

Baina hemen garrantzitsuena ezlitzateke izango hizkuntza bera soilikeskuratzea. Hizkuntza bere inguruanbirkokatu behar da, bere rol sozialekinbatera.

Sanchez Carrión-ek9, euskararenmomentuko analisi soziolinguistikougariren egileak, hauxe galdetzen diobere buruari:

Zein izango litzateke herririk sen-doena: kolonizatua ala kolonizatzailea?

Kolonizatzen duenak, gehienetan,bere izua proiektatu baino ez du egiten.

UZTARO, 3 - 1991, 35-68 45

Eta zer eskuratzen du?

Boterea. Menperatu duen herrian,burokrazia ez zen existitzen, eta botereadenen artean banatzen zen, oligarkiaedo talde txikien garapenik gabe.

Eta botereak hitzaren beharra du.

Euskal Herrian, boterea urrunegonik, administrazio eta herriarenartean muga zegoen.

Gero, demokraziaren izenean,euskaldunek, Europako beste herritxikiek bezala, euren hizkuntza galdudute.

Euskal Herriko herrialde batzukelebidun tradizioa dute. Hara Nafarroa,elebiduna X. mendeaz geroztik.

Gortean, latina, okzitaniera etaeuskara mintzatzen ziren.

Geroago, euskarak latina erosio-natzearen ondorioz Nafarroakoerromantzea sortu zen.

Okzitaniera eta Nafarroakoerromantzea batera mintzatuko diraNafarroako gortean, Nafarroa etaOkzitaniako errege-erreginen artekoezkontzari esker.

Baina Nafarroako erromantze etaeuskarari dagokienez, biak bateraaurkitzen ditugu San Millan de laCogolla-n (Errioxa).

Fernando Katolikoak boterea esku-ratu ondoren, Nafarroako erromantzeazena gaztelania deituko da10.

Hemen dugu jadanik, lehen txokekulturala: latina/ euskara, Nafarroakoerromantzea/ okzitaniera/ euskara,balore-eskalari jarraituz.

Baloreen eskalak, edo “filtropsikikoek” anglosaxoien esanetan,erresuma handien eboluzio historikoenarabera eboluzionatu erazten dituhizkuntzak.

Eta honela Erdi Aroko hizkuntzasendoak desagertuak dira bereninperioarekin.

Latin kultoa, bera ere, nahiz etaeliza eta elite kulturalen babesa izan,hila da.

Hizkuntza baten balioa ez dagobere literaturari edo berari buruzegindako ikerketa zientifikoei lotua,euskaldunoi sinesterazi diguten bezala.

Guretzat, hizkuntza idatziarengabezian, hau benetan tragikoa bait da,gure literatura idatzi guztia sermoi etakatezismoetara mugatzen delarik.

Gorago esan dudan bezala,hizkuntzei balioa, bere indar sozialetikdatorkie.

Hala eta guztiz frantsesa etagaztelania, nagusi euskararekinparekatuz, minoritarioak dira etaidentitate-problemekin diharduteQuebec, Louisiana, Puerto Rico edoTurkian.

Orokorki hizkuntza konkretuari,prestigioa, bere jatorrizko herria-ren boteretik datorkio. Beste

UZTARO, 3 - 1991, 35-68 46

komunitateekiko aurrez-aurrekokonfrontazioan irabazitako boteretik.

Baina gure herria eta ingurukoherrien historiari gainbegirada emanondoren ondoko hau, aurreratugenezake:

Berezko hizkuntzaren balioa: gizakomunikazioa sortzean batak besteaulertzeko kodeak eta sinbologiafinkatzean datza, maila teorikoan.

Unibertsoaren barne-interpretazioa,talde guztian bat izanik, Hizkuntza,interpretazio honen materializazioabait da.

Unibertsoaren ezagutza zabalduzjoan ahala, hizkuntza, norbanako etataldearen arteko interekintzazkoeboluzioan garatzen da.

Hizkuntzaren oinarrizko balore hautrukatu egin da, erlijio eta bestekulturaren eliteen baloreen poderioz.

Unibertsoaren interpretazio batzuontzat hartuz eta besteak baztertuz.

Eliza, bere botere politiko etaespiritualari esker, mundu guztianinterpretazio bakarra ezartzen saiatuda.

Latina, erromatarren inperioarenezaugarria, zientzia eta baloreespititualaren altxorra ere izan da.

Honen ondorioz, gaur egunbadirudi, hizkuntzari balorea berebalentria militarretatik edo bere indarekonomikoetik datorkiola.

Teoria hau hain zabal dabil, ezeneuskaldunoi bihotzeraino sartu baitzaigu. Orokorrean, honela izan delaezin uka daiteke, baina salbuespenakere, hor daude, euskararena azalezinabait da adituentzat.

Argi dago, teoria honek gurehizkuntzaren eboluzioa ulertzeko ezdigula balio, bestela erromatarrengaraian desagertuko ginatekeen.

Ikus dezagun mendebaldekohizkuntza garaileek nola ordezkatuduten latina.

Erromatarrek bere hizkuntza ezarriarren, herriak bere erara moldatu zuenlatina, hau da, gaurko erromantzeaksortuz.

Elizak, boterean jarraitzeko,erromantzeak derrigorrez onartuzituen. Honela arabeen jakinduriagaztelaniara itzulia izango da etagermaniarrena frantsesera. Italierak,latinaren oinordeko zuzena izanik,inperiorik sortu ez zuenez, Vatikanokoelitea latinez mintzatuko da. Gaur eguningelesa nabaritzen da besteen gainetikmundu guztia, baina ez Ingalaterrariesker, Estatu Batuei baizik.

Hizkuntza anglogermaniarrak XX.menderarte arrunt sentitu dira goi--mailako kulturan.

Egun ingelesak indarra hartu badu,Estatu Batuei eskerrak eman beharkodizkiete ingelesek.

Gure hizkuntza menperatuarenduintasuna eskuratzeko, bere humila-

UZTARO, 3 - 1991, 35-68 47

ziozko egoera sozialetik atera beharkodugu aurretik. Eta hau oso gogorra dagaur egungo estatu zentralista batekirensteko.

Baina jo dezagun Fishman-engana.Beraren analisiaren 3. puntuetatik, 2asimilaziorantz doaz eta bat osteranormalizaziorantz.

Baina zer esan nahi du asimi-lazioak?

Desagertu?

Hil?

Berezitasun etniko guztiakezabatzea?

1789eko iraultza frantsesarenondoren, berba asko egin da berdin-tasunaz. Kultura minorizatuek, osoondo ezagutzen dute berdintasun hau:

Gora demokrazia! eta botoaemateko eskubidea! baina Nafarroaneta Iparraldean hizkuntza arrotzbatean.

Eta inork nahi ez duenez hizkuntzaminorizatuak ematen duen mar-ginazioan bizi, ez bait daukaetorkizunik, zer egin?

Hizkuntza nagusia onartzea bainobeste irtenbiderik ez da gelditzen,nahiz eta prezioa asimilazioa,kulturaren jatortasuna galtzea izan.

Frantzia eta Espainiako estatuekbikain jokatu dute eta lortu ere egindute, beren nahia arlo honetan.

Espainiako estatuak autonomiestatutu faltsu batez, botere eraginkorerreal gabea emanez, erresistentziakoizango bait indarrak banatuz.

Frantziako estatuak politikadepartamentalei jarraituz, eta anitzkultura elkartuz departamentu bakoi-tzean. Zeren erresistentzia izango baitlitzateke asimilatua ez izateko mediobakarra.

Are gehiago, gure egungo gizarte--arazoak, biolentzia fisikoa edopolitikoa, droga, e.a. kontzientziakolektibo eta erreferentzia kulturalarikezaren emaitzak dira.

Telebistako idoloak faltsuak diraeta urrun daude.

Hizkuntzaren berreskurapenean gurehizkuntzaren eta gure kulturaren duin-tasuna eskuratzerakoan, gure baloreenerrealtasuna eta geure buruaz duguneritzia azpimarratu beharko ditugu.

Hego Euskal Herrian diglosiaridagokionean, 2 jarrera linguistikoaurkitzen ditugu:

Nafarroan eta Araban, jarrerazeharo asimilakorra.

Bizkaian eta Gipuzkoan, erre-sistentzia.

Nafarroako erresumak estrukturapolitiko arrotzak ezarri zituen, etaeuskarak atzerakada ederra egin zuen,mendietan salbu, non Lakarraren 11

ustez txiroen berdintasuna garatu baitzen.

UZTARO, 3 - 1991, 35-68 48

Pobreziaren kontra-balioa, gizartekontsumitzaileak ordezkatzen du, etahona jotzen dute egungo baserritar etaarrantzale euskaldunek.

Euskara berreskuratzea, egungomendebaldeko mundu alienatuarenitzulpena egitea izango litzateke?

Inola ere ez! Gure hizkuntzarensalbazioa, gure balioen berrin-terpretazio eta gure kultura propioarengarapenetik dator.

Guk ez dugu historia idatzirik!, gukez dugu literaturarik!

Guk ez dugu hitza inmobilizatu!,Eta ostera ez gara aurkitzen historiaaurrean ere!.

Euskal historia eta kultura, milakabertsolari eta emakume ipuin--kontalarik osatzen dute, inpro-bisatzaile eta fabulari oparoak,egunero, ahoz aho, gure historiabirsortzen dutelarik, hizkuntzakontserbatuz. Ez ditzala inork ixildu!.

Zeren, idatziak isiltasuna baitdarama, berbak ostera askatasuna!

Askatasunean bizi den herria, herrisortzailea da, baina anonimoa da etagure zibilizazioak oso txarto onartzen,asimilatzen du anonimotasuna.

Askatasun honek mantendu gaitugaurdaino, euskaldunok.

Gure herrian, literatura, hizkun-tzaren apologia egiteko erabilia izanda.

D’Etxepareko Mosen Beñat-entzat12, euskara hizkuntza literariozitekeen.

Nabardura hau, Sarako Etxeberrik13

osatuko du geroago Frantzia aldean etaAita Larramendik14, Espainia aldean.

Juan antonio Mogel-ek15 bere“PERU ABARKA”-n (Humboldt-enkolaboratzaile izan zen), XVIII.mendeko herri-psikologia itzultzendigu, baserritar ilustratua eredutzathartuz. Hau benetako literatura izangoda, baina hala eta guztiz ere, Mogelenlanak 80 urte itxaron beharko dituargitaratua izateko. Estatu espainolakdebekatua bait zuen gaztelaniatikaparteko beste hizkuntzarik.

Ekonomiari dagokionean, EuskalHerria, denbora oso laburrean,estruktura komunaletik kapitalismobasatira pasatu da, bere identitate etaohiturak galduz.

Lehen, hitza nahikoa zen tokian,gaur ez da errespetatzen idatzia beraere. Bailarako estruktura historikotik,egungo demokraziara pasatu gara, hauda, botere-kontzentraziora.

Zaharrek esaten duten bezala: Gukez dugu alderdirik behar. Alderdiekbere buruaz bakarrik arduratzen diraeta ez herritarrez. Guk gizon bat behardugu, Alkatea!, denon ezaguna, etadenon artean aukeratua.

Honek argi agertzen digu,euskaldunok bizi izan dugundemokrazia zuzenak bizirik dirauela

UZTARO, 3 - 1991, 35-68 49

inkontzienteki gure herriko historia etaabestietan, eta orain arteko amamensutondoko ipuinetan: Gure historiankristautasuna sartu zenean, inkisizioakbortxakeriaren bidez, bere balorejerarkikoak ezarri zituen, guresinismen eta askatasunaren truke.

Zeren, ezin dugu inoiz ahaztu,lehen euskal literatura prosaz,Leiçarragak16, protestanteen fedearenapologia egiteko izan bait zen,Albreteko Joanaren aginduz.

Argi dago, Frantziako Iraultza, geroIraultza Burgesa, nahikoa penagarriaizan zela Galiako herri txikientzat,frantsesa inposatu eta beste hizkuntzakbaztertu egin bait zituen, eta honetanbeste gauza askotan bezala fidelkijarraitu zion estatu espainolak.

Hegoaldean, Karlistadak, aska-tasun-borrokak izan ziren EuskalHerriarentzat.

Gerra galtzearen ondorioz, botere--trukaketa ematen da. Eliza katolikoak,Espainian, bere botere erreala galtzenduenean, gogor eutsiko dio EuskalHerrian.

Euskaldunen huts egite etainpotentzi sentimenduak bideratuz.

Hortik aurrera, Elizak estatuaordezkatzen du: Hezkuntza eta OrdenaPublikoa zuzenduz, bere balorefilosofiko eta moralak ezarriz.

Emakumeak, ordurarte rol garran-tzitsua jokatzetik, etxeko gobernarigisa, etxea bait zen ardatz ekonomiko

eta soziala, sukaldera txokoratuaizango da.

AMA EDO BIRJINA, hauxek baitdira, emakumeentzat erlijio honekonartzen dituen status bakarrak.

Eta momentu honetan hauxeaurreratu genezake:

Ez da izan isolamendu fisikoa,euskaldunoi lagundu diguna gurehizkuntza eta kultura gordetzen,isolamendu mentala baizik.

Gure hizkuntza eta kulturaisolamendu fisikoari esker gordedirelako hipotesiari onartezinaderitzot.

Inbasioak asko izan dira EuskalHerrian, ipar, nahiz hegoaldean, etaeuskaldunok ez dugu galdu geurekultura, ezta gure hizkuntza ere.

Hau horrela izan da, guretzat, baikultura eta bai gure hizkuntza benetakobalioak izan direlako.

Kontzienteki ala ez?

Nik, kontzientea izan dela, esangonuke, gogor euste hau.

Euskaldunek, beste herriekikoharremanetan, hauengan onaedo erabilgarria zena hartzenzuten, asimilatuz, eta berenjatorrizko ohiturak aldaeraziz.Baina inoiz bere ikuspuntu etabizikera aldatu gabe.

UZTARO, 3 - 1991, 35-68 50

Guzti hau frogatzeko ez dugudantzen, tresnen, eta hizkuntzarenberaren eboluzioa aztertzea baino.

BAINA NOLA IRAUN DUGUEUSKALDUN?

Isolamendu mentala

Nire eritziz, emakumearen rolaesentziala da, bai lehengo eboluzioa,bai oraingo asimilazioa ulertzeko.

Jo dezagun emakumearen rolera,euskal ekonomiaren ardatza oraingutxi arte.

Baita rol soziala ere, jolas etajaietan, antzinako akelarre eta bereordezkoetan, oraintsuago.

Kazikeak eta Eliza lur komunalenjabe egin dira. Emakume ezkongabeakhirietara joaten behartuak izan dira, etahan neskame, moja edo puta bihurtu.

Emakume hauek moral burgesaonartu behar zuten, oso desberdinabaserri edo mendietako askatasunekonomiko eta sexualaren aldean.

POLITA, ZINTZOA, BIRJINAEDO AMA, apala gizon eta moralarenaurrean.

Oso denbora gutxian, Elizak,emakumea bere espazio sozialetikkanporatu du.

Honen ondorioa: Emakumearenalienazioa, eta euskal etniarentzat:ISOLAMENDU MENTALARENHERIOTZA:

Industrializazioak eta baserriinguruaren txokoratzeak, emaku-mearen ihesa bultzatu du, herritxikietatik hiriburu handietara. Hemenfilme estatubatuarren heroinek ezzuten zer ikusirik gure neska baserritartraketsekin.

Burgesaren planta egiteko, etaerridikuluaren beldur, euskal ema-kumeek euren hizkuntza eta kulturaezkutatu zuten. Eta bai berensentimentu eta naturazko bulkadakdisimulatu ere, Señorita antza izateko.

Prozesu hau aurrera doa orain ere.

Begira nola galdu den euskararenerabilera emakumearentzat, lehenikesparru publiko eta soziala, eta gerobaita etxeko espazioan ere.

Gizonei dagokienean, gehiengoak,orain arte, elebakar edo elebidun,euskara gorde dute, bere espaziosozialean.

Emakume batzuk, trasmititu egindiete hizkuntza beren umeei. Gehienekostera ez. Telebista eta bihotzekoprentsa frantsesa edo espainola eredudutelarik, euskarari atzerakada ederraeman diote.

Eta hau ez bakarrik espaziosozialean, baita espazio afektiboan ere,erresistentziarako azken bastioiaizanik.

Euskal Herria bezalako gizartetradizionaletan, hizkuntzak ahozkotransmisioa bide bakartzat duelarik,emakumearen rola oso garrantzitsua da.

UZTARO, 3 - 1991, 35-68 51

Aurrez aztertutako sinbolizazioaduen kulturetan batez ere.

Badago hor nonbait halako teoria,nahiko zabaldua, historiarik gabekoherriez.

Herri isolatua, herri hila, eus-kaldunoi bere kolonizatzaileak berezikidedikatua.

Ene ustez, oker dabiltza, zerenEuskal Herria, ez bait da egon inoizisolatuta.

Euskal Herriari dagokionean,kritika hau nahikoa berria da, justubere subiranotasun politikoa galdu etaindustria eta inmigrazioaren eklo-sioaren ondorengoa.

Nire teoria zeharo desberdina daostera:

Sinbolizazio propiorik gabekoherria, bere bizi eta sentierazteko erakentzen zaion herria da, desagertzekoarriskuan dagoena.

Zeren, hizkuntza guztienatzean, sinbolizazio espezifikoabait dago, komunitate berekoindibiduo guztiek lotuta mantentzendituena.

Hizkuntza eta bere kontzep-tualizazio-ekintza, korapilatsuak dira,gurasoen konplizitatea derrigorrezkoaizanez indibiduoa kolektibitatearenpartaide egiteko.

Eta horra hor, non aurkitzen dugunberriro ere sinbolizazioa. Zeren

sinboloaz ari gara, non aurkitzen dagizasinboloen jatorria?

Nor da Jung-ek errebindikatu dueninkontziente kolektiboaren transmisioaegiten duena?

Herri baten kontzientzia ez datorfilosofi tratatuetatik, ezta bere irabaztemilitarretatik ere, amaren bularretikbaino.

Injinerutza genetikoaren aurrera-kadaren garai honetan, ahaztezinakditugu: haurra eta beronen ama.

Ondo ezaguna da, psikologiariesker, inguruak zer garrantzia duenumearen garapen psiko-afektiboan.

Hizkuntzaren ikasketak bi oinarriditu:

Mintzamena alde batetik etakomunikazio ez-mintzatua bestetik.Nola heltzen da umea hizkuntzaeskuratzera?

Mundu guztian metodologia beraerabiltzen da, herriak garatuak izanedo ez. Haurdun dagoenetik, amakbere umearekin berba egiten du(honek, zoroen kontua dirudi, bainahala da). Eta hau izango litzatekelehen kontaktu enpirikoa, hizkuntzaespezifiko eta umearen artean.

Hau falta bada, ez dagokomunikazio-posibilitaterik.

Horregatik dauzkagu gero etaindibiduo psikotiko gehiago.

UZTARO, 3 - 1991, 35-68 52

Sei hilabete ondoren, haurrakhitzegiteko konpetentzia dauka,ulertzeko fakultatea daukanezgeroztik. Baina horra heltzekofonemak ordenatu eta ideiakestrukturatzeko beharrezko garapenfisikoa falta du.

Chomsky-rentzat, konpetentzialinguistikoa, giza genetikaren balia-garria bait da.

Orduan, esan genezake, giza-kiak genetikoki daukala gramatikaunibertsala.

Nire galdera hemen: Ba al dagoegokitasun berezi bat gramatikabakoitzari?

Badirudi gizakiak potentzian dituenahalmenetatik, inguru konkretukoakhartzen dituela, diskriminazio bidez.

Eta inguru konkretua lotzeko,haurrak erabiltzen duen tresnahizkuntzaren funtzio faktikoa dela.

Roman Jakobsn-ek emandakofuntzioetako bat:

1- Funtzio mukizailea: hizlariagankokatua

2- Funtzio konatiboa: entzuleagankokatua.

3- Funtzioa faktikoa: hizlari etaentzulearen arteko lokarria.

4- Funtzio metalinguistikoa: kodeankokatzen dena.

5- Poetikoa: hizkuntzaren estruk-turan kokatzen da.

6- Erreferentziala: esanahiarenanalisian burutzen den funtzioa.

Psiko-semiotikako teoriari jarraituz,badirudi, funtzio faktikoa delakomunikazio-alorrean lehen elikagaia.

Ama eta umearen arteko jolasirrazionalaz ari gara, umeen mundu--sinbologia estrukturatuz gain, biharkoirudimen eta sormen-bagajea prestazenduena, era berean.

Hizkuntzaren funtzio faktikoan, biekintza azpimarratzen ditugubeharrezkotzat:

1. Begirada.2. Distantzia.

Nagusiarekiko harreman desber-dinetan, begirada eta distantzia gara-tzean, zeina ume txikia" bebé" erderazsoinuekin jolasten hasten bait da, berezieta ezagutzeko ahalmena duenetik.

Momento horretatik, hori soinuakidentifikatu eta sailkatzen hastendelarik.

Guzti hau amarekiko jolasinkontziente eta irrazionala da.

Lengoaiaren garapena negarrarekinhasten dela esan genezake,komunikazio-ekintza, eta amarenahotsa entzun ondoren edo laztanakhartuz, ixildu egingo da.

Umearekin harremanak lortzeko,bere begirada “harrapatzen” saiatubehar dugula esango genuke.

Amak, bere begirada, irribarre, hitzleun, ikutu laztan, e.a.ez umearen espre-sioa eta arlo sozialak moldatzen ditu.

UZTARO, 3 - 1991, 35-68 53

Umeak ez du ama imitatzen,alderantziz baizik, Amak umeaimitatzen du, honen mimikaz baliatuzeta umeak esan nahi duenainterpretatuz eta ahoskatuz.

Honela umeak bere adierazpenbidearen kanpoko errepresentazioabarneratzen duela esan genezake.

Amaren mugimendu-erritmoaumeari egokituko zaio. Amarekikoharreman honetan, komunikazio--esperientzia sortu eta garatuko baitzaio.

Atsegin zaion esperientzia honiesker, haurra inguruarekiko harrema-nak progresioan zabalduz joango da.

Berehala sortuko du komunikazio--sistema bat, hitzik ezin egin arren,bere inpresioak adierazteko gaitasunaerakutsiz. Hizkuntza elkar-ematehonen luzamena bait da.

Amak, umea ulertzeko jarreraz, etaumearekiko elkarrizketaz, honenhezkuntza sozialean ezinbestekopapera betetzen du.

Indibiduoaren eta bere ingurugunehurbilaren apurketa diferentei esker,emakumea, berak ikasitako balioguztien kontra jarri dute, hizkuntzabarne delarik.

Amaren rola, gaur egun, eskolak etatelebistak betetzen dute.

Haurtzaindegiko haurrek ez dutebakoitzarentzako bere amarenordezkoa. Eta nahiz eta pertsona bat

izan umearekin bakarrik, pertsonahonek duen erritmoa diferentea izangohaurraren amak duenetik.

Jaiotzatik, umea murgilduko deningurugunea, eragingarri fisikoz betetadago. Honek, umearengan epe luze etalaburrera, garapen orokorra lortzekobaldintza psikoafektiboak sortzen baitditu.

Esperientzien bidez, fetu edoumekia, inguruko soinuak entzuteko ezezik, erantzunak emateko ere gai delaikusi da (amaren ahotsa edo bihotz--taupadak, e.a.).

Umekiek eskuratzen dutenjokamoldea batipat motorea da, baitaberarekiko erantzuna ere.

Gradu desberdinetako amastresatuez egindako ikerketei esker,amaren stres eta garapen motoreapalen arteko erlazioa, emaitzetan osoadierazgarria izan da.

Haurraren garapena, amarenjarrerarekin zuzenean loturik dago,batez ere beronek sortzen dueningurune afektiboarekin. Amarenorekak, umearen oreka emozionalabaldintzatzen du. Oreka hau ez dagoamaren erreakzio kontzientearenmenpean, amaren bizipen inkon-tzientengan baizik, lasai edo larriegotea, berak sortzen diolarik.

Psikoanalisiak adierazten digunez,famili taldeko kideen konfliktoinkontzienteek, beraien harremanetanetengabeko eragina dute. Gaur egun,familiatik at, hainbat eta hainbat

UZTARO, 3 - 1991, 35-68 54

kanpo-estimulo jasoko ditu, telebista,tabernetako musika garratza, e.a.haurrak.

Hau ikusirik, nire galdera hauxe da:Zein hizkuntza opa diezaioke gaurkoama euskaldunak, hain aldatuta dagoeninguru honetan?

Euskal emakumeak mesprezuz bizidu bere kultura, balore estandar,telebista edo emakumeen prentsakzuzendutakoekin konparatuz.

Hala eta guztiz, berak, hainbat etahainbat gauza transmitituko dizkioirrazionalki bere umeari, zer ikusihandia dutenak, berak mesprezuzbizitako kultura eta hizkuntzaz.

Ezdago jadanik, poztasunik amaeta umearen arteko harremanetan.Gure inguru burges txikiak, umearendotoretasun eta itxurari garrantzihandiagoa ematen bait dio maitasuneta afektibotasunari baino.

Gaurko ama euskaldunak ez dizkiokontatzen bere umeari, berari bereamak edo amamak kontatutakohistoriak, denbora eta momenturaegokituak. Berak liburuak irakurtzeagogokoago du, horiei prestigiohandiagoko deritzelako.

Baina umeek misterioaren beharradute. Imaginazio eta dramatizazioa,hizkuntzan errepresentatuta dagoenmundu sinbolikoa ulertu etainterpretatzeko. Eta idatzia ahozemandakoa baino askoz ereerrekurtsogarri, aldagarri, etamoldagarriagoak dira.

Honez gain, umeari, amak buruzkontatu edo dramatizatutako ipuinek,amarekiko, berarekiko, eta ingu-ruarekiko beldurrak gaindituz, galdereierantzuten lagunduko diote.

Nire ustez, lehen 6 urteetan, ahozemandako ipuinak, gero liburuetanikusten dituenean, umeari irakurtzekogogoa, sortzen zaio. Baina ez idatziaribakarrik lotuta, berak ahoz entzundakoipuinak osatzeko eta mila interpretazioemateko gai izango da.

Eta hemendik, familiak edo eskolakmugatzen ez badu, fabulari oparoasortuko da.

Idatziaren arriskua hori bait da:moldeak finkatu eta imaginazioa geldi-eraztea.

Isolamendu mentala edo dife-rente izateko era:

Azken urteon joan-etorrian, etaikastetxe erlijiosoen prestigioa tarte,basaeskolak itxi egin dira, eskolakontzentrazioak bultzatuz, eta honekasimilazioa areagotu egin du.

Gaur egun, subentzioen politikamedio, eskola hauek lehenak diraelebitasunaren alde jartzerakoan, bainahemen irudi-aldaketa ikusten dut,euskal arazoetan kontzientziarik ezbait dute hartzen.

Erresistentziaren bidea hartudutenek, ozen eta gogor deiadar egitendute hizkuntza errekuperatzeko. Baina,ene ustez, geu gara “etxea teilatutikegiten hasiak garenak”.

UZTARO, 3 - 1991, 35-68 55

Aurretik, geure iturburuez itaundubeharko genuke, eta aurkitzean, etniaedo talde, eta indibiduoa harmonianberrezarri.

Beti esan da kultura Greziatikdatorkigula, erromatarren munduabitarteko dugularik. Hau egia damendebaldeko munduarentzat, Grezia-tik adibidez, demokrazia hartu dugu.Baina hau benetako demokrazia otezen? Gizakiak espero zezakeensistemarik justuena?

Mendebaldeko historia guztia,gehiengoen eskubideak talde txikibati subordinatzean datza. Taldehonen izena aldatuz joan da denboranzehar: Beraiek dira jainkoakesklabuen aurrean, sierbo, marginal,langile, proletarioen zapaltzaile.Eta mar-ginazio etnikoaz mintzatuzgero, zerrenda amaitezina izangolitzateke.

Ez daukagu hirugarren mundurajoan beharrik ereduak aurkitzeko.Hemen Europan, gure egoeralinguistiko eta ekonomikoa antzerakoada. Gosea da jendea apaltzeko erahoberena, humilazio etnikoen ondoren.

Estatuak, bere zentralizazioekonomikoarekin, ondo daki hau.

Europako minoria etnikoetan etahirugarren munduko herrietanmetodologia bera erabiltzen da beraiensinbologia desager erazteko, etaaitzakiak beti izaten dira oso altruistak:

Historiaurrean bizi dira, beraienekonomia atzeratua da, herria

alfabetatu gabe dago, hots, beren buruaaurrera atera ezinean.

Eta orduan kolonizazioa hasten da.Jatorrizko hizkuntzan alfabetiza-ziorik ez dagoenez, kolonizatzaileenhizkuntzan alfabetatuak izango dira.Eta kolonizatzaileek jatorrizkohizkuntza ondo ezagutzen ez dutenez,beren filosofia, “kultur balorea” etabaita beretzat propio diren kulturkontzeptuak ere ezarriko dituzte.

Sistema honek hainbat eta hainbatherri sakonetik desorekatu ditu, geureabarne delarik, hortik asimilazioa edobaserrietako neska-mutil zaharrenkopurua. Kontzientzia etnikoarengalerarekin, desoreka sortzen da.

Batetik kultura berriaren kon-tzientzia daukagu eta bestetik ahaztunahi dugunarena, oraindik gureinkontzientean tinko gelditzen denmespretxatutako kultura, honek bizirikdirauelako.

Hortik dator gizaki eta taldeetnikoen arteko loturaren apurketa.

Fenomeno hau munduko hirihandietako auzo txiro guztietan aurkidezakegu.

Indibiduo hauek ez dira eko-nomikoki marginatuak, beti pentsa-erazi diguten bezala, kulturamarginatuak baizik. Banaka batzukberen identitate kulturala salbatukodute edo bizirik irauteko, lana aurkituzasimilatuko dira. Baina gehienaksuizidio disimulatura eramanak izangodira.

UZTARO, 3 - 1991, 35-68 56

Botereak zergatik harrapatu behardu hitza?

Botereak, Hitz publikoaren bidez,guk zer izan behar dugun eta gurejarrera indibidualak nolakoa izan beharduen agintzen digu.

Zeren hitza kontrolatu ondoren,botereak kontrolatu nahi izango duena,jakina, gure jarrera indibiduala bait da.

Kontrol hau bereganatzeko, lehenurratsa derrigorrezko eskola izango da,kolonizatzaileen hizkuntzan.

Eman ditzagun hitzaren desbi-deratze-adibideak:

Soldadu batek hitz egiten duenean,ez du bere buruez aparte inorkonprometitzen, X. horrek hitz egitendu. Ostera jeneralak hitza duenean,ejerzito guztiaren hitza da. Era bereanErregeak, Lehendakariak, Abadeak,Aita Saintuak, e.a.ek “GU” eta “GUK”erabiltzen dute beti, eta ez “NI”, nahizeta gehienetan “NI” ere izan ez...

Hitz pertsonal hori, kolektibitatebaten izenean aritu da. Eta kolek-tibitatea ezer esateko ahalmen barik!

Ikus dezakegunez, Greziakodemokraziatik ez da aldaketa handirikegon, nahiz eta sufragio unibertsalaoihukatu.

Eta honela, mendebaldeko demo-krazian behintzat, eratzen diraordezkatze eta programak. Programahauek, “Hitz Sozialak” dira.

Hitz sozialak legeak dira, eta legeakbete egin behar dira, nahi eta nahi ez.

Eta betetzen ez duenak, badaki zerdaukan: kartzela-zigorra, edo mar-ginazioa. Estatuaren bihotza testua baitda, dogmatikoa eta aldaezina.

Herriaren izenean egiten badute ere,herriak ezin izango du eskua hor sartu.Hitza bete bakarrik, herria ez dagopentsatzeko sortua, aginduak betetzekobaizik.

Hauxe da boterearen oinarria, nahizdemokrazia burgesa, konstituzionala,monarkia parlamentarioa, herriarendemokrazia edo beste izan.

Programak, diseinua eskatzen du,eta gero hizkuntza bakarrarenjustifikazio-agiria, eta konduktaindibidualaren programazioa. Euskal-dunok egunero jasan behar ditugugeure hizkuntzarekiko diskriminazio--egoerak, beste bi estatuetakoprogramei esker, profesio gehienetanfrantsesa eta gaztelania, egoeradiglosikoan aurkitzen direnean,ingelesarekin topo eginez.

Hau erokeria!.

Eta sakonduz. Ba ote dauka komu-nikabideetako hizkuntzak sormenik?

Badirudi ezetz. Boterea bakarrikmintzatzen da, bakarrizketa sortuz.Besteek entzun eta ixiltasunean diraute.

Eta hitza galduz gero, espon-taneitate eta ludikotasun guztiakentzen zaio hizkuntzari.

UZTARO, 3 - 1991, 35-68 57

Hemen hasten da boterea horienordezkoak sartzen.

Ozioa, edo Aisia har dezakeguadibidetzat:

Botereak sortu ditu gure denbora-pasak, dena dago ondo kontrolatuta:

MUSIKA; DROGA; ALKOHOLA;SEXUA; KIROLA; telezuzendua.

Hau, munduaren historia guztikozapalkuntzarik gogorrena da etagainera, ondo pasatzen dugulakoan!Eta zein preziotan!

Gure ahalmen propioak eta naturaz-ko gogoak, aldiz, galdu egiten ditugu:

HITZA; MAITASUNA; GUSTO-RA EGINDAKO LANA; GEUKSORTUTAKO JAIAK.

Gaur egun, hau guzti hau,erreprimituta aurkitzen da.

Eta frogatzeko, ez daukagu gureinguruko mintzapraktika, beti normabila, eta gure jaiak, kontsumokofolklore bihurtuan aztertzea baino.

Eta goian aipatutako gauzengozotasuna galtzen dugunean,errebelatu egiten gara:

Ondorioak:

Eroetxeak edo kartzelak, edo:

Bestela, apalen, idien artean galtzengara, jokoaren erregelak onartuz,zenbaki bat izatera iritsiz.

Mutilei soldadutzan egiten diete,emakumei askoz ere lehenago egitendiguten froga hori: Norberaren estimagalerazi.

Badirudi gure herriak, orain artefrustrazio hauek kentzeko terapiasinpleak erabili dituela:

Abestu eta Dantzatu.

Gaur egun, tabernetan bizitza egitendelarik, gehienetan agiri hau ikusgenezake: "PROHIBIDO CANTAR",eta horren ordez: “40 principales”gortu beharreko ozentasunean entzunbehar.

Dantzari dagokionean, FrayBartolomerengandik hasita nahikoakalte egin izan da. Lehen herriguztietako plazetan erromeria egitenzen, mundu guztiak, zaharnahiz gazte, dantzatzen zuelarik.“Franco”ren garaian ere, gureplazetan, txistua eta danbolina inoizez dira falta izan.

Gaur egun, kontsumoko zibi-lizazioak, edaria eta droga eskaintzendizkigu ordez.

Beste terapia, berbarekin jolasteazen. Eta hor ditugu bertsolariak, nahizeta gero eta zuzenduagoak izan.

Bertsolariak, gauzak jolaseankanporatzen ditu. Batak bestearikristonak esan, baina joko batenbarruan, kreatibotasuna landuz aparte,barruko grinak kanporatuz. Bat batekomintzamenean inkontzienteak indarhandia bait dauka.

UZTARO, 3 - 1991, 35-68 58

Baina hau ere IKUSKIZUN HUTSbihurtzen hasi zaigu. Herriko jendeakez du bertsotan egiten, horretarako ereeskolara joan behar!

Herriko jendeak, entzun eta ikusiegiten du soilik, kirolean eta bestegauza guztietan bezala.

Lehen mundu guztiak zeukaneguneroko hitzekin jolasteko aukera.Orain hori ere “maisu” eta adituenesku bakarrik dago, eta hortikdatorkigu gure hizkuntzaren urri-tasuna eta pobrezia.

Kirola bera ere ez da jadanik jolasa,jokoa baino, eta jokoa lana izan dabeti.

Gaur egun kulturatzat inposatudigutenak ez dauka poztasunik. Guregizarteak ez daki jolasten, produkzioaeta etekinak ditu beti helburutzat.

Honen ondorioz, gure hezkuntzakkreatibotasuna kentzen dio umeari,jatorrizko sormena, ludikotasuna etainozentzia erruduntasunean bizierazizeta era berean gure zaharrek arruntzeta lotsagarri bihurtzen dituelarik.

Guk indibiduo bezala onartzen ezditugun gauzak ere, azkeneanbeldurrez edo erruz, makurtu eta egin,egiten ditugu.

Ikus dezakegunez, ez dago arrazoibakarra besteen hizkuntza menpe-ratzeko, asko baizik. Garrantziatsuenahau litzateke:

Indibiduo berdinak egitea, artzainbakarra, eta beste guztiak ardi.

Eta pentsakera honexek du munduaaurreratu gabe azken 3 edo 4 milaurteetan. Zeren bat gara, bainaaniztasunean!.

Erlijio errebelatuek, gure munduhau mugierazten duten indarinkontzienteek, hemen bait duteoinarria.

Baina batasun zuzentzaile etaaniztasun bateratzaile kontzeptuaknahastu dituzte.

Fisika-ikertzaileak konturatu direnbezala, osagaien elkarketa handiagobait da, osagai hauen batuketa soilabaino, osagaien interrekintzari esker.

Baina jo dezagun orain Fishmanekemandako 3 puntuetara, eta ikusdezagun euskal hiztunak non kokatzendiren.

1. Jarrera

Gure burgesia orokorrean, Btaldeko izan da beti, A taldeabaztertuz.

Hemen egongo litzatekeadministrazio gehiena, unibertsitate etapolitikariak barne.

Batzu etorkinak direlako, etabesteak euskal kulturatik etorriak horasimilatu direlako.

Nahiz eta batzuk euskera “kanbio--balio” bezala hartu eta ikasten hasiakizan, oraindik ezinezkoa da gureerakundeetan euskararen egunerokoerabilera.

UZTARO, 3 - 1991, 35-68 59

2. Jarrera posiblea

Hau Fishman-ek aipatutakoerresistentzia jarrera izango litzateke.

Baina gaur egun erresistentzia haugerra bezala planteatzen da, eta taldehonek gauzak argi izan arren,hizkuntzari dagokionean, bereautoestima guztiz apalduta dagoenezbere ahalmena inpotentziatik zuzenduadago. Jarrera honek, autoestima berres-kuratu gabe porrotak ekar litzake.

Euskaldunok geure buruarekikoestima eta balore-onarmenak orekatubeharko ditugu, puntu honetan garaileizan nahi badugu.

3. Jarrera

Jende gehiena, hizkuntz erosioarenondorioz, 3. talde honetan legoke:TALDE APATIKOAN.

Gure eliteari jarraituz, eta baztertuaez izateko, herriko jendea, berehizkuntza eta kultura agertzeaz lotsatuegiten da, eta erdarara jotzen du, seme-alabeentzat ingelesa eta bestehizkuntza eta kultura berena bainoonuragarriagotzat kontsideratuz.

Hizkuntz politika guztia eskolarazuzenduta dago; hala eta guztiz,irakaskuntzan funtzionari asko,Bizkaian behintzat, erdalduna da, etahori oztopo handia izanik, ez litzateketxarrena izango ereduak benetanerrespetatuko balira.

Nire ustez, zaharren eta gazteenarteko katea apurtu egin da. Bizkaian

etorkin asko izateaz gainera batuarenpolitika gogor eta txarto erabilia izanda, eta honek kalte handia egin dioeuskarari berari eta kultura guztiari.

Horrela jarraituz gero, hemendik 10urtera, orain Nafarroan edo Arabanegiten diren bezalako kanpainak eginbeharko dira Bizkaian ere.

Euskera ezin da inposatu,hizkuntzak fruituak emateko maitatuegin behar da, eta azkeneko politikaz,betidanik maite eta gorde dutenak,autogorrotora bidaltzen ari gara.

Lehen bere hizkuntzak ez zuenbaliorik erdera nagusi zelako, eta oraineuskara telebistak e.a.etan entzutendutenean, ez dute ulertzen.

Konklusioa

Hizkuntza bat normalizatzeko, lana,arlo askotan egin behar da. Orainarteko lan guztiak, erdal elebakarrak,frantsesak edo espainolak euskal-duntzeko zuzenduak izan dira, euskalhiztunak kontutan izan gabe.

Euskaldun zaharrak, marginatuakizan dira, analfabetoak direlaleporatzen bait zaie.

Baina soziolinguistikak ez duinteresik hizkuntza idatzian. Hizkun-tzak mintzatzeko eginak daude, etamintzatzen diran bitartean ez dirahiltzen.

Ondo ikasi beharko genuke ikasgaihau, eta horrela hiztun-kopuru eta

UZTARO, 3 - 1991, 35-68 60

bizkortasunaren arabera baloratukogenuke geure hizkuntza. Kanpokoenesku utzi barik geure hizkuntzarenbalioa. Zeren hauek beti begiratukobait gaituzte zirkuko atso zabal, edo 5hankako bigantxa bezala.

Euskara salbatuko bada, etahorretarako ahalegin guztiak eginbeharko dira, beste inguruko gauzaguztiekin izango da, ekologikoki,geure burua tarte delarik.

Iraultza frantsesaren aurrerapene-tako bat, euskaldunok ontzat hartua,instrukzioarena izan zen: Eskolaratzekoeskubidea mundu guztiarentzat.

Gobernu frantsesak estatu guztikoeremuan eskolak eraiki zituen, bainatoki bakoitzean mintzatzen zenhizkuntza kontutan izan gabe.

Ipar Euskal herrian, euskara, beste“patois” bat izatera pasatu zen, hau da,bigarren hizkuntza.

Hegoaldean ere, antzerako egoeraeman zen irakaskuntzari dagokionean.

Foru-Aldundiek, basa eskolakeraiki zituzten Errepublika garaian.Inguruak honela eskatzen zuenez,euskaldunak izatekotan sortu ziren.Baina hau beste era batera eratu zen.Gaztelania eta frantsesa, hizkuntzaofizialak estatu bietan, derrigorrezikasi beharrekoak ziren frantses edoespainol agiridun herritarrentzat.

Eta are gehiago, herri batenalfabetizazioa ez da instruzioakademikora soilik mugatzen.

Alde bietako euskaldunek, eskolanondokoa ere ikasi zuten:

Beraien hizkuntza “patois” edo“dialecto” bat zela, beste hizkuntzekinkonparaezina. Euskal Herriak, eta beraz,beraien hizkuntzak ez duela historiarik.Euskara gauza arkaiko bat dela, modatikat dagoena, eta ezelako balio kulturaledo literario gabea. Menditarteangaldutako artzainek edo baserritarrekmintzatua, hitz batez esateko, jendearrunt eta etorkizunik gabekoarenhizkuntza dela. Eta hau baieztatzeko,Euskal Unibertsitatea egiteko ahalmenguztiek porrot egin zuten.

Aurrera egin zuen bakarra, jesuitekzuzendutakoa, Deustukoa izan zen.Kasualitatea ote?

Baina nik kasualitateetan ezdudanez sinisten jarrai dezagun.Karlistadaren ondoren sortu zen euskaloligarkia betidanik egon da boterezentralaren alde. Ordurarte, euskaladministrazioa herriak aukeratzenzuen, eta hauek lege, usadio etahizkuntzaren ezagutza zuten.

Garai horretatik aurrera,administrazio hau estatuak izendatzendu. Administrazio eta administratuenartean ubidea sortzen delarik. Hortikaurrera, euskaldun elebakarramarginatua izango da. Itzultzaile etainterpretarien ordua iritsi zaigu, arazosinpleenetarako, aldundi, udaletxe,epaitegi eta besteetan.

Euskaldunak, beste herri edo etniatxikiak bezala, giza eskubideetatik ategongo dira, instrukzioari dagokionean.

UZTARO, 3 - 1991, 35-68 61

Euskal Herrian, jende gehienaerdaraz alfabetatua izan arren,argitaletxeek beraien irakurtzeko gogo-falta, nabaritzat hartu dute.

Egia esateko irakur-idaztekoprozesua hizkuntza arrotz bateanegitea oso zaila da, ezinezkoa ezesatearren. Mekanika azkar ikasten dabaina ez da hizkuntzaren kontzeptua-lizazioa eskuratzen.

Eskola-porrot gehienak ere hortikdatozkigu. Gaurko eskola zentralistak,programa eta testu berdinak prestatzenditu, geografia, gizarte nahiz kulturmailak kontutan izan gabe.

Umeek hasieran irakurketamekanika berehala hartzen badute ere,eta jeroglifikoak bezala fonemak etahitzak asmatzeak poza sortzen badieere, zentzua ulertzea zail bazaie, laisteraspertuko dira, hasierako motibazioagalduz.

Klaseko irakurgaiak eta literatura,gogaikarri bihurtzen dira beraientzat.

Euskaldunek ez dute ikusi berenhizkuntzan katezismoaz beste testurik,orduan klaseetako testuek ez zuten zerikusirik beraien mundu sinboliko etakontzeptualarekin.

Argi dago, Elizak bakarrik duelanahikoa diru euskalki desberdinetantestuak argitaratzeko.

Ikus dezakegunez, idatziari kultohandia eskaintzen zaion munduhonetan, ez dago tokirik euskaldungehienentzat.

Eta hala eta guztiz ere, posiblea daingeles familia batekin uda pasatzerajoatea, familia honi, alfabetatutadagoen ala ez inork galdetuko ezdiolarik.

Zeren, Londresko suburbioetakojende arruntak prestigio haundiagoabait du, euskal baserritarrek baino,nahiz eta sozial eta kulturalki gureinguruan integratua izan.

Sistema hau erabili izan balitz(euskal inguruan bizi) euskalduntze--prozesuan, hizkuntza biziarenikasketa irabaziko genukeen eta euskalhiztunen berenganako eta berehizkuntzarako estima lortu.

Honen kontra, hizkuntza idatzi etagramatikaren kultoaz, orain hainbat etahainbat EGA tituludun ditugu, diplomapoltsikoan izan arren, mintzatzekogaitasunik gabe, administrazioan etahezkuntza sailean batipat.

Hau dela eta, hainbat euskal hiztungaldu ditugu asimilazioaren alde.Batuaren politikaren agintariekazentuaren erregelari buruz adosjartzen ez diren bitartean,euskaldunberriak, izugarrizko azentoazmintzatzen dira. Onartezina, euskalhiztun itsu beharbada, baino gor ezdenarentzat.

Barakaldon (2. hiria Bizkaian,Bilbo ondoren, 200.000 biztanlez,gehienak inmigratuak) entzun dutmaiz: Non entzun daiteke euskara?

Nire erantzuna hauxe da: Hartutxalupa, eta joan ibaiaren beste aldera,

UZTARO, 3 - 1991, 35-68 62

han mundu guztia mintzatzen daeuskaraz! Joan Erandiora, hor duzueeuskara bixie!

Baina hau ez da euskara batua,hizkuntza idatziaren eredua. Beraienhelburua 6 hilabeteetan EGA lortu etaeuskaldun bezala eskubideak izateabait da, eta denok dakigu denborahonetan hartzen den hizkuntza etakultura zein mailatakoa den!.

Eta hauexek dira gaur egun gureeuskal ereduak.

Bizkaieraren sistema nahikoabereizten da fonologikoki etamorfologikoki sandhi eta kontrakzioeiesker batutik, baina hizkuntza bizi etasortzailea da.

Bizkaiera sistematikoki baztertuaizan da erdiguneko euskalkiekiko duenberezitasun eta desberdintasunagatik,euskalki guztiek hizkuntza osotuko ezbalute bezala.

Eta bizkaitarrak, gaur egunmarginalizatuak izan direnez, lasaiasko bizi dira gaztelania batuamintzatuz.

Zergatia argi dago: Bizkaierarenkontzeptualtasuna oraindik hurbildaukate, gehienak euskaraz askomintzatu ez badira ere entzuna dute,guraso, familia edo auzoen artean.

Gazteleraren kontzeptualizazioaegunero hartzen dute telebista,egunkari, eta abarretan, hau eskolatikdatorkiela gaineratu gabe.

Batuak, ostera, oraindik ez duezelako erreferentziarik, horregatikegiten zaie hain erraz euskaldunberrieiidaztea, erdaratik kalkoak hartzendituztenez, itzulpenak literalki egitendituzte.

Baina jaun-andreok hori ez daeuskara! hori, euskal hizkiekinegindako erdara da.! Eta hemen dagoeuskal prentsaren kakoa. Norentzatidatzi?.

Bizkaitarrek beren hizkuntzarenbalioa zalantzan dute. Zeren inor ezbait litzateke ausartuko ingeles batkritikatzen, edozein eratako hizkuntzaerabil dezakeelarik, baina edozeineuskaldunberrik gaitzat hartzendu bere burua, euskaldunzaharrakzuzentzeko.

Argi dago zergatia, euskal-dunberria goragoko kulturatikdatorrelako. Ingelesak, frantsesak edoespainolak harrokeria berdina agertudute aurretik ere beste kontinenteetakoindigenen aurrean.

Beraiek frogatuta daukate nondikdatozen, eta bigarren hizkuntza ikasikodute eta literatura sorterazi herri basatihonetan.

Misiolariak berriro ere gureherrian!.

Gehienetan, ostera euskaldun-berriak gramatika buruz jakiten du,baina pilatutako kontzeptuak falta ditu,Saussure-k azaltzen zituenak, alegia,komunitate linguistikoa lotzendutenak.

UZTARO, 3 - 1991, 35-68 63

Eta euskaldunberriak ulertzen ezdituen kontzeptu asko, euskaldun-zaharrak, erreprimitu eta ahaztu egitenditu, lotsatuz, bere hizkuntza arrunt etaeskas sentitzen duelarik. Honela doapiskanaka gure euskaltegi etaikastoletako hizkuntza murrizten. Hitzoso aukeratuak, intelektualak, sartuz,baina atzetik kolektibo nahikorik edukibarik hitz horiek automatikokikontzeptualizatzeko, eta orduanelkarrizketa eta irakurketa martiriobihurtzen zaigu.

Soziolinguistika oso gutxi egiten dagure herrian, eredu guztiak nahastuz.

Ezin duguna ahaztu hauxe da: Bestehizkuntza guztiek aurrera egitenbadute ez da unibertsitatean ondoidazten delako, eguneroko hizkuntzaargota delako baizik. Hau komu-nikabideek ondo dakite, zerendoktorego-tesiek ez bait dute zerikusirik egunkari, iragarki edo kalekohizkuntzarekin, Gaur egun Frantsianedo beste herrietan nahiz eta oso goi--mailako elkarrizketa izan argotabarra-barra erabiltzen dutekomunikabideetan. Eta gehiagooraindik, Frantsian idatzsistemaaldatzeko mogimenduak hasi diraeskola-porrota kontutan hartuz.

Gaur egun euskal hiztunak, batezere Bizkaian, ez dira euskarazmintzatzen kontziente direlako txartoegiten dutela, eta orduan etxean ere,gaztelaniaz egiteko ohitura hartu dute.

Euskal hiztunen kopurua600.000koa zela17 jotzen zen oraindela urte batzu, horretatik % 60

bizkaieraz, eta kopuru hau ez dakontutan hartu. Euskaltzaindiak,diakroniari eta altxor literarioei begira,egungo egoera soziolinguistikoaahaztu egin du, eta horra hor emaitzak.

Batuaren eta bizaieraren artekogerrarekin aurkitzen gara oraingoan,eta gu beti gerran!

Berriro ere beste banaketa bat eginda, herriarentzat tragiko bihurtu dena.

Lehendik euskalkiak sendotu etadenok orekatu ondoren batua lantzenhasi beharrean, gero apurka batuariosotasuna eta ulermena emateko,prisaz eta erdi-ipurdika ibili gara, batezere ia inork irakurriko ez duenidatziaren premiagatik, besteei gaigarela frogatzeko.

Noiz izango ote gara gai goiko etabehekoen konparaketak alde baterautzi eta geu izaten hasteko. Gaineragehiago errespetatuko gaituzte.

Batua / bizkaiera aurrez-aurre hau,Elizak eta politiko batzuk probetxatzendute bizkaitar baztertu eta minduakerakartzeko, txar eta onen artekofilosofia bultzatuz.

Dogma, klitxe eta muga gehiegidago gure hizkuntzan eta politikangure euskarak behar bezala etanaturaltasunez eboluziona dezan.

Gure elite akademikoen latin--ikasketak eta beren pentsamenduindoeuroparretik datorkien men-talitate kartesianoak eragin handiadu gure hizkuntzan. Hala eta guztiz

UZTARO, 3 - 1991, 35-68 64

ez dakit nahikoak izango diren berenhizkuntza ezartzeko...

Nik neure kezkak ditut, gauza berakporrot egin zuen Larramendi etaAranarekin. Zoritxarrez ez dugu geurehistoria begiratzen.

R.M. Azkueren batasun-ideiaz askomintzatu da, baina berak ez zuenlapurtera erdiko euskalkitzat hartuko,gipuzkera baizik, bizkaierarekin loturahandiagoa duelako, lexiko etafonologia arloan eta morfologikokizerbait lapurterarekin ere bai.

Euskalkien artean, bizkaiera dagehien bereizten dena besteengandik:

-Aditz-morfologian, “GI” erabil-tzen du oinarritzat “ZA”ren ordez.

“ekar dagidan” eta ez “ekardezadan”

“ekar banagi” eta ez “ekarbaneza”

-Antzera, bera da bakarra Ø markaerabiltzen iraganean 3. pertsonanaurrizki bezala:

"Øegoan” “zegoan” en ordez.“Øeban” “zuen” en ordez.

Bizkaierak pluralgileak sufijatuegiten ditu infijatu ordez.

“dauz” “ditu” ren ordez.“daukazuz” “dauzkatzu” ren ordez.

Y aurrizkia erabiltzen du 3.pertsona singular eta pluralean, “izan”aditzaren orain eta iragana:

“yat” “zait” en ordez.“yatazan” “zitzaizkidan” en ordez.

Bizkaierak bakarrik ezagutzen duiraganeko potentziala “artu leuskidan”potentzial ebentualaren ondoan “artuleuskit”

“b” eta “j” epentetikoak hartzenditu gipuzkerarekin batera:

“buruba” “burua” ren ordez.“gorrija” “gorria” ren ordez.

Fonologian, “h” aspiraturik ez daezagutzen, ipar-ekialdeko euskal-kietatik bereiziz.

“jota”ren existentzia: “ioan”,besteetan “joan” “yoan”.“tx” fonema erabiltzen du “x”ordez inizialetan: “txori”, “txakur”

“Berori”-ren erabilera, aditza 3.pertsonan dagoela, errespetu etamirestasunaren adierazgarri, zeren,“zu”k “hi” ordezkatu bait du, arruntsentituz, “you” ingelesaren parean.Hau ere emakumeengan lehenago etagehiago eman izan da. Gizonen “hika”forma askoz ere gehiago erabili dute,konfidantza-eremuetan.

Negazioan, mugagabeak, hasierabokalaren laguntzaz erabiltzen ditu:

“inon”, “inor” eta ez “nehor”,“nehon” lapurteraz bezala.“ezer-b-ez” “ezebez” “deus” enordez.

Aditzaren adierazgarri morfolo-gikoak:

UZTARO, 3 - 1991, 35-68 65

“zan” “zen” en ordez.“zukean” “zukeen” en ordez.

Aditz-nominalizazioak “TE” egitenditu “ITE”ren ordez.

“izaten”, “egoten”, “esaten”,“izaiten”, “egoiten”, “erraiten” en ordez.

Aditzaren morfosintasiari dagokio-nean, partizipioaren genitibo--lokatiboaren erabilera orokorraazpimarratu beharko dugu, geroaldiperifrastikoa egiterakoan.

“izango naz” “jango dot”“izane* “janen” ordez.

Halaber badago ere iraganekopartizipio antzekoa balio perfektiboz“TA” edo “DA” gehituz, oso erabiliakGipuzkoan, orain arte aipatukoezaugarri morfologikoak bezala.

“ikusitako gauzak” “egindakolanak” “ildakoen arimak”

Gazteleraren antzera “ser” eta“haber” abstraktuan erabiltzen dituenbezala, eta “estar” eta “tener”konkretuan, euskalki biek erabiltzendute “izan” trantsitibo nahizintrantsitiboa bere balio abstraktuaz.

Baina “egon” eta “euki” erabilikodituzte kaso konkretuetan 18.

Berezitasunak berezitasun, badi-rudi, bizkaierak bustidurak askoerabiltzen dituela, hala eta guztiz ere,esan beharra dago, Bizkaiko tokibatzutan berezitasun hauek galduta erebadituela, batueraren alde.

Eta batuaren apostua egindadagoenez, komunikabide etaAdministrazioaren aldetik, azentuazzintzo jokatu beharrari derrigorrezkoaderitzot, bizkaierari dagokionean, etahonela behintzat orain artegaldutakoak, eskuratu ezin badituguere, gehiagok alde egin ez dezalalortuko genuke.

Ondo aztertua da azentuak zeingarrantzi duen hizkuntza iden-tifikatzeko orduan. Nahiz eta hitzak ezulertu, doinua antzekoa bada, honekerakarri egiten gaitu. Hizkuntzarenmelodia bait da, lehen batabesteengandik bereiz erazten diguna.

Eta espero dezagun, apurka-apurka,komunikabide berrien bidez,ekologiarekin batera, euskal masa--medio alternatiboak gero eta gehiagomodan jartzen direnean, atzekoakkontutan izanik, aurrera egitea. Zerenezinezkoa bait da idazten ikasteamintzatzen ikasi baino lehen.

Azken urteotako produkzio askogaitz berak minduta dago:

Idatzizko produkzio handia, bainabalio kontzeptualetik at. Gazteleratikitzulitako lanak ere bait ditugu sariliterarioak irabazten!

Dena da onargarri, euskarazkoprodukzio-lasterketa zoro honetan!Baina gure biziaren pertzepzioa ez dasumatzen emaitzan. Geure munduaikusteko eta interpretatzeko erakerrebindikatzeko ordua iritsi dela ustedut.

UZTARO, 3 - 1991, 35-68 66

Euskaraz gauzatutako arloak etagauzak, errespeto handiagoz idatzibehar dira.

Hizkuntza normalizatzeko, berrinter-pretatu egin behar da, bertso zaharraketa atsotitzak eguneroko hiztegianerabiliz, lotsarik gabe, erderazko kal-koen truke. Gure ume eta gazteei Elizakdebekatutako kantu zaharrak irakatsiz.Martintxo asmatzaileak, neska dantzarieta sorginaren salatariak baztertuz.

Gure herrietako plazetan, iganderotxistu eta danbolina, trikitrixa,txalaparta, rok-a eta beste musikarekintxandatzen direnean...

Modernitatea, antzinakotasunareneboluzio bezala ikusten hastengarenean, eta ez aurkako moduan...

Herrietan gazteek jaiak antolatzendituztenean oraintsu arte bezala,dirua eta boterea alde batera utziz,eta ludikotasuna helburu bakartzathartuz...

Gure herrietako neskek, eureneuskalduntasuna eta naturalta-suna bildur barik bizitzen hastendirenean...

Gure hizkuntza eta kulturak, hilala biziko saltoa emango du. Guztihau argitzeko, gazte eta zaharrenarteko lotura egiteko metodologiaaurkitu beharra dago. Eta dema honekematen dit kemena, nire ikasketakaurrera eramateko.

Oharrak

1. VON HUMBOLDT, Los Vascos, Ed. Auñamendi, Donostia, 1.975.

2. DE SAUSSURE FERDINAND, Curso de linguistica General, Alcal Editor,Madril, 1.980.

3. DE OTEIZA JORGE, QUOUSQUE TANDEM, Interpretación estética delalma vasca. Auñamendi Azkue 4ª Edición.

4. ORTIZ OSES, ANDRES MAYR. F. K. El inconsciente colectivo Vasco.Mitologia Cultural y Arquetipos psicosociales, Editorial Txertoa,1.982

5. JUNG,C.G. El inconsciente colectivo y los arquetipos, Padios, 1.970.

6. DE BARANDIARAN JOSE MIGEL, Mitologia Vasca, Editorial Txertoa,1.988.

UZTARO, 3 - 1991, 35-68 67

7. ORTIZ OSES. Op. Cit.

8. FISHMAN, JOSUA, Sociología del Lenguaje, Ed. Cátedra, Madril. 1.982.

9. SANCHEZ CARRION, JOSE MARIA, Lengua y Pueblo, Elkar, Bilbo 1.980.

10. LAPESA RAFAEL. Historia de la Lengua Española, Editorial Gredos,Madril, 1,980.

11. LACARRA, JOSE MARIA, Vasconia Medieval Filologia e Historia,Donostia, 1.957

12. ETXEPAREKO BERNAT, Lingua Vasconum Primitiae. Patxi AltunarenEdizio Kritikoa. Ediciones Mensajero, Bilbo 1.980

13.ETCHEBERRI, JOANES, Lau-Urdiri Gomediozco carta edo guthunaJ.D’Etcheberri Saraco Miricuac-Baionan.

14. LARRAMENDI, AITA MANUEL, De la Ancianidad y Universalidad delVascuence. Gran Enciclopedia Vasca.

15. MOGEL, JUAN ANTONIO, Peru Abarka, Gran Enciclopedia Vasca., 1.980

16. LEIÇARRAGA, JOANES Testamentu Berria.

17. EUSKALTZAINDIA-SIADECO, Conflicto Lingüístico en Euskadi.Ediciones Vascas 1.979

18. ALLIERES JACQUES, La dialectologie basque, Euskal Linguistika etaLiteratura, Bide berriak. Deustuko Unibertsitateko Argitarazioak.Bilbon, 1.981.

UZTARO, 3 - 1991, 35-68 68