Elektrizitatea Eta Magnetismoa-1KRISTINA

download Elektrizitatea Eta Magnetismoa-1KRISTINA

If you can't read please download the document

description

Elektrizitatea eta Magnetismoari buruzko LH 6. mailako laburpena

Transcript of Elektrizitatea Eta Magnetismoa-1KRISTINA

6. GAIA: ELEKTRIZITATEA ETA MAGNETISMOA ELEKTRIZITATEA KARGA ELEKTRIKOA Gorputz guztiek materia daukie eta hainbat propietate daukiez, adibidez, karga elektrikoa. Karga elektrikoak hiru motatakoak dira: Karga negatibo baino karga positibo gehiago daukanean, gorputz positiboa da. Karga positibo baino negatibo gehiago daukanean, gorputz negatiboa da. Karga positibo eta negatibo kantitate bardina daukanean, gorputz neutroa da.

KORRONTE ELEKTRIKOA Gorputzen barruko karga elektrikoen lekuz aldatzeari korronte elektriko deitzen jako. Material eroaleak, korronte elektrikoei pasatzen izten deutsienak dira. Material isolatzaileak, korronte elektrikoei pasatzen izten ez deutsienak dira.

Sarri korronte elektrikoak material eroale eta isolatzailez egindako kable elektrikoetatik eroaten da.

ZIRKUITU ELEKTRIKOAK Zirkuitu elektrikoak korronte elektrikoa darabilen elementuen multzoa da. ZIRKUITU ELEKTRIKOEN OSAGAIAK Sorgailuak korronte elektrikoa sortzen dau. Alternadoreak energia mekanikoa elektriko bihurtzen dabezan sorgailuak dira. Etengailuek korronte elektrikoaren bidea eten edo abiatuazo egiten dabe. Eroaleek zirkuituaren elementuak lotutzen dabezan eta korronte elektrikoak zirkulatzen dauan kableak dira. Hargailuak korronte elektrikoa hartu eta beste energia mota bat bihurtzen daben tresnak dira.

ELEKTRIZITATEAREN EFEKTUAK Beroa sortzea: korronte elektrikoak material bat zeharkatzean materialaren tenperaturak gora egiten dau. Beroa gorputz batzuetatik besteetara doa eta batzuek beroa ondo transmititzen dabe. Gorputz horreek eroankortasun termikoa daukiela esaten da. Elektrizitateak, hotza ere sortzen dau.

Argia sortzea: gorputz batzuek korronte elektrikoak zeharkatzean argia emoten dau. Bonbillek emoten daben argi horren zati bat galdu egiten da.

Mogimendua sortzea: korronte elektrikoa espiralean batutako eta imanen artean jarritako eroale baten bidez pasatuazoten danean sortzen da.

Magnetismoa sortzea: batzuetan elektrizitateak gorputz batzuk iman bihurtu daikez.

Irudiak eta soinua sortzea: elektrizitatea aparatu batzuetara heltzean gertatzen da.

MAGNETISMOA Gizakiek baeukien metal batzuk erakarteko gaitasuna eukan naturako material baten barri. Material horrek magnetita edo iman harria dau izena, eta gorputzak erakarteko gaitasunari magnetismo deitzen jako.

IMANAK Imanak magnetismoa daukien gorputzak dira. Iman naturalak ez dira gizakiak sortuak, naturakoak dira.

Iman artifizialak gizakiek sortuak dira. Material batzuei elektrizitatea emonda lortu daitekez.

Iman naturalek nahiz artifizialek arakarteko edo aldaratzeko ahalmen handiagoa daukie muturretan: polo positiboa eta polo negatiboa dira.

EREMU MAGNETIKOA Imanak bere indar magnetikoaz metalezko objektuak erakarten dauzan eremuari eremu magnetiko deitzen jako. Eremu hori polo positibotik polo negatibora doa.

LURRAREN MAGNETISMOA Lurraren nukleoa hainbat metalen nahasturaz osotuta dago. Hori dala-eta Lurrak iman erraldoi bat balitz legez jokatzen dau. Ipar polo magnetikoa Ipar polo geografikotik hur dago eta Hego poloa bardin. Lurraren polo magnetikoen kokalekua aldatu egiten da. Lurraren eremu magnetikoak lurrazalean dagozan gorputz guztiei eragiten deutse. Horri esker pertsonek iparrorratza erabiliz orientatzeko modua daukie, beti Ipar polo magnetikoa adierazten dauan orratz imandu bat daukalako.

ELEKTROMAGNETISMOA Elektromagnetismoa elektrizitatearen eta magnetismoaren arteko erlazioa da eta Hans Oerstedek deskubritu eban. ELEKTRIZITATEAK MAGNETISMOA SORTZEN DAU Elektrizitateak zirkulatzen dauan kable baten inguruan imanek daukieneren antzeko eremu magnetiko bat sortzen da. Kable elektriko bat burdinazko objektu baten inguruan batu eta objektuan zehar elektrizitatea pasatuazoten danean metala elektroiman bihurtzen da.

Motor elektrikoek harila daukie: metalezko ardatz baten inguruan batutako kobrezko kable bat, imanen artean jarrita. Imanek sortutako eremu magnetikoaren eta harilak sortutakoaren arteko interakzioak biratze mogimendua sortzen dau.

Garabi

elektromagnetikoek

indar

handiko eta

zamak

elektroimana daukie erakarten dabez.

besoan

MAGNETISMOAK ELEKTRIZITATEA SORTZEN DAU Alternadoreek iman handi batzuk daukiez eta horreen eremu magnetikoen barruan bira egiten daben harilak ere badaukiez. Zentral hidroelektrikoetan ura erabiltzen da elektrizitatea sortzeko. Zentral erabiltzen eolikoetan haizea dabe.

Zentral nuklearretan erabiltzen da lortzeko.

termiko eta ur lurruna elektrizitatea

Kristina Billbao