Ekin eta ekin 33

10
14 EKIN eta EKIN EKIN eta EKIN EKIN eta EKIN EKIN eta EKIN HELBURUAK Ohiko merkataritzaren eta bidezkoaren ezaugarri batzuk bereiztea. ITURRIA • «LAS TRES MELLIZAS MARCAN UN GOL» Roser Capdevila, Carles Capdevila INTERMON-OXFAM 84-8452-1303 Haur Hezkuntzako 2. zikloa eta Lehen Hezkuntzako 1. zikloa Ihitzaren zenbaki honek bidezko merkataritza lantzeko hiru jarduera proposatzen dizkizue. Lehena «Las tres mellizas marcan un gol» (Hirukiek gol bat sartu dute) ipuina taldean irakurri eta komentatuz hasiko da. Lehen urrats horren ostean, bidezko merkataritzaren ezaugarriak azaltzen eta azpimarratzen ahaleginduko gara, honako hauek, adibidez: • Ekoizleen eta kontsumitzaileen artean bidezko merkataritza- harremanak bermatzen ditu, hau da, produktuak ekoizten dituenak soldata egokia jasotzen du bere lanaren truke, eta, horrela, lan-baldintza duinak bermatzen dira. • Elaborazio-prozesuetan ez da haurrik esplotatzen. • Mozkinen zati bat oinarrizko beharretarako —osasuna, hezkuntza, lan-prestakuntza…— erabiltzen da. • Gizonezkoen eta emakumezkoen arteko berdintasuna sustatzen du. • Ingurumena errespetatzen du. Google booksen ipuinaren laburpena dago gaztelaniaz: Hirukiak futbolean hasi dira eta ispilu bat hautsi dute. Sorgin Aspertuak zigortu egin ditu, eta pilotaz betetako leku batera bidali. Pilota-fabrika bat da, eta, bertan, ume mordoa dago, hutsaren truke pilotak josten. Lan onuragarri eta duinaren eta pertsonak behartzen dituen lanaren arteko aldea ulertuko dute. 1. ARIKETA MATERIALAK A3 tamainako fotokopiak, lapitza, pinturak LANTZEN DIREN KONPETENTZIAK Hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia. Gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia. "Hirukiek gol bat sartu dute"

description

Suplemento de la Revista Ihitza

Transcript of Ekin eta ekin 33

Page 1: Ekin eta ekin 33

1414 EKIN eta EKIN EKIN eta EKIN EKIN eta EKIN EKIN eta EKIN

HELBURUAKOhiko merkataritzaren eta bidezkoaren ezaugarri batzuk bereiztea.

ITURRIA • «LAS TRES MELLIZAS MARCAN UN GOL» Roser Capdevila, Carles Capdevila INTERMON-OXFAM 84-8452-1303

Haur Hezkuntzako 2. zikloa eta Lehen Hezkuntzako 1. zikloa

Ihitzaren zenbaki honek bidezko merkataritza lantzeko hiru jarduera proposatzen dizkizue.

Lehena «Las tres mellizas marcan un gol» (Hirukiek gol bat sartu dute) ipuina taldean irakurri eta komentatuz hasiko da. Lehen urrats horren ostean, bidezko merkataritzaren ezaugarriak azaltzen eta azpimarratzen ahaleginduko gara, honako hauek, adibidez:

• Ekoizleen eta kontsumitzaileen artean bidezko merkataritza-harremanak bermatzen ditu, hau da, produktuak ekoizten dituenak soldata egokia jasotzen du bere lanaren truke, eta, horrela, lan-baldintza duinak bermatzen dira.

• Elaborazio-prozesuetan ez da haurrik esplotatzen.

• Mozkinen zati bat oinarrizko

beharretarako —osasuna, hezkuntza, lan-prestakuntza…— erabiltzen da.

• Gizonezkoen eta emakumezkoen arteko berdintasuna sustatzen du.

• Ingurumena errespetatzen du.

Google booksen ipuinaren laburpena dago gaztelaniaz:Hirukiak futbolean hasi dira eta ispilu bat hautsi dute. Sorgin Aspertuak zigortu egin ditu, eta pilotaz betetako leku batera bidali. Pilota-fabrika bat da, eta, bertan, ume mordoa dago, hutsaren truke pilotak josten. Lan onuragarri eta duinaren eta pertsonak behartzen dituen lanaren arteko aldea ulertuko dute.

1.

ARIKETA

MATERIALAK A3 tamainako fotokopiak, lapitza, pinturak

LANTZEN DIREN KONPETENTZIAKHizkuntza-komunikaziorako konpetentzia.Gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia.

"Hirukiekgol bat sartu dute"

Page 2: Ekin eta ekin 33

sostenibilidad

equidad

sostenibilidad

Gaia zabaltzen 15EKIN eta EKIN EKIN eta EKIN EKIN eta EKIN EKIN eta EKIN EKIN eta EKIN EKIN eta EKIN

Hirugarren proposamena beheko ilustrazioa A3 tamainan fotokopiatu eta, lauzpabost kideko taldetan banatuta, zazpi aldeak bilatzean datza. Amaitzeko, talde bakoitzaren ekarpenak eta iruzkinak bateratu eta fotokopiak horman itsatsiko ditugu. Horrela, bidezko merkataritza zer den eta zer onura dituen gogoratuko dugu, aldi batez.

Ondoren, horma-irudi batean edo arbelean bi zutabe egin eta ikaskide guztiok ohiko merkataritzaren alde txarrak eta bidezko merkataritzaren alde onak marraztuko ditugu.

2. 3.

BIDEZKO MERKATARITZAREN ZAZPI EZBERDINTASUNAK

• Zazpi aldeak (irudia): www.e-comerciojusto.org/mm/Juego%207%20diferencias%20version%20peque%C3%B1o.pdf

Page 3: Ekin eta ekin 33

1616 EKIN eta EKIN EKIN eta EKIN EKIN eta EKIN EKIN eta EKIN

Lehen Hezkuntza

EKIN eta EKIN EKIN eta EKIN EKIN eta EKIN

ARIKETA

DINAMIKAREN DESKRIBAPENA• Materialak lau poltsatan banatuko dira, gutxi gorabehera proportzio honetan:

- 1. TALDEA: 4 artazi, 4 kola-tutu, 50 paper-orri, 20 sari.

- 2. TALDEA: 3 artazi, 3 kola-tutu, 60 paper-orri, 10 sari.

- 3. TALDEA: artazi 1, kola-tutu 1, 70 paper-orri, 5 sari.

- 4. TALDEA: 0 artazi, 0 kola-tutu, 200 paper-orri, 0 sari.

• Taldeak elkarrengandik nahiko bereizita kokatuko dira, eta emandako materiala baino ezingo dute erabili. Talde bakoitza zer herrialdetakoa den adierazteko, errotuluak erabiliko dira.

• Hegoaldeko langile ustiatuak nola senti daitezkeen ulertaraztea da dinamika honen helburua. Dena den, ez da komeni dinamika zertan datzan eta zer gai eztabaidatuko duten aurrez azaltzea. Horrela, partaideak ez dira baldintzatuta egongo eta gainera, nolabaiteko jakingura ere

erantsiko zaio

ekintzari.

• Taldeen kide kopurua gelako ikasleak

kontuan hartuta zehaztuko da, baina 3 eta 4 taldeek baliabide teknologiko (artazi eta kola) gutxiago eta lehengai (aldizkari) gehiago

izango dituzte, bai eta langile gehiago ere. Ez da banaketa horren zergatia azalduko. Errealitatearen isla da: Hegoaldean lan-esku merke asko dago.

• Talde bakoitzak behatzaile bat izendatuko du. Jolasean zer gertatzen den behatu eta idaztea izango da haren zeregina, gero, eztabaidan, ikusitako guztia eta aurkitutako arazoak azaltzeko. Behatzaileak trebatu egin beharko dira, jolasari ekin aurretik. Jolasean zehar ezin izango dute ez hitzik ez keinurik egin.

• Taldeek 15 eta 20 minutu bitartean izango dituzte, neurri jakin bateko kukurutxoak egiteko. Materialak trukatzeko aukera izango dute. Halere, lehiazko jolasa dela hartu behar da kontuan, eta, zenbat eta kukurutxo gehiago saldu, diru gehiago aterako dute.

MATERIALAK• Papera (folioak eta kazeta-papera)

• Artaziak (apurtuak eta osoak)

• Kola-tutuak (beteak batzuk eta hutsak beste batzuk)

• Saria: bidezko merkataritzako fruitu lehorrak edo karameluak, fruta freskoa edo sari gisa erabil daitekeen bestelako produkturen bat

HELBURUAK• Nazioarteko merkataritzaren errealitatea ezagutzea, hala nola, Iparraldeak Hegoaldearekiko arauak ezartzeko duen boterea, produktuak espezializatzearen ondorioak eta ia oinarrizko produktuak deritzenak

bakarrik ekoiztearen eragozpenak.

• Ikasleen trebetasuna eta talde-lana garatzea.

• Egoera gatazkatsu edo bidegabekoei sormenezko eta bakezko irteerak ematea.

LANTZEN DIREN KONPETENTZIAK• Zientziaren, teknologiaren eta osasunaren kulturarako konpetentzia

• Gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia

• Norberaren autonomiarako eta ekimenerako konpetentzia

Kukurutxoak

ITURRIAPrograma Norte-Sur, un viaje de ida y vuelta (Comunidad de Madrid)www.nortesur.org/materiales.htm

Page 4: Ekin eta ekin 33

17EKIN eta EKIN EKIN eta EKIN EKIN eta EKIN EKIN eta EKIN EKIN eta EKIN EKIN eta EKIN

• Talde bakoitzak bozeramaile bat hautatuko du. Hori arduratuko da nazioarteko merkatuarekin (irakaslearekin) eta, trukeak egitea erabakiz gero, gainerako taldeekin harremanak izateaz.

• Nazioarteko merkatuak Iparraldeko herrialdeen interesen alde egingo du, jakina. Izan ere, aberatsenak direnez, planetako merkatu-kuotarik handiena dute, eta beraz, nazioarteko merkataritzan hitza eta botoa duten bakarrak dira. Merkatu horrek ez ditu gaizki egindako kukurutxoak onartuko. 1. eta 2. taldeei tratu adeitsua emango die; 3. eta 4. taldeek egindako kukurutxoen aurrean, berriz, axolagabekeria eta gutxiespena erakutsiko ditu.

• Produktuen prezioak erlazio hau izango du: kukurutxo 1 = sari 1. Keinua egiten zaienean, lau taldeek utzi egin beharko diote ekoizteari.

• Prezio hauek izango dituzte produktuek, nazioarteko merkatuetan:

Kukurutxo 1 ............. sari 1

Artazi 1 ....................100 sari

Kola-tutu 1 ...............100 sari

20 paper-orri ........... 5 sari

AZTERTZEA, AZKEN HAUSNARKETA EGITEA ETA IRTENBIDEAK BILATZEATalde bakoitzak zenbat kukurutxo saldu ahal izan dituen idatziko du irakasleak, arbelean. Galtzaileak nola sentitu diren eta beraien iritzian porrota zerk eragin duen aztertuko dute. Irabazleei ere antzeko galdera egingo zaie. Behatzaileek dinamikan zehar ikusitakoa laburtuko dute, galdera hauei arreta berezia eskainiz:

- Sortutako egoerek ba al dute antzik nazioen artean benetan sortzen direnekin?

- Nork irabazten du eta zergatik?

Amaitzeko, nazioarteko egoera zertan islatu den, emandako material bakoitzak (paperak, artaziek, kolak) zer zentzu izan duen eta material horiek zergaitik modu hain desberdinean banatu diren azalduko da.

OHARRAKArtaziek sortzen dute gatazkarik handiena. Artaziak dituztenek ez dituzte ezergatik ere aldatu nahi, eta gutxietsi egiten dituzte artaziak ez dituztenak. Teknologia duten herrialdeen eta ez dutenen artean fenomeno horixe bera gertatzen dela adieraz dezakegu.

Teknologia (artaziak, kola) dutenek ekoizten dituzte kukurutxorik gehienak eta perfektuenak. 3. eta 4. taldeek ostera, lehengai ugari badute ere, eskura dituzten bitartekoez ezin dute teknologiarik erosi.

Hauxe azpimarratu beharra dago: Hegoaldeko herrialde askoren pobrezia nazio industrializatuen norberekoikeriaren ondorioa dela, neurri handian. Ez dute teknologia partekatu gura, eta herrialde pobreenek ezin diote teknologiaren prezioari aurre egin.

Gerta liteke taldeen artean borrokak sortzea ere, lehengaietan eta teknologian oinarritutako gerren erakusgarri. Bitxia da ikustea teknologia eta ezagupenak dituztenek nola inposatzen dizkieten beren prezioak lehengaiak baino ez dituztenei. Prezio horiek sekula ez dira behar adinakoak izaten, herrialde pobreenei aurrera egitea ahalbidetzeko. Nazioarteko prezio-sistemaren bidegabekeriaren lekuko ohikoena dugu hori, alderdietako baten alde egiten baitu beti.

kuotarik handiena dute, eta beraz, …1. eta 2. tal-deei…3. eta 4. taldeek

Page 5: Ekin eta ekin 33

Derrigorrezko Bigarren HezkuntzaDerrigorrezko Bigarren Hezkuntza

1818 EKIN eta EKIN EKIN eta EKIN EKIN eta EKIN EKIN eta EKIN

ARIKETA

ALDA ALDA ALDA ALDA ALDA ALDA DITZAGUN DITZAGUN DITZAGUN DITZAGUN DITZAGUN DITZAGUN ARAUAKARAUAKARAUAKARAUAKARAUAKARAUAKHELBURUAK• Nazioarteko merkataritza oso konplexua izan arren, justuago eta solidarioago jokatzeko aukerak badirela jabetzea.• Merkataritza Zuzenaren ezaugarri batzuk identifikatzea eta produktu batzuentzat alternatiba egokia izan daitekeela konturatzea.• Kontsumo Arduratsua izateko gogoeta egiten hastea eta esku-hartze kolektiboa eragitea.

MATERIALAK• Internetera konexioa• Jardueren fitxa

LANTZEN DIREN KONPETENTZIAK• Ikasten ikasteko konpetentzia. • Matematika konpetentzia.• Hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia.• Informazioa tratatzeko eta

teknologia digitala erabiltzeko konpetentzia.• Gizarterako eta hiritartasunerako konpetentzia.

ITURRIAINTERMON – OXFAM-en web gunetik hartua: http://www.intermonoxfam.org/es/page.asp?id=6

Tatu Museny 37 urteko alarguna da, Kilimanjaroko eskualdean (Tanzania) bizi dena bere 6 seme-alabekin, eta kafea ekoizten du hektarea erdia baino lur txikiagoan.

Seme-alabei hezkuntza eskaini ahal izateko lan egiten du: "Hezkuntza oso garrantzitsua da. Bizimodu hobea izaten lagunduko die neure seme-alabei. Horregatik lan egiten dut hainbeste, eskola ordaintzeko behar dudan dirua irabazteko".

Baina aurten 15 dolar baino gutxiago eman du kafe-uzta osoak. "Hirugarren semea Isahid, 9 urtekoa, eskolara bidaltzeko asmoa nuen baina ezin izango

dut, kafearekin ez baitut nahi adina diru lortzen. Doi-doi iritsiko zait bi nagusiak eskolan mantentzeko eta horretarako txerria saldu beharko dut". (Haur bat eskolara bidaltzeko 10 dolar behar dira, batez beste).

Tatu-k banana batzuk saldu nahi ditu, apur bat diru gehiago eskuratzeko baina eskasago jango dute umeek. Beste etxalderen batean bilatuko du lana (asko jota, egunean dolar bat irabaziz) edo belarra bildu eta abereentzat salduko du. Beldur da, gaixotasunik balego, botikak ordaintzeko adina ez ote duen izango, adibidez, haurrek neumonia, malaria edo beherakoa harrapatzen badute eurite-aldian.

1. EKOIZLEAK

Hainbat produkturen nazioarteko salerosketan badira ekoizleak, kontsumitzaileak eta enpresa handiak, eta azken horiek dira prezioak finkatzen dituztenak. Ikus dezagun kafearen kasua.

Page 6: Ekin eta ekin 33

19EKIN eta EKIN EKIN eta EKIN EKIN eta EKIN EKIN eta EKIN EKIN eta EKIN EKIN eta EKIN

1. Zer ondorio dakarzkie Tatu bezalako ekoizle txikiei (20 milioi Afrika, Amerika eta Asian) kafearen prezioa jaisteak?

3. Aipatu herrialde horiei kafearen prezioa jaisteak dakarzkien ondorioak.

2. Behatu kafearen prezioari buruzko grafikoari eta erantzun:

• Zein da kafearen hasierako eta amaierako prezioa?

• Zenbat jaitsi da prezioa?

• Zein da ehunekobeste edo portzentaia?

Egoitza nagusia eta teknologiaren ikerkuntza-zentroak Europar Batasunean, AEBetan, Kanadan edo Japonian dituzten enpresa handiak dira. Produktu ugari ekoizten dituzte eta ekoizpen-prozesua munduan zehar sakabanatuta daukate. Hirugarren Munduko herrialde gehienetan ez dago lan-araudirik (gutxieneko soldatak, askatasun sindikala, egunean lan egiteko ordutegia, jaiak, gizarte-segurantza, etab. eta ingurumena babesteko legeriarik ere ez. Hegoko herrialdetan enpresak erosi edo azpikontratatu egiten dituzte eta, askotan, haurrak

erabiltzen dituzte lan-esku merkea delako. Ez dute zergarik ordaintzen eta nahi dutenean alde egiteko eskubidea daukate lan-esku merkeagoren bila. Egoera hori onartu ez ezik, bultzatu egiten dute herrialde horietako gobernu askok; baldintza onak ematen dizkiete multinazionalei bertan kokatu, inbertitu eta dibisak sortzeko, horrela kanpo-zorra ordaindu edo komisio kutsatuak kobratzeko. Gutxieneko kostuarekin gehienezko etekina lortzea dute helburu. Bost axola Tatu, eta Taturen antzekoak!

2.MULTINAZIONALAK

1. Kalkula ezazu bakoitzak jasotzen duena eta komentatu emaitzak

250 GRAMOKO KAFE-PAKETEAK 1,30 € BALIO DITU.

Oxfam Internacional 2002 (Sodepau, Setem) izeneko Kafeari buruzko Txostenetik egokitua.Kafe-paketeak herrialde europar batean duen salmenta-preziotik abiatuta.

%42 Multinazionalek

%7 Zergek

%30 Manipulazioak/eraldaketak

%10 Esportatzaileek/bitartekariek

%8 Merkatariek eta supermerkatuek

%3 Ekoizle txikiek

2. Beha ezazu hurrengo taula, irakurri informazioak, berrikusi kafearen nazioarteko prezioari buruzko grafikoa eta erantzun: nondik irteten da enpresa handien etekina?

Irakurri Merkataritza Zuzenaren ezaugarriak ondoko web gunean http://www.intermonoxfam.org/es/page.asp?id=279

Iparraldeko herrialde aberastuen eta Hegoko herrialde pobretuen artean gaur egun dagoen merkataritza edo salerosketa injustua ekidin nahi

duenak hemen dauzka alternatiba batzuk:• Sartu www.comercioconjusticia.com web-gunean, eta izena eman kanpainan; merkataritzaren arauak aldatu nahi ditugun milaka herritarretako bat izango zara munduan.

• Gonbit egin gurasoei, adiskideei, denei, kanpainari atxikitzeko!!• Bidali zure postalak web-orrian proposatutako enpresetara. konpainia handiek ekintza aproposak abiatzea nahi genuke.Horrela, denon artean, merkataritzaren joko-arauak alda ditzakegu.

BA AL ZENEKIEN Enpresa multinazionalek esportatzaileei edo bitartekariei kafe-alea erosi, eraldatu eta komertzializatzen dutela? Gure artean, enpresa gutxi batzuen esku dago kafearen merkatua. Enpresa horiek munduko kafearen %60 erosten dute gutxi gorabehera. Gero eta zailago du enpresa txiki batek kafea saltzen jarraitzea.

KAFEAREN PREZIOAREN TAULA, TXIKIZKA

250 gr-ko kafe-pakete baten batezbesteko prezioa, Bartzelonako dendetan saltzen diren marka batzuk kontuan hartuz.

STARBUCKSkafearen negozio erraldoiak 2001ko lehen hiruhilabetean %41 gehiago irabazi zuen berri eman zuen.

1998 1,47 euro1999 1,40 euro2000 1,30 euro2001 1,16 euro2002 1,27 euro

3. IRTENBIDEA:MERKATARITZA ZUZENA. ZER EGIN DEZAKEGU GUK?

Page 7: Ekin eta ekin 33

2020 EKIN eta EKIN EKIN eta EKIN EKIN eta EKIN EKIN eta EKIN

Batxilergoa eta Lanbide Heziketa

JARDUERAREN GARAPENASARRERA GISA, BIDEO LABURRAK IKUSI, ADIBIDEZ:- Zaragozako gazte batzuk eginikoak:www.aragonsolidario.org/Actividades/comercio-justo.html

- Coldplay musika talde ezagunak bidezko merkataritza kanpainarako egindakoa:www.focuson.com.ar/multimedia?task=videodirectlink&id=98

Bidezkoak zapore hobea du

HELBURUABidezko merkataritzaren ezaugarriak aztertu merkataritza konbentzionalarekin alderatuz, kontsumo arduratsuaren aldeko jarrera sustatu eta sendotzeko.

MATERIALAK. Internet

LANTZEN DIREN KONPETENTZIAK: • Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna.

• Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.

ITURRIAwww.aragonsolidario.org/Actividades/comercio-justo.html

ARIKETA

BIDEZKO MERKATARITZAREN EZAUGARRIAK EZAGUTUZ:

• Irakurri:

Bidezko Merkataritzaz jardungo dugun arren, honek ez du esan nahi gure herri, auzo eta hirietako merkataritza konbentzionala bidegabea denik. Enpresa eta marka asko dago, zentzu estuan Bidezko Merkataritzakoak ez direnak, baina zuzentasunez egindako produktuak komertzializatzen dituztenak.

Hala ere, badirudi gaur eguneko ekoizpen eta kontsumo eredua geroz eta gehiago ari dela aldentzen giza-talde guztiek eta ingurumen planetarioak merezi duten erantzukizun, ekitate eta errespetoaren irizpideetatik.

Bidezko Merkataritzaz ari garenean merkataritza solidarioaz ere ari gara, hau da, herrialde aberastuetako kontsumitzaileek herrialde pobretuetako produktoreak babesten ditu denon giza-garapena lortzeko.

1.

2.

SARRERA GISA, BIDEO LABURRAK IKUSI,

Page 8: Ekin eta ekin 33

21EKIN eta EKIN EKIN eta EKIN EKIN eta EKIN EKIN eta EKIN EKIN eta EKIN EKIN eta EKIN

• Adierazi ondorengo zein irizpide diren merkataritza konbentzionalarenak eta zein Bidezko Merkataritzarenak eta gehitu falta daitekeen irizpideren bat:

BADAKIZU NON SALTZEN DIREN ZU BIZI ZAREN INGURUAN BIDEZKO MERKATARITZAKO PRODUKTUAK?3.

Sortutako irabaziak enpresa eta talde finantzieroak (bankuak) gehiago aberasteko edo ekoizpena gehitzeko erabiltzen dira batez ere.

Emakume langile edo kanpotarren kontrako neurri diskriminatzaileak onartzen dira sarritan.

Osasun eta segurtasuneko betebehar minimoak errespetatzen dira lantokietan.

Produktore eta kontsumitzaileen arteko bitartekariak saihesteko modua bilatzen da.

Herrialde pobretuetan kokatutako multinazional askok umeak erabiltzen dituzte lanerako.

Prozesua borondatezkoa izan behar da, bai produktoreen aldetik bai banatzaile eta kontsumitzaileen aldetik.

Kontsumitzaileentzako oso zaila da produktuen jatorri eta trazalitatearen informazioa lortzea.

Herrialde aberatsen ekoizpen eta merkataritza sistemaren ikuspegitik finkatzen dira prezioak.

Produktuen ekoizpenean kalitatea bilatzen da.

Entregatu eta handik denbora askora ordaintzen dira merkatalgaiak. Era honetan, ekoizleak uzta edo produktu berriak prestatzeko aukerak murrizten dira.

Produktuaren jatorria eta trazalitatea zehazki jakinarazten zaio kontsumitzaileari.

Langileen irabaziek bizi duin bat bermatzen dute.

Ekoizpen prozesuan ingurumena errespetatzen da eta ekoizpen ekologikoa baloratzen da.

Dirulaguntzak errefusatzen dira: “Merkataritza. Laguntzarik ez.”

Askotan produktibitate handiak edo irudi-irizpideak kalitatearenak baino garrantzitsuagoak dira.

Ekoizleak kooperatiba edo bolondresezko komunitate txikietako kideak dira; eta egitura demokratiko partehartzailearen arabera funtzionatzen dute.

Kooperatiben irabazien parte bat herriko gizarte-zerbitzuak (osasuna, hezkuntza, garraioa…) hobetzeko erabiltzen dira.

Ekoizleak garapen bidean dauden herrialdeetan bizi dira batez ere.

Umeen lana debekatuta dago.

Kontsumitzaileari zuzendutako publizitatea oso erasotzailea eta iruzurrezkoa da sarritan.

Ekoizle eta kontsumitzailearen tartean bitartekari asko egon ohi da; hauek ez die gehitzen balio erantsirik eta azkeneko prezioa igoarazten dute.

Ingurumenaren errespetua eta enpresaren erantzukizun soziala bigarren mailan jarri ohi dituzte.

Irabazi ekonomikoak ekoizpen eta kontsumo jasangarria baino garrantzitsuagoak dira.

Produktoreak estutzeko erosleek ez dute bermatzen ez eskaera-maila mantentzea ezta ordaiketarena ere.

Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna dago.

Inportatzaileek aldez aurretik ordaintzen dute eta merkatal-harreman jasangarria bermatzen dute.

Ez da beti betetzen laneko legedia, bereziki herrialde pobretuetara eramaten dituzten lantegi deslokalizatuetan.

Bidezko Merkataritza Merkataritza konbentzionala

Page 9: Ekin eta ekin 33

2222 EKIN eta EKIN EKIN eta EKIN EKIN eta EKIN EKIN eta EKIN

Denon Artean

DENDA HAU… BIDEZKOA DA?

HELBURUAK• Bidezko Merkataritzaren kontzeptua ezagutzea, baita horren eta beste edozein merkataritzaren egunez eguneko ondorioak eta inplikazioak ere.

• Esparru desberdinetakoen (tokikoen, eskualdekoen, estatukoen, nazioartekoen) eta baldintza desberdinetakoen (ekoizleen, bitartekarien, kontsumitzaileen) arteko harreman ekonomikoen inguruan gogoeta egitea.

LANTZEN DIREN KONPETENTZIAK• Ikasten ikasteko konpetentzia. • Hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia. • Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko konpetentzia. • Gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia.

Entzun al duzu inoiz Bidezko Merkataritzaren inguruan hitz egiten?

Badakizu zer den? Galdetu, ikertu...

Ekoizleen eta kontsumitzaileen artean borondatezko eta bidezko merkataritza-harremana lortzeko, hainbat GKEk, nazioarteko erakundek eta mugimendu sozial eta politikok sustaturiko merkataritza alternatiboa da bidezko merkataritza.

Bidezkoagoa den nazioarteko merkataritza xede duen truke-harremana da. Garapen jasangarriari laguntzen dio, merkataritza-baldintza hobeak eskainiz eta garapen-bideko herrialdeetako ekoizle txikien eta bazterturiko langileen eskubideak bermatuz.

Bidezko merkataritzaren barruan ehunka ekoizle-, esportatzaile- eta inportatzaile-erakunde, finantza-erakunde eta bigarren eta hirugarren mailako kooperatiba daude.

Page 10: Ekin eta ekin 33

23EKIN eta EKIN EKIN eta EKIN EKIN eta EKIN EKIN eta EKIN EKIN eta EKIN EKIN eta EKINEKIN eta EKIN EKIN eta EKIN ARIKETA

1

3

2

4

ZER ARAZORI EGITEN DIE AURRE?• Nekazal nekazaritza industria-nekazaritza baino baldintza txarragoetan lehiatzen da.

• Salmenta-prezioak ez dira errentagarriak eta ondorioz, nekazarien familiak zorpetu eta landa-ingurunetik hirira joaten dira.

• Ekoizle txikiek aurre egin behar diete multinazional handiei.

BIDEZKO MERKATARITZAKO DENDAKZiurrenik, zure herritik edo hiritik gertu, Bidezko Merkataritzako dendaren bat izango duzu. Bertan, zer produktu saltzen diren ikusiko duzu, nongoak diren, nola iristen diren, etab.

Gaur egun, supermerkatuetan eta ohiko dendetan ere aurki ditzakegu Bidezko Merkataritzako produktuak.

GARRANTZITSUA: Produktu guztiek zigilua dute eta kontsumitzaileentzako informazioa.

NIRE ESKOLAN – NIRE ETXEANBadakizu zure ikastetxean Bidezko Merkataritzako produkturik erabiltzen den? Ikertu irakasleen gelan eta sukaldean. Ez badituzte ezagutzen, aprobetxatu informatzeko.

Eta etxean?

Beti bezala, saiatu zaitez informazioa biltzen, eta ondoren zure ikaskideekin partekatu.

PRODUKTUAK JATORRIA

PRODUKTUA IKASTETXEAN ETXEAN

HOBETU BEHARREKO GAIAK

Bidezko Merkataritzaren ezaugarriak eta

helburuak aintzat hartuz, honako gai hauek

hobera egingo duten hausnar dezakegu:

• Ekoizleen lan-baldintzak: antolakuntza,

kontratuak, bizi baldintzak, etab.

• Adingabeen babesa (haurren lana

debekatzea).

• Gizonezkoen eta emakumezkoen arteko

berdintasuna.

• Ingurumenarekiko ekoizpen arduratsua.

• Kontsumitzaileari informazio argia

eskaintzea.

• Prezio egonkorrak finkatzea eta

bitartekariak saihestea.

• Irabaziak gizarte-beharretan inbertitzea.

• Ipar-Hego harremanak, Lehen-

Hirugarren munduaren artekoak,

hobetzea.

Interneten begira dezakezu. Informazio argia

eta interesgarria dago, zalantzarik gabe.

Esaterako bi helbide hauetan:

www.saboretico.com/index.php

www.tiendaintermonoxfam.org/ 5AMAITZEKOProposamen bat egin nahi dizut. Orain, bizi zaren lekutik gertu Bidezko Merkataritzako denda bat non dagoen dakizunez, erosi produkturen bat, eta horrela gertutik ezagutuko duzu.

Gonbidatu zure gurasoak dendako produkturen bat probatzera. Ondoren, beraiek erabakiko dute erosten jarraitu ala ez.

Proposatu Bidezko Merkataritzako produktuak ikastetxean erabiltzea.

Elikagaiez gain, honako produktu hauek ere aurki ditzakezu: Ehunkiak, artisau-lanak, altzariak, jostailuak, paper-gauzak, kosmetikoak, etab.

Gonbidatu zure gurasoak dendako produkturen bat Gonbidatu zure gurasoak dendako produkturen bat