EKAINAK 11 aldizkaria

5
EKAINAK 11 Ekitaldi nazionala Usurbilen Euskal Herriko gazte errepresaliatuen asanblada PLATAFORMA PLATAFORMA HONEN eratzea aurrekoa Apirilaren amaieran izan zen Donos- tian buruturiko agerraldian. Aurrez, Euskal Herriko txoko ezberdinetako gazte errepresaliaturen artean hitz egin, eztabaidatu eta asanbladak ospatu ostean. LAGUN TALDE, ikaske- ta edo lanpostu ezberdinak ditugun gazteak gara. Izen eta izaera ugarikoak. Hizke- ra eta jokamolde anitzekoak. Gauza aunitz bezain ezber- dinak batzen gaituztenak. HALAERE, HALABEHA- RREZ, oraingo honetan afera bakarra da batzera eraman gaituena: Azken lau urteen bueltan, atxilotuak, tortura- tuak edota espetxeratuak zein prozesatuak izan gara. Hau ez bakarrik, gutako beste asko, etorkizun hurbileko laino beltzaren zai bizi gara, kolpez ebatsitako gure izenak zerren- da batzuk osatu dituztelako. ALTA EZ gaude hau onart- zeko prest! Estatuen jardu- na, amorruan eta garaipe- nean oinarritutako errepre- sio politikan da oinarritua. Gatazkaren irtenbidea bilatu beharrean , indarrez inposa- tutako “zuzenbide estatua” eta sasi “demokrazia” da irentsiarazi nahi digutena. Kolpeek ixuritako odolaz gra- batu edo tatuatu nahi dute gure azalean eta jendarte- ko kontziente kolektiboan.

description

aldizkaria

Transcript of EKAINAK 11 aldizkaria

Page 1: EKAINAK 11 aldizkaria

EKAINAK 11Ekitaldi nazionalaUsurbilen

Euskal Herriko gazte errepresaliatuen asanblada

PLATAFORMA PlAtAformA hoNEN eratzea aurrekoa Apirilaren amaieran izan zen Donos-tian buruturiko agerraldian. Aurrez, Euskal Herriko txoko ezberdinetako gazte errepresaliaturen artean hitz egin, eztabaidatu eta asanbladak ospatu ostean.

lAgUN tAldE, ikaske-ta edo lanpostu ezberdinak ditugun gazteak gara. Izen eta izaera ugarikoak. Hizke-ra eta jokamolde anitzekoak. Gauza aunitz bezain ezber-dinak batzen gaituztenak. hAlAErE, hAlAbEhA-rrEz, oraingo honetan afera bakarra da batzera eraman gaituena: Azken lau urteen bueltan, atxilotuak, tortura-tuak edota espetxeratuak zein prozesatuak izan gara. Hau ez bakarrik, gutako beste asko, etorkizun hurbileko laino beltzaren zai bizi gara, kolpez ebatsitako gure izenak zerren-da batzuk osatu dituztelako.

AltA Ez gaude hau onart-zeko prest! Estatuen jardu-na, amorruan eta garaipe-nean oinarritutako errepre-sio politikan da oinarritua. Gatazkaren irtenbidea bilatu beharrean , indarrez inposa-tutako “zuzenbide estatua” eta sasi “demokrazia” da irentsiarazi nahi digutena. Kolpeek ixuritako odolaz gra-batu edo tatuatu nahi dute gure azalean eta jendarte-ko kontziente kolektiboan.

Page 2: EKAINAK 11 aldizkaria

MAN

IFES

TUA KOKAPENA

Urtebete baino gehiago pasa da jada-

nik ezker abertzaleak Euskal Herrian bizi

dugun gatazka politikoari irtenbidea eman

nahian prozesu demokratiko bat abiatzeko

apustua egin zuela. 2009ko udazkenean

abiatutako bidearekin gatazka armatua

amaitu eta Euskal Herriarentzat minimo

demokratikoak eskuratzeko borrokari ekin

genion. Honela azken urteetan bizi izan

dugun blokeo egoerari amaiera eman eta

aurrerapauso sendoak eman dira lortu

diren akordio ezberdinen bidez. Besteak

beste aipatzekoak dira Bruselako adieraz-

pena. ETAk iragarri duen su eten iraunkor,

egiaztagarri eta orokorrak are bultzada

handiagoa eman dio guzti honi.

Aipatu aurrerapauso horien ondorioz

espainiar estatua une zailean da. Pro-

zesu demokratikoari bidea zabaldu eta

gatazka behin betiko gainditzeko apustua

egin ordez, errepresioaren aldeko hautua

egin du garaipen militarra saldu nahian.

Ondorioz, ezker abertzalearen posizioa

ahuldu nahian edo, sarekaden kanpaina

mediatiko ikaragarriari ekin dio azken hila-

beteetan espainiar gobernuak Frantziako

gobernuaren laguntzaz.

2007ko urtarrilean Auzitegi Gorenak

Jarrai-Haika-Segi gazte antolakundeak

terrorista izendatzea izan da aitzakia

berrien abiapuntu. Ordutik, 223 gazte

izan dira atxilotuak eta 141 espetxera-

tuak. 2007, 2008, 2009 eta 2010. urteen

artean eskualdez eskualde burutu zituzten

sarekadetan gazteak Segiko kide izatea

leporatzeaz gain kale borroka ekintzekin

lotuz. Donostia, Lea-Artibai, Gasteiz, Oar-

soaldea, Iruñerria, Uribe-Kosta eta Her-

nani dira aipatu operazioaten jo dituzten

tokietako batzuk.

2009ko azaroan azken urteetako poli-

zia operazio handiena burutu zuten ustez

Segiko zuzendaritzaren aurka. 34 gazte

atxilotu zituzten baina zerrenda 40tik

gorakoa zen. 2010aren azken hondarrean

beste bi polizia operazio burutu dituzte

ustez Segiren zuzendaritza berrosatzen

saiatzeagatik, guztira bi 20 izan ziren atxi-

lotutako gazteak, aske bakarra utzi zutela-

rik. Deigarria benetan, 2009az geroztik,

100 gazte izan dira atxilotuak, 90 espetxe-

ratuak eta hauetatik 64k gutxienez Tortu-

rak salatu dituzte epailearen aurrean.

Hain justu tratu txar horiek bideratzen

dituen egoera inkomunikazioa da. Helburu

politiko garbiekin baliatzen dute poliziek

inkomunikazio aldia: gazteen auto inkul-

pazioa bilatzen dute batetik eta bestetik

kalean aske diren gazte eta kideen izenak

bilatzen dituzte. Ikaragarriak dira honela

osatu dituzten zerrenda beltzak. Aipatze-

koa da Nafarroan burutu diren gazteen

aurkako sarekadak eta 2010eko urrian

eta abenduan burututakoak zerrenda

beltzotatik tiraka egin dituztela.Operazio

guzti hauek, gazteon kontrako intoxikazio

mediatiko eta politiko izugarriez lagunduta

joan direlarik.

GAZTEBATGEHIAGOEZ! ZERGATIKGAZTEONAuRKAKOHAu?

ZERGATIK? Krisi ideologiko, sozial eta ekonomikoa pairatzen ari gara jendartean azken garai hauetan. Eta honen ondorio latzenak ema-kumeak, migranteak eta gazteok sufritzen ditugu. Etengabeko mur-rizketa sozial, ekonomiko eta es-paziozkoak; Kaleak gero eta kont-rolatuagoak eta hormigoiez beteak; Iritzi publiko eta disidentziaren kon-trako kriminalizazio mediatikoa; Lan baldintzetan atzera pausoak...

Honen aitzinean, egoerak iraultzeko gazteok, irudimena, gogoa eta indarra izan dugu historikoki; Eta honek Euskal Herrian islada itzela izan du beti. (Punk mugimendua, an-timilitarismoa, sexu askapen mugi-mendua, okupazio mugimendua, AMA lurraren defentsa, jai herrikoiak, Elkartasun jardunak, elkartegintza ekintzak,...). Ezin ukatu baita, Euskal

Herrian eta bereziki Nafarroan eta Iru-ñean, gazte sektore aktibo eta mugi-tua egon dela eta badagoela orotariko jarduera edo ekimen bolondreskoan: Auzo mugimenduak, jaiak, Peñak, aisialdi elkarteak, musika taldeak,...

Gogora ekarri ere, gazte mi-granteen erreboltak edota Bolonia prozesuaren aurkako ikasle mugi-menduak Europa osoa zeharkatzen zuten unean, hemen ere garrantz-izko aktibazioa egon zela; Langileon eskubideak aldarrikatuz Grezian edo Frantzian, gazteria izan dela akuilu nagusia; Ipar Afrikako mugimendu herritarren motore aktiboa delarik ere gazteria. Gazteok berezko du-gun izaera errebelde, inkonformista eta iraultzaileak, guk dugun sor-menak, beldurra eragiten die bo-terean daudenei. Haien egonkor-tasuna kolokan jarri baitezakegu.

Honegatik guztiagatik ez zaigu kasualitatea iruditzen Euskal Her-rian emandako gazteon kontrako jazarpena. Non eta, historikoki ak-

tiboa izan den euskal gazte mugi-menduan; Noiz eta, sistema kapital-ista minduta dagoenean eta Euskal Herrian aldaketa politiko integral-erako jauzia herriak egin duenean.

Badakite gu garela aldaketaren aktibo, herri honen oraina eta etorki-zuna. Gazte konprometituak izatea-gatik, edota Independentzia eta so-zialismoarekin amesteagatik, edo finean, herri aske eta justuagoaren alde lan egiteagatik gara jazarriak. Operazio guzti hauek helburu garbia dute: gazteon artean beldurra zabaldu eta disidentzia politikoaren desak-tibazioa. Sistemaren biziraupena ber-matuko duen “lasaitasuna” lortu arte. Alta, ez gaude honetarako prest! Ez gaude gure jarduera poli-tikoa isiltzeko prest. Guk, Herri hau aldatu nahi dugu. Utopikoak izanen gara agian, baina eskubide osoa dugu mundua ezberdin amesteko, aldarrikatzeko edota eraikitzeko.

Page 3: EKAINAK 11 aldizkaria

JARD

uERA

DINA

MIKA

Z “Gazte 1 + ez!” da gure dinamika-

ren leloa irudian ere isla duena. Hone-

kin aurrez aipatutako helburu, irakurketa

eta egoeraren berri bete betean ematen

dugula deritzogu. Onartezina da beste

atxiloketa edo jazarpenik ematea Euskal

Herriko edozein mugimendu politikoren

kontra.

Aurki gainera, badatozkigu gazteon

aurkako sarekaden hainbat epaiketa:

Oarsoaldea (Uztaila), Iruñerriko lehena

(Urria),... Honen aitzinean jarrera amanko-

muna eta salaketa dinamika martxan

jarriko ditugu. Lekuan leku baina baita

Euskal Herri mailakoa izan behar duelarik

ohirtzuna. Ez baitira kasu isolatuak; estra-

tegia errepresibo eta orokor baten ondorio

diren einean, erantzuna ere kolektiboa ez-

isolatua eta orokorra behar du izan.

Honetarako dinamikaren lehen harria

finkatu nahi dugu Ekainean burutuko ditu-

gun bi ekimen garrantzitsuekin. Itxialdia

eta Ekitaldi Nazionala.

ItXIAldIA: Donostiako UPV-EHUren kanpuseko Aularioan burutuko dugu itxialdia Ekainaren 6tik 10era eta honakoa izanen da besteak beste izanen ditugun jar-duerak:

Astelehena 6Eskubide Zibil eta politikoak Egun osoan zehar ho-nen inguruko eztabaidak eta solasak. - 19’00 HITZALDIA Asteartea 7Tortura - 19’00 HITZALDIA Asteazkena 8Euskal Gazteria - Argazki erakusketa - 19’00 PSOEren aurrean mobilizazioa

Osteguna 9Nazioartea - 18’00 Naziorteko HITZALDIA - 21’00 AFARIA + Bakarlaria

Ostirala 10Espetxe politika - KOTXE KARABANA - 12’00 Martuteneko espetxean MOBILIZAZIOA

EKAINAK 11EKItAldINAzIoNAlA18’30 USUrbIlEKo froNtoIAN

Page 4: EKAINAK 11 aldizkaria

KoNtzErtUAKEKAINAK 11 Usurbilesnebeltzakaotikovendetaze esatekbetagarriGIRO APARTA GAU OSOANogitartekoak prezio merkean bordatxo,txirristra eta txiriboga tabernetan

ADIDEIALDIETARA.Laister begi bistan hainbat epaiketa baitauzkagu

EKAINAIpar Euskal Herriko 5 gazte Pariseko epaitegira joan beharko dute.Algortako hainbat gaztek epaiketa Madrilen.UZTAILAOarsoaldeko Epaiketa Madrilen.URRIAIruñerriko epaiketa Madrilen

EPAIKETAK EGINDA KONDENEN ZAI:- Barakaldoko 4 gazte, 7 urteko eskaeraren zai.- Donostiko 13 gazte, 6 urteko eskaeraren zai.- Markinako gazte bat, 4 urteren zai.- ...

Page 5: EKAINAK 11 aldizkaria