Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT...

173
OSASUNGINTZA ETA EUSKARA Soziolinguistika aldizkaria 108 2018 (3)

Transcript of Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT...

Page 1: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

OSASUNGINTZA ETA EUSKARA

Soziolinguistikaaldizkaria

10820

18 (3

)

Page 2: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

OS

AS

UN

GIN

TZ

A

ETA

EU

SK

AR

A

Page 3: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza jaso du.

� H A R P I D E T Z A K

Aldizkariaren harpidetza urteko 40 euro dira. Harpidetzaegiteko edo bertan behera uzteko jar zaitez harpidetza etasalmenta arduradunarekin (Isabel Godinez)

� W E B G U N E A

Aldizkariariaren aurreko aleak on-line dituzu www.soziolinguistika.eus helbideanGune berean, halaber, argitaratu diren lan guztiei buruzkodatu basea eta bilatzailea ere badituzu edozein kontsulta errazeta bizkor egin ahal izateko. Aldizkariaren aurreko aleakeskuratu nahi izanez gero, halaber, gune horretan bertan egindezakezu eskaera.

HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Soziolinguistika aldizkaria

�H A R R E M A N E TA R A K O

Belen Uranga (Soziolinguistika Klusterra)

Martin Ugalde Kultur parkea

20140 ANDOAIN

[email protected]@soziolinguistika.eus

943 592 556

I S S N: 1130-8435 — L E G E G O R D A I L U A:SS120/90 I N P R I M A K E TA: Leitzaran Grafikak S.L.

Xabier Arauzo, Imanol Azkue Ibarbia, Angel Bidauzarraga, Paul Bilbao Sarria, LeireErkoreka, Aitor Montes, Naiara Ozamiz, Olatz Perez de Viñaspre, Bidane Petralanda,

Igone Zabala, Jon Zarate, Felix Zubia.

BAT aldizkariaren Argitalpen Batzordeak eskerrak eman nahi dizkie zenbaki hauargitaratzen lagundu duten guztiei:

Aldizkari honek urtean lau zenbaki argitaratuko ditu.BAT Soziolinguistika aldizkarian argitaratzen diren artikuluak bi artikulu-ebaluatzailek

aztertzen dituzte; horietako bat, gutxienez, aldizkaritik kanpokoa da.

BAT Soziolinguistika Aldizkariaren edukiak honako sareetan daude:— Dialnet

— EBSCO International Research Databases

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak(Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

� H E L B U R U A

Aldizkari honen hartzaileakeuskararen berreskurapen etanormalizazio lanetan diharduteneuskaltzale, teknikari, irakasle edounibertsitateko ikerlariak dira.Aldizkariaren helburu nagusiaeragile hauentzat bere jardueraesparruan lagungarri izango zaieninformazioa bildu eta hedatzea da.

� E D U K I A

Aldizkari honek hizkuntzen egoera,normalkuntza prozesua etaglotopolitikari buruzko lanakbiltzen ditu. Bi dira bereerreferentzia esparru nagusiak,Euskal Herria eta Europa. Bateannahiz bestean plazaratzen direniritzi, esperientzia edo ikerketenagertoki izan nahi du aldizkariak.Argitaratzen diren lanen hautaketaegiterakoan argitalpen batzordeakahalegin berezia egiten du alor honiberezkoa zaiondisziplinartekotasuna gordetzen etahonela bertan biltzen diren lanekhizkuntza normalkuntza etaglotopolitikarekin loturiko ahaliketa alderdi desberdin gehien erakusdezaten.

� A R G I TA R AT Z A I L E A

Aldizkaria SoziolinguistikaKlusterrak argitaratzen du

� Z U Z E N D A R I A

Iñaki Martínez de Luna. Soziologoa

� A R G I T A L P E N B AT Z O R D E A

BartzordekideakEstibaliz Amorrortu (DeustukoUnibertsitateko irakaslea)[email protected]

Maria-Jose Azurmendi (UPV-EHUko katedraduna)[email protected]

Jone Miren Hernández(UPV/EHUko irakaslea)[email protected]

Lionel Joly (Euskaltzaindia)[email protected]

Inma Muñoa (Euskal HerrikoIkastolen Elkartea)[email protected]

Beñat [email protected]

KoordinatzaileaBelen Uranga (SoziolinguistikaKlusterra)[email protected]

� HARPIDETZA ETA SALMENT A

A R D U R A D U N A

Isabel [email protected] 592 556

� A L D I Z K A R I A R E N

D I S E I N AT Z A I L E A

Txema Gartzia [email protected]

Page 4: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

>

\

Asko gara gaur egun sozio lin guis ti ka ren espa rru ren batlan tzen dugu nak. Batzue tan egin da ko lana eta horrekeman da ko uzta zein den era kus te ko, bes te tan bizi izan da -ko era so ak eka rri due na eza gu tze ko… Eus ka ra bizi denere mu oro tan bada zer iku si eta zer ika sia.

Zure jar du e ra espa rrua edo zein dela ere, Bat aldiz ka ri koira kur le on tzat ekar pen mami tsu ren bat duzu la uste bal dinbadu zu zaba lik duzu aldiz ka ri ko atea.

Dei hau eus ka ra ren sozio lin guis ti ka kez ka eta arre ta gu neduen oro ri zuzen du rik dago, eus kal tza le, tes igi le, iker la ri,nor mal kun tza tek ni ka ri, ira kas le…

Oha rra: Lanak aldiz ka ri a ren egoi tza ra bida li behar dira. Ida tzi aurre tik ira ku rri

aldiz ka riaren lanak argitaratzeko irizpedea.

Harre ma ne ta ra ko: Belen UrangaBAT aldiz ka riaMar tin Ugal de KP20140 Ando ain

Tele fo noa: 943 592 556Hel bi de elek tro ni koa: [email protected]

idatzi aldizkarian

Page 5: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak
Page 6: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

Soziolinguistikaaldizkaria

AURKIBIDEA

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 5 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

> HITZAURRE GISAJon Zarate Sesma eta Xabier Arauzo Uriarte 007

01. Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Bigarren Planaren Tarteko ebaluazioa (2013-2017 aldia). Xabier Arauzo Uriarte 011

02. Minik handiena burutik etorri dena.Naiara Ozamiz eta Leire Erkoreka 031

03. Zirkuitu elebidunetarantz lehen pausua.Bidane Petralanda Mendiola 043

04. Estandar klinikoen itzulpen automatikoa. Olatz Perez de Viñaspre eta Maite Oronoz 061

05. Euskararen lantze funtzionala eta profesionalen komunikazio-gaitasunen garapena osasun-alorrean. Igone Zabala 083

06. Osasun profesionalak euskaraz formatzen unibertsitatean.Angel Bidauzarraga Van Dierdonck 097

07. Mediku egoiliarren prestakuntza eta euskara Donostialdea ESIanFelix Zubia Olaskoaga 103

08. Nazioarteko kolaborazioa arretaren normalizazio-prozesuan. Aitor Montes 109

09. Nola ulertu hizkuntza osasun-eskubidearen baitan? Paul Bilbao Sarria 123

� GUREAN ATALAEuskara gara Zumaian? Imanol Azkue Ibarbia 141

OSASUNGINTZA ETA EUSKARA

Page 7: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

Aldizkarian lanak argitaratzeko bidea

Zure jarduera esparrua edozein dela ere, BAT aldizkariko irakurleontzat ekarpena izango dela uste baldin baduzu, zabalik duzu aldizkariko atea. Lanak idatzi eta aurkeztekoirizpideak honakoak dira:

Luze ra. Aldizkarian bi motatako testuak argitaratzen dira: artikulu akademikoak etaliburu-aipamenak. Artikuluen kasuan 30.000 karaktere inguruko luzera izango duteeta erreseinen kasuan, aldiz, 10.000 karaktere inguru.

Laburpena. Artikuluen kasuan, testuarekin batera, bere edukiaren laburpen bat erantsi behar da (gehienez 1000 karaktere, 10 lerro mekanografiatu gutxi gora-behera).Aldizkariak ingelesera itzuliko du laburpena eta bi hizkuntzotan emango duartikuluaren hasieran, eta baita interneten ere. Liburu-aipamenen kasuan ez dalaburpenik argitaratuko.

Hitz gakoak. Artikuluen kasuan, hari lotzen zaizkion lau/sei hitz gako emango dituegileak sailkatze eta bilaketa automatikoak errazteko asmoarekin.

Erreferentziak eta oharrak. Ahal izanez gero, erreferentzia guztiak testu barneantxertatuko dira, artikuluaren bukaerako bibliografiarekin lotuz. Oharrak, izatekotan,zenbaturikoak izango dira, eta zerrenda osoa artikuluaren amaieran emango da.

Aipamen bibliografikoak. Testuaren baitan egilearen deitura eta lanaren argitaratzeurtea adieraziko da parentesi artean; demagun: “(Odriozola 1998)”. Lanaren amaieran, bibliografia erantsiko da, oinarrizko eredu honi jarraituz:Odriozola, J. M. (1998). Hizkuntza, kultura eta gizartea. Bilbo, Euskaltzaindia. Zalbide, M. (2007). “Pedagogoa Batzar Nagusietan”, Euskera, 52: 61-157. Zuazo, K. (2000). Mendebaldeko euskara, in Zuazo, K. (2000): Euskararen sendabelarrak. Irun, Alberdania (63-126).

Irudiak. Lanak irudi, taula, edo grafikorik balu, artikuluan txertatzeaz gain, irudibakoitza jatorrizko formatuan atxikita bidaliko da.

Kolorea. Lan guztiak zuri-beltzean izango dira: bai taulak, grafikoak, eta baita irudiak ere.

Zuzenketa. Komenigarria da lana aldizkarira igorri aurretik behar diren zuzenketa ortografiko eta estilistikoak egitea. Arazo berezirik balego aldizkariaren koordinatzaileak horren berri emango dizu eta lanerako metodologia bat proposatuko.

Epeak: Aldizkariaren koordinatzailearen eta egilearen artean lana eskuratu etaargitaratzeko epea adostuko da.

Egilearen erreferentzia. Lana egin duenaren izen-deituraz gain bere jardueraprofesionala eta helbide elektronikoa adieraziko dira.

Lanak bidaltzeko helbidea. Egileak BAT Aldizkariko Argitalpen Batzordearen eskujarriko ditu artikuluak zein erreseinak, Soziolinguistika Klusterraren helbide postalazein elektronikoa erabiliz.

Page 8: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

Soziolinguistikaaldizkaria

HITZAURREA

Hitzaurre gisa“Osasuna eta hizkuntza” UPV/EHUko Uda

Ikastaroetako jardunaldiakJon Zarate Sesma

UPV/EHUko Euskararen arloko errektoreordea

Xabier Arauzo UriarteOsakidetzako Euskara Zerbitzu Korporatiboko burua

BAT aldizkariaren ale monografiko honetanjasotzen diren artikuluek abiapuntua dute2017 urtean ekainaren 27 eta 28an egin zenEuskal Herriko Unibertsitatearen Osasunaeta Hizkuntza1 izeneko udako ikastaroan.Bertan parte hartu zuten zenbait hizlari hau-taturen interbetzioetatik abiatuta osatu diraartikuluak. Udako ikastaro horren erna-muina Euskal Herriko Unibertsitatearen etaosasun arloko profesionalen arteko lankide-tza izan da eta Osakidetzako Giza Balidee-tako zuzendaritzaren babesa izan du.

Euskararen normalizazioak aurrerapausohandiak eman ditu azken hamarkadetan,hainbat arlotan: kazetaritzan, literaturan,sorkuntzan… . Gauzak horrela, etorkizu-nean, goi mailako profesional gehienak,erantzunkizun handiko lanpostuak eskura-tuko dituztenak, geroko liderrak, euskarazere lan egiteko gai izango dira. Baina bistan

da horrek ez duela berez lan mundua eus-kaldunduko. Bide horretan hondar aletxoajarri nahian, antolatu genituen UPV/EHUkoUda Ikastaroen barnean “Osasuna eta hiz-kuntza” jardunadiak.

Euskara eta osasungintza hitzen elkarketakesparru zabal-zabala hartzen du bere baitaneta argitalpen monografiko honen izenburuairakurrita, eman lezake gaia bere osotasu-nean aztertu dela, ikuspegi integral batetik,gaia osatzen duten zati guztien azterketaeginda. Artikulu hauen helburua ezin daizan, ordea, euskara eta osasungintza gaia-ren inguruko hausnarketa orokorra, ikus-kera integrala duena, batetik, euskarak duenesparru geografiko osoa, zabala eta anitzakontu hartu ez delako –herrialde eta auto-nomia erkidego ezberdinak–, eta bestetikosasungintzaz ari garenean, osasun zerbitzupublikoez ari garelako gehienetan; ez ohidugu kontuan hartu zerbitzu sanitarioenhornidura pribatua, ez Osasun Sailak kon-tratatutakoa (zerbitzu kontzertatuak) eztaherritarrek aseguru pribatuen bidez edota

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 7-9 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Page 9: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

zuzenean haien poltsikoko dirutik ordain-dutakoa, eta kontuan izan behar dugu zer-bitzu sanitarioen hornidura pribatuak osa-sun gastuen %31,8 suposatzen duela2.

Guztiarekin ere, irakurleak esku artean duenartikulu-sorta honetan jaso dira modu bate-ratuan aldizkari espezializatu batean eus-karak osasungintzan duen egoeraren orainarteko deskribapen zehatz eta zabalena; etaeuskarak osasungintzan presentzia eta era-bilera handiagoa izateko eragiten duten fak-toreen deskribapen osatuena.

Osakidetzan gogotsu ari dira lanean, besteakbeste, irudia eta komunikazioa, kanpo-ha-rremanak, barne-harremanak, hizkuntza-ku-deaketa, eta hizkuntza-eskakizunak, lehen-tasunak eta derrigortasun-datei dagokionez.Baina oraindik bada hutsune garrantzitsubat: hizkuntza eta osasun-arreta elkarren-gandik urruti daudela, eta erabat lotuta egonbeharko lukete, jakinda eremu elebidun ba-tean bizi garela eta osasun-arreta pazienteanzentraturikoa izan behar dela.

“La langue a été décrite comme la technologiela plus indispensable à la médecine, soit leprincipal instrument pour assurer sa prati-que. S’il ne s’agissait pas de la langue, le tra-vail des médecins et des vétérinaires seraitpratiquement identique.”.

“Hizkuntza medikuntzarako teknologiarikgarrantzitsuena bezala deskribatua izan da,praktikarako tresnarik garrantzitsuena. Hiz-

kuntzagatik ez balitz, medikuaren eta albai-tariaren lanaren artean ez litzateke diferen-tziarik egongo.”.

(Dr. Sarah Bowen. School ofEpidemiology, Public Health and

Preventive Medicine, University ofOttawa).

Bidean aurrera egiteko hizkuntzarekiko kon-tzientzia nahitaez piztu eta bultzatu beharda. Hizkuntzak pertsonengan eta osasun-arretan duen garrantziaz jakitun izan behardira profesionalak; pertsonen beharrak etagogobetetasuna kontuan hartuko duten pro-fesionalak behar dira. Hizkuntza kontzien-tziak eragile guztien sentiberatzea eta inpli-kazioa eskatzen du: osasun-langileak,kudeatzaileak eta erabiltzaileak. Euskal He-rrian ere ebidentzia zientifikoak behar di-tugu eta tabernetatik atera behar dugu « me-diku euskaldun vs mediku on » eztabaida.

Aipatutako helburuak bete daitezen eta osa-sungintzaren euskalduntze prozesuan la-gundu nahian, eremu ezberdinetan ari diralanean Euskal Herriko Unibertsitateko ira-kasleak, ikertzaileak eta ikasleak. Azpimarraberezia merezi du, corpus espezializatuarengarapenean eta osasun arloko hizkuntza tek-nikoaren formakuntzan, Euskal Herriko Uni-bertsitateak eskura jartzen dituen hizkuntza-baliabideak. Guzti hauen artean, ezinbesteanTerminologia Sareak Ehunduz (TSE) pro-grama aipatu behar da. TSE programa behe-tik-gorako terminologia-plangintzan oinarri-tzen da eta terminologiaren estandarizazioariterminoek erabileran duten ezarpenari bu-ruzko informazioa ematen diote.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 7-9 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Jon Zarate eta Xabier Arauzo – Hitzaurre gisa

Page 10: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

Era berean, udako ikastaroan UPV/EHUnegin diren beste zenbait proiektu eta ikerketaaurkeztu dira :

• Terminologia euskaratzeko eta idazketanlaguntzeko itzulpen automatikorako balia-bideak sortzeko proiektua.• Osasun-arretan irisgarritasuna, onargarri-tasuna eta efektibitatea bermatzeko hizkun-tzarekiko kontzientziazioa ezinbestekoa delafrogatzen duten ikerketak.• Osasun-sistemaren antolakuntzan eta plan-gintzan hizkuntza kontuan izateak normali-zazioan duen garrantziaz jabetzeko ebiden-tziak mahai gainean jartzen dituen ikerketa.

UPV/EHUk gero eta osasun profesionalgehiago prestatzen ditu euskaraz eta ekarpenhau oinarrizkoa da euskal osasun sistemareneuskalduntze prozesuan. Zifretara bagoaz,urtero osasun zientzietako graduetan 2200ikasle inguru euskaraz formatzen dituUPV/EHUk. Jardunaldietan, osasun arlokoikasleekin batera formazioan UPV/EHUkdituen mugen analisia egin da eta muga ho-riek gainditu ahal izateko proposamenak ja-rri dira mahai gainean.

Nazioarteko saretzearen beharraz ere hitzegin zen jardunaldietan, gai honi leku bere-zia eskainiz. Atzerrian osasunean eremu ele-bidunetan lan egin eta ikertzen duten adi-tuen parte hartzea ere izan genuen. Horrekmundu mailako eragile, ikertzaile eta era-kundeekin elkarlanerako aukerak zabaltzendizkigu, horren bitartez gure erakundeak

(UPV/EHU, Osakidetza eta gainontzeko gi-zarte-eragileak) hizkuntzaren eta arretarennormalizazioan aitzindariak eta erreferen-teak izatea ahalbidetuz.

Amaitzeko, espero dezagun artikulu sortahau, 2017 urtean UPV/EHUko Osasuna etahizkuntza udako ikastaroarekin abiatutakobideari jarraituz, osasungintzan euskarakpresentzia eta erabilera handiagoa izan de-zan han-hor-hemen aurrera eraman direnpraktika aurreratuen bilaketan eta ezarpe-nean lagungarri izatea. “Osasuna eta hizkun-tza” gai honen inguruan Euskal Herrian an-tolatu den lehen ikastaroa izan da.Hizkuntza eta osasunaren arloan, ekarpenakademiko eta profesionala derrigorrezkoakdira. Unibertsitate, osasungintza eta euskal-gintzaren arteko lanaren emaitza da BAT al-dizkariaren ale hau. Izan dadila etorkizunoparo baten lehen urratsa.

Osasuna eta euskara monografiko honetakoGUREAN atalean, gai desberdin bati loturikoartikulu bat ere argitara eman dugu, BAT al-dizkarian ohikoa den bezala. Kasu honetan,2017ko HAUSNARTU Euskal Soziolinguis-tika Sarietara Imanol Azkuek aurkezturikoEuskara gara Zumaian? lana eman dugu, gauregun udal mailan gertatzen ari den euskara-ren aldeko aktibaziorako garrantzia izan de-zakeen azterketa-modu gisa. Irakurle guztienintereskoa izango delakoan.•

OHARRAK1. https://www.uik.eus/eu/osasuna-eta-hizkuntza

2. Euskal Autonomia Erkidegoari dagokion datua da,2015 urtekoa. Iturria: INE, Encuesta de presupuestosfamiliares, 2014 urtea (barne hartzen ditu produktu,tresneria eta ekipamendu medikoak; zerbitzu medi-koak; dentista zerbitzuak; ospitalez kanpoko zerbitzuparamedikoak; ospitaleko zerbitzuak eta gizarte babe-seko zerbitzuak); ICEA, Seguro de Salud, 2014 urtea(barne hartzen ditu osasun arreta eta gastuen diru-itzultzea).

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 7-9 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Hitzaurre gisa – Jon Zarate eta Xabier Arauzo

Page 11: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

dossierrak

Page 12: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

Soziolinguistikaaldizkaria

DOSSIERRA

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 11-29 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Laburpena. Osakidetzak 2017ko bigarren sei hilekoan zehar II Euskara Planean ezarritako helburuenbetetze mailaren ebaluazioa egin du, eta 2018 urte hasieran argitaratu ditu emaitzak. Emaitza horien berrieman da artikulu honetan. Ebaluazioa plangintza-aldiaren erdian egin da eta Planaren bigarren erdirakoneurri zuzentzaileak zehazteko erabiliko da. Artikulu honek ez du kontuan hartu zerbitzu sanitarioen hor-nidura pribatua, ez Osasun Sailak kontratatutakoa ezta herritarrek aseguru pribatuen bidez edota zuzeneanhaien poltsikoko dirutik ordaindutakoa. Euskara Planaren ebaluazioaren landa-lana egiteko aholkularitzaenpresa baten laguntza izan du Osakidetzak; txostena erredaktatzeko. Bestalde, txostena osatzeko erabiliden egitura “kudeaketa aurreratuen ereduen” antzekoa izan da, alegia, arlo bakoitzaren garapen mailarendeskribapena egiteaz gain, identifikatu diren indargune nagusiak laburbildu dira, hobekuntza-arlo ga-rrantzitsuenekin batera.• Hitz gakoak: Euskara-plana, plangintza-aldia, ebaluazioa; osasun-arreta; Osakidetza;osasuna; eskaintza aktiboa; pazientea.

Abstract. Osakidetza (Basque Health Service) has made an assessment of the degree of compliance of theobjectives set out in the Basque Language Plan for the second half of 2017 and the results were published atthe beginning of 2018. In this article, results of the plan are given. The assessment was carried out in midstof the planning period and will be used to determine corrective measures for the second half of the plan. Thearticle does not take into account private health services whether they be those under contract by the HealthDepartment or those health services paid for by insurance companies or out the pockets of private citizens.Osakidetza has been assisted by a consulting agency in order to do the field work to assess the Basque Lan-guage Plan. On the other hand, the structure used to complete the report was similar to an “advanced ma-nagement model”, in other words, in addition to describing the degree of development in each area themain strong points that have been identified were summarized together with the most important areas ofimprovement. • Key words: Basque language plan, planning period, evaluation; health care; Osakidetza (BasqueHealth Service); health; active offer; patient.

Osakidetzan Euskararen ErabileraNormalizatzeko Bigarren Planaren

Tarteko ebaluazioa (2013-2017 aldia)Xabier Arauzo Uriarte

Osakidetzako Euskara Zerbitzu Korporatiboko burua

Page 13: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

KOKAPENA�

Osasun Sailak osasun zerbitzuak emateko, Gizarte Segurantzako Erre-gimen Orokorreko pazienteei arreta emateko, zerbitzu publikoak etamaila apalagoan zerbitzu pribatuak kontratatzen ditu. Zerbitzu publi-koak Osakidetzaren bidez gauzatzen dira, sinatzen dituen kontratu-programen bidez1. Zerbitzu pribatuak, itunpeko zentroen bidez gauza-tzen dira eta kontratatutako zerbitzuen %72 inguru dira; kontratutakozerbitzu pribatuetako batzuk dira, esaterako, Onkologikoa, AsunciónKlinika, Matia Fundazioa, San Juan de Dios klinika, Gurutze Gorriaklinika, Garraio Sanitarioak edo etxeetako larrialdi-zerbitzu batzuk. Ar-tikulu honetan jasotzen diren zehaztapenak, gogoetak eta balioespenaksoilik Osakidetzaren aktibitateari dagozkio, hau da, osasun-jardueraaurrera eramateko Osakidetzak dituen 21 zerbitzu-erakundeen jardue-rari. Ez da kontuan hartuko, beraz, zerbitzu sanitarioen hornidura pri-batua, ez Osasun Sailak kontratatutakoa ezta herritarrek aseguru pri-batuen bidez edota zuzenean haien poltsikoko dirutik ordaindutakoa3.

Osakidetzari dagokionez, daukaten aktibitatearen arabera, zerbitzu-erakunde horiek hiru taldetan banatzen dira. Horietako 13 erakundesanitario integratuak dira, lehen mailako atentzioko zentroez eta erre-ferentziazko eskualdeko ospitaleaz osatuak. Beste 3 erakunde osasunmentaleko sareak dira eta ospitaleko eta ospitalez kanpoko zerbitzuakbiltzen dituzte –Gipuzkoako Osasun Mentaleko ospitalea kontzertatuada–. Beste erakunde bi egonaldi ertain/luzeko ospitaleak dira, Gorlizeta Santa Marina ospitaleak hain zuzen ere. Azkenik, eragin esparruaerkidego osoa duten 3 erakunde daude: Emergentziak, Transfusio etaGiza Ehunen Euskal Zentroa eta Zuzendaritza Nagusia. Osakidetzakguztira, 26.268 lanpostu estruktural ditu4 eta 2.266.326 erabiltzaileriematen die arreta sanitarioa Euskal Autonomia Erkidego osoan.

HIZKUNTZA-PLANGINTZA ETA OSAKIDETZA�

Euskal Osasun Zerbitzuan euskararen erabilera normalizatzeko proze-sua Euskararen Erabilera Normalizatzeko 67/2003 Dekretuaren bitartezarautu zen5. Dekretu horretan, gutxieneko helburuak, lehentasunak etaoinarrizko neurriak ezarri ziren entitatearen erabiltzaileen hizkuntza-eskubideak errespeta zitezen. Indarrean sartu zenetik, Osakidetzak Eus-kararen Erabilera Normalizatzeko Lehenengo Plana garatu zuen,2005etik 2011ra bitartean; aurrerago, Bigarren Plana6 etorri zen, zeina2013ko abenduan indarrean sartu baitzen eta 2019an amaituko baita. Bi

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 11-29 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Jasotzen direnzehaztapenak,gogoetak etabalioespenaksoilikOsakidetzarenaktibitatearidagozkio, hau da,osasun-jardueraaurreraeramatekoOsakidetzakdituen 21zerbitzu-erakundeenjarduerari.

Xabier Arauzo Uriarte – Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko BigarrenPlanaren Tarteko ebaluazioa (2013-2017 aldia)

Page 14: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

planen oinarrian, badira funtsezko hiru printzipio: 1) erabiltzaileen hiz-kuntza-eskubideak errespetatzea; 2) enpatia eta komunikazio argia etagertukoa bermatzea, pertsonengan ardaztua eta haien hizkuntzan ga-ratua, asistentzia-zerbitzuaren kalitatearen adierazgarri gisa; eta 3) hel-buruak progresiboki ezartzea. Horregatik guztiagatik, kontuan hartuz2016ko abenduan amaitu zela Euskararen Erabilera Normalizatzeko Bi-garren Planaren garapenaren lehen fasea, Osakidetzak aldi horren eba-luazioa7 egin du, 2017an, apiril eta azaro bitartean.

ZER EBALUATU DA8

Batetik, Osakidetza - Euskal osasun zerbitzua osatzen duten 21 zerbi-tzu-erakunderen euskararen erabilera sustatzeko programen ebaluazioaegin da eta, bestetik, normalizazio-neurri korporatiboen garapen-mailaebaluatu da. Emaitza horiekin, Euskararen Erabilera NormalizatzekoBigarren Planaren ebaluazio partzialaren txosten orokorra egin da. Bostesparrutan bildu dira ebaluatutako arlo eta neurri guztiak, honela pon-deratuta: Irudia eta komunikazioa: % 25; Kanpo-harremanak: % 30;Barne-harremanak: % 10; Hizkuntza-kudeaketa: % 15; Hizkuntza-eska-kizunak, lehentasunak eta derrigortasun-datak: % 20.

Bildutako informazioa kuantitatiboa eta kualitatiboa izan da. Ebaluaziokuantitatiboan, zerbitzu-erakunde bakoitzaren aurre-txostena izan daabiapuntua eta gerora ebidentziak jaso dira (dokumentu eta euskarriezberdin asko), bertatik bertarako behaketak egin dira 161 zentro, zer-bitzu eta unitatetan, preferentziazko hizkuntza “euskara” duten 460pazienteri inkestak egin zaizkie hizkuntza-normalizazioa neurrien ga-rapen mailaz eta asebetetze mailaz galdetzeko eta, azkenik, 465 tele-fono-dei egin dira Osakidetzaren zerbitzu-erakunde guztietako zenbaitzerbitzu eta unitatetara, telefono bidezko arretan hizkuntza ofizialakerabiltzeko jarraibideak betetzen ote diren aztertzeko asmoz. Ebaluaziokualitatiboari dagokionez, helburu nagusia izan da Osakidetzako lan-gileen esperientzia, iritzi eta jarrerak biltzea eta aztertzea, eta halaber,ebaluazio kuantitatiboan bildutako datuak interpretatu ahal izan ditugu.Zehazki, aurrez aurreko 95 elkarrizketa egin zaizkie zuzendariei eta ar-dura bereziko unitate-buruei, osasun-zentroetako 101 arduraduni etaEuskara Plana garatzeko arlo estrategikoetako 197 profesionali. Halaber,talde fokal ugari antolatu dira eta guztira 378 langilek parte hartu dute(167 langile elebidunek, 155 langile elebakarrek eta 56 sindikatuetakoordezkarik).

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 11-29 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Bi planenoinarrian, badira

funtsezko hiruprintzipio: 1)erabiltzaileen

hizkuntza-eskubideak

errespetatzea; 2)enpatia eta

komunikazioargia etagertukoa

bermatzea,pertsonenganardaztua eta

haien hizkuntzangaratua,

asistentzia-zerbitzuarenkalitatearen

adierazgarri gisa;eta 3) helburuak

progresibokiezartzea.

Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Bigarren Planaren Tarteko ebaluazioa (2013-2017 aldia) – Xabier Arauzo Uriarte

Page 15: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

EMAITZAK�

Helburuen betetze-maila edo garapen-maila zehazterako orduan, laumaila bereizi dira eta grafikoetan koloreen bidez bereizi dira:

1. taula. Helburuen garapen-maila.

Ebaluazio-txosten horretan jaso diren ondorioen artean, hauek dira ga-rrantzitsuenak: batetik, oro har, nabari da aurrera egin dela, EuskaraPlanaren helburuen garapenean, eta zenbait lorpen sendo mantendudira Lehenengo Euskara Planaz geroztik (2005-2012). Ondorioz, nabar-men egin du aurrera euskararen presentziak eta erabilerak.

1. grafikoa. Ikuspegi Globala.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 11-29 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Xabier Arauzo Uriarte – Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko BigarrenPlanaren Tarteko ebaluazioa (2013-2017 aldia)

Page 16: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

Bestetik, ebaluatutako bost ardatzetatik, hirutan uste baino gehiago au-rreratu da, Bigarren Euskara Plana ezarri eta hiru urtera. Ardatz horietakobat da Hizkuntza-eskakizunak, Lehentasunak eta Derrigortasun-datak izene-koa; bertan ebaluatu dira Euskara Planaren helburuak lortzeko baliabidepertsonalak eta antolakuntzakoak: langile elebidunen ehunekoak etahaien bilakaera eremu soziolinguistikoaren arabera, derrigortasun-dataduten lanpostuak, lehentasunezko unitateetan langile elebidunen kon-tratazioa… Bigarren ardatza da Irudia eta komunikazioa izenekoa. Ardatzhonetan ebaluatu dira errotulazioa, kartelak, paperak, webguneak, saresozialak, megafonia eta erantzungailuak, agurrak eta lehen esaldiak pa-zienteei harrera egitean, iragarkiak, ekitaldi publikoak eta abar. Hiruga-rren ardatza dugu Hizkuntza-kudeaketa. Hemen, besteak beste, planarenzabalkundean agintariek eta arduradunek duten inplikazioa aztertu da,langileen sentsibilizazioa, hizkuntza-kalitateko ziurtagiriak lortzeko aha-legina eta euskara-batzordearen jarduera (1 Grafikoa).

Laugarrenik, kanpo Harremanen ardatzean, besteak beste pazienteekikoharremanetan, asistentzia-zerbitzu elebidunen eskaintzan, pazienteenlehentasunezko hizkuntzan eta euskararen erabilerarekiko haien gogo-betetze-mailan, espero zen mailara arte aurreratu da orokorrean, bainaegia da ardatz honetan egon direla desberdintasun handienak zerbi-tzu-erakunde batzuen eta besteen artean: izan ere, 14 zerbitzu-erakundekaurrerapen-maila egokia erakutsi dute, plangintzaren hirugarren urte-rako aurreikusi genuena –horietako 5, gainera, garapen handiarekin–;aitzitik, beste 7 erakundetan ez da espero zen aurrerapena lortu –horie-tako 3, gainera, garapen maila oso baxuarekin–.

Azkenik, esan beharra dago Barne Harremanen arloa izan dela aurre-rapen txikiena izan duena II. Euskara Planaren lehenengo zati honetan:espero zen garapen-maila 8 zerbitzu-erakundetan bakarrik lortu da.Barne harremanetan, besteak beste, alderdi hauek ebaluatu dira: profe-sionalen arteko harremanak (horizontalak eta bertikalak), prestakuntza(euskalduntzea nahiz etengabeko prestakuntza) eta giza baliabideak(profesionalen harrera, langileen lehentasunezko hizkuntza…).

Osakidetza osatzen duten 21 zerbitzu-erakundeetako euskararen erabileranormalizatzeko programei dagokienez9, ondorioztatu da zerbitzu-erakundegehienetan onargarritzat har daitekeela zer neurritan bete diren helburuakplangintza-aldi erdirako, hau da, zer zabalkunde izan duten normaliza-ziorako neurriek, zer emaitza lortu diren eta zenbat denbora behar izanden horretarako. 9 zerbitzu-erakundetan, garapen-maila aurreratua da;10etan, tartekoa; eta 2tan ez da erdietsi espero bezalako aurrerapenik.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 11-29 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

EuskararenErabilera

NormalizatzekoBigarrenPlanarenebaluazio

partzialarentxosten orokorra

egin da. Bostesparrutan bildu

diraebaluatutako arlo

eta neurriguztiak: Irudia

etakomunikazioa,

kanpo-harremanak,

barne-harremanak,

hizkuntza-kudeaketa,hizkuntza-

eskakizunak etalehentasunak eta

derrigortasun-datak.

Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Bigarren Planaren Tarteko ebaluazioa (2013-2017 aldia) – Xabier Arauzo Uriarte

Page 17: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

Emaitzak lurraldeka aztertuz gero, bilakaera bat nabari da I. EuskaraPlana abian jarri zenetik. Izan ere, egia da eremu soziolinguistiko eus-kaldunenetan baldintza sozial hobeak daudela helburuak arinago lor-tzeko dinamikak aktibatze aldera (grafikoan ikusten denez), baina, bes-talde, egia da euskaldun gutxiko eremuetan ere proaktiboki etamotibazio handiz jarduten dutela zerbitzu-erakundeek, eta horrek emai-tza ona utzi du helburuei begira. Hala gertatu da, adibidez, ArabakoESIn, Uribeko ESIn, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean eta Santa MarinaOspitalean (2. irudia).

2. grafikoa. Emaitzen ikuspegi orokorra zerbitzu erakundeka

INDARGUNE NAGUSIAK�

a) Hizkuntza-irizpideak nabarmen betetzen dira irudikorporatiboaren elementu gehienetan

Oro har, euskararen presentziari, erabilerari, kalitateari eta funtzional-tasunari buruzko irizpideak ongi betetzen dira irudi korporatiboaren

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 11-29 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Xabier Arauzo Uriarte – Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko BigarrenPlanaren Tarteko ebaluazioa (2013-2017 aldia)

Page 18: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

elementuetan: errotulazioa, paperak, webguneak, aldizkari eta argital-penak, logotipoak, iragarkiak, publizitate-kanpainak, arreta-guneetakoagurrak, eta abar.

Errotulazio finkoan (bai barnekoan, bai kanpokoan), ia beti aplikatzendira hizkuntza ofizialak erabiltzeko jarraibideak. Planaren lehen alditikhasita, Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan lan handia egin da gazte-laniaz bakarrik zeuden, euskaraz gaizki idatzita zeuden eta hizkuntzenhurrenkera eta tipografia okerra zeukaten errotuluak konpontzeko.Errotulazio finkoaren gaineko hizkuntza-irizpideak elementu mugiko-rren inskripzioetan ere betetzen dira, hala nola laneko arropan edo ibil-gailuetako inskripzioetan.

Halaber, euskara lehenetsi da paperezko elementuetan, logotipoetan,iragarkietan eta publizitate-kanpainetan, eta oso salbuespen gutxi dagohorri dagokionez.

Ahalegina egin da intranetean, estranetean, Osakidetzaren atari mugi-korrean eta sare sozialetan euskaraz nabigatzeko sarbidea emateko, baikorporatiboetan, bai zerbitzu-erakundeenetan. Alde horretatik, oraindikere bada zer hobetua, baina asko aurreratu da planaren lehen aldiaz ge-roztik.

Bestalde, agurrak eta lehen esaldiak euskaraz egiteko ohitura areagotuda, batez ere harrera-unitateetan, telefono-deietan eta lehentasunekounitate askotan, erabiltzaileekiko lehen harremana euskaraz gauzatzeabarneratu eta orokortu baita halakoetan.

Aldizkarietako, buletinetako eta bestelako argitalpenetako hizkuntzenerabilerari dagokionez, zerbitzu-erakunde gehienetan betetzen da Eus-kara Planean proposaturiko indizea, hau da, euskarazko edukien ehu-nekoak erakundearen eremu soziolinguistikoko euskaldunen ehuneko-aren parekoa edo handiagoa izan behar du. Horretaz gain, euskarahutsean argitaratzen da Osatuberri dibulgazio-aldizkari korporatiboa.

Irudi korporatiboan hobetu beharreko elementuei dagokienez, errotu-lazio informala, megafonia eta ekitaldi publikoak eta jardunaldiak aipatubeharko genituzke, nahiz eta zerbitzu-erakunde batzuk lanean hasiakdiren horretan ere, bai eta emaitza onak lortu ere. Osakidetzatik kanpokoerakunde eta enpresek bidaltzen dituzten kartelei dagokienez, ordea,beharrezkoa da neurriak hartzen hastea, hizkuntza-irizpideak ez baitiraia inoiz betetzen.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 11-29 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Ebaluatutakobost ardatzetatik,

hirutan ustebaino gehiagoaurreratu da,

Bigarren EuskaraPlana ezarri eta

hiru urtera.Ardatz horietako

bat daHizkuntza-

eskakizunak,Lehentasunak eta

Derrigortasun-datak izenekoa;bertan ebaluatu

dira EuskaraPlanaren

helburuaklortzeko

baliabidepertsonalak eta

antolakuntzakoa.

Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Bigarren Planaren Tarteko ebaluazioa (2013-2017 aldia) – Xabier Arauzo Uriarte

Page 19: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

b) Erabiltzaileek lehenetsitako hizkuntzaren erregistroa10

II. Euskara Planaren erronketako bat erabiltzaileek ahozko harremane-tarako hizkuntza lehenestea eta hori erregistratzea da, kalitate handia-goko zerbitzu bat –pertsonengan ardaztua– eskaintzeko xedez.

Horren bitartez, eskaintza aktiboa areagotu nahi du Osakidetzak, etaherritarrei aurrea hartu eta euskarazko arreta eskaini. Osasun Sailak,Osakidetzarekin lankidetzan, kanpaina publiko bat jarri zuen abian au-kera horren berri emateko, erabiltzaileek lehentasunezko hizkuntzaerregistratzea sustatzea (gaztelaniaz edo euskaraz) eta gero eta kalitatehobeagoko zerbitzuak ematea helburu.

Bada alderik erakundeen artean, baina, oro har, lehentasunezko hiz-kuntzaren erregistroa erritmo onean doa (herritarren %46,4k erregis-tratuta dute preferentziazko hizkuntza 2018ko otsailean, horietatik206.855k euskara dute lehenetsia), eta aurreikusi da erabiltzaile gehienekberen lehentasunezko hizkuntza erregistratuko dutela plangintzaldiabukatzerako.

c) Euskara lehenetsi duten pazienteen gogobetetzea11

Paziente eta erabiltzaileen lehentasunezko hizkuntzaren erregistroaegoki egin denez, aukera izan dugu euskara lehenetsi duten pazienteeigaldetzeko ea zenbateraino gogobeteta dauden oraintsuko asistentzia-zerbitzuetan jaso duten hizkuntza-erabilerarekin.

Pazienteek 6,4 puntuko gogobetetzea adierazi dute, 0tik 10erako eskalan,euskararen erabilerari eta presentziari buruz. Bestalde, inkestan partehartu duten pazienteen % 55,2k adierazi du ahozko komunikazioa eus-karaz gauzatu duela beti edo ia beti bere medikuarekin edo erizainare-kin. Gainera, % 58,4k adierazi du beti edo ia beti jaso duela dokumen-tazioa euskaraz edo bi hizkuntzetan. Zerbitzu eta profesionalenidentifikazioaren pertzepzioari dagokionez, pazienteen % 57,7k adierazidu beti edo ia beti ikusi dituela zerbitzu eta profesional elebidunak “e”sinboloarekin identifikatuta. Era berean, % 64k adierazi du beti edo iabeti euskaraz ematen direla megafonia bidezko mezuak, % 88k eran-tzungailu automatikoetan eta % 68k SMSetan.

Pazienteen inkestetan ikusi dugunez, gutxien garatu den esparrua lehenmailako arretan medikua, pediatra edo emagina aldatzeko aukera da:% 21ek bakarrik adierazi du aukera izan duela aldatu eta profesionalelebiduna aukeratzeko. Arreta mediko espezializatuan ere, garapen

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 11-29 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Oro har,euskararenpresentziari,erabilerari,kalitateari etafuntzionalta-sunari buruzkoirizpideak ongibetetzen dirairudikorporatiboarenelementuetan:errotulazioa,paperak,webguneak,aldizkari etaargitalpenak,logotipoak,iragarkiak,publizitate-kanpainak,arreta-guneetakoagurrak, etaabar.

Xabier Arauzo Uriarte – Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko BigarrenPlanaren Tarteko ebaluazioa (2013-2017 aldia)

Page 20: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

apala izan da profesional elebidunak aukeratzeari dagokionez, % 12,7kbakarrik adierazi baitu aukera izan duela horretarako. Harrera- etaonartze-unitateei dagokienez, % 18,5ek bakarrik adierazi du profesionalelebidunik egon ezean lankide elebidun baten esku utzi izan dela ha-rrera. Azkenik, zerbitzu kontratatuetan, kafetegietan bereziki, inkestaegin dutenen % 60,8k adierazi du beti edo ia beti gaztelaniaz jaso duelaharrera edota zerbitzua.

d) Zerbitzu eta langile elebidunak identifikatzea12

Planean aurreikusi bezala, zerbitzu-erakundeek azterketa bat egin duteeuskarazko arreta eman dezaketen profesional eta zerbitzuen inguruan,paziente eta erabiltzaileei halako zerbitzuak emateko neurriak martxanjartzeko.

Horretarako, Osakidetzak ahalegin handia egin du “Euskaraz bai sano!”13/14

proiektu korporatiboaren zabalkundea egiteko eta hura sendotzeko. Pro-fesional eta zerbitzu elebidunak identifikatzea du helburu kanpainak,euskaraz komunikatu nahi duten herritarrek argi eduki dezaten Osaki-detzako zer zerbitzu eta langilerekin hitz egin dezaketen euskaraz eta,horrenbestez, euskarazko zerbitzuen eskaintza aktiboa handitu dadin.Zenbait inkesta egin zaizkie profesional eta erabiltzaileei, identifikazio-sistema zenbateraino onartu den eta eraginkorra izan ote den jakitekoasmoz, eta bi kolektiboek oso erantzun positiboak eman dituzte.

Bada alderik erakundeen artean, baina, oro har, erritmo onean doa zer-bitzu eta profesionalen identifikazioa, eta aurreikusi da aurrerapen han-dia izatea plangintzaldiaren amaierarako.

e) Erakundeetako zuzendaritza eta buruzagitza batzueninplikazioa

Euskararen Erabilera Normalizatzeko Bigarren Planean jasotzen denbezala, entitateko zuzendaritza guztiei eta zerbitzu-erakundeen zuzen-daritzei dagokie plana garatzeko ardura, gerentea buru dela, harenerantzukizuna baita plana bere erakundean garatzea.

Planean ezarritakoari jarraituz, erakunde gehienek barneratua dute be-harrezkoa dela zuzendaritzek eta buruzagitzek plana garatzea eta harenzabalkundea egitea. Hala, erakunde askotan, Euskara Plana sustatzekojarrera aktiboa sumatzen da zuzendaritzetan eta buruzagitzetan, etagero eta zeharkakotasun handiagoz zabaltzen eta aplikatzen da (saileta aginte-kate guztien bitartez) zerbitzu eta unitate guztietan.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 11-29 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Lehentasunezkohizkuntzaren

erregistroaerritmo onean

doa (herritarren%46,4k

erregistratutadute

preferentziazkohizkuntza

2018kootsailean,horietatik206.855k

euskara dutelehenetsia), eta

aurreikusi daerabiltzaile

gehienek berenlehentasunezko

hizkuntzaerregistratuko

dutelaplangintzaldia

bukatzerako.

Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Bigarren Planaren Tarteko ebaluazioa (2013-2017 aldia) – Xabier Arauzo Uriarte

Page 21: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

Euskara Planaren normalizazio-helburu eta -neurriak Plan Estrategikoaneta zerbitzu-erakunde gehienen kudeaketa-planetan sartu dira.

f) Hizkuntza-irizpideen ezagutza eta zabalkundea

Euskara paziente eta erabiltzaileekiko eguneroko harremanetan erabil-tzeko irizpideak egoki transmititzen dira; erakunde askotan, harrera-,onartze- eta informazio-unitateetan egiten da lan hori, nahiz eta ba-tzuetan erakunde bakoitzaren Euskara Zerbitzuaren gain geratzen den,eta ez zerbitzuburu edo unitateburu eta arduradunen gain.

Hizkuntza-irizpideen zabalkundea egokia ari da izaten, eta langilegehienek ezagutzen dituzte; hala eta guztiz ere, zerbitzu-erakundegehienetan zaila da ohiko lan-ohituretan aplikatzea.

g) Euskara-zerbitzuak sendotzea

Hizkuntza-normalizaziorako prozesuak dakartzan zeregin tekniko es-pezifikoak behar bezala bete daitezen, Osakidetzak (maila korporatiboan)eta zerbitzu-erakunde guztiek badute euskara-zerbitzu tekniko bat, Ara-bako Errioxako ESIn eta Giza Ehunen Euskal Zentroan izan ezik.

Bigarren Euskara Plana abian jarri zenetik, 5 lagun gehitu dira zerbi-tzu-erakundeetako euskara-zerbitzuekin loturiko giza baliabideetan.Hona gaur egungo datuak: 19 euskara-teknikari, 3 itzultzaile eta 4,5administrazio-langile.

Euskara-zerbitzuak gero eta sendoagoak eta finkatuagoak dira erakundegehienetan, eta jarrera proaktiboa dute hizkuntza-normalizaziorakoorotariko ekimenak sustatzeko eta laguntzeko orduan.

Itzulpenaz eta interpretazioaz denaz bezainbatean, Zuzendaritza Nagu-sian aurrera egin da zerbitzuaren profesionalizazioari dagokionez, eta,horri esker, interpretazio-zerbitzuak eskaini dira zerbitzu-erakundeetan.

h) Hizkuntza-eskakizunen egiaztapenak

Zerbitzu-erakunde gehienetan, erakunde bakoitzaren lurralde-eremukopopulazio elebidunaren ehunekoarekin alderatuta, hizkuntza-eskakizu-naren ziurtagiria duten langileen ehunekoa altuagoa da. Horrekin batera,langile elebidunen kopurua gora doa erakunde askotan. Urteko batez-besteko hazkundea % 2,82koa da. Igoera horren arrazoiak hauek diraeuskalduntze-prozesua eta zerbitzu-erakundeetan langile berriak kon-tratatu eta lanean hasi izana. Azken hiru urteetan, lanpostuari dagokion

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 11-29 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Pazienteeninkestetan ikusidugunez, gutxiengaratu denesparrua lehenmailako arretanmedikua,pediatra edoemaginaaldatzeko aukerada: % 21ekbakarrik adierazidu aukera izanduela aldatu etaprofesionalelebidunaaukeratzeko.

Xabier Arauzo Uriarte – Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko BigarrenPlanaren Tarteko ebaluazioa (2013-2017 aldia)

Page 22: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

hizkuntza-eskakizuna lortzeko liberazio-kopurua igo egin da (lanordue-tan), baita lanorduez kanpo euskara-ikastaroetara joaten diren langileenkopurua ere. Azpimarratzekoa da nolako ahalegina egiten duten langilebatzuek lanorduez kanpo euskalduntze-ikastaroetan parte hartzeko.

i) Kalitate-aitortzak eta -ziurtagiriak15

Euskararen Erabilera Normalizatzeko Bigarren Planean jasotzen denez,Osakidetzako zerbitzu-erakunde guztiek hizkuntza-kudeaketaren Bikainkalitate-ziurtagirira (Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sail-buruordetzak eta Euskalit Bikaintasunaren Euskal Fundazioak antola-tzen dute) aurkeztu behar dute, behin gutxienez. % 40tik gorako biz-tanleria elebiduna artatzen duten erakundeek helburu hartu behar dutegutxienez tarteko ziurtagiria lortzea plangintzaren lehenengo hiru ur-teetan; eta % 40tik beherako biztanleria elebiduna artatzen duten era-kundeek helburu hartu behar dute tarteko ziurtagiria lortzea plangin-tzaldia bukatu aurretik.

Alde horretatik, planaren helburuak bete dira, are gutxieneko helburuakbete ere. 2015ean, bi erakundek tarteko ziurtagiria lortu zuten: GipuzkoakoOsasun Mentaleko Sarea eta Uribeko ESI. 2016an, zazpik: DebabarrenekoESI, Debagoiena ESI, Donostialdea ESI, Goierri-Urola Garaiko ESI, Bida-soko ESI, Barrualde-Galdakao ESI, Santa Marina Ospitalea (berez, 2017-2019 aldian aurkeztea zegokion). Urte berean, Arabako ESIak oinarrizkoziurtagiria lortu zuen (berez, 2017-2019 aldian aurkeztea zegokion).

Bestalde, Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzak politika batezarri du euskara sistematikoki erabiltzen duten eta euskararen erabileraeta normalizazioa eguneroko lanean sustatzen duten langileak, zentroaketa erakundeak aintzatesteko. Haien lana aintzatesteko hiru jardunaldiantolatu dira: 2015, 2016 eta 2017 urteetan.

j) Euskara-programak etengabe ebaluatzea16

Bestalde, Osasun Sailaren eta Osakidetzako erakundeen arteko harre-manen ardatz den Programa Kontratuko kalitate-irizpideetan sartu diraeuskararen erabilera normalizatzeko helburu eta neurriak.

10 item dira, zeinak goranzko bilakaera izan baitute 2014tik 2016ra bi-tartean. Kasuren batean, puntuazio gorena lortu da; hortaz, datozenurteetara begira, komeniko litzateke zenbait item aldatzea (3. irudia:Euskara Planari buruzko adierazleen bilakaera 2014ko, 2015eko eta2016ko programa kontratuetan).

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 11-29 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

OsakidetzakoGiza Baliabideen

Zuzendaritzakpolitika bat

ezarri du euskarasistematikoki

erabiltzen duteneta euskararen

erabilera etanormalizazioa

egunerokolanean sustatzenduten langileak,

zentroak etaerakundeak

aintzatesteko.

Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Bigarren Planaren Tarteko ebaluazioa (2013-2017 aldia) – Xabier Arauzo Uriarte

Page 23: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

3. grafikoa. Euskara Planari buruzko adierazleen bilakaera 2015ko, 2016eko eta

2017ko programa kontratuetan.

k) Instituzio eta erakunde sozialekiko lankidetza-sareak

Euskara Planaren Segimendu Batzorde Korporatiboak (maila oroko-rrean) eta zerbitzu-erakunde batzuetako batzordeek koordinazio- etalankidetza-sare egonkorrak eratu dituzte, zeinek bere jardute-eremuan,sindikatuekin eta Osakidetzako hizkuntza-normalizaziorako prozesuagaratzeko interesgarritzat jotzen diren instituzio eta erakundeekin.

Maila korporatiboan, esate baterako, batzorde korporatiboaz gainera(Euskara Plana garatzeari begira estrategikoak diren zuzendaritza-, zu-zendariordetza- eta zerbitzu-kideek osatua), euskara-batzorde bat sortuda mahai sektorialaren barruan. Halaber, Euskara Planeko interes-tal-deen foro bat sortu da. Partaideak: Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Poli-

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 11-29 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Xabier Arauzo Uriarte – Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko BigarrenPlanaren Tarteko ebaluazioa (2013-2017 aldia)

Page 24: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

tikako Sailburuordetza, IVAP, HABE, Elebide, Arartekoa, UPV/EHUkoEuskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren Errektoreordetza, LanbideHeziketako Sailburuordetza, EAEko hiru foru-aldundiak, EUDEL, EuskoLegebiltzarra, UEMA, OEE, Mutualia, Kontseilua eta Hizkuntza Esku-bideen Behatokia. Foro tekniko horretan sortu diren aliantzei esker, zen-bait proiektu abiarazi dira zenbait instituzio eta erakunderekin; esatebaterako, euskara eta Osakidetzari buruzko informazio-kanpainak an-tolatu dira UPV/EHUko osasun-arloko ikasleentzat17; lankidetza-hi-tzarmenak sinatu dira Mutualiarekin eta Bizkaiko eta Arabako foru-al-dundiekin; “Osasuna eta hizkuntza” ikastaroa18 antolatu da EHUrenUdako Unibertsitatean; eta abar.

Gainera, zerbitzu-erakunde askotan hasiak dira beren jardute-eremue-tako erakunde eta interes-taldeekin koordinatzen (tokiko administra-zioak, euskaltegiak, euskara-taldeak…), eta, zenbait kasutan, lankidetzasortu da euskararen erabilera normalizatzeari begirako proiektu inte-resgarrietan (euskaldunek euskara lehentasunezko hizkuntza gisa erre-gistratzea sustatzeko kanpainak, hizkuntza familiaren eta irakaskun-tzaren bitartez transmititzeko kanpainak, erditzerako prestatzekoikastaroak, eta abar).

l) Terminologia eta estandar klinikoak

Lehen hiru urteotan, oinarrizko terminologia eta estandar klinikoak sis-tematikoki biltzeari eta euskarara egokitzeari ekin zaio. Etorkizuneaneuskaraz lan egiteko eta historia klinikoak euskaraz ere eduki ahal iza-teko eragiten duten faktoreetan sakontzen ari da. Horretarako, Osaki-detzak lagundu egiten du osasun arloko hiztegi terminologikoak osa-tzen, eta Euskara Zerbitzu Korporatiboak zenbait proiektutan diharduAsistentzia Sanitarioaren Zuzendaritzarekin eta Informatika Zuzenda-riordetzarekin batera. Esate baterako, euskarara egokitu dira Osabide-Global eta e-Osabide estazio klinikoak, Osanaia (erizaintza), laborategi-emaitzen txostenak, Osabar (euskarazko tresna-barra) eta Gestlab(laborategiak kudeatzeko aplikazioa).

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 11-29 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Osasun Sailareneta Osakidetzako

erakundeenarteko

harremanenardatz denPrograma

Kontratukokalitate-

irizpideetansartu dira

euskararenerabilera

normalizatzekohelburu eta

neurriak.

10 item dira,zeinak goranzko

bilakaera izanbaitute 2014tik

2016ra bitartean.Kasuren batean,

puntuazio gorenalortu da.

Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Bigarren Planaren Tarteko ebaluazioa (2013-2017 aldia) – Xabier Arauzo Uriarte

Page 25: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

HOBETZEKO NAGUSIAK�

Euskara Planaren alderdi esanguratsu batzuetan ez da garapen mailaalturik lortu tarteko ebaluazio honetan, hortaz bereziki sakondu beharkolitzateke haiengan, jauzi kualitatibo handia eman daitekeelako euska-raren presentzia eta erabilera handitzeko.

a) Zuzendaritza, buruzagitza eta bigarren mailako agintariguztien konpromisoa eta parte-hartzea sendotzea

Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Bigarren Planeanjasotzen den bezala, entitateko zuzendaritza guztiei eta zerbitzu-era-kundeen zuzendaritzei dagokie plana garatzeko ardura, gerentea burudela. Zuzendaritzak hartu behar du planaren lidergoa, bai eta harengarapenaren gaineko erantzukizuna ere.

Euskara Plana erakundearen politika estrategikoaren atal bat da, etazuzendaritza batzuetan proaktiboki bultzatzen dute (plana gauzatzengehien inplikatzen direnak dira), baina, hala ere, beharrezkotzat jotzenda plana ahalik eta zeharkakotasun handienaz zabaltzen jarraitzea.

Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiaren barruan kokaturiko zuzendaritzekrol bikoitza jokatzen dute: batetik, erakunde zentralari begira lan egitendute, baina, bestetik, zerbitzu korporatibo gisa jarduten dute, Osakidetzaosoari begira. Horren ondorioz, zuzendaritzen eta haien zerbitzu-buruza-gitzen inplikazioaren araberakoa da Euskara Planaren zabalkundea.

Zuzendaritzen lidergoarekin batera, beharrezkoa da buruzagitza, bigarrenmailako agintari eta lantalde profesionalen arduradun guztien konpro-misoa eta inplikazioa lortzea, ezinbesteko eragileak baitira planeko irizpideeta neurriak behar bezala aplikatzeko zerbitzu eta unitate guztietan.

b) Hizkuntza-irizpideen komunikazioa eta zabalkundea

Zerbitzu-buru, unitate-buru eta arduradunei dagokie euskara pazienteeta erabiltzaileekiko eguneroko harremanetan erabiltzeko irizpideak trans-mititzea. Gainera, unitateetako ohiko lanen jarraibideetan ere txertatubehar dira irizpideok, hau da, segimendua egin eta ebaluatu behar dira,gainerako lan guztiak bezala. Alegia, bigarren mailako agintariek garrantzihandia dute plana gauzatzeari eta haren zabalkundea egiteari begira.

Zerbitzu-erakunde batzuetan, profesionalek eta are erabiltzaileek askibarneratuak dituzte hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak, eta ia

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 11-29 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Mailakorporatiboanbatzordekorporatiboazgainera (EuskaraPlana garatzearibegiraestrategikoakdirenzuzendaritza-,zuzendariordetza—eta zerbitzu—kideek osatua),euskara-batzordebat sortu damahaisektorialarenbarruan. Halaber,Euskara Planekointeres-taldeenforo bat ere sortuda.

Xabier Arauzo Uriarte – Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko BigarrenPlanaren Tarteko ebaluazioa (2013-2017 aldia)

Page 26: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

beti betetzen dituzte. Ahalegin handia egin da irizpideak azaltzeko trip-tikoak sortu eta hedatzeko, aldizkako bilerak antolatzeko irizpideei bu-ruz, segimendua sistematizatzeko, eta abar, batez ere harrera-, onartze-eta informazio-unitateetan.

Hala ere, erakunde gehienak handiak direnez eta sakabanatuta daude-nez, segimendua egitean, kasu askotan ez da sumatu motibazio eta in-plikazio handirik zerbitzuburu eta unitateburuen aldetik; hortaz, hiz-kuntza-irizpideak ez dira behar bezala transmititu eta aplikatu. Horidela eta, aurten, zenbait ekimen abiarazi dira, hala nola “Osakidetzanhizkuntza ofizialak erabiltzeko jarraibideak” etengabeko prestakuntza-rako onlineko ikastaroa. Haren bitartez, Osakidetzan hizkuntza ofizialakerabiltzeko jarraibideak azaldu zaizkie bigarren mailako agintari etaarduradunei, baita zer betekizun dituzten irizpideok beren ardurapeandiren zerbitzuetan betetzeari begira ere.

Erakunde batzuetan, hasiak dira ardura-lanpostuetako pertsonak sen-tsibilizatzeko eta prestakuntza emateko saioak antolatzen, hizkuntzaofizialen erabilerarako jarraibideak barneratu, transmititu eta aplika di-tzaten dagozkien unitate eta zerbitzuetan.

Era berean, garrantzitsua da unitateen arduradunek langileen motiba-zioa lantzen laguntzea, behar bezala jokatu eta eroso senti daitezen eus-kara erabiltzeko irizpideak paziente eta erabiltzaileekin aplikatzean.Motibazio horrekin batera, etengabe lan egin behar litzateke egunerokojardueretan euskararen erabilera sustatzearen aldeko jarrerak areago-tzeko eta sendotzeko.

c) Erabiltzaileek lehenetsitako hizkuntzaren erregistroanaurrera egitea

Herritarrek eskubidea dute aukeratzeko zer hizkuntza ofizialetan jasonahi duten osasun-asistentzia Osakidetzan, eta haiek dira, horrenbestez,Euskara Planaren helburuen hartzaile nagusiak. Ildo horretan, bigarrenplangintzaldi honetan, lehen mailako arretarako zerbitzu-erakunde guz-tietan galdetu behar zaie erabiltzaileei ea lehentasunezko hizkuntzagehitu nahi duten beren datu pertsonaletan.

Erakunde gehienetan ahalegin handia ari dira egiten erabiltzaileen le-hentasunezko hizkuntza erregistratzeko, baina oso paziente gutxi erre-gistratu da haietariko batzuetan; hortaz, ahalegin handiagoa egin beharlitzateke datozen urteetan ehunekoa igotzeko, langileak horri buruzsentsibilizatuz.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 11-29 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

EuskaraPlanaren alderdi

esanguratsubatzuetan ez dagarapen maila

alturik lortutarteko ebaluazio

honetan, hortazbereziki sakondubeharko litzateke

haiengan, jauzikualitatibo

handia emandaitekeelako

euskararenpresentzia eta

erabilerahanditzeko.

Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Bigarren Planaren Tarteko ebaluazioa (2013-2017 aldia) – Xabier Arauzo Uriarte

Page 27: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

d) Zerbitzu elebidunen eskaintza hobetzeko pausoakematen jarraitzea

Euskararen Erabilera Normalizatzeko Bigarren Planean jasotzen denbezala, zerbitzu-erakundeek azterketa bat egin behar dute euskarazkoarreta eman dezaketen profesional eta zerbitzuen inguruan, pazienteeta erabiltzaileei halako zerbitzuak emateko neurriak martxan jar dai-tezen. Erakunde gehienetan egin da azterketa hori, eta neurriak garatudira erabiltzaileen arretaren kalitatea hobetzeko.

Dena den, erakunde batzuetan, beharrezkoa da lanean jarraitzea “Eus-karaz bai sano!” proiektu korporatiboaren zabalkundea egiteko eta hurasendotzeko. Profesional eta zerbitzu elebidunak identifikatzea du hel-buru kanpainak, euskaraz komunikatu nahi duten herritarrek argi edukidezaten Osakidetzako zer zerbitzu eta langilerekin hitz egin dezaketeneuskaraz. Oro har, komeniko litzateke beste saio bat egitea identifika-zio-sistema hori berriz sustatzeko, publizitate-kanpaina baten bitartez,garbi geratu baita eraginkorra izan dela euskararen erabilerari eta sus-tapenari begira.

Gainera, lehen mailako arretarako zentroetan, erabiltzaileei jakinarazibehar zaie aukera dutela familia-mediku, pediatra edo emagin euskal-duna hautatzeko.

Ospitaleetako arreta espezializatuko zentroetan, beharrezkoa da geroeta espezialitate gehiagotan eskaintzea euskarazko zerbitzua, herritarrekasistentzia-zirkuitu osoa euskaraz jasotzea baita azken helburua.

e) Hizkuntza-ohiturak aldatzen laguntzeko estrategiaksustatzea

Zerbitzu-erakunde gehienetan, hizkuntza-eskakizunen ziurtagiriren batduten langileak egoteak ez dakar pazienteek zerbitzu elebiduna jasotzea.Pertsona asko ez dira gai sentitzen euskarazko elkarrizketa bat izatekobeste erabiltzaile euskaldun batzuekin; beldurra edo lotsa sentitzendute, edo zailtasunak dituzte naturaltasunez eta egokitasunez hitz egi-teko. Kasuren batean, pertsonaren batek adierazi du zigor gisa biziduela euskara eguneroko lanean erabili behar izatea.

Horiek horrela, bada profesional-kopuru handi bat “e” etiketarik jantzinahi ez duena eta euskaraz hitz egin nahi ez duena lehen agurrean,lehen esaldian eta, hala suertatuz gero, elkarrizketan berean, nahiz halajokatzeko eskatzen den Osakidetzaren Euskara Planean. Hori oztopo

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 11-29 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Zuzendaritzenlidergoarekinbatera,beharrezkoa daburuzagitza,bigarren mailakoagintari etalantaldeprofesionalenarduradunguztienkonpromisoa etainplikazioalortzea,ezinbestekoeragileak baitiraplaneko irizpideeta neurriakbehar bezalaaplikatzekozerbitzu etaunitate guztietan.

Xabier Arauzo Uriarte – Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko BigarrenPlanaren Tarteko ebaluazioa (2013-2017 aldia)

Page 28: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

larria da Euskara Planaren helburu nagusia betetzeko: erabiltzaile guz-tiek beren lehentasun-hizkuntzan jasotzea arreta.

Hori dela eta, oso interesgarria litzateke sentsibilizaziorako eta profe-sionalen hizkuntza-ohiturak aldatzeko ekimenak egiten jarraitzea, pro-fesionalek jarrera alda dezaten.

f) Euskaraz lan egiteko prestakuntza sustatzea

Hizkuntza hobetzea eta euskarazko prestakuntza jasotzea funtsezkoakdira euskararen erabilera areagotzeko, bai pazienteekiko harremanetan,bai barne-harremanetan. Horregatik, garrantzitsua da pausoak ematenjarraitzea eta euskaraz lan egiteko prestakuntza sendotzea eta hobetzea.

• Prestakuntza iraunkorra

Azken urteotan, prestakuntza-ikastaro korporatiboen eta erakundeetakoprestakuntza-jardueren eta saio klinikoen kopuruak gora egin du.

Euskarazko etengabeko prestakuntzarako ikastaro korporatiboak es-kaintza osoaren % 38 izatera iritsi dira; ehuneko hori bat dator langileelebidunenarekin. Hala eta guztiz ere, ikastaro gehienak hobekuntzarieta trebakuntzari begirakoak dira, hau da, ez da prestakuntzarik ematengai profesionalei buruz, eta komeniko litzateke hori aldatzea. Gainera,ez da helbururik ezarri erakundeka, eta, horrenbestez, parte-hartzaileenkopurua asko aldatzen da erakunde batetik bestera.

Erakunde batzuetan, hasiak dira ikastaro propioak eta euskarazko saioklinikoak antolatzen, baina ehunekoa oso urruti dago behar lukeen in-dizetik, baita eremu soziolinguistiko euskaldunenetan ere.

• Lanari begirako hizkuntza-hobekuntza

Langile elebidunei korporazio-mailan zein erakunde-mailan eskainizaie euskaraz hobeki lan egiteko prestakuntza. Hala, zeharkako gaieiburuzko ikastaroak eskaini dira: ahozko komunikazioa arretarako uni-tateetan, hizkuntza tekniko sanitarioa, administrazio-testuen idazketa…Nolanahi ere, profesional elebidun gutxik parte hartu dute, eta zerbitzuedo unitateetan oso ikastaro gutxi antolatu da langile elebidunak, haienlanak, ohiko egoera komunikatiboak eta dokumentazio nagusia kontuanhartuta. Aurrerantzean, formula berriak bilatu behar lirateke hizkun-tza-trebakuntzari beste ikuspegi bat emateko.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 11-29 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Erakundegehienak

handiak direnezeta sakabanatuta

daudenez,segimendua

egitean, kasuaskotan ez da

sumatumotibazio eta

inplikaziohandirik

zerbitzuburu etaunitate-buruenaldetik; hortaz,

hizkuntza-irizpideak ez dira

behar bezalatransmititu eta

aplikatu.

Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Bigarren Planaren Tarteko ebaluazioa (2013-2017 aldia) – Xabier Arauzo Uriarte

Page 29: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

• Egoiliarren eta praktiketako langileen prestakuntza

Planaren aldi honetan, egoiliarrei eta praktiketako langileei euskarazkoprestakuntza eskaintzen hasteko oinarri nagusiak finkatu dira, baina,salbuespenak salbuespen, oraindik ez da inongo proiekturik abiarazi.Hortaz, beharrezkoa da datozen urteetan alderdi hori sustatzea.

g) Langile ez-euskaldunak sentsibilizatzeko eta haiekinlan egiteko tresnak

Profesional ez-euskaldunen jarrera gero eta hobea da, baina oraindikere sumatzen da kolektibo batzuek ez dituztela begi onez hartzen hiz-kuntza-normalizaziorako politikak.

Ildo horretan, beharrezkotzat jotzen da kultura-aldaketa bat sustatzeaeta kolektibo horiekin lan egitea, haiekin sentsibilizazioa lantzeko, Eus-kara Planera erakartzeko eta plana garatzen laguntzeko.

HEMENDIK AURRERAKOAK

II. Euskara Planaren bigarren hirurtekoan, arestian aipatutako hobetubeharreko nagusi horiei heldu zaie lehentasunez, indarguneak non di-tugun ondo gogoan hartuta. Aldi berean, jakina, Osakidetzaren eta gi-zartearen errealitate aldakorrari erreparatu beharko zaio eta egoera be-rriei egokitzeko gaitasuna izan beharko dugu. Plangintzaldiaamaitutakoan, 2019ko abenduan, Euskara Planaren ebaluazio orokorraegingo dugu, hain zuzen ere 2020 urteko lehen sei-hilekoan. Helburuenbetetze mailaren eboluzioa zein izango den ikusiko da orduan eta hu-rrengo plangintzaldirako helburuak ezarri ahal izateko oinarriak ze-hazteko balioko digu. �

OHARRAK1. 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena.

255/1997 DEKRETUA, azaroaren 11koa, Osakidetza-Servicio Vasco de Salud - Ente Pu-blikoaren Estatutuak ezartzen dituena.

2. Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioa. Cuenta Satélite del Gasto SanitarioPúblico, serie 2002 - 2015).

https://www.google.es/url?sa=t&rct=j&q=&esrc=s&source=web&cd=1&ved=0ahUKE-wivm__a_ejZAhWJWRQKHVdqA_YQFggoMAA&url=https%3A%2F%2Fwww.msssi.gob.es%2FestadEstudios%2Festadisticas%2FsisInfSanSNS%2Fpdf%2FegspGastoReal.pdf&usg=AOvVaw38UaUNb8PODeKcTlkqqYrg

3. Euskal Autonomia Erkidegoko osasun gastu osoaren % 26,8 aseguru pribatuen bidezedota zuzenean herritarrek haien poltsikoko dirutik ordaindutakoa da. Iturria: INE, En-cuesta de presupuestos familiares, 2014 urtea (barne hartzen ditu produktu, tresneria etaekipamendu medikoak; zerbitzu medikoak; dentista zerbitzuak; ospitalez kanpoko zer-bitzu paramedikoak; ospitaleko zerbitzuak eta gizarte babeseko zerbitzuak); ICEA, Segurode Salud, 2014 urtea (barne hartzen ditu osasun arreta eta gastuen diru-itzultzea).

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 11-29 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Beharrezkoa dalanean jarraitzea“Euskaraz baisano!” proiektukorporatiboarenzabalkundeaegiteko eta hurasendotzeko.Profesional etazerbitzuelebidunakidentifikatzea duhelburukanpainak,euskarazkomunikatu nahiduten herritarrekargi edukidezatenOsakidetzako zerzerbitzu etalangilerekin hitzegin dezaketeneuskaraz.

Xabier Arauzo Uriarte – Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko BigarrenPlanaren Tarteko ebaluazioa (2013-2017 aldia)

Page 30: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

4. Osakidetza-Euskal Osasun zerbitzuko postu funtzionalak arautzen dituen 186/2005Dekretuaren 10. artikuluan ezarritakoaren arabera, Ente Publikoaren langileen egituraantolatzen duten Zerbitzu Erakunde bakoitzeko postu funtzionalak zehazten dira. Hauekpertsonalaren sailkapenerako tresna bat osatzen dute, titulazio taldearekin, talde profe-sionalarekin eta kategoriarekin batera. Hementxe daude eskuragarri postu funtzionalak:https://www.osakidetza.euskadi.eus/r85-pkrrhh05/eu/contenidos/informacion/plan-tilla_funcional/eu_def/index.shtml

5. 67/2003 Dekretua, martxoaren 18koa, Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzekodena. EHAA - 2003ko martxoak 31.

6. ERABAKIA, 2013ko abenduaren 3koa, Administrazio Kontseiluarena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan Euskararen Erabilera Normalizatzeko II. Plana onartzen duena.2014ko otsailaren 11ko EHAA.

7. Osakidetzaren Euskara Plana ebaluatzeko lehiaketa publikoa: http://www.osakide-tza.euskadi.eus/r85-ekcont02/es/contenidos/anuncio_contratacion/exposakidetza25929/es_doc/es_arch_exposakidetza25929.html?ruta=/r85-ekcont01/es/v79aWar/comunJSP/v79aSuscri-birRSS.do?=R01HPortal=r85&R01HPage=ekcont01&R01HLang=es&widget=true&p01=FO&p02=&p03=40&p04=&p05=&p06=&p07=&p08=&p09=&p10=&p11=&p12=&p13=&p14=&p15=06%2F03%2F2018&p16=&p17=AMPLIADO&p18=false&p19=false&p20=false&p21=es&p22=ultimos30dias&p23=&p24=r85-ekcont01&p25=r85-ekcont02&p48=&p51=1

8. Osakidetzaren II Euskara Planaren ebaluazio txosten orokorra: http://www.osakide-tza.euskadi.eus/contenidos/informacion/euskara_plana/eu_def/adjuntos/Eusk_Pla-naren_tarteko_ebaluazio_txostena.pdf

9. http://www.osakidetza.euskadi.eus/r85-pkrrhh10/eu/contenidos/informacion/eus-kara_plana/eu_def/index.shtml

10. Osakidetzaren II Euskara Planaren 2.3. atala (ERABAKIA, 2013ko abenduaren 3koa,Administrazio Kontseiluarena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan Euskararen ErabileraNormalizatzeko II. Plana onartzen duena).

11. Osakidetzaren II Euskara Planaren ebaluazio-txostenaren 2 Eranskinean daude jasotainkesten erantzun guztiak.

12. Osakidetzaren II Euskara Plana. 2.2.a. atala. (ERABAKIA, 2013ko abenduaren 3koa,Administrazio Kontseiluarena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan Euskararen ErabileraNormalizatzeko II. Plana onartzen duena.)

13. 13/2012 Jarraibidea, Giza Baliabideetako zuzendariarena, Zerbitzu, unitate eta profe-sional elebidunak identifikatzeko proiektuari buruzkoa (https://ope2016-2017.osakide-tza.eus/ProcesoSelectivo/A21009/DocInteres2.pdf)

14. Identifikazio eskuliburua /Manual de identificación (http://www.osakidetza.eus-kadi.eus/contenidos/informacion/otras_publicaciones_euskera/es_osk/adjuntos/ma-nual_identificacion.pdf)

15. Euskararen erabilera, presentzia eta kudeaketa ebaluatzen duen BIKAIN kalitate ziur-tagiri-aitortzak: https://www.euskalit.net/bikain/eus/reconocimientos.php?id=2

16. 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena.

17. Osasun arloko ikasleentzako triptikoa (http://www.osakidetza.euskadi.eus/conte-nidos/informacion/otras_publicaciones_euskera/eu_osk/adjuntos/osasun_triptikoa.pdf)

18 https://www.uik.eus/eu/osasuna-eta-hizkuntza

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 11-29 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Zerbitzu-erakunde

gehienetan,hizkuntza-

eskakizunenziurtagiriren batduten langileak

egoteak ez dakarpazienteek

zerbitzuelebidunajasotzea.

Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Bigarren Planaren Tarteko ebaluazioa (2013-2017 aldia) – Xabier Arauzo Uriarte

Page 31: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak
Page 32: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

Soziolinguistikaaldizkaria

DOSSIERRA

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 31-40 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Laburpena. Euskal Herria eremu elebiduna bada ere, osasun sisteman gaztelera erabiltzen da batezere. Osasun mentalaren alorrean, bereziki, garrantzitsua da hizkuntza. Gaixotasun psikiatrikoen zeinueta sintomak hizkuntzaren bidez adierazten dira, eta pazientearen hizkuntzak ez badira menperatzen,txarto ulertuak eman daitezke. Identitatearen bilakaeran hizkuntzak garrantzia handia du eta, ondorioz,pazienteak bere terapeutarekin aliantza terapeutikoa sortzean ere bai. Paziente elebidunen ebaluazioakberaien bi hizkuntzetan egin beharko lirateke, bai kliniko elebidun batekin edo bai kliniko elebakarbatekin, interprete baten laguntzarekin. Elebitasuna eta psikoterapiaren arteko harremanari buruzkoikerketa gehienak psikoterapia dinamikoaren ikuspuntutik egin dira. Artikulu honetan gai guzti haueklantzen dituzten artikuluen bilaketa bat egin dugu eta Euskal Herrian psikoterapeuta elebidunen beharrajustifikatu dugu. • Hitz gakoak: elebitasuna, psikoterapia, identitatea, psikoterapia dinamikoa, euskara.

Abstract. Although the Basque Country, Euskal Herria, is a bilingual area, the health care system ismainly carried out in Spanish. In the field of mental health, language is particularly important. Signsand symptoms of psychiatric illnesses are expressed through language, and if the patient's languages arenot mastered, they might be misunderstood. As identity evolves, language is of great importance and, asa result, the patient also a therapeutic connection with their therapist. Any assessment of bilingualpatients should be conducted in both of their languages, whether it be at a bilingual clinic or at a mono-lingual clinic with the support of an interpreter. Most studies on the relationship between bilingualismand psychotherapy have come from the perspective of dynamic psychotherapy. In this article, we haveundertaken a search of articles which deal with all of these issues and which justify the need for bilingualpsychotherapists in the Basque Country. • Key words: bilingualism, psychotherapy, identity, dynamic psy-chotherapy, Basque.

Minik handiena burutik etorri denaNaiara Ozamiz eta Leire Erkoreka

Euskal Herriko Unibertsitatea. Medikuntza eta erizaintza fakultatea.Neurozientziak saila. Psikiatria

Page 33: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

SARRERA�

Gaur egun gizartearen gehiengoa elebiduna da; Europako herrialdegehienetan, Asian, Afrikan eta Hego Amerikan gehiengoa elebidunaedo eleanitza da (de Zulueta 1984). Euskal Herria ere eremu elebidunada, baina osasun sisteman gaztelera erabiltzen da, batez ere.

Harreman terapeutikoan hizkuntzan oinarrituta dauden txarto ulertuakeman daitezke. Hasteko, osagilearen teknizismoen erabilerak eta pa-zientearen jargoiak berak ere, komunikazio arazoak ekar ditzake. Ima-jinatu orduan, kontsulta norberaren ama hizkuntzan egiten ez deneansortu daitezken txarto ulertuak (Killian, Coletti 2017).

Osasun mentalaren alorrean, bereziki, garrantzitsua da hizkuntza. Izanere, gaixotasun psikiatrikoen zeinu eta sintomak hizkuntzaren bidezadierazten dira. Osasun mentalean ez dago, beste alor batzuekin aldera-tuta, diagnostiko froga osagarririk. Gaixotasun psikiatriko gehienek, gai-nera, hizkuntzari eragiten diote. Hizkuntzaren jariokortasuna paziente-aren egoera klinikoaren arabera aldatu daiteke. Depresioan mintzairamoteldu daiteke, eta, agerraldi maniako batean, aldiz, nabarmenki biz-kortzen da, ideien ildoa galdu egiten da (Oquendo 1996). Beraz, hizkun-tzak gaixotasun mentalak ulertzerako orduan garrantzi handia dauka.

Artikulu honetan zehar elebitasuna eta aldagai psikologiko desberdinenartean dagoen loturari buruzko hainbat alderdi aztertuko ditugu. Besteherrialde batzuetan elebitasunaren inguruan idatzitako artikuluak etaikerketak aipatuko ditugu, eta, ondoren, euskarari dagokionez, oinarrihauek nola aplikatu daitezkeen aztertuko dugu.

HAURTZAROA ETA IDENTITATEAREN BILAKAERA�

Jaio aurreko psikologiaren arabera, haurra umetokian dagoenetik soi-nuak entzuteko gai da. Hogeita hirugarren astetik aurrera haurra ume-tokitik entzuteko gai da, eta horren adierazle nagusia, batzuetan, musikaipintzen zaionean amaren sabelean mugimenduak egiten dituela da.Haurra kapaza da soinuen memoriak izateko, batez ere, amaren hiz-kuntzarekin harremandutako oroitzapenak. Jaio ondoren, umeak etabere zaintzaileek sortzen duten harremanean zehar, hizkuntzak geroeta eragin handiagoa izango du harreman emozionala sortzeko orduan.Sei-zortzi hilabeterekin, umea zezelka hasten denean, komunikatzekoegiten dituen soinuek antza handia dute gurasoen komunikatzeko mo-duarekin. (Maiello 1997).

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 31-40 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Artikulu honetanzehar elebitasunaeta aldagaipsikologikodesberdinenartean dagoenloturari buruzkohainbat alderdiaztertuko ditugu.Euskararidagokionez,oinarri haueknola aplikatudaitezkeenaztertuko dugu.

Naiara Ozamiz eta Leire Erkoreka – Minik handiena burutik etorri dena

Page 34: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

Hamabi- hamasei hilabeterekin, haurrak bere lehenengo hitzak esatenditu. Ikasten duen lehenengo hizkuntza, bere lorpen handiena izangoda, identitate propioa sortzen hasteko, eta besteekin modu eraginkorragobatean harremantzeko.

Gurasoengandik banantzen doan heinean, besteekin komunikatzen ika-siko du. Beraz, lehenengo hizkuntza hau oso boteretsua izango da gi-zakiarentzat, eta bere identitatea hizkuntza horrekin oso lotuta egongoda (Charlotte 1991).

Arrazoi guzti hauengatik, hizkuntzak garrantzi handia dauka identitate-aren sorreran eta nortasunaren garapenean. Jaio garenetik emozioak ga-ratzen gaudelako eta emozioak hizkuntza bati lotuta izaten ditugulako.

Horregatik, maitasuna, haserrea, segurtasuna, antsietatea eta niaren es-perientziak, gure zaintzaileengandik jaso genituen lehenengo esperien-tzietan daukate oinarria, hau da, batez ere lehen hizkuntzarekin. Biga-rren hizkuntza bat ikastean, ordea, sormena, adaptazioa eta malgutasunintelektuala bezalako gaitasunak errefortzatu daitezke (Kokaliari, Ca-tanzarite et al. 2013).

Hau dela eta, pazienteak bere terapeutarekin aliantza terapeutikoa sor-tzean, emozioek eragin handia dute, eta, ondorioz, hizkuntzak ere bai.Egile batzuek diotenez, psikoterapeutak gaixoaren ama hizkuntzan hitzegiteak harreman terapeutikoa eta tratamenduarekiko atxikimenduahobetzen ditu (Smith 2012).

Pazienteek bere ama hizkuntzan hitz egiteko gaitasuna duten terapeu-tekiko hurbiltasun eta konfiantza handiagoa agertzen dutela aztertudute hainbat ikerketek (Kokaliari, Catanzarite et al. 2013).

ELEBITASUNA ETA PSIKOTERAPIA�

Elebitasuna, psikoterapian erronka handia izan daitekeen fenomenokonplexua da. Ikerketa askok erakutsi dutenez, paziente elebidunekinlan egiten duten terapeuta elebakarrek, hizkuntza ikusten dute hesi na-gusi bezala (Nguyen 2014). Gainera, paziente elebidunek, elebidunakdiren terapeutak sinesgarriagoak eta gaitasun handiagokoak hautematendituzte (Pérez Rojas, Gelso et al. 2014).

Hainbat terapeutek esaten dutenez, esfortzu handiagoa egin behar izatendute paziente elebidunekin harremandu behar dutenean. Edo bestemodu batera konektatu behar dute askotan. Gainera, elebidunak ez

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 31-40 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Egile batzuekdiotenez,

psikoterapeutakgaixoaren ama

hizkuntzan hitzegiteak harreman

terapeutikoa etatratamendua-

rekikoatxikimenduahobetzen ditu(Smith 2012).

Pazienteek bereama hizkuntzan

hitz egitekogaitasuna duten

terapeutekikohurbiltasun eta

konfiantzahandiagoa

agertzen dutelaaztertu dute

hainbat ikerketek(Kokaliari,

Catanzarite et al.2013).

Minik handiena burutik etorri dena – Naiara Ozamiz eta Leire Erkoreka

Page 35: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

diren hainbat terapeuta deseroso sentitu daitezke beren pazienteak bihizkuntza dakizkielako, eta berak, soilik, bat dakielako (Bowker, Ri-chards 2004). Pazienteak ere, badirudi bigarren hizkuntzan hitz eginbehar dutenean esfortzu kognitibo handiagoa egin behar dutela.

Idealki, paziente elebidunak bi hizkuntzatan ebaluatuak izan beharkolukete. Bigarren hizkuntzan ebaluatzen eta tratatzen duten klinikoekkulturaren xehetasunak galdu bait ditzakete pazientea tratatzerakoan.(Oquendo 1996)

Gainera, autore desberdinek diotenez, pazienteak identitate desberdinakerabili ditzake hitz egiten duen hizkuntzaren arabera. Esanahi eta emo-zio desberdinak izan ditzakete lotuta hizkuntza bakoitzarekin. Izan di-tuzten bizipen desberdinak, bizitzako egoera eta garai desberdinetan,hizkuntza desberdinekin lotuta egon daitezke, gertakariak leku hartuzuen momentuaren arabera.

Hainbat egilek diotenez, bigarren hizkuntza batean hitz egitea, defentsamekanismo bat izan daiteke, adibidez, lehenengo hizkuntzan bizitakogertakizun bat oso traumatikoa izan denean. Inkontzienteki, terapianbigarren hizkuntzan hitz egitea,distantzia emozionala sortzeko izandaiteke. (de Zulueta 1984).

Bestalde, pertsona elebidunetan normala da hizkuntzaz aldatzea, etabadirudi lagungarria izan daitekeela prozesu terapeutikoan(Marcos,Eisma et al. 1977). Hainbat autorek diotenez, hizkuntza batetik besteraaldatzea lagungarria izan daiteke aliantza terapeutikoa sortzeko eta pa-zienteak esanguratsuen zaien hizkuntzan espresatu daitezen (Santiago-Rivera, Altarriba et al. 2009).

Badirudi esperientzia gero eta estresagarri eta traumatikoagoa izan, or-duan eta probabilitate gehiago dagoela esperientzia hau gertatu zenhizkuntzan adierazteko. Horregatik, egoera traumatikoei buruz amahizkuntzan hitz egiteak, pazientea lagundu dezake oroitzapen errepri-mituak, gertakariak eta xehetasunak modu egokiagoan espresatu ahalizatera. Paziente elebidunek askotan beraien ama hizkuntzan hitz egitendute emozio gogorrak adierazi behar dituztenean, amesten duteneanedo traumaz edo heriotzaz hitz egin behar dutenean.

Sintoma psikotikoei dagokienez, paziente askok sintoma psikotiko gu-txiago erakutsi ditzakete bigarren hizkuntzan hitz egitean(Oquendo1996). Beraz, sintoma psikotiko gehiago adierazten dituzte lehenengohizkuntzan. Gainera, hainbat kasu ikerketek erakutsi dutenez, entzu-

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 31-40 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Idealki, pazienteelebidunak bihizkuntzatanebaluatuak izanbeharko lukete.

Pazienteakidentitatedesberdinakerabili ditzakehitz egiten duenhizkuntzarenarabera. Esanahieta emoziodesberdinak izanditzakete lotutahizkuntzabakoitzarekin.Izan dituztenbizipendesberdinak,hizkuntzadesberdinekinlotuta egondaitezke.

Naiara Ozamiz eta Leire Erkoreka – Minik handiena burutik etorri dena

Page 36: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

menezko haluzinazio agresiboak bigarren hizkuntzan entzuten diraaskotan, lehenengo hizkuntzan, berriz, babesekoak direnean. (de Zu-lueta 1984)

Azkenik, hizkuntza eta kultura guztiz elkarturik daudenez, bigarrenhizkuntzak lehenengo hizkuntzan bere kulturagatik adieraztea zailadiren edukiak adieraztera lagundu diezaioke pazienteari. Hainbat kul-turatan sexualitate edo agresioaren inguruan debekuak egon daitezke,eta horrek beraien hizkuntzan emozio horiek adieraztea mugatuagoaizan dezake. Bigarren hizkuntza batek gai horien inguruan espresatzealagundu dezake edo hainbat esperientzia modu berrian espresatzekoaukerak eman ditzake (La Roche 1999).

INTERPRETEAK�

Pazientearen tratamenduan, bigarren hizkuntza erabiltzeak, eragin des-berdinak ditu. Askotan pazienteek ebaluazio psikiatrikoa bigarren hiz-kuntzan jasotzen dute, baina beraien hizkuntza gaitasuna desberdinada gaixotasunaren fasearen arabera. Paziente elebidunen ebaluazioakberaien bi hizkuntzetan egin beharko lirateke, bai kliniko elebidun ba-tekin edo bai kliniko elebakar bat, interprete baten laguntzarekin.

Egile gehienek interprete profesionalen erabileraren garrantzia azpi-marratzen dute. Senideek itzulpenak egin baditzakete ere, interpreteakmodu profesionalagoan egin dezake. Izan ere, kulturalki txarto ikusitadagoen informazioa ezkutatuta gera daitekeelako, bai gaixoak senideariadierazi nahi ez diolako, edo senideak osagileari.

Interpreteari dagokionez, eta ñabardura kultural hauek kontutan hartuahal izateko, egokiena da gaixoaren kultura elkarbanatzen duen inter-pretea edukitzea. Gaur egun, gainera, gaixoaren autonomia sustatzenden garai honetan, bereziki garrantzitsua da osagile eta gaixoak eurenartean ondo ulertu ahal izatea, ulermen egoki batek bakarrik ahalbide-tuko duelako gaixoak erabakiak libreki hartu ahal izatea (Partida 2007).

Ikerketa batean, bigarren hizkuntzan psikoterapia jaso zuten pazienteelebidun batzuk aztertu zituzten. Talde batek, beren ama hizkuntzarakoitzultzaile-interpretea izan zuen, eta beste batek ez. Interpretea izan zu-ten pazienteak gehiago ulertu zituztela eta gehiago lagundu zituztelasentitu zuten. Gainera psikoterapiara bueltatu nahi izan zuten. Inter-pretea izan ez zutenek berriz, ulertu ez zituztela sentitu zuten, eta ezzuten nahi izan terapiara bueltatu (Kline, Acosta et al. 1980).

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 31-40 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Pazienteelebidunek

askotan beraienama hizkuntzanhitz egiten dute

emozio gogorrakadierazi behar

dituztenean,amesten

dutenean edotraumaz edo

heriotzaz hitzegin behardutenean.

Hizkuntza etakultura guztiz

elkarturikdaudenez,

bigarrenhizkuntzaklehenengo

hizkuntzan berekulturagatik

adieraztea zailadiren edukiak

adierazteralagundu

diezaiokepazienteari.

Minik handiena burutik etorri dena – Naiara Ozamiz eta Leire Erkoreka

Page 37: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

PSIKOTERAPIA DINAMIKOA

Interes handia egon da beti elebitasunak psikoterapia dinamikoarenganizan dezakeen eraginean. Psikoterapia dinamikoan hizkuntza da tres-narik garrantzitsuena, eta badirudi elebitasunak eragina izan dezakeelakomunikazioan, eta psikoterapiaren prozesuan. Oztopo nagusiena bi-garren hizkuntzan informazioaren prozesamenduan defizitak izatea da,eta ondorioa emozioak modu egokian ez adieraztea izan daiteke. Pa-zienteak arreta handiagoa ipini diezaioke gauzak esaten dabilen mo-duari, esaten dabilenari baino (Marcos, Alpert 1976).

Psikoanalisian, lehenengo hizkuntza esperientzia afektibo sakonen hiz-kuntza bezala ikusia da, beharrezkoa lehen urteetako gatazkak eta an-tsietateak lantzeko. Bigarren hizkuntzak, berriz, lehenengo harremane-kiko distantzia handia sortzen duela uste da (Walsh 2014).

Psikoanalisian, transferentzia, eriak haurtzaroan zaintzaileekiko zituensentimenduak psikoanalistarengana zuzentzean datzan prozesua da.Transferentziari dagokionez, pazientea bere ama hizkuntzan hitz egitenduen terapeuta batekin elkartzen denean, konfiantza gehiago erakutsidezake. Gainera, eduki traumatikoei eta desira eta sentimendu sakona-goei buruz hitz egiteko jarrera erakutsi dezake ere. Pazientea eta tera-peutak hizkuntza berdina hitz egiten ez dutenean, berriz, pazienteakmesfidantza erakutsi diezaioke terapeutari, gezurrak esanez, pasiboaizanez eta jokabide anbibalenteak izanez.

Kontrakoa ere gerta daiteke, pazienteak herrialde berria idealizatua izandezake, eta aldi berean, terapeuta berria ere idealizatu dezake (Foster 1998).

Kontratransferentziak, psikoanalistak pazientearekiko dituen erreakzio,jarrera, pentsamendu eta ideia inkontzienteak adierazten ditu. Bere bi-zitzan izan dituen harremanen desio inkontzienteak transferitzen diraorain pazientearekin duen harremanera. Hizkuntzaren aldetik, kontra-transferentziari dagokionez, aldagai kulturalek ere eragina izan dezaketehonetan. Kontratransferentzia sinpatiazkoa izan daiteke, pazienteagehiegi babestuz. Aurkako poloan, agresio bezala agertu daiteke, batezere historikoki antagonikoak izan diren herriak izan badira (Comas-Diaz, Jacobsen 1991).

Ikerketa bat egin zen non hamar psikoterapeuta elebidun elkarrizketatuzituzten hizkuntzak psikoterapian zuen garrantzia aztertzeko, eta aur-kikuntzak sei ondorio nagusitan laburbildu zituzten: (Kokaliari, Catan-zarite et al. 2013)

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 31-40 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Egile gehienekinterpreteprofesionalenerabilerarengarrantziaazpimarratzendute. Egokienada gaixoarenkulturaelkarbanatzenduen interpreteaedukitzea.

Naiara Ozamiz eta Leire Erkoreka – Minik handiena burutik etorri dena

Page 38: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

Ama hizkuntzaren garrantzia: Psikoterapeuta guztiek esan zuten beraienpaziente elebidunek ama hizkuntza erabiltzen zutela beraiek maitezuten zerbaitez hitz egitean edo hainbat hitz ama hizkuntzan erabiltzenzituztela edukiren bat nabarmendu nahi zutenean. Paziente gehienekametsei buruz hitz egitean ere, ama hizkuntzan egiten zuten.

Hizkuntza eta traumaren kontakizuna: Terapeuta gehienek esan zutenez,trauma zailagoa da bigarren hizkuntza batean azaltzea, eta beraien pa-zienteek ama hizkuntza erabiltzen zuten traumari buruz hitz egitera-koan. Gainera, trauma gertatu zeneko adina garrantzitsua zen ere azal-tzeko aukeratzen zuten hizkuntza. Hala ere, bigarren hizkuntzaklagundu dezake ere trauma bat azaltzeko orduan. Kulturalki ama hiz-kuntzan hainbat edukiz hitz egitea debekatua egon daiteke eta bigarrenhizkuntzak honetan lagundu dezake. Adibidez, abusu sexuala ama hiz-kuntzan adieraztea zailagoa egin ahal zaio pertsona bati lehenengo hiz-kuntzan gai honekiko debekuak baldin badaude

— Hizkuntza eta balio kulturalak : Pazienteek balore desberdinak hiz-kuntza desberdinetan adierazten zituzten.— Hizkuntza eta identitatea: Bai pazienteek eta bai terapeutek identi-tate desberdinak erakusten zituzten hizkuntza desberdinetan.— Hizkuntza eta transferentzia: Terapeuta gehienak ados egon zirenhizkuntzak konfidantzan eragina izan dezakeela. Gainera, hizkuntzaberdina erabiltzeak intimitatea erakutsi dezake.— Hizkuntza eta kontratransferentzia: Terapeutek beraien pazientee-kiko kontratranferentzia desberdinak zituztela ere ikusi zuten. Te-rapeuta batzuek gertutasun gehiago sentitzen zuten beraien kulturapartekatzen zuten pazienteekiko. Beste batzuek, berriz, inolako era-ginik ez zutela ikusten esan zuten.

ONDORIOAK�

Elebitasuna, linguista, psikologo eta soziologoengandik aztertua izanda beti. Nahiz eta literaturak ikuspuntu desberdinak erakusten dizkigun,argi dago, hizkuntzak, nortasunaren formazio eta integrazioan eraginhandia duela. Horregatik, osasun mentalaren arloan, ardura handiadago ezagutzeko zein eragin emozional eta intelektual izan dezakeenpertsonarengan (Marcos, Eisma et al. 1977).

Euskara ama hizkuntza dugunontzat, euskara da gure haurtzaroko hiz-kuntza, gure lehenengo hitzak euskaraz izan dira, eta gure identitateaeuskaraz sortu dugu. Euskaraz erosoago sentitzen gara komunikazioan

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 31-40 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Psikoanalisian,lehenengohizkuntza

esperientziaafektibo sakonenhizkuntza bezala

ikusia da,beharrezkoa

lehen urteetakogatazkak etaantsietateak

lantzeko.Bigarren

hizkuntzak,berriz, lehenengo

harremanekikodistantzia handia

sortzen duelauste da (Walsh

2014).

Minik handiena burutik etorri dena – Naiara Ozamiz eta Leire Erkoreka

Page 39: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

eta atxikimendu gehiago sortzen dugu euskaraz hitz egiten duen jende-arekin. Lotura emozionalak sortzen ditugu gure ama hizkuntza hitz egitenduen jendearekiko . Arrazoi intimo horiengatik mediku, psikologo, erizain… euskaldun batekin aurkitzen garenean, errazagoa izan daiteke harre-man estua sortzea hasieratik (Ozamiz Etxebarria, Ortiz Jauregi et al. 2016).

Artikuluan zehar beste herrialdeetan egindako ikerketak aztertu di-tugu, eta teoria guzti hauek gure herri elebidunera aplikatu daitezkeelaikusi dugu.

Esan bezala, haurtzarotik gaude identitatea sortzen, eta euskara lehe-nengo hizkuntza izan duten pertsonentzat, beraien lehenengo emozioaketa identitatea euskaraz sortu dituzte. Beraien lehenengo bizipen etaharremanak euskaraz izan dira, eta horregatik, hainbat emozio eta bizi-tzako gertakizun lehenengo hizkuntza honetan adierazteko erraztasunhandiagoa izango dute. Adibidez, beraien lehenengo maitasun emozioakeuskaraz izan dira, eta emozio horiek euskaraz espresatzeko erraztasunhandiagoa izan dezakete, gaztelera arrotza sentituz.

Bigarren hizkuntza batek ere kognitiboki beste funtzio batzuk garatzekoaukera eman die euskaldun zaharrei: sormena, adaptazioa eta elastizitatea.Emozioei dagokienez gerta daiteke ere bizitzako hainbat gertakizun etaemozio bigarren hizkuntza honetan adierazteko beharra izatea, izan dituztenbizipen batzuk bigarren hizkuntza horrekin lotuta egon daitezkeelako.

Psikoanalisian aipatu ditugun hizkuntzaren fenomenoak, beste edozeinterapiari ere aplikatu daitezke. Gaur egun psikoterapia mota asko daude,kognitibo konduktualak, humanistak, familiakoak… Baina korronteabata edo bestea izanda ere, paziente eta terapeutaren artean harremanbat gertatzen da, eta transferentziak, kontratransferentziak, kulturaketa identitateak hizkuntzarekin duen harremanak eragin handia izandezake terapeutarekiko atxikimendu honetan. Fenomeno guzti hauetan,terapeutak pazientearen ama hizkuntzan hitzegiteak lagundu egitenduela aztertu da, komunikazioa erraztuz eta atxikimendua indartuz.

Ikusi dugunaren arabera, artatze psikiatriko eta psikologikoan garran-tzitsua litzateke, ama hizkuntza euskara duten gaixoen artean, azterketaeuskaraz egitea, sintomen ikuspegi zabalagoa jaso, atxikimendu hobealortu eta orokorrean tratamendua eraginkorragoa izateko.

Guzti honengatik, Euskal Herria, herri elebiduna izanda, psikoterapeutaelebidunen beharra dagoela ondorioztatzen dugu. Pazienteak moduegokian diagnostikatuak eta tratatuak izan daitezen. �

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 31-40 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Euskaralehenengohizkuntza izandutenpertsonentzat,beraienlehenengoemozioak etaidentitateaeuskaraz sortudituzte.Horregatik,hainbat emozioeta bizitzakogertakizunlehenengohizkuntzahonetanadieraztekoerraztasunhandiagoa izangodute.

Naiara Ozamiz eta Leire Erkoreka – Minik handiena burutik etorri dena

Page 40: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

BIBLIOGRAFIABOWKER, P. and RICHARDS, B., 2004. Speaking the same language? A

qualitative study of therapists’ experiences of working in English withproficient bilingual clients. Psychodynamic Practice, 10(4), pp. 459-478.

CHARLOTTE, H., 1991. An introduction to bilingualism. COMAS-DIAZ, L. and JACOBSEN, F.M., 1991. Ethnocultural transfe-

rence and countertransference in the therapeutic dyad. The AmericanJournal of Orthopsychiatry, 61(3), pp. 392-402.

DE ZULUETA, F.I., 1984. The implications of bilingualism in the studyand treatment of psychiatric disorders: a review. Psychological medi-cine, 14(3), pp. 541-557.

FOSTER, R.P., 1998. The power of language in the clinical process: Assessingand treating the bilingual person. Jason Aronson.

KILLIAN, L. and COLETTI, M., 2017. The Role of Universal Health Li-teracy Precautions in Minimizing “Medspeak” and Promoting Sha-red Decision Making. AMA journal of ethics, 19(3), pp. 296-303.

KLINE, F., ACOSTA, F.X., AUSTIN, W. and JOHNSON, R.G.,Jr, 1980.The misunderstood Spanish-speaking patient. The American Journalof Psychiatry, 137(12), pp. 1530-1533.

KOKALIARI, E., CATANZARITE, G. and BERZOFF, J., 2013. It Is Calleda Mother Tongue for a Reason: A Qualitative Study of Therapists’Perspectives on Bilingual Psychotherapy—Treatment Implications.Smith College Studies in Social Work, 83(1), pp. 97-118.

LA ROCHE, M.J., 1999. Culture, transference, and countertransferenceamong Latinos. Psychotherapy: Theory, research, practice, training, 36(4),pp. 389.

MAIELLO, S., 1997. Sound-aspects in mother-infant observation. Deve-lopments in infant observation: The Tavistock model, , pp. 157.

MARCOS, L.R. and ALPERT, M., 1976. Strategies and risks in psychot-herapy with bilingual patients: the phenomenon of language inde-pendence. The American Journal of Psychiatry, 133(11), pp. 1275-1278.

MARCOS, L.R., EISMA, J.E. and GUIMON, J., 1977. Bilingualism andsense of self. American Journal of Psychoanalysis, 37(4), pp. 285-290.

NGUYEN, B.P., 2014. Identification: a qualitative study of the experiencesof bilingual therapists with their monolinguals and bilingual clients.Psychodynamic Practice, 20(4), pp. 340-355.

OQUENDO, M.A., 1996. Psychiatric evaluation and psychotherapy inthe patient’s second language. Psychiatric services (Washington, D.C.),47(6), pp. 614-618.

OZAMIZ ETXEBARRIA, N., ORTIZ JAUREGI, A., GUIMON UGAR-TECHEA, J. and ESCOBAR, J.I., 2016. Personality Disorders in the

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 31-40 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Emozioeidagokienez gerta

daiteke erebizitzako hainbat

gertakizun etaemozio bigarren

hizkuntzahonetan

adieraztekobeharra izatea,

izan dituztenbizipen batzuk

bigarrenhizkuntza

horrekin lotutaegon

daitezkeelako.

Minik handiena burutik etorri dena – Naiara Ozamiz eta Leire Erkoreka

Page 41: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

Basque Region of Spain: Applicability of DSM-5’s Alternative Cri-teria for Personality Disorders. The American Journal of Psychiatry,173(8), pp. 769-770.

PARTIDA, Y., 2007. Language barriers and the patient encounter. Thevirtual mentor : VM, 9(8), pp. 566-571.

PÉREZ ROJAS, A.E., GELSO, C.J. and BHATIA, A., 2014. To switch ornot to switch: Inviting bilingual clients to switch languages in psy-chotherapy. Counselling Psychology Quarterly, 27(1), pp. 55-74.

SANTIAGO-RIVERA, A.L., ALTARRIBA, J., POLL, N., GONZALEZ-MI-LLER, N. and CRAGUN, C., 2009. Therapists’ views on working withbilingual Spanish–English speaking clients: A qualitative investigation.Professional Psychology: Research and Practice, 40(5), pp. 436.

SMITH, K.L., 2012. Language barriers in the emergency room. The virtualmentor : VM, 14(4), pp. 301-304.

WALSH, S.D., 2014. The bilingual therapist and transference to language:language use in therapy and its relationship to object relational con-text. Psychoanalytic Dialogues, 24(1), pp. 56-71.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 31-40 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Artatzepsikiatriko etapsikologikoangarrantzitsualitzateke, amahizkuntzaeuskara dutengaixoen artean,azterketaeuskaraz egitea,sintomenikuspegizabalagoa jaso,atxikimenduhobea lortu etaorokorreantratamenduaeraginkorragoaizateko.

Naiara Ozamiz eta Leire Erkoreka – Minik handiena burutik etorri dena

Page 42: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

1/HIZKUNTZ PERFILAK

2/LURRALDETASUNA

3-4/EUSKARAREN ERABILPENARENNEURKETA

5/KATALANERAREN NORMALIZAZIOA

6/EUSKARAREN HERRI-MUGIMENDUA

7-8/HERRI BALTIKOAK

9/HIZKUNTZA ETA BOTERE POLITIKOA

10/IRAKASKUNTZA ETA HIZKUNTZ: NORMALIZAZIOA

11/EUSKARAREN NORMALKUNTZA LAN MUNDUAN

12/HIZKUNTZEN GEROA EUROPARBATASUNEAN

13-14/EUSKARAREN EZAGUTZA ETAERABILPENA

15/IRLANDERA GAUR EGUN

16/EUSKARAREN GIZARTE MUGIMENDUA ETORKIZUNEAN: EDUKINAK ETA EGITURAK

17/EUSKARAREN ERABILERARENNORMALIZAZIOA HEGO EUSKAL HERRIKOADMINISTRAZIOAN: PLANGINTZENAZTERKETA

18/TXEPETX-EN HIZKUNTZEN TEORIASOZIALA HAMAR URTE ONDOREN

19/HIZKUNTZ HERIOTZA

20-21/HIZKUNTZ PLANGINTZA KATALUNIANETA EUSKAL HERRIAN

22-23/SOZIOLINGUISTIKAZKO INKESTAK:DATUAK ETA GOGOETAK

24/EUSKARAREN ERRONKA TEKNOLOGIABERRIEN AURREAN

25/UNIBERTSITATEKO HIZKUNTZANORMALKUNTZAN BI EREDU:EUSKAL HERRIA ETA BELGIKA

26/EUSKARAREN: EGOERA NAFARROANIKERTZAILEEN BEGIRADAPEAN

27/EUSKARA BATUAK 30 URTE

28/EUSKARAREN KALE ERABILPENA EUSKALHERRIAN

29/HIZKUNTZA GUTXIAGOTUAK JUSTIZIAADMINISTRAZIOAN

30/SUOMIERAREN NORMALKUNTZAZ

31/EUSKARAREN ALDEKOGIZARTE-MUGIMENDUA ETA EKB,AZKEN 25 URTEAK GAINBEGIRATUZ

32/NEURKETA SOZIOLINGUISTIKOAKEUSKAL HERRIAN

33/ADDENDA. 1-30 ZENBAKIETANARGITARATURIKOAREN ADDENDA

34/UEMA 1991-2000

35/HIZKUNTZA ESKUBIDEAK ETALEGE EREMUA

36/HIZKUNTZA GUTXITUA, BIZI IRAUPENAETA NORMALKUNTZA

37/EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA INSTITUTUASORTZEN. SINPOSIUMA

38/HIZKUNTZA ESKUBIDEAK EREMUPRIBATUAN, ETIKETA TOKIKO HIZKUNTZAN

39/ESLOVENIA

40/QUEBEC

41/ERABILERA, LABIRINTOTIK SUKALDERA

42/HIZKUNTZA NORMALKUNTZAHIZKUNTZA ERREPERTORIOAREN BIDETIK

43/KALE-ERABILERAREN IV. NEURKETA 2001EMAITZAK, AZTERKETAK, GOGOETAK

44/EUROPAKO BATASUNAREN GEROA I:HIZKUNTZA ARLOKO ESKUMENENKUDEAKETA

45/EUROPAKO BATASUNAREN GEROA II:HIZKUNTZA GUTXITUAK EUROPAKOBATASUNEAN

46/EUSKARA AZTERKETA “MAKROETAN”ETA EGITASMO BERRIETAN

47/DONOSTIA-BAIONA EUROHIRIA

48/EUSKAL ERREPERTORIOAHEDABIDEETAN

49/HEZKUNTZA MUNDUA ETA HIZKUNTZABERRESKURAPENA

50/UNIBERTSITATEA ETA ETA EUSKARA

51/LANBIDE HEZIKETA ETA EUSKARA

52/EUSKARA ETA ETORKINAK

53/EUSKARAREN ERABILERAREN BILAKAERA

54/EUSKARAREN ERABILERAREN ETANORMALIZAZIOAREN AZTERKETAUDALETAN

55/EUSKARAREN ERABILERAREN ETANORMALIZAZIOAREN AZTERKETAEAEKO ADMINISTRAZIOAN

56/EUSKARAREN JABEKUNTZA ESKOLAN

57/EUSKARAREN ERABILERA ENPRESETAN

58/EUSKARAREN ERABILERANAFARROA GARAIAN

59/EUSKARAREN EGOERA IPAR EUSKALHERRIAN

60/UNIBERTSITATE AURREKO HIZKUNTZAEREDUEN BALORAZIOA ETAPROPOSAMENAK

61/UNIBERTSITATE MAILAKOSOZIOLINGUISTIKAREN IRAKASKUNTZA

62/HELDUEN EUSKALDUNTZE-ALFABETATZEA

63/EUSKARAREN ERABILERAESKOLA-ORDUZ KANPO

64/KALE NEURKETAREN V. NEURKETA, 2006. EMAITZAK, AZTERKETAK, GOGOETAK

65/EUSKAL HERRIKO KULTURAK ETAEUSKARA

66/TEKNOLOGI BERRIAK ETA EUSKARA

67/ERRAMUN BAXOKEN OMENEZ

68/HEDABIDEAK ETAEUSKARA-PLANGINTZA

69/HAUSNARTUEUSKAL SOZIOLINGUISTIKA SARIAK

70/EUSKARAREN LEGEAK

71/JOSE LUIS ALVAREZ ENPARANTZATXILLARDEGIREN OMENEZ

72/ZEIN HIZKUNTZA HITZ EGITEN DUKOMUNIKAZIO GIZARTEAK?

73/EUSKARA LAN MUNDUAN…LANEAN!

74/II. HAUSNARTU EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA SARIAK

75/EUSKARAREN PRESENTZIAUNIBERTSITATEAN

76/BAT ALDIZKARIAREN XX. URTEURRENA (I)

77/BAT ALDIZKARIAREN XX. URTEURRENA (II)

78/III. HAUSNARTU EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA SARIAK

79-80/DIGLOSIAREN INGURUANHIZKUNTZA-EKOLOGIA EUSKARARENINGURUNEAN

81/HIZKUNTZA-EKOLOGIAEUSKARAREN INGURUNEAN

82/IV. HAUSNARTU EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA SARIAK

83/KULTURGINTZA EUSKARARENGARABIDEAN

84/HIZKUNTZEN KALE-ERABILERARENVI. NEURKETA, 2011. EUSKAL HERRIA

85/V. HAUSNARTU EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA SARIAK

86/EUSKARAREN FRAMING BERRIAZ

87-88/EUSKAL SOZIOLINGUISTIKAIKERKETA. AZKEN URTEOTAKO BEGIRADA

89/VI. HAUSNARTUEUSKAL SOZIOLINGUISTIKA SARIAK

90/LURRALDE-ANTOLAKETA ETAHIZKUNTZA

91-92 /EUSKARA ERABILTZEKO PLANAKBERRITZEN

93/VII. HAUSNARTU EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA SARIAK

94/TRANSMISIOAREN MOLDE BERRIAK

95/LURRALDEAREN ETA HIZKUNTZARENARTEKO LOTURAK

96/AHOZKO KOMUNIKAZIOA ESKOLAN

97/VIII. HAUSNARTU EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA SARIAK

98/EUSKALTZALETASUNAREN AKTIBAZIOA

99/EUSKARAREN BILAKAERASOZIOLINGUISTIKOA (1981-2011). (I) TRANSMISIOA, GAITASUNA ETAJARRERAK

100/EUSKARAREN BILAKAERASOZIOLINGUISTIKOA (1981-2011). (II) ERABILERA

101/UNIBERTSITATEAREN ERANTZUKIZUNSOZIALA EUSKARAREKIKO

102/IX. HAUSNARTU. EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA SARIAK(II) ERABILERA

103/EUSKALTZALEEN TOPALDIA:EUSKARAREN HERRIA, ZUBIAK ETAPALANKAK

104/HIZTUN BERRIAK

105/X. HAUSNARTU EUSKALSOZIOLINGUISTIKA SARIAK

106/EUSKAL SOZIOLINGUISTIKAREN2016KO DATU ESTATISTIKOAK

107/EUSKALTZALETASUNAREN AKTIBAZIOA (II)

BAT aldizkariaren aurreko zenbakiak

Soziolinguistikaaldizkaria

AGORTUA

AGORTUA

AGORTUA

AGORTUA

AGORTUA

AGORTUA

AGORTUA

AGORTUA

AGORTUA

Page 43: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

Soziolinguistikaaldizkaria

DOSSIERRA

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 43-60 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Laburpena. Ikerketa honetan Osakidetzaren II. Euskara Planean proposatutako euskarazko asisten-tzia-zirkuituak Euskal Autonomia Erkidegoko osasun profesionalen eta pazienteen arteko hizkuntza-mugei aurre egiteko baliabide aproposak diren jakin nahi izan da. Horretarako, zirkuituen funtziona-mendua aztertu da Arrasateko ESIko urologia zerbitzuko eta Arabako ESIko haur-urologia zerbitzukozirkuituen arduraduna elkarrizketatuz, eta horien eraginkortasuna aztertu da zirkuitudun zerbitzuak po-pulazio eta adin-tarte bereko zirkuiturik gabeko beste zerbitzu birekin alderatuz. Emaitzek erakutsi dutezirkuituek osasun arreta euskaraz jaso nahi duten paziente kopurua neurtzeko, kontsulta guztien arteanzenbat diren benetan euskaraz zenbatzeko, eta mediku euskaldunek euskaraz artatuak izan nahi dutenpazienteekin euskaraz hitz egingo dutela bermatzeko balio dutela. Izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoanmediku euskaldunak egoteak ez du bermatzen pazienteak osasun arreta euskaraz jasoko duenik; aldiz,jarrera proaktiboek, adibidez, euskarazko asistentzia-zirkuituek, horretan laguntzen dutela ikusi da. •Hitz gakoak: hizkuntza-mugak, komunikazioa, kalitatea, osasungintza, euskara, asistentzia-zirkuituak.

Abstract. The overall object of this research paper is to discuss the suitable resources available to tacklelanguage barriers between health professionals and patients which have been proposed in Osakidetza’ssecond Basque Language Plan. For this purpose, the operation of the language tracks has been analyzedby interviewing those responsible for HMO Urological Services in Arrasate and the HMO's children'surological service track in Alava in which their efficiency is scrutinized by comparing services offered tothe same population group with other language tracks of the same age group without the two other ser-vices. The results have shown that the number of patients who wish to receive health care in Basque isused to measure how many of the consultations are actually conducted in Basque and to ensure that Bas-que-speaking doctors use Basque with patients who want to be attended to in Basque. In fact, thepresence of Basque-speaking physicians in the Basque Autonomous Community does not guaranteethat patients receive health care in Basque. On the other hand, it has been observed that proactiveattitudes, such as having attendance tracks in Basque, have been helpful. • Key words: language boundaries,communication, quality, health, language, attendance tracks.

Zirkuitu elebidunetarantz lehen pausua

Bidane Petralanda MendiolaMedikua

Page 44: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

1. SARRERA�

Osasuna ongizate fisikoa, psikologikoa eta soziala elkartzen dituen gi-zabanakoaren egoera bezala definitu zuen Osasunaren Munduko Era-kundeak 1946an. Orduz geroztik, eredu biopsikosoziala nagusitu izanda, kalitatezko osasun arreta eskaintze aldera.

Pazientean zentraturiko arreta da bilatzen dena, eta horretarako, zerbi-tzua pazientearen ezaugarrietara egokitu behar da ezinbestean: adina,sexua, ingurunea, nahiak, sinesmenak edota hizkuntza, aintzat hartubeharreko aldagaiak dira kalitatezko osasun arreta eskaini nahi bada.

Osasun arreta kalitatezkoa izateko beste baldintzetako bat segurtasunada. Segurutzat daukagu pazienteari kalterik eragingo ez dion jarduna,eta hori lortzeko, besteak beste, profesionalaren eta pazientearen artekokomunikazioa bermatuta egon beharko da osasun jardueraren urratsdesberdinetan (Roberts et al. 2013).

Komunikazioak muga ugari aurki ditzake jardun horretan. Hizkuntzaezberdinak hitz egiten dituzten edota hizkuntza bera maila ezberdinetanmenperatzen duten pertsonen arteko komunikazio arazoei hizkuntza-muga deritze. Nazioarteko zenbait ikerketek erakutsi dutenez, harremanestua dago osasun arretaren segurtasunaren eta hizkuntza-mugen ar-tean, eta hortaz, harreman estua dago kalitatezko osasun arretaren etahizkuntzaren artean, biak banaezinak direla esan ahal izateraino (Johns-tone et al. 2006; Divi et al. 2007; Suurmond et al. 2010).

Munduko berrehun herrialdeetan sei mila hizkuntza baino gehiago hitzegiten dira eta biztanleriaren % 65 elebiduna dela ikusi da. Gainera, mi-grazio-tasek egunetik egunera gora egiten duten honetan, eleaniztasune-rako joera da espero daitekeena. Horrek guztiak osasun profesionalen etapazienteen arteko hizkuntza-mugak handitzea eragin dezake, eta ondorioz,ikerketak egitea eta horiei aurre egiteko neurriak hartzea funtsezkoa da.

1.1 Mundu mailako hizkuntza-mugen inguruko ikuskapenbibliografikoa

1.1.1 Hizkuntza-mugen eraginak osasun profesionalaren etapazientearen arteko harremanean

1.1.1.1 Hizkuntza-mugen eraginak pazienteen egunerokoan

Hizkuntza-mugek osasun arretaren hainbat urratsetan izan dezakete

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 43-60 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Nazioartekozenbait ikerketekerakutsi dutenez,harreman estuadago osasunarretarensegurtasunareneta hizkuntza-mugen artean.

Bidane Petralanda Mendiola – Zirkuitu elebidunetarantz lehen pausua

Page 45: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

eragina. Lehenengo arazoa osasun baliabideen erabileran aurkitukodugu; hizkuntza-muga pairatzen duen pazienteak ez ditu ondo ezagu-tuko jaso ditzakeen zerbitzuak, eta ondorioz, zerbitzu horien azpi-era-bilera bat emango da. Gainera, osasun arretarako sarbidea ere oztopoizango da berarentzat, erabili behar edo nahi dituen baliabideak ezingodituelako askatasunez eskatu (Bowen 2001; Jacobs et al. 2006; Chen etal. 2007; Pippins et al. 2007).

Hurrengo urratsean ere, osasun profesionalaren eta pazientearen artekoharremanean, ulermen arazoak egon daitezke. Horrek honakoak eraginditzake, besteak beste: arazo berdinarengatik kontsulta kopurua handi-tzea, horrek suposatzen duen kostu ekonomiko gehigarria, diagnosti-koan akatsak egotea, informazioaren eta aholkuen interpretazio okerrak,tratamenduen atxikipena egokia ez izatea, behar besteko babes psiko-logikorik ez jasotzea, prebentzio aholkuak behar bezala ez jarraitzea,gaixotasun kronikoen jarraipen desegokia egitea, eta abar (Irvine et al.2006; Cheng et al. 2007). Horrek guztiak pazientearen asebetetzea na-barmen jaitsi dezake eta, era berean, arazo mediko/legalak ere sor di-tzake (Baker 1996; Arthur et al. 2014).

Kalitateak barnebiltzen duen beste printzipioetako bat ekitatea da.Eremu soziolinguistiko guztietan berdina gertatzen ez den arren, hiz-kuntza bi aldi berean ofizialak diren eremuetan pazientearen eskubideada berak lehenetsitako hizkuntzan artatua izatea. Hori horrela ez bada,pazientearen eskubideak urratzen direla azpimarratu behar da, ofizialaden beste hizkuntza hitz egiten duten pazienteekiko desberdintasuneta bereizkeria eraginez.

1.1.1.2 Hizkuntza-mugen eraginak ospitaleratuta daudenpazienteengan

Herbehereetan egindako ikerketa batek sakonki ikertu ditu hizkuntza-mugen eraginak ospitaleratuta dauden pazienteengan (van Rosse et al.2015). Honakoak azpimarratzen dituzte ikerketan:

— Medikuaren eta pazientearen artean komunikazio arazoak baldinbadaude, gerta daiteke medikuak elkarrizketa egokia egiteko pro-blemak izatea, eta ondorioz, diagnostiko desegokia egitea. Horrekarazo mediko zein legal ugari eragin ditzake. — Pazientearen datuak era protokolizatu batean ziurtatzea zailtzendute hizkuntza-mugek. Horrek arazoak ekar ditzake, adibidez, tra-tamenduak ematerako orduan, froga osagarriak egiterako orduan,eta abar.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 43-60 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Kalitateakbarnebiltzen

duen besteprintzipioetakobat ekitatea da.

Eremusoziolinguistiko

guztietan berdinagertatzen ez denarren, hizkuntza

bi aldi bereanofizialak diren

eremuetanpazienteareneskubidea da

beraklehenetsitako

hizkuntzanartatua izatea.

Zirkuitu elebidunetarantz lehen pausua – Bidane Petralanda Mendiola

Page 46: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

— Gorputzeko likidoen balantzea neurtzerako orduan, hizkuntza-mugek gaizki-ulertuak eragin ditzakete. Horrek eragin handia du pa-zientearen eboluzioan eta ondorengo urratsak erabakitzerako orduan.— Mina ondo kontrolatzea ere zaila da komunikazio arazoak dau-denean. — Erietxean bertan pazienteak jarraitu beharreko argibideak azal-tzerako unean ere komunikazio ona egotea funtsezkoa da. Garran-tzitsua da pazienteak ondo ulertzea, esaterako, zein unetik aurrerakomeni zaion ohetik altxatzea, edota zer jan edo edan behar dueneta zer ez zaion komeni.— Pazienteari alta eman osteko zaintzak egokiak izatea ere zailaizango da hizkuntza-mugak badaude tarteko.

1.1.2 Hizkuntza-mugek nori eragiten dioten gehien

Nazioarteko ikerlari ugari aritu dira azken urteotan hizkuntza-mugeneraginak gehien pairatzen dituzten populazioak identifikatu nahian(Flores et al. 2003; Barton et al. 2013). Ikerketa horien guztien emaitzekbat egiten dute esaterakoan hizkuntza-mugen eraginak jasateko arriskugehien duten populazioak hauek direla:

— Adineko pertsonak: bigarren hizkuntza sekula menperatu ez du-telako edo adinean gora doazenean berriro euren ama-hizkuntzaerabiltzen hasten direlako. — Eskolaurreko haurrak: euren ama-hizkuntza soilik hitz egitendutenak, ez dutelako oraindik harremanik izan bestelako hizkun-tzekin.— Geografikoki eremu isolatuenetan bizi diren pertsonak: hizkuntzanahasketarik ez dutelako, eta beraz, euren ama-hizkuntza bakarrikerabiliz bizi daitezkeelako.— Estres egoeran dauden pertsonak: hizkuntza bat baino gehiago jakinarren, estres egoeretan hizkuntza bakarrean hitz egiteko gai direnak.— Asaldura psikologikoak dituzten pertsonak: hizkuntza bat bainogehiago ikasteko edo menperatzeko arazoak izan ditzakete, eta au-rrez aipatutako egoeren aurrean ere kalteberagoak izan daitezke.

1.1.3 Hizkuntza-mugei aurre egiteko tresnak

Hizkuntza-mugak desagerrarazteko, eta ondorioz, horiek osasungintzansortatutako arriskuak eta kalteak ekiditeko lehenengo urratsa muga ho-riek identifikatzea dela diote ikerketek (Hébert et al. 2009; van Rosse etal. 2015). Joint Commission Internationalek, nazioartean kalitatezkoa eta

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 43-60 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Erietxean bertanpazienteakjarraitubeharrekoargibideakazaltzerakounean erekomunikazio onaegoteafuntsezkoa da.Garrantzitsua dapazienteak ondoulertzea,esaterako, zeinunetik aurrerakomeni zaionohetik altxatzea,edota zer jan edoedan behar dueneta zer ez zaionkomeni.

Bidane Petralanda Mendiola – Zirkuitu elebidunetarantz lehen pausua

Page 47: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

segurua den osasun arreta eskaintzeko lanean dabilen erakundeak, berebaitan dauden zentro guztiei, Osakidetzako batzuk barne, tokian tokikohizkuntza-mugak identifikatzea eskatzen die, eta baita pazienteak le-henesten duen hizkuntza argitaratzea ere.

Horretarako, ezinbestekoa da pazientearen lehentasunak hautematea(zuzenean galdetuz edota intuizioz atzemanez), eta lehentasun horiekbaieztatu ostean, modu egoki eta ikusgarri batean erregistratzea.

Behin mugak identifikatuta eta lehenetsitako hizkuntzaren erregistroaeginda, hurrengo pausoa profesionalen hizkuntza-erregistroa egiteaizango da; hau da, zentro bakoitzeko lantaldean hizkuntza bakoitzahitz egiteko gai den profesional kopurua zenbatzea. Gainera, hizkuntzabat baino gehiago aldi berean ofizialak diren lekuetan, perfil linguisti-koen eskaera zuzena egitea da legeak exijitzen duena.

Horren guztiaren ostean, hizkuntza-mugei aurre egiteko tresna eragin-korrak jarri beharko dira martxan. Hainbat dira planteatu izan direnak:profesionalen hizkuntza formazioa, itzultzaileak, teknologia berrienerabilera, idatzizko dokumentuen itzulpenak, eta abar.

1.1.4 Hizkuntza-mugen eta horiei aurre egiteko baliabideen kostuekonomikoa

Hizkuntza-mugen eraginak eta horiei aurre egiteko baliabideak ezagu-tuta, euren kostu ekonomikoaren dimentsioa imajinatzea erraza zaigu.Xehetasunen bat aipatu nahian, Euskal Autonomia Erkidegoaren (EAE)kasua erabiliko dugu adibidetzat. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailakeskuragarri ipinitako datuek diotenez, 2008tik 2012ra bitartean 2.740 li-berazio egon ziren EAEn osasun profesionalek euskara ikasi edo aurrezzuten euskara maila hobetzeko. Urte horietan 22.1 milioi euro gastatuziren hizkuntza-mugei aurre egiteko baliabide horretan.

Azpimarragarriena zera da: urtero 4,4 milioi euroko batez bestekoa gas-tatzen den arren profesionalen formazioan, gaur arte ez da formazioareneraginkortasuna aztertzen duen ikerketarik egin, eta are gutxiago ba-liabide horren errentagarritasuna aztertzen duenik.

1.1.5 Eskaintza aktiboa

Eskaintza aktiboa pazienteari osasun arreta modu eskuragarri bateanberak hobetsitako hizkuntzan eskaintzeari esaten diogu. Ofizialak direnhizkuntza bi badaude, bi hizkuntza horiek modu alderagarri eta ber-

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 43-60 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Eskaintzaaktiboa

pazienteariosasun arreta

modueskuragarri

batean berakhobetsitakohizkuntzan

eskaintzeariesaten diogu.

Ofizialak direnhizkuntza bibadaude, bi

hizkuntza horiekmodu alderagarri

eta berdintsuaneskaini beharkodira, bai ahozkokomunikazioaribai idatzizkoari

dagokionez.

Zirkuitu elebidunetarantz lehen pausua – Bidane Petralanda Mendiola

Page 48: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

dintsuan eskaini beharko dira, bai ahozko komunikazioari bai idatziz-koari dagokionez (Forgues et al. 2010).

Urte luzez arreta sanitarioa hizkuntza bakarrean eskaini izan den he-rrialdeetan, pazienteek ezinezkotzat dute arreta euren hizkuntzan jasoahal izatea, eta horrek eskaera kopurua jaisten du. Horregatik da horrengarrantzitsua profesionalak izatea zerbitzua modu aktibo batean es-kaintzen dutenak, pazientea eskatzera behartu barik.

1.2 Euskal Autonomia Erkidegoko egoera

1.2.1 Eremu soziolinguistikoaren deskribapena

Euskal Autonomia Erkidegoa Hego Euskal Herriko eremu instituzionaleta administratiboa da, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lurralde histori-koek osatua. 7.234,8 km2ko eremua du guztira, eta 2011. urteko datueijarraiki, 2.119.586 pertsona bizi dira bertan.

2011n bizi ziren 2.119.586 pertsona horietatik 1.331.001 pertsona zireneuskaldunak edo erdi-euskaldunak; % 62.8, alegia. Horietatik % 11,7arabarrak ziren, % 49.2 bizkaitarrak eta % 39.1 gipuzkoarrak.

EAEn, hizkuntzei dagokienez, Autonomia Estatutua da funtsezkoaraua. Estatutuaren 6. artikuluan, eta 1978ko Espainiako Konstituzioa-ren 3. artikuluaren babesean, Euskal Herriko berezko hizkuntza deneuskarari hizkuntza ofizialaren izaera aitortzen zaio gaztelerarekin ba-tera, herritarrek bi hizkuntza ofizialak ezagutzeko eta erabiltzeko es-kubidea dutelarik.

Horrela, EAEko erakundeak, lurraldeko egoera soziolinguistiko anitzakontuan hartuz, bi hizkuntzen erabilera bermatu beharrean daude, ho-rien izaera ofiziala arautuz eta neurri eta bitartekoak jarriz bien ezagutzabermatzeko.

Osasunaren arloan, Osakidetza da, bere menpeko zerbitzu erakundeenbidez, EAEri zerbitzu sanitarioak hornitzeaz arduratzen den zuzenbidepribatuko erakunde publikoa. Hizkuntzari dagokionez, aintzat hartubeharrekoa da azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legea, EuskararenErabilpena Arautzekoa, zeinak herritarrei zerbitzua ematean euren hiz-kuntza eskubideak bermatu behar dituela arautzen duen.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 43-60 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

EAEkoerakundeak,lurraldeko egoerasoziolinguistikoanitza kontuanhartuz, bihizkuntzenerabilerabermatubeharrean daude,horien izaeraofiziala arautuzeta neurri etabitartekoak jarrizbien ezagutzabermatzeko.

Bidane Petralanda Mendiola – Zirkuitu elebidunetarantz lehen pausua

Page 49: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

1.2.2 Osakidetzaren Euskara Plana

Osakidetzaren Euskara Plana 2005ean onetsi zen, eta zerbitzu-erakun-deen planak 2006an. Une hartan bideratu zen, beraz, Osakidetza osoaneuskararen erabilera normalizatzeko lehenengo plangintzaldia.

Behin lehenengo plangintzaldia bukatuta, bertako aurrerapausoak etaahulguneak aintzat hartuta eta sortutako beharrizan eta egoera berriakkontutan hartuz, 2013. urtean bigarren Euskara Plana jarri zen martxan,ordura arteko lorpenak sendotzeko eta, aldi berean, euskararen erabi-leraren normalizazio osorantz aurrera egiten lagunduko zuten bestehelburu batzuk zehazteko.

1.2.2.1 I. Euskara Planaren ondorio nagusiak

Osakidetzaren I. Euskara Planaren ondorio nagusia, oro har euskararenerabilerak gora egin zuela izan zen. Profesionalen hizkuntza-eskakizu-nen arloa izan zen aurrerapenik handiena izan zuen eremua, eta ostera,barne-harremanetako erabilera aurrerapenik motelena izan zuena.

Oztoporik esanguratsuenak zuzendaritzen erantzukizun partekaturikeza eta Planaren gaineko lidergo argiaren falta izan ziren, eta baitakanpo-harremanetako helburuen betetze-maila ere behar baino apalagoaizan izana.

Aldi berean, argi geratu zen erakunde bakoitzak jarritako gogoak etaindarrak eragina zuela Planaren betetzean eta lortutako emaitzetan.

1.2.2.2 II. Euskara Planaren helburu nagusia

Osakidetzaren II. Euskara Planaren helburu nagusia honakoa da: zer-bitzu-hizkuntza gisa euskararen ahozko eta idatzizko presentzia etaerabilera bermatzea, hala kanpo-harremanetan (paziente, senide, hor-nitzaile, administrazioekin) nola barne-harremanetan (Osakidetzakolangileekin zein zerbitzu-erakunde eta unitateekin).

67/2003 Dekretuak unitateen lehentasun-mailak bereizten ditu bi alda-gairen arabera: bata, unitatearen izaera orokorra eta herritarrenganakohurbiltasuna; bestea, unitatearen jardun-eremuko biztanle euskaldunendentsitatea. Hortaz, Lehen Mailako Arretako unitateek eta larrialdi-zer-bitzuek lehentasun handiagoa izango dute espezialitateek baino, eta,aldi berean, paziente elebidunen portzentaje handia duen zentro batekounitateek lehentasun handiagoa izango dute portzentaje txikiagoa duenbeste zentro bateko unitateen aldean. Osakidetzako barne-harremanei

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 43-60 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

OsakidetzarenEuskara Plana2005ean onetsi

zen, eta zerbitzu-erakundeen

planak 2006an.Une hartan

bideratu zen,beraz, Osakidetzaosoan euskararen

erabileranormalizatzeko

lehenengoplangintza aldia.

Zirkuitu elebidunetarantz lehen pausua – Bidane Petralanda Mendiola

Page 50: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

dagokienez, lehentasuna izango dute langile-kopuru handiarekin ha-rreman zuzen eta ohikoak dituzten unitateek (pertsonal-departamen-tuak, zuzendaritzak, lan-osasunak, eta abar).

Horrela, I. lehentasuneko unitateek ele bietan eman behar dituzte zer-bitzuak; II. lehentasunekoek ele bietako gutxieneko eskaintza ziurtatubehar dute eta arian-arian handitu. Herritarrei euskarazko asistentzia-zirkuitu osoa ziurtatzea da helburua.

1.3 Euskarazko asistentzia-zirkuituak hizkuntza-mugeiaurre egiteko proposamen modura

1.3.1 Euskarazko asistentzia-zirkuituen deskribapena

Euskarazko asistentzia-zirkuitua EAEko osasun zerbitzu publikoan hiz-kuntza-mugei aurre egiteko proposatu izan den tresna da. Euskarazkoasistentzia-zirkuituek lehen mailako arretatik hasi eta espezialistenga-nainoko bidean, horrela lehenetsita duen pazienteak, osasun arreta eus-karaz jasotzea dute helburu. Ibilbide horretako edozein urratsetan etaedozein profesionalekin pazienteak bai ahozko zein idatzizko komuni-kazioan euskararen erabilera bermatuta izango du, horrela EAEn le-gezko diren eta mundu mailan onartuta dauden pazientearen eskubi-deak errespetatuz.

1.3.2 Euskarazko asistentzia-zirkuituak aurrera eraman ahalizateko baldintzak

Lehenengo eta behin, osasun zerbitzuen erabiltzaileek euren hizkuntzalehenestea funtsezkoa izango da, horrela lortzen baita herrialde batekoeskaria ezagutzea eta horri aurre egiteko giza baliabideen eta baliabideteknikoen zenbatekoa jakitea. Hizkuntza lehenesteko bitartekoak osasunerakundeak eskaini beharko lizkioke pazienteari, eskaintza aktiboarenprintzipioa errespetatuz.

Bigarrenik, euskaraz lan egiteko gai diren profesionalen zenbatekoaezagutu beharko da, bai ahozko komunikazioan, baita idatzizkoan ere,eta profesional horien formazio jarraitua bermatzeko plan estrategikobat garatu beharko da.

Hirugarrenik, Euskal Autonomia Erkidegoan lan egingo duten profe-sionalen hizkuntza-kontzientzia eta -formazioa bultzatu beharko da,belaunaldi berrietan bertan lan egingo duen osasun profesional oro ber-tako bi hizkuntza ofizialetan lan egiteko gai izan dadin.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 43-60 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

EuskalAutonomiaErkidegoan lanegingo dutenprofesionalenhizkuntza-kontzientzia eta-formazioabultzatu beharkoda, belaunaldiberrietan bertanlan egingo duenosasunprofesional orobertako bihizkuntzaofizialetan lanegiteko gai izandadin.

Bidane Petralanda Mendiola – Zirkuitu elebidunetarantz lehen pausua

Page 51: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

Euskarazko asistentzia-zirkuituak progresiboki ezarri beharko dira, to-kian tokiko errealitatea ezagutuz eta lehentasunak identifikatuz. Horrela,populaziorik ahulenak babestetik hasiko da euren ezarpena, beti ereeskaera gehien duten zerbitzuak eta eremuak kontuan izanda, eta dau-den baliabideak aprobetxatuta. Azken helburua maila guztietan zerbitzuosoa bi hizkuntza ofizialetan eta berdintasuna bermatuz eman ahal iza-tea izango da.

Azkenik, martxan jartzen diren zirkuituen ebaluazio jarraitua egin be-harko da, zirkuituen emaitzak aztertuz, ahulguneak identifikatuz etapazienteen zein profesionalen gogobetetzea aztertuz.

2. HIPOTESIA�

Osakidetzaren II. Euskara Planean proposatutako euskarazko asisten-tzia-zirkuituak Euskal Autonomia Erkidegoko osasun profesionalen etapazienteen arteko hizkuntza-mugei aurre egiteko baliabide aproposakdira.

3. HELBURUAK�

3.1 Helburu nagusia

Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza-mugei aurre egiteko propo-satutako euskarazko asistentzia-zirkuituen funtzionamendua eta era-ginkortasuna aztertzea.

3.2 Bigarren mailako helburuak

1. Euskal Autonomia Erkidegoan abian dauden euskarazko asistentzia-zirkuituak identifikatzea.

2. Euskarazko asistentzia-zirkuituen funtzionamendua aztertzeko zir-kuituen arduradunei elkarrizketak egitea.

3. Euskarazko asistentzia-zirkuituen eraginkortasuna aztertzeko, eus-karazko asistentzia-zirkuituak dituzten zerbitzuak populazio eta pa-ziente mota berdina duten zirkuiturik gabeko zerbitzuekin alderatzea,ausaz aukeratutakoak azken horiek.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 43-60 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Osakidetzaren II.Euskara Planean

proposatutakoeuskarazkoasistentzia-zirkuituak

EuskalAutonomiaErkidegoko

osasunprofesionalen etapazienteen artekohizkuntza-mugei

aurre egitekobaliabide

aproposak dira.

Zirkuitu elebidunetarantz lehen pausua – Bidane Petralanda Mendiola

Page 52: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

4. METODOLOGIA�

Euskarazko asistentzia-zirkuituen identifikazioa

Euskarazko asistentzia-zirkuituen identifikaziorako Osakidetzako zenbaiteuskara-teknikarirekin hitz egin zen. Elkarrizketa horietan EAEn gauregun abian dauden zirkuituak bi direla jakin genuen: Arrasateko ESIkoUrologia zerbitzukoa eta Gasteizko ESIko Haur Urologia zerbitzukoa.Halaber, bi zirkuitu horien arduraduna mediku bera zela ikusi genuen.

Euskarazko asistentzia-zirkuituen arduradunekin elkarrizketa

Euskarazko asistentzia-zirkuituen funtzionamendua era erretrospektibobatean aztertzeko zirkuituen arduradunak elkarrizketatu nahi izan ziren.Osakidetzako euskara-teknikariek abian zeuden bi zirkuituetako ardu-raduna pertsona bera zela esan zigutenez, mediku horri egin zitzaionelkarrizketa, bi zirkuituen datuak biltzeko asmoz.

Euskarazko asistentzia-zirkuituekin alderatzeko zerbitzuen hautaketa

Ikerketako aldagaiak ahalik eta alderagarrienak izan zitezen populaziobertsua artatzen zuten zerbitzuak aukeratu behar genituen, pazienteenezaugarri soziodemografikoak (nagusiki, euskararen ezagutza eta era-bilera), eta adin-tartea kontuan hartuz. Horrela, honakoak izan zirenaukeratu genituen zirkuiturik gabeko zerbitzuak: Arrasateko ESIkoTraumatologia Zerbitzua, eta Arabako ESIko Haur Traumatologia zer-bitzua. Behin zerbitzuak aukeratuta, Erakunde bakoitzeko zerbitzu-bu-ruak elkarrizketatu ziren.

5. EMAITZAK�

5.1 euskarazko asistentzia-zirkuituak arrasateko esikourologian eta gasteizko esiko urologia pediatrikoanabiatzearen arrazoiak

Zirkuituen arduradunak berarekin izandako elkarrizketan argitu zigu-nez, zirkuituak Urologia Zerbitzuan abiatzea Arabako ESIko Zuzenda-riaren eta zenbait zerbitzu-bururen proposamena izan zen, GasteizkoUrologia Zerbitzuan lanean ziharduten hainbat profesionalen perfilakkontuan hartuz.

Urologo horiek, Gasteizen lan egiteaz gain, Arrasateko ESIan ere egitenzuen lan, eta hortaz, Arrasateko ESI izan zen zirkuituak abiaraztekoeuren lehenengo proposamena, bertako biztanleria eta paziente mota

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 43-60 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

EAEn gaur egunabian daudenzirkuituak bidirela jakingenuen:Arrasateko ESIkoUrologiazerbitzukoa etaGasteizko ESIkoHaur Urologiazerbitzukoa.Halaber, bizirkuitu horienarduradunamediku bera zelaikusi genuen.

Bidane Petralanda Mendiola – Zirkuitu elebidunetarantz lehen pausua

Page 53: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

ezagututa, euskaraz artatua izan nahiko zuen paziente kopurua handiazela aurreikusten zutelako.

Jarraian zirkuituak Gasteizen ere martxan jartzea erabaki zuten, HaurUrologia sailean. Izan ere, Gasteizko haurren euskararen ezagutza-tasakpopulazioko altuenak izateaz gain, izaten dituzten arazo urologikoeinormalean kontsulta gutxitan ematen zaie irtenbidea, eta ez dute bes-telako froga osagarririk edota jarraipen luzerik behar izaten; horrek ere,zirkuitu osoa euskaraz egin ahal izateko bermea ematen zuen.

5.2 Zirkuituen tokian tokiko funtzionamendua

5.2.1 Arrasateko ESIko Urologia zerbitzuko euskarazko asistentzia-zirkuituaren funtzionamendua

Arrasateko ESIko Urologia zerbitzuko euskarazko asistentzia-zirkuituaklehen mailako arretan hasten ziren. Arrasateko familia medikuek ezinzituzten pazienteak zuzenean urologiako kontsultetara bideratu; elkar-kontsulta bat eskatu behar zioten urologoari, eta horrek erabakitzenzuen pazientea euren kontsultetan zitatu behar zen edota arazoa arretaprimarioan konpontzerik bazegoen.

Elkarkontsulta horretan familia medikuak adieraz zezakeen pazienteakeuskaraz artatua izan nahi zuela. Urologoak pazienteak kontsulta pre-sentziala behar zuela erabakitzen bazuen, euskaraz artatua izan nahizuen pazientea euskaraz zekien urologo batek kontsultak zituen egu-netan zitatzen zen.

Euskarazko kontsultetan zitatuak ziren pazienteek, egun horretan zer-bitzu guztia jasotzen zuten euskaraz, normalean, harrerako administra-tzailetik hasi eta kontsulta barruko mediku zein erizainetaraino. Pazientehorrek kontsulta gehiago behar bazituen Arrasaten bertan, urologo eus-kaldunen batek kontsultak zituen egun batean zitatzen zen berriro.

5.2.2 Gasteizko ESIko Urologia Pediatriakoa zerbitzuko EuskarazkoAsistentzia-zirkuituaren funtzionamendua

Gasteizko ESIko Urologia Zerbitzuan haurren patologiaz arduratzenziren urologoak 2 ziren, lan-taldea 16 urologok osatzen bazuten ere. Bihoriek euskal hiztunak ziren, eta beraz, Urologia Pediatrikora iristenziren ume guztiek euskarazko tratua bermatuta zeukaten, zerbitzua ho-rrela antolatuta zegoelako.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 43-60 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Euskarazkokontsultetan

zitatuak zirenpazienteek, egun

horretan zerbitzuguztia jasotzenzuten euskaraz,

normalean,harrerako

administra-tzailetik hasi eta

kontsultabarruko mediku

zeinerizainetaraino.

Zirkuitu elebidunetarantz lehen pausua – Bidane Petralanda Mendiola

Page 54: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

Hortaz, lehen mailako arretako medikuak horrela eskatu zuelako, edotapazienteak kontsultan bertan horrela eskatu zuelako, euskaraz artatuaizan nahi zuen haurrak eta bere familiak kontsulta euskaraz jasotzenzuten.

5.2.3 Arrasateko ESIko Urologia zerbitzuko eta Arabako ESIkoHaur Urologia zerbitzuko euskarazko asistentzia-zirkuituenahulguneak

— Pazienteetako askok ez zekien euskarazko arreta jasotzeko esku-biderik zuenik edota, eskubidea zuela jakinda ere, horretarako au-kerarik zegoenik. Horrek hizkuntza eskakizunik ez egitea suposazezakeen. — Familia mediku guztiek ez zuten euren pazienteek lehenetsitakohizkuntza adierazten elkarkontsultetan, eta ondorioz, zirkuitua le-hen urratsean hausten zen.— Arrasateren kasua, euskaraz lan egiten zuten urologoek kontsultakopuru mugatua zuten asteko; ondorioz, sarritan ezin zitzaien zer-bitzua euskaraz artatuak izan nahi zuten paziente guztiei eskaini.— Urologo euskaldunak euskaraz lan egiten zuen kontsultetan gainon-tzeko profesionalak euskal hiztunak izango ziren ezin zen bermatu.— Pazienteari txostenen bat entregatu behar bazitzaion, hori berezgaztelera hutsean idazten zuten, pazienteak espresuki euskaraz jasonahi zuela adierazten ez bazuen. — Kontsulta euskaraz izan arren, medikuek sistema informatikoangazteleraz idazten zuten bere historia, eta froga osagarriak eskatze-kotan, eskaera horiek ere gaztelera hutsez idazten ziren. — Pazienteak urologo euskaldunek egin ezin ziezaioketen frogarenbat ala tratamenduren bat behar zuenean, edota erietxean ingresatuaizan behar zuenean, euskarazko traturik jasoko zuen kontrolatzeaezinezkoa zen.— Euskarazko asistentzia-zirkuituen jarraipen ofizialik ez zen eginErakundearen aldetik.

5.3 Euskarazko asistentzia-zirkuituen eraginkortasunazirkuiturik gabeko zerbitzuekin alderatuta

5.3.1 Ingurune soziolinguistikoaren azterketa

Eskualde bakoitzeko populazioa ezagutu nahian, EUSTATek eskuragarriipinitako datuak aztertu genituen lehenengo. Deba Garaiko egoera ja-sotzen zuten azken datuak 2011koak izanik, Arabako urte bereko datuakerabili genituen analisirako. Hona hemen EUSTATek dioena:

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 43-60 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Lehen mailakoarretakomedikuakhorrela eskatuzuelako, edotapazienteakkontsultanbertan horrelaeskatu zuelako,euskaraz artatuaizan nahi zuenhaurrak eta berefamiliakkontsultaeuskaraz jasotzenzuten.

Bidane Petralanda Mendiola – Zirkuitu elebidunetarantz lehen pausua

Page 55: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

11. taula: Deba Garaiko eta Arabako 2011.urteko populazioa, eta biztanleen

euskararen ezagutza eta erabilera.

5.3.2 Euskarazko asistentzia-zirkuituak zituzten zerbitzuen etazirkuiturik gabekoen alderaketa

Zirkuituen arduraduna zen urologoari zein Traumatologiako Arrasatekozein Gasteizko zerbitzu-buruei egindako elkarrizketetan, honako datuaklortu genituen:

2. taula: Arrasateko ESIko eta Arabako ESIko Urologia eta Traumatologia

zerbitzuetako 2015. urteko datuak.

6. EZTABAIDA�

6.1 Zirkuituen identifikazioari dagokionez

Euskarazko asistentzia-zirkuituak non abiatu erabaki zenean, Deba Ga-raia aukeratu izanaren arrazoia izan zen bertako populazioaren euska-raren ezagutza eta erabilera kontuan hartuz, euskaraz artatua izan

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 43-60 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Euskarazkoasistentzia-

zirkuituak nonabiatu erabakizenean, Deba

Garaia aukeratuizanaren

arrazoia izan zenbertako

populazioareneuskararen

ezagutza etaerabilera

kontuan hartuz,euskaraz artatuaizan nahiko zuenpaziente kopurua

handia zelaaurreikusten

zutela.

Zirkuitu elebidunetarantz lehen pausua – Bidane Petralanda Mendiola

Page 56: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

nahiko zuen paziente kopurua handia zela aurreikusten zutela. Arrazoihori bat dator Osakidetzaren II. Euskara Planean onartuta dagoen prin-tzipio honekin: paziente elebidunen portzentaje handia duen zentro ba-teko unitateek lehentasun handiagoa izango dute portzentaje txikiagoaduen beste zentro bateko unitateen aldean euskararen erabilerari da-gozkion neurriak ezartzerakoan.

Horrez gain, nazioarteko ikerketek baieztatu dute hizkuntza-mugenaurrean populaziorik ahulenak, besteak beste, geografikoki eremu iso-latuenetan bizi diren pertsonak direla, egunerokoan euren ama-hizkun-tza bakarrik erabiliz bizi daitezkeelako, era elebakarrean. Deba Garaikoeuskararen erabileraren inguruko datuek eta bertako azterketa sozio-demografikoak erakusten dute bertako biztanleek EAEko beste eremubatzuetakoek baino hizkuntza nahasketa gutxiago pairatzen dutela, etaondorioz, euretako asko egunerokoan euskaldun elebakarra dela. Hor-taz, hizkuntza-mugen eraginak gehien pairatzeko arriskua duen popu-lazioetako bat izatean, erabat ulergarria da euskarazko asistentzia-zir-kuituak Deba Garaia bezalako eremu batean abiatu izana.

Gainera, hizkuntza-mugen aurrean ahulenak diren populazioen arteanadineko pertsonak ere aurki genitzake. Arrasateko ESIko Urologia Zer-bitzuak, berez, adin-tarte ezberdinetako jendea artatzen badu ere, uro-logoak esan zigunez, gehienak adineko pertsonak izaten dira.

Era berean, Arabako ESIko paziente urologikoen artean haurrak auke-ratu izana ere bat dator nazioarteko ikerketek gomendatzen dutenarekin,umeak baitira hizkuntza-mugen aurrean ahulenak diren populazioenarteko beste batzuk.

Dena dela, populazioa ondo aukeratu dela esango bagenu ere, ditugunebidentzia zientifiko eta legaletan oinarrituta, euskarazko asistentzia-zirkuituak zerbitzu gehiagotan martxan jartzea gomendagarria izangolitzatekeela ondoriozta genezake.

6.2 Zirkuituen funtzionamenduari dagokionez

Zirkuituen arduraduna izan zen medikuari egindako elkarrizketan ikusizen zirkuituak lehen mailako arretan hasten zirela, familia medikuaizaten baitzen urologiara bidaltzen zituen elkarkontsultetan pazienteakeuskaraz artatua izan nahi zuela adierazten zuena. Hori da, hain zuzen,orain arte egindako ikerketek apropos ikusten dutena: pazienteari osa-sun arreta modu eskuragarri batean berak hobetsitako hizkuntzan eraaktibo batean eskaintzea, lehen mailako arretatik hasita.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 43-60 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Pazienteelebidunenportzentajehandia duenzentro batekounitateeklehentasunhandiagoa izangodute portzentajetxikiagoa duenbeste zentrobateko unitateenaldeaneuskararenerabileraridagozkionneurriakezartzerakoan.

Bidane Petralanda Mendiola – Zirkuitu elebidunetarantz lehen pausua

Page 57: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

Bai Arrasateko ESIko bai Arabako ESIko zirkuituen kasuan, erakundeenaldeko jarraipenik egon ez zenez, ezin jakin genezake lehen mailakoarretako paziente guztiei eskaintza aktibo bidez euskarazko arreta jasozezaketela azaldu zitzaienik, baina ezetz ondoriozta genezake, 2015 ur-tean Osabide Globalean lehenetsitako hizkuntza adierazita zuen pa-ziente kopurua oso urria zelako.

Alabaina, Osakidetzan egin izan diren hizkuntza-erregistro gehienak2017 urteko otsailean Osakidetzako II. Euskara Planaren barruan dagoen“Lagundu egiguzu hobetzen: aukeratu zure hizkuntza” kanpaina mar-txan jarri zenetik egin izan dira. Osakidetzak artatzen dituen 2.172.000pertsonetatik 469.000 pertsonari (% 21.6ri) arreta sanitarioa zein hiz-kuntzatan jaso nahi zuten galdetu zitzaien, eta galdetuak izan zirenenartean % 29k esan zuen euskaraz artatua izan nahi zuela.

Adierazgarria da, Osakidetzako II. Euskara Plana 2013 urtean onartubazen ere, 4 urte beranduagora arte ez dela pazienteen hizkuntza-eskaki-zuna erregistratzeko kanpainarik abian ipini. Horrek Erakundearen mugakagerian uzten ditu euskararen erabileraren normalizazioari dagokionez.

Etorkizunean beste zirkuituren bat martxan jarriko balitz, interesgarria li-tzateke hizkuntza-erregistroa parte har dezaketen paziente guztiei moduaktibo batean eskaintzea, eta jarraipena datu horiek kontuan hartuta egitea.

Beraz, zirkuituen parte-hartzeak eta euren arrakastak arreta primariotikhasi eta zirkuituan parte hartuko duten profesional guztien kontzien-tziazioa eta inplikazioa eskatzen dituela esan dezakegu; profesionalengaiarekiko ikasketa eta kontzientziazioa beharrezkoak izango dira hiz-kuntza-mugei aurre egiteko bidean.

Hala ere, esan beharra dago, ardura hori ez litzatekeela osasun profe-sionalen gain soilik erori beharko, ebidentzia zientifiko zein legalei ja-rraiki, oraingo honetan ere.

Era berean, 2017ko otsailean argitaratutako datuen artean Osakidetzakolangileen euskara perfilak ere kaleratu ziren: hizkuntza eskakizunaegiaztatua daukaten langileei dagokienez, beharginen % 11 ziren 2006urtean eskatzen zitzaien perfil linguistikoa betetzen zutenak, eta % 34,aldiz, 2016 urtean. Arabako ESIan eskaerak betetzeko beste medikueuskaldun bazegoen arren, ez zen berdina gertatzen Arrasateko ESIan:euskarazko arreta jaso nahi zutenen artean % 56ri soilik eman ahal izanzitzaion euskarazko tratua. Hori, esan bezala, euskaraz lan egiteko gaiziren mediku gutxiegi zegoelako gertatu zen. EAEn legeak pazienteei

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 43-60 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

2017ko otsaileanargitaratutakodatuen arteanOsakidetzako

langileen euskaraperfilak ere

kaleratu ziren:hizkuntza

eskakizunaegiaztatuadaukatenlangileei

dagokienez,beharginen % 11

ziren 2006urtean eskatzen

zitzaien perfillinguistikoa

betetzen zutenak,eta % 34, aldiz,

2016 urtean.

Zirkuitu elebidunetarantz lehen pausua – Bidane Petralanda Mendiola

Page 58: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

bertako bi hizkuntza ofizialetan artatua izateko eskubidea aitortzendien arren, datuen arabera badirudi perfil linguistikoen eskaera dese-gokiak ez duela arreta horren elebitasuna bermatzen, eta beraz, euska-razko arreta lehenesten duten pazienteak gaztelerazko arreta nahi du-tenen aldean desberdintasun egoeran daudela.

Elkarrizketan jakin genuen beste gai garrantzitsu bat izan zen urologoeuskaldunak euskaraz lan egiten zuen kontsultetan gainontzeko profe-sionalak ez zirela beti euskal hiztunak izaten. Gainera, pazienteak uro-logo euskaldunek egin ezin ziezaioketen probaren bat ala tratamendurenbat behar zuenean, edota erietxean ingresatua izan behar zuenean, me-dikuen, erizainen edo bestelako osasun-etxeko langileen aldetik euska-razko traturik jasoko zuen kontrolatzea ezinezkoa zen. Hori zirkuituenantolakuntza desegokiaren isla da, eta beraz, etorkizunean zirkuitugehiago ezartzekotan, ondo aztertu eta horren gaineko neurriak hartubeharko liratekeela uste dugu.

Komunikazioari dagokionez, idatziz burutzen dena ere aintzat hartubeharreko kontua dela ulertu behar dugu. Euskarazko asistentzia-zir-kuituen arduradunak esan zigunez, kontsultetan pazienteari ematenzaizkion txostenak eta aplikazio informatikoan idatzitako Historia Kli-nikoa gaztelera hutsean idazten ziren, zirkuituak ahozko komunikazioramugatuz. Abenduaren 22ko 6/2003 Legeak, Kontsumitzaileen eta Era-biltzaileen Estatutuarenak, herritarren hizkuntza eskubideak aitortzenditu, bai erabiltzaileenak eta baita langileenak ere, ahozkoak zein ida-tzizkoak. Lege horri eta Euskararen Erabilera Arautzen duen azaroaren24ko 10/1982 Oinarrizko Legeari jarraiki, idatzizko dokumentu guztihoriek elebitan egon beharko lirateke.

Azkenik, zirkuituen arduradunari egindako elkarrizketan garrantzitsutzatjo genuen beste puntu bat zirkuituek Erakundeen aldetik inongo jarrai-penik ez zutela izan ikusi izana izan zen. Horrek, datuen ofizialtasunaezin justifikatu ahal izatea suposatzen du, eta horrek ikerketaren ondo-rioak mugatu dituela esan beharrean gaude. Gomendagarritzat jotzendugu Erakundeen aldetik zirkuituen jarraipen ofiziala egitea, horrela eu-ren kostu-errentagarritasuna eta hizkuntza-mugei aurre egiteko tresnamoduan duten eraginkortasuna aztertu ahal izango litzatekeelako.

6.3 Zirkuituen eraginkortasunari dagokionez

Euskarazko asistentzia-zirkuituak dituzten zerbitzuak eta zirkuiturikgabeko zerbitzuak alderatzean ere kontuan izatekoak diren zenbaitpuntu identifikatu genituen.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 43-60 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Egon direnzirkuituenesperientzianoinarrituz,badirudizirkuituenproposamena osotresnainteresgarriaizan daitekeelahizkuntza-mugeiaurre egiteko.

Bidane Petralanda Mendiola – Zirkuitu elebidunetarantz lehen pausua

Page 59: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

Lehenengo eta behin, zirkuituek euskaraz artatuak izan nahi zuten pa-zienteen zenbatekoa neurtzeko gaitasuna zeukaten, eta baita, kontsultaguztien artean, euskaraz izan zirenen zenbatekoa; ez zen berdina ger-tatzen zirkuiturik gabeko zerbitzuekin. Euskaraz artatua izan nahi du-tenen zenbatekoa pazienteen hizkuntza-erregistroa eginda lortu beharkobalitz ere, kontsultetako zenbat izaten diren azkenean euskaraz jakitekoeraginkorrak dira zirkuituak, eta hori garrantzitsua da benetan egune-rokotasunean gertatzen dena hobeto ezagutzeko.

Bigarren, zirkuituak zituzten zerbitzuetan pazienteek gaiarekiko zutengogobetetzea neurtu ahal izan zen, oso emaitza onak eskuratuz: zirkui-tuetan parte hartu zuten pazienteen % 100ak errepikatuko zukeen es-perientzia. Aldiz, zirkuiturik gabeko zerbitzuetan ezin izan zen pazien-teen asebetetzea neurtu.

Hirugarren, zirkuituak zituzten zerbitzuetan euskarazko asistentzianeurri batean bermatuta geratzen zela ikusi zen, bertan lanean zebiltzanprofesional euskaldunen kopurua zein-nahi zela. Ez zen berdina gerta-tzen zirkuiturik gabeko zerbitzuetan, zeintzuetan, zirkuitudun zerbi-tzuetan beste profesional edo gehiago euskaraz hitz egiteko gai zenarren, ezin jakin genezaken kontsulta bakarra euskaraz izan zen ala ez.

Beraz, egon diren zirkuituen esperientzian oinarrituz, badirudi zirkui-tuen proposamena oso tresna interesgarria izan daitekeela hizkuntza-mugei aurre egiteko. Argi dago ikerketa prospektibo kontrolatu batenbidez gai izango ginatekeela ondorio sendoagoak topatzeko baina, iker-keta-pilotu honek erakutsi duen joera errepikatzekotan, nazioarteanproposatu beharko litzatekeen tresna izango litzateke; izan ere, gaurgaurkoz, EAEn bakarrik martxan jarri den metodologia da.

ONDORIOAK�

1. Zirkuituak zein eskualdetan eta zein populaziotan abiarazi aukera-tzeko aldagaiak egokiak izan dira.2. Pazienteek zirkuituenganako erakutsi duten harrera erabat positiboaizan da.3. Paziente askok eta osasun profesional askok ez dute euskarazko asis-tentzia-zirkuituen existentziaren berri.4. Euskaraz artatua izateko eskaera handia dagoen eremu demografi-koetan, euskaraz lan egiteko gai den mediku kopurua pazienteen eskariaasetzeko bestekoa izan beharko da. 5. Pazienteari osasun arreta berak hobetsitako hizkuntzan era aktibo ba-

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 43-60 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Zirkuituakzituzten

zerbitzuetaneuskarazko

asistentzia neurribatean bermatuta

geratzen zelaikusi zen, bertanlanean zebiltzan

profesionaleuskaldunen

kopurua zein-nahi zela.

Zirkuitu elebidunetarantz lehen pausua – Bidane Petralanda Mendiola

Page 60: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

tean eskaintzea eta bere lehentasunak erregistratzea oso aproposa dazirkuituak abiarazteko, eta beraz, osasun arloko hizkuntza-mugei aurreegiteko. 6. Zirkuituek osasun arreta euskaraz jaso nahi duten paziente kopuruaneurtzeko, eta kontsulta guztien artean zenbat diren benetan euskarazzenbatzeko gaitasuna daukate.7. Euskarazko asistentzia-zirkuituek mediku euskaldunek euskaraz ar-tatuak izan nahi duten pazienteekin euskaraz hitz egingo dutela ber-matzen dute.8. Euskal Autonomia Erkidegoan mediku euskaldunak egoteak ez dubermatzen pazienteak osasun arreta euskaraz jasoko duenik, hots, hiz-kuntza-mugei aurre egingo zaienik. Aldiz, jarrera proaktiboek, adibidez,euskarazko asistentzia-zirkuituek, horretan laguntzen dutela ikusi da.9. Erakundeen aldetik zirkuituen jarraipen ofizialik ez egiteak informaziofalta edukitzera garamatza, eta horrek, ondorioak orokortzerako orduan,ahultasunak dakartza. �

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 43-60 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Bidane Petralanda Mendiola – Zirkuitu elebidunetarantz lehen pausua

Page 61: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

Soziolinguistikaaldizkaria

DOSSIERRA

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 61-81 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Laburpena. Lan honetan, osasun-zientzietan euskarak duen lehentasunezko beharretako bati heldudiogu: osasun-terminoen euskaratzea. Osasun-terminoak automatikoki euskaratu ditugu lau urratsekoalgoritmo bat erabiliz eta abiapuntutzat SNOMED CT estandar klinikoa hartuz. Lehenengo urratsak ba-liabide lexikalak erabiltzen ditu SNOMED CTren terminoei euskarazko ordainak zuzenean esleitzeko.Bigarren urratsean, ingelesezko termino neoklasikoak euskaratzeko NeoTerm sistema garatu dugu. Sis-tema horrek, afixu neoklasikoen baliokidetzak eta transliterazio-erregelak erabiltzen ditu osasun-terminobaliokideak lortzeko. Hirugarrenean, ingelesezko termino konplexuak euskaratzen dituen KabiTerm sis-tema garatu dugu zeinak termino konplexuetan agertzen diren habiaratutako terminoen egiturak era-biltzen ditu euskarazko egiturak sortzeko. Azken urratsean, erregeletan oinarritzen den Matxin itzultzaileautomatikoa osasun-zientzien domeinura egokitu dugu, MatxinMed sortuz. • Hitz gakoak: Estandar kl-nikoak, itzulpen automatikoa, terminologia klinikoa euskaraz, SNOMED CT.

Abstract. In this work, we deal with one of the greates priorities for Basque with regard to healthsciences: obtaining a Basque Health Terminology. Health care terms of the SNOMED CT clinical standardhave been automatically translated from English into Basque by using a four-step algorithm. The firststep uses lexical resources to directly alocate SNOMED CT terms to Basque. In the second step, we deve-loped the NeoTerm system for translating Neoclassical English terms. This system uses translations ofneoclassical affixes and transliteration rules in order to come up with health term equivalents. In thethird, we developed the KabiTerm system that translates complex terms by means of the structure of itsnested terms. In the final step, the rule based automatic translator called Matxin, was adapted to the he-althcare domain by creating MatxinMed. • Key words: Clinical standards, machine translation, clinical termi-nology in Basque, SNOMED CT

Estandar klinikoen itzulpenautomatikoaOlatz Perez-de-Viñaspre

Informatikan Doktorea. EHU/UPV

Maite OronozInformatikan Doktorea. EHU/UPV

Page 62: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

1. SARRERA ETA MOTIBAZIOA�

Euskal Autonomia Erkidegoan euskara eta gaztelania hizkuntzak diraofizialak. Maiz, ordea, osasun-langileekin tratua euskaraz izaten dugunarren, haiek osasun-txostenak gaztelaniaz idazten dituzte. Euskal He-rriko gainerako herrialdeetan egoera ez da hobea, eta erdarak dira osa-sun-txostenak idazteko hizkuntza nagusiak. Batzuetan arrazoi desberdi-nak medio, erosoago sentitzen direlako egiten dute hori (hezkuntzarakoerabilitako hizkuntza, osasunarekin lotutako terminoen ezagutza eza…);besteetan, berriz, euskaraz osasunaren inguruan idazteko gai izan arren,beraien burua erdi behartuta sentitzen dute gaztelaniaz idaztera. Adibi-dez, Osakidetzak sistema zentralizatua du eta osasun-langile batek idaz-ten duen txostena, gaixoa tratatzen duten gainerako osasun-langileekere irakur dezakete. Euskaraz idatzi duenaren ondoren datozen irakur-leak euskara ulertzeko gai ez badira, gaixoaren segurtasuna kolokanegon daiteke.

Kanadan, elebitasuna ofiziala den zonaldeetan, gaixoaren eta osasun-langilearen arteko harremanerako hizkuntza gaixoak erabakitzen du(Desjardins, 2003) eta osasun-txostenak hizkuntza horretan idazten dira.Belgikan, aldiz, hizkuntza-komunitate bakoitzak bere osasun-zerbitzuakudeatzen duen sistema ez-zentralizatua dauka, eta Bruselaren kasuan,zonalde elebiduna izanik, bi osasun-zerbitzu sistema eskaintzen dira:frantziar komunitatearena eta flandiarrena (Gerkens eta Merkur, 2010).Luxenburgon, herrialde txiki bezain anitza izanik, nahiz eta alemana,frantsesa, italiera, ingelesa eta portugesa hizkuntza zabalduak diren,lingua franca moduan frantsesa erabiltzen dute (European Observatoryon Health Care Systems, 1999).

Gurean aldiz, hizkuntza komunitateak nahastuta daude eta lingua francagisa gaztelania erabiltzen dugu Hego Euskal Herrian. Horrek, ordea,ez ditu herritar guztien hizkuntza-eskubideak bermatzen. Euskara hiz-kuntza ofiziala izan arren, osasun-langile guztiek ez dute euskara eza-gutzen, eta euskaldunak diren osasun-langileek ahozko komunikazioaeuskaraz egiten dute eta berehalako itzulpena egin beharra dute oharrakgaztelaniaz idazteko. Nolanahi ere, gaixoak oraingoz ez du sistematikokibere arreta euskaraz lortzeko aukerarik eta horretarako bidea irekinahiko genuke.

Osasun-langileen euskaraz aritzeko ohiturak eta arazoak ezagutzekoasmoz, 2014 urteko otsailean osasun alorreko 45 langileri galdeketa batpasatu genien honakoen inguruan: lan-harremanetan egiten duten eus-

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 61-81| Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Kanadan,elebitasunaofiziala denzonaldeetan,gaixoaren etaosasun-langilearenartekoharremanerakohizkuntzagaixoakerabakitzen du(Desjardins,2003) etaosasun-txostenakhizkuntzahorretan idaztendira.

Olatz Perez-de-Viñaspre eta Maite Oronoz – Estandar klinikoen itzulpen automatikoa

Page 63: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

kararen erabilera ezagutu nahi genuen eta, osasun-txostenei dagokienez,txostenak edozein hizkuntzatan idazten dituztenean zein zailtasun to-patzen dituzten ezagutu nahi genuen; eta txostenak euskaraz idaztekoaukera izanez gero, tresnak zein behar ase beharko lituzkeen zerrendatunahi genuen (ortografia-zuzentzailea, osasun-arloko terminologia eus-karaz, txantiloiak etab.).

Galdeketaren emaitzetatik ateratako ondorioak zerrendatuko ditugujarraian. Hizkuntzaren erabilerari dagokionez, 41 osasun-langilek gai-xoekin komunikazioa euskaraz egiten dute (beste 4ek ez dute erabiltzen)baina 5ek soilik idazten dituzte txostenak euskaraz. Galdetegian, osa-sun-txosten bat euskaraz idaztera gonbidatu genituen inkestatuak etahonako zailtasunak aurkitu zituzten: euskarazko terminologiaren falta(45etik 32 pertsonak), eredu falta (24 pertsonak) eta ohitura falta (15pertsonak). Euskaraz idazteko beharrezkoak iruditzen zaizkien balia-bideen inguruan galdetuta, lehentasun handiena eman zieten euskarazosasun-zientzietako terminologia bateratu eta osatu bati (45etik 39 per-tsonak), medikuntzara egokitutako ortografia-zuzentzaile bati (30 per-tsonak) eta idazketarako eredu edo txantiloiak izateari (25 pertsonak).Galdetutakoen % 89 prest agertu zen tresna sortuko balitz erabiltzeko;gainerakoek, berriz, bere zalantzak agertu zituzten.

Beraz, inkestaren emaitzetatik ondoriozta dezakegu osasun-zientzietakoterminologia bateratu eta osatu bat euskaraz izatea zein garrantzitsuaden, gaixo eta osasun-langileen artean euskarazko harremana normali-zatzeko, baita osasunaren munduan egunerokoan euskararen erabilerasustatzeko ere. Hori izan dugu lan honen motibazio nagusia: osasun-zientzietako terminologia euskaraz izateko urratsak ematea, osasunaren alorreaneuskararen normalizazioan aurrera pauso bat egiteko. Artikulu honetan des-kribatzen den lanak, Olatz Perez-de-Viñasprek Maite Oronozen zuzen-daritzapean garatutako “Osasun-alorreko termino-sorkuntza automa-tikoa: SNOMED CTren eduki terminologikoaren euskaratzea”tesi-proiektuaren zati bat laburtzen du1.

Osasun-zientzietako kontzeptuak deskribatzeko euskarazko terminoaknahi baditugu, dagoeneko beste hizkuntzetarako sortutako sistema ter-minologiko bat oinarri hartzea iruditu zaigu egokiena. Sistema horienerrepaso bat egin ondoren, Systematized Nomenclature Of Medicine —Clinical Terms edo SNOMED CT estandar klinikoa euskarara ekartzeaerabaki genuen. SNOMED CT da ingelesez, espainieraz eta beste hainbathizkuntzatan, osasun alorreko terminologia jasotzen duen baliabide za-balduena, eta, era berean, orain arte sortu den terminologia eleaniztun

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 61-81 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Estandar klinikoen itzulpen automatikoa – Olatz Perez-de-Viñaspre eta Maite Oronoz

Osasun-zientzietakokontzeptuak

deskribatzekoeuskarazko

terminoak nahibaditugu,

dagoeneko bestehizkuntzetarako

sortutakosistema

terminologikobat oinarri

hartzea irudituzaigu egokiena.

Page 64: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

osatuentzat hartzen da. Nolabait esateko, hizkuntza eta sistema des-berdinen arteko osasun-txostenen adierazpen eta interpretazio auto-matikoa eta anbiguotasunik gabea ahalbidetuko duen hiztegi normali-zatua da, eta hiztegi-sarreren arteko harremanak zehaztuta ditu.Osasun-txostenetan agertzen diren kontzeptuak, deskribapenak eta er-lazioak barnebiltzen ditu. Ingelesa lantzeko sortu zen hasieran, eta300.000 kontzeptu baino gehiago ditu definituak, baita horiek izenda-tzeko ingelesezko 1.000.000 termino baino gehiago ere.

SNOMED CTren indargune nagusia estaldura da. Domeinu klinikoanerabiltzen diren kontzeptuak barnebiltzen ditu, eta espezialitate gehie-netako terminologia ere jasotzen du. Horretaz gain, kontzeptuen arteanharremanak zehazten ditu: alde batetik, egitura hierarkikoa ematen dio-ten harremanak ditu, eta, beste aldetik, informazio semantikoa gehitzenduten harremanak, hala nola, agente eragilea (causative-agent), aurki-kuntzaren tokia (finding site), etab. SNOMED CTren barruko harremanezgain, gaur egunean beste baliabide lexikal askoren kontzeptuekin pare-katu dituzte SNOMED CTren kontzeptuak. Izan ere, Unified MedicalLanguage Systemen (UMLS) metatesauroaren parte da, eta horri eskerUMLSren metatesauro horretan dauden gainerako baliabide termino-logikoekin parekatuta dago. Parekatze horri esker, SNOMED CT eus-karaz izango bagenu, baliabide terminologiko horiek erabiltzen dituztenteknologiak eskura izango genituzke euskararentzat ere.

Hurrengo atalean, SNOMED CTren euskarazko bertsioa automatikokisortzeko diseinatu eta inplementatu dugun algoritmoa eta honen urratsnagusiak aurkeztuko ditugu.

2. OSASUN TERMINOEN SORKUNTZA AUTOMATIKOA�

2.1 Itzulpenerako algoritmo orokorra

EuSnomed, SNOMED CT sare semantikoa euskaratzeko garatu dugunsistema da eta lau urratsetako algoritmo bat dauka oinarrian. Algoritmohorrek jatorri-helburu hizkuntzetarako eskura dauden baliabide lexikoelebidunak berrerabiltzen ditu eta horien hutsuneak betetzeko baliabideberriak sortzen ditu. Ordainak modu inkrementalean lortzen ditugu,lortutako ordain berriak berrerabiliz.

Honakoak dira algoritmoaren lau urratsak:

— Baliabide lexikaletatik jasotako terminoak: osasun-zientziendomeinuko hainbat hiztegi elebidunetatik zein eleaniztunetatik

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 61-81| Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

SNOMED CTsare semantikoaeuskaratzekogaratu dugunsistema da etalau urratsetakoalgoritmo batdauka oinarrian.Algoritmo horrekjatorri-helburuhizkuntzetarakoeskura daudenbaliabide lexikoelebidunakberrerabiltzenditu eta horienhutsuneakbetetzekobaliabide berriaksortzen ditu.

Olatz Perez-de-Viñaspre eta Maite Oronoz – Estandar klinikoen itzulpen automatikoa

Page 65: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

erauzitako pareak erabili ditugu. Gure beharretarako, ingelesa-eus-kara zein espainiera-euskara hiztegi eleaniztunak erabili ditugu,hala nola, Euskalterm, ZT Hiztegia, eta abar. Adibidez, 1. irudianurrats honetan kokatzen den adibide bat ikus dezakegu. “Deoxyri-bonucleic acid” ingelesezko jatorri-terminoarentzat bi ordain jasotzenditugu hiztegietatik, “azido desoxirribonukleiko” eta “DNA”. Jato-rria jasotzeaz gain (ikus irudia), datu gehiago sortu eta gordetzenditugu parekatzean, iturriaren konfiantza maila, kasua, eta abar.

11. irudia: Baliabide lexikalek emandako ordainen adibidea.

— Termino neoklasikoak: urrats honetan termino neoklasikoenafixu semantikotaz baliatzen gara ordainak sortzeko. Hurrengo ata-lean, urrats honetarako garatu dugun NeoTerm sistema sakonkiaurkeztu badugu ere, 2. irudian honen adibide bat erakusten dugu.“Photodermatitis” ingelesezko jatorri-terminoaren euskaratze-proze-sua urratsez urrats erakusten dugu.

2. irudia: Termino neoklasikoen sorkuntza-erregelekin lortutako ordainen adibidea.

— Termino habiaratuak: termino konplexuetarako (hitz batez bainogehiagoz osatutako terminoak) termino habiaratuetan oinarritutakosorkuntza-erregelak erabili ditugu. Termino habiaratuak terminobaten barruan dauden beste termino batzuk dira. Adibidez, fractureof elbow terminoak, bi termino habiaratu ditu: fracture eta elbow. Kasuhonetan, fracture terminoa gaixotasun bat da SNOMED CTn etaelbow gorputz-egitura bat da. Informazio horretaz baliatu gara sor-kuntza-erregelak idazteko. Aparteko programa bat sortu dugu urratshonetarako ere, KabiTerm deiturikoa. Aurreko adibidearekin jarrai-tuz, 3. irudian termino horren euskaratzea erakusten dugu urratsezurrats.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 61-81 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Estandar klinikoen itzulpen automatikoa – Olatz Perez-de-Viñaspre eta Maite Oronoz

Page 66: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

3. irudia: Termino habiaratuen sorkuntza-erregelekin lortutako ordainen adibidea.

— Itzultzaile automatikoak sortutako termino konplexuak: azke-nekoz, aurreko urratsetan ordainak lortu ez ditugun terminoetarakoitzultzaile automatiko bat egokitu dugu. Horretarako, Matxin era-bilera orokorreko itzultzaile automatikoa erabili dugu. Medikun-tzaren domeinura egokitu dugu eta MatxinMed deitu diogu egoki-tzapen honi. MatxinMed gainerako urratsetan sortu dituguntermino-ordain pare berriekin elikatu dugu.

4. irudia: MatxinMeden bidez lortutako ordainen adibidea.

Hurrengo lerroetan, NeoTerm eta KabiTerm programen azalpenean sa-konduko dugu, izan ere bi programa horiek aurkezten dute ikuspegilinguistikotik interes handiena. Alderdi informatikotik transduktoreakerabiltzen dituzte bi programek. Transduktoreak sarrera bat hartu etaaldatzen duten erregelak gauzatzeko software-makinak dira.

2.2 Termino neoklasikoen euskaratzea: NeoTerm

NeoTerm ingelesezko termino neoklasiko bat jaso eta euskal ordainaksortzen dituen programa da eta ezagutza adierazten duten erregeletandu oinarria. Termino neoklasikoak, jatorri grekoa edo latindarra dutenmorfemez osatuta dauden terminoak dira, adibidez hipogluzemia edofotodermatitis. Termino neoklasikoak oso errotuta daude medikuntzarenalorrean.

McCray et al. (1988) lanean konposatu neoklasikoak bi morfema motetansailkatzen dituzte: erroak eta amaierakoak. Horiekin batera, aurrizki(non-, adibidez nononcogenic terminoan) zein atzizki (-al, adibidez noso-comial terminoan) orokorrak ere erabili dituzte azterketan. Literaturanez dago koherentziarik izendatze horien gainean, eta erroei aurrizki eredeitzen diete. Gure lanean, aurrerago ikusiko dugun bezala, erroak etaaurrizkiak elkarrekin landuko ditugu, aurrizki terminoa erabiliz beraiek

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 61-81| Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

NeoTermingelesezkoterminoneoklasiko batjaso eta euskalordainak sortzendituen programada eta ezagutzaadierazten dutenerregeletan duoinarria.

Olatz Perez-de-Viñaspre eta Maite Oronoz – Estandar klinikoen itzulpen automatikoa

Page 67: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

izendatzeko, zabalduagoa dagoelakoan. Amaierako morfemen kasuan,atzizki izendatuko ditugu.

Euskarazko ordainak sortzeko, hiru urrats inplementatu ditugu Neo-Termen:

1. Afixuen identifikazioa: jatorri-terminoaren (ingelesezkoak kasuhonetan) afixu neoklasikoen identifikazioa, eta horien araberakozatitzea.2. Afixuen baliokidetzak: jatorri-terminoan identifikatutako afixuenbaliokidetzak lortzea helburu hizkuntzan (euskara, gure kasuan).3. Afixuen konposaketa: euskararen arau morfofonologikoak erres-petatuz afixu baliokideen konposaketa sortzea.

Hurrengo irudian (5. irudia) hypophosphatemia terminoa NeoTermi eskernola euskaratzen dugun erakusten dugu urratsez urrats. Kontuan izan,afixu guztiak ez direla lexikoietan agertzen, eta transliterazioa behardela termino hau euskaratzeko.

55. irudia: NeoTermen oinarri-sistemaren sorkuntza prozesua.

Adibidean, lehenik, afixuak identifikatzen ditugu, identifikatu gabekokaraktere kopurua minimizatuz eta afixu kopuru minimoa aukeratuz(hypo+phos+ph#+at+emia). Ostean, afixuen baliokideak jasotzen ditugulexikoietatik eta identifikatu gabeko zatiak transliteratzen ditugu(hipo+fos+f+at+emia). Bukatzeko, afixuak konposatzen ditugu (hipo-fosfatemia). Afixuen identifikaziorako, ezinbestekoa da lehenik hauekzerrendatzea eta euskarazko ordainak lortzea.

Afixuen hiztegien sorkuntza

Jatorri-terminoaren afixuen identifikaziorako, ingelesezko medikuntzakoafixuen hainbat zerrenda eskuratu ditugu 1.703 aurrizki eta 630 atzizkilortuz: Stedman-en medikuntza hiztegiko “Medical Prefixes, Suffixes, andCombining Forms” (Stedman, 2005), Wikipediaren “List of medical roots,suffixes and prefixes” (Wikipedia, 2013), McCarthy-ren “Suffix Prefix Dic-tionary” (McCarthy, 2016) hiztegia eta, garapenean sortutako zalantzazkokasuetan, “Mosby’s Medical Dictionary” hiztegia erreferentzia hartutahainbat aurrizki gehitu ditugu.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 61-81 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Estandar klinikoen itzulpen automatikoa – Olatz Perez-de-Viñaspre eta Maite Oronoz

Page 68: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

Hiztegiko sarreraguztietaningelesezkoencephal-aurrizkia,euskarazkoordainetanentzefal- aurrizkimoduan agertzenda. Prozesu horibera egin duguzerrendetako2.333 afixuekin.

Ordainen sorkuntzarako zerrenda elebakar horietako afixuak banan-banan aztertu ditugu euskarazko baliokidetzak aurkitzeko. Horretarako,afixuen itzulpenak hiztegi espezializatuetako termino-ordain pareetatikondorioztatu ditugu. Adibide gisa, 1. taulan encephal- aurrizkiaren euskalbaliokidea ondorioztatzeko prozesua erakusten dugu.

1. taula: encephal- aurrizkiaren euskal ordainak.

Ikus daitekeenez, hiztegiko sarrera guztietan ingelesezko encephal- au-rrizkia, euskarazko ordainetan entzefal- aurrizki moduan agertzen da.Prozesu hori bera egin dugu zerrendetako 2.333 afixuekin (lortu ditugunafixuen baliokidetzak http://ixa2.si.ehu.eus/neoterm/ web-orriandaude eskuragarri).

Sortutako hiztegi elebidunetik, bi lexikoi bereizi ditugu, bata aurrizkie-tarako eta bestea atzizkietarako.

Identifikazioa

Afixuen identifikazioa bi urratsetan egiten da. Lehenengo urratseanidentifikatzea lortzen ez bada, bigarren urratsean identifikatzen saiatukoda. Bigarren urratsean ere ezin bada identifikatu, terminoa euskaratugabe gelditzen da.

Lehenengo urratsean, nahi adina aurrizki eta derrigorrezko atzizki bakarbat bilatzen dugu terminoan. Adibidez, ingelesezko radionecrosis termi-noarentzat, radio+necr+osis edo radio+nekro+si zatiak identifikatuak ge-nituzke (aurrizki eta atzizki guztiak).

Atzizkia derrigorrezkoa egitea erabaki dugu, atzizkien baliokidetzakaurrizkienak baino konplexuagoak edo ezberdinak direla ikusi dugu-

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 61-81| Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Olatz Perez-de-Viñaspre eta Maite Oronoz – Estandar klinikoen itzulpen automatikoa

Page 69: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

lako. Hau da, aurrizki gehienek transliterazio arauak jarraitzen dituztenbitartean, atzizkiek aldaera ezberdinak dituzte (ingelesezko -itis, euskaraz-itis mantentzen den bitartean, -sis atzizkia -si gisa euskaratzen da).

Ikusi dugunez, afixuen identifikazioan zenbaitetan anbiguotasuna ego-ten da, eta hainbat aukera proposatzen ditu NeoTermek. Anbiguotasunagutxitzeko, afixu gutxien (edo luzeenak) dituzten aukerak erabili ditugu.Adibidez, ikus dezagun photodermatitis terminorako transduktoreakproposatzen dituen afixuen konbinazio ezberdinak:

• photo+dermat+itis: 3• photo+derm+at+itis: 4• phot+o+dermat+itis: 4• phot+o+derm+at+itis: 5

Terminoa, 3, 4 edo 5 afixutan bana daitekeela ikus dezakegu. Zehaztu-tako irizpideari jarraiki, lehenengo aukera izango da aukeratua afixuenbaliokidetzak lortzeko eta euskal ordaina sortzeko.

Bigarren urratsean, identifikazio malguagoa definitu dugu, aurrizki etaatzizki zerrendetan aurkitzen ez diren zatiak ere identifikatuz. Horretakodefinituko dugun gutxieneko baldintza, terminoaren atzizkia lexikoianagertzea da, nahiz eta aurrizki guztiak lexikoian ez egon. Malgutasunhonekin anbiguotasuna sortzen da eta hori ebazteko, jarraian azaldukodugu irtenbide bat.

Diverticulitis terminoaren kasuan, verticul zatia ez da afixuen lexikoianagertzen (zati hauek # ikurra dute amaieran). Hala ere, transduktoreakproposatu egiten ditu zatiketak lexikoetan agertzen diren afixuak iden-tifikatu gabeko zatiekin konbinatu egiten baititu. Identifikatutako zatienondoren, zati kopurua eta identifikatu gabeko zatiaren karaktere kopu-rua gehitu ditugu.

• diverticul#+itis: 2 + 10 = 12• divertic#+ul+itis: 3 + 8 = 11• di+verticul#+itis: 3 + 8 = 11• di+vertic#+ul+itis: 4 + 6 = 10

Aukeraketa egiteko orduan, bi baldintza erabili ditugu: luzeran motzenaden identifikatu gabeko zatia bilatzen dugu, eta aldi berean, lexikoietanagertzen diren afixu gutxien egotea bilatzen dugu (di+vertic#+ul+itis,kasu honetan). Identifikatu gabeko zatia transliterazioa erabiliz euska-ratzen da.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 61-81 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

KabiTerm,termino

konplexuenbarruan agertzen

diren besteterminoetan

oinarritzen datermino

konplexuakeuskaratzeko.

Estandar klinikoen itzulpen automatikoa – Olatz Perez-de-Viñaspre eta Maite Oronoz

Page 70: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

Baliokidetza

Baliokidetza, identifikatzeko moduaren araberakoa egiten da: lexikoienbidez ala transliterazioaren bidez.

Afixu bezala identifikatu gabeko zatiak transliteratzeko 40 erregela de-finitu ditugu. Erregela horiek sortzeko, euskararen morfofonologiaarauak errespetatzeko erregelak transliteraziorako egokitu ditugu (ikuskonposaketa atala) eta berri batzuk definitu ditugu ere. Berriak defini-tzeko, erregela batzuk enpirikoki ondorioztatu ditugu, euskararen or-tografia arauak betetzen dituztela bermatuaz. Adibidez, v letra, b letra-rekin ordezkatzen dugu beti arau ortografikoei jarraituz, edo c letraz-rekin e, i edo y letra jarraian izanez gero, eta k-rekin gainontzekoetan,arau morfofonologikoek ezartzen duten moduan.

Erregela horietako batzuk adibideekin erakusten ditugu 2. taulan.

2. taula: Transliteraziorako hainbat erregela.

Konposaketa

Afixuen konposaketarako, sortutako ordainek euskararen arau orto-grafikoak eta morfofonologikoak betetzeaz arduratzen diren 28 erregeladefinitu ditugu. Arau ortografikoen artean v bezalako letren ordezka-penak aurkitzen ditugun bitartean, arau morfofonologikoetan hobika-rien eraginez txistukarien sabaikaritzea aurkitzen dugu (euskaraz, en-tzefalitis esango genuke, eta ez *enzefalitis).

Erregela horiek definitzeko, alde batetik Euskaltzaindiaren ortografiaarauak izan ditugu kontuan (Euskaltzaindia. Luis Mitxelena, 1968), etabestetik enpirikoki aztertutako aldaerak.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 61-81| Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Afixuenkonposaketarako,sortutakoordainekeuskararen arauortografikoak etamorfofonologikoak betetzeazarduratzen diren28 erregeladefinitu ditugu.

Olatz Perez-de-Viñaspre eta Maite Oronoz – Estandar klinikoen itzulpen automatikoa

Page 71: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

Aurreko adibideari jarraiki, afixuen konposaketak sortutako aldaerenartean daude gaurko erdaretan r letraz hasten diren hitzak (3.taulan 1.erregela). Hitz horiek euskaraz mailegatzean, bokalez hasten dira. Kasugehienetan e letra erabiltzen da horretarako (erradio, errezeta…) nahizeta kasu bakan batzuetan a letra ere erabili izan den (arropa, arrosa…).

Hurrengo taulan (3. taula) erregela gehiago ikus ditzakegu.

33. taula: Erregela morfofonologiko batzuk.

2.3 Termino habiaratuen euskaratzea: KabiTerm

KabiTerm termino konplexuen barruan agertzen diren beste terminoe-tan oinarritzen da termino konplexuak euskaratzeko.

KabiTermek ingeleseko termino konplexu bat jasotzen du sarreran, etabaliabideak izanez gero, euskarazko ordainak proposatzen ditu. Balia-bide horiek, habiaratutako terminoen ordainak eta euskaratze-patroiakdira. Aurrerago azalduko dugun moduan, KabiTermen lana errazteko,AnaMed deituriko analizatzailea prestatu dugu. Analizatzaile hori, Ka-biTermek beharrezkoa duen informazioa biltzeaz arduratzen da, etatermino habiaratuak identifikatzen eta prestatzen ditu, KabiTerm eus-karatzeaz soilik ardura dadin.

Orokorrean, AnaMedek analizatzaile linguistiko automatiko bat hartzendu oinarritzat, eta eponimoen eta SNOMED CTren terminoen identifi-kazioa integratzen ditu. Bere arkitektura 6. irudian ikus dezakegu. Iru-dian ikusten den “Down syndrome” adibidearekin ikusiko dugu Ana-Meden funtzionamendua.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 61-81 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Estandar klinikoen itzulpen automatikoa – Olatz Perez-de-Viñaspre eta Maite Oronoz

KabiTermekingeleseko

termino konplexubat jasotzen du

sarreran, eta,baliabideakizanez gero,euskarazko

ordainakproposatzen ditu.Baliabide horiek,

habiaratutakoterminoen

ordainak etaeuskaratze-

patroiak dira.

Page 72: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

1. Analizatzaile linguistikoak hitz bakoitzairen lema (lemma), ka-tegoria gramatikala (PartOfSpeech), entitate mota (pertsona, tokiaala erakundea den, NamedEntityTag) eta hitzaren posizioa (Charac-terOffsetBegin eta CharacterOffsetEnd) ematen dizkigu.2. Bigarrenik, eponimoen ezagutzaileak kontzeptuen izendatzetanagertzen diren pertsona-izenak identifikatzen ditu. Izan ere, medi-kuntzan eponimoak oso ohikoak dira, bereziki gaixotasunak etasindromeak adierazteko. Irudiko “Down-en sindromea” edo “Alz-heimer-en gaixotasuna” terminoetakoak adibidez. Irudian ikustendugun bezala, “Down” hitzaren NamedEntityTag etiketa eguneratuaizan da EPONYM balioarekin.3. Azkenik, SNOMED CTren terminoen ezagutzaileak, pasatakoterminoaren baitan agertzen diren beste SNOMED CTren terminoakidentifikatzen ditu, eta eurei dagozkien hierarkia (gaixotasuna, gor-putz-egitura, prozedura etab. ote den) eta SNOMED CTko kontzeptuidentifikadorea (zenbaki bat) etiketatzen ditu (Hierarchy eta sctIdetiketak hurrenez hurren). Irudian ikus daitekeenez, Down hitzari,kalifikatzaile hierarkia (qualifier) eta 255518004 kontzeptu identifi-kadorea esleitu dizkio, eta syndrome hitzari aldiz, nahasmenduenhierarkia (disorder) eta 64572001 identifikadorea.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 61-81| Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

SNOMED CTrenterminoenezagutzaileak,pasatakoterminoarenbaitan agertzendiren besteSNOMED CTrenterminoakidentifikatzenditu, eta eureidagozkienhierarkia(gaixotasuna,gorputz-egitura,prozedura etab.ote den) etaSNOMED CTkokontzeptuidentifikadorea(zenbaki bat)etiketatzen ditu.

Olatz Perez-de-Viñaspre eta Maite Oronoz – Estandar klinikoen itzulpen automatikoa

Page 73: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

66. irudia: AnaMed analizatzailearen arkitektura.

AnaMedek sortutako informazioa KabiTerm sistemak erabiltzen du ter-mino nagusian termino habiaratuak identifikatzeko. Termino habiaratuhoriek oinarri hartuta, ingelesezko terminoen egituren analisia egindugu AnaMeden bidez. Hurrengo taulan (4. taula), egitura horien adi-bide batzuk ikus ditzakegu. Adibidez, malignant neoplasm of renal calyxtermino konplexuan bi termino nagusi aurkitu ditugu malignant neoplasmnahasmenduen (disorder) hierarkiakoa bata eta renal calyx gorputz-egi-turen (body structure) hierarkiakoa bestea. Aipatu beharra dugu, habia-ratutako termino gehiago ere aurkitzen dituela AnaMedek, hala nolacalyx gorputz-egitura, malignant kalifikatzailea (qualifier) edo neoplasmnahasmendua.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 61-81 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Estandar klinikoen itzulpen automatikoa – Olatz Perez-de-Viñaspre eta Maite Oronoz

Page 74: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

4. taula: AnaMeden bidez lortutako egiturak eta multzokatzeak.

Habiaratutako termino guztiekin sortu ditugu egiturak , eta agerpen ko-puruaren eta dependentzia kopuruaren arabera sailkatu ditugu. Hau da,egitura zenbat terminotan azaltzen den zenbatu dugu, eta termino horizenbat terminotan agertzen den habiaratuta kontuan hartu dugu. Egiturahorietako gutxi batzuk ikus daitezke 5. taulan (“Agerp.” izenburuak ager-pen kopuruari egiten dio erreferentzia eta “Depen.” izenburuak egiturahorrek beste terminoekiko duen dependentzia kopuruari). Adibidez,QUALIFIER+DISORDER egiturarako, 4.469 agerpen aurkitu ditugu, etagainera 74.208 terminoetan agertzen da egitura hau habiaratuta. Lehen-tasun altuko egitura dela erabaki dugu, agerpen asko izateaz gain, gai-nerako termino konplexuak euskaratu ahal izateko oso garrantzitsuaizango delako. QUALIFIER+neoplasm egitura aldiz, bere horretan 4 aldizagertzen bada ere, beste termino konplexuek lau termino horiekiko dutendependentzia oso altua da (28.642 terminoen barruan agertzen da).

5. taula: SNOMED CTren terminoen egituren agerpenak eta dependentziak beste

terminoekiko.

Bi medikuri egitura horietako adibideak eman dizkiegu, horiei euska-razko ordainak emateko. Izan ere, Zabala et al. (2012) lanean erakustenduten bezala, hiztegi zein itzultzaileek jatorrizko terminoaren egiturarenkalkoetara jotzeko joera duten bitartean, adituek euskararen berezkoegituretara jo ohi dute. Hori horrela izanik, medikuek sortutako laginahobetsi dugu hiztegietatik erauzitako adibideak baino. Adituek sortu-tako adibide horiek euskaratze-patroiak definitzeko oinarria izan dira.Adibideak lortzeko prozesua bi fasetan banatu dugu.

Lehenengo faserako 41 egitura aukeratu ditugu eta bakoitzeko gutxienezzoriz erauzitako 3 adibide. Aditu bakoitzari 28 eta 27 egitura eman diz-

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 61-81| Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Hiztegi zeinitzultzaileekjatorrizkoterminoarenegiturarenkalkoetarajotzeko joeraduten bitartean,adituekeuskararenberezkoegituretara jo ohidute. Horihorrela izanik,medikueksortutako laginahobetsi duguhiztegietatikerauzitakoadibideak baino.

Olatz Perez-de-Viñaspre eta Maite Oronoz – Estandar klinikoen itzulpen automatikoa

Page 75: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

kiogu hurrenez hurren, zeinetatik 14 egitura komunak diren, 7. irudianikus dezakegun moduan. Denera 100 eta 97 adibideren euskarazko or-dainak jaso ditugu, euretako 58 termino komunean dituztelarik.

77. irudia: Adituei banatutako lagina.

Komunean dituzten adibideen kasuan, adostasun altua neurtu dugu, etadesadostasun kasuekin, beraien arteko adostasuna bilatu dugu, irizpideberdinak erabil ditzaten. Hurrengo taulan (6. taula) adibide horietako ba-tzuk ikus ditzakegu, non lehenengo adibidean ordain ezberdinak propo-satu dituzten (nahiz eta gerora adostasuna lortu den), bigarrenean ados-tasuna izan duten, eta hirugarren eta laugarrenetan adibide ezberdinakdituzten. Adibideetan ikus daitekeenez adibide-terminoak ez dira sinpleaketa osasunari buruzko ezagutza behar da euskaratze egokia lortzeko.

6. taula: Adituen euskaratzeen adibide batzuk.

Oinarrizko irizpideak argi izanik, bigarren faserako, 25na egitura pres-tatu ditugu, aditu bakoitzak denera 100 adibide inguru dituelarik. Bifaseak elkarturik, 340 adibide inguru izan ditugu euskaratze-patroiakdefinitzeko eta horietatik abiatuta 53 euskaratze-patroi definitu ditugu.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 61-81 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Estandar klinikoen itzulpen automatikoa – Olatz Perez-de-Viñaspre eta Maite Oronoz

Page 76: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

Jarraian, besteak beste KabiTermek egiten duen patroi horien erabileraaztertuko dugu. Kabiterm tresnak urratsez urratseko aldaketak egiteko,transduktoreak erabiltzen ditu eta bere funtzionamendua 8. irudian iru-dikatu dugu:

8. irudia: KabiTermen arkitektua eta funtzionamenduaren adibideak.

1. Aurrena, sarrera terminoa AnaMedek analizatzen du, terminohabiaratuak identifikatuz eta multzokatuz: fracture of nasal bones ter-minoaren kasuan, fracture nahasmendua da eta nasal_bone gorputz-egitura. Termino habiaratuak multzokatzeaz gain, lematizazioa erebeharrezkoa izan da adibide honetan, nasal bone SNOMED CTrenterminoa delako, baina ez nasal bones forma pluralean.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 61-81| Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Olatz Perez-de-Viñaspre eta Maite Oronoz – Estandar klinikoen itzulpen automatikoa

Page 77: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

2. Bigarrenik, euskaratze-patroien identifikazio eta termino habia-ratuen etiketatzerako transduktoreari deitzen diogu, eta honek, da-gokion euskaratze-patroia aplikatuz, termino habiaratuei euskara-tzeko beharrezko etiketak gehitzen dizkie. Kasu honetan,DISORDER+of+BODY-STRUCTURE egitura identifikatu du, eta ho-rri dagokion euskaratze-patroia aplikatu dio: fracture terminoari“|DIS” etiketa gehitu dio, nahasmendu bat delako, nasal_bone ter-minoari aldiz, “|BOD+Eko” etiketa eta “|BOD+areM” etiketakgehitu dizkio, gorputz-egitura izateaz gain, deklinabidea ere gehitubehar izan diolako (“+Eko” eta “+areM” adibidean). Horri guztiari,ordena aldatzeko etiketa ere gehitu dio, lehenengo terminoa amaie-ran jartzeko (“&LehenaAzkenera”). 3. Jarraian, termino habiaratuen berrantolaketa egiten dugu, aurrekourratsak sortutako etiketari jarraituz (&LehenaAzkenera). Horrela,fracture terminoa lehenetik azkenera pasatzen da.4. Laugarrenik, termino habiaratuen euskaratzeko transduktorearideitzen diogu. Horrela, euskarazko ordainak jasotzen ditugu: “su-dur-hezur+Eko haustura” eta “sudur-hezur+areM haustura” lortuz(hierarkien etiketak desagertu dira eta ingelesezko termino bakoi-tzaren euskarazko ordaina dugu irteeran). 5. Ostean, termino habiaratuetako bat jatorrian pluralean zegoenez,horren deklinabideak eguneratzen ditugu pluralaren forma jaso dezan:“+Eko” “+etako” bihurtzen da, eta “+areM” “+eM”. Kasu honetan,“sudur-hezur+etako haustura” eta “sudur-hezur+eM haustura” lortuditugu. Gogoratu, sarrerako terminoa pluralean dagoela (fracture ofnasal bones). Adibide honetan gertatzen ez bada ere, izenondoren bategonez gero, horren berrantolaketa ere gauzatzen da urrats honetan.Izan ere, euskaraz, izenondoak izenaren ondoren kokatzen dira, etaizenlagunak izenaren aurretik. Adibidez, “onbera” izenondoa, izenarenostean kokatzen da, adibidez, “neoplasia onbera” terminoan ikustendugun moduan. Izenlagunak, aldiz, izenaren aurrean gelditzen diraingelesezko adjektiboen antzera, adibidez “jaiotzetiko kiste” terminoan“jaiotzetiko” izenlaguna izenaren aurretik ikus dezakegu.6. Azkenik, termino habiaratuei deklinabideak gehitzeko transduk-toreari deitzen diogu, euskarazko termino konposatuak lortuz: “su-dur-hezurretako haustura” eta “sudur-hezurren haustura”.

Azaldu berri dugun euskaratze-prozesu honetan hainbat faktore hartuditugu kontuan. Genitiboaren kasuan, zenbaitetan ez da erraza izatenlekuzko genitiboa ala edutezko genitiboa erabili behar den erabakitzea.Adibidez, “abdominal aorta” terminorako, Euskaltermek lekuzko geniti-

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 61-81 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Euskaratze-patroien

identifikazio etatermino

habiaratuenetiketatzerako

transduktorearideitzen diogu, etahonek, dagokion

euskaratze-patroia

aplikatuz,termino

habiaratueieuskaratzeko

beharrezkoetiketak gehitzen

dizkie.

Estandar klinikoen itzulpen automatikoa – Olatz Perez-de-Viñaspre eta Maite Oronoz

Page 78: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

boa, “abdomeneko barrunbe” erabiltzen du eta Anatomiako Atlasakgenitiboa erabiltzen du, “abdomenaren barrunbe”. Adituekin irizpidebat ezartzen saiatu gara: kokapena adierazi nahi denean, lekuzko geni-tiboa; osoa-zatia erlazioa adierazi nahi denean, edutezko genitiboa (Za-bala et al., 2012). Hala ere, irizpide hori automatizatzea ez da argia, etaadituen iritzi jantzia ezinbestekoa da, testuingurua eta horren ulertzeaezinbestekoa delako. Hori horrela izanik, eta lan honen helburua ez de-nez erreferentziazko ordainak sortzea, baizik eta ordain hautagaiak sor-tzea, gainsorkuntzaren bidea aukeratu dugu kasu horietan, eta bi mo-dutara osatu ditugu terminoak.

Terminoen euskaratze-patroiak ahalik eta zabalenak izan daitezen saiatugara, orokortzea posible izan den heinean. Hona hemen kontuan izanditugun fenomeno batzuk:

• Preposizioen euskaratze anitza: ingelesezko preposizio asko SNO-MED CTko kalifikatzaileen hierarkian daude, baina preposizioakez dira denak berdin euskaratzen. Adibidez, with normalean sozia-tibo deklinabidearekin ordezkatzen da, on inesiboarekin, to helbu-ruzkoarekin, etab. Gure erregeletan, deklinabide-markak ez dira le-xikoi bidez gehitzen, eta erregela zehatzek gehitzen dituztebeharrezkoak direnetan. • Adjektiboen ordena: Kalifikatzaileen hierarkiaren kasuan, hasierabatean orokortzea ezinezkoa zela iruditu zitzaigun, adjektiboek eus-karaz ordenan aldaerak dituztelako. Hala ere, izenondo eta izenla-gun ezberdintasunari esker orokortzea lortu dugu. Izenondoa bada,izenaren ostera mugitzen dugu kalifikatzailea den adjektiboa, etabestelakoetan dagoen bezala uzten dugu, ingelesezko terminoarenordena berdinean. [QUALIFIER]+[DISORDER] egitura duten benignneoplasm eta congenital cyst adibideen kasuan, euskaraz “neoplasiaonbera” eta “jaiotzetiko kiste” dira ordainak; “onbera” izenondoaizanik izenaren ostera mugitu dugu, eta “jaiotzetiko” izenlagunaizatean izenaren aurrean utzi dugu. Hori kontuan izanik, adjektiboenkasuan, izenondo ala izenlagun informazioa lexikoietan gorde dugu.• Genitiboa izenetan: euskaratze-patroi batzuek termino habiaratubati genitiboaren deklinabidea gehitzea eskatzen dute. Kasu horie-tan, termino hori izena dela ziurtatu behar izan dugu, gainerakokasuetan ez baitu genitiboaren marka onartzen. Izena ez den ka-suetan, terminoa bere horretan utzi dugu, deklinabide markarikgabe. Adibidez, ingelesezko hypertrophic rhinitis terminoan, hyper-trophic gorputz-egituren hierarkiakoa da, eta rhinitis nahasmendubat. BODYSTRUCTURE+DISORDER egiturarako euskarazko NA-

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 61-81| Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Olatz Perez-de-Viñaspre eta Maite Oronoz – Estandar klinikoen itzulpen automatikoa

Adjektiboenordena:Kalifikatzaileenhierarkiarenkasuan, hasierabateanorokortzeaezinezkoa zelairuditu zitzaigun,adjektiboekeuskarazordenan aldaerakdituztelako. Halaere, izenondo etaizenlagunezberdintasunariesker orokortzealortu dugu.

Page 79: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

HASMENDU+aren edo +ko GORPUTZ-EGITURA egitura balioki-dea sortzen dugu. Adibideari jarraituz, “errinitis hipertrofikoko”edo “errinitis hipertrofikoaren” sortuko genuke, ordain akastunakizanik. Izan ere, patroi mota horiek (genitiboa eskatzen dutenak),izenetan betetzen dira, eta ez adjektiboetan. • Termino habiaratuak pluralean: sistemaren estaldura hobetzeko,terminoen formak lexikoietan ez aurkitzean, horien lemak bilatuditugu. Izan ere, AnaMedek estrategia berdina erabiltzen du termi-noen identifikazioan. Forma pluralean badago, transduktoreei ter-minoaren forma singularra pasatzen diegu eta pluralaren markagehitzen diogu, deklinabidea ondo gehitu ahal izateko (gogoratu 8.irudiko nasal bones adibidea).

3. ONDORIOAK ETA ETORKIZUNERAKO LANA�

Artikulu honetan, estandar klinikoen euskaratze automatikorako garatudugun algoritmoa eta tresnak aurkeztu ditugu. Termino neoklasikoakeuskaratzeko NeoTerm deituriko sistema sortu dugu, zeinak ingelesezkotermino neoklasikoak abiapuntu izanik, horien morfologia baliatzenduen euskarazko ordainak sortzeko. Aurrizki eta atzizkien konposaketanoinarritzeaz gain, transliteraziorako modulu bat ere garatu dugu, Neo-Termen eragina areagotuz.

Termino konplexuetarako aldiz, KabiTerm sistema garatu dugu. Honektermino habiaratuen egitura baliatzen du ingelesezko termino konple-xuak euskaratzeko. Ideia nagusia zera da: termino konplexuen barruanmaiz beste termino batzuk agertu ohi dira habiaratuta. Habiaratutakoterminoa, barrukoa, euskaratuta badago, euskaratze-patroiak definituahal dira termino konplexu osoaren ordainak lortzeko. Helburu horrekintermino habiaratu horien SNOMED CTren hierarkiak erabili ditugu ter-minoen egiturak aztertzeko eta euskaratze-patroiak definitzeko.

Estandar klinikoen itzulpena lan sakona eta garestia da, eta aditu askorendenbora luzea eskatzen du. Itzulpen automatikoak estandar klinikoarenitzulpenean laguntza handia eskain dezake, itzulpenaz arduratzen direnadituen lana biziki arinduz. Horretaz gain, itzulpen prozesuaren sen-dotasuna eta koherentzia mantentzeko tresna oso lagungarria da, ter-mino zehatzen ordain berdinak behin eta berriz erabiltzea ahalbidetzenbaitu inongo kosturik gabe.

Hemen aurkeztutako algoritmoaren inplementazio osatuari esker, SNO-MED CT estandar klinikoaren euskarazko lehen bertsio automatikoa

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 61-81 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Estandar klinikoen itzulpen automatikoa – Olatz Perez-de-Viñaspre eta Maite Oronoz

Estandarklinikoen

itzulpena lansakona eta

garestia da, etaaditu askorendenbora luzea

eskatzen du.Itzulpen

automatikoakestandar

klinikoarenitzulpenean

laguntza handiaeskain dezake,

itzulpenazarduratzen diren

adituen lanabiziki arinduz.

Page 80: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

lortu dugu. Hemendik aurrera, bertsio horren eskuzko balidazioa izangoda eginkizun nagusia. Gure aldetik, balidazio hori bi urratsetan egiteaproposatzen dugu. Aurrenik, mediku zein erizainek komunitatean kon-tzeptu bakoitzerako termino egokiak aukeratzeko kanpaina prestatukodugu. Horrela, kontzeptu bakoitzeko semantikoki zuzenak izan dai-tezkeen termino multzo bat lortuko dugu, erabiltzaileek aukeratuak.Bigarrenik, terminologia klinikoan adituak diren hizkuntzalari, itzul-tzaile zein mediku eta erizainek azken balidazioa egingo dute, terminoenegokitasuna bermatu eta erreferentziazkoa izan daitezkeen kontzeptubakoitzerako termino hobetsia aukeratzeko. SNOMED CT-ren euska-razko bertsioa sortzeko definitutako algoritmoa une honetan Gaixota-sunen Nazioarteko Sailkapenaren bertsio bat itzultzeko (10.ena modifi-kazio klinikoarekin) erabiltzen ari gara, Osakidetzarekin elkarlanean.SNOMED CTren euskaratzearekin batera, XuxenMed, medikuntzaraegokitutako zuzentzaile ortografikoa sortu dugu.

Estandar kliniko eleaniztunek, hizkuntzen arteko baliokidetzak eskain-tzeaz gain, ikuspegi informatikotik begiratuta ate asko irekitzen dizkigute.Adibidez, osasun-txostenen kalitatezko itzulpen automatikorako oinarriaizan daitezke, edota hizkuntza ezberdinetan idatzitako osasun-txostenetaninformazioa modu kohesionatu batean erauzteko oinarria ere. SNOMEDCT euskaraz lortzearekin, euskara gaztelania zein ingelesa bezain hiz-kuntza indartsuen parean jartzen dugu eta horrela, oztopo soziolinguis-tikoei aurre egiteko baliabide berri bat lortzen dugu. �

OHARRA1. http://ixa.si.ehu.es/sites/default/files/dokumentuak/8874/NAGUSIA.pdf

BIBLIOGRAFIADesjardins L. Le santé des francophones du Nouveau-Brunswick. Petit-

Rocher, Société des Acadiens et des Acadiennes du Nouveau-Bruns-wick, 2003.

European Observatory on Health Care Systems. Luxembourg: Healthsystem review. Health Systems in Transition, 1999.

Euskaltzaindia. Luis Mitxelena. 0. araua. ortografia, 1968.Gerkens S. eta Merkur S. Belgium: Health system review. Health Systems

in Transition, 12(5):1–266, 2010.McCarthy E.M. http://macroevolution.net, 2016.McCray A.T., Browne A.C., eta Moore D.L. The semantic structure of

neoclassical compounds. Proceedings of the Annual Symposium onComputer Application in Medical Care, page 165. American MedicalInformatics Association, 1988.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 61-81| Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Olatz Perez-de-Viñaspre eta Maite Oronoz – Estandar klinikoen itzulpen automatikoa

Estandar klinikoeleaniztunek,hizkuntzenartekobaliokidetzakeskaintzeaz gain,ikuspegiinformatikotikbegiratuta ateasko irekitzendizkigute.Adibidez, osasun-txostenenkalitatezkoitzulpenautomatikorakooinarria izandaitezke, edotahizkuntzaezberdinetanidatzitakoosasun-txostenetaninformazioamodukohesionatubatean erauztekooinarria ere.

Page 81: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

Stedman T.L. Stedman’s Medical Dictionary, chapter Medical Prefixes,Suffixes, and Combining Forms. Lippincott Williams & Wilkins,twenty-eighth edition edition, 2005.

Wikipedia. List of medical roots, suffixes and prefixes – Wikipedia,The Free Encyclopedia. http://en.wikipedia.org/w/index.php?ti-tle=List_ of_medical_roots,_suffixes_and_prefixeso, 2013.

Zabala I., San Martin I., Lersundi M., Azkue J.J., eta Mendizabal J.L.The Elaboration of Human Anatomy Terminology for the BasqueLanguage: the Contribution of Translators, Linguists and Experts.Terminàlia, 15– 25, 2012.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 61-81 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Estandar klinikoen itzulpen automatikoa – Olatz Perez-de-Viñaspre eta Maite Oronoz

Page 82: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak
Page 83: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

Soziolinguistikaaldizkaria

DOSSIERRA

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 83-96 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Laburpena. Osakidetzaren bigarren hizkuntza-plangintzaren helburu orokorra da zerbitzu-hizkuntzagisa euskararen ahozko eta idatzizko komunikazioa sustatzea. Lan honetan, helburu horrek erakundezerbitzu-emaileei eta profesionalei dakarzkien erronketako biri erreparatu diegu. Batetik, euskara komu-nikazio-egoera klinikoetan eraginkortasunez erabiltzeko beharrezkoa den lantze funtzionalaz aritu gara,alegia, terminologiaren, adierazpideen eta estiloen garapenaz. Bestetik, profesionalen komunikazio-tre-betasunen garapena dugu hizpide: jomugan izan behar ditugun gaitasun eta trebetasunak, eta horiekprogresiboki garatzeko ibilbidea. Erronka horiei erantzuteko ezinbestekoa da Osakidetzaren eta UPV/EHU-ren arteko plangintza eta lan koordinatua, hizkuntzalarien, hizkuntza-bitartekarien eta osasun-alorrekoprofesionalen arteko diziplina arteko lana behar baita bai erregistro klinikoen garapenari laguntzekotresna eta baliabideak sortzeko, eta bai profesionalei komunikazio eraginkorrerako trebetasunak garatzenlaguntzeko formazio-programak diseinatzeko ere. • Hitz gakoak: euskararen lantze funtzionala, komunikazioklinikoa, estandar klinikoak, terminologia klinikoa, komunikazio eraginkorrerako trebetasunak.

Abstract. The overall objective of Osakidetza's (Basque Health Service) second Basque language planis to promote oral and written communication in the Basque language in order for it to be a working lan-guage in health care. In this paper, we have focused on the challenges faced by the organization's serviceproviders and professionals. On the one hand, we have focused on the functional work necessary to ef-fectively use Basque in communicative situations such as developing terminology, expressions andstyles. On the other hand, we discuss the development of professional communication skills: the skillsand abilities we need to aspire to, and the path we should take in order to progressively develop them.In order to respond to these challenges, the planning and coordinated work of Osakidetza and the Uni-versity of the Basque Country (UPV / EHU) is essential, as is the interdisciplinary work of linguists, lan-guage mediators and health professionals, as well as tools and resources used to assist in developing cli-nical records and to enhance professional communication skills for professionals in order to designtraining programs. • Key words: functional rendering of Basque, clinical communication, clinical standards,clinical terminology, effective communication skills.

Euskararen lantze funtzionala etaprofesionalen

komunikazio-gaitasunen garapenaosasun-alorrean*

Igone ZabalaEuskal Hizkuntza eta Komunikazioa saila (UPV/EHU)

* Lan hau Espainako Ekonomia eta Lehiakortasun Ministeritzak (MINECO) finantzatutako PROSAMED(TIN2016-77820-C3-1-R) ikerketa-egitasmoaren barruan kokaturik dago.

Page 84: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

SARRERA�

Biziberritze prozesuari ekin zitzaionetik, 1960ko hamarkadaren bukaeraaldean, euskararen erabileraren hedapena hezkuntzaren munduan izanda nabarmenena eta, osasun-arretaren alorrean, aldiz, atzeratuenetakoa.Euskararen biziberritze prozesurako funtsezkoa izan da hezkuntzan, ad-ministrazioan eta komunikabideetan horren erabilera sustatu izana. Izanere, erabilera-esparru berri horietarako askotariko profesional euskaldu-nak behar zirenez, motibazio instrumentalak gehitu zitzaizkien lehengoarrazoi identitario eta kulturalei eta, horren ondorioz, nabariki handituzen euskara ikastea erabaki zuten helduen kopurua, baita beren seme-alabentzako euskarazko irakaskuntza hautatzen zuten biztanleena ere.Erabilera-alor desberdinetan egindako sustapen-ahaleginen arteko aldeakkorrelazio nabarmena uzten du agerian profesional elebidunen kopuruakalderatzen direnean. Izan ere, UPV/EHUko irakasle doktoreen % 84,01eta ez-doktoreen % 57,82 elebidunak dira. Osakidetzan, aldiz, 2016 urteanOsasun Sailburuak emandako datuen arabera, profesionalen % 33,96kbaino ez zuten egiaztaturik euskara-profila. Egoera horrek zaildu egitendu, zalantzarik gabe, Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-sistema pu-blikoak biztanleriari osasun-zerbitzua euskaraz eman ahal izatea, xedehori erdiesteko ezinbesteko eragileak baitira profesional euskaldunak.

Egoera iraultzeko asmoz, Osakidetzan Euskararen Erabilera NormalizatzekoBigarren Plana (2013-2019) jarri da abian. Planaren helburu nagusia dazerbitzu-hizkuntza gisa euskararen ahozko eta idatzizko presentzia etaerabilera bermatzea kanpo- eta barne-harremanetan, bi funtsetan oina-rrituta. Batetik, Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunak (1992) hiz-kuntza gutxituetako hiztunei aitortzen dien beren hizkuntzan artatuakizateko eskubidea dago eta, bestetik, zerbitzuen kalitatea, pazienteanoinarritutako osasun-arretarako ereduan nahitaez komunikazioaren era-ginkortasunaren garrantzia aintzat hartzera garamatzana.

Lan honetan komunikazio eraginkorraren gaiaz arituko gara bi alderdikontuan hartuta: batetik, euskararen beraren elaborazioa edo lantzefuntzionala eta, bestetik, komunikazio eraginkorrerako funtsezkoak di-ren profesional euskaldunen euskarazko komunikazio-gaitasunen ga-rapena. Bigarren atalean osasun-alorreko komunikazio eraginkorra eus-karaz bermatzeko aurrean ditugun erronkez arituko gara. Hirugarrenatalean, euskararen erabilera klinikoetarako lantze funtzionalaz aritukogara. Azkenik, profesionalen komunikazio-gaitasunen garapenaz aritukogara laugarren atalean.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 83-96 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Osakidetzan,2016 urtean,profesionalen %33,96k baino ezzutenegiaztaturikeuskara-profila.

Igone Zabala – Euskararen lantze funtzionala eta profesionalen komunikazio-gaitasunen garapena osasun-alorrean

Page 85: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

1. OSASUN-ALORREKO KOMUNIKAZIO ERAGINKORRAETA HIZKUNTZA GUTXITUAK

1960ko hamarkadan hasi ziren profesionalak eta pazienteak arreta jartzenalor klinikoetan gertatzen diren komunikazio-egoeretan, eta zenbait ebi-dentzia ere biltzen hasi ziren komunikazioaren eta pazienteen gogobetetzemailaren arteko korrelazioaz. Adibideren bat emateagatik, lehenetariko erre-ferentziatzat hartzen da pediatren komunikazio-trebetasunen eta gurasoengogobetetze mailaren arteko korrelazioa frogatzen zuena (Korsh et al. 1968).Ebidentzia horien beste adibide bat da sendagile-paziente komunikazioeraginkorrak osasun-arretaren emaitzetan, zehazkiago, tentsioaren eta dia-betesaren kontrolean eragina zuela agerian utzi zuena (Kaplan et al. 1989).Komunikazio klinikoaren ikerketan, sendagile-paziente interakzioa aztertzenduten ikerketak gailendu dira, baina badira bestelako profesionalak eta pa-zienteak inplikatuta dauden komunikazio-egoerak aztertu dituzten lanakere: erizainak (Crawford et al. 1998), farmazeutikoak (Pilnick 2003), fisiote-rapeutak (Wallin et al. 2009), odontologoak (Kadanakuppe 2015).

Egun esan daiteke oro har onarturik dagoela komunikazio eraginkorraosasun-arretaren kalitatearen funtsezko osagaia dela, pazienteen gogo-betetze mailan ez ezik, diagnostikoen, tratamenduen eta zaintzaren ka-litatean eragin zuzena duena. Pertsona arteko komunikazio eraginko-rrerako trebetasunek korrelazio positiboa dute pazienteen tratamenduenemaitzen kalitatearekin, eta komunikazio-trebetasunen eraginkortasunezak, aldiz, korrelazio zuzena du medikazio-erroreekin eta praxi txa-rrekin (Levinson et al.1997).

Hizkuntza ezinbesteko tresna da osasun-zerbitzuetako profesionalenartean eta profesionalen eta erabiltzaileen artean informazioa trukatzeko,bai eta sentimenduak eta identitateak adierazteko ere. Hortaz, berrikizenbait ikertzailek arreta jarri dute estatus soziolinguistiko desberdine-tako hizkuntzak erabiltzen diren herrialdeen osasun-sistemetan, etahainbat ebidentziak jaso dituzte hizkuntza-hautuek osasun-arretarenkalitatean duten eraginaz. Ikerketa horien arabera, pazienteek eta fa-miliek, aukera ematen zaienean, hizkuntza gutxitua erabiltzea nahiagodute osasun-arazoren bat pairatzen dutenean bizi dituzten estres- etazaurgarritasun-egoeretan (Misell 2000). Ildo horretatik, eta pazienteribegirako osasun-arretaren testuinguruan, praktika egokietarako ezin-besteko osagaitzat hartu behar da pazienteei osasun-arretarako hizkun-tza-hautapena erraztea (LLAIS 2006). Nolanahi ere, osasun-zerbitzuenerabiltzaileei hizkuntza hautatzeko aukera emateak erronka handiak

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 83-96 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Komunikazioeraginkorra

osasun-arretarenkalitatearen

funtsezkoosagaia da,pazienteen

gogobetetzemailan ez ezik,diagnostikoen,

tratamenduen etazaintzaren

kalitatean eraginzuzena duena.

Euskararen lantze funtzionala eta profesionalen komunikazio-gaitasunen garapena osasun-alorrean – Igone Zabala

Page 86: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

dakarzkie bai erakunde zerbitzu-emaileei, bai eta profesionalei ere, al-daketak eskatzen baititu hizkuntza-politiketan, erabileretan, jarreretaneta hizkuntza-gaitasunetan. Areago, hizkuntza esparru batean erabiliez denean, beharrezkoa da hizkuntza bera lantzea ere: lexikoa eta fra-seologia sortzea eta erabilera berrietarako estiloak garatzea (Haugen1966). Hizkuntzaren lantze funtzionalak, baina, nahitaezkoa du baliabideberriak hiztunen errepertorio linguistikoan integratzea, alegia, profe-sionalei hizkuntza-gaitasunak garatzen laguntzea, esparru klinikoetankomunikazio eraginkorra bermatzeari begira.

Askotariko eragileak daude inplikatuta hizkuntzaren eta profesionalelebidunen gaitasunen garapenean, eta eragile horiek erantzukizun etaeginkizun desberdinak dituzte goian aipatutako erronkei begira. Era-kunde zerbitzu-emaileek hizkuntza gutxituaren estatusa aldatzeko po-litikak garatu eta ezarri behar dituzte. Politika horiek lagundu behardute osasun-alorreko profesionalen eta osasun-zerbitzuen erabiltzaileenhizkuntza gutxituarekiko jarrerak aldatzen, eta osasun-alorreko testuin-guruan hizkuntza gutxitua erabiltzeko ohiturak zabaltzen. Azkenik,profesional elebidunen kopurua handitzeaz gain, profesional horiei la-gundu behar zaie kontzientzia hartzen euskararen hizkuntza-baliabi-deak beraiek eta, horiekin batera, haien errepertorio linguistikoa etakomunikazio-trebetasunak garatzeko duten erantzukizunaz. Azkeneginkizun horietan, beste era bateko bitartekariak ere behar dira: hiz-kuntzalariak, itzultzaileak eta informatikariak, besteak beste. Jakina,unibertsitateak eta osasun-alorreko erakunde zerbitzu-emaileek eskutiklotuta joan behar dute euskararen elaborazio prozesuan eta profesionalenkomunikazio-gaitasunen garapenean: diziplina arteko lan koordinatuaeta lankidetza erraztu eta sustatu behar dira.

2. EUSKARAREN LANTZE FUNTZIONALA ERABILERAKLINIKOETARAKO�

Hizkuntzak eten gabe aldatzen, garatzen eta egokitzen ari dira, komu-nikazio-egoera desberdinetan gertatzen diren erabilerek bultzatuta eta,beraz, alor jakin batzuetan erabili ez den hizkuntzak ez du aukerarikizan alor horietan gertatzen diren komunikazio-egoeretara egokitzekoadierazpideak garatzeko. Hortaz, euskara alor klinikoetan erabiltzea-rekin batera funtzio berrietarako terminologiak, estiloak eta adierazpi-deak landu eta garatu behar dira.

Aldaera estandarraren (euskara batuaren) kodifikazioa (ortografia, gra-matika eta lexiko estandarraren kodifikazioa) lan teknikoa da eta hiz-

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 83-96 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Pazienteek etafamiliek, aukeraematen zaienean,hizkuntzagutxituaerabiltzeanahiago duteosasun-arazorenbat pairatzendutenean bizidituzten estres-etazaurgarritasun-egoeretan.

Igone Zabala – Euskararen lantze funtzionala eta profesionalen komunikazio-gaitasunen garapena osasun-alorrean

Page 87: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

kuntzalarien eta hizkuntza-bitartekarien eskuetan egon ohi da, bainalantze funtzionala erabat lotuta dago hizkuntza komunikazio-egoeradesberdinetan erabiltzearekin eta hizkuntza-baliabide berriak garatzeneta egokitzen joatearekin (Haugen 1966). Lantze funtzionalaren erdigu-nean daude komunikazio-egoera berrietan aritu behar diren hiztunaketa, hizkuntzalarien eta hizkuntza-bitartekarien rola desberdina da pro-zesu horretan. Hizkuntzalariek, hizkuntza-irakasleek, lexikografoek,terminologoek, hizkuntzaren prozesamenduko adituek eta itzultzaileekoinarrizko baliabideak eta ereduak sor ditzakete hiztunak hizkuntzaerabilera-esparru berrietan erabiltzen ausartu daitezen. Oinarrizko ba-liabide horiek sortzeko eginkizunean, kontzientzia linguistiko garatuaduten eta aitzindari izan nahi duten hiztun aktiboen eskutik lotuta joanbehar dute hizkuntzalariek eta hizkuntza-bitartekariek. Baina, bestalde,hizkuntzalari eta bitartekariek ez dute bistatik galdu behar hiztunakhizkuntza esparru berrietan erabiltzen doazen neurrian benetako dis-kurtso-komunitateak garatzen joango direla eta, orduan, hizkuntzarenkomunikazio-egoera berrien araberako garapen eta autorregulazio na-turala gertatzea espero daitekeela. Garapen horren jarraipena egitekotresnak eta prozesuak diseinatu behar dira. Izan ere, askotariko diskur-tso-komunitateen barruan gertatzen diren erabilerek eragindako auto-rregulazio natural hori hizkuntzaren garapen funtzionalaren motorrada (Zabala 2018a). Diskurtso-komunitate espezializatuek egiten dituztenhizkuntzaren erabilerak monitorizatzeko tresnak eta prozesuak gara-tzeko funtsezkoak dira baita hizkuntzaren prozesamenduaren alorrekoinformatikariak eta hizkuntzalari konputazionalak. Erabilera berriakaurrera doazen neurrian, hizkuntzalarien eta hizkuntza-bitartekarienlana hizkuntza-baliabideak sortzea edo estandarizatzea baino, hizkun-tza-baliabide horien eboluzio eta garapena deskribatzea eta aldakorta-sunaren harmonizazioan laguntzea izango da (Zabala 2018b).

Alor klinikoetan gertatzen diren komunikazio-egoerei begira garatu be-harreko hizkuntza-baliabideak nolakoak behar diren finkatu nahi badugu,komunikazio-egoera horiek karakterizatzetik hasi behar gara eta, ezau-garritze horretarako, saihestezina da ohiko parametro pragmatikoei erre-paratzea: solaskideen ezaugarriak eta haien arteko harremanak, komu-nikazioaren gaiak eta xedeak, ahozko edo idatzizko komunikazio-egoerakdiren, komunikazioak aurrez aurrekoak ala telematikok diren, eta sin-kronoak ala asinkronoak diren. Ezin ahantz daiteke, bestalde, komuni-kazio-egoera horietan hizkuntza-kode bera edo hizkuntza-kode desber-dinak (hizkuntza desberdinak edo hizkera desberdinak) erabil ditzaketelasolaskideek. Solaskideak hizkuntza-plangintzaren erdigunean jarri behar

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 83-96 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Askotarikoeragileak daude

inplikatutahizkuntzaren eta

profesionalelebidunengaitasunen

garapenean, etaeragile horiek

erantzukizun etaeginkizun

desberdinakdituzte.

Euskararen lantze funtzionala eta profesionalen komunikazio-gaitasunen garapena osasun-alorrean – Igone Zabala

Page 88: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

dira. Hasteko, bereizi behar dira, batetik, osasun-arreta eman behar dutenprofesional euskaldunak eta, bestetik, arreta horren hartzaile euskaldunak(pazienteak, familiak, laguntzaileak). Bestalde, profesionalen artean, eus-kaldunak eta euskaldunak ez direnak bereizi behar dira.

2.1 Osasun-arretaren emaileen eta arreta-hartzaileen artekokomunikazioa

Osasun-arretaren hartzaileek euskara erabiltzeko eskubidea dute ad-ministrazioarekin EAEn ofizialak diren bi hizkuntzetako edozeinekinkomunikatzeko eskubidea dutelako baina, batez ere, osasun-sistema pu-blikoan tratu-berdintasunerako eskubidea dutelako. Ildo horretatik, le-hentasunezko mailak ezar daitezke mota desberdinetako pazienteen ar-tean. Lehentasun maila handienekotzat hartu behar dira hizkuntzariberari eragiten dizkioten patologiak (afasia, gaixotasun neurodegenera-tiboak…) dituzten pazienteak. Gaztelania-euskara elebidun afasikoen ka-suan Munarrizek frogatu duen bezala (2015), patologia horiek desberdineragiten diete hizkuntza desberdinei. Hortaz, hizkuntzaz hizkuntza ego-kitutako diagnostiko eta tratamendurako protokoloak eta baliabideakbehar dira paziente horiek osasun-sistemak berdintasunaren printzipio-aren arabera tratatuko baditu. Neurolinguistikan eta Psikolinguistikanadituak diren hizkuntzalariek osasun-profesionalekin lankidetzan garatuohi dituzte horrelako baliabideak, eta horien elaborazioa lehentasunez-kotzat hartu beharko litzateke euskara osasun-alorrean normalizatzekoprozesuan. Hizkuntzaren erabilerek berebiziko garrantzia dute baita osa-sun mentaleko pazienteen kasuan (Crawford et al. 1999), horien zaintzan,diagnostiko eta terapietan eragin zuzena baitute.

Lehentasun maila gorenekotzat hartu behar dira baita euskarazko hiztunelebakarrak, adibidez, euskaraz baino ez dakiten umeak, edota erdarazkomunikatzeko gaitasuna murriztua duten adineko pertsonak. Pazien-teari begirako osasun-arretaren ikuspuntutik, paziente horiei kalitatekoarreta bakarrik eman ahal zaie euskaraz artatuak izateko aukera es-kaintzen bazaie. Gainerakoan, elebidun osoak izanda ere edozein osa-sun-arazo dutenean euskaraz erosoago eta babestuago sentitzen direnpazienteak eta laguntzaileak daude. Aurreko atalean aipatutako ebi-dentziak aintzat hartuta, horiei ere arreta euskaraz eskaini behar zaie,kalitatea eta berdintasuna badira osasun-sistemaren helburuak. Adinaere garrantzi handiko parametroa da; izan ere, VI. inkesta soziolinguis-tikoaren arabera (2016), 16-24 adin-taldekoak dira euskaldunen % 55,4,eta nerabe eta gazteen taldeak osasun-erakundeen prebentzio eta kon-tzientziazio-kanpainen xede-taldeak izaten dira maiz.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 83-96 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Erabilera berriakaurrera doazenneurrian,hizkuntzalarieneta hizkuntza-bitartekarienlana hizkuntza-baliabideaksortzea edoestandarizatzeabaino, hizkuntza-baliabide horieneboluzio etagarapenadeskribatzea etaaldakortasu-narenharmonizazioanlaguntzea izangoda.

Igone Zabala – Euskararen lantze funtzionala eta profesionalen komunikazio-gaitasunen garapena osasun-alorrean

Page 89: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

Profesionalen eta arreta-hartzaileen arteko komunikazio-egoerak, orohar, adituen eta adituak ez direnen arteko komunikazio-egoerak dira,maizenik ahoz gertatzen direnak. Profesionalek arreta-hartzaileek berenegoera fisikoaz eta animikoaz ahoz ematen dieten informazioa inter-pretatzeko gauza izan behar dute, eta arreta-hartzaileekin enpatiaz etaadituak ez direnentzat ulergarriak diren adierazpideak erabiliz komu-nikatzeko gauza izan behar dute aurrez aurre, elkarrizketa sinkronobaten bitartez. Erronka horiek edozein hizkuntzatan gertatzen dira,baina euskaraz komunikatzeko orduan, zailtasun bereizgarri batzukere egon daitezke. Izan ere, arreta euskaraz gehien behar duten pazienteeta laguntzaileetako asko beren hizkera lokalean eta erregistro ez-for-maletan komunikatzeko gauza baino ez dira, eta arreta-hartzaileen eus-karazko errepertorio linguistikoa komunikazio klinikorako hizkuntza-hesia izan daiteke. Horrelakoetan, ez da nahikoa profesionalakeuskaldunak izatea: prestatuta egon behar dute haien osasun-zentroanarreta euskaraz behar dutenen profil soziolinguistiko desberdinetaraegokitzeko. Hizkuntzalariek eta bitartekariek, kontzientzia linguistikogaratuena duten profesional euskaldunekin batera, komunikazio-egoerahorietan erabiltzen diren esaldiak, lexikoa eta adierazpideak bildu, az-tertu eta antzeko komunikazio-egoeretan arituko diren profesionaleilagungarriak gertatuko zaizkien baliabideetan integratu behar dituzte.Berebiziko garrantzia izango dute horrelako baliabideen diseinuan tra-tatu beharreko gaiek eta komunikazio-trebetasunek, 4. atalean sakon-kiago aztertuko ditugunak.

Egun hizkuntzaren edozein erabilera deskribatzeko, ezinbestekotzathartzen dira testu-corpusak, alegia, ahozko zein idatzizko testuen bil-dumak, azterketa konputazionalak egiteko prestatuak. Hainbat alorre-tako hizkuntzalariek, informatikariek eta osasun-profesionalek osatutakodiziplina arteko taldeek aurrera eraman dituzten corpus-hizkuntzalari-tzako ikerketei esker, komunikazio-joerak eta patroiak identifikatu, etaurrats garrantzitsuak eman dira ebidentzietan oinarritutako osasun-arretarekin lotutako komunikazioaren alorrean (Crawford et al. 2014).Osasun-alorreko profesionalen eta arreta-hartzaileen arteko komunika-zioa aurrez aurrekoa eta ahozkoa izaten da maiz, eta elkarrizketak gra-batu beharko lirateke corpus esangarriak osatzeko edo, behintzat, idatzizerregistratu pazienteek erabiltzen dituzten adierazpiderik esangarrienak.Telefono bidezko komunikazioak errazagoak izan daitezke grabatzeko,eta are errazagoak izan daitezke corpusetan biltzeko eta azterketa lin-guistikoak egiteko Internet bidezko komunikazio interaktiboak (web,txat edo posta elektroniko bidezkoak). Baliabide horiek oso erabilgarriak

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 83-96 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Lehentasunmaila

handienekotzathartu behar dira

hizkuntzariberari eragiten

dizkiotenpatologiak

dituztenpazienteak

(afasia,gaixotasun

neurodegenera-tiboak…).

Euskararen lantze funtzionala eta profesionalen komunikazio-gaitasunen garapena osasun-alorrean – Igone Zabala

Page 90: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

dira, adibidez, nerabeek zalantzak, estutasunak eta saminak komuni-katzeko, eta corpus-hizkuntzalaritzako azterketetan erabili dira nerabeekerabiltzen dituzten hizkuntza-patroiak deskribatzeko (Harvey et al.2008). Gurean adibide interesgarria dugu www.gaztesarea.net/gozategigunean zenbait hilabetetan gazteek plazaratutako sexualitateari buruzkogaldera eta erantzunena, 2006 urtean Izarapeko aholkuak, sexuaren gidaaskea izenburupean paperean ere argitaratu zirenak. Era horretako ba-liabide interaktiboak, biztanleak osasunarekin lotutako gaiez euskarazkomunikatu daitezen sustatzeaz gain, balio handikoak lirateke arreta-hartzaileen talde desberdinek erabiltzen dituzten hizkuntza-patroiakdeskribatzeko, euskarazko komunikazio eraginkorrari laguntzeko tres-nak eta baliabideak garatzeari begira.

2.2 Osasun-alorreko profesionalen arteko komunikazioa

Bestelako komunikazio-egoerak dira profesionalen artekoak. Horrela-koak adituen arteko komunikazio-egoera espezializatuak dira, ahozkoakedo idatziak, aurrez aurrekoak edo telefono bidezkoak, sinkronoak edoasinkronoak izan daitezkeenak. Komunikazio-egoera horietan ohikoenada euskara estandarra erabiltzea, eta nahitaezkoak dira terminologiaeta fraseologia espezializatuak. Komunikazio-egoera espezializatu ho-rietan bereizi behar dira euskaldunen arteko komunikazioa eta euskal-dunen eta euskaldunak ez diren profesionalen arteko komunikazioa,alegia, euskarazko komunikazioa eta hizkuntza arteko komunikazioa.

Unibertsitatean euskaraz ikasten duten profesionalek euskarazko ter-minologia eta fraseologia espezializatuen oinarriak jaso dituzte bestelakoezagutza eta trebetasun profesionalekin batera, baina kontuan hartu be-harrekoa da terminologia eta fraseologia espezializatuek aldakortasunaazaltzen dutela ondo garatutako hizkuntzetan, alegia, euskararen nor-malizaziorako xede-egoeran dauden hizkuntzetan. Osasun-alorreko hiz-kuntza-baliabideen kasuan, aldakortasunaren eragile garrantzitsuenetakobat da, hain zuzen, komunikazioa testuinguru akademikoetan edo kli-nikoetan gertatzea. Praktika klinikoak eta egoiliarren prestakuntza fun-tsezkoak dira komunikazio-testuinguru akademikoetatik klinikoetarakourratsak ematen joateko, baina hain zuzen ere euskararen erabilera ber-matzeko zailtasun handienak dituzten alorrak dira klinikoak.

Erregistro klinikoak osasun-alorreko profesionalen arteko komunika-ziorako funtsezko tresna idatziak dira eta, askotariko profesionalekulertu behar dituztelarik, pazienteen segurtasunerako arazo bihur dai-teke aldakortasuna. Erregistroak euskaraz idatzita egotea ere arazo

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 83-96 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Hizkuntzazhizkuntzaegokitutakodiagnostiko etatratamendurakoprotokoloak etabaliabideakbehar dira,hizkuntza-patologiakdituztenpazienteakosasun-sistemakberdintasunarenprintzipioarenarabera tratatukobaditu.

Igone Zabala – Euskararen lantze funtzionala eta profesionalen komunikazio-gaitasunen garapena osasun-alorrean

Page 91: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

bihur daiteke, euskaldunak ez diren profesionalek ere ulertu ahal izangodituztela bermatzen ez bada. Bestalde, erregistro klinikoak sistema askotanpartekatu behar dira eta funtsezkoa da partekatutako informazioa ulergarriaeta erabilgarria izatea sistema horietarako guztietarako. Estandar klinikoak,hain zuzen ere, sistema askoren arteko interoperabilitatea edo elkarrera-gingarritasuna bermatzeko daude diseinatuta. Kontzeptu klinikoetarakonomenklatura sistematizatuak dira, alegia, gaixotasunen, zeinuen, sintomen,diagnostikoen eta tratamenduen hiztegi kontrolatuak, informazioa hiz-kuntzen artean eta sistemen artean transferitzea posible egiten dutenak.Azken batean, komunikazio naturalean gertatzen den baliabideen aberas-tasuna sakrifikatzen dute elkarreragingarritasunaren mesedetan.

Euskara ia erabat baztertuta egon da orain arte komunikazio klinikotiketa, are gehiago, erregistro klinikoetatik. Hori dela eta, profesionalekhiztegi espezializatuaren garapen edota ezagutza eza aipatu ohi duteeuskara erabiltzeko oztopo nagusi modura. Hori dela eta, estandar kli-nikoak euskaraz egokitu eta Euskal Osasun Sisteman erabiltzen dirensistemetan integratzeak hizkuntzaren erabileraren normalizazioari ekar-pen handia egin diezaiokeela deritzogu hainbat arrazoirengatik:

— Estandarrak nomenklatura kontrolatuak direnez, normalizazio-arduradunak erronka mugatuen aurrean jartzen dituzte, nahiz etaez diren inola ere erronka txikiak. Adibidez, SNOMED-CT nomen-klaturak 300.000 kontzeptu baino gehiago ditu, eta kontzeptu ba-koitzerako adierazpide ugari. Adierazpide horietarako euskarazkoordainak in vitro terminologia-lanaren bidez bila ditzakete hizkun-tzalariek, terminologoek, itzultzaileek edota informatikariek, kon-tzientzia linguistiko goreneko profesionalen laguntzaz (Perez deViñaspre 2017).— Profesionalek erregistroak egiteko erabiltzen dituzten aplikazioinformatikoetan ohiko hizkuntzak ez ezik euskara ere aurkitzeakbalio sinbolikoa izan dezake profesional horientzat. Izan ere, eus-karazko terminologia badutela sentiarazi eta, beraz, euskara erabil-tzeko lehendabiziko oztopoa gainditzen lagundu ahal die.— Estandarrak profesionalek partekatzen dituzten sistemetan inte-gratuta egongo direnez, profesionalak esperientzia linguistiko par-tekatua lortzen joango dira, erabili ahala, eta esperientzia linguistikohorrek lagunduko die ohiko diskurtso-komunitate espezializatuekdituzten ezaugarriak apurka-apurka lortzen.— Estandar klinikoen euskal bertsioak sistemetan integratuta edu-kitzeak hasieratik bermatuko die elkarreragingarritasuna euskarazidatzitako erregistroei. Adibidez, pazienteen historia klinikoa siste-

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 83-96 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Lehentasunmaila

gorenekotzathartu behar dira

euskaraz bainoez dakiten

umeak, edotaerdaraz

komunikatzekogaitasuna

murriztua dutenadineko

pertsonak.

Euskararen lantze funtzionala eta profesionalen komunikazio-gaitasunen garapena osasun-alorrean – Igone Zabala

Page 92: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

man integratutako edozein hizkuntzatan (euskara, gaztelania, in-gelesa…) eskaini ahal izango zaie pazienteei.

Laburbilduz, estandar klinikoak euskarara egokitzeak eta sistemetanintegratzeak ekarpen handia egin diezaioke, gure iritziz, euskararenerabileraren normalizazioari. Nolanahi ere, ez dugu ahaztu behar nor-malizaziorako urrats bat baino ez direla estandar klinikoak. Hasteko,beharrezkoa deritzogu estandar klinikoak euskarara egokitzeko proze-suan estandar horiek erabili beharko dituzten profesionalak kontuanhartzeari, ahal den eta erabilgarrienak eta ulerterrazenak izan daitezen.Izan ere, unibertsitatean terminologia akademikoaren garapenean zen-bait hamarkadatan bildutako esperientziek agerian utzi dute diziplinaarteko lanaren beharra (Zabala et al. 2012). Azken hamarkadetan uni-bertsitatean garatu den terminologia akademikoari ezin zaio ezikusiaegin, profesional euskaldunek euskarazko terminologia klinikoa gara-tzeko abiapuntua izango baita. UPV/EHUn 2010 urtetik aurrera Ter-minologia Sareak Ehunduz (TSE) programari esker biltzen ari garenGaraterm corpusa eta TZOS terminologia-datubasea lagungarriak izandaitezke uztartze-lan horretan (San Martin 2017).

Bestalde, ez dugu ahaztu behar testu libreko erregistroetan euskara era-biltzeko eta interpretatzeko zailtasunek iraungo dutela, nahiz eta eus-karazko estandarrak eduki. Nolanahi ere, testu kontrolatuetan euskaraerabiltzeak lagun dezake testu librea eskatzen duten testuinguruetanere euskararen erabilera sustatzen. Testu libreko erregistroak monitori-zatu beharko lirateke euskarazko nomenklaturak aberasten joateko, sor-tzen doazen aldakiak hasieratik bilduz eta sistematizatuz. Azkenik, ain-tzat hartu beharko da jomugan dugun xedea dela ondo garatutakohizkuntzen normalizazio-egoera, neurri handian kausa pragmatiko-dis-kurtsiboei erantzuten dien terminologia-aldakortasunaz bereizten dena.Espero izatekoa da euskara alor klinikoetan erabili ahala aldakortasunfuntzionala ere aberasten joatea. Arreta berezia jarri beharko da estandarklinikoak ez erabiltzeko osasun-alorrean garatzen joan beharko lirate-keen diskurtso-komunitateetan espero litekeen garapen eta autorregu-lazio naturala geldiarazteko oztopo modura.

3. OSASUN-ALORREKO PROFESIONAL EUSKALDUNENKOMUNIKAZIO-GAITASUNEN GARAPENA�

Aurreko ataletan azaldu dugun bezala, osasun-zerbitzuetan euskarazkoarreta eskaintzeko helburua bi eratako arrazoiek justifikatzen dute. Ba-tetik, euskaldunen hizkuntza-eskubideak daude eta, bestetik, osasun-

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 83-96 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Arreta euskarazgehien beharduten pazienteetalaguntzaileetakoasko berenhizkera lokaleaneta erregistroez-formaletankomunikatzekogauza baino ezdira.Profesionalekprestatuta egonbehar dute haienosasun-zentroanarreta euskarazbehar dutenenprofilsoziolinguistikodesberdinetaraegokitzeko.

Igone Zabala – Euskararen lantze funtzionala eta profesionalen komunikazio-gaitasunen garapena osasun-alorrean

Page 93: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

zerbitzuen kalitatea bermatzeko komunikazio eraginkorrak eta hizkun-tza-hautuek duten garrantzia. Nolanahi ere, euskarazko osasun-arreta-ren kalitatea ziurtatzeko, beharrezkoa da profesional euskaldunek eus-karaz eraginkortasunez komunikatzeko trebetasunak etahizkuntza-errepertorioa badituztela bermatzea. Euskaraz komunika-tzeko trebetasunak prestakuntza-prozesu osoan garatu behar dituzteprofesional euskaldunek, unibertsitatean eta unibertsitate-ospitaleanegiten dituzten kurtsoetatik hasi, eta praktika klinikoetan eta egoiliar-garaian osatu eta praktikan jartzeraino. Jadanik erabateko profesionalmodura lanean ari direnean ere, etengabeko prestakuntzaren elementugarrantzitsua beharko lukete izan komunikazio-trebetasunek.

UPV/EHUko gradu guztietan, baita osasun-alorrekotan ere, bi hautazkoirakasgai eskaintzen dira euskarazko komunikazio-gaitasunak garatzearibegira: Euskararen Arauak eta Erabilerak (EAE), eta Komunikazioa Euskaraz:osasun-alorra (KE). Nolanahi ere, euskarazko komunikaziorako garran-tzitsuak diren zenbait elementu, hala nola, terminologia eta fraseologiaespezializatuak, euskara hizkuntza behikular modura erabiltzen dutenirakasgai guztien ekarriekin garatzen dituzte ikasleek. EAE eta KE ira-kasgaietan, komunikazio-egoera akademikoak eta adituak ez direneizuzendutako dibulgazioan gertatzen direnak lantzen dira batez ere, ze-hazkiago, komunikazio-egoera horietan erabiltzen diren ahozko eta ida-tzizko testu-generoak eta hizkuntza-baliabideak. Horietaz gain, hizkun-tza-kontzientziaren hainbat alderdi lantzen dira, ikasleak profesionalakizatera heltzen direnean hiztun aktibo izateko helburuari begira: osa-sun-alorrean euskara erabiltzeak arretaren kalitatean duen eragina, etakomunikazio-egoera berrietarako euskarazko baliabideen garapeneaneta erabileran duten erantzukizuna. Ikasleen prestakuntza hori erabatuztartuta eta koordinatuta egon behar da 3. atalean deskribatu duguneuskararen lantze funtzionalaren prozesu, tresna eta baliabideekin (Za-bala et al. 2016).

EAE eta KE irakasgaiek Osakidetza euskalduntzeko prozesuan lagun-duko badute, garrantzitsua da, gure ustez, irakasgai horietan baita ko-munikazio klinikoan gertatzen diren zenbait komunikazio-egoera inte-gratzea, adibidez, paziente eta laguntzaileekiko elkarrizketak.Erizaintzako graduan badago komunikazio klinikoa lantzeko berariazkoirakasgai bat: Harremanak eta Komunikazioa Zainketetan. Irakasgai horiahal den neurrian koordinatu beharko litzateke EAE eta KE irakasgaie-tan lantzen diren zenbait gaitasun eta trebetasunekin, eskaintza osagarrieta eraginkorrago egiteari begira. Prestakuntza-programetan kontuanhartu beharko lirateke baita beste hizkuntza batzuetan komunikazio-

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 83-96 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Profesionalekhiztegi

espezializatuarengarapen edota

ezagutza ezaaipatu ohi dute

euskaraerabiltzeko

oztopo nagusimodura.

Euskararen lantze funtzionala eta profesionalen komunikazio-gaitasunen garapena osasun-alorrean – Igone Zabala

Page 94: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

trebetasunak lantzeko garatu diren programak ere eta, bestalde, komu-nikazio klinikoan euskara erabiltzen denean aurre egin behar zaienarazo zehatzak, adibidez, arreta-hartzaileen profil soziolinguistikoa delaeta gerta daitezkeen komunikazio-zailtasunak.

Beste herrialde batzuetan, adibidez, Amerikako EEBBko, osasun-alorrekoprofesionalen prestakuntzan funtsezkotzat hartzen dira komunikazio-gaitasunak (Rider eta Keefer 2006). Komunikazio-trebetasunak osasun-alorreko profesionalen curriculumean sartzeko, eta horien lorpen mailaebaluatzeko Kalamazoo Essential Elements Communication Checklist deri-tzona erabiltzen dute Amerikako hainbat erakundetan. Kalamazoo pro-tokoloa 1999 urtean adostu zuten EEBBko eta Kanadako hainbat hez-kuntza-erakundetako eta elkargo profesionaletako ordezkarieksendagile-paziente komunikazioan funtsezkotzat hartzen zituzten ele-mentuak definitzeko antolatu zuten kongresuan. Oinarrizko zazpi ko-munikazio-ataza identifikatu zituzten: (1) mediku-paziente harremanaeraikitzea; (2) elkarrizketa zabaltzea; (3) informazioa biltzea; (4) pazien-tearen ikuspuntua ulertzea; (5) informazioa trukatzea; (6) problemeneta planen gaineko adostasuna lortzea; eta (7) elkarrizketa ixtea (Makoul2001). Komunikazio-gaitasunak lantzeko curriculumen diseinuan ga-rrantzi handia dute baita tratatu beharreko gaiek edota komunikazio-egoerek. Amerikako osasun-alorreko profesionalen prestakuntza-pro-grametan landutakoak aztertu dituzte Blatt et al.-ek (2014), etaprestakuntzaren emaitzen datuak bildu dituzten ikerlanen kopuruarenarabera ordenatu dituzte: a) Berri txarrak, bizitzaren amaiera eta zaintzapaliatiboak. b) Komunikazio-trebetasun orokorrak. c) Jokabide-aldaketak(tabakoa, alkohola, obesitatea). d) Emaitza txarrak / errore medikoak.e) Enpatia. f) Kontu sexualei buruzko komunikazioa. g) Trebetasun ko-munikatiboen eta prozeduralen arteko elkarrekintza.

Beste herrialde batzuetan lantzen diren komunikazio-egoerak, atazaketa trebetasunak erreferentziatzat har daitezke Osakidetzako zentro etaunitateetan maizenik gertatzen diren komunikazio-egoerak eta komu-nikazio-oztopoak deskribatzeko, eta profesional euskaldunen presta-kuntzarako materialak elaboratzeko. Material horien artean egon be-harko lukete benetako paziente euskaldunekin, simulatutakopazienteekin edota aktoreen laguntzarekin grabatutako bideoak, eta baikomunikazio klinikoan gertatzen diren benetako komunikazio-egoeretanerabil daitezkeen euskarazko adierazpideen bildumak ere. �

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 83-96 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Azkenhamarkadetanunibertsitateangaratu denterminologiaakademikoariezin zaio ezikusiaegin, profesionaleuskaldunekeuskarazkoterminologiaklinikoagaratzekoabiapuntuaizango baita.

Igone Zabala – Euskararen lantze funtzionala eta profesionalen komunikazio-gaitasunen garapena osasun-alorrean

Page 95: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

BIBLIOGRAFIABlatt, B.; Spinazzi, N. A.; Greenberg, L. (2014). Communication skills

training for resident physicians. A physician-educator perspective,in Hamilton, H.E. eta Chou,W.S. (2014): The Routledge Handbook ofLanguage and Health Communication. New York, Routledge (294-326).

Crawford , P.; Brown, B.; Nolan,P. (1998). Communicating Care: The Lan-guage of Nursing. Cheltenham: Stanley Thornes.

Crawford, P.; Johnson, A. J.; Brown, B. J.; Nola, P. (1999). “The languageof mental health nursing: firing paper bullets?”, Journal of AdvancedNursing, 29 (2): 331-340.

Crawford, P.; Brown, B.; Harvey, K. (2014). Corpus linguistics and evi-dence-based health communication, in Hamilton, H.E. eta Chou,W.S.(2014): The Routledge Handbook of Language and Health Communication.New York, Routledge (75-90).

Harvey, K.; Churchill, C.; Crawford, P.; Brown, B.; Mullany, L.; Macfar-lane, A.; Mc Pherson, A. (2008). “Health communication and ado-lescents: what do their emails tell us?, Family Practice, 25: 1-8.

Haugen, E. (1966). Language conflict and language planning: the case of mo-dern Norwegian. Cambridge, Harvard University Press.

Kadanakuppe, S. (2015). “Effective Communication and Empathy Skillsin Dentistry for Better Dentist-patient Relationship”, Journal of DentalProblems and Solutions, 2(3):28-59.

Kaplan, S. H.; Greenfield, S.; Ware, J.E. Jr. (1989). “Assessing the effectsof physician-patient interactions on the outcomes of chronic disease”,Medical Care, 27 (3): S110-S127.

Korsch, B. M.; Gozzi, E.K.; Francis, V. (1968). “Gaps in doctor-patientcommunication”, Pediatrics, 42: 855-871.

Levinson, W.; Roter, D.L.; Mulloly, J.P.; Dull, V.T.; Frankel R. M. (1997).“Physician-patient communication: the relationship with malpracticeclaims among primary care physicians and surgeons”, Journal of theAmerican Medical Association, 277: 553-559.

LLAIS (2006). Appropriate Practice in Health and Social care. Briefing Paper1: October 2006. Bangor, Centre for Health-Related Research. Uni-versity of Wales Bangor. http://nworth-ctu.bangor.ac.uk/llais/dog-fennau/LLAIS_ORG.pdf [2018-III-28an atzitua]

Makoul, G (2001). “Essential elements of communication in medical en-counters: the Kalamazoo consensus statement”, Academic Medicine,76(4) : 390-393.

Missel, A. (2000) Welsh in the Health Service: the Scope Nature and Adequacyof Welsh Language Provision in the National Health Service in Wales.Cardiff, Welsh Consumer Council.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 83-96 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Beste herrialdebatzuetan lantzen

direnkomunikazio-

egoerak, atazaketa trebetasunakerreferentziatzat

har daitezkeOsakidetzako

zentro etaunitateetan

maizenikgertatzen diren

komunikazio-egoerak eta

komunikazio-oztopoak

deskribatzeko,eta profesional

euskaldunenprestakuntzarako

materialakelaboratzeko.

Euskararen lantze funtzionala eta profesionalen komunikazio-gaitasunen garapena osasun-alorrean – Igone Zabala

Page 96: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

Munarriz, A. (2015). Hizkuntzen antolaketa burmuin elebidunean: gaztela-nia-euskara elebidun afasiko baten kasu-azterketa. UPV/EHUko dokto-retza-tesia.

Perez-de-Viñaspre, O. (2017). Osasun-alorreko termino-sorkuntza automati-koa: SNOMED CTren eduki terminologikoaren euskaratzea. UPV/EHUkodoktoretza-tesia.

Pilnick, A. (2003). “Patient counselling by pharmacists: four approachesto the delivery of counselling sequences and their interactional re-ception”, Social Science and Medicine, 56 (4): 835-849.

Rider, E. A.; Keefer, C. H. (2006) “Communication skills competencies:definitions and a teaching toolbox”, Medical Education, 40: 624-629.

San Martin, I. (2017). “Terminologia erreala ikusgai egiten: TerminologiaSareak Ehunduz programa”, Osagaiz, 1: 59-69.

Wallin, M.; Talvitie, U.; Cattan, M.; Karppi, S. L. (2009). “Interactionbetween clients and physiotherapists in group exercise classes ingeriatric rehabilitation”, Advances in Physiotherapy,11 (3): 145-153.

Zabala, I.; San Martin, I.; Lersundi, M.; Azkue, J.J.; Mendizabal, J. (2012).“The Elaboration of Human Anatomy Terminology for the BasqueLanguage: the Contribution of Translators, Linguists and Experts”,Terminalia, 6: 15-25.

Zabala, I., San Martin, I., Lersundi,M. (2016) “Learning terminology inorder to become an active agent in the development of Basque bio-medical registers”, Language Learning in Higher Education. CercleS, 6(1): 145-165.

Zabala, I. (2018a). “The elaboration of Basque in academic and professionaldomains”, in Bot de, K. ; Grenoble, L ; Lane, P. ; Røyneland, U. Linguisticminorities in Europe online. Mouton de Gruyter .[argitara bidean]

Zabala, I. (2018b). Euskarazko lexiko espezializatuaren garapenaz eta har-monizazioaz. in Bilbao, G., Gartzia, P. eta Menika, M. K. (2018): Bai,jauna, bai: fisika euskaraz!. Bilbo, UEU (349-358).

Hizkuntza gutxituen normalizaziorekin lotutakodokumentuak

Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Bigarren Plana (2013-2019)https://www.osakidetza.euskadi.eus/r85-pkrrhh10/eu/contenidos/in-

formacion/euskara_plana/eu_def/index.shtml [2018-III-28an atzitua]European Charter for Regional or Minority Languages (1992)https://www.coe.int/en/web/european-charter-regional-or-minority-

languages [2018-III-28an atzitua]

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 83-96 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Igone Zabala – Euskararen lantze funtzionala eta profesionalen komunikazio-gaitasunen garapena osasun-alorrean

Page 97: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

Soziolinguistikaaldizkaria

DOSSIERRA

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 97-102 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Laburpena. Unibertsitateko osasun ikasketetan gaur egungo euskararen egoera aurkeztu nahi duguartikulu honetan. Osasun zientzietako graduen euskarazko eskaintza ez da homogeneoa, batzuetandena euskaraz ematen den bitartean (erizaintza, fisioterapia), beste batzuetan ez baita lortu guztizeuskaraz eskaintzea (medikuntza, odontologia, farmazia). Kontuan hartu behar da gainera, euskarazematen den guztia EHU/UPVn kokatua dagoela eta bere garapena osasun-esparruan euskarak lan-hiz-kuntza modura duen hedapenarekin lotuta dagoela. • Hitz gakoak: osasun zientziak, hezkuntza, unibertsi-tatea, euskara, irakasleak.

Abstract. In this article, we wish to present the current situation of health care studies taught in Basqueat the University. The situation of health science degree programs is different as in some degree programsteaching in Basque is fully provided for (nursing, physiotherapy), while in other degree programs, thereare gaps as far as teaching through Basque is concerned (Medicine, Dental Medicine, Pharmacy). All ofthe degree programs available in Basque are located at the University of the Basque Country (EHU /UPV) and its development is related to the fact that Basque is used as a working language in the healthworld. • Key words: health sciences, education, university, Basque, teachers.

Osasun profesionalak euskarazformatzen unibertsitatean

Angel Bidaurrazaga Van DierdonckMedikua, UPV/EHU ko Medikuntza eta Erizaintzako irakaslea

Page 98: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

AURREKARIAK�

Osasun zientzietako euskararen historian sakontzeko EIREk (Uniber-tsitateko euskal irakasleen elkartea) Euskal Unibertsitatea 2021 liburuaargitaratu zuen 2002. urtean. Lan horretan, “Euskal Unibertsitatea Osa-sun-zientzien alorrean” izeneko 34 orriko txosten bat jaso zen, non az-tertu zen orduko euskararen egoera, eta eskaintza akademikoaren, ira-kasle/ikasleen, ikerketaren eta testugintzaren argazki zehatz bat aterazen. Honakoak izan ziren ateratako ondorio nagusiak:

1. Ikasleen euskal lerroko eskaria igotzen ari da urtez urte.2. Irakasle berriak beharrezkoak dira normalizazio-egoera bateraheltzeko. 3. Testugintzan zeregin handia dago testuliburuak prestatu eta ter-minologia finkatzeko.4. Ikerkuntzarako, ikertzaile eta ikerketa-zentro berrien behar handiadago.5. Kalitate-hezkuntzaren beharra dago Unibertsitateko kudeaketaneta egituran.6. Osasungintza euskalduntzea loturik dago osasun-zientzietakonormalizazio-plangintzarekin.7. Beharrezkoa da ospitale klinikoa unibertsitarioa eraikitzea.

16 urteren buruan, gaur egungo egoeraren berri idatzi nahi nuke, laburki,artikulu honetan. Izan ere, aurrerapauso asko eman badira ere, oraindikhainbat helburu betetzeko daude, gehienbat, Medikuntzaren eta Odon-tologiaren esparruetan.

IRAKASKUNTZA ESKAINTZA�

Hego Euskal herrian osasun-zientzietako ikasketak hiru unibertsitateezberdinetan eskaintzen dira:

— UPV/EHUn: Medikuntza, fisioterapia, odontologia, farmazia,eta erizaintza.— UNn: Medikuntza, erizaintza, farmazia.— UPNA/NUPn: Fisioterapia, erizaintza eta Medikuntza 3. zikloa.

Horietatik, euskaraz UPV/EHUn baino ez da ematen; Nafarroako uni-bertsitate pribatuan zein publikoan ikasketak gaztelaniaz eskaintzendira soilik (UPNAko erizaintzako 2 ikasgai kenduta).

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 97-102 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Hego Euskalherrian osasun-zientzietakoikasketak hiruunibertsitateezberdinetaneskaintzen dira:Horietatik,euskarazUPV/EHUn bainoez da ematen;Nafarroakounibertsitatepribatuan zeinpublikoanikasketakgaztelaniazeskaintzen dirasoilik (UPNAkoerizaintzako 2ikasgai kenduta).

Angel Bidaurrazaga Van Dierdonck – Osasun profesionalak euskaraz formatzen unibertsitatean

Page 99: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

Medikuntza ikasketei dagokienez, graduaren lehen zatia (preklinikoa)euskaraz aspaldi ematen bada ere, bigarren zikloaren egoera ezberdinada lau unitate klinikoetan (Donostian %75 euskaraz eta Gasteizen %0);beraz, ezin dugu esan medikuntzaren gradua osorik euskaraz ikasi dai-tekeenik, Erizaintza graduan edo Fisioterapian bezala. 2002. urtean Me-dikuntzaren %32,6 euskaraz ematen zen; Donostian urte horretan egoeraberdintsua zen (% 31 Donostian, %26a Leioan). Odontologian egoeralarriagoa da, lehen eta bigarren mailak soilik daudelako guztiz euskal-dunduta.

Egoeraren erantzule gisa hainbat arrazoi aipa daitezke, esate baterako,heziketan islatzen den unibertsitateko osasun-esparruko egoera diglo-sikoa, hau da, gaztelania lan-hizkuntza nagusia (ia bakarra) izatea. Ego-era horren arabera, hizkuntza-ohiturak aldatzea zaila da, eta hainbatetanirakasle berriak lortzeko arazoak ere izan ohi dira.

Nolanahi ere, aipagarria da euskal adarretako ikasleen hizkuntza-joerekere larriagotzen dutela euskararen egoera osasungintzako eremu ba-tzuetan. Adibidez, gertatu izan da BAMEko euskarazko eskaintzetanikaslerik ez joatea. Aldiz, UPV/EHUra lotutako Gasteizeko erizaintzaeskolaren bilakaera erabat desberdina izan da, ia hutsetik hasi bazirenere, euskaren eskaintzak eta erabilerak gora egin baitute.

Europar Batasunak bultzatuta 2010. urtean unibertsitateak ikasketa etakudeaketatan hainbat aldaketa ezarri zituen, hala nola, Lizentziaturakgradu eta graduondoko ikasketak bihurtzea, ikasgaien kredituak EC-TSetan neurtzea eta karrera akademikoan ebaluazio-sistemak jartzea.Arau berriak Espainiako estatuak erabakitzen ditu, eta, zeharka badaere, ondorioak izan ditu euskarazko irakaskuntzan. Adibidez, ikasketa-plan berriek unibertsitatean izan diren 2 euskara-planetan aldaketakeragin dituzte. Bestalde, sail batzuetako euskararen kontrako joera pro-aktiboa ere identifikatu da azken denboratan, nahiz eta, adibidez, me-dikuntzan hasitako 30 urtetako ibilbidearen ondoren, Donostian zeinBilbon erradiologia edo dermatologiaren kasuetan bere euskarazko es-kaintza akademikoa %0koa den.

IKASLEAK�

1989/90 ikasturtean Medikuntzako euskal lerroak 13 ikaslerekin hasizenetik, urtez urte goranzko joera izan du: 90 hamarkadaren bukaeran60ko kopurura zuen eta 2010ean 125ekoa. Baina, urte horretan, Espai-niako barruti unibertsitarioa onartu zenez, goranzko joera hori eten

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 97-102 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Medikuntzaikasketei

dagokienez,graduaren lehen

zatia(preklinikoa)

aspaldi euskarazematen bada ere,

bigarrenzikloaren egoeraezberdina da lau

unitateklinikoetan

(Donostian %75euskaratuta etaGasteizen %0),

beraz ezin duguesan gradua

osorik euskarazeman

daitekeenik,Erizaintza edoFisioterapian

bezala.

Osasun profesionalak euskaraz formatzen unibertsitatean – Angel Bidaurrazaga Van Dierdonck

Page 100: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

egin zen, nahiz eta, ikasleen euskalduntzeari lotuta, azken urteotanpixka bat berreskuratu den.

Dena den, erdal lerroetan ikasle euskaldunen presentzia orokorrarenfenomenoa ohikoa da osasun zientzietako ikasketetan, batez ere medi-kuntza graduan. Datuak bestelakoak dira Erizaintza eta Farmazian, on-doren ikusiko den bezala. Ikasgai horietako eskaintza osatuago izateahobesten ditu ikasleen datuek.

UPV/EHUn urteroko sarrerak honakoak dira (2017ko datuak, errekto-retzaren arabera):

— Medikuntzan: 275, bukatu 250; %40 euskaraz ari da.— Fisioterapia: 80, bukatu 70; %50 euskaraz.— Odontologia: 50, bukatu 30; %20 euskaraz.— Erizaintza: %60ak euskaraz ikasten du, Leioan eta Donostian.— Farmazia: %52 euskaraz ari da.

Medikuntzako dekanordetzak ikerketa bat egin zuen 2017an, non ikusizen gaztelaniazko taldeetako ikasleen gehiengo nabarmena (%78) EA-Etik zetorren, eta euren ikasketa guztia euskaraz egin arren (%69) gaz-telaniaz egiten zuten gradua. Horren arrazoiak askotarikoak dira, bainahonakoak azpimarra daitezke: akademikoak (gradu guztia euskaraz ezegotea), linguistikoak (hobeto moldatzea gaztelaniaz euskaraz baino)eta profesionalak (MIR azterketa gaztelaniaz izatea). Datu hauek gogo-etarako dira.

Ikasle euskaldunak erakartzeko asmoz, hainbat ekimen aipatu ziren,2017ko Hizkuntza eta Osasuna EHUko udako ikastaroan:

— Euskararen prestigioa handitzeko kanpainak egitea ikastetxetanzein Fakultatean, esate baterako, harrera-egunean edota ikasketa-azokan. — Osakidetzan, batez ere euskara lan-hizkuntza izateko ekimenakbultzatzea, zirkuitu euskaldunak sortuz, adibidez.— Euskara batzordeak (akademikoak zein Osakidetzakoak) laneanjartzea tokian tokiko aukerak eta eginkizunak betetzeko, izan ere,identifikatu da arlo askotan lidergo falta nabaria izan dela.— Gradua euskaraz soilik edo eleaniztunean eskaintzea, euskaldu-nen kopurua handitzeko, dirudi duelako, gaur egun Osakidetzarengabezia batzuk nabariak direla aspaldiko ikasle euskaldunen kopuruurriagatik.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 97-102 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Medikuntzakodekanordetzakikerketa bat eginzuen 2017an,non ikusi zengaztelaniazkotaldeetakoikasleengehiengonabarmena(%78) EAEtikzetorren, etaeuren ikasketaguztia euskarazegin arren (%69)gaztelaniazegiten zutengradua.

Angel Bidaurrazaga Van Dierdonck – Osasun profesionalak euskaraz formatzen unibertsitatean

Page 101: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

IRAKASLEAK�

Azken hamarkadetan irakasle berriak euskaldunak izateak leundu duaspaldiko egoera. Esate baterako, 2001. urtean batez beste %10 edo gu-txiago ginen osasun zientzietako ikasgaietan. Gaur egun, egoera hobetubada ere, fakultateetan ez gara oraindik heldu gizartean dagoen eus-kaldunen portzentaia-mailara.

Azken urteotan kontratazio-mota berriak Medikuntzako arlo klinikoe-tako irakasle titular guztien ia desagerpena ekarri du, eta, laster, arlohorretako irakasle guztiak behin-behinekoak eta maila akademiko ba-xuena dutenak izango dira (irakasle lagunak). Orain arte, Osakidetzakomedikuen eta Fakultateko irakasleen arteko harremana zaila izan bada,lan-egoeraren kudeaketa berriak arrisku berriak ekarri ditu. Euskararidagokionez, zailtasunak ugaritu dira, eskaintzen den lan-kontratu motakez direlako alor batzuetan batere erakargarriak.

Ezaguna da EAEko erakundeetan euskara gutxien garatu den eremue-tako bat Osakidetza izan dela. Bertan egin diren Euskara-planen balo-razioetan azaleratu da, horretarako, arrazoi garrantzizko bat euskarabultzatzeko lidergo falta izan dela, eta, baita, Donostiako kasuan ezik,euskara batzordeak ia desagertuta izatea. Euskararen presentziarenmaila apal horrek zaildu egin du ziklo klinikoan izan zezakeen arapena,nahiz eta azken urteetan gizartearen euskalduntzearen aurre pausuak,gazteetan bereziki leundu duen egoera.

Bestalde, irakasle plazak lortzeko neurriak hartu izan dituzte fakultateek(adibidez, iaz odontologian) eta ikasleek ere, euren kabuz, irakasle-gaiak lortzen ari dira ospitaletako zerbitzuetan, askotan sailek egin be-harko luketen lana beteaz.

TESTUGINTZA�

Azken hamarkadetan osasungintzako oinarrizko ikasgaietako 50 liburubaino gehiago argitaratu dira, baina ikasleek liburuak erabiltzeari utzidiotenetik, apaldu egin da paperezko argitalpena eta, aldiz, internetekobaliabideetara egokitu dira ahaleginak. Terminologia alorrean itzelekoaurrerapenak egin dira, Eusnomed trena bezala erabiliz, OSAGAIZ al-dizkariaren 2. zenbakian irakur daitekeen moduan.

Beste alor batean, Lanbide heziketan Laneki elkartearen lan-eredua ai-pagarria da: gabeziak detektatu (ikas materialena, irakaslerena) eta ho-rren aurrean hartutako erabakiak (material bilketa egin, IRALE ikastaro

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 97-102 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Ikasgaietako 50liburu baino

gehiagoargitaratu dira,baina ikasleek

liburuakerabiltzeari utzi

diotenetik,apaldu egin da

paperezkoargitalpena eta,

aldiz, internetekobaliabideetara

egokitu diraahaleginak.

Terminologiaalorrean itzeleko

aurrerapenakegin dira,

Eusnomed trenabezala erabiliz.

Osasun profesionalak euskaraz formatzen unibertsitatean – Angel Bidaurrazaga Van Dierdonck

Page 102: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

labur espezializatuak) plan integral bat erakutsi du. Fakultatean mate-riala biltzeko eta prestakuntza ikastaroen (Terminologia) asmoak ereazaldu ziren dekanordetik.

EZTABAIDA ETA ONDORIOAK�

Euskararen Osasun Kontseiluaren ideia proposatu zen 2017an eginikoOsasuna eta Hizkuntza EHUko udako ikastaroan, eta gainerakoen oniri-tzia lortu zuen. Kontseilu horren helburua izan beharko luke osasunarenesparru zabaleko ekintzaile euskaldunak lan bateratu bat egitea eta gi-daritza sendotzea arlo klinikoan, akademikoan eta erakundeak euskal-duntzeko prozesuan.

Horrez gain, ondorengo gaiak ere berariaz lantzea beharrezko ikusten da:

• UPV/EHU eta Osakidetzaren arteko hitzarmena berregitea, gauregun indarrean dagoenak hizkuntzaren gaia ez duelako ia aipatzen,eta, askoren iritziz, azken urteetako funtzionamendua ez delakonahiko eraginkorra izan.• Nabarmentzekoa da espezializazioa aurrera doan heinean euskaradesagertzen dela, eta joera horren aurrean euskara lan-hizkuntzagisa lortzeko neurri sendoak behar direla. Horregatik, azken urtee-tako lidergo faltari buelta eman behar zaio, izan ere, agintarien in-plikazioa erabakigarria da.• Hiztun aktiboak galdu ditugu azken urteotan eta gizarte-mailanere jarrera aktiboak bultzatzeko erabakiak behar dira, hizkuntzaezin da bakarrik borondate kontua izan.• Asistentzian zirkuituak martxan jartzea eta langiletarako dekalogobat lortzea hizkuntza arloan.

Beraz, euskal gizartean bezala, osasun esparruan bidegurutze baten au-rrean gaude; aspaldiko neurriek muga bateraino eraman gaituzte, eza-gutza handituz baina ez hainbeste erabilera, eta goian aipatutako era-bakien berri behar ditugu. �

BIBLIOGRAFIABidaurrazaga, Angel, Asier Garro, Enrike Gutierrez Argandoña, Gontzal

Garcia de Caño, Mikel Alvarez, Koldo Callado (2002). Euskal Uni-bertsitatea Osasun-zientzien alorrean: arazo espezifikoak orain etaetorkizun-estrategiak.. EUSKAL UNIBERTSITATEA-2021*Egiten arigaren euskarazko unibertsitatea. UEU Bilbon. 115-148 or.

Perez de Viñaspre, Olatz, Maitez Oronoz (2017) Eusnomed: Osasun-termi-noen euskaratze automatiko. OSAGAIZ, 1. bolumena 2. zenb. 52-54 or.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 97-102 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Nabarmentzekoadaespezializazioaaurrera doanheinean euskaradesagertzen dela,eta joera horrenaurrean euskaralan-hizkuntzagisa lortzekoneurri sendoakbehar direla.Horregatik,azken urteetakolidergo faltaribuelta emanbehar zaio, izanere, agintarieninplikazioaerabakigarria da.

Angel Bidaurrazaga Van Dierdonck – Osasun profesionalak euskaraz formatzen unibertsitatean

Page 103: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

Soziolinguistikaaldizkaria

DOSSIERRA

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 103-107 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Laburpena. mediku espezialisten prestakuntzarako sistema Barne Mediku Egoiliarretan (BAME) oi-narritzen da. Mediku hauek, behin medikuntzako gradua amaituta, eta oposizioa gainditu ondoren, es-pezializazio-prozesua burutzen dute, tutore baten gidaritzapean, eta lan-ardurak modu progresiboanhartuz. Lan honetan espezialista hauen formazio-prozesuan euskarak duen egoera aztertu da. Donos-tialdea ESIko BAMEen euskara ezagutza %63 eta %92 artekoa da Familia Medikuen Unitatean, eta %46eta %63 artekoa gainontzeko espezialitateetan. Euren prestakuntzan euskarak izan behar duen presentziaarautu gabea da, eta tutoreen %37 dira euskaldunak. Jasotzen dituzten ikastaroetatik 3 bakarrik dira ele-bitan egin litezkeenak, eta euskara dakiten ikasleen bi herenak bakarrik aukeratzen du ikastaro hauekeuskaraz egitea. Egoera alda dadin, plangintza berezi bat egin behar da BAMEentzat, etorkizuneko me-dikuak direlako. • Hitz gakoak: medikuntza, prestakuntza, hizkuntza, euskara-plana.

Abstract. The system of training of medical specialists is based on the Resident Medical Intern program(BAME/MIR). These doctors, after finishing up their medical degree, and after passing the competitiveexamination process, undergo specialization under the supervision of a tutor, and progressively takeover their work responsibilities. This paper analyzes the situation in Basque in the training process ofthese specialists. Knowledge of Basque in the Resident Medical Intern Program at the DonostialdeaHMO is between 63% and 92% in the Family Medical Unit, and 46% and 63% in other specialties. Thepresence of Basque in their education is non-standard and 37% of tutors are Basque-speaking. Out of allthe courses that they take, only 3 can be given on a bilingual basis. Only two thirds of the students whoknow Basque choose to take these courses in Basque. In order for the situation to change, there needs tobe special planning for the Resident Medical Intern program as they are future physicians. • Key words:medicine, training, language, Basque language plan.

Mediku egoiliarren prestakuntza etaeuskara Donostialdea ESIan

Felix Zubia OlaskoagaZainketa Intentsiboen Zerbitzua. Donostialdea ESIa. Medikuntza Saila. Euskal

Herriko Unibertsitatea-Universidad del País Vasco (EHU-UPV)

Page 104: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

1. SARRERA�

Espainiar Estatuan, mediku espezialisten prestakuntza Barne MedikuEgoiliarren (BAME) Sistemaren bidez egiten da. Bertan, medikuntzakogradu-ikasketak burutuak dituen ikasleak espezializazio-prozesua bu-rutuko du, lan-ardurak modu progresiboan hartuz. Lan honetan Do-nostialdea ESIan dauden mediku egoiliarren euskarazko prestakuntzaespezializatua landuko dugu, etorkizunean izango ditugun medikuakbertan sortuko baitira.

2. BARNE MEDIKU EGOILIARREN PRESTAKUNTZA-SISTEMA�

Barne Mediku Egoiliarren prestakuntza 44/2003ko legeak erregulatzendu, azkenekoz 2014ko martxoan eguneratu zena1. Lege honetaz gain,badira eragiten dioten beste zenbait lege ere2. Laburbilduz, behin es-tatu-mailako oposizioa bat gainditu ondoren, mediku egoiliarra pres-takuntza-programa batean sartzen da, era berean lan-harremana erebaduena, eta ordaindua dena. Bertan hartzen ditu modu progresiboan,bere espezialitateko konpetentzia guztiak (ezagutza, trebetasunak, ja-rrerak). Horrela, eta beti ere profesional espezializatuen gidaritzapean,ardurak modu progresiboan hartuko ditu, ikasketa-prozesua amaitzeanespezialista izateko gaitasunak lortu arte. Espezialitate bakoitzak bereformazio-programa du, eta bertan adierazten da bere iraupena (4-5 urte)eta urtez urte zer egin behar duen egoiliarrak gaitasunak osatu asmoz.

Euren prestakuntzaren barruan, badira egoiliar denentzat orokorrak di-ren ikastaroak eta espezialitate bakoitzak bereak dituenak. Eta hileanbehin ospitale guztiko Saio Orokor bat antolatzen da, egoiliar guztientzatderrigorrezkoa dena.

Prestakuntza-prozesu hori osatzeko eta ziurtatzeko Irakaskuntza Unitateezberdinak osatu dira. Unitate horietan Irakaskuntza-buru bat dago,eta hainbat tutore izendatzen dira, espezialitate bakoitzeko, egoiliarrenprestakuntzaz arduratu eta gainbegiratzeko.

Une honetan bi Irakaskuntza Unitate daude Donostialdea ESIan. Aldebatetik, Donostia Ospitalean prestakuntza jasotzen duten BAMEakdaude, 36 espezialitatetan banatuak, eta bestean, Lehen Mailako arretanespezializatzen diren Familia Medikuen Irakaskuntza Unitatea dago.Litekeena da etorkizunean bi unitate horiek bat egitea, ESIaren egiturakhala eskatzen badu.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 103-107 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Behin estatu-mailakooposizioa batgaindituondoren, medikuegoiliarraprestakuntza-programa bateansartzen da, etabertan hartzenditu moduprogresiboan,bereespezialitatekokonpetentziaguztiak(ezagutza,trebetasunak,jarrerak).

Felix Zubia Olaskoaga – Mediku egoiliarren prestakuntza eta euskara Donostialdea ESIan

Page 105: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

3. EGOILIARREN ETA TUTOREEN EUSKARA EZAGUTZA�

Donostia Ospitalean dauden egoiliarren euskara ezagutza aldakorrada, urtetik urtera, baina azken bost urteotan %46,67 eta %63,63aren ar-tean dago. Familia Medikuen unitatean 2014 eta 2015ean %92 euskal-dunak ziren, 2016an %85, eta 2017an %63. Ezagutza-maila hori badaere, euren ikastaroak euskaraz jaso nahi duten jakitean, kopurua mu-rriztu egiten da, eta euskaraz dakitenen artean heren bat inguruk gaz-telania aukeratzen du bere ikastaroak egiteko.

Donostia Ospitalean dauden 56 tutoreetatik 21 dira euskaldunak(%37,5), eta 36 espezialitateetatik 14tan daude tutore euskaldunak%38,89an. Familia medikuntzan aldiz, dauden 68 tutoreetatik %50 diraeuskaldunak.

4. EUSKARAZKO PRESTAKUNTZA�

BAMEen prestakuntza estatuko lege eta akordioen menpekoa da, etaez da euskarari buruzko aipamenik agertzen. Eusko Jaurlaritzako Osa-sun Sailak eta Osakidetzak ere ez du plan berezirik egoiliarrentzat, etabere Euskara Plan orokorraren barruan sartzen dira. Beraz, eta urte as-koan zehar, emandako urratsak borondatezkoak izan dira, plangintzaoso bat izan gabe.

Ospitalera iritsi eta harrera egitean, euskarari buruzko hitzaldi bat ema-ten die ESIko Euskara Zerbitzuak. Bertan, Euskara Plana zer den azaltzenzaie, eta hizkuntzak duen garrantziari buruzko hainbat zertzelada ema-ten. Horrekin batera, euskara doan ikasteko aukera ere eskaintzen zaie.Aurten aurrenekoz eman zaizkie euskara-planari buruzko argibideaketa normalizazioak etorkizunean izango dituen erronkei buruzko azal-penak, eta ondoren, euskaraz ikasteko eskabideak bikoiztu egin dira.Une honetan guztira 38 BAME ari dira euskara ikasten DonostialdeaESIan, eta 23 lehen urtekoak dira.

Lehen urtean, egoiliar guztientzat diren Elektrokardiografia eta Bihotz-Biriken Berpizketari buruzko ikastaroak elebitan eskaintzen dira, etaegoiliar bakoitzak aukeratzen du zein hizkuntzatan egin. Hortik aurrera,Eskuen Garbiketako ikastaroa ere elebitan da, Osakidetzak ordenagailubidez antolatua duelako (on-line), baina gainontzeko ikastaro guztiakgaztelaniaz bakarrik dira. Datorren urterako, Erradiologiari buruzkoikastaroa ere elebitan izango da. Horrez gain, jakin behar da hileroegiten diren Saio Orokorrak ere gaztelaniaz direla.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 103-107 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

DonostiaOspitaleandauden 56

tutoreetatik 21dira euskaldunak

(%37,5), eta 36espezialitate-etatik 14tandaude tutoreeuskaldunak

%38,89an.Familia

medikuntzanaldiz, dauden 68tutoreetatik %50

diraeuskaldunak.

Mediku egoiliarren prestakuntza eta euskara Donostialdea ESIan – Felix Zubia Olaskoaga

Page 106: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

Aurrez aipatu moduan, euskaraz dakiten egoiliarren bi herenek bakarrikaukeratzen dute egiten dituzten ikastaroak euskaraz egitea. Horren in-guruko galdeketa zabal eta sistematizatu bat egin ez den arren, eurekinizandako elkarrizketetan ikusi denez, bi arrazoi dituzte horretarako:batetik, aurrez medikuntzako ikasketak gaztelaniaz egin izana; eta bes-tetik, eguneroko osasun arreta hizkuntza horretan izatea, eta beraz, ho-rretarako prestatuago egotea.

Eguneroko lanean, gaztelania da hizkuntza nagusia. Euskara ahozkokomunikaziorako erabiltzen da, baina ez da erabiltzen lan-hizkuntzamoduan. Zerbitzu bakoitzean egiten diren Saio Klinikoetan ere, gazte-lania da ia hizkuntza bakarra, salbuespen gutxi batzuetan izan ezik.

5. ETORKIZUNEAN EMAN BEHARREKO PAUSOAK�

Egoera honen aurrean, ondorengo pausoak proposatzen ditugu, etorki-zuneko mediku espezialistak euskaraz lan egiteko gauza izan daitezen,bai pazienteekiko ahozko komunikazioan, eta baita idatzizko arloan ere.

1. Euskara benetako lan-hizkuntza bihurtzea. Neurririk garrantzitsuenalitzateke hau, mundu errealean erabiltzeak motibazioa, prestakuntza-beharra eta eredua sortuko lukeelako. Erakundeak jarraibide argiakeman beharko lituzke arlo honetan, eta ez utzi erabakia profesionalenbizkar gainean.2. Euskara-planaren barruan, egoiliarren plangintza berezi bat sartzea,bere helburuak jarriz eta jarraipena eginez.3. Egoiliar guztiei hizkuntzak osasungintzan duen garrantzia azaltzea,pazienteen arreta-kalitatea hobetzen duelako. Gai honi buruzko ikerketabultzatu beharko litzateke, eta egoiliarren parte-hartzea lehenetsi.4. Egoiliarrei euskara-plana azaltzea, eta euren etorkizunean duen era-gina ezagutzera ematea. 5. Egoiliarrentzat euskara teknikoa prestatzeko ikastaroak antolatzea. 6. Tutore izateko irizpideen artean hizkuntza-irizpideak ezartzea. �

OHARRAK1. Estatuko Boletin Ofiziala. BOE-A-2003-21340.

2. Estatuko Boletin Ofiziala: BOE-A-2006-17498.Estatuko Boletin Ofiziala: 2008ko otsailak 8.Estatuko Boletin Ofiziala: 2008ko martxoak 5.

BIBLIOGRAFIAEstatuko Boletin Ofiziala. BOE-A-2003-21340.Estatuko Boletin Ofiziala: BOE-A-2006-17498.Estatuko Boletin Ofiziala: 2008ko otsailak 8.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 103-107 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Aurtenaurrenekoz emanzaizkie euskara-planari buruzkoargibideak etanormalizazioaketorkizuneanizango dituenerronkei buruzkoazalpenak, etaondoren,euskarazikastekoeskabideakbikoiztu egindira.

Felix Zubia Olaskoaga – Mediku egoiliarren prestakuntza eta euskara Donostialdea ESIan

Page 107: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

Estatuko Boletin Ofiziala: 2008ko martxoak 5. Román-López P, Palanca-Cruz MM, García-Vergara A, Román-López

FJ, Rubio-Carrillo S, Algarte-López A. Barreras comunicativas en laatención sanitaria a la población inmigrante. Rev Esp Comun Salud2015, 6(2), 204-212.

Figueroa-Saavedra, M. Estrategias para superar las barreras idiomáticasentre el personal de salud-usuario de servicios de salud pública enEspaña, Estados Unidos y México. Nueva época, 2009, 12, 149-175.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 103-107 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Mediku egoiliarren prestakuntza eta euskara Donostialdea ESIan – Felix Zubia Olaskoaga

Page 108: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

Soziolinguistikaaldizkaria

DOSSIERRA

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 109-121 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Laburpena. Osasun jarduera eremu eleaniztun edo elebidunetan burutzen da nonahi, asistentzia pro-zesuan hiztun ezberdinen arteko harremanak ohikoak direlarik. Profesionalen eta erabiltzaileen artekohizkuntza mugek etorkinei eta eremu urriko hizkuntzen kideei eragiten diete, osasun mailako ekitate-eza sortuz. Artikulu honetan egileak egoera horri aurre egiteko nazioarteko esperientziak, proposamenaketa ezarpen-prozesuak aztertzen ditu, eta elkarlanerako eskaintzen duten aukera defendatu. • Hitz ga-koak: osasun arreta, ekitate-eza, hizkuntza mugak, pazientean zentraturiko arreta, arretaren normalizazioa,eskaintza aktiboa, hizkuntza kontzientzia, estandarrak, kultura sentiberatasuna, eremu elebiduna, hiztun komunitatea.

Abstract. Health care is delivered in multilingual or bilingual settings all across the world, therebycommunication among different language speakers during care process is a common issue. Languagebarriers between providers and users affect mostly to migrants and linguistic minority speakers, leadingto healh inequities. In this article the author reviews the experiences, frameworks and implementationprocesses carried out to face this challenge, and defends the opportunity for international collaborativework. • Key words: health care, inequity, language barriers, patient centred care, normalized care, active offer,language awareness, standards, culture responsiveness, bilingual context, linguistic community.

Nazioarteko kolaborazioa arretarennormalizazio-prozesuan

Aitor MontesFamilia medikua Aramaion, Debagoieneko ESI, Osakidetza

Page 109: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

1. SARRERA�

1.1 Eleaniztasuna osasungoan

Mundu osoan eleaniztasuna da nagusi, 7.000 bat hizkuntza hitz egitendirelarik. Aldi berean, immigrazioak gora egin du azken urteetan. Osa-sun jarduera, beraz, eremu eleaniztunetan egiten da nonahi, asisten-tzia-prozesuan hiztun ezberdinen arteko hartu-emanak etengabeak di-relarik. Paziente eta profesionalen artean komunikazioa funtsezkoa da,eta horretarako biek hizkuntza bera hitz egitea lehenesten da, batik batpazientean ardazturiko arreta lortu nahi bada (Ohtani 2015). Eremu ele-bidunetan, non hizkuntza bat nagusi den eta bestea diglosia egoerandagoen, osasun profesional elebidunak topatzea oso zaila izaten da (DeMoissac 2012). Osasun arreta, beraz, ez da hizkuntza gutxituetan es-kaintzen oro har. Gauzak horrela, profesionalen eta pazienteen artekohizkuntza mugak ohikoak izaten dira, izan etorkinak zein eremu urrikohizkuntzen hiztunak (Bowen 2015).

1.2 Hizkuntza mugak eta ekitate-eza

Zerbitzua erabiltzailearen hizkuntzan ez emateak ondorio latzak ekarditzake (Johnstone 2006), erabiltzaileen arteko desberdintasunak eragi-nez, eta medikuntzak oinarrizkoa duen ekitatea zapuztuz. Ekitateajende ororentzat osasun mailarik altuena edo gorena lortzea litzateke,ahal den heinean, inolako bazterkeriarik gabe. Osasun mailako ekitate-eza pertsonen arteko osasun ezberdintasunak lirateke, ezberdintasunekonomiko eta sozialak eragindakoak batik bat, baina baita hizkuntzakeragindakoak ere. Izan ere hizkuntzaren arloa da hobekuntzarako aukeraegingarri gehien eskaintzen duena, eta askoren ustez, lehentasunezkoa(Brach 2000).

Artikulu honetan AEB, Australia, Kanada eta Galesen osasun arloanhizkuntza mugak gainditzeko proposatu diren neurriak aztertuko dira,eta azkenik, nazioarteko esperientziek eta ezarpen prozesuek elkarla-nerako eskaintzen duten aukera defendatuko da.

1.3 Arretaren normalizazioa helburu

Izenburuak adierazten duenez, helburua arretaren normalizazioa litza-teke, eta ez hizkuntzaren normalizazioa. Horrenbestez, arretaren nor-malizazioa horrela definitu daiteke: indarrean eta eskura dagoen ebi-dentzia zientifikoan oinarrituriko eta, aldi berean, pertsonan zentraturiko

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 109-121 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Profesionalen etaerabiltzaileenarteko hizkuntzamugek etorkineieta eremu urrikohizkuntzen kideeieragiten diete,osasun mailakoekitate-ezasortuz.

Aitor Montes – Nazioarteko kolaborazioa arretaren normalizazio-prozesuan

Page 110: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

osasun arreta eredu integratua. Aurrekoari jarraituz beraz, pazientearenhizkuntzan eskaintzen den arreta integratua litzateke; edonon, edonoiz,maila guztietan, ahoz zein idatzizko komunikazioetan. Dena den, arre-taren normalizazioak hizkuntzaren normalizazio-prozesuan ere lagundudezakeela esan daiteke.

2. AMERIKETAKO ESTATU BATUAK �

2.1 Etorkinak, hizkuntza mugak eta lege-esparrua

AEBetan bi dira osasun arreta pazientearen hizkuntzan ematera behar-tzen duten indar bultzatzaileak: batetik, aldaketa demografikoak, emi-grazioa hain zuzen ere, eta, bestetik, lege-esparrua.

AEBetan etorkinen kopurua etengabe igo da azken hamarkadetan. 2010.urtean 59 milioi ziren etorkinak, eta 25 milioi ingelesez ondo egitekogaitasunik ez zutenak. Osasun-zerbitzuen giza baliabideen ezaugarriakkontuan hartuta (osasun langile elebidunen gabezia, alegia), erabiltzai-leen eta profesionalen arteko hizkuntza mugak eta komunikazio-arazoakerronka handia bilakatu dira AEBtako osasun sistemarako.

1964ko Eskubide Zibilen Legeak, batik bat bere VI tituluak, zera zeda-rritzen du: `Estatu Batuetan ez da inor bereziko arraza, larru-koloreaedo jatorriagatik, ez diskriminatuko gobernu federalaren diru-laguntzajasotzen duen edozein jarduera edo programan parte hartzeko zein onu-rak jasotzeko orduan. Gorte Gorenak hizkuntza diskriminazioa jatorriedo arraza-diskriminazioaren parekotzat hartzen du, baita gobernu fe-deralak ere, eta osasun arretara zabaldu zuen betebehar hori 1980. urtean.

2.2 CLAS estandarrak jarraibide

Gauzak horrela, osasun hornitzaileek hizkuntza aniztasunari erantzunegokia emateko asmoarekin, eta, aldi berean, lege-betebeharrak bete di-tzaten, gobernu federalaren Gutxiengoen Osasunerako Bulegoak, CLAS(Culturally and Linguistically Appropiate Services) estandarrak garatu zi-tuen 2001ean. Estandar horiek AEBetako gobernu federalak bete beha-rrezkotzat jotzen ditu, diru-laguntza publikoak jaso nahi dituen edozeinosasun erakunderentzat, hala nola Medicare edo Medicaid. Estandarrenxedea hauxe litzateke: osasun erakunde guztiek bermatu behar duteerabiltzaileek jasotzen dutela kalitatezko arreta eraginkorra, ekitatezkoa,errespetuzkoa, ulergarria, euren kultura, sinismen eta aukerazko hiz-kuntzarekin bateragarria.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 109-121 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Zerbitzuaerabiltzailearen

hizkuntzan ezemateak ondorio

latzak ekarditzake,

erabiltzaileenarteko

desberdintasunakeraginez, etamedikuntzak

oinarrizkoa duenekitatea

zapuztuz.

Nazioarteko kolaborazioa arretaren normalizazio-prozesuan – Aitor Montes

Page 111: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

Estandarren helburuetako bat osasun profesionalek hizkuntzak zeinkulturak osasun arretan duten garrantziaz jabetzea da, jarrera egokiaketa gaitasunak eskuratzea kalitatezko zerbitzuak eskain ditzaten, etahau prestakuntza programetan txertatzea.

Ezarpenerako abiarazi diren neurriak lege mailakoak izan daitezke, hauda, estandarren inguruko profesionalen prestakuntza eta kontzientziazioabultzatzen duten araudiak, edo estatuek finantzaturiko CLAS estanda-rrak sustatzeko jarduerak. Hala eta guztiz ere, ez dago jakiterik zenbate-raino betetzen diren estandarrak, eta ingeles-gaitasun mugatuta dutenpaziente guztiei hizkuntza-zerbitzuak eskaintzen zaizkien edo ez.

AEBetan hizkuntza-zerbitzuak derrigorrezkoak dira. Profesional elebi-dunak edo itzulpen-zerbitzuak eskaini behar zaizkie, doan, ingeles hiz-kuntza mugatuta duten paziente guztiei. Batetik profesional elebidunenurritasuna eta bestetik hizkuntza aniztasuna kontuan hartuta, ezinbes-tekotzat jotzen dute itzulpen-zerbitzuen erabilera.

KANADA�

3.1 Kanadako lurralde antolakuntza eta hizkuntzaaniztasuna

Kanada herrialde elebiduna da, eta frantsesa eta ingelesa dira hizkuntzaofizialak. Hala ere, biztanleriaren % 17 5 bakarrik da ele bien hiztuna.Elebidun gehienak Quebecen, Ontarion eta Brunswick Berrian kokatzendira, beste eremuetan ingelesa nagusi delarik.

Osasuna eta hizkuntzaren gaia frantses-hiztunen eremuan kokatu dabatez ere. Kontuan hartu behar da Quebecetik at milioi bat frantses hiz-tun bizi direla. Bestalde, osasun zerbitzuen egoera oso konplexua da.Gobernu federalak osasun arloko jurisdikzioa probintziei esleitu dizkie;hortaz, gobernu federalaren hizkuntza-politika ofiziala ez da probintziaedo lurralde guztietan guztiz aplikagarria. Gauzak horrela, osasun arretamenpeko hizkuntzan (ingelesa Quebecen eta frantsesa Quebecetik at)bermatzeko asmoz, Kanadako gobernu federalak gai honetan laneandiharduten erakundeak finantzatzen ditu, batez ere frantses hiztunenSocieté Santé en Français (SSF) eta ingeles hiztunen Community Healthand Social Services Network (CHSSN).

3.2 Osasun arloko frantses hiztunen komunitatea

Frantses hiztunen osasun arloko komunitatea Montfort ospitalearen in-

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 109-121 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Helburuaarretarennormalizazioalitzateke, eta ezhizkuntzarennormalizazioa:indarrean etaeskura dagoenebidentziazientifikoanoinarrituriko eta,aldi berean,pertsonanzentraturikoosasun arretaeredu integratua.

Aitor Montes – Nazioarteko kolaborazioa arretaren normalizazio-prozesuan

Page 112: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

guruan sortu zen. Ottawan dagoen ospitale unibertsitarioa da eta sortuzenetik zerbitzua ele bietan eman du. 1997an, Montfort ospitalea ixteaerabaki zen. Frantses hiztunentzat ospitalea euren komunitatearen etahizkuntzaren arnasgunea zen, eta horregatik SOS Montfort mugimenduasortu eta epaitegietara eraman zuten euren aldarrikapena. Horrela sortuzen Societé Santé en Français erakundea 2002an. Osasun-prestakuntzafrantsesez eskaintzeko eta hizkuntza eta osasun arreta uztartuz ikerketabultzatzeko erakundea sortu zen 2003. urtean, Consortium National deFormation en Santé (CNFS) delakoa. Bere helburua frantsesezko osasunzerbitzuen eskaintza aktiboa bermatuko duten osasun langileak etaikertzaileak sortzea da, gutxiengo egoeran dauden frankofonoen osasunbeharrei erantzun egokia emateko. Bestalde, euren pentsamoldean ira-kaskuntzaren helburua unibertsitatetik harago doa: aldi berean franko-foniaren bizi-indarrerako hauspoa litzateke, kanadar gizartearen elkar-bizitzarako tresna, nazioartean ere bere ekarpena egin dezakeena.

3.3 Eskaintza aktiboa eta hizkuntza kontzientzia

Kanadarrek eskaintza aktiboa proposatu dute euren ildo-lerro edo ardatzgisa. Aukerazko hizkuntza ofiziala erabiltzeko gonbidapena litzateke,ahoz zein idatzizkoa, erabiltzailea osasun zerbitzuetara bertaratzen denbakoitzean, betiere eskaera baino lehenago eta erabiltzaileak eskatzerabehartu gabe.

Hizkuntza kontzientzia hizkuntzak pertsonen bizitzan duen garrantziazjabetuta egotea, eta ezagutzan oinarrituriko kontzientzia sendoa esku-ratzea litzateke. Euren ereduan, hizkuntza kontzientziak pazienteanzentraturiko arretaren ereduarekin bat egiten du, eskaintza aktiboarenbitartez. Harago, osasun zerbitzuen antolakuntzan hizkuntza kontuanhartzea inplikatzen du, eta aldi berean erabiltzaileak zein komunitateosoa sentiberatzea eta aktibatzea. Hiztun komunitatearen aurrekariaketa bere hizkuntzan arretarik jaso ez izanak eragindako kaltea kontuanhartu beharko luke, ikuspegi etiko batekin.

3.4 Profesional elebidunen hautespena

Pazientean zentraturiko kalitatezko arreta lortzeko orduan, erronkarikhandiena profesional gaituak aukeratzea izan daiteke. Profesionalakmenpeko hizkuntzan trebatzea zaila da, urteak behar ditu, eta kostu al-detik garestia oso, prestakuntza burutu bitartean ordezkatu behar dire-lako, besteak beste. Hartara, aukerarik onena profesional elebidunakhautatzea litzateke, eta eskaintza aktiboaren kultura txertatzea egune-

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 109-121 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

AEBetanhizkuntza-zerbitzuak

derrigorrezkoakdira. Profesional

elebidunak edoitzulpen-

zerbitzuakeskaini beharzaizkie, doan,

ingeles hizkuntzamugatuta duten

paziente guztiei...ezinbestekotzat

jotzen duteitzulpen-

zerbitzuenerabilera.

Nazioarteko kolaborazioa arretaren normalizazio-prozesuan – Aitor Montes

Page 113: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

roko jardunean. Hizkuntza beraz ez litzateke aukera edo hautu batizango, profesional guztien betebeharra baizik, elebakarrak zein elebi-dunak, norberak ahal duen heinean.

Egoera horri aurre egiteko euren kontratazio-esparrua garatu dute, Fra-mework for Recruitment & Retention of Bilingual Human Resources in theHealth Sector, giza baliabide urriak gogoan ̀ hurbilpen egokitua darabilena.Sei arlotan banatzen dute langile elebidunen hautespen-prozesua: leheniketa behin frantses-hiztunen komunitatearen beharrak identifikatu; ondo-ren behar diren lanpostu elebidunak eta lanpostu bakoitzeko hizkuntza-eskakizunak zehaztu; gero hautaketa prozesua burutu; hurrengoa langileelebidunen harrera eta integrazioa; horren ondoren langile elebidunakbabestu eta mantendu; eta azkenik, prozesu osoa ebaluatzea.

Langile elebidunak sortzeko hezkuntza-sistema funtsezkoa dela antze-man dute. Zientzia-fakultateetan, medikuntzan eta erizaintza eskolansartzeko orduan, ikasle elebidunak lehenestea proposatzen dute, etaeuren prestakuntza-prozesuan hizkuntzaren gaia txertatzea, frantses-hiztunen komunitatearekin elkarlanean.

3.5 Komunikaziorako estandarrak

Kanadan, arreta pazientearen hizkuntzan emateko estandarrik ez da-goela ikusirik, eta AEBetako CLAS estandarren ereduari jarraituz, Ka-nadara egokituriko estandar propioak garatzea begitandu zuen SSF-k.Hori horrela, 2017an SSF elkarlanean hasi da Health Standards Organiza-tion (HSO) erakundearekin, eta Standard on Communication in MinorityLanguage Situations ari dira garatzen, 2018rako argitaratuko dena. Hel-burua hauxe litzateke: eremu elebidunetan, kalitatezko arreta hizkuntzaofizialetan bermatzeko komunikaziorako estandarrak sortzea, neurga-rriak zein ebaluagarriak izan daitezkeenak, aldi berean akreditazio ofi-ziala eskuratzea ahalbidetuko dutenak.

3.6 Gaurko egoera: lorpenak eta emaitzak

Kanadako ereduak zer nolako emaitzak lortu dituen ezagutzea interes-garria izan daiteke oso. 2016an argitaraturiko ikerketa batean (Guignard2016), arreta frantsesez eskaintzen duten osasun guneak identifikatuziren. Ontarion biztanleriaren % 4 3k hitz egiten du frantsesez, etaosasun langileen % 3 da elebidun. 779 arreta guneek (% 21 5) ematendute arreta ele bietan; frantsesa lan hizkuntza duten eta arreta frantsesezsoilik ematen dutenak 19 dira. Brunswick Berrian frantses hiztunak biz-tanleriaren % 31 9 dira; eta bi hizkuntzak ofizialak dira. Han osasun

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 109-121 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Kanadarrekeskaintza aktiboaproposatu duteardatz gisa:aukerazkohizkuntzaofizialaerabiltzekogonbidapena da,ahoz zeinidatzizkoa,erabiltzaileaosasunzerbitzuetarabertaratzen denbakoitzean,betiere eskaerabaino lehenagoeta erabiltzaileakeskatzerabehartu gabe.

Aitor Montes – Nazioarteko kolaborazioa arretaren normalizazio-prozesuan

Page 114: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

arreta gune publiko guztiek eskaintzen dute arreta ele bietan.

Pazienteek bizi duten esperientzia ere ikertu da Manitoban. Osasunlangile elebidunen portzentajea oso txikia da: familia medikuen % 2,6eta gizarte langileen % 2,7. Halere, erabiltzaileen % 14k frantsesez egitendu bere oheburuko medikuarekin, eta % 37k jasotzen du ospitale mailakoarreta frantsesez (Corbeil 2009). Brunswick Berrian oro har osasun arretafrantsesez jasotzen da, eta maila handi batean Ontarion. Euren ustez,hemen jarrera proaktiboa dago, hots, arreta frantsesez eskaintzen da.Manitoban eta Eskozia Berrian ordea, jarrera erreaktiboa litzateke, alegia,komunikazio arazoak edo hizkuntza mugak antzematen direnean soilikikusten da arreta frantsesez eskaintzearen beharra.

Ottawako adierazpena

Amaitzeko, aipatzekoa da osasun arloko frantses hiztunen Ottawakoadierazpena. 2017ko azaroan egin ziren Rendez-vous Santé en Françaisjardunaldiak, eta bertan aurkeztu zen La Déclaration d’Ottawa au nomd’une francophonie en santé adierazpena. Osasun arloko partaideek sortu-rikoa da, hots, osasun langileek, erabiltzaileek eta mundu akademikoak.Bertan norbanakoaren zein giza taldearen hizkuntza eta nortasunarengarrantzia azpimarratzen da, frantses hiztunen komunitatearen bizi in-darra Kanadako elkarbizitzarekin lotzen dutelarik. Aldi berean, osasunarloa frantsesez ematea komunitate frankofonoaren euskarri eta arnas-gunetzat jotzen dute. Mundu mailan euren burua aurkeztu eta kokatunahi dute, eremu gutxiko hiztunekin elkarlana bultzatzeko asmoz.

AUSTRALIA�

4.1 Australiako hizkuntza aniztasuna

Australia herrialde anitza da hizkuntza aldetik. Ingelesa da hizkuntzanazionala, eta biztanleriaren % 80ak du etxeko hizkuntza. Australiarren% 20 88 kanpoan jaiotakoa da, eta horien erdia ingelesa hitz egiten ezden herrialdeetan.

Australian CALD (Culturally and Linguistically Diverse) terminoa erabil-tzen dute: euren burua ezberdin ikusten duen edozein kultura edo hiz-kuntza taldea, nolakotasun berezia edo ezberdina duena jatorriagatik,etniagatik, erlijioagatik edo hizkuntzagatik. Euren ustez, arlo klinikoanseguruak izateaz gain, osasun-zerbitzuak kultura aldetik ere seguruakizan behar dira, hots, ezin dute norbanakoaren edo giza taldearen kul-tura kolokan jarri. Australiarren esparruan ekitateak zera esan nahi du:

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 109-121 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Kanadan, arretapazientearen

hizkuntzanemateko

estandarrik ezdagoela ikusirik,

estandarpropioak

garatzen hasidira. Helburua

da eremuelebidunetan,

kalitatezkoarreta hizkuntza

ofizialetanbermatzeko

komunikaziorakoestandarrak

sortzea,neurgarriak zein

ebaluagarriaketa, aldi berean

akreditazioofiziala

eskuratzeaahalbidetuko

dutenak.

Nazioarteko kolaborazioa arretaren normalizazio-prozesuan – Aitor Montes

Page 115: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

guztiok eskubide bera daukatela kalitate goreneko zerbitzua jasotzeko,segurtasunez, bere kultura eta hizkuntza edozein izanda ere. Pertsonarenaraberako eta beraz ezberdinak izan daitezkeen osasun beharrak betebeharko lirateke, berdintasuna helburu.

4.2 Kultura gaitasunetik kultura sentiberatasunera

Australian kultura sentiberatasunaren esparrua proposatzen da jarrai-bide gisa, Cultural responsiveness framework (CRF) delakoa. Kultura sen-tiberatasunak zera dakar: giza talde ezberdinek edo pazienteek dituztenosasunaren gaineko sinismenak, jarduerak, eta aldi berean beraien kul-tura eta hizkuntza errespetatuko eta kontuan hartuko duen osasun zer-bitzua. Dena den, giza baliabideak nagusiki ingeles hiztunak izanik,itzulpen-zerbitzuetan oinarritzen dute informazioaren transmisioa.

Laburbilduz, Australian hizkuntza eta kultura aniztasun handia dago,eta horri erantzun egokia emateko asmoz kultura sentiberatasunarenesparrua garatu dute, bete beharreko estandar neurgarriak garatuz. Hiz-kuntza segurtasunarekin eta kalitatearekin lotu dute, nazioarteko ere-duekin bat eginik. Euren inguruaren ezaugarriei egokiturik, segurtasunklinikoaz harago, segurtasun kulturalaren kontzeptua ere darabilte.

5. GALES: HITZAK BAINO GEHIAGO�

5.1 Hizkuntzaren lege-esparrua eta osasungintza

Gales Erresuma Batuko mendebaldean kokatuta dagoen nazioa da. 1997.urtean bere autonomia eskuratu zuen Galeseko Gobernuaren Legearekin,Galeseko Legebiltzarra eta Galeseko Gobernuaren bidez antolatzen dena.Eremu elebiduna da, non bertoko hizkuntza, galesa, hizkuntza gutxituabilakatu den. 3 milioi biztanle inguru ditu Galesek, eta horietako 595.000lagunek hitz egiten dute galesez, biztanleriaren % 20 5.

Galeseko Gobernuak lege-neurriak onartzeko boterea dauka. Hori ho-rrela, 2011. urtean Gales Hizkuntzaren Neurria ebatzi zuen. Legearenarabera, beraz, galesa hizkuntza ofiziala da, ingelesaren parekoa. Legeakdioenez, herri-administrazioak herritarrak galesez bizi ahal izatea ber-matu behar du.

Osasun arloa Galeseko Gobernuaren eskuduntza da. Hortik abiatuz,osasungintzan galesaren erabilera bultzatzea erabaki zuen, hasieratikarretaren kalitateari lotuz, eta 2012an `Hitzak baino gehiago izenekoesparru estrategikoa abiarazi zuen.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 109-121 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Australianhizkuntza etakulturaaniztasun handiadago, eta horrierantzun egokiaemateko asmozkulturasentiberatasunaren esparruagaratu dute, betebeharrekoestandarneurgarriakgaratuz.Hizkuntzasegurtasunarekinetakalitatearekinlotu dute,nazioartekoereduekin bateginik. Eureninguruarenezaugarrieiegokiturik,segurtasunklinikoaz harago,segurtasunkulturalarenkontzeptua eredarabilte.

Aitor Montes – Nazioarteko kolaborazioa arretaren normalizazio-prozesuan

Page 116: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

5.2 Eskaintza aktiboaren eredua: hizkuntza-beharrak

Hasteko, esan beharra dago `Hitzak baino gehiago esparru estrategi-koaren helburua ez dela hizkuntzaren normalizazioa, kalitatezko arretasoziosanitarioa eskaintzea baizik. Esparruak argi eta garbi adieraztendu zerbitzua erabiltzaileen beharren arabera antolatu behar dela, pa-zientean zentraturiko arreta izango bada. Arretaren oinarriak errespetuaeta duintasuna direlarik, eta norbanakoaren premiak azaltzeko hizkun-tza ezinbestekoa dela aitortuz, hizkuntza arretaren parte dela kontuanhartzen du esparruak; hots, arreta eta hizkuntza banaezinak direla, ezaukerazko edo hautazko osagaia. Hizkuntza ez baita soilik komunika-ziorako tresna; norbanakoaren identitatearen osagarria da. Hori horrela,`hizkuntza-beharraren kontzeptua erabiltzen dute galestarrek. Hauguztia kontuan hartuz, erantzukizuna ez dela pazientearena deritzote,osasun zerbitzuen hornitzaileena baizik.

Hizkuntzaren gaia erakundearen plangintzan, pentsamoldean eta jar-dueran txertatzearen beharra antzeman dute, eta hori lortzeko lidergoa,langileria sentiberatzea, profesionalen etengabeko prestakuntza, etagiza baliabideen plangintza zein kudeaketa egokia ezinbestekoak direla.Hurbilpen sistemikoa deritzo horri, non hizkuntza zeharkako gaia denmaila guztietan, eta horretarako erakunde osoan kultura-aldaketa bul-tzatu behar dela defendatzen den.

5.3. Bangor-eko Unibertsitatea eta LLAIS erakundea

Aipamen berezia merezi du Bangor-eko Unibertsitateak. Bere plan es-trategikoan hizkuntza kontuan hartzen du; horretarako, azpiegiturasendoa garatu du galesaren erabilera babesteko ikerketa mailan. Langile,irakasle zein ikasleen hizkuntzarekiko jokabideak aldatzeko ekimenaksustatzen ditu, eta goi-mailako hezkuntzan galesaren gotorlekua delaesan daiteke.

Ikerketa eta garapenerako gunea litzateke LLAIS erakundea. Osasun-gintza eta hizkuntzari buruzko ikerketa bultzatzen du, hizkuntzarekikokontzientzia bultzatuz osasun arloan. Horrela, eremu elebidunetan lanegiteko gaitasuna zein prestutasuna izango duten etorkizuneko profe-sionalak sortzea du helburu.

Zentzu honetan, aipagarria izan daiteke Pazienteek Hautemandako Emai-tzen Neurketa izenez ezagutzen diren pazienteei zuzenduriko galdetegienitzulpena eta balioztatzea. Osasun arloan gero eta gehiago erabiltzenari dira, gaixotasunen baheketarako, pazienteen ebaluaziorako eta ja-

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 109-121 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Galesen helburuaez da

hizkuntzarennormalizazioa,

kalitatezkoarreta

soziosanitarioaeskaintzea

baizik.

Hizkuntzarengaia

erakundearenplangintzan,

pentsamoldeaneta jarduerantxertatzearen

beharraantzeman dute,

eta hori lortzekolidergoa,

langileriasentiberatzea,profesionalen

etengabekoprestakuntza, etagiza baliabideenplangintza zein

kudeaketa egokiaezinbestekoak

dira.

Nazioarteko kolaborazioa arretaren normalizazio-prozesuan – Aitor Montes

Page 117: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

rraipenerako. Batez ere esku-hartzeen emaitzak ebaluatzeko tresnakdira, pazienteak berak betetzen dituenak. Edozein ikerketan baliagarriaizan daitezen, tokian tokiko hizkuntzara itzuli behar dira. Balioztatzeakberariazko prozedura eskatzen du, testa baliagarria izan dadin, etaberaz esku-hartzearen edo ikerketaren ondorioak era fidagarrian egiaz-tatzeko. LLAIS arlo honetan liderra dela esan daiteke.

5.4. Lorpenak eta emaitzak

Galesen lorpenik handienak ikerketaren eta oinarri teorikoen arloaneman direla esan daiteke, LLAIS erakundeak eta Bangor-eko Unibertsi-tateak egindako ekarpenari esker batez ere. Funtsean, euren `Hitzakbaino gehiago esparru estrategikoa aipaturiko ikerketetan eta printzi-pioetan oinarritzen da. Oinarri teoriko sendoak ezarri direla esan daiteke,baina oraindik ez direla eguneroko jardueran txertatu. Eurek aitortzendutenez, gaur egun ez da osasun arreta galesez bermatzen. Aldiz, tokiantokiko jarduera egokiak antzematen dira, gehienetan norbanakoen edozenbait erakundeen inplikazioari esker. Osasun profesional elebidunengabezia antzematen da, eta hizkuntzarekiko sentiberatasuna ere ez da-goela zabalduta langileen artean.

6. NAZIOARTEKO ELKARLANERAKO AUKERAK�

6.1 Euskal Herria: egoera zatikatuta eta euskara planak

Euskal Herrian egoera oso zatikatuta dago. Ipar Euskal Herrian frantsesada hizkuntza ofizial bakarra, eta arreta frantsesez ematen da. Nafarroaneuskara ofiziala da eremu batean, eta Osasunbideak ez dauka euskaraplanik. EAEn Osakidetzak euskararen erabilera bultzatzeko EuskaraPlanak garatu ditu, legedian oinarriturik.

2017an egin da II Euskara Planaren tarteko ebaluazioa. Alde batetik,Osakidetzaren esanetan, helburuen lorpenean aurrera egin da. Kontsei-luak egindako ebaluazioan, ordea, urrun dago ezarritako helburuak be-tetzetik, eta neurri zuzentzaileak gomendatzen dira.

Nazioartean maila teorikoan Euskal Herrian baino askoz aurreratuagodaudela esan daiteke, baina, oro har, proposamenak egikaritzeko beharadina giza baliabiderik ez dago. Gurean, ordea, giza baliabide sendoakdaudela esan daiteke. Nekez egingo du aurrera edozein euskara planak,ordea, indarrean dagoen ebidentzian ez bada oinarritzen; arreta sanitariointegratuaren ereduarekin bat ez badu egiten; nazioarteko ereduak ezbaditu kontuan hartzen; botere guneetatik aldenduta baldin badago;

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 109-121 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Euskal Herrianegoera osozatikatuta dago.Ipar EuskalHerrianfrantsesa dahizkuntza ofizialbakarra, etaarreta frantsesezematen da.Nafarroaneuskara ofizialada eremu batean,etaOsasunbideak ezdauka euskaraplanik. EAEnOsakidetzakeuskararenerabilerabultzatzekoEuskara Planakgaratu ditu,legedianoinarriturik.

Aitor Montes – Nazioarteko kolaborazioa arretaren normalizazio-prozesuan

Page 118: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

arlo klinikoa eta euskara bereizten baditu, eta gai honen konplexutasu-nak behar duen elkarlana eta diziplinartekotasuna ez baditu bere egiten.Beste era batera esanda, beste plan bat behar dela esan daiteke, nazio-arteko ereduak kontuan hartuko dituena.

6.2 Nazioarteko ereduak: eleaniztunak eta elebidunak

Nazioarteko lankidetzak, plangintzak alderatzeko eta partekatzeko au-kera eskaintzen du, sinergia eraginkorrak ahalbidetuz. Oro har, bi eremumota bereiz daitezke: eleaniztunak (anglofonoak batez ere) eta elebidu-nak. Eremu eleaniztunetan profesionalak elebakarrak izan ohi dira, etaarreta hizkuntza anitzetako erabiltzaileei eman behar zaie; hizkuntza-mugak dira erronkarik handiena. Hizkuntza komunikaziorako tresnagisa ikusten dutela esan daiteke, eta itzulpen zerbitzuak erabiltzen di-tuzte batik bat. Eremu elebidunetan hizkuntzaren gaia beste era bateraplanteatu da: pertsonan zentraturiko arreta ereduarekin lerrokaturik,hizkuntza-mugez harago norbanakoaren identitatea ere kontuan hartuz.Horretara, segurtasun klinikoarekin batera segurtasun kulturalaren kon-tzeptua ere sortu da. Zentzu horretan, osasungoa hizkuntza gutxituenhiztun komunitatearen arnasgune bezala ere identifikatu da. Esan dai-teke eremu hauetan ez dutela itzulpen-zerbitzuen beharrik antzematen;hizkuntza parekotasuna da, ordea, lehenesten dena, hots, erabiltzaileaketa hornitzaileak hizkuntza bera hitz egitea.

6.3 Nazioarteko elkarlanerako proposamenak

`Osasuna eta hizkuntza udako ikastaroa gai honen inguruan abiarazi denlehena izan da, eta nazioarteko adituak, ikerketak eta proposamenakaurrez aurre ezagutzeko parada eman du. Ezagutza zabaltzeko, sareaehuntzeko, eta proiektuak partekatzeko lehen urrats gisa baliagarria izandaiteke. Osakidetzako profesional, unibertsitateko ikasle zein irakasle, etasoziolinguisten arteko elkarlanaren emaitza da BAT aldizkariaren ale hau.

Nazioarteko ereduei jarraituz, eta eurekin elkarlanean, proposamen ze-hatzak egin daitezke, datozen urteetako euskara planei begira:

Lehenik eta behin, Kanadarrekin eta galestarrekin egin daiteke lan, gureinguruneari egokituriko hizkuntza gutxituan arreta bermatzeko komu-nikazio estandar propioak garatuz, HSO, SSF, LLAIS, Bangorko uni-bertsitatearekin, baita gure eremuko gizarte eragileekin eta unibertsita-teekin batera ere. Akordioz adosturikoak, nazioartean onartuta dagoenerakunde batek sorturikoak, jarduera espezifiko batzuentzat egokiturikoirizpideak ezarriko lituzketenak eta maila goreneko kalitatea bermatu

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 109-121 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Euskara Planberria

beharrezkoa delaesan daiteke.

Osakidetza etaEHUren artean

diziplinaaskotariko

profesionalezeraturiko lan

talde bat sortzeagomendagarrialitzateke, baita

nazioartekoadituekin batera

ere, modukoordinatu eta

eraginkor bateanlan egiteko

asmoz.

Nazioarteko kolaborazioa arretaren normalizazio-prozesuan – Aitor Montes

Page 119: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

dezaketenak esparru jakin batean. Gaur egun ez dago komunikaziorakoestandarrik Euskal Herrian.

Osasun arloko euskal komunitatearen adierazpen bat ere plantea dai-teke, interes-taldeen ekarpenak jaso ditzakeena, hala nola osasun-arlokoikasleria, irakasleria, profesional eta erabiltzaileenak. Hortik abiatuz,beste eremuetako hiztun komunitateekin adosturiko adierazpen batabiarazi daiteke, botere-guneetan, bai nazio mailan zein nazioartean,eragiteko. Egun, Osasunerako Mundu Erakundean ez dago hizkuntzagutxituen komunitateentzat adosturiko estandarrik.

Euskara Plan berria beharrezkoa dela esan daiteke. Osakidetza eta EHU-ren artean diziplina askotariko profesionalez eraturiko lan talde batsortzea gomendagarria litzateke, baita nazioarteko adituekin batera ere,modu koordinatu eta eraginkor batean lan egiteko asmoz. Bere xedeabeharrak, aukerak eta oztopoak antzematea, ikerketa bultzatzea, lehen-tasun ildoak zehaztea eta biderik egokienak aukeratzea litzateke, mailagoreneko plan bat zehaztea funtsean.

Nazioarteko ereduari jarraituz, euskarazko galdetegiak sortzeko aukeradago. Galdetegi hauek pazienteek sorturiko ebidentzia erabiltzeko aukeraeman dezakete, pertsonan zentraturiko arretarekin bat eginez hizkuntzaerdigunean jarriz. Beren-beregiko lan-taldea proposatzen da horretarako.

Langile elebidunak sortzea osasungoa euskalduntzeko nahikoa ote denzalantzagarria da. Hizkuntzaren gaia formakuntzan txertatzea gomenda-tzen da: hizkuntza eskakizunetik hizkuntza gaitasunera jauzi egin alegia,langileak normalizazioaren bultzatzaileak izan daitezen. Nazioartean egin-dako ekarpenak aztertzea eta txertatzea funtsezkoa izan daiteke. Horreta-rako, berariazko diziplinarteko lan-talde bat gomendatzen du autoreak.

Arreta espezializatua euskaraz bermatzeko euskararen ibilbideak plan-teatu dira. Osakidetzaren nazioarterako ekarpena izan daitezke. Hauekabiarazteko plangintza zentralizatu eta koordinatua gomendagarria li-tzateke, eta lorturiko emaitzak nazioartean aurkeztu.

6.4. Aukera, ez mehatxu

Askorentzat arretaren normalizazioa mehatxu bat izan daiteke. Osakide-tzarentzat aukera bat da: nazioartean hizkuntzaren gaian lidergoa lor-tzekoa, bai ebidentzia sortzeko orduan baita ezarpenaren arloan ere. Nor-malizazioak mundu mailako prestigioa ekar diezaioke, bere izena etairudi korporatiboa hobetuz. Erreferente izan daiteke, berrikuntzan zein

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 109-121 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Euskara planberriaren xedeaizan beharkoluke beharrak,aukerak etaoztopoakantzematea,ikerketabultzatzea,lehentasunildoak zehazteaeta biderikegokienakaukeratzea.

Aitor Montes – Nazioarteko kolaborazioa arretaren normalizazio-prozesuan

Page 120: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

ezarpenean aitzindari izateagatik nabarmenduko den erakundea. Hainkorapilatsua den hizkuntzaren gaian, ikuspegi akademikoa eta profesio-nala ezinbestekoak direla esan daiteke, gatazka soziala ahal den neurriansaihesteko. Osasun-profesionalek eta mundu akademikoak gizartearekikoduten erantzukizuna da. Aukera ugari, egokierak ugariago. �

BIBLIOGRAFIABowen, S. (2015). The Impact of Language Barriers on Patient Safety

and Quality of Use. Ottawa; Societé Santé en français, 2015.Brach, C eta Fraser, I. (2002). Reducing disparities through culturally

competent health care: An analysis of the business case. QualityManagement in Health Care, 10, 15-28.

Corbeil, JP et al. (2009). Les minorités prennent la parole: résultats del Enquête sur la vitalité des minorités de langue officielle au Canada.Ottawa, Statistique Canada, Nº91.550-X, p.1-60.

Cultural responsiveness framework. Guidelines for Victorian healthservices. Melbourne, Victoria Department of Health, 2009.

De Moissac, D. (2012). Défis associés à l offre des services de santé et deservices sociaux en français au Manitoba: perceptions des profes-sionels. Reflets, 18 (2), 66-100.

Framework for recruitment & Retention of Bilingual Human Resourcesin the Health Sector. Societé Santé en français/Réseau franco-santédu Sud de l Ontario, 2015

Guinard, J et al. (2016). Étude de réference sur les services bilingues ausein des établissements de santé canadiens. Moncton, Institut cana-dien de recherche sur les minorités linguistiques, 2016.

Johnstone, M eta Kanitsakis, O. (2006). Culture, language and patientsafety: making the link. International Journal for Quality in HealthCare, 18 (5):383-388.

Lortie, L eta Lalonde, AJ. (2012). Cadre de réference pour la formation àl offre active des services de santé en français. Ottawa, Consortiumnational de formation en Santé, 2012.

More than just Words. Strategic Framework for Welsh Language Servicesin Health, Social Services and Social Care. Cardiff, Welsh Govern-ment, 2012.

National Standards for Linguistically Appropiate Services in HealthCare. Final Report. US Department of Health and Human Services,Office of Minority Health, Washington DC, 2001.

Ohtani, A; Suzuki, T; Takeuchi, H; Uchida H. (2015). Language barriersand access to psychiatric care: A systematic review. Psychiatric Ser-vices, 66 (88): 798-805.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 109-121 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Askorentzatarretaren

normalizazioamehatxu bat izan

daiteke.Osakidetzarentza

t aukera bat da:nazioartean

hizkuntzarengaian lidergoa

lortzekoa…Normalizazioakmundu mailakoprestigioa ekardiezaioke, bereizena eta irudi

korporatiboahobetuz.

Erreferente izandaiteke,

berrikuntzan zeinezarpenean

aitzindariizateagatik

nabarmendukoden erakundea.

Nazioarteko kolaborazioa arretaren normalizazio-prozesuan – Aitor Montes

Page 121: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

Soziolinguistikaaldizkaria

DOSSIERRA

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 123-138 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Laburpena. Lehenik eta behin, osasun-eskubidea giza eskubideen barruan kokatzen dela kontuanhartuta, artikuluak eskubide horren ikuspegi linguistikoaren inguruko argibideak eskaintzen ditu, baioinarrizko hizkuntza-eskubideen bai hizkuntza-eskubide arrunten ikuspegitik. Bigarrenik, gaur egunEuskal Herrian hizkuntza-eskubideak osasungintzaren eremuan zertan diren azaldu da, horretarakoHizkuntz Eskubideen Behatokiak urtero egiten dituen azterketak oinarri. Azkenik, egoeraren diagnosti-kotik abiatuta, osasungintzaren eremuan hizkuntza-eskubideak bermatzeko zer-nolako mekanismoaketa neurri hartu beharko liratekeen zehaztu nahi izan dugu. Gauzak horrela, artikuluak nolabaiteko osa-tasuna eskaintzen du: Kontzeptuen zehaztapena, egungo egoera, etorkizuneko erronkak. • Hitz gakoak:hizkuntza-eskubideak, giza-eskubideak, osasun-eskubidea, hizkuntza-politika, hizkuntza-araudia.

Abstract. First of all, in consideration that the right to health is a part of human rights, the article shedssome light on the language angle of this right from the point of view of basic language rights as well asordinary language rights. Secondly, nowadays, language rights in the Basque Country crop up in thearea of health care, as reflected in the annual scrutiny carried out by the Observatory for LanguageRights. Finally, in providing a diagnosis of the situation, we would like to determine the mechanismsand measures to be taken in order to guarantee language rights in the field of health care. In this way, thearticle offers a certain degree of completeness: conceptual definition, current situation, future challenges.• Key words: language rights, human rights, health, language policy, language regulationslanguage rights,human rights, health, language policy, language regulations.

Nola ulertu hizkuntza osasun-eskubidearen baitan?

Paul Bilbao SarriaEuskararen Gizarte Erakundeen KONTSEILUAren idazkari nagusia

Page 122: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

1. SARRERA�

Bi egunez gogoeta interesgarriak partekatu genituen Bilboko BizkaiaAretoan 2017ko ekainaren hondarrean Osasuna eta hizkuntza izenekojardunaldian. Gainera, bertan aukera izan nuen Osasun administrazioetaneuskarak duen egoera izeneko saioan parte hartzeko, eta artikulu hau ber-tan jasotakoa azaltzeko eskatu didatenez, orduan esandakoa beste ele-mentu batzuekin osatzen saiatu naiz.

Lehenbizi esan nahiko nuke biziki gustatu zitzaizkidala antolatzaileekikastaroa deskribatzeko idatzitakoak:

Eremu elebidunetan, kalitatean oinarrizkoak diren onargarritasunean, irisgarri-

tasunean eta ekitatean hizkuntzaren garrantzia islatzen duten ebidentzia

zientifikoak ezagutu, aztertu eta berriak sortzeko bideak ireki nahi dira. Azkenik,

segurtasun klinikoa eta osasun-zerbitzuen kalitatea bermatze aldera.

Orain arte hizkuntzaren perspektibatik gutxitan ikusiak genituen hitzakbaliatu zituzten, hain zuzen ere, irisgarritasuna eta ekitatea. Osasunazeta osasun-asistentziaz ari garela, behin baino gehiagotan agertzen daherritar guztien irisgarritasuna bermatu behar dela, eta herritar guztieiberdintasunez eskaini behar zaizkiela zerbitzuok. Halere, gutxitan kokatuizan da hizkuntza irisgarritasunaren edota ekitatearen barruan. Hartara,maila diskurtsiboan elementu berri horien bidez osasungintzan hizkun-tzaren irizpidea sartzeak berrikuntzak ekarriko dituela esango nuke. Izanere, kalitatea, onargarritasuna, irisgarritasuna… termino interesgarriakdira eta egokiak ere bai. Ikusi dugu, esaterako, Quebecen horrela dagoelajasota “Language as a determinant of health status and service equality”.

Horretaz gain, segurtasun klinikoa eta zerbitzuen kalitatea ere erdigu-nera ekartzeko asmoa zegoen ikastaroaren bidez, eta beraz, ikastaroakelementu diskurtsiboan berrikuntzak ekarri zituela zalantzarik ez dago.

Akaso, egindako planteamendua osatzeko bi elementu erantsi beharrazhausnartu nuen bertan egindako aurkezpenean. Lehenik eta behin, ter-minologia horri guztiari beste elementu bat erantsi beharra azaldu nuen,hain zuzen ere, eskubideena. Egia da zerbitzuei dagokienez egungo gi-zartean gailentzen diren parametroak horiexek direla (irisgarritasuna,berdintasuna, segurtasun klinikoa…), baina kontuan izan behar dugugeurean elebitasuna ez dela orekatua. Hau da, gurean bada egoera gu-txituan dagoen hizkuntza bat eta, bada funtzio guztiak bermatuta dituenhizkuntza hegemonikoa.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 123-138 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Osasunaz etaosasun-asistentziaz arigarela, behinbaino gehiagotanagertzen daherritar guztienirisgarritasunabermatu behardela, eta herritarguztieiberdintasunezeskaini beharzaizkielazerbitzuok.Halere, gutxitankokatu izan dahizkuntzairisgarritasu-naren edotaekitatearenbarruan.

Paul Bilbao Sarria – Nola ulertu hizkuntza osasun-eskubidearen baitan?

Page 123: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

Horrexegatik, ikastaroa deskribatzeko hitzetan Eremu elebidunetan ager-tzen bazen ere, nire ustez eta euskarari dagokionez, egoera gutxituan da-goen hizkuntza bat dagoen eremuetan jarri beharra aldarrikatu nuen. Testuabezain garrantzitsua da testuingurua, eta hizkuntza gutxituaz hitz egi-teak hainbat praktikarako babes sinbolikoa eskaintzen digu.

Egoera gutxituan dagoen hizkuntza(-komunitate) baten inguruan aritzenbagara, nahitaezkoa da eskubideen parametroa ardatzen artean koka-tzea. Gutxiagotasun egoera batean egoteak herritarren eskubideen ber-mera edota herritarren arteko berdintasunera iristeko politika proakti-boak eta diskriminazio positiboa ahalbidetzen ditu. Eta horrela ulertubehar ditugu osasunaren eremuan hartu behar diren erabakiak.

Hartara, jardunaldiei ekarpen osagarria egiteko helburuarekin osasun-zerbitzuak, eskubideak, egungo egoera eta erronkak izan nituen hizpide.

2. OSASUN-ESKUBIDEA: GIZA ESKUBIDEA�

Ongizatea ardatz duen gizarte batean inork ez du auzitan jartzen osa-sun-arreta egokirako eskubidea oinarrizko elementua ez denik.

Osasun-eskubidea giza eskubideen eta duintasunez bizitzeko eskubi-dearen parte da. Horrela, osasun-eskubideari lotzen zaion izendapenosoa honako hau litzateke: Lor daitekeen osasun fisikoaren eta mentalarenmaila gorenaz gozatzeko eskubidea. Aipatu izendapena Munduko OsasunErakundearen 1946ko Konstituzioan agertu zen lehenengoz. Halaber,aipatu Konstituzioaren sarrerak osasuna ongizate fisiko, mental eta so-zial osoaren egoera dela jaso zuen, eta ez soilik gaixotasun-eza. Aregehiago, sarrera horrek ezarri zuen osasun-egoeraren mailarik gorenagizaki ororen oinarrizko eskubideetako bat zela, arraza, erlijio, sinesmenpolitiko, egoera ekonomiko edo soziala edozein delarik ere.

1948ko Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalak ere bizimodu egokiaizateko mediku sorospena berariaz jaso zuen 25. artikuluan.

Pertsona orok du bizimodu egokia izateko eskubidea, bai berari eta bai bere

familiari osasuna eta ongi izatea bermatuko diena, eta batez ere janaria, jantziak,

bizitokia, mediku sorospena eta gizarte-zerbitzuak; eta baita lanik eza, gaixotasuna,

elbarritasuna, alarguntasuna, zahartzaroa edo bizibidea nahi gabe galtzeko

beste kasuren bat gertatzen denerako asegurua izateko eskubidea ere.

1966ko Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Nazioarteko Itunakosasun-eskubidea giza eskubide gisa aitortu zuen. Ordutik hona nazio-

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 123-138 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Zerbitzueidagokienez

egungo gizarteangailentzen diren

parametroakhoriexek dira

(irisgarritasuna,berdintasuna,

segurtasunklinikoa…),

baina kontuanizan behar dugu

geureanelebitasuna ezdela orekatua.

Nola ulertu hizkuntza osasun-eskubidearen baitan? – Paul Bilbao Sarria

Page 124: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

arteko hainbat itunek jaso dute osasun-eskubidea giza eskubideen ba-rruan kokatu behar dela, eta, beraz osasun-eskubideari lotutakoak es-kubide subjektiboen barruan kokatu behar ditugu.

Osasun-eskubidea eskubide inklusiboa da. Askotan osasun-eskubideaosasun-asistentziari edota ospitaleen eraikuntzari lotzen zaie. Hori zu-zena da, baina osasun-eskubideak urrunago jotzen du, eta bizimoduosasuntsua izateko faktore asko bere hartzen ditu.

Bestalde, osasun-eskubideak hainbat askatasun ere bere egiten ditu. As-katasun horien barruan daude baimenduta ez dagoen tratamendu ba-tetik aske egotea, edota tratu ankerrak, zigorretatik eta abarrekoetatikaske egotea ere.

Horretaz gain, osasun-eskubideak beste eskubide zehatz batzuk ere bil-tzen ditu, besteak beste, herritar guztiek osasun-maila gorenaz berdin-tasunez gozatzeko aukera eskainiko dien babes-sistema; gaixotasunenprebentziorako, tratamendurako edota kontrolerako eskubidea; oina-rrizko botikak eskuragarri izatea; oinarrizko osasun-zerbitzuetarakoirismen orekatu eta egokia; osasunarekin lotutako hezkuntza eta infor-mazioa; osasunarekin lotutako erabakietan parte hartzea…

Azkenik, azpimarratu behar dugu osasun-zerbitzuak, ondasunak etainstalazioak inolako diskriminaziorik gabe eskaini behar direla. Diskri-minazio-eza giza eskubideen oinarrizko gakoa da, bai eta ezinbestekoaere osasuna maila gorenean gozatu ahal izateko. Alta, hari hori tirakaeginez, eta Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren 2. artikuluarierreparatuz gero, hizkuntzarengatik, besteak beste, ez da inor berezikogiza eskubideei dagokienez.

Askotan esan izan da badela hizkuntza-eskubideen kontzeptualizazioanbi korronte edo irizpide. Batetik, giza hizkuntza eskubideekin lotutakoakizan genituzke, hain zuzen ere, giza eskubideen ikuspegi linguistikoarilotzen zaizkionak. Bestetik, hizkuntza-eskubide arruntak ditugu nor-banako edo kolektibo bati lurralde zehatz batean aitortu eta bermatubeharrekoak.

Gaur egun doktrina juridikoak eta estatu demokratikoetako auzitegikonstituzionalek onartzen dute badirela eduki linguistikoa duten oina-rrizko eskubideak. Hortaz, oinarrizko eskubide zehatz horiek urratunahi ez badira, kasu bakoitzean oinarrizko eskubide horri datxekiondimentsio linguistikoa errespetatu beharko da.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 123-138 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Osasun-eskubidehorren dimentsiolinguistikoa zailada zehazten,baina neurribatean eta kasubatzuetanantzekotasuna duaskatasun etasegurtasunerakoeskubidearekinedo babesjudizialeragingarria-rekin, nonherritarrarimodu ulergarrianhelarazi beharzaioninformazioa.

Paul Bilbao Sarria – Nola ulertu hizkuntza osasun-eskubidearen baitan?

Page 125: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

Oinarrizko osasun-eskubide horren dimentsio linguistikoa zaila dazehazten, baina neurri batean eta kasu batzuetan antzekotasuna duaskatasun eta segurtasunerako eskubidearekin edo babes judizial era-gingarriarekin, non herritarrari modu ulergarrian helarazi behar zaioninformazioa.

Hamarnaka artikulu idatzi izan dira gure mugetatik kanpo osasun-zer-bitzuetan egon daitezkeen hizkuntza-mugek pazientearen osasuneaneragin ditzaketen ondorio ezkorren inguruan. Estatu Batuetan, esaterako,Cannopy Innovations delako enpresa osasun-arretarako sistemak herri-tarrekin komunikatzeko dituen moduak aldatzen ari da, hain zuzenere, hizkuntzaren oztopoak gainditu ahal izateko.

Egia da, bai, lehen irakurraldian ondoriozta genezakeela amerikarrenbeste bitxikeria baten aurrean gaudela, baina egia ere bada, Estatu Ba-tuetan zortzi herritarretatik batek ez duela ingelesaren gaitasun egokiaeta horrek eragina duela osasun-asistentziaren kalitatean.

Halere, zaila egiten da osasun-asistentziarako eskubidearen ikuspegilinguistikoa bermatzeko mekanismoa zein izan daitekeen zehaztea. Ho-rren bueltan, egia da, Osakidetzak berak Euskal Autonomia Erkidegoan,esaterako, 2010etik aurrera etorkinentzako bat-bateko itzulpen-zerbitzuaabian jarri zuela, hain zuzen ere, ospitaletara hurbiltzen ziren herrita-rrekin oinarrizko komunikazioa bermatzeko.

Zalantzarik gabe, interpretazio- edo itzulpen-zerbitzua neurri eragingarriada oinarrizko osasun-eskubideari erantzuteko, finean, edozein herritarrimunduko edozein txokotan bermatzeko tresna. Eta azpimarra egin nahidut, giza hizkuntza eskubideei begirako mekanismoaz ari gara.

Osasun-asistentziaren eta hizkuntzaren arteko loturak bereziki ongi jo-rratu dituen Kanadako Gobernuko Osasun Departamentuak buelta askoegin ditu osasun-asistentzia egokiaren barruan hizkuntzaren parametroakontuan hartzeko. Horrela, hizkuntza-oztopoak gainditzeko bi aukerabesterik ez dagoela azpimarratzen dute: profesionalak eta pazienteakhizkuntza bera partekatzen duten testuinguruak eratzea, edo bestela,interpretazio-moduren bat ahalbidetzea. Halere, azpimarratu egitendute interprete bat ahalbidetzeak ez duela komunikazio zuzena ber-matuko, eta beraz, aukera hori ez dela benetan egokia. Hartara, bideeragingarriena hizkuntza hor(i)etan mintzo diren langileak hartzea da.

Halere, Kanadako Gobernuak egiten duen proposamena gehiago lotzenzaio hizkuntza-eskubide arrunten bermeari, alegia, toki bateko hizkun-

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 123-138 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Osakidetzakberak Euskal

AutonomiaErkidegoan,

esaterako,2010etik aurrera

etorkinentzakobat-bateko

itzulpen-zerbitzua abianjarri zuen, hain

zuzen ere,ospitaletara

hurbiltzen zirenherritarrekin

oinarrizkokomunikazioa

bermatzeko.

Nola ulertu hizkuntza osasun-eskubidearen baitan? – Paul Bilbao Sarria

Page 126: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

tzan mintzo diren herritarren eskubideei, edo Hizkuntza EskubideenDeklarazio Unibertsalak izendatu bezala, hizkuntza-komunitateari.

Hau da, bere garaian hizkuntza-eskubideak giza eskubideen parame-troetan kokatzeko lehen saiakera egin zuten Tove Skutnabb- Kangaseketa Robert Philipsonek egindako sailkapena balia genezake osasun-es-kubidearen baitan hizkuntza ulertzeko. Batetik, giza hizkuntza-eskubi-deei lotutakoa, eta, bestetik, hizkuntza-eskubide arruntei lotutakoa beredimentsio indibidual zein kolektiboan. Horrela, interpretazio-modurenbat aurkitzea lehen multzokoak bermatzeko tresna litzateke, eta hiz-kuntza-eskubidea arrunta bermatzeko, aldiz, hizkuntza bera partekatzenduten testuinguruak eratzea. Esan gabe doa, testuinguru horiek moduegokienean eratzeko bi aldeek hizkuntza bera partekatzea izango dela,eta, ondorioz, horrek eragina izan beharko lukeela, besteak beste, osa-sun-sisteman lan egiten duten profesionalen hizkuntza-gaitasunetan.Hartara, justiziaren eremuaren antzera, giza hizkuntza-eskubideen etahizkuntza-eskubide arrunten arteko banaketa egin behar da, eta zeinibere mekanismo berezitua esleitu eskubideen bermerako.

3. EUSKALDUNON HIZKUNTZA-ESKUBIDEENAITORTZA ETA BERMEA OSASUNGINTZAN�

Duela urte batzuk Gironako Unibertsitateko filosofia katedradun etalagun bati entzun nion lehen aldiz eskubideen arkuaren metafora. Ho-rrela, arku bat irudikatuz gero, eta arku horretako albo batean hainbateskubide irudikatzen baditugu, arkuaren beste aldean eskubide bakoi-tzak zeinek bere mekanismoa izan beharko luke bermatua izateko. On-dorioz, bermerako mekanismorik aurreikusten duen eskubidea homiliazela adierazi zuen irakasleak.

Euskarari eta euskaldunei dagokienez, beste hainbatetan adierazi bezala,komunitateak bizi duen banaketa administratiboak eragin zuzena duhizkuntza-eskubideen aitortzan. Artikulu honetan Hego Euskal Herriaizango dugu aztergai, eta horri lotzen bagatzaizkio, kontuan izan beharditugu bi elementu nagusi. Batetik, Espainiako Konstituzioak gaztelaniaezagutzeko derrigortasuna jasotzen duela, eta, beraz, legearen araberainork ezin justifika dezake gaztelania ezagutzen ez duenik.

Bestalde, Konstituzio berak ezartzen du autonomia erkidegoetako bestehizkuntzek estatus ofiziala izan dezaketela autonomia erkidegoetakoestatutuen arabera. Eta, hor uste dut garrantzitsua dela gogoratzea lu-rralde batean hizkuntza bati ofizialtasuna esleitzen zaion unetik aurrera

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 123-138 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Euskarari etaeuskalduneidagokienez, bestehainbatetanadierazi bezala,komunitateakbizi duenbanaketaadministratiboakeragin zuzena duhizkuntza-eskubideenaitortzan.

Paul Bilbao Sarria – Nola ulertu hizkuntza osasun-eskubidearen baitan?

Page 127: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

lurralde horretako herritar guztiei aitortzen zaizkiela eskubideak, etaofizialtasunaren ondorio juridikoak, berez, ez zaizkiola lotzen hizkun-tzak eskualde batean izan dezakeen egoera soziolinguistikoari. Izanere, Espainiako Auzitegi Konstituzionaleko 1986ko ekainaren 26ko82/1986 Epaiak ezarri zuen hizkuntza ofiziala dela fenomeno sozialgiza duen errealitate edo pisua edozein delarik ere. Elementu hori osogarrantzitsua da, hain zuzen ere, lurralde batean hizkuntza gutxituaofiziala da eskubideak osoki bermatu behar zaizkiolako eta horren egi-karitzea ezin zaiolako lotu hizkuntzak duen pisuari.

Euskal Autonomia Erkidegoan ofizialtasunak ezartzen duen aitortzaorokor horretaz gain, badugu, bestalde, osasun-arloan kontuan hartubeharreko beste lege bat, hain zuzen ere, azaroaren 24ko 10/1982 Oina-rrizko Legea, Euskararen Erabilpena Arautzekoa. Horren arabera, Ad-ministrazioak baditu hizkuntzen gaineko betebehar batzuk, eta herritarreizerbitzua ematean bermatu behar ditu euren hizkuntza eskubideak.

Era berean, aintzat hartu behar da abenduaren 22ko 6/2003 Legea, Kon-tsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuarena, bertan herritarren hiz-kuntza eskubideak aitortzen baitira, baita administrazioak hartu beha-rreko neurriak ere. Bertan jasotako neurriak Euskal AutonomiaErkidegoko administrazioak eta Estatuko Administrazioak, eta baita ho-rien mende dauden edo horietako erakunde-administrazioa osatzendutenzuzenbide pribatu edo publikoko entitateek ere bete beharrekoak dira.Gainera, Legez unibertsalak, interes orokorrekoek edo beste kategoriabatekoak diren zerbitzuak egiten dituztenerakunde edo pertsona juridi-koek, edo unibertsaltasuneta berdintasuneko araubide juridikoaren peandauden zerbitzuak ematen dituztenek ere bete behar dituzte. Halaber,herri-administrazioek ematen dituzten laguntzen edo diru-laguntzenonuradunak diren erakundeek edo pertsona juridikoek, edo horietakoedozeinekin lankidetza-hitzarmena sinatu dutenek bete beharrekoakdira 6/2003 Legeak jasotzen dituen neurriak. Ondorioz, osasun-asisten-tzia eskaintzen duen erakunde orori aplikatu behar zaizkio.

Bestalde, eskubideen bermeari dagokionez, aipatu behar dugu osasu-naren arloa arautzen duen ekainaren 26ko 8/1997 Legea, EuskadikoAntolamendu Sanitarioarena. Aipatu Legearen 28. artikuluko bosgarrenarau komunean aurreikusten denez, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbi-tzua Ente Publikoak plan berezia ezarriko du, hizkuntza-politikari buruzAutonomia Erkidegoko organo eskumendunak xedatzen dituen irizpi-deen arabera. Bertan hizkuntza-helburuak eta hauek betetzeko hartubeharreko neurriak jasoko dira.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 123-138 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

2003-2007bitartean 5.000

langile bainogehiago euskaraegiaztatu behar

izatetiksalbuetsita

geratu ziren.Gainera, euskaraegiaztatu beharra

oso lanpostugutxiri ezarri

zitzaion, %15ibaino ez). Eta

derrigortasun-data zuten

lanpostuhorietako asko

euskaldunekbetetzen zituzten

(%44). Hortaz,derrigortasun-

data euskarazekiten langileei

jarri zitzaien,langileak

euskara ikasterabultzatu

beharrean,planaren

etorkizunekobetetze-maila

bermaturikizatea hobetsiz.

Nola ulertu hizkuntza osasun-eskubidearen baitan? – Paul Bilbao Sarria

Page 128: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

2003ko martxoan onartu zen euskararen erabilera Osakidetzan norma-lizatzeko 67/2003 Dekretua. Dekretu horrek, besteak beste, EuskararenErabilera Normalizatzeko Plana arautu behar duten oinarriak ezarri zi-tuen. Horrela, lehen plana 2005-2012 bitartean aplikatu zen.

Plan horrek ez zuen euskara normalizatzerik lortu, eta Kontseiluakosasungintzako sektorea osatzen duten bazkideekin batera (OEE, To-pagunea, EHE, UEMA eta Behatokia) jorratutako azterketan hainbatgabezia jaso zituen: Plana bera horren berandu abian jarri izana, hainzuzen ere, Osakidetzaren egitura eta langileria egonkortua zegoenean(ordura arte euskararen ezagutza ez zen derrigorrezkoa lanpostu ba-tean ere). Bestalde, langileen gehiengoari euskara ikasi beharrik ezizateko aukera zabalik utzi zien. Honela, 2003-2007 bitartean 5.000langile baino gehiago euskara egiaztatu behar izatetik salbuetsita ge-ratu ziren. Gainera, euskara egiaztatu beharra oso lanpostu gutxiriezarri zitzaion, %15i baino ez). Eta derrigortasun-data zuten lanpostuhorietako asko euskaldunek betetzen zituzten (%44). Hortaz, derri-gortasun-data euskara zekiten langileei jarri zitzaien, langileak eus-kara ikastera bultzatu beharrean, planaren etorkizuneko betetze-mailabermaturik izatea hobetsiz.

Horretaz gain, kontratazio berrietan langile erdaldunak kontratatzekoaukera zabalik utzi zen. Horrela, langile berri guztiei EAEko bi hizkuntzaofizialen ezagutza nahikoa eskatu beharrean, askori merezimendu-gisabesterik ez zitzaien kontuan hartu.

Kontuan izan behar dugu, eskubideen atalean adierazi bezala, osasun-arretarekin lotutako zerbitzuetan ahozko harremanak garrantzi ikara-garria hartzen duela, eta beraz, eskubideak bermatze aldera nahitaezkobaldintza da langileek euskararen gaitasun egokia izatea.

Lehen planaren ebaluazioa egindakoan eta bigarrena prestatzen ari zi-rela, Kontseiluak proposamen zehatzak helarazi zizkien Osakidetzakozein Osasun saileko arduradunei hizkuntza-eskubideen bermean jauzikoalitatiboa egite aldera.

Corpus juridikoari dagokionez, Euskararen Legeak herritarrei euskarazartatuak izateko eskubidea aitortzen badie ere, Funtzio Publikoaren le-geak edota Osakidetzako euskara plana arautzen duen 67/2003 Dekre-tuak ez dute eskubide hori bermatzeko neurririk ezartzen, eta eskubidehorien urraketa betikotzeko atea zabaltzen dute, bestea beste, langileerdaldun elebakarren kontratazioa ahalbidetuz. Ondorioz, Osakidetza-ren euskalduntzea helburu duen plan orok, eraginkorra izan nahi badu

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 123-138 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

2013anOsakidetzakEuskararenErabileraNormalizatzekoBigarren Planajarri zuen abian(2013-2019) etaaurrerapausoakegin baziren ere,tamalez, planabetetzetik urrunzegoelaondorioztatugenuen.

Paul Bilbao Sarria – Nola ulertu hizkuntza osasun-eskubidearen baitan?

Page 129: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

eta herritarren eskubideak bermatzeko bidea zabalduko badu, leheniketa behin arau horien aldaketa bilatu behar du.

Aldaketa horretaz gain, beste hainbat neurri zehatz proposatu zuenKontseiluak, besteak beste langileen kontratazioetan, ordezkapenetan,langileen prestakuntzan, zirkuituetan, langileen identifikazioan, komu-nikazioetan, hizkuntza-paisaian, zehar lerrotasunean, lidergoan, etab.

2013an Osakidetzak Euskararen Erabilera Normalizatzeko BigarrenPlana jarri zuen abian (2013-2019). Esan behar dugu bigarren planaprestatu aurretik, Kontseiluak proposamena jorratu zuela osasungin-tzaren sektorea osatzen duten bazkideekin batera (OEE, Topagunea,Behatokia, EHE eta UEMA). 2017an Bigarren Planaren erdiko ebaluazioaprestatu zuen Kontseiluak, eta aurrerapausoak egin baziren ere, tamalez,plana betetzetik urrun zegoela ondorioztatu genuen.

Nafarroari dagokionez, zalantzarik gabe, egun indarrean dagoen zoni-fikazioak, alegia euskararen ofizialtasun partzialak, eragin zuzena duherritarrek osasun-zerbitzuak euskaraz jasotzeko eskubidearen aitortzaneta, ondorioz, bermean ere bai. Halere, lehenik eta behin azpimarra de-zagun hasierako ideia hori: Nafarren gehiengoari 18/1986 Euskararenlegeak ez dio behar bezala aitortzen osasun-zerbitzuak euskaraz jaso-tzeko eskubidea.

Akaso, are deigarriagoa da azaroaren 8ko Nafarroako Foru Komunitateanosasunaren alorrean pertsonek dituzten eskubideei eta betebeharrei bu-ruzko 17/2010 Foru Legeak hizkuntza-eskubideei buruzko inolako erre-ferentziarik ez jasotzea. Egia da, bai, printzipio orokorretan bere egitenduela hizkuntzarengatiko diskriminazio-ezaren printzipioa (sexu, arraza,iritzi, ideologia edo bestelakoena bezalaxe), baina ez zaie erreferentziarikegiten osasun-asistentzia euskaraz jaso nahi duten herritarrei.

Arestian aipatutako giza hizkuntza eskubideei begira Legeak 28. arti-kuluan jasotzen du horri begirako neurria, zeinaren arabera, osasun-la-guntza egokia lortzeko xedez eta eskubide horiek bete daitezen, admi-nistrazio publikoek bultzatuko dute behar diren jarduerak egin daitezenhizkuntzaren oztopoak ahal den guztian gutxitzeko. Dena dela, gogoratudezagun atzerriko herritarrez eta, beraz, atzerriko hizkuntzez ari dela.Hartara, 18/1986 Legeak herritarren eskubideak zonifikatu zituen, eta17/2010 Legeak desagerrarazi.

Anekdota gisa har liteke, baina ez da horrela, egiaztatzea 2018ko urta-rrilean osasunaren alorrean pertsonek dituzten eskubideei eta betebe-

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 123-138 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

2017koazaroaren 15ean

NafarroakoGobernuakNafarroako

administraziopublikoetan,

beren erakundepublikoetan eta

menpeko dituztenzuzenbidepublikoko

entitateetaneuskararen

erabileraarautzen duen

Dekretua onartuzuen.

Nola ulertu hizkuntza osasun-eskubidearen baitan? – Paul Bilbao Sarria

Page 130: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

harrei buruzko informazioa gaztelania hutsean egotea webgunean. Har-tara, eskubideak ez aitortzeaz gain, euskaldunoi eskubideak euskarazizatea ere ukatu egiten zaigu.

Euskal Autonomia Erkidegoan ez bezala, Nafarroan ez da inolako arau-bide bereziturik garatu osasunaren eremuan euskaldunon eskubideakbermatzeko edota euskararen erabilera normalizatzeko. Oinarrizkoaraudiari lotzen zaizkio, beraz, eskubideen bermerako mekanismoak.

Gauzak horrela, 2017ko azaroaren 15ean Nafarroako Gobernuak Nafa-rroako administrazio publikoetan, beren erakunde publikoetan eta men-peko dituzten zuzenbide publikoko entitateetan euskararen erabilera arau-tzen duen Dekretua onartu zuen. Dekretuak 18/1986 Legeak ezarritakobereizkeriari eusten dio, eta beraz, bertan jasotzen diren betebeharrak edoeskubideen bermerako mekanismoak desberdinak dira lurraldean zehar.

Halere, ospitalek zerbitzu zentralen barruan kokatu behar direla ondo-rioztatu behar da, herritar guztientzako arreta ematen dutelako, eta be-raz, Dekretuaren II. Kapituluan jasotzen direnak aplikatu beharko lira-teke. Horren arabera, herritarrei igorri beharreko jakinarazpenak,inprimakiak, seinaleak, oharrak, errotuluak eta abarrekoak ele bietanegon behako dira. Ahozko arretari dagokionez, Dekretuak dio neurriakbultzatuko dituztela herritarrek euskarazko arreta izan dezaten.

Horri lotu behar diogu profesional elebidunak lortzeari begira euska-raren ezagutza nola baloratuko den. Kontuan hartu behar dugu, Nafa-rroako Ospitale Gunean, 2017ko azaroko datuen arabera, 6.142 lanpostuzegoela eta bakar batean hartzen zutela meritu gisa euskaraz jakitea.Horrek, noski, ez du esan nahi langile elebidun gehiago ez dagoenik,ez eta gutxiagorik ere. Halere, erakusten du euskararen ezagutza ezdela inoiz irizpidea izan profesional onenak kontratatzeko eta herritarguztien eskubideak bermatzeko.

Dekretuaren 38. artikuluak jasotzen du Administrazioak zerbitzu zen-traletako ele biko lanpostuak zehaztuko dituela, eta bere plantilla orga-nikoan adieraziko duela zein diren eta zer ezagutza-maila duten elebiko lanpostu horiek. Halere, arrastorik ez zein portzentajetan izangoden derrigorrezkoa euskararen ezagutza. Merezimendu gisa denean,beti baloratuko da euskararen ezagutza. Sarbidea oposizio-lehiaketa bi-dez egiten denean balorazio hori %7koa izanen da, merezimendu bare-moaren gainerako zatiari esleitutako puntuazioari dagokionez, eta lan-postu horiek betetzeko merezimendu lehiaketetan %6koa, merezimendubaremoaren gainerako zatiari esleitutako puntuazioari dagokionez.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 123-138 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

NafarroakoOspitale Gunean,2017ko azarokodatuen arabera,6.142 lanpostuzegoen eta bakarbatean hartzenzuten meritu gisaeuskaraz jakitea.Horrek, noski, ezdu esan nahilangile elebidungehiago ezdagoenik, ez etagutxiagorik ere.Halere, erakustendu euskararenezagutza ez delainoiz irizpideaizan profesionalonenakkontratatzeko etaherritar guztieneskubideakbermatzeko.

Paul Bilbao Sarria – Nola ulertu hizkuntza osasun-eskubidearen baitan?

Page 131: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

Dekretuaren artikulu beraren arabera, Administrazioko zerbitzu zen-traletako zenbait lanpostuk herritarrekin duten arreta- edo tratu-mailakontuan hartuta, horietarako sarbidea oposizio-lehiaketa bidez egitenbada eta Euskarabidearen aldez aurretiko justifikazio-txostena izanik,haren baloraziorako esleitutako ehunekoa %14 bitartekoa izan daiteke,merezimendu baremoaren gainerako zatiari esleitutako puntuazioaridagokionez, eta, merezimendu lehiaketa bidez betetzen diren lanpos-tuetan, berriz, %12 bitartekoa, merezimendu baremoaren gainerako za-tiari esleitutako puntuazioari dagokionez.

Ez dakigu hori zein lanpostutan aplikatuko den, baina artikulu honetakobigarren atalari erreparatuz gero, osasun-zerbitzu egokiak eman ahalizateko, profesionalek tratu zuzena dute eta herritarrek arreta zuzenabehar dute.

Dekretua 2017ko azaroan onartu bazen ere, lehen xedapen iraganko-rraren arabera, orain urtebete dute plangintzak prestatzeko, besteakbeste, diagnostikoa, komunikazio-beharraz, etab.

Hori horrela izanik, oraindik ez da Dekretua aplikatzen ari, Osasunbi-dean ere ez. Administrazioan Euskaraz elkarteak salatu izan du landeialdi gutxi batzuk izan direla azken hilabeteotan, hain zuzen ere,oposizio-lehiaketak (azterketa egiten da eta merituak kontatzen dira).Haien salaketak agertu bezala, egia da zertxobait igo dela euskararenpuntuazioa meritu moduan, baina profesional elebidunak bermatzetikurrun daude baremazio berriak. Finean, hainbat kasutan euskararenegiazko puntuazioa lan-deialdi osoaren %2,9 baino gutxixeago izangoda legeak ezarritako eremu mistoan, eta %4,4 eremu euskaldunean. Hardezagun erreferentziatzat legeak ezarritako eremu ez-euskaldunean,alemana, ingelesa edota frantsesa jakitea %2na baloratzen dela.

4. EGOERA ERREALA HERRITARREN BIZIPENENARABERA�

KONTSEILUAk 2001ean abian jarritako Hizkuntz Eskubideen Behatokiafundazioak urteroko hizkuntza-eskubideen inguruko azterketa egitendu. Azterketa hori herritarrek Euskararen telefonoa zerbitzuaren bidezhelarazitako bizipenetan oinarritzen da, alegia, euskara baliatu nahi etaukatu zaienean jo dute Behatokira. Hortaz, gure argazkian herritarrakditu subjektu.

Esan bezala, ikusi ahal izan dugu aitortza juridikoak (ezak) eragin zu-zena duela herritarrek Behatokira jotzeko momentuan. Datuei errepa-

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 123-138 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

HizkuntzEskubideenBehatokian

osasungintzareneremuan

jasotako kexagehienak EAEn

gertatutakoakdira. Gutxienak,

aldiz, ipar EuskalHerrian.

Nafarroakokasuak aztertuta,euskarak estatusofizialik ez duen

eremuetanherritarrek

eskubidezgabeturik ikusten

dute eurenburua.

Nola ulertu hizkuntza osasun-eskubidearen baitan? – Paul Bilbao Sarria

Page 132: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

ratuz gero, ohartzen gara osasungintzaren eremuan jasotako kexa gehie-nak Euskal Autonomia Erkidegoan gertatutakoak direla. Gutxienak, al-diz, ipar Euskal Herrian. Nafarroako kasuak aztertuta, euskarak estatusofizialik ez duen eremuetan herritarrek eskubidez gabeturik ikustendute euren burua, eta beraz, askotan eskubideak aldarrikatzeko zilegi-tasunik ez dutela ondorioztatzen dute. Egia ere bada, administrazioekhori gogorarazi izan dietela behin baino gehiagotan.

Hartara, eta 2016 urteari dagokionez, hona hemen osasun-zerbitzueidagokienez herritarren Behatokirako kexen arrazoi nagusienak:

a. Edozein administraziok eragin ditzakeen urraketak

Multzo honetan osasun-asistentzia zuzenarekin lotzen ez diren urrake-tak jaso ditugu. Azpimarratu behar da, gure irizpideen arabera, kezka-tzekoa dela, oraindik, idatzizko seinaleak eta oharrak, are gehiago he-rritar guztiei begirakoak, gaztelania hutsean egitea

Hona hemen Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan jasotako kexa batzuenzioak:

— Herritar guztiei begirako idatzizko seinaleak, oharrak… gaztela-nia hutsean.— Erradioterapia zerbitzuko kartelak gaztelania hutsean.— Ospitaleko kartelak.— Herritarrari modu pertsonalizatuagoan helarazten zaion infor-mazioa gaztelania hutsean.

Egia esan, azken hori bezalako kexak gutxiago izan dira eta ohikoaizaten da, izan ere, herritarren pertzepzioan larriagoa da seinalizazioa-rekin edota paisaiarekin lotutako urraketak, ez, ordea, haiei zuzeneanbidalitako jakinarazpenak.

Ospitaleei dagokienez, elementu larrigarriak ikusi dira 2016an. BizkaikoGurutzeta ospitalean kartel batzuen bueltan kexa jarri arren, hilabeteakigarota kartelek gaztelania hutsean egoten jarraitzen zuten. Are gehiago,Behatokiak kudeatutako datuen arabera, Gurutzetako ospitalean nahikoohikoa da hizkuntza-pasaiaz finkotik kanpoko kartel eta ohar guztiakgaztelaniaz besterik ez egotea.

Bigarren mailan, eta langileek euskaraz lan egiteko eskubidea kontuanhartuta ere, aipatu beharrekoak dira barne mailan jasotzen diren emai-letan euskararen erabilera desorekatua.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 123-138 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Ospitaleeidagokienez,elementularrigarriak ikusidira 2016an.BizkaikoGurutzetaospitalean kartelbatzuen bueltankexa jarri arren,hilabeteakigarota kartelekgaztelaniahutsean egotenjarraitzen zuten.

Paul Bilbao Sarria – Nola ulertu hizkuntza osasun-eskubidearen baitan?

Page 133: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

Nafarroari dagokionez, egiturazkoagoa da hizkuntza-eskubideen urra-keta, besteak beste, seinaleetan, osasun-txartelean, eskutitzetan, txandajakinarazteko papertxoetan, egiaztagirietan, ospitaletako karteletan, etab.

Ahozko zerbitzuari dagokionez, eta osasun-asistentzia zuzenari lotzenez zaizkion urraketak honako hauek izan dira:

— Telefono bidezko arreta orokorra.— Osasun-etxeetako zerbitzu orokorra.— Zerbitzua euskaraz nahi duzula adierazi telefonoko erantzun-gailuari eta euskaraz zerbitzua ezin eman dezakeen langilea.

Egoerak horiek izanik ere, aipatu behar da zenbait kasutan herritarrakmodu zakarrean hartu izan dituztela, esaterako, herritarrari ingelesezegin dezala eskatuz.

b. Osasun-asistentziarekin edo zerbitzuarekin lotutakourraketak

Ohartu gara demolinguistikoki euskaldunagoak diren herrietako biz-tanleek joera handiagoa dutela haien eskubideak aldarrikatzeko. Finean,azken boladan ari gara hizkuntzen arnasguneei buruz hitz egiten behineta berriro, bai eta arnasguneek hizkuntzaren normalizazio-prozesuanduten garrantziaz ere, eta eremu euskaldunean kokatutako osasun-zen-troetan zerbitzua euskaraz ezin jaso izanagatik hainbat kexa iritsi dira.Egoera hori larriagotzen da udaldian bajak ordezkatzean: Aulesti, Az-peitia, Beasain, Ordizia, Etxarri…

Horiekin batera, bereziki larriak dira azken boladan pediatren inguruanjasotzen ari diren kexak. Horietako kasu askotan umeek ez dute gaitasunegokirik gaztelanian, eta horrek eragiten du gurasoek interprete lanaegin behar izatea.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoari dagokienez, izan ziren, bai, horren buel-tan bi txio nahiko esanguratsu. Igor Elortza bertsolariaren txioa izanzen bata: Atzo, 3 urteko umea buruan ebakiagaz Durangoko larrialdietara.“¿Esta niña sólo sabe euskera? Pues tenemos un problema” Bestea, Iñaki Pe-txarroman kazetariak maiatzaren 11n bota zuena: Pediatra euskaldunak,zortzi urteko nire alabari: Tendrá que aprender castellano, no? Bera laster ju-bilatuko da euskara ikasi gabe!.

Horiei erantsi behar zaie profesionalak erantzun zakarrak ematen di-tuzteneko kasuak: Perdona pero no sé euskara y no te puedo atender, y losabes (medikuak herritarrari esana) edota horrelako beste batzuk.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 123-138 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Ongizatea ardatzduen gizarte

batean inork ezdu auzitan

jartzen osasun-arreta egokirako

eskubideaoinarrizko

elementua denik,eta, ondorioz,

osasun-eskubideagiza eskubideeneta duintasunez

bizitzekoeskubidearenparte denik.

Ondorioztatudugu hizkuntza

ardatzgarrantzitsuadela osasun-

zerbitzuaberdintasunez etaduintasunez jasoahal izateko, bai

eta herritarguztien

irisgarritasunabermatzeko ere.

Nola ulertu hizkuntza osasun-eskubidearen baitan? – Paul Bilbao Sarria

Page 134: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

Larritasun handia hartzen dute, bestalde, urtez urte errepikatzen direngertaera batzuek. Esaterako, guraso batzuei gomendioa egin zieten 8urteko umeak test berezitu bat egin zezan. Alaba gaztelaniaz nekezagomoldatzen zenez, emaitzak fidagarriak izango ez ziren kezka agertuzuten. Psikologoak berretsi zituen kezkak eta euskarazko testa eskatuzioten neuropediatrari. Ez zegoela erantzun zien. Urte eta erdi igarota,oraindik ez dago testa euskaraz, eta beraz, ezin izan du lagungarri gertadakiokeen testa egin.

Nafarroan egoera are okerragoa da. Arestian esan bezala, egun lanpostuguztietatik % 0,5i besterik ez zaio eskatzen euskararen ezagutza eta os-pitaleen gunean, esaterako, lanpostu batek ere ez du euskararen derri-gorrezko ezagutza eta, duela sei hilabetera arte bakarrak zuen euskara-ren ezagutza merezimendu gisa.

Mediku edo pediatra euskaldunik ez izatea dugu urraketarik ohikoena.Gainera, kexa gehienei antzeko moduan erantzun zaio Behatokiari, in-darrean dagoen legeriaren ondorioz dela egoera hori eta lege-urraketarikez dagoela.

Horretaz gain, osasun-asistentziaz harago osasun-etxeetan eskaintzendiren bestelako ikastaroetan ere euskarazko herritarrei muzin egitenzaiela egiaztatu ahal izan du Behatokiak herritarren kexak oinarri.

5. AURRERA BEGIRA�

Hizkuntza-eskubideen eta giza eskubideen arteko lotura, edota hizkun-tza-eskubideen eta duintasunaren arteko lotura; edota hizkuntza-esku-bideen eta justiziaren, orekaren, berdintasunaren… arteko lotura era-kusteko eremurik esanguratsuena da osasungintza.

Esan dugu hasieran ongizatea ardatz duen gizarte batean inork ez duelaauzitan jartzen osasun-arreta egokirako eskubidea oinarrizko elementuadenik, eta, ondorioz, osasun-eskubidea giza eskubideen eta duintasunezbizitzeko eskubidearen parte denik. Ondorioztatu dugu hizkuntza ardatzgarrantzitsua dela osasun-zerbitzua berdintasunez eta duintasunez jasoahal izateko, bai eta herritar guztien irisgarritasuna bermatzeko ere.

Hori guztia kontuan izanik, hizkuntza-politiketan osasungintzak le-hentasunezko eremu izan behar luke, eskubide bat baino gehiagorenurraketak gertatzen direlako eta osasungintzan herritarren arteko be-reizkeriak sortzeak gizarte ongizatearen kontra egiten duelako.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 123-138 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Protokoloan,hizkuntza-eskubideez gainoinarrizkoa denosasunerakoeskubidea ereurratzekoarriskua egondaitekeenez,osasun-zerbitzuarilotutako atalberezitua esleituzitzaion. Horrela,beste administra-zioekinparekatzen direnelementuak besteneurrien bidezbermatzen da,esaterako,errotulazioa,seinaleak,inprimakiak…

Paul Bilbao Sarria – Nola ulertu hizkuntza osasun-eskubidearen baitan?

Page 135: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

Artikulu honen helburua ez da hizkuntza-politiketan zehazki hartu beha-rreko neurri eta praktika guztiak zerrendatzea. Kontseiluak, esaterako,Osakidetzaren euskararen erabilera normalizatzeko bigarren planaren epeerdiko ebaluazioa jorratu zuenean, aurrera begirako neurriak eta propo-samenak jaso zituen hainbat esparrutan, besteak beste, irudian eta komu-nikazioan, harremanetan, hizkuntza-kudeaketan, hizkuntza-eskakizune-tan, etab. Aipatu txostena eskuragarri dago Kontseiluaren webgunean.

Halere, azpimarratu nahiko nuke osasungintzan hizkuntza-eskubideakaitortu eta bermatu beharra ez dela soilik gure komunitatearen aldarria.Aitzitik, urte eta erdiko prozesuaren ondoren Europako hogeita hamarhizkuntza komunitate baino gehiagoko ehunetik gora eragilek antzekoirakurketa egin genuen eta, horrexegatik, 2016ko abenduaren 17an aur-keztutako Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloak ere moduberezituan jasotzen du osasungintzaren eremua.

Protokoloak oinarri izan zuen Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Uni-bertsalak ez zuen berariaz jaso osasungintzaren eremua eta herritarrekadministrazioekin dituzten harremanen barruan kokatu zituen eskubi-deok. Protokoloan, aldiz, hizkuntza-eskubideez gain oinarrizkoa denosasunerako eskubidea ere urratzeko arriskua egon daitekeenez, osa-sun-zerbitzuari lotutako atal berezitua esleitu zitzaion. Horrela, besteadministrazioekin parekatzen diren elementuak beste neurrien bidezbermatzen da, esaterako, errotulazioa, seinaleak, inprimakiak…

11. taula. Hizkuntza Esku bideak bermatzeko Protokoloaren baitako neurriak osasun-

zerbitzuari dagokionean.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 123-138 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Osasun-asistentziaz ari

garenean,justiziaz etasegurtasun

klinikoaz arigara. Hizkuntza-

komunitategutxitua garenez,

eskubideez ereari gara.

Horretan guztianohiko

aldarrikape-netatik

berrietara egindugu jauzi.

Hitzez harago,berdintasuna,

segurtasunklinikoa, justizia,

oreka,eskubideen

bermea…ekarriko duten

erabakipolitikoak behar

dira.

Nola ulertu hizkuntza osasun-eskubidearen baitan? – Paul Bilbao Sarria

Page 136: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

Horrekin batera, eta kontuan hartuta, osasun-asistentzia pribatua erebadagoela. Protokoloaren eremu sozioekonomikoaren atalean osasun-gintza funtsezko zerbitzu gisa sailkatuta dago eta beraz herritarren es-kubideak bermatzeko hizkuntza-plangintzak garatu beharra zehaztendu 111. artikuluak. Aipatu plangintzak Protokoloak berak 103-109 neu-rrietan jasotako neurrietan oinarritu beharko dituzte.

Urratsak egin behar dira eta neurri eragingarriagoak hartu behar dirabaldin eta herritarren eskubideak bermatzeko borondatea badago. Go-gora dezagun egoera gutxituan dagoen komunitate bati eskubideakbermatzeaz ari garela. Ondorioz, botere publikoek hartzen dituzten era-bakiak eta neurriak ez dira indar handiagoko hizkuntzetako hiztunenkaltetan egindako bereizkeriatzat hartuko. Halaxe dio, behintzat, Euro-pako Kontseiluaren Erregio edo Gutxiengoen Hizkuntzen EuropakoItunaren 7.2. artikuluak.

Beharra dago, bai, osasun-sisteman jauzia egiteko. Atzean gelditu diraeta atzean utzi behar ditugu horrenbestetan entzundako esaldi desi-txuratuak, hain zuzen ere, mediku euskalduna edo mediku ona hautatubeharrarekin lotutakoak. Mediku profesionalak behar ditugu, herritarguztien eskubideak bermatuko dituzten medikuak behar ditugu. Har-tara, oso interesgarria iruditu zitzaidan Bilboko jardunaldian gai honieman zitzaion ikuspegia. Izan ere, osasun-asistentziaz ari garenean, jus-tiziaz eta segurtasun klinikoaz ari gara. Hizkuntza-komunitate gutxituagarenez, eskubideez ere ari gara. Horretan guztian ohiko aldarrikape-netatik berrietara egin dugu jauzi, eta egungo gizartean ulergarriagoakdiren aldarrikapenak mahai gaineratu ditugu. Halere, hori ez da nahi-koa, inondik inora ez. Hitzez harago, berdintasuna, segurtasun klinikoa,justizia, oreka, eskubideen bermea… ekarriko duten erabaki politikoakbehar dira. Jauzia egin dezatela, geuk aupatuko ditugu! �

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 123-138 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Paul Bilbao Sarria – Nola ulertu hizkuntza osasun-eskubidearen baitan?

Page 137: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak
Page 138: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

Soziolinguistikaaldizkaria

GUREANATALA

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 141-175 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Laburpena. Azken berrogeita hamar urteotan, aurrerapauso nabarmenak eman dira euskara bizibe-rritzeko prozesuan, hainbat elkarte, erakunde eta pertsonari esker; ibilbide horretako historia orokor na-gusia jasota dago, baina ez tokian tokikoa, eta, gainera, sarritan ez da behar bezala ezagutzen eta balora-tzen. Iragan hurbil hori aztertuta, eta bereziki dentsitateguneak, hobeto ulertuko dugu gaur egungoegoera, eta elkarteetatik edo taldeetatik eraginda, etorkizunera begirako hainbat helduleku aurkitukoditugu, euskara indartzen eta biziberritzen jarraitzeko. • Hitz gakoak: ibilbide, biziberritze, arnasgune/den-tsitategune, elkarte, indartzen jarraitu.

Abstract. Over the last fifty years, there have been significant breakthroughs in the process of revitalizingBasque thanks to various associations, institutions and people. The main overall history has been writtendown but not at the local level, and it is often not particularly well-known and is undervalued. Lookingat the recent past, and especially in areas with a high population density, we shall have a better unders-tanding of the current situation, and from associations or groups, we shall find other things to grasp onto whilst looking towards the future in order to carry on strengthening and revitalizing the Basque lan-guage. • Key words: routes, rejuvenation, safe area, high density area, associations, reinforcement.

Euskara gara Zumaian?Imanol Azkue Ibarbia

Teknikaria (Elhuyar Aholkularitza)

Page 139: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

1. SARRERA�

Etxeko leihotik inguruari begiratzen diogunean, apenas sumatzen dugunaldaketarik egun batetik bestera; aldatzen dira detaile txikiak: auzokoakzabaldu dituen arropak, kaleko autoak, lainoak zeruan, argitasuna, ten-peratura, haizea…, baina badirudi inguruak berdin jarraitzen duela, al-datuko ez balitz bezala; etengabe ari da mudatzen, ordea, konturatzenez bagara ere. Euskararekin ere antzeko zerbait gertatzen zaigu: badirudiez dela aldatzen, baina aldaketa etengabekoa da. Horregatik, tartekakomeni da gelditzea eta atzera begiratzea, hobeto egin ahal izateko au-rrera. Horixe egin nahiko nuke lan honetan: leihotik begiratu nire inguruhurbilari, hau da, Zumaiari eta euskarari, baina aurrealdean dudanariez ezik, azken 50 urteotakoari ere bai: batetik, iragana hobeto ezagutzekoeta baloratzeko; bestetik, etorkizunerako helduleku baliagarri batzukateratzeko.

Euskara ez da hor, ondoan, daukagun hizkuntza, baizik eta geurekindaramagun zerbait, gure osagai eta parte da, eta geu ere aldatzen goa-zenez, euskara ere gurekin ari da aldatzen. Baina geurekin izanagatik,hainbatetan ezin izan dugu erakutsi edo erabili nahi bezala, batzuetangeuregatik, beste batzuetan beste arrazoi batzuengatik, eta horren adi-bide argiak aurkituko ditugu azken 50 urteotako euskararen bilakaeran.Euskararen historia orokorra nahikoa ondo jasota dago hainbat azterketaeta argitalpenetan, baina hutsune edo gabezia nabarmenak daude tokiantokiko historia eta istorioak jasotzeari dagokionez; izan ere, antzekoprotagonistak izanagatik, herri bakoitzak baditu bere berezitasunak,eta une egokia da, berandu baino lehen, horiek ezagutzeko eta ezagu-tarazteko, eta bereziki, euskaraz bizitzeko testuinguruak. Lan honenardatzean Zumaia eta zumaiarrak daude, baina nahi duenak erraz al-deratuko du beste herri batzuetan gertatutakoarekin, eta lan honekbalio lezake beste batzuek non begiratua izateko eta beste leku batzuetanantzekoak egiteko, badagoelako zer egina eta zer kontatua.

Lan honetan, hasieran, euskarak azken 50 urteotan Zumaian egin duenibilbidea irudikatzen eta mugarri nagusiak adierazten ahalegindukonaiz, eta bereziki nabarmenduko dut non hartu zuen arnasa, non indartueta suspertu zen herri osora zabaldu aurretik; gero, 2017ra etorrita, az-tertuko dut nola bizi den euskara Zumaian, eta bereziki elkarteetan etataldeetan; azkenik, euskara indartzen eta biziberritzen jarraitzeko zenbaithelduleku proposatuko ditut.

Sarrera honetan, aipatu nahiko nuke, baita ere, lan honen jatorria. Izan

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 141-175 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Zumaiari etaeuskarari,aurrealdeandudanari ez ezik,azken 50urteotakoari erebegiratu nahidiet: batetik,iragana hobetoezagutzeko etabaloratzeko, eta,bestetik,etorkizunerakoheldulekubaliagarri batzukateratzeko.

Imanol Azkue Ibarbia – Euskara gara Zumaian?

Page 140: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

ere, oinarrian EHUren 2016-2017ko "Lurraldea eta Hizkuntza” graduon-dokoaren amaierako lana dago, eta orain bereziki gogoan dauzkat, es-kerrak emateko, orduko ikaskide eta irakasleak. Eskerrik asko, baitaere, lan hau egiteko bidean era batera edo bestera parte hartu edo la-gundu duten guztiei, eta bereziki Xabier anaiari (ohar, zuzenketa etabeste guztiengatik) eta Itsaso Olaizolari (bidea erakusteagatik eta la-guntzeagatik).

Ezagutzen dena baino ezin omen da maitatu, eta gure iragana hobetoezagutzeak lagunduko digu ulertzen nondik gatozen eta zein garen,euskararekiko atxikimendua areagotzeko. Asmo horiekin, lan hau.

2. EUSKARA IZAN ZIREN�

1966-2016ko ibilbideari ekin aurretik, uste dut garrantzitsua dela den-boran atzera joatea eta egiaztatzea zeinen aspaldikoa den Zumaiareneta euskararen arteko lotura; izan ere, antzinako agiriak arakatuz gero,aurkituko ditugu Zumaia euskaraz bizi zela erakusten duten aztarnak,besteak beste, hauek:

• Txomin Agirre idazle ondarroarra urte askoan bizi izan zen Zumaian,mojen kapilau, eta hil ere Zumaian egin zen. 1896an, Udalak eskatuzion herriko kaleen errotuluak euskaraz nola ziren proposatzeko, eus-karazko ordain egokiak izateko1, eta zintzo bete zuen enkargua.• 1918ko udal-akten liburuan jasota daude beste bi aipamen hauek:“A moción del concejal Sr. Aramendi, exponiendo se acuerde la li-bertad de hablar en vascuence y castellano a gusto del que hagauso de la palabra en las sesiones del Ayuntamiento; se acordó comose pide”; “A moción de un Sr. Concejal, se acordó que los letrerosde vascuence de los edificios públicos que obran en poder de esteAyuntamiento desde hace bastante tiempo, se coloquen en sus des-tinos para las fiestas del Santo Patrono San Pedro”2. • Pasadizo labur baina adierazgarri bat, Eusebio Gurrutxaga (1827-1902) herriko alkate eta enpresario boteretsua protagonista: “Egunbatean, herritar bat erderaz hasi eta horrela esan omen zion Zu-maiako alkate izan zen Eusebio Gurrutxagak: ‘Itzein bihar badekerderaz itzein zak ondo, emen danak zekiau euskaraz eta’” 3.• …

Zumaiako euskara bizia da, euskara bizirik dago gurean, eta baditu be-reizgarri batzuk: toponimoak, hitzak eta esamoldeak, pertsonen ezize-nak, hizkera… Euskara belaunaldiz belaunaldi transmititu da, eta gaur

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 141-175 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Lan honetan,hasieran,

euskarak azken50 urteotan

Zumaian eginduen ibilbidea

irudikatzen etamugarri

nagusiakadierazten

ahalegindukonaiz, eta bereziki

nabarmendukodut non hartu

zuen arnasa, nonindartu eta

suspertu zenherri osora

zabaldu aurretik.

Euskara gara Zumaian? – Imanol Azkue Ibarbia

Page 141: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

egun arte iritsi zaigu. Baina ezer ez da betiko, eta egoera aldatzen arida, oso azkar. XXI. mendearen hasieran irekitasuna da nagusi: asko ir-teten gara herritik kanpora, kanpokoa herrira dakarkigu, eta gu joatengaren bezalaxe etortzen zaizkigu; Zumaia bizileku erakargarria da kan-potarrentzat: 2015ean, zumaiarren % 51,9 ziren Zumaian jaioak4; gauregun, batzuetan apenas ezagutzen ditugun auzokideak, eta harremanakerrazak eta sarriak bezain azalekoak dira, aurrez aurre zein sare sozialenbidez, eta lehen ez bezalako garrantzia hartu dute beste elkargune ba-tzuek: lantokiak, jolas-parkeak, kiroldegiak, guraso-elkarteak…

Pixkanaka, gure euskararen bereizgarriak lausotzen ari dira, propor-tzioan lehen baino zumaiar gutxiagok egiten du bertako euskara, ba-tzuek ez dutelako ezagutzen, beste batzuek ez dutelako behar bezalaapreziatzen, eta berariaz landu, zaindu eta transmititu ezean, galduegingo dugu.

3. EUSKARA IZAN GINEN 1966-2016 ARTEAN�

3.1. Kokapena

Zumaiaren eta euskararen arteko harremanean hainbat gorabehera ger-tatu dira. Horrela, izan dira lotura sendotu edo estutu egin duten ger-taerak, eta izan dira harremana ahuldu eta hondatu egin dutenak; ba-tzuetan euskarak ezkutatu egin behar izan du, zumaiar hiztunakmakalago edo indarrik gabe zeudelako; beste batzuetan, berriz, harroeta irribarretsu ikusi dugu herriko plazaren erdian, euskaldunak indar-tsuago zeudelako.

Euskara nagusi izan da gune batzuetan gurean, eta horiek izendatzeko,zenbait termino erabili izan dira, antzeko esanahiarekin baina ñabardurabatzuekin: Mikel Zalbiderentzat, arnasgunea da “Demografia aldetikeuskara ‘bere kabian’ sentitzen den esparru geoterritoriala (…). Inorkxaxatu eta eraso gabe ‘etxeko jaun’ sentitzen den eremua”5; Uemak, be-rriz, arnasgune izateko baldintza euskararen ezagutza-indizean daukaezarrita, % 70etik gorakoa izatea; beste batzuek, berriz, arnasgune so-ziofuntzionalez hitz egiten dute: “Euskara nagusi diren espazioak dituguarnasgune soziofuntzionalak, gizartearen funtzio jakin batekin loturazuzena dutenak (hezkuntza, aisia, kirola…), non euskaldunen dentsi-tatea altua den, eta, ondorioz, euskaraz naturaltasunez egin daitekeen”6;gune hegemoniko edo dentsitategune izendatu izan du, batez ere, JonSarasuak, eta horiek dira euskaraz bizitzeko eta sortzeko guneak, auto-eraketaren bidez: “Koiuntura honetan, uste dut dentsitate gune fun-

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 141-175 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Pixkanaka, gureeuskararenbereizgarriaklausotzen aridira,proportzioanlehen bainozumaiargutxiagok egite4ndu bertakoeuskara, batzuekez dutelakoezagutzen, bestebatzuk ezdutelako beharbezalaapreziatzen.

Imanol Azkue Ibarbia – Euskara gara Zumaian?

Page 142: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

tzionalak behar ditugula: izan liteke unibertsitate bat, hedabide sarebat, kulturgintzako mugimenduak, edo zirkuitu egonkorrak… Arnas-gune geografikoena ere ez dago gaizki esana, baina pixka bat erlatibizatuegin beharko genuke horietan itxaropena jartzea”7. Definizio horiekaintzat hartuta, esan daiteke Zumaia arnasgunea dela, eta Zumaiakozenbait talde, elkarte eta leku arnasgune soziofuntzional, gune hege-moniko edo dentsitateguneak.

Azken 50 urteotan, zumaiar asko aritu dira lanean euskara biziberritunahian, batzuetan bakarka, beste batzuetan taldeetatik eta erakundee-tatik, eta euskarak eta euskaldunek azken urteotan egindako ibilbideajasoko dugu hemen.

3.2. Euskararen ibilbidea

Denboraren lerro baten bidez irudikatu dut 1966-2016 arteko euskararenibilbidea, eta zenbait gertaera adierazgarri nabarmendu ditut bertan,alorka: hezkuntza (Ikastola eta gainerako ikastetxeak, hezkuntza-ere-duak…), euskalduntzea (AEK, Udal Euskaltegia, programak…), Udala(planak, lanak, bekak…), taldeak eta elkarteak, hedabideak, argitalpenak(Udalarenak) eta gertaera bereziak.

Denboraren lerroaren ondoren, ibilbide horretako mugarri nagusiakazalduko ditut labur, urteen araberako etapetan multzokatuta.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 141-175 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Azken 50urteotan,

zumaiar askoaritu dira lanean

euskarabiziberritu

nahian,batzuetan

bakarka, bestebatzuetan

taldeetatik etaerakundeetatik,

eta euskarak etaeuskaldunek

azken urteotanegindako

ibilbidea jasokodugu hemen.

Euskara gara Zumaian? – Imanol Azkue Ibarbia

Page 143: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

t

1960ko Zumaia

2017koarekin alderatuta, Zumaia erdia zen, bai herrigunearen hedadu-ran, baita biztanlerian ere. Zubitxikitik hegoaldera, basadietan, ez zegoeneraikinik, eta garai hartan herritar berri asko hartu genituen, batez ereEspainia aldekoak: biztanleria % 42 hazi zen 10 urtean (1960an, 4.444lagun ziren; 1970ean, berriz, 6.341). Zumaiar berri horiek hartzeko be-harrezkoak ziren etxeak, eta berriak eraiki zituzten herrigunetik kanpoko

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 141-175 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

1960ko Zumaia:herritar berriasko hartugenituen, batezere Espainiaaldekoak:biztanleria % 42hazi zen 10urtean, bainaeuskalkomunitateakondo eutsi zioneuskarari.

Imanol Azkue Ibarbia – Euskara gara Zumaian?

Page 144: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

auzoetan. Jende-uholde hark hizkuntzen orekan eragina izan zuen,baina euskal komunitateak ondo eutsi zion euskarari.

Garai hartan, euskara Zumaian batzuek nahi baino osasuntsuago ze-goen. Izan ere, Gerraren ondoren, Francoren erregimena ahaleginduzen euskara desagerrarazten kaleetatik, ohiko bizitzatik, eta euskaramantendu zen, batez ere, etxeetan eta kalean, lagunartean egiten zelako.Bizitza publikoan, Administrazioan, ekitaldi publikoetan, hezkuntzan…gaztelania zen nagusi eta ia bakar, euskara ezkutuan zegoen, desagertutaedo debekatuta ez zegoenean.

Eliza zegoen Zumaiaren erdigunean, eta zumaiar askok bizimodua harenbueltan egiten zuten. Gazteek antolatzeko eta elkarrekin aritzeko aukeragutxi zeukaten, ez bazen kiroletan eta Elizaren barruko talde eta ekital-dietan. Han indartu zen, hain zuzen ere, Oargui (Organización AtléticaRecreativa Guipuzcoana) izeneko elkartea, eta mendizaletasuna bultza-tzeaz gain, euskal kultura ezagutarazteko ahaleginean murgildu zen.

1966: Ikastolaren sorrera

Zentro parrokialaren bueltan mugitzen zen guraso gazte batzuen eki-menez, 1966an Ikastola martxan jarri zen, Elizaren babespean eta Zen-troan bertan, oso baldintza prekarioetan: andereño bakarra, gela baka-rrean, lurrean jarri eta kendu egiten ziren ohol batzuen gainean…Hurrengo urteetan, proiektua sendotu eta ume gehiago hastearekin ba-tera, beste leku batzuk aurkitu behar izan zituzten: Apaizetxea, aizpu-ruatarren etxeko ganbara…

Zerk bultzatu zituen guraso haiek pauso hura ematera Zumaian? Eza-gutzen zuten, bizi izan zutelako, nolakoa zen orduko hezkuntza-eredua,eta ez zuten nahi halakorik euren seme-alabentzat; euskaraz ikasteanahi zuten, eta entzuna zeukaten inguruetako herrietan (Donostian,Zarautzen…) sortzen ari zirela ikastolak. Orduan hitz egiten eta biltzenhasi ziren, pausoak ematen, pixkanaka.

Garai hartan, guraso askoren bilgunea zen Asociación Católica de Padresde Familia elkartea, eta haren ekimenez eraiki zen Aita Mari zinema,1970 aldera. Eraikinak aukera berriak zabaldu zituen, zinema-aretoazgain, beste gela batzuk ere bazeuzkalako, eta leku hoberik ezean, solairuhorietako batean ezarri ziren Ikastolaren gela batzuk. Horrez gain, he-rrigunea zabaltzen ari zen hegoaldera, basadietan etxe berri asko egitenari ziren, eta Ikastolako guraso haiek, etorkizuneko ikuspegiarekin, AitaMari auzategian etxabe bat erosi zuten, gela batzuk han jartzeko. Beraz,

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 141-175 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

1966: Ikastolarensorrera: Zentro

parrokialarenbueltan mugitzenzen guraso gazte

batzuenekimenez,

1966an Ikastolamartxan jarrizen, Elizaren

babespean etaZentroan bertan,

oso baldintzaprekarioetan.

Euskara gara Zumaian? – Imanol Azkue Ibarbia

Page 145: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

Ikastola bakarra zen, baina zenbait lekutan banatuta zeuden umeak.Halaber, Oikia auzoan ere erne zen Ikastolaren kimua, Eskola Txikian,eta 5 urte betetakoan, umeak Zumaiako Ikastolara etortzen ziren.

Orduan nagusi zen hezkuntza-ereduarekin alderatuta, Ikastola eskola-proiektu berritzailea zen: euskaraz irakasten zen, euskal kultura bul-tzatzen zen; gurasoak hezkuntza-proiektuko kide ziren, parte hartzenzuten eta erabat inplikatuta zeuden; bakoitzak ahal zuen bezala lagun-tzen zuen (dirua biltzen, lokalak garbitzen, gelak konpontzen…); ira-kasteko metodologia ere berria zen eta haurra zen beti protagonista…Ikastolaren bueltan, gurasoez gain, euskara bultzatu eta euskaraz bizinahi zuten beste herritar asko ere elkartu ziren, laguntzaile-talde batekbabes handia eman zion, zumaiar askok ulertu zutelako hezkuntza-proiektu bat baino gehiago zela eta estrategikoa zela etorkizunerako.

Dena ez zuten alde, ordea, eta zailtasunak ere izan zituzten: ordukoagintariek eta Administrazioak erraztasunik ez zieten ematen (eta sa-rritan oztopoak jarri), irakasleak titulurik gabe aritzen ziren, lokal edobaliabide egokirik ez zeukaten, dirua falta zuten, ume gutxi zeuden ha-sieran, egitasmo hura nola bukatuko zen ziurtasunik ez zeukaten…,baina guztiei aurre egin zieten, kemenez eta ilusioz, baita oztopoakgainditu ere; egoerarik gogorrenetan ere aurrera egiteko bideak eta zi-rrikituak aurkitu zituzten, erresilientziaren adibide ona izan zen.

Urte haietan, Ikastola euskara, euskaltzaletasuna eta euskal kultura ber-pizteko lanetan aritu zen: hitzaldiak, ikastaroak, euskal literatura… Or-duan jarri zen martxan gau-eskola, hasieran Zentroan eta Apaizetxean,ahal zen materialarekin, eta Oñatibiaren metodoarekin, gero; aurretik,Radio Loyolan ere aritu ziren zumaiar batzuk irrati-programen bidezeuskara irakasten. Ikastolaren sorreraren garai bertsuan hasi zuen bereibilbidea Euskara Batuak, eta Zumaiara ere iritsi zen.

Lehen urte haietan, Ikastolaren sorrerarekin, euskara kalera irten zen,beldurrez eta herabe, baina denek ikusi ahal izan zuten, baita askok la-gundu ere.

1972: krisitik indartuta

Sorreratik eta urtez urte, pixkanaka gorpuzten joan zen Ikastola; geroeta haur gehiago zebiltzan, gero eta pertsona gehiago ari ziren laguntzen.Euskal gizartea borborka ari zen, eta astinaldi hura ere iritsi zen Zu-maiara: Euskara Batua, giro politikoa, irakasteko metodo berriak…,baita Ikastolaren barruan krisia eragingo zuten ustezko aitzakiak edo

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 141-175 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Ikastolarenbueltan, gurasoezgain, euskarabultzatu etaeuskaraz bizinahi zuten besteherritar asko ereelkartu ziren,laguntzaile-taldebatek babeshandia emanzion, zumaiaraskok ulertuzutelakohezkuntza-proiektu batbaino gehiagozela etaestrategikoa zelaetorkizunerako.

Imanol Azkue Ibarbia – Euskara gara Zumaian?

Page 146: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

arrazoiak ere: umeak norenak ote ziren, erlijioa ez zela behar bezalairakasten, umeek oso berandu ikasten zutela idazten eta irakurtzen,umeak Paristik ez zetozela azaltzen zutela irakasleek…; eta horiekinbatera, askoren kezka edo beldurra: hasitako bidea non eta nola amai-tuko zen ez jakitea. Krisi hark, ordea, sustrai sakonagoak zeuzkan, etabeste herri batzuetan ere gertatu zen; izan ere, bi ikuspegi kontrajarrirenarteko talka zen: tradizioa eta modernitatea, iragana eta etorkizuna,egonkortasuna eta aldaketa, eskuina eta ezkerra… 1972ko maiatzean,batzar gatazkatsu baten ondoren, guraso gehienek Ikastolatik alde egiteaerabaki zuten, baita sortzaileetako batzuek ere; umeen herena baino ezzen geratu, eta Ikastolan jarraitzea erabaki zutenentzat berriz ere hutsetikhastea bezala izan zen: batzorde berria eratu, finantzazio-bideak pen-tsatu (zozketak, santelmotako berbena, taberna festetan…), haurrak bi-latu… Baina krisiak berekin ekarri ohi ditu aukerak, eta hark gehiagotrinkotu eta indartu zituen geratu zirenak.

Umeekin udako oporraldia iragateko, guraso haiek baserri baten bilahasi ziren. Larraul herrian sortu zen aukera, Elizalde etxea hartzeko,oso merke (etxea txukuntzearen eta mantentzearen truke). Orduan, be-rriz ere elkarrekin jardun behar izan zuten guraso eta laguntzaile haiek,etxe zaharkitu hura auzolanean egokitzen; han bildu ziren asteburuetanguraso eta laguntzaile asko, eta harremanak sendotzeko aukera emanzien, beti zegoelako zer egina: zorua, teilatua, paretak, sukaldea… Ha-rrezkero, ehunka haur eta heldu pasatu ziren handik, eta horregatikdago Larraul zumaiar askoren bihotzetan.

Ikastolako lehen haurrak Oinarrizko Hezkuntza Orokorraren (gaztela-niaz EGB) amaierara iritsi ziren, eta erakutsi zuten Ikastolan ikastenzela, bazirela nor, euskara hutsean ikasita. Gainera, Ikastolaren barruanegiten zutena kanpoan erakusten hasi ziren ikasleak, kalera irteten: mu-sika- eta antzerki-emanaldiak Aita Mari zineman, Olentzero Gabonetan,Santaeskean… Irekitze hori are gehiago erraztu zuen Trantsizioko giropolitikoak, eta euskara, pixkanaka, espazio berriak bereganatzen hasizen: alderdi politiko abertzaleak sartu eta nagusitu ziren udaletxean;langile bat hasi zen Udaletxean itzulpenak egiten (Administrazioa eus-kara aintzat hartzen hasi zen seinale); Maria eta Jose ikastetxean B etaD ereduak ematen hasi ziren 1980an…

Egoera politikoak eta sozialak lagunduta, euskara indartu eta plazarenerdira irten zen zumaiar gehienek halaxe nahi zutelako; bere lekua har-tzen joan zen pixkanaka, eta lehen itxita zeuzkan ate ugari zabalduta,barruetara sartzen hasi zen, espazioak bereganatzen.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 141-175 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Bi ikuspegikontrajarriren

arteko talka zenikastolen krisia:

tradizioa etamodernitatea,

iragana etaetorkizuna,

egonkortasunaeta aldaketa,

eskuina etaezkerra… 1972komaiatzeko batzargatazkatsu batenondoren, guraso

gehienekIkastolatik alde

egitea erabakizuten. Baina

krisiak berekinekarri ohi du

aukera, eta harkgehiago trinkotu

eta indartuzituen geratu

zirenak.

Euskara gara Zumaian? – Imanol Azkue Ibarbia

Page 147: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

1982tik aurrera: Arrangoleta-eta

Lekua behar zuela eta, Ikastolaren gela bat Arrangoletan ezarri zen,1979an. Arrangoleta eraikina Udalarena zen, eta han zegoen eskola pu-blikoa (gero “nazionala”) 1929tik. Oso adierazgarria zen joera: Ikastolangero eta haur gehiago, baldintza kaskarretan; eskola nazionalean, berriz,gero eta gutxiago, baina leku eta baliabide hobeekin. Baina Udalak Ikas-tolaren alde tinko egin zuen, lekua uzteko, eta Julene Azpeitia ikastetxepublikoa egin zutenean, Poligonoan, eskola publikoa hara aldatu zeneta Arrangoleta osorik Ikastolaren esku geratu zen.

Arrangoletak ordura arte ez bezalako aukerak ekarri zituen: gela ugari,irakasle eta ikasle gehienak eraikin berean, baliabide asko, ziklo osoabertan… Larre motzean ohituta zeudenei hasieran luxua iruditu zitzaien,baina eraikinaren gabeziak berehala jarri ziren agerian: kalefakziorikez, fundamentuzko jolaslekurik ez… Gabeziak gabezia, Ikastolak alda-keta nabarmena eraman zuen eraikin hartara, sinbolismoz betea, herriangertatzen ari zenaren adibide: 1929tik, gaztelania besterik ez zen entzuneskola haren barruan, eta harrezkero euskara nagusitu zen erabat. Halaere, Arrangoleta ez zen nahikoa izan Ikastolaren behar guztiak asetzeko,eta txikien gela batzuk Alondegian eta Poligonoan egon ziren.

Arrangoletan sortu zen, 1982an, Zumaiako Bertso Eskola, Euskal Herrikolehenengoetako bat, hasieran Ikastolari estu lotua, gero kanpora begirabestelako ekimenak jarri zituena abian: Anade elkarteko txapelketak,bertso-paperen lehiaketak, bertso-jaialdiak… Ibili-ibilian, dozenaka gaz-tetxo pasako ziren hurrengo urteetan Eskolatik.

Baina Ikastolarentzat ez ezik, beste talde batzuentzat ere zabaldu zenArrangoleta. Gau-eskolen erreleboa hartu zuen AEK-k, Arrangoletan,Ikastolaren ordutegitik kanpo. Garai hartan, AEKn bat egin zuten ira-kasleen bi belaunaldik: batetik, gaztetxoek, lehen lanean estreinatzen;bestetik, beteranoek, klaseak ematen urte asko zeramatzatenek. Ohikoklaseez gain, saio bereziak ere eman zituzten: Egurko kooperatiban,Maria eta Joseko gurasoei… Ikasle-kopurua gora zihoan, eta ehun izateraere iritsi ziren. Halaber, 1980an lehen Korrika Zumaiatik pasa zenetik,hurrengo urteetan lan handia egin zuten hurrengo etorrerak prestatzeneta girotzen: afariak edo bazkariak, hitzaldiak, musika-emanaldiak…

Zumaiako Udalean euskara-teknikaria hasi zen lanean 1979an; lehen-dabizi, itzulpenetan besterik ez, baina gero beste lan batzuei heldu zien:Udaleko bilerak euskaraz, “Zumaya”-tik Zumaia ofizialera (1982an),San Telmo literatur saria (1983tik), Julene Azpeitia literatur lehiaketa

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 141-175 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Arrangoletansortu zen 1982anZumaiako BertsoEskola, EuskalHerrikolehenengoetakobat, hasieranIkastolari estulotua, gerokanpora begirabestelakoekimenak jarrizituena abian:Anade elkartekotxapelketak,bertso-paperenlehiaketak,bertso-jaialdiak… Ibili-ibilian, dozenakagaztetxo pasakoziren hurrengourteetanEskolatik.

Imanol Azkue Ibarbia – Euskara gara Zumaian?

Page 148: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

(1988tik)… Gainera, 1989an, Euskararen Ordenantzaren bidez, Udalakarautu egin zuen non eta nola erabili euskara, eta lege-erreferentzia edohelduleku ona izan zuen.

Horrez gain, herriko beste ikastetxeetan ere aldaketak izan ziren, etor-kizuna nola zetorren seinale: Maria eta Josen D eredu hutsean ematenhasi ziren klaseak, 1986an; San Pedro ikastetxeak B ereduan jarraituzuen, baina desagertu egin zen, 1992an. Horrela, D eredua nagusi etabakar izan zen Zumaian, eta etorkizuneko zumaiarren euskara-gaitasunabermatuta geratu zen.

1986an, Inpernupe elkartea sortu zen, Ezker Abertzalearen ingurukojendearen ekimenez, eta hurrengo urteetan euskarazko kultur ekitaldiugariren sorleku izan zen: erakusketak, hitzaldiak, liburu-aurkezpenak,ikastaroak, musika-emanaldiak…, gehien-gehienetan euskara hutsean.Harrezkero, elkarteko atea zabalik egon da beti eta bilgune izan dahainbat talderentzat: sindikatuak, gazteak, ekologistak, kultur taldeak…Bereziki nabarmentzekoa da Orrua aldizkaria, 1987tik 1990ra hamaikazenbaki atera zituena, euskara hutsean, hainbat gai jorratzeko: errepor-tajeak, herritarrei elkarrizketak, bidaiak, bertsoak, komikiak… Neurribatean, ondorengo beste hedabide batzuen aitzindaria izan zen.

Garai hartan, beste talde bat ere aritu zen lanean euskararen alde: EuskalHerrian Euskaraz, salaketa-lanetan, batez ere.

Herri Eskola: bateratzeak zatiketa

Arrangoletak Ikastolaren proiektua sendotu egin zuen, baina artean he-rrenka zebilen, batzuetan ezinean, ez zuelako lortzen ekonomikoki bi-deragarria izatea. 1993an Eusko Legebiltzarrak Euskal Eskola Publikoariburuzko Legearen Proiektua onartu zuen, eta lehendik zetorren ezta-baida areagotu egin zen Ikastolaren barruan, publifikazioaren aldekoeneta aurkakoen artean. Batzuek publifikazioan ikusten zuten hainbat ur-tetan pairatutako gabezien eta zailtasunen konponbidea, baita etorkizunziurragoa ere; beste batzuek, berriz, Ikastolaren sorrerako balioei, izaerarieta nortasunari heltzen zieten, sare publikoan ez sartzeko. Azken horiek“Ikastola irrikan” izeneko taldean eratu ziren, 1991 inguruan.

Erabakia hartzeko batzarrean, gehiengoak publikoaren alde egin zuen,baina lege-arazoak zirela-eta, auzia ez zen erabaki 1994ra arte; orduan,Zumea Ikastolak, Julene Azpeitia Ikastetxe Publikoak eta ZumaiakoInstitutuak bat egin eta Herri Eskola sortu zuten. Bateratze hark, ordea,zatiketa eragin zuen, eta urte asko iragan badira ere, oraindik sendatu

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 141-175 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

1993an EuskoLegebiltzarrakEuskal Eskola

Publikoariburuzko

LegearenProiektua onartu

zuen, etalehendik zetorren

eztabaidaareagotu egin zen

Ikastolarenbarruan,

publifikazioarenaldekoen eta

aurkakoenartean.

Euskara gara Zumaian? – Imanol Azkue Ibarbia

Page 149: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

gabeko orbainak badaude. Bateratzeak ikastetxe berria ekarri zuen, Sa-garbiden (1998an). Lehendik Poligonoan zeuden Julene Azpeitia etaInstitutua, eta Zumaiako hezkuntza-zentro nagusiak herrigune histori-kotik kanpo geratu ziren, denak elkarren ondoan.

Izan zen beste aldaketa nabarmen bat 1994an, baina Udalak berak bul-tzatuta: Udal Euskaltegiaren sorrera. Horren ondorioz, ordura artekoUdalaren eta AEKren arteko harremana gaiztotu egin zen, aurrez aurreeta lehian jarri baitzituen. Zerk bultzatu zuen Udala erabaki hura har-tzera? Arrazoi batzuk aitortuak ziren, eta beste batzuk suma zitezkeenak:ustez alderdi politiko baten aldera gehiegi lerratzea AEK, herritik kanpoeuskara ikasten ari zirenei beste alternatiba bat eskaintzea, kalitatezkoirakaskuntza, irakasleen titulazioa… Hitzarmena sinatu zuen ZumaiakoUdalak Zarauzko Udal Euskaltegiarekin, eta hango irakasleek eman zi-tuzten klaseak. Orduan, AEK-k lokal bat hartzea erabaki zuen, Erriberakalean, eta urtebete geroago, 1995ean, muskulua edo indarra erakutsinahian, AEK Eguna antolatu zuen Zumaian.

1994an, gazte batzuek Baleike aldizkaria sortu zuten, hasieran Gazte Ba-tzordeari lotua, baina herriko albiste orokorrak lantzeko, eta horrela arituzen zenbait urtez. Gazte haiek, ordea, heltzen joan ziren, eta beste plan-teamendu baten premian zeudenez, 2000an Baleike Kultur Elkartea eratuzuten. Aurretik bestelako ahalegin batzuk ere izan ziren, ordea, euskara-elkarte bat sortzeko: Zuzpertu taldeak ibilbide laburra egin zuen 1997an,eta Katuplaza izeneko talde bat gauzatu gabe geratu zen bidean.

Udalari dagokionez, Euskara Zerbitzuak indartu egin zuen beka bidezherriko euskara lantzea edo hizkeran sakontzea. Horrela, 1997an, Zu-maiako hitanoa aztertzeko beka atera zuen eta haren emaitza izan zenHitanoa Zumaian lana8, 2000. urtean.

2000tik: Udala eta beste batzuk

Sarritan gertatzen da behar edo nahi baten aurrean, herritarrek talde edoelkarte bat sortzea, eta beharrezkoa dela ikusirik, Administrazioak hasieranlaguntzea eta gero bere gain hartzea; batzuetan, gainera, taldea indartsuegon ezean, desagertu egiten da. Argiago azaltzen du Jon Sarasuak: “Bosthamarraldiotako gorabideak eustazpi instituzional zibila izan du lehenhamarraldietan. Eta bigarren etapan sare instituzional zibil publikoareneta eustazpi instituzional zibilaren arteko jardun konbinatua izan dugu.Erakunde publikoek, gauza batzuetan, beren bideekin landuko dituztehelburuak, eta beste askotan azpiegitura zibil hauen bidez egikaritu dituzteberen politikak”9. Horixe gertatu zen Zumaian ere etapa honetan.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 141-175 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

1994an, gaztebatzuek Baleikealdizkaria sortuzuten, hasieranGazteBatzordearilotua, bainaalbiste orokorraklantzeko. Gaztehaiek, ordea,heltzen joanziren, eta besteplanteamendubaten premianzeudenez, 2000anBaleike KulturElkartea eratuzuten.

Imanol Azkue Ibarbia – Euskara gara Zumaian?

Page 150: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

2000. urtetik aurrera, Udalak euskararen inguruko lan ugari bultzatuzituen: Mapa toponimikoa (2000), “Euskararen egoeraren diagnostikoa”(2002), Zumaiako euskara aztertzeko beka (2002), Zumaiako toponimiaaztertzeko beka (2004), Herriko euskara aztertzeko beka (2006), Zumaiamapa toponimikoa (2007), Zumaia, izena eta izana liburua10 (2008)… Ho-rrekin batera, Udalak sendotu egin zuen Euskara Zerbitzua, eta besteteknikari bat hasi zen lanean (2004an), eta horietako bat erretiratu ze-nean, beste bat kontratatu zuen (2006an). Halaber, 2008an EuskararenOrdenantza Berria onartu zuen, ia hogei urte lehenagokoa eguneratzeko.Azkenik, 2009an Zumaia Ueman sartu zen.

Aurretik, ordea, Udalak bestelako erabaki batzuk hartuak zituen euskarasendotzeko edo egonkortzeko: Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia jar-tzea abian 2003an, Euskararen Aholku Batzordearekin (2004an). Planhorren barruan, hurrengo urteotan arloz arloko kanpainak egin zituen,euskara biziberritzeko: Lan Mundua Euskalduntzeko Plana (2003an),Udalaren Erabilera Plana (2004an), “Euskara sasoian” kirol-elkarteakeuskalduntzeko (2004an) eta “Euskaraz, kiroltasunez” (2005ean); “Mer-kataritzan ere euskara txanpan” (2005ean); abizenak euskarazko grafiazjartzeko kanpaina (2005ean)… Halaber, euskara ikasteko edo euskarazaritzeko, diru-laguntzez gain, Udalak programa bereziak bultzatu zituen:Aisa (etorkinentzat, 2006tik), Mintzalagun (2009tik)… Bestalde, Euska-raren Egunerako, 2007tik, “Zumaian saltaka” antolatzen hasi zen,Aholku Batzordearekin elkarlanean.

Garai honetan, bereziki aipagarria da Txinparta euskara-taldeak egindakolana. 2005ean sortu zen herriaren eta herritarren beharrei eta hutsuneeierantzuteko. Azpiegitura edo egitura handirik gabe, lagun gutxirenartean baina gogotsu, hainbat ekimen jarri zituzten abian: antzerki-tai-lerrak, euskarazko irteerak Natur Taldearekin batera, euskarazko pro-duktuak erosteko kanpainak, Irakurri matte literatur aldizkaria, kamise-tak… Baina batez ere Udalaren akuilu- eta markaje-lanetan aritu zen,baita salaketa publikoak egiten ere. Txinpartaren lana hauspoa izan zenZumaian euskaldunak indartzeko eta kontzientziatzeko, euskararen sen-timendu komun baten inguruan biltzeko. Tarteka, jende berria hasi zentaldean, baina erreleborik ezean, 2013an desagertu egin zen.

Euskarari dagokionez, bereziki azpimarratzekoak dira beste bi gertaera:AEK-k Erribera kaletik Aita Mari zinemako lokaletara eraman zueneuskaltegia (2003an), eta Udal Euskaltegiak bere jarduera bertan beherautzi ondoren, AEKren euskaltegia Bidasoa kalean ezarri zen (2008an),Udalaren lokalean.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 141-175 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Berezikiaipagarria da

Txinpartaeuskara-taldeak

egindako lana.2005ean sortu

zen herriaren etaherritarren

beharrei etahutsuneei

erantzuteko.

Euskara gara Zumaian? – Imanol Azkue Ibarbia

Page 151: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

Hedabideei dagokienez, 2004an Urola Kostako Hitza jaio zen, tokiko infor-mazioa egunero euskaraz emateko, eta Zumaiak bazeukan bere txokoa.

Azken hamarkada: komunitatea

Baleike aldizkariaren sortzaile eta bultzatzaileen ezaugarrietako bat izan dalo ez geratzea eta konformagaitzak izatea, etorkizunera begira erne egotea,aukerak aprobetxatzeko. Horren adibide, sorreratik bertatik aldizkarianetengabe egindako aldaketak: arduradunak, kazetariak, egoitza, maizta-suna, prezioa, banaketa, orri-kopurua, formatua, diseinua, kolorea…

2004an, beste urrats bat egin zuten, etorkizunera begira erabakigarriaizango zena: baleike.com jaio zen. 2006an, gainera, beste erabaki garran-tzitsu bat ere hartu zuten: egunerokoa Hitzak eta baleike.com-ek lantzenzutenez, aldizkarian gaiak patxadatsuago eta sakonago landu, beste arnasabatekin; hau da, kantitatea baino, kalitatea gehiago landu. Denborak era-kutsi du erabakia zuzena izan zela, eta Baleike erreferentzia bihurtu zentokiko kazetaritzan; horren erakusle, sari ugariak (tartean, 2010ean, RikardoArregi kazetaritza sari nagusia). Baleikeren erreferentzialtasunaren erakus-garri dira 2011n Aztikerrek egindako azterketa soziologikoaren datuak:3.400 irakurle hilero, baleike.com-ek egunero 700 bisitari…11 Hurrengourteotan, gainera, joera hori indartu egin zen: 2016an, batez beste, eguneko2.000 sarrera baino gehiago izan zituen baleike.eus-ek.

Baleike aldizkariari eta baleike.com (gaur egun baleike.eus) webguneariesker, zumaiarrek informazioa lehen eskutik eta ia gertatu orduko jasotzendute, euskara hutsean; gainera, webguneak aukera ematen dio edonori,bakarka edo taldean, Zumaiako euskarazko komunitateko kide aktiboizateko, albisteak komentatzeko edo sortzeko. Horrela, aldizkariaren etakomunitatearen bidez, are ikusgarriago jarri dira herriko euskaldunak,elkar ezagutzeko aukera eman die eta batzuetan elkarlanean jardutekoere bai. Herriko elkarte eta talde asko dira komunitateko kide (guztira 46talde), eta etengabe sortzen eta argitaratzen dituzte albisteak. Gainera, he-dabide soila baino gehiago ere bada, eta zumaiartasuna eta euskara susta-tzeko eta indartzeko ezinbesteko motorra izan da azken urteotan; hordaude, adibidez, aldizkariaz gain ateratako lan monografikoak, argazkiak,bideoak, audioak, liburuak, gida komertziala… Ohitu egin gara Zumaiakoberriak euskara hutsean sortzen eta jasotzen, baina inguruko beste herribatzuen egoerari begiratuta, konturatuko gara pribilegiatuak garela.

Bestalde, Zumaiako Udalak lehen hasitako bideari segida eman dio az-ken urteotan, eta bestelako ekimenak ere jarri ditu abian: 2012tik “Eus-kara, bestela ez gara” hitzaldi-zikloa, Ekolingua saioak (2015), Euska-

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 141-175 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Baleikerenerreferentzial-tasunarenerakusgarri dira2011n Aztikerrekegindakoazterketasoziologikoarendatuak: 3.400irakurle hilero,baleike.com-ekegunero 700bisitari...

Imanol Azkue Ibarbia – Euskara gara Zumaian?

Page 152: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

raren Egunaren inguruko ospakizunak (kalejira, “Euskararen ura, es-kutik eskura”)…

Euskararen eta elkarteen arteko harremanari eta elkarlanari dagokionez,aipagarria da “Euskura” lana12, euskara eta kultura uztartzeko propo-samen berritzailea, 2014an; laburbilduz, euskarazko kulturgintza sen-dotzeak euskara bera indarberritzeko balio duela aldarrikatzen zen la-nean, baita estrategia batzuk proposatu ere: auzolana eta elkarlanabultzatzea, hiztun-komunitatea trinkotzea, lidergoa baliatzea, elkarrekinjardutea, identitatea lantzea, sarea jostea, ekosistema zaintzea…

Halaber, 2014an izan zen beste gertaera bat, euskal komunitatearen in-darraren adierazgarria: osasun-zentroko pediatra berriak euskaraz ezzekiela eta, hainbat mobilizazio egin zituzten zumaiarrek; baina ekimenaherritar batzuek abiatu zuten, inoren zain egon gabe, eta gero jaso zutenerakundeen babesa (Zumaiako Udala, Kontseilua…).

3.3. Euskararen habitatak

Aurreko atalean etengabe azaldu zaizkigu Zumaiako leku-izenak, tal-deek eta elkarteek behar zutelako non elkartu lanerako. Orain, leku na-gusi horiek mapa batean kokatuko ditut, bereizita.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 141-175 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Euskara gara Zumaian? – Imanol Azkue Ibarbia

Baleikealdizkariari eta

baleike.com (gauregun baleike.eus)webguneari esker,

zumaiarrekinformazioa lehen

eskutik eta iagertatu ordukojasotzen dute,

euskara hutsean;gainera,

webguneak aukeraematen dio

edonori, bakarkaedo taldean,

Zumaiakoeuskarazko

komunitateko kideaktibo izateko.

Page 153: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

*Oharra: irudi honetan ez daude sartuta auzoetako bilgune edo elkarteak(Gure Ametsa, Narrondon; Artadi, Artadin; eta Artelagun, Oikian).

Mapan ez da ageri “0” zenbakirik, baina egon beharko luke: “O: etxeak”.Izan ere, euskara bizirik dago Zumaian askok eutsi ziotelako etxeetanbeste lekuetan hitz egiten ez zenean, eta gaur egun ere transmisiorakoezinbesteko guneak dira.

1. Eliza, Zentroa eta Apaizetxea2. Aizpuruatarren ganbara3. Aita Mari, zinema baino gehiago4. Poligonoko etxabea5. Arrangoleta6. Foronda7. Erriberako euskaltegia8. Bidasoa kaleko euskaltegia(k)9. Udaletxea10. Ikastetxeak11. Alondegia

Leku horiei begiratuta, komeni da hainbat alderdi azpimarratzea:

• Espazio nagusiak Ikastolaren eta Udalaren azpiegiturak izan dira,eta euskararen alorrean aritu diren elkarteek batzuetan baino ezdute izan lokal propioa edo jabetzan.• Espazio horiek erabilera baterako baino gehiagorako izan dira as-kotan, horretarako aukera ematen zutelako eta erabiltzeko errazta-sunak ematen zirelako. Espazioak konpartitu egiten ziren.• Herrigunea zabaldu ahala, espazio horiek ere hedatu egin diraherri osora.• Ez da izan atzerakadarik, eta etengabe irabazi ditu euskarak le-kuak, batzuetan urte luzez gaztelaniaren gotorleku izandakoak:Arrangoleta, Foronda…• Bi dentsitategune-mota nagusi bereiz ditzakegu: euskara propiolantzen dutenak (ikastetxeak, euskaltegiak…) eta jarduera nagusirenbat euskaraz lantzen dutenak (kultur etxea…).• Euskarazko jardunaren kontzentraziogune nagusietako bat Poli-gono inguruan eratu da. Gaur egun, elkarren ondoan daude hainbatikastetxe, kiroldegia, osasun-zentroa, merkataritza-zentro batzuk,baita euskara-plana martxan daukan multinazional bat ere.• …

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 141-175 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Espazio nagusiakIkastolaren etaUdalarenazpiegiturak izandira, etaeuskararenalorrean aritudiren elkarteekbatzuetan bainoez dute izan lokalpropioa edojabetzan.

Imanol Azkue Ibarbia – Euskara gara Zumaian?

Page 154: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

3.4. …baina batez ere pertsonak

Hizkuntza bat ezer gutxi da hiztunik gabe, eta hizkuntza bat bizirikdago hiztunek erabiltzen badute. Erabiltzeaz gain, ordea, izan dirazaindu, babestu, bultzatu, indartu eta sendotu duten zumaiarrak 50urte hauetan, eta ez gutxi, gainera.

Erraza litzateke izenak ematen hastea hemen, baina beti egongo dabaten bat ahazteko arriskua, eta horregatik egokiagoa iruditu zait ahaldela ez ematea. Baina gogoan dauzkat hainbat lagun, bereziki, Ikastolasortzeko erabakia hartu eta bultatu zutenak, zailtasunak eta oztopoakgainditzen lagundu zutenak, arkatz txikia eta koadernoa hartuta eros-keta-zerrenda euskaraz egiten hasi zirenak, euskaraz jakin ez arrenseme-alabak euskaraz hezi zituztenak, beti euskarari sendo eusten dio-tenak, euskara irakasten eta ikasten aritu direnak, euskaraz naturalsortu eta kontsumitzen dutenak (musika, literatura, artea, zinema…)eta abar.

3.5. Laburbilduz

Ezkutuan, gordeta eta debekatuta egotetik espazioak eta funtzioak ira-baztera eta bereganatzera pasa zen euskara, hasieran gaztelaniarekinbatera, baina gero gehienetan bakarrik eta nagusi: hezkuntzan, kulturan,zerbitzuetan, kiroletan…, batzuetan herritarren eta taldeen ekimenez,beste batzuetan Udalak berak lagunduta. Horietako askotan, ekitatearenprintzipioa gainditu zitzaion berdintasunari: gehiago eman zitzaiongehiago behar zuenari.

Bilakaeran, aldaketak eragindakoak izan dira, ez bakarrik edo berezsortuak. Aldaketak eragiteko, berriz, garrantzitsuak izan dira pertsonak,eta gehienetan elkarlanean, berdinetik berdinera. Pertsona batzuek ikusizuten aldaketa ez zela bakarrik etorriko, eragin beharra zegoela, inorenzain egon gabe, eta bazeukatela horretarako nahikoa zilegitasun, izanlegezko edo ez. Onura, gainera, ez zen izan pertsonala, guztientzakoabaizik, eta horrek are gehiago legitimatzen zituen ekimenak.

Ibilbideari begiratuta, euskara ez da ezarri oinarri bakarraren gainean;aitzitik, aldatu egin da denboran zehar, eta batzuetan bat baino gehiagoizan ditu aldi berean, elkarren osagarri: Eliza, Ikastola, gaueskola-AEK,Udala, Baleike eta komunitatea…, baina beti ondoan izan dituzte besteelkarte eta laguntzaile ugari.

Urte hauetan guztietan, elkarlanak indar handia izan du, eta osagarri-

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 141-175 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Ezkutuan,gordeta etadebekatuta

egotetikespazioak eta

funtzioakirabaztera etabereganatzera

pasa zeneuskara,hasieran

gaztelaniarekinbatera, baina

gero gehienetanbakarrik eta

nagusi.

Euskara gara Zumaian? – Imanol Azkue Ibarbia

Page 155: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

tasuna bilatu izan da, oso gutxitan izan da lehia. Elkarlan horrek, gainera,balio izan du harremanak egiteko, estutzeko edo sendotzeko, eta eraginbiderkatzailea izan du batzuetan. Halaber, garrantzitsua izan da pertsonabatzuk leku batean baino gehiagotan aritzea, eta horrela aprobetxatuizan dituzte sortzen zihoazen aukera batzuk.

Ereduak eta praktikak garrantzitsuak izan dira. Ikastolak, ia hogeitahamar urteko ibilbidean, erakutsi zuen euskaraz ikastea eta irakasteaposible zela, eta gainerako ikastetxeen eredua izan zen. Gainera, taldeeta elkarte batzuek erakutsi dute euskaraz funtziona daitekeela, horidela naturala, eta eredu izan dira dira besteentzat.

Azkenik, etengabe bilatu eta sortu dituzte zumaiarrek dentsitateguneak,euskara nagusitzeko espazioak, eta lortu dute horietan euskaraz bizitzea,batzuetan lehendik zeudenak aldatuta, beste batzuetan propio sortuta. Sa-rritan, dentsitateguneetatik abiatuta irabazi ditu euskarak espazio berriak.

4. EUSKARA GARA ZUMAIAN�

Nola daude euskara eta euskaldunak 2017an Zumaian? Zein da egoera?Nola eta non hartzen du arnasa euskarak gaur egun gurean? Galderahoriei eta gehiagori erantzuten ahaleginduko naiz atal honetan.

4.1. Zenbait datu orokor

Hasteko, hona hemen zenbait datu esanguratsu:

• 2016ko kale-neurketak13 adierazten duenez, euskararen kale-era-bilerak bost puntu egin du gora Zumaian azken bost urteotan. Ka-lean entzundako hamar elkarrizketatik ia sei (% 57,8) izan dira eus-karaz; emakumeek gizonezkoek baino gehiago erabiltzen dute, etaPoligonoan gehiago hitz egiten da herrigunean baino. Duela bosturte ikusitako joerari eutsiz, 14 eta 25 urte arteko gazteak dira eus-kara gehien erabiltzen dutenak (% 79,7), eta goranzko joera nabar-menarekin aurreko inkestekin alderatuta (2006an % 64,9 zen).• Iñaki Iurrebasok14 adierazten duenez, Zumaiaren euskararen in-dizea, 2011n, % 79,5ekoa zen; gaitasuna, berriz, hau: euskaldunak,% 71,5; ia euskaldunak, % 15,8; erdaldunak, % 12,6; 1981etik 2001eragora egin zuen (% 59,3tik % 73,1 era) eta azken hamar urteotan zer-txobait behera egin du (2011n, % 71,5 zen).• Zumaia Uemako kide da 2009tik, EBPN/ESEP martxan dauka2003tik; Udalak hainbat plan eta lan eginak ditu: lan-munduan,merkataritzan, kiroletan…

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 141-175 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

2016ko kale-neurketakadieraztenduenez,euskararen kale-erabilerak bostpuntu egin dugora Zumaianazken bosturteotan. Kaleanentzundakohamarelkarrizketatik iasei (% 57,8) izandira euskaraz; 14eta 25 urtearteko gazteakdira euskaragehien erabiltzendutenak (%79,7), etagoranzko joeranabarmenarekinaurrekoinkestekinalderatuta(2006an % 64,9zen).

Imanol Azkue Ibarbia – Euskara gara Zumaian?

Page 156: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

• Hezkuntzan D eredua da bakarra, ume guztiek euskaraz ikastendute Zumaian.• Zumaiako euskara ezagutzeko eta ikertzeko hainbat lan egin dira.• AEKren euskaltegia dago euskara ikasteko edo hobetzeko, etaUdalak diruz laguntzen du.• …

Ohiko argazki hori osatzeko, kalterik ez bestelako adierazle batzuei ereerreparatzea. Horretarako, hiru eremu desberdin ikuskatu ditut bereziki:

• Bankuen erakusleihoak. Zazpi sukurtsaletako iragarkiak ikuska-tuta, hauxe emaitza: euskara hutsean, batean; euskaraz eta gaztela-niaz, baina euskara nabarmenago, bitan; euskaraz eta gaztelaniaz,baina gaztelania nabarmenago bitan; eta gaztelania hutsean, batean.• Propaganda etxean. Hiru hilabetean, 2017ko martxotik ekainera,etxeko buzoian 21 propaganda-orri jaso genituen. Hizkuntzari da-gokionez: gaztelania hutsean, 8; azala euskaraz, baina edukia gaz-telaniaz, 1; euskaraz eta gaztelaniaz berdin: 3; ele bietan, euskaralehenetsita: 5; euskara hutsean: 3.• Paneletako kartelak. Ausaz herriko hiru informazio-panel auke-ratuta, guztira 37 kartel zeuden: euskara hutsean, 23 (% 62); ele bie-tan baina euskara lehenetsita, 8 (% 22); ele bietan baina gaztelanialehenetsita, 2 (% 5); eta gaztelania hutsean, 4 (% 11).

Nahi izanez gero, beste adierazle batzuk ere badaude: eskelak kaleaneuskaraz gehiago jartzen dira gaztelaniaz baino; kintoen ospakizunenkartel gehienak euskara hutsean edo ele bietan jartzen dira; lan-gatazkenadierazpideak (kartelak, pankartak, pintadak…) euskaraz izaten dira,nagusiki; errenta-aitorpenetan, hamar urtean lau aldiz gehiago egitendira euskaraz (2016an, % 24,5)…

Beraz, datuek erakusten digutenez, euskara hor dago, oinarri sendoadauka eta badirudi indartzen ari dela. Baina ez ditzagun etxafuegoakazkarregi bota, eta begira diezaiegun beste adierazle edo arrasto batzuei,baita beltzuneei ere: hainbeste urteren ondoren, oraindik zerbitzu publikoguztiak ez dauzkagu euskaraz bermatuta; lan-munduan, euskararenpresentzia eta erabilera oso txikia da; Udalak berak bultzatutako zenbaitjardueratan ez da lehenesten euskara edo euskara ez da eredugarria…

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 141-175 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Ohiko argazkiaosatzeko hiru

eremu desberdinikuskatu ditut

bereziki: bankuenerakusleihoak,

etxeetarabanatzen den

propaganda etapaneletako

tartelak.

Euskara gara Zumaian? – Imanol Azkue Ibarbia

Page 157: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

4.2. Euskara talde eta elkarteetan

Elkarteak eta taldeak herri biziaren eta dinamikoaren adierazle dira,eta Zumaian ugari izan dira azken urteotan eta gaur egun ere halaxedira: 2017an, guztira 132 talde edo elkarte identifikatu ditut.

Hona hemen sorrera-hamarkadaren eta jarduera-motaren arabera:

1. grafikoa: Zumaiako elkarteen sorrera-urteak.

2. grafikoa: Zumaiako elkarteak jarduera-motaren arabera.

Elkarteen zerrendari eta datuoi begiratuta, ikus daiteke azken 50 urteotanetengabe sortu direla elkarteak eta taldeak Zumaian, oso gutxi 1950-1970artean, eta gero eta gehiago azken urteotan; hazkunde hori erlazionatutaegon daiteke diru-laguntzak eskuratu ahal izateko elkarte formal gisaeratu beharrarekin. Deigarria da, baita ere, elkarte gastronomikoek betiirautea denboran, behin sortuz gero sendo, bilatu eta aurkitu dituztelakobazkide berriak erakartzeko formulak. Azkenik, elkarte gehienak hiruarlotakoak dira: kultura (42 elkarte), kirolak (22) eta gizartea (21).

Elkarteak eta taldeak gehienetan bakarka aritzen dira, baina batzuetanelkarrekin ere bai, eta gero eta kontzientzia handiagoa daukate sare bat

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 141-175 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Imanol Azkue Ibarbia – Euskara gara Zumaian?

Page 158: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

osatzen dutela, eta batzuetan elkarrekin jarduten dute: Eki Festa udariongi etorria emateko, Gure Esku Dagok 2017ko maiatzaren 7ko bozketazela eta antolatutako jaialdia…

Baina nola dago euskara elkargune eta elkarte horietan? Nola jokatzendute euskaldunek horietan? Galdera horiei erantzun nahian, informazioalortzeko, hiru iturri hauek erabili ditut:

• Elkarteak. Galdetegia bidali nion lagin bati (37 elkarte), irizpidehauek kontuan izanik: alorra, sorrera-urtea, aktibitatea, tamaina…“Euskura” laneko informazioa ere erabili dut, erantzunak osatzeko. • Zumaiarrak. Galdetegia zumaiar euskaldunei, bilguneetan eus-kararen presentziaz eta erabileraz galdetzeko. • Elkarrizketak. Zumaiako Udaleko lau teknikarirekin.

Bai elkarrizketetan, bai galdetegietan, guztiei ere antzeko galderak eginnizkien: zer hizkuntzatan egiten zituzten ohiko bilerak eta barne- etakanpo-komunikazioak, azken urteetako bilakaera eta arrazoiak, euskaragehiago erabiltzeko aukerak, hizkuntza-irizpideak, gorabeherak…

Elkarteek eta taldeek diotenez…

Guztira 31 talderen edo elkarteren informazioa aztertuta, alderdi hauekdira bereziki azpimarratzekoak:

• Euskara da bileretako hizkuntza nagusia, bai zuzendaritzetan,bai elkarte edo talde osoarenetan. Hamarretik zortzik diote bilerakeuskara hutsean edo euskaraz gehiago egiten dituztela.• Kanpora begirako ekitaldietan euskara da nagusi: hamarretik zaz-pik diote euskara hutsean edo euskaraz gehiago aritzen direla; tar-teka erabiltzen dute gaztelania, ikusle/entzuleen arabera (badaki-telako batzuek ez dutela ulertzen euskaraz), edo beste aukerarik ezdaukatelako (oso zaila da, adibidez, euskarazko pelikulak ekartzea).• Dokumentazio idatzian, gaztelaniaren presentzia handiagoa da,aktak-eta batzuetan gaztelaniaz ere egiten direlako (bazkideek halaeskatuta): euskara hutsean edo ele bietan egiten dira hamarretikzortzi, eta gaztelania hutsean beste biak.• Bazkideekiko komunikazioak euskara hutsean edo ele bietan egi-ten dituzte hamarretik bederatzik, eta gaztelaniaz gehiago batek;whatsappeko taldeetan eta sare sozialetan euskararen presentziahandiagoa da, edo gaztelaniaren parekoa.• Prentsari begirako komunikazioa euskaraz egiten da, edo euskararilehentasuna emanda.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 141-175 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Euskara daelkarteetako

bileretakohizkuntza

nagusia, baizuzendaritzetan,

bai elkarte edotalde

osoarenetan.Hamarretik

zortzik diotebilerak euskara

hutsean edoeuskaraz gehiagoegiten dituztela.

Euskara gara Zumaian? – Imanol Azkue Ibarbia

Page 159: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

• Gehienetan ez dute nabari bilakaera nabarmenik euskararen era-bileran, lehendik ere handia zelako.• Hizkuntzak horrela erabiltzeko gakoetan, hauek azpimarratu di-tuzte: parte hartzen dutenen gaitasuna (guztiek ulertzea), jarreraeta kontzientzia.• Euskara gehiago erabiltzeko, berriz, bereziki azpimarratu duteeuskaraz sortzen jarraitzea, eta herriko beste taldeekin elkarlanean;dakitenek gehiago egin beharko luketela euskaraz; federazioetaneta elkarte pribatuetan gehiago eragin beharko litzatekeela, horie-tatik jasotzen dituztelako askotan agiriak gaztelania hutsean.• Gertatu izan zaizkie gorabeherak: hasieran oharrak euskara hu-tsean bidaltzen zituzten, baina gaztelaniazkoak eskatu zituzten ba-tzuek; kontrakoa ere bai, ordea: ume kirolariaren mediku-agiriagaztelaniaz bidali gurasoei eta euskaraz bidaltzeko eskatu gurasobatek; bilera orokorretan eskatu izan da euskara gehiago erabiltzeko;baten batek eskatu du bilerak gaztelaniaz egiteko, “denok dakigu-lako eta ulertzen dugulako”, eta erabaki behar izan zuten hala eginedo ez (eta ezetz erabaki zuten); hitzaldia antolatzerakoan, eztabaidaizan zuten talde batean, batek zioelako jende gehiagorengana iristekokomeni zela gaztelaniaz egitea; batzar batean, batzarkide batek gaz-telaniaz ere egiteko eskatu zuen, baina aho batez erabaki zuten eus-karaz egitea, eta pertsona horri itzulpena egitea (harrezkero, ez dabueltatu bileretara). Gorabehera horien ondorioz, hizkuntza-irizpideeta konpromiso batzuk hartu dituzte elkarteek.• Oso gutxik dauzkate idatziz jasota hizkuntza-irizpideak, eta gutxidira gaiaz noizbait propio hitz egin izan dutenak.• Talde gehienen ustez, euskara osasuntsu eta bikain dago beraienean;beste batzuek, berriz, hobeto egotea nahiko lukete, baina ez da erraza.

Zumaiarrek diotenez…

Elkarte eta taldeetan zumaiarrok gabiltza, eta jakin nahi izan nuen, gal-detuta, nola ikusten eta bizi duten euskara bilguneetan. Bakarka eran-tzuteko galdetegia zen, baldintza batzuk betetzen zituztenentzat: eus-kaldunak, Zumaian bizi zirenak, jarduerak Zumaian egiten zituztenak…Galdetegia googledriven jarrita, deialdi berezia egin nuen betetzeko:lagunak, kontaktuak, sare sozialak, baleike.eus…

• Guztira 160 lagunek erantzun zuten: 76 gizonezkok, 84 emaku-mezkok.• Gehienak (148 lagun) 25-64 urte artekoak, gutxiago 25 urtez azpi-koak (8 lagun) eta are gutxiago (4 lagun) 65 urtetik gorakoak.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 141-175 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Urte hauetanguztietan,elkarlanak indarhandia izan du,etaosagarritasunabilatu izan da,oso gutxitan izanda lehia. Halaber,garrantzitsuaizan da pertsonabatzuk lekubatean bainogehiagotanaritzea, etahorrelaaprobetxatu izandituzte sortzenzihoazen aukerabatzuk.

Imanol Azkue Ibarbia – Euskara gara Zumaian?

Page 160: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

• Zumaian bertan lanean edo ikasten aritzen direnak, 76 lagun, etaherritik kanpo, 84 lagun.• Whatsappeko talde-kopurua: gehienek (85ek) 5-20 taldetan hartzendute parte.

Erantzunei begiratuta, alderdi hauek nabarmenduko ditut:

• Bilera gehienetan euskara nagusi izaten da.• Euskararen presentzia handiena hezkuntzako bileretan da: 10etik9k dio euskaraz direla batez ere, eta batek euskaraz eta gaztelaniazantzera; kulturako bilerak ere antzeko proportzioan dira, alde txi-kiagoekin: hamarretik sei batez ere euskaraz, hiru ele bietan eta bigaztelaniaz batez ere. • Euskararen nagusitasuna elkargune bakarrean apurtzen da: etxe-peko edo garajeko bileretan. Izan ere, ele bietan dira gehienak (ha-marretik bost), eta gaztelania nagusiagoa da euskara baino: gazte-laniaz dira batez ere hamarretik hiru, eta euskaraz batez ere bi.• Bileretako hizkuntza-erabilerari dagokionez, funtsezko elementuada nor dagoen; izan ere, tartean euskaraz ez dakien norbait egoteakdena baldintzatzen du, euskara hutsean egin behar zena gaztelaniahutsean egitea dakar.• Bileretako hizkuntza-bilakaerari dagokionez, askok adierazten du-tenez, euskara beti egon da presente hasieratik eta ez da izan atzera-pausorik, baina ez beti: batzuetan nahikoa da erdararako joera dau-kan norbait sartzea zuzendaritzan bilerak gaztelaniara lerratzeko.• Bilerak euskaraz edo gaztelaniaz egiteko gakoei buruz galdetuta,hauek adierazi dituzte: bilerako guztiek ulertzea (gehienetan izatenda baten bat euskaraz ondo ez dakiena); nork egiten duen zer hiz-kuntzatan (lidergoa); bileraren ardura daukanaren jarrera euskara-rekiko; euskaldunon jarrera (zenbateraino eusten diogun euskarari);adina (jende heldua gaztelaniaz egitera ohituago); erosoagoa dagaztelaniaz egitea (gatazka saihesteko); euskaraz ulertzen eta egitenez dutenen borondatea edo malgutasuna; garrantzitsua da gaztela-niara lerratuz gero, norbaitek ardura izatea berriz ere euskararaitzultzeko…• Galdetuta ea noizbait hitz egin duten bilerotan erabili beharrekohizkuntzaz, gehienek ezetz diote, edo ez dakitela erabakirik hartutadagoen. Batzuek estatutuetan edo beste agirien batean adierazitadaukate euskaraz funtzionatuko dutela, baina horrek ez du berma-tzen erabilera.• Euskara bermatzeko, ohiko konponbide-proposamenak: bi bileraegitea (bat euskaraz, bestea gaztelaniaz); euskaraz egitea eta ez da-

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 141-175 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Euskara gara Zumaian? – Imanol Azkue Ibarbia

Bileretakohizkuntza-bilakaerari

dagokionez,askok adieraztendutenez, euskara

beti egon dapresente

hasieratik eta ezda izan

atzerapausorik,baina ez beti:

batzuetannahikoa da

erdararako joeradaukan norbait

sartzeazuzendaritzan

bilerakgaztelaniara

lerratzeko.

Page 161: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

Euskarazfuntzionatzendute, oro har,Zumaiakoelkarteek,barrura begiraaskok etaherriari begiradenek. Euskarabizirik etaosasuntsu dagoZumaiakoelkarguneetan,eta batzuetannagusi da.

kienari norbaitek belarrira xuxurlatzea… Batzuek galdetu egitendute hasieran bilera zer hizkuntzatan egin, baina hori batzuetanhaserrerako bidea ere izan da.• Euskara gehiago erabiltzeari dagokionez, euskaraz egitea eta ezdakitenek euskara ikasteaz gain, proposamen hauek egiten dituzte:euskaraz dakitenei eta erabiltzen ez dutenei euskaraz egitea; pixkabat zain egon (gazteak euskaraz datozelako); bileraren hasieran hitzegin eta proposatu euskaraz egitea; pazientzia; ulertzen ez duenarialdi bereko itzulpena egitea; jendea trebatu, solasaldietan euskararinola eutsi jakiteko; lehen hitza beti euskaraz egitea…• Whatsappeko taldeei dagokienez, euskararen erabilera nabarmenhandiagoa da alor guztietan, baina bereziki (eta ordena horretan)laneko taldeetan, hezkuntzan eta kulturan, baina baita etxepekoedo garajekoetan. Batzuek aurrez aurre baino gehiago eta errazagoegiten dute euskaraz.

Udal-teknikari batzuek diotenez…

Udal-teknikariek ondo ezagutzen dituzte Zumaiako taldeak eta horietandabiltzan zumaiarrak, zer esanik ez arlo bakoitzekoak; sarritan elkarlaneanjardun behar izaten dute, eta badakite euskararen egoera zein den. Ho-rregatik, elkarte gehien biltzen dituzten alorretako teknikariak (kultura,kirolak eta ongizatea) eta euskara-teknikarietako bat elkarrizketatu nituen.

Hona hemen ondorio nagusiak:

• Euskaraz funtzionatzen dute, oro har, Zumaiako elkarteek, barrurabegira askok eta herriari begira denek. Euskara bizirik eta osasuntsudago Zumaiako elkarguneetan, eta batzuetan nagusi da.• Euskaraz funtzionatzeko faktore nagusia da pertsona (nork hartzenduten parte zuzendaritzan eta horien euskararekiko atxikimenduaeta hizkuntza-gaitasuna). Batzuetan adinarekin erlazionatuta dago:zenbat eta gazteagoa, gaitasun handiagoa eta euskararako joera; gaz-teak sartzen direnean, gehienetan egoera hobetu egiten da.• Kontuan izan behar da eta ondo kudeatu talde eta elkarte gehie-netan daudela euskaraz ez dakitenak, eta batzuetan kolektibo handieta trinkoa osatzen dute. Hala ere, gehienetan ez daukate euskara-rekiko jarrera txarrik.• Oso elkarte gutxik daukate idatziz jasota euskaraz aritzeko edofuntzionatzeko nahia, ez daukate hizkuntza-irizpide idatzirik.• Udal-teknikarien lana ez da denera iristen. Ezin dute behartu inoremanaldi bat euskaraz egitera, adibidez.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 141-175 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Imanol Azkue Ibarbia – Euskara gara Zumaian?

Page 162: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

• Udalak hizkuntza-betebeharrak jartzeak bultzatu egiten ditu tal-deak eta elkarteak euskara erabiltzera jendearen aurreko ekitaldie-tan. Hala ere, ez da beti lortzen euskarari lehentasuna ematea, etaekitaldia zenbat eta handiagoa edo oihartzun handiagokoa, orduaneta gehiago lausotzen dira eskakizunak, beste alderdi batzuei (batikbat onura ekonomikoari) ematen zaiolako lehentasuna.• Udalak Euskararen Ordenantza badauka, 2008koa, baina zahar-kitua geratu da, ez ditu jasotzen gaur egungo kasu edo egoera ba-tzuk.• Bilakaera onerakoa izan da euskararen erabileran eta presentzian,baina ez batzuek espero adinakoa. Uste baino motelago doa.• Euskarari lehentasuna emateko irizpideak ezarrita daude, bainakasu bakoitzerako ez, eta teknikarien/zinegotzien gain geratzen daerabakia. Batzuek eskertuko lituzkete irizpide edo jarraibide zeha-tzagoak.• Euskarak ez dauka gotorleku edo elkarte indartsurik Zumaian,ez badira Bertso Elkartea, Baleike, AEK…, baina horiek txikiak dira.Hori baino gehiago da badaudela 50 lagun dena euskaraz izatea etaeuskaraz bizitzea besterik ez dutenak nahi, eta horiek dira euskara-ren muina.• Eguneroko praktikei begiratuta, askorenak euskaraz dira. Euska-razko lurralde edo gune batean gaudelako, badago halako obligaziobat euskaraz egiteko.• Kulturan euskara da nagusi taldeen funtzionamenduan, eta pu-blikoa eta kontsumitzaileak ere euskaldunak dira. Gaur egun, an-tolatzen diren emanaldi edo ekitaldi gehienak, hamarretik bederatzi,euskaraz izaten dira; baina ez da kasualitatea, nahita egindakoaizan da. Umeei begirako ikastaroak euskara hutsean eskaintzendira, beti; helduenean, euskaraz emateko aukerarik ez dagoeneanematen da gaztelaniaz. Lehen aukera beti da euskara. Kultura Ma-haiak euskaraz funtzionatzen du erabat.• Kiroletan egoera hobetzen ari da, jende gaztea zuzendaritzetansartu ahala, erreleboarekin, eta oraingo egoerak eta lehengoak ezdauka zerikusirik. Taldean lan egin nahi duenari ez zaio galdetzeneuskaraz badakien edo ez, eta denak dira ongi etorriak, hizkuntzaribegiratu gabe. Diru-laguntzak jasotzeko lagundu egiten du euska-raren erabilerak, eta onerako izan da. Badaude gaztelaniaz funtzio-natzen duten talde edo elkarteak, baina arduradunek ez dakitelakoeuskaraz; kanpora begirakoa beti bermatzen da, baina barrura be-gira, zaila da zuzendaritzakide guztiek euskaraz jakitea. Entrena-tzaileek-eta gero eta gehiagok egiten dute euskaraz. Kirol Mahaiak

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 141-175 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Kulturan euskarada nagusi taldeen

funtzionamen-duan, eta

publikoa etakontsumitzaileakere euskaldunakdira. Gaur egun,antolatzen diren

emanaldi edoekitaldi

gehienak,hamarretik

bederatzi,euskaraz izaten

dira.

Euskara gara Zumaian? – Imanol Azkue Ibarbia

Page 163: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

euskaraz funtzionatzen du. Kiroldegian eskaintzen diren ikastarogehienak, hamarretik bederatzi, euskaraz izaten dira.• Gizarte-ongizatean ere, egoera ikaragarri aldatu da azken urteotan.Lehen ere ahoz euskaraz zen, baina idatzizko guztia gaztelaniaz.Pixkanaka joan da sartzen, eta saila handitu ahala, indartzen, langileberriak euskaraz etorri direlako; orain barrura begira dena funtzio-natzen da euskaraz. Kanpora begira, berriz, euskaldunari beti ber-matzen zaio hizkuntza, baina herritar guztiengana iristeko, gazte-lania beharrezkoa da. Bileretan, ez da beti bermatzen euskararenerabilera, eta gertatu izan da erdaldun bat joateagatik bileran gaz-telania nagusitzea. Kontratazioetan beti hartzen da aintzat euskara.Erabiltzaileei dagokienez, euskaldun batzuek nahiago dute gazte-laniaz artatuak izatea, eta euskarri idatziak ere gaztelaniaz. Elkarteeta taldeetan denetarik dago: batzuetan erdaldunak dira nagusi etagaztelaniaz funtzionatzen dute; beste batzuk euskaldunak dira,baina material idatzia kanpotik (Espainiatik) datorkie, eta gaztela-niaz; beste batzuk euskaldunak dira eta ahalegintzen dira euskararilekua egiten… Erreleboa izan denean, gazteak sartu izan direnean,normalean euskararen onerako izan da. Guztiek badakite, ordea,zerbait antolatu behar badute, euskara aintzat hartu behar dutela.Nagusien Mahaiak euskaraz funtzionatzen du.

Laburbilduz

Zumaian badaude dentsitateguneak, euskara hutsean edo batez ere eus-karaz funtzionatzen duten espazioak, eta elkarte eta talde gehienetanaurrerapauso nabarmenak ematen ari dira, euskararen presentzia etaerabilera gero eta handiagoa da; hori sarritan (baina ez beti) erlazionatutadago pertsonen adinarekin, baina erreleboak ez dakar beti aldaketa.Aurrera egiteak, ordea, ez du esan nahi atzerapausorik ez denik gerta-tuko; izan ere, borondatezko lanaz ari gara, eta inori ez zaio ezetzikesaten parte hartzeko gogoa azaltzen badu; behar bezala prestatutaegon ezean, nahikoa da pertsona jakin bat sartzea zuzendaritzan jar-duera-hizkuntza aldatzeko.

Hizkuntzak kudeatzeko orduan, badaude praktika eredugarriak, bainaelkarteren bat kenduta, ez dago ezer araututa euskararen presentziazeta erabileraz. Adostasuna dago euskarari lehentasuna emateko, bainaez dago ezarrita noiz eta nola. Udalaren exijentzia eta presioa garran-tzitsuak izan dira, baina gainerako elkarteen jokabidea (besteek zer eginedo nola jokatzen duten) ere bai.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 141-175 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Hizkuntzakkudeatzekoorduan, badaudepraktikaeredugarriak,baina elkarterenbat kenduta, ezdago ezeraraututaeuskararenpresentziaz etaerabileraz.Adostasuna dagoeuskararilehentasunaemateko, bainaez dago ezarritanoiz eta nola.

Imanol Azkue Ibarbia – Euskara gara Zumaian?

Page 164: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

Zenbait arlotan, eskaintza ia erabat euskarazkoa da eta are nabarmena-goa ume edo gaztetxoentzako proposamenetan.

5. EUSKARA IZANGO AHAL GARA!�

Azken atal honetan, etorkizunera begira jarriko gara, eta gaur egungoegoeratik abiatuta, Zumaian euskara biziberritzen eta indartzen jarrai-tzeko zenbait gomendio eta helduleku emango ditut.

5.1. Hainbat gomendio elkarteei eta taldeei

Taldeen eta elkarteen lana garrantzitsua da herrietarako, eta halaxeegiaztatu dugu 50 urteko euskararen ibilbidean. Izan ere, zumaiarraketengabe elkartu dira interes komun batzuen inguruan eta helburu ba-tzuk lortu nahian, eta gero eta talde gehiago daude, gainera. Zumaiaraskok hartzen dute parte talderen batean, beste zumaiarrekin aritzendira elkarlanean, eta euskara biziberritzeko eta indartzeko prozesuan,garrantzitsua da taldeok aintzat hartzea, hobetzeko aukerak identifika-tzea eta euskararen gaia elkarrekin lantzea.

Hona hemen aholku batzuk:

• Hitz egin eta erabaki euskara zer den elkartearentzat, zenbatekolekua emango zaion eta horretarako zer baliabide jarriko diren.Adostu oinarri komuna, zertan gatozen bat.• Hitz egin edo erabakitakoa idatziz jaso, ahal bada elkartearen oi-narrizko agiri batean (adibidez, estatutuetan).• Erakundeek gehiago bidera ditzakete taldeak eta elkarteak, la-gundu; adibidez, erregistroan izena ematerakoan, gomendioak emaneuskara kontuan izateko.• Jarraibide edo gomendio zehatzak eman hizkuntzak kudeatzeko,egunerokorako: bileretan, komunikazioetan, dokumentazioan…Adibidez, bileretan: hasieran aztertu zer aukera dagoen euskarazegiteko, ikusi parte hartuko dutenen hizkuntza-gaitasuna, zer ba-liabide jar daitezkeen (aldi bereko itzulpena…), norbait arduratuhizkuntza-irizpideak betearazteaz…• Udalak ezarritako betekizunei segimendu zorrotza egin, eta ezutzi atzerapausoak ematen.• Elkarteetako euskaldunak arrazoiekin jantzi, egunerokoan sortzenzaizkien oztopo eta zalantzei aurre egiteko: zergatik lehenetsi eus-kara, zer leku eman garbi izan (adibidez, ez da nahikoa ekitaldiensarrera eta amaiera euskaraz egitea, edo izenburua euskaraz ere jar-tzea), zer den errespetua, gune hegemonikoen beharra, aniztasunaren

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 141-175 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Euskara gara Zumaian? – Imanol Azkue Ibarbia

Page 165: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

Jon Sarasua:Euskaldunkoherente etagaitu izateakgaur eta hemenahaleginaeskatzen du. Etahurrengobelaunaldianahaleginaeskatuko du.Nahimenaeskatuko du.Borondate bat,beste gauzabatzuen artean.... Euskaldunkoherente etakonpetente izateaez da hiritarestandar batenkondizio bera.Nahimen-tentsiobat darama.

aberastasuna… Hizkuntza-ekologiaren printzipioetan trebatu zu-zendaritzetako kideak.• Saritu eta aitortu aurrerapausoak, besteek ere ikusteko eta guz-tientzat eredu izateko.• Elkarteen esperientzia eredugarrien berri eman, egoera zail edooztopo bakoitzaren aurrean nola jokatu duten.• Belaunaldi-aldaketak hizkuntza-gaitasuna areagotzea ekarrikodu, baina horrek, berez, ez du areagotzen atxikimendua edo erabi-lera. Hori ere landu beharra dago.• Aurreikusi egoerak, eta bakoitzaren aurrean proposatu nola jokatu.• Euskara-gaitasuna ere kontuan izan zuzendaritzako kideak hau-tatzeko orduan.• Elkarteetako proiekzio publikoko pertsonak euskaldun onak iza-tea, eta zumaiar euskaldun gisa jokatzea.• Gaztelaniazko hitzaldiak edo ekitaldiak antolatzen dituztenekinlan berezia egin, pixkanaka euskaraz egiten ere has daitezen, etabehar baldin bada, bereziki lagundu.• Elkarteak elkarrekin ekitaldiak antolatzen jarraitu, euskara hu-tsean.

5.2. Helduleku batzuk

Gurea, nirea

Aurreko atalean elkarte eta taldeez hirugarren pertsonan hitz egitenaritu gara, baina geu ere bagara horietako kide, eta hor adierazitakoageuri ere badagokigu. Ardura, dagokiguna, geure gain hartu behardugu, gure esku ere badagoelako. Ona litzateke bakoitzak bere praktikaribegiratzea, zer egiten duen zer hizkuntzatan, eta ikusi ea bat datorrennahi duenarekin. Egunerokoan dauzkagu euskararen egoera hobetzekoaukerak: nola jokatzen dugu baten batek etxepeko bilera gaztelaniazegiteko eskatzen duenean (“Denok dakigulako, ez luzatzeko”)? Galde-tzen al diogu zerbitzariari ea badaukan euskaraz eman berri digun ogi-tartekoen zerrenda? Beti egiten al dugu euskaraz lehen hitza ezezagu-nekin, aurreiritziak baztertuta?… Ederki azaltzen du Jon Sarasuakahalegin gehigarri hori: “Hemen dator tesi zapuztaile nagusia; euskal-dun koherente eta gaitu izateak gaur eta hemen ahalegina eskatzen du.Eta hurrengo belaunaldian ahalegina eskatuko du. Nahimena eskatukodu. Borondate bat, beste gauza batzuen artean. Horrela esanda sinpleadirudi, baina horrek inplikazio handiak ditu gure paradigma pentsa-tzerakoan. Euskaldun koherente eta konpetente izatea ez da hiritar es-tandar baten kondizio bera. Nahimen-tentsio bat darama”15.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 141-175 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Imanol Azkue Ibarbia – Euskara gara Zumaian?

Page 166: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

Etxean nagusi

Euskarak behar ditu hegemoniko edo nagusi izateko lekuak, eta euskaraZumaian biziberritu baldin bada, horregatik ere izan da. Gauden tokiangaude 50 urteotan gune hegemonikoak bultzatu eta indartu egin zire-lako. Elebitasun sozial orekatua polita da, baina lortzen zaila, denek bihizkuntzak ondo jakitea ezinbesteko baldintza duelako, eta praktikakerakusten digulako beti gailentzen zaiola hizkuntza bat besteari. Ho-rregatik, desorekak egon badaudelako, hizkuntzek behar dituzte gunehegemonikoak, arnasgune soziofuntzionalak, eta geuk ere babestu etabehar baldin bada sortu egin behar ditugu, etorkizunean euskaldunizateko nahia erreproduzitzeko eta iraunarazteko. Espazio elebidunekegon behar dute, baina baita euskara hutsezkoek ere, euskarak aurreraegingo badu.

Hizkerak nortasuna, eta nortasuna ardatz

Altxor handia dugu hizkera, baina ez dugu behar adina ezagutzen etabaloratzen. Beste herrietatik bereizten gaitu, iraganaren segida eta loturaematen digu eta gure esku dago eustea. Horretarako, oso garrantzitsuada etxeko transmisioa, eta ez utzi dena eskolaren gain, hangoa ona etaetxekoa okerragoa delakoan. Zumaian badira makina bat pertsona erre-ferentzial, arlo guztietakoak (dantzariak, musikariak, idazleak, kirola-riak…), eta on egingo liguke horiek zumaiarrez hizketan entzuteak.

Hizkuntza da gure izatearen eta nortasunaren zutabe nagusietako bat.Badugu inguru natural paregabea eta ederra, baditugu erakusteko altxortxikiak eta handiak eta badaukagu horren berri emateko hizkuntza abe-rats eta bakarra. Hizkuntzak bidea eman behar digu gure nortasuneangehiago murgiltzeko, geure burua hobeto ezagutzeko, eta horretarakobide egokia da, adibidez, ahotsak.eus egiten ari dena, baina proiekziopubliko handiagoa emanda; esate baterako, mahai-inguruak antolatuedadeko jendearekin hitz egiteko lehengo lanbideez, festez, ohiturez,gertaerez… Ez da erraza, dirua behar da, askorentzat lehentasun han-diagoa izango du dirua hirigintzako obretan inbertitzeak, baina bidebat konponduta nekez indartuko dugu zumaiartasuna.

Askok esperantzaz begiratzen diote turismoari edo kanpokoen etorrerakekar dezakeen aberastasunari. Turismoak aukera adina arrisku dakartza,ordea, eta gurean turismoak lotuta egon behar du nahitaez bertakoidentitatearekin; horren barruan, euskarak bizkarrezur izan behar du,eta ez osagai folkloriko huts. Badaude esperientzia berritzaileak eta in-teresgarriak, urrutira joan gabe, Zumaian abian jarritako “Enigma bi-

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 141-175 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Askokesperantzaz

begiratzen dioteturismoari edo

kanpokoenetorrerak ekar

dezakeenaberastasunari.

Turismoakaukera adina

arrisku dakartza,ordea, eta gureanturismoak lotuta

egon behar dunahitaez bertakoidentitatearekin;horren barruan,

euskarakbizkarrezur izan

behar du.

Euskara gara Zumaian? – Imanol Azkue Ibarbia

Page 167: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

zia”16 eta Azpeitiko Udalarena, adibidez17. Bestalde, beharrezkoa daneurtzea ea ateak zabaltzeak zenbateko onurak, kalteak eta ondorioakekar ditzakeen, baita euskararentzat ere, eta erne ibili arriskuekin; adi-bidez, merkataritzan edo ostalaritzan, ingelesaren mesedetan euskarabazter lezakeen elebitasunarekin..

Herriaz gaindi

Inguruko herri guztiak oso euskaldunak dira, eta herrietako mugakhain erraz gainditzen ditugunean, eskualdeko ikuspegiarekin jokatuzgero, beste aukera batzuk zabalduko zaizkigu. Gurean, Kostan, es-kualde-izaera ahul samarra da, eta herrien arteko harremanak eta el-karlanerako aukerak bultza daitezke, ustez lehia edo norgehiagoka da-goen lekuan. Horren adibide ugari daude dagoeneko: Karkara aldizkariaOrion eta Aian zabaltzen da; herri batek bakarrik trainerua osatu ezinizan duenean, bi herriren artean atera izan da; Euskal Kosta Krosa an-tolatu zen lehen aldiz 2017an hiru herriren artean… Kulturan ere elkar-lanerako eta osagarritasunerako aukerak landu daitezke (antzerkia, zi-nema, musika…), sormenaren aldetik aukera handiak daude (herriguztietan daude bertso-eskolak, gaztetxeak…). Estrategia horiek guztiaklantzeko, protagonismo handiagoa hartu beharko luke Mankomunita-teak, herri guztietako ordezkariak biltzen dituen neurrian, beste admi-nistrazioetatik datozen planen eta politiken transmisio-uhal izateariutzi eta ekimenak bere gain hartuta.

Gehiago sakondu beharko litzateke Zumaiaren eta oro har Kostako he-rrien identitate eta balio nagusien inguruan, nortasunaren bereizgarriakezagutzeko eta azpimarratzeko. Dagoeneko jarri dira martxan hainbatproiektu, adibidez, itsas ondarearekin erlazionatutako ibilaldi gidatuak.Halaber, herri bakoitzeko curriculuma lantzen den bezala, ondoko he-rrietakoa ezagutzea bultza daiteke, askotan osagarriak izan daitezkee-lako: Orioko eta Aiako burdinolak eta materialaren garraioa Oria ibaianbarrena, Zumaian harrapatutako olagarro lehortuaren salmenta Zarau-tzen… Hausnarketa horretan, lehentasunezko lekua eman behar zaioeuskarari, ardatz izan dadin.

Elkarguneak: lekuak eta egiturak

Orain arte, elkarteak eta taldeak izan ditugu, batez ere, mintzagai, bainabeste hainbat elkargune ere badauzkagu herrian, horietako asko fisikoak.Non elkartzen dira gaur egun zumaiar euskaldunak? Non entzuten dagehien euskara? Identifika ditzagun toki horiek, eta ikusi nola babestu,

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 141-175 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Gehiago sakondubeharko litzatekeZumaiaren etaoro har Kostakoherrien identitateeta balionagusieninguruan,nortasunarenbereizgarriakezagutzeko etaazpimarratzeko.

Imanol Azkue Ibarbia – Euskara gara Zumaian?

Page 168: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

zer egin horietan jendea elkartzen jarraitzeko. Elkargune horien ingurukoesperientzia batzuk baditugu Zumaian, eta pare bat aitatu nahiko nituzke.

Lehena Estalapekoa da, edo Kofradia plazakoa. Zumaian ohitura handiadago Moilan egonean egoteko, ibaiari begira, jendearen, itsasontzien(gero eta gutxiago) eta autoen (gero eta gehiago) joan-etorria zaintzen.Badaukagu Arrantzaleen Kofradia, garai batean oparoagoa, eta egural-diak laguntzen ez zuenean marinelak babesteko, estalpea egin zuenUdalak 1916an. Kofradiaren azpialdean taberna bat dago, fama onekoabaina txikia, eta baimena eskatu zuen Estalapean mahaiak jartzeko, ha-sieran, eta plazaren zati batean mahai gehiago jartzeko, gero, bazkaltzenemateko. Plaza txikia da, baina oinezkoentzako kalearen ondoan dago-enez, umeen jolaslekua ere bazen. Estalapean eta plazan mahaiak jar-tzearekin batera, zumaiarrok terraza bat irabazi genuen, baina edadetuekbiltzeko eta babesteko lekua galdu zuten, eta umeek jolaslekua. Neurribatean (ez baitakigu zein eseriko den mahaietan), Estalapea eta plazagaldu egin zituen euskarak.

Badugu, ordea, kontrako adibidea. Azken kale-neurketen arabera, Zumaianeuskara gehien Poligonoan egiten da, eta bereziki aztertzekoa da inguruhorren bilakaera. Eraiki zenean, kanpotik etorritako asko han jarri zirenbizitzen, zumaiar familia gazteekin batera, eta ingurua nahikoa erdaldunazen. Hurrengo urteetan, hegoaldera, basadietan aurrera, zabaldu zen Zu-maia eta hor inguruan ezarri ziren ikastegiak, kirolguneak, osasun-zentroa,merkataritza-gune handiak, zaharren egoitza…; gainera, etxeen artean,erdialdean, pasabide luze eta zabal bat utzi zuten oinezkoentzat, Punta-noetaraino iristen dena, bidean taberna eta guztikoa. Lehen pasatzekolekua zena orain egotekoa da sarritan, hizketan aritzekoa, elkartzekoa…

Lekuez gain, ordea, beste era bateko elkarguneak ere behar ditugu eus-kaldunok, euskararen gainean aritzeko eta sarea osatzeko. Izan ere, au-kera gutxi izaten ditugu euskarari buruz hitz egiteko. On egingo liokeeuskarari euskaraz arduratuta dauden zumaiarrak elkartzea, elkar eza-gutzea, ikuspegiak trukatzea, elkarlanean jartzea…, kontzientziazioalantzeko eta komunitatea trinkotzeko. Horrela, Topaguneak eta Hiz-kuntza Politikarako Sailburuordetzak abian jarri nahi duten “Euskarak365 egun” ekimena aukera ona izan daiteke taldetxo bat sortu eta horiantolatzeko aitzakian, hezurdura iraunkorragoa sortzeko. Zumaian eus-kararen aldeko masa kritikoa indartu, sendotu, trinkotu beharra dago,arnasgune izatearen kontzientziazioa areagotu. Masa hori zenbat etaindartsuagoa eta trinkotuagoa, orduan eta erakarmen handiagoa izangodu euskararekiko ez aldeko eta ez aurkakoak euskarara erakartzeko.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 141-175 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Euskara gara Zumaian? – Imanol Azkue Ibarbia

Beste era batekoelkarguneak ere

behar ditugueuskaldunok,

euskararengainean aritzeko

eta sareaosatzeko. Izan

ere, aukera gutxiizaten ditugu

euskarari buruzhitz egiteko. On

egingo liokeeuskararieuskaraz

arduratutadauden

zumaiarrakelkartzea, elkar

ezagutzea,ikuspegiaktrukatzea,

elkarlaneanjartzea…,

kontzientziazioalantzeko etakomunitateatrinkotzeko.

Page 169: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

Ildo horretatik, badago hausnartzeko beste gai bat: beharrezkoa al daeuskara-elkarte bat Zumaian? Tarteka akordatzen gara horrelako elkartebatekin, batez ere hizkuntza-eskubideak urratzen dizkigutenean, bainaeuskara natural eta normal bizi da Zumaiako elkarte eta talde askotan,eta askok ez dute ikusten horrelako elkarte baten premiarik. Berez, onalitzateke euskara-elkarte bat akuilu- eta segimendu-lanak egiteko, bainaona litzateke, baita ere, ardura inoren gain utzi gabe euskaldunok, gaudentokietatik, bakarka, eragitea. Adibide bat ekarriko dut hona: Gaztetxean,urtero, film laburren lehiaketa antolatzen dute, eta lan guztiak euskarazizaten dira, inon ere baldintza hori jarri beharrik gabe; baina zenbaterainodira sendoak edo hauskorrak hizkuntzarekiko konpromisoak eta loturak?Nahikoa al da euskara natural edo normal bizitzea? Hizkuntzaren gaineanerabaki kontzienteak eta adostuak hartzen al ditugu? Duda daukat.

Bukatzeko, azkenaldian gero eta indar handiagoa hartzen ari dira bes-telako elkarguneak: whatsappeko taldeak, twitter, facebook, instagram,blogak… Gaur egun, oso kontuan hartzekoak dira, eta beharrezkoa dabilguneez hitz egitean, ohikoetatik fokua gehiago zabaltzea, sortzen do-azen aukera berriak identifikatzeko eta aprobetxatzeko: aztertu non etanola hartzen duten parte zumaiarrek, zer harreman dagoen Zumaiakoeuskaldunen artean, nola daukagun indartzea eta trinkotzea…

Atxikimendua indartu, kontatu

Inoiz baino jende gehiagok daki euskaraz Zumaian, inoiz baino pertsonagehiago ari dira euskaraz, hezkuntza-ereduak bermatzen du ume guz-tiek euskaraz ikastea…, baina ahul ageri zaigu euskararekiko atxiki-mendua, euskaraz egiteko motibazioa. Oso ondo azaltzen du Jon Sara-suak: “Sinplifika dezagun atxikimenduaren gaia euskarari dagokionean.Batetik, beste hizkuntza nagusietan datorren eduki interesgarrien uhol-dea inoiz baino handiagoa da. Eta bestetik bizi gaituen kultura zappin-garen kultura da, menuarena. Orain honekin gozatzen dut eta gero ho-rrekin, honekin konprometitzen naiz, baina gero beste horrekin, hauona da niretzat, baina beste hau ere bai. Hizkuntzarekiko eta kulturare-kiko atxikimendu solidoa, nire inguruan eta belaunaldian multzo esan-guratsu batean ezagutu dudana, orain ahulegi ikusten dut belaunaldiberrietan, bai nire belaunaldi bertan ere, bai nigan ere. Atxikimendu-moduaren lasaitze hau nabarmena da bai hizkuntzaren arloan, bai kul-tura kontsumoaren arloan, bai sorkuntzaren arloan”18. Hori garbi izanik,pentsatu behar dugu nola indartu: zergatik egiten dut nik euskaraz? Zerematen dit euskarak beste hizkuntzek ematen ez didatena? 2017an, 20.Korrika zela eta, harrera egiteko bilera deitu zuten Zumaiako AEK-ko

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 141-175 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Imanol Azkue Ibarbia – Euskara gara Zumaian?

Badagohausnartzekobeste gai bat:beharrezkoa alda euskara-elkarte batZumaian?Tartekaakordatzen garahorrelako elkartebatekin, batez erehizkuntza-eskubideakurratzendizkigutenean,baina euskaranatural etanormal bizi daZumaiakoelkarte eta taldeaskotan, etaaskok ez duteikusten honelakoelkarte batenpremiarik.

Page 170: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

irakasleek, bi hilabete lehenago, eta deialdiaren berri eman zuten heda-bideetan. Iritsi zen bileraren eguna eta ordua, eta ez zen inor azaldu; ira-kasleak lur jota. Horrek esan nahi du Zumaian ez dagoela interesik edoatxikimendurik Korrikarekiko? Ez. Gai honetan, badaude aintzat har-tzeko zenbait faktore: Zumaiako euskaltegian ez dago irakasle zumaia-rrik; AEKri ere ahultzen joan zaio herrian zeukan laguntzaile-sarea (ira-kasle ohiak, ikasle ohiak…); bilerarako deialdia egin zuten, baina ezzuten baieztatu asistentzia… Hasierako deialdi hartara ez zen inor erejoan, baina bi hilabete geroago, apirilaren 5eko goizeko 03:00etan, ordurikokerrenean, ehunka zumaiar ibili ziren Korrikaren atzetik saltaka.

Ildo horretatik, atxikimendua eta kontzientziazioa areagotzeko bideetakobat ezagutza da, euskararen ibilbidearen berri jakitea: zer egin zen, non-dik gatozen, egindakoa baloratu eta aitortu… Gutxi idatzi da honetaz,are gutxiago herri bakoitzean egindakoaz, batzuek baino ez dute egin-dakoaren berri, eta errelatoa egin beharra dago eta ezagutarazi, batezere gazteek (etorkizuneko helduek) jakiteko eta aintzat hartzeko; aukerakugariak dira: argitalpen arin edo mardulagoak, euskararen arnasgunesoziofuntzionalak eta motorrak mapan kokatu eta ibilbideak antolatu,hitzaldiak edo mahai-inguruak, ikus-entzunezko euskarrietan jaso…Hori guztia, ordea, ertz askotatik helduta landu behar da, eta ez utzieskolaren edo Udalaren esku bakarrik; aitzitik, komeni da bestelakoguztiak ere inplikatzea, baita elkarteak edo taldeak ere.

Kezka bi joerarekin

Bada aspaldian, Zumaian, kezkatzen nauen zerbait: euskararen aldekoekitaldi gehienetan umeen presentzia eta protagonismo nabarmena. Eki-taldiotan, badirudi euskara umeentzako zerbait dela, haurrak dira pro-tagonista nagusi saltaka, euskararen ura eskutik eskura pasatzen, Eus-kararen Egunean… Oilo-ipurdia jartzen zait Tuterako umeak Korrikarenlekukoa eramaten ikustean, baina gurean, Zumaian, uste dut protago-nismo handiagoa dagokigula helduoi euskararen ekitaldi publikoetan.

Gainera, bada euskararen bueltan sumatzen dudan beste joera gaiztobat: euskara da poza, irria, ospakizuna…, poziktibity, izan zoriontsu.Saiatzen naiz pozik eta alai bizitzen, baina egunean zehar izaten ditutnire gorabeherak, haserretzen naiz, beldurtzen, estutzen, lasaitzen…euskaraz beti, eta euskarak ematen dizkit horiek adierazteko bitartekoak.Koldo Mitxelenak hizkuntza aizkorarekin alderatzen zuen, eta esatenzuen zorroztu egin behar dela moztea nahi baldin badugu; euskarakbalio behar digu egunerokoan denerako.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 141-175 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Euskara gara Zumaian? – Imanol Azkue Ibarbia

Atxikimenduaeta

kontzientziazioaareagotzeko

bideetako batezagutza da,euskararen

ibilbidearen berrijakitea: zer egin

zen, nondikgatozen,

egindakoabaloratu eta

aitortu… Gutxiidatzi da

honetaz, etaerrelatoa egin

beharra dago etaezagutarazi,

batez ere gazteek(etorkizuneko

helduek) jakitekoeta aintzat

hartzeko.

Page 171: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

6. BAGARA�

Ikusi dugu Zumaiaren eta euskararen arteko lotura aspaldikoa dela etabadituela (oraindik ere) bereizgarri nabarmenak, ia bakar egiten dutenak;gero, euskararen azken 50 urteotako ibilbidea egin dugu, ikusi dugunola agertu zen ezkututik plazara, eta nabarmendu ditugu ibilbidekomugarri nagusiak, gune hegemonikoek eta motorrek zenbateko garran-tzia izan zuten biziberritzeko prozesuan; horren ondoren, 2017ra etorrigara, eta aztertu dugu nola dagoen euskara Zumaian eta bereziki taldeeta elkarteetan, hainbat begiradatatik eta iritzitatik, eta ikusi dugu osa-suntsu dagoela eta indartzen ari dela, baina oraindik badagoela zeregina eta zeri heldua etorkizunean.

Euskara gara Zumaian? Bai, euskara Zumaian izan bada, eta zumaiarasko gara euskara. Badaukagu euskara izateko eta euskaraz bizitzekonahia eta borondatea, eta sortzen ari gara horretarako aukerak, egune-rokoan eta bizitzako alor askotan. �

OHARRAK1. Zumaiako Udal Artxibategia, signatura: 136.06 (A KAXA).

2. Zumaiako Udal Artxibategia, Aktak, 18. liburukia (1917-10-11/1919-06-12).

3. GOLMAIO, Belen: “Herri euskara”, in Baleike aldizkaria, 79. zk., 18. or., 2001eko mar-txoa.

4. AZTIKER, “Jatorri-aniztasuna zenbakitan”: http://udal.aztiker.com/zumaia/eu

5. ZALBIDE, Mikel: “Mintzajardunaren egoera eta azken urteotako bilakaera. Aurrerabegirako erronkak”, in Bat aldizkaria, 100. zk., 28. or. Soziolinguistika Klusterra, 2016.

6. FERNANDEZ DE BETOÑO, Unai: “Hiriburuetako arnasguneak” in Gaur8, 2016-12-10.

7. “Ametsa ekoiztu behar da berriro”, SARASUA, Jon, in Berria, 2014-08-07.

8. AZKUE IBARBIA, Xabier: Hitanoa Zumaian, Zumaiako Udala, 2000.

9. SARASUA, Jon: Hiztunpolisa, 113. or., Pamiela, Iruñea, 2013.

10. AZKUE IBARBIA, Imanol: Zumaia, izena eta izana, Zumaiako Udala, 2008.

11. AZTIKER, “Baleike. Irakurleak eta iritziak. 2011”: http://www.behategia.eus/Des-kargak/Audientziak-eta-kontsumoak/2011/Baleike-irakurleak-2011.pdf

12. AZKUE IBARBIA, Xabier: “Euskura”, in Bat aldizkaria, 92-93. zenbakiak, Soziolin-guistika Klusterra, 2014.

13. SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA, Zumaia hizkuntza-erabileraren kale-neurketa, 2016.Emaitzen txostena.

14. IURREBASO, Iñaki: Udalerri euskaldunak EAEn: egoera eta bilakaera, 1981-2011.

15. SARASUA, Jon: Hiztunpolisa, 211. or., Pamiela, Iruñea, 2013.

16. baleike.eus: https://baleike.eus/zumaia/1521203045668-enigma-bizia-izeneko-bisita-gidatu-berria-aurkeztu-du-geoparkeak

17. uema.eus: “Euskara turismo eskaintzaren erdigunean jarri nahi duen egitasmoaabiarazi du Azpeitiko Udalak”

18. SARASUA, Jon: Hiztunpolisa, 206-207. or., Pamiela, Iruñea, 2013.

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 141-175 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Imanol Azkue Ibarbia – Euskara gara Zumaian?

Page 172: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

BIBLIOGRAFIAARGITALPENAK

BALEIKE, Gida komertziala, Baleike Kultur Elkartea, Zumaia, 2016.

DORRONSORO, Joanito: 20 urte kantari, Zumaiako Bertso Eskola, Zu-

maia, 2002.

INPERNUPE ELKARTEA, Orrua, zenbaki berezia, Zumaia, 2014.

IURREBASO, Iñaki: Udalerri euskaldunak EAEn: egoera eta bilakaera, 1981-

2011, Soziolinguistika Klusterra, Andoain, 2014.

SARASUA, Jon: Hiztunpolisa, Pamiela, Iruñea, 2013.

SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA, Zumaia hizkuntza-erabileraren kale-

neurketa, 2016. Emaitzen txostena.

ZUMAIAKO UDALA: Biharko Zumaiara Boga, Zumaia 2015/2025 Plana.

Zumaiako Udala, 2016.

BALEIKE ALDIZKARIAK: HTTPS://BALEIKE.EUS/PRENTSA/BALEIKE/

GAUR8: http://www.gaur8.info/

BAT ALDIZKARIA, Soziolinguistika Klusterra: http://www.soziolinguis-

tika.eus/bat

ZUMAIAKO UDAL ARTXIBATEGIA.

WEBGUNEAK:

Ahotsak, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea: https://aho-

tsak.eus/zumaia/

Aztiker, “Jatorri-aniztasuna zenbakitan”: http://udal.aztiker.com/zu-

maia/eu eta “Baleike. Irakurleak eta iritziak. 2011”: http://www.be-

hategia.eus/Deskargak/Audientziak-eta-kontsumoak/2011/Ba-

leike-irakurleak-2011.pdf

Baleike Kultur Elkartea: https://baleike.eus

Eusko Jaurlaritzaren Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Errolda

Nagusia: http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/administra-

zio-erregistroak/-/elkarte-erregistroa-bilatzailea/

Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea: uema.eus

Zumaiako Udala: http://zumaia.eus/eu

Zumaiako hainbat talde eta elkarteren webguneak

BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 141-175 | Andoain (Gipuzkoa)ISSN: 1130-8435 | Lege gordailua: SS120/90

Euskara gara Zumaian? – Imanol Azkue Ibarbia

Page 173: Soziolinguistika · 2019. 11. 28. · HIZKUNTZA NORMALIZAZIOA ETA GLOTOPOLITIKA ALDIZKARIA BAT Soziolinguistika Aldizkaria 108, 2018 (3) | 2 ... zuzenketa ortografiko eta estilistikoak

aldizkariaren 2018ko

dossierrak106. ZENBAKIA

EUSKAL SOZIOLINGUISTIKAREN 2016KO

DATU ESTATISTIKOAK

~

107. ZENBAKIA

EUSKALTZALETASUNAREN AKTIBAZIOA (II)

~108. ZENBAKIA

OSASUNGINTZA ETA EUSKARA

~109. ZENBAKIA

XI. HAUSNARTU EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA SARIAK

dossierrak