Egunkaria word

4
Larunbata, maiatzak 7, Legutioko “alevinak” etxean gogotsu jokatu ondoren garaipen pozgarri bat lortu zuten Calasanz-en aurrean. Partidu berezi eta parekatua izan zuten Legution. Beñatek, Anjelek eta Aimarrek jarri zituzten etxekoen golak. Eta Calasanz berriz Eduardo Gonzalezek eta Ederrek jarri zituzten golak. Lehenengo zatian justu-justu ibili zen Legutio baina atsedenaldira 3-2 markagailuan zutela joan ziren. Bigarren zatian 5-3 rekin bukatu zen partida. Legutioko Udala: Alexander, Beñat, Aimar, Anjel, Yonah, Mikel, Jon, Oxel, Alex. Golak: Beñat 2, Anjel 2, Aimar 1, Fernando 2, Eder 1. Arbitroa: Eduardo Garcia, ez zuen txartelik atera. Calasanz: Aitor,Markel,Olatz, Paula, Mujo, Alex, Eder, Luis-Denis,Alex. GERO ETA HURBILAGO 3 puntu hauekin eta Padre Orbiso-ren porrotaren ostean Legutiok berarekin enpatatu du. Baina oraindik 5.nak doaz. Baina seguraski denak saiatuko dira 4. postua lortzen. ONENA AIMAR Partiduko honena dudarik gabe Aimar izan zen bi hankak oso ondo menperatu baitzituen. BEÑAT JUSTU-JUSTU Beñati, Legutioko Udalekoari, tiroi bat eman zion osteguneko entrenamenduan, eta astebaterako ezin jolastu arren “doblete” bat sartu zuen. Legutioko jokalariak: Alexander, Oxel, Mikel, Aimar, Yonah, Beñat, Anjel, Jon. Partidu bat jokatu aurretik. Beñat Etxebarria Ba al dakizue zenbat litro ur gastatu diren Garazi Ikastolan Aste Santuko oporretan egon garen bitartean? - 21.308 Litro ur. Nola egingo dugu arazo hau konpontzeko? Zergatik gertatzen da hau?... Galdera hauei erantzuteko Garazi Ikastolako irakasle bat dugu: Joxe, 6.mailako tutorea. - Nola egingo dugu arazo hau konpontzeko? Joxe: - Aztertuko dugu eta ez badugu matxura topatzen laguntza eskatuko dugu. - Zergatik gertatzen da hau? Joxe: - Matxura bat dagoelako edo Interneteko programa txarto dabilelako. - Ikasleak ikastolan dauden egun batean zenbat litro ur gastatu ohi dira? Joxe: - 5000 eta 6000 litro artean. - Zer konponbide daude? Joxe: - Ikastolako iturri guztiak berriztu. Ana Rita Martinho UR GALERA IKASTOLAN LEGUTIOK CALASANZ-I 3 PUNTU KENDU DIZKIO GARAIPEN BATEKIN GARAZI IKASTOLA 5.MAILAKO IKASLEEN EGUNKARIA LEGUTIOKO GORPUTZ HEZKUNTZAKO IRAKASLEA Hemen daukagu gurekin Iratze, Gorputz Hezkuntzako irakaslea. Gladerak egingo dizkiogu bere lanari buruz. - Zergaitik aukeratu duzu Gorputz Hezkuntzako ikaslea izatea? - Kirola eta aktibitade fisikoa nire bizitzeko erarekin lotura handia duelako. - Zenbat ikastoletan egon zara lanean? - 11 ikastoletan egon naiz lanean. - Txikia zinenean zein ikasgaian zinen ona? - Gorputz hezkuntzan, mate eta euskeran txarra . - Zenbat urterekin bukatu zenituen ikasketak? - 26 urterekin bukatu nituen ikasketak. - Ondo moldatzen zara irakasleekin eta ikasleekin? - Bai, oso ondo moldatzen naiz beraiekin. Guena Ali

Transcript of Egunkaria word

Page 1: Egunkaria word

Larunbata, maiatzak 7, Legutioko “alevinak” etxean gogotsu jokatu ondoren garaipen pozgarri bat lortu zuten Calasanz-en aurrean. Partidu berezi eta parekatua izan zuten Legution.

Beñatek, Anjelek eta Aimarrek jarri zituzten etxekoen golak. Eta Calasanz berriz Eduardo Gonzalezek eta Ederrek jarri zituzten golak.

Lehenengo zatian justu-justu ibili zen Legutio baina atsedenaldira 3-2 markagailuan zutela joan ziren. Bigarren zatian 5-3 rekin bukatu zen partida.

Legutioko Udala:

Alexander, Beñat, Aimar, Anjel, Yonah, Mikel, Jon, Oxel, Alex.

Golak: Beñat 2, Anjel 2, Aimar 1,

Fernando 2, Eder 1.

Arbitroa: Eduardo Garcia, ez zuen txartelik atera.

Calasanz:

Aitor,Markel,Olatz, Paula, Mujo, Alex, Eder, Luis-Denis,Alex.

GERO ETA HURBILAGO

3 puntu hauekin eta Padre Orbiso-ren porrotaren ostean Legutiok berarekin enpatatu du. Baina oraindik 5.nak doaz.

Baina seguraski denak saiatuko dira 4. postua lortzen.

ONENA AIMAR

Partiduko honena dudarik gabe Aimar izan zen bi hankak oso ondo menperatu baitzituen.

BEÑAT JUSTU-JUSTU

Beñati, Legutioko Udalekoari, tiroi bat eman zion osteguneko

entrenamenduan, eta astebaterako ezin jolastu arren “doblete” bat sartu zuen.

Legutioko jokalariak: Alexander, Oxel, Mikel, Aimar, Yonah, Beñat, Anjel, Jon. Partidu bat jokatu aurretik.

Beñat Etxebarria

Ba al dakizue zenbat litro ur gastatu diren Garazi Ikastolan Aste Santuko oporretan egon garen bitartean?

- 21.308 Litro ur.

Nola egingo dugu arazo hau konpontzeko? Zergatik gertatzen da hau?...

Galdera hauei erantzuteko Garazi Ikastolako irakasle bat dugu: Joxe, 6.mailako tutorea.

- Nola egingo dugu arazo hau konpontzeko?

Joxe: - Aztertuko dugu eta ez badugu matxura topatzen laguntza eskatuko dugu.

- Zergatik gertatzen da hau?

Joxe: - Matxura bat dagoelako

edo Interneteko programa txarto dabilelako.

- Ikasleak ikastolan dauden egun batean zenbat litro ur gastatu ohi dira?

Joxe: - 5000 eta 6000 litro artean.

- Zer konponbide daude?

Joxe: - Ikastolako iturri guztiak berriztu.

Ana Rita Martinho

UR GALERA IKASTOLAN

LEGUTIOK CALASANZ-I 3 PUNTU KENDU DIZKIO GARAIPEN BATEKIN

GARAZI IKASTOLA5.MAILAKO IKASLEEN EGUNKARIA

LEGUTIOKO GORPUTZ HEZKUNTZAKO

IRAKASLEA

Hemen daukagu gurekin

Iratze, Gorputz Hezkuntzako irakaslea. Gladerak egingo dizkiogu bere lanari buruz.

- Zergaitik aukeratu duzu Gorputz Hezkuntzako ikaslea izatea?

- Kirola eta aktibitade fisikoa nire bizitzeko erarekin lotura handia duelako.

- Zenbat ikastoletan egon zara lanean?

- 11 ikastoletan egon naiz lanean.

- Txikia zinenean zein ikasgaian zinen ona? - Gorputz hezkuntzan, mate eta euskeran txarra .

- Zenbat urterekin bukatu zenituen ikasketak?

- 26 urterekin bukatu nituen ikasketak.

- Ondo moldatzen zara irakasleekin eta ikasleekin?

- Bai, oso ondo moldatzen naiz beraiekin.

Guena Ali

Page 2: Egunkaria word

Albertia mendia Legution dago, Arabako iparraldean eta 868 metroko garaiera du. Espainiako Gerra Zibilean eraso gogorrak izan ziren mendi honen inguruetan.

Urtero-urtero uztailaren lehen igandean EAE-ANVek bere gudariei omenaldia egiten die Albertiako landetan.

Igotzeko bi bide nagusi daude: landatik (ordu betera) eta Legutiotik (ordu eta laurden).

Motxotegi mendia Urrunagan (Araban)hasten da eta otxandion (Bizkaian) amaitzen da. 816 m-ko altuera du.

Bidean bazozain baten monumentoa dago.

Ubideatik 45 minutura dago, Legutiotik ordu batera eta Otxandiotik 1h eta 15 minutara.

Anjel Txomin Grisaleña

Abe Skiwalker izeneko bizikleta daukat.

Karbonoko txasis-a du eta bere galgak eta disko hidraulikoak HOPE izenekoak dira. Bere hagunak gorriak dira eta zuloak dituzte. Zuloak, pisua kentzeko dira. Pedalak ziriak dituzte oina ez irristatzeko. Eta horrelako gauza bitxi gehiago ditu.

Ondoren, elkarrizketa bat egin diot aitari, bera izan zen bizikleta egin zuena eta.

- Oso zaila izan zen bizikleta diseinatzea eta egitea?

- Bai. 5 diseinu egin behar izan genituen.

- Lan handia egin behar izan zenuen?

- Bai. Silikonak egiteko denbora asko izan behar genuen.

- Garestia izan zen?

- Bueno, pixkat, zorte izan genuen pieza batzuk oparituak izan zirelako.

- Zenbateko pisua du?

- 8 KG-ko pisua du.

- Zer nahiago duzu: bizikletak erosi ala egin?

- Askoz gehiago nahiago dut egitea.

- Eskerrik asko.

Alex Alzola

Página 1 GARAZI IKASTOLA5.MAILAKO IKASLEEN EGUNKARIA

ALBERTIA ETA MOTXOTEGI: LEGUTIOKO MENDIAK

- Nola sentitzen zarete Nora izan eta gero?

- Oso ondo eta pozik sentitzen gara Nora izatean.

- Zeintzuk izen zenituzten gogoko?

- Aroa, Karla edo Nora oso izen politak dira guretzat.

Orain Noraren nebarekin hitz egingo dut, Iker du izena:

- Iker, nahi zenuen arreba bat izatea?

- Bai, gogo handiak nituen arreba bat izateko.

- Ondo zaintzen duzu arreba?

- Bai, oso ondo zaintzen dut Nora.

Elene Ortubai

Elkarrizketa hau ume bat izan duen Elosuko familia bati eginda dago.

Hona hemen elkarrizketa, amari eta aitari egindakoa:

- Nola du izena?

- Nora du izena.

- Noiz jaio zen?

- 2011ko maiatzaren 2an, astelehena.

- Non jaio zen?

- Nora Txagorritxu ospitalean (Gaizteizen) jaio zen.

- Zenbat pisatu zuen jaiotzean?

- 3730g pisatzen zituen jaiotzean.

- Lo egiten uzten dizue?

- Egunaren arabera.

- Negar egiten du?

- Negar gutxi, baina negar egiten duenean indar askorekin egiten du.

JAIO BERRIA ELOSUN

“ABE SKIWALKER” IZENEKO BIZIKLETA DAUKAT

ARRISKU HILGARRIA

Urtegian geunden nire familia, nire txakurra “Txirrita” eta ni.

Ni hiru urte nituenez tontakeriak egiten ari nintzen eta nire familia bere gauzaz hitz egiten zeuden.

Nire txakurra bainatzen zegoen, orduan ni bera jarraitu nuen korrika, baina arriskutsua zen lokatza zegoelako. Ni ez nintzen ohartu eta lokatzean harrapatuta geratu nintzen.

Nire ama sartu zen nire bila.

Nire fardelak flotatzen ari zirenez familiakoek kate bat egin zuten eta nire txakurrak fardeletik heldu ninduen eta ni ateratzea lortu zuten.

Gero guztiok etxera pozik bueltatu ginen.

Urtzi Martinez de Luco

Page 3: Egunkaria word

Hemen Legution elkarte berria dago, eta Errementeri du izena. Oso handia da, eta oso polita. Elkartea urtegiaren ondoan dago, eta oso bista politak daude. Elkartea jendea biltzeko egin da, batez ere. Jimena gure elkartearen arkitektoa da, eta berarekin hitz egingo dugu.

- Kaixo, zer moduz elkartea?

- Oso ondo gaude biak.

- Kolunpioak aurrean daudela ikusita, uste duzu umeak ondo pasatuko dugula?

- Oso oso ondo pasatuko duzue, seguro.

- Handia da ezta?

- Nahiko handia da.

- Gutxi gorabehera noizko bukatuko dute? - Bukatuta dago eta laster irekiko da.

- Gutxi gorabehera zenbat pertsona sartuko dira?

- 30 pertsona inguru.

- Zaila izan zen planoak egitea? Denbora luze eman zenuen?

- Ez, ez zen oso zaila izan.

- Gauza asko aldatu dituzte?

- Batzuk aldatu dira, baina oso gutxi.

Maialen Marinas

Legutioko Garazi Ikastolan ikasleen protestak daude janariagatik, ikasleek arrazoia daukate .

Aurreko egunean lagun batek esan zidan platerean bota ziotela plastiko zati bat.

Baina janari txarrak ez ezik oso gozoak direnak ere badaude; adibidez: makarroiak, garbantzuak, tortilla eta dilistak.

Iraitz Delgado

Hona hemen Jose Angel Landari egindako elkarrizketa hauteskundeak aurretik:

-Nola duzu izena?

- Jose Angel naiz.

- Zer ikusia duzu hauteskunde hauekin?

- Alkatearen laguntzailea izan nahi dut.

- Nola ikusten dituzu beste buruak?

- Oso onak dira, aurkezpen bikainak egin dituzte.

-Hauteskundeak irabaziko dituzula uste

duzu?

- Ez dut uste. Beste askok irabaziko dute postua.

Maiatzak 22an hauteskundeak izan ziren eta Jon Lezak irabazi zituen hauteskundeak.

Hortik aurrera Legution, lau urtez, Jon Leza izango dugu alkate.

Haritzeder Landa

Boto gehien duena alkate izango da.

Maiatzaren hasieran, Legutioko kulturetxera, EAJ (PNV) etorri zen hauteskundeak irabazteko nahian. Gutxi gora-behera, 30 pertsona egon ziren aurkezpenak entzuten.

Maiatzak 22-ra arte ez da jakingo, irabazlea, hau da, nor izango den alkatea.

Alkatea izateko, hauteskundeak, lau urtetan behin egiten dira.

- Zure alaba zuretzat zer da?

- Egoitz: Nire alaba izan dudan hoberena izan da, baita ere politena, baina ere berarekin gauza asko ez dira onak izan, adib: jaio egin zenean negar eta negar ikusi nuenean edo belarritakoak jarri zizkiotenean negar handia egiten dute, eta niri ez zidan barregurarik egin.

- Juli: Nire alaba asko maite dut eta nirekin aurrera eramatea saiatuko naiz, nire laguntza

Uxue neskatila txiki bat da. 2011ko Maiatzaren 1ean jaio zen, 4 ordu lehenago, Arrasateko ospitalean.

49 cm neurtu zituen eta 3,3kg pisatu zituen.

3 egunekin bere lehenengo belarritakoak jarri zizkioten.

Uxuek esne asko edaten du, baina 300g argaldu ditu aste batean eta orain argalegi dago, baina amak Juli-k ez da atzerantz joaten ezta Egoitzek, bere aita, ere.

eta indar guztiarekin.

- Nola egon zinen semea edukiko zenuenean?

- Juli: Txarrena semea edukitzeko medikuek beraien eskua barruraino sartu izan behar zidaten eta ia-ia esaten nien zesarea bat egiteko, baina azkenean jasan egin nuen eta aurrera jarraitu nuen.

Alexander Herruzo

UXUE UMEA JAIO DA

LEGUTIOKO ELKARTE BERRIA

LEGUTION HAUTESKUNDE KANPAINAREN HASIERA

Página 3

IKASLEEN PROTESTAK JANARIA DELA ETA

Page 4: Egunkaria word

hankekin gola sartu zuen.

Legutioko entrenatzailea Gaizka izan zen.

Partiduko arbitroa Edu izan zen. Ez zuen faltarik adierazi; Calasanz-eko batek baloiak bi eskuekin hartu zuen eta jolasten jarraitu zuen.

Partiduko jokalaririk onena Aimar izan zen.

Yonah Leza

Legutioko 4. eta 5. mailetako futbol taldeak Gasteizko Calasanz-en kontra irabazi zuen larunbatak 7 Legution.

Legutioko golen egileak hauek dira: Anjel 2 gol, Beñat 2 gol eta Aimar gol 1.

Legutioko hiru asistentziak Anjelek eta Yonah-k egin zituzten. Anjelek 2 eta Yonah-k 1.

Anjelek Calasanz-eko jokalari bati hanka azpitik baloia sartu ondoren Beñati baloia heldu zitzaion eta tiro batekin gola sartu zuen.

Ondoren Anjelek izkinako ateraldi batean Calasanz-eko beste jokalari bati baloia gainetik pasatu zion eta Beñatek errematatu zuen gola sartuz.

Yonah-ren asistentzia horrelakoa izan zen: Yonah-k Calasanz-eko jokalari bati iskin egin zion eta Anjeli pase bat egin zion. Anjelek bi

ESPERO DUGU EGUNKARIA ZUEN GUSTUKOA IZATEA

AGUR TXORIZO PAMPLONA5. MAILAKO IKASLEAK

LEGUTIOKO TALADEAK GASTEIZKO CALASANZ IRABAZI ZUEN

LEGUTIOKO LIBURUTEGIA

Legutioko liburutegia kultur etxearen barruan dago, goiko pisuan. Han nahi dituzun liburu guztiak aurkitu ahal dituzu.

Ordenagailuak ere badaude, Interneten sartzeko eta nahi duzuna bilatzeko.

Liburuaz aparte, pelikulak ere badaude eta gainera etxera eraman ahal dituzu.

Horretarako kidea izan behar zara eta zure kide txartela eraman, zure liburu edo pelikula aukeratu eta liburuzainari eman.

Hiru asteko epea duzu, etxean lasai – lasai irakurri eta ikusteko.

Liburuzainak Amaia du izena eta liburutegian egongo da beti nahi duzuna galdetzeko. Arazo bat baldin baduzu berari galdetu hor egongo da eta.

Badaude ere mahai handi batzuk, hor ikasteko eta etxerako lanak egiteko.

Isilik daude guztiak horrexegatik kontzentratuta egin ahal dituzu lanak.

Liburutegira joan gara eta galdera batzuk egin dizkiogu liburuzainari:

- Zenbat liburu daude?

- 8000 liburu daude.

- Zenbat pertsona joaten dira egunean gutxi gora behera?

- 55 pertsona joaten dira egunean.

- Zer adinekoak?

- Guztietako adineko pertsonak ditugu.

- Zenbat pertsona dira kideak?

- 272 kide ditugu.

- Zer motatako liburuak hartzen ditu jendeak?

- Nobelak gehien bat.

- Ikastera etortzen dira?

- Bai, batzuk ikastera datoz.

Leire Canales

Oraindik gogoratzen dugu azaroan gertatutako istripua Legutioko gurutzean.

2010ko azaroaren 15ean goizeko 9:00etan Legutioko beheko gurutzean auto batek kamioi batekin talka egin zuen, bi pertsona zaurituta atera ziren eta bat hil zen.

Ondoren, Ertzaina eta anbulantzia etorri ziren. Anbulantziak bi zaurituak atera zituen, hortik Txagorritxura (Gasteizko ospitalera) eramateko. Ertzaintzak garabi bat ekarri zuen kamioia ateratzeko Legutioko urtegitik.

Mikel Fernandez

LEGUTIOKO ISTRIPUA