Edu muruamendiaraz

3
Edu Muruamendiaraz 1936ko koreografoa Edu Muruamendiaraz bergararrak ez du aurkezpen beharrik. Aski ezaguna baita Euskal Herri osoan, dantza solteko txapeldun moduan lehenik, eta ondoren, berak sortutako Aukeran Dantza Taldearekin egindako ibilbide oparoarengatik. Euskal dantza tradizionaletik abiatuta, bide berriak ireki ditu. Urnietako Egape Dantza Taldea ere berak zuzendu du azken hamahiru urteetan. Dantzari dagokionean, zer eskainiko duzue 1936 ikuskizunean? Edu Muruamendiaraz: Egape Dantza Taldeak parte hartuko du ikuskizunean eta euskal dantzetan oinarritutako koreografiak eskainiko ditugu, baina, beti egin ohi dugun moduan, ikuspuntu garaikide edo modernoa emanda. Oraingo honetan, lau koreografia taularatuko ditugu. 1936an gauza politak ere gertatuko ziren, seguru, baina, ongi dakigunez, baita gauza nahiko tamalgarriak ere. Beraz, egoerari lotutakoa izango da gure eskaintza. Koreografietako bat nahiko alaia da, baina gainontzean ikuskizunak duen tonu gogor horretara egokitzen da gure lana. Beraz, eskainiko ditugun koreografiak nahiko gogorrak dira, ezberdinak, sentimendu handiko musikaz lagunduak, eta iruditzen zait une batzuetan ikusleei nahiko gogorra ere egingo zaiela. Zaila egin al zaizue ikuskizun honetarako dantzen aukeraketa? E. M.: Antton Jauregik pasa zidan dantzen oinarri izango den musika, eta horrekin prestatu ditugu gure koreografiak. Antzerki testuari ere arreta handia jarri diogu. Horrela, begiratu dugu obraren zein uneetan eskaini behar dugun koreografia bakoitza eta obrak une horretan duen tonua, gu ere horretara egokitzeko. Anttonek proposatutako musika gustatu zait, oso polita da, sentiberatasun puntu bat badu. Jende gaztearekin lan egiten dut, ez daukate gure adinekoek izan dezakegun bizipenik, eta nahiko gogorra egin zaie hasiera batean, baina poliki-poliki sartu dira paperean. Beraz, koreografia berriekin gustura geratu zara, ezta? E. M.: Bai, gustura geratu naiz. Azken momentura arte, erabat garbi ikusi arte, zuzenketak egiten ariko bagara ere. Gainera, oraindik entsegu bakarra egin dugu obra osoarekin eta entsegu gehiago egitean zerbait aldatuko dugu, ziur.Gure aldetik egindako lanarekin kontent gaude. Publikoaren aldetik, nolako harrera espero duzu? E. M.: Iruditzen zait hunkitu egingo dela. Ez dauka zerikusirik aurreko bi lanekin, gaia oso bestelakoa delako. Haiek, neurri handi batean, alaiak ziren; orain eskainiko ditugunak, aldiz, nahiko potenteak dira, sentimendu askoko koreografiak. Musikari dagokionez, badago pieza bat oso gustukoa duguna. Oso, oso hunkigarria dena. Atrezzoak eta dantzariek lagunduta pieza hori entzutean, ikustean, bizitzean, negarrez bukatu du jendeak. Bestalde, seguru asko, horrelakoetan gertatzen den moduan, konparazioak ere egongo dira. “Niri aurrekoak gehiago gustatu zitzaizkidan”, eta abar. Gure koreografiak interpretatu egin behar dira ikuskizunaren barruan, hortik kanpo agian ez baitaukate zentzurik, ikuskizunean txertatzeko sortuak baitira. Aurreko bi obrek emandako esperientzia nabaritzen al da? E. M.: Aurreko bi obrak ez ziren alferrikakoak izan, antzezleen artean ere nabaritzen da lan hobea

Transcript of Edu muruamendiaraz

Page 1: Edu muruamendiaraz

Edu Muruamendiaraz1936ko koreografoa

Edu Muruamendiaraz bergararrak ez du aurkezpen beharrik. Aski ezaguna baita Euskal Herri osoan, dantza solteko txapeldun moduan lehenik, eta ondoren, berak sortutako Aukeran Dantza Taldearekin egindako ibilbide oparoarengatik. Euskal dantza tradizionaletik abiatuta, bide berriak ireki ditu. Urnietako Egape Dantza Taldea ere berak zuzendu du azken hamahiru urteetan.

Dantzari dagokionean, zer eskainiko duzue 1936 ikuskizunean?

Edu Muruamendiaraz: Egape Dantza Taldeak parte hartuko du ikuskizunean eta euskal dantzetan oinarritutako koreografiak eskainiko ditugu, baina, beti egin ohi dugun moduan, ikuspuntu garaikide edo modernoa emanda. Oraingo honetan, lau koreografia taularatuko ditugu. 1936an gauza politak ere gertatuko ziren, seguru, baina, ongi dakigunez, baita gauza nahiko tamalgarriak ere. Beraz, egoerari lotutakoa izango da gure eskaintza. Koreografietako bat nahiko alaia da, baina gainontzean ikuskizunak duen tonu gogor horretara egokitzen da gure lana. Beraz, eskainiko ditugun koreografiak nahiko gogorrak dira, ezberdinak, sentimendu handiko musikaz lagunduak, eta iruditzen zait une batzuetan ikusleei nahiko gogorra ere egingo zaiela.

Zaila egin al zaizue ikuskizun honetarako dantzen aukeraketa?

E. M.: Antton Jauregik pasa zidan dantzen oinarri izango den musika, eta horrekin prestatu ditugu gure koreografiak. Antzerki testuari ere arreta handia jarri diogu. Horrela, begiratu dugu obraren zein uneetan eskaini behar dugun koreografia bakoitza eta obrak une horretan duen tonua, gu ere horretara egokitzeko. Anttonek proposatutako musika gustatu zait, oso polita da, sentiberatasun puntu bat badu. Jende gaztearekin lan egiten dut, ez daukate gure adinekoek izan dezakegun bizipenik, eta nahiko gogorra egin zaie hasiera batean, baina poliki-poliki sartu dira paperean.

Beraz, koreografia berriekin gustura geratu zara, ezta?

E. M.: Bai, gustura geratu naiz. Azken momentura arte, erabat garbi ikusi arte, zuzenketak egiten ariko bagara ere. Gainera, oraindik entsegu bakarra egin dugu obra osoarekin eta entsegu gehiago egitean zerbait aldatuko dugu, ziur.Gure aldetik egindako lanarekin kontent gaude.

Publikoaren aldetik, nolako harrera espero duzu?

E. M.: Iruditzen zait hunkitu egingo dela. Ez dauka zerikusirik aurreko bi lanekin, gaia oso bestelakoa delako. Haiek, neurri handi batean, alaiak ziren; orain eskainiko ditugunak, aldiz, nahiko potenteak dira, sentimendu askoko koreografiak. Musikari dagokionez, badago pieza bat oso gustukoa duguna. Oso, oso hunkigarria dena. Atrezzoak eta dantzariek lagunduta pieza hori entzutean, ikustean, bizitzean, negarrez bukatu du jendeak. Bestalde, seguru asko, horrelakoetan gertatzen den moduan, konparazioak ere egongo dira. “Niri aurrekoak gehiago gustatu zitzaizkidan”, eta abar. Gure koreografiak interpretatu egin behar dira ikuskizunaren barruan, hortik kanpo agian ez baitaukate zentzurik, ikuskizunean txertatzeko sortuak baitira.

Aurreko bi obrek emandako esperientzia nabaritzen al da?

E. M.: Aurreko bi obrak ez ziren alferrikakoak izan, antzezleen artean ere nabaritzen da lan hobea

Page 2: Edu muruamendiaraz

ari direla egiten, eta gure kasuan ere berdin gertatzen da, denak ari dira profesional puntu hori lortzen. Aurreko ikuskizunetako dantzari berak izanik, esperientzia handiago daukate, eta noski, hori nabarituko da eszenatokian. 18 -19 urteko neskak dira, eta beraientzat ere polita da horrelako erronka batean sartzea. Talde bezala ere, polita da abentura hau, azken finean herritarrek prestatutako lan bat delako eta herriak gure talde hau kontutan hartzen duelako. Eta hementxe ari gara Gabonetatik espresuki lan hau ilusioz prestatzen.

1936 ikuskizunerako prestatu dituzuen koreografia hauek gerora erabilgarriak izango al dira?

E. M.: Ekainean ikasturte bukaerako emanaldia eskaintzen dugu eta normalean azken ikasturtean zehar landutako koreografiak taularatzen ditugu. Kasu honetan, ikuskizun honetako pare bat erabiliko dugu, baina beste biak espresuki lan honetarako prestatuak dira eta, beraz, ez ditugu hortik kanpo eskainiko. Musika ere erabiliko dugu beharbada, baina hori oinarritzat harturik beste koreografia mota bat egiteko: alegia, beste forma bat emango diogu, eta hori ere polita da.

Badira 13 urte Egape Dantza Taldea zuzentzen duzula…

E. M.: Bai, jada 13 urte. Poliki-poliki hasi nintzen eta emaitzak hor daude, lan bat egina dago, Hemendik urte batzuetara ikusiko dantzari berberak ikusiko ditugu, baina beste sendotasun batekin, agian, profesional puntua lortu dutela ere konturatuko gara, eta oso pozgarria da.

Eta zerorrek sortu eta zuzentzen duzun Aukeran Dantza Taldean, zer duzue eskuartean une honetan?

E. M.: Gernika izeneko ikuskizun bat egin genuen eta harekin jarraitzen dugu oraindik batera eta bestera. Jadanik 50 emanaldi eskainiak ditugu, Euskal Herri luze zabalean, eta gure lurralde txiki honetarako ondo dago. Gainera, badakit oraindik aurten beste bi saio edukiko ditugula. Gero, 2011. urtean beste ikuskizun bat estreinatu genuen, Burnia, Saroben bertan ere eskaintzeko aukera izan genuena. Ikuskizun honekin emanaldi gutxi egin genituen, eta aurten berriro heldu diogu. Joan zen astean Iparraldean eskaini genuen, eta beste lau emanaldi dauzkagu hitzarturik. Bidaiatxo bat egiteko asmoa ere badaukagu, Munichera joango gara gure dantzak erakustera, han egingo den azoka handi batetik deitu baitigute, parte hartzera gonbidatuz. Euskal kulturaren atal berezi batzuk erakutsiz astebete pasako dugu han. Horrez gain, El Caserío zartzuela berriz programatu dute aurten Bilboko Arriaga antzokian, eta balet gorputz bezala parte hartuko dugu bertan; hirugarren aldiz egingo dugu lan berbera. Ekaina aldean sei funtzio dauzkagu, eta badakit dena berritu dutela. Musikari dagokionez, Ainhoa Artetarekin parte hartuko dugu. Beraz, ekainera arte nahiko lanpetuta gaudela esan nezake.

Eta hortik aurrera?

E. M.: Hortik aurrera ea aukerarik badugun zerbait berria egiteko. Buruan badarabilzkit hainbat proiektu. Ikusiko dugu zer aukera dagoen horiek gauzatzeko, ideiak, dirurik gabe, sarritan bidean galtzen direlako. Proiektuek diru bultzada handi bat eskatzen dutelako. Baina, merkatuan egon beharra dago, bestela desagertuta baitzaude, eta merkatuan egoteko gauza berriak egin behar dira.

Aukeran Taldeak Saroben du egoitza…

Page 3: Edu muruamendiaraz

E. M.: Hona etorri arte lokal batean aritzen ginen. Urnietan egotea izugarrizko aldaketa izan da guretzat. Horrelako antzoki bat edukitzea eta, gainera, ordutegi zehatz batera errenditu gabe eskura edukitzea oso inportantea da gure lanerako.

Beraz, ilusioz beteta?

E. M.: Jende gaztea daukat eta emanaldiak behar ditugu, lana behar dute, motibazioa behar dute ilusioa mantentzeko. Eta guretzako motibaziorik handiena gure lana eskaintzea da.