Durangokoazoka doc

3
DURANGOKO AZOKA 2014ko abenduaren 5ean, ostirala zela, Mendialdea IPIko DBH eta 6.mailako ikasleak Durangoko azokara joan ginen. Bederatzietan Kanpezutik autobusez abiatu ginen. Bidaian gertaera batzuk egon ziren. Alde batetik, ikasle bat zorabiatu egin zen bihurgune askoko errepidea zelako. Beste aldetik, autobusa gelditu zen motorrean arazo bat egon zelako, etenaldi laburra izana zen bidaian baserri asko ikusi genituen,baita animali asko ere(ardiak, behiak, zaldiak). Behin Durangora iritsita, azokara joan ginen. Eraikin handi bat zegoen, hori Durangoko azoka zen. Euskal herrian kulturaren inguruan egiten den azokarik handiena eta jendetsuena, ikaragarria iruditu zitzaigun. Azoka ikaslez beteta zegoen, ikasleen eguna zelako.Azokan liburuak, jostailuak, diskak, papergintzako materiala etab ikusi genituen. Ikasleak, oien hartean guk ere,liburuak eta diskak erosi genituen. Azoka horrela antolatuta zegoen: 4 pasabide zeuzkan, pasabide bakoitzak argitaletxe desberdinez beteta zeuden. Alde batetik musika inguruko edukiak zeuden: diskak, liburuak, egutegiak, musika taldeen posterrak, pegatinak etab. Bestalde literaturazko saltokiak zeuden: liburuak, komikiak, eleberriak, olerki liburuak, hiztegiak etab zeuden baitare: irratia eta telebista zegoen. Kulturaren inguruko musikariak eta zein idazle ospetsuak grabatzen eta elkarrizketatzen.

description

LHko 6mailakoek idazten dute Durangoko azokarako txangoari buruz.

Transcript of Durangokoazoka doc

DURANGOKO AZOKA

2014ko abenduaren 5ean, ostirala zela, Mendialdea IPIko DBH eta 6.mailako ikasleak Durangoko azokara joan ginen. Bederatzietan Kanpezutik autobusez abiatu ginen. Bidaian gertaera batzuk egon ziren. Alde batetik, ikasle bat zorabiatu egin zen bihurgune askoko errepidea zelako. Beste aldetik, autobusa gelditu zen motorrean arazo bat egon zelako, etenaldi laburra izana zen bidaian baserri asko ikusi genituen,baita animali asko ere(ardiak, behiak, zaldiak). Behin Durangora iritsita, azokara joan ginen. Eraikin handi bat zegoen, hori Durangoko azoka zen. Euskal herrian kulturaren inguruan egiten den azokarik handiena eta jendetsuena, ikaragarria iruditu zitzaigun. Azoka ikaslez beteta zegoen, ikasleen eguna zelako.Azokan liburuak, jostailuak, diskak, papergintzako materiala etab ikusi genituen. Ikasleak, oien hartean guk ere,liburuak eta diskak erosi genituen. Azoka horrela antolatuta zegoen: 4 pasabide zeuzkan, pasabide bakoitzak argitaletxe desberdinez beteta zeuden. Alde batetik musika inguruko edukiak zeuden: diskak, liburuak, egutegiak, musika taldeen posterrak, pegatinak etab. Bestalde literaturazko saltokiak zeuden: liburuak, komikiak, eleberriak, olerki liburuak, hiztegiak etab zeuden baitare: irratia eta telebista zegoen. Kulturaren inguruko musikariak eta zein idazle ospetsuak grabatzen eta elkarrizketatzen.

Bazkaldu aurretik 6.mailako ikasleak Oskar musikariarekin abesti bat sortu genuen. Abestia sortzeko lehenengo pausua Oskarreri ideiak ematea izan zen. Gero, abestiak izango zuen letraren gaia adostu genuen. Gaia etxeko lanei buruz izatea erabaki genuen. Bitartean Oskarrek, gitarraren laguntzaz erritmoa eta melodia sortu zuen. Ondoren, abestiaren letra arbela handi batean idatzi genuen. Bukatzeko dena ordenagailuan grabatu, nahastu eta editatu genuen. Oso martxosoa geratu zen, pozik eta gustura geratu ginen egindako sorkuntzarekin. Hona hemen gure abestiaren letra: “Beti ikasten nor ez da nekatzen , Liburuak ahaztu eta jolastu. Kirola egin hori dut atsegin, Oinez mendian eta zaldiak. Etxeko lan gehiegi, Horrela ezin da segi. Hainbeste azterketa, Gaude pixkat erreta. Guri ikasteko jarri, Zerbait baliagarri. Gure etorkizunean, Lagunduko diguna. Bukatzeko, bazkaldu ostean, “Biluzik” taldearen kontzertu bat ikusi genuen.Egunari amaiera emateko oso ideia ona izan zen. Alde egin aurretik, argazki bat atera ziguten eta Biluzik

taldeko musikariak agurtu genituen. Eta berriz, autobusa hartu eta Kanpezura itzuli ginen.