DOAN AIARALDEA hemen · 2017. 12. 12. · Gabonetako gehigarria. 2 AIARALDEA #77 2017ko abenduaren...

24
AIARALDEA hemen 2017· 12 · 13 WWW.AIARALDEA.EUS #79 DOAN Negua geratzeko etorri da Aiaraldera KIROLA: Himalayara eraman nahi dute “Oxigenoa euskarari” ekimena 18 or. CARMEN MORILLO MARTIN: “Bizitzari buruzko hainbat hausnarketa plazaratu ditut liburuan” 14 or. HERRIZ HERRI 2 Maiatzaren 6an egingo dute Gure Esku Dagoren herri galdeketa Maiatzaren 6an egingo dute herri galdeketa Amurrio, Okondo, Laudio, Artziniega eta Aiaran 2 KULTURA 14 Larrepetit taldearen lehen lana binilo formatuan plazaratu dute Eskualdeko hainbat musikarik osatu dute taldea eta Durangoko Azokan aurkeztu dute diskoa, Gaztelupeko Hotsak zigiluarekin 16 KIROLA 17 Urtea izerditan amaitzeko gonbita Lasterketa eta mendi martxa herrikoi ugari egongo dira eskualdean urteari amaiera emateko 17 GABONETAKO ERREZETAK: ARRUGAETA ABIAGA TOLO ARENALDE LA ENCINA Gabonetako gehigarria

Transcript of DOAN AIARALDEA hemen · 2017. 12. 12. · Gabonetako gehigarria. 2 AIARALDEA #77 2017ko abenduaren...

Page 1: DOAN AIARALDEA hemen · 2017. 12. 12. · Gabonetako gehigarria. 2 AIARALDEA #77 2017ko abenduaren 13a herriz herri Aiaraldea Maiatzaren 6an izango da Gure Esku Dagoren herri galdeketa

A I A R A L D E A hemen2017· 12 · 13

WWW.AIARALDEA.EUS

#79DOAN

Karmen kalea 1, LAUDIO 94 672 00 97 www.loteriaselgordo.com [email protected]

ZURE LOTERIA ADMINISTRAZIOALAUDIOKO HERRIGUNEAN

Negua geratzeko etorri da Aiaraldera

KIROLA:Himalayara eraman nahi dute “Oxigenoa euskarari” ekimena 18 or.

CARMEN MORILLO MARTIN:“Bizitzari buruzko hainbat hausnarketa plazaratu ditut liburuan” 14 or.

HERRIZ HERRI 2Maiatzaren 6an egingo dute Gure Esku Dagoren herri galdeketaMaiatzaren 6an egingo dute herri galdeketa Amurrio, Okondo, Laudio, Artziniega eta Aiaran 2

KULTURA 14Larrepetit taldearen

lehen lana binilo

formatuan plazaratu duteEskualdeko hainbat musikarik osatu dute taldea eta Durangoko Azokan aurkeztu dute diskoa, Gaztelupeko Hotsak zigiluarekin 16

KIROLA 17Urtea izerditan amaitzeko gonbitaLasterketa eta mendi martxa herrikoi ugari egongo dira eskualdean urteari amaiera emateko 17

GABONETAKO

ERREZETAK:

ARRUGAETAABIAGA TOLOARENALDE LA ENCINA

Gabonetako gehigarria

Page 2: DOAN AIARALDEA hemen · 2017. 12. 12. · Gabonetako gehigarria. 2 AIARALDEA #77 2017ko abenduaren 13a herriz herri Aiaraldea Maiatzaren 6an izango da Gure Esku Dagoren herri galdeketa

2 AIARALDEA #77 2017ko abenduaren 13a

herriz herri

Aiaraldea

Maiatzaren 6an izango da Gure Esku Dagoren herri galdeketa

Testua Izar Mendiguren Cosgaya

Aiaraldea Bat plataformak aurkezpen irekia egingo du hi-laren 16an Laudion, eguerdiko hamabietan. Lamuza Parkeko Kasinoa aukeratu dute hitzor-durako. Gure Esku Dago eragi-leko plataformak adierazi due-nez, parte hartze demokrati-koa bultzatzea da helburua, “norberak erabakitzeari bide ematea”.

2018ko udaberrian egiteko asmoa dute herri galdeketa Aiarako herrietan. Lehenda-biziko txanpa -hots, sinadura bilketa- bukatu dute dagoene-ko. Ondorengo urratsen berri emateko izango da antolatuta-ko ekitaldia.

2013an sortu zen Gure Esku Dago. “Geroztik, hainbat eki-men burutu dira Euskal He-rrian. Lau urteotan milaka he-rritarrok adierazi dugu modu aktiboan erabakitzeko boron-datea, konpromisoa eta deter-minazioa”, erantsi dute. Na-

barmendu dutenez, dagoene-ko 780.000 bizilagunek izan dute aukera herri galdeketetan parte hartzeko.

Maiatzaren 6an galdeketa“Aiaraldean herri galdeketa

antolatzeko sinadura bilketa egin dugu azken bi hilabetee-tan”, gaineratu dute. Emaitzak ere aurreratu dituzte: hautes-le-erroldaren %14k eman dio babesa ekimenari sinadura bi-dez. “2018ko maiatzaren 6an 16 urtetik gorako herritarrok erabakitzeko eskubidearen alde bozkatzeko aukera izan-go dugu”. Bien bitartean hain-bat ekintza eta ekimen egin-go dituzte.

AurrekariakArtziniegan, Okondon, Amu-

rrion, Laudion eta Aiaran gauza-tuko dute galdeketa. Orozkon iaz egin zuten, eta Arrankudiaga-Zo-llon 2014an. Hain zuzen, Arran-kudiaga-Zollo izan zen galdeke-ta egin zuen Euskal Herriko biga-rren herria.

Aiaraldeko Gure Esku Dagoko kideen agerraldia. Aiaraldea.eus

Hegaztiak ikusteko “Birding ibilbidea” atonduko dute Gorobelen

Testua Izar Mendiguren Cosgaya

Arabako Foru Aldundiak jaki-narazi duenez, Aiaraldeko aurre-neko “birding gunea” atonduko dute Gorobelen. “Arabak beste birding ibilbide bat edukiko du, eta ibilbide ornitologiko horrek hegaztien zaletuak eta argazki-laritza espezializatuko profesio-nalak erakarriko ditu”, adierazi dute. Besteak beste, okil handia, erregetxo bekainzuria, gabiraia, belatz handia edo antzandobi arrunta ikusteko parada eskai-niko du zeharkaldiak.

Urduñatik abiatuko da bideaSeinaleztatu asmo duten bi-

dea Urduñako Andra Mari eliza-tik abiatuko da. Desnibelari erre-paratuz, 548 metro igo beharko

dituzte mendizaleek. Ordu eta erdiko txangoa izango da, au-rreikusi dutenez. Arabako Foru Aldundiak abenduan ekingo die egokitze eta seinaleztatze lanei. “9.000 euro inguruko inber-

tsioa egingo dugu”. Eremuari da-gokionez, prentsa oharrean na-barmendu dute Gorobel hegaz-tientzako babes bereziko eremua dela, baita kontserbazio berezi-ko naturgune babestua dela ere.

Miru gorria da neguan Gorobelen ikusi daitekeen hegaztietako bat. Alfredo Conde

Kontzejuetako hauteskundeen behin betiko emaitzak plazaratu dituzte

Testua Txabi Alvarado Bañares

Argitaratu dituzte Araba-ko Kontzejuetako hauteskun-deen behin betiko emaitzak. Aiaraldea.eus atarian kon-

tsultatu daitezke, herriz he-rri. Aiaraldeko 32 kontzejue-tako ordezkari berriak hau-tatu dituzte hauteskunde ho-rietan. Kontzeju horietako 9 Amurrion daude eta gainera-ko 23ak Aiaran.

Testua Txabi Alvarado Bañares

Urduñan eman zitzaion amaie-ra Aiaraldeko Euskalgintza Kon-tseiluaren kanpainari, abendua-ren 3an. Ehunka Ahobizi eta Be-larriprest bertaratu ziren hirira Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzera. Zutabeak osatuz ger-turatu ziren Foru Plazara, bertan egon baitzen jaiaren epizentroa.

Antolatzaileek oso positibo-ki baloratu zuten kanpainak eta egunak izandako harrera. “Erronka potoloak finkatu geni-tuen”, azaldu du Irati Mendigu-ren Cosgayak. 5.000 Belarriprest eta 1.000 Ahobizi lortzea zuten xede, eta 2.500 Ahobizi eta 2.000 Belarriprestengana heldu dira azkenean. Euskalgintza Kontsei-luko kideak aitortu du “lan zaila” izan dela, baina pozik agertu dira

lortutako emaitzekin: “Izugarria da 4.000 pertsona aktibatzea hi-labete batez eta, modu horretan, norbere konpromiso pertsonala kolektibo bihurtu ahal izatea”.

Hurrengo urteari soDatorren urteari so daude da-

goeneko Kontseiluko kideak. Antzeko kanpaina bat egingo da 2018an, baina Euskal Herri osoan.

Jende ugari bertaratu zen Urduñara Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzera. Aiaraldea.eus

Oso positiboki baloratu dute Ahobizi eta Belarripresten kanpainak izandako harrera

Page 3: DOAN AIARALDEA hemen · 2017. 12. 12. · Gabonetako gehigarria. 2 AIARALDEA #77 2017ko abenduaren 13a herriz herri Aiaraldea Maiatzaren 6an izango da Gure Esku Dagoren herri galdeketa

3AIARALDEA #77 2017ko abenduaren 13a

herriz herri

Aiaraldea

Testua Txabi Alvarado Bañares

Iragan astean onartu zituzten Aiarako Kuadrillaren 2018rako aurrekontuak. Hainbat diru-partida barnebiltzen dituzte aurreikuspen ekonomikoek, Kuadrillak eskaintzen dituen zerbitzuen funtzionamendua ahalbidetzeko.

Diru partidarik handiena za-borren kudeaketa eta tratamen-duarena da. 2.078.683,44 euro bideratuko dira zeregin horre-tara. Hondakinak biltzeko eta garraiatzeko zerbitzuaren ple-guak onartu ziren ere iragan as-teko batzarrean.

192.259,35 euro erabiliko dira

hirigintzan, eta 129.336,11 euro, aldiz, tokiko erakundearen gi-zarte zerbitzuetara.

Enplegua sustatzeko progra-mentzako dirua baliatzea ere aurreikusi dute; 799.359,93 euro erreserbatu dituzte proiektuak gauzatzeko. Halaber, euskara-ren eta turismoaren sustapene-rako 75.558,07 eta 62.201,20 euro gordeko dira, hurrenez hurren.

Horrez gain 25.300,00 euro gordeko dira gobernu orga-noen gastuetara eta 261.345,25 euro erakundearen kudeaketa orokorrera.

Oposizioaren kritikakOposizioko zenbait taldek go-

gor kritikatu zituzten aurrekon-

tuetan jasotako hainbat puntu.Orain Amurriok aurkako botoa eman zuen, ez baitago ados za-borren kudeaketa esleitzeko emandako prozedurarekin.

Talde politiko horrek uste du “enpresen interesak herritarren interesen gainetik” jarri direla, %16,7ko igoera eman zelako en-presei eskaintzen zitzaien diru kopuruan.

EH Bilduk ere desadostasuna adierazi zuen batzarrean. Koa-lizioko kideek azaldu dutenez, aurrekontuek ez dute “inolako bokazio sozialik”. EAJren ezta-baida nahi eza salatu eta Kua-drillako Lehendakariaren die-tak % 50 murriztea eskatu dute baita ere.

Zaborren kudeaketara bideratuko da Kuadrillaren aurrekontuen zati handiena

Testua Txabi Alvarado Bañares

Zabor-kudeaketa mankomu-natua estreinatu dute Arran-kudiaga-Zollo, Orozko, Ur-duña eta Arakaldok, Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabaleko beste bost udalerrirekin batera. En-viser Servicios Medioambien-tales S.A.U enpresak kudeatu-

ko du zerbitzua hurrengo lau urteetan, eta kontratua urtebe-tez luzatzeko aukera egongo da, bi aldiz.

Urteko 841.918 euro jasoko ditu enpresa horrek lan hori egi-teagatik. Udaltalde 21ek jakina-razi du kudeaketa komunak zer-bitzua merketuko duela, %17,39 lehen urtean eta %26,88 bigarre-netik aurrera.

Zaborra jasotzeko zerbitzumankomunatua estreinatu dute hainbat udalerrik

Zabor zerbitzua merkeagoa izango da udalerri horietan. Orozkoko Udala

Page 4: DOAN AIARALDEA hemen · 2017. 12. 12. · Gabonetako gehigarria. 2 AIARALDEA #77 2017ko abenduaren 13a herriz herri Aiaraldea Maiatzaren 6an izango da Gure Esku Dagoren herri galdeketa

4 AIARALDEA #77 2017ko abenduaren 13a

herriz herri

Aiaraldea

Testua Aimar Gutierrez Bidarte

Eguraldi aldakorra izan da udazkenean zehar Aiaraldean nagusi. Tenperatura altuen os-tean, negua aurreratu eta elu-rra ailegatu zen bailarara aza-roko azken egunetan.

Elurrak inguruko mendiak estaltzeaz gain hainbat erre-pide ere zuriz margotu zituen, gidatzeko zailtasunak eragi-nez. Urduña, Barrerilla eta Al-tubeko mendateetan metatu zen elur gehien. Denboraldiko lehen elurteak irudi ikusgarri asko utzi zituen.

HaizeteakElurra bakarrik ez, udazkenak

haizete bortitzak utzi ditu ere. Alerta laranja aktibatu zuten Urduñako mendatean 168 ki-lometro orduko abiadura hartu zuten haize boladek. Ondoren, haizeak hainbat kalte eragin zi-

tuen Aiaraldeko hainbat zonal-detan. Argi mozketak egon zi-ren eta hainbat zuhaitz erori zi-ren, baina ez zen aparteko ger-takaririk jazo.

Euria bueltanDatozen egunei begira, eu-

ria izango da bueltan. Prezipi-tazioek gogor joko dute udaz-keneko azken asteburuan. Elur maila 700 eta 1000 metro bitar-tean kokatuko da eta tenperatu-rek apur bat behera joko dute.

Astearen hasierako zatian tenperaturak pixka bat igo-ko badira ere, neguak prezipi-tazioak ekarriko ditu berriro. Hala ere, elurte nabarmenik ez da aurreikusten datozen astee-tarako.

Alabaina, Arabako Foru Al-dundiak balizko ekaitzaldi bati aurre egiteko elur maki-nak prest ditu errepide nagu-sietako zirkulazioa bermatu ahal izateko.

Elurteek eta haize boladek eragina izan dute eskualdean. Zuriñe Alava, Iratxe Murias eta Alberto Martinez

Udazkenaren azken printzak Aiaraldean

Haizeteak, tenperatura aldaketak eta elurteak izan dira nagusi udazken amaieran. Datozen egunetan prezipitazio ugari egongo dira

Agenda estua izango dute Olentzero eta Maridomingik eskualdean

Testua Aimar Gutierrez Bidarte

Urtero bezala, Olentzerok eta Maridomingik eskualdeko he-rriak bisitatuko dituzte. Ilusioa banatzen hasi aurretik Aiaral-deko kaleak zeharkatuko dituz-te kalejiretan.

Abenduaren 24an Aiaraldeko herri gehienetatik igaroko dira eta aurretiaz ikastetxeak ere eza-gutuko dituzte. Kalejiretan ba-karrik ez, elkartasun ekimene-tan ere murgilduko dira bi per-tsonaiak. Horrela, “Montes Soli-darios” elkarteak antolatutako Babio mendiaren igoeran parte

hartuko dute. Bertan aniztasun funtzionala duen jendea lagun-duko dute tontorrera bidean.

Telefono-deiakOlentzero eta Maridomingi-

ren lana, ordea, ez da abendua-ren 24ra mugatuko. Laudion, esaterako, gaztetxoenen etxee-tara telefono-deiak egiten ari-tuko dira. Hainbat urtez APILL merkatari elkarteak antolatu duen ekimena da honakoa.

Deia jaso nahi dutenek herri-ko komertzioetan aurkituko di-tuzten fitxak bete eta entregatu beharko dituzte abenduaren 20a baino lehen.

Hainbat kalejiretan hartuko dute parte Olentzerok eta Maridomingik. Aiaraldea.eus

12.23 Arakaldo19:15 // Olentzero eta Maridomingrien kalejira, Iturriaga auzotik

12.24 Amurrio16:30 // Olentzerori ongietorria, Felix Murga kalean

12.24 Orozko16:30 // Olentzerori harrera, Zubiaur plazan

12.24 Okondo17:00 // Olentzerori harrera, herrigunean

12.24 Luiaondo17:00 // Olentzeroren kalejira, Zubibarritikfrontoira

12.24 Arrankudiaga17:30 // Olentzero eta Maridomingiren kalejira, Garondotik

12.24 Urduña17:30 // Olentzeroren eta Maridomingiren kalejira Antiguako paseotik abiatuta

12.24 Artziniega18:15 // Olentzeroren kalejira tradizionala, Geltoki plazatik

12.24 Laudio18:15 // Olentzeroren eta Maridomingiren kalejira Leziaga kaletik

OLENTZERO ETA

MARIDOMINGIREN KALEJIRAK

HERRIZ HERRI

Page 5: DOAN AIARALDEA hemen · 2017. 12. 12. · Gabonetako gehigarria. 2 AIARALDEA #77 2017ko abenduaren 13a herriz herri Aiaraldea Maiatzaren 6an izango da Gure Esku Dagoren herri galdeketa

5AIARALDEA #77 2017ko abenduaren 13a

herriz herri

Artziniega

GrafikGabon zoriontsuak eta urte berri on!

Alkatearen soldataren auzia, Epaitegi Gorenera

Testua Aitor Aspuru Saez

Epaileek ez dute aintzat har-tu Sergio Tato alkatearen helegi-tea. Okondo Aurrerak zabaldu du oharra Euskal Autonomia Erkide-goko Justizia Auzitegi Nagusia-ren erabakiari buruz. Alkatearen eskaera atzera botatzeko arrazoia da salaketa jartzeko epea gaindi-tu zuela: 2 hilabete baino gehia-go hartu zituen epaitegira jotze-ko. Berez, Sergio Tatoren lanaldia aldatzeko akordioa maiatzean zehaztu zen udalbatzan, eta sa-laketa azaroan jarri zen. Okon-

do Aurrerak salatu zuen lan ordu kopurua areagotu zutela, baina ez soldata; eta lanaldi erdiko or-dainsaria jasotzen jarraitzen du alkateak.

Okondo Aurrerak argudio po-litikoak plazaratu ditu nabar-mentzeko inguruko udalerriek -Artziniegak edota Aiarak kasu- lanaldi osoan dauden alkateak dituztela.

Talde independenteak azpima-rratu du EAJk eta EH Bilduk ez du-tela betetzen bi alderdiek adostu-tako Udal Legea. Halaber, bi tal-deei leporatu die gezurrak esa-tea alkatearen lana oztopatzeko.

Helegitea aurkeztuko dute Okondo Aurrera udal-taldeko kideek. Aiaraldea.eus

Euskarazko produktuen katalogoa, eskura

Testua Txabi Alvarado Bañares

Euskarazko Produktuen Ka-talogoa banatuko du Okondoko Udalak auzokideen artean. 0-16 urte bitarteko ume eta nera-

beentzako euskarazko produk-tuak biltzen ditu gidak: filmak, diskoak, jostailuak, aldizkariak edota informatika gailuak, bes-teak beste. Internet bidez ere kontsultatu daiteke, Katalogoa.eus atarian.

Gaztelekuko obrak bukatzeko proposamena onartu dute

Garraio publikoa erabiltzeko txartelak saltzeko baimena eska-tuko dio Artziniegako Udalak Arabako Foru Aldundiari. Hori adostu zuten azaroko udalbatzan. Mozioa aurkeztu zuen plenoan, Artziniegako PPren izenean. “Gas-teizen soilik dago txartelak kar-gatzeko aukera zuzena”, adiera-zi zuen. Kutxabanken ere egin liteke, baina bulego asko ixten ari direla eta, udalak Arabako Foru Aldundiari herrian zerbitzu hori emateko aukera mahaigai-neratzeko aukera proposatu zuen Elejaldek. EAJk zein EH Bilduk begi onez ikusi zuten proposa-mena, baina autobusa baliatze-ko txartela kargatzeaz gain, eros-teko parada ere eskaini behar zela iritzi zuten.

Ekarpenak mozioariHorregatik, mozioa moldatze-

ko ekarpena egin zioten PPko ordezkariari. “Eskualdeko herri-buruetan zerbitzua jartzeak ez du Artziniegako arazoa konpon-tzen, Laudioraino jo beharko genuke horretarako eta”, erantsi zuten zinegotzi jeltzaleek. Iñigo Gomez alkatearen hitzetan, udal ordezkariak noiz edo noiz Gas-teiza bertaratu dira txartelak erosi eta udaletxean herritarren eskura jarri ahal izateko.

Gauzak hala, EH Bildu eta EAJ-ren babesarekin aurrera egin zuen mozioak. Hortaz, Artzinie-gako Udalak BAT txartelaren salmenta eta errekarga zerbitzua Artziniegara hurbiltzeko eskae-ra egingo dio Aldundiari.

Telefono zerbitzuko kableak lurpean sartuko dituzte

Testua Izar Mendiguren Cosgaya

Telefonica eta Artziniega-ko Udalaren arteko akordioa onartu zen azaroan eginiko udal osoko bilkuran. Izan ere, herriko hainbat gunetan ai-rean daude telefono kableak. “Hobetu behar diren obrak dira. Telefonicak kableak tu-tuetan sartzeko da hitzarme-na”, zehaztu zuen Iñigo Go-mez alkateak.

Alderdi guztiek -EAJ, EH Bil-

du eta PP- adostasunez eman zioten bide proposamenari.

Arazo gehiagoJoseba Elejaldek erantsi zue-

nez, beste auzo batzuetan ere badira arazoak, “telefono eta argi kableak fatxadetan dau-de. Landareak inbaditzen di-tuzte egunero”, Erretesen kasu. Hori dela eta, Telefoni-carekin baliatu den prozedura beste ekinbide batzuei erans-teko ekarpena egin zuen PPko zinegotziak.

Testua Izar Mendiguren Cosgaya

Irailean ireki zuten Gazte-lekua Artziniegako udaletxe zaharrean. Alabaina, hainbat atonketaren faltan jarri dute martxan zerbitzua. Izan ere, ez dituzte berogailu sistema eta igogailua jarri. Iñigo Go-mez alkateak zerbitzuaren beharra eta gazteei begirako eskaintza areagotzeko apus-tua nabarmendu zituen aza-roko udalbatzan.

Hala, PPren eta EAJren alde-ko bozekin onartu zen Gazte-lekua hobetzeko hurrengo fa-sea, baina oposizioko alder-

diek ekarpenak egin zituzten. Joseba Vivanco EH Bilduko zi-negotziak, esaterako, lanek uz-tailerako bukatuta egon behar zutela gogoratu zuen: “Gabe-ziekin jarri da martxan, ikas-taroetan ez dago berogailurik. Kontu hauek udalari hobeto ekiteko balio behar diote, atze-rapenak eta gabeziak ekidite-ko”. Haatik, abstentzioa boz-katu zuten.

EAJko alkatea ados azaldu zen kritikarekin, eta argu-dioak adierazi zituen: “Espa-zio faltagatik aurreratu zen irekiera. Egia da itxaron zite-keela, baina garrantzitsua zen ikasturtea hastea”.

BAT txartela errekargatu eta erosteko aukera eskatuko du Udalak

Okondo

Page 6: DOAN AIARALDEA hemen · 2017. 12. 12. · Gabonetako gehigarria. 2 AIARALDEA #77 2017ko abenduaren 13a herriz herri Aiaraldea Maiatzaren 6an izango da Gure Esku Dagoren herri galdeketa

6 AIARALDEA #77 2017ko abenduaren 13a

herriz herri

Orozko Laudio

Padura kalea moldatuko du udalak

Udala saritu dute birziklatutako zelulosa ekologikoa erabiltzeagatik

Testua Txabi Alvarado Bañares

Arrankudiaga-Zolloko Udala saritu dute %100 birziklatutako zelulosa ekonaturala erabiltzea-gatik. “Guztion Artean Eginez” foroan jaso zuen tokiko erakun-deak saria. Eragile hori 2015. ur-tean sortu zen erakundeen eran-tzunkizun soziala sustatzeko.

Foroko kideek azaldu dutenez, zelulosa ekonaturala “orea pu-

rua” da, “ez du produktu kimi-korik eta horregatik ez du ingu-rugiroa kaltetzen”.

12 zuhaitz salbatzen lagunduMaterial hori kontsumituta

udalak naturari onura nabar-mena egin dio, ziurtatu dutenez: “kartoizko 27.398 ontzi berresku-ratzen lagundu du, tamaina er-taineko 12 zuhaitz salbatzen eta atmosferara 716.5 kilo CO2 isur-tzea ekiditen”.

700 kalamu landare topatu dituzte baserri batean

Testua Aitor Aspuru Saez

Abenduaren 1ean suhiltzai-leek esku hartu behar izan zu-ten Orozkoko baserri batean, sute bat itzaltzeko. Antza, istri-pua jazo zen elektrizitate ins-talazioak arazoa izan zuelako. Zehazki, zirkuitulaburra gerta-tu zen kontsumo handiko lan-parak zeudelako 700 kalamu landare hazteko.

Gizonezko bat, ikerketapeanGertakariaren ondorioz, Er-

tzaintzak ikerketa abiatu du argitzeko 38 urteko gizonezko batek landareekin duen lotura.

Printzipioz, poliziak osasun pu-blikoaren kontrako delitua ego-tzi dio, eta ikerketa bukatu be-

zain laster epaitegira bidaliko dituzte emaitzak. Akusatua ez dute atxilotu, momentuz.

Ertzaintzak eskualdean topatutako kalamu landare batzuk. Ertzaintza.net

Aiara

Arrankudiaga-Zollo

GrafikZure 20 euroak 30 bilakatzen dira.

www.bono10.eus

Guda Zibileko lubaki gehiago topatu dituzte Albitzarrin

Memoria historikoaren berres-kurapenak ez du etenik. Hainbat lubaki topatu berri dituzte Albi-zarri eta Goikogane artean. Horrez gain, lau metrailadore-kabi aurkitu dituzte; bi Albitza-rrin eta beste biak Madalenako aterpetik hurbil. Lubakiak Altza-gako mendi-hegaletik jaisten dira Betunerrekara. Zonalde horretako arrastoak “oso egoe-ra onean” daudela azpimarratu dute Txomin Egiluz, Edurne Ellakuria eta Markel Iturrizarrek.

Testua Txabi Alvarado Bañares

Obrak egingo ditu Aiarako Udalak Luiaondoko Padura ka-lean. Mugikortasun eta aparkale-ku arazoak konpontzea izango da lanen xedea, eta horretarako ber-tan dagoen biribilgunea kenduko dute. Aparkatzeko 20 toki aton-tzea ahalbidetuko du horrek, ho-rietako hiru mugikortasun mu-rriztua duten pertsonentzat.

Bide berria zabalagoa izan-go da, larrialdi zerbitzuak arazo gabe mugitu daitezen. Horrez gain, euria egiten duenean sor-tzen diren ur-pilaketak konpon-duko dira.

188.096,77 euroko aurrekontua baliatuko dute aipatutako lanak egiteko. Horregatik, LEADER la-guntzetara eskakizun bat aurkez-tu du tokiko erakundeak, proiek-tua finantzatzeko bide gisa. Da-torren urtean hasiko dira obrak.

Aday fundazioak jarraituko du adinekoen eguneko arretarako landa zentroa kudeatzen

Testua Txabi Alvarado Bañares

Aiarako Udala akordio bate-ra iritsi da Aday fundazioarekin adinekoen eguneko arretarako landa zentroa kudeatzen jarrai-tu dezan. 58.000 euro emango dizkio tokiko erakundeak fun-dazioari aurten eskainitako zer-bitzuagatik, eta prest azaldu da hurrengo urteetan diru partida

handitzeko, “udaleko gizarte la-guntzailearen oniritzia jasotzen badu eta gastuak behar bezala justifikatuta baldin badaude”.

14 plaza2009. urtetik dago zentroa

martxan. Aldi berean erabili daitezkeen 14 plaza ditu, eta ho-rietako hamarrek Arabako Foru Aldundiaren laguntzaren bidez funtzionatzen dute.

Biribilgunea kenduko dute aparkatzeko tokiak atontzeko. Aiarako Udala

Page 7: DOAN AIARALDEA hemen · 2017. 12. 12. · Gabonetako gehigarria. 2 AIARALDEA #77 2017ko abenduaren 13a herriz herri Aiaraldea Maiatzaren 6an izango da Gure Esku Dagoren herri galdeketa

7AIARALDEA #77 2017ko abenduaren 13a

Eragiketa erraza da: Toki-ko merkataritza onuragarria da guztiontzat, eta kontsumo zentzuduna sustatzen du.Kan-painaren leloa honakoa izango da: “NO DEJES QUE AMURRIO SE APAGUE / LAGUNDU AMURRIO BIZIBERRITZEN”. Maiz gerta-tzen zaigu denda edo taberna batez gogoratzen garela, beti-ko itxi edo eskualdatu ondo-ren. Hain zuzen, horrelakoak ez gertatzeko eta amurrioarrek he-rrian bertan kontsumitu deza-ten, tokiko merkataritza susta-tzeko kanpaina antolatu dute.

Kanpainaren muina hainbat flyer banatzea izango da. Flye-rretan herriko saltokietan kon-tsumitzearen aldeko argudioak jasoko dira, horrek daukan ba-lioa nabarmenduz eta egunero-ko erosketetan keinu “txikien” garrantziaz eta onuraz oharta-raziz, keinuok oso “handiak” izan baitaitezke.Era berean,

Gabonetako oparietan jartze-ko txartelak banatuko dituzte dendetan, Gabonetako eroske-tak Amurrion egitearen keinu “txikia” eskertzeko. Kanpaina-ren leloa izango dute txartelek.

Kanpainan parte hartuko duten saltokiek hori adieraz-ten duen bereizgarri bat izan-go dute erakusleihoetan.

Bestalde, kale komertzialak Gabonetako argiekin apaindu-ko dituzte. Aurten herriko artis-ta baten proiektuaren alde egin dute, eta material birziklatue-kin argituko dute Elexondo pa-sealekua.

Honen asmoa da tokiko sal-tokien balio soziala nabarmen-tzea, eta tokiko ekonomia di-namizatzea.Eusko Jaurlaritza-ren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailaren diru-la-guntza jaso du kanpainak.

Tokiko merkataritza sustatzeko KANPAINA: “Lagundu Amurrio biziberritzen”

PUBLIERREPORTAJEA

APYMCA elkarteak (Amurrioko Dendari Txiki eta Ertainen Elkartea) kanpaina abiatu du Amurrioko saltokiak laguntzeko asmoz. Kanpainak helburu argia

du: Herritarrek kontzientzia hartzea gure herrian tokiko saltokiek duten garrantziaz, herria egiten eta sortzen baitute.

Page 8: DOAN AIARALDEA hemen · 2017. 12. 12. · Gabonetako gehigarria. 2 AIARALDEA #77 2017ko abenduaren 13a herriz herri Aiaraldea Maiatzaren 6an izango da Gure Esku Dagoren herri galdeketa

herriz herri

Urduña Laudio

Argiztatze publikoa eta errepideen mantenua, Udalak iragarritako obra berriak

Testua Aimar Gutierrez Bidarte

Gurutze Gorriaren eraiki-neko eta auzoetako espaloie-tako irisgarritasuna hobetze-ko lanak behin bukatuta, obra berriak iragarri ditu Laudio-ko Udalak. Lan horiek hurren-go hilabeteetan zehar luzatu-ko dira.

Abian da Lamuza plazako, parkeko eta Nerbioi kaleko ar-giztatze publikoa berrikusi eta aldatzeko lizitazioa, 60.000 euroko aurrekontuarekin. He-rriko hainbat kale eta errepide

ere asfaltatuko dituztela iraga-rri dute.

Motxotekale kalean hasie-ra eman diete dagoeneko obra horiei. Leziagako bihurgunean, La Milagrosa ikastetxeko jolas-tokian eta Goienurin ere buru-tuko dituzte asfaltatze obrak.

Hobekuntzak LarranLarra auzoko errepideetan

ere hobekuntzak burutuko ditu tokiko erakundeak. Egun obra horiek prestaketa lanetan aur-kitzen dira, bide-bazterren gar-biketa egiten ari baitira, besteak beste.

Motxotekale kalean hasiera eman diete dagoeneko obrei. Laudioko Udala

Txakurren asialdirako guneak zabalduko dituzte Laudion

Testua Aimar Gutierrez Bidarte

Txakurren aisialdirako hiru gune prestatuko ditu udalak, az-ken Udal Osoko Bilkuran landu-tako ildoari jarraiki. Amets Mea-tza zinegotziak iragarri duenez, ez dira izango atonduko dituz-ten gune bakarrak eta etorkizu-nean aukera egongo da antze-ko espazio gehiago zabaltzeko.

Latiorro auzoan, hilerri on-doan, zabalduko dute lehenen-go gunea. Espazioa bi hilabete-ren buruan estreinatzea aurrei-

kusi dute, behin hesiak jarrita eta espazioa antolatuta.

Lamuza parkean eta Arraño mendian zabalduko dituzte orain arte aurreikusitako bes-te bi espazioak. Lamuza parke-ko gunea ez da hesitua egongo baina ordutegi finko batean ibili ahalko dira txakurrak aske ber-tatik.

Arraño mendian, aldiz, espa-zioa ordutegi finko batean era-bili ahalko da eta hesituta egon-go da, Arraño mendira igotzen den jende kopurua handia de-lako.

Testua Txabi Alvarado Bañares

Zabalpen handia izan du Niko Castrillok azaroaren 24an Facebook bidez zabaldutako mezu batek. Auto-stopa egiten zegoen gizon bat jaso zuenean bizitakoak kontatzen zituen bertan Facebook erabiltzaileak.

Gizonezko hura urduñarra omen zen. Hiriko lantegi ba-tean lan egiten aritu omen zen urte luzez, harik eta enpresak ateak itxi zituen arte.

Etxearen hipoteka ordaindu ezin eta kalean geratu omen zen, eta ez zuen inolako lagun-tza ekonomikorik jasotzen era-kundeen partetik. “Aterpeak etorkinez beteta daude, nik bai-no eskubide gehiago dituzte”, adierazi omen zion Niko Cas-trillori.

Honek Durangoraino era-man zuen gizonezkoa, eta20 euro eman zizkion bertan, Do-nostiako aterpera iristeko di-rua izan zezan.

Istorioaren bigarren atalaBaina gizonezko horrek kon-

tatutako istorioa gezurra da, antza. Hala adierazi zuen Niko Castrillok berak iragan aben-duaren 3an bere Facebook pro-filean plazaratutako beste sa-rrera batean. “Jende askok ekin dio pertsona hori bilatzeari, la-guntza eskaintzeko asmoare-kin, eta ez dute bere arrastorik topatu”.

Aiaraldea hedabideak jakin duenez, Gizarte zerbitzuek ere ez zuten pertsona horren be-rririk, ez baita inongo erregis-troan agertzen.

Horregatik ondorioztatu du Castrillok gizonezkoak konta-tu zion istorioa gezurrezkoa dela. “Oso ondo prestatua du zer kontatzen duen, jendearen laguntza ekonomikoa jasotze-ko helburuarekin”.

14.000 partekatzeHala ere, istorioaren lehen

zatiak sekulako zabalpena izan du: Facebookeko 14.000 era-biltzailek partekatu dute eta 4.000 iruzkinetik gora jaso ditu. Istorioaren bigarren za-tiak, aldiz, 46 partekatze bai-no ez ditu momentuz.

Sare sozialn bidezzabaldutako zurrumurru xenofoboa gezurtatu dute

Termitak ez dira mehatxu Urduñan, udalaren aburuz

Testua Aimar Gutierrez Bidarte

Termiten izurriteari buruzko ikerketa plazaratu du Urduña-ko udalak. Ikerketaren emai-tzek termitek mehatxurik ez dakartela ondorioztatu dute.

Hiru hilabetez luzatu da etxez etxeko ikerketa. Urduña-ko eraikin eta etxebizitza gehie-nak izan dira aztertuak. Erai-kin bakan batzuk kaltetu di-tuzte termiten izurriteek. He-rritarrek zabalik daukate udale-txean ikerketaren txostena jaso eta euren etxebizitzen inguru-ko informazio zehatza jasotze-ko aukera. Termiten presen-tziaz gain onddo, ziza eta heze-

tasunak ere ikertu dituzte. Oro-korrean, problematika nagusi den eraikin bakanak hutsik eta zaharkituak daude.

Azaroaren 30ean burutu zuen udalak batzar informati-boa auzokideekin eta positiboki baloratu dituzte emaitzak.

Ikerketaren emaitzak herritar ororentzako eskuragarri daude. Urduñako Udala

Jostailuak banatuko dituzte hiriko familien artean hilaren 20an

Jostailuak banatuko dituzte egingo dute Urduñako Udale-ko zerbitzu sozialek hiriko familien artean, Bihurtze elkar-tearekin elkarlanean.

Biltegin (Osasun zentroaren atzekaldean) egingo dute bana-keta abenduaren 20an. Inte-resdunak 10:00etatik 13:00eta-ra edo 17:00etatik 20:00etara bitartean gerturatu ahalko dira toki horretara.

Hurrengo Otxomaioetako kartel lehiaketan parte hartzeko epea, irekita

Ireki berri dute 2018ko Otxo-maio Jaietako kartela hauta-tzeko lehiaketara aurkezteko epea. Martxoaren 2ra arte egongo da zabalik. Lau kate-goria egongo dira: haurrena (5-9 urte), gaztetxoena (10-15 urte), gazteena (16-30 urte) eta nagusiena (30 urte baino gehiago dutenak) lehiaketak egongo dira. Udalaren web-gunean kontsultatu daitezke lehiaketaren oinarriak.

Page 9: DOAN AIARALDEA hemen · 2017. 12. 12. · Gabonetako gehigarria. 2 AIARALDEA #77 2017ko abenduaren 13a herriz herri Aiaraldea Maiatzaren 6an izango da Gure Esku Dagoren herri galdeketa

9AIARALDEA #77 2017ko abenduaren 13a

Gabonetako AGENDA

LAUDIO

INFORMAZIO GEHIAGO: www.laudio.eus

Abenduak 23, larunbataERMUALDERA BISITA GIDATUAK.10:30 Euskadiko KROS Motz etaBeteranoen Txapelketa.12:30 Kantujira FITAFIKekin.18:00 MITOLOGIA MUSIKATUA. Abenduak 24, igandea18:15 KALEJIRA Olentzero eta Maridomingirekin.Abenduak 26, asteartea18:00 FAMILIENTZAKO ANTZERKIA.Abenduak 27, asteazkena18:00 FAMILIENTZAKO ANTZERKIA.19:30 Kontzertua ANTONIO OYARZABALAAbenduak 28, asteazkena11:00-13:00 eta 18:30-20:30 GOSARI ETAMERIENDA osasungarriak.18:00 FAMILIENTZAKO ANTZERKIA.Abenduak 29, ostirala19:30 SAN ROKE musika elkartearen kontzertua. Abenduak 30, larunbata118:00 Errege Magoen postariaren BISITA.Urtarrilak 2, 3, 4 eta 5, asteartetik ostiralera9:30-13:30KIMIKARIN, kimika campusa.Urtarrilak 2, asteartea10:30-13:30 eta 16:00-18:00 UR PARKEA.11:00 TAILERRA orri-markatzaileak.Urtarrilak 3, asteazkena1111:00 TAILERRA orri-markatzaileak.11:30-14:00 eta 17:00-20:00 HAUR PARKEA.Urtarrilak 4, osteguna11:30-14:00 eta 17:00-20:00 HAUR PARKEA Urtarrilak 5, ostirala19:00 Errege Magoen KABALGATA.

Abenduak 15, ostirala17:00 BIDEZKO MERKATARITZA. 18:00 IPUIN KONTALARIA.18:00. EMAKUMEEN ETXEAren aurkezpena.19:00 LIBURU AURKEZPENA.Egoitz Bernaolaren “Joaquín Bárbara y Balza”.119:00 ARTE IKUSKIZUNA.19:45 ANDERE abesbatzaren kontzertua.

Abenduak 16, larunbataShopping eguna10:00 BIDEZKO MERKATARITZA. 12:00 GURE ESKU DAGO. Aurkezpen asanblada.11:00 TAILERRA polboroiak eta turroia.112:00-13:00 Haurrentzako ARTZAIN JOLASAK.18:30 SORGIN ZAPATUA. Abenduak 17, igandea9:30 IV Gabonetako TENIS TXAPELKETA soziala. 10:00 GABONETAKO AZOKA. 11:00 BIDEZKO MERKATARITZA. 18:00 EUSKAL DANTZAK. 118:30 ESKOLANIA ARTE ON kontzertua. Abenduak 18, astelehena19:30 IRAKURLE KLUBA euskaraz nagusientzako.Abenduak 19, asteartea18:00 EMAKUMEZKOEN FUTBOLA,bigarren maila nazionala.Abenduak 21, ostegunaOOlentzeroren BISITA ikastetxeetara.Abenduak 22, ostirala18:00 Ikazkinaren BISITA.18:30 Kantaldia ARLOTEEKIN.22:30 Gabonetako KOTILIOIA.

publizitatea

Page 10: DOAN AIARALDEA hemen · 2017. 12. 12. · Gabonetako gehigarria. 2 AIARALDEA #77 2017ko abenduaren 13a herriz herri Aiaraldea Maiatzaren 6an izango da Gure Esku Dagoren herri galdeketa

10 AIARALDEA #77 2017ko abenduaren 13a

Jai zo ri o ntsuako pa dizkizu eg u!

8

9

herriz herri

Amurrio

Nerbioiko isurketen aurrean neurriak hartuko ditu udalak

Testua Aimar Gutierrez Bidarte

Iragan irailaren 14an Nerbioi Ibaian gertatutako isurketa ba-tek 8.600 arrain baino gehia-go hil zituen, bai eta inguruko ekosistemak kaltetu ere. Orain Amurriok mozioa aurkeztu zuen isurketak salatuz eta aho batez onartua izan zen azaroko Udal Osoko Bilkuran.

Aurkeztutako mozioan Orain Amurriok gogor salatu du URA agentziaren eta Arabako Foru Aldundiaren isurketek eragin-dako ur-kutsaduraren gaine-ko ikerketek fruiturik eman ez izana. Sinesgaitzat jotzen dute ikerketan murgildutako era-

kundeek kutsaduraren eran-tzuleak aurkitzeko baliabideak ez izatea.

Besteak beste, Orain Amu-rriok araztegi baten beharra na-barmendu du, irailaren 14an bi-zitako egoera lazgarriak errepì-katu ez daitezen hartu beharre-ko neurri bezala.

Ikerketen kopiakHorren aurrean Amurrioko

Udalak hainbat neurri hartzea ebatzi du. Alde batetik, ikerke-ta guztien kopiak jasotzea exiji-tuko die inplikatutako erakun-deei. Ikerketaren emaitzen au-rrean, Udala akzio-herritar gisa azalduko da martxan jarritako prozesu penaletan.

Testua Izar Mendiguren Cosgaya

Amurrioko fabriketako dro-ga kontsumoa dela eta, gida-li-burua argitaratu du Amurrio-ko Udalak. Guztira, 2.000 ale ekoitzi dituzte, herriko lantegi guztietan banatzeko. Ildo bere-tik, tailerrak egingo dituzte Za-raobe Institutuko Lanbide He-ziketetan, prebentzioa eta sen-tikortzea helburu.

Besteak beste, alkoholaren eta kalamuaren kontsumoak dakartzan ondorioak jorratu dituzte argitalpenean, drogen erabilera desegokiak sor ditza-keen arazoak eta kontsumo ar-duratsua -ez arazotsua- izateko jarraibideak kasu.

Nabarmendu dutenez, kala-muan eta alkoholean zentratu dira. Izan ere, horiek dira lan-tegietan gehien kontsumitzen diren drogak. Liburuxkak adi-bide argiak jasotzen ditu: al-kohola kontsumitzeak, esate-rako, erlaxazioa, loa eta eufo-ria egoera faltsua sortzen ditu.

“Ondorioz, lanean harrema-netan zailtasunak eragin di-tzake, kideekin eztabaidak...”. Hala ere, ondorio larriena is-tripuak areagotzeko arriskua handitzea da.

Droga kontsumo datuakEnpresetako Segurtasun Ba-

tzordeek aitortu dutenez, lan-gileen %6-12k edaten dute egu-nero “alkohol gehiegi”. Kala-muari dagokionez, %10-15ek kontsumitzen dute noizbehin-ka, eta %2-5ek egunero.

“Lan istripuen %15-30ek zeri-kusi zuzena dute drogen kon-tsumo desegokiarekin”, adiera-zi dute prentsaurrekoan. Hori dela eta elkarlana abiatu du udalak tokiko enpresekin, li-buruxka zabaltze aldera. Lan-bide Heziketetan, aldiz, bi or-duko tailerra egingo dute esko-la ordutan.

Josune Irabien alkatea pozik azaldu da tokiko erakundearen lanarekin, Amurrio baita afera-ri heltzeko argitalpen propioa sortu duen udalerri bakarra.

Astelehenean aurkeztu zuten gida. Aiaraldea.eus

Lantegietan drogen kontsumoa prebenitzeko gida sortu du udalak

Inauguratu dute Nerbioiko Parke Linealaren bide berdearen zati berria

Iragan astean inauguratu zuten Nerbioiko Parke Linea-laren zati berria. 1,7 kilometro-ko luzera du bideak eta 68 metroko zubi batetik igarotzen da. Zati horri esker erabat lotu-ta geratu dira Laudio eta Amu-rrio. Hemendik aurrera herri-tarrek aukera izango dute oinez zein bizikletaz herri batetik bestera joateko inolako ozto-porik saihestu egin behar gabe. Obraren aurrekontua 385.000 eurokoa izan da eta EGEF euro-par funtsek % 50 finantzatu dute.

Parke linealaren hurrengo fasea zein izango den iragarria du Arabako Foru Aldundiak. El Refor eta Saratxoko indus-triagunea lotu nahi dituzte, eta 60.000 euro gorde dituzte 2018ko aurrekontuetan, proiek-tua idazteko.

Nagusien Etxeak kudeaketa eredu berria behar duela uste du EH Bilduk

Amurrioko Nagusien Etxea-ren gaineko planteamenduak berritzeko beharraz ohartara-zi du EH Bilduk. Koalizioaren ustetan, “eredu zaharkituak gainditu” eta egungo gizarte eskaeren beharrei erantzungo dien zerbitzua eskaini behar zaie herriko nagusiei.

Hainbat neurri aurkeztu dituzte helburu horiek betetze aldera: Pertsona edadetuak autonomiaz euren inguru natu-ralean mantentzea ahalbide-tuko duten zerbitzu komuni-tarioak martxan jartzea bai eta zerbitzu komunitario hauek nagusiki prebentzio eta asis-tentzian oinarritutakoak izatea ere, adibidez.

Arab

ako Fo

ru A

ldu

nd

ia

Page 11: DOAN AIARALDEA hemen · 2017. 12. 12. · Gabonetako gehigarria. 2 AIARALDEA #77 2017ko abenduaren 13a herriz herri Aiaraldea Maiatzaren 6an izango da Gure Esku Dagoren herri galdeketa

11AIARALDEA #77 2017ko abenduaren 13a

publizitatea

Page 12: DOAN AIARALDEA hemen · 2017. 12. 12. · Gabonetako gehigarria. 2 AIARALDEA #77 2017ko abenduaren 13a herriz herri Aiaraldea Maiatzaren 6an izango da Gure Esku Dagoren herri galdeketa

ag

en

da

2017

/12

/14

Urt

e a

maie

rako

jaia

eg

ing

o

dute

Foru

Pla

zan

Ekin

tzaz

lep

o d

ator

neg

ua

Aia

-ra

lder

a. M

akin

a b

at ja

rdu

era

an-

tola

tu d

itu

zte

esku

ald

eko

ud

al e

ta

elka

rtee

k, u

rtea

ri a

mai

era

ind

ar-

tsu

a em

atek

o a

smo

z. A

zoka

k, z

i-n

ema

eska

intz

a ed

ota

kir

ol

jar-

du

erak

pre

stat

u d

itu

zte,

bes

teak

b

este

. Ik

asta

ro e

ta ta

iler

uga

ri e

gon

go

dir

a er

e, u

me

zein

hel

du

ei b

ide-

ratu

tako

ak: S

uka

ldar

itza

osa

sun

-ga

rria

, Gab

onet

ako

ap

ain

garr

iak,

p

olb

oroi

ak, e

rreg

e-op

ilak

eta

bes

-te

hai

nb

at g

auza

egi

ten

ika

stek

o

par

ada

eska

inik

o d

ute

.

Ole

ntz

ero

eta

Mar

ido

min

giG

abon

etan

ask

o d

ira

opor

egu

-n

ak i

zan

go d

itu

zten

her

rita

rrak

, b

ain

a h

ori e

z d

a O

len

tzer

o et

a M

a-

rid

omin

gire

n k

asu

a iz

ango

. Oso

ag

end

a es

tua

izan

go d

ute

bie

k,

esku

ald

eko

mak

ina

bat

tx

oko

bi-

sita

tuko

bai

titu

zte

aben

du

aren

24

ra b

itar

tean

. Eg

un

ho

rret

an

ere

hai

nb

at k

alej

ira

eta

des

file

-ta

n h

artu

ko d

ute

par

te.

Aia

rald

ea.e

us

atar

ian

kon

tsu

l-ta

tu d

aite

zke

Egu

ber

riet

ako

agen

-d

a d

eial

di g

uzt

iak.

Urt

eko

azk

enau

rrek

o e

gun

a b

e-re

zia

izan

go d

a U

rdu

ñan

, 20

17ar

i ag

ur

esat

eko

jai

a an

tola

tu b

aitu

u

dal

ak F

oru

Pla

zan

. 21:

00

etan

ha-

siko

da

fest

a, D

J Gau

a La

dy

Mac

ua-

rek

in e

ta h

irik

o h

ain

bat

DJe

kin

. K

oti

lio

ia e

gon

go d

a ge

ro, g

auek

o

ham

abie

tako

kan

pai

kad

ak a

rte.

12 g

ozo

ki j

ango

dir

a eg

un

ber

ria-

ri o

ngi

etor

ri e

gite

ko. H

ip-h

op e

ra-

ku

stal

dia

ego

ngo

da

ger

o,

FCR

Fa

cto

ryre

kin

Ro

són

eta

Neo

nat

h

abes

lari

ekin

. Mar

k M

arko

s et

a D

J La

dy

Mac

uar

en m

usi

kare

kin

ja-

rrai

tuko

du

fest

ak, g

oiz

ald

eko

hi-

rure

tara

art

e.

MU

SIK

A

12

.15

Ost

ira

la19

:45

LA

UD

IOA

nd

ere

ab

esb

atz

are

n

ko

ntz

ert

ua

San

Ped

ro e

liza

12

.16

La

ru

nb

ata

18:3

0 A

RT

ZIN

IEG

AA

RT

ZIN

IEG

A K

AN

TA

RI

Art

zin

ieg

a m

use

oa

12

.16

La

ru

nb

ata

20

:00

AR

TZ

INIE

GA

RH

AP

SO

DY

IN

BL

UE

Am

a A

gu

stin

darr

en

ko

nb

en

tua

12

.16

La

ru

nb

ata

20

:00

AM

UR

RIO

GO

SP

EL

KO

NT

ZE

RT

UA

“Th

e u

pp

er

roo

m”

Sa

rre

ra:

5 e

uro

Am

urr

io A

ntz

okia

12

.16

La

ru

nb

ata

21:0

0 A

MU

RR

IOR

AF

A R

UE

DA

+

IGO

R A

RZ

UA

GA

Sa

rre

ra:

8 e

uro

Bu

rub

io k

ult

ur

elk

art

ea

12

.17

Iga

nd

ea

11:3

0 Z

UH

AT

ZA

VA

LL

E D

E M

EN

A E

TA

IT

ZA

LD

E A

BE

SB

AT

ZA

KH

err

ian

zeh

ar

AN

TZ

ER

KIA

12

.16

La

ru

nb

ata

19:3

0 U

RD

AZ

AR

ZU

EL

AR

EN

AN

TO

LO

GIA

Sa

rre

rak

Alo

nd

eg

ian

sa

lga

iA

nd

ra M

ari

ikast

etx

ea

12

.17

Iga

nd

ea

18:0

0 U

RD

AZ

AR

ZU

EL

AR

EN

AN

TO

LO

GIA

Sa

rre

rak

Alo

nd

eg

ian

sa

lga

iA

nd

ra M

ari

ikast

etx

ea

12

.17

Iga

nd

ea

18:3

0 L

AN

TE

NO

“¿M

e m

ere

zc

o e

sto

?”E

sko

lak

TA

ILE

RR

AK

12

.14

Ost

eg

un

a17

:30

AR

TZ

INIE

GA

GA

BO

NE

TA

KO

A

PA

ING

AR

RIE

N T

AIL

ER

RA

Lib

uru

teg

ia

12

.15

Ost

ira

la17

:00

LA

NT

EN

OH

EL

DU

EN

TZ

AK

O

GA

BO

NE

TA

KO

ME

NU

IK

AS

TA

RO

AE

sko

lak

12

.16

La

ru

nb

ata

11:0

0 L

AU

DIO

PO

LB

OR

OIA

K E

GIT

EN

IK

AS

TE

KO

TA

ILE

RR

AB

asa

larr

ina

UM

EE

NT

ZA

KO

E

KIN

TZ

AK

12

.15

Ost

ira

la18

:00

LA

UD

IOIP

UIN

KO

NT

AL

AR

IAL

ibu

rute

gia

12

.16

La

ru

nb

ata

12:0

0-1

3:0

0 L

AU

DIO

AR

TZ

AIN

EN

JO

LA

SA

KA

ldai p

laza

12

.15

Ost

ira

la17

:15

AIA

RA

TX

AN

GO

A

Ole

ntz

ero

ren

etx

era

Au

tob

usa

k A

resp

ald

itzati

k

eta

Lu

iao

nd

oti

k

12

.16

La

ru

nb

ata

16:0

0 L

UIA

ON

DO

Ole

ntz

ero

k e

ta

Ma

rid

om

ing

ik e

sku

titz

ak

ja

sok

o d

itu

zte

San

to D

om

ing

o

12

.16

La

ru

nb

ata

18:3

0 A

MU

RR

IO“B

OR

OB

ILE

AN

”P

irri

tx,

Po

rro

tx e

ta

Ma

rim

oto

tse

n i

ku

skiz

un

aB

ueta

kir

old

eg

ia

12

.16

La

ru

nb

ata

18:3

0 A

RE

TA

SO

RG

IN Z

AP

AT

UA

K“H

an

ka

z g

ora

” b

erd

inta

sun

era

ko

ist

ori

oa

kK

ult

ur

Etx

ea

12

.17

Iga

nd

ea

10:3

0 U

RD

AM

AR

IDO

MIN

GIR

EN

ET

XE

RA

IB

ILA

LD

IAU

rdu

ñako

Fo

ru P

laza

HIT

ZA

LD

IAK

12

.14

Ost

eg

un

a18

:00

UR

DU

ÑA

IRA

NT

ZU

VA

RE

LA

“La

vio

len

cia

co

ntr

a l

as

mu

jere

s e

xis

te p

orq

ue

la

to

lera

mo

s”A

lon

deg

ia

12

.15

Ost

ira

la18

:30

OK

ON

DO

ME

ND

I E

TA

NA

TU

RA

J

AR

DU

NA

LD

IAK

Ma

roñ

ori

bu

ruz

ko

lib

uru

are

n

au

rke

zp

en

a e

ta m

en

die

tak

o

bu

zo

iei

bu

ruz

ko

hit

za

ldia

Ad

ineko

pert

son

en

tzako

are

toan

12

.15

Ost

ira

la19

:30

LA

UD

IOL

IBU

RU

AU

RK

EZ

PE

NA

Jo

aq

uin

rba

ra y

Ba

lza

ren

b

iog

rafi

aK

asi

no

a

KIR

OL

A

12

.16

La

ru

nb

ata

16:0

0 A

MU

RR

IOB

ER

DIN

TA

SU

NA

RE

N A

LD

EK

O

HE

RR

I K

RO

SA

Ju

an

Urr

uti

a p

laza

12

.17

Iga

nd

ea

9:0

0 A

RR

AN

KU

DIA

GA

-ZO

LL

OU

RT

E A

MA

IER

AK

O I

BIL

AL

DIA

E

TA

IN

DA

BA

JA

NA

Herr

ian

12

.17

Iga

nd

ea

9:3

0 L

AU

DIO

GA

BO

NE

TA

KO

IV

. T

EN

IS

TO

RN

EO

AG

ard

eako

kir

olg

un

ea

12

.17

Iga

nd

ea

11:0

0 K

EX

AA

BO

LO

JA

UR

TIK

ET

AB

ola

tokia

BE

ST

EA

K

12

.15

Ost

ira

la17

:00

LA

UD

IOB

IDE

ZK

O M

ER

KA

TA

RIT

ZA

AZ

OK

AH

err

iko

pla

za

12

.15

Ost

ira

la18

:00

AR

TZ

INIE

GA

GA

BO

NE

TA

KO

PO

ST

RE

EN

L

EH

IAK

ET

AU

dale

txe z

ah

arr

ean

12

.15

Ost

ira

la18

:00

LA

UD

IOA

UR

KE

ZP

EN

AL

au

dio

ko

etx

e f

em

inis

ta

era

ikit

ze

nM

usi

ka e

txea

12

.16

La

ru

nb

ata

10:0

0 O

RO

ZK

OS

AN

TA

LU

ZIA

AZ

OK

AZ

ub

iau

rren

12

.16

-12

.17

La

ru

nb

ata

11:3

0-1

3:3

0 A

RT

ZIN

IEG

AJ

OS

TA

ILU

BIL

KE

TA

S

OL

IDA

RIO

AL

ibu

rute

gia

12

.16

La

ru

nb

ata

12:0

0 L

AU

DIO

HE

RR

I G

AL

DE

KE

TA

RE

N

AU

RK

EZ

PE

NA

Kasi

no

a

12

.16

La

ru

nb

ata

18:3

0 L

AU

DIO

I. S

OR

GIN

FU

TB

OL

IN

TX

AP

EL

KE

TA

Basa

larr

ina

12

.17

Iga

nd

ea

10:0

0 L

AU

DIO

Ga

bo

ne

tak

o a

zo

ka

eta

b

ide

zk

o m

erk

ata

ritz

are

n

az

ok

aH

err

iko

pla

za e

ta A

ldai p

laza

12

.17

Iga

nd

ea

11:3

0 K

EX

AA

SA

NT

IAG

O G

ON

ZA

LE

ZE

N

ER

AK

US

KE

TA

RE

N

INA

GU

RA

ZIO

AP

arr

okia

12

.17

Iga

nd

ea

12:0

0 A

RE

SP

AL

DIT

ZA

OL

EN

TZ

ER

OR

EN

KO

ND

AIR

AF

eri

ale

an

20

17/1

2/3

1

Pir

rit

x, P

orrotx

eta

M

arim

oto

ts A

mu

rrio

n“B

oro

bil

ean

” ik

usk

izu

n b

e-rr

ia p

laza

ratu

ko d

ute

Pir

ritx

, P

orr

otx

eta

Mar

imo

tsek

dat

o-

rren

la

run

bat

ean

-ab

end

ua

k 16

- Am

urr

ioko

Bañ

uet

a k

iro

lde-

gian

, 18:

30ea

n. B

ote

re h

arre

ma-

nak

izan

go d

itu

zte

hiz

pid

e. K

ul-

tur E

txea

n e

rosi

dai

tezk

e sa

rre-

rak

hir

u e

uro

ren

tru

ke.

Egu

ber

riro

ck j

aial

dia

ren

leh

en

ediz

ioa

egin

go d

ute

ab

end

uar

en

23an

Art

zin

iega

ko i

geri

lek

uet

a-k

o t

aber

na

n.

Err

efu

xia

tuek

iko

el

ka

rtas

un

a ro

cka

rek

in u

zta

r-tz

ea i

zan

go d

a ek

imen

aren

as-

mo

a. S

inm

as, B

arau

eta

Sp

utn

ik

Par

tisa

n S

yst

em ta

ldee

k jo

ko d

ute

22

:30

etik

au

rrer

a. S

arre

rak

5 eu

ro

bal

ioko

du

. Em

anal

dir

a ga

ltze

rdia

k, k

anp

in-d

end

ak, m

otx

ilak

, man

tak,

neg

u-

ko a

rro

pak

eta

an

tzek

o o

bje

ktu

ak

eram

atek

o d

eia

zab

ald

u d

ute

an

-to

latz

aile

ek. E

rref

ux

iatu

ekin

lan

eg

iten

du

en e

lkar

te b

ati

eman

go

diz

kie

te b

ild

uta

ko g

auza

k.

Err

efu

xia

tue

ila

gu

ntz

aeta

ro

cka

uzta

rtu

ko d

ituzte

Bero

da

tor

neg

ua

, m

akin

a

bat

jard

uera

rekin

Page 13: DOAN AIARALDEA hemen · 2017. 12. 12. · Gabonetako gehigarria. 2 AIARALDEA #77 2017ko abenduaren 13a herriz herri Aiaraldea Maiatzaren 6an izango da Gure Esku Dagoren herri galdeketa

Ka

rtele

ra

DO

NIB

AN

EA

RE

TO

A

My

lit

tle

p

on

yA

BE

ND

UA

K 1

7IG

AN

DE

A H

eld

uek 4

eu

ro e

ta

12 u

rteti

k b

eh

era

ko

ek 2

.

16:3

0

LA

UD

IOA

LD

E

AR

ET

OA

No

rm

an

AB

EN

DU

AK

16

LA

RU

NB

AT

AS

arr

era

: 2 e

uro

17:3

0 /

20

:00

AM

UR

RIO

AN

TZ

OK

IA

De

ep

e

l p

ulp

oA

BE

ND

UA

K 1

7IG

AN

DE

A S

arr

era

: 3

,6 e

uro

17:3

0

DO

NIB

AN

EA

RE

TO

A

Ase

sin

ato

en

el

Orie

nt

Ex

pre

ssA

BE

ND

UA

K 1

7IG

AN

DE

A H

eld

uek 4

eu

ro e

ta

12 u

rteti

k b

eh

era

ko

ek 2

.

19:0

0

LA

UD

IOA

LD

E

AR

ET

OA

Pa

dd

ing

ton

AB

EN

DU

AK

17

IGA

ND

EA

Sarr

era

: 3

eu

ro

17:3

0

MU

SIK

A

12

.15

Ost

ira

la19

:45

LA

UD

IOA

nd

ere

ab

esb

atz

are

n

ko

ntz

ert

ua

San

Ped

ro e

liza

12

.16

La

ru

nb

ata

18:3

0 A

RT

ZIN

IEG

AA

RT

ZIN

IEG

A K

AN

TA

RI

Art

zin

ieg

a m

use

oa

12

.16

La

ru

nb

ata

20

:00

AR

TZ

INIE

GA

RH

AP

SO

DY

IN

BL

UE

Am

a A

gu

stin

darr

en

ko

nb

en

tua

12

.16

La

ru

nb

ata

20

:00

AM

UR

RIO

GO

SP

EL

KO

NT

ZE

RT

UA

“Th

e u

pp

er

roo

m”

Sa

rre

ra:

5 e

uro

Am

urr

io A

ntz

okia

12

.16

La

ru

nb

ata

21:0

0 A

MU

RR

IOR

AF

A R

UE

DA

+

IGO

R A

RZ

UA

GA

Sa

rre

ra:

8 e

uro

Bu

rub

io k

ult

ur

elk

art

ea

12

.17

Iga

nd

ea

11:3

0 Z

UH

AT

ZA

VA

LL

E D

E M

EN

A E

TA

IT

ZA

LD

E A

BE

SB

AT

ZA

KH

err

ian

zeh

ar

AN

TZ

ER

KIA

12

.16

La

ru

nb

ata

19:3

0 U

RD

AZ

AR

ZU

EL

AR

EN

AN

TO

LO

GIA

Sa

rre

rak

Alo

nd

eg

ian

sa

lga

iA

nd

ra M

ari

ikast

etx

ea

12

.17

Iga

nd

ea

18:0

0 U

RD

AZ

AR

ZU

EL

AR

EN

AN

TO

LO

GIA

Sa

rre

rak

Alo

nd

eg

ian

sa

lga

iA

nd

ra M

ari

ikast

etx

ea

12

.17

Iga

nd

ea

18:3

0 L

AN

TE

NO

“¿M

e m

ere

zc

o e

sto

?”E

sko

lak

TA

ILE

RR

AK

12

.14

Ost

eg

un

a17

:30

AR

TZ

INIE

GA

GA

BO

NE

TA

KO

A

PA

ING

AR

RIE

N T

AIL

ER

RA

Lib

uru

teg

ia

12

.15

Ost

ira

la17

:00

LA

NT

EN

OH

EL

DU

EN

TZ

AK

O

GA

BO

NE

TA

KO

ME

NU

IK

AS

TA

RO

AE

sko

lak

12

.16

La

ru

nb

ata

11:0

0 L

AU

DIO

PO

LB

OR

OIA

K E

GIT

EN

IK

AS

TE

KO

TA

ILE

RR

AB

asa

larr

ina

UM

EE

NT

ZA

KO

E

KIN

TZ

AK

12

.15

Ost

ira

la18

:00

LA

UD

IOIP

UIN

KO

NT

AL

AR

IAL

ibu

rute

gia

12

.16

La

ru

nb

ata

12:0

0-1

3:0

0 L

AU

DIO

AR

TZ

AIN

EN

JO

LA

SA

KA

ldai p

laza

12

.15

Ost

ira

la17

:15

AIA

RA

TX

AN

GO

A

Ole

ntz

ero

ren

etx

era

Au

tob

usa

k A

resp

ald

itzati

k

eta

Lu

iao

nd

oti

k

12

.16

La

ru

nb

ata

16:0

0 L

UIA

ON

DO

Ole

ntz

ero

k e

ta

Ma

rid

om

ing

ik e

sku

titz

ak

ja

sok

o d

itu

zte

San

to D

om

ing

o

12

.16

La

ru

nb

ata

18:3

0 A

MU

RR

IO“B

OR

OB

ILE

AN

”P

irri

tx,

Po

rro

tx e

ta

Ma

rim

oto

tse

n i

ku

skiz

un

aB

ueta

kir

old

eg

ia

12

.16

La

ru

nb

ata

18:3

0 A

RE

TA

SO

RG

IN Z

AP

AT

UA

K“H

an

ka

z g

ora

” b

erd

inta

sun

era

ko

ist

ori

oa

kK

ult

ur

Etx

ea

12

.17

Iga

nd

ea

10:3

0 U

RD

AM

AR

IDO

MIN

GIR

EN

ET

XE

RA

IB

ILA

LD

IAU

rdu

ñako

Fo

ru P

laza

HIT

ZA

LD

IAK

12

.14

Ost

eg

un

a18

:00

UR

DU

ÑA

IRA

NT

ZU

VA

RE

LA

“La

vio

len

cia

co

ntr

a l

as

mu

jere

s e

xis

te p

orq

ue

la

to

lera

mo

s”A

lon

deg

ia

12

.15

Ost

ira

la18

:30

OK

ON

DO

ME

ND

I E

TA

NA

TU

RA

J

AR

DU

NA

LD

IAK

Ma

roñ

ori

bu

ruz

ko

lib

uru

are

n

au

rke

zp

en

a e

ta m

en

die

tak

o

bu

zo

iei

bu

ruz

ko

hit

za

ldia

Ad

ineko

pert

son

en

tzako

are

toan

12

.15

Ost

ira

la19

:30

LA

UD

IOL

IBU

RU

AU

RK

EZ

PE

NA

Jo

aq

uin

rba

ra y

Ba

lza

ren

b

iog

rafi

aK

asi

no

a

KIR

OL

A

12

.16

La

ru

nb

ata

16:0

0 A

MU

RR

IOB

ER

DIN

TA

SU

NA

RE

N A

LD

EK

O

HE

RR

I K

RO

SA

Ju

an

Urr

uti

a p

laza

12

.17

Iga

nd

ea

9:0

0 A

RR

AN

KU

DIA

GA

-ZO

LL

OU

RT

E A

MA

IER

AK

O I

BIL

AL

DIA

E

TA

IN

DA

BA

JA

NA

Herr

ian

12

.17

Iga

nd

ea

9:3

0 L

AU

DIO

GA

BO

NE

TA

KO

IV

. T

EN

IS

TO

RN

EO

AG

ard

eako

kir

olg

un

ea

12

.17

Iga

nd

ea

11:0

0 K

EX

AA

BO

LO

JA

UR

TIK

ET

AB

ola

tokia

BE

ST

EA

K

12

.15

Ost

ira

la17

:00

LA

UD

IOB

IDE

ZK

O M

ER

KA

TA

RIT

ZA

AZ

OK

AH

err

iko

pla

za

12

.15

Ost

ira

la18

:00

AR

TZ

INIE

GA

GA

BO

NE

TA

KO

PO

ST

RE

EN

L

EH

IAK

ET

AU

dale

txe z

ah

arr

ean

12

.15

Ost

ira

la18

:00

LA

UD

IOA

UR

KE

ZP

EN

AL

au

dio

ko

etx

e f

em

inis

ta

era

ikit

ze

nM

usi

ka e

txea

12

.16

La

ru

nb

ata

10:0

0 O

RO

ZK

OS

AN

TA

LU

ZIA

AZ

OK

AZ

ub

iau

rren

12

.16

-12

.17

La

ru

nb

ata

11:3

0-1

3:3

0 A

RT

ZIN

IEG

AJ

OS

TA

ILU

BIL

KE

TA

S

OL

IDA

RIO

AL

ibu

rute

gia

12

.16

La

ru

nb

ata

12:0

0 L

AU

DIO

HE

RR

I G

AL

DE

KE

TA

RE

N

AU

RK

EZ

PE

NA

Kasi

no

a

12

.16

La

ru

nb

ata

18:3

0 L

AU

DIO

I. S

OR

GIN

FU

TB

OL

IN

TX

AP

EL

KE

TA

Basa

larr

ina

12

.17

Iga

nd

ea

10:0

0 L

AU

DIO

Ga

bo

ne

tak

o a

zo

ka

eta

b

ide

zk

o m

erk

ata

ritz

are

n

az

ok

aH

err

iko

pla

za e

ta A

ldai p

laza

12

.17

Iga

nd

ea

11:3

0 K

EX

AA

SA

NT

IAG

O G

ON

ZA

LE

ZE

N

ER

AK

US

KE

TA

RE

N

INA

GU

RA

ZIO

AP

arr

okia

12

.17

Iga

nd

ea

12:0

0 A

RE

SP

AL

DIT

ZA

OL

EN

TZ

ER

OR

EN

KO

ND

AIR

AF

eri

ale

an

AM

UR

RIO

A

NT

ZO

KIA

El

au

tor

AB

EN

DU

AK

18

IGA

ND

EA

Sarr

era

: 3

,6 e

uro

20

:00

LA

UD

IOA

LD

E

AR

ET

OA

El

tre

ce

r

ase

sin

ato

AB

EN

DU

AK

23

LA

RU

NB

AT

AS

arr

era

: 2 e

uro

17:3

0 /

20

:00

INF

O +

aia

rald

ea.e

us

AM

UR

RIO

AN

TZ

OK

IA

Ba

lle

rin

aA

BE

ND

UA

K 2

6IG

AN

DE

A

Eu

skara

zS

arr

era

do

ako

a

17:3

0

Fu

tboli

n

txa

pelk

eta

so

rg

ind

ua

eg

ing

o d

ute

Basa

larr

inan

“So

rgin

futb

oli

n”

txap

elk

eta

ren

le

hen

ed

izio

a eg

ingo

du

te S

org

inla

-rr

en m

ito

logi

a el

kar

teko

kid

eek

Lau

-d

iok

o B

asa

larr

ina

eusk

al

top

agu

-n

ean

. Ab

end

uar

en 16

an iz

ango

da

zita

, 18

:30

ean

. Le

hia

keta

n p

arte

har

tzek

o

mez

ua

bid

ali b

ehar

da

sorg

inla

rren

@gm

ail.c

om

hel

bid

era.

Page 14: DOAN AIARALDEA hemen · 2017. 12. 12. · Gabonetako gehigarria. 2 AIARALDEA #77 2017ko abenduaren 13a herriz herri Aiaraldea Maiatzaren 6an izango da Gure Esku Dagoren herri galdeketa

14 AIARALDEA #77 2017ko abenduaren 13a

KulturaKultura

Testua eta argazkia Txabi Alvarado Bañares

Duela bi aste egin zenuen liburuaren aurkezpena Amurrion. Zer moduzkoa izan zen?

Oso ondo atera zen. Asko nabaritu nuen herriko jen-dearen, lagunen, senideen edota nire ikasleen sostengua.

Ez da idazten duzun lehen liburua. Badut beste liburu bat idatzita, baina ez dago argi-

taratuta. Orain plazaratu dudana idatzi eta gutxira egin nuen bigarrena. Biak bidali nituen argitaletxe berera eta biak argitaratuko dituztela esan didate.

Ilustrazioak eta testua uztartzen ditu liburuak. Zaila izan da argitaratze prozesua?

Nahiko zaila izan da. Liburua idatzi nuenean hainbat argitaletxetara bidali nuen, baina ez zidaten jaramonik egin. Jasotzen dituzten eskuizkribuak zaborretara bota-tzen dituztelakoan nago. Izendatuko ez dudan argitale-txe ezagun batera bidali nuen testua, eta telefonoz galdetu nien ea zer egiten duten jasotzen dituzten lanekin. Botatzen zituztela erantzun zidaten, egile eza-gunen lanak soilik publikatzen zituztelako.

Baina ni oso tematia naiz eta horrela egin nuen topo Babidi-Bú argitaletxearekin. Sevillan dago eta balioak sustatzen dituzten liburuak publikatzen ditu. Bi lanen eskuizkribuak bidali nizkien, eta erantzun zidaten asko gustatu zitzaizkiela eta argitaratu nahi zituztela.

Que te lo cuente mi perra ez da ilustrazio lan bat, hainbat marrazki dituen liburu bat baizik. Argitaletxe-tik galdetu zidaten ea ezagutzen nuen irudiak egiteko

prest egon zitekeen norbait. Luisa Caceresengan pen-tsatu nuen segituan. Nire laguna da eta asko gustatzen zaizkit bere marrazkiak. Bera arduratu da liburua ilus-tratzeaz eta oso ondo egin du, egin duen lanak ondo islatzen du nik adierazi nahi nuena.

Argitaletxeko kideak arduratu dira maketazio eta zuzenketa prozesu osoa egiteaz. Kalean dago jada libu-rua, 2018an egongo da liburu-dendetan salgai. Nik ehun ale baino gehiago nituen, baina gehienak saldu ditut dagoeneko. Gehiago eskatu ditut, eskualdeko liburute-gietan eta beste gune batzuetan aurkezteko asmoa bai-tut.

Noiz argitaratuko duzu bigarrena?Oraindik ez dago zehaztuta. Ilustrazioak lotzen hasi

behar naiz. Liburu hori apur bat ezberdina izango da. Ametsak lortzeko bidea du hizpide. Zure ametsak lor-tzeko borroka egin behar duzula, hori da liburuaren mezu nagusia.

Orain argitaratu duzun liburua zeri buruzkoa da?Reverte familiaren istorioa kontatzen du. Nire aito-

naren omenez hautatu dut izen hori, Reverte deitzen ziotelako berari, bere garaian horrela deitzen zen torero ezagun bat zegoelako.

Reverte familia hainbat kidek osatzen dute: gurasoek eta hiru alabek, horietako bi bikiak. Txakur eta katu batekin bizi dira. Bi animalien arteko elkarrizketak oso dibertigarriak dira, katuak gaizki ulertzen duelako txa-kurrak esaten dion guztia.

Abiapuntu horretatik hasita bizitzari lotutako hain-bat hausnarketa lantzen ditu liburuak: jatorri eta sexu aniztasunekiko tolerantzia, pertsona nagusien zaintza...

Hainbat balio ere jorratzen dira: barkamena, guraso eta seme-alaben arteko komunikazioa, irakurzaletasuna... eta hori guztia autoestimuaren ikuspegitik. Beharrezkoa da norbera bere burua maitatzea, horrek definitzen du kanpora begira transmititzen duzuna.

Umeentzako liburu bat dela esango zenuke?Adin guztientzako liburua dela uste dut. Argitale-

txeak hamar urtetik gorakoentzat dela ebatzi du, txi-kiagoak diren haurrek agian ez dutelako guztia ulertu-ko. Baina irakurtzeko erraza da, dibertigarria. Garran-tzitsua da balioak sustatzea, sendi guztiak saiatzen dira horretan. Familia osoari zuzendutako liburua dela uste dut.

Aipaturiko bi horiek dira idatzi dituzun lehen libu-ruak?

Beti gustatu izan zait idaztea eta oso gogoko dut kultura, orokorrean. Filologia ingelesa eta zientzia poli-tikoak ikasi nituen eta oso gertu izan dut beti liburuen mundua. Koaderno bat daramat nirekin, eta bertan idazten ditut burura etortzen zaizkidan hausnarketak.

Familia handia da nirea, eta pasadizo dibertigarri asko bizi izan ditugu. Esperientzia horiek kontatu nahi nituen. Balioak eta egoera dibertigarriak uztartu nahi nituen, eta horrela sortu zen liburua.

Badut buruan nagusientzako eleberri bat idaztea, baina argitaratzeko zailtasunek atzera bota naute beti. Asko desanimatzen nau zerbait idazteak norbaitek ira-kurriko duen jakin gabe. Hala ere, baliteke animatzea, oraingoan pauso batzuk emanak ditudalako literatura-ren munduan. Ez dut idatzita, baina goitik behera egi-turatua daukat dagoeneko.

CARMEN MORILLO MARTINek (Amurrio, 1964)

QUE TE LO CUENTE MI PERRA LIBURUA PLAZARATU

BERRI DU, BABIDI-BÚ ARGITALETXEAREKIN.

“Nire familianbizitako

pasadizoetan oinarritu

naiz liburua idazteko”

Page 15: DOAN AIARALDEA hemen · 2017. 12. 12. · Gabonetako gehigarria. 2 AIARALDEA #77 2017ko abenduaren 13a herriz herri Aiaraldea Maiatzaren 6an izango da Gure Esku Dagoren herri galdeketa

15AIARALDEA #77 2017ko abenduaren 13a

kultura

TERREÑU ARRAZAREN PROMOZIOA.GANGUREN PROIEKTUA

Testua Aimar Gutierrez Bidarte

Beste urte batez jaiotza erakus-keta antolatuko du Artziniegako Santxotena Tailer-Museoak gabo-nen testuinguruan. Orotara 2.000 jaiotza baino gehiago egongo dira ikusgai eta munduko hainbat he-rritako etnografia eta antropolo-gia aztertzeko parada eskainiko dute. Gaurkotasunezko gaiak jo-rratzen dituzten piezek osatuko dute bilduma; errefuxiatuen gaia jorratzen duen jaiotza bat egongo da, besteak beste. Urtarrilaren 31ra arte egongo da ikusgai.

Munduko 2.000 jaiotza baino gehiago ikusgai Santxotenan

Testua Aitor Aspuru Saez

La familia inventada proiektua osatu dute laudioar batek eta es-kualdean bizi diren bi emakume kataluniarrek. Edonola ere, ingu-ruko hainbat sortzaileren partai-detza sustatu dute euren ikuski-zunetan.

Azaroko azken igandean eman zuten bukatutzat Artziniegan abiatutako emanaldi zikloa. Ho-rretarako Aiaraturrekin, udala-rekin, Etnografia Museoarekin

eta zenbait tabernarekin aritu dira elkarlanean. Antzerkia, mu-sika, ipuinak, sendabelarrak edo-ta klowna eskaini dituzten ema-naldietan.

Horrela, lortu dute hasierako 30 ikusle erakartzetik, 60 baino gehiago batzea. Behin Artzinie-gako zikloa amaituta, Aiaralde-ko herri gehiagotara joko dute. Hala ere, ez dituzte ikuskizunak errepikatuko; izan ere, kontrata-tzen dituen herriaren edo lagu-naren arabera prestatzen dituz-te edukiak.

La familia inventada ikuskizun arrakastatsua plazaratu dute

Artziniegako emanaldietako baten irudia. Aiaraldea.eus

Urduñan girotu du Francisco Panerak bere liburu berria

Testua Txabi Alvarado Bañares

Urduñan girotua dago Mentir es encender fuego, Francisco Panera idazlearen eleberri berria. Jaun Zuriaren kondairan oinarrituta dago liburua. “XI. mendean giro-tua dago, Padurako batailan”, azal-du du idazle bilbotarrak, “ingu-ru horretan dagoen ur-salto han-di batean amaitzen da istorioa”.

Euskal Herriko gaiak lantzen dituzten jaiotzak egongo dira ikusgai. Santxotena Museoa

Page 16: DOAN AIARALDEA hemen · 2017. 12. 12. · Gabonetako gehigarria. 2 AIARALDEA #77 2017ko abenduaren 13a herriz herri Aiaraldea Maiatzaren 6an izango da Gure Esku Dagoren herri galdeketa

16 AIARALDEA #77 2017ko abenduaren 13a

kultura

Testua Txabi Alvarado Bañares

Aiaraldeko hainbat sortzaile ezkutatzen dira Larrepetit ize-naren atzean. Gaztelupeko Ho-tsak zigiluarekin plazaratu dute lehen lana: Zuhaitz horiek diskoa.

Igor Arzuagak idatzi ditu abes-ti guztiak, hainbat musikariren laguntzarekin: Aritza Ortuzar (jazpana), Gile Iturriondobeitia (baxua), Laura Pelayo (flauta), Ju-len Yarritu (saxofoia), Nando de la Casa (teklatuak eta programa-zioak) eta Josu Garaita (ahotsa). Diskoaren diseinua, aldiz, Aitzi-

ber Duartek egin du. Izan ere, modu berezian plazaratu dute al-buma: LP gisa; biniloan, alegia. “Oso formatu maitatua da gure-tzako, nortasun propioa du”, azal-du du Arzuagak. Mota horreta-ko lan batean azalak “sekulako garrantzia” hartzen du, musika-ri aretarraren arabera.

“Lana ez da abestietara muga-tzen”, gaineratu du Duartek, “ga-rrantzitsua da baita ere biniloa fisikoki izateak ematen dizun sentsazioa”. Baso bat ikusi dai-teke LParen azalean. “Klasera-ko egin nuen marrazki batetik abiatu nintzen, eta horrela gara-

tu nuen diskoaren diseinu osoa”, azaldu du artista laudioarrak.

Proiektu gehiago labeanDurangoko Azokan aurkeztu

zuten lana, eta hainbat kontzertu eskaintzeko asmoa dute. Horre-taz gain, proiektu gehiago egin-go dituzte elkarlanean Duartek eta Arzuagak.

Liburu bat atontzen dabiltza, ilustrazioak eta testuak uztar-tuko dituena. “New Yorkeko me-trora 19 urterekin trikitia jotzera joan nintzenean bizitakoak jaso-ko ditugu bertan”, aurreratu du Arzuagak.

Binilo formatuan plazaratu dute Larrepetiten lehen lana

Aitziber Duarte -eskuman- eta Igor Arzuaga -ezkerrean-, binilo argitaratu berriarekin. Aiaraldea.eus

Testua Txabi Alvarado Bañares

Aurki plazaratuko du Aketza Merinok bere bigarren liburua: 15 años. Las Guerras del siglo XIX en el Alto Nervión. Espainiako Indepen-dentzia Gerra eta Lehen eta Biga-rren Karlistadak Aiaraldean nola bizi izan ziren ikertu du historia-lari amurrioarrak.

“Ez neukan ezer argitaratze-ko asmorik”, aitortu du Merinok. Garai horretako prentsa kontsul-tatzen hasi zen, baina gerrei bu-ruzko daturik topatzeko asmo-rik gabe. “Halako batean kontura-tu nintzen informazio asko nuela esku artean, horretako asko berria gainera. Nahiko ezezaguna da he-men gertatu zena”. Orduan eraba-ki zuen liburua idaztea.

Duela urtebete amaitu zuen la-naren zatirik handiena. “Argitale-txeetara jo nuen, baina azkenean liburua nire kabuz plazaratzea era-baki dut”. Urtarrilean aurkeztuko du liburua, eta eskualdeko hainbat txokotan jarriko du salgai.

Garrantzi handiko zonaldeaMerinoren aburuz, Aiaraldeak

garrantzi handia izan zuen XIX. mendeko gerretan. “Eskualdea nahiko garrantzitsua izan zen kar-listentzat. Hiriburu nagusia Liza-rra izan zen, baina Carlos V. erre-geak nahiko denbora igaro zuen hemen, Urduñan eta Amurrion batez ere”.

Bataila batzuk ere egon ziren zo-naldean, Lehen Gerra Karlistan ba-tez ere. “Oso borroka luzea eta ga-rrantzitsua izan zen hura”, ziurtatu du idazleak, “Guda Zibilean baino askoz hildako gehiago egon ziren”.

XIX. mendeko gerretan eskualdean bizitakoak liburu batean bildu ditu Aketza Merinok

Liburuaren azala. Aketza Merino

Testua Txabi Alvarado Bañares

Gabonetako argazki lehiaketa jarri du abian Aiaraldea hedabi-deak. Urtarrilaren 8ra arte egon-go da parte hartzeko aukera. Bi modutan bidali daitezke irudiak:

688848152 whatsapp zenbakiaren bidez edo Facebook, Instagram edo Twitterren @aiaraldea aipa-tuta. Abiaga jatetxean 2 lagunen-tzako dastatze menua izango da saria. Urtarrilaren 14ra arte egon-go da argazkiak bozkatzeko auke-ra, Aiaraldea.eus atarian.

Gabonetako argazki lehiaketa abian

Lehiaketaren kartela. Aiaraldea.eus

Untzueta dantza taldean izena emateko epea ireki dute

Bilera irekia egingo du Untzue-ta Dantza taldeak datorren urta-rrilaren 12an Aretako Kultur Etxean, 18:30ean. Dantza taldea “indartu” nahi dute, datozen urteetan izan ditzakeen “konpro-miso berriei” ekiteko .

“Dantzatzeko eta disfrutatzeko gogoekin” dagoen jende berriaren bila ari dira horretarako. Taldeko kideek nabarmendu dute ez dela beharrezkoa dantzatzen jakitea, “guztiontzako aukera” egongo delako. Bilerara bertaratzera ani-matzen direnek mezu bat bidali behar dute ondorengo helbidera: [email protected].

Movistar+ saria jaso dute Kepa Sojok eta Sonia Paciosek

Testua Aimar Gutierrez Bidarte

Film laburren “Movistar+” saria irabazi zuten Kepa Sojo zuzenda-riak eta Sonia Pacios ekoizleak, ira-gan asteburuan bukatu zen Gijo-neko Nazioarteko Zinema Jaial-dian. Kuttunak Filmak-ek ekoiz-tutako Khuruf proiektua izan zen saritua.

Sariak film laburra ekoizte-ko beharrezko finantzaketa ber-matu die Sojo eta Paciosi. Horrez gain, 2018ko Gijoneko Nazioarte-ko Zinema Jaialdian filma aurkez-

teko aukera ere izango dute. Uda-berrian ekingo diote pelikularen grabaketari. Gasteiz eta Urkabus-taiz inguruan filmatuko dituzte irudiak.

Etorkinak protagonistaKepa Sojok azaldu du Khuruf

filma “komedia bat” izango dela. “Etorkin marokoarrak izango ditu protagonista”, jakinarazi du zu-zendari laudioarrak.

Aitortza eta sari ugari jaso dituz-te Sojo eta Paciosek azkenaldian, Hileta eta Ronda de poniente fil-mei esker.

Page 17: DOAN AIARALDEA hemen · 2017. 12. 12. · Gabonetako gehigarria. 2 AIARALDEA #77 2017ko abenduaren 13a herriz herri Aiaraldea Maiatzaren 6an izango da Gure Esku Dagoren herri galdeketa

17AIARALDEA #77 2017ko abenduaren 13a

Urtarrilean 20 urte beteko ditu Kiden zentroak. Bertako kideek es-kerrak eman nahi izan dizkiete urte hauetan zehar eurengan konfiantza jarri dute pertsonei.

“Zure gorputza da esnatzeko bi-dea, zaindu ezazu” da zentroaren lema. Euren filosofia ez da kirola helburu estetiko huts bat lortzeko praktikatzea. Zentrora bertaratzen

diren herritarren bizi kalitatea ho-betzea dute helburu. “Sorbalda, al-daka, oin, masailezur edota sorbalda arazoak konpontzen ditugu, hain-bat metodo baliatuta”, azaldu dute Kideneko kideek.

Hainbat ikastaro eta tailer eskain-tzen dituzte ere: Pilatesa, body rollin-ga, gyrotonica eta zuzendutako jar-duera ugari (zunba, gimnasia, yoga, spinning eta lift training).

Haurdunentzako ekintzakHaurdun dauden edota haurdu-

naldia izan berri dute emakumeen-tzako ekintzak eskaintzen dituzte ere: yoga, gimnasia... “Erditze kon-tzientea” sustatzen dute, parte har-tzaileen egoera fisikoa hobetuaz.

Kiden, 20 urte bizi kalitatea hobetzea xedeBizi kalitatea hobetzea. Hori da Laudioko Kiden gunearen helburu na-gusia. Urtarrilean 20 urte beteko dituzte mota askotako tailer eta jar-duerak eskaintzen.

Mota askotako jarduerak eskaintzen dituzte Kidenen. Kiden

URTE AMAIERAKO ZITAK

Korrika, oinez eta bizikletaz esango diote agur urteari

Testua Txabi Alvarado Bañares

Kirol ekintza ugari egongo dira eskualdean datozen egu-netan. Kirol talde askok balia-tuko dituzte egun hauek urteko azken jarduerak egiteko.

Bi zita esanguratsu egongo dira abenduaren 24an. Amu-rrion izango da bata. Iazko es-perientzia errepikatuko dute Amurrio Trail Taldeak eta Mon-tes Solidarios eta APDEMA el-karteek. Babiora abiatuko dira Juan Urrutia plazatik goizeko hamarretan, 11:30etarako ton-torrean egoteko helburuare-kin. Ekimen berezia izango da, aniztasun funtzionala duten hiru pertsonak hartuko baitu-te parte.

Egun berean, arratsaldean Artziniegak hartuko du leku-koa, Gabon-gaueko duatloia egingo baita herrian, 16:30ean abiatuta. Antolatzaileek ziurta-tu dute “herri-giroko” jardue-

ra izango dela, “adin guztiei zu-zendurikoa”.

Urteko azken eguneko zitakUrduñako Txarlazo mendi

taldeak, aldiz, izen bereko men-dira egingo du txangoa urteko azken egunean, 9:30ean Foru Plazatik abiatuta.

Baina urtea izerdia eginez agurtzeko zita esanguratsu bat badago eskualdean, Orozkokoa da hori, San Sivestre duatloia

egingo baitute abenduaren 31n. 16:00etan abiatuko da lasterke-ta Zubiaur plazatik. Giro handia egon ohi da norgehiagoka ho-rretan, jende askok mozorrotu-ta parte hartzen baitu.

Aukera egongo da ere 2018a kirola eginez hasteko. Urtarri-laren 1ean Gorbeiara edo beste mendi batzuetara igotzeko ohi-tura dago eskualdeko mendiza-leen artean.

Giro handia egon ohi da Orozkoko San Silvestre Duatloian. Aiaraldea.eus

Kirola

Testua Izar Mendiguren Cosgaya

Laudio Taekwondo Klubeko zortzi lagunek hartu dute parte Espainiako txapelketan. Olga Gu-tierrezek azaldu duenez, “amai-gabea” izan zen jardunaldia, 9:00etan hasi baitzen eta gauer-dian bukatu.

Gutierrez izan zen lehen domi-na irabazi zuena, brontzeduna, Emakumezkoen Master 2 katego-rian. “Horrek poztasun eta moti-bazio injekzioa suposatu zuen”, ai-tortu du.

Emaitza paregabeakAitziber Alonsok (Laudio-Do-

yan) urrezko domina lortu zuen Emakumezkoen Freestyle kate-gorian, 18 urtez gorakoen artean. Urko Herrerok, aldiz, brontzedun medaila etxeratu zuen Alonsoren modalitate berean. Maider eta Gentza Astobiza ahizpa-nebek bi-koteka jardun zuten 17 urtez behe-rakoen artean, eta brontzezko do-mina eskuratu zuten.

Ainara Vegak kanporaketak pasa zituen, baina finalerdietako

borroka galdu zuen. Ainara Vivan-co eta Gaizka Molinuevo ere kan-poraketetan geratu ziren at. “Edo-zelan ere, haien ilusioa eta egin-dakoa eredugarria izan zen”, az-pimarratu du Gutierrezek.

Freestylea, ordu txikitanGaueko hamarretan hasi ziren

Freestyle modalitatean, horrega-tik dio Gutierrezek norgehiagoka luzea izan zela. Astobizarrek, bai-na, gogor eutsi zioten: “Larritasu-nez itxaron eta gero emozioz sal-to egin genuen. Gentza eta Maider izan ziren parte hartzen lehenak, eta bikoteka brontzea lortu zuten”.

Horregatik dio urduritasuna puri-purian zegoela. Ondoren izan zen Aitziber Alonsoren txan-da: “Nazio mailako bere lehen txa-pelketan ez zuen zalantzarik sor-tu, eta urrea lortu zuen. Emozioak gorantza egin zuen guraso, lagun eta taldekide guztien artean, pis-ta ondoan”. Urko Herrero izan zen indarrak neurtzen azkena, gaue-ko hamabiak aldera: “Presioa han-ditu egin zen, eta sorginen ordua helduta, gauerdian lortu zuen brontzea”.

TAEKWONDO

5 domina lortu ditu Laudioko Taekwondo Klubak Espainiako taldekako txapelketan

Laudioko kideak dominak aldean. Laudoko Teakwondo Kluba

Testua Txabi Alvarado Bañares

Hainbat hobekuntza egingo ditu Orozkoko Udalak herriko ki-roldegian. Alde batetik, boulde-rra berrituko dute abendua eta urtarrila bitartean. Eskaladarako

horma handituko dute eta pare-ta zaharreko presak berrituko di-tuzte. Itxinape Mendi Elkarteak baliatzen du batez ere boulderra, hiru urte baitaramatza eskalada ikastaroa antolatzen. Bestetik, bi bizikleta eliptiko gehiago jarriko dituzte erakineko gimnasioan.

KIROL-AZPIEGITURAK

Boulderra eta makinak hobetuko dituzte Orozkoko kiroldegian

Zumalakarregi 41, LAUDIOT. 94 672 80 51 www.kiden.eu

PUBLIERREPORTAJEA

Page 18: DOAN AIARALDEA hemen · 2017. 12. 12. · Gabonetako gehigarria. 2 AIARALDEA #77 2017ko abenduaren 13a herriz herri Aiaraldea Maiatzaren 6an izango da Gure Esku Dagoren herri galdeketa

18 AIARALDEA #77 2017ko abenduaren 13a

Kirola

Testua Aimar Gutierrez Bidarte

7 urte daramatza “Oxigenoa Euskarari” dinamikak mendiza-letasuna eta euskara Laudioko ikasleen artean sustatzen. 2010. urtean eman zioten hasiera eki-menari eta orduz geroztik ehun-ka gaztek egin dute bat mendian Julen Reketa mendi-gidari lau-dioarraren gidaritzapean. Lau-dioko Udaleko Euskara alorrak eta Mendiak eta Herriak Mendi-gidari Elkarteak martxan jarri-tako ekimena izanda ere, zazpi urte hauetan beste hainbat uda-lerritara zabaldu da egitasmoa: Barrundia, Orozko eta Lautadako herrietara esaterako.

Urte guzti horien ostean, ikas-turte berriarekin batera, ekime-nak salto kualitatibo handi bat eman nahi du: Euskal Herriko mendizale gazte talde batekin Himalaya zeharkatzea. “Oxigenoa Euskarari: Euskara 6000 metro-tan” egitasmoa jarri dute abian horretarako. Euskal Herri osoko 12 gaztek Himalayara bidaiatu

eta zeharkaldia burutuko dute bertako 12 sherpa gazterekin bate-ra.

Goi mendietan ere euskaraz hitz egin daitekeela frogatu nahi dute, bai eta euskarak bizi duen errealitatea Himalayatik zabaldu eta ezagutarazi ere. Izan ere, “Eus-kara 6000 metrotan” dinamikak kulturen arteko trukea bultzatu nahi du. Euskal Herriko eta Sher-pa herriko errealitate soziolin-guistikoak elkarbanatzeko auke-ra izango dute mendizale gazteek, sherpa ere hizkuntza gutxitua baita.

Elkartasuna eta autogestioa izango ditu egitasmoak ardatz. Euskal Herri osoko gazteak sare-tu nahi ditu, eta zazpi probin-tzietako mendizale gazteak elkar-tzea dute xede, nerabe horiek euren adineko sherpekin harre-manetan jarriz eta elkar ezagutuz.

Finantziazioari aurre egiteko, autogestioa bultzatuko dute egi-tasmoaren sustatzaileek. Espe-dizioan parte hartuko duten mendizale gazteek harremanak eta hainbat lanketa garatu behar-

ko dituzte euren herri eta ikas-tetxeetan, ikasle eta irakasleekin babes taldeak sortuz eta proiek-tua zabaltzeko dinamikak mar-txan jarriz. Mendiak eta Herriak Mendigidari Elkartearen lagun-tzaz, gazteak propioki izango dira espedizioaren antolatzaile. Hain-bat instituzio eta enpresen babe-sa bilatzeari ekin diote baita ere, hala nola, Iparraldeko Elkargoa, Eusko Jaurlaritza edota Nafarroa-ko Gobernua.

Datorren urteko urrianEspedizioak data dauka dagoe-

neko: aurreikusitakoaren arabe-ra urriaren 6tik azaroaren 3ra burutuko dute zeharkaldia. 2018. urte hasieran, espedizio kideak behin zehaztuta, ekingo diete aurre-lanketa eta entrenamendu saioei. Zeharkaldian 6.000 metro-ko bi mendi eskalatzeko asmoa daukate: Island Peak (6.187) eta Lobuje Peak (6.119). 5.000 metro-ko beste hainbat gailur igaro eta Everest, Lhotse, Makalu eta Cho Oyu zortzimilakoak inguratuko dituzte ere.

Laudio eta Orozkoko hainbat ikastetxetan garatutako “Oxigenoa Euskarari” dinamikak aurrerapauso bat eman nahi du mendizale gazteak Himalayako gailurretara eramanez. Himalayako Sherpa herriarekin eginiko elkartruke kultural

eta linguistiko batek gorpuztuko du proiektua. 12 ikaslek hartuko dute parte espedizioan, eta data zehaztuta dago dagoeneko: datorren urteko urriaren 6an abiatuko dira. Hainbat mendi igo eta inguratzea dute helburu.

Himalaya zeharkatuko du euskarak mendizale gazteen ahotan

Ekimenaren aurkezpena egin dute Laudioko zenbait ikastetxetan. Aiaraldea.eus

Euskal Herriko 12 ikaslek hartuko dute parte espedizioan. Datorren urteko urrian abiatuko dira.

6.000 metro baino gehiago dituzten bi mendiren gailurretara iristea izango da espedizioaren erronketako bat. Island Peak (6.187 metro) eta Lobuje Peak (6.119 metro) igo nahi dituzte. Horrez gain, beste hainbat mendi inguratuko dituz-te: Everest, Lhotse, Makalu eta Cho Oyu, besteak beste.

Ibilbidea

Island Peak (6.187 metro)

Lobuje Peak (6.119 metro)

Lhotse (8.516 metro)

Makalu (8.462 metro)

An

dy

Han

dm

on

dFelip

e Uriarte

Twiga 26

9Lin

dsey

Nich

olso

n

Page 19: DOAN AIARALDEA hemen · 2017. 12. 12. · Gabonetako gehigarria. 2 AIARALDEA #77 2017ko abenduaren 13a herriz herri Aiaraldea Maiatzaren 6an izango da Gure Esku Dagoren herri galdeketa

19AIARALDEA #77 2017ko abenduaren 13a

FUTBOLA

Maila altuko emakumezkoen futbolarekin estreinatuko dute Ellakuriko zelai berria

Testua Aimar Gutierrez Bidarte

Emakumezkoen 2. maila na-zionalean aritzen diren hiru fut-bol taldek jokatuko dute aben-duaren 19an Laudion, Ellakuriko zelaian ospatuko den txapelke-tan. Atheltic Club, Gasteizko CD Aurrera eta SD Eibar taldeen ar-teko norgehiagokak inaugura-tuko du zelai berria, Altzarrate Kirol Elkarteak antolatutako to-paketan.

Duela gutxi arte CD Laudio-ko lehenengo taldeak erabil-tzen zuen bakarrik zelaia astean behin burutzen zuten entrena-menduetan, baina egun hamar taldek baino gehiago elkartzen dira bertan. Erabileraren haz-kundearen ondorioz, belar na-turala artifizialarengatik aldatu du udalak. Zelai berriaren inau-

gurazioa aitzakiatzat, emaku-mezkoen futbola bultzatu nahi dute abenduaren 19ko txapel-ketan. Izan ere, asko dira Aiaral-deko zein Euskal Herriko ema-kumezkoen futbol taldeak eta horien guztien maila altua era-mango dute belardi gainera Ella-kurin.

Partidak arratsaldeko seietan abiatuko dira eta sarrera doa-koa izango da. Hiru taldeek 45 minutuko partidak jolastuko dituzte elkarren aurka. Athetic Clubek eta Aurrerak jokatuko dute lehenbizi, eta Eibarren aur-ka neurtuko dira gero, bigarren eta hirugarren norgehiagoketan.

kirola

100 milioi euro banatu ditu Resa etxeak hiru hamarkadako ibilbidean

Urte berezia da aurtengoa Resa etxeko kideen-tzat, 35 urte bete baitira negozioa abian jarri zu-tenetik. Daniel Resa eta Milagros Mendiak hasi zuten ibilbidea, 1982 urtean Aretako Loteriaren Administrazioa ireki zutenean. Belaunaldi alda-keta eman zen gero, eta gaur egun Carlos Resa da “ilusioaren enpresa” hori kudeatzeaz ardura-tzen dena.

Ibilbide oparoa egin dute Resa etxeko kideek hiru hamarkadeetan. 1990. urtean banatu zuten lehen saria, 1.200 milioi pezetakoa. Azkena, aldiz, iaz saldu zuten, Espainiako Loteriak Laudioko Andaluziar Etxean 6 milioi euro utzi zituenean.

Hala ere, saririk potoloena 2009. urtekoa izan zen. “El niño” Loteriaren bigarren saria banatu zuten, 60 milioi eurokoa. Resa etxeko kideen kal-kuluen arabera, 100 milioi euro inguru egokitu zaizkie 30 urtetan.

Banatutako sariek prestigio nabarmena eman

diote Resatarren negozioari. “Jendea konturatu da sariak benetan banatzen direla”, azaldu du Carlos Resak. Eskualdeko jendea soilik ez, Bilbo inguru-koa ere gerturatzen da aretarren zenbakien alde apustu egiteko.

Krisiak loteria salmenta murriztu zuen, baina azken bi urteetan gora egin du txartelak eroste-ko ohiturak, Resa etxeko kideen arabera. “Pozta-sun gehiago nabaritzen da herrian. Erosle bakoi-tzak 100 euro inguru gastatzen ditu”.

% 80 salduta dagoenekoLoteriaren %80 saldua dago dagoeneko. “Abuz-

tuan hasten dira zenbakien erreserbak enpresa eta eragileen aldetik, eta jendea bertaratzen da gero zenbaki horietako parte hartzeak erostera”. Euren ofizioaren maitale porrokatuak dira Resa-tarrak: “Ilusioa banatzea dugu ogibide, ba al dago hori baino gauza politagorik?”.

Euren ofizioaren maitale amorratuak dira Resa etxeko kideak. Ilusioa banatzea dute lanbide. Hiru hamarkada baino gehiago da-ramate zeregin horretan, eta fruitu ugari eman dizkie eginiko lanak. 1990. urtean jaso zuten lehen sari handia, eta orduz geroz-tik zorteak ez du su etenik egin aretarren negozioan. 100 milioi euro banatu dituzte guztira, eta prest daude lanean jarraitzeko.

Ilara luzeak sortzen dira Resa etxean Gabonak hurbildu ahala. Aiaraldea.eus

PUBLIERREPORTAJEA

Altzarrate Kirol Elkarteko jokalariak, artxibo irudi batean. Altzarrate K.E.

Testua Txabi Alvarado Bañares

Mendiari eta Naturari bu-ruzko Jardunaldien VI. edizioa prestatu du Okondoko Ganeko-gorta Mendi Klubak abendu-rako. Hiru ekitaldi biltzen ditu egitarauak. Hilaren 15ean izan-go da lehen zita, 18:30ean Nagu-sientzako Egoitzan. Enrique Ar-

beras Mendibil biologoa egon-go da bertan, Maroñori buruzko berriki argitaratu duen liburua aurkezten. Jarraian eskainiko dute mendietako buzoiei bu-ruzko hitzaldia, 20:00etan.

Abenduaren 31n, aldiz, Gane-kogortara irteera egingo dute. 9:00etan abiatuko dira Okon-dotik, 14:00ak aldera itzultze-ko.

MENDIA

Hitzaldiak eta irteerak uztartuko ditu Ganekogorta Klubak

Ganekogortara igoko dira abenduaren 31n. Hornet 18

Zumalakarregi 3, LAUDIO 94 672 034 93www.lacasaderesa.com

Page 20: DOAN AIARALDEA hemen · 2017. 12. 12. · Gabonetako gehigarria. 2 AIARALDEA #77 2017ko abenduaren 13a herriz herri Aiaraldea Maiatzaren 6an izango da Gure Esku Dagoren herri galdeketa

20 AIARALDEA #77 2017ko abenduaren 13a

kirola

Hasi du eski denboraldia Elur taldeak. Eski kirolari dagokionean, hori da eskualdeko talde bakarra. Alabaina, Aiaraldeko mendi elkar-teek ere antolatzen dituzte eski-es-tazioetara irteerak. Arrankudia-ga-Zolloko Matxinkorta eta Artzi-niegako Ganzorrotz taldeak dira horietako bi.

Abenduko zubian ireki ziren elur kiroletako azpiegitura gehie-nak Espainian eta Frantzian. Amu-rrioko Elur taldeak ez zuen auke-ra galdu, txangoa antolatu bai-tzuen iragan astean frantziar PirinIotara eta. Bi astero egiten dituzte ibilaldiak. Facebooken eta www.elurtaldea.com webgu-nean zabaltzen dute ekintzen berri. Nagusiki Frantziako PirinIo-tara jotzen dute, aitortu dutenez, arrazoi bikoitzagatik: “Gertuta-sunagatik eta kalitate-prezio eskaintzagatik”. Edozelan ere, Baqueirara birritan joatera zale-tu dira partaideak. “Alpeetara irteera bat egiten dugu behintzat; izan Frantziara, Italiara, Austria-ra edo Suitzara”.

Bazkideei begira prestatzen dituzte txangoak, baina beso zabal hartzen dituzte gainontzeko eski-zaleak ere: “Hasiera-hasieratik izan da gure helburuetako bat zaletasuna sortzea, eta horreta-rako ez dago irakastea baino bide hoberik. Bidaia bakoitzean guta-ko batek pare bat orduko klaseak ematen dizkie hasiberriei”. Hori dela eta, harro diote askoren ira-kasle izan direla.

Aiaraldeko elur aukerakAiaraldean gune ofizialik ez

egon arren, asko dira eskualdeko mendietan barrena elurraz goza-tzera atera diren kirolariak, bai-ta elurrarekin praktika litezkeen kirol modalitateak ere. Gualdetxu MBT taldekoak, esaterako, Peña Negrara joan ziren Urduñatik zuriz jantzitako lurretan mendi bizikletan aritzera.

Oinezkoen artean ere ugari izan dira Txarlazo aldera jo duten herritarrak. Edota, Orozko ingu-rutik Gorbeia edo Oderiagara igota, gailurretik eskiekin irrist egitea erabaki dutenak. Aaron Garmendia da horietako bat. “Gallarraga eta Ganekogortako maldak ere onak dira, baina zai-la izaten da elur dezenterekin topatzea”, adierazi du.

Haren iritziz, Gorbeia da one-na “jaitsiera on bat egiteko”. Artzi-niega aldetik, Kobatara hurbiltzen

Testua Izar Mendiguren Cosgaya

ELUR-KIROLAK

Eskualdean zein PirinIotan eskiatzeko aukera, eskura

Hainbat kirolarik praktikatzen dute eskia eskualdean. Aiaraldea.eus

Amurrioko Elur taldeak bi astero antolatzen ditu txangoak

Aiaraldean ez dago eskiatzeko gune ofizialik, baina kirolari ugarik praktikatzen dute kirola eskualdean

www.elkarlan.eu

Aholkularitza: Lanekoa, Fiskala,Juridikoa eta Kontabilitatekoa

Aseguru batpertsona bakoitzarentzat

Zure egunerokoarenparte gara

Testua Txabi Alvarado Bañares

Bi zita garrantzitsu izan zituz-ten eskualdeko txirrindulariek ira-gan asteburuan. Ostiralean -aben-duak 8- Ametzagako Ziklokrosa-ren XXXII. edizioa izan zen. Luyan-do-Ganzedo taldeko Mikel Berazak 3. postua lortu zuen kadeteen ka-tegorian. Amurrioko Txirrindula-ritza Taldeko Iñaki Guaresti, aldiz, bosgarren geratu zen Junior kate-gorian.

David Hidalgo amurrioarrak ere parte hartu zuen norgehiagokan, Elite kategorian. Koba Cycling tal-deko kideak arazoak izan zituen lasterketa hasieran. Eguraldi txa-rra egin zuen, eta kirolariek elurra-ri zein lokatzari egin behar izan zio-ten aurre. Hala ere, hasierako ozto-

poak gainditu eta 16. postua esku-ratu zuen amurrioarrak.

Igandean, aldiz, Igorreko XLI. Zi-klokrosa ospatu zen. Berazak 5. pos-tua lortu zuen bertan, eta hamabi-garrena, aldiz, talde bereko Ander Lopezek.

ZIKLOKROSA

Lokatzari eta elurrari aurre egin diete eskualdeko txirrindulariek asteburuan

David Hidalgo, lasterketan. Koba Clycling

Page 21: DOAN AIARALDEA hemen · 2017. 12. 12. · Gabonetako gehigarria. 2 AIARALDEA #77 2017ko abenduaren 13a herriz herri Aiaraldea Maiatzaren 6an izango da Gure Esku Dagoren herri galdeketa

21AIARALDEA #77 2017ko abenduaren 13a

Herriko plaza

Argitaratu Aiaraldea Egunkarian eta webguneannahi duzun eskela edo agur mezua.

UrteurrenakOroigarriakEsker-onak

Eskelak

Informatu [email protected]

ZozketaEskelakAUTOAREN BATERIA ALDAKETALaudioko Eska Kontzesionarioan

Denborapasak

DENBORAPASEN SOLUZIOAK

Sudoku, hitz-gurutzatu eta hitz gezidunen soluzioak web-gunean ikusgai: http://www.aiaraldea.eus/users/denborapasak

ZAILAERRAZA

Laia etaIlargiMila kilo zorion Laia eta Ilargi!! Maite zaituztegu!

Aita eta ama

AioraMila kilo zorion etxekoen partez zure zazpigarrenurtebetetzean!!!

Etxekoak

MaialenZorionak zure lagunen partetik! Ilargiraino eta buelta maite zaitugu!

Lagunak

Parte hartu www.aiaraldea.eus web atarian.

Apuntatzeko epea: abenduak 22

AingeruZorionak Saldia! Saldi ona pertzona hobea!14 urte jada!

Lagunak

Endika eta ArkaitzZorionak Arkaitz eta Endika zeuen 9. urtebetetzean! Zora-garriak eta ezin hobeak zarete!

Gurasoak

Bidali zure zorion mezua [email protected] urtarrilaren 12a baino lehen

OihaneZooriionaak guapisima!! Urte askotarako, 19ak asko disfrutatuu!!

Janire, Ainhoa eta Naroa

Page 22: DOAN AIARALDEA hemen · 2017. 12. 12. · Gabonetako gehigarria. 2 AIARALDEA #77 2017ko abenduaren 13a herriz herri Aiaraldea Maiatzaren 6an izango da Gure Esku Dagoren herri galdeketa

22 AIARALDEA #77 2017ko abenduaren 13a

Aiaraldea

Page 23: DOAN AIARALDEA hemen · 2017. 12. 12. · Gabonetako gehigarria. 2 AIARALDEA #77 2017ko abenduaren 13a herriz herri Aiaraldea Maiatzaren 6an izango da Gure Esku Dagoren herri galdeketa

23AIARALDEA #77 2017ko abenduaren 13a

Page 24: DOAN AIARALDEA hemen · 2017. 12. 12. · Gabonetako gehigarria. 2 AIARALDEA #77 2017ko abenduaren 13a herriz herri Aiaraldea Maiatzaren 6an izango da Gure Esku Dagoren herri galdeketa

24 AIARALDEA #77 2017ko abenduaren 13a

Kontra

Mundutik Aiaraldeara

Argitaratzailea: Aiaraldea Koop. ElkarteaTirada: 10.000 ale. Maiztasuna: HamabostekariaLege gordailua: BI-1230-2013 Posta elektronikoa:[email protected]@[email protected]:[email protected]: 688 62 53 94Helbidea: Nerbioi Kalea 12, behea. Laudio. Araba. 01400Telefonoak: 94 656 85 54/688 62 59 00 Web-gunea: www.aiaraldea.eusERREDAKZIO OHARRA: Aiaraldea Aldizkariak ez du bere gain hartzen iritzi artikuluetan, zein egindako elkarrizketetan adierazitakoaren erantzukizuna.

TXINA

DESKRIBAPENA

Historia luzeko herrialdea

da Txina. Dinastia eta

erreinuen arteko talkak

egon ziren mendeetan

zehar, 1912. urtean

errepublika aldarrikatu

zen arte. Herrialdea

Guda Zibilean murgildua

egon zen 1927. urtetik

1949. urtera arte. Orduan

sortu zen Txinako Herri

Errepublika.

AZALERA

9.596.961 kilometro

koadro.

BIZTANLEAK

1.369 milioi biztanle.

HIZKUNTZA

Mandarin txinera.

BITXIKERIAK

Munduko herrialderik

populatuena da Txina, eta

56 etnia aitortzen ditu.

“Nire gurasoen belaunaldikoek harreman estuagoa mantentzen dute Txinarekin”

Txinan jaio zinen. Nola iritsi zi-nen Aiaraldera?

13 urterekin etorri nintzen. Ez nuen pentsatu hemen geratuko nintzenik, baina orduz geroztik ez naiz txinara itzuli. Ez zen erabaki bat izan, egokitu zitzaidan egoera izan zen, nire familia guztia hemen zegoelako.

Murtzian bizi izan nintzen lehen-bizi, zortzi hilabetez. Fuenlabra-dara joan nintzen gero, Madrilera. Bost urte egon nintzen bertan bi-zitzen, eta Pintora (alboan dagoen herri batera) mugitu nintzen ondo-ren, eta Zaragozara gero.

Hainbat tokitan bizi izan naiz. 17 urterekin hartu nuen geratze-ko erabakia, fruitu lehorren den-da txiki bat jarri bainuen nire ama-ren laguntzarekin.

Noiz iritsi zinen Aiaraldera?Duela bospasei hilabete. Etorri

berri naiz, denda bat irekiko bai-tut Amurrion. Lehen lanagatik mu-

gitzen nintzen soilik. Baina azke-naldian hobeto bizitzea dut helbu-ru, eta Euskal Herria toki aproposa iruditu zitzaidan horretarako, bizi-tzeko moduagatik, naturagatik eta jendeagatik.

Baduzu harremanik Txinan di-tuzun senideekin?

Oso gutxi. Nire gurasoen belau-naldikoek harreman estuagoak mantentzen dituzte bertako jen-dearekin. 1970-80ko hamarkade-tan jaio garenok kultura gehia-goren erreferentziak jaso ditugu. Hala ere, berdina gertatzen da he-men adin ezberdinetako pertso-nen artean.

Zertan da ezberdina Txinan ze-neraman bizimodua eta hemen daramazuna?

Ez daukat kontatzeko gauza as-korik. Oso txikia nintzen Txinan bizi nintzenean, eta orain heldua naiz. Nire haurtzaroaren oroitza-

pen onak ditut, amonekin bizi nin-tzen, herrixka txiki batean.

Hor bai nabaritu nuela aldea, 500 biztanleko herri txiki batean bizi-tzetik hiri handi batean egotera iga-ro nintzelako. Alde handia nabari-tu nuen. Egia da atzerritarra izan-da zaila dela hemengo bizimodu-ra egokitzea.

Zertan nabaritu duzu hori?Txikia nintzenean nabaritu nuen

batez ere. Ez nekien nola egokitu hemengo jendartera, eta gurasoek eta irakasleek ere ez zuten asko la-guntzen.

Zer nolako harremana duzue hemen bizi zareten txinatarren artean?

Ez nuke esango komunitate bate-ratu bat dugunik, jende askok hori uste duen arren. Badugu gure pen-tsatzeko modua baina gaur egungo mundua geroz eta globalagoa da, eta txikiagoagoak dira ezberdinta-

sunak. Hogei urte nituenean Espai-nian mesfidantza handia zegoen atzerritarrekiko, baina gaur egun ez dago aurkakotasun askorik.

Gabonak ospatzen dituzue?Badago urte berri txinatarra,

beste data batzuetan ospatzen dena. Baina abenduaren 24a eta 31 ere ospatzen ditugu gure familian. Batzuetan urte berri txinatarra os-patzen dugu, baina ez diogu apar-teko garrantzirik ematen. Hemen-go ohituretan murgilduago gaude.

Denda bat irekiko duzu. Zer mo-tako negozioak kudeatzen dituzte jatorri txinatarreko herritarrek?

Negozio familiarrak izaten dira gehienetan, kasuen % 80an. Nik ire-kiko dudana ere halakoa da. Amu-rrion geratzeko asmoa dut denbo-ra-tarte luze batez, baina epe lu-zera begira ez dakit non amaitu-ko dudan. Zoriontsu bizitzea dut helburu.

Yuan ChenJAIOTERRIAWEN ZHOU, TXINA (1987)

BIZILEKUAAMURRIO

BIDAIAREN XEDEAFAMILIA BISITATZERA ETORRI ZEN 13 URTEREKIN ETA ORDUZ GEROZTIK EZ DA TXINARA ITZULI

Chris Goldberg