dinamiT(z)ando - COAVN...Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan IRAUNKORTASUN BATZORDEA...

7
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan IRAUNKORTASUN BATZORDEA INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA DEPARTAMENTO DE MEDIO AMBIENTE, PLANIFICACIÓN TERRITORIAL Y VIVIENDA dinamiT(z)ando 2017ko lan jardunaldiak Hirigintza eraberritze integraleko politikak inplementatzeko gaur egungo oztopoak Tokiko Ekintza Plan bat elkarrekin zehazteko bidean

Transcript of dinamiT(z)ando - COAVN...Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan IRAUNKORTASUN BATZORDEA...

Page 1: dinamiT(z)ando - COAVN...Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan IRAUNKORTASUN BATZORDEA INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA DEPARTAMENTO DE MEDIO AMBIENTE,

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa GipuzkoanIRAUNKORTASUN BATZORDEA

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA

DEPARTAMENTO DE MEDIO AMBIENTE, PLANIFICACIÓN TERRITORIAL Y VIVIENDA

dinamiT(z)ando2017ko lan jardunaldiak

Hirigintza eraberritze integraleko politikak inplementatzeko gaur egungo oztopoakTokiko Ekintza Plan bat elkarrekin zehazteko bidean

Page 2: dinamiT(z)ando - COAVN...Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan IRAUNKORTASUN BATZORDEA INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA DEPARTAMENTO DE MEDIO AMBIENTE,

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA

DEPARTAMENTO DE MEDIO AMBIENTE, PLANIFICACIÓN TERRITORIAL Y VIVIENDA

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA

DEPARTAMENTO DE MEDIO AMBIENTE, PLANIFICACIÓN TERRITORIAL Y VIVIENDA

DEPARTAMENTO DE MEDIO AMBIENTE, PLANIFICACIÓN TERRITORIAL Y VIVIENDA

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA

IBIL

BID

E P

AR

TE

HA

RT

ZA

ILE

A

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala Gipuzkoan | IRAUNKORTASUN BATZORDEA

dinamiT(z)ando2017KO LAN JARDUNALDIAK

Hirigintza eraberritze integraleko politikak inplementatzeko gaur egungo oztopoakTokiko Ekintza Plan bat elkarrekin zehazteko bidean

Gaur egun hirigintza eta lurraldea eraberritzeko politiken inguruan garatutako ezagutzaren aplikazio praktikoa mugatzen duten oztopoei buruzko arrazoibide kolektiboa bultzatzeko prozesu gisa proposatzen dira dinamiT(z)ando Lan Jardunaldiak.

Haren garapenean planteatuko dira gizarte, ingurumen eta osasun mailan dauden arazoak pixkanaka arintzeko eta lurralde eta hiri garapenaren esparruko gaur egungo ereduaren benetako aldaketa ahalbidetzeko estrategiak eta ekintza espezifikoak.

Gure ustez, taldean partekatutako ezagutzaren, gogoetaren eta eztabaidaren bidez lortu daiteke helburu hori, aurrez aurreko lan saioak egin behar dira eta gero landu eta itzuli behar dira jasotako emaitzak.

Espero den emaitza: Tokiko Administrazioekin, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialarekin eta esku hartzen duten beste eragileekin elkarlanean adostutako hiri garapenerako eredu aldaketa inplementatzeko lan tresna eraginkor bat lortzea.

Donostiako Nazioarteko Arkitekturaren I. Biurtekoaren esparruan egingo da dinamiT(z)ando prozesuaren lehenengo fasea, 2017ko azaroan eta abenduan. Testuinguru horretan, ezagutzaren eraikuntza kolektiboa landuko da errealitatearekin eta helburuekin bat datorren gogoeta planteatzeko ezinbesteko abiapuntu gisa, azken buruan bila den eztabaidara iristeko.

Mugak Biurtekoaren baitan egingo dira aurreneko bi Lan Jardunaldiak. Abiapuntua, egungo egoera eta zergatiak aztertuko dira, eta itxuratu beharreko “Tresna Eraginkorra” izango da helmuga.

ZER

M u g a k . D o n o s t i a k o N a z i o a r t e k o

Arkitekturaren I. Biurtekoa

GIZARTE MAILAN B I L D U T A K O

EZAGUTZA

Oztopoak eta

zergatiak

Bila den Tresnari lehen itxura ematen

Page 3: dinamiT(z)ando - COAVN...Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan IRAUNKORTASUN BATZORDEA INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA DEPARTAMENTO DE MEDIO AMBIENTE,

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA

DEPARTAMENTO DE MEDIO AMBIENTE, PLANIFICACIÓN TERRITORIAL Y VIVIENDA

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA

DEPARTAMENTO DE MEDIO AMBIENTE, PLANIFICACIÓN TERRITORIAL Y VIVIENDA

DEPARTAMENTO DE MEDIO AMBIENTE, PLANIFICACIÓN TERRITORIAL Y VIVIENDA

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA

dinamiT(z)ando2017KO LAN JARDUNALDIAK

Hirigintza eraberritze integraleko politikak inplementatzeko gaur egungo oztopoakTokiko Ekintza Plan bat elkarrekin zehazteko bidean

Sistema kapitalistaren krisialdi modernoak agerian utzi du hiri garapenerako egungo ereduen anakronismoa. Hala eta guztiz ere, iraganeko hamarraldietan bilatu behar dira zaharkitze horren arrazoiak, eta egoeraren araberakoak baino egiturazkoagoak direla esan behar dugu.

60. urteetatik aurrera, ekogarapenaz hitz egiten hasi eta planetak hazteko dauzkan mugak azpimarratzen hasi zenetik gaur egun arte, hamaika teoria landu dira hiri garapenerako eredu berri baten printzipioen eta moduen inguruan, planetaren garapen iraunkorra ahalbidetzeko gakoetako bat izan behar baitu eredu berri horrek. Garapen horrek lurzoruaren erabilera mugatuan oinarrituta behar du eta, betiere ikuspegi integral eta integratzaile batez, hiri finkatuetan jarduteko planteamenduan. Hiri barneratzailea, berdintasunean oinarritua, osasungarria eta erresilientea gorputzeko garapena behar du izan.

Garapen teoriko horrek, haren printzipioetan oinarritzen baitira nazioarte, Europa, estatu eta erkidego mailako garapen Plan eta Programa guztiak, ezin hobe zehazten du norantz bideratu behar diren hiri garapenerako politikak eta hirigintzaren, ingurumenaren, eraikuntzaren, gizartearen eta ekonomiaren ikuspegitik gauzatu beharreko hiri ereduak.

Hala eta guztiz ere, gaur-gaurkoz, oso gutxi dira, batik bat nazio eta erkidego mailan, lurzoruaren kontsumoa murrizteko eta hiria modu Integralean eta Integratzailean eraberritzeko xedean bideratzen diren hiri praktiken adibideak.

Agerikoa da printzipio teorikoen eta egungo hiri garapenerako ereduaren arteko arrakala, azken horrek espekulazioan oinarritutako hirigintzaren printzipioak baititu ardatz, lehenetsi egiten baitu merkatuko balioa erabileraren balioaren aurrean, irabazizko gainbalioen sorrera bila baitu eta ez baitu aintzat hartzen hirigintza politikek gizarte ehunean duten eragina. Tokiko administrazioen borondatearen eta jardunbide egokiaren esku dago plan eta programen inplementazio egokia.

Adierazitako guztiak agerian uzten du badirela hirigintza eraberritzeko prozesuak denboran iraungo duen eta espazioan lausotuko den praktika bihurtzea eragozten duten oztopoak. Sarritan esan ohi da eragozpen ekonomikoak daudela, baina egiazki finantza, politika, kultura eta gizarte izaerakoak dira esparru horretan aldaketa garrantzitsua galarazten duten faktoreak, eta horiek guztiak estu lotuta daude adostasun eta benetako konpromiso gabezia esanguratsuarekin.

Gaur egun aipatu eragozpenak zein diren jakitea, haiek eragin dituzten arrazoien analisia egitea eta haiek “desagerrarazteko” edo gutxienez haien eragina arintzeko neurriak zehaztea conditio sine qua non dira teoria eta politika mailan hainbestetan definitu den hirigintza garapen eraberritzailerako eredu hura zehazteko, esperimentatzeko eta ezartzeko.

Finkatutako hiria aintzat hartuko duen hirigintza garapen eredu berri baten aldeko apustu garbia egin nahi bada, ezinbestekoa da kontzientzia ez ezik horren aurreko konpromiso kolektiboa ere sorraraztea. Hiri espazioan bizi diren eta hura eraikitzen eta eraldatzen duten gizarte eta politika eragile guztiak modu aktiboan inplikatu behar dira berdintasunean oinarritutako eredu barneratzailea, erresilientea eta ingurumenarekin orekatua bilatzeko.

ZERGATIK

TEORIAVS

PRAXIA

KONTZIENTZIAINPLIKAZIOA

KONPROMISOA

IBILBIDE KOLEKTIBOA

ezagutzagogoeta

eztabaida

Page 4: dinamiT(z)ando - COAVN...Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan IRAUNKORTASUN BATZORDEA INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA DEPARTAMENTO DE MEDIO AMBIENTE,

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA

DEPARTAMENTO DE MEDIO AMBIENTE, PLANIFICACIÓN TERRITORIAL Y VIVIENDA

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA

DEPARTAMENTO DE MEDIO AMBIENTE, PLANIFICACIÓN TERRITORIAL Y VIVIENDA

DEPARTAMENTO DE MEDIO AMBIENTE, PLANIFICACIÓN TERRITORIAL Y VIVIENDA

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA

dinamiT(z)ando2017KO LAN JARDUNALDIAK

Hirigintza eraberritze integraleko politikak inplementatzeko gaur egungo oztopoakTokiko Ekintza Plan bat elkarrekin zehazteko bidean

HELBURU NAGUSIAHiriak eta lurraldea zaharberritzeko eta eraberritzeko prozesuen inguruan garatutako ezagutzaren

aplikazio praktikoa mugatzen duten gaur egungo oztopoen inguruko taldeko gogoeta bultzatzea eta jarraitu beharreko estrategiak eta burutu beharreko ekintza espezifikoak planteatzea, guztion artean eta pixkanaka aipatu zailtasunen eragina arintzeko gizarte, ingurumen eta osasunaren ikuspegitik.

HELBURU ESPEZIFIKOAK• Tokiko Administrazioak, diziplina desberdinetako langile adituak eta teknikariak eta herritarrak

taldeko gogoeta egiteko, jarduteko bideak zehazteko eta beren konpromiso maila sendotzeko prozesuan inplikatzea.

• Sail desberdinen eta ezagutza arloen artean dauden oztopo instituzionalak apurtzea eta, conditio sine qua non, etorkizuneko lanerako oinarriak finkatzea, hiria eta lurraldea eraldatzeko prozesuetan txertatutako ikuspegia egiazki eta zehazki aplikatzeko.

• Eraberritzeko estrategia integratuak eta modu koordinatuan eta koherentean burutu beharreko ekintza espezifikoak zehaztea.

• Elkarlanean jarduteko eta parte hartzeko kultura indartzea.

• Herritarrak adostasunean oinarritzen den hirigintza eta lurralde garapenerako ereduak bizi kalitatearen ikuspegitik (integrazioa, kohesioa, berdintasuna, ingurumena, osasuna eta abar) duen garrantziaz informatzea eta prestatzea, eta herritarren artean kontzientziazioa eta ahalduntzea sustatzea.

• Hainbat esparrutan garatutako lan tresnak eta ezagutza praktikara eramatea, hirigintza eta lurraldea eraberritzeko prozesu integralei era erresiliente batez aurre egin ahal izateko.

• Azken 30 urtetan hirigintza eraberritzeko xedean garatutako politiketatik eratorritako arazo zehatzak identifikatzea.

• Nola administrazioan hala herritarren artean joerak etetea eta proposamenak egingo dituen inplikazio aktiboa bilatzea.

HELBURUAK

POLITIKARIAKTEKNIKARIAK

ADITUAKHERRITARRAK

ARKITEKTURAHIRIGINTZA

INGURUMENAEKONOMIA

JURISPRUDENTZIASOZIOLOGIA

... ... ...

Helburu horiek zehazteko eta ezagutzak eta taldeko gogoetak bateratzeko lanek ondorio garrantzitsuetara eraman gaitzaten eta tokiko errealitatean halako eragina izan ditzaten, benetako aztergai bat aukeratzea planteatzen da. Erreferentziazko kasu horrek bermatu egiten du proposatutako lana aurrera eramateko beharrezko gertutasuna.

Page 5: dinamiT(z)ando - COAVN...Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan IRAUNKORTASUN BATZORDEA INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA DEPARTAMENTO DE MEDIO AMBIENTE,

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA

DEPARTAMENTO DE MEDIO AMBIENTE, PLANIFICACIÓN TERRITORIAL Y VIVIENDA

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA

DEPARTAMENTO DE MEDIO AMBIENTE, PLANIFICACIÓN TERRITORIAL Y VIVIENDA

DEPARTAMENTO DE MEDIO AMBIENTE, PLANIFICACIÓN TERRITORIAL Y VIVIENDA

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA

dinamiT(z)ando2017KO LAN JARDUNALDIAK

Hirigintza eraberritze integraleko politikak inplementatzeko gaur egungo oztopoakTokiko Ekintza Plan bat elkarrekin zehazteko bidean

Proposatutako ikuspegi proaktiboaren esparruan ez da jarduera honekin ixten ezagutzaren, gogoetaren eta eztabaidaren bidea. Lan Jardunaldiak inflexio puntu bat baizik ez dira lortutako emaitza espezifikoetatik abiatuta garatu beharreko programa zabalago baten ibilbidean.

TOKIKOAK• Erkidego mailan diziplina anitzeko eta gizarte anitzeko sare bat sortzea, herri mailan plangintza

estrategikoaren oinarria izango dena, aldatzeko borondatea ordezkatzeko gai izango dena eta ildo horretatik ekintza zehatzak bultzatuko dituena.

• Hiri garapenerako eredu berri bat ezartzeko printzipio eta ekintza espezifikoak finkatzeko Tokiko Ekintza Plan bat idaztea.

• Azterlan aukeratua bada, Tokiko Ekintza Planaren gidalerroak aplikatzeko oinarriak jartzea.

• Aztergaiaren emaitzen ebaluazio prozesu bat egitea, hala behar badu, behin betiko Tokiko Ekintza Plana idazteko eta berrikusteko oinarritzat hartzeko.

• Arkitektoak ordezkatzen dituen Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialari protagonismoa ematea, hirigintza politikak aplikatzeko bide berria gidatuko duen aldaketarako eragile bihurtu dadin

GLOBALAK• Europa/estatu mailan aldatzeko borondatea irudikatzeko eta zentzu horretan ekintzak bultzatzeko

gai izango den diziplina anitzeko eta gizarte anitzeko sare bat sortzea, ezagutza eta esperientziak bateratzeko eta transferitzeko.

• Herri mailan Ekintza Planak idazteko eta ezagutarazteko Dokumentu Programatiko bat erredaktatzea eta hari zabalkundea ematea.

• Hirigintza eraberritzeko politikak inplementatzeko modu berri baten erreferentzia sortzea, beste testuinguru batzuetan eredugarri izateko.

EMAITZAK

Hiri finkatuaren eraldaketan oinarritutako hirigintza garapenerako eredu baten ezarpenari dagokionez, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala erakunde eta gizarte maila desberdinetan jarduteko urratsak zehazteko erreferentzia bihurtzea da epe ertainean lortu beharreko azken emaitza.

Testuinguru horretan, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala politika horiek koordinatzeko erakunde bihurtu liteke, Tokiko Ekintza Planaren aplikazioaren gaineko jarraipen etengabea egin lezake eta, Iraunkortasun Batzordeen bidez, emaitzen ebaluazio puntuala egin lezake.

EZAGUTZAK ETA ESPERIENTZIAK TRUKATZEKO

SAREAKDOKUMENTU

PROGRAMATIKOA

TOKIKOEKINTZAPLANA

AZTERGAIAaplikazioajarraipenaebaluazioa

Page 6: dinamiT(z)ando - COAVN...Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan IRAUNKORTASUN BATZORDEA INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA DEPARTAMENTO DE MEDIO AMBIENTE,

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA

DEPARTAMENTO DE MEDIO AMBIENTE, PLANIFICACIÓN TERRITORIAL Y VIVIENDA

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA

DEPARTAMENTO DE MEDIO AMBIENTE, PLANIFICACIÓN TERRITORIAL Y VIVIENDA

DEPARTAMENTO DE MEDIO AMBIENTE, PLANIFICACIÓN TERRITORIAL Y VIVIENDA

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA

dinamiT(z)ando2017KO LAN JARDUNALDIAK

Hirigintza eraberritze integraleko politikak inplementatzeko gaur egungo oztopoakTokiko Ekintza Plan bat elkarrekin zehazteko bidean

• Identifikazioa eta hartu-emana balizko eragile finantzarioekin• Bilerak egitea• Azken proposamenaren erredakzioa: behin betiko aurrekontua eta plangintza

• Erreferentziazko eragileen identifikazioa: Tokiko administrazioak, teknikariak eta adituak, herritarrak• Erreferentziako eragileekin eta lehenagoko harremanekin datu basea sortzea• Abiapuntuko egoera objektiboaren analisia• Informatzeko dokumentua prestatzea, argitaratzea eta igortzea

• Aurkezpen ofiziala Mugak Biurtekoaren esparruan• Lehen Lan Jardunaldiak egitea• OZTOPOAK ETA ZERGATIAK• BILA DEN TRESNARI LEHEN ITXURA EMATEN• Emaitzen txostena idaztea eta Itzultzea

Ezagutza bateratzeko fasea amaituta, ibilbide partehartzaile eraginkorrago bat diseinatuko da kalitatezko gogoeta planteatzeko eta bila den eztabaidara iristeko.Zergatietatik abiaturik tresnarantz egiteko, tresnaren edukien eta egituraren inguruan gogoeta eginez eta behar bezala erredaktatzeko oinarriak ezarriz.Gogoeta eta eztabaida faseak 2018. urtean zehar egingo dira. Fase horiei Tresna Programatiko-Eraginkorraren lehen zirriborro baten erredakzioak emango die amaiera. Zirriborro hori parte hartzaile guztiekin bideratuko den kontrastatzeko eta balioesteko prozesura eramango da behin betiko erredakziora iritsi arte.Dokumentu adostua eta legitimatua izango da, subjektu pluralen konpromisoan oinarritua.

Aztergai bat aukeratzeko eta erabiltzeko proposamena egiten da gogoeta eta eztabaida faseen garapenari aurre egiteko bi helbururekin:Arrazoibideei eta proposamenei zehaztapen maila handiagoa ematekoAukeratutako Kasuan tresna aplikatu ahal izateko, beraren eraginkortasuna ebaluatzeko neurri gisa.

Behin Tresna zehaztutakoan, hirigintza plangintzarako politiketan esku hartzen duten eragile guztien artean ezagutaraziko da hura triptikoen bidez, informatzeko eta prestatzeko saioen bidez eta beste modu batzuen bidez.

NOLA

AURRETIKO LANAK

AURRETIKO BARNE FASEA

LAN JARDUNALDIAK

PROPOSAMENETARAKO FASEA

DIBULGAZIO FASEA

Page 7: dinamiT(z)ando - COAVN...Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan IRAUNKORTASUN BATZORDEA INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA DEPARTAMENTO DE MEDIO AMBIENTE,

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA

DEPARTAMENTO DE MEDIO AMBIENTE, PLANIFICACIÓN TERRITORIAL Y VIVIENDA

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA

DEPARTAMENTO DE MEDIO AMBIENTE, PLANIFICACIÓN TERRITORIAL Y VIVIENDA

DEPARTAMENTO DE MEDIO AMBIENTE, PLANIFICACIÓN TERRITORIAL Y VIVIENDA

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA

dinamiT(z)ando2017KO LAN JARDUNALDIAK

Hirigintza eraberritze integraleko politikak inplementatzeko gaur egungo oztopoakTokiko Ekintza Plan bat elkarrekin zehazteko bidean

Eskumenei eta ezagutza arloei dagokienez askotariko eragileen arteko taldeko lana denez, erreferentziazko eragileen kategoriak identifikatu ditugu.

Beren bereizgarrien eta lurralde jatorrien arabera finkatuko da haien lankidetzaren irismena.

• Finantzazioa (FI)• Babesa (PT)• Parte hartzea (PR)• Aztergaiaren zehaztapena (CE)

NOREKIN

TOKIKO ADMINISTRAZIOAK

politikariakteknikariak

ELKARTE PUBLIKOAK EDO PARTAIDETUAK

ELKARTE PROFESIONALAK

ZAHARBERRITZEKO HIRIGINTZA ELKARTEAK

UNIBERTSITATEAKikerketa taldeak

TEKNOLOGIA ZENTROAK

HERRITARREN ELKARTEAK

UNIVERSIDADESgrupos de

investigación

UNIVERSIDADESgrupos de

investigación

UNIVERSIDADESgrupos de

investigación

UNIVERSIDADESgrupos de

investigación

UNIVERSIDADESgrupos de

investigación

UNIVERSIDADESgrupos de

investigación

UNIVERSIDADESgrupos de

investigación

UNIVERSIDADESgrupos de

investigación

UNIVERSIDADESgrupos de

investigación

UNIVERSIDADESgrupos de

investigación

UNIVERSIDADESgrupos de

investigación

ERAGILE PRIBATUAK

FI|PT|PR|CE

FI|PT|PR

PT|PR|CE

PT|PR