Dibulgazio-artikulu orokorrak Patricia Navarro,Alfredo ......Artikulua artearen historian zeharreko...

8
Patricia Navarro,Alfredo Sarmiento eta Jone Omar Dibulgazio-artikulu orokorrak Jon Makibar Egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazio-artikuluak Gorka Zabaleta Zientzia-kazetaritzaren arloko lanak Jose Mari Elortza Merezimendu saria

Transcript of Dibulgazio-artikulu orokorrak Patricia Navarro,Alfredo ......Artikulua artearen historian zeharreko...

Page 1: Dibulgazio-artikulu orokorrak Patricia Navarro,Alfredo ......Artikulua artearen historian zeharreko ibilbidea da. Bai. Denok izan gara ikasle, eta kimikan buru-belarri sartzea apur

Patricia Navarro,Alfredo Sarmiento eta Jone OmarDibulgazio-artikulu orokorrak

Jon MakibarEgilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazio-artikuluak

Gorka ZabaletaZientzia-kazetaritzaren arloko lanak

Jose Mari ElortzaMerezimendu saria

Azala-16 CAF-Elhuyar 2011 13/4/12 11:59 Page 1

Page 2: Dibulgazio-artikulu orokorrak Patricia Navarro,Alfredo ......Artikulua artearen historian zeharreko ibilbidea da. Bai. Denok izan gara ikasle, eta kimikan buru-belarri sartzea apur

Luma baino arinagoa izatea; airea baino sotilagoa; grabitatearen katea astunetatik askatu etalurraren gainetik altxatu ahal izatea, nahi duzun tokira hegan joan ahal izateko. Hauxe da, dudarik gabe, gutariko askoktxiki-txikitatik izan dugun ametsa. Baina amets horretan sarri ahaztu egitenzaigu ondokoa: airea baino astunagoak garelako gabiltzalalurra zanpatuz.

“Pisurik gabeko gizakia”. Luis Bandres, Elhuyar aldizkaria, 121 zk. 1997

CAF-Elhuyar sarien ekitaldian irakurri genuenElhuyarko sortzaile Luis Bandresen idatzia.

Airea baino astunagoak garelako gabiltza lurrazanpatuz, eta, hala ere, gai gara grabitateariihes egin eta luma baino arinagoak izateko.Dantza, poesia, filosofia, zientzia, musika,literatura, teknologia... dira gure espezieaksortzen zaizkion erronkei aurre egiteko asmatudituen bideetako batzuk. Eskuartean duzungehigarrian ageri direnek ere asmatu dute orrizuriaren erronkari aurre egiten, eta hala aitortudiegu CAF-Elhuyar sarien 2011ko ekitaldian.

© M

YCTE

RIA

/123

RF

Azala-16 CAF-Elhuyar 2011 13/4/12 11:59 Page 2

Page 3: Dibulgazio-artikulu orokorrak Patricia Navarro,Alfredo ......Artikulua artearen historian zeharreko ibilbidea da. Bai. Denok izan gara ikasle, eta kimikan buru-belarri sartzea apur

4

Kimifobiaren kontzeptutik abiatzen zare-te. Zergatik? Gaur egungo gizarteak kimikarekin lotutakoguztiari nolabaiteko beldurra dio. Hainbatproduktu ekologiko eta “bio” pil-pileandaude, eta asko entzuten da produktu kimi-koek eragina dutela minbizian eta beste gai-xotasun batzuetan. Baina benetan dena dakimika.

Ura bera ere bai. Hori da. Hartatik abiatu ziren iaz Nazioar-teko Kimikaren Urtea izendatzeko. Uretatik.Horregatik lotu ditugu kimika eta artea ar-tikuluan, kimifobiaren ideia ezeztatzeko,beldur horri zama kentzeko. Benetan ikusdezala gizarteak kimika hasieratik agertuzela eguneroko bizitzan eta edonon dau-kagula.

Artearekin lotzeak laguntzen dio? Dotoretu egiten du nolabait, denok goza-tzen dugulako artearekin.

Nola sortu zitzaizuen artikuluaren ideia? Bada, gure lantaldeak hainbat arlotan egi-ten du lan, eta alorretako bat ondarearenikerkuntza da. Eta ondare horretan, hainbatartelan-mota aztertzen ditugu. Adibidez,eliza batean egon daitekeen irudi bat den-borarekin nola zakartu den, edo gaineanbatzuetan beste irudi batzuk margotu di-tuzten. Gure lantaldea saiatzen da, alde ba-tetik, irudi horiek aztertzen eta, bestetik,azpian egon daitezkeen beste artelan ba-tzuk topatzen. Ponpeiako sumendiak ez-tanda egin eta gero, herri osoa kiskalita ge-ratu zen; bada, horretan ere lanean dihardugure taldeak.

Artikulua artearen historian zeharrekoibilbidea da. Bai. Denok izan gara ikasle, eta kimikanburu-belarri sartzea apur bat zaila gerta dai-teke. Orduan, aipatu nahi genituen, nolabait,artelan gehienak eta garai historiko guztieta-ko gertakari garrantzitsuenak. Horretarako,eta jendeari erakargarri eta ulergarri gertazekion, trenaren ideia asmatu genuen loturabat emateko. Historiaurretik abiatuta, gaureguneraino heldu ginen. Ideia da historianeta lekuen zeharreko bidaia bat osatzea.

Zergatik esaten duzue artea kimika delaeta kimika artea? Kimikak ekarri dizkigun artelan guzti horiekarte dira, azken finean; eta kimika bera egi-tea eta historiaurreko jendea zelan hasi zenere artea dela esan genezake.

Patricia Navarro Villaverde (Logroño, 1976). Kimikaria,kimika analitikoan doktorea.Euskal Herriko UnibertsitatekoIkerkuntzarako ZerbitzuOrokorretan langile.

Alfredo Sarmiento Romayor (Castro Urdiales,1981).Kimikaria, kimika analitikoandoktorea. Euskal HerrikoUnibertsitateko IkerkuntzarakoZerbitzu Orokorretan langile.

Jone Omar Onaindia (Bilbo, 1986). Kimikaria,kimika analitikoko doktoretzaikaslea Euskal HerrikoUnibertsitatean.

“Arteak dotoretu egiten du kimikaren irudia”Patricia Navarro,Alfredo Sarmiento eta Jone Omar

Dibulgazio-artikulu orokorrak "Kimikaren artea eta artearen kimika"

MA

ITA

NE

OLI

VARE

S

Azala-16 CAF-Elhuyar 2011 16/4/12 11:40 Page 4

Page 4: Dibulgazio-artikulu orokorrak Patricia Navarro,Alfredo ......Artikulua artearen historian zeharreko ibilbidea da. Bai. Denok izan gara ikasle, eta kimikan buru-belarri sartzea apur

Nahiz eta kimika ezagutza-, osasun-, eroso-tasun- eta ongizate-iturri izan, oraingo gizar-teak kimifobia du, hau da, kimikarekiko bel-dur irrazional bat. Oro har, kimika hitzasubstantzia arriskutsuekin, armekin, kutsa-durarekin, minbiziarekin, eta abarrekin erla-zionatzen da. Baina, iragazki ezezkor horigure begiradatik kenduz gero, inguratzengaituen guztia ez da kaltegarria, inguruandaukagun gehiena kimika baita. Izatez,askok, ez genuke jakingo zer egin materialplastikorik gabe, garbiketarako produkturikgabe edota egunero erabiltzen ditugunhainbat baliabide kimikorik gabe. Arteak ereezin du kimikaren zulo beltzetik ihes egin.

Artean, produktu kimikoak noiznahi erabilidira antzinako garaietatik, eta haiei esker,gaur egun, duela mende batzuk maisuekegin zituzten artelanez goza eta ikas deza-kegu.

Hurrengo orrialdeetan denboran bidaiatzeragonbidatzen zaituztegu. Denboran zehar bi-daiatzeko gai den tren baterako sarrera es-kaintzen dizuegu, eta, bidaia horretan, adie-razpen artistikoan garrantzia izan dutengertakari eta lekuetan murgilduko gara, ar-tearen historian kimikak izan duen garrantziaezagutu eta ulertzeko.

8

Patricia Navarro, Alfredo Sarmiento eta Jone Omar / Kimika Analitikoa Saila, Zientzia eta Teknologia Fakultatea, EHU

Zibilizazio egiptoarretan begiak

mesdemetarekin margotzen

zituzten; begirada liraintzeaz

gain, begiak babestu ere egiten

zuen. Hauts beltz horrek beruna

zuenez, propietate fungizidak

zituen, hautsa begietatik kanpo

mantentzen zuen eta intsektuak

usatzen zituen. DOMEINU PUBLIKOAN

Kimikaren artea

Azala-16 CAF-Elhuyar 2011 13/4/12 11:59 Page 8

Page 5: Dibulgazio-artikulu orokorrak Patricia Navarro,Alfredo ......Artikulua artearen historian zeharreko ibilbidea da. Bai. Denok izan gara ikasle, eta kimikan buru-belarri sartzea apur

9

DIBULGAZ IO -ART IKULU OROKOR ONENAREN SAR IA

1926. urtean Katedralen

misterioa liburua argitaratu

zen. Liburu horretan,

Frantziako arte gotikoaren

berrikusketa egiten da, eta

Erdi Aroko alkimistek

herrialde horretako elizetan

egindako ekarpen

zientifikoaren berri ematen

du. Liburua Fulcanelli

alkimistaren izenean

izenpetuta zegoen, alkimista

moderno bat, zeinaren

identitatea misterio bat den.

eta artearen kimika

Lehenengo geralekua: historiaurrea; kimika-ren eta artearen arteko harremanak gizakia-ren jatorriarekin bat egiten duen geralekua,alegia. Garai hartan, kimika eta artea baterajaio ziren, gizakiak inguratzen zuen munduaulertu eta irudikatzeko zuen beharra asetze-ko. Hala, historiaurreko artistek eskura zituz-ten material naturalak probatu, eraldatu etanahasten zituzten, azkenean, labar-arteaosatzen duen koloreen paleta lortu zutenarte. Ikatza, burdin oxidoak (hematita etagoethita) eta manganeso oxidoak (manga-nita eta pirolusita) nahikoa izan ziren gaureguneraino mantendu diren margo beltz,gorrixka, gorri-horiak eta marroiak egiteko.

Adierazpen artistiko horiek lehenengo mea-tzaritza-lanen berri ematen digute.

Mineralak birrinduta lortzen zituzten metalenoxidoak, eta haien hasierako kolorea beroke-taren bidez molda zezaketen, gustuko kolo-reak lortu arte. Ikatza, ordea, landareak,olioak edota ehun kaltzifikatuak (hezurrakedo marfila, kasurako) erreta lortzen zuten.Zenbaitetan, pigmentu horiek aglutinatzailee-kin (olio begetala, arrautza, animalia-koipea,odola, gernua...) nahasi eta urarekin diluitzenzituzten, haitzuloetan errazago margotzeko.Nahiz eta lehen artista horiek ikusten zutena-ren azalpen arrazional bat ez ezagutu, eskala

txikiko prozesu kimikoak egiten zituzten:nahasteak, erauzketak, erretze-erreakzioak,deshidratazioa, fusioak, etab.

Historiaurretik abiatuta, Egiptorako bideahartzen du gure trenak; antzinako zibilizazioguztien artean, aurreratuena izan zen kimi-karen munduan. Egiptoarrak maisu izanziren beiragintzan eta esmalteen fabrika-zioan. Bestalde, metal nobleak eta harri bitxiak modu ezin hobean landu eta antze-ratzen zituzten. Baina, zer edo zer nabar-mentzen bada egiptoarren artean, perfu-meak, baltsamoak, edertasun-produktuaketa pozoiak dira.

DO

MEIN

U P

UB

LIK

OA

N

KIK

O L

EO

N/C

C B

Y-SA

© A

LFR

ED

O S

AR

MIE

NTO

Azala-16 CAF-Elhuyar 2011 16/4/12 12:09 Page 9

Page 6: Dibulgazio-artikulu orokorrak Patricia Navarro,Alfredo ......Artikulua artearen historian zeharreko ibilbidea da. Bai. Denok izan gara ikasle, eta kimikan buru-belarri sartzea apur

Antzinako egiptoarrentzat makillajea ez zenapaintzeko soilik erabiltzen; ezaugarri magi-koak, sendagarriak eta espiritualak ere ba-zituen. Bi makillaje-mota ezagutzen ziren:udjua, Sinaiko malakita berdearekin presta-tzen zutena, eta mesdemet margo beltza,galenatik (berun sulfuroa) edo antimonitatik(antimonio sulfuroa) eratorria. Kolore gorri-horia masail zein ezpainetan erabiltzenzuten, ilea tindatzen zuten eta tatuajeak egi-ten zituzten apaingarri pertsonal gisa, deso-doranteak eta perfumeak norberaren usainaindargabetzeko erabiltzen ziren... Haien ja-kintza antiseptikoa hain zen aurreratua, nonhildakoak mantentzeko erabiltzen zituzten

baltsamamendu-metodoak gaur egun ereikaragarriak iruditzen zaizkigun.

Trena Erdi Arorantz abiatu da jadanik. Garaihorretan, kimika alkimiaren mende egonzen, eta, ondorioz, ikerkuntza guztiak filoso-foen harriaren ikerkuntzan zentratu ziren.Harri horri katalizatzaile izena eman diezaio-kegu, haren bidez balio gutxiko metalak urreedo zilar bilaka zitezkeela uste baitzuten.Aberastasunez gain, alkimistek biziaren eli-xira bilatzen zuten, filosofoen harritik lortu-tako edaria, gaixotasunak sendatu etazahartzea gelditu zezakeena. Nahiz eta hel-buru horiek inork lortu ez, aipagarria da

garai horretan garatu ziren prozesu kimikoaketa substantzia berriak. Erreaktibo garrantzi-tsuak identifikatu ziren —azido nitrikoa etasulfurikoa, adibidez—; bestalde, distilazio-aparatuak eta balantzak hobetu ziren. ErdiAroko alkimistak aspaldiko garai ilunetakokondairen atal moduan igaro dira Historiara,baina garatu zuten guztia alkimiako idazkie-tan agertzen da, ikur misteriotsu eta ulerte-zinekin eta monumentu erlijioso esangura-tsuekin batera.

Hala, arte gotikoak isileko hizkuntza bat ez-kutatzen du, harri eta proportzioen bidezadierazia. Alkimiako ikurrak tapizetan, mar-goetan, arrosa-leihoetan eta eraikinetakoapaingarrietan agertzen dira. Ugariak diraelizetako ateetan agertzen diren oilarrak,dragoiak, lehoiak, gargolak eta eskuetanmatrazeak dituzten pertsonaia bereziak;haiei guztiei esker, arkupe horiek harrizkotestu bihurtu dira.

Hurrengo geltokia... Errenazimendua. Trene-ko leihoak lausotzen direla ikusten baduzue,zirrikitu bat zabaldu begiratu ahal izateko,XV. mendearen amaieran sartzera goazelako.Garai horretan, Erdi Aroko baldintzetatik aldeegiten saiatu ziren, grekoerromatar kulturaeta jakintzara itzulita. Gurutzadei eta aurki-kuntza handiei esker, Europak arabiarren etapertsiarren jakituria eskuratu zuen. Medikuakalkimiaren garapenaren aliatu bilakatu ziren,gaixotasunak osatzeko, batez ere.

Garai horretako aurrerapen zientifikoek era-gin handia izan zuten adierazpen estetikoanedota musikan. Leonardo da Vinci da zien-tzialari eta artista baten arteko nahastearenadierazlerik egokiena. Haren lan guztietanteknika eta kontzeptu berriekin trebatu zen,nahiz eta ez ziren beti atera behar bezala.Stradivarius biolinen ezohiko soinua egiteanematen zitzaien bernizari dagokio; bernizhorren formula ezezaguna da oraindik.Johan Gutenbergek, inprentaren asmakizu-narekin, garrantzi handia izan zuen ezagu-tza idatziaren hedakuntzan.

Mendeak igaro eta trenak aurrera egin ahala,XVIII. eta XIX. mendeetara heldu gara. XIX.mendean, kimikarekiko erabateko mendeko-tasuna zuen adierazpen grafiko bat azalduzen: argazkigintza. Argiaz baliatuz zilar klo-

10

Patricia Navarro, Alfredo Sarmiento eta Jone Omar / Kimika Analitikoa Saila, Zientzia eta Teknologia Fakultatea, EHU

Vitruvioko gizona Leonardo da Vinciren obra Errenazimenduko artearen eta zientziaren arteko

nahastearen eredu aproposa da. Leonardo da Vinci margolaria, zientzialaria, ingeniaria,

asmatzailea, eskultorea, arkitektoa, etab. izan zen aldi berean. DOMEINU PUBLIKOAN.

Azala-16 CAF-Elhuyar 2011 13/4/12 11:59 Page 10

Page 7: Dibulgazio-artikulu orokorrak Patricia Navarro,Alfredo ......Artikulua artearen historian zeharreko ibilbidea da. Bai. Denok izan gara ikasle, eta kimikan buru-belarri sartzea apur

rurozko emultsio kimiko baten gainean egindako idazkia baino ez da argazkia. Ar-gazkigintzaren sorrerak zakar astindu zuenmargolarien mundua, argazkiaren funtsaerrealitatea imitatzea baitzen. Garai horretanindustria kimikoari eman zitzaion bultzadak,gainera, pigmentu sintetikoen sorrera ber-matu zuen, eta argitasun handiagoa emanzien artelanei. William Perkinek anilina aurki-tu zuen kinina sintetizatzeko saiakeretan,koloratzaile erabiliena ehungintzan.

Argazkigintza sortu eta 50 urte geroago, zi-nema sortu zen. Edison, Lumière anaiak etabestelako aitzindari batzuk kimikatik abiatuziren teknika zinematografikoei itxura ema-teko. Irudi jarraituen euskarria zeluloideazen; zelulosa nitratotik hasita sortu zuten,eta material plastiko modernoen aitzindariaizan zen. Kimika gabe zazpigarren artea ezlitzateke posible izango, eta ilusio hutsa izan-go litzateke.

Azken geltokira heldu gara. Hona hemengure bidaiaren azken atala. XX. mendeaz arigara. XIX. mendean polimeroen kimikarengarapena izugarria izan zen arren, hurrengomendera arte itxaron behar izan zen ekoiz-pen industriala ekonomikoki errentagarri bi-lakatu zen arte. 1908. urtean bakelita asma-tu zen, eta horrek plastikoaren mendearenhasiera ekarri zuen.

Bigarren Mundu Gerraren hurbiltasunak polimero artifizialen ikerkuntza bultzatuzuen, polimero naturalen ordezko bat beha-rrezkoa zelako. Horrela sortu ziren polieti-lenoa, polimetilmetakrilatoa, poliestirenoa

edota teflona. Material berri horien aplikaziogarrantzitsuena zuntzetan izan zen: elasta-noa, Lycra bezala ere ezaguna; nylonak, po-liesterrak eta biniloak modaren munduanaro berri baten hasiera markatu zuten. Gauregun ere modaren industria zuhur dabil gaihonetan, eta material arinagoak, iragazko-rragoak, erresistenteagoak etab. asmatzenditu. Horren adibide dira Kevlar balen aurka-ko txalekoak, windstopper materiala, Gore-Tex oinetakoak...

Artean eta estetikan kimikak duen garrantziabatzuetan burutsua, besteetan funtsezkoaeta askotan beharrezkoa izan ohi da, eta ildoberean jarraituko duela ematen du. XXI.mendean kimikak teknika artistikoak aberas-ten, konpontzen eta gure antzinako memo-ria babesten jarraituko du, eta, horretazgain, orain arte ezarri diren mugak gaindi-tzen lagunduko digu eta zeruertz berriak za-balduko dizkigu. Azken finean, artea kimikada, eta kimika artea baino ez da.

11

DIBULGAZ IO -ART IKULU OROKOR ONENAREN SAR IA

1938. urtean, Du Pont nylonaren ekoizpen

esperimentalarekin hasi zen, eta material

horrekin egindako lehen galtzak 1940. urtean

merkaturatu ziren. Lehenengo urte horretan

64 milioi galtza saldu ziren, eta nylona Oz-eko

aztiaren filmeko tornadoa egiteko erabili zen.

DO

MEIN

U P

UB

LIK

OA

N

DU

PO

NT

Azala-16 CAF-Elhuyar 2011 13/4/12 11:59 Page 11

Page 8: Dibulgazio-artikulu orokorrak Patricia Navarro,Alfredo ......Artikulua artearen historian zeharreko ibilbidea da. Bai. Denok izan gara ikasle, eta kimikan buru-belarri sartzea apur

Argitaratzailea:Elhuyar FundazioaZelai Haundi, 3Osinalde Industrialdea20170 USURBIL (Gipuzkoa)tel. 943 36 30 40Faxa: 943 36 31 44www.elhuyar.org

Koordinatzailea:Eider Carton, [email protected]

Jatorrizko diseinua:BLANCO soluzio grafikoak

Maketa:Virginia Larrarte

cc by-nc-nd Elhuyar FundazioaElhuyar Fundazioak gehigarrian adierazitakoesanen eta iritzien erantzukizunik ez duderrigor bere gain hartzen.

Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailakdiruz lagundutako proiektua.

Azala-16 CAF-Elhuyar 2011 13/4/12 11:59 Page 16