Desertuko ur fosilaren berdea

2
ELHUYAR 12/09 Desertuko ur fosilaren berdea Saudi Arabiako Wadi As-Sirhan arroa berdetu eta berdetu ari da azken 25 urteotan. Irudi hauek satelite bidez hartutako kolore faltsuko irudiak dira, infragorrian hartutakoak. Berdez ikusten dena landaredia da. Desertuaren erdian ugaritzen ari diren zirkulu berdeak nekazaritza-lurrak dira, kilometroko diametroa duten soroak; ureztatze-sistemagatik dute itxura hori. Eta ura lurpetik dator. Ur ‘fosila’ da, azken glaziazioan bete ziren lurpeko akuiferoetan dagoena. 20.000 urte beranduago, arabiarrak ur hori ateratzen ari dira, kilometrora irits daitekeen sakoneratik. Inork ez daki zenbat ur dagoen, baina hidrologoek kalkulatu dute 50 bat urtez izango dela errentagarri ur hori punpatzea. ARG.: © NASA/GSFC 1991 1991

Transcript of Desertuko ur fosilaren berdea

Page 1: Desertuko ur fosilaren  berdea

ELHUYAR 12/09

Desertuko ur fosilaren berdea

Saudi Arabiako Wadi As-Sirhanarroa berdetu eta berdetu ari daazken 25 urteotan. Irudi haueksatelite bidez hartutako kolorefaltsuko irudiak dira,infragorrian hartutakoak.Berdez ikusten dena landarediada. Desertuaren erdian ugaritzenari diren zirkulu berdeaknekazaritza-lurrak dira,kilometroko diametroa dutensoroak; ureztatze-sistemagatik

dute itxura hori. Eta ura lurpetikdator. Ur ‘fosila’ da, azkenglaziazioan bete ziren lurpekoakuiferoetan dagoena.20.000 urte beranduago,arabiarrak ur hori ateratzen aridira, kilometrora irits daitekeensakoneratik. Inork ez daki zenbatur dagoen, baina hidrologoekkalkulatu dute 50 bat urtezizango dela errentagarri ur horipunpatzea. ARG.: © NASA/GSFC

19911991

Page 2: Desertuko ur fosilaren  berdea

flasha

ELHUYAR 289 5

2000

2012

2000

2012