Denboraren hosto artetik

13
Denboraren hosto artetik JOSE INAZIO LASA Poesia erein

description

Denboraren hosto artetik

Transcript of Denboraren hosto artetik

Page 1: Denboraren hosto artetik

Denboraren hosto artetikJOSE INAZIO LASA

Poesia

erein

Page 2: Denboraren hosto artetik

Obra honen edozein erreprodukzio modu, banaketa, komunikazio publiko edo aldaketa egiteko,nahitaezkoa da jabeen baimena, legeak aurrez ikusitako salbuespenezko kasuetan salbu.

Obra honen zatiren bat fotokopiatu edo eskaneatu nahi baduzu, jo CEDROra(Centro Español de Derechos Reprográficos, www.cedro.org).

Azalaren diseinua:Iturri

Azaleko irudiak:J. A. SagredoMaketazioa:

Erein© Jose Inazio Lasa

© EREIN. Donostia 2012ISBN: 978-84-9746-752-0

L. G.: SS-551/2012EREIN Argitaletxea. Tolosa Etorbidea 107

20018 DonostiaT 943 218 300 F 943 218 311

e-mail: [email protected]

Inprimatzailea: Martinez inprimategiaJuan XXIII auzunea, 16. 20730 Azpeitia

T 943 815 555e-mail: [email protected]

1. argitalpena: 2012ko martxoan

Page 3: Denboraren hosto artetik

Jose Inazio Lasa

DENBORAREN HOSTOARTETIK

Page 4: Denboraren hosto artetik

Eskertza:Juan Kruz Igerabideri, hauek guztiak euskarazadierazten laguntzeagatik

Page 5: Denboraren hosto artetik

– 7 –

HITZAURREA: BESTE ORDU BAT

Gizakiaren bizitzaren ibilbidean badaude espazio eta denbora zen-bait. Denborak badu bere esanahia gizakiaren eraikuntzan. Mun-duratuak gara, eta gure denbora, une horretatik, abiapuntuhorretatik, hor doa bizi-heriorantz. Benetako denboraren mugakhauexek baitira. Gainerakoa, gure denborapasaren isla baino ezda. Jose Inazio Lasak bere “Denboraren hosto artetik” gonbita bategiten digu: gure baitara bildu eta barne: sentimenduen ispiluaribegiratzeko. Ariketa isila, zaratatik kanpo. Barnekoa dena azaldu,diskurtso poetiko zintzo baten eskutik. Gizona bere bakardade-tik, bere gogoetan sakon murgildua agertzen da poeta, “Dena gal-durik ikusten dut,/abandonua eta kondena inpertsonalakdira/zoru mugagabearen zulo hondogabean./ Lotsaturik nago erai-kitako etorkizunez/ eta haien ondorengo ezerezaz/ eta agindu zi-datenagatik alde batera utzitakoaz/ eta gure amaikortasunakeragindako/ zeru-egarriaz./” Hona Jose Inazio Lasak, egiati, ager-tzen duen jarrera. Denbora eskuetatik irristaka doa, baina Lasakeutsi egiten dio erronkari. Badaki bere azterketan agertzen zeinizan den eraikitako emaitza. Ez dago lotsarik bere hitzetan. Iraga-netik etorkizunerako igarobidean, bere orainetik, denboraren orra-tzek, geldiune batetik, zer eskaini duten argazkia erakusten arizaigu egilea. Barne sentimenduak, agerian ez dauden horiek, mis-tika barnekoi batetik, bertsoz bertso, poemaz poema, liburuanzehar irakurleari opari moduan agertzen zaizkio. Eta ez da hor ge-ratzen Jose Inazio Lasaren ariketa. Mallarmék esaten zuen poesiaez dela ideiekin egiten, hitzekin baizik. Ba esango nuke, Lasak,gainditu nahi izan duela poeta frantsesaren proposamena. Lasak,ihes egin nahi izan dio, hitzak sortzen duen estutasunari, eta liri-kak eskaintzen duen gozatuan geratu nahi izan du, “Ezagutu zeureburua, Sokrates,/ begiratu esperientziari./ Logosak, ordea, filtro

Page 6: Denboraren hosto artetik

hori kendu/ eta aginte zurruna ezartzen du/ ahotsa berrituz ezja-kintasunean./ Nora doa ihesi ekintza ustel hori?/”

Arestian aipatzen genuen denboraren igarobidetik, Jose InazioLasak hostoek uzten duten zirrikitutik begiratu duela eta orainaldihonetatik ari dela bere poesia eraikitzen. Une konkretu hau au-keratu du poetak bere agerraldia egiteko, eta une honetan idazle,poeta dugu, ez gauzak esaten ari delako, baizik eta esaten dituenmoduagatik. Bere idazkera fina, dotorea da, eta poesia landu bateskaintzen du. Poetika sarkor bat da; irudiak, metaforak, indarhandia du, eta poemaz poema irakurleari etengabe ariketa bat es-kaintzen zaio.

Ezin aipatu gabe utzi, liburuan askatasunak daukan indarra.Poeta librea da, aske du bere burua; bere bizitzako ibilbidearenhautu bat da hau, eta hautu horretan emaitza ere bada. Gogoetabaten aurrean aurki daiteke irakurlea liburua ixterakoan. Norbe-raren ibilbidea, norberaren denbora, berea al da? Galderaren ga-rrantzia azpimarratzen da liburuan zehar; poetak ez du bideaazpimarratzen, berak bidea erakusten du eta bidegurutzeak anitzdira. Aukeratu beharraren patua da gizakiaren denbora.

Heriotzarena da gizakiaren bidea, bizitzaren ibilbidea, eta JoseInazio Lasak, poemetan, pasarte ederrak eskaintzen dizkio heriori.Wittgensteinek bere Tractatusean honela dio, “Heriotza ez da bi-zitzaren inolako gertakizun. Heriotza ez da bizitzen.” (6.4311).Eta poetak bere ariketan, galdetegiaren adibideari eutsiz honeladio: “Galdetu nahi nioke heriotzari/ zergatik den nire orroaren is-pilu mindua;/ neure burua haren esku utzi, itxaropenik gabe,/aka-tsez beteriko eskua eskaini berari,/eta esnatuko nauen sua piztu./Eta maitatu ere bai, heriotza laguna,/ nire hizketaren oin-oharra,/hari begira geratu, eta bizitzari eutsi,/ lur osoan bildu giza den-boraren galera./”

Edertasuna, poetak, dialektika etiko-estetiko batean orraztudu, eta gizakiaren hausnar etikoa, nolabait, gailentzen da. Eder-tasuna bere baitan, inolako artifiziorik gabe, artifizioa ariketa

– 8 –

Page 7: Denboraren hosto artetik

hutsala delako, eta denbora, gizakiaren eraikuntza izaki, neurtuegiten du egileak. Lirika da edertasunaren protagonista, ez dagogezurrik. Gizakiaren giza haria mehea da, baina bere hariak eutsiegiten dio ahalegin poetikoari. Lasak ez du bere hitzetan diskur-tso faltsua eraiki; bere poesia, benetakotasunaren metafora da.Haurtzarotik datorren kezka, denborak zizelkatu du eta emaitzahau da. Denbora, Jose Inazio Lasak, hostoen artetik, zabalik utzidigu. Eta begiradaren ariketa ere bai.

Ariketa isiltasunetik abiatzen da. Hitzek loratu dute isiltasuna,nahiz eta poetak ohartarazten gaituen hitzek daukaten amarau-naz. Baina Jose Inazio Lasak gogorarazten digu barne-isiltasunak,gogoeta-ariketak, beharrezkoak direla, eta bere proposamenean,sentimenduen eta gogoeten uztarketa, gizakiak duen aukeretakobat da.

JUAN RAMÓN MAKUSO

– 9 –

Page 8: Denboraren hosto artetik

ETORKIZUNAREN HEGO HAUTSIAK

Page 9: Denboraren hosto artetik

1

Denbora zailduaren hosto artetikhots bat zerura begira,bere jolasaren arrastoakezabatzea ahazturik.

– 13 –

Page 10: Denboraren hosto artetik

2

Etxerik gabe geratu diraeurite ikaratuen erdianeta saminaren zelaietan

alderrai dabiltza.

– 14 –

Page 11: Denboraren hosto artetik

3

Bulkada batek eusten diomunduaren bultzadarekin bat eginik:

gizonak bere burua dakusahaur horrengan.

– 15 –

Page 12: Denboraren hosto artetik

4

Haren besoetan, zubi bat argirantzkale estuetan zehar.

Eta bidea, harri-koskorrez beterik.

– 16 –

Page 13: Denboraren hosto artetik

5

Irribarrearen txirikordatikaurpegia jaiotzen zaizu

bihotz-galaxiaren ernamuin,Izatearen babesleku betierekoa.

– 17 –