Cultura escolar y resistencia al cambio

2
CULTURA ESCOLAR Y RESISTENCIA AL CAMBIO (Joaquín Paredes Labra) ESKOLA KULTURA ETA ALDAKETAREKIKO ERRESISTENTZIA Zeintzuk dira testu edo bideoaren aspektu aipagarrienak (ideia nagusiak)? Zerk deitu dit arreta? Zerekin lotu dezaket? Zer ekarpen egiten dit nire ezagutzetara? Aldaketa prozesuekiko erresistentzia honako baldintzapen hauek jarraitzen ditu: eskola (hezkuntza zentroa) aldaketa unitatea da, aldaketa gertatzeko beharrezkoa da aldaketa axola zaion jendea egotea, agente horiek autonomia eta ahalmena behar dute izan; prozesuak dinamizatuko dituen barne motor bat beharrezkoa da, aldaketetan garrantzitsuena, lege erreforma baino gehiago, iniziatibak, irakasleen lana eta eskolaren zuzendaritza dira; eta zentroak berak hobera egingo du baldin eta bere buruaz ikasteko gaitasuna badauka. Hortaz, aldaketak aurrera eraman ahal izateko aipatutako baldintza guzti horien arteko nolabaiteko elkarrekintzaren beharra dago. Antunezek dioenez, aldaketa suertatzeko bi aldaketa estrategia handi behar dira: kanpoko laguntza eskatzen dutenak eta barne analisiarengatik “autosortzen” direnak zentroan beran.

Transcript of Cultura escolar y resistencia al cambio

Page 1: Cultura escolar y resistencia al cambio

CULTURA ESCOLAR Y RESISTENCIA AL CAMBIO (Joaquín Paredes Labra)

ESKOLA KULTURA ETA ALDAKETAREKIKO ERRESISTENTZIA

Zeintzuk dira testu edo bideoaren aspektu aipagarrienak (ideia

nagusiak)?

Zerk deitu dit arreta?

Zerekin lotu dezaket?

Zer ekarpen egiten dit nire ezagutzetara?

Aldaketa prozesuekiko erresistentzia honako baldintzapen hauek

jarraitzen ditu: eskola (hezkuntza zentroa) aldaketa unitatea da, aldaketa

gertatzeko beharrezkoa da aldaketa axola zaion jendea egotea, agente horiek

autonomia eta ahalmena behar dute izan; prozesuak dinamizatuko dituen barne

motor bat beharrezkoa da, aldaketetan garrantzitsuena, lege erreforma baino

gehiago, iniziatibak, irakasleen lana eta eskolaren zuzendaritza dira; eta

zentroak berak hobera egingo du baldin eta bere buruaz ikasteko gaitasuna

badauka. Hortaz, aldaketak aurrera eraman ahal izateko aipatutako baldintza

guzti horien arteko nolabaiteko elkarrekintzaren beharra dago.

Antunezek dioenez, aldaketa suertatzeko bi aldaketa estrategia handi

behar dira: kanpoko laguntza eskatzen dutenak eta barne analisiarengatik

“autosortzen” direnak zentroan beran.

Artikulua irakurri ondoren, arreta gehien deitu diguna, aldaketaren

oztoporik handiena irakaslea dela dioenean izan da. Irakurri dugunez, exijentzia

gehiago ditu irakasle berritzailea izatea eta horrek irakasle tradizionala

izatearen erosotasunetik ateratzen ditu. Testuaren arabera, irakasle askok

nahiago du bere status quo-a mantendu erosotasun horretatik ez ateratzeko.

Irakasle berritzailea izatea oso estresagarria gerta daiteke, ondorioz irakasle

asko gogaitu eta irakaskuntza uzten dute; Evers, Browers eta Tomic 2002an

izendatu zutenez, “el sindrome del quemado”(gogaituaren sindromea).

Page 2: Cultura escolar y resistencia al cambio

Irakurritako artikuluak lotura estua dauka irakaslearen etengabeko

prestakuntzarekin. Irakaslearen zereginetako bat etengabeko prestakuntza edo

formakuntza da, irakaslea ezin du ikasteari utzi, eguneratua bizi behar du eta

tokatzen zaion garaiko testuingurura moldatu. Artikulua irakurri ondoren

konturatu gara irakasle asko burbuila antzerako batean bizi direla eta ez dutela

beren bizitzetan aldaketarik egin nahi. Inguratzen dituzten gizartearekin erlazioa

apurtu izan balute bezala, eta ez dutela klasea emateko modu eroso horretatik

irten nahi.

Joaquín Paredesen artikulua irakurri eta gero konturatu gara irakasle

batentzako ez dela batere erraza jarrera berritzailea izatea, tradizionala izatean

erosotasun guztiak dituelako eta berritzailea izateak eskakizun gehiago

dituelako.