cuaderno profesor 1 eusk - Berrigasteiz...Proteinak JAKIN BEHARREKO DATUAK 3 cuaderno profesor 1...

9
INDUSTRIA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA DEPARTAMENTO DE INDUSTRIA, COMERCIO Y TURISMO

Transcript of cuaderno profesor 1 eusk - Berrigasteiz...Proteinak JAKIN BEHARREKO DATUAK 3 cuaderno profesor 1...

Page 1: cuaderno profesor 1 eusk - Berrigasteiz...Proteinak JAKIN BEHARREKO DATUAK 3 cuaderno profesor 1 eusk 1/10/07 15:17 Página 5 • Dietatik ez da jaki bakar bat ere kendu behar (sendagileak

INDUSTRIA, MERKATARITZAETA TURISMO SAILA

DEPARTAMENTO DE INDUSTRIA,COMERCIO Y TURISMO

cuaderno profesor 1 eusk 1/10/07 15:16 Página 1

Page 2: cuaderno profesor 1 eusk - Berrigasteiz...Proteinak JAKIN BEHARREKO DATUAK 3 cuaderno profesor 1 eusk 1/10/07 15:17 Página 5 • Dietatik ez da jaki bakar bat ere kendu behar (sendagileak

Argitaraldia: 1.a 2007ko irailean

Ale-kopurua: 1.000 ale

© Euskal Autonomia Erkidegoko AdministrazioaIndustria, Merkataritza eta Turismo Saila

Internet: www.euskadi.net

Argitaratzailea: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu NagusiaServicio Central de Publicaciones del Gobierno VascoDonostia-San Sebastián, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz

Egilea: Ortzadar, S.L.

Aurreinprimaketa: Argia Servicios Gráficos, S. L.

Inprimaketa: Gráficas Santamaría, S. A.

ISBN: 978-84-457-2607-5

Lege-gordailua: VI-392/07

cuaderno profesor 1 eusk 1/10/07 15:16 Página 2

Page 3: cuaderno profesor 1 eusk - Berrigasteiz...Proteinak JAKIN BEHARREKO DATUAK 3 cuaderno profesor 1 eusk 1/10/07 15:17 Página 5 • Dietatik ez da jaki bakar bat ere kendu behar (sendagileak

Irakasleentzako informazioa .................................. 3

• Jakin beharreko datuak .............................................. 3

• Helburuak ................................................................... 5

• Edukiak ....................................................................... 5

• Proposamen didaktikoak ............................................ 5

Aurretiko jarduerarako proposamenak ............. 6

Jarduera osagarriak ................................................ 7

Geroagoko jarduerak .............................................. 9

AURKIBIDEA Or.

cuaderno profesor 1 eusk 1/10/07 15:16 Página 3

Page 4: cuaderno profesor 1 eusk - Berrigasteiz...Proteinak JAKIN BEHARREKO DATUAK 3 cuaderno profesor 1 eusk 1/10/07 15:17 Página 5 • Dietatik ez da jaki bakar bat ere kendu behar (sendagileak

cuaderno profesor 1 eusk 1/10/07 15:17 Página 4

Page 5: cuaderno profesor 1 eusk - Berrigasteiz...Proteinak JAKIN BEHARREKO DATUAK 3 cuaderno profesor 1 eusk 1/10/07 15:17 Página 5 • Dietatik ez da jaki bakar bat ere kendu behar (sendagileak

ELIKADURA beharrezkoa da gizakion bizitzarako. Ondo jatea nahitaezkoa dabizimodu osasuntsua izateko, batez ere hazkunde garaian.

HAZKUNDEA fenomeno biologiko konplexua da eta energia eta elikagarriakbehar ditu uneoro; hori bai, hazkundeak erritmo eta abiadura desberdinak ditubizitzako une bakoitzean. Jaio ondoren, hiru garai daude hazkundearen ikuspun-tutik, eta garai bakoitzak bere elikagarri-premiak ditu.

2 urtetik 6 urtera bitarteko garaia interesatzen zaigu guri eta horri jarrikodiogu arreta. Ezaugarri nagusia: hazkunde geldoa eta uniformea.

Bi urte ingurura iristean, haurren digestio- eta metabolismo-funtzioak iritsi diraheldutasunera eta haurrek edozer jan dezakete. Hala ere, janari kopuruak eta jakimotak haurraren garapenarekin eta ohiturekin bat etorri behar dute.

Hazkundearen erritmoa oso bizia da 2 urtera arte, baina hortik hiru urtera artemotelduz doa. Horrela bada, hiru urtetik nerabezarora arte erritmoa askoz geldo-agoa eta egonkorragoa da. Eta beharbada, jaitsi ere egiten da zertxobait.

Garai honetan, aurrekoan baino askoz txikiagoa da energia- eta elikagai-premia.Gainera, bi urtetik aurrera gutxiago jaten dute, elikadura ez delako beraien kez-karik handiena. Ingurua ezagutzen doaz eta janari kontuan maniak eta nahierakagertzen hasten dira. Une egokia da elikadura-ohiturak irakasteko eta bizitza osa-sungarrirantz bideratzeko.

Garai honetan gose gutxiago izaten da, energia-premia ere txikiagoa delako.Ondorioz, guraso asko kezkatu egiten da eta borroka latzak izaten dira jatordue-tan. Horrek, gainera, janaria baztertzeko arriskua ekar dezake.

Garai honetan honako hauek izango dira ELIKATZEKO ESTRATEGIAK:

• Dieta orekatua eta anitza eskaintzen saiatu; jakiak, zaporeak, testurak,trinkotasuna eta koloreak kontuan izanik. Gauza horiek guztiek eragina izangodute haurrak aurrerantzean izango dituen gustuetan.

• Ez baliatu janariaz haurra saritzeko eta zigortzeko. Gustatzen ezzaiona jatera behartzen badugu, ez diogu janariaz gozatzen lagunduko.

• Gozokiak, freskagarriak, opilak, etab., noizean behin. Jakihoriek gutxitan jaten baditu eta dieta aberatsa badu, ez diote arazo kaltegarririkeragingo. Sarritan jaten baditu, ordea, arazoak sor daitezke: elikadura-ohituradesegokiak eta goserik ez igartzeko adinako asetasuna. Gainera, azukredunjakiak badira, hortz-plakari erasoko dioten mikroorganismoak indartu eta garatu-ko dituen substratu gozoa sor liteke. Txantxarra eragingo luke horrek, edozeinordutan jaki horiek janez gero, hortzak zaintzea ezinezkoa delako.

• Haurrak haziz doazen heinean beren lehentasunak ezartzen doaz. Beraz, ahol-kuak eman behar dizkiegu. Izan ere, atsegin dutena soilik jatekojoera izaten dute.

• Gosariari garrantzi handia eman behar zaio, itzelezko garran-tzia du eta. Gutxi jota esneki bat, zerealak (gailetak, ogia edo zerealak) etafruta (osorik edo zukutan).

• Askaritan, etxean egindako ogitartekoak, fruta eta esnekiak. Hestebeteak, pate-ak eta gazta koipetsuak neurriz.

• Ariketa fisikoak eta kirolak garrantzia izan behar dute haurrarengarapenean.

• Proteina-kontsumoa aldatu; animalia-jatorrikoak bakarrik hartu beharrean, lan-dareetatik sortuak ere hartu.

• Haragi gutxiago jan eta zerealak eta lekale gehiago; fruta, ahal dela, freskoa etaosorik, eta esnea eta esnekiak ere gehitu.

• Egunean zehar zer jan dugun kontuan izanda, dieta orekatzeko unea izan daite-ke afaria. Hala ere, jatordu hau arina izatea komeni da, ondo lo egiten eta atse-den hartzen lagunduko digulako.

IRAKASLEENTZAKO INFORMAZIOA

Hazkundeabiadurazm/urte

20

10

6

Haurtzaroa4 12 18

Eskolaurrea eta eskola garaia Nerabezaroa

Urteak

Energia

Hezkuntza!

Proteinak

JAKIN BEHARREKO DATUAK

3

cuaderno profesor 1 eusk 1/10/07 15:17 Página 5

Page 6: cuaderno profesor 1 eusk - Berrigasteiz...Proteinak JAKIN BEHARREKO DATUAK 3 cuaderno profesor 1 eusk 1/10/07 15:17 Página 5 • Dietatik ez da jaki bakar bat ere kendu behar (sendagileak

• Dietatik ez da jaki bakar bat ere kendu behar (sendagileak kontrakoa ez badiobehintzat). Dena den, kontsumo monotonotik urruntzea komeni zaigu.

• Astiro eta distrakzio barik jan.

ELIKADURARI BURUZKO GOMENDIOAK adin hauetarako:

ELIKADURA OREKATUA IZATEKO DENETARIK JAN BEHAR DA. 7 TALDEETAKO ELIKAGAIAK JATEA KOMENI DA.

ELIKADURA OHITURAK HARTZEKO GARAI GARRANTZITSUA.

Hazkunde garai honetan aldaketa gutxi izaten da. Gaixotasunen bat gertatuezean, ez da hazkundean atzerakadarik izaten orokorrean. Garai hau, ordea,beste gauza batzuengatik da garrantzitsua:

1. Garai honetan hartzen dira elikadura-ohiturak. Aurrerantzeanhorien araberakoa izango da osasuna. Gaur egungo dietak proteina eta koipegehiegi ditu; karbohidratoak eta zuntza, berriz, gutxiegi. Haur asko hala elika-tzen da (gurasoen onespenarekin gainera), kontsumoak bultzatuta eta ez osa-sun-irizpideak aintzat harturik.

Gaur egungo janariaren inguruko modek, ohiturek, usteek eta publizitateakeragina dute gure jateko eran. Hori dela eta, ondo jateari utz geniezaioke.

2. Gorputzak energia eta proteina gutxiago behar duenez, loditzekoarriskua agertzen da. Ondorio hori atera dute Enkid Ikerketa egin dutenek,haurren loditasuna eta eragile erabakigarriak aztertu ondoren. Emaitzek argierakutsi dute haurren eta gazteen artean loditasunak garrantzi handia hartuduela; eta arreta jarri behar zaio horri, batez ere arazoa areagotzen ari direnarrazoiei eta prebentzioan lagundu dezakeen guztiari. Aurreko belaunaldieta-koek guztiz kontrakoa uste bazuten ere, ume lodia ez da ume osasuntsua; lodidagoen umea gaizki elikatuta egon daiteke eta.

HAURRAK SUKALDARI

2 URTEREKIN

3 URTEREKIN GAINERA

4 URTEREKIN GAINERA

5 ETA 6 URTEREKIN GAINERA

Mahaia garbituBarazkiak garbituSukaldeko tresna batzuk erabili: burruntzalia, koilarak, etab.Barazkiei orriak kendu eta aletuOsagaiak alde batetik bestera eraman

Likidoak irabiatuOratuOsagaiak nahasiZaborra behar den tokian utziLikidoak ontzi batera hustu

Fruta eta arrautza egosiak zurituFruta txikituBolak eginMahaia jarri

Guraizeak erabiliz, barazkiak txikituOsagaiak neurtuIrabiagailua erabiliGanibeta kamutsaz moztu

HAURREK EGIN DITZAKETEN LANAK:

ESNEKIAK

HARAGIA, ARRAINAETA ARRAUTZAK

ZEREALAK, PATATAETA LEKALEAK

BARAZKIAK

FRUTA

FRUITU LEHORRAK

ELIKAGAIAK ERRAZIO/EGUN Honako hau da ERRAZIO BAT:

• Katilu bat esne• 1 Mamia• 3 jogurt• 4 gaztatxo• Gazta fresko zati bat • Koipe gutxiko gazta zati bat

• Haragi-xerra• Arrain-medailoi bat• Arrautza bat• 30 gramo hestebete

• Plater bat arroz, pasta, lekalea edo patata• Ogi-xerra bat

• Platerkada bat (150 gr)

• Fruta ale bat• Baso bat zuku

• Esku bete

OLIBA-OLIOA GOMENDATZEN DA.GURINA, MARGARINA ETA ESNE-GAINA NEURRIZ

6 EDO 8 BASO EGUNERO

NOIZEAN BEHIN

OLIO ETA KOIPEKIAK

URA

OPILAK, FRESKAGARRIAK,AURREZ PRESTATUTAKO

JAKIAK (PIZZA, HANBURGESAK, ETAB.)

2-3

2

3-4

2

2

3tik 7ra aste osoan

4

cuaderno profesor 1 eusk 1/10/07 15:17 Página 6

Page 7: cuaderno profesor 1 eusk - Berrigasteiz...Proteinak JAKIN BEHARREKO DATUAK 3 cuaderno profesor 1 eusk 1/10/07 15:17 Página 5 • Dietatik ez da jaki bakar bat ere kendu behar (sendagileak

Haurrek gozatu egiten dute sukaldeko lanetan laguntzen, eta sarritan beraiek presta-tu dituzten jakiak jatea gustatzen zaie. Garrantzitsua da adinarekin eta gaitasunarekinbat datozen zereginak ematea.

GARBITASUNAREN GARRANTZIAJanaria prestatzean eta jatean garbitasuna garrantzitsua dela esan behar zaie.

• Hortzen osasunerako dieta komenigarria aukeratu. Txantxarra garbitasun ezarenondorioa da gehienbat; hala ere, gozokiak jatea eragile garrantzitsua da, jatorduenartean edo ohera joan aurretik janez gero, batez ere.• Honako jaki hauek jatea ez da komeni: pikupasak, mahaspasak eta antzeko fruitulehorrak, urazukretan datozen frutak, marmeladak, gozokiak, opil industrialak eta azu-kredun freskagarriak.• Hortzak garbitzen ikasteko sasoirik egokiena: hiru urte. Aurretik, eskuila bat emandakioke haurrari pixkanaka ohitzen joan dadin.• Jatordu bakoitzaren ondoren eta lotara joan aurretik hortzak eskuilatu.• Dentistarengana joan, gutxienez urtean behin.• Eskuila txiki bat aukeratu, hortzen bazter guztiak garbitu ahal izateko. Hiru hilabete-an behin, berria erosi. Hortzetako haria eta kolutorioak osagarri onak dira ahoarengarbitasunerako.• Hortzetako pastak fluor asko badu, esmaltea indartuko dizu eta hortz osasuntsuakizango dituzu.• Eta azkenik, janaria prestatu eta jan aurretik eta ondoren eskuak ondo garbitzeabehar-beharrezkoa da.

Helburu orokorra:

• Osasuntsu eta ondo egoteko elikadura-ohiturak hartu.

Helburu zehatzak:

• Denetarik jan behar dela gogoan izan.

• Elikagai bakoitzak gorputzean nola eragiten duen jakin.

• Janari gozoak eta gozokiak gutxiago jan.

• Elikadurari eta osasunari dagokienez, jokabide egokiak eta osasungarriak izan.

1. Elikagaien gurpila. Elikagai taldeak.

2. Janarien ezaugarri organoleptikoak bereizi (kolorea, zaporea, usai-na eta testura).

3. Elikagaien jatorria. Prozesatutako eta prozesatu bako jakiak.

4. Janariaren elaborazio-prozesua. Gehigarrien erabilera.

5. Elikadurarekin zerikusia duten garbitasun-ohiturak (jan aurretik etaondoren).

6. Tresnen erabilera eta zeregin xumeak jatorduetan.

IKASTEKO ETA IRAKASTEKO JARDUERAK

Aurretiko jarduerak

Geroagoko jarduerak(Fitxa didaktikoak)

Jarduera osagarriak

HELBURUAK

EDUKIAK

PROPOSAMEN DIDAKTIKOAK

5

1. Zertarako jan behar?2. Ummm... asko gustatzen zait!3. Jakiak koloretan4. Itsu-itsuan

1. fitxa: Jakien jatorria2. fitxa: Zuhaitzetako jakiak3. fitxa: Goazen arrantzara4. fitxa: Garbi gaitezen5. fitxa: Tontxuk ogia egiten irakatsiko digu6. fitxa: Zer gustatzen zaizu jateko?7. fitxa: Hortz osasuntsuak8. fitxa: Landareak eta animaliak9. fitxa: Zaporedun puzzlea10. fitxa: Elikaduran egiten ditugun hanka-sartzeak11. fitxa: Urtebetetze osasungarria12. fitxa: Zenbat eta zer neurritakoak?

1. Fruta-mazedoniaren errezeta2. Kalabaza-hazien errezeta3. Esperimentua: gehigarrien sekretua4. Igarkizunak

cuaderno profesor 1 eusk 1/10/07 15:17 Página 7

Page 8: cuaderno profesor 1 eusk - Berrigasteiz...Proteinak JAKIN BEHARREKO DATUAK 3 cuaderno profesor 1 eusk 1/10/07 15:17 Página 5 • Dietatik ez da jaki bakar bat ere kendu behar (sendagileak

1. “Zertarako jan behar da?”

Ikasleekin gaiari buruz hitz egiten hasi. Zertarako jaten dugu? Bizi al gaitezkejan gabe? Zure senitarteko bakoitzari zer gustatzen zaio gehien? Aitona-amo-nek eta zuek gauza berak jaten al dituzue? Eta neba-arreba txikiek? Etab.

2. “Ummm... asko gustatzen zait!”

Gehien gustatzen zaien janaria marraztu eta margotuko dute orri zuri batean.Ondoren, marrazkiak erakutsiko dituzte gelan. Ikasle bakoitzak azalpen batzukemango ditu: ea zergatik gustatzen zaion janari hori beste batzuk baino gehia-go, ea noiz eta zenbat aldiz jaten duen, etab.

3. “Jakiak koloretan”

Elikagaien gurpilarekin lehenengo harremana izango dugu. Denetarik janbehar dela konturatzea da helburua, janari bakoitzak mantenugai elikagarrijakin batzuk ematen dizkigulako. Ikasleek gurpilean ageri diren jakiak margo-tuko dituzte.

4. “Itsu-itsuan”

Janarien ezaugarri organoleptikoak ezagutzea du helburu ariketa honek.Horretarako, hainbat janari ekarriko ditugu gelara. Hau da jokoa: begiak estalieta jakiaren ezaugarriak aztertu ondoren (zaporea, testura, forma eta usaina),zer jaki den asmatu. Adibideak:

• Kutxa baten barruan jaki batzuk sartu eta gero, itsu-itsuan, jaki horiek zeindiren asmatu.

• Ikusi gabe, zenbait edari dastatu (laranja-zukua, esnea, tomate-zukua, itu-rriko ura eta gasdun ura). Ahosabaiaren garrantziaz konturatuko dira etazenbait zapore hautemateko aukera izango dute.

AURRETIKO JARDUERARAKO PROPOSAMENAK

6

cuaderno profesor 1 eusk 1/10/07 15:17 Página 8

Page 9: cuaderno profesor 1 eusk - Berrigasteiz...Proteinak JAKIN BEHARREKO DATUAK 3 cuaderno profesor 1 eusk 1/10/07 15:17 Página 5 • Dietatik ez da jaki bakar bat ere kendu behar (sendagileak

JARDUERA OSAGARRIAK

7

cuaderno profesor 1 eusk 1/10/07 15:17 Página 9