COWORKING Espazioa partekatu ideiak elkarlanean garatzeko · dio Agustin Cabanillasek, Zarauzko Don...

6
4 2015EKO OTSAILAREN 1A ASTEKO GAIA COWORKING Hamar mahaiko gela, pertsona bat mahai bakoitzean Interneterako sarbidea duen ordenagailuarekin lanean, ondoan telefonoa. Ez litzateke arraroa baldin eta bertan diharduen bakoitza enpresari txiki, ekintzaile edo langile independentea izango ez balitz, espazioa partekatzen. Coworking du izena lan eredu honek, eta espazioa partekatzetik harago doa. Espazioa partekatu ideiak elkarlanean garatzeko | IURE EIZAGIRRE | AEBETAKO SAN FRANTZISKON du jatorria coworkingak, han jarri zuten-eta mota honeta- ko lehen espazioa 2009an. Mundu osora hedatu da ordutik eta gurean ere egin du lekua azken urteetan. Horren erakusle Coworking Spain elkarteak 2013an egindako inkesta batean Iruñea sartu izana coworking asko zituzten hirien artean. Optimus Coworking-ak, adibidez, urte horretan ireki zituen ateak, baina urtebeteren buruan txiki geratu zen eta lekuz aldatzeare- kin batera jauzi kualitatiboa egin zuen iaz. Egun Iruñeko erdigunean dago eta Fab Lab Coworking du izena. Jose Ignacio Cenozek bertan egiten du lan, berak sortutako Creali- der enpresan. 2010ean eratu zuen enpresa eta Iruñeko Fab Lab Coworking-eko sarrerako guneak erlazioak landu eta lan eremuko isilunearekin hausteko aukera ematen die erabiltzaileei. Irudian, Luis Arrieta (ezkerrean) eta Jose Ignacio Cenoz.

Transcript of COWORKING Espazioa partekatu ideiak elkarlanean garatzeko · dio Agustin Cabanillasek, Zarauzko Don...

Page 1: COWORKING Espazioa partekatu ideiak elkarlanean garatzeko · dio Agustin Cabanillasek, Zarauzko Don Poliza enpresaren arduradunak. Kontzentra-zioa lortzeaz gain, alde ekonomikoa azpima-rratzen

�4 2015EKO OTSAILAREN 1A

ASTEKO GAIA

COWORKING

Hamar mahaiko gela, pertsona bat mahai bakoitzean Interneterako sarbidea duenordenagailuarekin lanean, ondoan telefonoa. Ez litzateke arraroa baldin eta bertan diharduen

bakoitza enpresari txiki, ekintzaile edo langile independentea izango ez balitz, espazioapartekatzen. Coworking du izena lan eredu honek, eta espazioa partekatzetik harago doa.

Espazioa partekatu ideiak elkarlanean garatzeko

| IURE EIZAGIRRE |

AEBETAKO SAN FRANTZISKON du jatorriacoworkingak, han jarri zuten-eta mota honeta-ko lehen espazioa 2009an. Mundu osorahedatu da ordutik eta gurean ere egin dulekua azken urteetan. Horren erakusleCoworking Spain elkarteak 2013an egindakoinkesta batean Iruñea sartu izana coworkingasko zituzten hirien artean.

Optimus Coworking-ak, adibidez, urtehorretan ireki zituen ateak, baina urtebeterenburuan txiki geratu zen eta lekuz aldatzeare-kin batera jauzi kualitatiboa egin zuen iaz.Egun Iruñeko erdigunean dago eta Fab LabCoworking du izena. Jose Ignacio Cenozekbertan egiten du lan, berak sortutako Creali-der enpresan. 2010ean eratu zuen enpresa eta

Iruñeko Fab Lab Coworking-eko sarrerako guneak erlazioak landu eta lan eremuko isilunearekin hausteko aukera ematendie erabiltzaileei. Irudian, Luis Arrieta (ezkerrean) eta Jose Ignacio Cenoz.

Page 2: COWORKING Espazioa partekatu ideiak elkarlanean garatzeko · dio Agustin Cabanillasek, Zarauzko Don Poliza enpresaren arduradunak. Kontzentra-zioa lortzeaz gain, alde ekonomikoa azpima-rratzen

2015EKO OTSAILAREN 1A 5�

COWORKING

coworkingera heldu arte etxetik aritzen zen:“Lan giroa falta nuen, ni bezala bere enpresaeta marka aurrera ateratzeko borrokan zihar-duen jendea. Coworkingean zure bide bereandoan jendea duzu, sinergiak topatzen dituzu,elkarlana, kontaktuak partekatzea, bezeroak,erreferentziak eta informazio praktikoa”.Bere arazo eta poz berdinak izango dituenjendea inguruan izatea asko baloratzen du.

“Hemen egiten dudan lana etxean ere eginnezakeen, baina giroak bereganatu egitenzaitu. Albokoa haserretzen denean kontatuegiten du eta arrakasta duenean ere bai. Zukere izan nahi duzu kontatzeko zerbait ona”,dio Agustin Cabanillasek, Zarauzko DonPoliza enpresaren arduradunak. Kontzentra-zioa lortzeaz gain, alde ekonomikoa azpima-rratzen du, izan ere, herrian bulego bat aloka-tu beharko balu askoz gehiago ordaindubeharko luke. “Ekintzaile izan nahi baduzu,hasieran ezin duzu gastu askorik izan, jen-deak ezagutu, zure proiektuak aurrera egingoduela ikusi eta martxan jarri arte bi urte pasadaitezke eta ezin duzu hilero 1.800 eurokogastua egin”. Aitortzen du garestia izan balitzez litzatekeela coworkingeko lan giroan murgil-duko, baina aurten bi urte egingo dituZarauzko Bulegoak-en eta hilean 90 euroinguru ordaintzen ditu.

Elkarlanerako guneakLeku irekiak dira coworkingak, bai itxuran baiharremanetan, eta gutxien espero denean sordaitezke norbera garatzen ari den lanareninguruko elkarrizketak. Horren lekuko izangara Fab Lab Coworking-en, Cenozekinhitzordua egin eta hogei minuturen bueltan,garatzen ari diren proiektuen berri ematekoespazioko beste bi kide elkarrizketara batuzaizkigunean. Pentsa liteke, beraz, eurenartean ere naturaltasun berarekin sortzendirela harremanak, baita sinergiak ere.

“Espaziokoak elkarrekin lehian ez aritzensaiatzen gara. Enpresa batek izan dezakeenbeharra coworkingeko beste profesional batekase dezake”, azaldu du Cenozek. Eta kidea daharreman hori bideratzen duena: “Ni ez naizaditua kontabilitatean eta bezero batek esatenbadit arlo horretaz arduratzeko norbait beharduela, hona etorri eta hemen gai horiekkudeatzen dizkigun pertsona aurkeztuko dio-

dala esaten diot. Egunero berarekin egitendut lan eta badakit zertan dabilen, konfiantzadut beragan”.

Luis Arrieta Fab Lab Coworking-ekokudeatzaile eta erabiltzailea harago doa siner-giaz jardutean: “Lana ulertzeko modua aldatueta bezero batek lan-kate bat sor dezan ahale-gintzen gara. Adibidez, nik optika batentzatproiektu bat garatzen badut, obraren zuzen-daritza Coworkingeko aparejadoreak egindezala, eta bezeroa gurera ekarri dugunez,Cenozek sare sozialen kudeaketa azter die-zaiola eta beste kide bat kontabilitateaz ardu-ratu dadila. Batzuetan lortzen dugu eta beste-tan ez”.

Zenbaitetan espazio berean lanean aridirenen artean sortzen dira proiektu berriak.Norbaitek ideia bat badu, ondokoak hori osa-tzeko falta dena eman dezakeela azaldu duCenozek: “Abiapuntu horretatik orain gara-tzen ari diren negozio berriak sortu dirahemen. Eta negozio orokorragoen ideiakdaude, guztion artean enpresa edo negozioildo berri bat sortu ahal izateko”.

Kanpora begiraElkarrekin erlazionatu eta sareak zabaltzekohainbat ekintza antolatzen dituzte ereduotan,hala nola, gosariak eta euren proiektuen aur-kezpenak. Kanpora begirakoak ere lantzendituzte eta bertako kideen kontaktuez balia-tzen dira horretarako. Ekintza horiek egitas-mo berrien sorburu izan daitezke, Fab LabCoworkingen eratzera doazen ingelesekoelkarrizketa taldeak kasu: “Ingeleseko akade-mia duen Cenozen kontaktu batek proposatuzigun iaz eta berak ezin izan zuen aurrera era-man taldea, baina orain beste batekin egingodugu”. Irakasleak ingeleseko akademiakoelkarrizketa taldeak Coworkingera eramangoditu eta trukean espazioko kideek elkarrizketatalde bat osatuko dute. Gauza bera egingodute Nafarroako Ingeniería Sin FronterasGKEaren kontsumo taldearekin ere. Lokalikgabe geratu dira eta kontsumo taldea Cowor-kingetik antolatzeko proposatu diete, batetikkontsumo jasangarriagoa ezartzeko eta beste-tik espazioko erabiltzaileek otarrak zuzeneanjasotzeko aukera izan dezaten. “Horrelako

Leku irekiak dira coworkingak, baiitxuran bai harremanetan, eta gutxienespero denean sor daitezke norberagaratzen ari den lanaren ingurukoelkarrizketak

“Coworkingean zure bide berean doanjendea duzu, sinergiak topatzen dituzu,elkarlana, kontaktuak, bezeroak,erreferentziak eta informaziopraktikoa”

Jose Ignacio Cenoz

Page 3: COWORKING Espazioa partekatu ideiak elkarlanean garatzeko · dio Agustin Cabanillasek, Zarauzko Don Poliza enpresaren arduradunak. Kontzentra-zioa lortzeaz gain, alde ekonomikoa azpima-rratzen

COWORKING

2015EKO OTSAILAREN 1A6 �

proiektuek balio erantsia ematen diote espa-zioari”, uste du Arrietak.

Hala ere, hitzaldiak izaten dira coworkingakezagutzera emateko ekitaldi ohikoenak.Iruñeko gunean, esaterako, Esteban MorrasNafarroako Energia Hidroelektrikoa korpo-razioko –egungo Acciona-Energia– sortzai-lea izan dute duela egun gutxi enpresa nafa-rraren sorreraz, ekintzailetzaz eta energiaberriztagarrien beharraz hitz egiten. Hitzal-diak irekiak izaten dira eta Morrasek jendeugari bildu zuen.

Ekitaldi ireki horietako bati esker ezagutuzuen Amaia Aragonesek Bilbao Eutokiacoworkinga: “Ikastaro bat egin nuen eta nirekabuz lanean hasi behar nuenean plantea-menduak konbentzitu egin ninduen, sorkun-tzara bultzatzen duelako eta giro ona dagoe-lako”.

Denbora gutxi eman du Movimiento EsSalud enpresa Boluetako espaziotik zuzen-

tzen, 2013an sortu bazuen ere, irailean hartu-tako amatasun baja tarteko lanera itzuli berriadelako. Sinergiez galdetuta, adierazi du oina-rrizkoenean topatu duela, enpresa eratzekoadministrazio kontuetan, baina zenbait zailta-sun ere ezagutu ditu: “Honelako lekuetansinergiak bilatzen dituzu, baina teknologiaarloan aritzen ez bazara, bizi garen garaiotan,zaila da”. Heldu berritan hitzaldi eta minte-gietara joateko aholkatu zioten, jendea ezagu-tzen zelako, baina “berrikuntzaren munduazhizketan hasi eta zertaz ari ziren banekielaziurtzat ematen zuten”. Berria izaki, lotsaematen zion ez zuela ulertzen esateak, berabezala osasun arloan aritzen den beste ekin-tzaile batek egoera berean zegoela adierazizuen arte. Harrezkero, lotsa galdu du etaazken urtean asko ikasi duela aitortu digu.

Bere aurtengo egitasmoen artean dagoekintzak antolatu eta hasieratik ezagutzendituen Bilbao Eutokiako bilera gela horiek

Arene Azpi 15 · GETXO (Bizkaia) · T 944 305 478 · F 944 305 477 · [email protected]

IKASMAILAK (1-16 urte)

· Haurtzaindegia

· HH, LH eta DBH

· Gela Bereziak: txikientzako logelak, psikomotrizitatea, liburutegia, Mundi Lab, laborategia, teknologia, musika, informatika - ADSL (ekipo guztiak internetera konektatuta)

ZERBITZUAK

· Haurtzaindegi laborala (2-5urte): 07.30-18.00· Jantokia

· Autobusa (Getxo, Berango, Urduliz, Leioa, Areeta...)· Aniztasunari arreta berezia: psikologia,

auxiliarrak, terapeutika irakasleak, orientatzailea...· Liburutegi gidatua

· Eskolazkanpokoak: ingelesa, pianoa, solfeoa, baleta, trikitixa, korala, kirolak...

· Udako eskaintzak: haurtzaindegia, egonaldiak, ingelesa ikastaroak...

Ezkerrean, Amaia Aragones; Movimiento Es Salud enpresaren bulegotzat erabiltzen du coworkinga. Jose Ignacio Cenozek(eskuinean) etxean ekin zion enpresentzako sare sozialak kudeatzeko eta online komunikazioko Crealider proiektuari, bainalan giroa faltan nabari zuen.

Page 4: COWORKING Espazioa partekatu ideiak elkarlanean garatzeko · dio Agustin Cabanillasek, Zarauzko Don Poliza enpresaren arduradunak. Kontzentra-zioa lortzeaz gain, alde ekonomikoa azpima-rratzen

2015EKO OTSAILAREN 1A 7�

COWORKING

enpresen aurrean ezagutzera emateko era-biltzea.

Zertan aritzen dira?Amaia Aragonesen pertzepzioa egiazkoa da:coworkinga, edo hobe esanda lan eredu hone-tan ari diren langileak teknologiaren mundua-rekin lotuta daude sarri. Cenozek dioenez,“halako lekuetan gabiltzanok ohituta gaudeteknologiarekin lan egitera, Smartphone-abezalako gailu sinpleetatik hasi eta errealitateareagoturaino”. Berak ere teknologia berrieilotuta egiten du lan, Crealider enpresentzakosare sozialak kudeatzeaz eta online komuni-kazioaz arduratzen baita.

Bilboko coworkingen nondik norakoak jaso-tzen dituen Coworkalari dokumentalean PaulaGaraialde Bilbao Koworking-eko kudeatzai-leak esana da sektore sortzaileenak tribuanbizi daitezkeela eta beste sektore batzuekleku aberatsagoetan behar dutela eurentzako

espazioa. “Hori da konpondu beharko genu-keen desberdintasunetako bat. Zergatik ezdugu hemen banketxeen mundutik etorri deneta zerbait egiteko enpresa txiki bat sortuduen inor? Edo abokaturik?”, galdetzen du.Egon, badaude, abokatuak bai bederen, bainaez agian diseinatzaile, programatzaile, arki-tekto, argazkilari edo kazetarien proportzioberean.

Cabanillas aseguruetan dabil eta hau ereez da ohiko sektorea coworkingetan. 25 urte-ko esperientzia du aseguru-artekaritzan,baina Don Polizaren bitartez zerbitzu berriaeskaintzen du: bezeroak aseguruen adar tek-nikoetan espezializatutako aseguru-artekari-tzara bideratzeko interneteko plataforma.“Adibidez, badago karabanak eta autokara-banak aseguratzen espezializatu den asegu-ru-artekaritza bat. Akordio batera heldu daaseguru-etxe batekin produktu horiek ase-guratzeko, denbora jakin batean ibilgailu

Bilbao Eutokiako coworkingeko gune irekian bulegoko ohiko zerbitzuak dituzte eskura, baita urratsak emateko animomezuak ere lurrean (ezkerreko argazkian). Coworking txiki batetik zuzentzen du Agustin Cabanillasek (eskuinean) DonPoliza aseguru-artekaritzako plataforma eta kidearen bidez ere lana heltzen zaiola ziurtatzen du”.

Page 5: COWORKING Espazioa partekatu ideiak elkarlanean garatzeko · dio Agustin Cabanillasek, Zarauzko Don Poliza enpresaren arduradunak. Kontzentra-zioa lortzeaz gain, alde ekonomikoa azpima-rratzen

�8 2015EKO OTSAILAREN 1A

COWORKING

kopuru jakin bat bideratuko dizkiola agin-tzen dio eta trukean prezio merkeagoa lor-tzen dute aseguruetan. Nik, espezializatuta-ko aseguru-artekaritza horrekin elkarlanakordio bat lortu eta nigana karabana edoautokarabana aseguratzera etortzen direnakhaiengana bideratzen ditut. Badakit eurekdutela preziorik onena eta ez dut denborarikgaltzen nora bideratu pentsatzen”. Nego-zioa martxan jarri eta urte eta erdira Hegoa-merikarako jauzia egin du, sareak ematendizkion aukerak aprobetxatuta.

Coworkinga norberaren beharretara egoki-tu behar da eta Aragonesek, esaterako, bereosasun enpresaren bulegotzat erabiltzen duespazioa: “Bezeroekin hitz egiteko edoelkarrizketetarako lekua eskaintzen dit”.

Enpresetan osasun programak txertatzeadu xede, “oso garrantzitsua delako ariketafisikoa eta ohitura onak egunerokoan sar-tzea, langileek bizi-kalitate hobea izan deza-ten eta ondorioz errendimendua ere hobeaizan dadin”.

ZerbitzuakAragonesek lana burutzeko nahikoak dituBilbao Eutokiak bere gune irekian eskaintzendizkion bulegoko ohiko zerbitzuak: mahaia,Interneterako sarbidea, telefonoa, behardiren izapideak egiteko postakutxa, bileragela erabiltzeko aukera… Gainera, aholkula-ritza juridiko eta ekonomikoa dute, eta berta-ko koordinatzaileak beste espazioetakoekinharremana bideratzen du zalantzak argitzeko.

IRUÑEKO Fab Lab Coworkingakelkarlan eta fabrikazio digitalekolaborategiaren kontzeptuak batuzituen iaz coworking teknologikoagauzatzeko asmoz. Azken hilabe-teetan ahalegin berezia egin dutelaborategia garatzeko, lan askoduten arren egiteke. Fab Lab-arenbideragarritasun txostena garatzenari den Salvador Gomezek konta-tu digunez, oraingoz arkitekto etaaparejadoreek maketak egiteko

erabili dute: “Asmoa da makinakprofesional eta enpresen esku jar-tzea beraien prototipoak eta I+Gahemen gauzatu ditzaten, enprese-tan makinak erosi beharrik izangabe”. Euren eskura izango dituz-te arotzeria eta elektronikako oina-rrizko lanabesak, plotterra eta3Dko inprimagailua eta eskanerra,besteak beste. Gainera, Fab Labensarean dagoenez, beste espaziobatzuetako makinak erabili eta

makinen sare bat osatu daiteke.Sinergiak ere sortuko dira honetandihardutenen artean: “Demagun,enpresa batek hemen egiten ditue-la bere prototipoak eta beste gaztebat antzeko proiektu bat garatzenari dela. Sartu-irtenean harremanasortuko da eta enpresa horreknorbait kontratatu behar badu,gazte horrengana joko du berare-kin hitz egin eta kafea hartzendutelako”.

Coworkingetik laborategira

3Dko inprimagailua da Fab Labean dituzten tresnetako bat eta Salvador Gomez honekin aritzen da lanean.

Page 6: COWORKING Espazioa partekatu ideiak elkarlanean garatzeko · dio Agustin Cabanillasek, Zarauzko Don Poliza enpresaren arduradunak. Kontzentra-zioa lortzeaz gain, alde ekonomikoa azpima-rratzen

2015EKO OTSAILAREN 1A 9�

COWORKING

Coworking bakoitzak, ordea, bestelako zerbi-tzuak izan ditzake bere ezaugarrien edo espe-zializazioaren arabera, telebista platoak edo3D inprimagailuak, adibidez.

Erabiliko den ordu kopurura egokitutakotarifak eskaintzen dituzte: lan jardun osokoakedo jardun erdikoak. Hilean 90 eta 250 euroartean kosta daiteke gutxi gorabehera. Auke-rak zabaltzen ari dira eta ondorioz, egun edoordu batzuetarako lekua har daiteke, baitabilera gelak alokatu ere.

Prezioak eta proiektuak modu ezberdi-nean garatzeko aukerak erakartzen ditu cowor-kingetako kide asko, zenbaitek egitasmoakamaitzearekin batera uzten dute espazioa etabeste batzuek negozioa hazitakoan. Aragone-sek asmo hori du: “Epe luzera neure lokalaeduki nahi dut eta kirol kudeaketaren eta osa-sun programen administrazioa eraman. Zen-troan pilates, muskulu-heziketa eta yoga

eskaini nahiko nituzke. Eta oso handia balitz,dantzako profesionalak hezteko gune txikibat izan nahiko nuke”.

Cenozek izan du bere negozioa hedatu etakolaboratzaileren bat kontratatzeko aukera,baina coworkingetik alde egitea baino, lan tal-dea Fab Lab Coworkingen sartzea pentsatuzuen: “Mota honetako guneek kolaboratzailebat, bi edo hirurekin bertan sartzeko malgu-tasuna eskaintzen dute”.

Cabanillasek harago begiratu eta etorkizu-na halako guneetan eraikiko dela uste du:“Akatsa da horrelako leku batetik alde egitea,baita dirua edukita ere. Enpresak berriromartxan hasten direnean, dena aldatuta egon-go da, lehengo lan egiteko modua amaitu da.Jendea nekatuta dago zain egoteaz eta berekabuz ekiten dio”. Herri bateko coworkingeandago bera, eta bi pertsonek soilik osatzendute espazioa, baina negozio zentro bateanegonda, gainerako bulegoetako jendearekincoworkingekoaren antzeko harremana sortzendela azaldu du. “Inoiz ez nukeen pentsatukoZarautzen horrelako aukerarik izango nue-nik, baina aurkitu nuenean nire-tzako egina zegoela pentsatunuen. Nik beti esaten dut herriandagoen gauzarik newyorktarrenadela hau”. n

“Akatsa da horrelako lekubatetik alde egitea, baita diruaedukita ere. Lehengo lanegiteko modua amaitu da”

Agustin Cabanillas