C2201 R78769 001 Port 119861.BK - edebe.com · Egunez, oso argi bizia igortzen duenez, gainerako...

18

Transcript of C2201 R78769 001 Port 119861.BK - edebe.com · Egunez, oso argi bizia igortzen duenez, gainerako...

Gizarte Zientziak

4

EDUKIAK

Lurra

Eguzki-sistema

Errotazio- eta translazio-mugimenduak

Ilargia

Lurraren adierazpena

Unibertsoa

Lurra1

12Askotariko adimenak

ATAZA INTEGRATUA

Egun bat espazioanEspaziora bidaiatzeak luze jotzen du, eta astro-nautek denbora luzez bizi behar dute espazio- ontzietan. Nolakoa ote da bizitzak kanpoko espazioan?

Egin ikerketa bat espazioko eguneroko jardue-rei buruz.

Egin lau talde. Talde bakoitzak jardueretako bat ikertuko du.

1. Nola garbitzen dira astronautak?

13Askotariko adimenak

2. Zer egiten dute aisialdian?

http://links.edebe.com/bj7

http://links.edebe.com/h7rab

http://links.edebe.com/22sx7

http://links.edebe.com/up7

3. Nola egiten dute lo? Nolakoak dira oheak?

4. Zer jaten dute? Nola kontserbatzen dira elika-gaiak? Zer-nolako erretilutan jaten dute? Zer-gatik dituzte ezaugarri horiek erretiluek?

Azaldu zuen lana ikaskideen aurrean.

Unibertsoa astroek eta haiek barne hartzen dituen espazioak osatzen dute.Forma jakin bat duen eta modu jakin batean mugitzen den zeruko gorputzari esaten zaio astro.Hauek dira unibertsoa osatzen duten astrorik garrantzitsuenak: planetak, sateliteak, izarrak eta astro txikiak (asteroideak, kometak eta meteoritoak).

UNIBERTSOA

14

1. Adierazi esaldi hauetako zein den zuzena, eta zein, okerra.

– Argia eta beroa igortzen duten esfera formako astroak dira planetak.

– Izarrek beren galaxiaren erdiaren inguruan bira ematen dute.

– Asteroideak harrizko astro handiak dira.

– Kometa bat beroa igortzen duen izar batetik gertu igarotzen denean, gas-egoeran dagoen isats handi bat eratzen zaio, Lurretik ikus daitekeena.

Planetak Sateliteak

Izarrak

Esfera formako astroak dira, argia eta be-roa igortzen ez dutenak. Izar baten inguruan biraka ibiltzen dira, orbitak eginez.

Argia eta beroa igortzen ez du-ten astroak dira. Planeta baten inguruan biraka ibiltzen dira.

Esfera formako astroak dira, eta argia eta beroa igortzen dute. Beren galaxiaren erdiaren ingu-ruan biraka ibiltzen dira.

Astroek galaxia izeneko multzokatzeak era-tzen dituzte.

Galaxiak beren buruaren inguruan bira-tzen dira, eta espazioan barrena lekualdatzen dira. Hainbat forma izan ditzakete: kiribila, elip-tikoa eta irregularra.

Lur planeta galaxia kiribil batean dago, hain zuzen, Esne Bidean.

15

1

2. Zer astro ibiltzen dira biraka izar baten inguruan?

3. Marraztu planeta bat, izar bat eta satelite bat, eta adierazi zer mugimendu egiten duen bakoitzak.

4. Egin Buru-mapa bat, unibertsoaren ideia oinarri hartuta.

Esne Bidea

Asteroidea

Izar baten inguruan egiten dute bira, eta harrokaz, izotzez eta hautsez osaturik dau-de. Tenperatura altudun izar batetik gertu igarotzen direnean, Lurretik ikusten den ga-sezko isats handi bat eratzen zaie.

Kometa

Beste astro batzuen kontra talka egin du-ten asteroideen zatiak dira. Lurraren at-mosferan sartzen direnean, piztu egiten dira: izar iheskorrak dira.

Meteoritoa

Harrizko astro txiki irregularrak dira, eta izar baten inguruan bi-raka ibiltzen dira.

Eguzki-sistema Esne Bidea izeneko ga-laxia batean dago. Izar batek, Eguzkiak, eta haren inguruan biraka dabiltzan astro guztiek osatzen dute: sateliteak, plane-tak, asteroideak...

EGUZKI-SISTEMA

16

5. Marraztu eguzki-sistema zure koadernoan, eta adierazi zer astrok osatzen duten eta zer astro mota den bakoitza.

6. Erantzun Lurrari buruzko galdera hauei:

– Zer forma du?

– Zer izarren inguruan biratzen da?

– Zenbagarren planeta da, Eguzkitik zenbatzen hasita?

– Zein da Lurraren satelitea?

Eguzkia da Lurretik gertuen dagoen izarra. Gure planetan bizia egoteko ezinbestekoak diren argia eta beroa igortzen ditu.

Egunez, oso argi bizia igortzen duenez, gainerako izarrak ezin dira ikusi. Gauez soilik ikus dai-tezke, eta oso txikiak direla ematen du, Lurretik oso urruti baitaude.

Teleskopioaren bidez, kanpoko espazioari buruzko informazioa eskura dezakegu. Nola funtzionatzen duen ikusi nahi duzu?

http://links.edebe.com/gfk9sc

Eguzkia

Merkurio

Artizarra

Lurra

Ilargia

Zortzi planetak osatzen dute eguzki-sistema. Merkurio dago Eguzkitik gertuen.Haren ondoren daude Artizarra, Lurra, Marte, Jupiter, Saturno eta Urano, eta denetan urrunen, Neptuno.Planetek Eguzkiaren inguruan itzuli oso bat emateko egiten duten ibilbideari orbita esaten zaio.

17

1

7. Zer mugimendu egiten dute eguzki-sistemako astroek? Antzeztu mugimendu horiek ikas-gelan. Zenbait boluntario beharko dituzue: – Ikasle batek Eguzkiarena egingo du. – Ikasle batek Ilargiarena egingo du. – Zortzi ikaslek zortzi planetena egingo dute.

Mozorrotu egin zaitezkete, nor den nor jakiteko. Adibidez, margotu arpegia astroaren kolorez, edo egin astroaren ezaugarriak adierazten dituen xehetasunen bat.

Gizakiak Lurrean bizi gara. Lurrak esfera forma du.Lurrazalaren zati bat solidoa da (konti-nenteak), beste bat likidoa (ozeanoak), eta azken bat gas-egoeran dago (airea).

Ilargia Lurraren satelitea da. Eguzkiaren ar-gia islatzen duelako egiten du distira zeruan.Planeta guztiek ez dute satelite kopuru bera. Batzuek, hala nola Jupiterrek, bat baino ge-hiago dituzte. Beste batzuek, esaterako Ar-tizarrak, ez dute bakar bat ere.

Jupiter

Marte

Urano

Saturno

Neptuno

Lurra, eguzki-sistemako gainerako planetak bezala, bere ardatzaren inguruan biratzen da, eta baita Eguzkiaren inguruan ere. Errotazio- eta translazio-mugimenduak dira, hurrenez hurren.

Errotazio-mugimenduaLurrak bere errotazio-ardatzaren inguruan egiten duen mugimenduari esaten zaio errotazio-mugimendua.

Errotazio-ardatza Lurra ipar polotik hego polora zeharkatzen duen alegiazko lerro bat da. Itzuli osoa emateko, Lurrak 24 ordu behar ditu (egun bat).

LURRA MUGITU EGITEN DA

18

Lurrak bere ardatzaren inguruan bira ematen duenean, alde batek ez du jasotzen Eguzkia-ren argirik eta berorik. Alde horretan, gaua dela esaten dugu.

Lurraren beste aldea, berriz, Eguzkiaren pa-rean dago, eta haren argia eta beroa jasotzen ditu. Alde horretan, eguna dela esaten dugu.

Lur-globo baten laguntzaz, irudikatu Lurra-ren errotazio-mugimendua.

— Esan non den gaua, eta non, eguna.

— Non daude lo gu esna gauden bitartean? Aipatu hiru herrialde.

Munduan zehar

I

H

M

E

– Eguzki-izpiak oso zu-zen iristen dira, eta bero handia ematen dute.

– Argi-ordu gehiago dago iluntasun-ordu baino.

– Urtaro beroena da.

Uda

Lurrak Eguzkiaren inguruan egiten dune itzulia da translazio-mugimendua. Ibilbide hori egi-tean, Lurrak orbita eliptiko bat egiten du.

Eguzkiari itzuli osoa emateko, Lurrak 365 egun behar ditu (urte bat).

Lurraren translazio-mugimenduaren ondorio dira lau urtaroak: udaberria, uda, udazkena eta negua. Lurra ez dagoenez beti Eguzkitik distantzia berera, Eguzkiak ez digu modu berean ematen argia eta beroa urtean zehar.

Erreparatu nola ematen duen argia Eguzkiak Lurraren iparraldeko zatian, gu bizi garen hemisferioan:

Translazio-mugimendua

19

1

8. Azaldu nola gerta daitekeen egoera hau:Kevinek, ikastetxetik etxera etortzen denean, Kolonbian dauden aitona-amonei deitzen die. Kevinen etxean arratsaldeko seiak direnean, aitona-amonenean eguerdiko hamabiak dira. – Lurraren zer mugimenduri esker gertatzen da hori? – Kevinentzat uda denean, Kolonbian negua da. Zergatik?

9. Zergatik egiten du bero udan eta hotz neguan?

10. Erabili 1-2-4 egitura teknika kooperatiboa, galdera hauei erantzuteko: Zer gertatuko litza-teke Lurrak ez balu bere ardatzaren inguruan bira emango? Eta Eguzkiaren inguruan bira emango ez balu? Arrazoitu zure erantzunak.

– Eguzki-izpiak gero eta inklinazio gutxiagorekin iristen dira Lurrera, eta bero handiagoa ematen dute.

– Gero eta argi-ordu gehiago dago.

– Tenperaturak gora egiten has-ten dira.

Udaberria

– Eguzki-izpiak oso inklinatuta iristen dira, eta ez dute bero handirik ematen.

– Iluntasun-ordu gehiago dago argi-ordu baino.

– Urtarorik hotzena da.

Negua

– Eguzki-izpiak gero eta inklina-tuagoak iristen dira, eta bero gutxiago ematen dute.

– Gero eta argi-ordu gutxiago dago.

– Tenperaturak leunak dira.

Udazkena

Ilargia Lurraren satelite natural bakarra da. Ez du argirik eta berorik ematen, baina argia ema-ten duela dirudi, Eguzkiaren argia islatzen baitu.

Ilargiak Lurraren inguruan ematen du bira. Horretarako, 28 egun behar ditu.

Une bakoitzean Ilargiak Lurrari eta Eguzkiari dagokienez duen kokagunearen arabera, ilargia-ren alde batzuk edo besteak ikusiko ditugu argituta. Horrek Ilargiaren lau faseak sortzen ditu: Ilargi betea, ilgora, ilberria eta ilbehera. Fase batetik hurrengora zazpi egun igarotzen dira.

Erreparatu Ilargiaren faseei:

ILARGIA

20

11. Urtarrilaren 1ean ilargi betea badago lehen aldiz…

a. Noiz izango da hurrengo ilbehera?b. Eta hurrengo ilberria?c. Zer egunetan izango da hurrengo ilgora?d. Eta hurrengo ilargi betea?

– Idatzi eta marraztu koadernoan edo agendan datorren hilabeteko Ilargiaren faseak.

Ilargiaren zati bat soilik ikusten da, eta haren formak D letraren itxura du.

Ilgora

Ilargia oso-osorik ikusten da.

Ilargi betea

Ilargiaren zati bat soilik ikusten da, eta haren formak C letraren itxura du.

Ilbehera

Ilargia ez da ikusten Lurretik.

Ilberria

Ikusi nola iritsi zen gizakia Ilargira.

http://links.edebe.com/hvma

Lurrak Eguzkiaren inguruan errotazio-mugimendua egitearen eta Ilargiak Lurraren inguruan errotazio-mugimendua egitearen ondorioz, batzuetan, astroak bata bestearen aurrean jar-tzen dira, eta ez diote uzten igarotzen argiari. Fenomeno horri eklipse esaten zaio.Bi eklipse mota daude: eguzki-eklipsea eta ilargi-eklipsea.

Eguzki-eklipseaIlargia Lurraren eta Eguzkiaren artean kokatzen denean gertatzen da eguzki-eklipsea, Eguz-kiaren argia Lurrera iristea eragozten du Ilargiak. Hori gertatzen denean, Lurraren eskualde bat ilunpean geratzen da, gaua izango balitz bezala.

EKLIPSEAK1

Ilargiak Eguzkia nola estaltzen duen ikusten da, ezkutatu arte. Beti egunez gertatzen da.

Lurretik gure planetaren itzalak Ilargia estaltzen duela ikusten da. Beti gauez gertatzen da.

Ilargi-eklipseaLurra Ilargiaren eta Eguzkiaren artean kokatzen denean gertatzen da ilargi-eklipsea, eta Eguz-kiaren argia Ilargira iristea eragozten du.

12. Ikusi bideo hau eta azaldu nola lortzen duten pertsonaiek ihes egitea Eguzkiaren gurtzaile ziren inketatik.

http://links.edebe.com/tccb7

21

Lurraren koordenatuakLurraren koordenatuen sistema planetako edozein puntu non dagoen zehazteko erabiltzen da. Lurreko puntu bat kokatu ahal izateko, puntu hori zer lati-tudetan eta longitudetan dagoen neurtzen duten irudizko lerro batzuk trazatu dira. Paraleloak eta meridianoak dira.

LURRAREN ADIERAZPENA

22

13. Azaldu zer diren eta zer funtzio duten paraleloek eta meridianoek.

14. Erreparatu mapari. Espainiako puntu batean, meridiano batek eta paralelo batek elkar guru-tzatzen dute. – Zer koordenatu dira?

Paraleloak ekuatorearekiko paralelo dauden irudizko lerroak dira. Ekuatorea (0º paraleloa) Lurra bi zati berdinetan zatitzen duen irudizko lerroa da: ipar hemisferioa eta hego hemisfe-rioa.

Meridianoak, berriz, Ipar eta Hego poloaren artean paraleloekiko perpendikular dauden irudizko lerroak dira. Greenwich-ko (0º meridianoa) da errefe-rentziazko meridianoa.

Ipar poloa

A puntua iparraldean 20º latitudean eta mendebaldean 100º longitudean dago.B puntua hegoaldean 20º latitudean eta ekialdean 60º longitudean dago.

Hego poloa

Iparhemisferioa

Hegohemisferioa

Nolakoa da Lurra?

Nork aurkitu zituen?

http://links.edebe.com/cga

A

B

2001000 300 km

Lurra edo haren zati bat adierazteko, lur-globoak, planoak eta mapak erabiltzen ditugu.

Nola adierazi Lurra

23

1

15. Azaldu nola adierazten dugun Lurra edo haren zati bat.

16. Egin ikerketa bat mapa politiko, fisiko eta tematikoei buruz.

– Zer informazio ematen digu mapa mota bakoitzak? – Bilatu legenda bat duen Espainiar penintsulari buruzko mapa bat. Interpretatu zure ikaski-deen aurrean.

Mapak Lurraren edo haren zati baten adierazpen grafiko lauak dira. Ematen diguten infor-mazioaren arabera sailkatzen dira. Adierazgarrienak mapa fisikoak, politikoak eta tematikoak dira. Mapak Lur osoa adierazten duenean, planisferio esaten zaio.Mapek zenbait baliabide dituzte, interpretatzen laguntzen digutenak. Ikusi:

http://links.edebe.com/b7s3

Lur-globoak esfera batzuk dira, eta lurrazale-ko elementuak adierazten dira bertan: poloak (ipar eta hego poloak), meridiano eta paralelo nagusiak, munduko herrialdeak, itsasoak eta ozeanoak. Planoek xehetasun handiagoz adierazten di-tuzte eremu txikiagoak (herri bat, etxe bat, lo-gela bat...).

Parke nazionalak

Parke naturalak

Corrubedoko dunak

Galiziako uhar-te atlantikoak

Somiedo

Sanabriako aintzira

Liencrese-ko dunak

Europako mendiak

Bertizko jaurerria

Urkiola

Urdaibai

Ruiderako urmaelak

Ebroren delta

Aigüestortes eta Sant Maurici aintzirak

Montseny

Empordàko Aiguamolls

Cadí-Moixeró

Ordesa eta Monte Perdido

Font Rojako garriga

Sierra Espuña

Prat de Cabanes

Montserrat

Santa Polako

gatzagak

El Montgó

Cabrera

Valentziako itsas aintzira

Tablas de Daimiel

Cabañeros

Doñana Málagako mendiak

Sierra Nevada

Sierra de Cazorla

Andújarreko mendilerroa

Despeñaperros

Río Loboseko arroila

Tejeda Negrako pagadia

Guadarramako mendilerroa

Monfragüe

Cornalvo

Guarako mendilerroa eta arroilak

Moncayo

Tamadaba

Teide

Corralejo eta Loboseko dunak

Timanfaya

Aracenako mendilerroa

Garajonay

La Caldera de Taburiente

MEDITERRANEO ITSASOA

OZ

EA

NO

ATL

AN

TIK

OA

Mapako distantzia baten eta errealita-teko distantziaren artean zer erlazio dagoen adierazten du.

Kasu honetan, esan nahi du mapako 1 cm errealitatean 100 km direla.

Eskala

I

Sinboloek (marraz-kiek, koloreek, ma-rrek...) zer esan nahi duten azaltzen du, mapa interpretatzen laguntzeko.

Legenda

Adierazi non da-goen iparraldea mapa honetan.

Orientazioa

Eguzkiak pixkanaka ematen dio argia Lurrari, errotazio-mugimenduaren ondorioz. Euskal Autonomia Erkidegoan eguna den bitartean, Estatu Batuen mendebaldean gau osoa dute aurretik.Lurrak 24 ordu behar ditu bere ardatzaren inguruan bira osoa emateko. Ordu-eremuak egu-neko 24 orduen banaketa dira lurrazalean, eta longitudearen arabera daude banatuta, Green-wich-ko meridianoarekiko paraleloan.Ordu-eremuen mapari erreparatzen badiogu, planetako bi lekutan zer ordu den jakingo dugu.

Ordu-eremuak

24

17. Azaldu, zure hitzen bidez, zer diren ordu-eremuak.

18. Zehaztu zer ordu den hiri hauetan, Greenwich-ko meridianoan 11:00 eta 15:00 direnean:

San Francisco - Florentzia - Sydney - New Delhi - Brasilia - Mosku - Bilbo

0 +5 +6 +7 +8 +9 +10 +11 +12 -12-1-2-3-4-5-6-7-8-9-10-11

-12

0 2 000 4 000 km

0-1-2-3-4-5-6-7-8-9-10-11-1212h 13h 14h 19h11h10h9h8h7h6h5h4h3h2h1h24h

+1 +2 +3 +4 +5 +6 +7 +8 +9 +10 +11 +12 -12

15h 16h 17h 18h 20h 21h 22h 23h 24h

+1 +2 +3 +4

San Francisco

Brasilia

Florentzia

Mosku

New Delhi

Sydney

Dat

a-al

dak

etar

en le

rro

a

Gre

enw

ich-

ko m

erid

iano

a

Ekuatorea

25

BERRIKUSI

19. Kopiatu eskema hau, eta idatzi falta den informazioa:

Eguzkia

Planetak

Ilargia

Astro txikiak

Eklipseak FaseakTranslazioa

Uda Negua

Mugimendua Adierazpena

...........................................

........................................

........................................

........................................ ........................................

..........................................................

.........................................................

.........................................................

EGUZKI-SISTEMA

Mapak

Meteoritoak

Kometak

Ilberria

.................................................

.................................................

.................................................

.................................................

.................................................

.................................................

26

AMAITZEKOPRAKTIKAN JARRI 1. Lotu kontzeptu bakoitza dagokion definizioarekin:

Konpetentziak

3. Erantzun Ilargiari buruzko galdera hauei: — Zer astro mota da? — Zer lotura du Ilargiarekin? — Zergatik dago argiztatuta? — Zerk eragiten ditu Ilargiaren lau faseak? — Zenbat egun ditu ilargi-hilabete batek? Egutegi baten laguntzaz, kalkulatu zenbat ilargi-hilabete dauden urte batean.

Esne Bidea - planetak - izarrak - sateliteak - kometak - asteroideak - meteoritoak

— Argirik ez duten eta izar baten inguruan biraka dabiltzan astroak dira. — Argia eta beroa ematen duten esfera formako astroak dira. — Eguzki-sistema galaxia honetan dago. — Astroen kontra talka egiten duten edo asteroideen zatiak dira. — Argirik ez duren eta planeta baten inguruan biraka dabiltzan astroak dira. — Harrizko astro txiki irregularrak dira, izar baten inguruan biraka ibiltzen dira. — Izar baten inguruan biraka dabiltzan astroak dira. Izar batetik gertu pasatzen dire-nean, gas-egoeran dagoen isats handi bat eratzen zaie, Lurretik ikus daitekeena.

2. Kokatu koadernoan eguzki-sistema osatzen duten zortzi planetak, Eguzkitik dauden distantzia kontuan hartuz.

27

Konpetentziak

hausnartu – Ikasi duzuna oinarri hartuta, ba al dakizu Lurra espazioan kokatzen?

– Erabil al ditzakezu ikasitako ezagutzak eguneroko bizitzako egoeretan?

– Zer kontzeptu izan da zailena ikasteko?

– Zer gertatu zaizu deigarriena unitate honetan?

Ikasgelako egunerokoa

EKInUda badator, eta baita oporrak ere. Zure autonomia-erkidegoko hainbat lekutan barrena bizikletan ibili nahi du zure familiak.

Zer behar duzue ibilaldiak antolatzeko?

4. Adierazi planisferioan kontinente bakoitzeko puntu bat. Adierazi bakoitzaren koorde-natuak.

Ipar poloa

Hego poloa

Iparhemisferioa

Hegohemisferioa