Bost hautagai Elgoibarko alkatetzarako...2019/05/24  · Sorginen kobazuloa eta museoa bisitatu...

32
Bost hautagai Elgoibarko alkatetzarako ELGOIBAR - 1118. zenb. XXVI urtea - 2019-05-24

Transcript of Bost hautagai Elgoibarko alkatetzarako...2019/05/24  · Sorginen kobazuloa eta museoa bisitatu...

Page 1: Bost hautagai Elgoibarko alkatetzarako...2019/05/24  · Sorginen kobazuloa eta museoa bisitatu zituzten, eta Lesakan ere egin zuten geldialdia. Ekainaren 19rako, bestalde, Milagro

Bost hautagaiElgoibarko alkatetzarako

ELGOIBAR- 1

118. zenb. XXV

I urtea - 20

19-05-24

1118 azala:Maquetación 1 23/05/19 12:53 Página 1

Page 2: Bost hautagai Elgoibarko alkatetzarako...2019/05/24  · Sorginen kobazuloa eta museoa bisitatu zituzten, eta Lesakan ere egin zuten geldialdia. Ekainaren 19rako, bestalde, Milagro

1118 azala:Maquetación 1 23/05/19 12:53 Página 2

Page 3: Bost hautagai Elgoibarko alkatetzarako...2019/05/24  · Sorginen kobazuloa eta museoa bisitatu zituzten, eta Lesakan ere egin zuten geldialdia. Ekainaren 19rako, bestalde, Milagro

MOTZEAN 3

Kalebarren plaza, 2 - 20870 ELGOIBAR943 744 112

Publizitatea: 943 743 704 [email protected]

[email protected]

BARRENek bere gain hartzen du espazio arazoengatikiragarkiak lekuz aldatzeko eskubidea. BARRENek ez dubere gain hartzen Iritzia, Hitz eta klik eta eskutitzak atale-tan adierazitakoen erantzukizunik. KOORDINATZAILEA Ain-hoa Andonegi KAZETARIAK Ainhoa Andonegi, Asier Orbea,Ainara Argoitia HIZKUNTZA ARDURADUNA Ainara Argoitia PU-BLIZITATEA Leire Rubio MAKETATZAILEA/DISEINATZAILEA ZaloaArnaiz ATARI DIGITALEKO ARLO TEKNIKOAREN ARDURADUNA AitorLauzirika ADMINISTRARIAK Amaia Arrizabalaga, NereaOsoro KOLABORATZAILEAK Ibon Serrano, Eire Vila, ManuSanchez, Iosu Juaristi, Iñigo Lamelas, Jose Luis Azpillaga,Julen Ansola, Edurne Izagirre, Paula Heras, Enetz Ezena-rro, Ander Soraluze, Ane Astiazaran, Irati Agirreazaldegi,Jone Olaizola, Juan Luis Mugertza, Izaro Etxegibel, IñigoOtaño INPRIMATEGIA Gertu Koop.E. TIRADA 4.885 ale LEGEGORDAILUA SS-1.038/92 ISSN 1138-1855

ARGITARATZAILEA:

LAGUNTZAILEAK:

(Hezkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

BABESLEA:

Atzoko Osoko Bilkuran esleitu zitzaizkion kiroldegi berriaren obrak Cons-trucciones Amenabar S.A. enpresari, 2.881.142,40 (BEZ kanpo) euro-ren truke. Elgoibarko Udalak jakinarazi du lehiaketa publikora aurkeztu

diren bost proposamenen artean enpresa gipuzkoarrarenak eskaintzan zuela ka-litate-prezio harreman hoberena. Kiroldegi berriaren obrak irailean hasiko dira,eta ondo bidean, hamalau hilabeteko epean amaituko dituzte lanak.

Kiroldegiko obrari esker sortuko den igerileku berriak 25 metroko luzera eta16,5 metroko zabalera izango ditu. Zortzi kale izango ditu, bakoitza bi metrokozabalerakoa. Era berean, dauden aldagelak berrituko dituzte, eta aldagela be-rriak egin. Kiroldegi ingurua ere berrantolatuko dute, eta zabalpen berriaren gai-nean aparkalekuak sortuko dituzte. Proiektu berri honek aukera emango dioElgoibarko Udalari egungo igerilekuen eta kiroldegiaren beraren berrantolaketaburutzeko. Elgoibarren 18 kirol elkarte daude une honetan, eta 300 erabiltzailebaino gehiago daude izena emanda. Udal instalazioek 3.500 abonatu gehiagodituzte, eta urtean 100.000 erabilpen baino gehiago egiten dituzte.

Amenabar enpresak egingo ditu kiroldegi berriko obrak

Uda artistikoa antolatu dute Mendaron

Mendaroko Mandira Studiok uda artistikoa egingo du, ekainaren 24tikuztailaren 19ra. Sormena landuko dute, material birziklatuekin eskulanakeginez, aire librean margotuz eta naturarekin harremanetan jolastuko dute.Euskaraz eta ingelesez emango dituzte ikastaroak. Saioak goizez izangodira, 9:30etik 13:00etara. Nahi duenak, zaintza zerbitzua ere izango duaukeran, 7:30etik 9:30era eta 13:00etatik 14:30era. Ikastaro osoa nahiez duenak asteka ere eman dezake izena. Udalekuaren prezioa asteko 60eurokoa da, eta zaintza zerbitzua, berriz, 15 euro orduko astean. Informa-zio gehiagorako 650 988 799 (Marian) telefonora deitu behar da.

Ate Irekien eguna Ameikutz Musika Eskolan, eguenean

Ate Irekien eguna izendatu dute maiatzaren30a Mendaroko Ameikutz Musika Eskolan.15:00etatik 16:30era bitartean, Mendaro Ikasto-lako HH3, HH4 eta HH5eko ikasleak musika es-kola ezagutzera joango dira. Musika Eskolatik,baina, herriko guraso guztiei dei egin diete musikaeskola eta hango eskaintza ezagutzera joateko.

1118 alea:Maquetación 1 23/05/19 12:55 Página 3

Page 4: Bost hautagai Elgoibarko alkatetzarako...2019/05/24  · Sorginen kobazuloa eta museoa bisitatu zituzten, eta Lesakan ere egin zuten geldialdia. Ekainaren 19rako, bestalde, Milagro

MOTZEAN4

Pirritx eta Porrotxen ‘Musua’saiorako sarrerak salgai

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Musuaikuskizuna emango dute Mendaron, gaur zortzi,maiatzaren 31n. Ikastolako jolastokian izango dasaioa eta sarrerak salgai daude dagoeneko. 7euro balio du sarrerak eta Morroskillo dendanedota udaletxean erosi daitezke (kapotadun aul-kian doazen haurrek ez dute sarrerarik behar) .

Elgoibako Udalaren mailegua amortizatzea erabaki du

Osoko Bilkurak

Gaur egun Elgoibarko Udalak mailegubakar bat du indarrean Kutxabankekin.2010ean kontratatu zuten: 250.000 euro, 10urtean ordaintzeko. Hasierako egutegia erres-petatuz, 2020ko abenduan kantzelatuko litza-teke. Momentu honetan, maiatzean, zor bizia51.173,21 eurokoa da, eta Osoko Bilkurakkreditu hori amortizatu eta kantzelatzea erabakidu, hainbat irizpide kontuan hartuta: Batetik,Udalaren egoera ekonomikoa osasuntsua delaeta une honetan kopuru hori “eramangarria”dela, eta bestetik, 2018ko itxiera ona izandela eta gainera, ez dagoela penalizazio edokomisiorik kreditua kantzelatzeagatik, 2019koaurrekontuetan 1,1 milioiko aurrezkia aurreikusidute.

Elgoibarko jubilatuak Zugarramurdin izan dira

Jubilatuen Biltokiak antolatuta, Zugarramurdira egin zuten irteera Elgoibarko52 jubilatuk. Sorginen kobazuloa eta museoa bisitatu zituzten, eta Lesakan ereegin zuten geldialdia. Ekainaren 19rako, bestalde, Milagro eta Alfarora joa-teko txangoa antolatu dute. Biltokiko bazkideek 38 euro ordaindu beharko di-tuzte, eta gainerakoek, 43 euro. Informazio gehiago Jubilatuen Biltokikozuzendaritzan eskuratu daiteke.

Robotika dibertigarriaren feria antolatu dute domekarako

Elgoibarko Udalak Robotika Dibertigarriaren III. Feria antolatu du maiatzaren26rako, udalerriko industria sektorea bultzatu eta sustatzeko. Maalan izangoda, 11:00etatik 13:30era, eta 7 eta 10 urte bitarteko haurrek parte hartu

ahal izango dute. Aurten berrikuntza bat ere egongo da: Bizi zientzia, bizi tek-nologia lelopean, tailer teknologikoak eta zientzia esperimentuak egiteko aukeraizango dute 10 eta 14 urte bitarteko gazteek, ikertzaile profesionalen laguntzaz.Ekintza guztiak doan izango dira, eta edonork hartu ahal izango du parte, bainaarduradunek izena emateko eskatu dute. Horretarako, http://bit.do/robotikadi-bertigarria helbidean aurkituko duzuen inprimakia bete behar da.

Deba ibaia garbitzera deitu dute Mendaron zapaturako

Mendaroko Ludoteka/Gaztelekuak, GazteAsanbladak, Arno Guraso Elkarteak eta Udalakantolatu dute ekimena, elkarlanean. 11:00etanjarri dute elkartzeko ordua, Herriko Enparantzaneta taldetan banatuta joango dira izena emanda-koak ibaia garbitzera. Antolatzaileek ohartarazidute eskularruak eramatea komeni dela. Ondoren,13:30ean luntxa izango dute Gaztetxean, etabazkalosterako, jolasak antolatu dituzte. Euriaegingo balu atzeratu egingo dute ekitaldia.

1118 alea:Maquetación 1 23/05/19 12:55 Página 4

Page 5: Bost hautagai Elgoibarko alkatetzarako...2019/05/24  · Sorginen kobazuloa eta museoa bisitatu zituzten, eta Lesakan ere egin zuten geldialdia. Ekainaren 19rako, bestalde, Milagro

Elgoibarko Udalak herriko leihoak eta balkoiak apaintzeko lehiaketa an-tolatu du, bigarren urtez. Herriari itxura atseginagoa ematen dioten bi-zilagunak saritu nahi ditu Udalak, eta bide batez, balkoiak apaintzeko

ohitura hori herritarren artean sustatu nahi dute. Elgoibarko hiri-lurzoruan dau-den etxebizitza guztiek parte hartu ahal izango dute. Izena emateko Herrita-rrentzako Arreta Zerbitzura jo daiteke, edo [email protected] idatzi. Parte-hartzaileek balkoi eta leihoak nahi bezala apainduahal izango dituzte, beti ere, ingurua errespetatuz eta segurtasuna bermatuz.Bi sari egongo dira, herrikoa eta eskualdekoa, eta bateraezinak izango dira:herriko irabazleak 200 euroko bonoa irabaziko du, eta bigarrenak, 150 eu-rokoa, Txankakua elkarteko saltokietan gastatzeko. Eskualdeko irabazleak,berriz, 250 euroko bonoa jasoko du, bere herriko saltoki elkartuetan gasta-tzeko.

Epaimahaia hiri lorategietan aditua den pertsona batek eta Udaleko or-dezkari batek osatuko dute. Balorazioa uztaileko lehenengo hamabostaldianegingo dute, eta besteak beste, originaltasuna eta sormena, apainketaren ka-litatea, harmonia, diseinua eta konplexutasuna hartuko dituzte kontuan.

MOTZEAN 5

Balkoiak eta leihoak apaintzeko lehiaketa antolatu du Udalak

Hainbat herrialdetako irakasleak etorri dira Mekara, Erasmus programaren baitan

Erasmus programaren barruan, Europako hainbat herrialdetako 19 ira-kasle etorri dira Mekara aste honetan. Hiru egun egingo dituzte hemen,eskolako irakaskuntza eredua ezagutzen.

Dolmenen ibilbidea ezagutzeko irteera, domekan

Elgoibarko, Bergarako eta Soraluzeko Uda-lek Dolmenen Ibilbidea ezagutzeko bisita gida-tuak antolatu dituzte, Debegesarekin elkarlanean.Irteerak maiatza eta abuztua bitartean egingodira, doan. Datorren domekan izango da lehe-nengo irteera, euskaraz. Ondorengo datak,hauek dira: ekainak 29 (euskaraz), uztailak 7(gaztelaniaz), uztailak 14 (euskaraz), uztailak 21(gaztelaniaz), uztailak 28 (euskaraz) eta abuztuak10 (gaztelaniaz). Ibilbideak 9 kilometroko luzeraeta hiru ordu eta erdian egin daiteke, Karaktenjaso eta Irukurutzetarainoko joan-etorria eginez.10:00etan hasiko dira ibilaldiak, Karakatekoaparkalekuan. Amaieran, gazta eta sagardoadastatzeko aukera izango dute partaideek. Izenaemateko 657 794 677 telefonora deitu [email protected] helbidera idatzi behar da.

Pizza tailerra bihar, azken zapatuko ferian

Maiatzeko azken zapatuko feria antolatu dutebiharko Udalak eta Debemenek, eta hilabete ho-netako berrikuntza pizza tailerra izango da.12:00etatik 14:00etara bitartean pizza egingodute gaztetxoek, Kalebarren plazan. Pizza mol-dea egin, eta Elgoibarko baserrietako baratze-tako produktuekin osatuko dute. Bestalde, ohikoekintzak izango ditu biharko feriak: 9:00etatik au-rrera bertako baserrietako produktuak jarriko di-tuzte salgai, eta 11:00etatik aurrera, pintxoaksalduko ditu Atabal elkarteak txosnan. Eguerditikaurrera ganadu erakusketa egingo dute, Aita Agi-rre plazan.

Martitzenean banatuko dituzte Errigoraren otarrak

Errigorako arduradunek jakinarazi dute dato-rren martitzenean, maiatzaren 28an, banatukodituztela Errigoraren kontserbak. 17:00etatik20:00etara bitartean egingo dute banaketa, mer-katu plazan.

1118 alea:Maquetación 1 23/05/19 12:55 Página 5

Page 6: Bost hautagai Elgoibarko alkatetzarako...2019/05/24  · Sorginen kobazuloa eta museoa bisitatu zituzten, eta Lesakan ere egin zuten geldialdia. Ekainaren 19rako, bestalde, Milagro

PUBLIERREPORTAJEA

Primerako bizilekua herrigunetik bertan

Herrigunetik bertan, inguruaz gozatzeko aukera garbia

daukagu Etxegainen, ez dagoelako beste eraikinik

gozamen hori eragotziko digunik. Oinez, herrigune-

tik metro gutxira dago, tren geltokia ondoan du eta autobide-

rako sarrera, gertu. Erosotasuna berme bat da Etxegainen.

Urtebete da lehenengo faseko etxeak saltzen hasi ginene-

tik, eta luze gabe ekingo diogu bigarren faseko etxebizitzak

saltzeari. 140.000 eurotan hasita etxebizitza aukera zabala

izango duzu.

Etxebizitza dotoreak dauzkagu, zaratarik gabeko inguru

garbian eta herrigunetik gertu. Kalitatezko etorkizuna izan

nahi duenarentzat aukera inteligentea da Etxegain.

Nolakoa da Etxegaingo kokalekua?

Elgoibarko herrigunean egon ez arren, oso gertu dago.

Bide laua dago bertaraino, oinez nahiz bizikletaz egiteko

egokia. Bide hori eginda, herrigunera jaisteko igogailura

iritsiko gara. Tren geltokia ondo-ondoan daukagu eta au-

tobiderako sarbidea ere bai, herritik azkar irteteko. Herritik

lanera kanpora irten behar dutenentzat, beraz, oso leku ero-

soan dago Etxegain. Eta hori dena inguru lasai eta goi ba-

tean. Estresik gabeko giroa eta bizi-kalitate hobea

eskaintzen ditu kokaleku honek, herrigunetik urrundu

gabe.

Nolakoak dira Etxegaingo etxebizitzak? Zer balio eran-

tsi dute?

Kalitate handiko materialez eraikitakoak izateaz gain,

etxebizitza handiak dira. Logela guztiak bikoitzak dira (10

metro koadro baino gehiagokoak) eta egongela guztiek

dute hogei metro koadro baino gehiagoko azalera. Neurri

horiek ez dira batere ohikoak gaur egun saltzen diren etxe-

bizitzetan, eta uste dugu kontuan hartu beharreko ezaugarri

garrantzitsua dela hori. Terrazak ere handiak dira, eta bi

metro baino gehiago dituzte sakonean. Oso neurri ona da

hori, aukera ematen digulako otorduetarako mahaiak nahiz

besaulkiak jartzeko, atsedena hartu eta ilunabarrez goza-

tzeko. Lehenengo fase honetan, azkeneko etxebizitza ba-

tzuk falta dira saltzeko, goiko solairuetakoak eta solarium

handiko atiko ikusgarriak.

Eta prezioa?

Luze gabe zabalduko dugun bigarren fasean, etxebizi-

tzak kalitate berekoak izango dira. Etxebizitzen handitasu-

naren gainetik prezioa lehenetsiko dugu, baina. Metro

gutxiagoko etxeak izango dira, baina terrazadunak, eta au-

rrekoetan bezala, espazioa ondo aprobetxatutakoak.

140.000 eurotan hasitako etxebizitzak dauzkagu aukeran.

Ez ezazu galdu gure eskaintza berria ezagutzeko aukera, eta

zatoz Elgoibarko gure bulegora informazio gehiagoren bila.

Neure neurrira egin dezaket etxea?

Dauzkagun aukeretatik bat bera ez bazaizu egokia iru-

ditzen, Grupo Eibarrek etxebizitza pertsonalizatzeko au-

kera eskaintzen dizu. Distribuzioa, materialak, bukaerak

eta ekipamenduak zure gustura jarri ahal izango dituzu.

Erreforma horiek banan-banan baloratu beharko dira.

Grupo Eibarrek San Frantzisko kaleko 32. zenbakian

daukan lokal komertzialean, Maiderrek gustura asko

emango dizue aholkularitza integrala eta pertsonalizatua,

parerik gabeko etxea izan dezazun.

Elgoibarko bulegoa: San Frantzisko kalea, 32, behea.

www.etxegain.comTeilatupea. Etxegain 1. fasea.

6

1118 alea:Maquetación 1 23/05/19 12:55 Página 6

Page 7: Bost hautagai Elgoibarko alkatetzarako...2019/05/24  · Sorginen kobazuloa eta museoa bisitatu zituzten, eta Lesakan ere egin zuten geldialdia. Ekainaren 19rako, bestalde, Milagro

PUBLIERREPORTAJEA

Maiderrek gustura lagunduko dizue San Frantzisko kaleko 32. zenbakiko bulegoan. Zeure gustuko

etxea izan dezazun, laguntza osoa eskainiko dizue, GRUPO EIBARen bermearekin. Konfiantza

ezinbestekoa da etxebizitza bat erosteko orduan eta GRUPO EIBARren ondotxo dakigu hori. 3.600

etxebizitzatik gora saldu ditugu eta konfiantza da gure bermeetako bat. Proiektu sendoak eskaintzen

ditugu, kalitatezko materialez egindako etxeak eta gaur egungo bizimodurako egokitutako egitura

edo banaketa dutenak. Hitza betetzen dugula ziurtatzen dute gure bezeroek.

Atikoa. Etxegain 1. fasea. Bosgarren solairua. Etxegain 1. fasea.

Eta GRUPO EIBARren bermearekin.

Etxea erosteko orduan konfiantza izatea oinarri-oina-

rrizkoa da. Eta Grupo Eibar konfiantzaren sinonimo da.

3.600 etxe baino gehiago eman ditugu. Proiektu sendoak

izan dira denak, kalitatezko materialekin egindakoak eta

errealitatera egokitutako distribuzioak dituztenak. Gure

hitza bete dugu beti eta horren abala dira Euskadi osoan

dauzkagun bezeroak.

7

1118 alea:Maquetación 1 23/05/19 12:55 Página 7

Page 8: Bost hautagai Elgoibarko alkatetzarako...2019/05/24  · Sorginen kobazuloa eta museoa bisitatu zituzten, eta Lesakan ere egin zuten geldialdia. Ekainaren 19rako, bestalde, Milagro

M26KO HAUTESKUNDEAK - ELGOIBAR8

Botoa ematera deituta gaude maiatzaren 26an. Europako Parlamenturako hauteskundeak egingo dira egun horretan, eta HegoEuskal Herrian, baita Udal eta Foru Hauteskundeak ere. Hauteslekuak 9:00etan zabalduko dituzte, eta 20:00etan, itxi, eta botozenbaketa hasteaz batera ekingo dio BARRENek Udal eta Foru hauteskundeen jarraipena egiteari, Interneten. Biharamunean, berriz,

zenbaki berezia argitaratuko dugu Udal Hauteskundeetako emaitzekin. Mendaroko emaitzak eta Elgoibarko auzozauzokoak batu eta alkatetzara aurkeztu diren zortzi lagunen balorazioekin batera emango ditugu.

Joan zen astean jarri ginen, baina, BARRENen Udal eta Foru Hauteskundeei begira. Mendarokoalkategaien perfilak eta haiei egindako elkarrizketak argitaratu genituen, eta gaur, Elgoibarkozerrendaburuei egindako elkarrizketak dauzkazue irakurgai. Bost alderdik aurkeztu dituzte zerren-dak Elgoibarren: EAJk, EHBilduk, PSE-EEk, Elkarrekin-Podemosek eta PPk, eta Ane Beitia, Jon PeliUriguen, Fernando Suarez, Evaristo Rodriguez eta Javier Otero dira, hurrenez hurren, haien zerren-daburuak. Alkategai bakoitzari hiruna orrialde, 12.000 karaktere, eman dizkioguguk idatziz bidalitako galderei idatziz erantzuteko. Horrez gain, baina, Internetenikus-entzun ditzakezue herritarrek egindako galderei alkategaiek eman dizkietenerantzunak, barren.eus webgunean.

Agintariak aukeratzera deitutadaude herritarrak igandean

Hasita dituen proiektu batzuen eta pro-graman jasota dituen beste zenbaiten

berri eman zuen joan zen ostegunean El-goibarko EAJk, prentsaurrekoan. Ane Bei-tia alkateak esan zuen urtez urte egindako“kudeaketa zorrotzak” ahalbidetzen duelaproiektuok gauzatzea eta proiektu denakherritarren ekarpenak aintzat hartuta egindituztela, “herritarren parte-hartzea susta-tuta”.

Batetik, bidegorrian komuna jarrikodute (uda partean), hirugarren zentral elek-trikotik gertu, eta bolatokiko parkea birgai-tuko dute, “Elgoibarko erdigunearibizitasuna emateko”. Parkea berritu os-tean, ludoteka Bolatokira aldatuko dutelekuz. 200 metro koadroko azaleraizango du ludoteka berriak. Bestalde,Pedro Muguruzako eskola zaharra botaegingo dute, lur azpiko solairua manten-duta. Taupada antzerki taldeak eta Eskuzarte tailerrekoek dituzte lokalak lurrazpikosolairuan eta hor eraiki dituzte musikarien-tzako lokalak ere. Horiek bere horretan la-gako dituzte, baina gainerako guztia

eraitsi egingo dute, eta gaur lokal horiekerabiltzen dituzten gainerako elkarte etazerbitzuei “merezi duten moduko bestegune bat” eskainiko diete. Eraikina botata,1.000 metro koadroko espazioa hutsikgeldituko da, eta hor zer eraiki erabaki-tzeko, auzotarrekin batuko dira. Era be-rean, Urazandiberrin Danobatek etaGoratuk dituzten pabiloi zaharrak ere erai-tsi egingo dituzte, eta aparkalekuak sortu.

Irisgarritasuna hobetzeko helburuare-kin, Urazandiko eta Errota-Berriko eskilaramekanikoak kendu eta igogailuak jarrikodituzte leku horietan 2020an. Era berean,

Pilarreko egoitza eraikitakoan, inguru ho-rretan beste igogailu bat ere jarriko dute,eta baita San Roke auzoan ere, igerilekuberrien ondoan. Igerilekuak berritu egingodituztelako. 1988an eraiki zuten kirolde-gia eta urtarrilean sinatu zuen Udalak ige-rilekua handitu eta berritzeko proiektuaForu Aldundiarekin. Zortzi kaleko igerile-kua izango da, eta goiko aldean aparka-lekuak egingo dituzte.

San Roke eta Erretsundi auzoetako he-rritarren eskariz, panel akustikoak ere ja-rriko dituzte A8 autobide bazterrean,Ikastolatik San Rokerainoko bidean. Ekai-

Gauzatu asmo dituen proiektuak aurkeztu ditu Elgoibarko EAJk

HAUTESKUNDE KANPAINA - EAJ

1118 alea:Maquetación 1 23/05/19 12:55 Página 8

Page 9: Bost hautagai Elgoibarko alkatetzarako...2019/05/24  · Sorginen kobazuloa eta museoa bisitatu zituzten, eta Lesakan ere egin zuten geldialdia. Ekainaren 19rako, bestalde, Milagro

9

naren 17an ekingo diote egiteko horri. Aurrena, baina, Iberdrolakargindar linea lurperatu behar du. Bidegik eta Foru Aldundiak fi-nantzatuko dute obra, milioi t’erdiko kostua duena, eta 2.000 he-rritarri egingo die on. Sigman, berriz, aurki bukatuko dituzte lokalsozialeko obrak, eta irailean ekingo diote Altzolako lokal sozialaberritzeari.

Legealdi honetan erosi du Udalak Santa Klarako konbentuaeta eraikin horrekin, San Lazaro egoitzarekin eta Pilarreko egoitzaberriarekin “elgoibartarren behar guztiak” asetuko dituztela esanzuen Beitiak. Pilarreko zahar etxea 2022rako martxa izatea au-

rreikusten dute, eta obra hori Urazandiko irisgarritasuna hobetzekoeta auzotarren aparkatzeko arazoei irtenbidea emateko baliatukodute. Bestalde, ekainean zabalduko dute eguneko zentro berriaUparitzaga kalean, 350 metro koadroko azaleraduna eta 30 fa-miliari zerbitzua emateko aukera duena. Eguneko zentro berriazabaltzen dutenean, gaur egungo lokala, King-Kong eraikinekoalibre geldituko da. Hor, goizetan, mendekotasun maila apaladuten pertsonei egokitutako zerbitzuak eskainiko dituzte, eta arra-tsaldetan, libre geldituko da, beste elkarte batzuek erabil deza-ten.

Sei bilera egin ditu EHBilduk auzozauzo, auzoetako herritarren kezkak

entzun eta haiei erantzuna emateko. Al-tzola, Urazandi, San Roke, Sigma SanPedro eta Santa Anako bizilagunekinbildu dira. EHBilduko hamabi bat lagunekhartu dute parte auzoetako bileretan, etaguztira, 100 bat auzotarren ahotsa jasodute. Jakin badakite ez direla auzo guz-tietara iritsi, baina konpromisoa hartu duteauzoz auzoko egitasmo honekin jarrai-tzeko, uste dutelako "denon artean" eraikibehar dela Elgoibar. EHBilduko kideakoso gustura geratu dira egitasmoak eman-dakoarekin, eta balorazio "ezin positibo-agoa" egin dute. Bileretan jaso dutenez,elgoibartarrek “utzikeria eta abandonusentsazioa” daukate Udalaren partetik,beraien proposamenak eta kexak ez di-tuztelako aintzat hartzen. EHBildurentzategoera hau aldatzeko unea iritsi da; El-goibarrek aldaketa behar duela uste dute,“udaletxeko leihoak ireki eta haize freskoasartzeko beharra”.

Hauteskunde programan dituenproiektu nagusien berri ere eman du. Ura-zandi auzorako irisgarritasun planarenberri eman zuten lehenengo, eta aste ho-netan, Bolatokiko parkean egin asmoduten proiektuaren berri eman dute: Gunehorretan haurrentzako parkea egitea pro-posatu du EHBilduk. Elgoibarren erdi-er-dian dagoen arren, gune hori gutxi

erabiltzen dela uste dute, eta gainera, he-rritarrek haurrentzako parkeak eskatzen di-tuztela. Parkean izango den azpiegituraeta jolasak erabakitzeko, haurrekin eta gu-rasoekin prozesu parte-hartzailea egiteaproposatzen du EH Bilduk. Horrekin ba-tera, inguru horren erabilera handitzekoeta irisgarritasuna hobetzeko, hirigintzakohainbat lan egitea proposatzen dute.

Proiektuak aurkezteaz gain, beste zen-bait ekitaldi ere egin ditu Elgoibarko EH-Bilduk aste honetan. Martitzenean,esaterako, EHBilduren eskaerekin eta al-darrikapenekin bat egiten duten pentsio-dunek eta erretiratuek bilera egin zuten.Beraien ustez, Udalek ere bermatu ditza-kete pentsio duinak, eta gogora ekarrizuten Azpeitiko Udalak pentsio txikienakosatzen dituela. Bestalde, Jaurlaritzako au-rrekontuen negoziazioen barruan, EH Bil-duk pentsiodunentzat onurak proposatuzituela ekarri zuten gogora; besteak beste,

pentsio baxuenak osatzea aurrekontuenbitartez.

Eguaztenean, berriz, Galiza eta Eus-kal Herriari buruzko hitzaldia emanzuten Arnaldo Otegi EHBilduko bozera-maile nagusiak, Jon Peli Uriguen Elgoi-barko alkategaiak eta urteetanAllarizeko (Galizia) alkate izan denFrancisco Garciak. Galiza eta EuskalHerriak historikoki izan duten lotura oi-narri hartuta, hango eta hemengo gaiakjorratu zituzten.

Atzo, bestalde, Azpeitiko alkateEneko Etxeberria gonbidatu zutenhango kultur ereduari buruz hitz egi-teko, eta Jon Peli Uriguenek Plazaraproiektua azaldu zuen; EHBilduren hau-teskunde programan dagoen “egistamoberritzailea”.

Gaur arratsaldean, 19:00etanemango diote amaiera kanpainari,Giza Eskubideen parkean.

Auzoetako bileren balorazioa egin eta hauteskunde programakohainbat proiekturen berri eman du Elgoibarko EHBilduk

HAUTESKUNDE KANPAINA - EH BILDU

1118 alea:Maquetación 1 23/05/19 12:55 Página 9

Page 10: Bost hautagai Elgoibarko alkatetzarako...2019/05/24  · Sorginen kobazuloa eta museoa bisitatu zituzten, eta Lesakan ere egin zuten geldialdia. Ekainaren 19rako, bestalde, Milagro

M26KO HAUTESKUNDEAK - ELGOIBAR10

1. Alkatetza lortzen baduzu, zein izango da egingo duzunlehenengo gauza?

Legealdi plan ordenatu bat, herriari eta herritarrei hobekun-tzak eskainiko dizkiena. Gure konpromisoa herritarren bizi-kali-tatea hobetzea da, bai eta industria sendotzen jarraitzea etagobernu on eta ireki bat eskaintzea ere.

Plan horretan jasoko ditugu, besteak beste, igerileku berriak,Pilar egoitza, Urazandiko irisgarritasuna hobetzeko lanak, eus-kararen erabilera areagotzea, gazteak beren bizi proiektua El-goibarren garatu ahal izatea eta parte-hartzea sustatzeko neurridesberdinak.2. Elgoibarko alkatearen soldata 67.000 eurokoa da urtean,eta alkateordearena, 60.000 eurokoa. Ondo ordaindutadaudela iruditzen zaizu?

Soldaten esleipena herrien eta biztanleen arabera egitenda, eta legeak hala zehazten du, zinegotzi kopurua eta haienordainsariak bezalaxe. Kontuan izan behar da alkateak eta al-kateordeak gure herrian dedikazioa ehuneko ehunekoa dugula,hau da, urtean 365 egun eta 24 ordu egunean; hortaz, ondoordainduta daudela iruditzen zait.

Bestalde, gainontzeko zinegotziek ere dietak kobratzen di-tuzte, eta dedikazioa ez zaie horrenbeste neurtzen. Datorren le-gealdian, ordainsariak emateko irizpideak aldatzeko asmoadugu, alkate eta alkateordearen ordainsariei ez ezik, beste zi-negotzi edo kargu guztien ordainsariak ere dedikazio minimobatzuen araberakoak izan daitezen.3. Pobrezia-muga duintasunez bizitzeko behar diren oina-rrizko beharrak, ondasunak eta zerbitzuak eskuratzekobehar den errenta maila da (1.033,44 euro hilean, Hego Eus-kal Herrian), eta datuei erreparatuta, bistan da gero eta he-rritar gehiago daudela duintasunez bizitzeko zailtasunekin.Pobreziaren muga, gizarte desberdintasunak gutxitzekotresna eraginkorra izanda, zer eskainiko diezu hilabete az-kenera iristeko zailtasun ekonomikoak dituztenei?

Hilabete azkenera iristeko zailtasunak dauzkaten pertsonen-gan pentsatzean hainbat gauza hartu behar dira kontuan. Es-kaintzen diren zerbitzu gehienetan hobariak edo dohakotasunaeskaintzea, alde batetik. Ezin daiteke familia baten egoera eko-nomikoaren menpe utzi familiako seme-alabek herriko ekintzetanparte hartzea edo ez, ume guztiek baitaukate, edozein izanda

Ane Beitia EAJ-PNVren Elgoibarko alkategaia

“Gure konpromisoa herritarren bizi-kalitatea hobetzeada, bai eta industria sendotzen jarraitzea ere”

1118 alea:Maquetación 1 23/05/19 12:55 Página 10

Page 11: Bost hautagai Elgoibarko alkatetzarako...2019/05/24  · Sorginen kobazuloa eta museoa bisitatu zituzten, eta Lesakan ere egin zuten geldialdia. Ekainaren 19rako, bestalde, Milagro

ere beraien familien egoera, ume izaneta lagun eta ingurukoekin Elgoibarkoeskaintzaz gozatzeko eskubidea.

Horrelakoak aisialdi edo eta kirolekintzetan ematen diren laguntzak iza-ten dira. Hala ere, elgoibartar guztiekizango dute bizitza duin bat egitekoaukera, gizarte ongizate zerbitzuen es-kutik edota beste modu batean, laguntza berezien bitartezedota larrialdiko egoerentzako laguntzen bitartez. 4. Gazteen etxebizitza eskubidea bermatzeko zein aukeraikusten dituzu?

Legealdi honetan martxan jarri ditugu gazteentzako diru-la-guntza zehatzak: 35 urtera arteko gazteek lortu ditzakete eta250euro/hileko laguntza ematen dugu. Horrekin gazteekemantzipatzeko etxebizitza eskuratzeko erraztasun gehiagodute Elgoibarren. Gure nahia da Elgoibarko gazteak Elgoiba-rren bizitzea eta euren bizitza proiektua hemen garatzea.

Alokairua arrazoizko prezioan eta bizigune programak ereadministrazioen artean bultzatu beharreko programak dira, etxejabeei segurtasuna emanez eta bertan biziko direnei beraienegoeraren araberako alokairua.5. Euskal kulturak eta euskarak zein lehentasun dauka zuenprograman?

Guretzako oso garrantzitsuak dira gure hizkuntza eta kultura;gure izana dira. Horregatik, euskararen erabilera areagotzekoneurri desberdinak martxan jarriko ditugu, besteak beste, lan-bide-eskolekin eta enpresekin euskaraz lan egiteko erraztasunakeskaintzea proposatu nahi dugu, euskaldun belaunaldien lane-ratzea euskaraz izan dadin. Horrekin batera, euskara aisialdianeta kirolean indartzeko neurriekin jarraitu nahi dugu.6. Zein da zuen proposamena Aita Agirre kulturgunerako?

Eraikin bizia eta dinamikoa izango da Aita Agirre kulturgunea. Alde batetik, musikak bere tokia izango du, kulturkafea eta kultur eskaintza berri bat emango da. Eta bestetik,euskarak presentzia nabarmena izango du bertan kulturarekinbatera. Gainera, udal liburutegia izango dugu bertan, gazteeta ikasleentzako beharrezkoa zen ekipamendu bat eskainiz.

Gainera, inguru apropos batean berreskuratutako ekipa-mendua da, Musika Eskolarekin eta Kultur Etxearekin bat egi-nik kultur multzo bat osatzen baitu. 7. Zaintza ekonomiaren erdigunean jartzeko eskaera egindu mugimendu feministak. Zein da Udalak proposatzenduen politika?

Udaleko Berdintasun Saila eta hainbat erakunde eta era-gile itun bat lantzen ari dira kontziliazio mailan. Horren ha-rira, Udalak zaintza zerbitzuak eskainiko ditu hainbat ekintzaantolatzen direnean; hala nola hitzaldiak, mahai inguruak…daudenean, haurrentzako zaintza zerbitzua eskaini nahi du.

Baita, etxez etxeko zaintza zerbitzuaere, etxekoak zaintzen dituzten ema-kumeek ere, hitzaldi, mahai ingurueta abarretara joateko tartea izan de-zaten.

Gainera, berrikuntza bezala,Emakumeen Txoko/Etxe edo espaziobat sortu nahi dugu, herriaren erdigu-

nean; gizon eta emakumeen arteko berdintasunerako politikaklandu eta jorratzeko.8. Pilar ikastetxeko zaharren egoitza 2014an martxanegotekoa zen hasiera batean, eta orain, 2022rako egongodela iragarri berri dute arduradunek. Zein lehentasundauka egitasmo horrek zuen agendan?

2014an Pilar ikastetxeko zaharren egoitza martxan ego-tea zen gure nahi eta lehentasun bat, baina EH Bildu Foru Al-dundian sartu zenean, 2011n, bertan behera geratu zenproiektua. Eta ordutik hona, berriro ere egoitza martxan jar-tzeko lanean egon gara. Aurten, Markel Olanok hurrengo le-gealdiko lehentasun bezala markatu du, eta 2022an egindaeta martxan izango dugu.

Baina Pilar ikastetxean zaharren egoitza eraikitzea gurenagusientzako zaintza proiektu integral baten baitan dago.Eta eraikin berriak espazio berriak sortuko ditu, gaurko zain-tza ereduak ere hobeto egokitzeko eta egoiliarrei etxean be-zalako zaintza emateko.9. Saltoki handiak ugaritzen ari dira herrian, eta txikiak,ixten. Zer egingo du zure alderdiak herriko merkataritzaeta ostalaritzari eusteko?

Gazteen alokairuarekin egin dugun bezala, merkatari-tzako proiektu berrientzako laguntza lerro bat zabaltzea pro-posatzen dugu. Lerro honen bitartez, urte batzuetanproiektuak egonkortzen lagunduko dugu, merkatariei bultzadahandi bat emanez. Horrez gain, jubilatzen direnen dendakeskuz aldatzeko laguntzak egongo dira eta gaur egungo den-dentzako, digitalizazio eta modernizaziorako laguntzak es-kainiko ditugu. 10. 65 urtetik gorakoak herritarren %22,05 dira Elgoiba-rren, Eustaten datuen arabera. Zer eskaintza duzue adi-nekoentzako?

Eskaintza zabala da, kiroletik hasi eta kulturara artedoana. Zahartze aktiboa sustatzea da gure helburuetako bat.Gaur egun abian dagoen 60+ bezalako proiektu gehiagosortu nahi ditugu, jubilatuen arteko elkarlana, laguntasuna etabaloreak zaindu eta areagotzeko.

Kultura arlotik ere, eskaintza zabaldu dugu opera beza-lako ikuskizunak eskainiz, eta ildo horretatik, zartzuela eta an-tzeko ikuskizunak bultzatuko ditugu kultur agendan, adinekopertsonen eskaerei kasu eginez.

11

“Lanbide-eskolekin eta enpresekin bateraerraztasunak emangoditugu, euskaldun belaunaldien

laneratzea euskarazizan dadin”

1118 alea:Maquetación 1 23/05/19 12:55 Página 11

Page 12: Bost hautagai Elgoibarko alkatetzarako...2019/05/24  · Sorginen kobazuloa eta museoa bisitatu zituzten, eta Lesakan ere egin zuten geldialdia. Ekainaren 19rako, bestalde, Milagro

Horrez gain, jubilatuen biltokiarekin elkarlanean jarraitukodugu, beraiekin batera Udalak ekintza asko bultzatzen ditu-eta.

Guztion artean landutako Elgoibar lagunkoi bat da gurehelburuetako bat, adinekoentzat batez ere, baina elgoibartarguztientzat azken finean, eta beraien beharretara egokitutakohirigintza/kultura/zerbitzuak eskaini ahal izateko.

Horrez gain, ezin ditugu ahaztu mendekotasuna daukatenpertsonak. Etxean bizi proiektua garatuko dugu, eskaintzahobea eta gertukoagoa eskainiz, eta etxean gera ezin dire-nentzako Pilarreko proiektua jarri nahi dugu abian Aldundia-rekin batera. Arreta integral bat eskaini nahi dugu, baietxean, eta bai egoitzan. Eta egoitzako zaintza ere etxekoabezalakoa izan dadin bultzatuko dugu.11. Zer da herrigintza Udalarentzat?

Herriarekin eta herriarentzat lan egitea. Gure konpromisoaargia da: Elgoibar herri hobea egiten jarraitu nahi dugu, etahori elgoibartarrekin eta elgoibartarrentzat izan behar da.Orain dela urte batzuk ere, Elgoibar oinarri eta Elgoibar hel-buru izango nituela esan nuen, eta halaxe izan da azken ur-teotan, eta halaxe izango da datozenetan. 12. Europako Kirol Hiria da Elgoibar 2019an. Dauzkagunkirol azpiegiturek eta baliabideek erantzuten al diote he-rritarren kirol eskaerari?

Elgoibarko kirol elkarteek izugarrizko lana egiten dute etaherriari dinamismoa ematen diote. Udal bezala, kirol azpie-giturak berritu eta handitzea da gure konpromisoa. Eta halaizan da azken lau urteetan: kiroldegiko harmaila aldatu dugueta futbol zelaia berritu. Gainera, uda honetan, Mintxetakoigerilekuan ur parkea ere martxan izango da.

Hurrengo lau urteetan, zortzi kaleko igerileku berriarenobrari ekin nahi diogu, horrela bai ikastaroetarako baita ba-naka igerilekura doanarentzat tokia izango da bertan. Horrezgain, kirol elkarte guztiak babestu eta laguntzen jarraitu nahidugu, kirol eskaintza zabaltzen jarraituz.

Hori guztia herritarren kirol eskaerari erantzuteko azpiegi-turak egokitzeko bide bat da.Baina, kontuan izan behar duguEuropako Kirol Hiria ez dutela kirolazpiegiturek soilik egiten; herrita-rren erabilerak eta dagoen kirol es-kaintza anitzak eta horrelakoekegiten dute Kirol Hiri.13. %9,2koa da Elgoibarko lan-gabezia-tasa. Zer egingo du zurealderdiak Elgoibarren enpleguasustatzeko?

Gaur egun, langabezia tasa%9aren inguruan dago Elgoiba-

rren, duela lau urte baino 4 puntu gutxiago. Eta langabezia-tasarik altuena kualifikaziorik ez duten pertsonetan dago.

Enplegua ez da Udalaren konpetentzietan sartzen, bainahala ere, bi ildo markatu nahi ditugu: Alde batetik, prestakun-tza, kualifikazioa lortzeko eta kalitatezko enplegua lortzekobaliabiderik onena delako. Gainera, gure herriak horreta-rako inguru paregabea dauka, eta eskaintza zabala, eta horiguztia aprobetxatu behar dugu. Eta bestetik, ekintzailetasunabultzatzea, diru-laguntza lerroen bidez adibidez, izan daitekeaukera.14. Elgoibarren aparkatzeko aukerak herritarren premieierantzuten diela iruditzen al zaizu? Beste ezeren beharrikikusten baduzu, ze irtenbide proposatzen duzu?

Aukerak baldin badaude ere, askotan ezin izaten dugunahi dugun tokian aparkatu. Bernardo Ezenarro kalearen igo-erarekin 20 aparkaleku lortuko ditugu adibidez, eta hori be-zala, aktuazio urbanistiko bakoitzean kontuan dugun etaizango dugun puntu bat da. Adibidez, Pilar eraikitzean 150aparkaleku estali lortuko dira, edota igerileku berriak egitean,teilatuan aparkalekuak egingo dira, koartela zegoen lekuangaur egun daudenak baino gehiago.

Beste adibide bat ipiniz, proposatzen dugun eraldaketaurbanistikoan, Goratu eta DMPko pabiloilak eraitsiko ditugu.Eraldaketa honekin, bizi-kalitatea eta paisajea hobetzeazgain, aparkalekuak lortuko ditugu, baina ez hori bakarrik,parke edota pasealeku berriak sortzeko aukerak ere zabal-tzen zaizkigu.15. Joera da espazio publikoan oinezkoek izatea lehenta-suna, eta Mugikortasun Asteak ere hori bilatzen du. Nondago trafikoaren eta oinezkoen arteko oreka?

Merkataritza, etxebizitzak, oinezkoak eta aparkalekuenartean bilatu behar da oreka. Oreka zaila da, baina neurrizehatzen bitartez landu eta konpondu daiteke arazo hau. AitaAgirre plaza adibide hartuta, konturatzen gara beharrezkoadela aparkalekuak egotea, baina hala ere, zuhaitz eta parkeberriak egon behar dira, oinezkoek eta gainontzeko herrita-

rrek aprobetxatzeko espazioak iza-teko.

Aparkalekuak mantenduz etahaientzako tokiak bilatuz, orekahau errazten doa. Eta adibideare-kin jarraituta, aparkalekuen kopu-ruak zehazten dituzten kartelakipiniz, ibilgailuen joan-etorriak mu-rrizten dira, eta oinezkoentzakodiren bideak edo koexistentziakoakhobetu egiten dira. Horrelako ekin-tzekin saiatu gaitezke oreka hori bi-latzen.

M26KO HAUTESKUNDEAK - ELGOIBAR12

Ane Beitia

“Lehen ere, Elgoibaroinarri eta helburuizango nituela esannuen; hala izan da,eta halaxe izango daaurrerantzean ere”

1118 alea:Maquetación 1 23/05/19 12:55 Página 12

Page 13: Bost hautagai Elgoibarko alkatetzarako...2019/05/24  · Sorginen kobazuloa eta museoa bisitatu zituzten, eta Lesakan ere egin zuten geldialdia. Ekainaren 19rako, bestalde, Milagro

M26KO HAUTESKUNDEAK - ELGOIBAR 13

1. Alkatetza lortzen baduzu, zein izango da egingo duzun le-henengo gauza?

Lanean hasi. Topiko bat dela pentsa daiteke, baina ezinbes-tekoa izango da martxan jartzea lehen egunetik. Denbora bat da-ramagu eragile eta auzo ezberdinetako bizilagunekin biltzen, etauste genuena konfirmatu dugu: asko dago egiteko udal hau herriragerturatzeko, eta hori da gure lehentasunetako bat. Udala demo-kratizatzea izango da gure lehentasunetako bat, Udala herriariirekitzea. Gure jardunean hiru ardatz nagusi izango ditugu: kude-aketa zorrotza, gardentasuna eta parte-hartzea. Beraz, eta kude-aketa zorrotza ezinbestekoa denez gardena izateko, etagardentasunik gabe ez dagoenez benetako parte-hartzerik, lehe-nengo egunetik kudeaketa horrekin hasiko gara, informazioajasoz, eta plangintza zehatza landuz.

2. Elgoibarko alkatearen soldata 67.000 eurokoa da urtean,eta alkateordearena, 60.000 eurokoa. Ondo ordainduta dau-dela iruditzen zaizu?EHBildutik uste dugu politikan soldatak duinak izan behar direla,baina beti esan dugun bezala, Elgoibarko Udaleko kargu libera-tuen soldatak altuak direla uste dugu. Gure lehen proposamenasoldata horiek gutxienez % 15 jaistea izango da, Aldundian sartuginenean erakutsi genuen bezala.3. Pobrezia-muga duintasunez bizitzeko behar diren oina-rrizko beharrak, ondasunak eta zerbitzuak eskuratzeko beharden errenta maila da (1.033,44 euro hilean, Hego Euskal He-rrian), eta datuei erreparatuta, bistan da gero eta herritargehiago daudela duintasunez bizitzeko zailtasunekin. Pobre-ziaren muga, gizarte desberdintasunak gutxitzeko tresna era-ginkorra izanda, zer eskainiko diezu hilabete azkenera iristekozailtasun ekonomikoak dituztenei?

Premiazko neurri gisa, EHBilduk zuzentzen dituen beste udalbatzutan egiten dugunaren ildoan, laguntzak eskainiko dizkiegubaldintza zaurgarrienetan daudenei. Baina Udalak epe luzerakoestrategiak ere landu behar ditu, eta horretarako lanpostu duinenaldeko borrokan sartuko gara buru-belarri, Elgoibarko eragile ez-berdinekin batera. Sortuko dugun sozioekonomia foroan pobre-ziak eta prekarietateak ere bere lekua izango du eztabaidetan.Egiturazko neurriak behar ditu herri honek etorkizuneko erronkeiaurre egiteko, eta Udala eragile aktiboa izan behar da lanketahorretan.4. Gazteen etxebizitza eskubidea bermatzeko zein aukeraikusten dituzu?

Legealdi honetan jarri dira martxan gazteentzako alokairurakolehen laguntzak. Dena den, hauek martxan jarri badira, herri mu-gimenduak ekintzak burutu dituelako eta era horretan udal gober-nua erabakiak hartzera behartu dutelako izan da. Hala ere,oraindik ez da nahikoa. Udalarentzat alokairuak izan behar dubultzatzeko lehentasunezko sistema, etxebizitza hutsei buruz eginden diagnostikoarekin lan egin eta alokatzea erakargarri egingoduten neurriak hartu. Alokairuko etxebizitzen aukera indartu beharda. Horretarako dituen baliabideak benetan erabili behar dituUdalak, eta gainera, informazioa era egokian zabaldu behardugu.5. Euskal kulturak eta euskarak zein lehentasun dauka zuenprograman?

Euskal kulturak eta euskarak berebiziko garrantzia dauka gureprograman. EHBildun euskara beti izan da lehentasunezkoa.Azken urteotan lan handia egin da euskararen ezagutzan, bainaerabileran zailtasun handiak daude oraindik. Azterketa asko egindira gai honen inguruan, baina oraindik ez dugu lortu egoerairaultzerik. Eta euskararen gaian, ezin dugu euskalgintzaren eskusoilik utzi erabilera bultzatzeko ardura. Euskararen etorkizuneaneragin nahi badugu, Udalak ere badauka zeresanik. Euskara gi-

Jon Peli Uriguen EHBilduren Elgoibarko alkategaia

“Udala demokratizatzeaizango da gure

lehentasunetako bat,Udala herriari irekitzea”

1118 alea:Maquetación 1 23/05/19 12:56 Página 13

Page 14: Bost hautagai Elgoibarko alkatetzarako...2019/05/24  · Sorginen kobazuloa eta museoa bisitatu zituzten, eta Lesakan ere egin zuten geldialdia. Ekainaren 19rako, bestalde, Milagro

zartearen arlo ezberdinetara eraman behar dugu: kirolera, indus-triara, hezkuntzara, zerbitzuetara…, euskara periferiatik erdigu-nera ekarri behar dugu, eta Udala dinamizatzaile izan behar da,bere baliabideak aprobetxatuz.6. Zein da zuen proposamena Aita Agirre kulturgunerako?

Elgoibarko EHBilduk Plazara egitasmoa aurkeztuko du. Azpie-giturak ondo daude, baina garrantzitsua, benetan, horren atzeanegitasmo sendo bat egotea da. Gure ikuspuntutik, Elgoibarrek be-netako kultur egitasmoa falta du. Aita Agirre eraiki da, baina ho-rren atzean ez dago benetako kultur proiekturik, eta Udalak egitendituen inbertsioak jendearen esku jartzeko, pertsonak erdiguneanjartzeko, elkarlanean egin behar ditugu proiektuak. Horretarako,Plazara egitasmoaren barruan, kultur eragileen arteko elkarlan foroegonkorra sortuko dugu, Elgoibar kultur arloan erreferente izateko,eta kultur eskaintza indartsua sortzeko, beraiekin elkarlanean.7. Zaintza ekonomiaren erdigunean jartzeko eskaera egin dumugimendu feministak. Zein da Udalak proposatzen duen po-litika?

Zaintza lanei galdu duten duintasuna eman behar zaie. Azkenurteetan, zaintza lanak emakumeekin eta prekarietatearekin lotutaegon dira. Askotan, gainera, pribatizazioaren eskutik etorri daprekarizazioa. Instituzioek ezin dute beste alde batera begiratukontratuak esleitzen direnean, eta, kontratu publiko zein pribatuakizan, bere ardura hartu behar dute, eta lanpostu duinak bermatubehar dituzte. Gogoratu nahiko nuke zaharren egoitzetako langi-leek daramaten borroka beren eskubideen defentsan. Egiten aridiren greba zaintzak sufritzen duen prekarizazioaren erakusle da.Eta, borondate kontua da arazoari irtenbidea ematea. Bildu Al-dundian egon zenean erakutsi genuen posible zela honi konpon-bidea aurkitzea, beharrezko baliabide ekonomikoak bideratuz.

EHBildu beti izan da publikoaren defendatzaile, horrek ekarrikobaitu lanpostu duinak bermatzea. Zaintzaren kasuan ere, lanpostupublikoen defendatzaile gara, eta horren alde lan egingo dugu.8. Pilar ikastetxeko zaharren egoitza 2014an martxan egote-koa zen hasiera batean, eta orain, 2022rako egongo dela ira-garri berri dute arduradunek. Zein lehentasun dauka egitasmohorrek zuen agendan?

Harrigarria! Bere egunean martxan jarri behar zen azpiegitu-raren inguruan ez dugu ezer jakin azkenlau urteotan, eta bat-batean, denboragutxi geratzen zenean, zaharren egoitzaberria eraikiko dela iragarri zuten, osoepe motzean!Baina, harrigarriena ez da hori, Gipuz-koan guztira hurrengo urteetan 5 egoitzaeraikitzeko asmoa daukatela baizik, etainformazio guzti hori aste berean za-baldu zuten. Iragarki honen sinesgarrita-suna aztertzeko hiru datu emango ditut:

1. Azken lau urteotan ez da egoitza berririk ireki.2. Gipuzkoako Gizarte Zerbitzuen Mapan (2018-2021 planifi-kazioan) ez zegoen egoitza hau irekitzea aurreikusita (Irunen etaPasaian aipatzen ziren lehentasunak).3. Udalean ez da inongo lanketarik egin proiektu honi buruz. EH-Bildun izan dugun informazio bakarra Udal Gobernuak prentsaaurrean esandakoa da.

Hiru datu hauek ikusita, 2022rako bost egoitza eraikiko diraGipuzkoan? Nik zalantza handia daukat (2018-2021 plangin-tzan aurrekontu partidarik ez zegoela ikusita batez ere). EHBildu-rentzat gai honek azterketa sakona eskatzen du, baina ez bakarrikElgoibarren kasuan, azterketak zabalagoa izan behar du.Pilarreko lursailen inguruan, guk argi utzi dugun kontua da horegingo den eraikinak Urazandi auzoari falta zaion irisgarritasunaematen lagundu behar digula. Guk aurkeztu dugu proposamena,uste dugulako lehentasunezkoa dela Urazandi auzoa erdiguneragerturatzea, eta Pilarren egin behar den aktuazioak hori izanbehar duela ardatz. Azterketa sakon batek emango digu ezagu-tzera zer behar dauden, eta nola dimentsionatu behar den balizkozaharren egoitza.9. Saltoki handiak ugaritzen ari dira herrian, eta txikiak, ixten.Zer egingo du zure alderdiak herriko merkataritza eta ostala-ritzari eusteko?

EHBilduk aspaldi eskatua zeukan moratoria bat saltoki handienirekierarako. Tamalez, beste batzuk ez dute berdin pentsatzen,eta saltoki handien irekiera bultzatu dute, Elgoibarren ere. Lan askodago egiteko, baina neurri batzuk premiazkoak dira. Sentsibiliza-zio kanpainetaz gain, bertako produktuak erabiltzeko kontzientziahanditzeko Udalak egin beharreko lanaz gain, komertzioa eta os-talaritza jendeari gerturatzea ere lortu behar da. Elgoibarko mer-kataritza eta ostalaritza sustatzeko jendea erdigunera etortzeaerraztu behar dugu. Alde batetik, auzoak erdigunera gerturatubehar ditugu, Urazandin planteatzen dugun proiektuarekin plan-teatzen dugun bezala. Modu horretan, errazagoa izango zaiguherriko komertzioetan kontsumitzea. Gainera, EHBildutik autobuszerbitzu bat ere planteatzen dugu, herriko auzo ezberdinak ze-harkatuko dituen autobus bat, jendeak bere erosketak erosotasu-nez erdigunetik etxera eraman ahal izateko. Gainera, erosketa

ohituretan eragitea lortuko bagenu, au-zoetako bizitza ere biziberritzea lordaiteke gerora.10. 65 urtetik gorakoak herritarren%22,05 dira Elgoibarren, Eustatendatuen arabera. Zer eskaintzaduzue adinekoentzako?

Egia da adinekoen portzentajeakgora egin duela, eta etorkizunean eretendentzia bera jarraituko duela. Ko-lektibo oso zabala da, eta estrategiak

M26KO HAUTESKUNDEAK - ELGOIBAR14

Jon Peli Uriguen

“Hiru ardatz nagusiizango ditugu:

kudeaketa zorrotza, gardentasuna eta parte-hartzea”

1118 alea:Maquetación 1 23/05/19 12:56 Página 14

Page 15: Bost hautagai Elgoibarko alkatetzarako...2019/05/24  · Sorginen kobazuloa eta museoa bisitatu zituzten, eta Lesakan ere egin zuten geldialdia. Ekainaren 19rako, bestalde, Milagro

15

ere anitzak izan behar dira. Lehenik etabehin, uste dugu zahartze aktiboa bul-tzatu behar dugula, baina ez soilik osa-sun arloan, hau da, ez soilik adinekoekbere osasuna zaintzeko kanpainak bul-tzatuz. Uste dugu adinekoen ezagutzaeta prestutasuna erabili behar dugula be-launaldien arteko transmisioa lantzeko. Adina dela-eta erretiroahartu duen pertsona askok oraindik asko eman dezakete, eta gai-nera euren esperientzia eta ezagutza partekatzeko ilusioz daude.Uste dugu hori lortzeko bideak martxan jarri behar ditugula. Bainaegia da adinekoen arazoei ere erreparatu behar diegula. Beha-rren artean bi aipatzekotan, irisgarritasuna eta prekarietatea ai-patuko genituzke. Irisgarritasun oztopoak kendu behar ditugu gureadinekoak herri erdigunera erraz heldu ahal izateko, eta euren bi-zitza errazteko.

Pentsioei buruz hitz egingo bagenu, 1.080 €ko pentsio duinalortu arte, egoerarik zailenetan dauden pertsonei euren pentsioakkonpentsatzeko diru-laguntzak bideratuko ditugu.11. Zer da herrigintza Udalarentzat?

Azken urteotan Udala herriari bizkarra emanda bizi izan da.Herrigintza ez da ezer herriaren parte-hartzerik gabe. Udalak he-rriko eragileak bere jardunean txertatu behar ditu, eta horretarakolanketa egin behar da. Arlo ezberdinetako eragileak herriko di-namikan elkarlanean aritzeko foroak sortu behar dira.

Gure kasuan, adibidez, kultura mailan, Plazara egitasmoa aur-keztuko dugu, kultur egitasmo sendo bat izateko Elgoibarren, etatokiko garapenari dagokionez, sozioekonomia foroa bultzatukodugu, arlo ezberdinetako eragileek etorkizuneko erronkei buruzeztabaidatu ahal izateko eta estrategia amankomunak diseina-tzeko. Eta, guzti honen aurrean, hasieran aipatu dudan bezala,kudeaketa zorrotza eta gardentasuna ezinbestekoak dira. Herrikoeragileen parte-hartze zintzo eta efektiboa nahi badugu, ezinbes-tekoa izango da informazio zuzena eta gardena ematea, interesorokorra bilatzeko. 12. Europako Kirol Hiria da Elgoibar 2019an. Dauzkagun kirolazpiegiturek eta baliabideek erantzuten al diote herritarrenkirol eskaerari?

Beti dago hobetzerik (Elgoibarrek adibidez, ganorazko frontoibat beharko lukeela uste dut) baina uste dugu azpiegiturek helburubatzuk bete behar dituztela, eta hor ere lan handia egin behardela, azpiegituren erabileran. Dauzkagun baliabideak hobetzenjoan behar dira, noski, baina beti ere beharren arabera estrategiajasangarri baten bidez.

Beste arloetan bezala, kirolean ere Udalak herritarrekin bateralandu behar du azpiegituren gaia, batez ere epe luzerako zer no-lako Elgoibar nahi dugun definitzeko, kirol arloan ere.13. % 9,2koa da Elgoibarko langabezia-tasa. Zer egingo duzure alderdiak Elgoibarren enplegua sustatzeko?

Aurrerago aipatu dugu sozioekonomiaforoa, adibidez. Elgoibar herri bikainada. Teknologikoki aurreratua eta diber-tsifikatua den ehun industriala daukagu,baina erronkak gero eta handiagoakdira, eta etorkizunean ere erreferente iza-teko lan egin behar da. Eragile ezberdi-

nen arteko elkarlanerako gune egonkorrak diseinatu behar ditugu,eta hori izango da sozioekonomia foroaren helburuetako bat. Ziur-tatu behar dugu gure gazteek jasotzen duten hezkuntza gure en-presen eta gizartearen beharrizanetara egokituta egongo dela,eta hori lortzeko elkarlana eta informazioa partekatzea oso ga-rrantzitsua da. Hor ikusten dugu sozioekonomia foroaren egitekoa.Gazte prestatuak izatea lanpostu duinak bermatzeko tresna ga-rrantzitsua izango da, eta lanpostu duinak izateak Elgoibar atse-ginago izatea erraztuko digu.14. Elgoibarren aparkatzeko aukerak herritarren premiei eran-tzuten diela iruditzen al zaizu? Beste ezeren beharrik ikustenbaduzu, ze irtenbide proposatzen duzu?

Aparkaleku beharra dagoela nabarmena da, eta irisgarrita-suna hobetzeko aktuazioetan, Urazandiren kasuan bezala, apar-kaleku beharra kontuan hartu behar da. Baina, aparkalekubeharra aztertzeaz gain, garraio eredua ere aztertu behar da. Ai-paturiko autobus zerbitzuaren bidez, autoaren erabilera murrizteaere izango dugu helburu, pertsonei beste aukera bat emanez. He-rrian beste behar asko daude, batez ere garbitasun eta erosotasunmailan. Zaborrontziak falta dira, komunak ere falta dira, argitasuneskasa dago herriko gune askotan, garbitasun falta… Guzti ho-rrentzako neurriak hartuko ditugu, gaur egun erraztasun asko bai-taude derrigorrezkoak diren zerbitzu horiek herrian ezartzeko.Haurrentzako arnasguneak ere falta dira herrian, eta EHBilduk ba-dauzka proposamenak arlo horretan ere.15. Joera da espazio publikoan oinezkoek izatea lehentasuna,eta Mugikortasun Asteak ere hori bilatzen du. Non dago trafi-koaren eta oinezkoen arteko oreka?

Elgoibarren erdigunetik trafikoa ateratzen ahalegindu behargara. Egia da bertako komertzioa sustatzearekin bateratzekozaila izango dela pentsa daitekeela, herriko denda eta ostala-riek, bere jardunerako behar dituzten salgaiak edo merkantziakjasotzeko, zamalanak egiteko, garraio sistemak behar dituzte-lako. Horregatik, erdigunearen inguruan egiten diren inbertsio-etan hau ere kontutan izan behar da. Urazandirako aurkeztudugun proiektuak adibidez aukera hori ere emango luke, ireki-tzen den espazioa zamalanak egiteko erabiliz.

Eta, noski, aktuazio guzti hauetaz gain kontzientziazio lanhandi bat ere egin behar da. Trafikoaren eta oinezkoen ar-teko oreka bilatzea ez da lan erraza, eta horretarako denokegin behar dugu ahalegina, zehaztutako helburuak lortze al-dera.

‘Plazara’ egitasmoa aurkeztuko dugu,

kultur egitasmo sendobat izateko, eta

sozioekonomia foroabultzatuko dugu”

1118 alea:Maquetación 1 23/05/19 12:56 Página 15

Page 16: Bost hautagai Elgoibarko alkatetzarako...2019/05/24  · Sorginen kobazuloa eta museoa bisitatu zituzten, eta Lesakan ere egin zuten geldialdia. Ekainaren 19rako, bestalde, Milagro

M26KO HAUTESKUNDEAK - ELGOIBAR16

1. Alkatetza lortzen baduzu, zein izango da egingo duzun le-henengo gauza?

Udalean ordezkaritza lortu duten alderdi guztiekin hitz egineta akordioak lortzen saiatuko nintzateke, herriari egonkortasunaeman eta herriak behar dituen ekintza estrategikoei lehentasunaemango liokeen programa sortzeko, udal gobernua osatzen dutensentsibilitate guztiak aintzat hartuta. 2. Elgoibarko alkatearen soldata 67.000 eurokoa da urtean,eta alkateordearena, 60.000 eurokoa. Ondo ordainduta dau-dela iruditzen zaizu?

Alkateen soldatak Lurralde Historiko bakoitzeko foru-arauak ze-hazten du. Arrazoizkoena da soldata hori herriaren populazioa-ren, arduren eta alkatetzari edo udal gobernuari eskainitakoorduen araberakoa izatea. Gaur egun informazio hori gardenada, eta jendeak ezagutzen duenez, debate publikoa sortzen duen

gaia da hau. Baina jakin behar da baita ere soldata publiko dui-nak, baina ez gehiegizkoak jarri ezean, inor gutxik egingo lukeelalan gure herri eta hirietako gestio publikoaren alde. 3. Pobrezia-muga duintasunez bizitzeko behar diren oina-rrizko beharrak, ondasunak eta zerbitzuak eskuratzeko beharden errenta maila da (1.033,44 euro hilean, Hego Euskal He-rrian), eta datuei erreparatuta, bistan da gero eta herritargehiago daudela duintasunez bizitzeko zailtasunekin. Pobre-ziaren muga, gizarte desberdintasunak gutxitzeko tresna era-ginkorra izanda, zer eskainiko diezu hilabete azkenera iristekozailtasun ekonomikoak dituztenei?

Gizarte babeserako sistemak hilabete amaierara iristen lagun-tzen die eros-ahalmen txikiena duten familia eta norbanakoei. Eraberean, Eusko Legelbitzarrean eskubide subjektibo bezala berri-tzen ari den RGIren sistemak eta Udalek eskuhartzen duten gizarte-larrialdietarako laguntzek ere baliabideak eskaintzen dizkieteegoerarik zailenetan dauden norbanako eta familiei. Kostatabada ere, krisialdia gainditzen ari gara, baina gaur egun lagun-tza publikoak kolektibo ahulenen arazoak arintzeko erabiltzendira.

PSOE-k, Pedro Sanchezen gobernuan, gutxieneko soldata han-ditu zuen, pentsioak igo zituen eta autonomoei babes gehiagoeman zien, beraz, pausoak ematen ari dira inor ez dadin bazter-tuta geratu, eta gero eta familia gutxiago izan daitezen gizartelaguntzak behar dituztenak, beraien bizi-kalitatea hobetu delakoeta oinarrizko beharrak asetu dituztelako. 4. Gazteen etxebizitza eskubidea bermatzeko zein aukeraikusten dituzu?

Eusko Jaurlaritzak Gaztelagun programa jarri du martxan, ba-liabide gutxi dituzten gazteei gurasoengandik independizatzekoerraztasunak emateko. Nabarmendu nahi dut, baita ere, PSE-EEalderdiak egin zuela Eusko Legebiltzarrean Etxebizitza Lege batenproposamena, eta gaur egun lege dela. Lege horrek jasotzen duetxebizitza eskubide subjektiboa Euskadin. 5. Euskal kulturak eta euskarak zein lehentasun dauka zuenprograman?

Sozialista euskaldunontzat euskal kultura gure ondarea da, ba-bestu, sustatu eta indartu egin behar den ondarea. Euskara gurehizkuntza da, eta ondorioz, bere ezagutza eta erabilera sustatubehar dira. Baina planteamendu hau ezin da izan gaztelaniarenerabilerarekin bateraezina. Hiritar orok eduki behar du nahi duenhizkuntzan komunikatzeko eta ezagutzen duen hizkuntza aukera-tzeko eskubidea, baztertuta sentitu gabe. 6. Zein iritzi daukazu Aita Agirreri buruz? Zein da zure pro-posamena?

Elgoibarko sozialistak Aita Agirre kulturgunearekin adosgaude. Hasieratik eman genion gure babesa Denis Itxaso gurediputatuari, Elgoibarko alkatearekin 510.000 euroko elkarlane-rako akordioa sinatu zezan. Eraikina berritu eta egonkortzeko

Fernando Suarez PSE-EEren Elgoibarko alkategaia

“Herritarrak duintasunezbizi ahal izatea da gurelehentasunetako bat”

1118 alea:Maquetación 1 23/05/19 12:56 Página 16

Page 17: Bost hautagai Elgoibarko alkatetzarako...2019/05/24  · Sorginen kobazuloa eta museoa bisitatu zituzten, eta Lesakan ere egin zuten geldialdia. Ekainaren 19rako, bestalde, Milagro

17

obra da, eta badakigu asmo handikoproiektua dela, baina era berean, osoproiektu garrantzitsua da, gure ondareamantendu eta erabilera praktikoaemango diogulako. Kulturan lan egitenduten elkarteek, eta baita guk, bizilagu-nok, gure beharrei erantzungo dien guneduin bat behar dugu; ludoteka, gaztele-kua eta liburutegia batuko dituen gunea. 7. Zaintza ekonomiaren erdigunean jartzeko eskaera egindu mugimendu feministak. Zein da Udalak proposatzen duenpolitika?

Sozialistok uste dugu emakumeen papera ezin dela zaintzanoinarritu, emakume izateagatik. Gaur egun emakumeek nahiduten eran gauzatzeko eskubidea daukate, eta Administrazioakeskubide hori bermatzeko bitartekoak jarri behar ditu.8. Pilar ikastetxeko zaharren egoitza 2014an martxan egote-koa zen hasiera batean, eta orain, 2022rako egongo dela ira-garri berri dute arduradunek. Zein lehentasun dauka egitasmohorrek zuen agendan?

Sozialistontzat gizarte politikak lehentasunezkoak dira. Gipuz-koako Foru Aldundiak plan bat prestatu zuen Udalenak ziren egoi-tzak eskuratzeko eta baita legealdi honetan zaharrentzakoazpiegitura berriak razionalizatzeko ere. Plangintza horrekin, da-torren urtera arte itxaron beharko dugu. 9. Saltoki handiak ugaritzen ari dira herrian, eta txikiak, ixten.Zer egingo du zure alderdiak herriko merkataritzari eta osta-laritzari eusteko?

Sozialistok uste dugu herriko ekonomiaren suspertzea merka-taritza txikia eta gure ekonomiaren parte aktiboa den ostalaritzasustatzetik etorriko dela. Eusko Jaurlaritzak programa zehatzak jarriditu martxan zentzu honetan, eta Udalei laguntzak eman dizkieherriko, gertuko merkataritza sustatzeko. Izan ere, herriko merka-taritza delako herrigune eta auzoei bizitza ematen diena eta he-rritarrak sozialki lotzen dituena. 10. 65 urtetik gorakoak herritarren %22,05 dira Elgoibarren,Eustaten datuen arabera. Zer eskaintza duzue adinekoentzako?

Gure lehentasunetako bat herritarrak duintasunez bizi ahal iza-tea da, eta talderik ahulenei erreparatuko diegu bereziki: adine-koentzako arreta osoa, haur eta gazteen babesa, eta bazterketaegoeran dauden pertsonen egoera hobetzen saiatuko gara. El-goibarren bizi diren lagunek zahartze aktiboa izan dezaten aha-legin berezia egingo dugu udaletxetik ekintzak antolatzen,adinekoen bakardadea sahiestu eta oraindik balekoak diren sen-timendua indartzeko. 11. Zer da herrigintza Udalarentzat?

Gure esku dauden medioekin eta kolaborazio interinstituzio-nala bultzatuz, Elgoibarren bizi eta lan egiten duten bizilaguneiarreta ematea da herrigintza. Gure ohitura eta tradizioak errespe-

tatu eta gaur egunera ekartzea ere herrigin-tza da. Era berean, belaunaldi eta kulturar-teko ekintza solidarioak sustatzea daherrigintza. Herrigintza gure herriko merkata-ritza eta ekonomia sustatzea da, gure herriankalitatezko enplegua mantendu eta bultza-tzeko. Herrigintza da belaunaldi berriei etor-kizun jasangarria bermatuko dien inposiziorik

gabeko trantsizio ekologikoaren alde egitea. 12. Europako Kirol Hiria da Elgoibar 2019an. Dauzkagun kirolazpiegiturek eta baliabideek erantzuten al diote herritarrenkirol eskaerari?

Elgoibarrek iaz aurkeztu zuen 2019an Kirolaren Europako Hiriizateko hautagaitza, eta ACES erakundeko presidenteak publikokigoraipatu zuen Elgoibarrek aurkeztutako proiektua, esanez gureherria eredu zela kirolean; osasunerako, errespeturako eta hez-kuntzarako medio moduan, eta batez ere nabarmendu zuen11.000 biztanleko herria izanik, antolakuntzarako daukan ahal-mena, herriko azpiegituren kalitatea eta daukan kirol askotarikoak.Errekonozimendu honek elkarlan interistituzionala ahalbidetu du,azpiegitura berriak sortuz, eta pizgarri bat izan da gure herrikokirola sustatzen diharduten agente publiko zein pribatuentzat.13. %9,2koa da Elgoibarko langabezia-tasa. Zer egingo duzure alderdiak Elgoibarren enplegua sustatzeko?

Enpleguari dagokionean, kalitatezko enplegua sustatu nahidugu herriko eta eskualdeko enplegu planen bidez. Programa ze-hatzak jarri nahi ditugu martxan, lan munduan barneratzeko ara-zoak dituzten pertsonentzat. Elgoibarrerako enplegu plan zehatzaprestatzea da gure asmoa, eta horretarako, Udal aurrekontuaren%5a erabiliko genuke. Udalak zuzenean langabeak kontratatzeabultzatuko genuke, bereziki emakumeak, 45 urtetik gorakoak etalangabezian denbora luzez daudenak. 14. Elgoibarren aparkatzeko aukerak herritarren premiei eran-tzuten diela iruditzen al zaizu? Beste ezeren beharrik ikustenbaduzu, ze irtenbide proposatzen duzu?

2017rako idatzita egon behar zuen Mugikortasun Jasanga-rriari buruzko plana atera zuen lehiaketara Udalak. Mugikortasunplan horri lotuta aparkalekuak egiteko gune berriak proposatubehar dira herrian. Edozein Mugikortasun Planetan oinezkoakdauka lehentasuna, eta horretarako espazio publikoak libratubehar dira. 15. Joera da espazio publikoan oinezkoek izatea lehentasuna,eta Mugikortasun Asteak ere hori bilatzen du. Non dago trafi-koaren eta oinezkoen arteko oreka?

Ibilgailuen gainetik lehentasuna oinezkoei ematean dagooreka; garraio publikoa eta jasangarria sustatuz, eta ibilgailu pri-batuentzako aldiriko aparkalekuak, ordutegi mugatuko zamalane-tarako guneak eta denbora mugatuko aparkalekuak sortuz,ibilgailuen rotazioa egon dadin.

“Sozialistok uste dugu emakumeen

papera ezin delazaintzan oinarritu

emakume izateagatik”

1118 alea:Maquetación 1 23/05/19 12:56 Página 17

Page 18: Bost hautagai Elgoibarko alkatetzarako...2019/05/24  · Sorginen kobazuloa eta museoa bisitatu zituzten, eta Lesakan ere egin zuten geldialdia. Ekainaren 19rako, bestalde, Milagro

M26KO HAUTESKUNDEAK - ELGOIBAR18

1. Alkatetza lortzen baduzu, zein izango da egingo duzunlehenengo gauza?

Udaletxeko diru kontu eta kontratu guztiak aztertuko ni-tuzke, herritarrek jakin dezaten benetan zein den Udalarenegungo egoera.2. Elgoibarko alkatearen soldata 67.000 eurokoa da ur-tean, eta alkateordearena, 60.000 eurokoa. Ondo ordain-duta daudela iruditzen zaizu?

Alderdi Popularrak aspaldi esan zuen ez zegoela adosherriko alkate batek Gobernuko presidenteak baino soldatahandiagoa edukitzearekin. Hori onartu zutenek eman beharkodizkiete azalpenak herritarrei, eskatzen badituzte.3. Pobrezia-muga duintasunez bizitzeko behar diren oina-rrizko beharrak, ondasunak eta zerbitzuak eskuratzekobehar den errenta maila da (1.033,44 euro hilean, HegoEuskal Herrian), eta datuei erreparatuta, bistan da geroeta herritar gehiago daudela duintasunez bizitzeko zailta-sunekin. Pobreziaren muga, gizarte desberdintasunak gu-txitzeko tresna eraginkorra izanda, zer eskainiko diezuhilabete azkenera iristeko zailtasun ekonomikoak dituzte-nei?

Herritar horiei laguntzeko neurri ekonomiko eta gizarte lagun-tzak eskaintzen ditu Alderdi Popularrak. Familiak dira gure lehen-tasuna, bereziki, zailtasun egoeran daudenak. Horretarakoenpresa munduarekin elkarlana ezinbestekoa da. Enpresei lagun-tza fiskalak eskaini behar zaizkie karga familiarrak eta baztertzeegoeran dauden pertsonak kontratatzeko, bereziki, senideen ba-besik ez duten ama gazteak. Mila euroko laguntzak proposatzenditugu haurtzaindegi edo 0-3 urte bitarteko haurren zaintza zerbi-tzuei aurre egiteko, eta baita etxea alokatzeko laguntzak emateaere. Duela urte batzuk Udal langileek etxetik lan egitea proposatugenuen, eta gaur egun agintean daudenak dira ordu hartan pro-posamen hori baztertu zutenak.4. Gazteen etxebizitza eskubidea bermatzeko zein aukeraikusten dituzu?

Elgoibarko gazteen etxebizitza eskubidea bermatzekoemantzipaziorako eta alokairurako diru-laguntzak ematea pro-posatzen dugu, baina beste neurri bat ere proposatuko ge-nuke: belaunaldien arteko harremana sustatzea, adinekoaketa gazteak elkarrekin bizi daitezen.5. Euskal kulturak eta euskarak zein lehentasun daukazuen programan?

“Denok elkarrekin bizitzeko moduko Elgoibar sortu behar dugu”

Javier Otero PP-ren Elgoibarko alkategaia

1118 alea:Maquetación 1 23/05/19 12:56 Página 18

Page 19: Bost hautagai Elgoibarko alkatetzarako...2019/05/24  · Sorginen kobazuloa eta museoa bisitatu zituzten, eta Lesakan ere egin zuten geldialdia. Ekainaren 19rako, bestalde, Milagro

19

Erakunde guztiek berma dezaketenbezala, Alderdi Popularrak sekula ezdio trabarik jarri euskarari Elgoibarren,eta halaxe izaten jarraituko du. Euskaraguztion ondare kulturala izatea nahidugu, eta ez gutxi batzuena soilik. 6. Zein iritzi daukazu Aita Agirreriburuz? Zein da zure proposamena?

Elgoibarrek behar zuen proiektua da Aita Agirre. Ideia soil batzenean aurreikusten ziren zailtasun guztiekin, demostratu da bo-rondatearekin proiektu guztiak gauzatu daitezkeela. Bere erabileraelkarteekin eta kultur ekintzekin lotutakoa izan behar da, kontuanizanik orain ekintza asko batu ahal izango direla ingurune hone-tan, Kultur Etxea, Musika Eskola eta Merkatu Plaza ere gertu dau-delako. 7. Zaintza ekonomiaren erdigunean jartzeko eskaera egin dumugimendu feministak. Zein da Udalak proposatzen duen po-litika?

Alderdi Popularrak ez du uste pertsonen zaintza feminismoarenondarea denik. Gure ustez, pertsonen zaintza denon ardura da. 8. Pilar ikastetxeko zaharren egoitza 2014an martxanegotekoa zen hasiera batean, eta orain, 2022rako egongodela iragarri berri dute arduradunek. Zein lehentasundauka egitasmo horrek zuen agendan?

Alderdi Popularrak babesa eman zion Pilarreko zaharetxearen proiektuari, baina gogoratu behar dugu zeintzukzeuden orduan agintean eta zeintzuk dauden orain, eta azal-penak beraiei eskatu beharko zaizkie. Gu ezin izan garaUdalean egon aurreko legealdian, baina seguru gaude orain-goan elgoibartarrek euren konfiantza emango digutela. Be-rriro ere Udalean egoteko aukera baldin badaukagu, gureesku dagoen guztia egingo dugu Pilarreko zahar etxea gau-zatu dadin, eta agintean daudenek euren konpromisoa bete-tzen dutela zainduko dugu. 9. Saltoki handiak ugaritzen ari dira herrian eta txikiaixten. Zer egingo du zure alderdiak herriko merkataritzaeta ostalaritzari eusteko?

Uste dut gure bizilagunei kopiatutako zerbait dela, eta ko-piatzen dena ez da beti ona izaten. Guk herriko merkatari-tzari emango diogu lehentasuna, Elgoibarren tradizioadelako, eta egiten ditugun proposamen guztiak merkataritzatxikiaren aldekoak izango dira. Neurri egokiak izan daitezkelaguntza fiskalak ematea negozio bat zabaltzeko arriskua har-tzen dutenei, Udalak publizitate kanpainak abiaraztea, mer-katarientzat eskaparate izan daitezkeen ekintzak antolatzeaeta herritarrentzako herrian erostea abantaila izan dadila.10. 65 urtetik gorakoak herritarren %22,05 dira Elgoiba-rren, Eustaten datuen arabera. Zer eskaintza duzue adi-nekoentzako?

Udala haien zerbitzura egotea nahidugu, eta haien beharrak asetzea. Gauregun Udalak daukan eskaintza babestukodugu, baina zerbitzu berriak eskaini beharzaizkie, bizitza autonomoa egin dezaten.Bizitza autonomoa edukitzeko etxebizitzatutelatuak beharrezkoak dira, baina beraien

etxean bizi nahi duten adinekoen senideei ere laguntzakeman behar zaizkie. Azken batean, zaintzaileak zaindubehar dira. Era berean, eta ahal duen neurrian, Udalak etxe-bizitza zaharrak berritzeko konpromisoa hartu behar du, tele-asistentzia sustatu eta batez ere, kanpainak egin behar dituadinekoenganako tratu txarrak sahiesteko. Gai honi buruzgutxi hitz egiten da, baina talderik ahulenari eragiten dio. 11. Nola ulertzen duzu herrigintza?

Herrigintzarekin elkarbizitza ulertzen dut. Denok elkarrekinbizitzeko moduko Elgoibar bat sortu behar dugu. 12. Europako Kirol Hiria da Elgoibar 2019an. Dauzkagunkirol azpiegiturek eta baliabideek erantzuten al diote he-rritarren kirol eskaerari?

IMHko kiroldegia izan ezik, gainerako kirol azpiegiturakzaharkituta daude. Denon artean herriko kirol azpiegiturakberritzeko aukerak landu beharko genituzke.13. %9,2koa da Elgoibarko langabezia-tasa. Zer egingodu zure alderdiak Elgoibarren enplegua sustatzeko?

Gai hau ez da Udalaren konpetentzia soilik; gainerakoerakunde eta gizarte eragileena ere bada. Ez badugu denokelkarlanean lan egiten, arazo honek eskuetatik ihes egingodigu. Herrirako enplegu plan bat nahi dugu, baina ez kan-poko eragileek diotenarekin eginikoa, baizik eta Elgoibarkoerrealitatera moldatutako plan bat. 45 urtetik gorakoen kolek-tiboa da zentzu honetan premia handienak dituena, eta be-reziki horiei laguntzea proposatzen dugu, eta pertsona horiekkontratatzen dituzten enpresei laguntza fiskalak ematea. Per-tsona horiei lana bilatzeko laguntzak eman behar zaizkie,ekintzaile izaten lagundu eta formazio ikastaroetarako erraz-tasunak eman behar zaizkie. 14. Elgoibarren aparkatzeko aukerak herritarren premieierantzuten diela iruditzen al zaizu? Beste ezeren beharrikikusten baduzu, zer irtenbide proposatzen duzu?

Elgoibar ezin da atzean geratu aparkalekuei dagokio-nean, baina beti ere, aparkatzeko guneak oinezkoen gunee-kin uztartu behar dira. 15. Joera da espazio publikoan oinezkoek izatea lehenta-suna, eta Mugikortasun Asteak ere hori bilatzen du. Nondago trafikoaren eta oinezkoen arteko oreka?

Pertsonalki, erdigunea oinezkoentzako gune egitearen al-dekoa naiz, trafiko arin eta eraginkorra bermatzen den bitar-tean.

“Seguru gaude

elgoibartarrekoraingoan

euren konfidantzaemango digutela”

1118 alea:Maquetación 1 23/05/19 12:56 Página 19

Page 20: Bost hautagai Elgoibarko alkatetzarako...2019/05/24  · Sorginen kobazuloa eta museoa bisitatu zituzten, eta Lesakan ere egin zuten geldialdia. Ekainaren 19rako, bestalde, Milagro

M26KO HAUTESKUNDEAK - ELGOIBAR20

1. Alkatetza lortzen baduzu, zein izango da egingo duzunlehenengo gauza?

Udal kudeaketaren auditoretzak egitea, gardenak eta kan-pokoak, orain arteko kudeaketaren akats posibleak eta balia-bide publikoen erabilera okerra antzemateko. Egingo denauditoretzak lan publikoen, mantentze kontratuen, zerbitzuenkontratuen kostua eta justifikatu gabeko alokairuak eta finantza-ziorako interesak azaleratzea izango du helburu.2. Elgoibarko alkatearen soldata 67.000 eurokoa da urtean,eta alkateordearena, 60.000 eurokoa. Ondo ordaindutadaudela iruditzen zaizu?

Ondoegi ordaindua dago. Zenbaki hauek benetan lotsaga-rriak dira, eta ikusirik zein egoeratan bizi diren herritar asko, El-goibarko herritarronganako iraina ere bada. Elkarrekin

Podemos-etik soldatak hiru Lanbide arteko Gutxieneko Soldatara(LGS) mugatzeko apustua egiten dugu, ume edo menpeko per-tsona bakoitzeko 0,5eko gehikuntzarekin, gehienez bost LGSraarte. Udala modu eraginkorrean kudeatu daitekeela uste dugu,pertsona batzuen poltsikoak bete beharrik gabe. Neurri honekinlortuko diren aurrezkiek Udaleko langileen egoera hobetzekobalioko dute, aldizkako lan kontratuak gutxiengora murrizteko,lan egoera egonkorrak eskaintzeko eta antzinatasunak aitor-tzeko.3. Pobrezia-muga duintasunez bizitzeko behar diren oina-rrizko beharrak, ondasunak eta zerbitzuak eskuratzekobehar den errenta maila da (1.033,44 euro hilean, Hego Eus-kal Herrian), eta datuei erreparatuta, bistan da gero eta he-rritar gehiago daudela duintasunez bizitzeko zailtasunekin.

“Udala modu eraginkorrean kudeatu daiteke, batzuen poltsikoak bete gabe”

Evaristo Rodriguez Elkarrekin-Podemosen Elgoibark

1118 alea:Maquetación 1 23/05/19 12:56 Página 20

Page 21: Bost hautagai Elgoibarko alkatetzarako...2019/05/24  · Sorginen kobazuloa eta museoa bisitatu zituzten, eta Lesakan ere egin zuten geldialdia. Ekainaren 19rako, bestalde, Milagro

21

Pobreziaren muga, gizarte desberdin-tasunak gutxitzeko tresna eraginko-rra izanda, zer eskainiko diezuhilabete azkenera iristeko zailtasunekonomikoak dituztenei?

Kasu bakoitza banaka aztertu beharda. Pobrezia egoerak ez dauka beti jatorribera, eta familia bakoitzaren behar zehatzak berrikusi behardira. Elkarrekin Podemosetik egoera horiek arintzeko ahaleginhandiagoa egingo dugu, pertsona horiei diru-laguntzak ema-teaz gain, zergak murriztu, prestakuntza eraginkorra eskaini,eta laneratzeko plangintza bat eginez, diru-laguntza publikoe-kiko duten mendekotasuna txikitzeko. Ahaleginduko gara gi-zarte askatasuna berreskuratu dezaten ahaleginduko gara.4. Gazteen etxebizitza eskubidea bermatzeko zein aukeraikusten dituzu?

Elkarrekin Podemosetik etxebizitza herritarren eskubide kons-tituzional gisa ulertzen dugu. Udalak plan zehatzak ditu inde-pendizatzen diren gazteentzako laguntzak banatzeko. Halaere, laguntzen banaketa ez da gardena. Banaketa horrek be-rrikuspen sakona behar du, betikoak guztiaren jabe geratu ezdaitezen. Honez gain, Elgoibarko alokairuaren prezioen gai-neko kontrolak ezarri behar dira, gazteei ez ezik, etxebizitzabehar duten elgoibartar orori laguntzeko.5. Euskal kulturak eta euskarak zein lehentasun dauka zuenprograman?

Elkarrekin Podemosentzako plurinazionaltasuna ez da ezta-baidatzen. Euskararen eta euskal kulturaren sustapena eta ba-besa puntu garrantzitsu bat dira gure kudeaketa ereduan.Guztiz doako euskara ikastaroak proposatzen ditugu. Euskaraezin da izan ordaindu beharreko zerbait, eta herritarrei doaneskaini behar zaie. Horregatik, gure programak beste puntu ba-tzuen artean ondorengoak izango ditu: Euskararen Udal Kon-tseilua sortzea, euskara ikastea sustatzea EGA mailara artekoikastaroak doan eskaini eta lehentasuna ematea euskarazkoprodukzio eta kultur jarduerei, sortzaileei garapenerako beha-rrezko dituzten baliabideak erraztuz. 6. Zein da Aita Agirreri buruz duzun iritzia? Zein da zuenproposamena?

Aita Agirreko obra gaizki eta berandu egin da, eta proiek-tuak ez du eduki inongo gardentasunik. Gainera, bertako es-pazioen banaketa elkarte gehienei bizkarra emanda egin dute,betiko estiloan. Elkarrekin Podemosek gardentasuna eta elkar-teen parte-hartzea proposatzen ditu, eta era berean Udalak di-tuen lokalen eta haien erabileraren zerrenda bat egitea ereaurreikusten dugu.7. Zaintza ekonomiaren erdigunean jartzeko eskaera egindu mugimendu feministak. Zein da Udalak proposatzenduen politika?

Ekonomia feministaren esparruan,funtsezkoa da zaintza lanak ekoizpen-ekonomiaren berezko atal bezala har-tzea, eta baita zeregin hori betetzenduten pertsona partikularren ekonomia-rena ere. Bizitza iraunkorrerako zain-

tzaren garrantzia, gizarte erreprodukzioaeta giza garapen iraunkorra aitortzen eta baloratzen dutenkanpainak abiarazi behar dira. Etxean emakumeen eta gizo-nen arteko elkar-erantzukizuna sustatzeko proiektuak sustatubehar dira, familia eredu guztietan. 0 eta 3 urte arteko ikas-gelen kopurua handitu behar da, eta arreta zentro publikoekkonpromisoa hartu behar dute haur hezkuntzakoei zein men-pekotasuna duten pertsonei arreta unibertsala eskaintzeko.Arreta sektorea ekonomia sektore estrategiko gisa bultzatzekoapustua egin behar da, helburu bikoitza ahalbidetzeko: aldebatetik, zaintzeko eskubidea babestea, eta, bestetik, bizitzairaunkortasunean oinarritutako garapen eredu baterantz joa-teko aukera ematen duten sektore iraunkorrak eta desiraga-rriak sustatzea.8. Pilar ikastetxeko zaharren egoitza 2014an martxanegotekoa zen hasiera batean, eta orain, 2022rako egongodela iragarri berri dute arduradunek. Zein lehentasundauka egitasmo horrek zuen agendan?

Egoitza dagoeneko martxan egon beharko litzateke. Pilarrekoeraikina behera bota ordez egokitu izan balute, ez litzateke ai-tzakiarik izango egoitza martxan jartzeko. Elkarrekin Podemosen-tzako lehentasuna da gure nagusien ongizatea. Garrantzitsua daez dezatela izan herritik kanpo dauden zentroetara mugitu beha-rra. Dudarik gabe, proiektu honen lehentasuna erabatekoa da,baina gauzatu ahal izateko Diputazioak jarriko duen diruarenmenpe dago. Elkarrekin Podemosetik ahaleginik eta presiorik han-diena egingo dugu behar den estamentuetan, hitzarturiko epeakbete daitezen, eta esleituriko lan publikoen aurrekontuetan gar-dentasunik handiena izan dadin. Hori guztia erantzule diren lan-gileen egoera erregulatzeaz ahaztu gabe, lan baldintza justuakizan ditzaten. 9. Saltoki handiak ugaritzen ari dira herrian, eta txikiak, ixten.Zer egingo du zure alderdiak herriko merkataritza eta ostala-ritzari eusteko?

Elgoibarren tokiko merkataritza herriko ekonomiaren etabertako harreman sozialen funtsezko alorra da. Herritarreigertuko zaizkien zerbitzuak eskaini ditzaketen negozioakezartzea eta irekitzea beharrezkoa da. Elgoibarko merkatarielkarteari laguntzarik handiena emango diogu gure herriarenbizi hobekuntzarako ezinbestekoa delako. Horrez gain, sal-mentarako gune handien gaineko ingurumen-zergak sortzeasustatuko dugu, ingurumen neurri gisa eta tokiko merkataritza-ren defentsan.

“Aita Agirreko obragaizki eta berandu

egin da, eta proiektuak ez dueduki inongogardentasunik”

barko alkategaia

1118 alea:Maquetación 1 23/05/19 12:56 Página 21

Page 22: Bost hautagai Elgoibarko alkatetzarako...2019/05/24  · Sorginen kobazuloa eta museoa bisitatu zituzten, eta Lesakan ere egin zuten geldialdia. Ekainaren 19rako, bestalde, Milagro

10. 65 urtetik gorakoak herritarren %22,05 dira Elgoiba-rren, Eustaten datuen arabera. Zer eskaintza duzue adi-nekoentzako?

Elkarrekin Podemosen 1.080 euroko pentsio duinen al-deko borroka egin izan dugu beti. Horrez gain, hirigintzan,mugikortasunean eta zerbitzuetan hobekuntzak proposatzenditugu, beraien beharren arabera. Batez ere, udalerritik mu-gikortasuna izaten lagunduko dien herri-garraio propioa etahaien eskaerei erantzuna emango dien zaintzapeko edo ako-lairuko pisuak sustatuko ditugu. Guardiako botika bat betiegotea ere eskatuko dugu.11. Nola ulertzen duzu herrigintza?

Gure udalerrian merkataritza sustatzea, garapenerako oi-narrizko neurri gisa. Elgoibartarrei aukera anitzak ematea,beste herri edo hirietara mugitu beharrik izan ez dezaten zer-bitzu edo jarduera bila. Adibidez: txikienentzako “txikipark”estali bat egitea ondo legoke, eguraldi txarra egiten duene-rako. Garrantzitsuena, ordea, kudeaketan gardentasunarenalde eta guztien partaidetzaren alde borrokatzea da. Kanpointeresek sustaturiko proiektuak saihestea eta Udaleko barnekudeaketan ideiak sartzearen sustapena bideratzea, legealdihonetan EAJren gehiengo osoarekin galdu diren sinergiak be-rriro eratzeko. Herria egitea bizkarra eman zaien auzoetaraeta periferiara joatea da, Elgoibarko bizitzan merezi dutenprotagonismoa itzultzeko, eta garapenerako behar dituztenelementu sozial, ekonomiko eta kulturalak emateko. 12. Europako Kirol Hiria da Elgoibar 2019an. Dauzkagunkirol azpiegiturek eta baliabideek erantzuten al diote he-rritarren kirol eskaerari?

Ez. Argi dago kirol baliabideak sakabanatuta eta zaharkitutadaudela. Udaleko Elkarrekin Podemos taldearen ardura izangoda baliabideak bilatzea eta herriak izendapen hori merezi dezankalitatezko azpiegiturekin bat datozen proiektuak garatzea. Insta-lazio modernoak, doakoak, eta gure garai eta beharretara mol-datuak, eskaintza eta ordutegi zabalagoekin.13. %9,2koa da Elgoibarko langa-bezia-tasa. Zer egingo du zure al-derdiak Elgoibarren enpleguasustatzeko?

Azkenaldian ahaztuta izan ditu-gun lanbideekin lan merkatua zabal-duko genuke; integratzailea etaparte-hartzailea den ekonomia ber-dea sustatu eta babestuko genuke, in-gurumen eta gizarte mailan,ekonomia mota berrien bitartez: eko-nomia soziala eta solidarioa, ekono-mia zirkularra, guztien onerakoekonomia, ekonomia funtzionala, lan-

kidetza ekonomia eta kooperatibismoa. Ezagutzaren ekono-mia sustatzea ere garrantzitsua da: elkarlanerako ikaskuntzaeta sare-lana sustatzea, praktika onak, esperientziak eta eza-gutza irekia eta publikoa trukatzea erraztuko dituena. Azpie-gitura handien eta merkataritzako eremu handien aurreannegozio txikientzako lehentasunezko laguntza neurriak garatueta ezarri behar dira, eta auzoetako jarduera ekonomikoiraunkorrak garatzeko aholkularitza eta orientabide guneaksustatu.

Langile autonomoei eta negozio txikiei laguntza emateaplan estrategikoen eta erraztasun administratiboen bidez, tra-mite prozedurak erraztuz, ikastaroak eskainiz… Espezializa-zioa, formakuntza eta hurbiltasuneko teknologia berrien aldeegitea. Udal energia merkaturatzaile bat sortzeko apustuaegitea, tokiko energia eredua aldatzeko eta auto-hornikuntzazein energiaren subiranotasuna lortzeko baliabide ekonomikonahikoak bermatzea. Eguzki energia zein energia eolikozkoinstalazio txikiak sustatzea, komunitateko energia proiektu ze-hatzak garatuz, beste erakunde batzuekin lankidetzan. Auke-ren zerrenda oso luzea da…14. Elgoibarren aparkatzeko aukerak herritarren premieierantzuten diela iruditzen al zaizu? Beste ezeren beharrikikusten baduzu, ze irtenbide proposatzen duzu?

Aparkaleku falta Elgoibarko arazo garrantzitsuenetako batda. Batetik, herri erdigunean doako udal aparkalekua sortzeaproposatzen dugu aparkatzeko arazoari irtenbidea emateko,eta, bestetik, aparkatzea oso zaila den auzoetan aparkale-kuak berrantolatzea proposatzen dugu. Halaber, udal garraiozerbitzu publiko bat martxan jartzea lagungarri izango litza-teke, auzoetako eta hiriguneko mugikortasuna ahalbidetzekoeta ibilgailu pribatuaren ordez garraio publikoa erabiltzeko. 15. Joera da espazio publikoan oinezkoek izatea lehenta-suna, eta Mugikortasun Asteak ere hori bilatzen du. Nondago trafikoaren eta oinezkoen arteko oreka?

Errespetu osoz, Elgoibar ez da ez Donostia eta ezta Bilbo ere,baina bere neurrian, haiek dituzten arazoberberak ditu. Beharren araberako mugi-kortasuna izateko, hirigunean behar besteaparkaleku sortu behar ditugu. Herrigu-nean udal aparkalekua sortuz gero, arazohau konponduko litzatekeela uste dugu, etaaldi berean, oinezkoei askatasun gehiagoemango litzaieke.

Beste alde batetik, auzoak eta he-rriaren erdigunea lotuko dituen garraiopubliko zerbitzurik ez egoteak oinez-koen eta ohiko zirkulazioaren arteko de-soreka eragiten du. Desoreka hori udalgarraio publiko batek konponduko luke.

M26KO HAUTESKUNDEAK - ELGOIBAR22

Evaristo Rodriguez

“Herrigunean doakoudal aparkalekua

sortzea proposatzen dugu,

aparkatzeko arazoari irtenbidea

emateko”

1118 alea:Maquetación 1 23/05/19 12:56 Página 22

Page 23: Bost hautagai Elgoibarko alkatetzarako...2019/05/24  · Sorginen kobazuloa eta museoa bisitatu zituzten, eta Lesakan ere egin zuten geldialdia. Ekainaren 19rako, bestalde, Milagro

AROZTEGIAK

PINTURA

ELEKTRIZITATEA

IGELTSERITZA

ITURGINTZA LEIHOAK

Gremioen gida

IZURRIEN KONTRAKOTRATAMENDUAK

Izurrien kontrako tratamenduak

n

Leihoakn

Pinturan

Elektrizitatean

IgeltseritzanIturgintza

n

Aroztegiakn

1118 alea:Maquetación 1 23/05/19 12:56 Página 23

Page 24: Bost hautagai Elgoibarko alkatetzarako...2019/05/24  · Sorginen kobazuloa eta museoa bisitatu zituzten, eta Lesakan ere egin zuten geldialdia. Ekainaren 19rako, bestalde, Milagro

KULTURA24

Elgoibarko Koplaldia antolatu du Elgoibarko Izarrak ekainaren 7rako

Elgoibarko I. Koplaldia antolatu du Elgoibarko Izarrak ekai-naren 7rako, Udalaren eta Danobat kooperatibaren lagun-tzarekin. Bolatokian izango da, parrokiaren atzeko parkean,

21:30ean. Doan izango da, baina eserlekua gordetzeko gonbi-dapena jasotzeko aukera izango da, ekainaren 3tik aurrera, El-goibarko Izarrak Ubitarten duen bulegoan. Euria egiten badu,Elgoibarko Gaztetxean egingo dute koplaldia.

Bertsolariak eta koplak izango dira protagonista nagusiak,baina musikarien parte-hartzea ere garrantzitsua izango da,hainbat bertsoalditan bertsolariek musikarekin aritu beharkobaitute koplatan. Herrikoak izango dira musikariak: SinuöseKultur Elkarteko Ander Mujika, Iban Urizar, Jon Gurrutxagaeta Patxi Zabaleta. Bertsolariak, berriz, hauek izango dira:Eli Pagola, Onintza Enbeita, Miren Artetxe, Maider Arregi,Manex Agirre, Aitor Mendiluze, Andoni Egaña, Odei Ba-rroso, Aitor Bizkarra eta Uxue Alberdi.

Kanporaketa sistema izango du. Hamar bertsolarik ekingodiote, baina bigarren fasera sei baino ez dira pasatuko. Hi-rugarren fasea edo buruz burukoa, berriz, bi koplarik jokatukodute, irabazlea zein den erabakitzeko.

Koplaldiko irabazleak Aitor Etxeberria artista mendaroa-

rrak Elgoibarko I. Kopladirako propio sortu duen eskultura ja-soko du.

Epaimahaia jaialdira joango den publikoak osatuko du;entzuleen parte-hartzea aktiboa izango da. Fase bakoitzean20 lagunek izango dute gehien gustatu zaizkien bertsolariaknortzuk izan diren erabaki eta hurrengo fasera pasatuko direnkoplariak hautatzeko ardura. Koplaldia aurkeztu eta gida-tzeko ardura, berriz, Ainhoa Mendibilek eta Danele Sarriu-gartek izango dute.

Eguraldiak ez dio lagundu Gallegoen Festari

Dias das letras galegas antolatu zuen Galiza Etxeak joan zenastebururako. Ostiral iluntzean inauguratu zuten Maalako parkekokarpa Udaleko agintariek, eta orduantxe hasi zen festa. Egural-diak, baina, ez zuen gehiegi lagundu eta asteburu osoan zehareuria gogotik egin zuenez, antolatzaileek espero zutena bainojende gutxiago ibili zen. Musika taldeko abeslariak ere istripu txikibat izan zuen barixakuan, eta hurrengo egunean gurpildun aul-kian eskaini zuen saioa.

Museoen Eguna ospatu du Erreminta Makinaren Museoak

Museoen Nazioarteko Eguna izan zen zapatua, maiatza-ren 18a, eta Gipuzkoako museoek bat egin zuten egunare-kin. Elgoibarko Makina Erremintaren Museoa ere zabalduzuten eta ehun bat lagun inguru joan ziren bisitan. Ohiko ma-kina eta pieza historikoez gain, Gemma Monreal margolarielgoibartarraren ikasleek museoan bertan marraztutako mar-golanekin osatutako erakusketa ikusteko aukera izan zutenbertaratutakoek.

1118 alea:Maquetación 1 23/05/19 12:56 Página 24

Page 25: Bost hautagai Elgoibarko alkatetzarako...2019/05/24  · Sorginen kobazuloa eta museoa bisitatu zituzten, eta Lesakan ere egin zuten geldialdia. Ekainaren 19rako, bestalde, Milagro

KULTURA 25

Antzerki Tantak eta bazkaria bihar, Taupadaren 40. urteurrena ospatzeko

Gazte Mailako aurresku txapelketarekin amaitu da

dantza ikasturtea

Gazte Mailako aurresku txapelketa jo-katu zuten zapatuan 13 eta 15 urte bitar-teko gazteek Legazpin, eta tartean, bielgoibartar izan ziren: Jone Gil eta MarkelGoenaga. Dantzari bakoitzak hiru doinudantzatu zituen: Ehun Dukat, Desafioa etaKontrapasa. Antolatzaileek esan dutenezlan ona egin zuten bi dantzariek eta osopozik etorri ziren egindako saioarekin.Txapelketa honekin bukatu dira aurtengolehiaketak, eta irakasleek zorionak emandizkiete dantzari guztiei, urtean zehar “lanbikaina” egin dutelako.

Herri Eskolako eta Ikastolako ikasleek kurtso amaierako bertso jaialdia egin zuten eguaztenean, Herriko Antzokian eta ikasturteanlandutakoa jarri zuten praktikan. Guztira LH4 eta LH5 mailetako 254 ume igo ziren oholtzara.

Ahozkotasuna lantzeko helburuarekin jarri zuen martxan Elgoibarko Udalak Gu ere bertsotan egitasmoa 2005-2006 ikasturtean,eta Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak gidatzen du. Aurtengoa 14. edizioa izan da. Astean ordubete eskaintzen diote ikastetxeetanegitasmo honi, eta ahozkotasuna lantzeko bertsoa erabiltzen dute tresna moduan. Aurtengo saioak Irati Artetxek gidatu ditu, etaahozkotasuna oinarri hartuta, lau alor landu dituzte: hizkuntza, kultura, musika eta trebetasun pertsonala nahiz soziala.

Taupada Antzerki Taldeak bihar amaituko ditu 40. urteurreneko ospakizunak.12:30ean Antzerki Tantak eskainiko dituzte Elgoibarko kaleetan zehar. Kalegoenplazan hasi eta herriko kaleak zeharkatuko dituzte, Maalaraino. Ondoren,

14:30ean, bazkaria egingo dute Maalako parkean. Bazkalostean antzerkia egingodute, Maalan bertan.

Bestalde, gaur izango da 40. urteurreneko argazki erakusketa ikusteko azkeneguna. Manu Sanchezek 40. urteurreneko ospakizunetan ateratako argazkiekin osa-tutako erakusketa da, eta ikusgai egongo da gaur iluntzera arte Kultur Etxeko sotoan.18:30etik 20:30era bisitatu daiteke.

Ikasturte amaierako bertso jaialdia egin dute Ikastola eta Herri Eskolako umeek

Txupinazo Egunarekin hasiko da gaur, Ludotekaren Aste Nagusia. Festei ha-siera emango dien txupina Maalako parkean botako dute, 17:00etan, eta on-doren, umeentzako jolasak, buruhandiak eta dragoizikletak izango dira. Aurrekoegunetan Ludotekan egin duten kartel lehiaketako sari banaketa ere egingo dute.

Guztira, sei festa egun izango ditu Aste Nagusiak: Txupinazo Eguna, ArtistaEguna, Zirko Eguna, Natura Eguna, Sukaldari Eguna eta Kirolari Eguna. Maia-tzaren 27an, Artista Eguna ospatuko dute. Egun horretan, haurrek oihal ezber-dinak margotzeko aukera izango dute jolasaren bitartez. Maiatzaren 28an,Zirko Egunean, eta 29an egingo duten Natura Egunean haurrekin adostutakohainbat ekitaldik osatuko dute egitaraua. Ostegunean, maiatzak 30, Top Txefizeneko ekimena egingo dute. Azkenik, Aste Nagusiarekin bukatzeko, barixa-kuan, maiatzaren 31n, Kirolari Eguna izango da. Haur eta familien arteko fut-bolin txapelketa jokatuko dute, eta eguna ondo amaitzeko mokadu bat jatekoaukera izango dute partaideek (izena egunean bertan emango da).

Ludotekaren Aste Nagusia ospatuko dute gaur hasita

1118 alea:Maquetación 1 23/05/19 12:56 Página 25

Page 26: Bost hautagai Elgoibarko alkatetzarako...2019/05/24  · Sorginen kobazuloa eta museoa bisitatu zituzten, eta Lesakan ere egin zuten geldialdia. Ekainaren 19rako, bestalde, Milagro

Goi mailako es-kubaloiaz go-z a t z e k o

aukera izango da be-rriro ere Elgoibarren.2015ean moduan,aurten ere IMH Kirolde-gian jokatuko duteEmakumezkoen LauNazioen Eskubaloi Tor-neoa. Euskadiko, Gali-ziako, Valentziako etaKataluniako selekzioek parte hartuko dute. Txapelketak bi finalerdi eta finala izango ditu,ekainaren 1ean lehena, eta 2an, bigarrena. Eguaztenean aurkeztu zuten txapelketa uda-letxeko pleno aretoan. Udal ordezkariez gainera, Jose Manuel Ruiz de Cenzano EuskalEskubaloi Federazioko lehendakariak eta Joseba Rodriguez Jaito euskal selekzioko hau-tatzaileak hartu zuten parte. Jaitok Nahia Legorburu elgoibartarra sartu du deialdian, etaJune Loidi ere sartu nahi zuen, baina Espainiako selekzioarekin jokatuko du Loidik Mun-duko Txapelketarako sailkatzeko anporaketa.

KIROLA26

Astigarraga hirugarren, Mugazgaindiko Kopan

Gipuzkoa, Araba, Nafarroa eta PirinioAtlantikoa lurraldeetan Kopa txapelketa ira-bazi duten jubenil mailako lau taldeek jo-katu zuten Mugazgaindiko EskubaloiKoparen estreinako edizioa, joan den aste-buruan, Atarrabian. Kirol esperientzia berribat eskaintzeaz gainera, auzokoak diren lu-rraldeen arteko hartu-emana eta kultur trukeasustatu nahi dute antolatzaileek txapelketahonen bidez. Sanloko Astigarraga GYSSport taldeak hirugarren postua lortu zuen.Finalerdietako partidan 37-29 galdu zutenMalkaitz taldearen aurka eta 34-24 irabazizieten Arabako Eharialdea taldeari, hiruga-rren eta laugarren postua erabakitzeko par-tidan.

Debabarreneko Raid-a, bihar

Debabarreneko bosgarren orientazioRaida jokatuko dute bihar, hilak 25. Aurrekoedizioetan Elgoibar inguruetan jokatu dutenproba Deban hasi eta bukatuko da aurten.Morkaiko mendizale taldeak antolatzenduen probak bi modalitate izango ditu: ba-tetik, binaka egiten den zazpi orduko aben-tura proba, eta bestetik, bi orduko raidfamiliarra. Azken hori Kalbeton zumarditikabiatuko da, 11:00etan. Abentura probakmendi bizikletako sekzio bakarra edukikodu, eta bi trekking saio. Horrez gain, herribarruan egin beharreko orientazio sekziobat ere egongo da. Tartean, proba bere-ziak ere izango dira, hala nola, hondartzanegingo diren jokoak, eskalada eta espele-ologia proba bat, besteak beste.

Lau Nazioen eskubaloi txapelketa jokatukodute ekainaren 1ean eta 2an IMH kiroldegian

Mendaroko haurrek gogotik gozatu zuten Kirol Egunean

Mendaro Ikastolako Arno Gu-raso elkarteak antolatuta KirolEguna egin zuten aurreko zapa-tuan, eta gogotik gozatu zuteneskola-umeek. Herriko Enparan-tza jolasleku bihurtuko zutela jaki-narazi zuten antolatzaileek,baina eguraldi txarra tarteko,ikastolako jolastokira aldatu zutenlekuz jaia. Jolastokian, gune ez-berdinak sortu zituzten, etaHH2tik LH6ra arteko umeentzatprestatutako ekintza ezberdinak antolatu. Lagunartean, euskaraz, eta kirola eginez, izu-garri gozatu zuten neska-mutilek. Argazki bilduma: barren.eus

Urbasa, Entzia eta Andia mendilerroetako toki esanguratsuenak ezagutzeko BTTirteera antolatu du Morkaikok. Ekainaren 7tik 9ra bitartean egingo dute irteera etamaiatzaren 31 da izena emateko azken eguna. Autobusez egingo dute Urbasarakojoan-etorria, eta Urbasako Bioitza kanpineko aterpetxean hartuko dute ostatua, pen-tsio erdian. Morkaikoko bazkideentzako prezioa 80 eurokoa izango da (90 eurobazkide ez direnek). Informazio osoagoa: http://www.morkaiko.eus/.

Mendi bizikleta irteera Urbasara, ekainaren 7tik 9ra

1118 alea:Maquetación 1 23/05/19 12:56 Página 26

Page 27: Bost hautagai Elgoibarko alkatetzarako...2019/05/24  · Sorginen kobazuloa eta museoa bisitatu zituzten, eta Lesakan ere egin zuten geldialdia. Ekainaren 19rako, bestalde, Milagro

KIROLA 27

Ibarluzea eta Rodriguez berdinduta ailegatu dira Gipuzkoako txapelketako azken tiraldira

Zapatuan Elgetako bolatokian jokatuko duten azken jardunaldian eraba-kiko da Gipuzkoako 50. Hiru Txirlo txapelketa. Angel Ibarluzea elgoi-bartarra eta Ganix Rodriguez eibartarra daude gizonezkoen sailkapen

nagusiko buruan, berdinduta: 41 txirlo bota dituzte biek aurreko zortzi jardu-nalditan. Elgeta taldeko Iker Arizmendiarrieta dago hirugarren postuan, 33 txir-lorekin. Jabier Osoro eta Xabier Loiola elgoibartarrak seigarren eta zazpigarrenpostuetan daude, hurrenez hurren, 29 txirlo botata. Emakumezkoen sailkape-nean hirugarren postuan dago San Migel taldeko Aitziber Olaizola, 11 txirlo-rekin. Azpeitiko Garmendipe taldeko Carmen Cordero dago lidergoan, 20txirlorekin. Bikotekako sailkapenean Xabier Loiola eta Angel Ibarluzea daudelehen postuan (70 txirlo), baina bost txirloko errenta bakarrik dute bigarrengo-ekiko. Taldeka, Eibarko Asola Berrik 145 txirlo ditu, eta bi gutxiago San MigelA taldeak.

Iker Barandiaran gailendu zen jubenilen txirrindulari lasterketan

Solasaldia Del Bosquerekin eta Zamorarekin

Iker Barandiaran (Ampo-Ikolan Sports) izan zen azkarrena(2:12.59) 39. Elgoibarko Hiria Saria txirrindulari lasterketan. Min-txetan hasi eta bukatu zen 86 kilometroko proba baldintza gogo-rretan jokatu zen, euripean, eta 50 txirrindularik bukatu zutenproba. Ez zen Elgoibarko ordezkaririk egon Elgoibarko Lagun Tal-deak antolatutako lasterketan.

Vicente del Bosquek eta Jesus Mari Zamorak kirolaren ba-lioen inguruan berba egingo dute Elgoibarko Herriko Antzo-kian, datorren martitzenean (maiatzak 28). 19:30ean hasikoda solasaldia eta doakoa izango da. Europako Kirolaren He-rria izendapena ospatzeko prestaturiko egitarauaren barruanantolatu dute.

Herri Eskolako taldea, Gipuzkoakotxapeldun, eskola kirolean

Herri Eskolako seigarren mailako neskek irabazidute Eskola Kiroleko Gipuzkoako eskubaloi txapelketa.Elgoibarren txapeldun izan ostean, Oñatiko Txantxan-gorri taldeari irabazita sailkatu ziren finalerdietarako.Zumarragako Gainzuri taldea kanporatu zuten finaler-dietan, Zumarragan jokatutako partidan. Joan den za-patuan jokatu zuten finala, Urnietan, eta Zumaiakotaldeari irabazi zioten finala.

1118 alea:Maquetación 1 23/05/19 12:56 Página 27

Page 28: Bost hautagai Elgoibarko alkatetzarako...2019/05/24  · Sorginen kobazuloa eta museoa bisitatu zituzten, eta Lesakan ere egin zuten geldialdia. Ekainaren 19rako, bestalde, Milagro

MERKATU TXIKIA28

LANA........................................EskaerakAdinekoak eta umeak zaintzeko eta gar-biketa lanak egiteko prest nago. Tituluaeta esperientzia ditut. Euskalduna naiz.( 629 490 986 -----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko eta garbiketalanak egiteko prest nago. Gauez eta as-teburuetan ere bai. ( 632 893 515 -----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zainduko nituzke, gauetan.( 632 229 972 -----------------------------------------------------------------------------------------Asteburuetan sukaldari laguntzaile mo-duan lan egiteko prest nago. Esperien-tzia daukat. ( 678 158 960 -----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zein umeak zaintzeko etaetxeko lanak egiteko prest nago. ( 688 813 569 -----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest nago. Titulu-duna daukat. ( 671 989 434-----------------------------------------------------------------------------------------Esperientzia duen zaintzaile euskaldunaeskaintzen da adinekoak eta umeakzaintzeko. Tituluna. (Elena Agirre).( 943 742 330 / 660 511 781-----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest nago, etxeanzein ospitalean. Gauez ere bai.( 632 637 815-----------------------------------------------------------------------------------------Umeak zaintzeko prest nago. Mendaro-arra naiz. ( 688 664 127-----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest nago. Or-duka edo etxeko langile moduan. Gar-biketak ere egingo nituzke. Esperientziadaukat. ( 686 077 564-----------------------------------------------------------------------------------------

Adinekoak zaintzeko prest nago.Gauez. ( 688 714 388-----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest nago. Espe-rientzia handia. ( 611 306 391-----------------------------------------------------------------------------------------Garbiketak egiteko eta adinekoak zain-tzeko prest nago. Orduka. Titulua dau-kat. ( 626 407 923-----------------------------------------------------------------------------------------Lan bila nabil. Esperientzia handia dau-kat umeak eta adinekoak zaintzen etagarbiketa lanetan. ( 681 310 989-----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo umeak zaintzeko etagarbiketa lanak egiteko prest nago. Es-perientzia handia. Gauez edo astebu-ruetan ere lan egiteko prest. ( 632 893 515-----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko prest nago, etxeanzein ospitalean. Gauez ere bai. ( 643 772 326-----------------------------------------------------------------------------------------Umeak edo adinekoak zaintzeko eta-garbiketa lanak egiteko prest nago. Es-perientzia daukat. ( 632 576 630-----------------------------------------------------------------------------------------Umeak edo adinekoak zaintzeko etagarbiketa lanak egiteko prest nago. ( 685 724 861 / 943 748 899-----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo umeak zaintzeko etaetxeko garbiketak egiteko prest nago.Ordutegi malgua daukat. ( 612 289 330-----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko eta garbiketalanak egiteko prest nago. Orduka edoetxeko langile moduan.( 632 862 059-----------------------------------------------------------------------------------------

EskaintzakElgoibarko ileapaindegi batean lanaldierdiz lan egiteko pertsona behar da. ( 943 246 225 (Nerea)-----------------------------------------------------------------------------------------Pertsona euskalduna behar da arratsal-dez umea zaintzeko. ( 678 000 819-----------------------------------------------------------------------------------------Langile euskalduna behar da Elgoibarkodenda batean lan egiteko. Interesatuekcurriculuma bidali mesedez: [email protected]

ETXEBIZITZAK...........................Estudioa hartuko nuke alokairuan Elgoi-barren. Arduratsua naiz. Erreferentziakditut. ( 666 197 831------------------------------------------------------------------------------------------Etxea alokatzen dut Donostian, Antiguaauzoan. Abuztuaren 18tik irailaren15era. Hondartzatik 5 minutura. 55m²,berriztatuta, igogailuarekin. 2 logela,bainugela, egongela-jangela eta sukal-dea. WIFI konexioarekin. Hamabostal-dia: 1600€ ( 699 02 77 34------------------------------------------------------------------------------------------Estudioa alokatzen dut Elgoibarren. Al-tzariekin. ( 669 665 252------------------------------------------------------------------------------------------Gela bakarreko etxebizitza alokairuan,erosteko aukerarekin. Elgoibarko erdigu-nean. ( 660 042 159------------------------------------------------------------------------------------------Etxea hartuko nuke alokairuan.( 627 230 784

LOKALAK..................................Lokala salgai. Olaso 6, 66-4 pabilioia.132,84 m2 ditu, 16,5 x 8 metroko aza-lerarekin. 7 metroko altuera du, bulegobat eta komuna. ( 943 743 628

KINTOAK..................................Aurten 50 urte beteko dituzten elgoibar-tarrek ospakizun berezia egingo duteurriaren 26an Eibarren. Antolatzaileekegun hori gordetzeko eskatu diete1969an jaiotakoei. Xehetasunak aurre-rago zehaztuko dituzte.-----------------------------------------------------------------------------------------1964ko kintoek bazkaria egingo duteekainaren 29an Sigma jatetxean.12:30ean batuko dira udaletxe azpian,12:45ean argazkia atera eta13:00etan luntxa, Tantakan. 65 euro or-daindu behar dira, ekainaren 14rako:ES17 3035 0007 24 0071137320(Laboral Kutxa).-----------------------------------------------------------------------------------------49koen kinto bazkaria ekainaren 1ean,Sigma jatetxean. 55 euro ordaindubehar dira kontu korronte honetan, maia-tzaren 30erako: ES24 2100 41687521 0035 0521 (La Caixa).13:00etan argazkia, elizan eta geroluntxa Ibai Ondo jatetxean. Bazkaria,14:30etan.-----------------------------------------------------------------------------------------1959ko kintoen bazkariaekainaren1ean, Sigman. 13:00etan,luntxa Txarridunan, eta segidan, argaz-kia. Bazkaria, 15:00etan. 70 € sartu,hurrengo kontu korrontean, maiatzaren25erako: ES09 3035 0007250071137124 (Laboral kutxa).

Etxaldeen Administraziorako-Gradu ikasketen ardu-

raduna Alcala de Henareseko Unibertsitatean, eta Gi-

puzkoa, Bizkai eta Arabako, Errioxako eta

Kantabriako ikastetxeetan. Zuzenbidean lizentzia-

tua. Kolegiatu zenbakia: 749

660 969 679 [email protected]

Patioan eta fatxadan obrak egitea aztertzen ari garagure komunitatean. Bi fasetan egingo genituzke. Jakinnahiko genuke eraikin berean dauden lokal komertzialenjabeek diru ekarpenik egin behar duten obra hauek finan-tzatzeko. Etxebizitzen jabe garenok kuota bera ordaintzendugu hilean eta ezohiko kuota bat ere zehazten dugu diru-funts bat sortzeko. Jakin nahiko genuke lokal jabeek eregure hileko kuota bera ordaindu behar duten ala bakarrikeraikinean duten partaide kuotaren araberakoa ordaindubehar duten.

Elementu komunak izatean, lokal jabe horiek derrigortutadaude sortzen diren gastuei erantzutera, dagokien koefizientearenarabera. Printzipioz, beste ezer adosten ez bada behintzat, denekordaindu beharko dute, dagokien partaide kuotaren araberakopartea. Zuk aipatzen duzun derrama hori Jabekideen Batzarrakonartu behar du, legezko formulismoak beteta.

AHOLKUA: Mantentze-lan orokorrak egin behar dire-nean, jabekide guztiak deitu behar dira batzarrera, denekeman ahal izan dezaten iritzia egin behar diren obren ingu-ruan, obrak egingo dituen enpresaren inguruan eta diru-kostuaren inguruan.

ROSA Mª PINTADO

1118 alea:Maquetación 1 23/05/19 12:56 Página 28

Page 29: Bost hautagai Elgoibarko alkatetzarako...2019/05/24  · Sorginen kobazuloa eta museoa bisitatu zituzten, eta Lesakan ere egin zuten geldialdia. Ekainaren 19rako, bestalde, Milagro

ZORIONAK 29

Argazkiak eguazten eguerdia (12:00ak) baino lehen ekarri behar dira BARRENeko bulegora, edo [email protected] e-postara bidali.

Urte askotarako,Laiene, zure 9.urtebetetzean, izu-garri maite zaitu-gunon partez. Betibezain zoragarriaizaten jarrai deza-zula! Oiartzungoeta Mendarokofamiliak.

Zorionak, Iñigo,astelehenean 4urte beteko dituzu-lako. Muxu handibat etxekoen par-tez.

Zorionak, Ibai,astelehenean 10urte bete zenitue-lako. Etxekoen,eta bereziki, Noraeta Nerearen par-tez.

Zorionak, Elaia.gaur 9 urte betedituzulako. Muxuhandi bat, etaondo pasa!

Zorionak, Jare,zure 8. urtebete-tzean. Muxuhandi bat gura-soen, neba Dila-nen eta lagunguztien partez.

Ongi-etorri, Lur!Eta bide batez zo-rionak zure ama-txori ere, atzourteak bete zitue-lako. Muxu bana,lagunen partez.

Erretratu bakarreko agurra: 4’50€. Argazki bikoitza: 7€. Hirukoitza: 9€. Hiru lagunetik gorako taldeak:15€.

ELGOIBARKO IZARRAKO BAZKIDEENTZAKO PREZIOAK Erretratu bakarreko agurra: 3’50€. Argazki bikoitza: 6€. Hirukoitza: 8€. Hiru lagunetik gorako taldeak: 12.

Javier Artolain Azurmendi2019ko maiatzaren 15ean hil zen, 84 urte zituela.Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak,

bai eta hileta elizkizunetara agertu izana ere.

Zure ondoan bizitza pozgarria izan da. Ez zaitugu ahaztuko.

1118 alea:Maquetación 1 23/05/19 12:56 Página 29

Page 30: Bost hautagai Elgoibarko alkatetzarako...2019/05/24  · Sorginen kobazuloa eta museoa bisitatu zituzten, eta Lesakan ere egin zuten geldialdia. Ekainaren 19rako, bestalde, Milagro

24 BARIXAKUA18:00 Mendaroko EHBilduren kanpainaamaierako ekitaldia, Herriko Enparan-tzan.19:00 Elgoibarko EHBilduren kanpainaamaierako ekitaldia, Giza Eskubideenparkean.19:30 Inazio Bereziartua musika etadantza eskolako dantza taldeko bakarla-rien erakustaldia. Kalegoen plazan.

25 ZAPATUA9:00 Azken zapatuko feria. Ber-tako baserrietako produktu salmenta, Ka-lebarren plazan. 11:00etan, Txosnarenirekiera (Atabal elkarteak), eta12:00etan, pizza tailerra eta ganadu era-kusketa, Aita Agirre plazan, eta Kale Kan-tariak Kalebarren plazatik.10:00 Igeriketa Eguna. Olaizaga kirol-degian. 11:00 Erreka garbiketa, Mendaron. He-rriko Enparantzan batuko dira lantaldeakantolatzeko. 13:30 Luntxa, Mendaroko Gaztetxean.Segidan, Mares de plastico dokumen-talaren proiekzioa, haurrentzako jolasaketa musika zuzenean. Gaztetxean. 12:30 ‘Antzerki tantak’. Taupada an-tzerki taldeak eskainiko du, Elgoibarko ka-leetan. 14:30 Taupada antzerki taldearen 40.urteurreneko bazkaria. Maalako parkean.Bazkalostean, antzerkia.

26 DOMEKA11:30 Robotika feria. Maalako par-kean.

27 ASTELEHENA19:00 Epeletan literatura tailerra. EiderRodriguezen Bihotz handiegia liburua lan-duko dute. Udal liburutegian.

28 MARTITZENA18:00 Literatura tailerra. Leon TolstoyrenGuerra y paz liburua lantzeko azkensaioa izango da. Haizeak antolatuta,Udal liburutegian.19:00 Ameikutz musika eskolako triki-tixa, biolin eta gitarra ikasleen erakustal-dia. San Agustin kulturgunean. 19:30 Jesus Mari Zamora eta Vicentedel Bosqueren hitzaldia Herriko Antzo-kian.

29 EGUAZTENA16:30 Erorikoak sahiesteko tailerra jubi-latuen biltokian 65 urtetik gorakoentzat.18:30 Herri Eskolakoen kurtso amaie-rako jaialdia. Herri Eskolako patioan.19:00 Ameikutz musika eskolako txistueta akordeoi ikasleen erakustaldia. SanAgustin kulturgunean. 19:30 Gurasoentzako formakuntza taile-rra: Alkoholaren arriskuak nerabezaroan.Kultur Etxeko hitzaldi gelan. Ixone Akarregiizango da hizlaria. Antolatzaileak: Kala-mua guraso elkartea, Elgoibar IkastolakoGuraso Kontseilua, Haurreskolako gura-soak, Arreiturrekoak eta Ongizate Saila.

30 EGUENA18:30 Herri Eskolakoen kurtso amaie-rako jaialdia. Herri Eskolako patioan. 19:00 Ixiltasun Eskolakoen hausnarketasaioa eta Jose Kruz Igartuaren hitzaldia:Isiltasunaren beste dimentsioak. KulturEtxeko sotoan. 19:30 Inazio Bereziartua musika eskola-koen kontzertu ibiltaria. Kalean zehar.

31 BARIXAKUA8:30 Oin Alai berezia. Kalegoen plaza-tik Ikastaloraino eta Herri Eskolaraino.18:30 Pirritx, Porrotx eta Marimotos pai-lazoak, Mendaron, ikastolako jolastokian.

AGENDA30

Botika ordutegiak 09:00 - 13:00 / 16:00 - 20:00GUARDIAK Egunez: 09:00-20:00 Iluntzean: 20:00-22:00 Larunbatak: 9:00-14:00 (*)

24 BARIXAKUA 25 ZAPATUA 26 DOMEKA 27 ASTELEHENA 28 MARTITZENA 29 EGUAZTENA 30 EGUENA 31 BARIXAKUA

Egunez

*OruesagastiEgunez

BarrenetxeaEgunez

BarrenetxeaEgunez

*IbañezEgunez

GaritaonandiaEgunez

EtxeberriaEgunez

*FernandezEgunez Yudego

Iluntzean Etxeberria

IluntzeanBarrenetxea

IluntzeanBarrenetxea

Iluntzean Garitaonandia

IluntzeanGaritaonandia

IluntzeanEtxeberria

Iluntzean Etxeberria

IluntzeanYudego

* Fernandez: Herriko enparantza 4, Garagartza (Mendaro)

943 756 142

* Ibañez:Rekalde, 1 (Soraluze)

943 751 638

* Oruesagasti: Kalebarren, 9 (Soraluze)

943 751 384

‘La pequeña Suiza’24 barixakua: 21:30

25 zapatua: 19:00 / 22:15(VOS)

26 domeka: 19:0027 astelehena: 21:30

Urte guztian, gauez: 22:00-09:00Zulueta. San Agustin kalea, 5 (Eibar)

943 820 498

Zinea (Herriko Antzokian)

1118 alea:Maquetación 1 23/05/19 12:57 Página 30

Page 31: Bost hautagai Elgoibarko alkatetzarako...2019/05/24  · Sorginen kobazuloa eta museoa bisitatu zituzten, eta Lesakan ere egin zuten geldialdia. Ekainaren 19rako, bestalde, Milagro

1118 azala:Maquetación 1 23/05/19 12:53 Página 3

Page 32: Bost hautagai Elgoibarko alkatetzarako...2019/05/24  · Sorginen kobazuloa eta museoa bisitatu zituzten, eta Lesakan ere egin zuten geldialdia. Ekainaren 19rako, bestalde, Milagro

1118 azala:Maquetación 1 23/05/19 12:53 Página 4