BIZI BARATZEA EGURRA | ENERGIA Estereo bat bero · 2017-10-16 · haritz zuria (Quercus alba) eta...

1
40 2017/10/22 | ARGIA EGURRA | ENERGIA Metro kubo egur gordin, horixe da este- reoa. Guk zuhaitzek, arbolek eta zuhaix- kek duten parte gogor guztiei deitzen diegu egurra. Zenbaitek parte gogor hori bitan banatzen dute: zura eta egu- rra. Gaurkorako berdin dit, sutan erre- tzekoaz ariko naizenez, era batera edo bestera egurra. Egur batetik bestera ere badago bada aldea. Trinkoak, astunak, arinak, bigui- nak, gozoak... Egurretan ere denetik. Eta sutan jarritakoan? Eltzea sutan jarrita probatzen omen da, baina su hori egin behar duen egurra ere ederki probatuko du garrak. Lagun amerikar batek bidali dit han erabiltzen duten su egurraren berotze in- darraren neurria. Hiru mailatan banatzen dute egur jendea, gasolinarekin alderatu- ta ematen duten beroaren arabera. Lehen multzoko egurren estereo batek 210 eta 260 litro arteko gasoli- nak adina bero ematen du. Hauek dira: amerikar pagoa ( Fagus grandiflora), sagarrondoa (Malus x domestica), ipar haritza edo haritz gorria (Quercus ru- bra), intxaurrondo zuria (Carya ovata), astigar azukreduna (Acer saccharum), amerikar lizarra (Fraxinus americana), haritz zuria (Quercus alba) eta urki ho- ria (Betula alleghaniensis). Bigarren multzokoen estereo batek 160 eta 210 litro arteko gasolinak adi- na berotzen dute: amerikar zumarra (Ulmus americana), gereziondo beltza (Prunus serotina), Douglas izeia (Pseu- dotsuga menziesii), astigar gorria (Acer rubrum), zilar-astigarra (Acer sacchari- num), amerikar alertzea (Larix laricina) eta paper urkia (Betula papyryfera). Hirugarren multzoko egurrek sortzen duten energia 105 eta 155 litro arteko gasolinaren parekoa da, hauena: ame- rikar lertxuna (Populus tremuloides), amerikar makala (Populus deltoides), kanadar tsuga (Tsuga canadensis), pinu okerra (Pinus contorta), haltza gorria (Alnus rubra), sekuoiak (Sequoia sem- pervirens eta Sequoiadendron gigan- teum), Sitka abetoa (Picea sitchensis), tuia erraldoia (Thuja plicata) eta estro- bo pinua (Pinus strobus). Negua amaitu aurretik, gure inguruko egurren energia balioa ea aurkitzen du- dan... n BIZI BARATZEA Estereo bat bero TESTUA ETA ARGAZKIA: Jakoba Errekondo [email protected]

Transcript of BIZI BARATZEA EGURRA | ENERGIA Estereo bat bero · 2017-10-16 · haritz zuria (Quercus alba) eta...

Page 1: BIZI BARATZEA EGURRA | ENERGIA Estereo bat bero · 2017-10-16 · haritz zuria (Quercus alba) eta urki ho-ria (Betula alleghaniensis). Bigarren multzokoen estereo batek 160 eta 210

40 2017/10/22 | ARGIA

EGURRA | ENERGIA

Metro kubo egur gordin, horixe da este-reoa. Guk zuhaitzek, arbolek eta zuhaix-kek duten parte gogor guztiei deitzen diegu egurra. Zenbaitek parte gogor hori bitan banatzen dute: zura eta egu-rra. Gaurkorako berdin dit, sutan erre-tzekoaz ariko naizenez, era batera edo bestera egurra. Egur batetik bestera ere badago bada aldea. Trinkoak, astunak, arinak, bigui-nak, gozoak... Egurretan ere denetik. Eta sutan jarritakoan? Eltzea sutan jarrita probatzen omen da, baina su hori egin behar duen egurra ere ederki probatuko du garrak. Lagun amerikar batek bidali dit han erabiltzen duten su egurraren berotze in-darraren neurria. Hiru mailatan banatzen dute egur jendea, gasolinarekin alderatu-ta ematen duten beroaren arabera. Lehen multzoko egurren estereo batek 210 eta 260 litro arteko gasoli-nak adina bero ematen du. Hauek dira: amerikar pagoa (Fagus grandiflora), sagarrondoa (Malus x domestica), ipar haritza edo haritz gorria (Quercus ru-bra), intxaurrondo zuria (Carya ovata), astigar azukreduna (Acer saccharum), amerikar lizarra (Fraxinus americana),

haritz zuria (Quercus alba) eta urki ho-ria (Betula alleghaniensis). Bigarren multzokoen estereo batek 160 eta 210 litro arteko gasolinak adi-na berotzen dute: amerikar zumarra (Ulmus americana), gereziondo beltza (Prunus serotina), Douglas izeia (Pseu-dotsuga menziesii), astigar gorria (Acer rubrum), zilar-astigarra (Acer sacchari-num), amerikar alertzea (Larix laricina) eta paper urkia (Betula papyryfera). Hirugarren multzoko egurrek sortzen duten energia 105 eta 155 litro arteko

gasolinaren parekoa da, hauena: ame-rikar lertxuna (Populus tremuloides), amerikar makala (Populus deltoides), kanadar tsuga (Tsuga canadensis), pinu okerra (Pinus contorta), haltza gorria (Alnus rubra), sekuoiak (Sequoia sem-pervirens eta Sequoiadendron gigan-teum), Sitka abetoa (Picea sitchensis), tuia erraldoia (Thuja plicata) eta estro-bo pinua (Pinus strobus). Negua amaitu aurretik, gure inguruko egurren energia balioa ea aurkitzen du-dan... n

BIZI BARATZEA

Estereo bat bero

TESTUA ETA ARGAZKIA:

Jakoba Errekondo [email protected]