BIZENTA MOGEL ETA ELGEZABAL - media.bzkcdn.com · Ume ikastun, liburuzale eta ipuintzale bat...

12
1 BIZENTA MOGEL ETA ELGEZABAL BIZENTA MOGEL, ETA ELGEZABAL (1782-1854) Hiru dira euskal literaturaren alorrean izen handia lortu duten Mogeldarrak: Joan Antonio (1745- 1804), Joan Jose (1781-1849) eta Bizenta Antonia (1782-1854). Lehenbizikoak, besteak beste, itzal handia eman zion liburu bat idatzi zuen: El doctor Peru Abarca, catedrático de lengua bascongada e la Universidad de Basarte. Díálogo entre un rústíco solitario bascongado y un barbero callejero llamado, Maisu Juan. Beste biak neba-arrebak dira, eta Joan Antonio osaba zuten. Bizenta Antonia Mogel Azkoitian jaio zen mundura (1782-7-6an), beraren aita han bait zegoen mediku, baina, urte bete egin baino lehen, aita hil eta Markinara aldatu ziren neba-arreba biak. Markinan igaro zuten, beraz, Joan Josek eta Bizenta Antoniak beren umezaroa, eta bertantxe eskolatu zituen osabak. Markinartzat jo ditzakegu, ba, osaba-ilobak, nahiz eta herri banatan jaioak izan: Joan Antonio Eibarren, eta Joan Jose Deban. Bizenta, urteen joan-etorrian, Eleuterio Basozabalekin ezkondu zen eta, azkenean azkena, alargundurik Abandon hil zen 1854-6-29an. AURRERA © Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Transcript of BIZENTA MOGEL ETA ELGEZABAL - media.bzkcdn.com · Ume ikastun, liburuzale eta ipuintzale bat...

Page 1: BIZENTA MOGEL ETA ELGEZABAL - media.bzkcdn.com · Ume ikastun, liburuzale eta ipuintzale bat agertzen da Peru Abarka liburuan, ume honek (Txomintxu) ipuinak euskaratzen ditu eta abade

1

BIZENTA MOGEL ETA ELGEZABAL

BIZENTA MOGEL, ETA ELGEZABAL (1782-1854)Hiru dira euskal literaturarenalorrean izen handia lortu dutenMogeldarrak: Joan Antonio (1745-1804), Joan Jose (1781-1849) etaBizenta Antonia (1782-1854).Lehenbizikoak, besteak beste, itzalhandia eman zion liburu bat idatzizuen: El doctor Peru Abarca,catedrático de lengua bascongada e laUniversidad de Basarte. Díálogo entreun rústíco solitario bascongado y unbarbero callejero llamado, Maisu Juan.Beste biak neba-arrebak dira, eta JoanAntonio osaba zuten.

Bizenta Antonia Mogel Azkoitian jaiozen mundura (1782-7-6an), berarenaita han bait zegoen mediku, baina,urte bete egin baino lehen, aita hil etaMarkinara aldatu ziren neba-arrebabiak. Markinan igaro zuten, beraz,Joan Josek eta Bizenta Antoniakberen umezaroa, eta bertantxeeskolatu zituen osabak. Markinartzat joditzakegu, ba, osaba-ilobak, nahiz etaherri banatan jaioak izan: Joan AntonioEibarren, eta Joan Jose Deban.

Bizenta, urteen joan-etorrian,Eleuterio Basozabalekin ezkondu zeneta, azkenean azkena, alargundurikAbandon hil zen 1854-6-29an.

AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Page 2: BIZENTA MOGEL ETA ELGEZABAL - media.bzkcdn.com · Ume ikastun, liburuzale eta ipuintzale bat agertzen da Peru Abarka liburuan, ume honek (Txomintxu) ipuinak euskaratzen ditu eta abade

2

EUSKARAZ IDATZI ZUENLEHEN EMAKUMEA

Bizenta Antonia izan genuen euskalliteratura idatziaren alorra gorritu zuenlehen emakumea. Garai haietanemakumeak ez zuen eskola handirikhartzen kaltegarria zelako ustea osozabaldua bait zegoen. Nahikoa zenirakurtzen ikastea, idazten ikasteakaltegarritzat zegoen. Orduko ustearenerakusgarri begira zer dioskun AgirreAsteasukoak:

Onetarako mutillai eman bear zate, albada,eskola ona. Au eguin gabez cembat mutil,echearen eta erriaren onragarri izangociranac, galtzen, edo ecerezean gueratzendira? Nescachentzat ere chit gauza ona daescola, era bada, icasi deceen dotrina,goiz-arratsetako jayera, Sacrementuacongui artzeco prestaera, Elizanmodestiarequin egotea, eta Mezaentzuteco modua. Asco da aunescachentzat, bada escribitzen jaquitea,batzuentzat ona izan arren, gueyenentzatcaltetsu izan liteque.

Bizentak berak ere uste horren berriematen du Ipui Onak liburuarensarreran, hona hemen aurrenekohitzak:

Badakit, enzunaz beste gabe, neskatxgazte baten izena dagoala itxatsirikliburutxo onen aurrean, jardungo dutelasiñuka ez gutxik, diotela beren artean,iñoren lumaz janzi nai duela bela txikiak;au da, besten bearrak artu nai ditudalaneretzat: ez dagokiola neskatxa batibururik ausitze liburugiñen: asko duelagorua, naiz jostorratza zuzen erabiltzea.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

INTXAUSTI JAUREGIA (Azkoitia)Bizenta Antonia Mogel eta Elgezabal Azkoitian jaio zen,bertako medikua bait zen aita, aurreagoko belaunaldianJoanes Etxeberri bezala. Hamarkada haietan Jauregi honetanbildu ohi ziren «Azkoitiko Zalduntxoak».

Page 3: BIZENTA MOGEL ETA ELGEZABAL - media.bzkcdn.com · Ume ikastun, liburuzale eta ipuintzale bat agertzen da Peru Abarka liburuan, ume honek (Txomintxu) ipuinak euskaratzen ditu eta abade

3

Baina inor ikastunik eta liburuzalerikizan bada Bizenta bera izan da:

Zortzi urte nituenean ekusirik nere neba,edo anaia ikasten asi zala gure osabarekinlatiñezko izkera, jarri zitzatan buruan ikasibear nuela nik ere. Ala, buruari nekegogorrik eman gabe, loari bere orduakemanda, ta zigor zaurigarriaren beldurrikez nuela, jolasez bezela irten nuen nereasmoarekin.

Bizenta Mogelek ederretsi egiten dieidazle klasikoen alegiei eta deusgutxikotzat ditu ume-umetanentzundako Peru eta Mariren ipuinak:

Umeago nintzanean berriz enzun oi nituen,zoro zororik, ta pozez erotuta, atso ipuinak.Sinisten nituen egia andi batzuek bezala,Peru eta Mariaren ipui farragarri ta sustraigabeak: enzunak enzunda ere, aspertuezin nintzan; ta pakerik ematen ez nienatso gaixoai berriz ta berriz esateko alakoipuiak.

Ume ikastun, liburuzale etaipuintzale bat agertzen da Peru Abarkaliburuan, ume honek (Txomintxu)ipuinak euskaratzen ditu eta abadebaten ipuin bat kontatzen du. PeruAbarka liburuko Txomintxu, Bizentabera bezalakoa dela uste dugu etaabadea zer esanik ez, Joan Antonio;irakur dezagun arretaz antz horisomatzeko:

Daucadazan alabac dira bicochac; edobatera jaijuac, ta etzara onegaz zurtuco zu,daquizulaco izan oi diriala nosbaitirucochac bere. Seme bata escolauba da,liburu zalia; badaqui erdera, taeusqueratuten deuscuz, gaba igaroteco,iracurri dituban ipuinac, baña ipuin onac,garbi ta iñoren calte bagacuac. Egotengachacoz auac zabalic enzuten, umechicarrac Peru eta Marijaren ipuin gatzbagaac enzun daruezan garraz. Lengoegun baten berac buruz icasita, esaeuscunipuin chito eder abade batec imini ebanaberba neurtu ta soñutubaz.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

MARKINAAitagandik umezurtz geratzean, Bizenta Mogelek Markina izanzuen bere haurtzaroko herria. Geroko idazlearen urte haietan,Markina ez zen artean batere handia; baina bailara hauxe izanzen Bizentaren haur-munduaren bihotza, beti ere izaditik hurbil.

Page 4: BIZENTA MOGEL ETA ELGEZABAL - media.bzkcdn.com · Ume ikastun, liburuzale eta ipuintzale bat agertzen da Peru Abarka liburuan, ume honek (Txomintxu) ipuinak euskaratzen ditu eta abade

4

IDAZLANAK

1804ean argitara zuen BizentaMogelek bere lehen liburua, osaba hilzen urte berean hain zuzen, etakontuan hartzekoa da hogeitabi urtebesterik ez zituela. Hitzaurrean bertanadierazten duenez, latina ondo zekien«gaztetxoa nintzala irakurri ta azaldu oinituela Fedroren latiñezko ipuiak». Etageroago: «Edozeñek daki Esoporenipui latinez, ta itz lotu gabeetandaudenak, errazagoak dirala aditzen,Fedro, ta Virgilioren itz lotuak baño».

Esopogandik hartutakoberrogeitamar alegia euskaratu zituen,eta gipuzkeraz eman; bere osababezala hasi zen, euskaraz idazten,hain zuzen. Liburuaren izenburua: Ipuionac, ceintzuetan arquituco dituzteneuskaldun necazari ta gazte gueiaceracaste ederrac beren vizitzazucentzeco (Donosti, 1804). 114orrialde. Undiano liburugilearen etxean.

Berrogeitamar alegia hauen ondoren,osabaren hitz neurtuzko zortzi alegiadatoz. Bizentak esaten digunez,beraren osabak hitz neurtuzko alegimordoa zuen eta banaka batzuk bainoez zituen aukeratu:

Esan nuan len bertso ipuizko oiek ez diralanere burukoak. Pillo andi bat dauka egindanere osaba jaunak, ta pillotik artuak diraemen ekusiko diran gutxi batzuek.Saiagarri bat da hau, ta ez gehiago.

Liburua gipuzkeraz idatzita dagobaina gipuzkera horrek bizkaierarenukitua du. Mogeldarren ukitua ere bai;esakeretan eta hitzen segidannabarmena da hori. Mogeldarrenjoskera behin baino gehiagotan izan dakritikatua eta are gehiago itzulpenetakojoskera. Hona hemen, adibidez, zerdioen Santi Onaindiak:

euskera ederra du, orraitio, izkerakikosunda osotoro urrun-araztea errez etzaionarren. Itzulpena du, ta itzulpenetan, gaurere berdin, ezta ain aixe astintzen erdelkutsuaren narda.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

OSABA JOAN ANTONIOJoan Jose eta Bizenta senideek, elkarrekin batera eman zutenhaurtzaroa, osaba Joan Antoniorenean. Apaiza zen JoanAntonio, eta Peru Abarka (1802) sona handiko obra utzi ziguneuskal literaturan. Beronek hezi eta eskolatu zituen Joan Joseeta Bizenta ilobak.

Page 5: BIZENTA MOGEL ETA ELGEZABAL - media.bzkcdn.com · Ume ikastun, liburuzale eta ipuintzale bat agertzen da Peru Abarka liburuan, ume honek (Txomintxu) ipuinak euskaratzen ditu eta abade

5

Liburua gazteei eta nekazarieieskaini zien, gogoratu besterik ezdago Ipui Onak horren izenburu osoazein den. Orobat, eskaintza bera ereirakurriz gero:

Don Victor Munibe ta Aranguren-gori.

Nere zalduntxoa; Artu ditudan ezkerogogoak argitara emateko ipui onenliburutxo bat, erabaki bear nuan nori bereeskintza egin. Buruari neke gogor tagogaitzarririk eman gabe, nori asmatzen,zu izan bear zinan, nik autu bear nuena.Ipuiok atera nahi ditut gaztetxo, tanekazarientzat, edo Bizkaian esan oi danbezala, nekezaleentzat.

Liburuak, merezi zuen bezala,harrera ona izan zuen, eta horrenlekuko dira izan dituen argitarapenguztiak. 1880an (Peru Abarka liburuaargitara zen urte berean hain zuzen)Bilboko Beti Bat aldizkariak aterazituen ipuinak. Azkue, 1899koabuztuaren 3an hasi zen argitaratzenbere Euskalzale asterokoan etahamahiru ipuin behintzat argitarazituen. Euskal Esnalea-k liburu berezibat osotu zuen (Donosti, 1912), Martin,Mena y C-ren etxean, TxominAgirreren hitzaurrearekin; eta, azkenik,Auspoa liburu bildumak (Zarautz,1963) argitara du, J. San Martinenaintzinsolasarekin.

Bizenta Mogelek badu, hala ere, lanizkutuagorik. Gabon-kanta egilea erebagenuen eta honetan, zalantzarikgabe, argi gehien isuri duena LinoAkesolo dugu:

Bilbon, urtero, eguberrietan kantatzen zirankanta berrietan, eta Markinan CadizkoKonstituzioa erretzeko ospatu ziranjaietako bertsoetan foruzaletasuna, foruaieutsi bearra bizi-bizi agertzen zen. Etakanta oietako batzuk Mogeltarrek sortuakdirala badakigu. Bat, Vicenta Mogelemakumea da, eta ene ustez, aietakobatzuetatik ez zebillen urruti Joan Josebera.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

IPUI ONAK (1804)Joan Antonio hil zen urte berean argitara eman zituen Bizentakipuin hauek Donostian. Neska gaztea zen idazlea, etaemakumezkoen kultur zeregin eta eskubideez ere arduraturikageri zen.

Page 6: BIZENTA MOGEL ETA ELGEZABAL - media.bzkcdn.com · Ume ikastun, liburuzale eta ipuintzale bat agertzen da Peru Abarka liburuan, ume honek (Txomintxu) ipuinak euskaratzen ditu eta abade

6

ULIBARRiren LANKIDEUlibarri arabarra Okondotik eta Bizenta Mogel MarkinatikAbandora joan ziren bizitzera. Elkarren estimuan lankidetza ereeskaini zion batak besteari.

ITZULPEN-LANETANBizentaren itzulpen ezaguna da hau, Toledoko Kardinalarengutun baten itzulpena hain zuzen. Euskaraz, Bilbon eman zenidazki hau argitara, eta argitalpenaren bukaeran zera dio:«Traducida del Romance al Bascuence, por Doña Vicenta deMoguel».

Eta gehiago:

En la antología de Mahn encontramos elcanto de Lelo, el de Altabiscar, y variascanciones báquicas, eróticas, religiosas,históricas. En dialecto vizcaino tienenespecial interés histórico: Gabonetacocantia Vizcaitar guztientzat (de 1819, deVicenta Moguel, a todas luces).

Los de 1819 (Gabon-kantak) salen anombre de una mujer vasca (euskaldunemakume batek ateria), que se afirma serdoña Vicenta Moguel, que vive en Abandocasada con don Eleuterio Basozabal; deella deben ser también, a creer al P. MateoZabala en sus fábulas, los de 1832.

Okondoko Ulibarriren laguntzaileaere izan zen:

no olvidemos que Ulibarri buscó en algunaocasión la colaboración y los servicios dedoña Vicenta para revisar y corregir susescritos y no dejaría de hacerlo en loposible, cuando se trataba de dar a laestampa sus versos.

Eta azkenik EspainiakoGotzainburuaren Artzain-idazkia itzulieta argitaratu zuen, Toledoko LuisBorbon Kardinalak 1820-5-l5eanegindakoa, gaztelaniaz eta euskaraz(Bilbo, 1820).

Baina gabon-kanta horiek gorabehera, idazlanik ezagunena IpuiOnak da zalantzarik gabe. Erakusgarrigisa jartzen dugu ondoan honakohautatu dugun 23.ena.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Page 7: BIZENTA MOGEL ETA ELGEZABAL - media.bzkcdn.com · Ume ikastun, liburuzale eta ipuintzale bat agertzen da Peru Abarka liburuan, ume honek (Txomintxu) ipuinak euskaratzen ditu eta abade

7

IGELA ETA IDIA

Igelak ekusi zuen bein idi bat guzialoditu ta gizen eginda, zebillela zelaikolarrean, ta begitandu zitzaion bera ereazi ta gizendu zitekeala idi ura bezalabere azal ta larru zimurra betetzenbazuen nola bait. Asi zan bada puztuta aizez arrotzen bere larrua, ta jarrizitzaion buruan azi zala asko, tagaldetu zioen ber umeai idia beste otezan. Erantzuten dioe ezetz gutxiagoazere. Puztuagoa egin zan berriz puxigabat balitz bezela. Puzka ta indarkazebillela, orra non eztanda edo ler eginzuen larrua etenda.

Ipuin onek erakusten digu ez degulaarrotu bear andiago, ederrago taaberatsago izan naiz:

Aizez gizenduaLaster da galduaIgoten duenak goregiJo bearko du beregi

IGELA ETA IDIAHonelako eta ondoko orrialdeetako irudien antzekoak eramanohi zituzten, apaingarri bezala, alegien argitalpenek. Hemenjasotakoak La Fontaine-ren edizio batekoak ditugu.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Page 8: BIZENTA MOGEL ETA ELGEZABAL - media.bzkcdn.com · Ume ikastun, liburuzale eta ipuintzale bat agertzen da Peru Abarka liburuan, ume honek (Txomintxu) ipuinak euskaratzen ditu eta abade

8

XIX. MENDEKO ALEGILARIAK

Alegiak idatzi dituztenen arteanFedro eta Esopo aipatzen dituBizentak eta liburuaren azken alderaSamaniego eta Renteria. Ipui Onakliburuarekin, alegiak moduz kontatzekoeuskara gai zela adierazi nahi zuen.Asmo horren lekuko frogagarria daondorengo pasarte hau:

Samaniego ta Renteria jaunak ots egitendute ipuiak berso edo itz neurtuetan tagaztelarren izkuntzan argira emanaz. Nork—diote gero— euskara ezarri ta anbesteberso gisatan ipuiak?

XIX. mendean, Mogeldarren ondorenhainbeste alegi itzultzauile agertu zen,batez ere aurreko mendeko alegiakitzuli zituztenak. Esate baterako, J.M.Archu (1811-1881). La Fontaine-renhainbat alegia bihurtu zitueneuskarara. La Fontaine-ren besteitzuitzaile batek, Goyhetche, 1852anFableac edo Alegiak argitara zuenBaionan. Gratien Ademak erehamazortzi alegia argitara zituen bainaez dira itzulpen soilak. La Fontaine-renantzera sortu zituen.

Aita Uriartek bizkaieraz idatzi zituenalegiak. Eta XIX. mendean izan zenalegilari handienetako bat AgustinPascual Iturriaga izan zen Fábulas yotras composiciones en versovascongado o Ipuiak argitara zuen.Samaniegoren 55 alegia eta Virgiliorenlehen eta hirugarren egloga itzulizituen.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

SAMANIEGO (1745-1801)Ipuin gisa aman izan diren alegiek izan sonatu gutxi batzuk etajakinak izan dituzte historian: Esopo grekoa, Fedro latinoa, LaFontaine frantsesa eta XVIII.ean gaztelaniaz ihardun zutenIriarte eta Samaniego. Bergarako Mintegiaren zuzendariizandako arabar honek, gainera, ikastetxe horretarako idatzizituen alegiak (1781-1784), osaba Peñaflorida Kontearenenkarguz. Bizentak oso hurbiletik ezagutu ahal izan zuen,beraz, tradizio klasiko hau.

Page 9: BIZENTA MOGEL ETA ELGEZABAL - media.bzkcdn.com · Ume ikastun, liburuzale eta ipuintzale bat agertzen da Peru Abarka liburuan, ume honek (Txomintxu) ipuinak euskaratzen ditu eta abade

9

XIX. MENDEKO LITERATURJOERAK

XIX. mendean euskal idazleakaurreko mendeko alegiak itzultzen arizirela aldaketa bortitzak ekarriko zituenliburu bat argitara zen Alemanian,Grimm anaiek argitara emana:Kinderund Hausmärchen (1812).Napoleon lehenaren erasoekherrikoitasuna biztu zuten, eta ahoz-aho zebiltzan ipuinak biltzeari ekin zionhainbat folklorezalek. Garai hartakoerromantizismoak ekarri zuenemaitzarik ederrenetako bat herri-ipuinak biltzea izan zen, dudarik gabe.Mugimendu horren eraginahemeretzigarren mendearenhondarrean eta hogeigarrenarenhasieran gertatu da batez ere EuskalHerrian. Baina Joan Antonio etaBizenta Mogel giro hau bainolehenagokoak dira eta herri ipuinetatikbarik iturri klasikoetatik edan zuten.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

EUSKAL ALEGILARIAKAlegien balio didaktikoak XIX.eko idazle bat baino gehiagorenlan-gogoa zuzpertu zuen: Uriarte, Zabala, Iturriaga, Archu edoGoyhetche aipa litezke adibidetzat. Hona hemen Iturriagakprestatutakoen lehen edizioaren azala (1842).

Page 10: BIZENTA MOGEL ETA ELGEZABAL - media.bzkcdn.com · Ume ikastun, liburuzale eta ipuintzale bat agertzen da Peru Abarka liburuan, ume honek (Txomintxu) ipuinak euskaratzen ditu eta abade

10

EUSKALERRIARENYAKINTZABizenta Mogelek tradizio oso herritar bat ere izan zuen bereipuinen oinarri, alegilari klasikoek ata herriak ere arrunt maiteakizan bait dituzte beti abereengandik jasotako irakaskizunak,Azkueren obra honetan era iturri bereko jakituria topa liteke.

Luis Vives Valenciako latin idazle etamaisu handiaren Elkarrizketak ekarrizion gogora Joan Antoniori berak ereantzeko zerbait egin zezakeela, etaPeru Abarka idatzi zuen bizitzarenazken alderantza. Bizentak ere, eraberean, iturri klasikoetatik edan ez-ezik, herri-ipuinei buruz egiten dieladirudi. Ipuinetan, animalien artekoelkarrizketa ikasbide bat dagoelakoonartzen zuen; entzun diezaiogunberari:

Naiz sinistu, naiz ez, esan bear det,gaztetxoa nintzala [...] artu oi nuela atseginguziz andia enzunaz txakur, otso, aizeri,ollar, abere, lauoñeko, ta egaztien itzketaalkarren artekoak.

Baina animalien kontuarekinjarraituz:

Esan oi dute ero erorik nekazari batzuek,anziñako egunetan itzketan zekitela txakur,katu, aizeri, otso, ardi, ta ipuietan ateratzendiran abere, naiz egaztiak. Baña gutxi diraain eroak. Laster igarriko dioe adartxoetandagoala fruta: ta orri oratu bear zaiola,adartxoa baztertuta.

Mendearen azkenerantza atzerrikoeuskalariak ibiliko ziren herri-ipuin bila:Webster, Vinson. Eta gure mendeanhainbat euskaldun: Azkue, AitaDonostia, Barbier, Barandiaran, MayiAriztia... Eta euskal animismoarenerakusgarri eder bat Azkuek ia mendebat geroago Markinan bertan bilduzuen ipuinaren sarrera dugu:

Antxina, bedar txori abere ta patarioakeuren berbetea aztu baino lentxoago,errege bat bizi zan...

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Page 11: BIZENTA MOGEL ETA ELGEZABAL - media.bzkcdn.com · Ume ikastun, liburuzale eta ipuintzale bat agertzen da Peru Abarka liburuan, ume honek (Txomintxu) ipuinak euskaratzen ditu eta abade

11

EDIZIO BERRIA (1912)XIX mendeko alegi zaletasuna lagun. Bizenta Mogelen lana ezzen aldu euskal kulturaren oroimenean, ata Euskal Esnalea-kaman zion berriro argitara liburua (Donostia, 1912).

ESOPOREN ALEGIAK

Esaten denez, eta besteak beste,Teodoro Benfey da ipuina aztertzenduen ikertzaile sonatuenetako bat.Honen ustez, herri ipuinik gehienekEkialdean dute beren jatorria. Ekialdederitzan lurralde zabal mugaezinhorretan herrien sorterria aurkitu beharbagenu, India izango litzateke,pausuak zuzenduko genituzkeen lekua.Vedak direlakoetan aurkitzen dira ipuineta alegien aztarnak. Txinako hainbatipuinek Indian du bere jatorria, etaEuropara Erdi Aroaz gero iritsi dira.Jakina, guzti honek ez du esan nahi,inondik inora ere, ipuin guztiak jatorrizIndiakoak direnik. Esopori buruz gauzahandirik ez dakigu, dena dela,berrogeitik berrehun ipuinetarainoegozten zaizkio honi.

Juan San Martinek dioenez, Azkueeta Barandiaranek jaso izan dituztehemen aipatzen ditugun era horretakoipuinak.

Esoporen alegiak laburrak dira etanarrazioaren aurretik edo atzetikpromitio edo epitimio delakoa jartzenda, hau da ipuinetik ateratzen denikaskizuna. Animalia, abere, hegazti,patari edo piztiak, bakoitzak berenortasuna edo norberetasuna izangodu: esaterako, lehoia beti indartsuaizango da, azeria askojakina eta abar.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

BELEA ETA AZERIA.LEHOIA ETA SAGUA«Que en estos versos trato / de daros un asunto / que instruyadeleitando; / los perros y los lobos, / los ratones y gatos, / laszorras y las monas, / los ciervos y caballos / os han de hablaren verso; / pero con juicio tanto, / que sus máximas sean / losconsejos más sanos» (F.M. Samaniego).

GIZARTE-KRITIKAAbereen irudimenezko mundua gizarteaz hitz egiteko erabili izandute alegilariek: animalien arteko elkarrizketa ata harremanekgizakion arteko arazoak ispilatu nahi izan dituzte. Gizarteko lehia ataliskarrak irudikatzen dira «Otsoa ata bildotsa»-ren gisako ipuinetan.

Page 12: BIZENTA MOGEL ETA ELGEZABAL - media.bzkcdn.com · Ume ikastun, liburuzale eta ipuintzale bat agertzen da Peru Abarka liburuan, ume honek (Txomintxu) ipuinak euskaratzen ditu eta abade

12

EMAKUMEAK ETA EUSKALLITERATURA

Villasantek dioenez, Garibairenlekukotasunaren arabera, badakiguErdi Aroko azken gizaldietan, hiletetan,eresiak kantatzen zirela etaeuskarazko eresi-egileak gehienetanemakumezkoak izaten zirela. SantxaOtxoa Ozetako, Milia Lasturko, SantxaHortiz eta beste andre batzuen eresiakezagutzen ditugu.

Hemeretzigarren mendearen azkenaldera eta hogeigarren honetanhainbat emakume euskaltzaleagertzen da; banaka batzukaipatzearren hona zerrenda bat:Rosario Artola, Astibia'tar Pantzeske,Maritxu Barriola, Rosa Bustintza, M.Hegiaphal, Mayi Ariztia, M. J.Minaberry, Mª. Dolores Agirre, ElbiraZipitria, Julia Berrojaibiz, K. Elizegi,Begoña Arregi, Karmele Esnal, MariKarmen Garmendia, M. Maortua, F.Setoain, Miren Jone Azurtza, M. A.Urreta, F. Arregi, Mª. MilagrosBidegain, Arantxa Urretavizcaya, A.Idiazabal, Amaia Lasa, Lurdes Iriondo,Albizuneko Balendiñe, Ibarrola'tar Teri,Aldalur moja bertsolaria, PantxikaErramuzpe.

ATZERA

© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

IZADI HURBILA ETA MUNDU KLASIKOAAlegia literarioetan izadia eta mundu klasikoa elkarren ondoanagertu ohi ziren, Mogeldarren kultur zaletasunetan bezalatsu.Bizentak ere herritarra eta naturala izan nahi zuen, eta aldiberean Esopo klasikoaren obraz baliaturik ari zen lanean.Bizentaren «Eskua, oinak eta sabela» alegiari dagokionmarrazkia.