BIOGRAFIAK

6
1. BIOGRAFIA aur ginenetik hona gauzak asko aldatu dira. Garai haietan, esaterako, eskolako gai guztiak erdaraz izaten ziren; euskarari berriz, ordubeteko txokoa egiten zitzaion gutxi gorabehera. H Kale giroa ez zen ez euskararen aldekoa; horrexegatik jardun ohi genuen gaztelaniaz, eta bakar-bakarrik gurasoekin eta senideekin egiten genuen euskaraz. Eta pixkanaka-pixkanaka gure euskara makaltzen joan zen sendotu beharrean. Gaurko haurrek, ordea, heziketa euskaraz jasotzen dute, herri txikietan behintzat, eta kalean eta lagunen artean euskara erabiltzeko aukera izaten dute. Kaleko eta eskolako giroa euskararen aldekoa bada ere, ez da hainbeste lanekoa. Lan-tokian ez dugu izaten erraztasun handirik euskaraz hitz egiteko. Nahiz eta lankide asko euskaraz hitz egiteko gauza izan, ez dugu horrela jokatzen. Justizia-esparruan (Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak) ahaleginak egin dira egoera hori nolabait orekatzeko, euskararen erabilpena bultzatzeko eta euskara sustatzeko programak abian jarri izan dira; baina, tamalez, oraindik ez dute emaitza handirik izan eta ez da lortu joera hori aldatzea, eta ahoz zein idatziz gaztelania da nagusi. Izan ere, erraztasun handiagoa dugu erdaraz egiteko, ohituago gaudelako, batetik, eta bestetik, lotsa edo beldurra sentitzen dugulako gai juridikoak euskaraz azaltzerakoan, lexiko formala erabili nahi izaten dugulako, gaztelaniaz aritzen garen bezalaxe. Horrexegatik, nire ustez, geure buruari jarri behar dizkiogun helburuak lorterrazak izan behar dira, apurka-apurka hasi behar dugu euskara erabiltzen, gauza errazenetatik hasita. Hona hemen, nire iritziz eman beharreko urrats batzuk: Telefonoz zein aurrez aurre euskaraz egiten saiatu, lehenengo hitza edo agurra euskaraz eginez. Lankideekin, dakitenekin behinik behin, euskaraz hitz egin. Agiri errazenak euskaraz azaldu (zitazioak, jakinarazpenak...) Nire ustez, oso zaila izango da oraindik normaltasun osoz euskara gai juridikoetan erabiltzea; baina, aurrez aipatutako urratsak ematen baditugu, euskararen aldeko giroa piztuko da lanean, eta helburu nagusitik gertuago egongo gara. Erronka polita dugu gure aurrean.

Transcript of BIOGRAFIAK

Page 1: BIOGRAFIAK

1.BIOGRAFIA

aur ginenetik hona gauzak asko aldatu dira. Garai haietan, esaterako, eskolako gai guztiak erdaraz izaten ziren; euskarari berriz, ordubeteko txokoa egiten zitzaion gutxi gorabehera.H

Kale giroa ez zen ez euskararen aldekoa; horrexegatik jardun ohi genuen gaztelaniaz, eta bakar-bakarrik gurasoekin eta senideekin egiten genuen euskaraz. Eta pixkanaka-pixkanaka gure euskara makaltzen joan zen sendotu beharrean.

Gaurko haurrek, ordea, heziketa euskaraz jasotzen dute, herri txikietan behintzat, eta kalean eta lagunen artean euskara erabiltzeko aukera izaten dute.

Kaleko eta eskolako giroa euskararen aldekoa bada ere, ez da hainbeste lanekoa. Lan-tokian ez dugu izaten erraztasun handirik euskaraz hitz egiteko. Nahiz eta lankide asko euskaraz hitz egiteko gauza izan, ez dugu horrela jokatzen.

Justizia-esparruan (Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak) ahaleginak egin dira egoera hori nolabait orekatzeko, euskararen erabilpena bultzatzeko eta euskara sustatzeko programak abian jarri izan dira; baina, tamalez, oraindik ez dute emaitza handirik izan eta ez da lortu joera hori aldatzea, eta ahoz zein idatziz gaztelania da nagusi.

Izan ere, erraztasun handiagoa dugu erdaraz egiteko, ohituago gaudelako, batetik, eta bestetik, lotsa edo beldurra sentitzen dugulako gai juridikoak euskaraz azaltzerakoan, lexiko formala erabili nahi izaten dugulako, gaztelaniaz aritzen garen bezalaxe.

Horrexegatik, nire ustez, geure buruari jarri behar dizkiogun helburuak lorterrazak izan behar dira, apurka-apurka hasi behar dugu euskara erabiltzen, gauza errazenetatik hasita. Hona hemen, nire iritziz eman beharreko urrats batzuk:

Telefonoz zein aurrez aurre euskaraz egiten saiatu, lehenengo hitza edo agurra euskaraz eginez.

Lankideekin, dakitenekin behinik behin, euskaraz hitz egin. Agiri errazenak euskaraz azaldu (zitazioak, jakinarazpenak...)

Nire ustez, oso zaila izango da oraindik normaltasun osoz euskara gai juridikoetan erabiltzea; baina, aurrez aipatutako urratsak ematen baditugu, euskararen aldeko giroa piztuko da lanean, eta helburu nagusitik gertuago egongo gara. Erronka polita dugu gure aurrean.

2.BIOGRAFIA

Page 2: BIOGRAFIAK

as gaitezen esanez bere organo judizialean ez duela euskaraz hitz egiteko aukera handirik. Izan ere, herritarrekin harreman zuzen handirik ez du. Are gutxiago telefonoz, egiten dizkioten deiak gainerakoei pasatzeko izaten baitira. Halaz ere, aukera gutxi izanda ere, ez ditu gehiegi aprobetxatzen, ez baitu euskaraz hitz egiteko ohitura handirik eta kosta egiten

zaio lehen hitza euskaraz egitea. Ahaleginak egin behar dituela onartzen du, baina kosta egiten zaio. Zaila egiten zaio euskara ikasten ari direnekin hitz egitea. Saiatu izan da, baina behin baino gehiagotan amore eman behar izan du, gehienezkoen joera gaztelaniaz aritzea izaten baita. Hainbat prokuradore eta abokatu euskaldunekin ere egin izan du.

HLan egoera horrelakoa izanda, euskaraz hitz egiteko beste aukera batzuk ere baditu:

Trenez etortzen da etxetik lanera eta batzuekin euskaraz hitz egiteko aukera izaten du; beste batzuekin, berriz, gaztelaniaz egiteko joera du, nahiz eta euskaldunak edo euskara ikasten ari direnak izan.

Bere lehenengo erronka herritarrekin euskaraz hitz egitea izango da. Nahiz eta onartzen duen kosta egingo zaiola.

Bere herriko dendetan dendari euskaldunekin hitz egitea, esaterako. Batzuetan arazoak baditu ere, oso lagungarri zaio besteen hizkerak ulertzea eta dakiena erabiltzea, euskaldun berria baita. Tabernetan eta ez du hainbeste hitz egiten.

Konpromiso hain handia eskatzen ez dionez, euskaraz irakurtzeko aukerak ere aprobetxatzen ditu. Berria egunkariaren harpideduna da. Irakurketa motela egiten du, eta hainbatetan zailtasunak ere baditu; baina hiztegia begiratzeko alferra bada ere, hiztegia aberasteko oso baliokoa zaio. Trenean eta gainbegiratu bat ematen dio. Kafealdian, bakarrik geratu izan denean Argia aldizkaria ere irakurri izan du.

Zaletasunak ere baditu, eta horietako bat bertsozaletasuna da. Bertsolaritza oso gustukoa du eta bertsolaritzaren historia lantzen ari da. Zaila egiten zaio euskara hori ulertzea eta datuak jasotzea; baina haien hizkera ezagutzea guztiz interesgarria iruditzen zaio, arlo hori landu gabe dagoelako eta bertsolarien mentalitatea eta joera sozialak aztertzeko paregabea delako. Arlo horretan bere erronka da euskaraz artikuluak idaztea.

Hala ere, hitz egiteko aukera nabarmenena etxean du, bere familian, bereziki bere alabarekin; baina gaztelaniaz hitz egiteko joera handia dutela dio, arrotz egiten zaio alabarekin euskaraz hitz egitea. Dena den, bere alabarekin lanari eta ikasketei buruzko gaiak jorratzeko aukera aprobetxatu nahi du. Agian, dituen aukera horietatik abiaturik pixkanaka zabaldu beharko lituzkeela dio.

3.BIOGRAFIA

Page 3: BIOGRAFIAK

rte batzuetatik hona euskararen erabilera bultzatzeko ahalegin asko egiten ari dira. Denok dakigunez, euskararen erabilera urte askoz debekatua izan zen eta ondorioz, hizkuntza horren erabilerak izugarrizko galera jaso zuen, batez ere hirietan; herri txikietan, ia-ia guztietan, nahiz

eta ezkutuan izan, euskaraz hitz egiten jarraitu zuten. U

Zorionez, badirudi momentu honetan euskararen egoera erabat aldatu dela. Hezkuntzan emandako aldaketak eragin handia izan du. Izan ere, gure garaian euskara ematen zen beste edozein gai bezala, hau da, astean bi orduz, asko jota. Gainera, lehenengo urteak izan ziren eta maila edo materialak ez ziren aproposak. Orain, ordea, leku gehienetan alderantziz izaten da, heziketa euskaraz jasotzen baita eta haur guztiak, haien artean, erlaziona daitezke euskaraz.

Bai umeekin, bai orain ikasten hasten direnekin badirudi aurrerapen asko lortzen ari direla; baina gure adineko jendearekin lortzen ari diren emaitzak ez dira nabarmenak. Hori egiaztatzeko ikusi besterik ez dago elkarrizketetan ze hizkuntzaz baliatzen garen, eta inguruan zer hizkuntza erabiltzen den. Nahiz eta ahaleginak egin, oso zaila da gure ohitura edo gure mentalizazioa aldatzea.

Lanari dagokionez, ahalegin asko egiten ari gara egoera hau aldatzeko. Hau da, gure arloan, justizian, programa batzuen bidez ahalegin handia egiten ari da euskararen erabilera bultzatzeko, baina oraingoz ez du arrakasta handirik lortu.

Lehen esan dudan bezala, zaila da gure mentalitatea aldatzea eta urte askotan erdaraz egin dugun lana bat-batean euskaraz egitea. Pixkanaka-pixkanaka joan behar dugu aurrera. Baina, dena dela, pazientzia handia behar dugu, guk nahiz administrazioak , emaitza onak lortu nahi baditugu.

4.BIOGRAFIA

Page 4: BIOGRAFIAK

ahiz eta herri batetik bestera egoera oso ezberdina izan, gaur gure gizartean erdara da nagusi. Ikastolak haurrez beteta daude, baina eskolatik kanpo, adibidez, parkean erdaraz hitz egiten dute. Nire ustez, salbuespenak dira euskaraz egiten dutenak, bere etxean euskaraz

egiten dutelako bere gurasoekin. Hortxe dago koska. N

Lanean ere gauza bera gertatzen da. Lehentasuna erdarak du, nahiz hainbat eta hainbat euskaraz hitz egiteko gai izan. Bestalde, badaude bulego batzuk mahai gainean slogan bat dutenak: “hemen euskaraz egin” edo horrelako zerbait. Horrelakoetan errazago izaten da euskaraz egitea. Nire ustez, ideia ona da euskararen erabilpena zabaltzeko.

Gure arloan zailtasun handiak ditugu hizkera juridikoa dela eta. Gai oso inportanteak izaten dira eta ezinezkoa da akats bat egitea; izan ere, dugun presioa oso handia da, gauzak gaizki eginez gero ondorioak kaltegarriak izan daitezke.

Nire iritziz, poliki-poliki jarraitu behar dugu. Optimista izan nahi nuke: orain daukaguna duela hamar urte baina gehiago da, eta hemendik hamar urtera oraindik asko ere gehiago izango dugu. Eskatzen den aldaketa hain handia denez, garrantzitsuena da bortxakeriarik gabe egitea, bestela jendeak gaizki hartuko du, kaltegarria izango da denontzat.

GALDERAK

Aurreko biografiak irakurri ondoren, zein da/dira zure egoeratik hurbilen dagoena/daudenak?

Zurearekin zertan datoz bat eta zertan ez? Zer aholku emango zenieke zuen lankideei euskara erabiltzeko aukerak

zabaltzeko?

Page 5: BIOGRAFIAK

Gai horren inguruan zerbait azpimarratu nahiko zenuke?

AUTOBIGRAFIA:

EUSKARA IKASI

Noiz hasi zinen ikasten euskaraz? Non hasi zinen ikasten euskaraz? Zenbat urte daramatzazu euskara ikasten? Asko iruditzen

zaizkizu? Zer maila lortu duzu? Zure esperientzien arabera nola ikasi duzu euskara gehien? Trebetasunei (entzumena, mintzamena, idazmena,

irakurmena) dagokienez, zein da zure alde onena eta zein zure alde txarrena?

Zure esperientzien arabera, euskara ikasteko egin dituzun ahaleginetatik zein izan da arrakastatsuena?

Eta zein ahaleginetan iruditzen zaizu galdu duzula denbora alferrik?

EUSKARA ERABILI

Noiz hasi zinen euskara erabiltzen? Batez ere non erabiltzen duzu euskara? Non erabili nahiko zenuke euskara? Egun euskaraz hitz egiteko non aurkitzen dituzu zailtasun

handienak? Egun euskaraz idazteko non aurkitzen dituzu zailtasun

handienak? Egun euskaraz irakurtzeko non aurkitzen dituzu zailtasun

handienak? Lanean euskaraz hitz egiteko erraztasunik ba al duzu?

(norekin, zertaz, etab)? Lanean euskaraz hitz egiteko zer falta zaizula uste duzu? Lanean euskaraz idazteko erraztasunik ba al duzu? Lanean euskaraz idazteko zer falta zaizula uste duzu? Esperientzia positiboetako bat kontatuko al zenuke? Euskararen erabilera bultzatzeko Justizia Sailak martxan

dituen programen berri ba al duzu? Baldin baduzu nola baloratzen duzu?