Binder2

16
SAKANAKO ASTEKARIA • 2014ko apiribilak 17, osteguna • 2. aldia • 460. zenbakia Irakurri, Gozatu eta Oparitu, euskarazko liburuak irakurtzera animatzeko kanpaina apirilaren 23tik garagarrilaren 30era Herri kirolari gazteekin hiru txapel Sakanara Kultura >> 14 Kirolak >> 12 Ibilaldi Handia, 25 urte bidea egiten >>13/16 Benetako galdeketa lortzeko lanean >>3 Adin guztitako etxarriarrek eman zuten botoa, ikuskatzaileak bertan zirela. Altsasuko Udala osasun erreformarekin kexu dago >>7 Etxarriko Utzubar Txikiko urbanizazioa irailean hasiko dira >>7 Poyoren obra bat CANeko desagertuen artean >>9 Zilarrezko ezteiak ospatzeko kontrako norazkoan eginen dute ibilbidea apirila- ren 26an, 6:30ean abiatuta Mendizaleek bi ibilbide izanen dituzte aukeran, 52,5 eta 24,4 km-takoak. 50 boluntario ariko dira lanean Urdiaingo auntzetxea lau ibilbideren abiapuntu izanen da Udan informazio ohola jarriko da >>5 Gazte Burutakzio topaketa Altsasun >>9

description

 

Transcript of Binder2

Page 1: Binder2

SAKANAKO ASTEKARIA • 2014ko apiribilak 17, osteguna • 2. aldia • 460. zenbakia

Irakurri, Gozatu eta Oparitu,euskarazko liburuak irakurtzeraanimatzeko kanpaina apirilaren23tik garagarrilaren 30era

H e r r i k i ro l a r igazteekin hirutxapel Sakanara

Kultura >> 14Kirolak >> 12

Ibilaldi Handia, 25 urte bidea egiten

>>13/16

Benetako galdeketalortzeko lanean

>>3

Adin guztitako etxarriarrek eman zuten botoa, ikuskatzaileak bertan zirela.

AltsasukoUdala osasunerreformarekinkexu dago

>>7

EtxarrikoUtzubar Txikikourbanizazioairailean hasiko dira >>7

Poyoren obrabat CANekodesagertuenartean >>9

Zilarrezko ezteiak ospatzeko kontrakonorazkoan eginen dute ibilbidea apirila-ren 26an, 6:30ean abiatuta

Mendizaleek bi ibilbide izanen dituzteaukeran, 52,5 eta 24,4 km-takoak. 50 boluntario ariko dira lanean

Urdiaingoauntzetxea lau ibilbiderenabiapuntuizanen daUdan informazioohola jarriko da

>>5

GazteBurutakziotopaketaAltsasun >>9

Page 2: Binder2

Guaixe • 2014ko apiribilaren 17a2

Argazkiak emateko lekuak: • Altsasu: Foruen Plaza 23-1 • Irurtzun: kate informatika, Bi ahizpak, 9(atzea) • Ordainketa, Guaixeren bulegoan edota 3035 0018 47 0181012564 kontu zenbakian ingre-satuta egin daiteke.ZORION agurrak

Eta orain... 4 euro argazkia eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen opari-papera doan! Bazkideek 3,50 euro!ARGAZKIAK ASTEBETE LEHENAGO EKARRI, TOKIRIK GABE GELDITUKO ZARA BESTELA! Jarraitugaitzazu

Musika Munduko musikak. Apirilaren 23an,asteazkenean, arratsaldez AltsasukoIntxostiapunta gazte gunean.

Orai. Apirilaren 26an, larunbatean,23:00etan Altsasuko Lurrazpin.

Antzerkia Magic hop. Apirilaren 26an,larunbatean, 18:00etan AltsasukoIortia kultur gunean.

Ipuin kontalariaIpuinen haria. Apirilaren 25ean,ostiralean, 19:00etan Altsasuko Iortiakultur gunean. Izaskun Mugika.

ZinemaDoce años de esclavitud. Apirilaren18an, ostiralean, 22:00etan etaapirilaren 20an, domekan, 20:10eanAltsasuko Iortia kultur gunean.

Bram barrabas. Apirilaren 20an,domekan, 17:00etan Altsasuko Iortiakultur gunean.

Ione sube al cielo. Apirilaren 18an,ostegunean, 19:00etan Altsasuko Iortiakultur gunean.

Philomena. Apirilaren 25ean,ostiralean, 22:00etan eta apirilaren27an, domekan, 20:10ean AltsasukoIortia kultur gunean.

Mendi irteeraAltsasuko perimetroa. Apirilaren27an, domekan. AltsasukoMendigoizaleak.

Ziordia-Ekala. Maiatzaren 1ean,domekan. Altsasuko Mendigoizaleak.

Txirrindula irteerakZapardegia. Apirilaren 20an,domekan, 9:00etan AltsasukoZumalakarregi plazatik. Burundamendi bizikleta taldea. 40 km.

Urkilla mendizerra. Apirilaren 27an,domekan, 7:30ean AltsasukoZumalakarregi plazatik. Burundamendi bizikleta taldea. 70 km.

Erakusketak Literatura eta artea uztartuz.Apirilaren 30era arte, astegunetan18:30etik 21:00etara eta domekan19:00etatik 21:00etara Altsasuko Iortiakultur gunean. Iñigo Aritza ikastola.

Nazabal arte eskola. Maiatzaren 1etik

15era arte astegunetan 18:30etik21:00etara eta domekan 19:00etatik21:00etara Altsasuko Iortia kulturgunean.

LiteraturaNur liburu sailaren idazlea. Apirilaren22an, asteartean, 17:30ean AltsasukoIortia kultur gunean. Toti Martinez deLezea.

La tecla rota. Gidoi-foruma. Apirilaren23an, asteazkenean, 19:00etanAltsasuko Iortia kultur gunean. JosebaSalegi.

TailerrakMunduko sukaldaritzak. Apirilaren18an eta 25ean, ostiralak, arratsaldezAltsasuko Intxostiapunta gazte gunean.

Tatu tailerra. Apirilaren 22an,asteartean, arratsaldez AltsasukoIntxostiapunta gazte gunean.

Zirkoa. Apirilaren 24an eta 25ean,ostegunean eta ostiralean, 16:00etatik19:00etara Altsasun. 646 720 133.Amai taldea.

Bestelakoak Munduko jolasak. Apirilaren 26an,

larunbatean, arratsaldez AltsasukoIntxostiapunta gazte gunean.

Euskararen kate hautsiak . Apirilaren29, asteartean, 19:30ean AltsasukoIortia kultur gunean. Liburuarenaurkezpena. EHE.

Deialdiak Hipotekek kaltetutakoen Plataforma.Apirilaren 18an,, ostiralean, 19:00etanAltsasuko Gure Etxeko lehen solairuko1. gelan, bilera.

Euskal Presoak Euskal Herrira!Apirilaren 18an, ostiralean, 20:00etanLakuntza, Arbizu eta Etxarri Aranazkoplazetan elkarretaratzeak.

Euskal Presoak Euskal Herrira!Apirilaren 20an eta 27an, domekan,20:00etan Altsasuko plazan,

elkarretaratzea.

Sakanako Langabetuen Asanblada.Apirilaren 21ean eta 28an,astelehenean, 15:30ean Altsasuko GureEtxea eraikinean.

Euskal Presoak Euskal Herrira!Apirilaren 25ean, ostiralean, 20:00etanIrurtzun, Uharte Arakil, Lakuntza,Arbizu, Etxarri Aranatz, Bakaiku,Altsasu eta Olaztin. Hileko azkenostiraleko elkarretaratzea.

Elkartasun eguna. Apirilaren 26an,larunbatean, 11:00etatik aurreraEtxarri Aranatzen.

Langileok erabaki, Euskal Herriakerabaki dezan. Maiatzaren 1ean,ostegunean, 12:00etan Altsasuko Foruplazatik. LAB.

apiribilak-maiatzak 17-1Sakanan antolatzen diren ekitaldien berri emateko: [email protected]

PabloEutsi gogor eta segi betibezain gazte.ZORIONAK

Udane eta IraideZorionak bikote!!!Sagardo gutxiyo eta txuleta ge-yo.Egun ona izan dezazuela biyek!!

Txapeldunak!!Itza, itza, itza, AUPA IÑIGO ARITZA!!!

AinhoaZorionak zure 5.urte-betetzean!!Aurten kan-dela gehiago itzaltze-ko.Etxekoen partezbost muxu

Bakarra:

Bikoitza:

Bazkideek deskontua

Page 3: Binder2

Guaixe • 2014ko apiribilaren 17a 3

ezkaatza >>

Aparteko gorabeherarik gabe eginzen herri galdeketa. Herritarren%42,76k parte hartu zuen etagehienek independentziaren aldekoboza eman zuten

Herri galdeketako emaitza emanaurretik, A13 ekimeneko ordezka-riak, Manu Gomezek zoriondu eginzituen Etxarri Aranatz eta Lizarra-gabengoako herritarrak. “Demo-krazia praktikatu nahi duten herri-tarrentzat gaurkoa egun handiaizan da, herriari hitza ematekoaukera luzatuta, herritarrek hitzahartu dutelako”.

A13ko kideek igandean jakina-razi zutenez, lanean jarraituko dute,“orain arte baino gogo eta indargehiagorekin, gaurkoan ariketasinbolikoa izan dena bihar beneta-koa izan dadin, erabakitzeko esku-bidea erabat gauzatu arte”. Euskal

Herritarrek erabaki nahi badute,haien esku dagoela gaineratu zuenGomezek. Aldi berean, garagarri-laren 8ko Gure Esku Dago ekime-nak antolatu duen giza katean par-te hartzera deitu zuen. Egun horre-tan Durango eta Iruñea lotukodituen giza-katea eginen da.

Prozesuaren garrantziaGomezek Beleixe Irratian (FM107,3) esan zuenez, “emaitza beragarrantzitsua izanda, prozesuabera burutzeak garrantzi handia-goa du”. Azaldu zuenez, “EtxarriAranatzen erabakitzeko eskubi-dea benetako demokraziari biz-kar ematen dioten boteredunenmonopoliotik atera eta herrita-rren esku jarri da, zilegitasun etaberme guztiarekin eta horixe dabenetako emaitza”.

Etxarri Aranatz»

Nahi duzu Euskal Herria indepen-dente bateko herritarra izan? gal-derari erantzuteko aukera zuten1990 etxarriar inguruk. Aukera851k (%42,76) baliatu zuten(12:30ean parte hartzeak %25againditu zuen). Galderari baietz804k erantzun zioten. Ezezkoa,berriz, 18k eman zioten (%2,12).Boto txuria 26k aukeratu zuten(%3) eta baliogabeak, azkenik, 3izan ziren (%0,35).

Gorabeherei dagokienez, osogutxi izan ziren. Aldez aurretikbozkatu zuen herritar batek atzoberriro botoa eman zuen eta aldezaurretik emandako botoa balioga-betu egin zioten. Bestalde, bi boz-ka azalik gabe eman ziren eta bes-te azal batzuetan bi boto paper zeu-den. Berdinak baziren bat zenbatuzen eta ezberdinak zirenak balio-gabetu.

Azken hauteskundeetan parte

hartze handia izan zen EtxarriAranatzen. 2011ko maiatzaren22an Nafarroako Parlamentua etaudala berritu ziren. Azken horre-tarako bozketan parte hartzea%72,11koa izan zen (1.404 boto).Parlamenturako, berriz, %72,32izan zen parte hartzea (1.408 boto).Bestalde, 2005eko otsailaren 20anEuropako Konstitutzio Itunariburuzko erreferenduma egin zeneta 808 etxarriarrek eman zutenbotoa orduan (%42,4). 2000ko otsai-laren 6an, berriz, festen hasieradata zein izanen zen zehaztekogaldeketa antolatu zuen udalak eta787 etxarriarrek eman zuten iri-tzia (%39,31).

Areyns de Munten egin zutenKatalunian aurrenekoz indepen-dentziari buruzko herri galdeke-ta. Parte hartzea %41ekoa izan zen.Herritarren %96,2k baiezkoaeman zuen eta ezezkoa %2,3k.

Benetako galdeketa lortzeko lanean segituko dute

Emaitza eta alderaketak

Etxarriarrak bozka ematen.

»Ikuskatzaileen iritziak

Ikuskatzaileen izenean AnnaArquék hartu zuen hitza, “demo-kraziaren festa” izan zena gorai-patzeko. Atzoko moduko egunak“biharko eguna gure modura” egi-teko aukera ematen dutela adie-razi zuen. Atzokoarekin etxarria-rrek demokraziari baiezkoa emanziotela ziurtatu zuen Arquék. Anto-lakuntza bikaina goraipatu zueneta horregatik ziurtatu zuen herriauto antolakuntzak eta transber-tsalitateak irabazi zuela. Etxarriko eta Kataluniako demo-kratak ez daudela bakarrik adie-razi zuen Arquék: “Egun Europanune apartak bizi dira. 25 milioi per-tsonek autodeterminazio prozesudemokratikoa dute euren herrie-tan”. Ziurtatu zuenez, kataluniar,eskoziar edo euskal herritarrek jasoditzaketen bidegabekeriak etamehatxuak europar guztiendakoirainak dira, “Europar Batasunarenbarruan autodeterminazio eskubi-dea urratu nahi dutelako”. Autode-terminazio eskubidea aitortutakoeskubidea dela gogorarazi ondo-ren eskatu zuen argi izateko herriguztiak nazioak direla, “badakigu”. Irazabalbeitiaren esanetan, “Euro-par Batasunak bere konstituzio edoeta etorkizunaren inguruan iritziaeman nahi duen herrialde guztieigutxieneko estandarrak ahalbide-ratu beharko lizkioke, egun ezdagoen baldintza eta beraz gabe-zia demokratikoa dena”.

Sinboloaren indarra

A13 ekimenak antolatutako herri galdeketa “ariketa demokratikoa, ariketa sinbolikoa” zen, “baina sinbolo guztiek duten indar eta pisuarekin”.Igandean lau urte eta erdi bete ziren Kataluniako Areyns de Munt herrian independentziari buruzko aurreneko herri galdeketa egin zela. Atze-tik 556 herri galdeketa etorri ziren eta azaroaren 9rako deitua dutena ere. Igande gauean bertan A13 ekimenekoek jakinarazi zuten herri galdeketa antolatzeko jaso eta barneratutako ezagutza eta esperientzia guztiaEuskal Herriko beste edozein herri edo lantalderen esku uzteko konpromisoa hartu dutela.

Page 4: Binder2

Guaixe • 2014ko apiribilaren 17a4 iritzia

LAGUNTZAILEAK:

GuaixeERREDAKZIO BURUA: Alfredo Alvaro Igoa • [email protected]: Maider Betelu GanboaMAKETATZAILEA: Iker Uribeetxebarria GarmendiaPUBLIZITATEA: Maria Saez de Albeniz • [email protected] eta Eneida Carreño Mundiñano • [email protected] ERREDAKZIO LAGUNTZAILEAK: Erkuden Ruiz Barroso eta

Maialen Huarte AranoZUZENTZAILEA: Patxi FloresARGITARATZAILEA: Bierrik Fundazioa. Foru plaza 23-1. 31800Altsasu • 948 564 275 • 948 562 107 • 618 882 675 KOORDINATZAILEA: Ainhoa Urretagoiena Arruabarrena • [email protected] ZERBITZUA: Guaixe Komunikazioa • Amaia AmilibiaSalgado • [email protected]: Gixane Andueza GoikoetxeaLEGE GORDAILUA: NA-633/1995TIRADA: 3.200

BAZKIDEAK

Gure esku dago Nor ez da barrez lehertzen politi-karien antzezpenak ikusita? Grou-cho Marxek zioen ‘politika arazo-ak bilatzeko artea dela, behin aur-kituta, diagnostiko nahasi bategiteko eta ondoren okerreko boti-ka emateko’. Endredo hoberik?Berriki izan dugu ikuskizun bikai-na, hitz eta pitz, ‘bai’ zena ‘ez’ etaazkenean, putza eta puzker. Horibai, nafarren erara, Madrilekiko

morrontza hobetsita.Krisiaren ondorioz ere ikasi

dugu karpa-arrainak ur lohitsueta uherretan bezain trebe mol-datzen direla goi-politikariak,azpijoko, iruzur, “b”kontabilita-te, eta abar. Hori bai, Nafarroa-gatik eta Espainiagatik! GoraKristo Rey! Bankariak, Jaungoi-ko berriak! Haiek zehazten dutepolitikarien doktrina. Nola ez?

Haien zerbitzura, leial! Infor-mazioaren manipulazioa, lotsa-gabekeria eta gezurrak. Suspe-rraldia hasi da! Kar-kar-kar(Botin, Rajoy, Barcina, Goikoe-txea…). Justifikatuta dago arpi-laketan segitzea (Gora finantzaketa gora espekulazioa!). Baina,nori axola zaizkio jendartearenmixeriak? Langabe eta langile-en neke tristeak? Enpresarien

itolarriak? Zerbitzu publikoeneskasiak? Populazioaren zahar-tze etengabea? eta abar. Ze asper-garria! Ez al dute xarma handia-go Alhambra jatetxeko menudeliciusak? Edo klinika pribatue-tako maindire almidoituak? EdoMiarritzeko Casinoko ederga-rri urreztatuak? Edo Madrilekoerrege protokoloetako distirak?Edo Bruselako Les Galeries Saint

Hubert erakusleihoetako gla-mourrak?

Utzi politika politikarien esku,eta disfrutatu! Jada, Europara-ko hauteskundeen zirkoa hasi-ta dago. Hartu txartela lehenen-go lerroko aulkirako. Emanal-dia hastear dago: ‘Gure eskudago’.

[email protected]

Egoera hauei aurre egiteko hain-bat gomendio:

Gaur egun edo aurrerantzeanordaindu behar ez baduzu etaoraindik ere jakinarazpen judi-ziala heldu ez bazaizu, egin beha-rrekoak: Hipotekakoa ez den ban-ku edo kutxa batean kontu bat ire-ki; zure familiaren diru-sarreraketa gastuak kontu berrian jarrieta HKPko kideren batek lagun-durik, eman idazki bat bankua-

ri zure zailtasunak azaltzeko etanegoziazio bat eskatzeko.

Abal-emailerik baduzu, eginbeharrekoak: hipoteka ordain-tzeko dituzun zailtasunen berrieman, eta esan balitekeela ban-kuak ordainketa eskatzea etaabala egiten dizuten banku bere-an kontuak badituzte, zuk eginduzuna egin beharko dute (bes-te banku batean kontu bat ireki,helbideratzeak eta diru-sarrerak

aldatu, planak atera eta epeanduten libretak kendu...).

Jakinarazpen judiziala jasobaduzu, egin beharrekoak: jarriharremanetan HKPrekin etaeskatu doako justizia eta gehie-gizko klausulak deuseztatzekoeskatzen duten dokumentuakprestatu.

Zure etxea enkantean aterabada, egin beharrekoa: aurrekoegoeran bezala jokatu, eta, gai-

nera, bankuarekin negoziatu alo-kairu sozial bat ematea eta zorrabarkatzea.

Etxetik kanporatua izan bainolehen, egin beharrekoa: jarriharremanetan HKPrekin eta Oina-rrizko Gizarte Zerbitzuekin etxe-tik kanporatua izan baino lehen.

Etxetik kanporatua izan ondo-ren, egin beharrekoak: jarriharremanetan HKPrekin, alo-kairu sozial bat lortzeko etaordaindu gabeko zorra barka-tzea eskatzeko eta jarri harrema-netan Oinarrizko Gizarte Zerbi-tzuekin alokairu sozialeko etxe-bizitza bat eskatzeko.

Hipotekak KaltetutakoPertsonen Plataforma

barrutik kanpora

gutunak Atal honetan ahalik eta iritzigehienek tokia izan dezaten1.500 karaktere (espazioekin)baino gehiago duten gutunik EZDA ONARTUKO. Karakterekopuru horretatik gorako gutun

guztiak LABURTU eginen dira.Gutunean izen-abizenak,telefonoa, helbidea eta NortasunAgiriaren zenbakia agertubeharko dira. Gutunakasteazkeneko goizeko

hamarretarako egon behar diragurean; bestela, ez da astehorretan publikatuko. Guaixealdizkariak ez du bere gainhartzen derrigorrez, aldizkarianadierazitako esanen eta iritzien

erantzukizunik. Zure iritzia helarazteko:Foruen plaza 23, 1 Altsasu;[email protected] edo 948 564 275 telefonoa.

astekoa

Aingeru Mikeo

Gaurko gaia aukeratzen aste hone-tan gertatu zaizkidan bi gertaka-rik lagundu didate. Alde batetik,irakurtzen ari naizen azkenekoliburuak Nacidas para el placerMireia Darderrena, eta nirekinkontsultan dagoen emakumebaten hitzak “ … konturatu naiznire desioa nirea dela eta nirekindaramadala beti, baina egindakolanarekin ohartu naiz askotanhori ahaztu egin zaidala”.

Emakumeen desioa kontsultakogaia izaten dugu sexologoek, etaaskotan desio ezarekin datozenemakumeen diskurtsoetan desioakanpotik datorren zerbait bezalabizitzen dutela entzun daiteke.

Hasierako harreran, sexologo-en lana desioa zerekin lotzendugun aztertzea eta horren ingu-ruko heziketa ematea izaten da.Hau da, gehienetan desio sexua-la, harreman sexual koitalak edu-

kitzeko gogoarekin lotzen dugu-la eta daukagun eredu sexuale-an desioa oso fokalizatuta dago-ela genitalekin.

Horrela, desio sexuala edukitze-ko gogoa genitaletatik at besteaukera edo praktika sexualeta-ra zabaltzen dugu (begiradak,besarkadak, laztanak, hitz goxo-ak, …) Beraz, lehenengo pausuandesioa foko genitaletan soilik ezkokatzen saiatzen gara.

Baina horrekin batera etaMireiaren liburuan argi azaltzenden moduan, emakumeekin egi-ten den lanean, beraien gorputza-ren ezagutza eta plazer gaitasunalandu behar dira. Urteetan, guregorputzen bizipenak mezuz ingu-ratuta egon dira. Plazera bekatua-rekin lotu da, masturbazioa ez daonartuta egon emakumeetan, etagaur egun oraindik beraien gor-putzarekin plazera bilatzen dutenemakumeei “ salida “ eta “ gua-rra” deitzen zaie. Mezuak eta kan-potik iristen diren oihartzunakalbo batera utzita, ezagutza dabiderik eraginkorrena.

Gure gorputzarekin, eta berare-

kin lortu dezakegun plazera gure-ganatu behar ditugu, eta guresexualitatea bizitzerakoan, goza-mena gure ardura dela eta ez bes-tearena jakin behar dugu. Guregorputzak izugarrizko aukerakeskaintzen dizkigun ibilbide horre-tan, eta horretarako ezinbestekoada gure genitalak ezagutzea ere etagure gorputzaren atala direnmoduan integratzea.

Gure gorputza ezagutu, bizi, etasentitu, gure desioekin topo egi-teko bide bakarra delako. Bidaiaberri honetan, bakarka edo auke-ratzen dituzuen bidelagunekinbidaia on!!Olatz Berastegi. Lilima taldea

hara zer dien

Emakumeak gure gorputzak: gure desioak

Hipoteka mailegu bat itzuli ezinik, egoerariaurre egiteko hainbat aholku (II)

Zuzenketa>>Aurreko astean Arferen itxie-rari eta epaiketari buruzkoalbistean okertu eta izen batgaizki eman genuen. Kontrakoepaia jaso zuena ez zen IsabelLezea, Isabel Aznar Lezea bai-zik. Barkamena sortutakonahasmenagatik.

gora/behera

Irakurri, Gozatu,OparituIrakurtzeko eta liburuakmerke eskuratzekokanpaina aurki martxan da.

Osasun DepartamentuaProfesionalen eta tokierakundeen parte hartzeafaltan du Gobernuak proposa-tzen duen erreformak.

>>

>>

Page 5: Binder2

Euskal Herriko lurralde eta ezau-garri oso ezberdinetako hainbatherritako udalek egin dute bat eus-karazko produktuak sustatzeko egi-tasmo honetan eta tartean da baitaSakanako Mankomunitatea ere.

Katalogoan era askotako produk-tuen berri ematen da. 16 urte bitar-teko haur eta gazteentzako produk-tuak dira, eta 8 ataletan sailkatutadaude: aldizkariak, musika, libu-ruak, komikiak, informatika, jos-

tailu eta jokoak, filmak, eta guraso-entzako materiala. Orain, katalogohori paperez eta webgunez ikuste-ko aukera izateaz gain, buletineanharpidetuta, e-postaz nobedadeakjasotzeko aukera eskaini dute.

www.katalogoa.orgKatalogoa bi euskarri ezberdinetanzabaldu ohi da. Alde batetik pape-rezko edizioan, urtean behin argi-taratu eta zabaltzen dena, eta 130.000aletik gora banatzen dira. Eta bes-tetik, www.katalogoa.org helbide-an, Interneteko edizioa dago. Inter-neteko gune horretan paperezkokatalogo osoa ikus daiteke, bainahorretaz gain paperezkoan sartuez diren produktu gehiago ere aur-kitu daitezke, eta produktuetara

edo argitaletxeetara zuzenean joa-teko loturak ere ematen ditu.

Maiztasunez eguneratzen da,eta urtean zehar argitaratzen direnproduktuak kontsultatzeko auke-ra ematen du Katalogoan hainbatprodukturen erreferentzia zehatza

ematen da: produktuaren izena etairudia, egilea, adin-tartea, argita-letxea, eta gutxi gorabeherako pre-zioa. Orain, buletinean harpide-tzearekin batera, eguneraketahoriek e-postan jasotzeko aukeraeskainiko dute.

Guaixe • 2014ko apiribilaren 17a 5

sakanerria >>

Lau ibilbideren berri emanen duenargibide ohola jarriko du udalak udan

Aurreko urteko udan UrdiaingoUdalak kontratatuko bi langilekUrriztizelain, igerileku ondoan,dagoen borda konpondu eta itxu-raldatu zuten. Teilatua konpontze-ko premiak bultzatu zuen udala lanhori egitera. Eta behin horretanhasita auntzetxearen hegoaldeko

herena aterpe bihurtu zuten. Sebas Aristizabal alkateak azal-

du digunez auntzetxea 4 ibilbide-rako abiapuntu bihurtzea nahi duudalak. Horregatik, udan informa-zio ohola jarriko dute. Ibilbidee-tako batek San Pedro ermitara era-manen ditu oinezkoak. Beste batekSarabe ibarra ezagutaraziko du.Ibilbideak behar bezala seinalez-

tatuko dituzte. Hirugarren bidea dagoeneko

seinaleztatuta dago. Nafarroa Bizi-rik ekimeneko kideek gaztelu txi-ki moduko seinale gorriekin mar-katu dute Iruritako gaztelurakoigoera. Sarabeko ibarraren sarre-ratik abiatzen da bide hori eta Laie-neko haitzen iparraldeko magalaigo beharko da.

Galtzada

Laugarren bidea izanen da guztie-tan luzeena. Urriztiko eta Sarabe-ko haitzen artetik iparraldera gorajoko du ibiltariak Itxuspurura igo-tzeko. Garai batean Urdiain etaAtaun lotzen zituen galtzada zatiakagerian uzten ari da almintea.Aristizabalek azaldu digunez,dagoena agertaraztea da helburua.“Basoak daukan zentzua erabatgaldu gabe, erabat markatu gabe,

dagoena adieraziko da”. Ibilbidehorretan ez dituzte seinale ugarijarriko, basoaren izaera ukitugabe egin nahi dutelako.

Berrauneko erreka ondokobidean eskuinera hasten da gal-tzada. Ibiltariak tarteka agerianutzitako galtzada zatiak zapaldu-ko ditu. Beste tarte batzuetanbidea nondik nora joanen zen iru-

dikatuko du, handik metro batzue-tara beste galtzada zati bat azale-razi baitu alminteak. Basoan goraegin ahala egungo baso pistekingurutzatuko da ibiltaria eta zatihorretan galtzadaren bidea jarrai-tzen dutela ohartuko da. Goian,orbel artean, galtzadarriek ipa-rraldeko bidea markatzen segi-tzen dute.

Garai batean Urdiain eta Ataun lotzen zituen galtzada garbitzen ari dira.

Neska-mutikoak jostailuen erakusketako eskaintzari so.

Urdiain»

Auntzetxea abiapuntu

Aurrekontua

Aristizabalek esan digunez, uda-lak 420.000 euro inguru kudea-tuko ditu aurten. Aurreko urte-an baino kopuru txikiagoa da.Pasa den urtean herriko eskolankonponketa lan bat egin zuen uda-lak. Horretarako HezkuntzaDepartamentuaren diru-laguntza

jaso zuen, baina udalak ere berezatia jarri beharra zuen eta finan-tziazioan eragina izan zuen. Aur-ten argiteria publikoa hobetze-ko neurriren bat besterik ez daaurreikusten inbertsioen atale-an. Azken bi urteetan bezala, dau-den zerbitzuei eustera bideratu-ta dago aurrekontua, alkateakazaldu digunez.

SAKANA

Euskarazko produktuen katalogokonobedadeak e-postaz jasotzeko aukera

Hezkuntza Departamentuakjakinarazi du programari eskerikasleen irakurriaren ulermena 11puntu hobetu dela

Irurtzungo Atakondoa eskolakoLehen Hezkuntzako 2. eta 3. mai-letako ikasleak (100 bat), Nafarro-ako beste 14 ikastetxetako ikasle-ekin batera, bikoteka irakurtzekoprograman parte hartzen ari dira.730 guztira. Bikoteka irakurtzenhezkuntza-programaren ebalua-zio probek ikasleek irakurritako-aren ulermena 11 puntutan han-ditu dela adierazi dute. Jose Iri-

bas hezkuntza kontseilariak esanduenez, ikasleen arrakasta akade-mikoa lortzeko funtsezko elemen-tua da gaitasun hori ongi garatuaizatea.

Programaren funtsa elkarrekinikastean datza. Ikasleek batak bes-teari laguntzen diote eta bateraikasten dute, interaktuatzeko gidoiegituratu bat jarraituz. Ikasleenartean maila handia dagoeneanbatek tutorearen eta besteak tuto-rearen pekoa rolak joka ditzake-te. Elkarrekiko harremana izatendute eta alde txikia dagoenean

rolak alda ditzakete. Aldi berean,ikasketa prozesuan inplikazioahanditu eta autoestimua eta eran-

tzukizuna hobetzen da. Programa-ren osagarri dira familiak, seme-alabak irakurtzera bultzatzera

animatuz. Ikastetxeetako irakas-leek, bestalde, euren esperientziakpartekatzen dituzte.

Programa

Astean 30 minutuko bi saio egitendituzte, hiru hilabetez, hau da, 30minutuko 24 saio eskolan egitendituzte eta beste 24 etxean. Beti ere,euren adinari egokitutako testuakirakurtzen dituzte. Irakurketa hasiaurretik eta ondoren ikasleek gal-dera batzuei erantzun behar iza-ten diete. Irurtzunen aurreko ikas-turtean hasi ziren programa horre-kin. Bizpahiru irakasle trebatuziren eta gainontzeko irakasleeiprogramaren berri eman zieten.

Irurtzun / Arakil»

Bikoteka irakurtzearen onura

Haurrak Atakondoa ikastetxetik ateratzen.

Page 6: Binder2

Guaixe • 2014ko apiribilaren 17a6 sakanerria

SAKANA

motzak

Federalismoaren etaIII. Errepublikarenaldarria AltsasunEspainiako II. Errepublikaren aldarri-kapen eguna gogoan izan zuten aste-lehenean Altsasun. IUN-NEBk eguer-dian ekitaldia antolatu zuen udale-txe parean dago soldadu langileen95. batailoiaren omenezko oroigarria-ren aurrean. 30 bat pertsona bilduziren ekitaldian. Tartean ziren PSN-ko zinegotziak, Geroa Baiko bat etaIUN-NEBekoa. Azken horrek, ArturoCarreño Parrak hartu zuen hitza erre-publikaren balioak, federalismoa etaIII. Errepublika aldarrikatzeko. Oroigarriaren aurrean gogoan izanzituzten lan behartuetan Altsasu etaAgurain arteko trenbidea bikoiztenlan egin zuten errepublikar haiek,baita euren pentsaera errepublikar,sozialista edo komunistagatik erre-presaliatuak edo erailak izan zire-nak ere. Bereziki gogoan izan zituz-ten hil zituzten Altsasuko eta Saka-nako errepublikarrak. Askatasuna,berdintasuna eta gizarte justiziadefendatu zituztenak ez dituztelaahaztuko gaineratu zuen Carreñok.Lore eskaintza, Internazionala kan-tuarekin eta auzatearekin osatu zenekitaldia. Arratsaldean, berriz, JoseMigel Nuin IUN-NEBko koordinatzai-learen eta Javier Dronda historia-lariaren hitzaldia izan zen.

Udalek euskalherritartasunabultzatzeko herridinamika abiatzekodeia egin dute Udalbiltzaren mozioa ezohiko osokobilkuretan onartu zituzten

Pasa den astea akaberan ezohikoosoko bilkurak egin ziren Uharte Ara-kilen, Lakuntzan, Arbizun, Bakaikuneta Olatzagutian. Udabiltzak aur-keztutako Euskal Herritarrak garaeta ozenki adierazi nahi dugumozioa izan zen eztabaidatu eta boz-katuzen gai bakarra. Mozio bera ohi-ko bilkuran aztertu zuten Iturmen-din. Euskal Herriko 68 udalek onar-tu dute aipatu mozioa. Onartutako mozioan, udalbatzekeuskal herritartasunaren aldekoherri dinamika bultzatzera dei egi-ten dute. Aldi berean, herritartasunhori agiri ofizial baten bidez adie-razteko zilegitasuna aldarrikatzendute. Era berean, herritar guztiakgonbidatzen dituzte jendaurreanadierazteko “garena eta sentitzenduguna”, kaleetan eta eraikin publi-ko nahiz pribatuetan Euskal Herri-

ko ikurrak jarriz. Azkenik, udalba-tzek Etxarri Aranatzen herri galde-ketari babesa eta zilegitasuna emanzioten eta bat egin zuten Gure EskuDago ekimenak garagarrilaren 8rakoantolatu duen erabakitzeko esku-bidearen aldeko giza katearekin.

Presoen herriratzeaeskatzeko egunaApirilaren 26rako Etxarrin egunosoko egitaraua antolatu dute

Euskal presoen Euskal Herriratzeaeskatzeko Elkartasun Eguna anto-latu dute. Goizeko 11:00etatik aurre-ra haurrendako puzgarriak eta ani-mazioa izanen da. 12:30ean harriprobak iragarri dituzte. 14:30eanherri bazkaria izanen dira eta txar-telak ohiko tokitan jarri dituzteeskuragarri. 17:30ean Batukadaegonen da herrian barna. Presoenherriratzea eskatzeko manifestazioaizanen da 20:00etan. Hura bukatu-takoan eta ordu txikiak arte Gari-lak 26 taldearekin dantzaldia ira-garri dute. Tartean, zezensuzkoa ate-rako da. Egunean zehar dantzariak,zanpantzarrak, taloak, txoznak etabeste izanen direla iragarri dute.

Igandean hasiko daIkurren Legeaaldatzeko sinadurabilketaEraikin publikoetan ikurrina jartzekoaukera bermatzea eskatzen da

Aberri Egunerako Independentistaksareak deitutako manifestazioanjende pila biltzea aurreikusten delabaliatuta, Guztion Nafarroan Guz-tion Ikurrak herri ekimen legegile-aren sustatzaileek jakinarazi duteigandean sinadurak biltzen hasikodirela. Manifestazio hasieran eta aka-beran jarrik dituzte horretarakomahaiak. Horren ondoren, herrizherriko bilketari ekinen diote. Sin-dikatuen laguntzaz lantokietara ereeramanen dute sinadura bilketa.

Igandean AberriEgunaIndependentistak Sareak igandean Iru-ñera deitu du. Golem-etik aterako denmanifestazioaren leloa gehiengoa-ren nahia, independentzia izanenda. EHBildu koalizioa osatzen dutenalderdiek Iruñera joateko deia egindute. Bestalde, EAJ-PNVk Bilbonospatuko du Aberri Eguna. EuskadiEuropara begira leloa aukeratu duaurtengo ediziorako. Bilboko PlazaBerrian, 11:30ean, eginen dute eki-taldi politikoa jeltzaleek.

Herri eskolen egunagerturatzenMaiatzaren 10erako egun osoko egi-taraua antolatu dute Altsasun Saka-nako herri eskolek, Sortzenek eta Gura-so elkarteek. Ospakizunerako Saka-na herri eskolekin sortzen leloaaukeratu dute. Festaren laugarren edi-zioan herri bazkaria izanen da. Har-tarako txartelak eskuratu nahi ditue-nak Guraso elkarteetara jo beharkodu. Helduengatik 9 euro ordaindubeharko da eta txikiengatik 4.

Sagrado Corazon ikastetxeko DBHko30 ikasle eskola-Confint prozesuanparte hartzen ari dira

Nazioarteko gazteen konferentziada Confinta eta planeta zaintzeadu helburu. Munduko hainbatherrialdeetan garatzen ari denegitasmo horren bidez eskola mai-lako ingurumen arloko konpromi-soak hartzen dituzte ikasleek eta,aldi berean, Bartzelonan izanenden estatuko Confint batzarrera-ko ordezkariak aukeratzen dira.2015eko udaberrian Bruselan egi-nen da Europako bigarren Confinttopaketa.

Altsasuko ikastetxean martxo-aren 21ean lau ardura bere egineta sei ekintza aurrera eramatea

adostu zuten. Hondakinen gaika-ko bilketaren berri emanen duteeta haren kontrola eginen dute.Baliabideen erabilera eraginkoreta arduratsuaren inguruan sen-tsibilizazioa eta informazioa zabal-duko dute. Negutegi gasen isurke-ta murrizteko bizikletaren erabi-lera sustatu eta ibilg ailukutsakorren erabilera ekidingodute. Aldi berean, bizikletekinargindarra sortuko dute eta, azke-nik, nekazaritza jasangarria sus-tatzera animatu dira ikasleak.Horiek aurrera eramateko maki-na bat ekintza eginen dituzte. Azke-nik, eskualdeko Confintera joate-ko aukeratu zituzten ordezkariakImanol Lobo, Maialen Aramendia,

Xabier Ruiz de Arbulo eta JesusPalop izan ziren.

Altsasu»

Ikasgelan ingurumenarekinkonpromisoa hartuta

Aste Santuko oporren ondorenetxarriarrek, bakaikuarrek etaiturmendiarrek maiatza jasokodute. Maiatzaren batean, ostegu-nean, helduko diote egiteko horrihiru herrietan. Bakaikuarrekeguerdian ekinen diote lanari.Ordu erdi geroago hasiko diraetxarriarrak maiatza zutitzen.Iturmendiarrek, berriz, 18:00etanhasiko dira lanean, herriko plazan.

Etxarri Aranatz / Bakaiku / Iturmendi»

Maiatzarekin batera maiatza jasotzera

LABek mutuetatik osasun sistemapublikora pasa nahi du langileenosasun estaldura

Aldarrikapen hori zabaldu zutenaurreko ostegunean LAB sindika-tuko 30 delegatuk Irurtzungo osa-sun etxe aurreko aldean. Europanduela 60 urte gertatu bezala,mutuak desagertzearen alde ager-tu ziren kontzentratutakoak.LABeko kideak, batzarrean,mutuen baliabideak eta eskudun-tzak osasun sistema publikorapasatzeko lan egiteko konpromi-soa hartu zuten. Hilaren 28an LanOsasunaren eguna izanen daLABek lantokietan mobilizazioakiragarri ditu.

Bestalde, sindikatu abertzale-ak jakinarazi du gehiengoa duenBakaikuko Guema enpresan osa-sun gertaera arruntei estalduraemateko enpresa hitzarmena

dutela. Ezbehar profesionaleiestaldura emateko Gizarte Segu-rantzarekin harremanetan jarri-ko dira aurki Guemako LABekodelegatuak.

Lan osasuna Osasunbidean

Aurreko osteguneko bilkuran, osasun sistema publikora pasatzea eskatzeko.

Ia 120 langileri eragiten die

ELA sindikatuak jakinarazi due-nez, aurten eta heldu den urteanindarrean izanen den lan hitzar-mena sinatu dute Magotteauxenzuzendaritzak eta enpresa batzor-deak (ELA 5, LAB 3 eta UGT 1).Adostutakoaren arabera Urdiain-go lantegian ez da indarrean jarri-

ko lan erreforma eta ultraaktibi-tate mugagabea izanen du hitzar-menak. ELAtik azaldu dutenez,hitzarmena ez betetzeko bideakitxi dituzte, ez dago malgutasuniketa arbitraia erabiliko da bi alde-ek esandakoa betetzeko konpromi-soa hartzen badute. KPI igoera ereizanen dute langileek.

Hitzarmen onak lortzeko ELA-tik ezinbestekotzat jo dituzte anto-lakuntza ona eta sindikatze mai-la handiak izatea. Enpresa hitzar-menak lan er refor marenondorioak neutralizatzeko etaadostutakoa betetzeko bide onenadirela nabarmendu dute sindika-tutik.

Urdiain»

Bi urterako lan hitzarmena Magotteauxen

Ikastetxeko ekitaldietako bat.

Page 7: Binder2

Guaixe • 2014ko apiribilaren 17a sakanerria

Etxarri Aranatz»motzak

Aralarko etxerakoegur loteakeskatzeko epeazabalikAralarko Elkarteak jakinarazi dudagoeneko etxeetarako egur lote-ak eskatzeko epea zabalik dagoe-la. Interesatuek maiatzaren bateraarte eman dezakete izena. Horre-tarako mendizainari hots egin beharzaio, 636 186 730 telefonora. Egurloteak 15 euroko balioa izanen dueta dirua Caixaren kontu batean sar-tu beharko da (2100 53 85792200022154).

Aste SantuaAralarren Urtero moduan Aralarko santute-giak Aste Santuko elizkizun bere-ziak hartuko ditu. Ostegun eta Osti-ral Santuan mezak 16:00etan iza-nen dira. Larunbatean, berriz,20:00etan hasiko da elizkizuna.Pazko Igandean santutegiak12:30ean meza nagusia hartuko du. Aralarko Deun Mikel Goiaingerua-ren Kofradiatik jakinarazi dutenez,igandean, 16:30ean, Aralarko ain-geruaren irudiak bere herriz-herri-ko ibilbideari ekinen dio. Ohi beza-la, makina bat lagunez lagundutasantutegia eta Baraibar arteko ibil-bidea eginen du basoz, Baraibarre-ra 19:00etan iristeko.

Oporren aurrekopintxo festaOporren aurretik elkar despeditze-ko Itsasi euskaltegiko goizeko zaz-pi taldeak pintxo festa egin zutenatzo. Zazpi taldeek zazpi pintxoezberdin prestatu zituzten eta ikas-gelaz ikasgela pintxoak nola eginzituzten azaldu zuten. Ondoren pro-batzeko eskaini zituzten. Gainera,pintxoak aurkezteko ikasgelak apain-du zituzten.

Aldapasoro auzoko sareen etazolaren berritzea heldu den urteaneginen da

Etxar ri Aranazko Udalak1.718.649,18 euroko aurrekontuaonartu du Bilduren eta NaBairenaldeko botoekin eta PPren kontra-koarekin. Joxi Bakaikoa alkateakgizarte gastua ez jaisteko ahalegi-na egin dutela nabarmendu du.Aldi berean, gizarte zerbitzuenbidez ahalik eta kontratazio gehienegiteko modua jarri nahi izan duEtxarri Aranazko Udalak eta zor-tzi bat izanen dira kontratatuak.Zorrak kentzeko dirua ere bidera-tuko du udalak.

Inbertsioen atalean Utzubar txi-kiko urbanizazioa dago. Alkateakesan digunez, ongikoz irailean hasi-ko lirateke lanak. Ura, gasa etaargindar sareak, espaloia eta zola-dura berriak eginen dira ikastola-ren eraikin berrira, futbol zelairaeta hilerrira eramateko. Eskolapareraino eginen da urbanizazioa.

Bestalde, Bakaikuak jakinara-zi digu heldu den urtean berrituko

direla Aldapasoro auzoko ur hor-nitze eta saneamendu sareak etazoladura. Toki AdministrazioDepartamentuarekin finantziazioahitzartua dagoela jakinarazi digualkateak. 2009-2012 Toki Inbertsio-en Planean erreserban gelditutakolana izan zen Aldapasorokoa, 2011negin zitekeena. Orduan 700.000 euro-ko inbertsioa aurreikusten zen.

PPko Juan Antonio Extreme-rak aurreontuen kontra bozkatuzuen eta salatu zuen Etxerat era-kundeari 4.000 euro eman izana.

Diru publikoa preso dauden ETA-ko kideen bisita bidaiak diruzlaguntzeko erabiltzea “amorraga-rria” da Extremerarendako.

Irailean hasiko dira Utzubar Txikikourbanizazio lanak

Ikastola berria, kanpo santua eta futbol zelaia hartuko ditu urbanizazioak.

Herritarren beharrak ez dituelabetetzen salatu du

Altsasuko Osasun, Ongizate etaElkartasun Batzordeak MartaVera osasun kontseilariari jakina-razi dio hark sustatutako osasunerreformarekin ez daudela ados.Bilduk, Geroa Baik, PSNk, Arala-rrek eta IUk adostu zuten erantzu-na batzordean.

Haren buru Unai Hualdek jaki-narazi digunez hiru arrazoirenga-tik errefusatu dute osasun arlokoerreforma. Alde batetik, landa ere-muko herritarren beharrak jaso-tzen ez dituelako. Altsasuko Uda-laren iritziz gobernuak ez du betepasa den urteko otsailaren 13anParlamentuak emandako agin-dua. Haren arabera, osasun beha-rren ebaluazioa egin behar zuenprofesional, toki entitate eta osa-

sun arloarekin zerikusia zutenenparte hartzearekin. Hain zuzen

gabezia hori ikusi dio udalak Osa-sun Departamentuak prestatuta-ko agiriari: ez da Altsasuko pro-fesionalekin kontsultatu, ezta uda-larekin berarekin ere.

Vera kontseilariaren taldeakprestatu duen agiriarekin ezdator bat Altsasuko Udala, “aitza-kia gisa erabiltzen baita osasun-arreta jarraitu eta larrialdikoa-ren erreforma bat planteatzeko,2008ko martxoaren 13ko ebazpe-naren berrikuspena da”. Garaihartan osasun administrazioaketa sindikatuek landa eskualde-etako osasun arreta jarraitu etalarrialdikoaren inguruko baldin-tzak adostu zituzten. AltsasukoUdalak kontseilariari leporatudio orain gehiengo sindikalarenbabesik gabe berrikuspena eginnahi duela.

Altsasu»

Udala ez dator bat osasun-arreta jarraituareneta larrialdikoaren erreformarekin

Altsasuko Osasun Etxea. Artxiboa

Herritarrek administrazioarekindituzten harremanak euskarazkoakizan daitezen bultzatu eta, bidebatez, administrazioareneuskalduntzea sustatu nahi da

Udalerri Euskaldunen Mankomu-nitateak (UEMA) Arbizuko etaEtxarri Aranazko etxe guztietaraesku-orri bana banatu du, herri-tarrak errenta aitorpena euskarazegitera animatuz. DagoenekoInternet bidez egin daiteke etaOgasunaren bulegoetan eta harenerakunde kolaboratzaileenetanhilaren 14tik garagarrilaren 24raarte.

UEMAk sustatu duen kanpai-na horrekin herritarrek adminis-trazioarekin dituzten harrema-nak euskarazkoak izan daitezenbultzatu nahi du eta, bide batez,administrazioaren euskalduntzeasustatu. “Hizkuntzaren erabileranormal bilakatu behar bada, ezin-bestekoa da herritarrek euskaraerabiltzeko hautua egitea ahaliketa eremu gehienetan”. Sakanakoherritarrak arlo horretan ereaitzindariak izatera animatu dituUEMAk.

Sakanan herritar askok eus-karaz bizitzeko hautua hartuduela gogora ekarri du UEMAketa hori errenta aitorpena egite-rakoan gauzatzeko eskatu du.“Euskararen normalizazio bide-an ematen dugun urrats handiaizan liteke baldin eta herrita-rren babesa eta parte-hartzeahanditzen bada”. Aparteko aha-legin berezirik ez duela eska-tzen eta zalantzarik izanez geroUEMAn, Mank-en edo udaletanargibideak emateko prest daude-la jakinarazi du.

Arbizu / Etxarri »

Errentaaitorpenaeuskarazegitekogonbitea

44 aitorpenPasa den urtean errenta aitorpenaeuskaraz egin zuten arbizuarren etaetxarriarren kopurua. Arbizun egin-dako aitorpen guztien %2 eta Etxa-rrin egindakoen %2,64 izan zirenbakarrik euskaraz. Hobetzeko tar-te handia dago.

Inbertsioak >Elkarte, erakunde hitzarmenak 342.306Utzubar txikiko urbanizaizo lanak 97.944Festak, erromeriak 72.000Kultur programazioa 46.000Argiteria publikoa 45.600Musika eskola 33.000 Herri mantenua, altzariak 9.000Baso hobekuntzak 5.500Liburu digitala 3.000

7

Page 8: Binder2

Guaixe • 2014ko apiribilaren 17a8 sakanerria

Dozena bat salaketa daudeauzibidean eta hiru epaiketagutxienez hasi dira

Pasa den udaberritik zuzendaritzaeta langileak dira Sunsundeguikojabeak. Akordioarekin batera 18aurre-jubilazio edo borondatezkouzteak eta 37 kaleratze izan ziren.Bai ELAk bai LABek diskrimina-zio sindikala ikusi zuten kaleratzehaietan eta epaitegira jo zuten.LABeko lau afiliaturen eta ELAkolauren kasuak daude auzi-bidean.“Beste batzuk lana opatu dute etaez dute bide hori segitu nahi izan”esan digu Gorka Viergek, Sakana-ko ELAko arduradunak.

Viergek Sunsundeguiko zuzen-daritzari hiru gauza eskatu dizkio:salaketa jarri duten langileekinnegozia dezala, ez dezala dirua epai-ketetan gastatu eta kaleratu zituenlangileak berriro hartzeko. “Kale-ratze subjektiboak izan ziren. Pres-tatutako jendea da, polibalentea.Haiek kaleratu eta 9 eguneraUGTren gertuko jendea kontrata-tzen hasi ziren” azaldu du ELAkokideak. Viergek salatu du epaike-

tetan UGTk enpresaren alde testi-fikatu duela. ELAko delegatuekostiralean kontzentrazioa egin zutenSunsundeguiko kaleratuak berrirohartuak izan daitezen eskatzeko.

LAB: “Eskandalua”LABek “eskandaulutzat” jo zuenpasa den urteko kaleratzeak.Orduan esan zuenez, “UGTk lan-tegian afiliatu gehien izanda erekaleratutakoen %90 ez du hare-kin zerikusirik”. Gaizka Uharte

LABeko Sakanako buruak gogo-ratu du haiek enpresako sindika-tu txikiena izanda kaleratuen %50LABeko afiliatuak zirela. Kalera-tzeetan irizpide objektiborik ezzela izan nabarmendu du Uhar-tek. Kaleratzeen baliogabetzeaeskatzeko eta diskriminazio sin-dikala salatzeko enpresa salatuzuten. LABeko buruak gogoratudu eurek ez zutela akordioa sina-tu eta 2012an urte baterako kale-ratuak izan zirenak 2013an berri-

ro kaleratu zituztela. Epaiketeninguruan Uhartek azaldu diguepaileak proba bat zuzentzekoeskatu ziela eta horretan ari dire-la, epaiketek aurrera segitzeko.

Bestalde, UGTtik ukatu egindute enpresako kontratu berrietanfabore traturik izan denik eta uka-tu egin du soilik UGTko gertukopertsonak kontratatzen ari dire-nik. Kaleratuen artean ere UGT-koak ere izan zirela adierazi dutesindikatutik.

Javier Zabaletak, ELAko Ikerke-ta Bulegoko kideak, Sakanakoenpleguaren egoeraren ikerketaegin du. Haren arabera azken urte-an Nafarroako Enplegu Zerbi-tzuan (NEZ) izena eman dutenenkopurua jaitsi bada, bi arrazoiren-gatik da. Batetik,“lana opatzekoitxaropenik ez duen jendeak eta

prestazioak jasotzeko eskubidea ezdutenek NEZen izena emateariutzi diote”. Bestetik, “jende askokSakanatik kanpo lana opatu du,Gipuzkoan eta Araban”.

Zabaletak nabarmendu duenez,azken urtetan lanpostu prekario-ak dituztenen artean langabeziakhanditzen jarraitzen du: emakume-

ak eta zerbitzuen sektorean lan egi-ten dutenak. “Horrek erakusten duprekarietatearen aurka borrokatzealangabeziaren kontra borrokatzeadela” esan du ELAko kideak. Aldiberean elkarrizketa soziala, enple-gu planak edo Moderna plana modu-koek ez dutela ezertarako balio gai-neratu du, “ez dute lan suntsiketa

gelditzen eta prekarietatea gero etahandiagoa da”. Nafarroako Gober-nuak ezarritako murrizketa poli-tikak salatu zituen Zabaletak. Aldiberean, “gizarte, lan eta fiskalitatepolitiketan premiazko aldaketak”exijitu zizkion. Baita “gizarteakdituen beharrak asetzera bideratu-tako industria politika” ere.

Altsasu»

Sunsundegiko kaleratzeengatik epaiketak hasi dira

SAKANA

ELA: Langabezia jaitsi izanak ez du suposatzenenplegua sortu denik

Sindikatuek hainbat mobilizaziodeitu dituzte Langileen eguna delaeta. ELAk Gure eskubideen alde,kalera! Antolakuntza eta borrokaleloa hautatu du. Bere militanteakBilboko Jesusen Bihotzatik12:00etan aterako den manifestazio-an parte hartzera deitu ditu. LABekLangileok erabaki, Euskal Herriakerabakidezan leloa aukeratu du etaeskualdeka mobilizazioak eginenditu. Sakanan Altsasun eginen damanifestazioa. 12:00etan abiatukoda Foru plazatik. 14:30ean herribazkaria izanen da.

UGT eta CCOO elkarrekin ari-ko dira langilearen egunean. Iru-ñeko autobus geltokitik abiatukoden manifestaziora deitu dituzteeuren jarraitzaileak. Kalitatezkoenplegurik gabe ez dago errekupe-raziorik. Kohesio sozial gehiagodemokrazia gehiagorako leloa iza-nen du 12:00etan abiatuko denmanifestazioak. STEE-EILASek,CNTk, CGTk, Solidarik eta ESKkdeialdi bateratua egin dute maia-tzaren baterako. Iruñeko SanLorenzotik aterako da manifesta-zioa eguerdian.

Ostiralean protesta egin zuten, ELA sindikatuak deituta.

Arferen kasuan zigorrarekin argigeratu dela azaldu du eta Inasarenkasuan zuzendaritza erruduntzekoargudioak badaudela dio

Inasa itxi zutela 7 hilabete pasa

dira. Arfe itxi zenetik 3 urte. Bienpresen itxieraren errudunzuzendaritzak egin ditu LABek.Arferen kasuan epaitegiak erru-dun epaia eman zuen zuzendari-

tzaren kontra eta isuna jarri zion.LABetik adierazi dutenez, “Arfe-ren zuzendaritzaren gestioa izanzen itxieraren arrazoi nagusia”.Inasako langile ohiek ere zuzen-daritza itxieraren errudun jotze-ko bidea hasi dute.

ArgudioakItxiera baten eta bestearen arte-an LABek zenbait ezberdintasunikusten ditu. Inasa eta Arferenarteko beste ezberdintasun batda, aurrenekoan makinaria enpre-satik atera zutela eta hala ez zire-la bete hartzekodunen konkurtso-

aren helburuak: zordunei ordain-tzea eta lanpostuak mantentzea.Salmenta prozesuari zordunekhelegiterik ez zioten jarri, tarte-an Nafarroako Gobernua.

“Arfeko kasuan errudun epaialortu bada, enpresa batzordea kon-kurtsalarekin elkarlanean arituginelako da. Langileek ez zutenenpresaren jabearekin akordioriksinatu, baizik eta hura administra-tzen zuenarekin”. LABek gogoraekarri du Inasako kasuan CCOOk,UGTk eta Solidarik sinatutako akor-dioak baldintzatu zuela enpresarenbilakaera. “155 lanposturen suntsi-

keta eta enpresaren likidazioa nola-koa izanen zen onartu zen”. Zortzilangile gelditu ziren eta haiendakomakineria gehiegi zegoenez, salduegin zuten. LABek gogoratu zuen,aipatu hiru sindikatuen gainetiklangileak izan zirela Inasa berriroirekitzeko borrokaren zama era-man zutenak.

LABek Baikap-eko zuzendari-tza Inasaren itxieraren errudunegiteko eta eta beste enpresarikinoiz kudeatu dezaten ekiditekoahal duten guztia egiteko eskatudie epaileei eta administratzailekonkurtsalari.

LAB: Inasa eta Arfepatronalak itxi ditu

»

SAKANA

LangileenaldarrikapenakMaiatzarenLehenean

Inasako langileek itxieraren kontra egindako protesta bat.

Makina bat deialdi daude.

Page 9: Binder2

SAKANA

Borroka praktiken ingurukoprestakuntza teoriko praktikoajasoko dute parte-hartzaileek

Gaurtik larunbatera arte GazteBurutakzio topaketak hartukoditu Altsasuk. Ernai eta Aitzinagazte antolakundeek prestatudituzte. Horretarako honako haus-narketa izan dute abiapuntu: “gaz-teok gure egunerokotasunean gugeu izateko aukera nola ukatzenzaigun ikusten dugu, gazte, askeeta burujabe izateko aukera. Zapal-kuntza horren aurrean ezinbeste-koa zaigu ahalduntzea”.

Altsasun bilduko diren gazte-ek sistemari aurre egiteko borro-ka praktiken inguruko formazioteorikoa eta praktikoa jasotzeko

aukera izanen dute. “Sinestendugu gazte mugimenduaren iru-dimena eta jarduna dela sistema-ren kontrako ekintzarik indar-tsuena eta hori era kolektibo bate-an lantzeko aukera eskainiko digu

ekimenak”. Lan saioekin baterakultur eskaintza zabala ere pres-tatu dute.

Gazte Burutakzio topaketen aurkezpena. Antolatzaileek mila bat pertsona espero dituzte.

Sistemari aurre egiteko gazteprestakuntza topaketak Altsasun

Egitaraua>> Apirilak 17, osteguna18:00etan Harrera. 19:00etan Desobedientzia. 21:00etan Bertso zirko mundiala. 22:00etan Kontzertuak: Altxatu, Odolkiakordainetan eta Marianitoz blai.

>> Apirilak 18, ostirala8:00etatik 9:30era Gosaria. 9:30etik 13:30era Lantaldeak: sormentailerra, kanpo proiekzioa, desnormaliza-zioa, komunikazio gerrila eta taldeenmikro-politikak. 16:00etatik 21:00etara Hitzaldi etatailerrak: identifikazioa eta identitatefaltsuak, eraminta kutxa, mintza etaekintza, amalurraren defentsa, munduakoloreztatu, trapezio eta oihal tailerra, kpasa makina, photoshopa hasiberriendako,batukada, graffitti tailerra, ekonomiarasarrera, antzerkia, botere harremanak,hackergintza, parte hartu nahi dut, hiri-altzaria artea izan daiteke eta eskalada. 22:00etan Kontzertuak: Kasu!, Euskabareteta Xutik.

>> Apirilak 19, larunbata8:00etatik 9:30era Gosaria. 9:30etik 13:30era Lantaldeak: desnormali-zazioa, komunikazio gerrila, sormentailerra, taldeen mikropolitikak eta kanpoproiekzioa. 16:00etatik 21:00etara Hitzaldi etatailerrak: ikurrina eta merengea, Euskaldu-nako bataila, krosmedia, desobedientziazaurrera, antzerkia-olinpiada, sormenprozesu kolektibo bat, okupaziorakoaholkuak, story telling, marketingamarkatuz, txantilloi, mundua koloreztatu,joaldunekin poteoa, bidoia eta bizitza ona,bideak irekitzen, bihurri tailerra, zernahigara!, hackergintza, photoshop hasiberrien-dako, gure buruak zaintzen, generoasimetriak eta magoa. 22:00etatik aurrera bertsio gaua: Kolpatu,Zurraia, Tajon prieto y los kuajalotez eta 3gabe 2.

OHARRA: Goizeko saioetarako aldezaurretik izena eman beharra zegoen.Arratsaldeko ekitaldiak irekiak dira.

20 urte Aberri Egunaren inguruan gaz-te ezkertiar eta abertzaleenaurreneko bilkura, Gazte Topa-gunea, 1994an egin zen EtxarriAranatzen, Jarraik deituta. Biurtetik behin egin zen eta2006an, atzera ere, Etxarri Ara-natzen egin zen, ilegalizazioaktarteko, gazte mugimendukohainbat kidek deituta orduan.

Lan ildoak>>Desobedientzia: “askatasu-naren alde” daudenendako “legeinjustuak gainditzea ezinbeste-koa da”. Eztabaida saioetan jarre-ra horren arriskuez, indargunezeta ahulguneez ariko dira. >>Desnormalizazio tailerra:“dena normala da; dena izanbehar den bezalakoa da… Nolaapurtu eguneroko patxada mer-kea ekimen zuzenen bidez?”>>Komunikazio gerrila: ohikokomunikazio sistemak askotanbalio hegemonikoetara eramatendituela ohiko gramatika kultura-letatik askatu eta irudimenezkomolde berriak asmatzeko taile-

rra. “Mezuaz aparte, euskarriberriak pentsatzea, inpaktua etasorpresa bilatzea”.>>Sormen tailerra: Ahalduntzeariketa bat proposatu dute, per-tsona oro sortzaile garela alda-rrikatzeko eta barruan gordetaduen irudimena sorkuntza bila-katzeko.Kanpo proiekzioa: gazteenganairisteko bitartekoak eta bideakaztertuko dira. >>Taldeen mikropolitika: gazteantolakundeetan botere harre-man zapaltzaileak eta generozapalketak ekiditea, kidegoarenzaintza lantzea, militantzia ereduintegral eta askatzaileak garatze-rik ote dagoen aztertuko dute.

Guaixe • 2014ko apiribilaren 17a sakanerria 9

Kontuz elkarteak jakinarazi duenezkutxaren arte-ondare bildumatik157 obra desagertu dira

Finantza erakundearen arte onda-rearen egungo jabe den Nafarro-ako Kutxa fundazioak berriki arte-lanen inbentarioa aurkeztu zuen.Kontuz elkarteak atzo 2011n egin-dako azken inbentarioa egin zuenpubliko eta bi zerrendak aldera-

tuta 157 artelan falta direla ondo-rioztatu du elkarteak. Ondarehorrekin zer gertatu den argitze-ko eskatu du elkarteak. Desager-tutako obren artean Txuspo Poyo-ren Mujer en el vacio argazkia(192x125) dago. 1.200 eurotan esku-ratu zuen kutxak.

Artista sakandarren obragehiago daude Nafarroako

Kutxaren arte-ondaren bildu-man. Asun Goikoetxea bakai-kuarraren Zeruak serieko tek-nika mistoko bi pieza, 1.200 euro-tan eskuratua. Altsasuko DoraSalazarren Soliloquio I eskultu-ra, 6.000 eurotan bereganatu zue-na eta Txuspo Poyo altsasuarra-ren izenbururik gabeko argaz-ki bat (210x310).

SAKANA

Nafarroako Kutxaren desagertutako lanenartean Txuspo Poyoren bat dago

Page 10: Binder2

Guaixe • 2014ko apiribilaren 17a10 oharrak

1 HIGIEZINAK

2 TEKNOLOGIA

3 LANA/NEGOZIOAK

4 DENETARIK

5 IBILGAILUAK

6 HARREMANAK

7 AISIA/KIROLA

8 FAMILIA/ETXEANORBANAKOEN IRAGARKIAKWebgunean: guaixe.iragarkilaburrak.com-en doanGuaixe astekarian: Saldu/erosi, erretan eman/ hartu, lan eskaintzak 11 euro + BEZ / 3 aste

HARREMANETARAKO

Telefonoa: 948-56 42 75Posta elektronikoa: [email protected]

Etxebizitza

ETXEBIZITZAK SALGAI

Adosatua salgai Uharte Arakilen . Jantzita.135.000 €. 615 74 34 90.

IkastaroakAES. “Enpresa ingelera II”, Arbizun, 70 ordu,iraila-azaroa; “Ingelera elkarrizketa praktikak”,Arbizun, 40 ordu, azaroa-abendua; “Ekoizpenaeta biltegien kudeaketa: denbora eta kostuenmurrizketa”, Arbizun, 80 ordu, apirila-ekaina;“Planoen interpretazioa eta ordenagailuz lagun-dutako diseinua”, Altsasu, 60 ordu, urria-aben-dua; “Adimen emozionala”, Arbizun, 30 ordu,iraila-urria; “ETEei aplikatutako trebatasun per-tsonalak”, Arbizun, 35 ordu,ekaina; Informaziogehiago: 948 46 83 07 eta [email protected]

UGT. Ofimatika: apirilaren 23tik ekainaren 26ra.

Cederna. Nire zaletasuna nire lanpostu bihurtu,Altsasun, maiatzak 8-15-22 eta 29, ekainak 5;Zuzenean saltzeko estrategiak, Arbizun,urria/azaroa zehaztu gabe.Argibide gehiago:Oskia Lazkoz [email protected] – 94856 70 10.

IFESek hainbat ikastaro antolatu dituIruñean. Informazio gehiago www.ifes.es, 948-15 31 93 edo 948- 46 71 20. On line ikastaroak:

izen ematea http://www.ifes.es

Forem Navarra – CCOO ikastaroak.Informazio gehiago: www.foremnavarra.org

AIN-consulting ikastaroak. Informazio gehia-go: 948 42 11 23 eta formacion.ain.es/

LEHIAKETAETBko lehiaketarako lehiakideak. Hizkamizkalehiaketarako lehiakideak behar dira. Kultura oro-korreko galderei erantzun beharko diete.Interesatuek euren datuak eta kontakturakomodua [email protected] e-postara bidalibeharko dute.

Oharrak Baratza baten bila nabil Lakuntzan. Uztearentruke baratzetik jasotako uztaren zati bat emanendizut. Primeran zainduko dut lur eremua. Niretelefonoa 603 83 15 79 da.

Basomutur jatetxean. Hemendik aurrera, atse-den eguna astelehenetan izanen da.

Nafarroan herri komunikabide bat sortzeko.Diru bilketa hasi dute, Ahotsa behar dugu lelope-an. Ekarpenak kontu korrontean (3035 0229 392290033933 Laboral kutxa) edohttp://goteo.org/project/ahotsa-behar-dugu?lang=eu bidez egin.

Tartalariendako laguntza. Laguntza ekonomi-koa Laboral kutxa 3035 0068 08 0680058591korrontean sartu daiteke.

Mintzakide proiektua. Egonkortzeko denonlaguntza behar dugu, lagundu zabaltzen etafinantzatzen: http://goteo.org/project/zu-gabe-ezin

Nafarroako Elikagaien Bankuaren alde. Diruekarpenak kontu korronte hauetan egin daitezke:Laboral kutxa 3035 0069 52 0690024878,Rural kutxa 3008 0001 16 0700279128 etaCaixabank 2100 2173 87 0200346965.

Haurraren erritmoak errespetatzen ditueneskola librea nahi baduzu, deitu 661- 59 0420 telefonora.

Euskonews ekonomikoki laguntzeko kanpai-na. Informazio gehiago:www.euskonews.com/[email protected], 943- 32 22 94.

Sukaldaritza - trukea. Informazio [email protected]

3MBk kontu korrontea zabaldu du. RuralKutxan eta jendeak han egin ditzake ekarpenak3008 0093 66 2460985811 kontu zenbakian.

Auzolana Josefina Arregui klinikan.Auzolanean parte hartu nahi dutenek 948- 56 38

50 (klinika) edo 689- 03 51 20 (Patxi) telefonoe-tara hots egin dezatela.

Bazkideak Josefina Arregi klinikarako.Bazkidea izan nahi duenak urtean 12 € edo nahiduen kopurua eman dezake. Informazio gehiago:amigosfosefinaarreguilagunak.blogspot.com [email protected]

Eskuratu zure beleixeguaixe txartela. 50€kokuota urtean eta deskontu eta abantaila parega-beak betirako. Deitu 948 564 275 eta izena emanedo bete formularioa gure webgunean www.guai-xe.net.

Nafarroako Ondarearen DefentsarakoPlataforma laguntzeko. Eliza katolikoak,Iruñeako eta Tuterako Elizbarrutiaren bidez,Nafarroako herrietan egiten ari zen ondare publi-koen inmatrikulazioei aurre egiteko sortu zen.Egoitza Iruñeko Estafeta kaleko 57. zenbakiandago. Liburua argitaratu dute, hitzaldiak eman.Laguntza jasotzeko ondoko kontu korronteazabaldu dute Nafarroako Kutxan: 2054/0142 689152623199.

Lugorri produktu ekologikoen elkartea etadenda. Sakanan produktu ekologikoak zuzeneaneskuratzeko gunea da Lugorri, inguruko nekazarieta abeltzainekin harremanetan jarriz edo horni-tzaile desberdinei eskatuz. Bertako eta urtarokoproduktu ekologikoen alde egiten du Lugorrik.Lugorriko partaide egiteko 50 euroko kuota

bakarra eskatzen da. Lugorriko Lakuntzako den-dan (Mankomunitatearen parean) salgai dagoe-na: fruta, barazkiak, ogia, ardoa, olioa, gazta,arroza, pasta, gailetak, txokolatea, haragia, behiesne eta esne begetalak, eztia, arrautzak, gara-gardoa, lekaleak, ozpina… Informaziorako: 656711 130 (Gorka).

JAIOTZAK

• Izan Seoane Perez,apiribilaren 8an Altsasun.•June Reparaz Pires, apirilaren8an Arbizun.

Heriotzak

• Lucila Diosdado Herrero,apiribilaren 9an Iturmendin.• Candido Ochoa Galarza,apiribilaren 11n Ziordian.• Angel Utrilla Vazquez,apiribilaren 11n Altsasun• Boubeker Khlifi, apiribilaren12an Iturmendin.

Informazio hau epaitegietan eta udaletanjasotzen da

Page 11: Binder2

Guaixe • 2014ko apiribilaren 17a 11

kirola >>MENDI TXIRRINDULARITZA

SAKANDARRAK TUTERAN: Patxi Ciak(1:42:5) irabazi zuen Tuterako BTT laster-keta, Rural Kutxa BTT Koparako baliaga-

rria. Mikel Otxoa izurdiagarra 21.a izan zen(2:08:27) eta Mikel Irigoien uhartearra30.a (1:00:14).

Atletismoa Pilota

Gaur, apiribilaren 17an hasiko daIrurtzungo 22. Pilota Txapelketa-Lacturale Saria. Txapelketa ben-jaminetatik hasita senior maila-ra arteko kategorietan jokatuko

da, eta 100 pilotari pasa lehiatu-ko dira guztira. Finala, ohikoadenez, Irurtzungo Trinitatekofestetan jokatuko da, ekainaren14an.

Binakako Txapelketan Aimar Olai-zolaren eta Andoni Aretxabaletarenkontra finala nork jokatuko duendago erabakitzeko. Xala-Zubietak etaIrujo-Barriolak astelehen arratsal-dean Bilboko Bizkaia pilotalekuanjokatuko duten partida irabaztenduen bikoak lortuko du finalerakotxartel preziatua.

Partida aurreko igandean joka-tzekoa zen, baina Irujok atzerape-na eskatu zuen, eskuko minaga-tik, eta astelehenean, jai eguna,jokatuko da lehia. Hil ala bizikopartida espero da.

AurrekariakBinakako hasierako ligaxkan elka-rren kontra aritutako bi partidetan,lehenengoan 22-12 irabazi zuten

Irujok eta Barriolak eta bigarrene-an 22-13 gailendu ziren Xala etaZubieta. Hortaz, lehia estua espe-ro da. Baina finalerdietan, Xalak etaZubietak finalerdiko azkeneko par-

tida gaizki jokatu zuten –3 tantotanutzi zituzten Olaizolak eta Aretxa-baletak– eta egoerari buelta emaneta konfiantza hartu nahian dabil-tza. Irujok eta Barriolak, aldiz,

nagusitasun osoz irabazi zietenUrrutikoetxeari eta Beroizi. Irujo-ren ezker eskuak nola erantzungoduen da airean dagoen beste kon-tu bat, baina Iberokoa sasoian egon-go dela aurreikusten da eta beraiekizango dira faboritoak. Ea atzelarietxarriarrak frontoian bere tokiaegiten duen eta berak eta Xalak fina-lean egotea lortzen duten.

Sakandarrak25.Hiru-Herrilasterketan1033 korrikalari Charkik etaCasaresek irabazitako proban

Igandean jokatu zen Hiru-Herri atle-tismo klubak antolatutako 25. Hiru-Herri lasterketa herrikoia. 1033 korri-kalarik lortu zuten helmugara hel-tzea Hiru-Herriko Mostapha Carkiburu zela (31:46). Klub bereko AnaCasares izan zen lehen emakumea(56:54). Makina bat sakandarrekhartu zuten parte proban eta TomasGuirado altsasuarra izan zen lehena,helmugara 96.a iritsi eta gero (39:10).

Ivan Gonzalez 11.aLeitzako kroseanEl Hassan Oubaddi izan zen azka-rrena larunbatean jokatutako Lei-tzako herri krosean (10 km). 183kirolari iritsi ziren helmugara, tar-tean 4 sakandar. Ivan Gonzalez 11.aizan zen (37:10), Borja Gonzalez 36.a(40:35), Xabier Aierdi 47.a (42:30)eta Joxeja Maiza 48.a (42:46).

Finalerdia

Irujo-Barriola / Xala-Zubieta(apiribilaren 21ean, 17:00etan,Bilbon. ETB1)

Barriola, Xala, Zubieta eta Irujo, hasierako ligaxkako pilota aukeraketa batean.

Sakandarrak 25.Hiru-Herri lasterketan

1.Mostapha Charki . . . . . . . . . . . . . . . . 31:4696.Tomas Guirado . . . . . . . . . . . . . . . . 39:10132.Santi Agirre . . . . . . . . . . . . . . . . . . 40:50175.Jesus Bengoetxea . . . . . . . . . . . . 41:50214.Juan Carlos Perez . . . . . . . . . . . . 42:39331.Adolfo Lopez . . . . . . . . . . . . . . . . . 44:54531.Mari Gwen Davies . . . . . . . . . . . . 48:17584.Ruben Cantero . . . . . . . . . . . . . . . 49:24599.Saray Garasa . . . . . . . . . . . . . . . . . 49:44611.Ion Zubiria . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 49:57612.Gurutz Zubiria . . . . . . . . . . . . . . . . 49:57633.Jose Mari Mercero . . . . . . . . . . . 50:17756.Haizea Ramirez de Alda . . . . . . 52:49761.Igone Moreno . . . . . . . . . . . . . . . . 52:51767.Isabel Pozueta . . . . . . . . . . . . . . . 52:59867.Josi Reparaz . . . . . . . . . . . . . . . . . 55:15976.Erkuden Aiala . . . . . . . . . . . . . . . . 59:38

»

Gaur hasiko da Irurtzungo22. Pilota TxapelketaGaur eta ostiralean seniorren partidak jokatuko dira eta

larunbatean eta astelehenean benjaminen mailakoak

Irurtzungo 22. PilotaTxapelketaApiribilak 17, osteguna:Seniorrak, 10:30ean:Ugalde-Ugalde (Oiarpe) / Astea-suinzarra-Agirre (Zaramaga)Vidan-Echegoien (Oberena) /Urmeneta-Nubla (Añorga)Mayans-Larraya (Oberena) / Iriar-te-Landiribar (Buruzgain)Seniorrak, 17:30ean:Urkizu-Altuna (Hernani) / Astiz-Iraitzoz (Huarte)Lopez-Bergera (Irurtzun) / Jauna-rena-Andueza (Erreka)Maia-Goñi (Erreka) / Olano-Azan-za (Zugarralde)Apiribilak 18, ostirala:Seniorrak, 10:30ean:Murgiondo-Kintana (Aldabide) /Apaolaza-Alberdi (Urretxu)Zigarroa-Vital (Titin) / Zuasti-Pina(Paz Ziganda)Huarte-Arano (Buruzgain) / Rekal-de-Telletxea (Paz Ziganda)

Apiribilak 19, larunbata:Benjaminak, 10:30ean: Gainza-Gorostieta (Irurtzun) / Gas-co-Arraiza (Lakuntza)Seniorrak, jarraian: Jauregi-Aranburu (Errenteria) /Eskudero anaiak (Andoain)Loidi-Errazkin (Behar Zana) / Pla-za-Lana (San Migel)Lizaso-Erreka (Behar Zana) / Ape-zetxea –Santxez (Zazpi iturri)Apiribilak 21, astelehena:Benjaminak, 10:00etan: Imaz-Lakuntza (Aldabide) / Belo-ki-Huarte (Huarte )Dominguez-Izagirre (Urretxu) /Andueza-Agesta (Erreka)Iribarria-Zubizarreta (Lapke) /Goikoetxea-Arrillaga (Renteria)Albarrazin-Erdozia (Gure Pilota)/ Balerdi-Otxotorena (San Migel)Urruzola-Oliden (Añorga) / Mai-za-Rodriguez (Paz Ziganda)Migeltorena-Rivas (Lagunak) /Lertxundi-Mendez (Behar Zana)Zulaika-Soto (Buruzgain) / Barber-Cardenas (Zugarralde)

»

Finalerako txartela jokoanXala-Zubieta eta Irujo-Barriolaren arteko finalerdiak erabakiko du nor pasako den Binakako

finalera. final handian olaizola eta aretxabaleta zain dituzte

Material aukeraketagaur BilbonGaur, Ostegun Santuan, goizeko11:30ean eginen dute materialaukeraketa Xala-Zubietak etaIrujo-Barriolak, Bilboko Bizkaiapilotalekuan.

2013 urteko Irurtzungo Pilota Txapelketako finalistak.

Page 12: Binder2

Guaixe • 2014ko apiribilaren 17a12 kirola

Txirrindularitza

Areto futbola

federatutako txapelketa

3. MAILA34. jardunaldia

cirbonero 2 – Lagun Artea 2

Partida entretenigarrian, Cirboneroaurreratu zen falta bat jaurtiki eta bero.Bigarren zatian Redondok berdintzea lortuzuen, baina berehala 2-1 aurreratu zenCirbonero. 80. minutuan, eta defentsarenakats bat aprobetxatuta, Unai Bakaikoakbina berdintzea lortu zuen. Jaitsierapostuak 2 puntura ditu Lagun Arteak

Sailkapena >>1. San Juan . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .76 p

16. Lagun Artea . . . . . . . . . . . . . . . . . .35 p

Asteburuko jardunaldiaLagun Artea – Artajones

(Gaur, ostegunean, 17:00etan, Lakuntzan)Mutilbera – Lagun Artea

(Apiribilaren 26an)

ERREGIONAL MAILA. 4. multzoa28. jardunaldia

Berriozar 3 – Lagun Artea B 3

Altsasu 2 – San Jorge 3

Beti Kozkor 3 – Etxarri Aranatz 0

Asteburu kaxkarra izan dute gure taldeek.Berriozarrek eta Lagun Artea B-k hirunaberdindu zuten emozioz betetakopartidan. Lagun Artea B 2-3 aurreratuaegon zen, baina Berriozarrek berdintzealortu zuen.Altsasuk partida guztian egindako lanaazkeneko 10 minutuetan alferrik galduzuen. Partida oso lehiatuan, 2-0 aurreratuzen Altsasu, baina partida bukaeran 3 goljarraitu sartu zituen San Jorgek. Bukatzeko, Beti Kozkor liderrak ligairabaztea eta hurrengo denboraldianpreferente mailara igotzea lortu du, EtxarriARanatzi 3-0 irabazi eta gero.

Sailkapena >>1. Beti Kozkor . . . . . . . . . . . . . . . . . .63 p4. Lagun Artea B . . . . . . . . . . . . . . . .46 p9. Altsasu . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .38 p

24. Etxarri Aranatz . . . . . . . . . . . . . . .58 p

Asteburuko jardunaldiaValle de Egües – Lagun Artea B

(Apiribilaren 26an)Universidad de Navarra – Altsasu

(Apiribilaren 26an Iruñean)Etxarri Aranatz – Doneztebe

(Apirilaren 26an Etxarri Aranatzen)

Futbola

Apiribilaren 26an, 17:00etan,Altsasun

Burunda Txirrindularitza Klubakantolatuta, apiribilaren 26an arra-tsaldeko bostetan abiatuko da, Altsa-suko Zumalakarregi plazatik, kade-teen mailako Burunda Txirrindu-laritza Kluba Trofeoa (50 km).

Lehenik eta behin Etxarri Ara-nazko errotondaraino abiatukodira, han buelta hartu eta Ziordi-raino jotzeko. Ziordian buelta har-tu, Olaztin sartu, eta Altamira igoeta jaitsi egingo dute, segidan Etxa-rri Aranatzeraino jotzeko. Berta-ko errotondan buelta hartuko duteeta Altsasuko helmugaraino abia-tuko dira.

Iban Lopez de Goikoetxea eta AitorFernandez I. RACVN Galp EnergyKopan lehiatuko dira

Los Arcoseko zirkuituan aurkez-tu berri dute I. RACVN Galp Ener-gia Kopa rallya. Lasterketa honek5 proba izanen ditu –Andosillan,Ultzaman, Arronitzen, Zeberioneta Ausejon– eta guztiak lur gai-neko eremutan jokatuko dira.Gztiek auto modelo berarekin har-tuko dute parte, Ford Focus 1,6.

Sakana Motorsport taldekoIban Lopez de Goikoetxea pilotuaeta Aitor Fernandez kopilotuaaipatu Kopan ariko dira. Erron-ka berri honetarako Sakanako etainguruetako babesleak izan dituz-te: Mutua General Seguros(MGS), Talleres Azkargorta, FordGabirondo, Garaje Dulantzi,Fendt, Alfa 5, Egurdiain, Eulate,Olaztiko Udala eta SakanaMotorsport.

Lehenengoa AndosillanLehendabiziko proba apiribilaren27an jokatuko da, II. AndosillakoLur gaineko Hiria Saria. Prestatu-tako trazatua hiru aldiz osatu behar-ko dute pilotuek. 11:00etan proba-ko eremuaren kontrola egingo da,12:00etan probaren lehendabizikopasaera, 13:00etan bigarrena eta14:00etan hirugarrena.

Kopako 2. jardunaldia eta gero, A mul-tzoan Leones del Atlasek 6 puntu ditu,Racing San Migelek eta EtxarrikoGaztetxiek hiruna puntu eta Arbizu-ko jubenilak eta Iturmendik ez dutepunturik. B multzoan, Auzomotojo-rikek, Biltokik, Arbizuk eta Aralar Men-di 69k hiruna puntu dituzte eta Bun-kerrek, aldiz, ez du punturik.

Larunbatean Irurtzunen antolatu-tako IV. Slaloma orain arteko arra-kastatsuena izan dela diote antola-tzaileek. Jende andana hurbilduzen kotxeenabenturaz gozatzera etaparte hartzaileak ere sekula bainogehiago izan ziren, 20 pilotu.

Zirkuitua ahalik eta azkarrenegin eta ahalik eta kono gutxien uki-tzea. Horixe zen gakoa. Igarki Nui-ni (BMW 325) sari berezia emanzioten, zirkuitua modu ikusga-rrienean egiteagatik. Maniobraia ezinezkoak eta trebezia eraku-

tsi zituen. Bestetik, Carlos Mari-ñelarenak (Ford Sierra) eskuratuzuen sari nagusia, zirkuitua azka-rren amaitu zuelako.

Opari berezia MariñelarenariSlaloma ikustera hurbildu zenmotor istripu larriaz osatzen ariden 21 urteko pilotu irurtzunda-rra, eta opari berezia eman zio-ten lagunek, erakutsi duen inda-rragatik eta gertatutakoarenondoren herritarren babesa adie-razteagatik.

Magnaren eta Riosenderbya TuteranMarfil Santa Coloma arerio konpli-katuaren kontra hiruna berdinduzuen Magna Nafarroa Xotak larun-batean. “Taldea ongi dabil, baina kon-trako atean gehiago asmatzea faltazaigu” nabarmendu zuen teknikariak.

Larunbatean derbya

Lehen mailako liga despeditzeko bijardunaldi falta dira. Egun, Inter Movis-tar da liderra (73 puntu). Magna 7.ada (38 puntu), 6.a den MontesinosJumillarekin puntutara berdinduta.Larunbatean, hilak 19, Magnak 39 pun-turekin sailkapenean 5.a den Tutera-ko Rios Renovables taldearen kon-tra jokatuko du Tuteran. 5. postua dagojokoan, soilik puntu bateko aldea bai-tute bi talde nafarrek. Hortaz, parti-da lehiatu eta ikusgarria espero da. Apiribilaren 25ean ligako azkenjardunaldia jokatuko da eta Peñis-cola izanen du aurkari Magnak,21:00etan, Anaitasuna pabilioian.

Emaitzak (2. jardunaldia)

A multzoa:

Etxarriko gaztetxie 6 – Iturmendi 3Leones del Atlas 9 – Arbizu gazteak 4Atsedena: Racing San MigelB multzoa

Auzomotojorik 5 – Biltoki 3Bunker 6 – Aralar Mendi 69 7Atsedena: Arbizu

Futsalsakana Kopako2. jardunaldia(apiribilaren 27an,igandean, Uharten)A multzoa:10:00etan: Arbizu jubenilak –Iturmendi11:00etan: Racing San Migel –Leones del AtlasAtsedena: Etxarriko Gaztetxie

B multzoa:12:00etan: Aralar Mendi 69 – Bil-toki13:00etan: Arbizu – Bunker Atsedena: Auzomotojorik

Kadeteen Burunda Trofeoa jokoanJubenilen Altsasuko Erramu Saria

Igandean Sociedad Deportiva Alsasuak antolatutako juniorren 55. Erramu Trofeoa jokatu zenigandean. Argazkian, lasterketako podiuma, SDAko presidente Pablo Lopez Colina eta PabloUrtasun txirrindularia daudela.

Contador San Migelgoigoera ikuskatzenEuskal Herriko Itzulia irabazi eta gero,Alberto Contador igandean UharteArakilgo pista ikuskatzen aritu zen,San Migelen despedituko den Vuel-tako etapa zuzenean ezagutzeko.

Erbiti Paris-Roubaixen

Niki Terpstrak irabazi zuen galtza-darrien proba gogorra (275 km). Ima-nol Erbiti 61.a izan zen, 7:06ra.

Bilbaoren garaipena

Amorebietako 60. Udaberriko Klasi-koa Rural Kutxako Pello Bilbaok ira-bazi zuen. Bi garaipen ditu Sakanatiksortutako taldeak. Bestalde, taldekoOmar Frailek E.H.-ko Itzuliko tarteka-ko helmugen sailkapena irabazi zuen.

Areto futbola

Futsalsakana Kopak utzi duena

Automobilismoa

Lur gaineko rallyra

Lopez eta Fernandezen autoa.

»

20 auto Irurtzungo slalomean

»

Herri kirolak

Hiru txapela Sakanara

Igandean Nafarroako Herri KirolJokoetako 5. eta azken jardunaldiajokatu zen Igantzin. Sakanatik, Iñi-go Aritza eta Andra Mari ikastole-tatik sortutako taldeak lehiatu diratxapelketan. Maila bikaina emandute sakandarrek, jokoan zeuden5 txapeletatik 3 etorri baitira Saka-nara. Zorionak guztiei.

Proba konbinatuaKimuen mailako proba konbina-tuko finalean Iñigo Aritza A izan

zen txapelduna (6:54), Andra Mari-rekin lehia estua izan eta Etxarri-ko ikastolari 4 segundo atera etagero (6:58). Iñigo Aritza B 3.a sail-katu zen (7:00) eta Irisarri 4.a (7:02).. Haurren mailako finalean Ara-xes izan zen azkarrena (8:48). 2.aBasaburua sailkatu zen (9:10), 3.aPutterri (9:34) eta 4.a Iñigo Aritza(10:34). Eta kadeteetan Basabu-ruak jantzi zuen txapela (20 pun-tu). Andra Mari txapeldunordeaizan zen (11 puntu).

Sokatiran sakandarrak jaun eta jabe

Sokatiran jokatutako bi txapelak Sakanara etorri dira. Iñigo Aritzak jantzi du haurren mai-lako (480 kilo) txapela (24,5 puntu). Podiuma sakandarrek osatu dute, 2.a Putterri (17,5puntu) eta 3.a Andra Mari (15 puntu) izan baitira. Kadeteetan, aldiz, Andra Marik jantzi zuentxapela (13,5 puntu), Ultzama (11,5 puntu) eta Berriozarren (5 puntu) aurretik.

Page 13: Binder2

Guaixe • 2014ko apiribilaren 17a kirola 13

MendiaMendi lasterketak

HOSTO GORRI ALTZARIAK

E T X A R R I A R A N A T ZDendako produktuetan %5eko deskontua.

ARGIRO OPTIKAE T X A R R I A R A N A T Z

2X1 progresiboetan.

ZELANDI KIROLDEGIAA L T S A S U

Lehenengo matrikula doan.

GOROSTIA L T S A S U

30 €tik gorako erosketetan% 10eko deskontu-baleahurrengo erosketarako.

LA CIGÜEÑAA L T S A S U

60 €tik gorako erosketetan,%10eko deskontu-bale bathurrengo erosketarako.

IZARAA L T S A S U

%10eko deskontua etxekojantzi eta osagarrietan eta %5eko deskontua gortina etaenkarguetan (eskaintza ezmetagarria).

TXIKITXOA L T S A S U

60 €tik gorako erosketeetan,%10eko deskontu-txartel bathurrengo erosketan erabil-tzeko.

NAMASTE YOGAA L T S A S U

www.namastecentro.es-engaldetu eskaintzen berri.

TIPI TAPA OINETAKOAKA L T S A S U

60 €ko erosketagatik %10ekodeskontua (eskaintza ezmetagarria).

VIZU ILEAPAINDEGIAI T U R M E N D I

30 €ko gastuarekin, %10ekodeskontua.

www.guaixe.net-enzerrenda osoa ikusgai

NonerabiliSakanako Ibilaldi Handiak oihar-tzun handia hartu du, erakargarriabilakatzen duten hainbat elemen-tu uztartzen dituelako. Euskal Herri-ko erdigune geografikotik pasatzenda eta Nafarroako ibilbiderik luze-ena, gogorrena eta zaharrena da.Nafarroako eta Euskal HerrikoMendi Ibilbide Luzeen Zirkuituansartua dago.

XXV. edizioa izanen du, aurten,Iratxo mendi taldeak antolatutakomartxak. Berezitasunen artean batda nabarmenena: atzekoz aurreraeginen dutela ibilbidea. Trinitate-rantz abiatuko dira lehenbizi Txu-rregira joan ordez. Horrek zerdakar? Bigarren zatia are gogorra-goa izango dela.

Bi ibilbide: 52,5 km eta 24,4 kmBi ibilbide izanen dira. Lehenak,luzeenak, 52,5 kilometro luze ditueta 3.100 metro arteko maldak.6:30ean aterako dira mendizaleak.Hasieran Ergako Trinitatera igobeharko dira mendizaleak. Segi-dan Latasara jaitsiko dira. BertanGoldaratzeko bide zaharra hartu-ko dute, Larrazpil igo, Madotz jai-tsi, eta Atatik barna Aralarko SanMigeleraino abiatzeko. Uharte Ara-kilera jaitsi, eta Beriaingo San Dona-toko igoera gogorrari ekin behar-ko diote, Txurregiraino iritsi etahandik Irurtzunera jaisteko.

Bigarrena motzagoa da. 24,4 kilo-metro izanen ditu eta 1.400 metro-ko desnibela. 7:30ean aterata, hasie-

ran ibilbide nagusiko ibilbide ber-bera egingo dute mendizaleak: Erga-ko Trinitatea igo, Latasatik jaitsi, Gol-daratzeko bide zaharretik Larraz-pilera igo eta Madotzetik jaitsi.Handik Itxasperriko Santiago ermi-tara joko dute, usotegira igo ondo-ren Irurtzuneraino iristeko. Ibilbi-de handia egiteko 10 ordu ingurubehar izaten dira, bigarrena, ordea,6 orduren bueltan egin daiteke.

Larunbatean 15. Eguesibarko Dua-tloia jokatu zen, hainbat katego-riatan. Sakana Triatloi TaldekoFelix Benjumeak, Sergio Garcia deEulatek, Igor Floresek eta Fran-cisco Javier “Pitxi” Gomezek tal-dea osatu zuten eta elite mailakotaldekako erlojupekoan lehiatuziren. 5 km korrikan, 21 km txi-rrindulan eta 2,5 km korrikan osa-

tu behar izan zituzten. Irabazleak Saltoki Trikideak

taldeko Egoitz Zabala, Pablo Arras-tia, Raul Amatriain eta Martin Irai-zoz izan ziren (1:01:30). Beraiek izanziren Nafarroako txapeldunak.Sakana Triatloi Taldeko laukote-ak primerako lana egin zuen etabigarrenak izan ziren sakanda-rrak, 35 segundora (1:02:05). Nafa-

rroako txapeldunordeak dira etazorionik beroenak opa dizkiegu.

Maiza AzkoitianLarunbatean Azkoitiko XV. Dua-tloia jokatu zen (10 km-34 km-4,5 km).Julen Larruceak (1:39:06) eta IboneSanchezek (1:57:19) irabazi zuten.Sakana Triatloi Taldeko Juan LuisMaiza 49.a sailkatu zen (1:48:14).

26 sakandar Berakomaratoi erdianAriznabarretak irabazi zuen probanJoxeja Maiza izan zen lehensakandarra

Sakandarrek geroz eta zaletasun han-diagoa diete mendi lasterketei. Igan-dean Berako X. mendi maratoi erdiajokatu zen (21 km) , proba arrakas-tatsua, 527 korrikalari iritsi baitzi-ren helmugara. Horien artean 26sakandar lehiatu ziren. Oier Ariznabarretak (1:37:30) sor-presa eman zuen eta azken edizio-etan garaile izan den Didier Zago-ren (1:41:09) aurretik sailkatu zen,2 minutu eta erdi luze atereaz. Ema-kumezkoetan Laura Sola (2:00:10)izan zen txapelduna. Sakandarren artean Joxeja Maizaetxarriarra izan zen lehena, helmu-gan 25. postuan iritsi eta gero(1:56:43). Maite Beregaña uharte-arra 9.a sailkatu zen emakumezkoseniorren mailan, 353. postuan hel-mugaratu eta gero (2:30:41).

Estibalizko Igoera

Igandean 920 korrikalari iritsi ziren29.Estibalizko Igoerako helmugara(15,5 km), Marc Hurtado buru zela(50:24). Patxi Cano altsasuarra 39.aizan zen (59:58) eta Jose RamonRamirez 112.a (1:04:24).

Sakandarrak Berako maratoi erdian (21 km)

1. Oier Ariznabarreta . . . . . . . . . . . .1:37:3025.Jose Javier Maiza . . . . . . . . . . . . 1:56:4327.Jose Luis Beraza . . . . . . . . . . . . . 1:56:4528.Aritz Munarriz . . . . . . . . . . . . . . . 1:57:4829.Evaristo Noveleta . . . . . . . . . . . . 1:58:1038.Fidel Jimenez . . . . . . . . . . . . . . . . 1:59:2047.Beñat Katarain . . . . . . . . . . . . . . . 2:00:5252.Mikel Berastegi . . . . . . . . . . . . . . 2:01:1759.Aritz Ganboa . . . . . . . . . . . . . . . . 2:02:3063.Juanjo Goikoetxea . . . . . . . . . . . 2:03:0267.Adur Maiza . . . . . . . . . . . . . . . . . . 2:03:5280.Alatz Agirre . . . . . . . . . . . . . . . . . . 2:06:19102.Carlos Gerendiain . . . . . . . . . . . 2:07:32140.Mikel Sasiain . . . . . . . . . . . . . . . 2:11:38152.Mikel Satrustegi . . . . . . . . . . . . 2:13:20162.Mikel Perez de Eulate . . . . . . . 2:14:04178.Juantxo Arregi . . . . . . . . . . . . . 2:15:33209.Iraitz Senar . . . . . . . . . . . . . . . . . 2:17:43262.Mikel Iriarte . . . . . . . . . . . . . . . . 2:22:06289.Javier Noveleta . . . . . . . . . . . . 2:24:19321. Javier Gonzalo . . . . . . . . . . . . . 2:28:08325.Ivan Verdugo . . . . . . . . . . . . . . . 2:28:28333.Jose Javier Beregaña . . . . . . . 2:29:00353.Maite Beregaña . . . . . . . . . . . . 2:30:41371.Josema Leitza . . . . . . . . . . . . . . 2:32:40429.Josetxo Albizu . . . . . . . . . . . . . 2:41:17460.Jose Angel Maiza . . . . . . . . . . . 2:45:49

25 urte ospatzeko,kontrako noranzkoanSakanako Ibilaldi Handiaren 25. edizioa ospatzeko, berrikuntza gisa bukaeratik hasierara eginen

dute bidea. Apirilaren 26an izanen da, goizeko 6:30ean abiatuta

Izena ematekoAurretik izena emateko epea api-ribilaren 23an despedituko da(iratxoelkartea.com webgunean).Egunean bertan ere eman daiteke.

iratxoelkartea.comProbaren informazio guztia, ibilbidearenmapak eta izena ematea.

50 boluntariotik gora

Ibilaldi handiaren egunean 50 lagun baino gehiago ariko dira lanean. Bi ibilbideetan hor-niketarako guneak izanen dira eta Irurtzungo kiroldegian dutxarako aukera zein masaje-ak jasotzeko aukera ere izanen dute. Edozein ibilbide bukatzen duten guztiei diploma etaoparitxo bana emanen zaie eta gainera mendiko materiala zozketatuko da. Babesle ugariren laguntza ere beharrezkoa da. Irurtzungo udala, Nafarroako Gobernua,Euskal mendizaleen federazioa, Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea, Kot, Sur-ya, Kaiku, Lacturale, Mendi Kirolak eta Graficas Sakana ari dira horretan. Aurten, berrikun-tza izan da Rural Kutxa ere laguntzaile delako. Komunikabideen artean, babesa agertu dio-te ibilaldiari: Berriak, Guaixek eta Beleixek eta Diario de Noticiasek.

Duatloia

Nafarroako txapeldunordeakSakana Triatloi Taldeko Benjumeak, Garcia de Eulatek, Floresek eta Gomezek Eguesibarko

Duatloiko elite mailako taldekako erlojupekoa irabazi zuten

Beñat Katarain helmugara iristen.

Page 14: Binder2

Guaixe • 2014ko apiribilaren 17a14

Santiago Calatrava

Ziur aski jende gehienak entzungozuen noizbait Santiago Calatrava-ren izena. Nahiz eta arkitektura mun-duan oso adituak ez izan telebistanahiz egunkarietan noiznahi ager-tzen den arkitekto polemikoa da. Calatrava Valentzian jaiotakoa daeta munduko arkitekto ezagune-netakoa da. Munduan zehar hain-bat eraikin egin ditu azken urteo-tan eta onartu beharra daukat egindituen eraikuntza gehienak ikus-garriak direla. Bere obrak herri iden-

titate bilakatu ohi dira.Hala ere, ez nuke esango arkitek-to hau bere obren ikusgarritasu-nengatik soilik egin dela famatua.Tamalez akats handiekin eginda-ko eraikinak baitira, eta akatshauek denborarekin azaleratudira, milioi asko kostatu direneraikina hondatuz. Arkitekto honen diseinuen ezau-garriak asko dira baina eraikingehienetan zer edo zer errepika-tzen du bere sinadura erakutsiz. Erai-kin gehienak kolore zurikoak diraeta egitura ikusgarriz osaturik dau-

de animalia itxurak hartuz. Nire uste-an teknika ia ezinezkoak ibiltzeagustatzen zaizkio eta ezinezkota-sun hau limitera eramatea da berehelburua. Obra garrantzitsuenak izendatukoditut: Valentziako arte eta zientzienhiria, Atenaseko olinpiadetako esta-dioak, hain polemikoa den Vene-ziako zubi bat, Suedian eraikitako“turning torso” etxebizitzak…Euskal Herrira ere ailegatu dira Cala-travaren eraikinak, esaterako, usoitxura duen Loiuko aireportua,Ondarruko zubi zuria eta Bilboko

beste zubi zuri peatonal bat. Aurreko batean Arabako Laguar-dian izan nintzen berak eraikitakobodega batean. Honek ere Calatra-varen sinadura duen egurrez egin-

dako eraikina da eta bere eraikingehienak bezala benetan ikusga-rria dela esango nuke, baina bakoi-tzaren iritzian utziko dut eraikinhauen edertasuna.

bazterretik

Andoni Igoa Arkitektoa

kultura >>

Zortzigarren aldiz abianjarriko dute Irakurri,Gozatu, Oparitu ekime-na. Egitasmo horrek

sakandarrak euskarazko liburuakirakurtzera animatu nahi ditu,irakurtzearen alde atsegin etagozagarria azpimarratuz. Euska-ra elkarteek, liburutegi publiko-ek eta liburu dendek elkarrekin,Sakanako Mankomunitatearenbabesarekin,irakurzaletasunasustatu asmoz abian jarriko dute

egitasmoa beste behin. Liburua-ren Nazioarteko Egunean, apiri-lak 23, abiatu eta garagarrilaren30era arte luzatuko da EuskalHerriko 40 herri baino gehiagotan.

Irakurriz ongi pasatzekomodua aurkituEgitasmoaren izenak berak adie-razten duen moduan, irakurrizgozatzeko aukera izan daitekeelaerakustea bilatzen du ekimenak.Eta era berean, irakurzaletasunhori gainerako herritarrei zabal-

tzeko, oparitzeko aukera ere bai.Lehenengo pausoa irakurtzea

da; euskaraz irakurtzea alegia.Horretarako, herriko liburutegi-ra joan, eta euskarazko edozeinliburu maileguan eskatu ahal izan-go da. Bigarren pausoan liburualiburutegira bueltatu, eta fitxa bat

bete beharko da: zein izan den ira-kurritako liburua eta zein iritzidugun adierazteko. Fitxa hori bete-ta, liburutegiko arduradunak eros-keta-txekea emango dio parte har-tzaileari, Sakanako edozein libu-ru dendatan erabiltzeko. Azkenpausua, liburua oparitzea izanenda: lagun bati, senide bati, edo nor-bere buruari. Liburutegian jaso-tako txartelarekin, euskarazkobeste edozein libururen erosketan%25eko beherapena izango da,%50 Sakanako euskalgintzako tal-de bateko kidea edo mintzakideaizanez gero.

Narrazio eta ipuin laburrezosatutako liburua kaleratu duAlfredo Alvaro Igoak

91orrialdetan egunerokotasu-naren hainbat istorio txiki

jaso ditu Potroak odoletanliburuanAlfredo Alvaro Igoak; egunerokolanak uzten ez dion askatasunezidatzi ditu Guaixeko erredaktore-ak, umorea, irudimena eta gogo-eta uztartuz, adjektiboak nahi izandituen moduan konbinatuz.

Egoera batekin pixka bat neka-tuta egoteak bultzatu zuen idazte-

ra: gizon indartsuaren, gogorra-ren eta handi-mandiren estereo-tipoaren irudiarekin hautsinahiak. “Gizonezko batzuentzat“potroak” dira arrazoibide guzti-rako. Liburuan, ordea, gizonakahul agertzen ziren egoerak isla-tu nahi izan ditut. Errealitatekomila gertakaritatik abiatuta ideiahori landu nahi izan dut” azaldudigu egileak. Baita emaitza ona lor-tu ere, XXI. mendeko gizonaren iru-di errealagoa emanez.

Idatzi guztiak dira laburrak,batzuk esaldi bakarrekoak, eta

luzeenak bi orrialdekoak. Ipuina-ren teknika erabili du, baita ber-tsolariena ere bai, haietako asko-ren akaberan gatzaeta piperrajarriz edo bukaerako esaldian tra-ma argituz.

Web orria eta irudiak ereLetraz aparte irudiz ere hornitunahi izan du liburua. Horretara-ko Jose Mari Morcillo, Morkots-en laguntza izan du. Berak ilus-tratu ditu sei narrazio. Liburua-ren azala, berriz, Jabi Bergara,Trapero-ren eskultura baten argaz-

ki indartsu batekin osatu du. Ander Goñiren laguntzarekin

web orria osatu du. Egileak jaki-narazi digunez bi astetik behin edoliburuko narrazio bat igoko du weborrira. Irakurleek iruzkinak eginahal izanen dituzte.

Sakandarrakbigarren Sahararikantari lehiaketan

Saharar Errepublika ArabiarDemokratikoaren Arabako

lagunen elkarteak pasa den urte-an estreinakoz antolatu zuenSaharari Kantari kantu lehiake-ta. Pello Reparazek irabazi zuenorduan. Aurten, berriz, lehiake-tara aurkeztutako 17 proposame-nen artean epaimahaiarendakoonena Iker Laurobaren Saharaabestia izan da. Epaileek bigarrensaria eman diote Harea eta itsa-soa kantuari. Haren sorkuntzanLur Larraza eta Luis Kintanaetxarriarrek parte hartu dute,Izara Petik taldea osatuz. Etaazken hori bezala Venddettakokide diren Ruben Anton eta Enri-que Rubinos ere aritu dira sor-kuntzan.

Lehiaketaren lana eta arrakas-ta ospatzeko maiatzaren 24an Gas-teizko Jimmy Jazz aretoan kon-tzertua izanen da. Lehiaketakoirabazleaz aparte, Vendetta talde-ak joko du.

Irakurri, gozatueta oparitu

Parte hartzen dutenliburu dendakIrurtzungo Martxueta, Arbizu-ko Beriain, Etxarri AranazkoAmetsa eta Kaxeta eta Altsa-suko Liburunda eta Arkatz.

Parte hartzen duteneuskalgintzakotaldeakAizpea, Kima, Bierrik, EHE, AEK(Mintzakide).

Ipuin bakoitza errealitatearen argazki bat da

SARDINIAKO MAMUTZONESAK IRURTZUNEN:Orritz dantza taldeak 25 urte beteko dituela eta ur-teurren ekitaldien barruan, igande arratsaldeanSardiniako Samugheoko mamutzoneen bisita hartu

zuten. Ahuntz adarrez eta larruz jantzitako pertso-naiak dira mamutzoneak gorputzaren bueltan ha-marnaka fale txiki eta handi dituztenak. Kalejiranfaleen soinuak erritmikoki entzunarazi zituzten.

www.urlia.euLiburua, ePUB edo DPF bertsioetan aipa-tu web orrian eskuratu dezakegu, ezbaitago paperezko bertsiorik. Bidebera erabili dezake interesatuak berediru ekarpenak egiteko. Guztiak, zuze-nean, Bierrik fundazioak jasoko ditu.

Parte hartzen dutenliburutegiakIrurtzungo, Lakuntzako, Arbi-zuko, Urdiaingo, Altsasuko, Ola-tzagutiko eta Ziordikoak.

Page 15: Binder2

Guaixe • 2014ko apiribilaren 17a kultura 15

Garagarrilaren 14an izanen da etaNafarroa Garaiko eta Behereko 35 talde etorriko dira

Orritz dantza taldeak aurten25 urte betetzen dituela etadantzan ospatu nahi du

urteurrena. Horregatik, Nafarro-ako Dantzari Egunaren antola-kuntza bere gain hartu du. Lan-talde bat lastailetik ari da Nafa-rroako Dantzarien Biltzarrarekin

batera antolaketa lanean. Trinitate festekin batera, gara-

garrilaren 14an izanen da ospaki-zuna eta Irurtzundik Sakana guz-tira zabalduko da. DagoenekoSakanako bost udalek baiezkoaeman diote Orritzen proposame-nari eta euren herrietan dantzaemanaldi bana hartuko dute,16:00etatik aurrera. Udal gehiagobatuko zaizkien zain daude. Aldiberean, Sakanako herrietan ber-

tako dantzarien saioak, baita kin-toenak ere izanen direla aurrera-tu digute Orritzetik.

Garagarrilaren 14an 19:00etanizanen da ekitaldi nagusia Irurtzu-nen. Kiki Bordatxoren musika

egonen da plazan eta ondoren guz-tiak afaltzera elkartuko dira. 700dantzari espero dira eta 150 bolun-tario arituko dira lanean. Orritzekegun horretan dantzaz gozatzeragonbidatu ditu sakandarrak.

Am a i u r d a n t z a t a l d e a klarunbatean antolatutako

Folk-lore egunean parte hartuzuten Sakanako hiru dantzaritxiki talde: Irurtzungo Orritz,Uharte Arakilgo Galtz Orratzeta Lakuntzako Elai-Alai. Bes-

te zortzi herrietako dantzaritxikiekin batera, 11:30ean Iru-ñeko Alde Zaharrean kaleji-ran ibili ziren. San Franzisko,Gaztelu eta Burgoen plazetandantza erakustaldiak eginzituzten.

Apirilaren 4tik 27ra IruñekoGotorlekuko armen aretoko

ganbaran ikusgai dago ArteaOinez’14 erakusketa. NafarroaOinez jaiaren baitan antolatzenden jarduera kultur horretan 48artistek parte hartzen dute obrabanarekin, guztien aretan euskalartearen ikuspegia irudikatuz.

Lau sortzaile sakandarrenobrak ikusteko aukera ematendu erakusketak. Mikel Okiñenairurtzundarrak kolorezko meta-krilato piezatxoak erabiliz egin-dako Titris (2013) lana dago ikus-gai. Jose Ramon Anda Goikoe-txea bakaikuarraren brontzezkoSartu ahal baduzu V eskultura-ren maketa (2013) ere ikusgaidago. Bi altsasuarrek osatzendute sakandarren ordezkaritza:Dora Salazarrek argazkia etapintura erabiliz kartoian sortu-tako Donostia (2013) eta TxuspoPoyok super 8a eta bideo digita-la erabiliz egindako Control 1997(2013).

AltsasukoliburutegiakLiburuarenEgunarekin bateraekimenak antolatu ditu

Liburuaren Nazioarteko Egunaapirilaren 23an izanen da. Egu-

na iritsi aurretik eta ondorenAltsasuko Herri Liburutegiak eki-men ugari antolatu ditu, liburua-ren beraren garrantzia islatzekoasmoz. Liburuaren astea, beraz,apirilaren 22tik 25era eginen dute.

Hasteko, erakusketa bateanparte hartzeko aukera eskaini duliburutegiak. Egunerokoan norbe-raren etxean zein leku hartzenduen liburuak edo irakurzaleta-sunak islatzen duen argazki batbidaltzeko proposamena eginzuen. Deialdiari erantzun dietenenirudiak ikusgai daude Iortia kul-tur guneko sarreran.

Herritar guztiei bideratutakoekimenak iragarri ditu Altsasukoliburutegiak. Haurrei berezikizuzendutako hitzordu batekin eki-nen diote liburuaren asteari, TotiMartinez de Lezea izanen baita Nurliburuaren inguruan solasean hau-rrekin. Joseba Salegi zuzendaria-renLa tecla rotagidoiaren inguruangidoi-foruma eginen da eta harenIone, sube al cielo filma ikustekoaukera izanen da. Zuzendariaz apar-te, Martxelo Rubio, Anabel Arrai-za eta Javier Bustamante aktoreakemanaldian izanen dira. Ipuin kon-talariak itxiko du egitaraua. Aurreko ostegunean Aralarko

Mikel Donea institutuko ikas-leek Bar & Cenas El Katxondoantzezlana eman zuten Iortia kul-tur gunean, goizean ikaskideenda-

ko eta arratsaldean, guraso etapublikoarendako. Ahalegina txalo-ekin ordaindu zien publikoak.

Miguel Mihuraren Melocotón enalmibarobraren moldaketa taula-

ratu zuten. Hartan gaur egun dago-en ustelkeria egoeraren isla jasozen. Ordu eta laurdeneko antzez-lana atsedenaldietan prestatu duteMarian Utrera irakaslearekin.

Magic Hop magiaikuskizun bat bainogehiago Apirilaren 26an, larunbatean, 18:00etanAltsasuko Iortia kultur gunean

Magia eta hip-hoparen mugi-menduak uztartzen ditu

Magic Hop ikuskizunak. Show dan-cearen erritmo modernoak ere iza-nen dira oholtza gainean. Pedro III.ailusionistak, dantza talde handibatekin batera, egungo garaikoshow harrigarria eskainiko du Ior-tia kultur gunean.

Dantzak, jolasak, agerpen etadesagertzeak… magia existitzen delafrogatuko dute. Ahoa bete hortz gel-ditzeko moduko ikuskizuna da. Quie-ro Teatrok eta Fundación TeatroGayarrek elkarlanean egina.

Egitaraua

Apirilak 22, asteartea17:30ean Toti Martinez de Lezeahaurrekin izanen da Nur libu-ruaz mintzatzen. Apirilak 23, asteazkena19:00etan Joseba Salegiren Latecla rota hizpide gidoi-foru-mean. Apirilak 24, osteguna19:00etan Ione, sube al cielo fil-ma. Apirilak 25, ostirala 19:00etan Izaskun Mujika ipuinkontalaria.

Irurtzunek eta Sakanakhartuko dute NafarroakoDantzari Eguna

Dantzari txikiak Folk-lore egunean

Institutuko ikasleak antzezle egun batez

Lau sakandar Artea Oinez erakusketanOrdutegiaAsteartetik ostiralera:18:00etatik 20:30era. Larunbatetan:12:00etatik 14:00etara eta18:00etat ik 20:30etara(18:00etan bisita gidatuak). Igande eta jaiegunetan:12:00etatik 14:00etara.

AmillanoGotorlekuko labeanMaiatzaren 18ra arte dago ikusgai

Venancio Amillano hilaren10ean zabaldu zuen bere era-

kusketa Iruñeko Gotorlekuko labe-an. Oroitzapenen indarrari buruzeta ustez ahulak izanagatik duteniraupenaren inguruan hausnar-keta egiten du altsasuarrak Oroi-mena izenburuko erakusketan.Egunerokotasunean ezinbesteko-ak diren objektuak egurrean etaharrian irudikatu ditu Amillanok.Oihalari erreparatu dio batez ere.Hala, jantziak egurrez edo harrizegin ditu, ehunen biguntasuna etaerabili dituen materialen artekokontrastea erakutsiz. Dozena erdipieza jarri ditu Iruñean ikusgai.

Page 16: Binder2

SAKANAKO ASTEKARIA • 2014ko apiribilak 17, osteguna • 2. aldia • 460. zenbakia

G : tenperatura>>Max. °C Min. °C euria l/m2

Irurtzun - . . . . . . . . . . - . . . . . . . . .-Etxarri A. 27.3 . . . . . . . 2.8 . . . . . . .5.7Altsasu 24 . . . . . . . . . 5 . . . . . . . . .2.7Aralar 18.6 . . . . . . . 1.5 . . . . . . .3.2Urbasa 21 . . . . . . . . . 2 . . . . . . . . .0

: eguraldiaasteko >>

Min: 9 Max: 21 Min: 7 Max:17 Min: 6 Max: 14 Min: 6 Max: 15 Min: 7 Max: 13 Min: 7 Max: 11 Min: 6 Max: 9

osteguna ostirala larunbata igandea astelehena asteartea asteazkena

euria: %7 euria: %10 euria:%12 euria: %32 euria: %70 euria: %75 euria: %60

: ilargiaren aldia>>ilbehera ilberri ilgora ilbete

22 29 7 14

1. Apirilaren 26ean izanen daaurtengo Ibilaldi Handia.Aurtengoa nola antolatu duzue?Badira urte batzuk Sakanako Ibi-laldi Handiak bi martxa egitekoaukera eskaintzen dituela. Luzeada bat, 52,5 kilometro luze eta3.100 metro arteko maldak izanendituena. Bestea motzagoa, 24,4kilometro izanen ditu eta 1.400metroko garaierara iritsi beharizanen dira parte hartzaileak.

2. Aurten 25 urte beteko ditu Ibi-laldi Handiak eta berrikuntzakere iragarri dituzue. Bai, aurten bukaeratik hasiko gara.Sakanako Ibilaldi Handia hankazgora jarri dugu. Trinitaterantz abia-tuko gara Txurregirantz beharre-an. Beraz: Trinitatea, Larrazpil,Aralar… Txurregin bukatzeko. Etabeste aldaketa txiki pare bat ere bai.Hasteko, ahaztuta, erabat utzia izandugun tontor bat ezagutuko dugu:Ergamendia. Irurtzungo mendinagusia da. Uste dugu 25. Ibilaldianezin genuela bazterrean utzi. Biga-rren aldaketa ere hasieran dago.Goldaratzera igotzeko bide berriaaukeratu dugu. Beraz, Ergatik jai-tsitakoan Latasaraino helduko gara,han Goldaratzeko bide zahar doto-rea hartzeko. Hortik aurrera ezdago aldaketa gehiagorik. Beriai-nera Uhartetik igoko gara.

3. Nori bideratuta dago ibilaldia?Luzeena egiteko prestakuntza nahi-koa behar izaten da. Nafarroakogogorrena eta zailena da, eta zaha-rrena ere bada. Bigarrena ia edo-nork egin dezake, beti ere kirolare-kin lotura minimoa duen edonork.

4. 25. edizioa izanen daaurtengoa. Zerk egiten du

erakargarri ibilbide hauurteotan?Arrazoi bat baino gehiago egon dai-teke. Batetik, Ibilbidea osatzeakberekin darama Sakanako mendi-lerroak eta mendiak ezagutu etainguruak ikusteko aukera. Egunberezia eta polita izaten da, jende-ak oso gustura hartzen du parte.Euskal Herriko ibilbide luzeenartean egoteak ere jendea bultza-tu egiten du probatzera.

5. Nola ekin zenioten ibilaldi hauantolatzeari?1980. urtearen inguruan, Iratxo-ko bazkide batzuei bururatuzitzaien ibilbide luzeko martxa batantolatzea. Proposatu zen ibilbi-dea honako hau da: Beriainerai-no joan, gero Uharte-Arakilera jai-tsi, ondoren San Migelera igo etabukatzeko Irurtzunera itzultzea.Bitxikeria gisa, historiari errepa-ratuz gero, esaten dutenez, Irur-tzungo apaiz batek egin zuen ibi-laldi hori lehenengoz, hau da, Tri-nitateko baseliza, San Donatokobaselizarekin eta San Miguel san-tutegiarekin lotzen zituen ibilal-dia. Eta horixe da Sakanako Ibi-laldi Handiaren lehen urratsa.

6. 2005etik Euskal Herrikoerdigune geografikotik pasatzen da. Nafarroan, Andiako Mendilerro-an, San Donato baselizatik gertudago erdigune hori. Barizentrua-ren kontzeptuan oinarritu da FelixIsasa kalkulu horixe egiteko.Beriaingo menditik Olloko baila-rantz doan bidetik gertu. Hurbildago Lezitza mendia. Olibesario-ko saroia deitzen zaio. 1.236 metro-tan kokatua. Monolito txiki batkokatu dute. Horrek ere erakar-garri egiten du ibilbidea.

7. Zenbat parte hartzaile izaten dira?Urtearen araberakoa izaten da.Lau urtetik behin, Euskal Herri-ko beste hiru martxa handirekinegiten du bat. Urte horretan iza-ten da parte hartzaile gutxiena. Bai-na oro har, urtetik urtera hazi eginda kopurua. Iaz esaterako, 600 laguninguru izan ziren proba egiten.

8. Noiz arte eman daiteke izena?Jendeak azken unera arte itxoitendu izena emateko, eguraldiak zeriragarriko duen. Apirilaren 23raarte internetez eman daiteke ize-na (iratxoelkartea.com) eta egune-an bertan ere inskribatu daiteke.

9. Zenbat lagun aritzen zareteantolaketa lanetan?Ibilaldiaren egunean 50 lagun iza-nen gara lanean. Urtarrilean hasiohi gara lehen bilerak egiten. Aste-an behin elkartu ohi gara IratxoElkarteko kideak eta eguna hur-bildu ahala maizago.

10. Zein erraztasun ematendizkiozue mendizaleei?Bi ibilbideetan horniketarakoguneak izanen dira eta Irurtzun-go kiroldegian dutxarako aukerazein masajeak jasotzeko aukeraere izanen dute. Edozein ibilbidebukatzen duten guztiei diplomaeta oparitxo bana emanen zaie etagainera mendiko materiala zoz-ketatuko da.

11. Iratxotik zein gomendioegiten diezue mendizaleei?Oso garrantzitsua iruditzen zaiguparte hartzaileek ingurumena zaindezaten. Mendietan barna ibili ohigara eta inguruak aurkitu ditugunbezala utzi behar dira. Ibilbideanzabor ontziak izaten dira.

>>11galdera

PelloAltzueta

Sakanako XXV. Ibilaldi Handia

Testua: Maialen Huarte Arano

APIRIBILEKO SARIAK:1. Ekainberri kobazulotarako 2 sarrera,Gaztezulo aldizkarirako 3 hilabeteko harpidetza,Lacturale esnea eta yogurtak, MagnaNavarrarako 2 sarrera2. Gaztezulo aldizkarirako 3 hilabeteko harpidetza,Lacturale esnea eta yogurtak, Magna Navarrarako

eta donostiko aquariumerako 2 sarrera3. Gaztezulo aldizkarirako 3 hilabeteko harpidetza,Lacturale esnea eta yogurtak, Magna Navarrarakoeta donostiko aquariumerako 2 sarrera4. Gaztezulo aldizkarirako 3 hilabeteko harpidetza,Lacturale esnea eta yogurtak, Magna Navarrarakoeta donostiko aquariumerako 2 sarrera

Apiribilekobazkide zozketa