Biltzarra

6
ikusbide Pertsona Zigortu etaEspetxeratuen Behar eta Gizarte Zerbitzuen Inguruko Dokumentazio, Informazio eta Ikerketa Zentrua Centro de Documentación, Información e Investigación sobre Necesidades y Servicios Sociales para Personas Presas y Penalizadas Antolatzaileak: Laguntzaileak: Gizarte Lanerako Unibertsitate Eskola Escuela Universitaria de Trabajo Social BILTZARRA Extensión Cultural • Kultura Zabalkuntza LAN ETA GIZARTE GAIETAKO KONTSEILUA HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKUNTZA SAILA CONSEJERÍA DE EMPLEO Y ASUNTOS SOCIALES DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, UNIVERSIDADES E INVESTIGACIÓN Gizartea eraldatzeko gatazketan bitartekaritza eta partehartzea komunitarioa, politikoa, ekonomikoa, familikoa, penala Vitoria-Gasteizen, 2012ko azaroaren 8 eta 9an EGOITZA: Gizarte Langintzako Unibertsitate Eskola HITZALDIAK: Letren Fakultateko Areto Nagusian Arabako Kanpusa. EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA

Transcript of Biltzarra

Page 1: Biltzarra

i k u s b i d e

Pertsona Zigortu etaEspetxeratuen Behar eta Gizarte Zerbitzuen Inguruko Dokumentazio, Informazio eta Ikerketa Zentrua

Centro de Documentación, Información e Investigación sobre Necesidades y Servicios Sociales para Personas Presas y Penalizadas

Antolatzaileak:

Laguntzaileak:

Gizarte Lanerako Unibertsitate EskolaEscuela Universitaria de Trabajo Social

BILTZARRA

Extensión Cultural • Kultura Zabalkuntza

LAN ETA GIZARTE GAIETAKO KONTSEILUA

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATEETA IKERKUNTZA SAILA

CONSEJERÍA DE EMPLEO Y ASUNTOS SOCIALES

DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, UNIVERSIDADES E INVESTIGACIÓN

Gizartea eraldatzeko gatazketanbitartekaritza eta partehartzea

komunitarioa, politikoa, ekonomikoa, familikoa, penala

Vitoria-Gasteizen, 2012ko azaroaren 8 eta 9an

EGOITZA: Gizarte Langintzako Unibertsitate EskolaHITZALDIAK: Letren Fakultateko Areto Nagusian

Arabako Kanpusa. EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA

Page 2: Biltzarra

hELBURUAK:

Biltzar honen helburua gatazka sozialen arloan ematen diren gaur eguneko politiken inguruan ekintza proposamenak eta eztabaida kritikoa bultzatzea da. Gure gizartean gauzatzen diren gatazka erak ulertzeko analisirako gakoak eta horiei aurre egiteko mekanismoak ezagutzeko bideak aztertu nahi ditu. Konkretuki, gure gizarteko eskenatoki nagusietan, komunitatean, politikan, ekonomian, familian eta penal arloan, bitartekaritza eta hiritarren mobilizazioak ikertu nahi ditu.

Horrela, gatazkak gizartea eraldatzeko eta behin betikoak bihurtu ez daitezen elementuak eskaini nahi ditu, biolentzia ekidinez eta instituzio sozial, ekonomiko eta juridikoen arlotatik politiken kudeatzaile, profesional zein akademikoen bitartez. Baita mugimendu eta dinamika ez instituzionalen bidez, hau da, administrazioarekin harreman anitza duten kaltetuen eta hauekin solidarioak diren pertsonen ardura sozialetik sorturiko horiei esker.

Helburu orokor honetatik abiatuz, Kongresuak Giza eta Gizarte Zientziekin harremana duten profesional, ikasle, diplomatu eta lizentziatuen zein gizarte ongizateko politiketatik erantzun berriak eman nahi dituzten instituzio zein organizazioen formazio nahiei erantzun nahi die.

METODOLOGIA ETA hARTzAILEAK

Biltzarra sei mahai-inguruz osatua dago, bakoitza bi edo hiru hizlarirekin eta moderatzaile batekin. Azkeneko honek saio bakoitzaren amaieran eztabaidarako unea zabaltzeko helburua du. Inaugurazio ekitaldiaren ostean, biltzarrean landuko diren edukien aurkezpen orokor bat egingo da.

Edonori zuzenduta daude, oro har. Interes berezikoa da esklusio-egoeran dauden sektoreekin lan egiten duten gizarte-mugimenduentzat, profesionalentzat eta elkarteetan zein instituzioetan laguntzarako ekintza eta zerbitzuetan lan egiten duten boluntarioentzat, bai eta unibertsitate-komunitatearentzat ere, eta horren baitan, bereziki, gizarte-langintzako, gizarte-hezkuntzako, enpresa-ikasketetako, zuzenbideko, soziologiako, kazetaritzako, psikologiako eta historiako ikasleentzat, bertan landuko diren edukiengatik.

KREDITUAK IKASLEENTzAT

Unibertsitateko ikasleentzat, Biltzarreko saioek 15 orduren balioa dute: eta beste 10 ordu emango dira, 2012ko apirilaren amaiera baino lehen aurkeztuko den laburpen-lan bat egiteagatik. Beraz, bi ziurtagiri emango dira: bat parte hartzeagatik, eta bestea lanagatik, finkatutako epearen barruan aurkeztu eta ebaluatu ondoren. Guztira 25 ordu izango dira, hau da, ECTS baten baliokidea. Lanik aurkeztuko ez balitz, Kongresuan parte hartzea 0,5 ECTS izango lirateke.

Gizarte Langintzako Eskola Unibertsitarioko ikasleei dagokiela, Kongresua, hautazko kredituak ematerako orduan aktibitate osagarria eta lehentasunezkoa denez, Zentroko Batzarrak Kongresuan parte hartzea errazteko Azaroaren 8 eta 9an eskolak bertan behera uztea erabaki du.

300 pertsonarentzako lekua dugu; beraz, inskripzioa lehenbailehen egitea gomendatzen da, aurreko edizioetan izandako arrakasta kontuan izanik lekuak berehala beteko direlakoan baikaude: “Adingabeen lege penal berria» (1998), “Kartzela, droga-menpekotasuna eta HIESa; gizarte-lana sistema penalaren aurrean» (1999), “Pobrezia eta arriskua Europan: ongizaterako erronkak Euskadin» (2000), “Kartzela eta giza eskubideak; berme juridikoak, osasuna, giza asistentzia, heziketa eta lana» (2001), “Gazte eta adingabe zigortuak: erantzun judizial, hezigarri eta sozialak» (2001), “Etorkinekin gizarte-lana eta heziketa hartzailea jatorrizko herrialdeetan» (2002), “Gizarte politika eta hiritar segurtasuna: erronkak Europako eta munduko Euskadi batentzat» (2003),

Page 3: Biltzarra

“Gizarte-zerbitzuak eta kartzela: alternatibak gaur egungo kultura zigortzaileari» (2004), “Drogei buruzko politika sozialak eta kriminalak» (2005), “Haurreria eta gazteria baztertuak. Politika sozial eta kriminalak» (2006), “Bitartekaritza gizarte gatazketan» (2008), “Gizarte bazterkeriaren eta pobreziaren feminizazioaren aurkako borroka» (2009), “Eskubiderik gabeko adingabeak? Babesik gabeko haur atzerritarrak eta gazteria zigortua» (2010).

MATRIKULAREN ORDAINKETA ETA MATERIALAREN GASTUAK:

Matrikula arrunta eta murriztua da, bere kostua 30 eurokoa(*) baita. Kopuru hori, lehendabiziko egunean banatuko den materialerako izango da. 30 euroko kopuru hori urriaren 30a baino lehen sartu beharko da Vital Kutxako kontu-zenbaki honetan: 2097 0152 85 0104893549. Diru-kopurua sartzean, sartu duenaren izena eta lehen abizena zehaztu beharko dira. Izena lehenbailehen ematea gomendatzen da, gehienetan azken egunaren aurretik agortzen direlako plazak eta orduantxe bukatzen delako matrikulazioa.

(*) EHUko Gizarte Langintzako Unibertsitate Eskolako practicumarekin elkarlanean dabiltzan profesionalek dohainik.

MATRIKULA BIDALI EDO AURKEzTEA:

Biltzarrean izena emateko hainbat bide daude:

1. Gizarte Langintza Eskolako 9. postontzian (César Manzanos) izen-emate orria eta ordainketaren ordainagiria utziz.

2. Posta elektronikoz, [email protected] helbidean, izen-emate orria erantsiz.

3. Fax bidez, 945.01.33.08 zenbakian, matrikularen ordainagiriaren kopia bat eta izen-emate orria erantsiz.

4. Posta arruntaren bidez, “Gizartea eraldatzeko gatazketan bitartekaritza eta partehartzea» Biltzarrerako dela zehaztuta eta Cesar Manzanosi zuzenduta, ordainagiria eta izen-emate orria erantsiz, honako helbidean: Gizarte Langintzako Unibertsitate Eskola (EHU). Apraiztarren kalea 2. 01006 Vitoria-Gasteiz..

INFORMAzIOA ETA IDAzKARITzA TEKNIKOA:

[email protected] helbidean eta 945-014273 zenbakian.

EHUko irakasle doktoreez osaturiko komite zientifiko-organizatzailea:

Ainara ARNOSO, Psikologian doktoreaAinhoa BERASALUZE, Soiziologian doktorea

Noemi BERGANTIÑOS, Zientzia Politikoan doktoreaAngel ELIAS, Zuzenbidean doktorea

Amaia INZA, Zientzia Politikoan doktoreaMaría del Mar LLEDÓ, Soziologian doktoreaCesar MANZANOS, Soziologian doktorea

Carlos M. BERISTAÍN, Gizarte psikologian doktoreaImanol TELLERÍA, Zientzia Politikoan doktorea

Eguzki URTEAGA, Soziologian doktorea

Page 4: Biltzarra

Ostegunean, 9:00etan

AKREDITAZIOA ETA MATERIALA JASOTZEA. Gizarte Langintzako Unibertsitate Eskolan.

Ostegunean, 9:15ean

INAUGURAZIO EKITALDIA ORDEZKARI INSTITUZIONAL ETA AKADEMIKOEKIN. Letren Fakultateko Areto Nagusian.

Ostegunean, 9:30etik 11:30etara

IREKIERA SAIOA GATAzKAK: hARREMAN SOzIALAK ERALDATzEN DITUzTEN PROzESUAK

Gatazka eta bazterkeriaren genesia: beste era bateko gizartea eraikitzeko gakoak

Enrique MARTINEZ REGUERA. Psikologoa, hezitzaile eta filosofoa, “Remando contra corriente»,» Tiempo de coraje» eta “Esa persona que somos» liburuen egilea.

Gatazkei aurre egin eta eraldatzeko mekanismoak: bitartekaritza eta partehartzearen oinarriak

Rafael AJANGUIZ. Zientzia Politikoan Doktorea. Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea. Administrazio eta Politika Zientzia Departamentuko zuzendaria.

AURKEZLE ETA MODERATZAILE: Noemi BERGANTIÑOS. Zientzia Politikoan Doktorea. EHUko Gizarte Langintzako Eskola

Unibertsitarioan irakasle, Parte Hartuz-eko kide.

Ostegunean, 12:00etatik 14:00tara

BIGARREN SAIOAESKOLA ETA AUzO GATAzKETAN BITARTEKARITzA ETA PARTEhARTzE KOMUNITARIOA

Gatazka lokalei aurre egiteko partehartze komunitarioaYolanda MUÑOZ. GIZAGUNEko psikologoa. Bitartekaritza eta Gatazken Gestioan Masterra eta

kolektibo baztertuekin esku- hartze sozialean espezialista.

Elkarbizitze planak eta eskola bitartekaritza eta berdinen arteko laguntzarako programak

Irantzu AURREKOETXEA. BAKEOLAko pedagogoa, Bitartekaritza eta Gatazken Arautzerako Zentroa. Gizarte eta Kultura arteko Bitartekaritzan postgradua.

AURKEZLE ETA MODERATZAILE: Ainhoa BERASALUZE. Soziologian Doktorea. Gizarte Langilea. EHUko Gizarte Langintzako

Eskola Unibertsitarioan Irakaslea.

Page 5: Biltzarra

Ostegunean, 15:30etatik 17:30etara

hIRUGARREN SAIOABITARTEKARITzA POLITIKOA ETA hIRITARREN PARTEhARTzEA: KRISI DEMOKRATIKOA, NORMALIzAzIOA ETA EUSKAL GATAzKA

Gatazka politikoetan bitartekaritza posible egiteko gako eta baldintzak: euskal kasua

Carlos MARTÍN BERISTAIN. Gizarte psikologian Doktorea. Sendagilea, Gatazka Politikoen Analisi eta Bitartekaritzan aditua.

Gizarte zibilaren papera gatazka politikoen aurreanAmparo LASHERAS. Kazetaria.

Alderdien ilegalizazioa dela eta auziperatua izan zen ekintzaile politikoa.

AURKEZLE ETA MODERATZAILE: Maitane ARNOSO. Zientzia Politikoan Doktorea eta EHUn ikertzaile. Giza Eskubide eta Biolentzi

Biktimen Sostengu Psiko Sozialean Espezialista.

Ostegunean, 18:00etik 20:00ra

LAUGARREN SAIOABITARTEKARITzA EKONOMIKOA: ESKUBIDE MOzKETEN AURREAN

MOBILIzAzIOA ETA hIPOTEKA BITARTEKARITzADirulaguntzen mozketen aurrean mugimendu sozialen partehartze

eta bitartekaritzaNekane Jurado. Ekonomilaria eta psikologo klinikoa. Elkartzen-eko kidea.

Alex HENARES, Argilaneko bazkidea, Bazterkeriaren aurkako borrokaren plataforma, ESK-Bizkaia

Etxebizitza izateko eskubidea eta etxe-kaleratzeak: dimentsioak, mobilizazioak eta ordainketa ezari alternatibak

Aimar SAENZ DE BURUAGA eta Bego BARRUTIA, Kalera Etxerik Ez Araba eta Bizkaia, etxe- kaleratzeen aurkako plataforma.

Entitate finantzariekin Eusko Jaurlaritzak duen hipoteka bitartekaritza zerbitzua

Gabino MESA, Ekintza Profesionaleko Turnoaren Lehendakaria .

AURKEZLE ETA MODERATZAILE: Amaia INZA, Zientzia Politikoan Doktorea. EHUko Gizarte Langintzako Unibertsitate Eskolan

irakaslea.

Ostegunean, 20:30etan

JAIALDI LITERARIO, GASTRONOMIKO ETA MUSIKALA. Gizarte Langintzako Unibertsitate Eskolan

Giza gatazka, botere, bazterketa eta borroka sozialen inguruko musika eta literatura. Jaialdia borobiltzeko aho gozagarriak.

Zuzeneko musika emanaldia eskainiko duen talde sorpresa.

Anatomía del Vacío (3.na “301 aforismos para disentir» izenburua duen trilogian), César MANZANOS (Egilea, Soziologian doktorea eta EHUko irakaslea) eta Roberto RODRÍGUEZen

eskutik (Editorea, legelaria eta idazlea).

Page 6: Biltzarra

Ostiralean, 10:00etik 11:30era

BOSGARREN SAIOAFAMILI BITARTEKARITzA: GIzABANAKOEN ETA GIzAKIEN ARTEKO

GATAzKEI AURRE EGITEKO MEKANISMOAKGatazka pertsonal eta familiarrak:

abiapuntua eta aurre egiteko mekanismoak Iñaki ARAMBERRI. Psikologo klinikoa eta familien terapeuta

Familia bitartekaritzarako legea: aukerak eta mugakJuana María BALMASEDA. Abokatua, Abokatuen Euskal Kontseilua, Espainiar Legelarien

Kontseilu Orokorraren Bitartekaritza azpi-batzordearen lehendakaria izan zen.

AURKEZLE ETA MODERATZAILE: María del Mar LLEDÓ. Psikologoa eta Soziologian Doktorea. EHUko Gizarte Langintzako

Unibertsitate Eskolan irakaslea.

Ostiralean, 12:00etatik 14:00etara

ITXIERA SAIOABITARTEKARITzA PENALA: EPAITEGI ETA KARTzELAKO BITARTEKARITzA

IRIzPIDE ETA zERBITzUAKSistema penalean bitartekaritza instituzionalizatzeko

esperientzia eta oztopoakPilar SÁNCHEZ. Abokatua eta bitartekari penala. Madrileko Auzoen koordinatzailea.

Bitartekaritza sistema penalean eta kartzelan: lorpenak eta mugak

Nerea LAUCIRICA, Legelaria. Bizkaiko epaitegi arteko bitartekaritza zerbitzuaren koordinatzailea

Bitartekaritza penala eta penitentziarioan mugimendu sozialen papera

Pedro SANTIESTEVE. Abokatu penalista. Zaragozako Unibertsitateko Zuzenbide Irakaslea, bitartekaritzan espezialista.

AURKEZLE ETA MODERATZAILE: Marta SIMÓN. Terapeuta, gizarte langile forensea eta Gizarte Langintzako Eskola

Unibertsitarioan bitartekaritza irakaslea.