Gaztaren IV. Biltzarra - egitaraua · EGITARAUA Mendiko gaztak / Transhumantzia Biltzarraren...

8
GAZTARENIV.BILTZARRA ordizia-2019 urriak4

Transcript of Gaztaren IV. Biltzarra - egitaraua · EGITARAUA Mendiko gaztak / Transhumantzia Biltzarraren...

Page 1: Gaztaren IV. Biltzarra - egitaraua · EGITARAUA Mendiko gaztak / Transhumantzia Biltzarraren inaugurazioa agintarien aldetik. 09:15-10:15. Ramo doktorearen hitzaldia. Ramo doktorea

GAZTAREN IV. BILTZARRA ordizia - 2019

urriak 4

Page 2: Gaztaren IV. Biltzarra - egitaraua · EGITARAUA Mendiko gaztak / Transhumantzia Biltzarraren inaugurazioa agintarien aldetik. 09:15-10:15. Ramo doktorearen hitzaldia. Ramo doktorea

Biltzarraren 2018ko edizioan landu ziren gai berberak landuko dira 2019ko edizioan. Iaz, Ordiziari Carta Magna eman zioteneko 750. urteurrena ospatu zen agiri hark Ordizia hiribildu gisa sortu zenaren fede ematen du eta, zirkunstantzia harengatik, iazko edizioak ohikoak ez diren ezaugarriak izan zituen, gaiak lantzeko denborari dagokionez. Aurtengo edizioan, gai berberak landuko dira, esan bezala, baina denbora gutxiago izango da horiek azaltzeko; jardunaldi bakar batean azaldu beharko dira gai guztiak. Bestalde, iazko edizioan bezala, biltzarra EHUren Udako Ikastaroen programan sartuta agertzen da eta helburu berdina jarraitzen du izaten: artzaintzaren berri ematea jarduera horren inguruko interesa duten pertsona guztiei, jarduera garrantzitsua baita gure herrialdeko ekonomia eta gastronomia indartzeko, natura kontserbatzeko eta biodibertsitatea hobetzeko.

Zenbait artzainek gaztak egiterakoan lortzen duten produktua desberdina izaten da urte-sasoi batean edo bestean egin eta leku batean edo bestean egin. Udaberrian neguko larreetatik mendiko larreetara eramaten dute azienda eta mendiko larreetako belarrak baditu alde nabarmenak behealdeko larreetako belarrarekin alderatuta; horregatik, mendiko larreetan lortzen den esneak ere ezaugarri bereziak ditu eta gazta ere halakoxea da: berezia eta zapore bikainekoa. Kontsumitzaileek ere gero eta gehiago bereizten dituzte bailaretan egiten diren gaztengandik. Bailaretan gazta on bat egitea lortzeak baditu bere lanak, baina MENDIKO GAZTAK beste zailtasun bat izaten du: oso baliabide gutxi izaten da udako saroietan, lanik gehiena eskuz egiten da; gure mendilerroetako lehenengo artzainek gazta egiterakoan erabiltzen zituzten metodo zahar haiek datozkigu gogora. Hori bai, higienea eta garbitasuna zorrotz zaintzen dira beti, neguko gaztak egiterakoan egiten den bezala; jatorri izendapenek, gainera, araututa eta zainduta dituzte faktore horiek.

SARRERA

BILTZARRAREN HELBURUABiltzarraren egituraren ardatza da Idiazabal Gaztari lotutako sektore osoa baliaraztea, jarduerak hartzen dituen alderdi guztien hiru euskarri sozioekonomikoak kontuan hartuz. Hori guztia hiru saiotan landuko da urriaren 4an (ostirala), goizez eta arratsaldez.

Mendiko gaztari dagokionez, asmoa da topaketa bat antolatzea gazta horren inguruan diharduten eragile guztiak bil daitezen, altxor gastronomiko horri behar bezalako balioa emateko; asmoa da neguko gazta bikainen aldean duen berezitasuna nabarmentzea. Horrela, artzainei lagundu egiten zaie gure mendietan eta mendilerroetan egiten duten lana errentagarri egiten. Artzainek, izan ere, jarduera ekonomiko bat garatzeaz gain, beren artaldeekin gure mendietako eta mendilerroetako paisaiak modelatu egiten dituzte; pasaia horiek atsegin ditugu guztiok eta harro sentitzen gara gure herrialdeetan daudelako. Asmoa da, era berean, artzainek gure lurraldean eta beste lurraldeetan egiten duten lana ezagutzea eta aitortzea, mesede handia egiten baitute gero eta mehatxatuagoa dagoen biodibertsitatea zaintzeko.

Bailaretako gaztandegietan eginiko gaztei dagokienez, asmoa da aukera berriak irekitzea artzainen irudimenean; azken baten, ardura handiagoa izan dezatela, beren jardueraren errentagarritasuna hobetzeko.

Turismoaren eta Gastronomiaren proposamena sektorearekin zerikusia duen alderdi bat gehiago da. Bi produktu horiek gero eta jende gehiago erakartzen dute, bertakoa nahiz kanpokoa, eta gero eta indar handiagoa dute gure ekonomian; kalitatezko eta hurbileko produktuak ekoitzi behar dira eta, horretan, sektoreak zeresan handia du.

GAZTAREN IV. BILTZARRA. ORDIZIA 2019

Page 3: Gaztaren IV. Biltzarra - egitaraua · EGITARAUA Mendiko gaztak / Transhumantzia Biltzarraren inaugurazioa agintarien aldetik. 09:15-10:15. Ramo doktorearen hitzaldia. Ramo doktorea

GAZTAREN IV. BILTZARRA. ORDIZIAOrdiziako udaletxeko Ekitaldi Aretoan, gaztaren IV. Biltzarra izango da urriaren 4an, goizez eta arratsaldez, IDIAZABAL GAZTAREN ORDIZIAKO KOFRADIAK zuzendua. Hona hemen, jarraian, biltzarrean parte hartuko duten hizlarien eta landuko diren gaien zerrendak:

EGITARAUA

Mendiko gaztak / Transhumantzia

Biltzarraren inaugurazioa agintarien aldetik.

09:15-10:15. Ramo doktorearen hitzaldia. Ramo doktorea Zaragozako Albaitaritza Fakultateko irakaslea eta landa-albaitaria da eta transhumantzian ibiltzen diren Vidal Martinez eta Guadalupe Arbués senar-emazte artzainekin batera ariko da. Hitzaldi hau emango du: “Oinez eta zangoz Cuencako errege-abelbidean: 500 km Albarracingo mendilerrotik Sierra Morenakora, ganadu ondoan”. Albarracingo mendilerroa artalde transhumante gehien ibili izan den Espainiako eremua izan da antzinatik; gaur egun, oraindik bizirik diraun ibilbide luzeko transhumantzia-lurralde bakanetako bat da, 500 km arteko ibilbideak egiten dira oinez, Cuencako errege-abelbidean, Andaluzia aldeko lurretan (Gaztela Mantxaren hegoaldea eta Andaluziako iparraldea).

Horren inguruan, Zaragozako Albaitaritza Fakultateak inoiz egin ez den bezalako irakaskuntza-lana egin du azken urteotan. Horri esker, Fakultateko ikasleek ardien transhumantzia ezagutu ahal izan dute. Azaroan, Merina arrazako Montes Universales barietateko 3000 ardiekin joan dira, 24 egunez, Teruelgo Guadalaviar herritik Jaengo Vilches herriraino, artaldea hiru artzainek gidatzen zutela.

Guztira, 32 ikaslek hartu dute parte esperientzian; sei eguneko 4 alditan banatu dira ikasleak, aldiko 8 ikasle eta 2 irakasle joan dira. Ikasleek zuzenean ezagutu dute sektorea, zuzen-zuzenean bizi izan dituzte transhumantziaren problematika eta konplexutasuna, hau da, transhumantzia zer-nolako ingurune eta baldintzetan mugitzen den ikusi dute eta Fakultatean hainbat arloren inguruan jasotako ezaupide teoriko-praktikoak praktikan jarri dituzte: patologia, terapeutika, pastikultura, ardiak gobernatzen, ardien portaera…

Ikasleek idatzitako blog honen bidez ikusten eta hedatzen da jarduera: www.conlatranshumancia.blogspot.com) (67.996 bisita 2019/8/9an)

GAZTAREN IV. BILTZARRA. ORDIZIA 2019

9:00

09:15-10:15

Page 4: Gaztaren IV. Biltzarra - egitaraua · EGITARAUA Mendiko gaztak / Transhumantzia Biltzarraren inaugurazioa agintarien aldetik. 09:15-10:15. Ramo doktorearen hitzaldia. Ramo doktorea

GAZTAREN IV. BILTZARRA. ORDIZIA 2019

Norberak lekarkeena. 10:15-10:30

Etenaldia (kafea).10:30-11:00

Jesus Garzón jaunaren hitzaldia. Garzón jauna transhumantziaren ibilbidean lagun izaten dituen artzainetako batekin ariko da. Hitzaldi hau emango du: “Transhumantzia klima-aldaketaren aurrean eta biodibertsitatea kontserbatzeko”. Jesus Garzón Heydt mundu osoan ospe gehien duen espainiar naturalistetako bat da. Kontserbazioaren arloan diharduten profesionalek hark eguzki arranoaren edo katamotz iberiarraren inguruan 60ko hamarkadan egin zituen ikerketak kontsultatu egiten dituzte. Monfragüe parke naturaleko alma mater izan zen eta, ondoren, Extremadurako Juntako Ingurumen zuzendari. Gizon apala da eta ez du atsegin nabarmentzea; mendiko bizimoduan bulegoan baino erosoago moldatzen da bere ardiekin.

Gaur, artaldea alde batera utzi dute egun batez. Picos de Europatik Madrilgo mendilerrora arteko ibilbidea ari dira egiten; jakina denez, Espainiako hiriburua zeharkatuko dute eta, azken baten, beren betiko esperientzia azalduko digute. Zenbait kazetarik ezin hobeto definitu duten moduan, mehatxuz betetako biodibertsitatea babesten ibili zen aurrena, animalia basatiak defenditzen aritu zen gero eta artzainak defenditzen ari da orain. Oso argi dauka eta behin berriz esaten du: artzainak ezinbestekoak dira biodibertsitateari eusteko.

11:00-12:00

Page 5: Gaztaren IV. Biltzarra - egitaraua · EGITARAUA Mendiko gaztak / Transhumantzia Biltzarraren inaugurazioa agintarien aldetik. 09:15-10:15. Ramo doktorearen hitzaldia. Ramo doktorea

GAZTAREN IV. BILTZARRA. ORDIZIA 2019

Gure planeta gero eta jendetsuagoa da eta berotze globalagatik gero eta mehatxatuagoa dago. Problematika horiek kontuan izanda, espainiar transhumantziak zeresan handia du besteak beste gizadiak datozen hamarkadetan aurre egin beharko dien desafioei aurre egiteko: 9.000 mila milioi pertsonentzako adina ur eta elikagai bermatzea, baliabide naturalak eta lurren emankortasuna gehiago hondatu gabe, biodibertsitatea eta kultura tradizionalak kontserbatuz, klima-aldaketa eta itsasoaren mailaren gorakada arinduz; itsasoak, gainera, azpian hartuko ditu planetako lurralde emankor eta jendetsu asko eta asko.

Konponbideak aurkitzeko asmoz, Nazio Batuek neurri zehatzak hartzeko deia egin zuten. Badira urte batzuk Europako Batzordeak dei hura aintzat hatu zuela, eta Nekazaritza Politika Erkidea aldatu egin zuen baliabide naturalak eta, zehatzago esanda, lurrak eta ura modu jasangarriagoan kudeatzeko, lurrak modu orekatuagoan okupatzeko, landa-eremuetako paisaiak zaintzeko, espazio naturalei eusteko eta biodibertsitatearen galera gerarazteko. Alde horretatik, espainiar transhumantziak berebiziko garrantzia du. Izan ere, transhumantziaren bidez, gure lurraldeko eremu zabalak modu jasangarrian aprobetxatzen dira; bestela, basamortu bihurtuta eta abandonatuta geratuko dira. Klima-aldaketetara berehala moldatzen den jarduera da transhumantzia eta transhumantzian ibiltzen den aziendak egoera txarrak saihestu ditzake, munduan beste inon ez dagoen bezalako abelbidea duelako: 125.000 km baino gehiago dituen bide-sarea dauka, 400.000 Ha hartzen duen bide-sarea hain zuzen, Estatuko ia eskualde guztiak lotzen dituena.

Mila ardik edo ehun behik hiru tona inguru simaur uzten dute egunero, igarotzen diren bidean, bost milioi inguru hazirekin batera, eta hazi horien %30 baino gehiago ernamuindu egiten da. Beraz, hilabete bateko transhumantzia tradizional batean, halako artalde batek ehun tona simaur baino gehiagoz ongarritzen ditu abelbideak, eta berrehun milioi hazi baino gehiago uzten ditu. Horrek guztiak mesede handia egiten du biodibertsitatea zaintzeko eta desertifikazioa gerarazteko.

Page 6: Gaztaren IV. Biltzarra - egitaraua · EGITARAUA Mendiko gaztak / Transhumantzia Biltzarraren inaugurazioa agintarien aldetik. 09:15-10:15. Ramo doktorearen hitzaldia. Ramo doktorea

Norberak lekarkeena.12:00-12:15

GAZTAREN IV. BILTZARRA. ORDIZIA 2019

Turismoa eta gastronomia Idiazabalaren inguruan

Gazta-turismoa“Gaztaturismoa”

Alejandro Peñafielen hitzaldia. Hitzaldi hau emango du: “Gazta, abeltzaintza eta turismo gastronomikoa”. Alejandro Peñafiel Kanaria Handiko Iparraldeko Mankomunitateko gerentea da eta hainbat eta hainbat proiektu garatu ditu Europar Batasunaren laguntzaz, guztiak turismoarekin eta, bereziki, gaztarekin lotuak; garrantzitsuena Tasty Cheese Tour proiektua izan da. Proiektuaren helburua da abeltzaintza-sektoreko enpresa txiki eta ertainen garapena sustatzea; izan ere, halako enpresa gehienetan abeltzain bat eta haren familia baino ez dira aritzen eta asmoa da negozio-linea berri bat sortzea, turismo gastronomikoan oinarritutako negozio-linea hain zuzen: gaztandegiak bisitatzera joaten diren turistei produktua zuzenean saltzea, bitartekorik gabe.

Kanaria Handiko Iparraldean, 40 gaztandegi baino gehiago daude eta asmoa da gero eta gehiago izatea horrelako garapen-ereduarekin inplikatzen diren gaztagileak, produktu turistiko berri bat (Gaztaren Ibilbideak) sortuz. Produktu horrek “esperientzietan oinarritutako turismoa” bultzatzen du, eta ez eguzki eta hondartza turismoa. Esperientzien turismoa gero eta jende gehiagok eskatzen duen turismo-mota bat da eta zirkunstantzia hori baliatu behar dugu Kanaria Handiko Iparraldean mendeetan iraun duen tradizioari eusteko.

12:15-13:15

Page 7: Gaztaren IV. Biltzarra - egitaraua · EGITARAUA Mendiko gaztak / Transhumantzia Biltzarraren inaugurazioa agintarien aldetik. 09:15-10:15. Ramo doktorearen hitzaldia. Ramo doktorea

Norberak lekarkeena .13:15-13:30

GAZTAREN IV. BILTZARRA. ORDIZIA 2019

Proiektu handi honetan Europako 6 herrialdek hartzen dute parte eta proiektuaren helburuetako bat da turismoko eskaintza dibertsifikatzea. Horretarako, produktu eta zerbitzu berriak garatu behar dira landa-eremuetan eta eremu behartsuetan, jatorri izendapenaz babestuta dauden gaztak baliatuz -halakoa da Guia-ko lore-gazta, iazko biltzarrean aurkeztu zutena-; produktu eta zerbitzu berriak hobeto balorarazi eta dibulgatu behar dira bisitarientzat bertako jendearen ondare natural, kultural eta industrialaren merkatuan; eta enplegua sortu behar da, enpresa txiki eta ertainen ahalmena handituz eta turismoaren balio-katean parte hartzen duten agenteen arteko nazioarteko lankidetza indartuz.

Une honetan, Kanaria Handiko Iparraldeko Mankomunitateak proiektu berri bat garatzen ari da, Kanarietako Gobernuko Turismo Sailaren laguntzaz finantzatutako proiektua hain zuzen: Cheese Experience. Proiektuaren helburua da produktu turistiko berri bat sortzea Kanaria Handiko Iparraldeko gaztaren inguruan.

Bazkaria Tximista sagardotegian.13:30-15:00

Artzain-gazta

Peio Etchelecu jaunaren hitzaldia. Hitzaldi hau emango du: “Artzain-gaztaren desafio komertzialak”. Peio Etchelecu Donazaharren (Saint Jean le Vieux) jaio zen, Donibane Garazi ondoan, eta Cambon bizi da. Hainbat enpresa txiki eta ertainetako gerentea da; besteak beste, Agour, Irati eta Hedatu enpresetakoa. Enpresa horiek gazta egin eta komertzializatu egiten dute. Peiok bere ikuspuntua azalduko du gaztaren komertzializazioarekin zerikusia duten oinarrizko hainbat kriterio orokorren inguruan, hainbat faktore kontuan hartuta, hala nola markaren balorazioa, ustiapenaren tamaina, ekoizpen-bolumena, banaketarako egon litezkeen kanalak eta ahalegin kolektiboa.

15:00-16:00

Norberak lekarkeena.16:00-16:15

Page 8: Gaztaren IV. Biltzarra - egitaraua · EGITARAUA Mendiko gaztak / Transhumantzia Biltzarraren inaugurazioa agintarien aldetik. 09:15-10:15. Ramo doktorearen hitzaldia. Ramo doktorea

GAZTAREN IV. BILTZARRA. ORDIZIA 2019

Amaitutzat emango da Biltzarra.20:00

OHARRA.- Euskara-gaztelania aldi bereko itzulpen-zerbitzua egongo da Biltzarrean.

Mahai-ingurua

Makatzako Inés Argarate eta Aitor Mantxolaren hitzaldia, Egotza baserriko Nagore Martin Ugarterekin batera. Hitzaldi hau emango dute: “Belaunaldi-aldaketa nekazaritza-ustiategietan eta kontsumitzailearentzat erakargarriak diren produktu berriak asmatzea”. Inés Argarate eskarmentu handiko baserritarra da, baserriko lan-mota guztietan zaildua, eta Makatza gaztandegira iritsi zen Pedro Gabiria bere senarrarekin batera; senarrak erretiroa hartuta dauka. Gaur egun, Aitor Mantxola suhiari laguntzen aritzen da, ustiapenaren egungo titularrari alegia. Latxa ardi mutur beltzak ditu, kalitatezko 3500-4000 kg gazta ekoizten ditu eta hainbat sari jaso ditu gazta-lehiaketetan; duela oso urte gutxi, gainera, Idiazabal Jatorri Izendapenak erregulartasunaren saria eman zion. Nagore Ruiz, hitzaldian lagun izango duena, pertsona atipikoa da, esan nahi baita, landa-eremuko ustiapena abandonatzearen aurka dago. Nagore eta bere familia Egotza baserriaren jabe egin ziren duela oso urte gutxi, Eibarko herrigunean bizi eta gero. Kontua da Nagorek Inés Argaraterengandik jaso zuela baserriaren jabetza, gaur hitzaldi-lagun duenarengandik alegia, eta, gorabehera horri esker, hitzaldian landuko duen esperientzia aztertuko dugu bi ikuspuntuetatik begiratuta. Ahuntz-gaztak egiten ditu baserrian, bere artaldean dituen alpetar arrazako ahuntz-esneaz.

16:15-17:15

Norberak lekarkeena. 17:15-17:30

Etenaldia (kafea).17:30-18:00

Mahai-inguru orokorra. Biltzarrean beren lanak azaldu dituzten hizlari guztiek hartuko dute parte, Biltzarrera joan direnei jardunaldiko hitzaldietan interesgarriak iruditu zaizkien gai guztiak landuko dira eta 2020ko Biltzarrean landu beharko liratekeen gaiak definituko dira.

Jardunaldia amaitu ondoren Donostiako Zinemaldiko "Culinary Zinema" sailerako hautatua izan den "GAZTA" filmaren aurkezpenera joateko aukera izango da Ordiziako Herri Antzokian.

18:00-20:00