Bilbao-Bizkaia-ko Turismo Bulego berria

40
Bilbao-Bizkaia Turismo Bulegoa Izan garenetik, izan nahi dugunera

description

 

Transcript of Bilbao-Bizkaia-ko Turismo Bulego berria

Page 1: Bilbao-Bizkaia-ko Turismo Bulego berria

Bilbao-Bizkaia Turismo Bulegoa

Izan garenetik,izan nahi dugunera

Page 2: Bilbao-Bizkaia-ko Turismo Bulego berria

Bilbao-Bizkaia Turismo Bulegoa

Izan garenetik,izan nahi dugunera

Page 3: Bilbao-Bizkaia-ko Turismo Bulego berria

Egurra euskal herritarren historiaren parte da.

Bere izaera eratzen du, sendoa da, baina beroa, sustraietara atxikita dago, baina mundura irekita dago...

Hainbat arlotan aurki daiteke: gure mitologian, kirolean, artean, gure bizitzan...

Egurrak mantentzen du zutik baserria, euskal etxea, lan egiteko eta bizikidetzarako tokia, baita arrotza hartzeko lekua ere, haren jatorria zeinahi izanda ere, adiskide on bati eskaintzen zaion abegi berarekin.

Hau da espazio hau alaitzen duen espiritua.

Page 4: Bilbao-Bizkaia-ko Turismo Bulego berria
Page 5: Bilbao-Bizkaia-ko Turismo Bulego berria

Toki estrategikoa da, eraikin berezia, sarrera-ate bat, hasiera bat, harro egoteko arrazoi bat.

Egun batzuetan nahiz betirako gure muinaren parte izateko eta sentitzeko gonbidapen bat.

TERMINUS

Hotela 1893an.

Turismo Bulegoa 2013an.

Bidaia ez da inoiz bukatzen.

Page 6: Bilbao-Bizkaia-ko Turismo Bulego berria

Milioi bat pertsonak baino gehiagok bidaiatzen dute urtero Bilbao-Bizkaiara

Page 7: Bilbao-Bizkaia-ko Turismo Bulego berria

Milioi bat pertsonak baino gehiagok bidaiatzen dute

urtero Bilbao-Bizkaiara

Kulturaren, abangoardiaren, eraldaketaren, naturaren, kostaldearen, historiaren eta nortasunaren bila datoz.

Gainera, harrera abegitsua, tradizioa, nortasun berezia eta ongietorri irribarretsua aurkitzen dute.

Etxean daude

Page 8: Bilbao-Bizkaia-ko Turismo Bulego berria

Helmugaren pareko arreta

Page 9: Bilbao-Bizkaia-ko Turismo Bulego berria

Lehen mailako helmuga turistiko bat da, eta nazioarteko marka finkatu bat du.

Orain, mundu paregabe eta desberdin baten atea irekitzen dugu: euskal unibertsoarena.

Bizitzeko, konpartitzeko, zeure egiteko, guztiona egiteko.

BilbaoBizkaia

Helmugaren pareko arreta

Page 10: Bilbao-Bizkaia-ko Turismo Bulego berria

Etorkizunerako Turismo Bulego bat

Page 11: Bilbao-Bizkaia-ko Turismo Bulego berria

Etorkizunerako Turismo

Bulego bat

Irekia, gertukoa, hurbila, gizatiarra, turisten eta bertako biztanleen zerbitzura, datozenena eta dagoeneko hemen gaudenona, hangoena eta hemengoena, guztiona.

Hiriaren bihotzean, konexio-puntu gisa, Zazpi Kaleen eta Zabalguneen arteko lotura eta igarobidea.

120 urteko historia duen eta hotel gisa sortu zen eraikin batean. Gero finantza-erakunde baten egoitza izan zen. Orain bisitaria hartzeko eta arreta eskaintzeko helburua berreskuratu du.

550 m2ko azalerarekin eta 20 profesionaleko langileriarekin.

Seinaleak bost hizkuntzatan eta Braille sisteman daude, eta arreta euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez, alemanez eta italieraz eskaintzen da.

Zabalik urteko 365etan, 09:00-21:00 ordutegian, etenik gabe.

Etorkizunerako Turismo Bulego bat

Page 12: Bilbao-Bizkaia-ko Turismo Bulego berria

Elkarrizketan oinarritua

Page 13: Bilbao-Bizkaia-ko Turismo Bulego berria

Elkarrizketan oinarritua

Antzinakoa eta klasikoa eta berria eta abangoardistena elkarrizketa etengabe batean daude elkarrekintzan.

Elementu arkitektoniko eta material originalek -marmolezko zoruak, zutabeak, kapitelak, Haize Arrosa- harmonia mantentzen dute zur kurbatuarekin, bereizmen handiko pantailekin, argiztapen-teknika berritzaileekin eta arte-adierazpenik garaikideenekin.

Bat-egitea

Page 14: Bilbao-Bizkaia-ko Turismo Bulego berria

Berritzailea

Page 15: Bilbao-Bizkaia-ko Turismo Bulego berria

Berritzailea

Diseinu berritzailea, materialen hautaketa eta erabilera, altzariak, ekipamendu informatikoa eta bisitariei eskaintzen zaien arreta.

Bulego kontzeptu berri bat, hartzeko, harrera egiteko, komunikatzeko, entzuteko, konpartitzeko sortua. Topaketarako, ezustekoetarako eta gauza berriak aurkitzeko eta ezagutzeko espazio bat.

Hirirako pentsatuta dago, bertako biztanleentzat, ezagutu nahi gaituztenentzat, planak, ibilaldiak eta proposamenak aurkitu nahi dituztenentzat, denentzat.

Page 16: Bilbao-Bizkaia-ko Turismo Bulego berria

Geurea

Page 17: Bilbao-Bizkaia-ko Turismo Bulego berria

Geurea

Bilbok eta Bizkaiak indartu egin dute erreferente eta “Basque World” kontzeptuaren sarrera-ate gisa duten konpromisoa. “Basque World” euskal kulturaren aldeko apustu bat da, eta tradizioa, nortasuna eta berezitasuna hiri-eredu kosmopolita eta unibertsal batekin bateratzen ditu.

be basque

Page 18: Bilbao-Bizkaia-ko Turismo Bulego berria

Berdingabea

Page 19: Bilbao-Bizkaia-ko Turismo Bulego berria

Atxondoko eta Elorrioko basoetakoa (Bizkaia), izaera berezia ematen dio espazioari. Tokiko lehengai bat, radiata pinua, iraunkorra, berriztagarria eta basoko ustiapen ekologikoaren ziurtapenarekin, ekonomikoa eta gizartearekiko arduratsua. Marmolezko zutabeak eta lurzoruak ditu, bisitariari harrera abegitsua eskaintzen dio, inguratu egiten du, babestu egiten du eta beroa ematen dio.

Sabaian esekitako egur beltzezko bilbe batek modu fin eta abegitsuan erakusten du bulegoko atea. Kanpoan bisitariak hartzen ditu eta barruraino gidatzen ditu; horrela, Atriora eramaten ditu, eta, bertan, espazioa modu ikusgarrian zabaltzen da eta zerua ikusgai uzten du.

Herrialdeko egurra

“Hodeia”

Berdingabea

Page 20: Bilbao-Bizkaia-ko Turismo Bulego berria

Benetako topalekua honek jatorrizko estalkiaren metalezko egitura berreskuratzen du, eta beirazko itxitura garden moderno baten parte bihurtzen da. Horrela, argi naturala sartzen da eremu osora.

Zurezko egitura honek hainbat funtzio betetzen ditu: apala, argiztapena, atzera-argiztatutako irudien euskarria, informazio-pantailak... Bere aldakortasunagatik nabarmentzen da

Atrioa

Erakusketa-horma Dinamikoa

Page 21: Bilbao-Bizkaia-ko Turismo Bulego berria

Eraikinaren estalduran zintzilik dauden 6 ispiluk eta 6 heliostatok eguzki-izpiak hartzen dituzte eta eraikinaren barrura bideratzen dituzte. Horrela, argi naturala laukoiztu egiten da, eta horrek epeltasun eta erosotasun sentsazioa sortzen du.

Argi naturala

55”ko 24 pantaila dituen horma bat. Pantailak informazio-erakusmahaien gainean daude zintzilik, eta Bilboko eta Bizkaiko bideoak eskaintzeko aukera ematen dute, baita “streaming” bidezko zuzeneko emankizunak eskaintzeko ere.

Videowall

Gure aizkolarien txikitze-lanen eskutik pago-enborren egurraz egindako hamazortzi eserlekuk omenaldia egiten diote euskal sustraiei eta hobetzea lortzeko ahaleginari. Eserleku horiekin batera, hamar metrotik gorako banku handi baten forma kurbaduna aurki daiteke. Bankua radiata pinuaren egur autoktonoaz dago egina.

Aizkolari Seat

Berdingabea

Page 22: Bilbao-Bizkaia-ko Turismo Bulego berria

Iraunkorra

Page 23: Bilbao-Bizkaia-ko Turismo Bulego berria

Iraunkorra

Tokiko materialak erabili dira, adibidez, radiata pinuaren egurra, baso-ustiapen ekologikoaren, ekonomikoaren eta gizartearekiko arduratsuaren ziurtapenarekin, PEFCk (Program for the Endorsement Forest Certification) ziurtatua.

Diseinu iraunkorra LED teknologiaren bidezko argiztapenarekin eta fluoreszentzia konpaktuarekin. Teknologia honek lanpara gehienek baino energia gutxiago erabiltzen du. Gehiago irauten dute, eta, ondorioz, hondakin gutxiago eragiten dute eta ez dute merkuriorik. Goritasun-lanpara batek baino % 50-80 energia gutxiago erabiltzen du.

Eguzkiaren argia aprobetxatzen da argi naturala laukoizten duen heliostato sistema baten bitartez.

Urteko energia-aurrezkia7.680 kWh

Co2 gutxiago isurtzen da

3.840 kg CO2

gutxiago

Page 24: Bilbao-Bizkaia-ko Turismo Bulego berria

Zabala

Page 25: Bilbao-Bizkaia-ko Turismo Bulego berria

Abigail Lazkoz artista bilbotar ezagunaren “Kalejira” horma-irudiak ongietorria egiten dio bisitariari Turismo Bulego berriaren atondoan, eta, bertan, galderak egiteko eta informazioa lortzeko eremu bat dago.

Plaza eta ataria da aldi berean. Eraikinaren elementurik adierazgarrienetako bat du: Haize Arrosa.

Atondoa

Atrioa

Zabala

Page 26: Bilbao-Bizkaia-ko Turismo Bulego berria

Esparru hau hiru mahai handik osatzen dute, zur kurbatuzkoak dira, 18 ordenagailu “all in one” dituzte, eta horietako bi ezintasun sentsorialak dituzten pertsonentzat egokituta daude, eta hiru iPad toki ditu.

Turismo Bulegoan lan egiten duten profesionalek sei hizkuntzatan erantzuten diete bisitarien eta bilbotarren galdera eta eskaerei. Eremu hau hiru erakusmahaien inguruan artikulatzen da, arreta eskaintzeko sei posturekin. Horietako bi mugikortasun murriztua duten pertsonentzat egokituta daude.

Arreta Pertsonalizaturako Erakusmahaiak

Tech Eremua

Page 27: Bilbao-Bizkaia-ko Turismo Bulego berria

Aurkezpenak, biltzarrak nahiz jardunaldiak antolatzeko ekipatuta dago. Elektrizitate-sistema berri baten bidez eta bonbilla baten kontsumoarekin segundo gutxian opako bihurtzen den beirazko itxitura bat du.

HitzaldiAretoa

Instalazioen gelak, biltegiak eta komunak barne hartzen ditu.

Sotoa

Zabala

Page 28: Bilbao-Bizkaia-ko Turismo Bulego berria

Argitsua

Page 29: Bilbao-Bizkaia-ko Turismo Bulego berria

Argiztapena modu finean barneratzen da, elementu arkitektonikoetan eraginik izan gabe, eta nabarmendu egiten ditu.

Kanpoan: kontsumo txikiko LED lanparek Plaza Biribilera ematen duten leihoak argiztatzen dituzte, eta horrek gauez argiztapen efektista eta neurritsua izateko aukera ematen du.

Barruan: intentsitatea egokitzeko aukera ematen duten eta bulego honetarako espresuki egin diren fluoreszentzia konpaktuko luminariek sabaileihoetatik sartzen den argi naturala simulatzen dute eta heliostatoek ematen duten eguzki-argia osatzen dute.

Argiztapen honek eta zelula fotoelektrikoen kontrol sistema batek egunaren eta gauaren arteko trantsizioa oharkabean egitea bermatzen dute, baita argiaren fakturan aurrezki azpimarragarria lortzea ere.

Argitsua

Page 30: Bilbao-Bizkaia-ko Turismo Bulego berria

Barne-hartzailea

Page 31: Bilbao-Bizkaia-ko Turismo Bulego berria

Turismo bulego berriak irisgarritasunaren arloan erreferente bihurtu nahi du, eta informazio turistikoaren eskuragarritasuna eta eraikinaren eremuetako irisgarritasuna ahal beste bermatzeko helburuarekin egin da lan.

Kanpoan Aurrealdeko zerbitzu-sortaren kartelean QR kodeak jaso dira eraikinaren kokapenaren eta inguruaren gaineko informazioarekin.

Kode hauei esker, audioa sei hizkuntzatan deskarga dezakete ikusmen-ezintasunak dituzten pertsonek eta zeinuen hizkuntzan dagoen bideo bat eskuragarri dago entzumen-ezintasunak dituzten bisitarientzat. Oharrak Braille sisteman eta erliebean daude.

Barne-hartzailea

Page 32: Bilbao-Bizkaia-ko Turismo Bulego berria

Barruan Irisgarritasunaren arloko araudiaren arabera derrigorrezkoak diren neurriez gain, Turismo Bulegoak honakoak ditu: Eraikina husteko planoak eta seinaleakBilbo aitzindaria da ukimenerako egokituta eta Braille sisteman dauden plano fotoluminiszente erliebedunen arloan.

Arreta pertsonalizatuko eremuaBi erakusmahai egokitu ditu, begizta magnetikoa du entzumen-ezintasunak dituzten pertsonentzat eta lupak ikusmen-ezintasunak dituztenentzat; era berean, hiriaren planoa Braille sisteman eta erliebearekin dago.

Page 33: Bilbao-Bizkaia-ko Turismo Bulego berria

Tech lurraldeaBi postu egokitu, teklatu eta sagu egokituak eta aurikularrak. Ekipamendu informatiko hauek JAWS softwarea dute, itsuentzako pantaila-irakurgailu bat.

Oinez hautemateko bideratze-sistemaIkusmen urritasunak dituzten pertsonentzat lagungarria da bulegoko toki garrantzitsuetara iristeko bidea aurkitzeko.

Atril euskarriaEraikinaren sarreran dagoen informazio-plano bat da, eta solairua eta bertako zerbitzuak nolakoak diren eta nola dauden banatuta ikusteko aukera ematen du. Plano hau guztiontzako diseinuaren kontzeptuan oinarrituz dago eginda, norbere kabuz moldatu ahal izatea bultzatzeko. Ikusi eta ukitu egin daiteke eta egokia da aulki gurpildunekin ibiltzeko.

Barne-hartzailea

Page 34: Bilbao-Bizkaia-ko Turismo Bulego berria

Iradokitzailea

Page 35: Bilbao-Bizkaia-ko Turismo Bulego berria

“Kalejira” horma-irudia - Abigail Lazkoz (1972)Irudi polisemikoek gizatiar poliedriko global eta ez baztertzailea irudikatzen dute. Lan honek XXI. mendeko Bilbo hiriaren espiritu kosmopolita eta garaikidea irudikatzen du. Euskadiko horma-irudien tradizioa berreskuratzen du eta egungo kutsuarekin birplanteatzen du.

“Zilborra” - Javi Martín (1968)Argazkilaritzako, diseinu grafikoko, ilustrazioko eta beste hainbat esparrutako artistentzat irekitako espazio bat inauguratzen du... Lehenengo instalazio honek 119 kubo ditu hormetan eta Bilboko egun hodeitsuen irudi batzuk barne hartzen ditu. “Fine Art Piezografía Color” inprimaketa teknika erabili da, eta Hahnemühle Kotoia Smooth 300gr papera.

“Basoen basoa”Urduñako pagadi baten irudia duten lau olana handik eraikinaren barruko patioa inguratzen dute, eta bihotz berdea ematen dio.

Iradokitzailea

Page 36: Bilbao-Bizkaia-ko Turismo Bulego berria
Page 37: Bilbao-Bizkaia-ko Turismo Bulego berria

Turismoa interesaren adierazpena da, ezagutzeko zaletasunarena, nahiarena, amets egiteko grinarena, behatzearen plazerarena, oroitzapenak sortzearena, ideiak izatearena, ikastearena.

Hori guztia ere Artea da, eta tokia du Bulego honetan.

Pertsonenganako bidaia.

Page 38: Bilbao-Bizkaia-ko Turismo Bulego berria
Page 39: Bilbao-Bizkaia-ko Turismo Bulego berria

Bilbao-Bizkaia Turismo Bulegoa

Izan garenetik,izan nahi dugunera

Page 40: Bilbao-Bizkaia-ko Turismo Bulego berria

Bilbao-Bizkaia Turismo Bulegoa

Izan garenetik,izan nahi dugunera