Bideo batez mundu berri bat asmatu (minimoak)

2
Bideo bat egin, mundu berri bat asmatu Emakume eta gizonak, bai, baina XXI. Mendekoak!! Helburu minimoak: 1. Generoa, sexua, rolak, estereotipoak eta aurreritziak zer diren jakitea eta emakume eta gizonarekin erlazioan dagoen gai bati buruzko (wikiko orrialdeetako gaiak) ikuspegia azaltzea; adibidez: Gure etxeko pertsonen lanari buruzko hausnarketa egitea: sexua, rolak, generoa, estereotipoak, eta esparru publikoan eta pribatuan egiten diren lanak ezberdinduz eta kontuan hartuz Esparru Pribatua eta esparru publikoa ezberdintzea: Zeintzuk dira esparru publikoan ematen diren lanak? Zeintzuk pribatuan? Lan horien izenak zerrendatu (20 bakoitzeko gutxienez) Edertasunaren irudia kulturalki eraikia dela konturatzea: gaur eguneko edertasunaren irudia kritikatzea: berdina da neska eta mutilarentzat? Hizkuntzak islatzen duen sexismoaz jabetzea 2. Aurreko gaiekin loturik gertatzen diren indarkeria ezberdinak agerian jartzea, batez ere fisikoak ez direnak 3. XXI. mendeko emakume eta gizona asmatzea bideoa erabiliz eta sarean partekatzea

description

Emakume eta gizonak, bai, baina XXI. mendekoak!! bideoak lantzen ikasteko seriean Lan guztiek betebeharreko minimoak

Transcript of Bideo batez mundu berri bat asmatu (minimoak)

Page 1: Bideo batez mundu berri bat asmatu (minimoak)

Bideo bat egin, mundu berri bat asmatuEmakume eta gizonak, bai, baina XXI. Mendekoak!!

Helburu minimoak:1. Generoa, sexua, rolak, estereotipoak eta aurreritziak zer diren jakitea eta

emakume eta gizonarekin erlazioan dagoen gai bati buruzko (wikiko orrialdeetako gaiak) ikuspegia azaltzea; adibidez:

▪ Gure etxeko pertsonen lanari buruzko hausnarketa egitea: sexua, rolak, generoa, estereotipoak, eta esparru publikoan eta pribatuan egiten diren lanak ezberdinduz eta kontuan hartuz

▪ Esparru Pribatua eta esparru publikoa ezberdintzea: Zeintzuk dira esparru publikoan ematen diren lanak? Zeintzuk pribatuan? Lan horien izenak zerrendatu (20 bakoitzeko gutxienez)

▪ Edertasunaren irudia kulturalki eraikia dela konturatzea: gaur eguneko edertasunaren irudia kritikatzea: berdina da neska eta mutilarentzat?

▪ Hizkuntzak islatzen duen sexismoaz jabetzea

2. Aurreko gaiekin loturik gertatzen diren indarkeria ezberdinak agerian jartzea, batez ere fisikoak ez direnak

3. XXI. mendeko emakume eta gizona asmatzea bideoa erabiliz eta sarean partekatzea

Page 2: Bideo batez mundu berri bat asmatu (minimoak)

Derrigorrezko Informazio iturriak:

• Terminoen Glosarioa (Driven argazkiekin)

• Beldur barik programaren aurkezpena (prezzi)

• BeldurBarik Spot- (bideoa)

• BeldurBarik Lehiaketa_laburtua

Bideo berria sortzeko:

1. Emakumea eta gizona zer diren eta zer ez direnari buruzjakin beharreko terminoak irakurri

2. Aukeratu ezazu gai bat. Horretarako sarean dauden bideoak edo ProposamenSorta dokumentua erabili:

▪ Bideo Bilduma karpetan bideo estekak

▪ Wikian dauden orrialdeak/ gaiak- bideoak

▪ BB_bideoak karpetakoak (BeldurBarik lehiaketan beste urte batzuetan egindakoak)

▪ edo beste iturri batzuk topatu (kasu honetan iturriberri horiek aurkeztu irakasleari)

3. Irakurri proposamen sorta eta berrikusi Beldur barik programaren aurkezpena zuen ideia zehazteko

4. Ideien ekaitza: zenbat eta gehiago izan, gehiago duzue aukeratzeko, asmatzeko, moldatzeko (ideien ekaitza

-zirriborroa- irakasleari erakutsi, behar bada lagundu ahal dizuet)

5. Berrikusi BeldurBarik Spot-a eta irakurri BeldurBarikLehiaketa_laburtua zuen ideia “Beldurbarik” jarrerarekin bat eginez, eta irakasleari aurkeztu:

▪ zer egingo duzuen,

▪ zer kontatuko duzen,

▪ nola kontatuko duzuen, eta

▪ taldekide bakoitzak egingo duena zehaztuz

6. Bideo ederrak sortuko dituzue (Aukeratu ondo zer sartuko duzuen, merezi duen ala ez: zenbat eta laburragoa hobe!!!) eta sarean partekatu azaroak 12baino lehen