BIARRITZ ApirilAK 12-16 · jazzari, eta sail horretako hainbat funtsezko artistekin aritu da...

8
BIARRITZ ApirilAK 12-16 12-16 AVRIL 2017 #2 biarritz-lesbeauxjours.com ville2biarritz @ville2biarritz

Transcript of BIARRITZ ApirilAK 12-16 · jazzari, eta sail horretako hainbat funtsezko artistekin aritu da...

BIARRITZApirilAK 12-16 12-16 AVRIL 2017

#2

biarritz-lesbeauxjours.com ville2biarritz @ville2biarritz

Zuzendaritza artistikoa: Thomas Valverde

Les Beaux Jours jaialdia 2016ko maiatzean iragan zen lehen aldiz, eta zinez osoa izan zen: Karine Deshayes-en boz miragarria Bachen motet liluragarriekin juntatu zen, eta Chucho Valdés pianistaren trebetasunak Ravelen kuartetoarekin bat egin zuen. 2017an, musika guziak elkartzeko xede berarekin itzultzen gara, barrokotik jazzera, eta aurten, Labèque ahizpak sorlekura itzuliko dira, programa ezin biziagoa emateko, festibala haiek irekiko baitute, pianoa, perkusioak eta dantza uztarturik. Eta jaialdia bururatzeko, Thibault Cauvin pianista izarrak Vivaldiren kontzertuak emanen ditu, Baionako eta euskal kostaldeko eskualdeko orkestrako sokek lagundurik, usaian pilotarako baliatzen den gune berezian!

Bien artean, kontratenor bikain batek Mozart eta Rossini kantatuko ditu, jazz hirukote batek Django Reinhardt omenduko du eta biolontxelo/kora bikote poetikoak kontinenteak eta etiketak gaindituko ditu!

5 kontzertuko programa ederra gure kultura mestizoen irudikoa izanen da, ikus-entzule guziendako. Milesker Thomas Valverderi, jaialdiaren aniztasuna aurten ere kalitatez, originaltasunez eta sentikortasunez jantzi baitu. Festibal on denei!

MICHEL VEunAC, BIARRITZEKO AuZAPEZA

BIARRITZApirilAK 12-16 12-16 AVRIL 2017

© n

. Jof

fre

& V.

Per

raul

t

Munduko pianista bikote ezagunena osatzen dute Katia eta Marielle Labèque-ek. Ibilbide atipikoa daramate, prestigio handieneko eszena batetik bestera. Badakigu zein eklektikoak eta originalak diren: klasikoa, barrokoa, jazza, rocka, musika elektronikoa… nehork baino hobeki dakite entzuleak programa harrigarrietara eramaten, beti ezustekoak sortzeko xedearekin. “Love Stories”, beren ikusgarri berria, Romeo eta Julietaren mitoaren inguruan eraiki dute: lehen partean, bi pianistek Leonard Bernstein-en “West Side Story” jotzen dute, eta ondotik, David Chalmin-en “Star-Cross’d Lovers”, Yaman Okurrek 7 dantzarirentzat sortu koreografiarekin (break dance, dantza garaikidea).

Kalakan taldeko perkusionistekin aritu ondoan, Labèque ahizpek musika-abentura berria abiatu dute, eta entzuteko parada bakanetakoa izanen da Biarritzekoa…

labeque.com

West Side Storypianoak: Katia & Marielle Labèqueperkusioak: Raphael Séguinier, Gonzalo GrauStar-Cross’d Loverspianoak: Katia & Marielle LabèqueGitarra elektrikoa eta elektronikoa:David ChalminKoreografia: Yaman Okur7 dantzarirendako balleta

“Badu urteak beren sentikortasunak, hunkikortasunak eta interpretazioen bulkadak entzuleak liluratzen dituztela. Guti batzuen kalitatea dute: nota bakoitzean hunkitzen duen egiazkotasuna.” nicole Duault, altamusica.com

“Labèque ahizpak harrigarriak dira. Goi-mailako artea dute, baina itxuraz beti aisita eta dotoreziaz asmatua.” Renaud Machard, Le Monde

piAnoA perKusioAK dAntzA

ApirilAren 12A, AsteAzKenA | 20:30 | GAre du Midi

Love StoriesKAtiA & MArielle lAbèQue

© D

R

James Carter jazz munduko izen handienetarikoa da. Teknika txundigarria du, bere belaunaldiko saxofoi-jole miretsiena izateraino. Gazte-gaztedanik, hainbat proiektutan parte hartu du –Wynton Marsalis eta Lester Bowie-rekin, besteak beste. Bere zaleek badakite zein lotua zaion manouche jazzari, eta sail horretako hainbat funtsezko artistekin aritu da (Stochelo Rosenberg, Biréli Lagrène, Boulou eta Elios Ferré, David Reinhardt…). Django Reinhardt musikari kutunaren errepertorioa jorratzea erabaki du, bira labur baten karietara –arras data guti Frantzian. “Django unchained” programan, James Carterrek eta bere bi konplizeek omenaldi soul eta funkya ematen dute.

Apirilaren 7an Detroiten izanen da, 29an new Yorken, eta 13an… Biarritzen!

jamescarterlive.com

“Badirudi [James Carterrek] tenor saxofoiari leher eginarazi nahi diola, sabeleko errai guziak aterarazi, nahi ala ez. Bere bi kideak ere eredu gargantuar berean eginiko bi erraldoi dira.” JF Mondot, Jazz news

“James Carterrek mende hastapen honetako saxo jole ausart eta aitzindarienetakoa dela frogatu du. » Chip Stern, Jazz Times

JAzz

saxofoiak: James Carter organoa: Gerard Gibbs bateria: Alex White

ApirilAren 13A, osteGunA | 20:30 | KAsinoKo AntzoKiA

Django UnchainedJAMes CArter orGAn trio

© A

. Hof

fman

n

© J

.B. M

illot

Musika barrokoaren arrakastari esker, kontratenorrak musika lirikoaren izar berri bilakatu dira, eta XVIII. mendeko izarrak ziren napoliko kastratoen garaian sortu errepertorioa bereganatzen dute. Max Emanuel Cencicek erreberritze hori ezin hobe gorpuzten du. Artista kroaziarrak bi hamarkada daramatza prestigio handieneko opera-etxeen afixetan; adibidez, Vienako Staatsoper-en, Zuricheko Opernhaus-en, Versailleseko Opéra Royal-en... eta orkestra zuzendari famatuenekin aritzen da; besteak beste, William Christie, René Jacobs eta Fabio Bondirekin.

Kantari eta ekoizle gisa, operako goi-obra ahantziak berpizten ditu, beti adierazpenezko eta emoziozko interpretazioen bila. “Fantastic Cencic” azken diskoak (Warner Classic, 2016ko urria) gaitasun aniztasun izigarria azaleratzen du: barrokoko maisuetatik Rossiniren bel cantora, eta garai erromantikoko konpositoreetaraino.

Biarritzen, Operako bi jeinu, Mozart eta Rossini, bilduko ditu.

cencic.com

“Aspaldi baino gehiago du Ispiluen galeriak ez zuela hain kontzertu zoragarririk entzun.” Marie-Aude Roux, Le Monde

“Taulagaineko artista paregabeak muturreneko sentimenduak bizi ditzaketen pertsonaiak sortzen ditu.” Philippe Venturini, Les Échos

errezitAlApiAnoA / AHotsA

Kontratenorra: Max Emanuel Cencic pianoa: Ronan Khalil

ApirilAren 14A, ostirAlA | 20:30 | sAntA euGeniA elizA

Mozart / RossiniMAx eMAnuel CenCiC

ApirilAren 15A, lArunbAtA | 20:30 | KAsinoKo AntzoKiA

Musique de nuitbAllAKé sissoKo & VinCent seGAl

© C

. Gas

sian

Ballaké Sissoko kora maisua eta Vincent Segal biolontxelo-jolea 2009an hasi elkarrizketara itzuli dira; “Musique de nuit” diskoa – 2016ko Victoires de la Musique sarietan izendatua – joko dute Biarritzen. Bertan, goxotasun lasaigarri handiko kantu unibertsala ehotzen dute, musika mandinge, barroko, jazz brasildar, ijito eta abarretan ibiliz…

Kora-joleen seme eta semetxia da Ballaké Sissoko, eta jokoa Maliko maisu handiekin perfekzionatu du. Vincent Segal errepertorio klasikotik dator. Cyril Atefein, Bumcello bikotea sortu zuen. Beti argiki erran izan du maite duela mundu anitzetako musikariekin aritzea.

“Trukean, ahozkotasunean, istant inprobisatuan aritzen gara”, azaltzen du. Grazia handiko musika momentua…

“Ballaké Sissoko guti mintzo da, baina bere musikak gauza anitz kontatzen du. Birtuosotasun eta argitasun handiz, espazioaz eta denboraz, aireaz eta argiaz ari zaigu.” Patrick Labesse, Le Monde

“Bamakoko teilatu batean grabatu bigarren disko honek izarrak harrapatzen ditu.” Libération

MunduKo MusiKA

Kora: Ballaké Sissokobiolontxeloa: Vincent Segal

© S

ony

Mus

ic©

O. H

ouei

x

Eiffel dorrean, Hagako Bakearen Jauregian, Singapurreko baratze botanikoan eta Ekuadorreko Quitoko hondakinetan ari izan ondoren, Thibault Cauvinen “Magic Tour” Biarritzeko Plaza Berrira jinen zaigu, haritzezko tribuna ederrak dituen ezker pareta enblematikora.

Thibault Cauvinek Lacanauko eta Biarritzeko uhinetan ibiltzeko usaia du, eta musikarekin ere energia berarekin aritzen da surfean. 20 urte bete aitzin nazioarteko 36 sari eskuratuak zituen –horietatik 13, lehen sariak-, eta gitarrista klasikoen belaunaldi berriaren buruetako bat bilakatu da.

Bederatzigarren diskoa Vivaldiri zuzendu dio, eta joan den udazkenean grabatu zuen, Pariseko ganbera orkestrarekin. Artista bezalakoa da diskoa, suharra: “Vivaldiren musika mintzo zaigu, eramaten gaitu; beraz, besta eta lagunarteko giroa sortu nahi dut”, adierazi du Cauvinek.

Baionako eta euskal kostaldeko orkestrako sokekin arituko da, Jonathan Raspiengasek zuzendurik. XVIII. mendeko mundu barrokoa berpiztuko du, Vivaldiren kontzertuekin. Eta programari ukitu modernoa emateko, Albéniz eta Piazzollaren bakarkako gitarra-piezak joko ditu.

thibaultcauvin.comorbcb.fr

“Thibault Cauvin: ahal bezain laster ezagutzekoa!” Le Figaro“Just incredible, don’t miss him!” Los Angeles Times

KlAsiKoA & bArroKoA

zuzendaritza: Jonathan Raspiengeas

ApirilAren 16A, iGAndeA | 18:00 | plAzA berri frontoiA

VivalditHibAult CAuVin & l’orbCb

biarritz.fr

2, 3, 4 & 5 KontzertuetArAKo AbonAMenduA = Kontzertu bAKoitzA 5 € GutiAGo

tArifAK (alokatze-gastuak kanpo)

04/12, asteazkena > Katia & Marielle labèque (leku zenbakituak) 1. KAt: 40 € | Tarifa murriztua: 35 € - 2. KAt: 30 € | Tarifa murriztua: 25 €

04/13, osteguna > James Carter organ trio (leku zenbakituak) 1. KAt: 35 € | Tarifa murriztua: 30 € - 2. KAt: 25 € | Tarifa murriztua: 20 €

04/14, ostirala > Max emanuel Cencic (lekuak libre) 1. KAt: 35 € | Tarifa murriztua: 30 € - 2. KAt: 25 € | Tarifa murriztua: 20 €

04/15, larunbata > ballaké sissoko & Vincent segal (lekuak libre) 1. KAt: 30 € | Tarifa murriztua: 25 € - 2. KAt: 20 € | Tarifa murriztua: 15 €

04/16, igandea > thibault Cauvin & l’orbCb (lekuak libre) 1. KAt: 30 € | Tarifa murriztua: 25 € - 2. KAt: 20 € | Tarifa murriztua: 15 €

tArifA MurriztuA (iurtagiria aurkeztekotan) Enpresa komiteak, 26 urtez pekoak, eskola-taldeak, Kontserbatorioko ikasle eta irakasleak, ORBCBko kideak, langabeak, AAH laguntza dutenak, 10 jende eta gehiagoko taldeak, Malandain Ballet Biarritzeko kideak

txArtelAK erosteKoBiarritzeko turismo bulegoa | 05 59 22 44 66 | biarritz.fr francebillet.com | fnac.com

Antolaketa: Kultur gaien zuzendaritza, Villa natacha110 rue d’Espagne 64200 Biarritz - 05 59 41 57 50 - [email protected] artistikoa: thomas Valverde

biarritz-lesbeauxjours.com ville2biarritz @ville2biarritz

Affa

ires

cul

ture

lles

Ville

de

biar

ritz

— p

hoto

s : u

mbe

rto

nic

olet

ti -

Vin

cent

soy

ez -

Ann

a H

offm

ann

- Cl

aude

Gas

sian

- Y

ann

orh

an -

isab

elle

pal

é —

desi

gn :

raph

aële

Con

ness

on —

impr

essi

on :

ibt