BERRIKUNTZAK...2018ko martoaren 23a, Ostirala 5 rekin batera, hainbat ikasgai pra-ktiko eta ikasle...

8
2018ko martxoaren 23a, Ostirala Zenbakia: 477 Bardoen finala, bihar ‘Baztango ‘Addams familia’, Lesakako ‘Unibertsolariak’ eta Laitzako ‘Aldatzea komeni’ taldeak ariko dira Lekunberriko Toki-Alai sagardotegian. 2. ORRIA BERRIKUNTZAK Garciá Galeano ikastetxean gelak berregokitu dituzte, giro desberdinak sortzeko. OSKAR MONTERO IKASTETXEKO ESPAZIOAK Ekimena Eskola Kontseiluak, ikastetxeek euren jolasto- kiak eta bestelako espazioak nola erabiltzen dituzten hausnartzeko jardunaldiak ospatu zituen. 4-5. ORRIAK HISTORIAREN TXOKOA EMILE ZÁTOPEK KORRIKALARIA, GIZA LOKOMOTORA 8. ORRIA NAFARROAN BARRENA AKUEDUKTUA, ARKITEKTURAREN ALTXORRA NOAINEN 6. ORRIA

Transcript of BERRIKUNTZAK...2018ko martoaren 23a, Ostirala 5 rekin batera, hainbat ikasgai pra-ktiko eta ikasle...

Page 1: BERRIKUNTZAK...2018ko martoaren 23a, Ostirala 5 rekin batera, hainbat ikasgai pra-ktiko eta ikasle bat baino gehiago bilduko dituzten gelen diseinura joz. Kasu honetan, ekimena Lehen

2018ko martxoaren 23a, OstiralaZenbakia: 477

Bardoen finala, bihar‘Baztango ‘Addams familia’, Lesakako ‘Unibertsolariak’ eta Laitzako ‘Aldatzea komeni’ taldeak ariko dira Lekunberriko Toki-Alai sagardotegian. 2. ORRIA

BERRIKUNTZAK

Garciá Galeano ikastetxean gelak berregokitu dituzte, giro desberdinak sortzeko. OSKAR MONTERO

IKASTETXEKO

ESPAZIOAKEkimena Eskola Kontseiluak, ikastetxeek euren jolasto-kiak eta bestelako espazioak nola erabiltzen dituzten hausnartzeko jardunaldiak ospatu zituen. 4-5. ORRIAK

HISTORIAREN TXOKOA

EMILE ZÁTOPEK KORRIKALARIA, GIZA LOKOMOTORA 8. ORRIA

NAFARROAN BARRENA

AKUEDUKTUA, ARKITEKTURAREN ALTXORRA NOAINEN 6. ORRIA

Page 2: BERRIKUNTZAK...2018ko martoaren 23a, Ostirala 5 rekin batera, hainbat ikasgai pra-ktiko eta ikasle bat baino gehiago bilduko dituzten gelen diseinura joz. Kasu honetan, ekimena Lehen

22018ko martxoaren 23a, Ostirala

AISIA Bertsolaritza

NAHASTE-BORRASTE

MUSIKA

Haur eta Gaztetxo Kantari Jaialdia, aurrera!

Joan zen astean, martxoaren 17an Altsasun ospa-tu zen aurtengo edizioko hirugarren Haur eta Gaztetxo Kantari Jaialdia. Bertan lau herritako 76 abeslari eta 16 soinu-tresna laguntzailek har-tu zuten parte: Altsasu bertako Iñigo Aritza Ikas-tolako bi talde (4 kanta), Lakuntzako Eskolako bi talde, Lakuntzako San Saastín Musika Esko-lako talde bat, Arano herriko talde bat (bi kan-ta) eta Azpilikueta herriko bakarlari bat (bere sormenezko kanta polita interpretatu zuen pia-noarekin laguntzen zuen bitartean). Osotara 6 talde eta bakarlari bat, 10 kanta.

Altsasuko Iortia Kultur Etxeko aretoa bete zen, gustora aritu zen ikuslegoarekin. Saioaren amaieran txokolatada eta guzti prestatu zuten Iñigo Aritza Ikastolako Nafarroa Oinezan jo ta fuego dabiltzan Antolakuntza Taldeko jendeak. Amaia Domínguez, antolatzailea, oso pozik ager-tu da saioak izandako harrerarengatik eta, noski, oso eskertuta ere Altsasuko Udalarekin, Iortia Aretoko arduradunekin, bertako ikastolako aur-kezlea izan zen ikasle bikotearekin, espreski ere Nafarroa Oinez barruko langileekin eta, noski, irakasle eta parte hartzaileen ahalegin eta lan handiarekin.

Bihar Oibarko Álvaro Aldunate Entzunaretoan ospatuko da 2018. edizioko bigarren jaialdia, 18:00etan. Honekin amaiera emango zaizkie aur-tengo “herrietako jaialdiei”, herri bakoitzeko

udalei esker posible izan diren lau emanaldiei, baina edizioa ez da hauekin amaituko, azkenen-go JAIALDI NAGUSIA zain baitago eta apirila-ren 21ean Barañaingo Auditorioan.

SARIAK

Delorean, Etxepare-Euskarazko Album Onenaren irabazle MIN Sarietan Joan zen astean banatu zituzten UFIk antolatu-tako Musika Independentearen MIN Sariak Madrilgo Teatro Circo Pricen, eta Delorean tal-dea izan zen Etxepare-Euskarazko Album One-naren Sariaren irabazle X. edizio honetan. Ez zen euskal talde saritu bakarra izan, ordea: Bela-ko taldea hiru kategoriatan izan zen garaile.

BARDOEN FINALA, ASTEBURU HONETAN!Toki-Alai sagardotegian Hiru talde ariko dira bihar Lekunberrin jokatuko den Nafarroako taldekako bertso ekimenaren 4. edizioko finalean

Bardoen 2016ko edizioko finala. UTZITAKOA

Diario de Noticias

Hiru talde ariko dira larunba-tean Lekunberrin jokatuko den Bardoak Nafarroako tal-

dekako bertso ekimenaren lauga-rren edizioko finalean: Baztan-Malerrekako Addams familia, Lesakako Unibertsolariak eta Lei-tzako Aldatzea komeni. Saioa 17:30ean izango da herriko Toki-Alai sagardotegian eta dagoeneko finalerako sarrera guztiak saldu dira. Finalaren ostean, afaria egin-go da sagardotegian bertan.

Otsailaren 2an abiatu zen Bar-doak taldekako txapelketako lau-garren edizioa, 16 talde eta 113 par-te-hartzailerekin. Hilabete t’erdian Bardoek 22 saio egin dituzte Nafa-rroan barna eta larunbatean

amaiera emango zaio aurtengoari, Lekunberrin jokatuko den finala-rekin.

Hiru talde dira finalerako txarte-la lortu dutenak: Baztan-Male-rrekako Addams familia, Lesaka-

ko Unibertsolariak eta Leitzako Aldatzea komeni. Talde horietako bertsolariak dira oholtzara igoko direnak eta haien artean txandaka egingo dituzte finaleko lan guztiak. Era berean, hiru taldeetako aur-

kezleen artean bideratuko dute saioa. Eta Bardoetan ohikoa denez, beste taldeetako kideek zein entzu-leek izango dute saioa epaitzeko ardura.

Finala Lekunberriko Toki-Alai

FINALISTAK

3 Addams familia (Malerreka-Baz-

tan). Iker Gorosterrazu, Amaia

Elizagoien, Egoitz Gorosterrazu

eta Alazne Untxalo. Aurkezlea:

Maialen Kamino Elizagoien.

Antolatzaileak: Lierni Oteiza

Migeltorena eta Maialen Belarra

Eneterreaga.

3 Aldatzea komeni (Leitza): Diego

Riaño, Mikel Azpiroz, Aitzol Eiz-

mendi, Xabat Illarregi eta Joa-

nes Illarregi. Aurkezlea: Migel

Mari Elosegi ‘Luze’ Ordezkaria:

Ander Fuentes ‘Itturri’. 3 Unibertsolariak (Lesaka) Eneko

Fernandez, Iban Garro, Josu

Sanjurjo eta Jon Silveira. Aur-

kezleak: Maddalen Arozena

Fresneda eta Iratxe Muxika

Karrion. Antolatzaileak: Estitxu

Arozena Albizu, Ane Telletxea

Igoa eta Uxue Mesa Garmen-

dia.

sagardotegian jokatuko da, 17:30e-tatik aurrera. Dagoeneko finalera-ko sarrera guztiak saldu egin dira, hortaz larunbatean ez da leihatila zabalduko. Finala amaituta, triki poteoa abiatuko da Lekunberrin barna eta eguna amaitzeko Bar-doen afaria egingo da, sagardote-gian bertan.

Aurtengoa Bardoak Nafarroako taldekako txapelketaren laugarren edizioa da. 2012an egin zen lehena, orduan Lesakako “Rimak exkaxko” taldeak irabazi zuen Leitzan joka-tu zen finala. 2014an finala Lesa-kan jokatu zen eta Baztango Lepa-natuek 2 taldeak irabazi zuen. Azkenik, orain dela bi urteko edizioan Etxarri Aranatzen jokatu zen azken saioa eta Leitzako Ateka-berts taldea atera zen garaile. ■

Page 3: BERRIKUNTZAK...2018ko martoaren 23a, Ostirala 5 rekin batera, hainbat ikasgai pra-ktiko eta ikasle bat baino gehiago bilduko dituzten gelen diseinura joz. Kasu honetan, ekimena Lehen

2018ko martxoaren 23a, Ostirala 3

IKASTETXEAK Zientzia

ZIENTZIALARI GAZTEEN TOPAKETA, PLANETARIOAN‘Parekoen topaketa’ Bigarren Hezkuntzako berrogei bat ikaslek UPNAko ikertzaile gazteen aholkularitza jaso zuten Planetarioan, joan zen martxoaren 14ean

Gazte taldeetako bat, joan zen asteko topaketan, Iruñeko Planetarioan. UTZITAKOA

Diario de Noticias

Elhuyar Zientzia Azokan parte hartzen ari diren Nafarroako hiru ikastetxetako DBH eta Batxi-

lergoko berrogei bat ikaslek (Leitza-ko Amazabal BHI, Noaingo Elortzibar BHI eta Atarrabiako Pedro de Atarra-bia ikastola) zientzialari gazteen arteko ‘Parekoen topaketan’ parte har-tu zuten martxoaren 14an, Iruñeko Planetarioan. Topaketaren helburua NUPko ikertzaile gazteek ikasleekin proiektuak partekatzea izan zen. Eki-men honek, Nafarroako Foru Komu-nitatean, Nafarroako Unibertsitatea-ren, Planetarioaren eta Zientziaren Lagunen Klubaren laguntza du.

XEHETASUNAK

3 Helburua: Antolatzaileen (Elhuyar

Fundazioa, Nafarroako Unibertsi-

tate Publikoa, Nafarroako Plane-

tarioa eta Zientziaren Lagunen

Kluba) helburua da ikerketarekin

konprometitutako Bigarren

Hezkuntzako zentroen sare bat

sortzea, unibertsitatearen atarian

dauden ikasleen trebakuntza eta

gaitasunak hobetzeko. 3 Elhuyar. Zientziaren eta teknolo-

giaren dibulgazioaren eta

euskararen garapenaren alde

jarduten duen irabazi asmorik

gabeko erakunde bat da.

“Parekoen topaketa” izeneko saioa-ren inaugurazioan izan ziren, besteak beste, Maria Gil Rodriguez Elhuyar Fundazioko Zientzia Unitateko ardu-raduna, Pablo Sanchis Gúrpide UPNAko Ikerketa Baliabideen eta Iker-keta Egituren Arloko zuzendaria, Javier Armentia Fructuoso Iruñeko Planetarioko zuzendaria, eta Nieves Gordón Zientziaren Lagunen Klubeko zuzendaritzako kidea.

Unibertsitateko atarian dauden ikas-leek proiektu zientifiko edo teknolo-gikoak sortzen dituzte ikasturtean zehar Elhuyarren Zientzia Azoka eki-menerako, eta joan zen asteko topa-ketan unibertsitateko ikertzaile eta irakasleen aholkuak jaso zituzten. 12

eta 18 urte arteko nafar ikasleek Nafa-rroako Unibertsitate Publikoko (UPNA) sail desberdinetako 9 iker-tzaile, bekadun eta doktoregai gazte-ren aholkularitza jaso zuten. Lagun-tza hori baliagarri izango zaie beren lanak prestatu eta jendaurrean era-kusteko Bilboko erdigunean antola-tutako azokan, apirilaren 21ean, EAEko beste ikasleekin batera.

Esperientzia aberasgarria Zientzia Azokako parte-hartzaileek bi eta lau ikasle arteko talde txikiak osa-tzen zituzten, eta berek aukeratutako gai baten inguruan jardun zuten. Elhuyarrentzat, ekimen honen anto-latzailearentzat, ez da lehiaketa bat,

talde-lanean oinarritutako esperien-tzia aberasgarri bat baizik.

Iruñeko bilkura honetan, Bigarren Hezkuntzako ikasleek beren proiektuei buruz hitz egin ahal izan zuten, soziologiari, informatikari, kiro-lari, mikrobiologiari, osasunari eta ingurumenari lotutako proiektuei buruz, UPNAko ikertzaile gazteekin, eta, hala, ikerketarekiko konpromi-soa areagotu zuten.

Aurtengo Zientzia Azokan, Nafa-rroako 70 gazte ari dira parte hartzen; izan ere, topaketan izan diren ikas-tetxeez gainera, Zangozako ikastola-ko ikasleak eta Zizurko IES Zizur BHI ikastetxeak ere ari dira proiektuak prestatzen.

Page 4: BERRIKUNTZAK...2018ko martoaren 23a, Ostirala 5 rekin batera, hainbat ikasgai pra-ktiko eta ikasle bat baino gehiago bilduko dituzten gelen diseinura joz. Kasu honetan, ekimena Lehen

42018ko martxoaren 23a, Ostirala

GAUR EGUN Hezkuntza

ESKOLAKO ESPAZIOAK

BIRPENTSATZEKO GARAIAEkimena Eskola Kontseiluak, ikasteetxeetako espazio desberdinak (natura, auzoa, jolasto-kia...) nola erabiltzen duten hausnartzeko jardunaldia ospatu zuen martxoaren hasieran.

Garciá Galeano ikastetxe iruindarreko ikasleak giro desberdinetako gelak dituzte. OSKAR MONTERO

Garikoitz Montañés

Hormigoi asko eta landare gutxiko jolastokia geneukan. Eta lorategi tematiko moduko

batean Sarrigureneko sarrerak, lakua, errekak... irudikatu nahi izan genituen”. Horrela hasi Hermanas Úriz Pi Ikastetxe Publikoko jolas-tokiaren eraldaketa. Eguesibarreko aurrekontu parte-hartzaileen finantzaketarekin, Angel Goñi ikas-tetxeko zuzendariak azaldu beza-la, ikasleriarentzat egokiak diren jolasak, altzariak eta eremuak erai-kitzea lortu zuten. Azken finean, helburua ikastetxeko leku garran-

Mendigoitiko ikasleak,

gela eta giro

desberdinetatik

igarotzen dira

tzitsuenetako bat denari erabilera anitza eskaintzea izan zen.

Ikastetxeko espazioak beste modu batera ulertu eta erabiltzea da Nafarroako Eskola Kontseiluak proposatzen duena. Hezkuntza sis-teman parte hartzen duten eragile desberdinak biltzen dituen erakun-de honek, jardunaldi berezi batzuk antolatu zituen helburu horrekin, Iruñean kokatzen den Nafarroako Museoan.

Kontseiluko lehendakari Aitor Etxartek jardunaldiaren aurkezpe-nean azaldu moduan, Arkitektura eta Pedagogia bizkarrez bizi ziren arloak ziren eta, orain, barruko

zein kanpoko espazioak aztertu eta egokitzea ezinbestekoa suertatzen da.

Hezkuntza eta espazioa ekimena irakasle zein interesa zuen orori zuzendu zitzaion martxoaren hasieran ospatutako jardunaldia, eta izen-ematea osorik bete zen (120 irakasle eta 60 gainontzeko arloetakoak). Helburua eskoletako espazioak eta testuinguruak azter-tzea izan zen, baita praktika ego-kiak definitu eta Nafarroan izanda-ko esperientziak partekatzea ere.

Besteak beste, lehen aipatutako Hermanas Úriz Pi ikastetxeko proiektua izan zen mintzagai, bai-

ta Zizurren egiten ari diren aldake-tak ere.

Jardunaldiak bestelako esperien-tziak ezagutzera emateko baliatu ziren, hala nola Iruñeko Bernart Etxepare ikastetxearena. Azken sei urtetan, bertako ikasle zein irakas-leek jolastokia beste modu batera erabiltzen aritu dira, rokodromoa eta lorategi bertikala bezalako proiektuak garatuz.

Martxan dauden ekimenetako askok eraikinen barruko aldera ere begiratzen diote, gelen diseinuari. Iruñeko Hijas de Jesús (jesuitinak) ikastetxean, adibidez, aldaketari ekin diote, gelen diseinu klasikoa-

Bernart Etxepare

ikastetxean, rokodromo

bat eta lorategi bertikal

bat ezarri dute

Page 5: BERRIKUNTZAK...2018ko martoaren 23a, Ostirala 5 rekin batera, hainbat ikasgai pra-ktiko eta ikasle bat baino gehiago bilduko dituzten gelen diseinura joz. Kasu honetan, ekimena Lehen

2018ko martxoaren 23a, Ostirala5

rekin batera, hainbat ikasgai pra-ktiko eta ikasle bat baino gehiago bilduko dituzten gelen diseinura joz. Kasu honetan, ekimena Lehen Hezkuntzako 5 eta 6 mailetan eta Bigarren Hezkuntzako 1 eta 2 mai-letan garatzen ari dira gaur egun.

Ikastetxe bat, hainbat giro Bere aldetik, Mendigoiti Ikastetxe Publikoak (Iruñea) duela lau ikas-turte ekin zion eraldaketari, berta-ko ikasleak irakasgai eta giro des-berdinetan barneratzea ahalbide-tzen dien diseinuaren alde.

Iruñeko García Galdeano ikas-tetxea ere antzeko proiektu bat garatzen ari da 3, 4 eta 5 urtekoen geletan, ikasgela desberdinen arteko mugikortasuna areagotzeko helburuarekin. “Ikasleriaren ikasketa erritmoa errespetatzea da helburua, gure ikastetxean oso anitza dena”, azaltzen du Inmaku-lada Rosagaray ikasketa buruak. Orbinako ikastetxe honek 2014-15 ikasturtean ekin zion eraldaketari, eta hurrengo urteetan gainontzeko zikloetara zabaltzea aurreikusten du.

Auzoak ezagutzen Proiektuetako batzuk ikastetxetik harago jotzen dute eta eraikinaren ingurua dute hizpide. Mendillorri-ko Haur Eskolak, adibidez, Haur-tzaroaren Arrastoak ekimena gara-tu du 2015-16 ikasturtetik hona. Eki-menaren baitan, familiak, ikasleak eta irakasleak auzoa ezagutzen dute, Inés Zazu Udaletxeko haur eskolen zuzendari teknikoak azal-du zuen bezala.

Iruñeko San Frantzisko eskolak, bere aldetik, irteerak antolatzen ditu astearte arratsaldero, eskola orduen baitan, auzoan barrena. 3 eta 5 urte bitarteko A ereduko ikas-leak (30 inguru), sei irakaslerekin batera kaleetara ateratzen dira. “Gure ikastetxeko jolastokia zementuzkoa da eta, bere ezauga-rriak direla eta, bertatik ateratzeko erronka ezarri genuen.

Gainera, gure kokapenari esker, dena eskuragarri daukagu”, azaldu zuen Pilar Gonzalves Haur Hezkuntzako tutoreak. Behar horretatik abiatuta proiektu bat sortu zen, eta esperientzia harta-tik, gelak lau pareta artean baino leku gehiagotan eskaini daitezkee-laren adibidea.

Ikastetxeetara bisitak Hezkuntza eta espaizoa jardunal-diarekin lotutako neurrietako bat, apirilaren 11, 18 eta 25ean eskaini-ko diren eskoletarako bisitak dira, aipatutako proiektuak hurbiletik ezagutu ahal izateko. Horretarako, Eskola Kontseiluak aditzera eman duen bezala, izen ematea beharrezkoa da, martxoa-ren 23a baino lehen, consejoesco-lar.educacion.navarra.es wegu-nean.

Mendillorriko Haur Eskolako ikasleak, auzoa ezagutzen. UTZITAKOA

Educación y arquitectura fue el nombre de la conferencia de la segunda jornada de Educación y espacio, que organizó el Consejo Escolar. La ponente fue Clara Esla-va Cabanellas, que encabeza junto a Miguel Tejada el estudio Eslava y Tejada. Esta pamplonesa, residen-

“El diseño de los espacios es vital en el aprendizaje”te en Madrid, se doctoró en Arqui-tectura con la tesis (dirigida por Juan Navarro Baldeweg) Huellas de la infancia en el impulso creati-vo, en la que repasa cómo experien-cias vividas en la niñez influyeron después en el proceso creativo en figuras clave de la Arquitectura.

Eslava, no obstante, matiza que esa etapa tiene un gran “impacto” en general en cualquier persona. Y, por ello, reflexionó sobre el papel de la escuela, su diseño y el entor-no.

Su investigación le lleva a poder afirmar que “el diseño de los espa-

cios y de los materiales pedagógi-cos es vital. En las escuelas actua-les, el gran problema era cómo meter a un número de niños en una estructura de forma óptima. Eso ha llevado a estructuras fun-cionales, a aula, aula, aula, con un pasillo y muchas puertas”.

Clara Eslava, en la presentación de una muestra. IBAN AGUINAGA

Page 6: BERRIKUNTZAK...2018ko martoaren 23a, Ostirala 5 rekin batera, hainbat ikasgai pra-ktiko eta ikasle bat baino gehiago bilduko dituzten gelen diseinura joz. Kasu honetan, ekimena Lehen

62018ko martxoaren 23a, Ostirala

NAFARROAN BARRENA Noaingo akueduktua

Gaur egun, alde batzuetan ongi dago, beste batzuetan ez horren ongi, eta hamar berrikuntza bai-no gehiago egin dizkiote azken hamarkada hauetan.

Francisco Genci frantses inge-niariari eman zitzaion hasieran (1774) akueduktua eraikitzeko proiektua, baina azkenean Ventu-ra Rodríguezek egin zuen, hau da, Iruñeko katedralak egun duen fatxada neoklasikoa eraikitzeaz arduratu zen arkitekto berberak. Zehazki, 1782an eman zituen obraren azterlana, txostena eta

Hamar berrikuntza baino gehiago jasan dituen eraikuntzahamabi planoak. Francisco Alejo Aranguren eta Santos Angel Ochandátegui aritu ziren zuzen-daritza teknikoan eta, guztira, 300.000 pesoko kostea izan zuen.

Lurpeko ibilbidea Noaingo akueduktua luzeagoa da errepidetik ikusten dena baino: Subitzako iturburuan hasi eta Iru-ñean bukatzen da. Horrela, beste bazter batzuk zeharkatzen ditu Taxoaren, Badostainen edo Men-dillorrin. Noain eta Taxoare lo-tzen dituen tartea lurpekoa da;

zehazki, Taxoareko mendia kilo-metro batean zulatua dago, eta zortzi ahoz aireztatua. Ahorik sakonenak 68 metro ditu. Herri-tik hurbil dagoen sakonune batean ateratzen da azalera. Tar-te horrek 580 metroko luzera du eta 5 metroko altuera.

Harrizko 12 arkutan bermatua dago erdialdean. Taxoare azpiko mendixkara iristean, akueduktua berriro lurpean sartzen da 300 bat metrotan eta Zolinako mugan agertzen da berriz. Hantxe ikus-gai dago metro gutxi batzuetan lur gaineko bere azken tartea. Berriro lur azpian sartu eta Badostainen berragertzen da atzera, Iruñeko muga ondoan.

XVIII. MENDEKO

ARKITEKTURA

EREDUA16 kilometro XVIII. mende bukaeran egin zen erai-kin esanguratsu eta ikus-garri hau, autopistatik ikusi daitekeena, Subitza-ko urtegitik Iruñera ura eramateko baliatu zen.

AP-15 errepidetik ederki ikusten da eraikuntza osoa. J. BERGASA

Diario de Noticias

XVIII. mendearen bukaerako nafarrak zur eta lur zeuden arku sail luze-luze haren

goialdean ura alderik alde ibiltzen zela ikustean, hura miraria beza-lakoa baitzen. Izan ere, eraikuntza horrek ur edangarria ekartzen zuen Luis Paret jaunak Iruñerako diseinatu zituen iturrietara. Gua-diana ibaiak berak bezalaxe, urak ezkutuan egiten zuen bidea Subi-tzako iturburutik -Erreniega men-diaren oinetan- harik eta hegoal-detik hiriburura iritsi arte.

Noaingo akueduktua eraikitzeko proiektua Ventura Rodríguez erre-ge arkitektoari eman zitzaion. Garai hartarako ur azpiegitura erraldoi eta ikusgarria izan zen, eta 1790ean inauguratu zen. Horrela, ura 16,5 kilometrotan bideratu zuten.

Bere zatirik adierazgarriena Noain herriaren atzealdeko sakonune

baten gainean dago; 1.245 metroko luzera izan zuen, harrizko eta adrei-luzko 97 arkuren gainean. Gaur egun, arku gehienak daude -94- eta zutabe batzuek 18 metroko altuera dute. Goialdean ubidea dago.

Street ingeles arkitektoak esana da Noaingo akueduktuak “Europa-ko ederrenetakoen artean egotea merezi duela bere soiltasunagatik eta bere trazatuaren handitasuna-gatik”. Gizon hura Espainiako goti-koaren tratadista klasikoa izan zen.

Akueduktuak Iruñea hurbil dagoela iragartzen die hegoaldetik iristen diren bidaiariei. 1783tik 1790era eraiki zuten, baina aspal-dian utzi zion zerbitzua emateari. Iruña-Castejon trenbidea eraiki-tzeko, zutabe bat bota behar izan zuten 1859an eta, gaur egun, Madrila doan trenak zeharkatzen du. Gainera, 1971n Nafarroako autopista eraikitzearekin batera, azken tartean zeuden bi arku ken-du zituzten oso-osorik.

1941 urtean egindako berreraikuntzaren irudia.

Akueduktuaren argiztapen frogak, autopistatik. O. MONTERO

NOAIN

Page 7: BERRIKUNTZAK...2018ko martoaren 23a, Ostirala 5 rekin batera, hainbat ikasgai pra-ktiko eta ikasle bat baino gehiago bilduko dituzten gelen diseinura joz. Kasu honetan, ekimena Lehen

2018ko martxoaren 23a, Ostirala 7

KLASK!

ASPIL-VIDALEKO LEHENENGO TALDEA, BUÑUELEKO SANTA ANA IKASTETXEAN. Aspil-Vidal Ribera

Navarra taldeko jokalariek Buñueleko Santa

Ana ikastetxe publikoa bisitatu zuten berriki.

Ribera Navarra Fundazioak eta Ribera Nabarra

FS Klubak elkarlanean antolatutako aktibitate

honek, ikasleen artean futbol sala eta ohitura

osasungarriak sustatzea izan zuen helburu

nagusitzat. Aktibitatean, kirol taldearen lehenen-

go mailako taldeko jokalariek parte hartu zuten,

eta Lehen Hezkuntzako 3, 4, 5 eta 6 mailetako

haurrak izan ziren protagonista nagusi. Lehen

taldeko entrenatzailea, José Lucas Mena Pato,

izan zen taldeka banatu ziren 75 ikasleak

zuzentzearen arduraduna. UTZITAKOA

IPUIN KONTALARIA ARGUEDASEN. Arguedasen ospatu ziren

Iraunkortasun Jardunaldien baitan, Colectivo Humo taldeko Manuel Aliagak

ingurugiroari buruzko ipuinak kontatu zituen joan zen astean. ‘La ciudad de

comics’ izenburupean, liburutegian bildu ziren guraso eta haurrek Aliagaren an-

tzerki panoramiko eta manibelez gozatzeko parada izan zuten. MIGUEL ÁNGEL GALILEA

LEHENENGO PUZZLE LEHIAKETA SOLI-DARIOA, OBANOSEN. Obanoseko Udaletxeak

bikotekako puzzle lehiaketa solidarioaren lehenengo

edizioa ospatu zuen joan zen astean. Haurren kategorian,

Amaia Gámez eta Aitana Echenique izan ziren irabalzeak.

Helduen kategorian, 16 bikote izan ziren izena eman

zutenak. Izen-ematearekin irabazitako dirua (60 bikote

denetara) udako autismo eskoletarako erabiliko da,

beharrezko materiala erosteko, ANA Nafarroako Autismo

Elkarteak aditzera eman duen bezala. UTZITAKOA

Page 8: BERRIKUNTZAK...2018ko martoaren 23a, Ostirala 5 rekin batera, hainbat ikasgai pra-ktiko eta ikasle bat baino gehiago bilduko dituzten gelen diseinura joz. Kasu honetan, ekimena Lehen

82018ko martxoaren 23a, Ostirala

IDATZI GAITZAZU...

HARREMANETARAKO Albiste, argazki, iradokizun edota bestelako infor-

mazioa helbide honetara bidali: AAula de Noticias. Muro Kalea, 19 31.500 Tutera

Tf: 948 847 415 Fax: 948 847 093 [email protected]

DIARIO DE NOTICIASEK EKOIZTUTAKO GEHIAGARRIA: 3 Koordinazioa: NNieves Arigita 3 Erredakzioa: NNieves Arigita, Fermín Pérez-Nie-

vas, Juan Antonio Martínez, Miren Mindegia.

HISTORIAREN TXOKOA Emile Zátopek (1922-2000)

ZÁTOPEK, GIZA LOKOMOTORATxapeldun olinpikoa 5.000 metro, 10.000 metro eta maratoian 1952 urtean urrea eskuratu zuen hiru diziplinatan, sekula inork errepikatu ez duen lorpena.

Emil Zátopek Helsinkiko olinpiadetan, 10.000 metroko lasterketa garaitu zuen unean.

Diario de Noticias

Korrika egin nahi baduzu, egin ezazu milla bat laisterka; zure bizitza aldatu nahi baduzu,

egin ezazu maratoi bat”. Esaldi honen egilea, Joko Olinpikoen his-toriako kirolari handienetako batek esan zuen. 1922an orduko Txekos-lovakian sortua (Dana Zapótkova gerora bere emazte izango zenaren egun eta urte berean), 16 urtetan lanbide eskolan ikasten hasi zen, Zli-neko Bata zapata fabrikan, Ostrava-tik 100 kilometro hegoaldera. Atle-tismoan hasi zen lan egiten zuen enpresak lasterketa bat antolatu zuelako, non lanbide heziketako ikasle guztiek parte hartu beharra zuten. 1945ean Txekoslovakiako armadan sartu zen. Bere lehenen-go marka honena 1944ean eskura-tu zuen eta zortzi txapelketa nazio-nal bereganatu zituen 5.000 eta 10.000 metrotan. 1948ko Joko Olinpikoetan urrezko domina lortu zuen 10.000 metrotan eta zila-rrezkoa 5.000 metrotan. Bi urte beranduago, Bruselan Europako txapeldun izan zen, bi frogetan. Bai-na Helsinkiko Joko Olinpikoetan izan zen, lau urte beranduago (1952), atletismoaren historiara pasatu zenean. Izan ere, astebetez hiru garaipen eskuratu zituen: 5.000 metrokoa, 10.000 metrokoa eta maratoia (42,195 kilometro). 5.000 metroko lasterketa irabazi eta ordu-bete beranduago, Zátopkovák urrea eskuratu zuen jabalina jaurtiketan.

Ondoren, Europako Txapelketan parte hartu zuen 1954ean, Bernan. Bertan, 10.000 metroko kontinen-teko titulua eskuratu zuen, baita brontzezko domina 5.000 metroko lasterketan ere. 1956ko Melbour-

EN CORTO

3 ‘Lasterka’, Zatopeken bizitza,

euskaraz: Gerardo Markuletak

itzulitako Jean Echenozen liburu

honek kirolariaren bizitza

berreskuratzen du. Markuletak

azpimarratu zuen moduan, libu-

rua ez baita biografia bat, ezta

lan historikoa ere, «egiazko

pertsona bat fikziozko pertso-

naia» bilakatzen duen literatura-

ariketa biribila baizik. Zatopek

korrikalari handia izan zen, han-

dienetakoa, eta, pasarte histori-

ko jakin batean, gero erruz

ordaindu zuen jarrera heroikoa

izan zuen gizon arrunta, uneoro

duintasuna mantentzeko gai

izan zena. Modu oso arinean

dago idatzia, sinpletasuna eta

umorea uztartzen dituela; bere

originaltasunean, publiko zaba-

lari zuzendutako lana da. 2011n

argitaratu zuen Meetok argita-

letxeak.

neko Joko Olinpikoetan, seigarren egin zuen maratoian. Bi urte beran-duago, erretiroa hartu zuen.

Txekoslovakian herrialdeko heroi bezala hartu zuten eta koronel gra-duraino igo zen. Hala ere, 1968an Alexander Dubeki Pragako Udabe-rria delakoan eskaini zion lagun- tzagatik, Partidu Komunistatik eta armadatik bota zuten. Bere bizitza-ko garai ilunenaren hasiera izan zen hura. Kale-garbitzaile bezala lan egi-tera iritsi zen, bizirauteko. 1975ean bere hitzak jan eta atzera egin behar izan zuen, eta orduan Partidu Komunistak bere irudia nolabait garbitu zuen.

Helsinkiko Joko Olinpikoak Zatopekek egunero entrenatzen zuen, urtean 1.000 entrenamendu-

ordu egitera iritsi zen, 800 kilometro hilabetean. Hala, bere konpromi-

soa eta motibazioa izan ziren marka guzti horiek eskuratzera eraman

ziotenak, ez beste ezer. Helsinkiko Joko Olinpikoak iritsi zirenerako,

Zatopeken nagusitasuna ezaguna zen jada. 5.000 metrotako marka

olinpikoa egin zuen lehenengo, bere lehiakide nagusi eta orduko lagun

min zen Mimoun garaituz. Ondoren, 10.000 metrotako lasterketara aur-

keztu eta marka berri bat ezarri zuen, Mimounen gain 15 segunduko

abantaila lortuz. Azkenik, Zatopekek maratoira aurkeztea erabaki zuen,

nahiz eta ez zuen sekula halako froga batean parte hartu. Bertan ere

marka olinpiko berri bat lortu zuen, eta urrea eskuratu. Hala, “giza loko-

motora” deitu zutena, hiru lasterketetan urrea eskuratu zuen atleta

bakarrean bilakatu zen.