Bernardo Atxaga

23
Bernardo Atxaga

Transcript of Bernardo Atxaga

Bernardo Atxaga

•Jose Irazu Garmendia 1951ean jaio zen Asteasun, uztailaren 27an

•Gaur egun Zalduondon bizi da, Agurain inguruko herrixka batean, emaztea eta bi alabekin

•Frankismo garaiko zentsuratik ihes egitearren hartu zuen bere literatura-izen ezaguna

Asun Garikano

•Zientzia Ekonomikoetan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean.

•Filosofia ikasi zuen Bartzelonan.

•Euskaltzain osoa da.

•Euskal literaturak inoiz izan duen idazlerik itzuliena eta sarituena:

•Euskadi Saria (1989, 1997, 1999)

•Espainiako Narratibako Sari Nazionala (1989)

•Milepages Saria (1991)

•Pirinio Atlantiarreko Hiru Koroa Saria (1995)

•Eusko Ikaskuntza-Euskaldun Unibertsala Saria (2002)

•Cesare Pavese Saria (2003)

•Espainiako Kritika Saria (1978,1985,1988,1993,2003)

•The Observer egunkari britainiarrak "21 Top Writers" zerrendan (1999an) sartu zuen.

•Pott Banda 1977an jaio zen Bilbon , izen bereko aldizkariaren inguruan, eta 1980an desegin zen.

•Talde apurtzaile eta abangoardista honen partaide gehienak gaur egungo kulturan oso pertsonaia ezagunak dira, nor bere arloan eta joera politikoan; izan ere, ekimen hau amaitu eta gero bakoitzak bere bidea hartu baitzuen.

•Aldizkariaren lehedabiziko alea, "Pott Bandaren Berriemailea", 1978an kaleratu zuten. kideak hauexek dira:Bernardo Atxaga, Manu Ertzilla,Joxemari Iturralde, "Jimu“, Jon Juaristi, Ruper Ordorika,Joseba Sarrionandia.

.

.

Pott bandako lau eguzkitan Bi hitzetan adieraziko dizuegu zertan den geure konplotta. Editoriale bat egiteko bildu gara Bilbaon POTT bandakook. Legioan bezala ez diogu elkarri eskatu curriculum vitaerik, afalondotako patxadaz hasi gara ekinean. Ukatu egin digute, oraingoz, derrigorrezko zenbaki editorialea; baina burokraziaren mirakuluak ez gaituzte alderatuko. Bihen bitartean, hau bezalako panfloen bitartez jakinen duzue gutaz. Hitz bat oraindik: editoriale bat ez da beti sortzen plangintza kulturalaren hutsuneak betetzearren. Ez gaude horri begira. Begira gaude begira goiko kamino berrira, esan nahi baita, ez gaudela inori serbitzeko geure buruak argitzeko baino. Mekaben Pott. aurki.htm

LITERATURAREN EZAUGARRIAK•Poesia sozialekiko haustura, apurtu egiten du.

•Abangoardian dauden korronteak bereganatu egingo ditu: espresionismoa, dadaismoa eta surrealismoa.

•Isiltasunak, poesiak esan ezin dezakeena beldurra eta gizartearen zakarra eta gordina erakusteko erabiltzen da. Dena dago esanda, isiltasunak sortzen duen horrorea adieraztea besterik ez da geratzen.

Liburuak

ETIOPIA (1978)

•Danteren infernurako bidaiako bederatzi zirkuluak irudikatzen ditu.

•Utopia hitzarekin nahasi eta jolastu egiten du Etiopian; gizon desesperatuak poesia horien bidez Etiopian dagoen miseria eta goserako bidea besterik ez balu izango.

•Rimbaud eta T.S. Eliot poetak ekartzen dizkigu gogora, haien omenez “tierra baldía” “Lugorri alferra”.

•Bi ipuin hasieran, Rimbauden historia erreferentzi hartuta; gero, hareazko bederatzi zirkuluetako poemek liburuaren gorputza osatzen dute; azkenik, poedietako hitzen zereginaren baliorik eza aldarrikatzen du.

•Lurrikara itzela sortu zuen garain poesia hizkuntzaren trataeragatik. Erlatibotasunetik, sentimentalismoaren negazioa dakar eta.

•Poesia sozialak zekarren baikortasunaren aurka zihoan.

•Ezkortasuna nagusi.

•Irakurketa zaila egiten da lehenengo begiratuan.Etiopia-k 25 urte_files\etio01.htm

ZIUTATEAZ (1976) •Ez zituen 23 urte besterik Ziutateaz (1976an argitaratua)

idatzi zuenean eta soldadutza amaitu berria zeukan orduantxe.

•Literatura abangoardistaren ildotik idatzia; liburu krudela, bizitza den bezala, Borrero Nagusi hilezkorren gisa.

•Narrazio eta poesiak nahastean, generoen nahasketa.

•Hona zer dioen Atxaga berak:"Idazterakoan, ikuspuntu naturalista edo zinematografikotik ahalik eta gehiena urruntzen saiatu nintzen; izan ere, nik ez nuen uste orduan bizi genuen hura historiaren instant ezdeusa zenik, ez nuen uste gertaera jakin batzuetara muga zitekeenik. Iruditzen zitzaidan guk bizi genuena beste askok ere bizi izandakoa zela eta etorkizuneko jendea ere ez zela libratuko, bizi beharko zuela. Horregatik ez nion eman, nire istorioari, espazio edota denbora jakinik… Istoriako printze krudela ezin zitekeen hil. Printze krudelak, Borrero Nagusiak, hala iruditzen zait orain ere, eternalak dira".

•Etengabe errepikatzen den naturaren sasoi-gurpilean txori, katagorri, suge eta antzarek bi anaien -Paulo eta Daniel- istorioa kontatzen digute. •Urtea joan urtea etorri, beti bestelako eta aldi berean beti berdin agertuko den Obabako irudimenezko lurralde hori, baina, gizakien arteko handinahi, irrika eta grinen agertoki krudela da. •Paulo eta Daniel anaia atzeratua dira giza-kudelkeria horren biktimak. •Gizakiok errenditzen gaituen naturaren lege zaharrean bildurik, Paulo eta Danielen munduko ibilera itogarriak txori, katagorri, suge eta antzaren fabulen munduarekin egiten dute bat, eta irakurlearengan efektu zoragarria lortzen gainera: ihesaren eta kontsolazioaren sentipen askatzailea. •Zail da asmatzen nork jarri duen bere aldetik gehiago, irudimen handiko idazleak ala dohain handiko kontalariak; izan ere, oso gutxitan bezala egokitu baitzaio bata besteari. Emaitza paregabea da. Artista handi baten lana.

Bi anai-(narrazioa)(1985)

•Espainiako narrazio saria irabazi zuen 1989an.

•Pertsonaia berezi, ahul ilun eta izaera beteko herria baten eraikin majikoa dugu Obabakoak. Horien arteko harreman sarea osatzen doa memoriari etekina atereaz eta pultsioz osaturiko mundua irudikatuz

•Errealismo majiko baten isla dugu liburua: animaliak hitz egiten, premonizioak…

•Anekdota bitxi batetik abiatuta, istorio osoa egiteko gauza da Atxaga.

•Pasadizoa bera baino inportanteagoa da kontatzeko era.

•Haurrak dira kontalariak edo gizartean bazterturik daudedak, zaharrak kasu.

•Umeen sintaxi erraza, errepikapenez betea, umeen hizkerari legokiokeen modura

•Haurtzaroko ametsen porrota, ilusioen desegitea helduarora iristeko bidean.

Obabakoak-(1988)

BEHI EUSKALDUN BATEN MEMORIA(1991)

•1991n argitaratu zuen Pamiela argitaletxeak.

•Benetako behi izan nahi duenari nahitaezkoa zaio desertua, nahitaezkoa zaio mundutik urrutiratu eta hondarra besterik ez dagoen erresuma mortuan bolada bat egitea.Behiak sufritu egingo du, eta maiz, eguzkiak ankerki jotzen dionean-eta, atzera egin eta ikuiluratzeko gogoz erotuko da. Baina benetakoa izan nahi duen behi horrek, eta ez behi ustel edo makal, ez dio etsipenari amore emango; aurrera jarraituko du desertua zeharkatu eta mendi hezeak, baso itzaltsuak, begietan har ditzan arte.

•Gerra garaia, mugan dagoen Balantzategi baserrian, behi baten begietatik datorkigu.

•Basamortua edo desertua da darabilen beste sinbolo bat.

•Barne hizketa nagusi da liburuan

GIZONA BERE BAKARDADEAN (1993)• 1993an Pamielak argitaratu zuen.

• Egoera unibertsal batean giza-banakoen edo indibiduoen konportamendua adierazteko generoa.

• Pertsonaiarik nagusienak euskaldunak dira, lagunak edo adiskidetasun izenez dei daitekeen harremanaz lotuak elkarren artean. Iragana ere antzekoa dute: borroka armatua, gartzela, amnistia eta azkenean, Barcelonako inguruko hotel baten jabe dira. Hotel horretan gordetzen dira Jon eta Jone (ETAkoak dirudienez), eta hotel horretantxe daude Poloniako futbol-selekzioa osatzen duten gizon-emakumeak (tartean emakume bat baitago, interpretaria bera).,

• Nobelan zehar dagoen biolentziari buruzko erreflesioa orokorra baita eta ez leku konkretu batekoa; eta indibiduala, norberari dagokiona. Ez du balio Euskalerriko arazoan sakontzeko. Baina seguruaski, horixe da nobela hau xarmangarria egiten duena: alde batetik, ezaguna egiten zaigu bertan deskribatzen diren hainbat eta hainbat egoera; eta bestetik, badakigu posible dela hori ere beste lekuren batean. Horixe da azken finean, nobela baten handitasuna, inongo

ez izan arren inondartzat hartu ahal izatea.

• Nobelako giroa nahikoa itxia da ; erritmoa ere nahikoa mantsoa da, detailerik txikienak ere kontutan hartzen ditu kontalariak.

• Ez da polizia-eleaberia, baina badago intriga poliziakoa.

• “Gizona bere bakardean” pertsonaia indibidualista baten kronika dugu

ZERU HORIEK (1995)

• Ereinek 1995an argitaratu zuen.

• Hogeita hamasei urteko emakumea zen, bere bizitzaren azkeneko partea kartzelan igaro zuena”. Horrela hasten da Bernardo Atxagaren Zeru horiek nobela, eta horrela hasten da pelikula ere. Protagonista kartzelatik atera berria da graziazko neurri batez baliatu ondoren, sartuta dagoen ETA erakundearen baimenik gabe. “Damu den” bat da, beraz.

• Bartzelonatik noraezean ibili ondoren Donostiara itzultzea erabakiko du. Etxera bueltatzea. Bertan, traidoretzat hartu duten bere kide ohiak izango ditu zain. Bestetik, polizia bat haientzat lan egin behar duela konbentzitu nahian dabil…

• Bidaia fisikoa ez ezik, emozionala ere badugu liburua. Bizimodu berria, zalantzagarria eta bakartia hasten duen emakume baten historia da, baina aldi berean bere askatasunaren bila ekindako bidaia erabakigarria ere.

SARA IZENEKO GIZONA (1996)

• Karlistaden gerra garai nahasietan, 1834.eko uztailaren 14an Bilbotik tropa liberalen kontrolei itzuri eginez eta Zumalakarregi jeneralarentzat buruaren txoko batean garrantzi handiko informazioa zeramala abiatu zen zelatariaren bidaia oinarri dela. Martin Saldias, Sara, etsaien goarnizio baten egonleku zen herri fortifikatutik, Etxarri-Aranaztik, igarotzen da Zumalakarregiren kanpamendua zegoen Irurtzungo herrira

•Atxagak berak duela hamasei urte idatzitako irrati-nobela du oinarri, eta handik abiatuta, gazteleraz idatzi zuen egileak eleberria, El Correo eta El Diario Vasco egunkariek udan atalka argitaratzeko narrazio bat : Un espía llamado Sara .

•Eleberri honetan ere agertzen da Atxagak hain gustukoa duen mintzoa edo barne ahotsa . Arenal Kafeko ugazaba-andrea da buruaren barrutik hitz egiten duena, protagonistaren barne kontzientziaren ahotsa islatzen duena .

GROENLANDIAKO LEZIOA (1999)

•Hogeita zazpi hizki konbokatuz, gizartearen zimurretan bizi diren ahots askok hartu du bere txanda SAIAKERA honetan: eroak, IHESak jotakoak, fantasmak, egoera zailetan murgilduak, leiendak, poesiak, Euskal Herriko egoerari buruzko gogoetak, narrazioak, eta abar.

•Atxagak bere alfabeto intimoaren puska bat baino gehiago txertatu du. Memorandum bat . Bertan biltzen dira, beraz, idazlea, artista eta mundu ikuspegia.

•Lau dohain nagusi nabarmendu daitezke: ulergarritasuna, sendotasuna, umorea eta abildade komunikatiboa.

SOINUJOLEAREN SEMEA(2003)

•Liburu honek Bernardo Atxagaren aurreko guztiak hartzen ditu bere baitan, Obabakoak edo Gizona bere bakardadean bezalako liburuen barruan sentituko dira irakurleak; aldi berean, ordea, berria egingo zaie dena: mundu zabalagoa eta sakonagoa aurkituko dute, giza esperientziari estutik lotzen zaiona.

•Baserri giroan terrorismoaren fenomenoa nola agertu zen azaltzen zaigu; nola jausi ginen idealismoaren bidetik zetorren erromantizismo zoroan

• Gure garaia azaldu nahi du, baina ez historiaren aldetik, literaturaren aldetik baino. Soinujolearen semea ez da nobela historiko bat, historiaren barrena abiatzen bada ere. Gurea da historia, geu gara historia horretan agertzen garenok, eta gertatu ohi da, gure historiari buruz bakoitzak bere iritzia izatea, eta gainera, gogor adieraztea iritzi hori.

•Elementu modernoz osaturik agertzen den nobela: eta galdera zuzenak egiten dituena: zergatik sartu ginen heriotzaren esperientzian, zergatik iraun du horrenbeste, zergatik biolentzia baten aurka altxatuz, biolentziaren erraietan kiribildurik bukatu dugu… Eta galderok min egiten dute, gure beldur eta ametsekin gure aurpegiok ikusten ditugulako historia horretan agerturik, mozorrorik gabe…

•idealismoaren ametsek ere, era berean, munstroak sortzen dituztela

LEKUAK (2005)•lekuez hitz egiten du liburuak. Egilearen jaioterria ez ezik, Paris, Maroko, Salzburgo eta beste hainbat azaltzen dira bere orrialdeetan. Hala ere, liburuko leku batzuk ez dira geografikoak, edo ez behintzat geografikoak bakarrik. Halaxe gertatzen da "Obaba", "Euskadi", "Euskal Hiria" eta beste batzuekin. Kasu horietan, poesiaren edo politikaren esparruetara zabaltzen da gaia.

•Irakurleak era askotako testuak eta artikuluak aurkituko ditu ataletan; gogoetak aurkituko ditu, ipuinak, bidaia-kronikak, komentario umoretsuak edota dramatikoak, kritikak. Nolanahi den, orrialde guztiek kontakizun bakarra osatzen dute,Bernardo Atxagaren beraren pentsaemolde politiko eta soziala, bere herriko eta gaztaroko unibertsoaren berri ere ematen digu. Politikaz ez ezik literaturaren sormenez ere hitz egiten digu, bere esperientziaren berri eman nahi izan digulako.

ZAZPI ETXE FRANTZIAN (2009)

•Obabako mundu itxi hartatik erabat aldenduko da liburu honetan.

•“Umorearekin lotutako hainbat testu nituen, Obabaren ordezko baten bila. Halako geografia bat, leku isolatu bat aurkitu nahi nuen eta jakin banekien leku horretan gertatuko zenak militarrekin zerikusia izango zuela. Gero egunkariak eta aldizkariak hartu eta esaldi ustelak azpimarratzen hasi nintzen. Banekien leku berri horretan ez zutela hitz egingo Bibliaren antzeko lengoaiarekin, nekazarien lengoaia eta hizkera usteldu horrekin baizik. Pentsatzen hasi nintzen Amazonian kokatuko ote nuen eta halako batean gogoratu nuen Mark Twainek ida- tzi zuela Leopoldo II.a Belgikako erregea kriminal izugarria zela. Kongon egindako sarraskiaren aurkako testu haiek berreskuratu nituen eta hortik abiatu nintzen. Kongoa neukan, erregea, Afrikako leku isolatua… Handik atera zen nobela. ”

•“Gaur egun, alabaina, ez zeukan zentzurik Twainen denuntziaren erreplika bat egiteak, eta parodiaren alde egin nuen, umorea edo komikotasuna egoera desesperagarri eta krudelei buruz hitz egiteko modurik egiatiena baita.”

BESTE LIBURU BATZUK

POESIA

1978

1983 1983

FILMAK

•OBABAKOAKOBABAKOAK

•ZERU HORIEKZERU HORIEK

ATXAGAREN LITERATURAREN EZAUGARRIAK.

•Hizkeraren esploraziotzat hartzen da, etxeko hizkera, basati eta aske bihurtzeko ahalegin berritzailea.

•Europan ia mende bete aurretik egindako urratsak, abangoardiak, euskarazko literaturan emateko garaia zen.

•Poesia sozialari bizkar ematen dio, ez baitzuen uste poesia mundua aldatzeko tresna zenik.

•Poesia existentzialistarekin antzeko jarrera du, bizitzaren patua naturaltasunez onartzen du eta poesia sentimentalaren arrastorik ere ez dago. Sentimenduak arrazionalizatu egiten dira, 3. pertsonan idatziz eta distantzia gordez.

•Apropos bilatzen zuen distantzia horren aurrean Atxagak ironia samurra darabil.

•Bere azken aldeko poemetan xinpletasuna bilatzen du, kantatik gertuago dauden poemak idatziz. Horren adibide dugu Trikua poema.

• Olerkarien betiko gai humanoetara hadinahikeriarik gabe gerturatzen du, dogmatismorik gabe.

•Ezaugarri nabarmenena irudien pilaketa da bere obran. Lotura logikoei ihes egin eta, sujerentzien bidez helarazi nahi dio irakurleari errealitatearen konplexutasuna. Honetan publizitatearen eta zinemaren eragina ikus daiteke, mezuak pilatu eta subliminalki erabiltzen baititu

Canciones V (Desolatio)

Dice mi diccionarioque la palabra desolaciónproviene del latino desolatio,genitivo desolationis;Y que fue en mil seiscientos oncecuando alguien la escribiópor primera vezdespués de afilar la plumade una oca blanca.Dice tambiénque soledad, ruina y destrucciónson sus significados principales.Pero nada dice el diccionariodel corazón de la genteque marcha por la calle;nada dice de nosotros,nada dice de los patiosde la cárcel o del cuartel...*

Bernardo Atxaga (Poemas & Híbridos ISBN9788475222509)

Esploradore nekatu batek zer ikus lezake tristeziaren metro kuadratu baten mugetan limoiondoz inguraturiko kaminoak ezpadira zer ikus lezake ardo perfumeko muinoak eta eskifaia eroek gidatu untzi gorriak salbu ikus lezake apika kristalezko irla batzuk urre edo zilarrezko ziutate bat goizaldean ikus lezazke suge erraldoiak, tigreak eta bale urdinak ozeano epel batetan murgiltzen ikus lezake bi emakume soineko laranjatsuaz eguzkiak sututako orma baten ondoan eserita ikus lezazke egun berreskura ezin guzti hoik txori imajinarioen multzokada lez pa(u)satzen