Beldurrezko istorioak nonahi€¦  · Web viewIpuin-liburua da eta terrorearen ge-neroa landu du...

6
Beldurrezko istorioak nonahi Lehenik eta behin, liburuaren egileaz zerbait jakin nahi dutenentzako informazio pixka bat ekarri dugu hona (gogoan izan HABE 406. alean ere egile beraren beste liburu bat aztertu genuela: Xahmaran): Jon Arretxeri buruzko hainbat datu Jatorriz bizkaitarra da Jon Arretxe. Baina, Gasteizen bizi izan da 15 urtetan eta 2004. ur-tetik, berriz, Nafarroako Arbizu herrian. Pianoko karrera egina du Bilboko kontserbato-rioan,Euskal Filologiako doktoregoa ere bai,Deustuko Unibertsitatean eta baita Heziketa Fisikoko lizentziatura ere, Gasteizko IVEF-SHEEn. Gaur egun matrikulatuta jarraitzen du unibertsitatean (ingeles filologian), kontserbatorioan (kantuan),eta Hizkuntza-Eskolan (frantsesean). Hamar urte eman zituen euskara-irakasle Deustuko Unibertsitateko Euskal Irakaslegoan, eta hiru urtez Heziketa Fisikoko irakasle izan zen EHUko Irakasle-Eskolan, Gasteizen. 1998tik hona honako hauek dira bere ogibi-deak: idaztea, bere liburu nahiz bidaiei buruzko hitzaldiak ematea eta, osagarri gisa, Bilbo-ko Opera Koruan kantatzea. Zenbait itzulpen eta moldaketaz gain, hogei bat liburu argitara-tu ditu euskaraz. Erdarara itzultzen ari dira, pixkanaka. ELKAR argitaletxearen eskutik e-torri zaigu bere azken lana, Sustrai Beltzak izenekoa. Ipuin-liburua da eta terrorearen ge-neroa landu du bertan irakurriko ditugun hamaika istorio beldurgarrietan. Odola, hilketak, gaiztakeria, gorrotoa… eta munduko leku ezberdinak; hala nola: India, Siberia, Amazonia edo Marrakex, ezin baitugu ahaztu Arretxe bidaiari nekaezina ere badela. www.euskarians.wordpress.com

Transcript of Beldurrezko istorioak nonahi€¦  · Web viewIpuin-liburua da eta terrorearen ge-neroa landu du...

Page 1: Beldurrezko istorioak nonahi€¦  · Web viewIpuin-liburua da eta terrorearen ge-neroa landu du bertan irakurriko ditugun hamaika istorio beldurgarrietan. Odola, hilketak, gaiztakeria,

Beldurrezko istorioak nonahiLehenik eta behin, liburuaren egileaz zerbait jakin nahi dutenentzako informazio pixka bat ekarri dugu hona (gogoan izan HABE 406. alean ere egile beraren beste liburu bat aztertu genuela: Xahmaran):Jon Arretxeri buruzko hainbat datuJatorriz bizkaitarra da Jon Arretxe. Baina, Gasteizen bizi izan da 15 urtetan eta 2004. ur-tetik, berriz, Nafarroako Arbizu herrian. Pianoko karrera egina du Bilboko kontserbato-rioan,Euskal Filologiako doktoregoa ere bai,Deustuko Unibertsitatean eta baita Heziketa Fisikoko lizentziatura ere, Gasteizko IVEF-SHEEn.Gaur egun matrikulatuta jarraitzen du unibertsitatean (ingeles filologian), kontserbatorioan (kantuan),eta Hizkuntza-Eskolan (frantsesean). Hamar urte eman zituen euskara-irakasle Deustuko Unibertsitateko Euskal Irakaslegoan, eta hiru urtez Heziketa Fisikoko irakasle izan zen EHUko Irakasle-Eskolan, Gasteizen. 1998tik hona honako hauek dira bere ogibi-deak: idaztea, bere liburu nahiz bidaiei buruzko hitzaldiak ematea eta, osagarri gisa, Bilbo-ko Opera Koruan kantatzea. Zenbait itzulpen eta moldaketaz gain, hogei bat liburu argitara-tu ditu euskaraz. Erdarara itzultzen ari dira, pixkanaka. ELKAR argitaletxearen eskutik e-torri zaigu bere azken lana, Sustrai Beltzak izenekoa. Ipuin-liburua da eta terrorearen ge-neroa landu du bertan irakurriko ditugun hamaika istorio beldurgarrietan. Odola, hilketak, gaiztakeria, gorrotoa… eta munduko leku ezberdinak; hala nola: India, Siberia, Amazonia edo Marrakex, ezin baitugu ahaztu Arretxe bidaiari nekaezina ere badela.

Hona hemen aukeratu dugun pasartearen lehenengo zatia. Bertatik hainbat hitz atera ditugu. Koka ezazu nor bere tokian testuingurua kontuan hartu ondoren.

www.euskarians.wordpress.com

Page 2: Beldurrezko istorioak nonahi€¦  · Web viewIpuin-liburua da eta terrorearen ge-neroa landu du bertan irakurriko ditugun hamaika istorio beldurgarrietan. Odola, hilketak, gaiztakeria,

zoritxarrez, apaintzea, izanagatik, primeran, portaera, zoriontsuenak, buruan, urrun, poza,arabera, gain, igarotzeak, ugari, gintuena

KALI-REN SUMINASekulako ____(1)____ ekarri zuen gurera Andrearen jaiotzak. Ia urtebete generaman le-henengo umearen bila eta Sara haurdun geratu zenean munduko pertsonarik _____(2)____ sentitu ginen. Atera genituen kontuen ____(3)_____, Indian emandako oporretan egin ge-nuen umea, agian eguneroko bizitzako tentsioetatik ____(4)____ egoteak lagunduta. Izan ere, hilabeteko bidaia atsegina izan zen hura, gu bezalako etxezuloentzat harrigarriak ziren hainbat bazterretara eraman ____(5)____. Delhi hiriburuaz _____(6)____, Agrako Taj Mahal ezagutu genuen, Rajastan aldeko gotorleku eta basamortuak, Kajurahoko tenplu ero-tikoak, Varanasiko izpiritualtasuna… Oroigarri ______(7)______ ekarri genuen bidaia har-tatik: sandalozko figurak, oihalak, margolanak… haietariko asko hinduen jainko eta sasijain-koak irudikatzen zituztenak. Gure asmoa, opariak egiteaz gain, garajea, lorategi txikia eta bi solairu zeuzkan etxe berriko horma eta txokoak ______(8)______ zen, eta atsegin han-diz bilatu genizkien leku egokiak pixkanaka, areago Sararen haurduntza Indian gauzatu zela konturatu ginenetik.Nire emaztearen haurdunaldia ______(9)_____ joan zen, ez genuen inolako ustekaberik izan eta bederatzigarren hilabetearen ____(10)______ gure lehenengo neskatoa jaio zen, batere arazorik gabe. Ume zoragarria zen eta lehenengo aste nahiz hilabeteetan __(11)___ ezin hobea izan zuen: ondo jaten zuen, ez zen gaixotzen, ez zuen ia inoiz negarrik egiten… Denak perfektua zirudien; perfektuegia, beharbada, zeren, guraso berriak _____(12)___, bikote ezagunen esperientziak entzunda bai baikenekien ez zela batere ohikoa Andrearena. Eta, ______(13)_____, hasiera eder hura ameskeria baino ez zela izan erakutsi zigun den-boraren ______(14)_____.

Irakurtzen jarraitu aurretik, esan, zer uste duzu gertatu zela ondoren? Erantzuna jakin nahi baduzu, irakur ezazu bigarren zatia:

Arazoa umeak urtebete pasatxo zeukanean hasi zen nabarmentzen. Bakarrik gelditzen ze-nean izaten zuenean portaerari erreparatu eta zera antzeman genion, gogoko zuela geldi eta isilik egotea egongelako toki jakin batean. Txoko hartaraino hurbiltzen zen katuka eta, lu-rrean jesarrita,horman kokaturiko margolan bati begira egoten zen.Hasieran tarte laburrak izaten ziren, baina denboraren poderioz luzatuz joan ziren, gure kezka eragin arte.

www.euskarians.wordpress.com

Page 3: Beldurrezko istorioak nonahi€¦  · Web viewIpuin-liburua da eta terrorearen ge-neroa landu du bertan irakurriko ditugun hamaika istorio beldurgarrietan. Odola, hilketak, gaiztakeria,

Kali-ren irudia izaten zuen aurrez aurre halakoetan, hinduek duten jainkotasunik zigor emai-le eta odolzaleena, geroago jakin genuenez. Guk berezia zelako erosi genuen margolana,ikus-garria zelako, batez ere nire iritziz, baina egia esan itxura beldurgarria zeukan Kali-k irudikapen hartan:................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................. ...........................................................................................................................................................................Jainkosaren itxura gorabehera, gure alabak irribarre etengabeaz begiratzen zion, inolako beldurrik adierazi barik.JON ARRETXE, Sustrai Beltzak, ELKAR 2010, 71-72.orr.

Konturatuko zinenez,Kali jainkosaren deskribapena propio kendu dugu. Irudia lagun, idatziko al duzu zuk nolakoa den?

Zuzenketa orriaHona hemen aukeratu dugun pasartearen lehenengo zatia. Bertatik hainbat hitz atera ditugu. Koka ezazu nor bere tokian testuingurua kontuan hartu ondoren.

zoritxarrez, apaintzea, izanagatik, primeran, portaera, zoriontsuenak, buruan, urrun, poza,arabera, gain, igarotzeak, ugari, gintuena

KALI-REN SUMINASekulako poza ekarri zuen gurera Andrearen jaiotzak. Ia urtebete generaman lehenengo umearen bila eta Sara haurdun geratu zenean munduko pertsonarik

www.euskarians.wordpress.com

Page 4: Beldurrezko istorioak nonahi€¦  · Web viewIpuin-liburua da eta terrorearen ge-neroa landu du bertan irakurriko ditugun hamaika istorio beldurgarrietan. Odola, hilketak, gaiztakeria,

zoriontsuenak sentitu ginen. Atera genituen kontuen arabera Indian emandako oporretan egin genuen umea, agian eguneroko bizitzako tentsioetatik urrun egoteak lagunduta. Izan ere, hilabeteko bidaia a-tsegina izan zen hura, gu bezalako etxezuloentzat harrigarriak ziren hainbat bazterretara eraman gintuena. Delhi hiriburuaz gain, Agrako Taj Mahal ezagutu genuen, Rajastan aldeko gotorleku eta basamortuak, Kajurahoko tenplu erotikoak, Varanasiko izpiritualtasuna… Oroigarri ugari ekarri genuen bidaia hartatik: sandalozko figurak, oihalak, margolanak… haietariko asko hinduen jainko eta sasijainkoak irudikatzen zituztenak. Gure asmoa, opa-riak egiteaz gain, garajea, lorategi txikia eta bi solairu zeuzkan etxe berriko horma eta txokoak apaintzea zen, eta atsegin han-diz bilatu genizkien leku egokiak pixkanaka, areago Sararen haurduntza Indian gauzatu zela konturatu ginenetik.Nire emaztearen haurdunaldia primeran joan zen, ez genuen inolako ustekaberik izan eta bederatzigarren hilabetearen buruan gure lehenengo neskatoa jaio zen, batere arazorik gabe. Ume zoragarria zen eta lehenengo aste nahiz hilabeteetan portaera ezin hobea izan zuen: ondo jaten zuen, ez zen gaixotzen, ez zuen ia inoiz negarrik egiten… Denak perfektua zirudien; perfektuegia, beharbada, zeren, guraso berriak izanagatik, bikote ezagunen esperientziak entzunda bai baikenekien ez zela batere ohikoa Andrearena. Eta, zoritxarrez, hasiera eder hura ameskeria baino ez zela izan erakutsi zigun denboraren igarotzeak.Irakurtzen jarraitu aurretik, esan, zer uste duzu gertatu zela ondoren? Erantzuna jakin nahi baduzu, irakur ezazu bigarren zatia:

Arazoa umeak urtebete pasatxo zeukanean hasi zen nabarmentzen. Bakarrik gelditzen ze-nean izaten zuenean portaerari erreparatu eta zera antzeman genion, gogoko zuela geldi eta isilik egotea egongelako toki jakin batean. Txoko hartaraino hurbiltzen zen katuka eta, lu-rrean jesarrita,horman kokaturiko margolan bati begira egoten zen.Hasieran tarte laburrak izaten ziren, baina denboraren poderioz luzatuz joan ziren, gure kezka eragin arte.Kali-ren irudia izaten zuen aurrez aurre halakoetan, hinduek duten jainkotasunik zigor emai-le eta odolzaleena, geroago jakin genuenez. Guk berezia zelako erosi genuen margolana,ikus-garria zelako, batez ere nire iritziz, baina egia esan itxura beldurgarria zeukan Kali-k irudikapen hartan:azal beltza; gorritutako bi begi handi ezin irekiago, eta hirugarren bat bekokian; aho itzela guztiz zabaldurik; mihitzarra aterata; ezpainak odolez bustita… Gainera, arropen ordez burezurrez osatutako lepoko luzea zeukan

www.euskarians.wordpress.com

Page 5: Beldurrezko istorioak nonahi€¦  · Web viewIpuin-liburua da eta terrorearen ge-neroa landu du bertan irakurriko ditugun hamaika istorio beldurgarrietan. Odola, hilketak, gaiztakeria,

jantzita, eta bere lau eskuetan arma odolduak zeramatzan, baita buru ebaki bat ere.Jainkosaren itxura gorabehera, gure alabak irribarre etengabeaz begiratzen zion, inolako beldurrik adierazi barik.JON ARRETXE, Sustrai Beltzak, ELKAR 2010, 71-72.orr.

Konturatuko zinenez,Kali jainkosaren deskribapena propio kendu dugu. Irudia lagun, idatziko al duzu zuk nolakoa den?

www.euskarians.wordpress.com